TRAPAGARAN KANTUZ 2012KO UZTAILA

Page 1

1.-AITA SEMEAK

2.-AGUR EUSKAL HERRIARI

Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan.

Zazpi Euskal herriek bat egin dezagun guztiok beti beti gauden gu euskaldun.

Berriz ikusi beharko dugu behi gizena auzoan, berriro ere ez da faltako trapu zaharrik kakoan.

Agur eta ohore Euskal Herriari Lapurdi, Baxenabar, Zubero gainari Bizkai, Napar, Gipuzko eta Arabari Zazpiak bat besarka lot beitez elkarri.

Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan. Eta lapurrek ohostu dute guk gendukana etxean, eta gu gaude erdi biluzik beti inoren menpean. Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan. Geurea dugu erru guztia, geurea dugu osoan, ez inori ba errua bota Euskal Herria hiltzean. Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan. Baina gaztea naiz eta daukat etorkizuna eskuan, ez zaigu hilgo Euskal Herria ni bizi naizen artean. Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan.

Zazpi Euskal Herriek bat egin dezagun guztiok beti-beti gauden gu euskaldun. Haritz eder bat da gure mendietan zazpi adarrez dena zabaltzen airetan Frantzian, Espainian bi alderdietan hemen hiru eta han lau bat da zazpiretan. Zazpi Euskal herriek bat egin dezagun guztiok beti-beti gauden gu euskaldun. Hi haiz, Euskal Herria haritz hori bera arrotza nausiturik moztua sobera. Oi gure arbasoak ez, otoi ez beira zein goratik garen gu jautsiak bera! Zazpi Euskal herriek bat egin dezagun guztiok beti-beti gauden gu euskaldun

TRAPAGARAN Kantuz


3.-EGUN DA SANTIMAMIÑA

4.-BAGARE

Egun da Santi Mamiña benetan egun samiña. Goiko zeruan gorde dezala luzaro neure arima

Araban bagare Gipuzkun bagera Xiberun bagire ta Bizkaian bagara Baita ere, Lapurdi ta Nafarran.

Esaten dizut egia hau ez da usategia; erroi artean izan nitzaden benetan ausartegia. Egun da Santi Mamiña benetan egun samiña. Goiko zeruan gorde dezala luzaro neure arima Itsas aldean izarra, hari begira lizarra; euskara salbo ikusi arte ez dut kenduko bizarra. Egun da Santi Mamiña…. Kantatu zuen oilarrak, argitzen dira belarrak; Ageda gure martiriari moztu zizkaten bularrak.

Guztiok gara eskualdun guztiok anaiak gara Nahiz eta hitz ezberdinez Bat bera dugu hizkera. Bagare, bagera Bagire, bagara euskera askatzeko oraintxe dugu aukera Araban bagare... Herri bat dugu osatzen eta gure zabarkeriz ez daigun utzi hondatzen. Bagare, bagera, bagire, bagara Euskadi askatzeko oraintxe dugu aukera.

Egun da Santi Mamiña… Bularrak moztu zizkaten eta Euskalerriak diotsa, solomu luze dultzerik gabe eman zaidazu bihotza. Egun da Santi Mamiña… Eman zaidazu bihotza eta ken berriz nahigabeak. Esan noiz garen izanen gure etorkizunen jabeak.

5.-TXORIA TXORI Hegoak ebaki banizkio nerea izango zen, ez zuen aldegingo. Bainan, honela ez zen gehiago txoria izango eta nik... txoria nuen maite.

Egun da Santi Mamiña benetan egun samiña….

TRAPAGARAN Kantuz


6.-XALBADORREN HERIOTZA

7.-GUK EUSKARAZ

Adiskide bat bazen orotan bihotz bera poesiaren hegoek sentimenduzko bertsoek antzaldatzen zutena

Guk euskaraz Zuk, zergatik ez?

Plazetako kantari bakardadez josia hiltzen lihoa iruten bere barnean irauten oinaz ez ikasia,‌ikasia Non hago, zer larretan Urepeleko artzaina mendi hegaletan gora oroitzapenen den gerora ihesetan joan hintzana(BER)

Euskara putzu sakon eta ilun bat zen, eta zuek denok ur gazi bat atera zenuzten handik nekez Orain zuen birtutez zuen indarrez euskara itsaso urdin eta zabal bat izanen da eta guria da.

