Eh bildu ordizia (baja)

Page 1

Ordizia Herritarrekin eta herritarrentzat


Ilusio eta gogo berarekin

Editoriala

>> Herritarrekin eta herritarrentzat Lau urte joan dira oso testuinguru berezian Bildu koalizioa Udalera iritsi zenetik. Lau urte herri honetan politikagintza eredua aldatzeko hautua egin zenetik. Lau urte ongialdi ekonomikoaren amaieran gobernatzeko erak berritzea erabaki genuenetik. Eta kudeaketa eraginkor eta demokratiko honi esker, lau urte beranduago Ordizia inoiz baino biziago dago, inoiz baino osasuntsuago, inoiz baino garbiago. EH Bildu osatzen dugun emakume eta gizonek gure konpromisoa berretsi nahi dugu azken urteotan abiatu dugun aldaketarekin jarraitzeko. Ardura berriak hartzeko garaia da. Lanak eta erantzukizunak ez digu beldurrik ematen, eta orain arteko gogo berarekin jardun nahi dugu, hurbiltasunetik; herritarrekin eta herritarrentzat.

Gizarte politikak indartzeko garaia da. Ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko konpromiso irmoa dugu eta azken lau urteetan bezala zeregin horretan egingo dugu ahalegin sendoena. Udal batek herritarrak ondo bizitzea bermatu behar du eta herritarrak hobeto bizi daitezen baliabideak jarri behar ditu. Bide hori herritarrekin egiten jarraitu nahi dugu. Herritarren parte hartzea eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, esparru guztietan eta herritar guztientzat, salbuespenik gabe. Hasi besterik ez gara egin, 2015ean gure ametsetatik hurbilago gaude. Bidea elkarrekin egiten jarraitzeko zure konpromisoa berretsi behar duzu maiatzaren 24an. Zurea eta gurea konpromiso bera delako. Zure eta gurea amets bera delako.

Eskuartean duzuena herriko eragileekin, norbanakoekin eta herritarrengandik jasotako inkesteekin egin dugun programaren sintesia da. Programa osoa eskurgarri izango da, datozen asteetan, ordiziako EH Bilduren webgunean (ordizia.ehbildu.eus).

ebemos fortalecer e impulsar las políticas sociales. Tenemos el firme compromiso de seguir incentivando la economía con la creación de nuevos puestos de trabajo. El deber fundamental de un Ayuntambiento es garantizar la calidad de vida de su ciudadanía. Queremos seguir haciendo ese camino junto a vosotras y vosotros.

D

2|

La síntesis del programa que tienes en tus manos se ha elaborado con las aportaciones de las y los agentes locales, así como las sugerencias recibidas por parte de la ciudadanía. El programa completo estará disponible las próximas semanas en la web de EH Bildu de Ordizia (ordizia.ehbildu.eus).


“Herritarren ongizatea bermatuko duen garapen iraunkorra sustatzen segituko dugu” “Oiangu parkean proiektu iraunkorra abiatu nahi dugu herritar eta eragileekin batera”

Herritar guztiak barne bilduko dituen herria egiten ari gara, parekidetasunean eta hurkoaren errespetuan oinarritzen den eredua da gurea. Herritarren ongizatea bermatzen jarraitzeko urrats berriak eman nahi ditugu. Enplegu berriak sortu eta tokiko merkataritza sustatzeko apustua indartu nahi dugu, Ordiziaren garapen iraunkorrean eragiteko. Eremu publikoak herritarrentzat nahi ditugu. Oiangu parkean proiektu iraunkorra abiatu nahi dugu herritar eta eragileekin batera. Ordizia herri dinamikoa da, langilea eta konprometitua, eta baliabide guztiak jarriko ditugu luzaroan halakoa izaten jarraitzeko, gure izaerari eta gure kulturari lotuta.

