Ortzadar 210215

Page 1

. a 1rte8urren

ortzadar u

larunbata, 2015eko otsailaren 21a. 391 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

LIBE

IRATI GOIKOETXEA

Hainbat taldetan aritu ostean, bakarkako lehen lana plazaratu du

Zoroaldi txikiz osatzen diren ipuinak bildu ditu ‘Andraizea’ liburuan

-- 4-5. orrialdeak --

-- 2. orrialdea --

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2015eko otsailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

BEASAIN

Bizitza alaitzen duten eroaldi txikiak ‘Andraizea’ izenpean bildu ditu Irati Goikoetxeak azken urteetan idatzi dituen ipuinak. Pentsamenduari aske utzi eta zoramenaren alderdi txikiei erreparatu die liburua osatzen duten narrazioetan JULENE LARRAÑAGA

hitz eta pentsamendu ez formal horiek interesatzen zaizkit, hain justu”. Hala, pertsonaien pentsamendua irakurri eta irakurritako hori idatzi du Goikoetxeak, “pentsamendua askatuz, alegia; zer bururatu, hura idatzi”.

H H

EGO haize edo ero haizeaz hitz egiteko “andraizea” hitza erabiltzen dute leku askotan. Hala ere, Irati Goikoetxeak (Beasain, 1984) argi utzi nahi izan du hasieratik: Andraizea ez da ez eromenari buruzko liburua. “Zoroaldi txikiz osatutako ipuinak dira, niretzat bizitza zoroaldi txiki horiez osatzen delako”, argitu du.

Literaturaren munduan berria ez bada ere, Andraizea lehen liburua du Goikoetxeak. 2010-2013 urteen artean idatziriko ipuinekin osatu du bere aurreneko liburua. “Idatzi nuen lehen ipuina Carmen izan zen, 2010ean. Garai hartan ez nuen ipuinliburu bat osatzeko asmorik, baina ipuin horretan erabili nuen estiloak harrapatu ninduen, eta ondorengoak ere molde berean idaztea erabaki nuen”, kontatu du. Lehiaketa batean saritua suertatu zen ipuin hori, eta, gerora, liburuko beste hiru ipuin ere sarituak izan dira sariketa desberdinetan. Lehiaketetan zentratu ordez, baina, ipuin guztiak proiektu berean biltzea erabaki zuen Goikoetxeak.

Liburua osatzen duen ipuin bakoitzari pertsona baten izena eman dio egileak; eta, gehienetan, emakumezko izenak dira. “Ez dakit hautu honen zergatia azaltzen, baina izan daiteke emakumea ausartagoa, koloretsuagoa edo eroagoa denaren sentsazioa dudalako”, azaldu du. Halere, ipuinen izenburuetakoak ez dira istorioetako protagonistak, Goikoetxeak azaldu duenez. “Izen horiei begira daudenak dira benetako protagonistak. Izan ere, nik begiradetan sinesten dut, begiradetatik sortzen diren pentsamenduetan batez ere. Sarri esan ohi dugu ‘begiratzen du, baina, ez du ikusten’, baina nik esango nuke ‘ikusten du, baina ez daki begiratzen’. Eta niretzat begiratzea da lepoa okertu behar bada, lepoa okertzea, hankaz gora jarri behar bada, hankaz gora jartzea, eta begiratzen asmatzeko begiak itxi behar badira, begiak ixtea”, azaldu du. OHIZ KANPOKOAK Liburuko pertsonaia gehienak bereziak dira, edo berezitasunak dituzte: bihotza falta zaie, hildakoak daramatzate ipurdian, hodeiak arrantzatzen dituzte… “Ohiz kanpoko zerbait egiten dute, eta ohiz kanpokoari ero deitzen diogu sarri”, iritzi dio Goikoetxeak. “Nik, ordea, erotasun horri ikuspegi positiboa eman nahi izan diot. Horregatik egin nuen izenbu-

Literaturaren munduan berria ez bada ere, ‘Andraizea’ da Goikoetxearen lehen liburua. IBAN AGUINAGA ru honen aldeko apustua, besteak beste”, gehitu du. Elkarrizketek pisu handia dute ipuinetan. Zenbaitetan, absurdoak dirudite, eta badago surrealismorako joera ere. Goikoetxearen ustez, egunerokoan egoera askotan izaten ditugun elkarrizketen isla dira. “Arrazoi ezberdinengatik, esan nahi dugun hura esaten ez dugu asmatzen sarri, eta horrek gaizki ulertuak eta harremanetan zailtasunak sortzen dizkigu. Elkarrizketak hankamotz gelditzen zaizkigu batzuetan,

Pentsamendu biluzia

eta horiek ezkutatzen dutena agerian jartzeko aukera izan beharko genukeela uste dut”.

