Bilbao Pasioa - Aste Santua 2013

Page 1

2

3

BILBAO


4

1

AURKIBIDEA

Sarrera

3

Informazio Erabilgarria

4

Ezinbestekoa

5

Bilbo Lehorrez, Itsasoz eta Airez 8 Ibilbide Berdea

11

Athletic Experience

12

Kultura-agenda Erakusketak

14

Kontzertuak

17

Antzerkia

19

Kirolak

20

Aste Santuko Prozesioak

21

Primerako Sukaldaritza

26

Bilbo Gauez

28

Bilbo Familiarekin

29

Bizkaia

30

Basque World

32

basque FEST

35


2

3

BILBOREKIKO

PASIOA 1

Bizi “Be basque pasioa� Aste Santu honetan. Bilbok eskaintzen dizun koktelean, arkitekturak, diseinuak, gastronomiak, naturak, hondartzak, tradizioak eta nortasunak hiriko zerbitzu turistikoen eta establezimendu bikainen kalitatearekin bat egiten dute. Murgildu gure kulturan, eta gozatu bere sustraiak ahazten ez dituen aisialdiko eskaintza batekin. Bilbok oinezkoa harrituko du eta hiri osoa aurkeztuko dio. Ibaiko ibilbidean zehar, munduko arkitekto eta artistarik onenen eraikinak eta artelanak ikusiko ditugu, ibilbideak hiriaren historiari eta bilbotarrek zailtasunak arrakasta bihurtzeko izan duten pertseberantziari buruz hitz egiten digu. Bilbok bisitariari eskaintzen dion beste opari bat hiriguneetatik, eremu berdeetatik eta kostaldetik hurbil dagoela da. Metroan ordu erditik beherako bidaia eginez, hondartza eta itsaslabar bikainez goza daiteke, Kantauri Itsasoaren suhartasuna ikusteko eta surfean aritzeko. Hondartza ikusgarriez gain, inguru horretako gastronomia aparta ere nabarmentzekoa da, nazioartean da ezaguna, tradizioa eta abangoardia bateratzen ditu, eta bertako plater, sukaldari eta tradizio asko sukaldaritzaren arloko gailurrera iritsi dira.


4

5

INFORMAZIO ERABILGARRIA Bilbao Turismo Bulegoen Ordutegiak

Bilbao Bizkaia Be Friendly Bilbo hiri modernoa da, aukeraz betea, eta Europako panoramako erreferente friendly bat da. Bertan, askotariko tabernak, jatetxeak, modako dendak eta bizikidetza-giroa duten beste establezimendu asko aurkituko dituzu. www.bilbaobizkaiafriendly.com

Zabalguneko Bulegoa Martxoaren 28tik 31ra: 11:00 - 19:00 Apirilaren 1ean itxita. Guggenheim Bulegoa (Museoaren ondoan) Martxoaren 23tik apirilaren 1era: 10:00 19:00. Arriaga Bulegoa (Arriaga Antzokiaren Beheko solairua) Martxoaren 23tik apirilaren 1era: 9:30 14:00 eta 16:00 - 19:30

Bilbo eta bere lauzak BILBO LAUZA Bilbo lauza XX. mendearen lehenengo erdian sortu zen, klima euritsua duen hiri honen beharrei erantzuteko, eta, gaur egun, hiriaren sinbolorik ezagunenetako bat da. Lauzaren diseinua souvenir eta opari askotan aurki daiteke, eta bere forma Bilboko gozotegietan dasta daitekeen tarta gozo baten inspirazio bihurtu da. Erroseta-lauza honen bereizgarriak lorearen irudia eta ura husten duten lau kanalak dira. Marrazkia lau aldiz errepikatzen da hirurogei zentimetroko alboak dituen lauza lauki batean.

