Euskal kultura 1g

Page 1

Euskal kultura gure modura!


ALDIZKARIAREN ANTOLAMENDUA

DANTZAK  JORRAI-DANTZA  UZTAI HANDIENA  ZINTA DANTZA MUSIKA-TRESNAK  DANBOLINA  PANDEROA  TRIKITIXA  TXALAPARTA HERRIETAKO JAIAK  MARITXU KAJOI  SAN FERMIN JAIAK HERRI KIROLAK  ESTROPADAK  IDI-DEMA  SEGALARITZA  SOKATIRA MITOLOGIA  LAMIAK  MARI  MATEO TXISTU SINBOLOAK  EGUZKI-LOREA  IKURRIÑA  LAUBURUA  EUSKAL MAKILA


JORRAI-DANTZA

Dantzak eta dantzak daude Euskal Herrian eta Jorrai dantza da horietako bat. Ba al dakizu bere historia? Eta bere jatorria? Nortzuk ote partaideak? Nolako jantziak erabiliko dituzte? Eta pausoak? Irakurtzera anima zaitez.

Historia: 1700. urtean soka dantza izenarekin ezagutzen zen. 1780ko hamarkadan dekadentzia handia izan zuen, eta 1880ra arte ez zitzaion berriro garrantzia eman. Gero, 1912an, debekatua izan zen eta 1916an, aldiz, berriro baimendu zuten dantza hori.

Jatorria: Dantzak jatorria baserri lanetan du. Garai batean lurra lantzeko erabiltzen zen teknikarekin zuen zerikusia. Dantza hau gizonezkoen dantza da, gainera, lehen, antzina, gizonekoek egiten zuten ortuan lana aitzurrekin. Horrez gain, dantza hau Gipuzkoakoa da.

Partaideak: Buruzagiarekin batera, zortzi, hamabi edo hamasei dantzarik egiten dute dantza. Laukote bakoitzeko zahagidun dantzaria bat ere behar da zahagia bizkar gainean eramateko.

erabiltzen dituzte, horregatik, ertz gorridun buruko zapi zuria, alkandora zuria, txaleko eta gerriko gorria, belaun azpiraino praka zuri motzak, galtzerdi zuriak, galtzerdiak lotzeko liga gorriak eta zinta gorridun alpargata zuriak janzten dituzte.

Pausuak: J0rrai dantzaren pasoak hauek dira: zortzikoa dantzatuko du buruzagiak lehendabizi, eta ondoren talde osoak egingo ditu pauso horiek, horretaz gain, jarraian lurrean aitzurrarek in lanean aritu dira itxurak eginez, eta behin lan horiek amaituta, tresnak elkar kolpatu eta kolpeak zahagiari emanez jokoa hasiko dute.

Jantziak: XX. mendetik aurrera brokel dantzari taldeek aurkeztu izan dute jorrai dantza hau, eta ondorioz, jantzi berberak

Jon Berrio


UZTAI HANDIENA

Uztai handiena, nolako izen bitxia! Baina zer dela uste duzu? Sinetsi ala ez, dantza bat da. Hemengo tradizio bat da, eta bere deskribapena oso polita da. Hura egiteko material jakin batzuk behar dira, eta antolaketa bat ere bai. Azkenik, ba al dakizu nolako jantziak eramaten dituzten dantzariek? Hau guztia jakin nahi baduzu, animatu zaitez irakurtzera!

Uztai Handiaren jatorria Uztai handiena ez da ageri Gipuzkoako dantzei buruz Juan Inazio Iztuetak 1824an idatzitako liburuan. Gainera, bere garaiko beste talde batzuek arku-dantzak egiten zituztela jakin ahal izan dute ikertzaileek. Bestalde, Iztuetaren ikasle izan zen Jose Antonio Olanok prestatzen zituen dantzariak taldeetan brokel-dantzaren, dantza sortaren, sortan normaltasunez ageri dira. Horretaz gain ez du hura tresnekin egiten diren dantzaren egitura bera eta buruzagiazortzikoajokoa patroia, kodigo moduko bat, ez da errepikatzen.

Dantzaren zatiak: Bi zati daudela edo bereizten direla esan dezakegu: kontradantza eta zortzikoa. Kontradantza zati bizi eta arina da, eta zortzikoan, berriz, ez dago jokorik. Horretaz aparte, badaude beste atal batzuk ere. Lehenengoz neskak bi zutabeetan kokatzen dira. Ondoren, aldaketa

bat ematen da posizioan: errenkadetan, ilaretan, kokatu

bi

egiten dira, eta eginiko pausu berak egiten dituzte, postura bat eginez.

Dantza egiteko materiala Buruzagiak buruzagi makila du. Besteek, aldiz, lorez betetako edo koloretako paperez apaindutako uztai handi bana izaten dute eskuetan. Gainera, arkuak ere badituzte eta makila luzeak dituzte haiek luzatuz. Bestalde, indarrez lurrean sartu eta horiek zutik mantentzeko, punta zorrotzak ipintzen dizkiete.

