Goldea 2019

Page 1

MARINA ACEÑA


IFARKALE

HH 2 URTE………………………………………....1-2

HH 3 URTE………………………………………....3-4

HH 4 URTE………………………………………....5-6

HH 5 URTE………………………………………….7-8

ITZIAR 

HH 2 eta 3 URTE……………………...………...12

HH 4eta 5URTE………………………...…….....13

LH 1 eta 2. MAILA……………………….. 14-16


AGIRRETXE

LH 1. MAILA………………………………………17-20

LH 2. MAILA…………..……………..…….…..21-24

LH 3. MAILA…………………………….……...25-30

LH 4. MAILA…………………………………....31-36

LH 5. MAILA………………………………......37-42

LH 6. MAILA……………………………….…..43-48


HH 2 URTE

1

GURE TXANDA HELDU DA !!!


2

ESPERIMENTATZEN TXIKITATIK


HH 3 URTE

3 urteko lagunak, Gabonak ostean, zirkulazio librean hasi gara lanean. Gela bakoitzean 3 txoko ezberdin hornitu ditugu eta haurrek, nahi eta beharren arabera, beraien lana aukeratu eta antolatzen dute.

3A gelan: Eraikuntza txokoa, txoko sinbolikoa eta esperimentazioa. 3B gelan: Sormen txokoa, puzzle txokoa eta irakurketa txokoa.

3


4

Ikasturte honetan proiektu ezberdinak egin ditugu. Horien artean arrakastatsuena erraldoiena izan da. Beraien interesetatik abiatuz, erraldoien mundua ezagutu dugu.


HH4 URTE

5

GELA HORIA

PLASTIKA TXOKOA

ARKATZAREKIN MARRAZTU ETA GERO MARGOTU

ETXE TXOKOA

SUKALDATU, JANARIA JAN


6

GELA BERDEA

ERAIKUNTZA TXOKOA

ENTZIERROA ETA ZEZEN PLAZA

ARAUAK GURE ARTEAN HITZ EGINDA ERABAKITZEN DITUGU


HH 5URTE HIRU TALDEAK ELKARLANEAN, GELA IREKIETAN

Ostiral goizean, HH5 urteko hiru taldeak elkarlanean aritzen gara: hiru taldeen/gelen artean ZIRKULAZIO LIBREA egiten dugu. Une horretan, gela bakoitza interes-gune zehatz bat bihurtzen da: ▪ HH5A, eraikuntza gela: Lego, egurrak, geometrix… Gehien bat lantzen da: matematika (espazioa, bolumena, neurria…), gorputzaren kontrola, sormena… ▪ HH5B, plastika gela: marrazketa, modelatua, eskulanak… Gehien bat lantzen da: adierazpen artistikoa, esku trebezia, ezagutza fisikoa (materialen portaera)… ▪ HH5C, mahai-jolasen gela: antzar-jokoa, damak, kartak, domino, puzzleak… Gehien bat lantzen da: zenbakikuntza, jolaserako estrategiak, arreta, kontentzioa, galdu-irabazi… Zirkulazio librean: Ikasleak aukeratzen du zein gelatan, zein materialekin, eta zein jarduera egingo duen. Hiru arauek erregulatzen dute ikaslearen jarduna: “lana aukeratzen dut”, “lana bukatu egiten dut”, eta “lana bukatu ondoren, materiala jasotzen dut”. Interes-gune bakoitzean lantzen diren helburu espezifikoez gain, zirkulazio librea oso aproposa da ikasleen arteko interakzioa/harremana, hizkuntza, autonomia…bultzatzeko.

7


8

PLASTIKA

MAHAIJOLASAK


9


HH 3 URTE

10


11


12


13


14


15


16

Gu aurten pirataz mozorrotu ginen. Martxoak 8 laster zenez, emakume piratekin lotzea erabaki genuen eta gazteleran bakoitzak pirata emakume baten informazioa bilatu eta idatzi genuen. Gero beste eskolako muralean pegatu genuen, informazio horrek berdinak garela erakusten digulako.


