2010 Azaroa #35

Page 1

bigarren hezkuntza, batxilergo eta lanbide heziketako aldizkaria

#35 2010ko azaroa

Lanean hasi aurretik egin beharreko lana Ikasketak burutzearen xede nagusia lan merkatuan sartzeko beharrezkoak diren trebetasunak bereganatzea ohi da. Hainbat urtetan trebatzen izan ondoren, ikasitakoarekin zerikusia duen lanposturen bat bilatzeko unea iristen zaio ikasle orori. Eta bilaketa prozesu hori funtsezkoa da bizitza profesionala bideratzeko eta gainera... Zientzia Astea: Zientzia guztion eskura 06. orria Eraginkorra da kurtsoa errepikatzea? 10. orria Prestik, topaketa orientatzailea 11. orria Gazteak eta preserbatiboak 15. orria ... eta iGazte, Esku Hartu, BGazte, Giza Eskubideak

IDIOMAS AU PAIR PRACTICAS AÑO ESCOLAR en el extranjero y en Getxo

ACADEMIA BEHAL Av. Basagoiti, 42 ALGORTA (Bizkaia) Tlf. 944910012 behal@behal.com www.behal.com

ELORRIETA-ERREKA MARI INSTITUTO DE FORMACIÓN PROFESIONAL SUPERIOR LA MEJOR OFERTA, PÚBLICA, CERCANA Y DE CALIDAD – FORMAMOS PERSONAS, PREPARAMOS FUTURO CICLOS MEDIOS CICLOS SUPERIORES • • • • • •

Comercio Instalaciones eléctricas y automáticas Laboratorio Mecanizado (A/D) Sistemas microinformáticos y redes Soldadura y calderería (A/D)

• • • • • • •

Administración de sistemans informáticos en red (multilingüe inglés) Administración y finanzas Agencias de viajes y gestión de eventos Comercio Internacional Desarrollo de aplicaciones informáticas (multilingüe inglés) Desarrollo de proyectos urbanísticos y operaciones topográficas (A/D) Diseño en fabricación mecánica

• • • •

Guía, información y asistencias turísticas Instalaciones electrotécnicas (A/D) Laboratorio de análisis y control de calidad Mantenimiento de isntalaciones térmicas y de fluidos • Programación de la producción en fabricación mecánica • Secretariado

VISITA NUESTRA WEB www.elorrieta.com

INFORMACIÓN. Tfno.: 94 402 80 00 • www.elorrieta.com Lehendakari Aguirre, 184 – Bilbao – Tfno.: 94 402 80 00 • Plaza San Pedro, 5. – Deusto - Bilbao – Tfno.: 94 475 11 17


02 • 2010eko azaroa

Hezkuntza eta trebakuntza

Lanean hasi aurretik egin beharreko lana

Ikasketak burutzearen xede nagusia lan merkatuan sartzeko beharrezkoak diren trebetasunak bereganatzea ohi da. Hainbat urtetan trebatzen izan ondoren, ikasitakoarekin zerikusia duen lanposturen bat bilatzeko unea iristen zaio ikasle orori. Bilaketa prozesu hori funtsezkoa da bizitza profesionala bideratzeko

I

kasketak burutzen edota amaitu berri duen ikasle eta lana eskaintzen duten enpresen arteko harremana, urteen poderioz, aldatu egin da. Duela zenbait urte harreman hau sortzeko kanalak urriak ziren, baina orain, teknologia berriak direla eta, aipatu kanalak biderkatu egin dira. Gaur egun bizi dugun egoera ekonomikoa dela eta, lan merkaturatzea buruhauste handiak eman ditzakeen jarduera bilaka daiteke. Garbi dago enpresek bikain trebatutako ikasleak nahiago dituztela. Espediente akademiko ona izatea ez da egun batetik bestera lortzen den gauza, eta zoritxarrez, aipatu egoera ekonomikoa dela eta, espediente bikaina izateak ez du lanpostu bat lortzea suposatzen.

CV. Lanposturako atea Lana bilatzen ari den edonorentzat Curriculum Vitae egokia izatea funtsezkoa da, azken finean, hau baita lan eskaintzailearen aurrean zure burua aurkezteko modurik erabiliena. CVa zehatza izan behar da, hots, eskatzen den lanposturako zein nolako trebetasun eta trebakuntza erakutsi behar du. Esan bezala, CVa zure burua ezagutzera emateko bidea izango da, eta orrialde eskas batean, zure pertsonari buruzko informaziorik erakargarriena

ARGITARATZAILEAK

KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi ERREDAKZIOA: Cristina Domínguez, Ana Belén Sánchez y José Poza DISEINUA: JP ARGAZKIAK: Markel Redondo / Unibertsitateko Aldizkaria / Eurocampus / Shareak ERREDAKZIOA ETA PUBLIZITATEA: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. 94 424 75 94. Posta-e: elperiodico@unionline.info LEGE GORDAILUA: BI - 716 - 09

BABESTEN DUTE KULTURA SAILAK (KULTURA SAILA. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

DIRUZ LAGUNDUTAKOA

EKINTZA HONEK BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN KULTURA SAILAREN LAGUNTZA JASO DU


Hezkuntza eta trebakuntza

Gaur egun, lan bilatzaile eta enpresen arteko harremana, batez ere, teknologia berrien bidez ematen da

Curriculum Vitae da, oraindik ere, lan bila dabiltzan pertsonek bere burua ezagutazteko modurik eraginkorrena

Ezagunak, lagunak eta familia izaten dira, sarritan, lanpostuetarako ateak zabaltzen gehien lagun zaitzaketenak

2010eko azaroa

• 03

urtetan eta zein nolako kalifikazioarekin lortu den ere aipatzea gomendatzen da. Eskatzen den lanposturako bestelako trebakuntza izanez gero oso gomendagarria da hau ere aipatzea. • Lan esperientzia: Egindako lan guztien zerrenda, zein enpresetan eta zenbat denboraz edota zein denbora tartean. • Hizkuntzak: Gizarte elebidun batean bizi gara eta, gainera, ingelesak gero eta garrantzi gehiago du. Hizkuntzen ezagupenak beste hautagaiengandik bereizteko aukera ematen du. Gaztelania, euskara eta ingelesa ez diren beste hizkuntzen ezagupenak lanposturako lehiakideen kopurua murrizten du gure ingurunean. • Informatika ezagupenak: Hainbat lanpostuetan ordenagailuekin lan egitea eskatzen da. Informatikako oinarrizko ezagupenak izatea funtsezkoa da lanpostu bat lortzeko (beti ere lanpostu motaren arabera, noski). Gainera software espezializatuen ezagupenak, hizkuntzen kasuan bezala, derrigorrezkoa izaten da zenbait lanpostuetarako. • Bestelako datuak: Atal honetan beste ataletan ezin sar daitekeen baina garrantzitsua izan daitekeen informazioa eman daiteke. Adibidez, kirol munduan izandako lorpenek pertsona horren izaeraren inguruko informazio baliogarria ematen dute. Curriculum Vitae-a beti eguneratuta izan beharko duzu. Hainbat kasutan lan esperientziak laburrak izaten dira, baina ondorengo lanpostuetarako informazio garrantzitsua izan daiteke. Gogoratu CVa oso garrantzitsua dela eta ondorioz, denbora eman beharko duzu hau ahalik eta hoberen prestatzen.

Internet. Tresna nagusia

laburbildu beharko duzu. Gaur egun, interneten bilatuz gero, CVak egiteko hainbat eredu aurki daitezke. Laburbilduz, CV egiki batek honako infor-

mazioa bildu beharko luke: • Datu Pertsonalak: Izen-abizenak, helbidea, telefonoa, emaila, herritartasuna...

• Ikasketak: Normalean nahikoa izaten da lortutako titulaziorik handiena aipatzearekin. Era berean, zein ikasgunetan lortu den titulazio hori, zein

Arestian adierazi bezala, azken urteetan, enpresak eta lana bilatzen ari diren pertsonak harremanetan jartzeko kanalak guztiz aldatu dira. Ildo honetan, Internet bilakatu da harreman hau sortzeko biderik nagusiena. Teknologia berrietan oinarrituta lana bilatzeko prozesua arindu eta erraztu egin da. Internet erabiliaz, klik bat eginez


04 • 2010eko azaroa hamaika enpresetara iristeko aukera dago. Hala ere, dena ez da arrosa kolorekoa. Interneten bidez lana bilatzea ez da CVa bidaltzera mugatzen. Bilaketan arrakasta lortzeko, enpresek jendea kontratatzeko zein nolako prozesuak jarraitzen dituzten ezagutu behar da. Horrela, jende askok jakin ez badaki ere, enpresek diru kopuru bat ordaindu behar izaten dute lan bilaketarako webguneetako kudeatzaileei. Ondorioz, enpresek soilik ondo definituta eta erakargarri diren CV-etatik soilik ordainduko dute. Bidalitako CV guztien artean interesgarrienak direnak iragazteko enpresek 'Killer questions' izenarekin ezagutzen diren galderak erabiltzen dituzte. Hauetako galdera bakoitzari puntuazio bat egokitzen zaio eta hautagaiak galdera hauetan lortutako puntuen arabera sailkatzen dira. Puntuazio handiena lortzen duten hautagaiak elkarrizketa batera deituak izaten dira. Aipatu prozedura honetaz gain, enpresek badute bestelako estrategiak ere, hala nola, hautagaiak zenbatero sartzen diren eskaintzen horren web orrialdean (honen baitan eskaerarekiko interesa neurtzen dute), CVan azaltzen diren hitz gakoak, hautagaiaren bizitokia...

Ezagunak. Beste ate bat Lana bilatzeko beste modu eraginkor bat lagun, ezagun edota familiaz baliatzea da. Ondo antolatuz gero, horiekin guztiekin kontaktatu ahal duzu eta lan bila ari zarela azaldu. Lantzen duzun sarea zenbat eta handiagoa izan orduan eta aukera gehiago lan eskaintza baten berri izateko. Gainera, enpresan lagun edota familiako norbait izatea ateak zabal diezazuke. Kasu honetan ere, teknologiak berriek lagun izan ditzakezu. Gero eta gehiago erabiltzen diren gizarte sareak erabili ahal dituzu zure lagunekin harremanetan mantentzeko eta zure egoeraren berri emateko. Lana bilatzea lan nekeza izan daiteke, eta horregatik, komenigarria da ahalik eta hoberen antolatzea eta aktiboa ezezik, eraginkorra ere izatea. Lanpostu bat lortzeko aukera bapatean eta edonon azal daiteke, eta ondorioz, saiatu ahalik eta ezagun gehienekin biltzen. Hauei guztiei, zure Cvaren kopia bana pasa ahal diezu. Horrela, haiek ere zure lan bilaketan inplikatzen dituzu nolabait. Lana aurkitzea zaila bada, are gehiago benetan gustoko duzun lan bat aurkitzea. Lan bat lortzeko aukera baduzu hobe duzu hau hartzea, nahiz eta, printzipioz, bilatzen ari zinen hori ez izan. Hainbat kasutan, horrelako lan bat onartzea lanpostu hobe bat lortzeko bide ezin hobea da. Lanan zaren bitartean esperientzia pilatzen duzu, beste hainbat jende ezagutzen duzu eta horrek bestelako ateak zabaltzeko aukera emango dizu. Lan bat izateak ez du zertan oztopatu behar lan hobe baten bila aritzea.

Hezkuntza eta trebakuntza

Elkarrizketa: zure balioa frogatzeko unea L

ana bilatzen ari zarenean ematen diren pauso guztiak funtsezkoak dira, baina momenturik erabakigarriena elkarrizketarena da. Lana eskatzen duen enpresaren arreta irabaztea lortu ondoren, elkarrizketan gure potentziala erakusteko parada izango dugu. Hori dela eta, arrakasta lortu ahal izateko, garrantzitsua da elkarrizketa aldez aurretik lantzea eta eman daitezkeen egoerak aurreikustea. Funtsean, elkarrizketa sinplea da, hots, beste pertsona baten aurrean gure dohaiak erakustean datza. Dena den, gauzak konplexuagoak dira. Adibidez, enpresa handietan elkarrizketatzailea Giza Baliabideetako profesional bat izan ohi da, eta enpresa txikietan, berriz, ez. Lehen kasuan, elkarrizketatzailea katearen beste maila bat da. Bigarren kasuan, elkarrizketatzailea, seguruenik, kontratazioaren ardura duen pertsona da eta, ondorioz, elkarrizketan sor daitekeen 'kimika' ere garrantzitsua da. Elkarrizketa batean gure burua ‘saldu’ behar dugu, hots, elkarrizketatzailea gu hautagairik onena garela konbentzitu behar dugu. Horretarako, aldez aurretik egindako lan eta esperientzia guztiaz gain, funtzeskoa da elkarrizketan bertan itxura ona ematea. Itxura ona fisikotik bertatik hasten da. Horrela, elkarrizketa batera joaten garenean ahalik eta dotoren joan behar dugu. Dotore joateak ez du esan nahi elkarrizk e t a guzti-

etara gorbatarekin edota soinekoarekin joan behar denik. Enpresaren arabera, janzkera bat edo beste erabili beharko dugu, baina edozein kasutan, beti ere garbi eta itxuroso. Behin elkarrizketan, elkarrizketatzaileak lana nahi dugula nabaritu behar du, eta horretarako, uneoro, positibo agertu behar dugu. Elkarrizketan zehar hainbat galdera planteatuko zaizkigu. Zu zeu izan eta erantzun modu naturalean, ez bilatu politikoki zuzena den erantzun borobila, horrek nortasun falta adieraz baitezake. Sarritan planteatzen den galdera bat soldataren ingurukoa da, hots, ea zenbat irabazi nahiko zenukeen. Hau erantzun zaileko galdera da. Kopuru altua esaten badugu enpresa atzera bota daiteke, eta kopuru txikia esaten baduzu enpresak gutxi balio duzula pentsa dezake. Honen aurrean, egokiena soldata tarte bat aipatzea da. Elkarrizketara joan baino lehen lanpostu horretan zein nolako soldatak irabazten diren ikertu eta horren baitan kopuru tarte bat osatu.

