Antton txakurtxoa, harrokerien laguntxoa

Page 1




ANTTON TXAKURTXOA, HARROKERIEN LAGUNTXOA Ediciones Fortuna etxearen argitalpena www.edicionesfortuna.com www.facebook.com/edicionesfortuna © Edizio honena: 2016, Ediciones Fortuna Sopela (Bizkaia) Jatorrizko izenburua: El perrito Antón se comporta como un matón © Carmen Villanueva Rivero, Ibone Ruiz de Velasco Artaza eta Paul Caballero Barturen Egilea: Carmen Villanueva Rivero Jatorrizko ideia eta kolaborazioa: Ibone Ruiz de Velasco Artaza Ilustrazioak: Paul Caballero Barturen © Itzulpena: Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, S.L. Donostia (Gipuzkoa) Lehen edizioa. Eskubide guztiak erreserbatuta. ISBN: 978-84-944391-7-9 IBIC kodeak:YBC-YFU-2ZB-5AF-4Y Legezko gordailua: BI-142/2016 Inprimatzailea: Grafilur, S.A. Basauri (Bizkaia)


TERAPIPUINAK, NOLA ETA ZERGATIK Haur askok, arrazoi bat edo bestea dela-eta, zailtasun batzuk izaten dituzte garatze-prozesuko une jakin batzuetan eta, beren ahalmenei ahalik eta etekin handiena ateraz gainditu behar dituzte, aurrera egiteko. Profesional baten kontsultara jotzea oso lagungarria izan daiteke, eta gomendagarria da, arazo batek denboran irauten badu edo areagotu egiten bada. Batzuetan, ordea, nahikoa izaten da ulermen, maitasun eta pazientzia pixka bat, eta ipuin on bat, haurrari osasuntsu eta zoriontsu hazten laguntzeko. Terapipuinen bildumaren ideia haurren osasun mentaleko zentro batean sortu zen.Urtetik urtera aholkularitza psikologikoko kontsultak biderkatu egiten zirela ikusita, denen esku uzteko baliabideak egon behar zutela pentsatu nuen. Eta horietako bat izan zitekeela gida-ipuin bat. Horregatik, ideia nire lankide Carmen Villanuevari azaldu nion. Psikiatra eta ipuin-idazlea den aldetik, haurrak beren burua identifikatuta ikusi ahal izateko pertsonaiak sortu ditu, zailtasunetan lagunduak senti daitezen. Era berean, eta helburu berberaz, gidaliburu labur bat egin zuen gurasoentzat. Paul Caballero ilustratzaileak marrazkia eta kolorea jarri zien pertsonaia xarmangarri horiei. Arazoak gainditzea lortzen duen fabulazko pertsonaia baten bidez, haur, guraso, tutore eta terapeutentzat lagungarria izatea da terapipuinen helburua. Liburuaren amaieran ziur aski zer gertatzen ari den azaltzen zaio helduari, eta haurrari bere garapenean lagun diezaion aholku txikiak ematen zaizkio. Guretzat, hainbat urtez, beren istorioez eta irudimen zoragarriaz gero eta hobeto lagundu nahi izatera bultzatu gaituzten haur horiei gure eskerrona eta omena adierazteko bidea da proiektu hau, eta baita haien gurasoei eskertzekoa ere, gure esku utzi baitzuten gure lana ondo egiteko gauzarik baliagarriena: konfiantza. Ibone Ruiz de Velasco Artaza Psikologoa


Bazen behin txakurtxo bat, baserri batean jaio zena. Antton zuen izena. Gurasoekin eta bost anai-arrebekin bizi zen, eta ahate familia batekin, untxi familia batekin, katuekin, txerriekin, antzarekin, behiekin‌ Baita asto batekin eta zaldi batekin ere. Baserritarrek gogotik lan egiten zuten, eta baratzetik ukuilura eta ukuilutik baratzera ibiltzen ziren, lanez lepo beti.



Jaio zenean, Antton oso ederra zen, eta buztan zuri-beltza zuen, aitarena bezalakoa. Baina alfer samarra ere bazen. Horregatik, anai-arrebek leku hobea aurkitzen zuten amaren esnea edateko, eta gure txakurtxoa pitin bat gose gelditzen zen.


