Euskal Herriko Eskubide Sozialen aldeko Karta osatuko duen zirriborroaren inguruko oharrak: 1)
KARTAREN 1. ETA 2. ATALEI DAGOKIONEZ (Hitzaurrea eta Printzipioak):
Gogorarazi nahi dugu hau zirriborroa baino ez dela. Ondorioz, berau irakurri eta baloratzeko orduan edukiari so egiteaz gain, bereziki zirriborro gisa baliagarria den baloratzea eskatu nahi dizuegu. Izan ere, Asanbladako kide bakoitzak izango du aukera bere herrian edo sektorean edukiei buruzko eztabaida emateko. Gure proposamena da emankorragoa izan daitekeela, zirriborroa irakurtzean, Altsasuko Asanbladan Prozesuari ipini zitzaizkion helburuak betetzeko Karta zirriborroa hau baliagarria den ala ez baloratzea. Alegia: Erakargarria ahal da? Antolatutako jendea eta antolatu gabea biltzeko baliagarria ahal da? Eduki aldetik, irekiera maila nahikoa ahal du hurbildu nahi dugun jendetza hori hurbiltzeko? Hurbila da? Ulergarria da? Talde Sustatzailean Kartaren zirriborroari ekin aurretik, zer motatako zirriborroa nahi genuen eztabaidatu zen honako elementuei erreparatuz: • • • • •
Formatua: Dokumentu bakarra ala formato ezberdinak? (komikia, bideo, ipuin etab). Estiloa: Idazketa juridikoa, literario-sormenezkoa, ideologikoa, jasoa/solemnea..... Hizkuntza: Zenbat hizkuntzetan (zeintzuk?). Neurria: Zenbat orritakoa? Tonua: Zeini zuzendua dago karta?.
Hau duzue erabaki genuena: ESTILOA Literario-sortzailea (ez administratibo-juridikoa). Original eta berritzailea Emozioa transmititzen duena (ez hotza) TONUA Ulerterreza Zuzena Hurbila Motibatzailea Herrikoia (zabaltasun ikuspegiz) Gonbidatzen duena FORMATUA Oinarrizko textu bakarra Lan talde metodologiko eta komunikatiboari zirriborroa komunikatzeko eta lantzeko bitarteko ezberdinak sortzea proposatzen dugu. NEURRIA Laburra Hirugarren eta laugarren atalak. Gaiei sarrera eginez, baina egon litezkeen gai guztiak agortu gabe, eztabaidan atera daitezela utziz. HIZKUNTZA Gutxienez Euskara, Gaztelera eta Frantsesa (produkzio propio gisa). Beharren arabera beste hizkuntzetara itzultzen joan. Hori dela eta, bereziki Tonua eta Estiloari kasu egitea eskatu nahi dizuegu gaurko honetan.
1