Programacultural2014 eusk

Page 1

AGERTOKI

URTEKO PROGRAMA

2014


2


AGERTOKI

A

gertoki handi bat da Bilbo eta askotariko adierazpideak hartzen ditu kulturak. Genero guztiek dute tokia. Hasi abangoardista eta esperimentaletatik eta buka gure herri-tradizio aberatsean errotutakoetan. Horiek guztiek batera, protagonista, artista profesional eta amateur ugari dituen obra osatzen dute eta publikoa ere osagai eta partaide aktiboa da. Gida honetan dago bilduta programa eta hemen ikusi ahal izango dituzu urte osoan zehar gure hiriko agertokian forma hartu eta ikusgai izango diren kultura-gaien aukera ugarien aurrerapena. Has dadila ikuskizuna!

Bilbao Kultura

3


sorkuntzaren agertoki Bilbok sorkuntza sustatzen du eta askotariko ekoizpen kulturala eskaintzen du. Era askotako hizkuntza artistikoetan ikaskuntzarako, esperimentaziorako eta adierazpiderako giro egokiak ditu; bai dantzarako, bai bideorako, baita antzerki, literatura eta pinturarako ere. Espazio horietan sortzen dira artistak, eta zale berrien harrobia ere elikatzen da, haur eta gazteei arreta berezia eskainiz. Gure kulturaren etorkizunean inbertsioa egitea da hori, zalantzarik gabe.

LITERATURA LEHIAKETAK Sormenerako pizgarri eta bizigarri eta zure literatura-lanak ezagutarazteko aukera:

XXXII. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa Deialdia urtarrilaren 15ean. Jatorrizko lanak jasotzeko azken eguna martxoak 31.

XV. Miguel de Unamuno Saiakera Saria Deialdia otsailaren 14an. Jatorrizko lanak jasotzeko azken eguna apirilak 30.

VII. Blas de Otero Bilbo Uria Poesia Saria Deialdia martxoaren 14an. Jatorrizko lanak jasotzeko azken eguna ekainak 16. 4


KULTURA TAILERRAK URRITIK MAIATZERA Udaltegiak Zure gaitasun artistikoek artisautzako eta arte aplikatuen, arte plastikoen, bisualen tailerretan eta gela irekietan aurkituko dute azaleratzeko eta garatzeko bidea. Euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira Udaltegi hauetan: Deusto, Arangoiti, San Inazio-Ibarrekolanda, Casta単os, Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Bego単a, Ibaiondo, San Frantzisko, Zabala, Buia, Abando, Errekalde, Irala, Uretamendi, Basurtu, Zorrotza, Olabeaga, Altamira eta Masustegi.

BILBO HAURRENTZAKO ANTZERKIA Antzerkiarekiko zaletasuna eta maitasuna sortzeko, eskola-umeei antzerki-agertokietara iristeko bidea erraztea da onena; bai ikusle, bai haien lan propioen sortzaile eta interprete izan daitezen.

BILBON ESKOLATIK ANTZERKIRA Antzerkia hezkuntzaren parte da gure ikastetxeetan, ikasturte osoan zehar Campos Antzokian, Bilborock, Alhondegia eta San Frantziskoko Udaltegian antolatzen dira antzerki-ikuskizunei esker. Mitusu, Kultura Ministerioa, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, SGAE Fundazioa eta BilbaoEszenarekin elkarlanean aritzen gara.

XX. ESKOLA ARTEKO ANTZERKI LEHIAKETA Emanaldietara joateaz gain, Bilboko eskola-umeak aktore bihurtzen dira antzezlanen lehiaketa honetan. Arriaga Antzokian izaten da amaierako ekitaldia eta sari-banaketa, maiatzean.

5


DANTZAK ESKOLETARA Dantzaren adierazpide modernoenak ere herri bakoitzeko folkloretik abiatuta garatutakoak dira. Aberastasun horri eusten diogu belaunaldi berrietan ere, ikasturtean zehar ikastetxe publikoetan eskaintzen diren euskal dantzen ikastaroen bidez. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin elkarlanean.

DIRU LAGUNTZAK ENTITATE KULTURALENTZAT Udalak entitate kulturalei kultura sortzen eta/edo zabaltzen laguntzeko, diru-laguntzen ildo bat du, 79.200€-koa. Bilboko eskaintza kulturala zabaltzeko ekimenak sustatzera bideratzen da diru hori. Laguntzeko erabiltzen dugun beste bide bat ondorengo entitate hauekin sinatuta ditugun hitzarmenak dira: Blas de Otero Fundazioa, La Fundición (programazio eszenikorako), Koral Elkartea, Bilboko Barrea (literatura-jaialdia), Eusko Ikaskuntza, Teatrako Teatro (ACT jaialdia), Bilbaína Jazz Club, Euskadiko Liburu Ganbera (liburu-azokak), Fas Zine Kluba, Aste Santuko kofradiak, Bilbo Ballet Elkartea, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa, Juventudes Musicales, Break On Stage, MEM jaialdia, Bilboloop jaialdia, Bizkaiko Elkarte Artistikoa eta Zurgai aldizkaria. Gainera, aurten Bilboren eta Santanderren arteko alde biko harreman kulturala sustatuko duten proiektuak aurkezteko deialdia egingo dugu eta 20.000 € bideratuko ditugu horretarako.

