LAB INFO EAE MO + M11 manifa 2zut es

Page 1

EAEko MAHAI OROKORRA Dekretu eta enplegu suntsiketarik ez! 2013ko maiatza

Zerbitzu publikoen defentsan HEMEN ERABAKI!

PNVk Urkulluren eskutik gobernu berria osatu duenetik bere aurrekoaren, Patxi Lopezen bide berdina jarraitu du sektore publikoko langileen lan baldintzei dagokienean. Biek ala biek Zapaterok hasieran eta Rajoy geroago dekretatutako murrizketak bata bestearen atzetik ezarri dituzte. Bata zein bestea autogobernuaz mintzo baina zerbitzu publikoen garapena eta langile publikoen lan baldintzak mugatzen zuten neurriak aplikatzen joan dira: bajak zigortzea, pribatizazioei bide ematea, jai egunak mugatzea, soldatak jaistea... Inposizio hauei “aurre egiteko” Auzitegi Konstituzionalaren aurreko erreklamazioen bide antzu jorratuz, benetan eredu honen aurrean planto egiteko baino itxurazko kontrakotasun jarrera bat agertu nahian. Bide honen azken atala Erkorekak zuzentzen duen sailaren eskutik etorri zaigu, Eusko Jaurlaritzaren menpeko langile publikoen lan astearen luzapenarekin . Horretarako sektore publikoko Mahai Orokorreko bi bilera deitzea baino ez du behar izan sindikatuokin itxurazko elkarrizketa bat

saldu eta azkenean neurri hori dekretu bidez aplikatzeko. Eta orain Mahai Sektorialak baliatu nahi ditu hori nola

gauzatuko duen zehazteko. Bere momentuan LAB sindikatutik salatu genuen bezala neurri honek langileen lan baldintzetan izango duen eraginaz gain

enplegu publikoaren suntsiketan jauzi berri bat suposatuko du, herri honek azken urte luzeetako langabezi tasa altuenak bizi dituen unean, hain zuzen ere. PNVren gobernuak langileen eta Administrazioaren artean existitzen zen azkenetariko adostasun gaia aldebakarrez apurtu du. Zentzu horretan argi erakusten ari dira Madriletik inposatu nahi izango dituzten murrizketa berriak ere aplikatu dituztela. Hori ikusi dugu beste behin ere maiatzaren 2an bildu den Mahai Orokorrean. Oraingoan bigarren mailako gaiak planteatuta “goxoki pozoindu” bat eman nahi izango digu sindikatuoi, lan astearen luzapena bezalako neurriekin

milaka lanpostu publiko suntsitzen dituzten bitartean, elkarrizketa sozial bat irudikatu nahi izan duenean. Lan astearen luzapenak Sektore Publiko-ko eremurik ahulenean eragiten du, behin-behineko langileak. Eta langile finkoen lan baldintzak okertzeaz gain, zerbitzu publikoaren eskaintza ere okertzen du. LAB sindikatuak dekretua honetan atzera egiteko exijitu dio Eusko


Jaurlaritzari, berriki Gasteizko Parlamentuak eskatu dion bezala. Jakin dezatela bitartean LABek inongo kobertura sozialik ez diola emango horrelako neurriei eta tinko erantzungo diola gobernu honi. Zentzu honetan

Mahai Orokorrean ordezkaritza dugun lau sindikatuok batera bileratik altxatu eta dekretua bertan behera utzi bitartean dinamika hutsal horretan ez dugu parte hartuko. Eta testuinguru honetan Urkulluren ahotik «herri akordio» baterako deialdia entzun berri dugu. Bide horretan PNVk bide lagunak aukeratu ditu herri honetako behar sozialak aintzat hartu gabe. Hain zuzen ere bere eredu sozial eta ekonomiko berdina konpartitzen dutenekin batera; azken urteotan langileen lan baldintzak okertu dituztenekin batera; zerbitzu publikoen eskaintza pribatizatu eta mugatzen ari direnekin batera; enplegu publikoa suntsitzen duen neurriak planteatzen dituztenekin batera; eta hori guztia Madriletik inposatu nahi dizkiguten neurriekin bat egiten ez duela entzun behar diogun bitartean! Kopeta handia eduki behar da gero! Balizko akordio horretarako PNVk bide bazterrean utzi ditu langileak eta beraien interesak, baita Sektore Publikoearenak ere; bide bazterrean utzi ditu zerbitzu publikoen behar handienak dituztenak; bide bazterrean utzi ditu irakaskuntza, osasungintza eta abarrean lanean dauden behin-behineko langileak; behar sozial araberako benetako herri akordio bat egiteko beharrezkoak diren sektoreak bide bazterrean utzi ditu, herririk gabeko «herri akordio» bat egin nahian.

Honen aurrean langileak mobilizatu eta borrokatu behar dugu. Gauzak beste modu batean egin behar direla aldarrikatu behar dugu, PNV-PSOE-PP tandemaren eredu sozial eta ekonomikoak alternatiba duela erakutsiz eta sektore publikoan zerbitzu publikoen garapena eta bertako langile publikoen lan baldintzen alde egin dezatela eskatuz. Bide horretan Eusko Jaurlaritzaren menpeko langileok, zerbitzu publikoetako erabiltzaileokin batera, badugu lehenengo erronka bat MAIATZAREN 1 1 ean BILBO, DONOSTIA eta GASTEIZen egingo diren MANIFESTAZIOetan parte hartuz; eta bigarren bat, MAIATZAREN 30ean GREBA eginez!!

Maiatzaren 2an Lakuan egindako kontzentrazio bateratua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.