CONVIVENCIA Queremos una Ordizia viva, donde todas y todos vivamos en igualdad y en el respeto mutuo. BIENESTAR Redoblaremos el esfuerzo para crear nuevos puestos de trabajo y fomentar el pequeño comercio. SOTENIBILIDAD Los espacios públicos son para la ciudadanía. Iniciamos un proyecto sostenible en Oiangu con agentes y ciudadanas/os.

|3


Ongizatea

“Pertsonen garapena indartzeko politika sozialak sendotzen jarraituko dugu”

“Elkarlanarekin eta boluntariotzarekin Ordizia lagunkoiagoa egingo dugu”

Pertsonen garapenean laguntzeko gizarte politikak indatzen jarraituko dugu Udal zerbitzuetatik. Herritarren arteko boluntaziotza eta elkarlanaren bitartez Ordizia hobeagoa garatzeko ahaleginean lana egingo dugu. Hiri hezitzaile proiektuak herriko eragile ugari bildu ditu eta hainbat esparru akademikotan erakusgai dena indartu nahi dugu Ordiziarren mesedetarako. Behar gehienak dituztenentzako politikak indartuz Ordizia Lagunkoiagoa egingo dugu. Adinduentzako osasun eta kirol programak abiatuko ditugu Jaurlaritzako Osasun Publikoarekin batera. GFAk San Jose egoitza bere baitan har dezan azken pausoak emango ditugu, zerbitzua hobetuz udal egoitza Aldundiaren eskuetara pasa dadin.

POLÍTICAS SOCIALES Seguiremos fomentando políticas sociales que beneficien el desarrollo de las personas.

4|

ORDIZIA LAGUNKOIA Acentuaremos las políticas para aquellas personas que requieran más atenciones, con medidas que contribuyan a hacer una Ordizia más amigable.


Hirigintza

eta mugikortasuna

“Etorkizuneko Ordiziarentzat hirigintza eredu berria sutatuko dugu” Ordiziarako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren oinarria ezin da iraganetik jaso dugun hazkunde amaigabeko hirigintza eredu espekulatiboa izan, garapen iraunkorra izan behar dugulako oinarritzat. Horretarako mugak hazkunde naturalak eta jadanik hiritartuta dugun eremu gaindiezinak izan behar dute.

“Hirigintza prozesuak herritartu nahi ditugu, ikuspegi eta pentsamolde ezberdinak hirigintzan barneratzeko”

Auzo berriak sortu beharrean, ditugunak biziberritu nahi ditugu, oinezkoa eta bizikleta ardatz dituen mugikortasun sare eraginkorrarekin lotuz, trafikoa baretzeko neurriekin, aparkalekuen irisgarritasuna hobetuz, eta merkataritzarekin bateragarriak diren aparkaleku guneak bermatuz. Ordiziaren muina den herrigune historikoa biziberritu eta eraberritu nahi dugu, etxebizitzen artapena, zaharberritzea eta alokairu sozialak uztartuko lituzketen baliabideen bitartez, bertan gazteentzat erakargarriak diren etxebizitzak sortzeko. Hirigintza prozesuak herritartu nahi ditugu, ikuspegi eta pentsamolde ezberdinak hirigintzan barneratzeko, Ordiziako eragile ezberdinekin abian jarriko den parte-hartze prozesu irekiarekin, eta dagoeneko adinduekin, hauen zaintzaileekin, haurrekin, gazteekin, emakumeekin, edo mugikortasun arazoak dituztenekin abian ditugun hartu-emanak erabiliz ikuspegi guztiak ezagutu, eta Planean txertatzeko.

NUEVO MODELO URBANÍSTICO El nuevo Plan General debe realizarse a través de un proceso participativo que recoja las opiniones de toda la ciudadanía y que frente al modelo de crecimiento especulativo sin fin, tenga como objetivo un desarrollo sostenible. REVITALIZACIÓN DE LOS BARRIOS Frente a la creación de nuevos barrios, apostamos por la regeneración de los existentes, mejorando las conexiones peatonales que los unan entre sí, y partiendo de la regeneración del Casco Histórico, verdadero corazón de Ordizia.

|5


Ogasuna

“Baliabide publikoen kudeaketa arduratsua eta gardena da gure Udal politikaren ardatza”

“Herritarren parte-hartzea bermatzeko bideetan sakontzen dihardugu”