Bilbao Card Bilbao Card txartelarekin, hiriko garraio publikoa erabili ahalko duzu. Gainera, deskontu garrantzitsuak lortuko dituzu hiriko bisita gidatuetan, autobus turistikoetan, museoetan, aisialdiko establezimenduetan, dendetan, jatetxeetan, ikuskizunetan eta beste hainbat zerbitzutan. 1, 2 edo 3 eguneko Bilbao Card txartela aukera dezakezu. Salgai dago Bilbao Turismoren bulegoetan eta web orri honetan: www.bilbaoreservas.com

LAUZA BERDEA Bilbok hiria inguratzen duen eraztun berdeko baso-parkeetarako bidea adierazten duten 250 informazio-lauza ditu. 70 kilometro inguru barne hartzen dituzten Ibilbide Luzeko (IL) bederatzi ibilbide dira. Lauza horiek hiriko hainbat gune estrategikotan jarri ziren seinaleekin bat egiten dute Bilboko mendietarako eta haien aisialdi-eremuetarako bidea adierazteko.

Erreserben Zentrala bilbaoreservas.com Bilbao Turismok hirian edozein zerbitzu turistiko erreserbatzeko eskaintzen duen zerbitzu ofiziala da. Tel.: 902 877 298 www.bilbaoreservas.com

Denden Ordutegia

LAUZA EKOLOGIKOA Lauza honek “Bilbo lauzak” dituen diseinu eta erresistentzia berberak dauzka. Beren bereizgarria da “GeoSilex” delako produktu bat dutela eta CO2 gasa xurgatzen duela. Bilbo da estatuan sistema iraunkor hori erabiltzen duen lehenengo hiria. Lauza berdeak oinezkoen eremuetan daude.

Aste Santuan, Bilboko dendetako erakusleihoak prest daude udaberriko denboraldirako. Kolore berriak, joera berriak, emozio berriak... Une egokia Bilbora hurbiltzeko eta paseatzeko eta 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 ordutegian (jaiegunetan izan ezik) hiriko dendez gozatzeko.

Wi-Fi

TM

Bilbok doako Wi-Fia du 45 eremutan, eremu turistiko nagusietan eta hiriko auzo guztietan, hain zuzen.

Telefono Interesgarriak • Ertzaintza. Sos-Deiak: 112. • Udaltzaingoa: 092. • Bilboko Nazioarteko Aireportua: 902 404 704

Familia-planak Liburuxka honetako jarduera guztiek izan ditzakete aldaketak.

EZIN BESTEKOA “basque FEST”

Ikusi Bilbok Aste Santuan eskaintzen dizun guztia. Hiriaren historia, tradizioak eta arkitektura ezagutzeko jarduerak, erakusketa bikainak, musika... “be basque” Bilbao Pasioa sentitzeko “ezinbestekoak” proposatzen dizkizugu.

Ezagutu Bilbo, bere kultura eta nortasuna “basque FEST”en bitartez. Aste Santuan, kontzertuz, antzezlanez, landa-kirolez, euskal dantzaz eta abarrez betetako egitarau osatu bat eskainiko du, baita ekimen gastronomiko bikainak ere. Eskatu basque FEST gida BilbaoTurismoren bulegoetan eta hoteletan.

Erriberako Merkatua Jaki gozoak lortzeko beste toki saihestezin bat Erriberako Merkatua da, Ibaiaren ondoan dagoen gastronomiatenplu bat, duela gutxi zaharberritua. Bizkaia osorako erreferentzia komertziala da. Milaka pertsona hurbiltzen dira egunero azoka honetara, badakitelako onenen arteko onena lortuko dutela bertan.


6

7

AlhondigaBilbaoko zubateen ibilbidea www.alhondigabilbao.es Gozatu AlhóndigaBilbaoren plaza nagusia osatzen duten 43 zutabeen diseinu ikusgarriez. Ardo-biltegi zahar hau, Philippe Starck-en zuzendaritzapean birgaitu eta eraldatu ondoren, kultura eta aisialdi zentro berritzaile bihurtu da.