BILBAO ESZENA Baliabide Eszenikoen Zentroa Sormen-prozesu eszeniko orok behar ditu babesa eta entsegu ugari. aholkuak eta prestakuntza eskaintzen ditu, entseguetarako eta bileretarako aretoak, materialak maileguan eta prestakuntza-tailerrak arte eszenikoetan aritzen diren pertsonei, taldeei eta elkarteei, haien jarduerak gara ditzaten. Bilbon antzerki amateur eta erdi-profesionalaren lana babesteko eta hedatzeko helburuari jarraiki, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzen du sektorearekin batera martxoaren 27an. + INFO: www.badbilbao.com

6

BAD-Bilbao


Artistak Egoitzan VI. deialdia urtarrilean eta egoitzak uztailetik urrira Beken programa artista gazteei BilbaoEszenako eta hiriko beste espazio batzuetako lokaletan egoitza emateko, eszena berriekin, batez ere antzerki eta/edo dantzarekin, lotutako ikerketarako proiektu artistikoa gara dezaten. + INFO: www.badbilbao.com

BAD-Bilbao

BILBAO FILM COMMISSION (BIFIC) Mundu osoan errekonozimendua jaso du azken hamarkadan hirigintzan izandako garapenak zinemarako hiri ere bihurtu gaitu. Gure hiriak filmak, iragarkiak, film laburrak eta zinema munduko bestelako jarduerak filmatzeko agertoki gisa duen potentziala ezagutaraztea da Bulego honen helburu nagusia. + INFO: www.bific.com

BILBAOARTE FUNDAZIOA Ekoizpen artistikorako zentroa da eta sortzaile gazteei eskura jartzen dizkie azpiegitura modernoak, proposamen artistikoak gauzatzeko aukera izan dezaten. Urazurrutia kaleko egoitzak lau solairu ditu eta grabatu eta serigrafiarako tailerrak, irudi digitala, eskultura, argazkigintza lantzekoak, filmatzeko platoa, dokumentazio-zentroa eta proiektuen aretoa ditu. Gainera, bekak ere ematen ditu; baita ikastaroak, mintegiak, artista finkatuen proiekziozikloak eta hitzaldiak antolatu ere. Artista gazteei haien lanak erakusgai jartzeko aukera ematen die, ateak zabaltzeko eta Europako beste zentro batzuekin trukeak egiteko jardunaldiak egiten ditu eta erakundeen proiektuak garatzeko aholkuak ere ematen ditu. BBK Fundazio eta Bizkaiko Foru Aldundia dira babesleak. + INFO: www.bilbaoarte.org

Bilbaoarte Fundazioa

BILBAOMUSIKA Bilbon, ikasgeletan adina entzuten da musika kaleetan eta plazetan. Udal Musika Eskolak kalitate handiko irakaskuntza-lana egiten du. Musika-tresnetan eta kantuan aukera zabala eskaintzen du eta musikaren eta dantzaren alderdi guztiekin lotutako jarduerak eta prestakuntza-ikastaroak ere antolatzen ditu: modernoa, tradizionala, folklorikoa, sinfonikoa, polifonokoa eta abar. Horrez gain, entzunaldiak, kontzertuak, dantza-saioak, kalejirak, tailerrak eta uztaileko musika-udalekuak ere antolatzen ditu. 7 + INFO: www.bilbaomusika.net


tradizioaren eta abangoardiaren konbinazioa Bilbo tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen agertoki bat da. Elkar elikatzen dute eta bat egiten dute irudi kultural aberats eta askotarikoa marrazteko. Dantza- eta antzerki-munduko emanaldi abangoardistak eta zinema fantastikoa hiriko eskaintza kulturalaren protagonistak dira adierazpide tradizionalago batzuekin batera; adibidez, kantu korala, bertsolaritza eta bilbainadak.