A

ZER BURURATU, HURA IDATZI Bere buruari mugarik jarri gabe eta maiz eskuari libre joaten utziz idatzi du liburua Goikoetxeak. Izan ere, batzuetan pentsamenduari libre joaten utzi behar zaiola uste du beasaindarrak. “Halako marko formal eta mugatu batean bizi garela iruditzen zait askotan, eta horrek pentsamenduak mutilatu eta kanpora irtetea galarazten du. Baina niri

ndraizea’ jolas bat da, egoera errealen alderdi absurduari ateratako argazkia; edo egoera absurduen alderdi errealari ateratako argazkia. Arrasto-muga ikusezin horren gainean oreka mantentzen saiatu naiz. Bizitzaren gogorra edertzen duten zoroaldi txikiei indarra eman nahi izan diet eta, horretarako, pentsamendu biluzia baliatu dut” .

Ikasketaz matematikaria eta ogibidez irakaslea bada ere, literaturak “pisu handia” dauka Goikoetxearen egunerokoan. “Larunbatero literatur saio bat egiten dut Segura Irratian, eta horrek testu txikiak sortzera eta irakurtzera bultzatzen nau. Horrez gain, hiru irakurle talde dinamizatzen ditut eta herrian sortzen diren ekimen ezberdinetan ere parte hartzen dut. Niretzat beti dago aitzakiaren bat sormenari heltzeko”, dio. Bertsoak eta poemak ere idazten ditu, baina ipuinak idazten “erosoago” sentitzen dela dio Goikoetxeak. Dena den, bere idazketan bilakaera bat eman dela sumatzen du, eta horrek bide berriak lantzera animatzen du: “Neure buruari erronka berriak ezartzea gustatzen zait, eta polita litzateke orain arte egindakotik aparte beste zerbaiti heltzea. Egia esan, aurrera begira, badut burua proiektu zurrunbilotsu batean murgiltzeko gogoa”.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazioa: Julene Larrañaga

Azaleko argazkia: Josu Chavarri Diseinua: Jesus Santamaria Maketazioa: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2015eko otsailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Klixe eta esloganak garbituz

Fikzioa 1. Iazko hezurrak Unai Elorriaga. Susa.

Adierazpen horiek entzutean, gogora etorri zait noizbait irakurritako zerbait. David Grossman idazle israeldarrak, Escribir en la oscuridad saiakera liburuan hauxe esan zuen, Israel-Palestina

Grossmanek sujeritzen du idazlearen zeregina behar lukeela hizkuntza garbitzea klixe eta eslogan horietatik, eta horretan bat letorke Sarriren salaketarekin

Alde batera utziz artista israeldarrek Palestinaren zapalketan eta beren estatuaren legitimazioan

Egiten al dugu aski ahaleginik alor horretan? Badakit espainolek askoz gehiago ikasi beharko luketela, haien alorrean makurragoa izan dela errealitatearen manipulazioa, sistematikoagoa errelato bakarraren makillajea, baina horrek ez gintuzke eraman behar bertan-goxo egitera. Hitzei bere esanahia eta hotsa itzultzeko trebeziagatik eta politikaren maskarak eranzteko saioagatik, azkenaldiko liburu bat gomendatuz amaituko dut: Kapital publikoa, Jose Luis Otamendiren poema-bilduma.

OIHANA ORIBE HOLLAND-EN BEGIRADA (Getxo, 1977)

Ikus: www.flickr.com/photos/oihanaoh

3. Txoriak kolpeka

Bernardo Atxaga. Pamiela.

Ez Fikzioa 1. Euskal Herria

A. Muro, H. Ortega. Sua.

2. Trikitixa liburua Xabier Solano. 5Gora.

3. Euskararen isobarak Pako Aristi. Erein. ITURRIA: Elkar.

ERAKUSLEIHOA KRITIKA LITERARIOA

“Itsasoa da bide bakarra” Eider Rodriguez. Utriusque Vasconiae 325 orr. 24 euro.

6

Eider Rodriguez

kritika literarioa

izan dezaketen erantzukizuna (gai mingarria eta luzerako ematen duena), ezin ukatu analisi zorrotza dakartela hitz horiek, harako ez ezik, honako ere balio dutenak. Grossmanek sujeritzen du idazlearen zeregina behar lukeela hizkuntza garbitzea klixe eta eslogan horietatik, eta horretan bat letorke hasieran aipatu dugun Sarrionandiaren salaketarekin (literaturaren betidaniko asmoa, seguru asko, Stéphane Mallarmé poeta frantsesaren esaldi ospetsuan laburbildua: “Zentzu garbiago bat ematea tribuaren berbei”).

Itsasoa da bide bakarra

24

kritika literarioa

Sarrionandia irakurriz

Itsasoa da bide bakarra

Egunotan entzun dizkiogun pasarteen artean bat nabarmendu nahi nuke, non idazleak salatzen duen politikan erabiltzen den hizkeraren iluna: “Beste alorretan hitz bat erabiltzen duzu eta badakizu zer esan nahi duen: mailua, pospoloa edo karakola. Politikaren alorrean, ostera, esaten dira hitzak hustuta bezala, esanahirik gabe”.