Prozesioak Txikitoak eta pintxoak Bilboko erritu enograstronomikorik ezagunena tabernaz taberna joatea da, konpainia eta giro bikainean pintxoak eta txikitoak (ardoa edateko edalontzi tradizionala) dastatuz gozatzeko. Zazpi Kaleak, Garcia Rivero Maisua, Deustu, Ledesma, Poza Lizentziatuaren kalea... bilbotarrek antzinako tradizio horrekin gozatzeko gustukoen dituzten inguruetako batzuk dira.

Areatzako oholtzetan Loreen Merkatu tradizionala egoten da igandero, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bietara arte. Lore-sortak, landareak, koloreak, usain gozoak eta giro bizia dira iganderoko erritu honen ezaugarririk erakargarrienak..

Ezagutu oinez, bizikletaz edo ibaitik Europako hiririk sofistikatuenetako bat. Bertan, munduko arkitektorik onenen eraikinak aurki daitezke, honakoenak, besteak beste: Gehry, Moneo, Siza, Isozaki, Pelli eta Calatrava.

Artearen Barrutia Bilbao Art Distric Itsas Museoaren, Albia lorategiaren, Colon de Larreategui kalearen eta Abandoibarra pasealekuaren arteko eremua da. Inguru paregabe horretan, galeriak, museoak, liburusaltzaileak eta zaharberritzaileak aurki daitezke, baita aire zabaleko hainbat eskultura ere, Dalí, Chillida, M.Lüpertz, Galarza, Tucker, Rückriem, Koons eta Sir A. Caro artista handien lanak, hain zuzen.

Gozokiak Bilboko erara Gurin-opila, karolina eta arrozpastela aurki daitezke, besteak beste, Bilboko gozotegietan. Ez zaitez “Botxotik” joan tentazio gozo horretan erori gabe.

“Artea Gerran. Frantzia 1938-1947: Picassotik Dubuffetera”

Loreen Merkatua

Abandoibarra: Pritzker katalogoa aire zabalean

Bilboko kaleek hamahiru prozesio hartuko dituzte bi milatik gora kofradiakiderekin. Hiriaren ondare artistikoa lau mendez gogor lan eginez bildu den benetako altxor bat da. Bilboko Aste Santuko irudi bikainak ikusteko aukera paregabea da Ostiral Santuko prozesioa, Ehorzketa Santuaren Prozesioa. Prozesiorik garrantzitsuena da ikuslekopuruari eta irudien kalitateari dagokienez.

Guggenheim Bilbao Museoa www.guggenheim-bilbao.es

Bisita gidatuak Erreserbatu tokia Bilbao Turismok eskaintzen dituen bisitetan, eta, gidari profesional batekin batera, bisitatu hiriko eremurik ospetsuenak, hala nola, Zazpi Kaleak, Zabalgunea eta Abandoibarra, Arriaga antzokiaren pareko eraikinak eta Bilbo Udaletxea, eta murgildu Bilboko beirate artistikoak dituen ibilbide zirraragarrian.

Erakusketak gai du Bigarren Mundu Gerra eta nazien okupazio garaiko Frantziako artisten lana. Orduan zapalkuntza zen nagusi, arlo guztietan, eta garai hartako artistek hainbat bide berritzaile aurkitu zituzten arte ofizialari muzin egiteko, eta gerorako artea eraldatu zuten. Ehun bat artistaren 500 lan inguru izango dira ikusgai, hala nola Georges Braque, Jean Dubuffet, Marcel Duchamp, Alberto Giacometti, Vasily Kandinsky, Pablo Picasso eta Joseph Steib sortzaileenak.

“Néstor Basterretxea. Forma eta Unibertsoa” Bilboko Arte Ederren Museoao www.museobilbao.com Néstor Basterretxea euskal eskulturaren arloko berritzailerik garrantzitsuenetako bat da, eta, erakusketa hau artistaren lanaren orain arteko atzera begirako bildumarik osatuena da. Erakusketa honek 60 urte inguruko sorkuntza-ibilbide oparo baten azterketa proposatzen du, egileak baliatu dituen teknika eta adierazpen artistiko askotarikoak ezagutzeko bidaia.


