Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 192

192

FINANTZA ETA TRIBUTU ZUZENBIDEA. ZATI OROKORRA

-eskubidea aitortzea eta, modu horretara, erakunde publikoak dirua ordaindu behar izatea zergadunari. b) Likidazioaren objektua identifikatzea (honakoak zehaztu behar dira: tributu edo prestazioa, gauzaturiko zerga-egitatea, kargaturiko subjektua, zergaldia…). c) Likidazioa egin duen organoa identifikatzea, horren eskumena egiaztatzeko. d) Prestazioa likidatzean erabilitako irizpideak zehaztea, hala nola, hartutako balio edo magnitudeak, kasuan-kasuan aplikatutako zenbatze-osagaiak… eta abar. e) Kobratzeko uzia azaltzea, eta, egokia denetan, prestazioaren sarrera agintzea. Horretara, ordainbideak eta ordainketa egiteko epeak zein organoa adierazi behar dira. Horiez landa, administrazio-egintza den aldetik, likidazioa legezkoa delako presuntzioa dago eta, ondorenez, legezkotasunak dakarren zuzeneko betearaztasuna ere bai, Administrazioaren autobabesaren barruan. Taxu berean, eragingarria izan dadin, likidazioa subjektu pasiboari jakinarazi behar zaio, horrek —nahi izanez gero— egintza hori administrazio-bidean edo, gerogarrenean, Administrazioarekiko auzietan aurkara dezan.

115. Likidazioaren ondorioak Likidazio-egintzaren ohiko ondorioa izan da tributu-zorra eskatzeko moduko bihurtzea. TLOk zorraren eskakortasunaren baldintza bezala arautu zuen likidazio-egintza; eskema horri, alabaina, ñabarduraren bat egin behar zaio autolikidazioen sistema hedatu denetik. Autolikidazioen kasuan, zorraren eskakortasuna zuzenean gertatzen da araudiz ezarritako epealdia agortzen denean; eskakortasuna, beraz, legearen aginduz gertatzen da, berariazko egintzarik gabe. Kasu horietan, Administrazioak likidazio-egintza ematen du subjektu pasiboaren jokabidea kontrolatzeko eginkizunaren barruan, ikuskapen-jardueraren baitan edo egiaztapen mugatuaren ondoren. Bestela esanda, likidazio-egintzak subjektuaren aitorpen-eza edo aitorpen akastuna ordezten du, horren tributu-egoera konponduz. Horiek albo batera utzita, likidazio-egintzak beste ondorio batzuk ditu: legezkotasun-presuntzioa sortaraztea; tributu-zorra ordaintzeko epea hastea; preskripzio-epea geldiaraztea; azkenik, likidazio-egintzak bukatzen du likidazio-prozedura eta, beraz, aurkaratzeko modukoa da, errekurtsoak jartzeko epea zabaltzen delarik.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.