BILBAO ANTZERKI DANTZA (BAD) Bilboko XVI. Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia Bilborock, La Merced, Campos Antzokia, Pabell贸n 6, La Fundici贸n

Antzoki bateko agertoki zabala edo auto bateko espazio txikia, espazio guztiek balio dute antzerki eta dantza garaikidearen jaialdi honetako proposamenetarako. Erreferentzia da Estatu osoan, nazioarteko, herrialdeko eta tokiko konpainiek ekartzen dituzten proposamen abangoardista eta berritzaileei esker. Balio handia ematen dio jaialdi honek antzerkia eta dantza beste arte batzuekin (musika, bideoa, performancea...) konbinatzeari, sormenerako lurralde berriak aurkitzeko. Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, INAEM, El Correo eta Metro Bilbao dira babesleak, beste batzuen artean. INFO: www.badbilbao.com

8

BAD-Bilbao


FANT Bilboko XX. Zinemaldi Fantastikoa Maiatzaren 9tik 16ra Golem zinemak-Alhondegia, Campos Antzokia eta BBK Sala

Astebetez, fantasia, zientzia-fikzio eta beldurrezko zinemaren nazioarteko pertsonaia eta proposamen iradokitzaile, bitxi eta aztoragarrienak igarotzen dira pantailetatik. Zinemaldia beteranoa da, etengabe berritzen ari dena eta zaletasun handiena dutenek ez lukete galdu behar. Programa zabala du, eta nazioarteko estreinaldiez gain, film klasikoak, generoan erreferentzia diren dokumentalak, haurrentzako saioak eta film laburren saioak ere ikusgai izaten dira. Fantrobia sariak zinema fantastikoko artista berriei egiten die aitorpena, eta nontzeberri.com atari kulturalak antolatutako Nontzefilmak lehiaketak, berriz, mota guztietako film labur eta animazio-filmak sustatzen ditu. ICAA, El Correo, BBK Fundazioa eta Metro Bilbao dira babesleak, beste batzuen artean. Fant Bilbao

+ INFO: www.fantbilbao.net Fant Bilbao

VIII BLV - ART IrailAREN amaieraTIK urriAREN hasiera ARTE Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Zabala

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala agertoki bihurtzen dira urtero eta hiriko jarduera artistiko eta arte-adierazpideak ikusgai izaten dira; askotarikoak eta abangoardiakoak. Zinema eta performanceak kalean, erakusketak eta bisitaldi gidatuak inguruko erakuslekuetan eta sormen-espazioetan, horma-irudi artistikoak eta musika. Horiei guztiei esker, kultura bihurtzen da auzo hauetako izarra eta ekonomia sustatzeko eta dinamizatzeko eta integrazio sozialerako bide ere bada. Hiru auzoetako entitate pribatu eta kultura-elkarteekin elkarlanean antolatzen da. + INFO: www.kulturabarrutik.net

Kultura Barrutik

9


BILBAO IZAN Bilboren historia eta kulturaren muina, hein handi batean, hiri-antolaeran eta belaunaldi askotako bilbotarren ahaleginari esker sortutako ondare historikoan idatzita daude. “Bilbao Izan� Bilboren ondarea ezagutarazteko jarduera asko (bisitaldi gidatuak, erakusketak, dokumentalak) antolatzeaz arduratzen da, belaunaldi berriak hiriarekin identifikatuta senti daitezen eta hiriak dituen berezitasunak ezagut ditzaten. Deia egunkariarekin elkarlanean. + INFO: www.bilbaoizan.net

Bilbao-Izan

DANTZA PLAZETAN Hiriko plazak biziz eta bizitasunez betetzen dira urte osoan izaten diren euskal dantzen eta erromerien emanaldietan. Gure folklore aberatsaz gozatzera gonbidatzen gaituzte bertako taldeek. Hona hemen horietako batzuk: Salbatzaile Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Ondalan, Bihotz Alaia Dantza Taldea, Beti Jai Alai, Ibai Arte eta Deustuko Folklore Taldea. Alardeak, kalejirak eta erromeriak egiten dira Santiago, Aita Donostia, San Pedro, Arangoiti, Elorrieta, Karmelo, Ibarrekolanda, Deustuko Erribera, San Inazio, Zorrotza, Solokoetxe, Arenal eta Arriagako plazetan. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin elkarlanean. + INFO: www.kulturabarrutik.net

Kultura Barrutik

GABONETAKO AbesbatzA Kontzertuak ABENDUA

Hiriko barrutietako begirunezko parrokietan, Bilboko hogei abesbatza inguru arituko dira haien errepertorioko kantuak ahots ederrez eskaintzen. Bizkaiko Abesbatzen Federazioarekin elkarlanean. + INFO: www.kulturabarrutik.net

10

Kultura Barrutik


XXX UDABERRIKO BERTSO SAIOAK Maiatza Karmelo plaza (Santutxu)

Bertsolarien zorroztasunaz eta bat-batekotasunerako gaitasunaz gozatzeko aukera izango da formatu tradizionaleko hiru saiotan eta bertsolaritza beste adierazpide batzuekin uztartuko den ikuskizun batean. Santutxuko Bertso Eskolarekin elkarlanean. + INFO: www.kulturabarrutik.net

Kultura Barrutik

XXVI. Bilbainada Lehiaketa 26 urte beteko ditu Bilbok hain berea duen kantu mota hau sustatzeko lehiaketa beteranoak. Konposizio berriak aurkezteko deialdia apiriletik ekainera izango da. Sari-banaketa Aste Nagusian izango da eta urtea amaitzeko, amaierako gala izango da. Gala horretan, abenduan, aurkeztuko dira bilbainada irabazleak Arriaga antzokian. Nerbioi irratiarekin eta TeleBilbaorekin elkarlanean.