9

8

Bisitak Udaletxera eta Ibaigane Jauregira Bisita itzazu Bilboko bi eraikin adierazgarri: Udaletxea eta Ibaigane Jauregia. Udaletxeko bisitan, hainbat gela ikusi ahalko dituzu, hala nola Osoko Bilkuren Aretoa eta Areto Arabiar ikusgarria, dekorazio neoarabiarraren Estatuko adibiderik garrantzitsuena. Gainera, Athletic Club de Bilbao taldearen egoitza ofiziala den Ibaiganeko jauregiko bisitaren bitartez, xeheki ezagutu ahalko duzu euskal estilo berriko eraikin garrantzitsu hau. Bisitak: martxoaren 24an, 28an, 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean. Ordutegia: 11:00. Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera. Prezioa: 3 €. Hizkuntzak: Euskara - Gaztelania - Ingelesa. Sarrerak: Bilbao Turismo Bulegoa, Arriaga Antzokiko beheko aldean.

Zuk aukeratuko duzu zein den Bilbo ezagutzeko modurik onena. Hiria miatzeko eta bere muinera eta memoriara hurbiltzeko hainbat plan proposatzen dizkizugu. Lehorretik, itsasotik eta airetik, historiaz eta argazkiak egiteko moduko txokoz betetako Bilbo baten prisma desberdinak eta ikusgarriak topatuko dituzu.

Oinez egiteko bisitak Ezagutu Bilbo gidari profesional batekin bi ibilbide adierazgarri hauen bitartez: Zazpi Kaleak eta ZabalguneaAbandoibarra. ZAZPI KALEAK 10:00etan. Topalekua: Bilbao Turismo Bulegoa, Arriaga Antzokiko beheko aldean. Prezioa: 4,5€. Z A B A LG U N E A-A B A N D O I B A R R A 12:00etan. Topalekua: Bilbao Turismo Bulegoa, Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan. Prezioa: 4,5 € Astebururo eta martxoaren 25ean, 26an, 27an, 28an eta 29an eta apirilaren 1ean. Iraupena: 90 minutu. Hizkuntzak: Euskara - Gaztelania - Ingelesa.

BILBO LEHORREZ, ITSASOZ ETA AIREZ

Autobus Turistikoa www.busturistikoa.com Bilboren gaineko begirada erosoa eta desberdina. Bilbao Tour Bus Turistikoak hiriaren panoramika pribilegiatua eta osatua eskaintzen dizu. Txartela 24 ordurako da baliozkoa. Ordutegia: Martxoaren 28an, 29an, 30ean eta 31n: 11:00-12:00-13:00-15:00-16:00-17:00 eta 18:00. Apirilaren 1etik aurrera: 11:00-12:00-13:0015:00 eta 16:00. Astearteak asteko atseden-eguna. Informazio gehiago: info@busturistikoa.com Tel.: 696 42 98 47 / 696 42 98 48

Bilbon Nabigatzen Ezagutu Bilboren historia Ibaian nabigatuz, eta deskubritu hiriaren ikuspegi bikain bat. Bilboats-ekin abangoardiako arkitekturan eta paisaietan nabigatzeko aukera izango duzu, baita hiriaren iragan industrialean murgiltzeko eta Bilborik jatorrena ezagutzeko ere. bere Ibaiarekin estuki lotuta hazi den hiriko gertakizunik, tradiziorik eta tokirik azpimarragarrienak ikusiko dituzu. Bilbo Nabigatuz: martxoaren 28tik apirilaren 1era: 13:00 - 16:00 - 17:30 eta 19:00. Itsasora nabigatuz: martxoaren 28tik apirilaren 1era: 10:30. www.bilboats.com bilboats@bilboats.com Tel.: 94 642 41 57 eta 644 442 055

Ibaian Arraunean Gozatu ibaiaren inguruaz arraunean egiten den ibilbidearen bitartez. Anima zaitez eta proba ezazu arraunaren esperientzia modu erraz eta atsegin batean. Jarduera hau interesdun guztiei dago zuzenduta, eta ez da beharrezkoa aldez aurretiko ezagutzarik izatea. Egunak: martxoaren 28tik apirilaren 1era. Ordua: 11:00etik 14:00era eta 16:30etik 19:00era. Lekua: Pío Baroja Pantalana (Bilboko Udaletxearen aurrean) Prezioa (pertsona bakoitzeko): 5 €. Harremanetarako: Pio Barojan zuzenean, aipatutako ordutegian, edo telefonoz 646 682 060 zenbakian.