Dena dela, horren maitatia zenez, baserriko nagusiak –oso gizon ona– Behitzar Suitzarren esnearen errazio estra bat ematen zion beti.


Horrela, osasuntsu eta indartsu hazi zen, harik eta, egun batean, pilota batekin jolasean ari zen Untxi Babarruntxi aurkitu zuen arte. Harengana hurbildu eta‌ kosk egin zion hanka batean, pilota beretzat nahi zuelako! Untxi gaixoa! Alde egin zuen berehala, jauzika, ziztuan eta antxintxika, hainbesteko mina egin zion txakurtxoak.


Antton oso harro sentitu zen, indartsu eta ahaltsu. Handik aurrera, urduri jartzen zenean edo zerbaitek gogaitzen zuenean, hozka egiteko ohitura txarra hartu zuen. Baita izutzen zenean ere, bekaizti zegoenean‌ edo apetak ematen zionean, besterik gabe!


Behin batean, Oilo Mordoilo ikusi zuen, artaburu bati mokoka, eta kosk egin zion ipurdian. Oilo gajoak jauzika alde egin zuen, luma piloa utzita bidean.

Beste behin, Txerritxo Bixintxo ikusi zuen, ogi koskor bat jaten. Ezin izan zion amorruari eutsi eta hozka egin zion, txerritxoa pozik ikusteak eragin zion bekaizkeriagatik.


Geroago, Katutxo Kartutxo eta Txita Pita aurkitu zituen, harrapaketan jolasean, eta horiek algaraka ikusteak eta bera inorekin jolasteko gai ez zela ohartzeak aldarte txarra eragin zioten, eta kosk egin zion katuari; txitak txiripaz ihes egitea lortu zuen.


Arazoa oso larria zen, baserri hartan inork ez zuelako nahi txakurtxoarekin egon. Denek baztertzen zuten, eta ÂŤAntton, hor konpon!Âť esaten zioten. Beste gurasoek ez zieten semealabei jolasera bakarrik irteten uzten, eta txakurtxoaren gurasoek ez zekiten zer egin, txakurrak hozka egin ez zezan.


Denbora luzez pentsatzen aritu ondoren, baserritarrarekin hitz egitea erabaki zuten. Janontzia lastoz betetzen ari zela aprobetxatu zuten horretarako. Baserri hartako nagusia zenez, arreta handiz entzun zien txakurtxoaren gurasoei, eta zentzabidea emango ziola agindu zien.


Baserritarra hurbildu zitzaionean, Anttonek hanka artean sartu zuen buztana, errespetu handia ziolako. Gizonak lepoko bat jarri zion, eta kate batez lotu zuen iltze handi-handi batera. Honako hau esan zion: ÂŤHemen egongo zara gau eta egun, ea ondo portatzen ikasten duzunÂť.


Antton geldi-geldi zegoen, zer gertatzen zen ulertu gabe. Berehala, ahate familia igaro zen bere aurretik, paseatzen, pozik eta irribarrez. Kosk egin nahi izan zien, horrenbeste haserretu baitzen, baina ezin izan zuen ezer egin, kate motzean lotuta zegoelako. Itomena sortu zitzaion.


ZER DIRA TERAPIPUINAK? Teraipuinak haur-psikiatra batek idatzitako ipuinak dira, konpondu gabeko gatazka psikologikoren bat duten haurrak zaindu eta hazten laguntzeko, eta gurasoei gida bat eskaintzeko. Gure fabula txikiak haurrarentzat dibertigarriak eta lagungarriak izango dira, ipuineko pertsonaia batekin identifikatuta sentitu ahal izango denez. Gurasoei eta tutoreei haurrak jasaten duena ulertzeko aukera emango die. Eta lan-tresna egokia izango dira terapeutentzat. Ipuin baten bidezko dibertsioa eta laguntza, hori da Terapipuina!

www.edicionesfortuna.com www.facebook.com/edicionesfortuna

Ohea bustitzea

Loaren nahastea

Hiperaktibitatea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.