BILBOKO Udal Musika Banda eta Txistularien Banda Urtero, udaberrian, Areatzako kioskoa biziberritu egiten da Bilboko Udal Musika Bandaren emanaldi bikainei esker. Aste Nagusia alaitzen du udan eta udazkenean eta neguan, berriz, Euskalduna Jauregi paregabean hartzen du babes. Gainera, maiz eskaintzen ditu emanaldiak urte osoan auzoetan eta beste erakunde batzuetan. Bilboko Txistularien Bandaren txistu eta danbolinaren oihartzun bereziak protokolozko ekitaldi eta hasiera-ekitaldi ugarik hornitzen ditu, kalejirak egiten ditu Alde Zaharrean, alardeak, kontzertu-zikloak Euskalduna Jauregian eta beste herri batzuetan ere jotzen du. Mundu osoko danbolindari talde profesional bakanetako bat da. + INFO: www.bilbaomusika.net

11


jaialdien entzunareto Urte osoan izaten diren jaialdien kalitateak, kopuruak eta aniztasunak aipagarri bihurtzen dute Bilbo. Bilbotarren egutegi sozial eta kulturalean hitzordu garrantzitsuak izaten dira eta, gainera, hiriaren marka gure inguruan eta nazioartean zabaltzen laguntzen dute.

ZINEBI Bilboko Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko 56. Zinemaldia Azaroaren 14tik 21era Arriaga antzokia, Guggenheim Museoa, BBK Sala, Golem zinemak-Alhondegia, Campos antzokia

Zinebik hainbat hamarkada daramatza zinema-jarduerek ekonomia, arte, kultura eta gizarte aldetik dituen balioak aldarrikatzen. Urtero eskaintzen du hemengo, Espainiako eta nazioarteko film laburren eta film luze dokumentalen lan onenen sorta bat. Hainbat ataletan banatzen dituzte parte hartzen duten lanak. Atal Ofiziala, hainbat sari ematen dira atal horretan; InfoSpain, Espainiako zinemari eskainia; eta InfoEuskadi euskal zinemaren atala. Gaikako zikloak, atzera begirakoak, omenaldiak, erakustaldiak, topaketa profesionalak, prestakuntza-tailerrak, hitzaldiak eta abar ere izaten dira, osagarri. Aurrerapen gisa, Pre-Zinebi izaten da eta hor sartzen dira ikus-entzunezkoen sektoreko elkarteen, taldeen, entitate profesionalen eta prestakuntza-zentroen ekimenak. Prestakuntza-tailerrak, hitzaldiak, topaketa profesionalak, lan dokumentalen erakustaldiak, musika-jarduerak eta Zinebi-Express lehiaketa antolatzen ditu. Arriaga Antzokiarekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Kultura Ministerioaren, Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren (AECID), BBK Fundazioaren, EITBren, Guggenheim Bilbao Museoaren, EHUren, El Correoren, SGAE Fundazioaren, Golem zinemak-Alhondegiaren eta Euskadiko Filmategiaren babesarekin egiten da jaialdia. 12

+ INFO: www.zinebi.com

Zinebi

Zinebi Bilbao


BILBOKO KALEALDIA Kaleko Antzerki eta Arteen XIII. Jaialdia Uztailaren 1etik 5era / Kale Nagusia eta Alde Zaharreko hainbat gune

Kaleko arte eszenikoen nazioarteko eta bertoko konpainien proposamen berritzaileenak antzokietako hormetatik irtengo dira eta hiri osoa agertoki bihurtuko dute. Txoko guztietan aurkituko dituzu zirku, dantza, musika, clown, kalejira eta beste hainbat ikuskizun. Eta leihatilatik igaro gabe! Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Metro Bilbaorekin elkarlanean. + INFO: www.bilbokokalealdia.com

Bilboko Kaleadia

365 jazz bilbao Urte guztian du jazzak presentzia Bilbon eta jazz-erritmoak ohiko areto eta espazioetan entzuten dira mundu osoko musikarien zein bertako eta Espainiako taldeen eskutik eta askotariko estiloak lantzen dituzte, gainera. Bilbao 700 Fundazioaren eskutik. + INFO: www.bilbao700.com

XXXIII. Txotxongilo Jaialdia Azaroaren erdialdean Txotxongiloek duten bizidun-itxurak eta magnetismoak ez digu ahaztarazi behar benetako “izarrak� hemengo, Espainiako eta nazioarteko konpainietako artistak direla; haienak baitira trebetasuna eta proposamen eszeniko irudimentsuak. Jaialdian jarduera osagarriak ere izango dira, hala nola hitzaldiak, erakusketak eta omenaldiak. Txirlora elkarteak antolatua.