Elkarrizketaren faseak Lan elkarrizketa guztiek fase batzuk jarraitzen dituzte. Lehenik eta behin agurraren fasea dago. Komenigarria da elkarrizketara zenbait minutu lehenago iristea. Horrek itxura ona ematen du eta guri arnasa hartzeko eta lekua ezagutzeko parada emango digu. Denbora askorekin iristea ez da gomendagarria. Elkarrizketa hasteko normalean

bostekoa emango dugu. Bigarren fasea elkarrizketa informala izaten ohi da. Momentuaren tentsioa jaisteko edo elkarrizketatzaileak zenbait galdera arrunt egingo dizkigu. Galdera hauen aurrean, informalak izan arren, konfidantza eta adeitasuna azaldu beharko dugu. Hirugarren fase batean, elkarrizketatzaileak bere estrategia definitzen du eta elkarrizketaren nondik norakoak zehazten ditu. Elkarrizketaren momenturik kritikoena dela esan daiteke eta horregatik adi egon beharko dugu egiten zaizkigun galdera guztien aurrean. Estrategiarik egokiena kasu hauetan, galdera entzun eta erantzuna eman baino lehen hau ondo pentsatzea da. Azken fasea elkarrizketaren amaiera da. Elkarrizketatzailea izango da beti amaiera ematen duena. Normalean hautatze prozesuaren nondik norakoak azalduko ditu, ea elkarrizketa gehiago izango diren... Normalean aldez aurretik prestatutako esaldiak botatzen dituzte, eta ondorioz, deituko dutela esan arren ez da komenigarria ilusio handirik hartzea. Momentu honetan geratu zaizkigun zalantzaren bat argitzeko momentua da, adibidez hautatutako pertsona noiz hasiko litzatekeen lanean etab...

Gomendioak • Garaiz iritsi. • Elkarrizketatzaileari bostekoa ematean sendotasunez egin. • Ez eseri hala egiteko agintzen dizuten arte. • Modu egokian eseri, ez eserlekuaren puntan ezta hankak zabal-zabalik ere. • Ez erre. Edateko zerbait eskaintzen badizute ez eskatu alkohola duen edozien edari. • Zu zeu izan. Modu errazean hitzegin eta ez bilatu esaldi borobilak. • Gorputzeko keinuak zaindu. Hitzekin ezezik, gorputzarekin ere hitz egin daiteke. • Erantzun galdetzen dizutenari. Ondo pentsatu erantzun beharrekoa. • Aurretik lanean izan bazara azpimarratu lan horretako aspektu positiboak. Ez hitzegin gaizki aurreko enpresa edo nagusien inguruan. • Ez eztabaidatu elkarrizketatzailearekin. • Elkarrizketa amaitzean zure puntu indartsuenak azpimarratzen saiatu.


Publizitatea

2010eko azaroa

• 05

Politeknika Ikastegia Txorierri

Txorierrik Lanbide Heziketako berrikuntza teknologikoaren buruan eknologiak funtsezko papera jokatzen du enpresen lehiakortasunean eta kudeaketan zailtasun gehien sortzen dituen faktore ukiezinetako bat da. Gaur egun bizi dugun testuinguruak aldaketa teknologikoaren bizkortze handia aurkezten du, eta ondorioz, produktuen bizitza edo iraupen zikloak nabarmen laburtzen dira. Hori dela eta, berrikuntzaren bidez, teknologiaren kudeaketa eraginkorra burutzeak garrantzi estrategikoa du. Testuinguru honetan, Lanbide Heziketako zentroak, kualifikatutako profesionalen hornitzaile garen heinean, oinarrizko protagonismoa bereganatu dugu. Profesional hauek, prozesuak, produktuak edota merkatuak ezezik, lan egiten duten erakundeen kultura bera ere berritzeko gai dira. Konpromezu hau lortzeko, Euskadiko Lanbide Heziketako zentroek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntza Sailburuordetzak sustatutako TKNIKA zentroaren laguntza eta babesa dugu. Teknologia berrien ezarpen eta berrikuntza sustapen lanan, Tknikak teknologia, metodologia edota kudeaketa izaera duten berrikuntza ekimenak sustatu eta garatzen ditu. Ekimen hauek, hein handi batean, trebakuntza zentroek aurkezten dituzte eta kudeaketa, arrakasta lortzeko beharrezkoak dituzten baliabide guztiak dituzten taldeen esku geratzen da. Politeknika Txorierrik berrikuntzarekiko duen konpromezua ondoz ondoko Plan Estrategikoetan ezezik, gure Berrikuntza Prozesuaren bidez lortu nahi diren helburu eta emaitzetan ere islatzen da. Bestalde, berrikuntzak gure pertsonen aldetik aldaketaren onarpena ere suposatzen du, eta hauen guztien interesetara erantzun behar izango du bere inpaktua nabaria izan dadin eta ematen diren aldaketek nolabaiteko iraupena izan dezaten. Era berean, Politeknika Txorierrin funtsezkoa deritzogu bestelako erakunde eta intereseko taldeekin sarean egiten den lana. Honen bidez, gure bezero, hornitzaile, pertsonen…

T

beharretara erantzuten benetazko erantzuna ematen duten berrikuntzak identifikatzeko gai gara, 'kanpotik barrura begiratzeko' gai garela frogatuz. Gure pertsonen konpromezua aldaketarekiko ezarritako Berrikuntza Teknologikoetako proiektu desberdinetan frogatzen da. Hauetako batzuk, beste zentroekin elkarlanean ezarritakoak dira Tknikaren koordinazio eta laguntzarekin: • Abiadura Handiko Mekanizatua (2007/08 ikasturtea). • Berrikuntzaren Kudeaketarako Unitateak (2009/10 ikasturtea). Politeknika Txorierrik berrikuntzarekiko duen konpromezu hau datorren ikasturtean bi irakasleen partehartzearekin zabalduko da. Aipatu irakasleak bi proiektu berritan parte hartzeko hautatuak izan dira. Hau oso garrantzitsua da, are gehiago, kontutan hartzen badugu lehiaketan soilik 7 proiektu zeudela

eta LHko zentru pribatuetarako irakasleriari zuzendutako plazak 10 zirela. Aipatu bi ekimen hauek, 2010/11 eta 2011/12 ikasturteen zehar burutuko dira eta lantaldean esperientzia handiko enpresek ere parte hartuko dute. Proeiktuen ezaugarriak honako hauek dira: • “Amarratze Tresneria Mekanizatuan”: Mekanizatu zentroetan erabiltzen den lehengaia gero eta antza handiagoa du azken produktuarekin. Modu honetan, mekanizatu prozesuaren zati handi bat ekiditzen da. Piezen amarratzean faktore askok parte hartzen dute, bibratu egiten dute, eraldatu egiten dira, paralelismoak aldatzen dira… Gainera, piezek izan behar duten gero eta zehaztasun handiagoa dela eta, amarratzeak ahalik eta egokiena izan behar du eta amarratze sistema konplexuagoak ezagutu beharra dago. • “Telebistarako teknologia berriak: 3D eta Bereizmen Handia”. Telebista mundua oso mo-

du azkarrean aldatzen ari da. Sistema arloan, sistema analogikotik digitalera aldatu zen (TDT). Telebista-hargailuak etengabe garatzen ari dira TRC pantailetatik LCD edo plasmara aldatzen hasi zirenetik. Momentu hauetan, Bereizmen Handia eta Hiru Dimentsioetako seinaleetan aurrerapen handiak ematen ari dira. Hauek, irakasleriak ezagutu behar dituen teknologiak dira, ondoren, ikasleei irakatsi ahal izateko. Bi urte hauetan, parte hartzen duen irakasleriak trebakuntza irtenbidearen diseinuaren ardura hartuko du, ez soilik ezaugarri teorikoak ezagutzeko, baita hauekin esperimentatzeko ondoren ikasleek hauen ulermen eta ezagupena lor dezaten. Irtenbideak alde kontzeptual bat eta praktika sorta bat izango duela aurreikusten da, beti ere, beste zentroetako irakasleriari ezagupen honen transmisioa egingo zaionaren konpromezuarekin.


06 • 2010eko azaroa

Hezkuntza eta trebakuntza

Zientziak hiritarrei hurbiltzen

Azken urteetan egin ohi den bezala, Euskal Herriko Unibertsitateak zientzia gizarteratzea helburu duen ‘Zientzia Astea’ ekimena burutu du Euskadiko hiru hiriburuetan. Milaka ikasle bertaratu ziren zientziaz gozatzeko aukera ematen zuten stand desberdinetara

D

NA Bankuaren stand-a, Ph-ren txokoa edota Energia Berriztagarrien erakustokia, besteak beste izan dira herritarrek eta gaztetxoek ikusi ahal izan dituzten zientziarekin harremana duten stand-ak Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren X. Astearen baitan. Hain zuzen, Euskadiko hiriburuetan, Euskal Herriko Unibertsitateak stand zientifikoak urte bat gehiago ezarri ditu. Edizio honetan Alhondiga Bilbaon, UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-zentroan eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio María Barriola eraikinan ikusgarri egon dira. Makina bat gazteek, askotan bere eskoletatik bisita gidatuak eginez, esperimentuak ikusteko aukera izan zuten eta era berean, zientzialari sentitu izan ziren une batez. Stand hauen bidez herritarrei zientzia eta ikerkuntza hurbiltzearen xedea lortu nahi denez, ikusleek ‘debekaturik’ zuten stand hauetan parte ez hartzea. Izan ere, ‘Zientzia bizitu! Debekatuta ez ukitzea’ izan da urte honetako lema.

Stand zientifikoak Gauzak horrela, Bilbon nagusi izan ziren adibidez, fisikako standeko kristal likidoak, Phren txokoa, zuntz optikoa edo supereroalea zer den ulertzeko esperimentuak; matematikako gunean problemak ebazteko desafioak, eta puzzleak egiteko desafioak; Biologiako stand-an odola, azala edo intsektuak mikroskopioz ikusteko jokoak, eta genetikari buruzko standa; Geologiako eremuan fosilak, mineralak eta arrokak aztertzeko esparrua. Robotikak ere

bere lekua izan zuen eta bertan robot eta prototipoak ikusgarri egon ziren. Gasteizko stand zientifikoen kasuan, DNA Bankuaren Standa izan zen esanguratsuenetarikoa. DNA laginetan oinarrituta, gazteek ikus zezaketen delituak egin duenaren aztarnak nola aurkitu teknika desberdinen bidez. Ez zen stand garrantzitsu bakarra izan. ‘Gogo elebiduna’ postuan, hizkukntza zer den ulertzen saiatu ziren hurbildu zirenek, eta ‘Zentzumenen Gunean’, elikagaien ezaugarriak bereizten ikasten saiatu ziren. ‘Kartografia Geologikoa eta Paleoingurumenekoa’ esparruan, planetaren historia etengabe aldatuz doala ikusi ahal zuten.

BEHAL IDIOMAS * Inglés, Francés, Alemán, Euskera * Grupos Reducidos * Profesores Nativos * Todas las edades * Au pair y prácticas de trabajo AVDA. BASAGOITI, 42. ALGORTA. TEL.: 94 491 00 12 C/ MAYOR, 13. LAS ARENAS. TEL.: 94 464 40 11 C/ VILLA PLENCIA, 2. LAS ARENAS. TEL.: 94 464 74 28 HTTP: // www.behal.com behal@behal.com


Hezkuntza eta trebakuntza ‘Zientzia bizitu! Debekatuta ez ukitzea’ izan da urte honetako lema

Donostiako postuei erreparatuta, robotak, energia berriztagarriak eta esperimentu kimikoak izan ziren nagusi. Testuinguru honetan, energia berriztagarrien gainean, stand-an bizikleta batek eta panel fotovoltaiko batek sortutako energia ikusgarri zen. Esperimentu kimikoetatik, aipagarri dira ur ikusezinarekin kandelak itzaltzeko edo elektrizitaterik edo igurzketarik gabe hotza edo beroa lortzekoak. Robotikari dagokionez, adibidez kontrolatutako keinu bidezko elkarregainezko interfaze baten bitartez kontrolatutako roboten arteko lankidetzaren funtzionamendua ikusgarri zegoen. Bestalde, matematikak, psikobiologia eta nanozientziak izan zuten bere tokia Gipuzkoako Campuseko Ignacio Barriola Eraikinean. Nahiz eta standa-k Zientzia astearen protagonista nabarmenenak izan, beste hainbat jarduera ere antolatu ziren honen baitan.