10

11

Artxandatik San Rokeko ermitara

Hiriaren Bisita Panoramikoa

Bizikleta, Segway-a eta Kickbike-a

Bilboren panoramikarik onenetako bat Artxanda mendian aurkituko dugu. 1915etik martxan dagoen funikular historikoan igo gaitezke. Hortik, hiriaren puntu arkitektoniko garrantzitsu guztiak ikusi ez ezik, ibaiaren bihurguneak beha ditzakegu. Gainera, gune berdeez gozatzeko, kiroletan aritzeko nahiz plater tradizionalak dastatzeko toki aparta da.

Hirian ibiltzeko modu erosoa, praktikoa eta iraunkorra. Alokatu bizikleta, Segway edo Kickbike bat eta gozatu zure kabuz edo bisita gidatuan Bilboko txoko guztiez.

Bilboko Beirate Artistikoen Ibilbidea Murgildu bidaia artistiko ziragarri honetan argiaren, beiren eta koloreen bitartez, Bilboren arkitektura-ondarearen funtsezko alderdi bat ezagutzeko. Bilboko eraikinek eta tenpluek Europako tailer nagusien arrastoa eta lan bikainak dituzte, honakoenak, besteak beste: Casa Dagrand, Maumejean, Mayer de Munich, Gustave-Louis Dhuamel eta José María Muñoz. Bisitak: martxoaren 28tik apirilaren 31ra. Ordutegia: 17:00. Iraupena: 90 minutu. Hizkuntzak: Euskara - Gaztelania - Ingelesa. Prezioa: 4,50 €. Sarrerak: Bilbao Turismo Bulegoa, Arriaga Antzokiko beheko aldean.

URBAN BIKE Bizikleten alokairua eta bisita gidatuak bizikletaz. 2 orduko ibilaldiak Bilbon gidari batekin. Egunak: martxoaren 28tik apirilaren 1era eskainiko dira bisita gidatuak. Irteera-ordua: 10:15. Itzulera-ordua: 12:15. Lekua: URBAN BIKE (Villarías kalea 3). Prezioa (pertsona bakoitzeko): 18,80 €. Telefonoa: 944 077 373. www.urban-bike.es bilbao@urban-bike.es IBILBI Kickbikea alokatzea eta tour gidatua. Ibilbideak. Egunak: martxoaren 27tik apirilaren 2ra. Irteera-ordua: 10:30. Itzulera-ordua: 13:30. Lekua: Guggenheim Bilbao Museoa. Prezioa (pertsona bakoitzeko): 29 €. 6 urtera arteko umeak dohainik doaz atoian. 6-12 urteko umeak kickbike junior-en: 15€. Telefonoa: 633 03 20 70. www.ibilbi.com SEGWAY Alokatu Segway-a hirian zeure kabuz ibiltzeko. Harremanetarako helbidea: Mazarredo Zumarkalea 67 bis (Guggenheim museoaren aurrean) Telefonoa: 94 423 81 14 www.bcbikes.es Miro Hotelak eta Ganbara aterpetxeak ere bizikletak alokatzeko zerbitzua dute.