Jantziak Buruko zapi zuria ertz gorriarekin izaten dute buruan. Horrez gain, alkandora txuria eta txaleko gorria ere bai. Gero, praka zuri motzak belaun azpiraino, galtzerdi zuriak eta haiek lotzeko liga gorriak; azkenik, abarketa, alpargata, zuriak zinta gorriekin. Ane Garcia


ZINTA-DANTZA Gaurkoan Zinta dantza dugu protagonista. Ba al dakizu zein den dantzaren jatorria? Edo dantzaren pausoak? Dantzarako erabiltzen den makila zein itxura ote du? Xehetasun gehiago jakin nahi? Animatu zaitez irakurtzera! Eta dantzadantza ibili! Gaur egun erabiltzen direnak 45 cm Jatorria inguru dute, baina handiagoak ere Orain Euskal Herri osoan dantzatzen erabili izan dira. den arren, dantzak jatorria Gipuzkoan dauka, eta erdi aroan ere dantzatzen Bestalde, sarritan zinta-makilaren zen. Gainera, lehen Europan eta gainean kutxa txiki bat jarri ohi da, Latinoamerikan ere dantzatzen zen. barruan uso batzuk dituela, eta zintadantza bukatzean kutxa ireki eta barruan dauden animaliak askatuta Dantzaren pausoak hegaz ateratzen dira. Lehenengo buruzagiak bakarka egingo du dantza; ondoren, taldeak zortzikoa dantzatuko du, eta azkenik, tresnekin Buruzagi makila jokoa egiten dute. Gero, dantzariak Danborradan danbor nagusiak erabili makilaren inguruan biribilean jarriko ohi duen makilaren antzekoa da. dira, haren doinua bi aldiz errepikatuz. Horretaz gain, aginte-makilaren Lehendabizikoan aurrera begira egingo funtzioa betetzen du buruzagi-makilak. dute irrada dantza, eta ondoren, Beraz, agintaria nor den koloretako zintak makilan lotu. identifikatzeko balio du, eta zenbait Ostean, atzera begira geratuko dira, unetan dantzarien jarduna zuzentzeko eta segidan, taldea atzera begira erabiltzen da. dagoela, agintariaren zortzikoa, dantzari multzoaren zortzikoa, eta, azkenik, zinta jokoa egingo dute Xehetasunak xingola, zinta, erabat askatu arte. Dantza ikusleak dituen plazara begira prestatuta dago. Gaur egun ohikoa da Xingola makila jendea aurrean eta alboetan egotea, baina oso gutxitan gertatzen da Xingola makilak, zinta makilak, bi dantzarien bizkarrean ere izatea. metrotik hasi eta lau metro bitarteko Ondorioz, dantzaren erdia ikusleei altuera du. Margo zuriz eta gorriz bizkarra emanez jardutea itsusia gerta apaindutako zurezko zati zuzena da, daitekeelakoan, bigarren zati hori oinean egurrezko murriztu egin ohi da maiz eta behin bola du eta haren zintak makilan lotu ondoren askatzeari goiko muturretik heldu ohi zaio. koloretako xingolak Irati Lasa zintzilikatzen dira, dantzari adina zinta.


DANBOLINA Danbolina Euskal Herrian bakarrik jotzen den instrumentu bitxia da. Danbolinaren ezaugarriak ezagutzea nahi baduzu irakurri artikulu hau.

Zer da ? Danbolina perkusiozko musika tresna menbranofonoa da, Euskal Herrian tradizionalki oso hedatua. Txistua laguntzeko erabiltzen da, erritmoa markatzen. Txistulariak ezkerreko eskuaz txistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du

Itxura: Txistuaren edo txirularen lagungarri, ezkerreko besotik zintzilikaturik zotz batez jotzen den danborra da.

Jatorria: Danbolinaren jatorriaz ez da berri zehatz ziurrik jaso. Batzuen uztez historiaurreko haitzuloetan eta Asiako Antzinako hilobietan agertu ziren danbolin antzerako objektu batzuk. Ez dago hori baieztatzeko aztarnarik.

Materiala: Antxumearen larruzko edota plastikozko adabakiz egiten da. Azken hau egun euritsuetan erabiltzeko izaten da.

Aimar Zabala


PANDEROA

Trikitixaren lagun mina da panderoa. Ba al dakizue zer den panderoa? Eta ezagutzen duzu Euskal Herrian ematen zaion garrantzia? Nola jotzen den ere adieraziko dizugu. Hemen duzue informazio hori eta gehiago.

ZER DA: Panderoa perkusiozko instrumentua da,membranofonoa, marko danborraren taldekoa. Instrumentu horrek 1 edo 2 eraztun ditu eta zentimetro bateko edo gutxiagoko lodiera. Eraztunak burdinazkoak edo altzairuzkoak dira,oso gogorrak. Panderoaren azala oso luzatua dago gehienetan pergaminoarekin egina baina ardiaren azalarekin ere egin ohi da.

jasotakoak. Hemendik at, "tambour de basque" eta "tamburello basco" izenak ere hartu izan ditu.

