Juantxo zapaburua, ohea beti busti eta makur burua

Page 1




JUANTXO ZAPABURUA, OHEA BETI BUSTI ETA MAKUR BURUA Ediciones Fortuna etxearen argitalpena www.edicionesfortuna.com www.facebook.com/edicionesfortuna © Edizio honena: 2015, Ediciones Fortuna Sopela (Bizkaia) Jatorrizko izenburua: El renacuajo Juanjo moja la cama y anda cabizbajo © Carmen Villanueva Rivero, Ibone Ruiz de Velasco Artaza eta Paul Caballero Barturen Egilea: Carmen Villanueva Rivero Jatorrizko ideia eta kolaborazioa: Ibone Ruiz de Velasco Artaza Ilustrazioak: Paul Caballero Barturen © Itzulpena: Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, S.L. Donostia (Gipuzkoa) Lehen edizioa. Eskubide guztiak erreserbatuta. ISBN: 978-84-943094-7-2 IBIC kodeak:YBC-YFU-2ZB-5AF-4Y Legezko gordailua: BI-1112/2015 Inprimatzailea: Gráficas Díaz Tuduri, S.L. Urduliz (Bizkaia)


TERAPIPUINAK, NOLA ETA ZERGATIK Haur askok, arrazoi bat edo bestea dela-eta, zailtasun batzuk izaten dituzte garatze-prozesuko une jakin batzuetan eta, beren ahalmenei ahalik eta etekin handiena ateraz gainditu behar dituzte, aurrera egiteko. Profesional baten kontsultara jotzea oso lagungarria izan daiteke, eta gomendagarria da, arazo batek denboran irauten badu edo areagotu egiten bada. Batzuetan, ordea, nahikoa izaten da ulermen, maitasun eta pazientzia pixka bat, eta ipuin on bat, haurrari osasuntsu eta zoriontsu hazten laguntzeko. Terapipuinen bildumaren ideia haurren osasun mentaleko zentro batean sortu zen.Urtetik urtera aholkularitza psikologikoko kontsultak biderkatu egiten zirela ikusita, denen esku uzteko baliabideak egon behar zutela pentsatu nuen. Eta horietako bat izan zitekeela gida-ipuin bat. Horregatik, ideia nire lankide Carmen Villanuevari azaldu nion. Psikiatra eta ipuin-idazlea den aldetik, haurrak beren burua identiďŹ katuta ikusi ahal izateko pertsonaiak sortu ditu, zailtasunetan lagunduak senti daitezen. Era berean, eta helburu berberaz, gidaliburu labur bat egin zuen gurasoentzat. Paul Caballero ilustratzaileak marrazkia eta kolorea jarri zien pertsonaia xarmangarri horiei. Arazoak gainditzea lortzen duen fabulazko pertsonaia baten bidez, haur, guraso, tutore eta terapeutentzat lagungarria izatea da terapipuinen helburua. Liburuaren amaieran ziur aski zer gertatzen ari den azaltzen zaio helduari, eta haurrari bere garapenean lagun diezaion aholku txikiak ematen zaizkio. Guretzat, hainbat urtez, beren istorioez eta irudimen zoragarriaz gero eta hobeto lagundu nahi izatera bultzatu gaituzten haur horiei gure eskerrona eta omena adierazteko bidea da proiektu hau, eta baita haien gurasoei eskertzekoa ere, gure esku utzi baitzuten gure lana ondo egiteko gauzarik baliagarriena: konďŹ antza. Ibone Ruiz de Velasco Artaza Psikologoa


Bazen behin Juantxo izeneko zapaburu bat. Putzu batean bizi zen, bere familia eta lagunekin.


Beti oso pozik eta alai zegoen; izan ere, amak eltxo goxo-goxoak prestatzen zizkion, oso gustura jaten zituenak, hatzak miazkatzeraino.


Egun guztia plisti-plasta zebilen, kanaberetatik uretara saltoka, inguruko guztiak zipriztinduz; ez zioten, ordea, errietarik egiten, barre baizik.


Igelen eskolara joaten zen bizilagunekin, euliak harrapatzen eta ÂŤkroa-kroaÂť kantatzen ikastera, eta ez zuen inoiz ahazten aitonak oparitutako tximeleta gorria janztea, oso dotore ikusten baitzuen harekin bere burua.



Iluntzean, igel guztiak egunean izandako kontuez solasean ibiltzeko eta elkarrekin abesteko biltzen ziren. Baina Juantxo zapaburua, bere familiarekin oso zoriontsu bazen ere, kezkati samar zebilen. Izan ere, afalostean, igebelar-hostoetan oheratzen zenean, putzura erortzen zen erremediorik gabe.


Gurasoak biziki haserretzen ziren, eta esaten zioten: ÂŤJuantxo, handia zara dagoeneko, eta gauez ez bustitzen ikasi behar duzu, gero usain txarra botatzen duzulakoÂť. Hasieran ez zien kasurik egiten, sekretu bat baitzuen: bustita egotea gogoko zuen. Izan ere, horrela, amak magnolia-hostoez lehortzen zuen, eta leunak eta goxoak zirenez, oso gustukoak zituen. Errieta egiten ziotenean, ordea, pena-aurpegia jartzen zuen, itxura egiteko.



Denbora igaro ahala errieta gehiegitan egiten ziotenez, Juantxok bustitzeari utzi beharko ziola pentsatu zuen. Hala ere, ez zuen erabakirik hartzen, bustitzeko gogoa obeditzekoa baino handiagoa baitzen.


Egun batez, beste putzu bateko familia bat etorri zen bisitan; Aitor izeneko semea zuten, zapaburu jator-jatorra. Alde egiteko unea iritsi zenean, Aitorrek bere putzura lotara joan nahi ote zuen galdetu zion Juantxori, baina ezetz erantzun zion, bustitzeko beldur baitzen, eta lotsagarri geratzekoa.


Juantxo zapaburua burumakur zebilen, eta gurasoek Mariana izeneko igel zahar batengana jo zuten, guztietan jakintsuena baitzen.


Mariana igelak esan zien arazoa oso zaila zela konpontzen zapaburuak laguntza jaso nahi ez bazuen, baina hala ere saiatuko zela.


2015eko urriaren 26tik aurrera zure liburu-dendan! ZER DIRA TERAPIPUINAK? Teraipuinak haur-psikiatra batek idatzitako ipuinak dira, konpondu gabeko gatazka psikologikoren bat duten haurrak zaindu eta hazten laguntzeko, eta gurasoei gida bat eskaintzeko. Gure fabula txikiak haurrarentzat dibertigarriak eta lagungarriak izango dira, ipuineko pertsonaia batekin identifikatuta sentitu ahal izango denez. Gurasoei eta tutoreei haurrak jasaten duena ulertzeko aukera emango die. Eta lan-tresna egokia izango dira terapeutentzat. Ipuin baten bidezko dibertsioa eta laguntza, hori da Terapipuina!

www.edicionesfortuna.com www.facebook.com/edicionesfortuna

Ohea bustitzea

Loaren nahastea

Hiperaktibitatea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.