Pernando sagua, batetik bestera, izan egun izan gaua

Page 1




PERNANDO SAGUA, BATETIK BESTERA, IZAN EGUN IZAN GAUA Ediciones Fortuna etxearen argitalpena www.edicionesfortuna.com www.facebook.com/edicionesfortuna © Edizio honena: 2015, Ediciones Fortuna Sopela (Bizkaia) Jatorrizko izenburua: El ratoncito Fernandito no para quieto ni un poquito © Carmen Villanueva Rivero, Ibone Ruiz de Velasco Artaza eta Paul Caballero Barturen Egilea: Carmen Villanueva Rivero Jatorrizko ideia eta kolaborazioa: Ibone Ruiz de Velasco Artaza Ilustrazioak: Paul Caballero Barturen © Itzulpena: Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, S.L. Donostia (Gipuzkoa) Lehen edizioa. Eskubide guztiak erreserbatuta. ISBN: 978-84-943094-9-6 IBIC kodeak:YBC-YFU-2ZB-5AF-4Y Legezko gordailua: BI-1114/2015 Inprimatzailea: Gráficas Díaz Tuduri, S.L. Urduliz (Bizkaia)


TERAPIPUINAK, NOLA ETA ZERGATIK Haur askok, arrazoi bat edo bestea dela-eta, zailtasun batzuk izaten dituzte garatze-prozesuko une jakin batzuetan eta, beren ahalmenei ahalik eta etekin handiena ateraz gainditu behar dituzte, aurrera egiteko. Profesional baten kontsultara jotzea oso lagungarria izan daiteke, eta gomendagarria da, arazo batek denboran irauten badu edo areagotu egiten bada. Batzuetan, ordea, nahikoa izaten da ulermen, maitasun eta pazientzia pixka bat, eta ipuin on bat, haurrari osasuntsu eta zoriontsu hazten laguntzeko. Terapipuinen bildumaren ideia haurren osasun mentaleko zentro batean sortu zen.Urtetik urtera aholkularitza psikologikoko kontsultak biderkatu egiten zirela ikusita, denen esku uzteko baliabideak egon behar zutela pentsatu nuen. Eta horietako bat izan zitekeela gida-ipuin bat. Horregatik, ideia nire lankide Carmen Villanuevari azaldu nion. Psikiatra eta ipuin-idazlea den aldetik, haurrak beren burua identiďŹ katuta ikusi ahal izateko pertsonaiak sortu ditu, zailtasunetan lagunduak senti daitezen. Era berean, eta helburu berberaz, gidaliburu labur bat egin zuen gurasoentzat. Paul Caballero ilustratzaileak marrazkia eta kolorea jarri zien pertsonaia xarmangarri horiei. Arazoak gainditzea lortzen duen fabulazko pertsonaia baten bidez, haur, guraso, tutore eta terapeutentzat lagungarria izatea da terapipuinen helburua. Liburuaren amaieran ziur aski zer gertatzen ari den azaltzen zaio helduari, eta haurrari bere garapenean lagun diezaion aholku txikiak ematen zaizkio. Guretzat, hainbat urtez, beren istorioez eta irudimen zoragarriaz gero eta hobeto lagundu nahi izatera bultzatu gaituzten haur horiei gure eskerrona eta omena adierazteko bidea da proiektu hau, eta baita haien gurasoei eskertzekoa ere, gure esku utzi baitzuten gure lana ondo egiteko gauzarik baliagarriena: konďŹ antza. Ibone Ruiz de Velasco Artaza Psikologoa


Bazen behin Pernando izeneko sagutxo bat, gauza asko saltzen zituzten saltoki batean bizi zena.


Zazpi anai-arreba zituen, baina berari egiten zioten errieta gehien, oso baldarra zelako, geldirik egoten ez zelako eta dena puskatzen zuelako. Helduak ez ziren inoiz pozik egoten harekin, eta oso triste jartzen zen; baina zenbat eta tristeago egon, orduan eta okerrago jokatzen zuen.


Anai-arrebek jolasten uzten ez ziotenez, apalategian barrena lasterka ibiltzen zen, denari begiratuz eta dena ukituz. Koloretako arkatzak eta xaboi-paketeen kartoia karraskatzen zituen; hautsa barreiatzen zen, eta ahaztu egiten zen garbitzeaz.

Beti urduri zebilen; korrika ibiltzen zen, egiten zuenari begiratu gabe. Eta gauzak erortzen zitzaizkionean, ez zituen jasotzen!



Gurasoak oso haserre zeuden; izan ere, hain bihurria izanik, dendaren jabeak gaztadun tranpak jarri zituen. Horregatik, Saguen Magoak, Romanones doktoreak, urdaiazpikoaren gustua zuten koloretako bolatxoak eman zizkion; horrek asko baretzen zuen.


Pernando lasaiago zegoen kanpotik, baina beti bezain urduri barrutik eta, bolatxoak hartzen ez zituenean, berriro ere gaizki portatzen zen.


Egun batez, Pernando esnatu egin zen, beste guztiak lo zeudela, bera zintzoagoa izan zedin zer egin zezakeen pentsatuz. Eta... baimenik gabe irtetea debekatua zuen arren, ez zuen kasurik egin eta dendan sartu zen itxi baino lehen, oso usain gozoa sentitu zuelako.


Eta zer zen? Gazta-zati izugarri bat! Ez zen gogoratu esan ziotenaz: nahiz eta oso usain ona izan, hara hurbiltzea arriskutsua zela. Gose zenez, dastatu nahi izan zuen.


Konturatu orduko, bere buztantxoa gizon gaizto haren zepoetako batean harrapatuta geratu zen. Pernando sagutxoari bihotza punpaka hasi zitzaion; izan ere, ataka ederrean zegoen orain!


Askatzen saiatu zen, baina burdinak bortizki estutzen zuen eta ez zegoen ihes egiteko zulotxorik. Negarrez hasi zen, laguntza eske, baina itxuraz inork ez zion entzuten.


Oso nekatuta zegoen ihes egin nahian, eta bat-batean, norbaitek askatu zuen. Lina zen, dendariaren biloba. Eskuan bildu eta muturtxoan muxu eman zion. Pernandok kilimatxo goxo-goxoak sentitu zituen, eta geldi-geldi geratu zen.


Gero, gazta-zati bat eta ur-katilutxo bat eman zizkion, eta hain hitz goxo eta eztiez hitz egiten zionez, entzuten geratu zen, alde egin nahi izan gabe.


2015eko urriaren 19tik aurrera zure liburu-dendan! ZER DIRA TERAPIPUINAK? Teraipuinak haur-psikiatra batek idatzitako ipuinak dira, konpondu gabeko gatazka psikologikoren bat duten haurrak zaindu eta hazten laguntzeko, eta gurasoei gida bat eskaintzeko. Gure fabula txikiak haurrarentzat dibertigarriak eta lagungarriak izango dira, ipuineko pertsonaia batekin identifikatuta sentitu ahal izango denez. Gurasoei eta tutoreei haurrak jasaten duena ulertzeko aukera emango die. Eta lan-tresna egokia izango dira terapeutentzat. Ipuin baten bidezko dibertsioa eta laguntza, hori da Terapipuina!

www.edicionesfortuna.com www.facebook.com/edicionesfortuna

Ohea bustitzea

Loaren nahastea

Hiperaktibitatea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.