NOLA JOTZEN DA: Esku eta atzamarrekin jotzen da, erdikoarekin eta pulgarrarekin. Panderoa jotzea erraza ematen du, oinarriak 4 direlako eta errazak direlako baina oinarriena kontatu gabe, doinu asko daude, azkarrago edo polikiago jotzeko.

EUSKAL HERRIAN DUEN ERABILERA: Euskal Herrian oso ezaguna dugu eta haren erabilpena oso zabalduta dago, sarritan trikitiarekin batera. Lehenengo aipamen idatziak XVI. mendekoak dira, Aita Donostiak

LEIRE MATEO


TRIKITIXA Trikitixa, trikitixa, trikitixa... Ba al dakizu zein den trikitixaren historia? Ba al dakizu nondik datorren, eta apaiz katolikoek “infernuko hauspoa� zergatik deitzen zioten? Badakizu zer nolako fama zuen Euskal Herrian? Eta ezagutu nahi dituzu instrumentu honen atalak? Ba artikulu honetan duzu informazio hori eta gehiago. Animatu zaitez eta irakurri ezazu! Trikitixaren historia Trikitixa akordeoi diatoniko bat da, hau da, haizezko instrumentu tekladuna, Italiar jatorrikoa. 1889an lehenengo aipamen idatzia dago, Urkiolako erromeria batean. Esaten da Alpeetatik etorri zela, Frantzia eta Italia arteko mugatik. Trikitixa gaizki ikusia zegoen jendartean: apaiz katolikoek "infernuko hauspoa" esaten zioten, jende gaztea dantza lotuan egitera tentatzen zuelako. Eliza, udala eta gobernu zibila baturik zeuden eskusoinuaren kontrako gerra batean, erromeriak debekatuz eta kasuren batean, baita dantzariak eta musikariak atxilotuz ere. Trikitixa Euskal Herrian Euskal Herrian XIX. mendetik erabili izan da trikitixa, erromeriatan erabili izan ohi da beti. Iritsi zenetik aldaketa nabariak izan ditu gizartearen bilakaerarekin bat eginez. Soinu txiki horren ezaugarri bat solfeoaren beharrik ez izatea da, errepikatuz baino ez da ikasten. Horregatik musika-tresna herrikoia bihurtu da eta bere musika alaiak, panderoarekin batera, herriko festa guztietan dantzara deitzen du.

Trikitixaren atalak Trikitixak 7 atal ezberdin ditu: Lengueta; Metalezko xaflatxoa da, haizeak dardararazten du soinua atereaz. Hauspoa; Haizea bildu eta botatzeko balio duen kartoizko sistema. Somiera; Lenguetak kokatzeko balio duen egurrezko ohea da. Teklatua; Trikitixaren eskuineko aldean kokatzen da. Botoiak sakatuz haizeari pasatzen uzteko balio duen sistema da. Baxuak; ezkerreko eskuarekin jotzen dira. Botoi bakar batek lengueta desberdinak liberatzen ditu akordeak sortuz. Ahotsak; Nota bat jotzerakoan dardara egiten duten lengueta kantitatea. Soinu txikiak normalean 3 eta 4 ahotsekoak izaten dira. Tremoloa; Ahotsen arteko afinazio diferentzia k markatzen ditu.

Naia Zuazubiskar


TXALAPARTA Musika tresna asko daude Euskal herrian, horietako bat txalaparta da. Ba al dakizu zer den txalaparta? Eta ba al dakizu non erabiltzen den? Ba al dakizu zelako komunikazioa den txalapartarena? Ezetz asmatu zer musikok jotzen duten txalaparta? Txalapartari buruzko informazioa jakin nahi baldin baduzu irakurri ondorengo artikulua, animatu zaitez eta etorri gurekin txalaparta zer den ikustera eta ikastera!

Zer da txalaparta? Txalaparta perkusiozko musika tresna bat da. Bi euskarriren gainean jarritako zurezko ohol horizontalek osatzen dute, horretaz gain, lau makilekin jotzen da txalapartari bakoitzak bi makil dituela. Jendeak esaten duenez, txalaparta milaka urte duen instrumentu euskaldun bat da.

Non erabili izan da? Txalaparta Gipuzkoako herri gehienetan edo denetan ikus daiteke, baina lehen orain baino gehiagotan erabiltzen zen, hori dela eta, orain bakarrik egun espezialetan erabiltzen da baina oso gutxi. Txalaparta gehienetan baserritar inguruan erabiltzen zen musika tresna bat zen, hau da, baserritarren bizimoduarekin lotuta zegoen tokietan egoten zen.

Komunikaziorako tresna Txalaparta tradizionalki sagardoaren eta baserriaren munduari atxikia dago. Gainera, herri askotan, upeletako

sagardoa edateko puntu egokira iristen zenean, txalaparta jotzen zen inguruko jendeari jakinarazteko. Horretaz gain, txalaparta bertsolaritza munduarekin ere lotuta dago.