13


MUSICA-MUSIKA Martxoaren 7tik 9ra Euskalduna Jauregia

Beethoven eta Brahms-i eskainitako programa erakargarria, nazioarteko musikariak eta arrazoizko prezioak, musika klasikoa musikazaleei zein lehen aldiz dastatu nahi dutenei gerturatzeko. Bilbao 700 Fundazioak antolatutako jaialdia. + INFO: www.bilbao700.com

BILBAO POESIA XV. Poesia Astea Urriaren erdialdea / Bidebarrietako liburutegia

Era askotako adierazpide poetikoek izaten dute jaialdi honetan oihartzuna. Genero honetako egile ospetsuak biltzen dira. Errezitaldiak eta irakurraldiak antolatzen dira, kontzertu eta liburu-aurkezpenekin batera. El Correo eta Metro Bilbao dira babesleak.

BILBAO ARS SACRUM (BAS) Apirilaren 5etik 12ra Enkarnazio eliza

Bilbao 700 Fundazioak eliz musikaren hitzordura gonbidatzen ditu bilbotarrak. Espiritualtasunean eta sentimendu erlijiosoan oinarritutako garai bateko eta besteko tradizio oparoa ezagutzeko aukera izango da. + INFO: www.bilbao700.com

14


6. Gau Zuria ekainak 14

Gau berezia izango da eta hiriko gune kulturalek eta/edo entzutetsuek ateak zabalduko dituzte, argiztatu egingo dira, apaindu egingo dituzte edo ikuskizun bereziak eskainiko dituzte goizaldera arte, hiria sortu zeneko urteurrena oroitzeko. Bilbao 700 Fundazioak antolatutako ekitaldia. + INFO: www.bilbao700.com

Balearen Desfilea abuztuak 17

Aste Nagusiko lehen igandean, Bilbao 700 Fundazioak desfile tradizional hau antolatzen du Kale Nagusian. + INFO: www.bilbao700.com

Flamenko Jaialdia Urria

Genero unibertsal honetako kantuaren, ukituaren eta dantzaren alderdi guztiak iritsiko dira Bilbora, parte hartuko duen flamenko-artista nagusiek ematen dakiten “ukitu� bereziarekin. Bilbao 700 Fundazioa. + INFO: www.bilbao700.com

Arriaga Antzokia Bilboko agertokirik ospetsuena da, zalantzarik gabe. Hirian antzerkiak izandako sorrerari eta bilakaerari lotua dago eta goi mailako ikuskizunak eta artistak biltzen ditu urte osoan. Antzerki eta lirikako ekoizpen-zentroa ere bada eta Emilio Sagi da zuzendari artistikoa. Munduko herrialde batean baino gehiagotan eskainitako hainbat ikuskizun prestatu izan ditu. Bizkaiko Foru Aldundia, Kultura Ministerioa, BBK Fundazioa, BBVA, El Correo, Deia, SER katea, FCC, IMQ eta Mondragon Lingua dira babesleak. + INFO: www.teatroarriaga.com

15


ezagutzaren bihotza Ezagutza gero eta garrantzitsuagoa da gure gizartean. Bilbo ezagutza sustatzeko estrategia bat garatzen ari da eta estrategiaren erdigunean ditu kokatuta dibulgaziozko proposamen kulturalak eta herritar guztien eskura liburutegien sarea eta argitalpenak jartzea.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako liburutegian liburuak mailegatu baino askoz gehiago egin daiteke. Kultura-zentro bat da. Elkartzeko aukera eskaintzen du eta gogoeta egitera gonbidatzen du ekimen literario, poetiko, zientifiko eta ezagutzari lotutako ekimenen bidez: • Elkarrizketak literaturarekin: Idazle entzutetsuekin egindako aldizkako topaketa literarioak, 7. edizioa. • Egun instituzionalak: Aitorpena hiriko egile adierazgarrienei: Blas de Otero (martxoak 15), Miguel de Unamuno (irailak 29), Gabriel Aresti (urriak 14) eta Ángela Figuera (urriak 30). • Poesiaren Nazioarteko Eguna: martxoak 21. • Unamunoren jaiotzaren 150. urteurrena oroitzeko ekitaldiak. • Liburu-aurkezpenak, idazleekin topaketak, errezitaldi lirikoak. • Darwinen eguna (otsailak 12): 7. urtez jarraian, Charles Darwinen jaiotzaren eta haren “eboluzioaren teoriaren” urteurrena ospatuko da, zientziaren hainbat diziplinatako nazioarteko adituak bilduta. • Matematikak eguneroko bizitzan: 11. edizioa, maiatzeko 3 ostegunetan. • Kulturari eta pentsamenduari buruzko zikloa. Aurten globalizazioari buruzkoa izango da, maiatzeko astelehenetan. • Jardunaldiak: Bilboren historiari buruzko XVIII. sinposioa, Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean. • Emakumeek zientzia egiten dute, azaroko ostegunetan. + INFO:

16

Bidebarrieta Kulturgunea


Argitalpenak • Lehiaketa literarioetako bilduma: Blas de Otero Bilbo Uria 2013ko literatura-sarien euskarazko eta gaztelaniazko irabazleen lanen argitalpena. • Bilboko Gaiak bilduma: Osterak Bilboko auzoetatik (4. liburukia): Jatorrizko Bilbo gidaren argitalpena. + INFO: www.bilbaoizan.net + INFO:

Bidebarrieta Kulturgunea

Liburu Azokak Liburuek urtean hainbat aldiz uzten dituzte liburu-dendetako apalak bilbotarrengana gehiago hurbiltzeko. • Liburuaren XV. Nazioarteko Eguna: apirilaren 23an Berastegi kalean. • Liburu Berriaren 44. Azoka: ekaineko lehen hamabostaldian, Areatzan. • Antzinako eta Aukerako Liburuen XXXIV. Azoka: azaroko lehen hamabostaldian, Areatzan. Euskadiko Liburu Ganberarekin elkarlanean.

Bilboko Udal Liburutegiak Bilbon oso erraza da irakurtzea. Bilboko Udal Liburutegiak barruti guztietan daude. Guztira 16 egoitza ditu sareak eta herritarren esku jartzen du 30.000 aletik gorako bilduma, hainbat euskarritan: Liburuak, aldizkariak, bideoak, CD-ROM, DVD eta abar. Beti egoten da eguneratuta, liburutegian bertan kontsultatzeko, edo maileguan hartzeko. Sareak jarduera-programa zabala ere eskaintzen du. Ehun proposamen baino gehiago dira, horien artean hauek: helduentzako irakurketa-tailerrak, hitzaldiak, topaketak idazleekin, erakusketa bibliografikoak, bisita gidatuak, ipuin kontaketak eta literatura-tailerrak, zientzia, magia, teknologia berriak eta sare sozialak, haurrei eta gazteei zuzenduta. + INFO: www.bilbao.net/bibliotecas

Bilboko Udal Artxiboa Bilboko Udal Artxiboak Udalaren agiri-ondarea zaintzen eta kontserbatzen du. Interesa duen edonork du datu-basera eta 1902tik 1988ra arteko Udalbatzetako akta-liburuen digitalizatutako irudietara on line sartzeko aukera, eta “Bilbokale” datu-basean bidez, Bilboko kale-izendegia osatzen duten hiriko bideen izen historikoak ezagutzeko modua. + INFO: www.bilbao.net/archivosmunicipales

17


Auzo bakoitza agertoki bat Bilboko auzoetan, kulturak izen propioa du. “Kultura Barrutik� ekimenari esker, Bilboko barruti bakoitzak bere eskaintza du jarduera kulturaletan, eta bertako herritarren bizimodua eta kaleak alaitzen ditu eta partaidetza soziala eta gizarteratzea sustatzen du. + INFO: www.kulturabarrutik.net/

Kultura Barrutik

KULTURA kalez kale Maiatza-ekaina

Udaberrian, auzoetako kaleak agertoki bihurtzen dira eta ehundik gora jarduera kultural hartzen dituzte; besteak beste, antzerkia, magia, clown-ikuskizunak, zirkua, kalejirak eta euskal dantzak, kontzertuak, abesbatzak, dantza egiteko musika, kaleko musika, hitzaldiak eta tailerrak. Zenbait gairen inguruko erakustaldiak izaten dira barruti batean eta bestean: Clown Zorrotza, Zirkualde zirku-jaialdia Errekalden, Musika dibertigarria da Abandon, Magia Topaketak Otxarkoaga-Txurdinagan, MusikAuzo‌

KULTUR gabonak Eguberri-garaia

Arte eszenikoen 90 ekitaldi eta ikuskizun inguru, abesbatzen kontzertuak, erakusketak, jaiotza-erakusketak, folklorea eta musika zuzenean Bilboko eguberri-giroari kultura txertatzeko. Mila Musika Haria zikloa Abandon, gitarrari eskainia, Deustura Udazkeneko Kultura euskal kulturaren gainekoa, Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia Otxarkoagan eta beste programa batzuek osatzen dute Eguberrietako eskaintza kulturala. 18


Bilbo Barruti Eszenikoa • Bilboko Zirkuitua: tokiko taldeen antzezlanak eta dantza ikuskizunak otsailetik apirilera eta urritik abendura, Castaños, Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Barrainkua, Errekalde, Basurtu eta Altamirako Udaltegietan eta Solokoetxeko institutuan. • Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia martxotik apirilera.

