1 minute read

Sondika aurrera egiteko udalgintza komunitarioa

Datozen 4 urteetan erabakiak nortzuk hartuko dituzten bozkatzeko hauteskundeak ditugu. EH Bilduk Sondikaren eta bere bizilagunen aldeko jarrera eraikitzaile eta irekia dugu. Baina funtsezkoa ikusten dugu Udalaren eta herritarren arteko lankidetza modu berriak aktibatzea. Norabide aldaketa bat behar dugu, denon artean adostua eta gidatua, eta arrakastaren berme bakarra Sondikaren eta sondikoztarren potentzialtasuna bera da.

Udalgintza komunitarioa? Gardentasuna eta informazioa ematea esan nahi du, udal-kudeaketan herritarren lankidetzarako bideak irekitzea, eta zuek ere erabakietan parte hartzea. Beste eredu bat, herritarrek 4 urtean behin boto bat baino askoz gehiago emateko duten gaitasunari balioa ematen diona, eta Sondikaren kohesio soziala indartuko duena.

Advertisement

Inoiz baino beharrezkoagoa da Udalean gauzak egiteko moduak aldatzea, baliabide ekonomikoak berrantolatzearen, bizikidetzaren, ingurumenarekiko harreman berriaren edo herritarren ongizatearen aldeko politikekin: demokrazia, zerbitzu publikoak, feminismoa, zaintza, etxebizitza, tokiko ekonomia, ingurumena, kultura, euskara, etab. Proiektu horiek eta askoz gehiago dira EH Bilduk aurrera eraman nahi dituenak Sondikak aurrera egin dezan, eta zurekin egin nahi dugu. Posible da!