Gaur egun Txalaparta gehien bat folk musikan erabiltzen da. Horretaz gain, ekitaldi kultural eta politikoetan ere askotan entzuten da. Kepa Junkerak eta beste musikari askok beren instrumentazioan sartu dute, haren soinu bereziak erakarrita. Oreka Tx txalapartari bikotea izan da berritzaile handienetakoa, txalaparta mundu osoko musika estiloekin nahasten baitute

Leire Quintas


MARITXU KAJOI

Maritxu Kajoi jaiari buruz informazioa jakin nahi duzu, ezta? Zer da? Zelan jantzita joan behar da jaira? Non eta noiz ospatzen da? Hori eta gehiago artikulu honetan. Ez duzu aitzakiarik.

Zer da? 1977tik aurrera, urriko lehen egubakoitzean ospatzen den txikiteroen jaia da Maritxu Kajoi. Erdiko Kalean kokatzen den Errosarioko Amabirjinare n irudia da Maritxu Kajoi eta txikiteroen zaindaria eta bere omenez egiten da jaia. Irudia San Joan Bataiatzailea parrokiaren atzekaldean kokatuta dago. Zurezko kutxa edo kajoi batean dagoenez, hortik datorkio Maritxu Kajoi izena.

Zelan jantzita joan behar da jaira? Egun horretan ohitura da dotore jantzita irtetea eta lepotik zintzilik urtero prestatzen duten eskapularioa eramatea. Eskapularioa urtero ezberdina izaten da eta mezu bat izaten du atzealdean.

Non eta noiz ospatzen da? Arrasate herrian eta, batez ere, Erdiko kalean ospatzen da. 1977 tik aurrera urriko lehen egubakoitzean ospatzen da, arratsaldeko 8:30etan Ama Birjinaren aurrean. Bertan Ama Birjinari eskaintza egiten zaio eta mirakulu bat gertatzen da. Hortik aurrera festa izaten da nagusi herriko kaleetan.

Asier Rodriguez


SANFERMIN JAIAK Jakin nahi al duzu zer diren sanferminak? Jakin nahi al duzu zelan janzten diren jai horietan? Historia, entzierro eta azken abestiaren ingurukoak ezagutu nahi? Bada, egin aurrera artikuluan.

Zer da

Entzierroa

Fermin Sainduaren omenez Iru単ean egiten diren jaiak dira San Ferminak.

Sanferminetako protagonista zezena da, bereziki, zezenekin egiten den entzierroa. Lasterketa hau 7 egunez egiten da eta goizeko 8:00etan izaten da. Gazteek zezenen aurretik korrika egiten dute, baina hori 1876. urtean hasi ziren egiten.

Zelan janzten dira Jaietako partaideek zapi gorri bat eramaten dute. Mutilek fraka txuriekin, alkandora txuriarekin eta gerriko gorriarekin joaten dira eta neskek, berriz, gona txuriarekin , alkandora txuriarekin eta gerriko gorriarekin.

Historia Santuaren omenez merkataritza azoka eta zezenketa bat egiten zen. hori 1591 egiten hasi ziren. XII eta XIV mendean ere ospatzen zen baina lehen urriak 10ean ospatzen zen. Hala ere, urte-sasoi horretan denbora txarra egiten zuenez, uztailera pasatu zen, ordutik uztailaren 7an ospatu izan da.

Lasterketa hasi aurretik paretan dagoen santuaren irudiari abesti bat abesten diote hiru aldiz jarraian. Lasterketa noiz asten den jakiteko txupinazoa ,hau da, zuziri bat botatzen da eta ate batzuk zabaltzen dira. Hortik ateratzen dira zezenak eta gazteek beraien aurretik korrika egiten dute zezen-plazaraino.

Azken abestia Jaixa bukatutakoan pobre de mi abestia abesten da. Abesti hori abesterakoan.a pertsona guztiek euren zapi gorriak altxatzen dituzte. Eurekin batera txaranga eta buru handiak kalera irteten dira. Alba Andres


ESTROPADAK

Estropadak ze kirol gozagarria! Nongoa da? Nola irabazten da? Zein ezaugarri ditu? Eta estropadak gaur egun ? Horiek jakin nahi badituzu segitu irakurtzen.

ZER DA: Estropada itsasontzien edo bestelako ontzien arteko lasterketa da. Lasterketa hori itsasoan egiten dute 14 gizonek eta patroiak, hori agintzen duena da.

JATORRIA: XIX. mendean, euskal itsasbazterrean hiru ontzi mota erabiltzen ziren arrantzarako: legatza eta haren gisako alturako espezieentzat “kalera� deituriko batel handiak; antxoa eta sardinaren arrantzarako traineruak, eta espezieentzako batel txikiak.

IRABAZLEAK: Bandera bat irabazten du eta San Migel liga irabazteko eta garaile izateko denborarik onena lortu behar da.