F. Muguruza, H. Cano. Talka Records.

auziak idazleengan eta hizkuntzan duen eragina dela-eta: “Neure esperientziaz esan dezaket denboran zehar irauten duen gatazka bateko hiritarrek beren egoera deskribatzeko darabilten hizkuntza, axalekoagoa bihurtuz doala gatazka luzatu ahala. Pixkanapixkana, klixe eta eslogan sorta batera murriztuz doa. Gatazkaz zuzenean arduratzen diren erakundeek sortutako hizkuntzarekin hasten da kontua: armada, polizia, ministerioak eta abar; handik laster, gatazkaren berri ematen duten komunikabideetara iragazten da, hizkuntza are bihurrituago bat sortaraziz, publikoari irensteko erraza den istorio bat eskaintzen diona (banaketa erabatekoa eginez, alde batetik Estatuak zer egiten duen gatazkaren alde ilunean, eta bestetik hiritarrek nola nahi duten ikusi beren burua). Eta prozesu hori, azkenik, gatazka bizi duten hiritarren hizkuntza pribatu eta intimora iristen da (haiek halakorik guztiz ukatu arren).”

Eider Rodriguez

JJ

OSEBA Sarrionandiak lehendik ere emanak zituen elkarrizketak idatziz; orain, berriz, Hasier Etxeberriak lortu du audiozko solasaldia egitea, eta atalka eskaintzen ari dira Sautrelan, ETBko literatur saioan. Durangoko idazlearen ahotsa entzuten duten estreinako aldia izan daiteke askorentzat, lehen, orain hamabost urte, Hau da ene ondasun guzia disko-liburuan bere poema batzuk grabaturik utzi bazituen ere.

2. Black is beltza

Sarriren itsasoari so Doktorego tesia egiteko gaitzat Joseba Sarrionandiaren obra hautatu zuen Eider Rodriguez idazle eta irakasleak (Errenteria, 1977), bereziki itsasoak hartan duen presentziari eta bilakabideari erreparatuz. Hain zuzen, liburu honetan, Sarriren literatur obran itsasoak izan duen bilakaera aztertu du. Nola ageri zaigu itsasoaren irudia Sarriren obran? Ba al du garapenik? Zeren sinbolo da? Horretaz guztiaz ari zaigu Rodriguez bere lan berrian. SAIAKERA

“Euskaldunon komunitatea...” Galo Martinez de la Pera. Arabako Foru Aldundia. 135 orr. 12 euro.

Festarako beharra aldarrikatuz Arabako Aldundiak antolatzen duen Becerro de Bengoa Saiakera Lehiaketako azken edizioan euskarazko lanik onenaren saria eskuratu du Galo Martinez de la Perak (Izarra, 1945). Bertan, egileak festarako beharra ekartzen du gogora, “ideiak modu hautemangarrian islatzeko premiazko beharra” dela iritzita. Festaren bidez, komunitateek beraien hizkuntza babesteko behar duten indarra biltzen dutela defendatzen du Martinez de la Perak.


Larunbata, 2015eko otsailaren 21a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

LIBE MUSIKARI ETA ABESLARIA

“Musika egitea oso terapia ona da garai txar batetik ateratzeko” ‘Ihesaldi handia’ da Libe Garcia de Cortazar gasteiztarraren lehen bakarkako lana, rockaren mugarik zabalenen barruan, erraietatik ateratako hitz eta melodiekin osatutako bilduma OLATZ PRAT

M M

USIKA egitea denbora pasa bat izan daiteke batzuentzat, ogibide izango dute zortedun gutxi batzuek eta beste hainbatentzat barrua husteko modu bat da. Azken hauxe bilatu du bere bakarkako lehen lanean Libe Garcia de Cortazarrek (Bilbo, 1981). Ihesaldi handia izenburua du Gasteizen hazi eta bizi den abeslari eta piano-jotzaile honen diskoak eta iaz ikusi zuen argia Bonberenea Ekintzak zigiluaren eskutik. Talde lana izan dela dio Libek, izan ere diskoan eta zuzenekoetan aspalditik lagun dituen Aitor Acosta Atxus (baxua), Jesus Billalabeitia (gitarra) eta Eneko de Arza (bateria) musikarien ekarpenak “ezinbestekoak” izan dira diskoa osatzeko orduan. Joseba Ponce, Dani Foronda eta Karlos Osinagak ere parte hartu dute hainbat kantutan, gitarrarekin. Karlos Osinaga (Bonberenea Estudioa) eta Aitor Acosta (Cue Audio estudioa) arduratu dira grabaketaz, eta Jonan Ordorika masterizazioaz.