Udal baliabideak herritar ororen eskura jartzeko ezinbestekoa da hauek arduraz eta gardentasunez erabiltzea. Gastuaren murrizketan egin dugun ahaleginarekin jarraitu nahi dugu hurrengo legegintzaldian ere, Udalaren ondarea egonkortzen jarraitzeko eta ordiziarrei ahalik eta zerbitzu eraginkorrena emateko. Herritarrak udalaren funzionamenduan zein udalerriaren garapenean zein ikuspegi duen ezagutzea ezinbestekoa da hazten jarraitzeko. Egoera hori ahalbidetzeko herritarren iritzia eta parte-hartzea bilatuko ditugu esparru guztietan. Aurrekontu parte-hartzaileak bultzatzen jarraituko dugu urrats berriak emanez, herriko eragileekin zein auzotarrekin. Udalaren informazio forma egokian eta zuzenen iristarazteko formula berriak jarri nahi ditugu martxan.

GESTIÓN RESPONSABLE Nuestro modelo de gestión se basa en la responsabilidad y en la transparecia. PARTICIPACIÓN Es imprescindible conocer lo que opina la ciudadanía en casa aspecto de la vida municipal.

6|

COMUNICACIÓN Queremos poner en funcionamiento mecanismos de comunicación que acerquen la política municipal a las y los ordiziarras.


Kirola

“Datozen urteetako kirol plan estrategikoa jarri nahi dugu abian” Ordizia kirolari herria da eta horren lekuko da gure kaleen eta azpiegituren erabilera. Norbanako zein taldeko kirolen presentziak beharrak areagotu ditu azken urteetan eta horri buruzko gogoeta abiatu nahi dugu herriko eragileekin.

“Kirola eta osasuna barnebilduko dituen programak landuko ditugu”

Ordiziak datozen 10 urteetan zer izan nahi duen jakiteko plan estrategikoa jarriko dugu martxan kirol eragileekin batera. Gogoera honen ondotik Majori kiroldegiaren eraberritzea etorriko da, ikuspegi zabalarekin, gaurko baino biharko irakurketa eginda. Kirol ekintza handieri muzin egin gabe, bertako kirol talde eta norbanakoen erosotatuna bilatzeko politikak indartuko ditugu, herritarrak dituen beharrei erantzuteko gertutasuna izango dutenak. Kirola eta osasuna uztartzeko progama eraginkorrak lantzen ari gara. Gaixotasunak zein ezintasunak dituzten pertsonak kirola ahalik eta erosoen egin dezaten.

PLAN ESTRATÉGICO Iniciaremos un plan estratégico junto a las entidades locales para diseñar conjuntamente las necesidades de futuro. DEPORTE Y SALUD Estamos trabajando en programas eficaces que complementan deporte y salud, para que aquellas personas con enfermedades u otras dificultades puedan hacer deporte cómodamente. |7


Berdintasuna

“Aniztasunaren errespetutik gizarte parekideagoa lortzeko lan egin nahi dugu” Ordiziarren parekidetasuna lortzeko lanean jarraitu nahi dugu. Udalak garatu duen II. Berdintasun Planaren garapenean lan egingo dugu, aniztasunen errespetuan (sexu, jatorri, kultur eta aniztasun funtzionalak). Berdintasun Udal ordenantza egitea izango da legegintzaldiko erronka nagusia. Udaleko sailetatik hasita, eragileen eta herritarren inplikazioa bilatuko dugu etorkizuneko Ordiziak gizarte parekideagoa izateko pauso sendoak eman ditzagun. Pertsona guztien eskubideak bermatu daitezen lan agingo dugu.

“Berdintasun Udal ordenantza osatuko dugu legegintzaldi honetan”

IGUALDAD Y DIVERSIDAD Seguiremos trabajando por la igualdad entre las personas, respetando las diversidades (sexual, de procecencia, cultural o funcionalidades). ORDENANZA MUNICIPAL Uno de los retos principales de la legislatura será elaborar una ordenanza municipal sobre igualdad. 8|


Merkataritza

“Tokiko merkataritza sustatzea eta bertako produktua babestea dira gure ardatzak” Egoera ekonomiko latzaren eraginak irauli nahian, tokiko merkataritzaren aldeko apustura egiten dugu. Lanpostu berriak sortzeko politikak areagotuko ditugu, ekintzaile berrientzat, zein betiko merkatarientzat.

