2012.eko Abendua
Adi egoteko garaia
Sarrera
Nola askatu preso dauden herrikideak? Nola herriratu ihesean eta errefuxiaturik dauden herrikideak? Guztien buruan dauden galderak dira. Lehentasun politikoa bilakatu da euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien etxeratzea. Are gehiago, egoera politiko berri honetan larritasun handiko kontua bilakatu zaigu.
Tamalez, larrialdi egoeretan eta larritasunaren menean erabaki okerrak hartzeko arriskuak biderkatzen dira. Horrela, egoera larri horiek gainditzea helburu bakarra duten erabakiak hartzearen arriskuan erori gaitezke. Desbideratze horretan, larrialdi egoerak deskontestualizatu egiten dira, isolatu, eta errealitate deslotu gisa aurkeztu eta sasikonpondu erabaki horiek epe luzean utzi dezaketen kalteak zeintzuk izan daitezkeen hausnartu gabe. Euskal preso politikoak, errefuxiatu eta iheslariak gure herriaren ukazioaren ondorioei lotuta errepresioa pairatzen dugun kolektiboa gara. Beraz, ukaezina da gure askatasuna gure herriaren askatasunarekin bat egiten duen afera dela. Hauek dira erdibitu eta deslotu ezin diren egoerak. Zentzu honetan, egunero errepikatzen diguten “aterabide indibidualenâ€? kantinela onartezina da. Aterabide pertsonalak jorratu ezkero edota kolektiboaren osotasuna aintzat hartzen ez duten proposamenak, gatazka distortsionatzea besterik ez lukete ekarriko, gure herriaren borroka eremu kriminalera eramanez eta gatazka politikoaren sustraiak ezabatuz. Euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien etxeratzearen borrokaren gibelean, gure irtenbide pertsonal-kolektiboa baino, LEHEN LERROKO BATAILA POLITIKOA dagoela barneratu behar dugu. Bataila hau gure askapen prozesuan inflexio puntu bat izango dela argi badago ere, ze zentzutan emango den zehazteke dago eta hori da gure esku dagoena. Hor dago koska, une hauetan, gure herriaren askatasunaren aldeko borrokaren parean kokatu behar dugula errepresaliatuen askatasun aldarria bata bestea‌ preso errumaniar ezin xelebreagoak oihukatzen digun aldarria... gabe zentzugabe edo erabat desitxuratua gelditzen delako. Herritarrena den herrira itzuli nahi dugu!
1. orrialdea
2012.eko Abendua
Villefrancheko azken gora-beherak Azken hilabeteak oso tenkatuak izaten ari dira inguru hauetan, alde batetik matoien jarrera itxi eta bortitzak aurrera egiten duen heinean, presook ere irmoki erantzuten dugu, momenturen batean beren boterea edo kontrola kinka larrian jartzeraino. Matoien sindikatu faxistak aurreko hiletan burutuko ekimenei erantzunez. Ustez preso batek matoi bat jo izanaz baliatu zen, inguru honetako egunkari eskuindarrean, “Le Progrès” (Iparraldean “Sud-Ouest”, Bizkaian “El Correo”, Nafarroan “Diario de Navarra” eta Gipuzkoan “El Diario Vasco”) orri osoko artikulu bat egiteko, bertan salatzen zuten ustez presoek matoiekiko dugun jarrera bortitza beste gezur andana batzuekin batera. Zuzendari berriari “zorroztasun gehiago” eskatzen zioten eta greba baterako deialdia luzatzen zuten. Era berean espetxe mailan beren mekanismo bortitzak areagotu zituzten, alde batetik miaketa kopurua handitu zuten, euskaldunak astero miatuak izan gara, batzuetan dutxara atereaz bertan biluztuak izateko gure ziegak miatuak ziren bitartean. Hala ere beste preso batzuekin maiztasun handiagoarekin egin dituzte, gure batimenduko gazte bateri 4 egunetan 4 aldiz egin dizkiote eta horietako bat gauean burutu dute (berez legez kanpokoa dena), A batimendu osoa miatua izan zen. Bestetik euskal presoekiko, sindikatuari lotuak diren matoi batzuk probokatuz aritu dira, alde batetik egunkariak ez pasa nahian (aitzakiarik gabeko argudioak baliatuz), “parloir” edo bisitetara berandu atereaz, telefonora azkenak atereaz eta kasu batzuetan telefonorik gabe utziaz, liburutegira joan gabe utziaz, eskolara ordu beteko atzerapenaz deituaz... Presoak beren erasoari erantzun diegu, modu amankomunean eta beraiek guri egindako presioa beraiei itzuliaz. Alde batetik greba egunean preso batzuk “Le Progrès” egunkarira deitu zuten, kartzela honetan gertatzen zen benetako irudi bat emanez. Bestalde, A batimenduak janari errefusa burutu zuten, B batimenduak berriz, hurrengo egunean eta horrela erantzun sendoa eman zen. Hurrengo egunean patiotik -promenadan- sartzean preso batzuk miatuak izan ziren, hortaz jendea leihotik oihuka gaueko janari errefusa egitea proposatu zuen eta berotasuna baliatuz, burrunbada bat egin zen. Egoera pil-pilean zegoela nabari zen.