Bilboko zeruertzean beti ikusten dira hiria inguratzen duten mendiak. Aukera paregabea da naturaz gozatzeko eta ibilaldi atsegina egiteko. 2 kilometrotik beherako joan-etorria iradokitzen dizugu, deskonektatzeko eta Bilboko eta inguruko ikuspegi bikainez gozatzeko. Ibilaldia Artxandara garamatzan Funikularretik abiatzen da, Bilboko behatoki bikainetako batetik, hain zuzen. Hortik parkera joango gara, errepidea zeharkatu eta San Rokeko bidea hartuko dugu, bertako hainbat jatetxeren ondotik igarotzen den bide bat, hain zuzen. Ibilbidearen 800 m egin ondoren, ezkerrean dagoen bide bat hartuko dugu, artezko basotxo batetik ermitara igotzen den bidea, hain zuzen. Hortik, Txorierriko, Uribe Kostaldeko eta Bilboko Itsasadarreko ikuspegi panoramikoez goza daiteke. Kokapen estrategiko hori dela-eta, Gerra Zibilaren garaian, ermita defentsa-lubakiz inguratu zuten. Gaur egun, Artxandak askotariko eskaintza gastronomikoa du, jatetxe ugari ditu eta. Gainera, aire zabalean ongi pasatzeko eremuak ditu, piknikak egiteko mahaiekin eta haurrek jolasteko eremuekin.

San Rokeko Ermitara

Artxandako Funikularra

“La Huella” Eskultura

IBILBIDE BERDEA


12

Athletic Bizitzea ATHLETIC CLUB - GRANADA Ligako partidua Apirilaren 1, astelehena Ordua: 20:00.

Athletic Bilbao dendak SAN MAMÉS San Mames Zelaia Felipe Serrate, 5 48013 Bilbo Telefonoa: 94 441 36 08 Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:30 eta 16:00-20:00. Martxoaren 31, igandea: Ordutegia zehaztu gabe. Web orria kontsultatu. Apirilaren 1a, astelehena, 10:30etik 13:30era eta 17:0etatik partiduaren amaierara

ATHLETIC EXPERIENCE

ATHLETIC CLUB REKALDE Rekalde Zumarkalea, 44 48011 Bilbo Telefonoa: 94 410 08 43 Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Martxoaren 28an, osteguna, eta martxoaren 29an, ostirala, itxita.

Kaleak zuri-gorri

Athletic Club de Bilbao futbol talde bat baino askoz gehiago da. Ahaleginaren eta konpromisoaren balioak ordezkatzen ditu, herrialdeak bere tradizioekiko eta bere historiarekiko sentitzen duen harrotasunaren ikurra da, eta bertako jokalari gazteen alde egiten du apustu. Orain, Athletic deskubritzeko, bizitzeko eta zeure egiteko aukera duzu.

Athletic Club Museoa

BIDEBARRIETA Bidebarrieta, 10 48005 Bilbo Telefonoa: 94 479 42 22

www.athletic-club.net San Mamesen bihotzean dagoen museo honek ehunetik gora urteko klubaren historian sakontzeko aukera ematen du ekipajeen, banderatxoen, argazkien, garaikurren eta abarren bidez. Museoko sarrerak, gainera, San Mames estadioa ikusteko bisita gidatua ere barne hartzen du, “Katedrala” osorik ezagutzeko, palko, aldagela, aulki eta guzti. Benetako luxua % 100 Athletic esperientzia baterako. Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00 Martxoaren 31, igandea eta apirilaren 1, astelehenean: 10:00 - 14:00. Bisita gidatuak zelaian: 10:30, 11:30, 12:30, 13:15, 16:30, 17:30 eta 18:15. Museoa ikusi nahi izanez gero, adierazitako ordua baino 30 minutu lehenago iritsi behar da.

Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Martxoaren 28an, osteguna, eta martxoaren 29an, ostirala, itxita.

Poza Lizentziatuaren kalean eta García Rivero Maisuaren kalean, San Mamesetik hurbil, jai giroa da nagusi partidu bakoitza baino lehen eta gero. Nazioartean beren jarrera atseginagatik eta kiroltasunagatik ezagunak diren zale zuri-gorriekin nahasteko une bikaina da.