Ihesaldi handia osatzen duten 11 kantuetan nabari da halako YinYang indarren arteko oreka bat. Rockaren muga zabalen barruan beti ere, ahots guztiz hetereoek ahots gartsuekin kontrastatzen dute kantu askotan; abesti edo zati batzuen biluztasun eta soiltasuna geruzaz geruza osatzen joandako beste zatiekin nahasten da; eskutik doaz doinu zeharkako eta misteriotsuak eta hitz metaforiko baina zuzenak. Oreka perfektuan daude argiak eta ilunak, musika, oro har, iluna baita, baina aura moduko

bakoitzean kantu bat, eta horietako bakoitzaren hitzen gainean sepia tonuko argazki edo collage bana, hitzen esanahia fantasiazko irudi bereziez grafikoki indartuz.

‘Doinu bat, izpi bat, jaio naiz, denbora neraman nire zain’. Libe bakarlaria da hitz egiten duena? Izan daiteke. Aspalditik nire abesti propioak egin nahi nituen eta azkenean lagun onen laguntzarekin lortu dut amets hori betetzea. Orain arte egon naizen taldeetan egin dudana sortuta zegoen abestiari nire arregloak edo koroak gehitzea izan da, eta orain abestiak nigandik sortu ditut. Orain ehuneko ehunean naiz ni.

Hamaika kantuz osatu duzu diskoa. Orohar, kantuak eta testuak ilunak dira. Barruak husteko eta argirantz egiteko ariketa izan da? Iluntasunetik ihes egitekoa?

Bilbotarra jaiotzez, Gasteizen bizi da egun Libe.

batek inguratzen du guztia. Azkenean iluntasunak lekua uzten dio argitasunari, askapen prozesu baten moduan. Hori bera irudikatzen dute azaleko eta kontrazaleko argazkiek ere: urpean soka batez eskuak lotuta ageri da Libe azalean, baina, kontrazalean soka baino

JOSU CHAVARRI

Bai, ariketa ona gainera. Oso terapia ona da musika egitea garai txar batetik ateratzeko, barrua lasaitzeko, askatzeko eta husteko. Hala eta guztiz ere, iluntasun puntu bat daukat beti, oso sentibera naiz eta batzuetan gauzak ilunegi ikusten ditut hainbesterako ez direnean. Gainera, musika ilunak, motelak edo tristeak alaiak baino gehiago sentiarazten dit.

ez da ikusten, aske da orain. Musikalki eta hitzen aldetik ez ezik, artelan bat da bere osotasunean Ihesaldi handia diskoa. Diseinu aipagarria du barneko liburuxkak, Dani Arrizabalagak eta Marcial Justelek Liberen ideiatik abiatuta egina. Orri

Hainbat taldetan aritu izan zara, teklatuekin eta koroak egiten. Zer ematen dizu bakarlari gisa aritzeak, eta nolabait, biluziago aritzeak? Nire barrua atera nahi izan dut beti, eta asko disfrutatzen dut melodiak

egiten. Oso dibertigarria da pianoaren aurrean esertzea eta ikustea zer ateratzen den. Melodia hori taldekideekin lantzea eta abestiak sortzea ere oso polita da. Baina ederrena da jendearen aurrean barrutik ateratako abesti horiek jotzea eta abestea. Sentsazio hori munduko onena da.

Nola joan zara hamaika kantu horiek konposatzen? Pianoarekin lagunduta, poliki-poliki barneko sentimenduak ateratzen ibili naiz. Abesti batzuen melodiak, Mamuak izenekoarena kasu, gitarrarekin sortu ditut. Nik uste ez dela musikari oso ona izan behar abesti bat sortzeko. Ez naiz oso trebea pianoan eta askoz gutxiago gitarrarekin, baina konposatzeko moldatzen naiz. Nire ustez, ideiak egiteko garrantzitsuena inspirazioa edo zerbait ateratzeko beharra edukitzea da. Horretan ere, oso frustrantea da


Larunbata, 2015eko otsailaren 21a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

GASTEIZ

“Ez da musikari oso ona izan behar abesti bat sortu ahal izateko; garrantzitsuena zerbait kanpora ateratzeko beharra edukitzea da”

“Duela urte batzuk euskara ikasteko hartu nuen erabakiaz oso harro nago (...) Banekien disko hau euskaraz izango zela”

Bakarkako bere lehen lana izanagatik, Libe ez da berria musikaren munduan eta hainbat taldetan aritu da aurretik. JOSU CHAVARRI

hori gertatzen ez denean, zeren batzuetan, nahiz eta melodiak egiten saiatu, ez dira ateratzen. Baina ateratzen denean izugarria da.