Kartzelaren azken aldiko errepresioaren ondorioz, diziplina-komisioa den “pretoir”, hau da espetxeko zigor epaiketa modukoa egiteko 200 pertsonatik gora zeuden pasatzeke ; zigor-ziega edo “mitard”ak beteak dituztenez (momentu oro dauden bezala), jendeari konfinamendua ezartzen diete (kantinarik gabe -erosketak-, telebistarik gabe, irrati gabe eta egunean patio ordu bakarrera ateratzeko eskubide mugatuarekin), orain arte ez bezala konfinatuei pegatina edo kolanta modukoa ezartzen diete atean, beheko pisuetako ateak pegatinaz josiak daude. Zuzendariari hitzordua eskatu genion eta gure bozeramalearekin bildu zen kartzelako egoeraz hitz egin (puntuz-puntu dena aipatu zitzaion) eta jarrera baikorra erakutsi zigun arren, goiz da oraindik bere hitza baloratu ahal izateko. Denborak bere lekuan ezarriko du. Azkenik, Kontrolatzailearen bisita izan dugu (Contrôleur Général des Lieux de Privation des Libertés), aste osoa pasa du bertan honen taldeak, gurekin eta beste preso askorekin bildu dira, espetxeko itzulia ere egin dute. Badirudi udan eramandako borrokaren emaitza gisa ulertu daitekeela (udan taula aldarrikatzailearen inguruan 200 sinaduratik gora bildu ziren eta bi janari errefusa masibo burutu baldintzen aurkako protestan) baina ikusteke dago beren informea praktikara eramango den. Guk, bitartean, gure eta besteen bizi baldintza duinen alde borrokan jarraituko dugu. Villefrancheko Euskal Preso Politikoen balorazioa egiteko orduan, Ibon komiki ulergarriagoak egiten hasi omen da (gainontzekoak dudak adierazten ditugun arren!), bestalde, bere ahotsa lantzen hasia da espetxean den proiektu koro polifonikoan tenor gisa aritzeko, Pabarotiren ondorengoa? On verra! Rubeni “er cigala”ren (edo” Kamaron der enkarterri”) geneak agertu zaizkio, eskolan garai baten gitarra kurtsoak zirela entzun eta matraka ematen hasia da gitarra kurtsoa lortu arte; gainontzekoak urduritzen hasiak gara! Julen, aita denetik bere gaztetasuna kolokan ikusten duela dirudi edo azken mohikanoak bagina bezala kresta egin du! (enkartatuak perpetratua!)
2. orrialdea
2012.eko Abendua
Baiona eta Bilboko manifak, Ekintzaren argazki Zer esan dezakegu espetxeko ziega batetik: Argazkietaz kopetaraino gaudela? Orain “prozesua” deitzen duguna “betiko borroka” dela? “Erabaki historikoa” terminoak tirria ematen digula, erabakia EGITEA delako eta ez egiteari uztea eta ondorioz esamolde horrek -erabilera mugatuan- engainura daramagula? Historia ez dela ez erabaki, ezta argazki, ezta borrokaren fase mugatu soil bat?