14

15

Bilboko Arte Ederren Museoa

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

www.museobilbao.com

www.museomaritimobilbao.org

Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumak XIII. mendetik gaur egunera arteko lanak barne hartzen ditu; espainiar eta flandestar eskolen margolan garrantzitsuak ditu, baita euskal artista ugarirenak ere. Egungo eskaintza aldi baterako erakusketa hauekin dago osatuta: “Néstor Basterretxea. Forma eta Unibertsoa”, eta “Ramón Zurriarain”. Aste Santuan, era berean, Joaquín Sorolla maisuaren zazpi lanez eta “Artea ukitzeko” ekimenaz gozatzeko aukera egongo da. Azken proposamen hori ikusmen-ezintasunak eta ezintasun intelektualak dituzten pertsonei dago zuzenduta.

Euskalduna ontziola zaharren dikeen inguruan, Abandoibarran, Itsas Museoak honako egitaraua eskaintzen du bere 10. urteurrenean, erakusketa iraunkorraz gain:

AlhóndigaBilbao www.alhondigabilbao.com

KULTURAAGENDA

ERAKUSKETAK Guggenheim Bilbao Museoa www.guggenheim-bilbao.es

Aisialdiaz gozatzeko nahi duzuna aurkituko duzu. Informazioa, datak, ordutegia... Aste Santuko egunetarako prestatu diren kultura eta kirol jarduera guztiak.

XX. mendearen bigarren erdiko artistarik garrantzitsuenak Guggenheim Bilbao Museoan elkartu dira. Bilduma iraunkorrarekin batera, Aste Santuan “Artea Gerran. Frantzia 1938 – 1947: Picassotik Dubuffetera” erakusketa bisitatu ahalko da. Erakusketa horretan, ehunetik gora artistak II. Mundu Gerraren aurrean izan zuten erantzun estetikoa jaso da, Picassorena, Giacomettirena nahiz Kandinskyrena, besteak beste.

AlhondigaBilbaok “The New Italian Design 2.0” erakusketa aurkezten du, 282 proiektu osatutako diseinu italiar garaikidearen ikuspegi panoramikoa. Bestalde, apirilaren 11ra arte, AlhondigaBilbaoren Zinematekak Nikkatsu produkzio-etxe japoniarrarekin lotutako pelikula ziklo bat antolatuko du haren eraketaren 100. urteurrena dela eta. AlhondigaBilbaoren programazioko beste egun garrantzitsu bat apirilaren 2a da. Haur eta Gazte Literaturako Liburuaren Nazioarteko Eguna, jardunaldian “Hemen hasten da istorioa” doako akrobazia-ikuskizunaz gozatu ahalko da. Lekua: Kulturen Atrioa Eguna: apirilaren 2a Ordutegia: bi saio: 12:00etan eta 18:00etan.

“Mende bat Surfean”. 100 urte hauetan surfa erabat ezezaguna izatetik, kostaldean gure egunerokoaren parte eta itsasoko proposamen turistiko erakargarrietako bat izatera igaro da. “Portugaleteko Burdin Kaia”. Erakusketak ingeniaritza-lan bikain honek ekarri zituen aldaketa ekonomikoak eta aurrekariak erakusten ditu. “Itsasturiak. Itsasoko jendea”. Erakusketa honek itsasoko bizitzaren inguruko ikuspegi berri bat eskaintzen du, Donibane Lohizuneko/Ziburuako marinelen eskutik.

Euskal Museoa www.euskal-museoa.org Bilboko Zazpi Kaleetako estilo barrokoko eraikin batean dagoen museo bat da, eta bertan aurki ditzakegun erakusketen helburua da euskal gizartearen bilakaera historikoa eta kulturala erakustea. Ekainera arte, “Bizkaiko dantza tradizionalak” erakusketa ikusteko aukera izango da. Bertan, dantzen eta erabiltzen diren jantzi nagusien bitartez, Bizkaiko dantza erritual eta sozialen gaineko ahalik eta ikuspegirik zabalena eskaini nahi da.