Bidelagun garrantzitsuak izan dituzu disko honetan. Joseba Ponceren laguntza oso inportantea eta nabaria izan da disko honetan. Sei abestitan parte hartu du gitarra arregloak egiten konposekataren orduan. Ideiak biluziak bidali nizkion eta berak lagundu dit forma ematen, abestiak janzten. Baina Josebaz aparte, Txus, Atxus edo Eneko ere ezinbestekoak izan dira diskoa osatzeko; lokaleko lana ere guztiena da, eta oso harro gaude emaitzarekin. Bestalde, Jon Basaguren oso idazle fina da, eta egiten dituen testuak brutalak dira. Ni hitzen arloan ez naiz batere trebea, eta abesti batzuetan ez nekien nola egin hitzak edo neukan hitzanola bukatu, eta bere ekarpena ede-

rra izan da. Berehala harrapatu zuen transmititu nahi nuen ideia, kristoren lana egin du.

Diseinua ere abestiak eta letrak bezain landua da. Nabari da denboraz eta gustu handiz egin nahi izan duzula diskoa, presarik gabe. Halaxe da bai, denborarekin normalean gauzak hobeto ateratzen dira. Diseinuaren kontzeptua oso argi neukan, eta hura garatzeko bi lagunei laguntza eskatu nien. Alde batetik, portada eta liburuxkaren argazkiak egiteko Dani Arrizabalagaren laguntza ezinbestekoa izan da. Oso argazkilari ona izateaz gain, gustu handia du eta oso langilea da. Bestalde, collageak eta marrazkiak egiteko, Marcial Justelekin kontatu dut. Oso artista ederra eta sentibera da, badaki sentimenduak paperean islatzen. Plazer handia izan da bi artista hauekin kontatzea diseinurako. Ezin zitekeen hobeto geratu.

Hamar urte pasa taula gainean

B

akarkako lehen lana izanagatik, Libe ez da berria musikaren munduan. 2004an Neubatekin estreinatu zen oholtzetan eta, hauek Sorkunen musikariak izanik, oreretarrarekin aritu zen Duna (Metak-Kontrakalea, 2005) diskoaren grabazio eta kontzertu biran, teklatuak jotzen eta koruak egiten. 2009an Ekon-en itzulerako kontzertuetan aritu zen koruetan. Gaur egun, bakarkako proiektuarekin bateratuz, Jon Basagurenek sorturiko Izaki Gardenak taldeko kide da eta bi disko grabatu ditu talde honekin.

Neubat-ekin igo zinen oholtzara, duela dozena bat urte, baina musikarekiko harremana aspaldixeagokoa da ezta? Nire gurasoen etxean musika asko entzun dugu beti, eta musika tresna desberdinak zeuden; eskura nuen pianoa edo gitarra. Urte batzuk egon nintzen musika klaseak jasotzen eta ikasten. Baina talde batean jotzea oso dibertigarria da, ez du zerikusirik partiturak irakurtzearekin.

‘Zeurea’ den musika egin nahi izan duzula diozu. Baina nola joan da osatzen ‘zeure musika’ den hori? Zein iturritik edan du? Ibili naizen taldeak erabakigarriak izan dira. Kanda eta Sorkunekin asko ikasi nuen, musikari gisa garatzen lagundu didate, eta abesti hauetan nabaritzen da hori. Bestalde, musika asko eta oso desberdina entzun izan dut beti etxean txikitatik, eta horrek ere laguntzen du.

Zure musikak euskaraz behar zuela izan ohartu zinen egun batean. Euskara hizkuntza ederra iruditzen zait; uste dut oso polita dela entzuteko. Gainera, nire musika giroa euskalduna izan da betidanik. Duela urte batzuk erabaki nuen euskara ikasi behar nuela, eta oso harro nago nire erabakiaz. Argi neukan disko hau euskaraz izango zela. Egia da euskaldun berria izateak batzuetan segurtasun eza eragiten didala, baina momentuz ondo eramaten ari naiz eta kontent nago.

Non ikusi nahiko zenuke zeure burua, musikari bezala, hemendik urte batzuetara? Bada ez dakit. Gustatuko litzaidake bigarren diskoa grabatzea, baina hori egin arte beste proiektu batzuk ere baditut esku artean, beraz, momentuz, nik uste ez naizela geldituko. Gauza asko ditut abesteko oraindik. Ea hala den.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2015eko otsailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

nera, kuriositatea ere banuen gai honi buruz, asko interesatzen zait”, zehaztu du Labaienek. Proiektuaren hazia urte batzuk atzerago bilatu behar da. Errenteriako Udalaren sariketa batera Joxepa Anttoni Aranberri Xenpelar XIX. mendeko bertsolariaren inguruko lan bat aurkeztu zen. Handik abiatuta, Elixabete Perezek ikerketa mamitsua egin zuen, eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Udalak unitate didaktikoa atera zuten ikastetxeetarako. Ekinbide haren arrakastari helduta, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Labaien eta Elustondorengana jo zuen, Euskal Herri osorako ikuskizun bat prestatuko ote zuten galdezka. Biek onartu zuten erronka, baina, garai hartako datuetan arakatzen hasi zirenean, Joxepa Anttoni Aranberri ez zela bakarra izan konturatu ziren. “Ikusi genuen XIX. mendean emakume bertsolari dezente izan zirela, gainera bat-batean aritzen ziren jendaurrean, oso maila onean”, dio Labaienek. “Denak oholtzara eramatea izan dugu helburu”. Hala, Hondarribiko Joxepa, Pello Errotaren arreba eta alaba, Lore Jokoetan parte hartu zuten beste hainbat eta abar ezagutaraziko dituzte, Joxepa Anttoni Aranberrirekin batera.