LH 1A

17


18


LH 1B

19


20


LH 2A

21


22


LH 2B

23


24


LH 3A

25

Tekniker ikerkuntza zentroan egiten du lan Eneko Ugaldek Elgoibarren. Berak erakutsi zigun nolako ikerketak egiten dituzten: haize-errotak, hegazkinen erreaktoreak, teleskopioak, robotak‌ Horretarako gomendioak aipatu zizkigun. Ikertzen joan eta bidean esperimentu asko gaizki atera arren, saiatu eta saiatu lortu arte. Baita ere hizkuntzak ikasteko beharra: zenbat eta hizkuntza gehiago jakin hobe. Eta ikerketetan ingelesa beharrezkoa da.


26

Haize errotak prestatzen egiten dute lan, energia eolikoa oso garrantzitsua da-eta gaur egun. Energia mota honek abantaila asko ditu: airea ez du kutsatzen, haizea merkea da eta gainera, agortezina.

Hegazkinen erreaktoreak ere ikertzen dituzte. Lortu nahi dute airea ez kutsatzea hainbeste. Baita burrunda edo zarata handia gutxitzea. Hala ere abioiak oso azkarrak eta seguruak dira. Baina erregai kontsumo handia dute. Azkenik teleskopioen eta roboten ikerketen berri ere eman zigun.


LH 3B

27


28


29

LH 3C

Orrialdea

LH 3C


30

Orrialdea


LH 4A— 4B— 4C

31

Aurten Arabia proiektu bezala landu dugu. Gai hau lantzeko, beraien nahietatik abiatu gara eta hainbat atal jorratu ditugu. Hona hemen landutako zati batzuk. ARABIA: KOKAPENA Arabia Ekialde hurbilean dago, Asia eta Afrikaren arteko mugan. Arabia edo arabiar penintsula hego-mendebaldeko Asiako penintsula zabala da, hiru itsasoren artean dagoena: Persiar golkoa du ekialdean, Indiako ozeanoa hegoaldean eta Itsaso gorria mendebaldean. 3.237.500 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2014an 77.983.936 biztanle zituen.


32

ARABIA: KLIMA Basamortuko klima dago Saudi Arabian. Egunez bero handia egiten du, baina gauez asko jaisten da tenperatura eta prezipitazioa oso urria da. Kostaldean tenperatura ez da igotzen 38ºc-tik gora, hezetasuna oso handia da (%85-100artekoa). Hori dela eta, laino beroak izaten dira egunez, eta laino epela gauez. Udaberrian eta uda hasieran ipar-mendebaldeko haizeak hauts ekaitzak sorrarazten ditu. Udako tenperaturak oso altuak dira (40ºc-tik gorakoak) eta epelak dira neguan (25ºc inguru). Egunaren eta gauaren artean tenperatura aldaketa izugarria da, 60-65ºc-raino iritsi daitekeelako. Oso euri gutxi egiten du, urtean 200mm baino gutxiago.

ARABIA: PAISAIA Arabiako paisaia gehiena basamortua da. Lurralde lehorra da, prezipitazio urrien ondorioz, landare eta animalia populazio txikia duena. Geografikoki, iparraldean eta hegoaldean hainbat basamortu handi daude: Al- Dahna, Rub al Jali… Erdialdea, aldiz, goi lautada zabal bat da, bertan 3.000 metroko garaiera duen Swada mendia dago. Itsaso Gorritik gertu dauden guneak, ura eta hezetasuna dela eta, landatzeko egokiak dira.


33 LANDAREAK

Arabiako landaretzan 2000 espezie aurkitu genezake. Horietatik 50 espezie guztiz uretakoak dira, eta besteak zuhaitzak, zuhaixkak eta belarrak dira. Zuhaitzetan mihura eta intsentsu zuhaitzak dira ugarienak, baina badaude baita ere kafe eta qat zuhaitzak. Hegoaldeko lurralde emankorrenetan bertako fruitu preziatua aurki genezake, datila.

ANIMALIAK Animaliei dagokienez, gamelua da animaliarik ugariena, baina aurkitu genezake Arabiako Orkada zuria, azeriak, lynx eta basakatuak. Hegaztiei dagokionez lurralde honetan belatzak eta basoiloak aurki genezake. Belatzei kareta moduko batzuk jartzen dizkiete, ez ikusteko eta ez urduritzeko. Hegan egiteko kendu egiten dizkiete karetak. Hankak ere lotu egiten dizkiete, ez alde egiteko.