indartxoak birsortuz, bilduz eta bideratuz: Bietan Jarraituz! Indarra eta zuhurtzia, kalea eta bilera, herria eta antolaketa, bihotza/eskua eta burua. Aro berriaren gakoa herritarren ekimena da eta ez dirigismo eta delegazioarena; eta herritarren aldebakartasunarena ere bai. Orduan, zertarako Bilbora? Guretik dagokigunez, Busturialdekoek, Enkarterriko, Bilbi ta Bilbozar, Garazialde Guretzako galdera askoz eta Sanjuandarrekin bildu sinpleagoa da: Zertan dago zaitezen. Gure (presoen) borroka? inguruko egitasmo Nola eragin lapikokoa? zehatzak, martxak, “Eginez” da gure kontzertuak, kartelak, ustea (tautologikoa leloak, ideiak... konpartitu badirudi ere!), inori ezta eta ZEHAZTEKO. ezer itxaron gabe, Aurrez-aurre elkar ikusirik, EGIN! ... egoera edo INDARRAK BIZITZEKO “intuizioak” deitzen gaituenean, EKINTZAREN BIDEZ. asko edo gutxi izanda ere, EGIN! Argazki hori -gure guztion Mugimendu herritarraren norabidea indarrarena- ez zaigu ziega zikin beti da norabide zilegi eta egokia, nahiz hauetara pixeletan inprimatua iritsiko, eta jarraian “tiroa zuzendu” behar izan. baizik eta ekintzen albisteen lerroartean, Borrokalaria, auto gidaria bezala, ez da txalaparta eta gaitaren soinuarekin, autoeskolan gauzatzen, baizik eta dinamikotasunean eta herritarren norberak gidaritzaren esperientzia benetako egitasmo eta ilusioan. hartuz; kilometroak ibiliz, bihurguneak Urtarrilaren 12an Bilboko manifa, kudeatuz, eta beharbada, istripuetatik txinaurrien elkarretaratzea, borrokaikasiz ere. lanaldiaren geltoki, ekintzen jarraipen edo “Aurretik indartu egin behar gara” abiapuntu izan dadila... eta ez ardianalisi difusopean, “aita santuaren” mantso eta mutuen desfile antzua, sermoiaren zain gaude, eternaleko argazki estatiko baterako instrumentu. delegazio eta esperoan... Baionan azaroan egindakoa edo EGIN, kaguensos! orain, urtarrilean Bilbon; Donibane Garazi Presook esperientzia galanta daukagu edo Sanjuan, Bilbi, Busturi, Gernika ta horretan, zementu, burdin eta Balmaseda... Euskal Herri osoa, gorrotoaren basamortu honetan, ustezko egunerokoan SUBJEKTU izan behar ezerezean, BORROKATIK ELIKATZEN dugulako eta subjektu honentzako aditz GARA... jipoi ala lorpenetatik, dinamikan bakarra dago: gaurdanik, EGINEZ gure asmoak etengabe indarberrituz. BORROKATU! Kirolariaren moduan, egin bidetxoa
Aurrera bolie! 3. orrialdea
2012.eko Abendua
Abenduaren 7an BESTE ERASO VILLEFRANCHEko ZENTRALITA eta FAXA PETATU!!
BAT gure SENIDEEN KONTRA!!
Adi egon!! Espetxera deitu eta eraso berri hau salatu euskaraz, frantsesez, gazteleraz... adostutako egunean, amorru guztiarekin! TELEFONOA: 04 74 60 58 45 Honekin batera, gutuna (edo Faxa) ere bidali, konzentraren argazkiarekin, helbide honetara : M. André Fostier, Directeur de la Prison de Villefranche-sur-Saône M.A. de Villefranche-sur-Saône Rue Lavoisier ; B.P. 482 69665 Villefranche-sur-Saône Cedex FAXA : 04 74 60 58 38 Mezua idatzi edo irakurria (azpian ahozkatzeko modua) : RESPECTEZ LES DROITS DES FAMILLES DES PRISONNIERS AUX PARLOIRS! PRISONNIERS POLITIQUES BASQUES AU PAYS BASQUE!
Respecté lé drua dé famill dé prisonier o parluar... Prisonier politik bask o pei bask!!
Respecté lé drua dé famill dé prisonier o parluar... Prisonier politik bask o pei bask!
4. orrialdea