Orain arte ilunpean egondako emakume bertsolarien historia bertsozaleen aurrean aurkeztuko dute. OSKAR MARTINEZ

Historia ezkutua, argitara XIX. mendeko emakume bertsolariak aurkeztuko dituzte Bertsolaritzaren Sekretuak ikuskizunean, haien jardun ahaztua berreskuratzeko asmoz DABI PIEDRA

G G

IZARTEKO beste alor askotan bezala, bertsolaritzan ere gizonen itzalean lan egin behar izan dute emakumeek. Horregatik, bertsozale askok ez dute imaginatu ere egingo, orain dela ehun urte baino gehiago, plazaz plaza ibiltzen zirela andre batzuk eta bertso bikainak utzi zituztela. Historiaren orrietan, gehienez ere, bazterreko aipamenetan agertzera kondenatuak egon dira emakume haiek, gaur eguneko ikerlariak haien merituak azaleratzen hasi diren arte. Hala sortu da Bertsolaritzaren Sekretuak. Isildutako emakumeen historia izeneko ikuskizuna, Nerea Elustondo eta Jokin Labaie-

nen eskutik. Bihar estreinatuko dute Hernanin eta, ondoren, Euskal Herri osoan ibiliko dira. Bertsozaleari jakingarri egingo zaizkio ikuskizunean aipatzen diren datuak, orain arte ezkutuan egon diren bertsolari nabarmenen berri izango baitu. Hala ere, Bertsolaritzaren Sekretuak ekimenaren asmoa harago doa, hausnarketarako bidea ireki nahi duelako. Jokin Labaien ikuskizunaren sortzaileak dioenez, “gogoeta piztea dugu helburu, jendeak galdetu dezala ea zergatik emakume bertsolari haiek ez ditugun ezagutzen, zergatik ahaztu dituen Historiak”. Labaien bera eta Nerea Elustondo Bertsozale Elkarteko Genero Batzordean aritutakoak dira, eta badute eskarmentua era horretako gaietan. “Nik neuk, gai-

Aktore eta musikariak

BERTSOLARITZAREN N

SEKRETUAK TUA AK

B

ww www.lanku.com ku

ertsolaritzaren Sekretuak’ Jokin Labaien eta Nerea Elustondok sortu dute, ikerketa lan fina eginaz lehenik eta, ondoren, taula gainerako moldaketa prestatuta. Hala ere, ikuskizunean jende gehiagok parte hartuko du. Aktore lanean arituko dira Hodei Unzueta eta Oskar Estanga. Istorioak harilkatzeko, musika erabiliko dute, Idoia Nobleren akordeoia lagun. Jokin Labaien arduratuko da narrazioaz. “Nerea Elustondo ez da agertuko oholtzan, oraingoz, baina ziur naiz emanaldiak egiten hasi ahala, lekua aurkituko diogula”, adierazi du Labaienek.

LIBURUETAN ARAKATZEN Joxepa Anttoni Aranberriz datu mordoa dago, Auspoa sailean hari buruzko lan handia eginda dagoelako. Gainerako bertsolariez, baina, ezer gutxi heldu da gaur egunera. “Batez ere, Auspoa saileko aipamenak erabili ditugu, ikerketa lan dezentekoa egin behar izan dugu, datu guztiak sakabanatuta daudelako –oroitu du Labaienek–, liburu guztietan erreferentzia bila aritu gara, izen berri bat noiz agertuko”, kontatu du. Informazio urria dago XIX.mendeko emakume bertsolariei buruz baina, Jokin Labaienen ustez, horrek erakargarritasuna ematen dio ikuskizunari. “Ez daukagu beste bertsolari batzuez dugun adina informazio, baina soiltasun horrek gure helburua betetzen laguntzen digu”. Izan ere, Bertsolaritzaren Sekretuak ikuskizun xumea izatea nahi dute, “dagoen informazio urria apaingarri askorik gabe erakutsi nahi dugu, kontatuko dugunak badauka nahikoa indar berez”. Garai hartako hainbat emakume aurkeztuko dituzte oholtzan, ordubete pasatxoko tartean. Bertsoak ere abestuko dituzte, “saiatu gara bat-batean botatako bertsoak batu eta ikuskizunean sartzen”. Hala, orain arte ilunpean egondako historia bertsozaleen aurrean aurkeztuko dute, emakume haiek merezi duten lekua berreskura dezaten.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2015eko otsailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA ·

artea

IRUÑEA

Abiapuntura begirada bat Jesus Alberto Eslava eskultoreak erakusketa bakar batean bildu ditu azken 35 urteetan egindako lanak AINTZANE LARRAÑAGA