34

Gutxiago badira ere, itsasertzeko lurraldeetan arrainak, eskorpioiak, muskerrak eta sugeak ere ikusten dira. Animalia guzti hauek izendatu ondoren, aipamen berezi bat egin behar zaio arabiar zaldiari. Zaldi hauek mundu mailan ezagunenak direlako bere energia, indarra eta adimenagatik. Arabiar zaldia munduko arrazarik puruena da eta fisikoki munduko jarrerarik onena duena. Animalia horiek eleganteak eta fisikoki ahalmen handikoak dira, bai kirolerako eta baita lanerako ere. Bere arraza 2.500 urte Kristo aurretik ezagutzen da. Zaldi hau beste arraza batzuekin nahastu da, gaur egungo zaldi Arabiarra lortu arte.

ARABIA: ERAIKUNTZAK ETXEAK: JAIMAK Arabiarrak izan ziren lona etxeak erabiltzen hasi ziren lehenengoak. Basamortuan bizitzeko etxe aireztatuak behar zituztelako sortu zituzten etxe hauek. Nomadak zirenez lona-etxe hauek eraikitzen hasi ziren. Jaimaren egitura erdigunean mastil batekin oinarritzen da eta bere inguru guztian altuera berdineko posteekin. Haizearen kontrako norabidean ipintzen dira sarrerak, hiru postez osatuak, 2 bertikalki eta beste bat horizontalki. Egitura honen gainean tela ipintzen da, ahuntz edo gameluetatik ateratako larrua. Jaimak 4 baino gehiagoko taldeetan ikusten dira, arraroa izaten da bakar bat egotea. Eta nomadek beti ura dagoen puntu baten ondoan ezartzen dute Jaimak.


LH 4A, 4B eta 4C

MESKITAK: Meskita arabiarren tenplua da, otoitz egiteko tokia. Bestelako funtzioak ere baditu, biltoki eta kultur gunearena besteak beste. Meskita hitzak ahuspezteko lekua esan nahi du. Historiako lehendabizikoa Kaaba da, Islamaneko lekurik sakratuena, gaur egungo Masjid al-Haran, meskitaren barruan dago, Meka hirian.

ETXE-ORRATZ NAGUSIAK: BURJ KHALIFA Burj Khalifa dorrea Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hirian dagoen 828 metroko altuera duen etxe orratz bat da. 2010eko urtarrilaren 4an inauguratu zen “Burg Khalifa” izen berriarekin. Ordura arteko izena “Burg Dubai” izan zen. KINGDOM TOWER Kingdom Tower Saudi Arabiako Jidda hirian eraikitzen ari den etxe orratza da. Dorreak 1.007 metro izango ditu. Lehen harria 2013ko apirilean jarri zen eta egitura 2018rako amaitzea aurrikusten bazen ere, 2019. urtean bukatuko dute. DIAMOND TOWER Arabai saudiko Jeddah herrian dago. Etxe orratz honek 432 metro ditu. Bertan luxuzko apartamentuak daude. Espiral forma du eta puntan diamante itxurako kristal bat.

35


ARABIA: FOLKLOREA DANTZAK: Mota desberdinak daude, adibidez: Sabel dantza: Arabiar herrietako dantza bat da. Ekialde hurbileko eta Afrika iparraldeko elementuak batzen ditu. Arabieraz Raps Sharpi (“ekialdeko dantza�) edo Raps Baladi (dantza nazionala) izena du. Raks baladi: Oinarrizko dantza bat da, ia-ia albo mugimendurik gabekoa, baina aldaka mugituz. Dantza hau Egipton Raks Sharki izenez ezagutzen da.