EZAUGARRIAK Traineruen barruan GPS aparatuak jartzen dira, denborekin zalantzarik egon ez dadin.

ESRTROPADAK GAUR EGUN Herri kirol honek gaur egun ere bizirik dirau. Krisialdi batzuk izan baditu ere, gaur egun, estropada ezagunenak telebistan ikus daitezke.

Jokin Oruna


IDI DEMA Herri kirolak ugariak dira Euskal Herrian. Horietako bat da idi-dema. Badakizu zer diren idi probak? Eta nondik datorren herri kirol hau? Ba al dakizu herri kirol honetako parte hartzaile batzuen izenak? Ezetz asmatu non praktikatzen den kirol hau? Eta demarako idiak eta uztarriak zeintzuk diren? Hori eta gehiago artikuluan.

Zer da?

Non egiten da kirol hori

Idi-dema edo idi proba idi pare batek edo gehiagok egiten duten herri kirola da.

Kirol hau Euskal Herriko herrietan egiten da, bereziki, jaietan, erakustaldi moduan; Kantabria, Asturias eta Kanariar Uharteetan.

1500 eta 4.500 kilogramo arteko harri bat eramatea da beraien helburua.

Jatorria Idi dema edo idi probak jatorriz baserritarrek lurra lantzeko eta garraiorako erabiltzen zuten animalietan dago. Euskal Herrian praktikatzen den herri kirola da, baina beste toki batzuetan ere praktikatzen da.

Demarako idia eta uztarria Zezena urtea bete aurretik zikiratzen dute, hau da, barrabilak mozten dizkiote. Kasurik gehienetan, jadanik, antzuak, ez emankorrak, daudela erosten dituzte euskal baserritarrek. Idi-probetan erabilitako idiaren pisua 500 eta 650 kilo artekoa izaten da lehiaketa egiteko. Kasu batzuetan, Bizkaian adibidez, altuera txikiagokoa da eta orduan pisua ere bai txikiagokoa. Elene Pe単as


SEGALARITZA

Zer ote da segalaritza? Zer dakizu? Jakin nahi duzun guzti-guztia hemen duzu. Horrela bada, irakur ezazu artikulua. Zer da?

Hainbat xehetasun

Segalari proba edo segalaritza sega

Erruz da zaila segan jardutea, gerria

erabiliz denbora jakin batean belar

makurtuta lan egiten baita Gorputz-

gehien

oinarritzen

moztean

den

enborra

tolestuta

eta

birikiak

konprimatuta arnasten da. Segalariak

herri kirola da.

okertuta egiten du beharra, lurrari

Nola egiten da eta zertarako?

begira, eguzkiak garondoa kiskaltzen

Abereentzako

belarra batu, lotu eta pisatu egiten du

belarra

mozteko

beharretik sortzen da kirol hau. Belarra bizkor ebaki behar da, euriak bustiz

gero,

Horregatik,

ez

baitu

bizkorra

balio. izateko

beharrizan horixe izan zen lehia, desafioa

eta

apustua

sortzeko

aitzakia.

epailearen begiradapean Pisu

erromatarra

erabiltzen

da

moztutako belarra pisatu eta gehien ebaki duena, garailea

zein

den

Zer ezaugarri ditu? Lehia jokatuko den zelaia edo landa kontu handiz aukeratzen da. Desafioa ikusteko sarrerak

ipintzen direnez,

ahal denik eta zalerik gehien erakarri behar da

dion bitartean. Gizon talde batek

eta zelaiak horiek hartzeko

egokia izan behar du. Lehiaketetan erabiltzen diren segek 1,18 eta 1,24 metro inguru dituzte. Segalariek, beren lana egiteko, ordubete inguru izaten dute.

erabakitzeko.

Lorea

Rodriguez


SOKATIRA

S

okatira zer den jakin nahi? Non eta nola praktikatzen da? Zein arau ditu.

IRAKUR EZAZU!

Zer da?

S

okatira herri kirol bat da, baita

Olinpiadetako kirol bat ere. Normalean, 8 pertsonek osatzen dute taldea. Horiek neskak zein mutilak izan daitezke: neskak eta mutilak nahasturik ala neskak eta mutilak banatuta. Taldekide guztiek 550 - 560 kilogramo tartean pisatu behar dute.

Noiz/non jolasten da?

N

ormalean, herrietako kirola da,

herrietan jolasten delako, festetan, herri jaietan ‌

herri

Olinpiadetan ere jolastutako kirol bat da, 1900. urtetik- 1920. urteraino,

jolastu izan zen. Euskal selekzioa irabazlea izan zen orain dela 2 urte, 2013. Urtean

Nola jolasten da?

Oso

erraz jolasten da, partaide

desberdinetako bi talde osatu behar dira, talde bakoitza alde batean jarri eta sokari tira egin behar diote. Marra edo leku jakina lehen pasatzen duena, irabazlea izango da.

