Espazioa

Page 1

ESPAZIOA

LIBURUSKA HONETAN ESPAZIOAN DAUDEN GAUZEI BURUZ, GAUZA ASKO IKASIKO DITUZU. HONA HEMEN ESPAZIOKO GAUZEN GARRANTZIA:


Galaxia milioika izarrez, harri zatiez eta gasez osatuta dago. Gure galaxia ESNE BIDEA da. Galaxiak forma ezberdinetakoak dira: kiribil formakoak, eliptikoa eta irregularrak dira. Beraien koloreak ezberdinak dira. Galaxia batean aurkitu dezakegu, izar sistema eta izar-multzoak.


Konstelazioak zeruan dauden forma abstraktuak dira.Bakoitzak izen berezi bat dauka, adibidez: Hartz txikia, Hartz handia,‌ Konstelazioak Esne Bidea osatzen dute. Planeten inguruan dauden formak dira. Unibertsoan 88 konstelazio daude, eta hauetariko bat CYGNUS da eta bere izarrik distiratsuena Deneb da.


Meteoritoren zati batek talka egiten duenean atmosferarekin sortzen dira. Zati horiek atmosferan sartzean sua hartzen dute eta hauts bihurtzen dira.


Eguzkia eguzki sisteman dagoen erdiko izarra da, eta gure planetatik hurbilena. Eguzkia esfera ia perfektua da, tenperatura altuekin eta argia ematen duena. Eguzkia eguzki - sisteman dauden planetak baino askoz handiagoa da; eguzkia kenduta Jupiter da handiena. Eguzkiak bere barnean energia gordetzen du ere.


Merkurio Eguzkitik hurbilen dagoen planeta da(5.787.000 km)eta Eguzki-sistemako bigarren txikiena. Erromatar mitologiako Merkurio jainkoagatik izan zuen bere izena.


Artizarra eguzkitik hurbilen dagoen bigarren planeta da. Arrokazko planeta da. Neurriz oso handia da, lurra bezain handia. Merkurio eta Lurraren tartean dago. Izena Erromatar mitologiako Venus jainkosagandik datorkio .


Lurra - eguzki sistemako hirugarren planeta handiena da. Bizia duen bakarra da. Satelite natural bat du, Ilargia. Gu bizi dugun tokia (Lurra) eguzkiari ingurua biraka eta biraka dago. Eguzkiari buelta bat ematea 365 egun kostatzen zaio, eta berari buelta ematea 24 ordu kostatzen zaio. Lurra goitik urdin kolorez eta berde kolorez osatuta dago. Hiru geruza dauzka: Lurrazala, Nukleoa eta Mantua.


Ilargia, satelite bat da; hau da, planeta baten inguruan biraka ari den astro txikiak dira. Ilargiak lurrari birak ematen dizkio. 384.400 kilometroko distantzia dago bataz beste. Lurra, Eguzkia eta Ilargiaren artean jartzen denean, eklipseak sortzen dira.


Marte eguzkitik hasita laugarren planeta da. Lurraren antzekoa baina hotzagoa da. Marten ez dela inoiz egon bizitzarik konturatu dira. Sumendiz betetako basamortu antzerakoa da, eta atmosfera fin–fina du. Eguzkitik 228 miloi kilometrotara dago. Marte planeta gorria da, eta bi satelite ditu bere inguruan biraka: Phobos eta Deimos.


Jupiter eguzki-sistemako bosgarren planeta da. Sistema horretan dauden gasezko lau erraldoietako planeta handi bat da. Lurrak baino 318 masa handiagoa du eta diametroa 11 aldiz handiagoa. Gasezko planeta da eta besteak bezala hidrogenoz eta helioz osatuta dago. Atmosfera oso bizia dauka.


Saturno gasezko laugarren planeta da. Hidrogenoz eta helioz osatuta dago. Eguzki sistemaren seigarrena da. Jupiter, Urano eta Neptuno bezala eraztunak ditu baina Saturnok eraztunak zabalagoak ditu. Gutxienez 62 satelite ditu. Bere izena Greziako mitologiako jainko Saturnotik datorkio.


Urano eguzki sistemaren zazpigarren planeta da. Hidrogenoz, helioz eta metanoz osatuta dago. Bere diametroak 51.118 km dauzka. 27 satelite ditu. Bere ilargi batzuk hauek dira: Miranda, Ariel, Umbriel, Titania eta Oberon.


Neptuno eguzki sistemako azkeneko planeta da eta -220ยบ ditu. Gasezko planeta erraldoia da eta lau eraztun txiki txikiak ditu. Eguzkitik 4.496 miloi kilometrotara dago. Atmosfera hidrogenoz, helioz eta metanoz osatuta du. Hiru ilargi ditu: Triton, Nereida eta Proteus dira.


Planeta nanoak, planetak baino txikiagoak diren gorputzak, 2006.urtean eguzki-sistemako gorputzen sailkapen berriaren barnean sortutako sail berria da. 2010. urtearen hasieran bost planeta nano zeuden eguzki-sisteman: Zarez, Pluton, Haumea, Makemake eta Eris. Hala ere, eguzki – sisteman planeta nano izena jasoko luketen beste gorputz asko daudela ziurtzat jotzen da.


Egileak: Alazne Arbosa Anne Arbosa Sabin Cavia Luz Marina Da Silva Aitor Segovia Eukena Uribe ODON DE APRAIZ IKASTOLA 5. MAILA 2012-13 IKASTURTEA



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.