MUSIKA: Hainbat kategorietan banatzen da: Musika klasikoa, herrikoia, laikoa eta erlijiosoa. Gehien erabilitako instrumentuak hauek dira: Laud, Nay, Darbuka, Duf, sintetizadorea, Akordeoia, eta Gitarra elektrikoak dira. Garrantzitsuena Laud da, edozein melodia jarraitu ahal dezake.Nay, kanabera zurtoinaz egindako flauta da. Darbuka, perkusiozko instrumentu nagusia da, arabiar dantzan. Duf, perkusiozko instrumentua da. Erritmo aldaketentzako erabiltzen da. Sintetizadoreak, bereziki arabiar musikarako eginda daude, arabiar tresnen grabazioak dituztelako. Akordeoia, denok ezagutzen dugun akordeoia modukoa da baina arabiar musikan afinatuago erabiltzen da. Gitar elektrikoak, hemengoak modukoak dira eta soinu berdina egiten dute.

36


LH 5A

37

AGENDA 21eko ASMAKIZUNAK

Iazko kurtsoan, Debako ikastetxe osoari Biodibertsitatearen

ingu-

ruan hitz egitea egokitu zitzaien. Bertan, zuhaitz inbaditzaileen izenak eta haien kokapenak asmatu behar izan genituen. Urte horretako arduraduna Itziar Egidazu izan zen eta berak proposatu zituen burutu beharreko ekintza guztiak. Aurtengo gaia, berriz, hondakinei buruzkoa da. Gai horiek lantzeko astean zehar ikastetxeak ekintza desberdinak proposatzen ditu; hala nola; asmakizun batzuk. Gune hori ikastetxeko bigarren solairuko txoko berdean aurki dezakegu. Proposatutako asmakizun horien erantzunak zeintzuk izan diren, gure ikasleek ostiraletan jakiten dute eta irabazleak sari bikain bat eskuratzen du. Aurten gure gelan irabazle bakar bat egon da. Bere izena Markel Zatika da. 5Ako ikasle guztiak berarengana hurbildu gara eta honako galdera hauek egin dizkiogu. Markel, zer sentitu zenuen saria irabazi zenuenean? -Ez nuen gauza askorik sentitu. Poza agian Asko kostatu zitzaizun oparia aukeratzea? -Ez Zer aukeratu zenuen? -Kataleju batzuk aukeratu nituen.


38

Erabilera eman diozu zure opariari? -Ez, estutzean gordeta edukitzen dut, baina lan ordu librea dugunean katalejuak hartu eta

noizean behin

ge-

gelako gauza txikiak

ikusten hasten naiz Beste sariren bat irabaztea pentsatzen duzu? -Bai

Agian, zuetariko batzuk ez zarete txoko berdetik pasatu, guk, 5A.mailako ikasleok animatu egiten zaituztegu txokoari bisita labur bat egitera. Hona hemen txokoaren gaur egungo egoera.

Hurrengo asteei begira, guk adibide moduan honako proposamen hauek eskaintzen dizkiogu eskolari. Nora botatzen dugu tipesa? Nora bota behar dugu izorratu zaigun izozgailua? Zer egiten da berrerabilitako beirarekin?


39

LH 5B

BIRZIKLATZEA, BERRERABILTZEA ETA MURRIZTEA.

Ikasturte honetan hondakinei buruz asko ikasten ari gara. Alde batetik, astero birziklatutako paperak eta plastikoak kontenedoreetan uzten ditugu. Horrez gain, astero asmakizun txokoa martxan dago, eta jolas honi esker zalantza ugari argitu ditugu. Plastika arloa ere erabili dugu hainbat hondakin berrerabiltzeko: Koheteak, beirazko botilak apaindu ditugu ‌ Baina Luzaro ikastetxeko ikasleak ondo birziklatzen al dugu? HHtik hasi eta 6.mailararte ikasle guztiek galdetegi bat (formatu desberdinean) pasatu dute. Emaitzak jaso ondoren, ondorio batzuk atera ditugu: Organikoa eta plastikoa ondo sailkatzen eta erabiltzen ditugu. HHn ondo dakite platano, sagar, laranja eta mandarina azalak nora bota behar dituzten. Gure ikastetxean paper birziklatua ez da erabiltzen. Kezkak argitzeko zuzendariarengana jo genuen, eta hau kontatu zigun. Orain dela urte batzuk, paper mota hau ikastetxean erabiltzen zen, baina bere kostua garestiagoa zenez eta fotokopiak zikinak ateratzen zirenez, erabaki zen ez erabiltzea. Bestalde, paperaren kontsumoa gutxitu nahi badugu, orriak alde bietatik erabili beharko ditugu.