Hezia urraturik libratu huen kanta lotura guztietatik gorputzaren mugetatik aske senditu nahirik Azken hatsa huela bertsorik sakonena inoiz esan ezin diren estalitako egien oihurik bortitzena,‌ bortitzena Non hago, zer larretan Urepeleko artzaina mendi hegaletan gora oroitzapenen den gerora ihesetan joan hintzana

TRAPAGARAN Kantuz


8.-EPERRAK

9.-BARATZE BAT

Eperrak badituzu bere bi hegalak Bai eta bürün gainin kokarda ejer bat Zük ere balinbazünü gaztetarsün ejer bat Neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat.

Hau da egün eijerra mila txoriek kanta tziauri ene erregina besoak zuri ditizüt para

Amorosak behar lüke izan lotsa gabe Gaiaz ebiltia ez üken herabe Egünaz ebiltia desohore leike Txoriak ere oro haier soz dirade. Ebili izan nüzü gaiaz eta beti Eia! atzamanen nianez lili ejer hori Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki Lümarik ejerrena beitzaio erori. Mündian ez da nihur penarik gabe bizi Nik ere badit aski hoitan segurki Nik desiratzen nizün ezkuntzia zurekin Bena ene aitak eztü entzün nahi hori.

Baratze bat nahi dizüt egin Amets sekretuenekilan Liliak egün jauntzi eijerrenetan Mila kolorez dantzan bihotzetan Gaü beltz ta sakonetik Jeikitzen naiz hoztürik Bihotza hain tristerik Usu hitaz berantetsitürik. Baratze bat... Karrosa bat hor dugu Kanpoan gure aiduru Ez gal aboro denbora Hiskor beitago amodioa Baratze bat... Maitarzun berriari ilargiak dü argi emanen deikü aski guk elgar maita dezagun beti

TRAPAGARAN Kantuz


10.-NERE HERRIKO NESKATZA MAITE Nere herriko neskatxa maite ahozko lorez zaitut gaur laztantzen itsaso garden, lur gozoko landare kresalaren usain, zeru kolore nere bihotzaren taupaden hotsez zure grazia dut kantatzen. Bihotz minberen egunsentia herri sufrituaren lamia ipuin zaharren piper eta eztia erreka garbien kantu bitxia udazken lizunez zaude jantzia izar zerutarren irria.

11.-AZKEN DANTZA HAU Azken dantza hau maitia zurekin nahi zinduzket eraman nerekin. Baina gaurko xedia ezin daike betia badakit nik ere bihar dela joaitia Bego pena hau itzuliren naiz bai berriz Euskal Herrira. Bego urte hau etorriko naiz betikotz zure ondora.

Lanbro artetik itsas geldira leunki zoazen txori airosa amodiozko sentipenaren hatsa zure ezpainetan loratuz doa goizeko ihintzetan belardi zera eguzkitan zilar dizdira.

Azken dantza hau ez da sekulako. zin egina dut zin egin betiko hemen gure lurrean Bizi behar dudala. Eta hori ez bada hil hotz jar nadila.

12.- ILUNTZEAN

13.-GREZIAKO ITSAS0NTZIA

Ilargia uretan murgildu da itsas arrain txikiren artean uraren ozkirriaren zirrara ondar epelaren alboan...

itsaso gaindik ikusten baduzu gure gogoa daraman ontzia ez zazu pentsa galduta doanik argitzen baitu goizeko eguzkia

Iluntzean uraren ertzean errainu baten argian ene maite bihotz jolasean olatu zipristin artean.

Hain beste amets legar ta desio ez du ekaitzak ondora botako salbatuko da goizeko ontzia kaiaren bila hegaka joateko

Haizeak zimurtu du itsasoa kresalak lehortu du malkoa maite zure zai hementxe naukazu izar goiztiarrei begira...