2010eko azaroa

• 07


08 • 2010eko azaroa

Publizitatea

Elorrieta-Erreka Mari Elorrieta-Erreka Mari. Hezkuntza publikoa, gertukoa, kalitatezkoa

Elorrieta-Erreka Mari: Mende erdia profesionalki trebatzen Erabaki baino lehen, kontutan har gaitzazu lorrieta-Erreka Mari Goi Lanbide Heziketa Institutua (GLHI) Lanbide Heziketako zentro publikoa da eta bertan, enpresa beharretara moldatutako hainbat trebakuntza ziklo ikasteko aukera dago. Ondorioz, lan merkaturatzeko aukerak biderkatu egiten dira. Zentroa duela mende erdia martxan jarri zen San Ignacio de Loyola izenarekin. Garai horietan, Lanbide Heziketak ez zuen gaur egun duen kualifikazio maila. Berrogeitahamar urte beranduago, Bilboko San Ignacio auzoan kokaturik dagoen zentroak Goi eta Erdi Mailako graduak eskaintzen ditu, lan munduan hasi nahi duten gazteei ezezik, berzikalje profesionala bilatzen duten edota hainbat urtetako esperientzia bermatuko duen titulazio bat nahi duten langileei ere.

E

Lagun zaitzakegu Elorrieta-Erreka Marin eskaintzen ditugun 19 trebakuntza zikloen artean zure lanbidea aukeratzen. Zure ezaugarri eta interesetara hoberen moldatzen den trebakuntza aukeratzen. Gurekin lankidetzan aritzen diren 500 enpresetako batean praktikak burutzen. Zure ikasketak amaitzean lana bilatzen edota zure enpresa propioa sortzen. Laneanari zaren bitarteean trebatzen jarraitzen. Urtero, trabakuntza jarraieko eta okupazionaleko 40 ikastaro baino gehiago eskaintzen ditugu. Izena emateko epea uzatilan irekitzen bada ere, momentu egokia da datorren urtean

Elorrieta-Erreka Marin ikasketak burutu nahi dituztenek argibideak eskatzeko eta zalantzak argitzeko. Bilbotar institutu hau zentro publiko bat da, Euskadin den handienetako bat. San Ignacio auzoan kokaturik dago, Elorrietako bihurgunean, eta hortik bere izena datorkio. Deuston ere egoitza bat dugu, San Pedro Plazan den Hizkuntza Eskolako eraikinean bi solairu ditugularik. Guztira, gurekin Lanbide Heziketa osatzen duten familia desberdinetako 19 trebakuntza ziklo ikas daitezke. Arratsaldeetan, gainera, jada lanean diren langileentzat, besteak beste, informatika, elektrizitate, ekoizpen mekaniko edota soldadura eta galdaragintza berziklaje ikastaroak burutzen dira. Era berean, 'eskaintza partziala' delakoaren bidez, lanean diren langileen erritmora moldatutako trebakuntza zikloekin Lanbide Heziketako titulazio ofizialak lortzea ere posible da. Elorrieta-Erreka Mari GLHI-ko irakasleria kualifikatua da eta bertan erabiltzen den materiala gaur egun enpresek eskatzen dituzten teknologietan ikasleak trebatzeko eguneratuta dago. Helburu honekin, zentroak esfortzu etengabea egiten du etengabe eguneratzen diren teknologietara bere giza baliabide zein baliabide materialak moldatzeko. Gure Institutua, azken urteetan, Eusko Jaurlaritzak eta enpresek hezkuntza mota honetan sustatu duten aldaketetara modu eraginkorrean moldatu izateagatik Euskadin etorkizun handien duen zentroen artean kokatu da. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzak

Oferta de ciclos formativos (medios y superiores) • Ciclos industriales: Electricidad, Mecánica y Soldadura, Mantenimiento, Informática, Química y Proyectos Urbanísticos • Ciclos relacionados con el sector servicios: Administración,Turismo, Comercio, Hostelería y Marketing eta enpresek Lanbide Heziketaren alde egin duten apostuaren ondorioz sortutako hezkuntza eskaintzatik eratorritako modernizazio aukerak profitatzeko gai izan da Elorrieta Erreka-Mari. “Aukera horiek guztiak ez galtzeko eta ematen ari ziren aldaketetara moldatzeko politika jarraitu dugu. Aurkezten ziren erronkak onartzen arriskatu dugu, baina, azkenean, ikasleriarentzat eskaintza erakargarria izatea lortu dugu”. Institutuaren jarduera ez da, soilik, kalitate handiko trebakuntza eskaintza irakastera mugatzen. Horrela, gure ikasleen lan munduratze prozesuan ere laguntzen dugu. Zentroko arduradunek garbi dute ikasleentzat etaparik zailena lana bilatzearena dela eta, horregatik, esfortzu handiak egiten dira hau errazteko. Ikasleek, bataz beste, bi mila ordu ematen dituzte Institutuan, eta denbora honetan guztian, ezagupen ugari barneratzen

dituzte, baina horiek guztiak errealitatean egiaztatu behar dira. Horregatik, bere lehen pausu profesionalak ematen laguntzen zaie. Elorrieta-Erreka Marin urtero zerbait berri barneratzen saiatzen gara. Aurten, eskaintzen diren zenbait ziklo hezkuntza lege berrira moldatu dira. Era berean, gizarteak dituen eskaerei erantzuten saiatzen gara et, horrela, Batxilergoa euskaraz ikasi duen ikasleriari irtenbideak eskaini nahi dizkiegu. “Krisi garai hauetan, kalitatezko trebakuntza gure ikasleak lan munduan arrakastaz barneratzeko berme bakarra da”. Elorrieta Erreka-Mari eskaintzen dituen aukeren inguruko informazioa lortzeko sar zaitez www.elorrieta-errekamari.com webgunean edota etor zaitez zuzenean gure egoitzara. Gehiago izaten dira ziklo baten inguruan argibideak eskatzen dituztenak ondoren matrikultatzen direnak baino.


Hezkuntza eta trebakuntza

2010eko azaroa

• 09

Albiste laburrak Gorka Martínek, Somorrostroko ikasleak, Autonervión logo diseinu irabazi du Pasa den urriaren 20an Autonervión S.A enpresak antolatutako logo lehiaketaren sari banaketa ospatu zen. Lehiaketa uztailan burutu zen eta honek, aipatu enpresaren web orrialde berriaren logoa hautatzea zuen helburu. Guztira, 40 proiektu inguru aurkeztu ziren, eta hauetatik guztietatik, Aplikazio Informatikoen Garapeneko Goi Graduko bigarren mailan den Gorka Martinezen lana hautatua izan zen. Horri esker, Gorka Martínek 500 euroko dirusaria irabazi du. Sari banaketa ekitaldian, besteak beste, honako hauek izan ziren: Jon Lekue, Autonervión S.A-ko Zuzendaria, Ainara Martín, Marketing eta Sistema Arduraduna eta Manuel Seco, Somorostroko Trebakuntza Zentroko Zuzendaria izan ziren.

Lanbide Heziketarako gune berria Estatu mailan beharrezkoa zen Lanbide Heziketarako plataforma, eta behar hau errealitate bihurtu zen urte hasieran. Plataforma honek Lanbide Heziketako (LH) web gune bat da non honen inguruko informazioa agertzen den eta era berean, nahi duenak urrutiko hezkuntza ereduan ikas dezakeen. Beraz, gune berriak funtzio desberdinak ditu. Horietatik aipagarri da etorkizunean ikasle izan daitezkeentzako orientatzaile gisa erabili daitekeela. Horrela, zein den Autonomia Erkidegoko modulu eskaintza, zein baldintza eskatzen diren ikasketa hauentzako, zein ikasketa urrutiko hezkuntza ereduan egin daitezkeen edota zein balio duten urrutiko tituluek jakinarazten du. Halaber, plataformak LH titulurik ez dutenei bere lanbidea eta bizitza pertsonala trebakuntza jarduerekin uztartzea ahalbidetzen du. Plataformak material interaktiboa barneratzen du. EAEan, Isabel Celaák Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntzako Sailburuak emititutako 2010aren urriaren 11ko aginduak Lanbide Heziketako urrutiko Hezkuntza arautzen du. Informazio gehiago nahi izatekotan www.educacion.es/fponline web gunea ikus daiteke.

Ekintzailetza tailerra Nazareten

Lan Ekintza-Bilbaok “eXplot esperientzia” aurkeztuko du, “ekiten ikasi” hezkuntza programaren bertsio berri bat Lan Ekintzak “Ekiten Ikasi” programaren bertsio berritzat har daitekeen “eXplot esperientzia” aurkeztu berri du. Hau programaren XI. edizioa da eta bere helburu nagusia Bilboko ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzea da. Edizio honetan, ikasleen ahalmen sortzailea bultzatzea eta ikastetxeetan ekintzailetzari buruzko eztabaida sustatzea izango dira xedeak. Programaren etapa berria ikastetxeei eta irakasleei egindako aurkezpenarekin eta ekintzailetzari buruzko eztabaidarekin hasi da. Ondoren, ikastetxe parte-hartzaileak bisitatuko dira bakoitzaren giro sortzailea neurtzeko, jarduera berriak martxan jartzeko eta topaketa-uneak eta sorkuntza bultzatzekoak ahalbidetzeko ikasturtean zehar. “Ekiten Ikasi” programa martxan jarri zenetik, 154 ikastetxe eta bost mila ikasle baino gehiagok hartu dute parte, 400 jarduera baino gehiago egin dira eta ia 600 negozioideia aurkeztu dira .

Bloga, tresna nagusia Hauek izango dira “eXplot esperientzia” programaren tresna gar-

rantzitsuenak eta berritzaileenak: eguneroko indibiduala parte-hartzaileen hausnarketak, erreferentziak, motibazioak eta ideiak jasoko dituena, eta topaketa-blog bat ezagutzak eta bizipenak partekatzeko eta jarduera berrietarako deialdiak egiteko balioko duena. Negozio Ideien Lehiaketaren deialdia aurreko edizioetan bezala burutuko da. "eXplot esperientzia" programa Bilboko udalerriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetako irakasleei nahiz ikasleei zuzendua dago. Eskolan ekintzailetzaren balioak zabaltzea da programaren helburua; horretarako ekimena, sormena, taldelana edota autonomia bezalako kontzeptuak baliatuz, pertsona ekintzaileen ezaugarriak baitira horiek guztiak. “eXplot esperientzia” programa Lan Ekintza-Bilbaok antolatu du eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) % 65 finantzatzen du. “eXplot” programa Europar Batasuneko Interreg Eremua Atlantikoa programaren barruan garatzen ari den “Rethinking Entrepreneurship” europar proiektuaren barruko ekintzetako bat da.

XVI. Kalitate Bikaintasunaren Europar Astea izan da Euskadin azaroaren 8tik 19ra Europa osoan zehar kalitatearen hedapen eta sustapen ekitaldiak batzen dituen topagunea izanik. Aurtengo lema 'Kalitatearekin hasiz, Berrikuntzarekin jarraituz, Bikaintasuna lortuko dugu' eta horren ildoari lotuta, erakunde desberdinek berrikuntzaren gaineko makina bat jarduera antolatu dituzte. Esaterako, Nazaret Zentroak ekinez ongi pasatzeko tailerra antolatu zuen. Hain zuzen, ekintza hau azaroaren 18an, arratsaldeko zazpietan izan zen non partaideek era aktiboan lan taldeetan antolatu ziren eta 'erakundeen negozio ereduen azterketa' planteatutako metodologia ikertu zuten formula berrien bitartez etorkizunerako proiektu arrakastatsuak bultzatzen lagungarri izan daitezkeenak. Estrategian espezializatutako aholkularia den Iñigo Irizar Arcelusek kudeatu du tailerra.

'Gazte Role Model' Sariaren III. edizioa Bilboko Begoñazpi Ikastolak 'Gazte Role Model' Sarien III. Edizioa burutu du aurten. Sari hauen xedea, ahalegina, hobetzeko grina, ondo egindako lana, sormena, zintzotasuna eta elkartasuna saritzea da. Aurreko urteetan bi dira banatu diren sariak; lehena, lanari dagokion saria eta bigarrena, berriz, elkartasunari dagokiona. Aurtengo Lan Saria, orain arte erakutsi duen profesionaltasun, erantzukizun eta hobetzeko grinagatik, Prado Museoko Zuzendaria den Miguel Zugazak jaso du. Zugaza Bilboko Arte Ederretako Museoko eta Madrilgo Reina Sofía Museoko zuzendari ere izan da. Elkartasun Saria, berriz, bizitzatik heriotzerako bidea arinduz, gaixoari eta bere familiari eskaintzen dion oinarrizko arretagatik, Santurtziko San Juan de Diós Ospitaleko zaintza aringarrietako buru den Jacinto Bátizek jaso du. Saridunek Nestor Basterretxea eskultoreak eginiko ikur berezia jasoko dute.


10 • 2010eko azaroa

Hezkuntza eta trebakuntza

Eraginkorra da kurtsoa errepikatzea?

Ikasturtean zehar emaitza onak atera ez dituzten ikasleek kurtsoa errepikatu baher izaten dute. Hainbat hezitzaile eta ikasleen ustez, hau ez da neurri eraginkorra baldin eta ikasle bakoitzari egokitutako plangintza batekin osatzen ez bada.