U U

RTE askoren buruan etxera itzultzen denaren gisara, Iruñeako Zitadelako Mistoen pabilioian da berriro Jesus Alberto Eslava eskulturagilea (Belaskoain, 1930). Duela 25 eta 30 urte banakako erakusketak zabaldu zituen leku berera itzuli da artista nafarra, 1980tik 2014ra bitartean egindako 60 obra jendaurrean azaltzeko; eta, haren hitzetan, “harrera ona” izaten ari da: “Ilusioz gainezka nago erakusketarekin, eta oso gustura jendearen erreakzioekin. Aberasgarria da ikusleak zure lana ontzat hartzen duela ikustea; ordainketa espiritual bat da”. Zitadelako erakusketan aurkezten den atzera-begirako horretan, eskultore “autodidakta” baten lanak topatuko ditu ikusleak. “Guztiok igaro ditugu garai zailak lanean, eta horrelako egoera batean nengoela gauzatxoak egiten hasi nintzen. Pixkanaka,

eskulturarekin aurrera egin ahala, benetan zer egin nahi nuen garbi ikusi nuen, eta artearen munduan buru-belarri sartu behar nuela erabaki nuen”, azaldu du Eslavak. Bide horretan, ez duela artista jakin baten ibilbidea gertutik jarraitu aitortu du. “Han eta hemen ikusten ditudan lanak miresten ditut, baina ez naiz autore konkretu baten edo batzuen ibilbide artistikoen atzetik joan. Geografikoki, gertukoak ditudan artistak izan dira, ziurrenik, nigan gehien eragin dutenak, baina nire erara moldatzen saiatu naiz beti”, argitu du. Ibilbide pertsonal horretan, material ezberdinak erabili izan ditu Eslavak bere lanak sortzeko. “Harria da gustukoen dudana”, azaldu du. “Egurra da materialik erosoena eta moldatzeko errazena; edonork zerratu dezake taula bat. Harria gogorragoa eta zailagoa da, baina hala ere asko atsegin dut”. Teknikoki eta estetikoki, gainera, azken hamarkadetan “aldaketarik gabe” egin duela lan adierazi du eskultoreak, “eboluzio” esanguratsurik jasan gabe.

Erakusketari begira, Iruñeako Zitadelako Mistoen pabilioiak otsailaren 6an ireki zizkion ateak Eslavaren obrari, eta martxoaren lehenerarte izango da zabalik. Bertan bildutako eskulturak ikusteko modua “ikuslearen araberakoa” izango dela zehaztu du artistak. “Ikusle intuitiboa edo sentibera eskulturen sentimenduen bila aritu ohi da, eta egonezina, barnerakoitasuna, laguntasuna, alhadura eta abar aurkituko ditu nire lanetan. Arteaz ulertzen duen ikusleak, berriz, beste ikuspuntu batetik begiratuko ditu obrak, eta ideiak materialean nola islatu ditudan aztertuko du”. Pertsona bakoitza “oso ezberdina” dela azpimarratu du Eslavak, eta zenbait “arratsalde pasa” soilik joango direla ere onartu du. ARTEA, NONAHI Esposiziotik at, Nafarroako hainbat puntutan dozena bat obra publiko ditu Eslavak, eta eskultura gehiago jartzea gustatuko litzaiokeela aitortu du; horretarako, baina, zailtasunak izaten direla esan du: “Lan bat kalean jarri ahal izateko,

Zitadelari estu lotuta

J

esus Alberto Eslavaren ibilbide artistikoan, paper garrantzitsua jokatzen du Iruñeako Zitadelak. Banakako hiru erakusketa handi zabaldu izanaz gain, Nafarroako hiriburuan dituen sei obra publikoetatik bi bertan daude: Estrella (1981) eta Oteando el horizonte (1989). Eskulturak publikoak izateak “poztasun handia” ematen diola aitortu du artistak: “Jendeak zure obraren berri duela jakiteak izugarrizko poza ematen dit; izan ere, denok gara, nolabait, geurekoiak, eta guri buruz mintzatzen direla jakitea gustatzen zaigu”. Gainera, “museorik onena” eskulturak kanpoan izatea dela azpimarratu du Eslavak, “edonork ikusteko moduan”. “Bertan geldituko dira etorkizunean ere, eta hori baino erakusleiho hoberik ez dago”, gehitu du.