Arraunberriek eramango dute bide zaharretik askatasunera oial zuriek haizea dirudi gure arnasa hiltzen den batean ez du ekaitza ondora botako salbatuko da goizeko ontzia

Iluntzean uraren ertzean errainu baten argia ene maite bihotz jolasean olatu zipristin artean

-

TRAPAGARAN Kantuz


14.-AGURE ZAHARRA

15.-NIRE ABERRIA

Agure zahar batek zion bere etxe aurrean goizean goiz lantokira irteten nintzanean: Ez al dek, gazte, ikusten gure etxola zein dan? desegiten ez badugu, bertan galduko gera.

Nire aberria lurra bezain za(ha)rra da baina ez da lurra bakarrik haizeak bezala inguratzen nau

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera, usteltzen hasita dago-ta, laister eroriko da. Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan, ikusiko dek nola-nola laister eroriko dan. Baina denbora badoa, nekea zaigu hasi, eskuak zartatu zaizkit, eta indarrak utzi. Usteltzen badago ere, karga badu oraindik, berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin: Baina guztiok batera saiatu hura botatzera... Agure zaharra falta da gure etxe ondotik, haize txar batek hartu ta eraman du hemendik. Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik, aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi:

eta lotzen askatzen nauelarik. Nire aberria suaren antzekoa da beti bera berria beti epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean ta erretzen ere badaki. Aberriaren mugak, euskararenak gure baitan daude gehienak euskara zabalduaz lau haizetara zabalago egiten gara. Nire aberria harrizko herria da hitzezkoa eta hitzekoa altzairuzko txakolin ardo zurezkoa eta hondar anonimoa. Nire aberria burdin bihurria da oroimenean arindua itsas-laminen baten herdoilezko kantu etorkizunez fosildua. Aberriaren mugak, euskararenak gure baitan daude gehienak euskara zabalduaz lau haizetara zabalago egiten gara.

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera...

TRAPAGARAN Kantuz


16.-ARRANOAREN BEGIAK Aireak narama, batetik bestera hostoak bultzatuz, goizeko dantzara eguzkia zuzen zerura, argia datorkit burura. Errekan kantua 2 gau egun betiko gu harekin jaio bizi eta hilko guztientzat da beharrezko ta kantu hau ez itzaliko 3 Mendi tontorrean, jarri naiz geldirik inora begira galdera hau eginik kantua ura janari ba ote da bizi hoberik. Aireak narama..

ei dauko, preso tximinoia.(ber) Hau duk, hau duk, hau duk umorea kontsolatzeko kontsolatzeko euskaldun jendea Kalian gora, kalian behera Kalian gora zezenak ai ai ai ai ! (ber)

18.-BALDORBA Ezkil gabeko elizen eremu emankorra, giza murzuriko zure ardientzat. Oi Baldorba! eguzki eta haize idor; mahats-ardo ibai, galbumarena. Lur gorri, harri landu, mailu eta xixelaren kantu. Gitarrazko alakiketan Armeniako kanun ahots urratuan. Oi Baldorba! esazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua!

17.-IXIL IXILIK DAGO lxil ixilik dago, kaia barrenian untzi xuri polit bat uraren gainean. (bis) Goizeko ordu bietan esnatutzen gira arrantzaliarekin joateko urrutira. Pasatzen nintzanean zure leihopetik negarrak irteten dit begi bietatik (bis) Zergaitik (5 aldiz) negar egin? Zeruan izarrak dagoz itsaso aldetik. (bis) Bat bat bat bat parrandan ibiliBi bi bi ez naiz ondo ibiliHiru, hiru, hiru kolkua bete diruLau, lau, lau sardine bakalau Anteron txamarrotia, Sinkerren bibotia Haretxek ei dauko,

Zure irri単o erromanikoa erdi izoztu eta leloturik utzi zuen madarikatuaren izena nahi dut. Oi Baldorba! ezazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua! Oi Baldorba! zutaz oroit eta zuri nagozu. Kantu bat laburra da eta pentsa zuk, esaten ez dizudan hartaz. Oi Baldorba! esazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua.

TRAPAGARAN Kantuz


TRAPAGARAN Kantuz


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.