I

kasturtean zehar emaitza onak atera ez dituzten ikasleek kurtsoa errepikatu baher izaten dute. Hainbat hezitzaile eta ikasleen ustez, hau ez da neurri eraginkorra baldin eta ikasle bakoitzari egokitutako plangintza batekin osatzen ez bada. Hezkuntza sistema gehienetan emaitza onak ateratzen ez dituzten ikasleek kurtsoa errepikatu behar duten arren, hainbat irakasle eta adituen ustez, hau ez da oso neurri eraginkorra. Kurtsoa errepikatzea eraginkorra izan dadin, ikasle errepikatzaileak kurtsoa gainditzea ekidin dioten zailtasunei aurre egiteko errefortzu neurri bereziak jaso beharko lituzke. Estatu mailan jasotako datuen arabera, 2007-08 ikasturterarte, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) amaitu baino lehen ikasturteren bat errepikatu behar izan duen ikasle kopurua %42,2koa da. Datua, berez, nahikoa kezkagarria bada, are gehiago, ehuneko honen joera goruntz doala jakinda. Zorionez, Euskal Autonomia Erkidegoan datuak ez dira hain negatiboak. Izan ere, EAEa da, ildo honetan, estatu mailan emaitza onenak lortzen dituen erkidegoa (soilik ikasleen %9a errepikatu du kurtsoren bat). Datuei gainbegirada bat emanez, batez ere DBHko lehen eta hirugarren mailan ematen dira kurtso errepikapen gehien, batez ere mutilen artean, eta ikasgune publikoetan pribatuetan baino.

Eztabaidarako neurria Arestian aipatu den bezala, ohikoa den neurria izan arren, gero eta gehiago dira hezkuntza munduan lan egiten duten profesionalen artean neurri honen eraginkortasuna zalantzan jartzen dituztenak. Estatu zein erkidego mailan, kurtso errepikapena ikasturte edota ziklo baten kurrikulu eskaerak gainditzen ez dituzten ikasleentzat derrigorrezkoa bada ere, aztertutako hainbat datuen arabera neurri honekin lortutako emaitzak ez dira positiboak. Horrela, PISA bezalako nazioarteko ebaluaketen arabera, errepikatzaileen emaitza akademikoak hurrengo mailara pasatzeko mailatik behera aurkitzen dira. Gainera, ikasle errepikatzaileek bere buruarekiko konfidantza galtzen dute eta ikaskuntza prozesuarekiko jarrera negatiboagoa omen dute. Irakasleen aldetik ere, ikasle hauek gutxietsitzeko joera ere omen dago. Dena den, errepikatzeak, printzipioz, abantailak ere izan ditzake. Horrela, errepikatzearen mehatxua hor egonik, bere

klaseko lagunak ez galtzeko asko dira saiakera berezia egiten duten ikasleak. Ikastaroa errepikatzean ikasleek beharrezkoak diren trebetasunak bereganatzeko aukera du; kurtsoa automatikoki gaindituko balu datorren kurtsoan arazoa handiagoa izango litzateke: klaseko erritmoa jarraitzeko arazo handiagoak... Errepikatzaileen artean, gainera, asko omen dira gustora daudenak: aurreko urtean bereganatu zituzten hainbat ezagupen bereganatzeko aukera dute, lagun berriak egiten dituzte eta irakasleen aldetik ere laguntza handiagoa somatzen dute.

Errepikatzeko arrazoiak Zer dela eta ikasle batek kurtsoa errepikatu behar du? Zergatik ikasleak ez dira gai betebehar guztiak gaintzeko? ISEI-IVEIk (Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea) iaz kaleratutako txosten baten arabera, ikasleek errua ikasle errepikatzailearena dela diote. Zentzu honetan, ikasleek horrela ikusten dute errepikatzailea: esfortzurik egin ez duen ikaslea, motibazio eta interes gutxikoa, eta maila txikiago batean, aurreko ikasturteetako ezagupenen falta. Irakasle gehienek bat egiten dute ikasleek azaldutako arrazoiekin, eta, gainera, familiaren laguntza

falta ere nabarmentzen dute. Aipatu txostenaren egileen ustez, bestelako errefortzu neurririk gabe errepikatzeak ez du inolako zentzurik “porrot egin duen ikaslea gainditu ezin izan duen testuinguru akademiko berean kokatzen duelako berriz ere�. Gainera, eduki akademikoen zailtasunei harreman pertsonal berriak eraikitzearen zailtasuna ere gehitu behar zaie. Errepikatzeak errefortzu neurriak behar dituen bezala, ikasleen promozio automatikoak ere antzeko neurri osagarriak beharko lituzke. ISEI-IVEIk egindako txostenean parte hartu duten irakasleek, besteak beste, honako hauek aipatzen dituzte: beharrezkoak diren ikasgaietan errefortzu indibidualizatua, kurrikulu dibertsifikaziorako taldeen sorrera, jarraipen plan pertsonalizatuak eta ikasturte hasieran ikasleek dituzten beharren inguruko ebaluazioa.

Kurtsoa errepikatzearen inguruko araudia Egun indarrean den Hezkuntza Lege Organikoan, araudi desberdinek hezkuntza ziklo desberdinetan ikasleek kurtsoa gainditzeko bereganatu behar dituzten minimoak zehazten dituzte. Horrela, Lehen Hezkuntzan, irakasleriak ikasleak

promozionatzeko erabakia hartzen du ziklo bakoitzaren amaieran (LH2, 4 eta 6), beti ere tutorearen informazio eta iritzian oinarrituta. Ikasleak oinarrizko eskuduntzak eta gutxieneko heldutasuna lortu ezean urtebete gehiago eman dezake ziklo berean, baina lehen hezkuntzan neurri hau soilik behin har daiteke. Bigarren Hezkuntzako ikasleek, berriz, bitan errepika dezakete etapa honen zehar eta behin bakarrik kurtso bera, DBHko laugarren mailan izan ezik. Kurtso hau hirugarren aldiz errepika daiteke baldin eta aurreko mailetan errepikapenik eman ez bada. Etapa honetan, hiru gutxiegi edo gehiago dituzten ikasleek ezin dute kurtsoa gainditu, baina zenbait kasu berezietan, irakasleriak kurtsoa gainditutzat eman dezakete ondorengo ikasturteetan arazoa desagertuko dela uste badute. Lehen Hezkuntzan bezala, errepikatzen duten ikasleek pertsonalizatutako plan bat jarraitu beharko lukete ikusitako gabeziak gainditu ahal izateko. Batxilergoan, lehen kurtsoan, hiru gutxiegi edo gehiago dituzten ikasleek errepikatu beharko dute. Zenbait Erkidegoetan, batxilergoko lehen ikasturte hau errepikatzen duten ikasleek ez dituzte gainditutako ikasgaiak berriz gainditu behar.


Hezkuntza eta trebakuntza

2010eko azaroa

• 11

Prestik, topaketa orientatzailea Ikasleei eta gazteei zuzendutako topaketaren bigarren edizio honetan lan merkatua eta enpresak sortzean indarra ezarriko da, stand, solasaldi, mahai inguru eta tailerren bidez, besteak beste

L

anpostu bat aurkitzea ikasketak amaitu ondoren ez da beti lan erraza izaten. Hori dela eta, orientazio gisa aritu daitezkeen topaketak ere sortzen hasi dira, Prestik kasu. Prestik azoka, bere bigarren edizioa antolatu du azaroaren 22 eta 23rako Bilboko Euskalduna Jauregian gazteek lan mundura barneratzeko lagungarri izan daitekena. Prestik, ikasle, enpresa, hezkuntza zentruakk erakunde eta profesionalen arteko topagunea izan nahi da, eta era berean, gazte eta Lanbide Heziketako, Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleei ekintzailetza sustatzea edota bere enpresa eratzea lan munduan aukera bat izan daitekeela transmititzeko gunea da. Gauzak horrela, Bizkaiako Foru Aldundiak, BBK Gazte Lanbidean laguntzarekin, lehenengo esperientzia bat izan ondoren, bigarren edizioa antolatu du betiere orientazioa puntu nagusia izanik. Elkargunera 5.000 ikasle baino gehiago igaroko direla aurreikusten da eta ikasle guztiei arreta emateko hitzaldiak, mahainguruak, aurkezpenak eta tailerrak egongo dira, besteak beste. Uneoro jarduera hauek partekatuko dira bi gela desberdinetan. Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko diputatua den IĂąaki Hidalgoren esanetan, topaketa hau Foru Aldundiak enplegua sustatzeko, eta batik bat gazteei sustatzeko, beste hainbat ekimenen artean barneraturik dago. Aipatu-

tako beste ekintzak dira adibidez behintzat Bizkaiako 1.000 gazteei praktika kontratoak ezartzea lan munduan esperientzia izan dezaten, edota esanguratsuak diren nazioarteko zentruetan bikaintasuna trebakuntza 100 espediente akademiko hoberenei eskaintzea.

Stand-etan kurrikulumak utzi eta enplegua aurkitzeko orientazioa eska daiteke

Enpresa sortzea Bigarren edizioak, orientazioan garrantzia ezartzeaz gain, norberak negozio propioa eratzean ezarriko du. Hain zuzen, gazteei enpresa sortzearen etorkizunerako hautabidea gisa izan dezatela aurkeztea. "Gure ideia gazteei mitoak apurtzen erakustea da, ez baita egia gazteek ezin dutela bere negozioa sortu edota diru gutxirekin

ezinezkoa dela enpresaria izatea", gehitu du IĂąaki Hidalgok. Solasaldiak eta tailerrak topaketaren zati bat besterik ez da izango. Beste atala 'stand' desberdinek osatzen dute non Bizkaiako enpresa eta enpresarik, profesionalak eta abarrekoak esku hartuko duten. Halaber, 'stand' hauek kurrikulu-

mak uzteko, informazioa eskatzeko edota enplegua aurkitzeko orientazioa erdiesteko egongo dira ikasle eta gazteentzako zerbitzura. Hortaz, Prestik azoka batik bat gazteentzako zuzenduta dagoen ekimena da, hala nola, garapen profesionalean goruntz egiteko interesa dutenentzako, Lanbide Heziketan daudenentzako, Batxilergoan daudenentzako, unibertsitateko ikasleentzako, edota langabezian dauden gazteentzako. Era berean, enplegu eta orientazioaren munduan lan egiten dutenentzako zuzenduta dago. Lehenengo edizioan, 5.000 bat pertsonek azoka bisitatu zuten, tailerretan 1.070 ikaslek parte hartu zuten eta jardunaldi teknikoetan 450 profesionalek esku hartu zuten.


12 • 2010eko azaroa

Hezkuntza eta trebakuntza

zientzilari Zergatik kristalak argia pasatzen uzten du? E

lementu solido gehienetan, argiak beraiengan eragiten duenean, elementuaren molekulek argi izpiak 'xurgatu' egiten dute eta, ondorioz, elementu hori berotu egiten da. Argi hori, hein handi batean, isladatu egiten da, eta, horri esker, elementu solido hori ikusi ahal dugu; ez horrela, elementu horren zehar.

Kristalaren kasuan, bertako molekulek argi izpiaren fotoiak xurgatu egiten dituzte, baina bestelako solidoen kasuan ez bezala, hauek isladatu beharrean, norabide berean emititzen dituzte, eta ondorioz, argiak bere 'ibilbidea' jarraitzen du. Hori dela eta, kristalak gardentasunaren ezaugarria ere badu.

Altuera kontua A ndeetan den Cerro de Pasco herria da munduan altuera handienean den herria, itsas mailatik 4.360 metrotara hain zuzen ere. Beste aldean, Israelgo Ein Bokek kokalekua dago, Itsaso Hilaren kostaldean. Hau, altuera gutxienean den herria da, itsas mailatik 393,5 metro azpitik.

Koloreak G

izakiok zerua urdin kolorekoa ikusten dugu eta eguzkia, berriz, hori kolorekoa. Zergatik? Eguzkiaren argia txuri kolorekoa da. Argi honen izpiak atmosferara iristean, sakabanatu edo barreiatu egiten dira. Urdin argia da aire molekuletan errezen barreiatzen den argia eta ondorioz, zeruak kolore hori hartzen du. Eguzkiaren argi txurira argi urdina kenduta, argi horia geratzen da, eta hori dela eta, eguzkia hori kolorekoa ikusten dugu.

Magnus efektua E fektu honek bere aurkitzailearen izena du, hots Heinrich Gustav Magnus fisikari eta kimikari alemaniar ospetsuarena (1802-1870). Efektu hau funtsezkoa da, adibidez, edozein pilota mota erabiltzen den kiroletan, hala nola, futbola, errugbya, golfa, tenisa... Magnus efektuak eragina du aipatu kirol hauetan guztietan efektua duen jaurtiketetan, hots, baloiak edota pilotak hartzen duen kurba parabolikoa. Aipatu

efektuari esker, adibidez, haizea ez dagoen egun batean posible da korner jaurtiketa batetik zuzenean gola sartzea. Magnus efektua pilotak bere ardatzarekikoegiten duen birren ondorioa da eta errotazio ardatz eta mugimenduaren norabidearekiko indar perpendikular bat da. Golf bezalako kirol batean hau funtsezkoa da, eta horregatik, golf pilotek zenbait zulotxo dituzte bere azalean airean duen efektua eraldatzeko.


