Karlota marmota, oheratzeko orduan adar-joka

Page 1




KARLOTA MARMOTA, OHERATZEKO ORDUAN ADAR-JOKA Ediciones Fortuna etxearen argitalpena www.edicionesfortuna.com www.facebook.com/edicionesfortuna © Edizio honena: 2015, Ediciones Fortuna Sopela (Bizkaia) Jatorrizko izenburua: La marmota Carlota cuando tiene que dormir alborota © Carmen Villanueva Rivero, Ibone Ruiz de Velasco Artaza eta Paul Caballero Barturen Egilea: Carmen Villanueva Rivero Jatorrizko ideia eta kolaborazioa: Ibone Ruiz de Velasco Artaza Ilustrazioak: Paul Caballero Barturen © Itzulpena: Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, S.L. Donostia (Gipuzkoa) Lehen edizioa. Eskubide guztiak erreserbatuta. ISBN: 978-84-943094-8-9 IBIC kodeak:YBC-YFU-2ZB-5AF-4Y Legezko gordailua: BI-1113/2015 Inprimatzailea: Gráficas Díaz Tuduri, S.L. Urduliz (Bizkaia)


TERAPIPUINAK, NOLA ETA ZERGATIK Haur askok, arrazoi bat edo bestea dela-eta, zailtasun batzuk izaten dituzte garatze-prozesuko une jakin batzuetan eta, beren ahalmenei ahalik eta etekin handiena ateraz gainditu behar dituzte, aurrera egiteko. Profesional baten kontsultara jotzea oso lagungarria izan daiteke, eta gomendagarria da, arazo batek denboran irauten badu edo areagotu egiten bada. Batzuetan, ordea, nahikoa izaten da ulermen, maitasun eta pazientzia pixka bat, eta ipuin on bat, haurrari osasuntsu eta zoriontsu hazten laguntzeko. Terapipuinen bildumaren ideia haurren osasun mentaleko zentro batean sortu zen.Urtetik urtera aholkularitza psikologikoko kontsultak biderkatu egiten zirela ikusita, denen esku uzteko baliabideak egon behar zutela pentsatu nuen. Eta horietako bat izan zitekeela gida-ipuin bat. Horregatik, ideia nire lankide Carmen Villanuevari azaldu nion. Psikiatra eta ipuin-idazlea den aldetik, haurrak beren burua identiďŹ katuta ikusi ahal izateko pertsonaiak sortu ditu, zailtasunetan lagunduak senti daitezen. Era berean, eta helburu berberaz, gidaliburu labur bat egin zuen gurasoentzat. Paul Caballero ilustratzaileak marrazkia eta kolorea jarri zien pertsonaia xarmangarri horiei. Arazoak gainditzea lortzen duen fabulazko pertsonaia baten bidez, haur, guraso, tutore eta terapeutentzat lagungarria izatea da terapipuinen helburua. Liburuaren amaieran ziur aski zer gertatzen ari den azaltzen zaio helduari, eta haurrari bere garapenean lagun diezaion aholku txikiak ematen zaizkio. Guretzat, hainbat urtez, beren istorioez eta irudimen zoragarriaz gero eta hobeto lagundu nahi izatera bultzatu gaituzten haur horiei gure eskerrona eta omena adierazteko bidea da proiektu hau, eta baita haien gurasoei eskertzekoa ere, gure esku utzi baitzuten gure lana ondo egiteko gauzarik baliagarriena: konďŹ antza. Ibone Ruiz de Velasco Artaza Psikologoa


Bazen behin Karlota izeneko marmota bat, mendian bere familia eta bizilagunekin bizi zena, marmota guztiak bezalaxe. Gogoko zuen lagunekin jolasean ibiltzea, jateko perretxikoak bilatzea eta ariketa egiteko satitsuen atzetik ibiltzea eta, baten bat harrapatzen bazuen, ihes egiten uzten zion, oso zintzoa baitzen.


Gainera, oso dibertigarria eta azkarra zen, eta adarretara saltoka beste inor ez bezala ibiltzen zen.


Baina bazuen arazo bat. Izan ere, bera jolasean ibiltzen zenean, helduek gordeleku bat eraikitzen zuten negua igarotzeko, bertan geldi-geldi eta bero-bero egoteko; marmotek gogoko dute lo egitea hotz dagoenean, eta jateko eta komunera joateko soilik esnatzen dira.


Eta hori, Karlota marmotari ez zitzaion batere gustatzen, beldur ziolako bakarrik lo egiteari eta ohean gurasoekin egon nahi izaten zuelako.


Eta ez zioten halakorik uzten. Esaten zioten gurasoek gurasoekin egiten dutela lo, eta txikiek txikiekin; «zergatik» galdetzen zuenean, «halaxe delako» erantzuten zioten.


Anai-arrebek barre egiten zioten hain beldurtia zelako, edozein hots entzunda izutzen zelako eta azeriak eramango zuela uste zuelako. Izan ere, gordelekuaren zuloa oso txikia izan arren, azeriak magia egin eta edonondik sar zitekeela uste zuen.


Horregatik, lotara joaterakoan, iskanbila handi bat sortzen zuen, ohean zutik jarrita oihu egiten zuen eta alamena ematen zuen, gurasoak etorri eta isilarazten zuten arte.


Gordelekuko biztanle guztiak protestaka esnatzen ziren, ez baitzien lo egiten uzten, eta haserretu egiten ziren. Eta bera ere haserretu egiten zen, bakarrik lo egitera behartzen zutelako, beste norbaitekin goxo-goxo lo egin beharrean.


Goiz batez, Karlota marmota triste samar irten zen ibiltzera, ausartagoa izan behar zuela pentsatuz, eta basoan bakarrik sartu zen, horrela beldurra galduko zuelakoan. Eta... bat-batean, zarata batek ikaratu zuen.


Hobeto entzuteko gelditu zen, eta norbait oihuka entzun zuen: ÂŤLagundu, lagundu!Âť. Kontu handiz hurbildu zen; izan ere, beldurtia zen, baina jakin-min handia zuen. Eta... zer ikusi zuen? Azeri txiki bat zulo handi batean sartuta!


Azeritxoak Benito zuen izena, eta arreta galtzeagatik erori zen. Karlota marmota ikusi zuenean izutu egin zen, noizbait satitsuen atzetik ikusi baitzuen eta oso gaiztoa zela uste baitzuen.


Baina Karlota marmota bihotz handikoa zen eta, oso azkarra zenez, ideia bat izan zuen. Adar bati heldu eta zuloan sartu zuen, azeritxoa irten zedin.


2015eko azaroaren 9tik aurrera zure liburu-dendan! ZER DIRA TERAPIPUINAK? Teraipuinak haur-psikiatra batek idatzitako ipuinak dira, konpondu gabeko gatazka psikologikoren bat duten haurrak zaindu eta hazten laguntzeko, eta gurasoei gida bat eskaintzeko. Gure fabula txikiak haurrarentzat dibertigarriak eta lagungarriak izango dira, ipuineko pertsonaia batekin identifikatuta sentitu ahal izango denez. Gurasoei eta tutoreei haurrak jasaten duena ulertzeko aukera emango die. Eta lan-tresna egokia izango dira terapeutentzat. Ipuin baten bidezko dibertsioa eta laguntza, hori da Terapipuina!

www.edicionesfortuna.com www.facebook.com/edicionesfortuna

Ohea bustitzea

Loaren nahastea

Hiperaktibitatea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.