Bilbo Musika Barrutia • Bilbao Distrito Jazz: jazz-kontzertuen zikloa otsaileko eta martxoko ostiraletan Udaltegietan eta barrutietako beste ekipamendu batzuetan. • Musika-ikastaroak: gitarra, baxua, bateria, informatika musikala eta homestudio Otxarkoagan. • Musika-zikloak: Flamenko-topaketak Una Ría con Duende San Frantziskon irailean, Poltsiko Musika urrian Abando-Barrainkuan eta abesbatzen kontzertuak barruti guztietan.

19


Bilbo Ikus-ENTZUNEzko ARTEEN Barrutia • Zinema-zikloak: GizaZine Bilbo Zaharrean eta San Frantziskon martxoan eta Zinebiklub urte osoan hainbat barrutitan. • Ikus-entzunezko ikastaroak: irratia, kamera eta bideo-edizioa Otxarkoagan ikasturtean zehar. • Expodistrito: bertako sortzaileen arte- eta argazki-erakusketak urte osoan San Inazio, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Ibaiondo, San Frantzisko, Errekalde eta Barrainkuako Udaltegietan.

Bilbo Aisia Barrutia • Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS 2. Barrutian otsailean umeentzat, gazteentzat eta helduentzat, Barrutia Kontari-El distrito cuenta lelopean. • Dantza egiteko musika adinekoentzat, urte osoan zehar Otxarkoagan. • Bidaiarien txokoa: bidaiei eta kulturartekotasunari buruzko programa. Hitzaldiak, proiekzioak eta musika urrian Begoña-Santutxun. • Kulturalde, antzerkia, poesia eta musika biltzen dituen programa Errekalden, azaroan. • Plazarik plaza, folklorea sustatzeko ekimena 8. barrutian, urrian. Hiriko, auzoetako eta barrutietako hainbat elkarte eta entitaterekin elkarlanean.

20


HELBIDEAK BILBOKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILA

BILBOKO UDAL LIBURUTEGIAK

KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILA

LIBURUTEGI NAGUSIA

Venezuela plaza, 2. 48001 Bilbo Telf.: 94 420 48 70 www.bilbao.net cultura@ayto.bilbao.net BILBAO ESZENA

Juan Gardeazabal, 5. 48004 Bilbo Telf.: 94 433 49 95 bilbaoeszena@ayto.bilbao.net ZINEBI

Colテウn de Larreategi, 37, 4ツコ. 48009 Bilbo Telf.: 94 424 86 98 www.zinebi.com info@zinebi.com BARRAINKUA UDALTEGIA

Barrainkua, 5. 48009 Bilbo Telf.: 94 423 37 96 / 94 424 83 07 cmdabando@ayto.bilbao.net UDAL ARTXIBOA

Ernesto Erkoreka plaza, 1. 48007 Bilbo Telf.: 94 420 48 49 www.bilbao.net/archivosmunicipales/ archivo@ayto.bilbao.net

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIA

Bidebarrieta, 4. 48005 Bilbo Telf.: 94 415 09 15 / 94 415 69 30 www.bilbao.net/bibliotecas bidebarrieta@ayto.bilbao.net UDALTEGIETAKO LIBURUTEGIAK DEUSTUKO LIBURUTEGIA

Agirre Lehendakaria, 42. 48014 Bilbo Telf.: 94 447 46 04 bibliotecadeusto@ayto.bilbao.net ZURBARANBARRIKO LIBURUTEGIA

Iturriondo plaza, 4, beheko solairua. 48007 Bilbo Telf.: 94 420 34 04 bibliotecazurb@ayto.bilbao.net CASTAテ前SEKO LIBURUTEGIA

Castaテアos, 11. 48007 Bilbo Telf.: 94 420 34 04 bibliotecacastanos@ayto.bilbao.net OTXARKOAGAKO LIBURUTEGIA

Pau Casals etorbidea, 19. 48004 Bilbo Telf.: 94 412 87 49 bibliotecaotxarkoaga@ayto.bilbao.net 21


BEGOÑAKO LIBURUTEGIA

IRALAKO LIBURUTEGIA

SAN FRANTZISKOKO LIBURUTEGIA

ZORROTZAKO LIBURUTEGIA

ZABALAKO LIBURUTEGIA

BILBAOMUSIKAREN LIBURUTEGIA

Circo Amateur C. D. 2. 48004 Bilbo Telf.: 94 473 47 54 bibliotecabegona@ayto.bilbao.net Mariaren Bihotza plaza, 2. 48003 Bilbo Telf.: 94 415 06 81 bibliotecasanfrancisco@ayto.bilbao.net Zabala, 41. 48003 Bilbo Telf.: 94 415 03 17 bibliotecazabala@ayto.bilbao.net BUIAKO LIBURUTEGIA