Publizitatea

2010eko azaroa

• 13


14 窶「 2010eko azaroa

Gazteria

Albiste laburrak Teknoskopioa lehiaketa abian Zientziaren astean, berriro ere Elhuyar Fundazioak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 2. zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako Teknoskopioa sariketa antolatu du. Lehiaketaren helburua da betiere gazteak ikerketan murgiltzea. Aurtengo edizioan berrikuntza bat dakar lehiaketak. Izan ere, orain arte ideia-lehiaketa zen eta oraingoan berriz, proiektu-lehiaketa izango da. Ildo honetan, gazteek gehienez hiru laguneko taldeetan lan egin dezakete eta ikerketa edo proiektu teknologiko bat antolatu behar dute. Hortaz, proiektu bat eratzerakoan prozesu osoan parte hartuko dute ikasleek: ideia sortu, prozedura deiseinatu, pausoz pauso nola gauzatu, eta ondorioak atera. Gazteak bi modalitateetan parte har dezakete, batetik ikerketa proiektuan, eta bestetik, proiektu teknologikoan. Lehenengoari dagokionez, aukeratutako arazoari konponbidea emateko ikerketa-lan bat garatu behar da eta proiektu teknologikoa modalitatean, aitzitik, arazo bati konponbidea emateko produktuteknologiko bat diseinatu behar da. Epaileek, zientzia eta teknologian adituak, orijinaltasuna, baliabideak erabiltzea eta zientziarekiko egokitasuna aintzat hartuko dute, besteak beste. Halaber gizarteari komunikatzeko gaitasuna neurtuko dute. Batxilergo eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko talde irabazleetako kideek Tecnalia korporazioan egonaldia egingo dute eta ordeagailu ultraeramangarri bana jasoko dute; Lanbide Heziketako goi-zikloko irabazleek ere egonaldia egingo dute Tecnalia korporazioan eta ordenagailu ultraeramangarri bana jasoko dute; eta DBHko irabazleek ordenagailu ultraeramangarri bana eta Elhuyarren produktu sorta bana jasoko dituzte. Izena eman ostean, taldeak urtarrilaren 14a baino lehen aurkeztu beharko du bere proiektua garatzeko arazoa. Izena ematearekin batera, automatikoki sortuko da parte-hartzailearen bloga. Eta lan-prozesuaren berri eman beharko dute blog horretan. Proiektuaren lehenengo fasea apirilaren 15 baino lehen aurkeztu behar da. A r g i b i d e a k http://teknoskopioa.elhuyar.org web aurki daitezke.

Giza sareak, protagonistak nerabeen artean

T

uenti eta Facebook giza sare erabilienak dira gazteen artean eta era berean, denbora gehien kentzen diotenak. Danba izeneko enpresak nerabeen ordenagailu ohiturak aztertzen ditu gurasoek horrela eskatuz gero. Bere seme-alabak ordenagailuan aritzen direnean zein guneetaran sartzen diren jakin nahi duten gurasoek enpresa honetara jo dezakete eta Danbak gazteak zein webak erabiltzen dituzten ikertzen dute. Guztira estatu espainolarreko 2.000 ordenagailu monitorizatu ditu Danbak 2009eta 2010 urteetan zehar eta hauen datuen arabera, 8 eta 16 urte bitarteko nerabeek egunean 2009n ordu bat eta sei minutu sarean igarotzen zituzten eta 2010ean ordu bat eta 55 minutu. Halaber, datuek diote 2010 urtean gazteak ordu bat eta erdi giza sareetan murgildurik daude, hain zuzen bere aisia denboraren %70. Testuinguru horretan, gehien erabiltzen duten sare soziala Tuenti da. Facebook jarraitzen dio eta gehien erabiltzen dituzten beste web guneak Google, You tube eta Yahoo eta Gmail posta elektronikoak dira. Minijokoak gunea ereerabilgarrienetakoa da eta era berean, Marca egunkari digitala eta Cartoon Network eta Megavideo marrazki bizidunetako kateak. Horrela, gazteek interneten daudenean, denboraren %70 giza saree-

tan agortzen dute,%9 bilatzaileetan eta%13 bideotan. Azpimarragarria da gazte hauek ez dituztela bere ikasketen osagarri gisa internet erabiltzen, izan ere, wikipedia eta hezkuntza guneak ez daude erabilgarri gaztetxoen buruetan. Datu hauek Europar Batzarrak aurkeztutako txosten batekin harremana dute. Azterketa honetako ondorio larri bat da gazteek jende ezezaguna ezagutzen dutela sarearen bidez eta ostean nerabeen %8k topaketa bat izaten dutela pertsona horrekin.

Erantzunkizunezkoak Hala eta guztiz ere, Danba enpresakoek nerabeak erantzukizun nahikoarekin aritzen direla interneten argi dute. Enpresako arduradunek, gazteek gune susmagarrietan sartzen direnean gurasoei mezuak bidaltzen dizkiete edo ohartarazten diete haien semealaben jokaerez. Enpresako arduradun hauek baieztatzen dute mezu gutxi bidaltzen dituztela eta bidaltzen dituztenean, seme-alaba hori gehiegi tuentin edo facebooken sartzen direla jakinarazteko izaten dela batik-bat. Bortxakeria, sektak, anorexia eta bulimia dira enpresa honetara jo duten gurasoek agertzen dituzten beldurrak, eta batez ere, alabak dituzten gurasoek anorexia eta bulimiarengatik eskatzen dituzte Danbaren zerbitzuak.

Dekoratu errealarik gabeko lehenengo filma Euskadin Dubulitoon gipuzkoar enpresak ekoiztutako 'Mystikal' filmea kroma sisteman egin da eta euskaraz grabatu izan da. Estatuan lehenengo aldiz dekoratu erreala erabili duen filmaren abiapuntua. Kroma sistemaren bidez eratu da, Avatar, 300 edo Sin City filmeak bezala. Donostiako XVII. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema astean, urriaren 30ean aurkeztu zen, azaroaren 6ean Sevillako Zinemaldian eta abenduaren 3an, zinema aretoetan egongo da ikusgai. Dekoratu birtualak dituen filma honek, Avatar eta 300 filmak erabilitako teknologia bera izan du, aurrekontu baxuagorekin. Benetako aktoreak eta pertsonaia birtualak nahasten dira efektu bereziekin. Familia publiko batentzat zuzenduta dago, Erdi Aroko testuinguru batean. Eldyn-en abenturak kontatzen dira, mago ikastun inuxente eta baldarra, arazo batean murgildurik dagoena berak egindako akats batengatik, eta horri erantzuna eman beharko dio. Jatorrizko bertsioa euskara da baina estatuan ere ikusgarri egongo da eta baita nazioartean ere. Izan ere Turkia, Errusia edo Alemaniarekin akordioak sinatu dira banaketa hau ahalbidetzeko. テ]gel Alonsok zuzendutako lana da eta Iban Garatek protagonistaren papera betetzen du, hau da, Eldyren pertsonaia


Gazteria

2010eko azaroa

• 15

Neskek gutxiago erabiltzen dute kondoia lehen harremanetan Sexu transmisiozko gaixotasunak hartzeko bataz besteko adina jaitsi da

A

rizonako Unibertsitateko Nicole Weller-ek zuzendutko ikerketa baten arabera, neskek, bataz beste, gutxiagotan erabiltzen dute kondoia bere lehen sexu-harremanetan. Ikerketa beraren arabera mutilek harreman gehiago izaten jarraitzen duten arren, neskak dira, lehen sexu-harreman horietan, gutxien babesten direnak. Ikertzaileak harrituta azaldu dira ikerketan lortutako emaitzekin. Horrela, gaur egun gazteak beranduago hasten omen dira harreman sexualak mantentzen, baina hala ere, sexu transmisiozko gaixotasunak hartzen dituztenen bataz besteko adina jaitsi da, hots, jendea gero eta gazteago kutsatzen da. Weller-ek adierazi duenez, “15 eta 19 urte bitarteko gazteen artean sexu transmisiozko gaixotasunen gorakada bat nabaritu dugu. Ikerketaren arabera gero eta beranduago hasten direnez harreman sexualak mantentzen, harreman hauek babesik gabe izaten direla ondoriozta daiteke”. “Gaztea zarenean eta harreman sexualak mantentzen hasten zarenean

ez duzu pentsatzen ekintza horrek izan ditzakeen ondorioetan. Helburu bakarra ahalik eta hoberen egitea da. Horregatik, funtsezkoa da ahalik eta hezkuntza sexual egokiena izatea” adierazi du Weller-ek. Izan ere, aipatu ikerketaren xede nagusia informazioak eta hezkuntza sexualak nerabeengan duten eragina neurtzea izan da. Horrela, ikerketaren arabera, zenbat eta hezkuntza sexual egokia jaso duten nerabeek gehiago babesten dira harremanak izaterakoan.

Estatuan Aipatu ikerketa EEBBetako gazteriari badagokio ere, emaitzak estatuan diren emaitzen antzekoak dira. Horrela, gai honen inguruan egin diren inkesta desberdinen arabera, sexu harremanak hasteko bataz besteko adina, beti ere estatu mailan, hamasei urtekoa da. 15 eta 19 urte bitarteko gazteen %66a sexualki aktibotzat jotzen du bere burua, eta 20 eta 24 urte bitartekoen artean, berriz, kopuru hau %93ra hazten da. Antisorgailuen artean, gehien

PRUEBAS DE ACCESO A FORMACIÓN PROFESIONAL En Edison, desde 1997, estamos especializados en la preparación de este examen (Grado Medio y Grado Superior). Te Ofrecemos: • Atención personalizada • Flexibilidad de Horarios • Gran eficacia: 90% de aprobados • Profesorado especializado y con gran experiencia. Clases de apoyo • Primaria · ESO · Bachillerato • Ciclos Formativos · Selectividad • Alumnos CEBAD - IBD Pruebas de acceso • Universidad + 25 años y Ciclos Formativos

Infórmate en nuestros centros BILBAO. Gordóniz, 6-Ext. Dpto. 2. (O O O Indautxu). Tfno.: 94 444 00 47 GETXO. Torrene, 9-Bis, Oficinas Dpto. 5. (O O O Algorta). Tfno.: 94 491 46 41 BARAKALDO. Elcano, 11 - 2º (O O O Barakaldo). Tfno.: 94 478 12 72

erabiltzen dena kondoia edo preserbatiboa da, baina gazte askok hau harreman guztietan ez dutela erabiltzen onartzen dute.

“Journal of Sexual Medicine” izeneko aldizkarian argitaratutakoaren arabera, nerabeen artean gehien praktikatzen den sexu jarduera masturbazioa da.

PUBLIZITATEA

Las pruebas de acceso: otra manera de llegar a la Formación Profesional El Gobierno Vasco convoca en junio las pruebas de acceso como otra vía para acceder a la Formación Profesional Vías de acceso a la FP En 1997 se establecen estas pruebas de acceso a los grados Medio y Superior de Formación Profesional. Tras varias adaptaciones en estos últimos años, en la actualidad se configuran como una vía rápida y práctica de acceso para aquellos alumn@s que no tienen el graduado en ESO para acceder a Grado Medio o Bachillerato para Grado Superior; el único requisito para presentarse es la edad, 17 y 19 años respectivamente. Estructura de las pruebas Los exámenes evalúan los conocimientos mínimos establecidos para poder cursar dichos ciclos. Así para Grado Superior hay dos asignaturas obligatorias (Matemáticas y Lenguaje) y dos optativas, excepto alumn@s con convalidaciones. Y para Grado Medio se establecen tres áreas: Socio-lingüística, Matemática y Cientifico-técnica. Cursos de preparación En el Grupo Edison, con centros abiertos en Bilbao, Barakaldo y Getxo, se imparten cursos específicos de preparación para superar estos exámenes. Partiendo del nivel de conocimiento inicial de los alumn@s en las asignaturas a preparar, se establece una preparación individualizada para cada alumn@ adaptada a sus diferentes circunstancias: fecha de inicio, nivel de partida, horarios disponibles,…

Contando con la ayuda y atención de profesores especialistas en las diferentes asignaturas, el alumn@ obtiene el máximo rendimiento de su esfuerzo, así lo avala el porcentaje de aprobados de los alumn@s preparados el año pasado, que se sitúa en el 90%, cuando este nivel se reduce al 40% en la convocatoria general. GRUPO EDISON: APOYO INTEGRAL AL ESTUDIANTE Desde 1981 el Grupo Edison ayuda a los estudiantes a mejorar su rendimiento y a alcanzar sus objetivos. Sus profesores están especializados en el asesoramiento personal del alumno. El objetivo fundamental es descubrir la metodología y la planificación que ha de utilizar en su estudio, para adquirir por fin hábitos de trabajo, mejorar sus actitudes, recuperar la falta de base y poder lograr buenos resultados académicos de forma progresiva. Sus cursos de apoyo y técnicas de estudio van dirigidos a alumnos de Primaria, ESO y Bachillerato, trabajando todas las asignaturas, tanto en euskara como en castellano, de manera individualizada. Para aquellos alumnos que tienen que preparar el examen de acceso a los Grados Medio y Superior de Formación Profesional o para entrar a la universidad a través del examen de mayores de 25, el grupo EDISON les ofrece una preparación eficaz y personalizada, adaptada a sus circunstancias. Llamando al teléfono 944440047 pueden obtener una información más detallada.