Martxoaren 1era arte ikusgai egongo da Eslavaren atzera-begirakoa, Iruñeako Zitadelan. IBAN AGUINAGA

erakunderen batek eskatu behar izaten du, enkargu pertsonal gisa, udalak, esaterako. Autoreok laguntza behar dugula onartzen dut, baina egungo egoera ikusita, ezin ditugu horrelako gauzak eskatu. Esaiozu etxea galdu berri duen pertsona bati hirian eskultura bat jartzeko ez dakit zenbat diru gastatu behar dugula. Ez litzateke egokia izango”. Aurrera begira, leku ireki batean “sei edo zazpi metroko pieza bat” jartzea nahiko lukeela adierazi du eskultore nafarrak, eta, haren gustuen arabera, tokirik “aproposena” naturan izango litzatekeela aitortu du. Bitartean, baina, Mistoen pabilioiko erakusketa da lehentasuna, eta bertara joan edo ez zalantzan daudenentzat gomendioa luzatu du artistak: “Sormena eta zerbait ezberdina ikustea gustuko duenari, joateko esango nioke; Osasunak partida irabazten duen edo ez soilik axola zaionari, aldiz, hobe duela Zitadelan denbora alferrik ez galtzea”.

“Etxea galdu berri duen pertsona bati hirian eskultura bat jartzeko ez dakit zenbat diru gastatu behar dugula esatea ez litzateke egokia”


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2015eko otsailaren 21a

1983

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

URTEgrafiak

Pistatik kanpo korrika egitea Jose Ibarrola Artista

Urte horretatik aurrera, bere ibilbide artistikoa ‘pistatik kanpo’ garatuko zuela erabaki zuen Jose Ibarrolak.

BB

IZITZAKO urte bat hautatu beharra ez da bidezkoa. Nola ez gogoratu musu berezi hura eman zizuten urtea, edo egin zenuen lehenengo aldiarena… egin zenuen hori edozer dela ere. Nola ez gogoratu zure lehenengo lana lortu zenuen urtea, seme-alaben jaiotzarena edo heriotza batena. Urte, hilabete, egun bakoitzean apurkaapurka egiten gaituzten milaka istorio daude.

1983an Monty Python taldeak Bizitzaren zentzua pelikula estreinatu zuen eta Hergé, Buñuel eta Miró hil ziren. Heriotza-zigorra behin-betiko abolitu zen, ETAk 44 pertsona hil zituen, lehenengo CDak agertu ziren merkatuan, Margaret Thatcherrek Britainia Handiko hauteskundeak irabazi zituen eta Bilbon uholdeak izan ziren udan. Niretzako aldaketa handien urtea izan zen. Ez zen mundua aldatu, ez. Ni nintzen aldatzen ari zena, eta zehazki apirila aldera izan zen, Bilbon egin

zen Arteder 83 Arte Azokaren barruan. Nire stand txikian eserita nengoen, nire obraren abstrakzioaren erdian, eta bisitariek prospektuak eskatzen zizkidaten batez ere, begien aurrean zutenarekiko guztiz arrotz. Orduan sentitu nuen jende-uholdearen dutxa hotzak nire abangoardia-ametsetatik ateratzen ninduela. Arte garaikidearen inguruan sinetsitako guztia; transmititu, kontatu, hunkitu eta komunikatzearen behar ezean oinarritutako axioma horiek, mundu magiko kriptiko eta autoerreferentziala, belaunaldiko adanismo hori guztia erori egin zitzaidan nire herrikideen axolagabetasunaren aurrean. Horrek ez zidan eragin behar –eta azken finean, nik ez nuen nire lana beste inorentzat egiten–, baina eragin zidan. Asko, gainera. Artean erabakiaz guztiz ohartu gabe, erabaki nuen une horretatik aurrera nire bizitza profesionala pistatik kanpo garatuko zela. Estalperik gabe, aban-

Niretzako aldaketa handien urtea izan zen. Ez zen mundua aldatu, ez. Ni nintzen aldatzen ari zena, eta zehazki apirila aldera izan zen”

Datorren astean... Maite Idirin

goardiako akademizismoaren babesik gabe; arraroa, urratzailea, harrigarria, erradikala eta betirako gaztea zen oro babesten zuen instituzio horretatik kanpo. Urte batzuk lehenago, 75ean, eskuin muturrak su eman zion nire familiak Gametxon zeukan baserri-estudioari. Nire aitaren lan askorekin batera, nik ordura arte egindako ia lan guztia desagertu zen. Edonon aurkitutako objektuekin sortutako povera eskultura eta muntaketak, errauts bihurtuta. Hogei urte nituen eta Fenix hegazti gisa birsortu nintzen. Zortzi urte beranduago –hainbesteko dramatismorik gabe–, berriro birsortu nintzen, baina orduan ez nuen inolako klubeko partaide izan nahi, ez hegaztiena, ez belaunaldikoa, ezta estetikoa ere. Independentzia singularreko lehenengo pertsonan soilik ulertzen dut, eta horri esker jarraitzen dut gaur egun ere nire izatearekin bat datorren lan bat egiten. ARTEZ euskara zerbitzuak itzulitako testua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.