Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 138

138

FINANTZA ETA TRIBUTU ZUZENBIDEA. ZATI OROKORRA

datuak ere, eta bestelako agiriak, ziurtagiriak eta datuak, betebeharrarekin zerikusia badute. Ezaugarri horiek, dena den, ez dira zuzeneko zenbatespenaren berezko ezaugarriak, ezpada zenbatespen mota guztienak. Zuzeneko zenbatespenean, erabateko egokitasuna dago zerga-oinarriaren definizioaren eta horren neurketaren artean. Adibidez, PFEZren zerga-oinarria errenta edo sarrera garbia bada, zuzeneko zenbatespenaren bidez kalkulatu behar da magnitude hori, benetako sarrerak batu eta egiatan gertatu diren gastuak kenduta. Horregatik esan ohi da zuzeneko zenbatespenak egiazko datuak erabiltzen dituela. Horrela, kontabilitatea eramateko betebeharra duten subjektu pasiboen kasuan, egiazko datuak dira kontabilitatekoak eta subjektuaren aitorpenarenak. Kontabilitatea eramateko beharrik ez duten subjektuei begira, egiazko datuak dira aitorpenetik ateratzen direnak, aitorpenetan tributuaren objektuaren deskripzioa ekarri behar duela; esaterako, ondarearen gaineko tributuak edo eskualdaketen gainekoak (OZ, ODZ, OEEJDZ). Dena den, zuzeneko zenbatespenaren eraentza ez da zuzeneko-zuzenekoa tributu batean ere. Zenbatespen mota hori ezarri duten tributuetan, egiazko datuetara jotzen da gehienetan; nolanahi den ere, tributu horietan presuntzioak eta datu egotziak ere erabili ohi dira, Tributu zuzenbidearen helburuak hobeto bete daitezkeelakoan.

81. Zenbatespen objektiboa Legeak beren beregi zehazturiko kasuetan, eta zuzeneko zenbatespenaren hautabide bezala, zenbatespen objektiboaren metodoa daukagu. TLOk ez du metodo hori definitzen, metodo horren erabilera borondatezkoa izan behar dela besterik ez du esaten. Hori dela bide, metodo hori erabiltzean, kontuan izan behar dugu ondokoa: aukerazko edo borondatezko metodoa dela, eta bakarrik erabil daitekeela legeak berak ezartzen duen kasuetan. Zenbatespen objektiboa erabil daiteke zerga-oinarria zehazteko, tributu bakoitzaren arauketak ezarri dituen magnitude, ikur, modulu eta datuen bidez. Gaur egun, tributu-sistemaren barruan, bi esparruko legeek arautzen dute zenbatespen objektiboa: errentaren gaineko zergek, etekin mota zehatz batentzat; eta BEZak, jarduera jakin batzuentzat. Dena den, BEZaren kasuan, zenbatespen objektiboaren bitartez, oinarria neurtu behar bidean, kuota bera zehazten da (eraentza erraztua).

PFEZren kasuan, zenbatespen objektiboa aplikatzen zaie enpresa txiki eta ertainen etekinei, baita lanbide-jarduerako etekinei ere, bi modalidade ezberdin erabilita: hitzarmenak eta moduluak. Hitzarmenen bitartez Administrazioak akordioak sinatuko ditu ekonomi-jarduerako alor batzuetako ordezkariekin;


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.