16 • 2010eko azaroa

Gazteria

Nerabeentzako telefono zenbaki doakoa Adingabeek arazo bat izanez gero 116111 zenbakira dei egin dezakete eta heldu batek aholkuak eta informazioa emango die arazo horri erantzuna ematekotan Larrialdietarako telefonoa, jazarpenak jaso dituzten emakumeentzako telefonoa, itxaropen telefonoa‌ Eta oraingoan ere haur eta nerabeentzako laguntzarako telefono zenbakia dago erabilgarri Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak atera berri duena 'zeuk esan' lemapean. 1 1 6 1 1 1 t e l e fo n o a re n b i d e z , adingabeek arazo bat izanez gero, a h o l ku a k , i n fo r m a z i o a eta o r i entabidea jasoko dute deia hau ordaindu barik. Horrela, arrisku egoeran daudenek, tratu txarrak jaso dituztenek edota bere eskubideak urraturik ikusi dutenek dei egin dezakete. Era berean, beste gaztetxoak e g o e ra h a u e k j a s at e n i ku s t e n dutenek dei dezakete. Erreminta honen bidez, nerabeek adituen aholkuak jasoko dituzte eta jakitunek adingabeei elkarrizketa antzeko bat egingo diete arazoa entzun ondoren zer egin behar den zehaztu ahal izateko. Egunero zenbaki honetara deitu daiteke goizeko

9etatik gaueko 9etara astelehenetik ostiralera lan egunetan eta goizeko 1 2 etat i k a r rats a l d e ko 8 eta ra jaiegunetan. Barakaldon izango da zerbitzu honen egoitza nagusia.

Kanpaina Sailburutzatik ere aipatu dute telefonoa ezagutzera eman behar dela eta horretarako kanpaina bat martxan jarri dute. Euskadiko 1.106 eskola pribatu eta publikok parte hartuko dute kanpainaren garapenean eta honen helburua batetik, adingabeei arriskuen gainean informatzea izang o d a eta b e s t et i k , h e l d u e i konzientziatzea hauek laguntza beharrez gero esku hartzeko. Kanpainan zentruetako zuzendariek eta ikasleen guraso elkarteek parte hartuko dute honen edukinak banatuz. 9 urte azpiko ikasleei gurasoei emateko eskutitz bat banatuko zaie eta era berean eranskailu bat emango zaie. 10 urte baino gehiago di-

tuzten gazteei mugikor itxurako liburuxka informatiboa banatuko zaie eta baita eranskailuak ere. Halaber, eskoletan, liburutegietan, ospitaletan eta unibertsitateetan zehar kartelak ezarriko dira eta Tuenti eta Facebook giza sareetan ere ikusgarri egongo da kanpaina.

Web gunea Telefono batera deitzeraz gain,

adingabeak ere www.euskadi.net/ zeukesan web orrian sar daitezke informazio gehiago jasotzeko. Gune honetan gazteek bere iritziak eta esperientziak elkarbanatu ditzakete eta edukin desberdinak ikus ditzakete. Telefono hau Europar Batasunaren ekimena izan da eta ezarri den zenbakia. Hala ere, estatuan, soilik Gaztela-Mantxak eta Euskadik ezarri dute zerbitzua abian.


Gazteria

2010eko azaroa

• 17

Dieta bereziak elikagai arazoak dituztenentzat Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritzak eta Osakidetzak elikagaien inguruko desorekak dituzten gaixoentzako dietoterapikoak (irabiaki bereziak) emateko akordiora heldu dira. Akordiora iritsi dira orain dela urte bat ACABE elkarteak (Anorexia eta Bulimiaren aurkako Euskadiko Elkartea) elikagaiekin arazoak dituztenentzako dieta bereziak errazteko eskatu ostean. Paloma Acevedo Farmazia Zuzendaritzako zuzendariak dio ACABEren eskakizunari erantzuna ematen saiatu direla anorexia eta bulimia bezalako gaixotasunak ez daudelako araudian jasorik. Hortaz, abendutik aurrera, ospitaleko psikiatrek irabiaki hauek errezatuko dizkiete jakiekin arazoak dituzten gaixoei eta gaixoen familiakoek hilean 600 euro aurreztuko dituzte. Izan ere, gaixo hauek bi irabiaki bereziak hartu behar dituzte egunean. Osakidetzako Osasun-Mentaleko Zerbitzuen zuzendariaren azalpenetan,

orain arte ez zen errezetarik egiten anorexia eta bulimia gaixotasun fisikotzat jotzen baitziren eta ez gaixotasun psikikotzat. Aurreikusi da abenduan 45 gaixok jasoko dutela dieta berezi hori. 15 paziente Basurton daude, 8 Galdakaon, 5 Gurutzetan, 5 Donostia Ospitalean, eta 2 Santiago Ospitalean. Ildo honetan, hainbat baldintza bete behar dira tratamendua jaso ahal izateko. Lehenik eta behin, gaixoak 18ko gorputz masa baino txikiagoa izan behr du. Era berean, elikagaien inguruko desoreka edo arazo diagnosia izan behar du, eta azkenik, psikiatra batek gaixoaren larritasuna norainokoa den aztertu eta zehaztu beharko du gaixoari tratamendua aplilkatu behar zaion ala ez ikusteko. Tratamenduak gutxi gorabehera 3 eta 6 hilabete arteko iraupena du. Hala ere, bada pazienteen %20k urte bateko tratamendua behar duena. 45 tratamendu hauen aurrekontua 100.000 eurotakoa izango da.

Alkoholaren kontsumoa goruntz doa emakume gazteen artean 15 eta 17 urte bitarteko nerabeen artean, nesken %70ek dio alkohola noizbait kontsumitu duela Orain dela pare bat urte, datuek adierazten zuten emakume gazteak gizon gazteak baino gehiago tabakoa kontsumitzen zutela eta orain ere alkoholarekin gauza bera gertatzen hasi omen da Euskadi eta Drogak 2010 oraindik amaitzeke- txostenaren arabera. Txostenari erreparatuta, 15 eta 17 urte bitarteko nerabeen artean, hamarretik zazpik noizbait alkohola kontsumitu du. Horietatik, %70 neskak izan dira erantzun hori emandakoak eta %68 mutilak. Egia da neskak ez daudela mutilak baino askoz urrutiago, alabaina, Eusko Jaurlaritzako Drogomenpekotasun Zuzendaritzarako datu kezkagarriak dira "kontsumoa feminizatzen ari delako".

Era berean, datuek diote joera bera dagoela 18 eta 19 urteko gazteen artean. Izan ere, hamarretik bederatzik noizbait alkohola probatu du %95 emakumeak izanik. 2008 urteko datuekin alderatuta, orain arte neskak mutilen hurbil agertzen ziren kontsumoari dagokionez baina, lehenengo aldiz joera aldatu da. Hori dela eta, Drogomendekotasunaren sailatik datu hauekin prebentzio politikak aldatuko dituzte, politika hauek kontsumoa gazteen artean ahal den gehien atzeratzea erdietsi nahi baita. Oraindik ez da aurten aztertu zein den nerabeen hasiera adin batezbeste hori eta 2008n 15 eta 18 urte bitartekoen %69k ekin zioten

kontsumoari, 15 urte baino lehenagokoen %17k eta %21ek 18 urte baino gehiagokoek. Mozkorraldiei dagokionez, gazteak dira gehien bat izaten dituztenek. Gauzak horrela, 15 eta 24 urte bitartekoen %15,3k azken urtean 12 alditan edo gehiagotan mozkortu dira. Aitzitik, biztanleri osoa hartuz gero, portzentai hori %4,8ra jaisten da. Gainera, 15 eta 24 urte bitartekoen

%14,7k dio azken hilabetean 5 edo gehiago alkohol mota desberdin kontsumitu ditu bi ordutako epean. Hala eta guztiz ere, adituen esanetan, behintzat 2008ko datuak aintzat hartuta, arrisku gehien dagoen eremuan 25 eta 29 urte bitarteko gazteen artean dago. Hori bai, Eusko Jaurlaritzak edaten hasten diren gazteen adina atzeratzea lortu nahi du politika desberdinen bidez.


18 • 2010eko azaroa

Publizitatea


Gazteria

2010eko azaroa

• 19

Giza Eskubideak Donostia Giza Eskubideen aldeko Europako Hirien Sarearen Nazioarteko VIII. Konferentziaren hiria izango da 2012an Hirian Giza Eskubideak Babesteko Europako Gutunaren VII. Konferentziaren esparruan, egindako proposamenaren ondoren, 2012an Donostia Giza Eskubideen aldeko Europako Hirien Sarearen Nazioarteko VIII. Konferentziaren hiria izango da. Aipatu konferentzia Bosnia-Herzegovinako Tuzlan hirian burutu zen urrian, Hirian Giza Eskubideak Babesteari buruzko Europako Gutuna onartu zeneko 10. urteurrenarekin batera. Bertan, Odón Elorza Alkateak, hitzaldi bat emateaz gain, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea aurkeztu zuen. Topaketa elkartasunaren eta giza eskubideen alde lan egiten duten beste hiri eta erakunde batzuekin harremanak sendotu, esperientziak trukatu eta lankidetzako nazioarteko sare berriak sortzeko baliogarri izan da. Hautagaitza hau 2016an Kulturaren Europako Hiriburu izateko Hautagaitzan aurreikusitako ekintzen barruan sartzen da. Horretaz gain, Odón Elorza alkatea “Bakearen aldeko Alkateen” munduko sarearen barruan dago. Sare horrek munduko 133 herrialdetako 2.500 hiri baino gehiago biltzen ditu.

Giza Eskubideei buruzko nazioarteko zeinbait itun euskaratuta Eusko Jaurlaritzak orain arte euskaraz eskuragarri ez zeuden Giza Eskubideei buruzko nazioarteko zenbait itun euskaratzeko eta euskadi.net atarian sartzeko lanari ekin dio. Testuak kontsulta eta deskarga daitezke, PDF formatuan, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Web-orriko Giza Eskubideei buruzko atalean (www.jusap.ejgv.euskadi.net). Gaur egun, Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren itzulpenarekin batera, nazioarteko itun, hautazko protokolo eta konbentzio batzuenak eskuragarri daude. Tresna hauen helburuen artean daude, besteak beste, ekonomia, gizarte, kultura eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena, heriotza-zigorra indarrik gabe uztea eta arraza zein emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzea. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP) da iturri ofizialean, hots, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioaren Bulegoan, gaztelaniaz eskuragarri zeuden jatorrizkoak euskaratzeko kudeaketa-lana burutu duena.

Eman minutu bat uraren alde Nazio Batuen Batzar Nagusiak eta Giza Eskubideen Kontseiluak berriki onartu dute eskubide hau modu ofizialean eta, egokiera baliatuz, UNESCO Etxeak ikus-entzunezko lanen lehiaketa antolatu du: “Eman minutu 1 Uraren alde”. Lehiaketa horretan eskubide horren inguruko lan irudimentsuenak sarituko dira, gehienez ere minutu bateko piezak. UNESCO Etxea - Euskal Herriko UNESCO Zentroa nazioarteko bokazioa duen euskal GKE bat da. Erakundeak 20 urtetik gora daramatza lanean Bakerako Kulturaren, Giza Garapen Iraunkorraren eta Giza Eskubideen alde. Ura baliabide bakarra eta ordezkaezina da, bizitzaren funtsezko oinarria eta baldintza ezinbestekoa pertsonen eta herrien garapenerako. Alabaina, gaur egun, munduan 7 pertsonatatik batek, hots, ia 900 milioi lagunek, ez dute urik eskura beren oinarrizko beharrizanetarako, eta munduko biztanleen ia %40k (2.600 milioi lagun inguru) ez du saneamendu egokirik eskura. Ondorioak lazgarriak dira osasunerako, hezkuntzarako, etxebizitzarako, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako, ingurumenerako eta pobreziarako. Edateko ura eta saneamendua eskura ez izatearen inguruan hitzegitean, eskubide baten urraketaz ari gara; ez da soilik baliabide baten berezko eskasia, baizik eta horrek dakarren pobrezia, gizartean sortzen diren aldeak eta borondate politikorik eza. Ura eta saneamendua izateko giza eskubidearen funtsa hauxe da: pertsona guztiek beren beharretarako eta etxeko beharretarako ura behar beste, kalitatezkoa, eskura eta

moduan izateko eskubidea. Nazio Batuen Batzar Nagusiak eta Giza Eskubideen Kontseiluak berriki onartu dute eskubide hori modu ofizialean eta, egokiera baliatuz, UNESCO Etxeak ikus-entzunezko lanen lehiaketa antolatu du: “Eman minutu 1 Uraren alde”. Irabazleak Senegalgo UNESCOren bulegora bidaia egingo du eta film labur dokumental bat filmatuko du UNESCOk uraren eta saneamenduaren esparruan egiten duen lanaren inguruan. Lehiaketan nahi duen ork parte har dezake. Izena http://www.unescoetxea.org webgunean eman daiteke. Ikusentzunezkoek ura eta saneamendua izateko giza eskubidearen ingurukoak izan behar dute. Esan bezala, lanek ezin izango dute minutu bateko iraupena gainditu. Pertsona bakoitzak ikus-entzunezko lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Lana taldean egin ahal izango da, baina gogoan izan saria pertsona bakarrari emango zaiola.