Arauak

A

rauak oso errazak dira, Lege

pisuak guztietan elkarren aurka lehiatu egin behar dute, 3 pisua bakoitzaren egunetan. Lehia bukatzen denean, derrigorrez eskua eman behar da,eta sokaren beste aldean ipini egin behar da, beste jokaldia jokatzeko‌ Ezin da soka gerrira lotu, atzekoa (azkena) izan ezik‌

Ireide Arbizu


LAMIAK

Laminak a ze pertsonaia bitxiak. Nolakoak dira? Gizakiei laguntzen al diete? Zer opari jasotzen ote dituzte? Maitemintzen al dira? Non bizi dira? A zenbat zalantza hau dena jakiteko irakur ezazu testua.

Nolakoa da? Lamiak gehienetan ile hori eta luzea izaten dute. Gainera, gorputzak gizakien itxura du, baina hankak begiratuz, badakigu lamia dela ahateak bezalakoak ditu eta. Laguntzen al zieten gizakiei?

Laminak maitemintzen dira, baina lamiak ere maitemintzen dute. Mitologiako pertsonai miresgarri hau baserritarrez maitemintzen da gehienetan, izan ere, eurak izaten dira euren

Zertan ?

bizilekutik pasatzen

Gizakiei laguntzen diete, baina ez beti, batzuetan gauza txarrak egiten dizkiete gehienetan maldizioak bota, hau da, zerbait txarra opatzea; beste batzuetan, euren zerbitzariak izateko sorgintzen dituzte eta eurekin bizitzera behartzen dituzte.

diren pertsonak.

Zein opari jasotzen dute? Lekuen arabaera gauza ezberdina oparitzen zaie, baina leku gehienetan janaria izaten da. Bestalde mesedeak egiten dizkiete, gehienak eurak egin ezin dutenak dira. Baina lamiak ere egiten dituzte opariak gizakiei esate baterako eraikuntzak elizak, zubiak‌ Lamiak maitemintzen al dira ?

Gainera, bat baino gehiagoz maitemintzen dira askotan. Non bizi izaten dira? Lamiak leku umeletan bizi ohi dira, esaterako, ibai ertzetan, trikuharrietan, zutarri megalitoetan, eta lurpeko uretan, hau da, kobazuloetako uretan‌

Alazne Sandoval


MARI Mari sorgina batzuentzat, jainkosa beste batzuentzat. Mariren bereizgarriak eta egitekoak ezagutu nahi? Mariren familia? Bizitzako egitarauak? Hori eta gehiago jakin nahi baduzu irakurri testu labur hau.

Mariren bereizgarriak eta egitekoak Marik ekaitzak sortzen ditu, ekaitzhaizeak. Maimurko zubiaren ondoko putzu batetik atera ohi ditu, Leitzan esaten dutenez. Esan ohi da ekaitza denean Mari zaldi-gurdi, karro, batean eserita igarotzen dela zeruan barrena, lainoak zuzentzen. Marik beragan sinesten dutenen fedea, saritzen du eta harrera, ongi-etorri, ona egiten die beragana aholku bila doazenei.

Mariren familia Euskal Herriko mito askotan, lurpeko munduan bizi diren jainko eta irelu guztien buru da Mari. Gainera, Azkoitiko istorio batean, Maju izeneko senar bat duela esaten da. Baltzolako leizeko "sugaarren" izena da Sugoi eta Mariren garaiarekin estu-estu

lotutako jainko edo ireluetako bat da. Badira Mariren bi alaba aipatzen dituzten istorioak; beste batzuek bakarra aipatzen dute.

Bizitzako egitaraua Pertsonak errespetatzea nahi du Marik, elkarri laguntzea eta emandako hitza betetzea. Horretaz gain, inork ez du sartu behar Mariren etxean honen deirik edo baimenik gabe. Hutsegiteak zigortzen ditu, gaizkileei barruko kezkak sortuz eta errudunei zerbait kenduz. Lapurreta, handikeria eta harrokeria gaitzetsi egiten ditu bestalde zur zein lapurreten bidez lortutako irabaziak kendu egiten dizkie gaizkileei.

Lander Agirregomezkorta


MATEO TXISTU

Mateo Txistu da gure protagonista. Baina zein da Mateo-Txistu? Non ikusi dute? Eta zein da bere sorrera? Bere historia? hori dena jakiteko irakur ezazu artikulua.

Sorrera: Ehiztaria apaiz bat zen eta egun batean meza erdi esanik erbi baten atzetik joan ziren bera eta bere txakurrak eta ez dira berriro agertu. Basora joaten zenean bere animalia ehiztariei txistu egiten zieten beregana joateko eta, horregatik, Mateo txistu deitzen diote.

Nor den: Mateo Txistu abade bat zen. Ataunen Mateo Txistu deitzen diote, Zerainen, Juanito Txistularia, Gesalibarren, Martin-Abade, Oiartzunen, Salomon apaiza eta Usurbilen Prizti-joan.