“Azoka biziberritzeko ahalegin inportantea egin nahi dugu”

Negozio berriak sortzeko diru-laguntzak jarri ditugu martxan legealdi honetan eta bide hori lehiakortasuna areagotzeko proposamenekin indartu nahi dugu. Tokiko merkataritza indartsuak herriko ekonomia suspertu dezakeelako hauxe izango da legegintzaldiko apustu behinetakoa. Azokaren biziraupena bermatuko duten pausoak ematera goaz. Hitzarmenak sinatuko ditugu herrialdeko beste azokekin, gure eremuak trinkotuz, bertako produktua sustatzeko eta oraingo kalitatea bermatzen jarraitzeko.

COMERCIO LOCAL Apostamos por un comercio local fuerte y competitivo. Este será uno de los ejes principales de nuestra política de empleo y desarrollo. FOMENTO DE EMPLEO Seguiremos ayundado a crear empresas e incidiremos en aumentar la competitividad de los comercios de toda la vida, a través de líneas de financiación y cursos de formación y asesoría. MERCADO Vamos a dar pasos firmes para garantizar la existencia de nuestro mercado. Iniciaremos programas de colaboración con otros mercados de la provicina, con el objetivo de defencer nuestro producto propio.

|9


Kultura

“Euskal kultura oinarri izango duen kultur dinamizazio egiturak sortzen ari gara” Kultur kudeaketa ereduaren azterketa kritikotik Ordiziak dituen behar berriak asetzeko politika garatu nahi dugu. Euskal kultura oinarri duen kultur dinamizazioa jarri nahi dugu martxan, orekatua, eta bailarako eskaintzarekin osagarria izango dena. Egungo azpiegiturekin herrian dauden kultur espresio guztiak barnebiltzeko dauden arazoak ikusita, kultur gune sozial berria sortzeko adostasunak bilatu nahi ditugu. Datozen urtetan herriko kultur errealitatea irudikatzen lagunduko digun espazioa sortzen lagundu nahi dugu. Herritar berrienganako harrera eta begirunea zabaltzen jarraitu nahi dugu, biztanleriaren inplikazioa bilatuz eta kulturartekotasuna sustatuz. Donostia 2016ko egitarauan Ordiziak bere lekua izan dezan lanean ai gara. Gure herriak nazioarteari erakus diezaiokeena balioan jarri nahi dugu, baina bertako beharrei erreparatuz. Sormen berriak lekua izan dezaten Ordiziako kultur balioen irakurketa sustatuko dugu, herritar orok aukera izan dezan parte hartzeko.

“Kultur gune soziala eraikitzea izango da legegintzaldiko erronka” 10 |

EUSKAL KULTURA Desarrollaremos programas de dinamización cultural cuya base sea la cultura vasca y sea complementaria con la oferta cultural de la comarca. NUEVO CENTRO SOCIAL CULTURAL Buscaremos los acuerdos necesarios para crear un nuevo centro social cultural que ayude a canalizar la dinámica cultural local y sirva de punto de encuentro de la ciudadanía.


Euskara

“Euskararen normalizazioak ekarriko du beste esparruetan ere normalizazioa” Euskararen normalizazioan eragiten jarraitzeko politika sendoak abiatu nahi ditugu. Udal ordezariek euskararekiko duten konpromisotik, herritarrekin eta eragileekin elkarlanean gure hizkuntza babesteko ez ezik indartzeko politika eraginkorrak jarri nahi ditugu martxan. Gure nortasunaren oinarrian hizkuntza dagoelako, Udal jardueratik haratago euskara behar duen presentzia bermatzeko pauso sendoak emateko prest gaude. Euskararen erabilera planak eraginkortu nahi ditugu guztion konpromisoaren babesa izan dezaten. Euskara erabiliz bakarrik salbatuko delako. Udal eginbide guztiak euskara hutsez egitea bermatuta badagoen arren, euskaren aldeko diskriminazio positiboa egin nahi dugu, ahalegin gehiena kostatzen zaionari laguntza emanez eta erabilera indartzen duena sarituz.