Sariak Lehen saria Senegalen dokumental bat grabatzea izango da. Irabazleak UNESCOren Senegalgo bulegora bidaiatuko du eta uraren eta saneamenduaren inguruan herrialde hartan egiten ari den lanari buruzko dokumentala grabatuko du. Bigarren saridunak, berriz, HD bideo-kamera irabaziko du eta hirugarrenak eskuratuko duen saria IPOD Touch 4G gailu bat izango da. UNESCO Etxeak uraren eta saneamenduaren gaian eta ikus-entzunezkoen arloan adituak diren pertsonak izendatuko ditu epaimahaia osatzeko. Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, sariak banatzeko ekitaldia antolatuko da; Isabel Coixeten “Aral, el mar perdido” (Aral, itsaso galdua) filma emango da ekitaldi horretan.

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIOA SAILA

DEPARTAMENTO DE JUSTICIA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA

Giza Eskubideen Zuzendaritza

Dirección de Derechos Humanos


20 • 2010eko azaroa

Gazteria

Zuzen-Zuzenean zirkuituan 50 kontzertu baino gehiago Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, ‘Kultura Live’ zuzeneko musika arteo pribatuen elkartearen laguntzarekin, Zuzen-Zuzenean zirkuituaren bigarren edizioa antolatu du. Ekimen honen bidez, euskal gazteek udazken honetan 50 kontzertu inguru programatuta dituen zirkuitoaz gozatzeko parada izango dute Euskal Herriko areto pribatu desberdinetan. Zirkuito honetan, kontzertuek lehenengo edizioan jarraitutako pausoak mantenduko dituzte. Horrela, kontzertuak dauden gau orotan, behintzat bi taldek parte hartuko dute, batetik, bertako telonero taldea edota

ezagutzera ematen ari den taldea, eta bestetik, talde nagusia. Aitzitik, oraingoan berrikuntza bat aureztu da. Hain zuzen, Euskal Herrikoan ez diren taldeak ere esku hartu ahal izango dute. Eta aipatu talde hauekin batera, bertako taldeek jotzeko aukera izango dute. Esku hartuko duten taldeak besteak beste, Atom Rhumba, Berri Txarrak, Capsula, DesKontrol, Discipulos De Dionisos, Gari, Gramones, Joseba Tapia, Kerobia, Korrontzi, Las Culebras, Makala, Manolowar, Miguel Salvador, Munlet, Ñaco Goñi, Petti,

Segismundo Toxicomano, Surfin’ Kaos, Tulsa, We Are Standard, Ya Te Digo, Peter Hook, Electric Six, La Mala Rodriguez, etaSex Museum izango dira. Ekimen honek euskal taldeak eta zuzeneko musika aurkezten duten areto pribatuak bultzatzea eta indartzea du helburu eta era berean, musikarekin harremana duten jarduerak. Hots, musika konposatzaileei, musika enpresei, programatzaileei, managerei edota elkarte profesionalei. Eusko Jaurlaritzak emandako dirulanguntzari esker, aretoetako arduradunek kontzertuak antolatzeko segurtasun ekonomiko bat dute.


Gazteria

2010eko azaroa

• 21

EUSKO GAZTEEN INFORMAZIO ETA DOKUMENTZIO ZENTRO KOORDINATZAILEA

Donostia-San Sebastian, 1 - 201010 Vitoria-Gasteiz Tels.: 945 019 539 / 945 019 477 gazteria@ej-gv.es

LAUDIOKO LAMUZA GAZTE INFORMAZIO GUNEA. Lamuza, 13. 01400 LAUDIO. Tel.: 94 4034921. EUSKO GAZTEEN INFORMAZIO ETA DOKUMENTAZIO ZENTRO KOORDINATZAILEA. Donostia kalea, 1. 01010 GASTEIZ. Tel.: 945 019539 / 019477. GASTEIZKO UDALA. GAZTE INFORMAZIOKO UDAL BULEGOA. Espainia plaza - behea. 01001 GASTEIZ. Tel.: 945 161330. ARABAKO GAZTE INFORMAZIO ETA DOKUMENTAZIOKO LURRALDE ZENTROA. Probintzia plaza, 13 - behea. 01001 GASTEIZ. Tel.: 945 181700. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ARABAKO KANPUSEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia. 01006 GASTEIZ. Tel.: 945 014336. ARACA GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Arakako Base Militarra, z/g. 01100 GASTEIZ. Tel.: 945 263200 - ext.: 3436 / 3409.

OIJ- GIB Abanto Zierbena. Plaza Bizkaia 3 trasera. 48500 ABANTO-ZIERBENA. Tel.: 94 6363644. IKUSI MAKUSI BALIABIDE ZENTROA. Areitzo, 2. 48810 ALONSOTEGI. Tel.: 94 4980807. ZELAIETA GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Zelaieta parkea, z/g. 48340 AMOREBIETA-ETXANO. Tel.: 94 6300649/ 6300650. GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Gaztegunea. Ugertza bidea, 1. 48480 ARRIGORRIAGA. Tel.: 94 6001876. ARTZENTALESEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Lehendakari Agirre, 23. 48870 ARTZENTALES. Tel.: 618 645690. ATXONDOKO GAZTE INFORMAZIO GUNEA. Fueros enparantza, z/g. 48292 ATXONDO. GAZTEZER BALMASEDAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Pio Bermejillo kalea, 40. 48800 BALMASEDA. Tel.: 94 6800240. BARAKALDOKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO ZENTROA. San Juan kalea, 17. 48901 BARAKALDO. Tel.: 94 4380276. GURUTZETAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Gurutzetako Kultur Etxea. Balejo, 4. 48903 BARAKALDO. Tel.: 94 4789487.

SAN BIZENTEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Clara Campoamor Kultur Etxea. Gernikako Arbola, 41. 48902 BARAKALDO. Tel.: 94 4180460. ZUHATZUKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Zuhatzu kultur etxea. Unamuno, 7. 48902 BARAKALDO. Tel.: 94 4789512 / 94 4789513. ANTONIO TRUEBA BHIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Aldapa, 5. 48901 BARAKALDO. Tel.: 94 4380276. BEURKO BHIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Arauti, 7. 48902 BARAKALDO. Tel.: 94 4380276. GURUTZETA BHIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Siebe, 84. 48903 BARAKALDO. Tel.: 94 43789487. MEATZETAKO BHIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. La Bondad, 30. 48902 BARAKALDO. Tel.: 94 4376104. NICOLAS LARBURU GBHLHIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Aldapa, 3 - B. 48901 BARAKALDO. Tel.: 94 4380276. ZIRT ZART GAZTEEN INFORMAZIOKO UDAL-BULEGOA. Agirre Lehendakaria kalea, 61 - behea. 48970 BASAURI. Tel.: 94 4666430. BERMEOKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO-BULEGOA. Gizarte Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 (1. solairua). 48370 BERMEO. Tel.: 94 6179158. EDE GAZTE-INFORMAZIOKO BULEGOA. Simon Bolivar kalea, 8 - B, beheko solairua. 48010 BILBAO. Tel.: 94 4029090. BIZ - BILBAO INFORMAZIO ZERBITZUA. Zabalguneko Eraikina / Merkatua. Zabalguneko Plaza, 11. 48009 BILBAO. Tel.: 94 4204488. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA KULTURA SAILA GAZTERI ZUZENDARITZA NAGUSIA GAZTERI ZERBITZUA BIZKAIKO GAZTERIAREN INFORMAZIORAKO LURRALDE-ZENTRUA. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. 48009 BILBAO. Tel.: 94 6083926 / 94 6083920 / 94 6083934. DURANGOKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO-BULEGOA. Pinondo plaza, z/g. 48200 DURANGO. Tel.: 94 6030030. ELORRIOKO GAZTE INFORMAZIO GUNEA. Elizburu, 18 (Kultur Etxea). 48230 ELORRIO. Tel.: 94 6032032. GAZTE INFORMAZIO BULEGOA. Irailaren 23 enparantza. 48950 ERANDIO. Tel.: 94 6025891. GAZTEENTZAKO INFORMAZIO-BULEGOA. Lobiano kultur gunea. Goienkale, 10. 48260 ERMUA. Tel.: 943 708700. MUGARRI GAZTEENTZAKO INFORMAZIOGUNEA. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2. 48450 ETXEBARRI. Tel.: 94 4261861. INDARRA TOPAGUNEA. Urreta kalea, 16. 48960 GALDAKAO. Tel.: 94 4560030. GALDAMESEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. San Pedro, 6. 48191 GALDAMES. Tel.: 618 645690. GARAIKO GAZTE INFORMAZIO GUNEA.

Done Mikel, z/g. 48200 GARAI. Tel.: 615 740735. GAZTEENTZAKO INFORMAZIO-BULEGOA. Foru Plaza, 3. 48300 GERNIKA-LUMO. Tel.: 94 6270215. GETXOKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98. 48991 GETXO. Tel.: 94 4910114. GORDEXOLAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Plaza Molinar, 11. 48192 GORDEXOLA. Tel.: 638 050762. GORLIZKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Krutzeta, 5. 48630 GORLIZ. Tel.: 94 6774000. GUEÑESEKO GAZTEEN INFORMAZIO GUNEA. Enkarterri, 2. 48840 GUEÑES. Tel.: 94 6690877. ARRATIAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8. 48140 IGORRE. Tel.: 639 018133. KARRANTZAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Soscaño, 50. 48891 KARRANTZA HARANA / VALLE DE CARRANZA. Tel.: 638 050762. LANESTOSAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Manuela Sainz de Rozas, 1. 48895 LANESTOSA. Tel.: 618 645690.

SANTURTZIKO GAZTE INFORMAZIO BULEGOA. Bizkaiko Jaurerria plaza, z/g (Reina de los Apostoles Elizaren ondoan). 48980 SANTURTZI. Tel.: 94 4836110. SESTAOKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO ZENTROA. La Iberia kalea, z/g. 48910 SESTAO. Tel.: 94 4956127 / 94 4950601. TXORIERRIKO GAZTE INFORMAZIO BULEGOA. Txorierri etorbidea, 46. Berreteaga Poligonoa, 13 A. 48150 SONDIIKA. Tel.: 94 4536798. SOPELANAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Sabino Arana, 1. 48600 SOPELANA. Tel.: 94 4065519. TURTZIOZKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Lehendakari Agirre, 61. 48880 TURTZIOZ. Tel.: 618 645690. "GAZTE INFO" GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Jane jauregia. Udiarraga, 38. 48940 UGAO-MIRABALLES. Tel.: 94 6480704. URDUÑAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO-GUNEA. Kultur Etxea. Andra Mari kalea, z/g. 48460 URDUÑA. Tel.: 945 384884. ZALLAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA/ GAZTE ZENTROA. Madres Irlandesas, 4. 48860 ZALLA. Tel.: 94 6391396.

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN BIZKAIKO CAMPUSEKO GAZTE INFORMAZIO BULEGOA. Sarriena auzoa, z/g (Bibliotekaren azpiko aldeko plataforma). 48940 LEIOA. Tel.: 94 6015100 / 6015821. ATERPE LEIOA GAZTEENTZAKO INFORMAZIO ZENTROA. José Ramón Aketxe kalea, 11 - 1. 48940 LEIOA. Tel.: 94 6072572. GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Resurrección María de Azkue kalea, 5. 48280 LEKEITIO. Tel.: 94 6243591. MALLABIKO GAZTE INFORMAZIO GUNEA. Intxaurti, s/n (Kultur Etxea). 48269 MALLABIA.. MAÑARIKO GAZTE INFORMAZIO GUNEA. Herriko plaza, z/g. 48212 MAÑARIA. Tel.: 94 6818998. GAZTEENTZAKO INFORMAZIO-BULEGOA. Arana Goiri'tar Sabin, 13. 48100 MUNGIA. Tel.: 94 6553353. MUSKIZKO GAZTEGUNE. Muskizko Gaztegunea. Meatzari Plaza, 2. 48550 MUSKIZ. Tel.: 94 6708037. ONDARROAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Artibai, 8. 48700 ONDARROA. Tel.: 94 6833389. GAZTEENTZAKO INFORMAZIO-ZENTROA. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán kalea, z/g. 48920 PORTUGALETE. Tel.: 94 4729313. PORTUGALETEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA GAZTE GELA. Zubeldia Maisua, z/g. 48920 PORTUGALETE. Tel.: 94 4616638.

