Ponentes build (2) eusk

Page 1

HIZLARIAK


Angela Glover Blackwell, PolicyLink-en Fundatzailea eta Zuzendari Betearazlea Angela Glover Blackwellek PolicyLink 1999an sortu zuen. Zuzendari Betearazlearen kargua duela, berdintasun ekonomikoa eta soziala sustatzen du, eta PolicyLink erreferentziazko erakunde bihurtu du dirusarrera urriak dauzkaten pertsonen irisgarritasuna eta aukerak hobetzeko, bai eta arraza beltzeko komunitateak gizarteratzeko; alde horretatk azpiegiturak, etxebizitza, garraioa, hezkuntza eta osasuna bezalako esparruei garrantzi berezia ematen die. PolicyLink fundatu aurretik, Blackwell Rockefeller Fundazioko Presidenteordea izan zen, eta bertan erantzukizuna kultur arloan izan zuen. Lanbidez abokatua izanik, Oakland Urban Strategies Council izenekoaren fundatzaile izan zen. Erakunde hartan aitzindaria izan zen, Kaliforniako alde hori biziberritzeko ikuspegi berriei dagokienez. Estatu Batuetan berdintasunaren aldeko mugimenduan erreferentziazko pertsona da Blackwell. Hainbat hedabidetan lagundu ohi du, esate baterako The New York Times, The Huffington Post, Washington Post edo CNN-n. “Uncommon Common Ground: Race and America’s Future” lanaren egilea da beste hainbatekin batera, eta beste lan batzuetan ere parte hartu du, adibidez “Ending Poverty in America: How to Restore the American Dream” eta “The Covenant With Black America” izenekoetan.


Janet Lamkin, Presidentea

Bank

of

America

California-ko

Janet Lamkin Bank of America California-ko presidentea da. Bere erantzukizunpean negozio-ereduaren garapena dago, finantza erakundearen harreman komertzial sakonagoak lortzea helburu dela. Bere lanbide-karreraren azken hamazazpi urteetan Bank of America Californiari lotuta egon da. Lehenago Professional Business Women of California izeneko lanbide elkarteko presidentea izan zen, eta gaur egun California Chamber of Commerce, Los Angeles Coalition eta Bay Area Council erakundeetako zuzendaritza batzetan parte hartzen du; hain zuzen ere, erakunde horietako azkenean emakumezko lehen presidentea izan zen. Azken bost urteetan San Francisco Business Times egunkariaren aintzatespena jaso du, Kalifornia aldean emakumezko 100 enpresabururik garrantzitsuenetako bat delako. Askotan eskatzen diote Lamkini hizlari gisa parte har dezala hainbat gairi buruz, adibidez lidergoaren garapenari buruz, eta bereziki, emakumeen garapen pertsonalari eta lanbide garapenari buruz.


Alfonso Vegara, Metrópoli Fundazioko Presidentea

Alfonso Vegara doktore arkitektoa, hirigilea, ekonomialaria eta soziologoa da. Bere lanbide karreran hiri habitata hobetzea izan du xede; ikerkuntzaren garrantzia defendatu du, hirien eta lurraldeen garapen iraunkorrerako oinarria delakoan. 70 herrialdetan dagoen ISOCARP izeneko Hirigileen Nazioarteko Elkarteko presidentea izan da. Eisenhower Fellowships erakundeko ordezkaria da, eta 2005. urteaz geroztik Singapurreko ohorezko kontsula da Madrilen. Bere ikerkuntza-jarduera Metrópoli Fundazioaren bitartez bideratzen du, bere fundatzaile eta presidente den aldetik. Fundazio hori hiriaren eta lurraldearen inguruko berrikuntza zentroa da. Halaber, Alfonso Vegara irakaskuntzan zabal jardun da Europako eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan. Liburu ugari argitaratu ditu, horien artean “Territorios Inteligentes” nabarmentzen dela, eta sari garrantzitsuak jaso ditu, nazionalak zein nazioartekoak, bere lanbide ibilbidea eta ikerkuntza ibilbidea aintzatesteko.


Guillermo Dorronsoro, Deusto Business School Guillermo Dorronsorok industria ingeniaritzako doktorearen titulua (Mekanikako espezialitatea) dauka Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan. Lurralde Antolamendu eta Hirigintza Masterra Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. IK4 Research Alliance erakundeko presidenteordea da eta Orkestrako eta Informรกtica de Euskadi taldeko kontseiluetako kidea da. Zuzendaritzako postuetan aritu da korporazio global batzuetan (Accenture, Iberdrola, EDP/Naturcorp, Socintec/Indra) estrategiarekin eta oinarri teknologikodun negozio berrien sustapenarekin lotutako zereginetan. Dorronsoro zuzendari akademikoa izan da Enpresa Berrikuntzako Masterraren lehenengo edizioan (Deusto Business School - University of Cambridge/Judge Business School) eta alboko irakaslea da Deusto Business School-eko Informazioaren Teknologia Sailean (Berrikuntzaren Kudeaketa Masterra, Globalizazioaren Iraunkortasuna, Lehiakortasuna eta Estrategia). Azken urteotan modu aktiboan parte hartu du hainbat erakunde sortzen, besteak beste European Software Institute (ESI), Energia Klusterra edo Tecnalia Fundazioa.


Mei Ling Liem, Amsterdamgo Udalaren aholkularia Mei Ling Liem Amsterdam hiriko alkatearen eta zinegotzien aholkulari estrategikoa da. AndrĂŠe van Es alkateordearekin lanean aritu da gizarteratzea eta herritarren integrazioa bezalako arloetan. Duela gutxi hirigintza arloko gai estrategikoen plangintza egin du, Hiriaren Kontseilu berria eratzeko prestaketa-taldeko kide gisa, iragan martxoaren 19an egindako azken hauteskundeen ostean. Mei Ling Liem Holandarekin eta Europar Batasunarekin lankidetzan aritu da giza eskubideei eta emakumeei buruzko politiketan. Halaber, Holandako Alderdi Laboristaren think tank delakoarentzat lan egin du.


Simon Giles, Accenture-ko Senior Zuzendaria Simon Giles hiri adimendunetako estrategien arloko aditua da Accenture erakundean, eta hiriei zein gobernuei aholkua ematen die ekonomiaren eta herritarren garapenari buruz, diseinuaren eta hirigintza digitalaren arloetan. Londresen egoitza duen aholkularitza-talde global bateko zuzendaria da. Talde hori arkitektoen, ingeniarien eta diseinatzaile digitalen diziplina arteko taldeekin elkarlanean aritzen da gaur egungo eta etorkizuneko hirientzako garapen estrategia berriak taxutzen. Simon Gilesek gaur egun Munduko Ekonomia Foroari aholkua ematen dio hiri garapenaren etorkizunari buruz. Gaur egun hainbat proiektutan ari da lanean Erresuma Batuan, Mexikon, Estonian, Danimarkan, Alemanian eta Japonian.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.