Buia Auzoa, 140. 48003 Bilbo Telf.: 94 421 16 15 ERREKALDEKO LIBURUTEGIA

Altube etorbidea, 6. 48002 Bilbo Telf.: 94 422 38 97 bibliotecarekalde@ayto.bilbao.net BESTE LIBURUTEGI BATZUK SAN INAZIOKO LIBURUTEGIA

Agirre Lehendakaria, 170. 48015 Bilbo Telf.: 94 475 21 04 bibliotecasignacio@ayto.bilbao.net IBAIALDEKO LIBURUTEGIA

Ibaialde, 3. 48003 Bilbo Telf.: 94 679 25 81 bibliotecaibaialde@ayto.bilbao.net SAN ADRIANGO LIBURUTEGIA

San Adriango etorbidea, 34. 48003 Bilbo Telf.: 94 444 78 32 bibliotecasanadrian@ayto.bilbao.net 22

Estrada Guiña 2. 48012 Bilbo Telf.: 94 443 65 01 bibliotecairala@ayto.bilbao.ne Fray Juan, 35. 48013 Bilbo Telf.: 94 482 03 70 bibliotecazorroza@ayto.bilbao.net Sorkunde, 8. 48006 Bilbo Telf.: 94 416 47 85 bibliotecabm@ayto.bilbao.net


BESTE KULTUR ERAKUNDE BATZUK ARRIAGA ANTZOKIA

Arriaga plaza, 1. 48005 Bilbo Telf.: 94 416 35 33 www.teatroarriaga.com informacion@teatroarriaga.com BILBAOARTE FUNDAZIOA

Urazurrutia, 32. 48003 Bilbo Telf.: 94 415 50 97 www.bilbaoarte.org info@bilbaoarte.org BILBAOMUSIKA

Sorkunde, 8. 48006 Bilbo Telf.: 94 416 47 85 www.bilbaomusika.net info@bilbaomusika.net ALHÓNDIGABILBAO

Arrikibar plaza, 48010 Bilbo Telf.: 94 401 40 14 www.alhondigabilbao.com info@alhondigabilbao.com BLAS DE OTERO FUNDAZIOA

Barrainkua, 5. 48009 Bilbo Telf.: 94 423 71 41 www.fundacionblasdeotero.org secretaria@fundacionblasdeotero.org Bilbao 700 III MILLENIUM FUNDAZIOA

Ensanche plaza, 11, 1º. 48009 Bilbo Telf.: 94 679 04 88 www.bilbao700.com bilbao700@ayto.bilbao.net

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA

Abandoibarra pasealekua, 4. 48011 Bilbo Telf.: 94 403 52 05 www.bilbaorkestra.com bos@bilbaorkestra.com

ARTELAN BERREGINEN MUSEOA

San Frantzizko, 14. 48003 Bilbo Telf: 94 679 02 55 www.museoreproduccionesbilbao.org info@museoreproduccionesbilbao.org EUSKAL MUSEOA

Miguel Unamuno plaza, 4. 48006 Bilbo Telf.: 94 415 54 23 www.euskal-museoa.org museoa@euskal-museoa.org BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

Museo plaza, 2. 48009 Bilbo Telf.: 94 439 60 60 www.museobilbao.com info@museobilbao.com BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA

Ramón de la Sota kaia, 1. 48013 Bilbo Telf.: 94 608 55 00 www.museomaritimobilbao.org info@museomaritimobilbao.org BILBAO GUGGENHEIM MUSEOA

Abandoibarra etorbidea, 2. 48001 Bilbo Telf.: 94 435 90 00 www.guggenheim-bilbao.es informacion@guggenheim-bilbao.es 23


Programazioa ZURE eskura Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak, urteko egitarau honen hurrengo edizioak ez ezik, Bilbao Kultura agenda hilero-hilero ere zeure posta elektronikoan bertan jasotzeko aukera ematen dizu. Bi horietan Bilboko kultura eta aisialdiko jardueren inguruko informazioa zabaldu eta eguneraturik topatuko duzu. Agenda formatu digitalean bakarrik jasotzeko, bidal iezazkiguzu zeure datu pertsonalak mezu batean, helbide honetara:

I

AGERTOK

URTEKO

MA

PROGRA

2014

agendakulturala@ayto.bilbao.net

Datuak xede informatibo eta irabazi-asmorik gabekoetarako sartu ahalko dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak kudeatutako fitxategi batean (Venezuela plaza, 2. 48001 Bilbo). Idatziz baliatu ahal izango dituzu zeure eskubideak sail horren aurrean ezadostasuna agertzeko, datuak ikusi ahal izateko, horietan aldaketak egiteko edo datutegitik kentzeko, baita ezadostasuna agertzeko ere aipatutako xede berberekin eta Legeak baimendutako kasuetan datuak Udalaren enpresa publikoei edo beste erakundeei ematearekin bat ez bazatoz.

24


25


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.