ANDOAINGO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 ANDOAIN. Tel.: 943 593911. ARRASATEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. 20500 ARRASATE. Tel.: 943 252065. ASTIGARRAGAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 ASTIGARRAGA. Tel.: 943 331067. AZKOITIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Bizenta Mogel kalea, 6 - behea. 20720 AZKOITIA. Tel.: 943 026027. AZPEITIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Urola kalea, 6 - behea. 20730 AZPEITIA. Tel.: 943 157161. BERGARAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Kultur Etxea. Errotalde jauregia. 20570 BERGARA. Tel.: 943 779157. GIPUZKOAKO GAZTE INFORMAZIO ETA DOKUMENTAZIOKO LURRALDE ZENTROA. Gaztegunea. Anoeta kalea, 28. 20014 DONOSTIA. Tel.: 900 110111 / 943 472617. GIPUZKOAKO CAMPUSEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g. 20018 DONOSTIA. Tel.: 943 018135 / 943 018138. KONTADORES GAZTEENTZAKO INFOR-

KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE CULTURA

Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritza

Dirección de Juventud y Acción Comunitaria

MAZIO GUNEA. Pasaia San Pedro hiribidea, 13 - behea. 20017 DONOSTIA. Tel.: 943 390122. KOLDO MITXELENA KULTURUNEA. INFOTEKA. GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9. 20006 DONOSTIA. Tel.: 900 110 111. DONOSTIAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 DONOSTIA. Tel.: 943 481435. MARTUTENEKO GAZTELEKUKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Martutene pasealekua, 48. 20014 DONOSTIA. Tel.: 943 466492. EIBARKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Portalea Kultur Etxea. Bista Eder kalea, 10. 20600 EIBAR. Tel.: 943 708435. ELGOIBARKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Nafarroa plaza, 3 - 2º. 20870 ELGOIBAR. Tel.: 943 741461. ERRENTERIAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Oarso Gizarte Etxea (topoaren parean). Pablo Iglesias kalea, 11. 20100 ERRENTERIA. Tel.: 943 449640. HERNANIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Hernaniko Udal Kiroldegia. Elkano kalea, z/g. 20120 HERNANI. Tel.: 943 552185. HONDARRIBIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. San Pedro kalea, 15. 20280 HONDARRIBIA. Tel.: 943 644752. IRUNGO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Foruen Karrika, 2 - behea. 20302 IRUN. Tel.: 943 505444. LASARTE-ORIAKO GAZTEEN INFORMAZIORAKO UDAL BULEGOA. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 LASARTE-ORIA. Tel.: 943 376181. LEGAZPIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Latxartegi kalea, 3. Kultur Etxea. 20230 LEGAZPI. Tel.: 943 737203. OIARTZUNGO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Kontzejuarreka 6. 20180 OIARTZUN. Tel.: 943 491105. OÑATIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Foruen Enparantza, 4 - behea. 20560 OÑATI. Tel.: 943 718257. ORDIZIAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Barrena Jauregia. Kultur Etxea, 2 - 3. 20240 ORDIZIA. Tel.: 943 805634. TOLOSAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea. Trianguloa, 1. 20400 TOLOSA. Tel.: 943 670383 / 943 670388. URNIETAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. San Juan kalea, 38 - behea. 20130 URNIETA. Tel.: 943 333973. VILLABONAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Kale Nagusia, 72. 20150 VILLABONA. Tel.: 943 694458. ZARAUZKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Zinema Pilotalekua. Zigordia kalea, 34. 20800 ZARAUTZ. Tel.: 943 005122


22 • 2010eko azaroa

Gazteria

Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio

Gautxoriak ostiralean gaueko hamaiketatik eta larunbat goizeko ordubiak bitartean (ordutegi batzuk alda daitezke goizeko zerbitzuekin koordinatzeko) eta larunbatetan gaueko hamaiketatik eta igande goizeko zazpiak bitartean dabiltza (ordutegi batzuk alda daitezke goizeko zerbitzuekin koordinatzeko). G-1: ARABELLA- MOYUA. G-2: OTXARKOAGA- PLAZA BIRIBILA. G-3: LARRASKITU- PLAZA BIRIBILA. G-4: LA PEÑA- PLAZA BIRIBILA. G-5: SAN ADRIÁN/MIRIBILLA- PLAZA BIRIBILA. G-6: ALTAMIRA/ZORROTZAPLAZA BIRIBILA. G-7: MINA DEL MORROPLAZA BIRIBILA. G-8: ARANGOITI- PLAZA BIRIBILA. Ordainketak soilik Creditrans txartelaren bidez egin ahal izango dira, diruaren erabilera ekiditzeko.

Wi-Fi guneak Bilbon Bilboko Udalak, Informazio eta Komunikazio Teknologietan murgildurik dagoela erakusteko, 39 auzoetan zehar sarera dohainik sartzeko guneak edo Wi-Fi guneak ezarri ditu. Seinaleak 200 bat metroko irismena du eta ez du zenbait web orrietara sartzea baimentzen, hala nola, pornografikoak, bortxakerizkoak, eta ez du baimentzen ezta ere filmeak deskargatzea.

Wi-fi guneak Deusto: Plaza Levante, Plaza Ibarrekolanda, Cruce C/ Ganeta-Jata, Parque de la bombeadora, Parque Botica Vieja. Uribarri: Plaza Iturriondo, Zabalbide 75, Plaza Tomás Zubiria Ybarra, Plaza Funicular, Plaza Moraza, P. Celso Negueruela. Otxarkoaga-Txurdinaga: Plaza Kepa Enbeita, Parque Europa. Begoña: Virgen de Begoña, Plaza del Carmen, Plaza Basarrate. Ibaiondo: Plaza Nueva, Plaza La Cantera, P. Bilbao

la Vieja, Jardín la Floresta, Jardines de Gernika, Plaza Doctor Fleming, Parque Ibaieder, Plaza Zumarraga Polideportivo, P. Santo Tomas Meabe. Abando: Jardines de Albia, Plaza Indautxu. Rekalde: Iralabarri, Plaza Kirikiño, Parque Errekalde, P. Media Luna, Parking Residentes, Parque Amezola, Plaza acceso colegio S. Corazón. Basurto-Zorroza: Plaza Aita Donosti, Parque C. Astillero, Frontón, Parque Lezeaga, Plaza Ermita San Nikolas.

Hamaika kultur jarduera Castaños eta Deusto barrutietan ilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak hainbat kultur jarduera antolatu ditu udazken honetarako Castaños eta Deustoko barrutietan. Lehenengoan, adibidez, "Castaños Cultural" delako programa jarri du martxan. Bertan ikus-entzule guztiei zuzendutako jarduerak biltzen dira, antzerki eta txotxongilo ikuskizunak, zuzeneko musika emanaldiak, magia ikuskizunak, kontu-kontalariak, etab... Programa azaroaren bostean hasi eta abenduaren 22ra arte luzatuko da. Lehen egunean magia izango da protagoista nagusia Iñigo Urkia magoaren eskutik. Azaroaren 11an, berriz, Juan Catalinaren “Tortas y leche” antzezlanan istorioak, abestiak eta ipuinak bilduko dira. Jabi Gutiérrez kantautore bilbotarrak kontzertua eskainiko du azaroaren 12an. Haurrei zuzendutako programa nagusituko da, berriro ere, azaroaren 19an, euskaraz eskainiko den “Patata tropikala” kontu-kontalari eta txotxongilo ikuskizunarekin. Azaroaren 26an, Iñaki Cerrajería musikari bilbotarrak kontzertua eskainiko du, eta bertan, “Doce canciones rojas” izenekoak aurkeztuko ditu. Abenduan sartuta, 2an “Gazapoen istorioak” izeneko txotxongilo antzezlana eskainiko da euskaraz. Las Pituisters antzerki taldeak, helduei zuzendutako “Ni más ni menos” lana antzeztuko du abenduaren 10ean, eta “La sonrisa” konpainiak, ikus-entzule guztiei zuzendutako umorezko “Desaguisados” antzerki lana eramango du Castañosera abenduaren 17an. Programa abenduaren 22an, amaituko da, Peio Zabalaren “Dos mariposas” eta “El juicio del bosque” ikuskizunekin.

B

Deusto Deuston, berriz, 'Deusturara Udazkenekoeko Kultura' izeneko programa estreinatuko da. Programa, euskal kulturan eta euskararen inguruan zentratuko da, Bilbon euskal hiztun gehien dituen barrutia baita hau. Aipatu programa azaroaren 12 eta 30 bitartean burutuko da Deustuko udaltegian eta Sarrikoko Musika Kontserbatorioan. Programaren barruan musika kontzertuak, antzerki ikuskizunak, zine emanaldiak, poesia errezitaldiak, bertsolariak, hezkuntza tailerrak, magia ikuskizunak, etab... izango dira. 'Deusturara Udazkenekoeko Kultura' Euskal Herrian aitzindaria den jarduera bat ere eskainiko du. Izan ere, film klasikoak eskainiko dira, jatorrizko bertsioan baina euskarazko azpi-tituluekin. Horrela, Deustuko udaltegian, “The Chase” eta “Fahrenheit 451” filma eskainiko dira, azaroaren 15ean eta 22an, hurrenez hurren. Deusturen historia Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariek kontatuko dute, bertsotan. Biak ere Deustuko udaltegian arituko dira, asteartean, azaroaren 23an, “Deustua: mende bateko irudiak” erakusketa osatzen duten auzoko argazki zaharretatik bertsoz-bertso ibilbidea egingo duen muntaia bitxiaren bitartez. Programaren beste protagonista azpimarragarri bat zientzia izango da, eta baita euskaraz egindako esperimentuak ere. Horiek izango dira azaroaren 19ko jardunaldiko protagonistak. Arratsaldeko 18:00etan inauguratuko da 6 eta 12 urte arteko umeei zuzendutako “Zientziaren Zirkuitua”, hezkuntza programa.


Gazteria

2010eko azaroa

• 23

Bilbon Zinemaz gozatzeko Zinemaldia martxan da ine Dokumental eta L a b u r m e t ra i e n Nazioarteko Zinemaldiak, Zinebik, bere 52. edizioa burutuko du azaroaren 22tik 27ra Bilbo hirian zehar. Hain zuzen, berriro ere egoitza nagusia Arriaga antzokia izango da, eta bertan izango dira inaugurazio eta amaiera ekitaldiak, eta baita Sekzio Ofizialeko emanaldiak ere. Berrikuntza gisa, Arte Eder eta Guggenheim Museoetako ohiko auditorioei, Bilboko bi gune kultural berri gehituko zaizkie, Kale Nagusiko BBK Aretoa eta Alhondigako Golen Zine Aretoak, ahalik eta ikusentzule gehienengana hurbildu ahal izateko. Beste urte batez, Zinebik mundu osoko laburmetraia ekoizpenaren hoberenaz goza-

Z

tzeko aukera eskainiko du lan egiten duten zinegile eta artista berrien eskutik. Horrela, zinegile horien lanek sormen eta berrikuntza izaera nabarmena erakutsi ohi dute. Urtean zehar, Zinebik 3.196 film jaso ditu, aurreko edizioan baino 231 film gehiago, eta horietatik 73k Lehiaketarako Sekzio Ofizialean hartuko dute parte, lehiaketako hiru generoetako (fikzioa, dokumentala eta animazioa) Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko lehian. Lehiaketarako aukeratu diren filmen artean azpimarragarriak dira 17 ekoizpen espainiarrak, horietatik bederatzi euskal zinegileek egindakoak. Jaialdiari hasiera emateko, omenaldia eskaini zitzaion Luis De Pablo konposatzaile bilbo-

tarrari eta Ohorezko Mikeldietako bat jaso zuen. Bigarren Ohorezko Mikeldia amaiera ekitaldian banatuko da, eta Nicolas Roeg zuzendari britainiarrari emango zaio. Aintzat hartu beharrekoa da Zinebiko irabazleak, Hollywoodeko Akademiaren Sarietan (Oskarretan) parte hartzeko aurre aukeratuta geratzen direla, eta horrek ekimena maila duen dokumental eta laburmetraia jaialdi gutxienetakoa bihurtzen du. Irabazleak aurre aukeratuak dira fikziozko laburmetraia, animazioko laburmetraia eta dokumental kategoriatan. Zinebiren palmaresa honako sari hauek osatzen dute: Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusiak, Euskal Herriko Filme Onenaren Sariak, Espainiako

Filme Onenaren Sariak, Urrezko eta Zilarrezko Sariek, fikzio, animazio eta dokumental kategorietan, Hegoamerikako Filme

Onenaren Zilarrezko Karabela Sariak eta Ohorezko Mikeldiak. Aurtengo edizioan Ohorezko Mikeldiak bi izango dira.

Akira Kurosawari omenaldia Alhondigan aponiar zinema gustukoa dutenek Alhondigara zentru kulturalara joatea besterik ez dute. Izan ere, Akira Kurosawa japoniar zinemagilearen erakusketa bat izango da 2011 urteko urtarrilaren 30ra arte. ‘Samuraiaren ikuspegia: Akira Kurosawa-ren marrazkiak’ lemapean, storybard orijinalak ikusgarri egongo dira. Hala nola, bere filmen kartelak edota pertsonaien jantziak. Aurten, estatu espainolarran zehar ‘Kurosawaren urtea’ ospatzen ari da eta hori dela eta Bilbon ere omenaldia egin nahi zaio. Erakusketarako sarrera doakoa

J

da 16 urte azpikoentzat eta 2 edo 3 eurotakoa helduentzat (2 euro Alhondigako txartela izanez gero). Asteartetik ostiralera goizeko 10etatik, arratsaldeko zortzietara zabalik egongo da erakusketaren aretoa eta larunbat eta igandeetan goizeko 11etatik gaueko bederatziak arte. Eguberrietan, ordutegi bereziak ere ezarriko dira. Omenaldi honen baitan, beste hainbat jarduera ere antolatu dira, hots, mahainguruak, hitzaldiak, tailerrak edota Kurosawaren filmen zikloa. Informazio gehiago www.alhondigabilbao.com-en aurki daiteke.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.