NORMALIZACIÓN LINGÜÍSTICA Seguiremos incidiendo en políticas lingüísticas eficaces en pos de la normalización lingüística. PREFERENCIA AL EUSKARA Seguiremos garantizando el acceso en euskara en todas las actividades municipales, dando covertura a quienes necesiten más ayuda y potenciando a quien preferencie su uso.

“Euskararen erabilera planetan eta norbanakoen zein talde konpromisoetan eragin nahi dugu”

| 11


Ingurumena

“Oiangu Parkea berreskuratzea ezinbestekoa da, balio ekologikoak herritarren aisialdiarekin uztartzeko” Iraunkortasunaren printzipiotik eraiki nahi dugu Ordizia. Oiangu Parkea berreskuratzea ezinbestekoa da, balio ekologikoak herritarren aisialdiarekin uztartzeko. Hezegunearen zein basoaren zaintza eta jarraipen egokia egingo dugu. Parke osoaren kudeaketa iraunkorra egin eta bere izaera publikoa mantenduko dugu. Esparru hiritarrean ere ingurugiroa lantzeko, herri-baratzak sortu, eta Oria ibaia berreskuratu nahi dugu. Hondakinen arloan, Zero Zabor filosofian sakontzen jarraituko dugu, hondakinak murriztuz eta herritarrak egiten ari diren lana sarituz eta oraindik badauden arazoei irtenbideak bilatuz. Filosofia berarekin landu nahi dugu energiaren erabilpena. Udal eraikinetan energia kontsumoak murrizteko neurriak aplikatzen jarraituko dugu. Udalak ingurumen teknikari propioa izan dezan lan egingo dugu.

“Hondakinen arloan, Zero Zabor filosofian sakontzen jarraituko dugu”

12 |

RECUPERACIÓN DE OIANGU Es necesaria la recuperación del parque para conjugar su valor ecológico con el ocio de la ciudadanía. FILOSOFÍA ZERO ZABOR Seguiremos trabajando para que se generen menos residuos, premiaremos el reciclaje y seguiremos corrigiendo déficits.


Gazteria

“Gazteei zuzendutako politika aktiboak bultzatu haien autonomia indartzeko” Hausnarketa prozesua zabaldu nahi dugu gazteek herriari buruz duten ikuspegia jasotzeko. Gizarte gero eta indibidualistago honetan eragin handiena jasatzen duen gizarte esparrrua denez, gazteria ikuspegia txertatu nahi dugu Udal politikan.

“Etxebizitza eskubidea bermatzeko programak osatu”

Gazte eta nerabeei zuzendutako formazio eta aholkularitza programak areagotu nahi ditugu. Etxebizitza eskubidea bermatzeko politika aktiboak jarriko ditugu martxan. Egungo alokairu sozialerako programa indartuak baliatuko ditugu gazteen emanzipazioa eta autonomia bermatzen laguntzeko. Gizarte eredu justuago baterako Ordiziako gazteriarentzako beharrak zeintzuk diren hausnartzeko gogoeta esparru berriak sortuko ditugu.

POLÍTICAS JUVENILES Ahondaremos en las políticas juveniles buscando la participación de la mas crítica de nuestra juventud, para así poder implementar las políticas municipales con una visión de cercanía. DERECHO A VIVIENDA Incidiremos en programas que permitan a las y los jóvenes a acceder a la vivienda. Impulsaremos nuevos programas de alquiler social.

| 13


14 |


| 15


1. Igor Eguren Izagirre 2. Belen Maiza Urrestarazu 3. Adur Ezenarro Agirre 4. Izaro Intsausti Zinkunegi 5. Jon Ander Caballero Zubelzu 6. Leire Kortajarena Morras 7. Erramun Amundarain Otegui 8. Maitane Alvarez Garciandia 9. Julen Agirre Iturriotz 10. Eguzki単e Iturrioz Aguirreurreta 11. Froi Arruabarrena Otamendi 12. Ixone Zurutuza Zubeldia

13. Jose Luis Castro Izquierdo 14. Mari Karmen Alloza Garate 15. Axier Alvarez de Eulate Mujika 16. Maite Garmendia Urruzola

6

2

9

12

3

5

11 7

4

8

7

14

10

13

1


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.