40

Hirugarren ziklokoak inprimakia ordenagailuz bete dugu. Galdetegi desberdinak jaso ondoren, ordenagailuko programa batekin hurrengo grafikoak egin ditugu:

Birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea ondo daude, baina ez ahaztu hondakin onena sortzen ez dena dela.


LH 5C

41

HEZEGUNERA IRTEERA Otsailak 15ean, 5. mailako ikasleek irtenaldi interesgarri bat egin genuen hezeguneetara. Casa Campora joateko zubia konpontzen ari zirenez, buelta handia egin behar izan genuen Errota Zahar futbol zelairaino. Bide ondotik ibili izan behar genuenez, udaltzaingoen laguntza ere izan genuen ibilbidea segurtasunez egiteko. Errota zaharren, Diegok, gure gidariak, egingo genuenaren azalpenak eman zizkigun eta taldeetan banatu ginen. Talde bakoitzak plastikozko bi poltsa zituen; poltsa horia plastikoentzako zen, eta berdea berriz, kortxo, poliespan‌ moduko materialentzat.


42

Horretaz aparte, talde bakoitzak mapa bat eta papel bat zituen, non garbiketak egin behar ziren guneak azaltzen ziren. Paperetan, gune horietako bakoitzean aurkitutako zaborren kantitateak apuntatu behar genituen. Jasotako datu horiek europar mailako ikerketa bat egiteko izango zirela esan zigun Diegok. Esan behar dugu, egun ederra tokatu zitzaigula, eta ikerketa lanak oso dibertigarriak izan zirela eta pila bat disfrutatu genuela


LH 6A

43

Debalaitik, Debako dendarien elkarteak, gabon inguruan eskulan batzuk egiteko eskatu ziguten Luzaroko ikasleoi beraien erakusleihoak apaintzeko. Baina aurreko ikasturteetan egindako marrazkiei eskulanak gehitzea posible zela esan zitzaigun.

Eskolan , hondakinen gaia lantzen ari ginenez, birziklatutako gauzekin egiten saiatu ginen: kakahuete azalekin, kortxoekin ,paperen tutuekin ,plastikozko edalontziekin ... eta , gure ustez ,irudimen handiko artelanak sortu genituen .


44

L.H. osoak parte hartu genuen. Aukeren artean , eskulanak, postalak, marrazkiak ‌ egitea zegoen. Guztiok egindako lanekin dendak apaindu zituzten. Debalai elkartea pozik geratu egindako eskulanekin. Debako denden erakusleihoetan jarri zituzten eskulanak herria alaitzeko asmoz

Ikasleek egindako lan bikaina eskertzeko, dendarien elkarteak txokolatada bat eskaini zigun udaletxe azpiko plazan eta benetan gozatu genuen. Lan polita izan da eta herriko esparru desberdinen arteko talde lana egiteko aukera eman diguna.


LH 6B

45

OTSAILAREN 25an LUZARO HLHI IKASTETXEKO IKASLE TALDE BATEK BILERA INFORMATIBOA IZAN GENUEN UDALEAN. Hona hemen bertan adierazitakoa: Gizakiok geroz eta zabor gehiago sortzen dugu eta ondorioz birziklatzea ezinbestekoa da. Hondakin bakoitza banatu eta dagokion edukiontzira bota besterik ez dugu egin behar. Erabiltzen ari garen sistema erraza, erosoa eta garbia da, denok erabiltzen eta parte hartzen badugu, gaur egun arazo bat dena bihar konponbide bat izango da. Hona hemen zer nora bota behar diren zabor desberdinak: Urdina:Papera eta kartoia Berdea:Beira Horia:Ontzi arinak Morea: Erabilitako arropa Laranja:Etxeko olioa Gorria:Pilak Marroia:Organikoa Grisa:Errefusa Marroi iluna:Tamaina handikoa Berde argia:Garbiguneak 1982-ko Maiatzaren 29an, sortu zen gure eskualdeko mankomunitatea. 1990.urteaz geroztik, papera eta kartoia, ontziak eta beira, biltzen ditu eta 1994az geroztik eskualdean prestatuta dauden garbiguneak honakoak dira: Ermua, Mallabia eta Mutrikun jasotzen dira; zura, obra hondakinak, pneumatikoak, olioak,toner-kartutxoak eta fluoreszenteak. Eibar eta Elgoibarren:produktu guztiak.