Non ikusi duten: Ez da bere gorputz osoa ikusi, baina esaten da Euskal Herriko leku ezberdinetan Mateo-Txistu ikusi dutela. Adibidez: Ataungo baserri bateko andereak neguko gau batean ilargiaren argiarekin batera bera eta bere txakurren itzala ikusi zituen.

Beste adibide bat ere badago, baina oraingoa ez da oso urrunekoa,Arrasatekoa baizik, Udalako elizan zegoen apaiz batek Mateoren txakurren suak ikusi zituen.

Bere historiaren laburpena: Bazen behin Mateo izeneko apaiz bat. Bere zaletasuna erbiak ehizatzea zen, bere bi txakurrekin batera. Egun batean Deabru batekin elkartu zen. Apaiza bere txakurrekin batera ehizatzera joan zen eta deabrua apaizaren atzetik joan zen bera hiltzeko gogoz. Eta hortik aurrera ez da berriro ere ikusi.

Oier Etxebeste


EGUZKI-LOREA Badakizue zer den eguzki-lorea? Eta zer itxura duen? Zertarako balio duen? Hori eta gehiago jakin nahi baduzu, sartu eta irakurri. Artikulua.

Zertarako balio du? Zer da? Eguneko astroaren irudiaren errepresentazio gisa Euskal Herriko baserrietako atarietan jartzen den tradizio handiko sinboloa da, eta eguzkiaren funtzio mistiko berdina betetzen du.

Itxura: Eguzki-lorea ia lurrari itsatsita hazten da. Hori erroseta itxuran loratzen da eta erdi-erdian lore burua edo kapitulua dago. Erroseta hosto larrukara, luzexka eta arantzadunez osatua dago. Lora horrek kolore hauek ditu: horia, laranja, eta marroia.

Euskal mitologian indar handiko ikurra da. Eguzkiaren sinboloa izateaz gainera, geure arbasoek espiritu txarrak uxatzeko erabiltzen zuten, eta hori dela eta, etxe askotan ikusten dugu oraindik orain eguzki-lore izeneko lore hau. Amaia Nieto


IKURRIĂ‘A Ba al dakizu zein den ikurrinaren esanahia? Eta haren hiru osagaienak, hau da, zer nahi dute esan hiru koloreek? Gainera, bere historia ezagutuko duzu. A ze misterioa! Eta gaur egun bizi duen egoera, zelako izango da, ona, txarra? Animatu irakurtzera!

Ikurrinaren esanahia Ikurrina, Euskal Herriko bandera eta ikur nagusia da. Oinarri gorriaren gainean, gurutze zuri zuzen batez eta gurutze berde zeihar batez osatua dago, izan ere, Luis Aranak, Sabin Aranaren anaiak, marraztu zuen 1894. urtean.

Ikurrinaren hiru osagaiak Ikurrinak hiru osagai ditu. Oinarri gorriak Bizkaitarrak irudikatzen ditu. Hau da, gorri horrek Bizkaiaren independentzia irudikatzen bide du. Hondo gorria Bizkaiko armarritik hartu omen zuten Aranatar anaiek.

Gurutze zeihar berdeak, aldiz, Lege zaharrak irudikatzen ditu, Gernikako Arbolaren kolore eta itxura estilizatua baita. Batzuen ustez, kolore horrek harremana du Padurako borrokarekin. Bestalde, gurutze zuriak Jainkoa beste edozeren gainetik irudikatzen du, kristautasunaren irudia da, hau da, erlijio kristauaren izena.

Historia Ikurrina lehenbiziko aldiz, 1894ko uztailaren 14an, larunbata, arratsaldeko seietan zintzilikatu zen, hain zuzen ere, Etzeldun batzokia formalki inauguratu zenean. Irekiera ekitaldian, egoitza balkoian, elkarteko zaharrenak altxatu zuen. Aurretik, Sabin eta Luis Arana anaiek bandera hori Bizkaiko ikur izateko diseinatua zuten.

Ikurrinaren oraingo egoera Guretzako, euskaldunentzako, ikurrina Euskal herri osoaren ikurra da. Hori dela eta, balio handia du kulturaren eta politikaren aldetik, eta aldarrikatzeko asmoarekin erabiltzen da sarri. Ainara Lopez


LAUBURUA Gu 1G gelako gazteak gara eta lauburuaren inguruan hitz egitera natorkizue, ba al dakizu zer den eta zer esan nahi duen lauburuak? eta nolakoa da eta non egoten den? Horretaz gain, jakin nahi duzu zertarako erabiltzen den? Eta nondik datorren? Hori dena eta gehiago hemen.