46

Honez gain, 50eko bilketa selektiboa gainditzeko helburuarekin Debabarrena Mankomunitatea hondakin bilketa sistema berria bultzatzen ari da non, organikoa eta errefusa edukiontziak itxitura elektronikoa duena eta txartel bidez irekitzen dena. Europak ezarritako helburua gainditu du eta Debabarrenan 52tik, %69ra iritsi da. Debabarrenak zabor bilketa desberdinak jarri ditu: -Diskoak -Ordenagailuak -Kontsolak...botatzeko

%

Edukiontzietan utzi ezin diren eta gaur egun arte mankomunitateko garbidunetara eraman behar ziren material birziklagarrien gaikako bilketa egiteko sistema berri bat du martxan Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak. Honez gain, gure eskualdeko mankomunitateak eta Ecoembes-ek udaletarako birziklatze-proiektu bat jarri dute martxan, ahalik eta gehien birziklatzeko. Debabarrenak web bat du; debabarrena.eus izenekoa. Bertan, estatistikak, zerbitzuak, gaikako bilketa...agertzen dira. Helburua, 2020rako %50ek birziklatzea lortu nahi da eta 2030rako %75. 14 kg hondakin sortzen du pertsona bakoitzak egunero beraz, zaborrak gu gainez egin baino lehen has gaitezen birziklatzen!!! BERZIKLA DEZAGUN!!! ANIMO!!


LH 6C

47

Kaixo, gu 6.C mailakoak gara eta orain konpostari buruz hitz egingo dizuegu. Espero dugu gustatzea eta gehiago ikastea gai honen inguruan. 

Zer da konposta?

Konpostajea naturan gertatzen den prozesu bat da, non materia organikoa birziklatu, eraldatu eta lur bihurtzen da naturaren zikloa itxiz. Egunerokotasunean gehien sortzen den hondakin mota denez, uste dugu hondakin hauek birziklatzea oso garrantzitsua dela. 

Nola egiten da konposta eskolan?

Luzaro eskolan, astearte eta ostiraletan egiten da, hamaiketan, jolas garaian. Lehen hezkuntzako guztiok parte hartzen dugu eta zikloka egiten dugu, bakoitzak egun batean. Normala denez hondakin guztiak konpost-ontzira botatzen dira. Asteartetan 3 kilo batzen dira eta ostiraletan berriz 4,5 kilo. Korridoreetan eta irakasle gelan jasotako hondakin organikoa, batez ere fruta azalak izaten dira. Bertan bildutakoa pisatu eta ondoren, eskolaren ondoan dagoen konposta ontzira botatzen da. Gero, burdinazko tresna batekin dena nahasten da. Denborarekin lur organikoa bihurtzen da eta aberatsa denez, eskolan dagoen baratzerako erabiltzen da.


48



Badakizue zein diren zehazki etxean sortzen ditugun hondakin organikoak?

Fruitu eta barazki zatiak, arrautza azalak, fruitu lehorren azalak, ogia, lore eta landareak, baratze eta lorategiko hondakinak (belarra eta adar txikiak), prestatutako janari hondarrak, haragi eta arrain zatiak, hezurrak, itsaskien azalak, sukaldeko papela, ezpainzapi eta aho zapi zikinak, infusio zorrotxoak, kafe ondar eta filtroak eta kortxozko tapoiak. Ikusten duzuen moduan materia organikoa da etxean sortzen den hondakin mota gehiena. Badakizue pertsona bakoitzak urtean zenbat hondakin organiko sortzen duen? Pertsona bakoitzak urtean 425 kg sortzen ditu, zakar guztitik %40 organikoa da.

BERAZ GOMENDATZEN ZAITUZTEGU KONPOSTA EGITERA , MUNDUA ZAINTZEKO ETA HOBETZEKO!!!


UNAI ALKAIAGA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.