ESANAHIA ETA ZER DEN: Aspaldidanik jo dute lauburua eguzkiaren ikur nagusitzat. Honen izenak dioen bezala, lau buru esan nahi du, lau bururen itxura du eta. Bestalde, ikur berezi honen buru bertikalek emakumearen adierazpenak irudikatzen ditu. NOLAKOA DA ETA NON EGOTEN DA: Lauburua beso kurboak dituen eta gamma-gurutzedun forma geometrikoan oinarritzen den antzinako ikurra da eta azken urteotan sinbolo, hau da, ikur modura oso modan jarri da. Sinbolo hau kutxatan, armairuetan, ateburuetan, hilobietan, hilerrietan, zenotafioetan, hau da, hildakoei eskainitako monumentuetan lepokoetan urre zein zilarrean, etab. ikus dezakegu gaur egun. Gainera kultura askotan komuna da, Ekialde Urrunetik, Tibet eta Europa osoa zeharkatu, bai Finlandia, Austria, Frantzia, Alemania, Portugal eta baita Ameriketako Estatu Batuak, eta Ozeano Bareko uharteetaraino aurki daiteke ikur hau. ZERTARAKO: Lauburu hau zenbaitetan sua egiteko historiaurreko kutuna, maitatua zen. Su

sakratua, hau da, jainkozko edo erlijiozko gurtza jasotzen duena eta energia produktiboa irudikatzen zuen. Horretaz gain, babeserako ikur gisa erabiltzen zen gar bizia. Gainera, artzaintzan ere asko erabili ohi zuten otsoen kontrako suaren sinbolo gisa. Gaur egun sarri erabiltzen da "euskalduntasuna" adierazteko, balio kulturala du eta, horregatik, askotan agertzen da "euskal" jatorriko produktuetan eta dekorazioan. JATORRIA: Lauburua, berez, svastika edo gurutze grekoaren, alde berdineko gurutzea, besoak angelu zuzenetan tolesturik dituenaren, aldaera bat da. Budistek gurtzetarako eta errezatzeko tenpluetan, persiar monumentuetan edo txanpon indiarretan dauden gamma-gurutzearen itxurako gaia da gurutze hura. Ez hori bakarrik, Emakumezko greziarren irudietan ere svastika txikiak antzeman daitezke. Bestalde, kultura indiarrean Ghanesa irudikatzen du, Jainkotasunaren ezagutza. Horretaz gain Txinan, hamar mila zenbakia izateaz gainera, Fanga, pala antzekoak, irudikatzeko era grafikoa da, lurra eta lau puntu kardinalak. Horretaz aparte Zeltiarrek ere erabili zuten, eta baita etruriarrek, erromatarrek, naziek eta kristauek ere. Gorka Etxabe


EUSKAL MAKILA Makilak a zer misterioa, denborarekin makilak ere aldatu egiten dira. Makil asko daude baina gaur Euskal makila da protagonista. Zertarako erabili izan dira? Eta gaur egun? Zerez osaturik dago? Gaur egun zer da Euskal Herriarentzako makila? Animatu eta goazen gure kulturari buruz zerbait gehiago ezagutzera!

Zertarako erabiltzen antzina eta gaur egun?

da

makila

Garai batean defentsarako arma gisa erabiltzen zen, adibidez, animaliak ehizatzeko edo arrisku-egoeretan defendatzeko baliabide egokia zen makila. Oraindik ere zenbait herritan horrela erabiltzen dute. Baina denbora joan eta denbora etorri ahala, makila lanabes, hau da, lanerako erabiltzen den tresna ere bihurtu zen. Gaur egun maiz mugiarazteko erabiltzen da. Hala eta guztiz ere, baditu bestelako erabilerak ere, esaterako, batetik ibiltarien laguna da eta, bestetik, neurtzeko tresna bezala ere erabili izan ohi da.

Zerez osaturik dago? Eskutokia da makilaren zati bat, zenbaitetan, idien adarrez egina dagoena. Bestalde, eztena makilaren girtenaren, hau da , mangoaren azpian ezkutaturik egoten den Euskal tresna honen beste osagai bat da eta antxumearen larruaz estalirik dago. Mizpira, hots, Mizpirondoaren fruitua, 3 cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta

jangarria dena egurra forma bereziz horniturik egoten da, izan ere, aurrez labanaz zauriak egiten zaizkio. Normalean, makilaren behealdean beste txintxola bat ezartzen zaio egurrari. Bukatzeko lurra ukitzen duen puntan altzairuzko, alegia, metalezko punta bat jartzen zaio.

Gaur

egun

zer

da

Euskal

Herriarentzat? Gaur egun makilak beste leku bat hartu du mundu osoan, eta euskal gizartean bereziki eta Euskaldunon historian toki garrantzitsua bete du makilak, eta Euskal Herriko kulturan, hainbat joko, kanta eta erritoen protagonista bihurtu da. Bestalde, Euskaldunon laguntasunaren eta mirespenaren sinbolo bihurtu da. Horrez gain , denbora joan eta etortzen da baina oraindik Euskal alkateek eta lehendakariek ere makilak jasotzen dituzte euren agintearen seinale. Gainera, Euskal Herrira etorri diren hainbat pertsona garrantzitsuk ere jaso du makila hemengo agintarien opari gisa ere.

June Guirado


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.