17

16

Berreginen Museoa www.museoreproduccionesbilbao.org Garai guztietako eskulturarik garrantzitsuenen kopiak ditu. Aste Santuan “Akropolia: Mito Biziak” erakusketa bisitatu ahalko da. Akropolian ibilbide bat egiten du sinbolo erlijioso eta mitiko gisa, museoko funtsetako eskulturen bitartez.

Arratsaldez: martxoaren 26an, 27an, 28an eta 29an / apirilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean: 18:15. martxoaren 30ean eta apirilaren 6an: 17:00. Museoa Piezaz Pieza “Ereñozarko gazteluaren pizgarria (Ereño)”: Goizez: apirilaren 6an eta 7an: 13:15. Arratsaldez: martxoaren 30ean eta 31n / apirilaren 6an: 18:15.

Rekalde Aretoa www.salarekalde.bizkaia.net Bilboko areto honetan, “Mundua Berrasmatzea” erakusketa egongo da ikusgai. Bertan, hamahiru artistak ikusleak beren jokabideari buruz hausnartzera gonbidatzen dituzte. Bestalde, Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuak Fernando Villena artistaren erakusketa bat hartuko du.

Gainera, familientzako jolasak eta tailerrak ere antolatzen dira: “Arkeologia egun batez”, apirilaren 3an, 5ean eta 7an: 11:30etik 13:00era. “Arkeoginkana” martxoaren 31n: 11:30etik 13:00era. “Tailerrak eta jolasak familian” martxoaren 30ean eta apirilaren 2an eta 4an: 11:30etik 13:00era. Informazio gehiago: 94 404 09 90 edo arkeologimuseoa@bizkaia.net

Zabalguneko Eraikina Hiriguneko eraikin honetan, “Art on Chairs” erakusketa egongo da ikusgai apirilaren 1era arte. Nazioarteko proiektu bat da eta artea, diseinua eta sormena bateratzen ditu, Portugaleko iparraldeko eskualdearen garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala sustatzeko. Erakusketan 37 herrialdetako profesionalen parte-hartzea izan zuen nazioarteko lehiaketako 12 aulki finalistak ikus daitezke, baita artista edo artelan ezagunetan oinarritutako aulkiak egin zituzten umeen lana ere.

Eleiz Museoa www.eleizmuseoa.com Museo honetan 500 bat lan ikus daitezke, erromanikotik arte garaikidera, eta, beraz, Bizkaiko arte erlijiosoaren inguruko oso ikuspegi osatua eskaintzen du.

Arkeologi Museoa

Benedicto Museoa www.museo-benedicto.net

www.bizkaia.net/arkeologimuseoa Erakusketa iraunkorrak Bizkaiko historian ibilbide bat egiten du aztarnategi arkeologikoetan berreskuratutako materialen bitartez. Aste Santuan museoak bisita gidatuzko programa osatu bat eskaintzen du: “Sustraiak”, erreferentziazko erakusketak. Goizez: martxoaren 28an eta 29an: 11:00. apirilaren 1ean: 11:30. Arratsaldez: martxoaren 26an, 27an, 28an eta 29an/ apirilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean: 17:00. “Vasconia: Tarteko lurraldea”, aldi baterako erakusketa. Goizez: martxoaren 28an eta 29an: 12:15. apirilaren 1ean: 12:30. apirilaren 6an: 12:00.

Museo honetan, pintura argiduna aurki daiteke, baita Benedicto Maisuaren margolanetan oinarritutako brontzezko eskultura garrantzitsuak ere.

KONTZERTUAK Bilbao Ars Sacrum, Bilboko Eliz Musikaren Jaialdia Hainbat sinesmenetako espiritualtasuna islatzen duten musika adierazpenak elkartzen dira Bilbao Ars Sacrum-en (BAS). Enkarnazio Elizak hainbat herritako tradizio erlijiosoen musika-adierazpenak hartzen ditu, estilo, genero eta kadentzia errepertorio zabal batean. MÚSICA FLOREA Eguna: martxoaren 22a. Lekua: Enkarnazioaren eliza. Ordua: 20:30. LACHRIMAE CONSORT Eguna: martxoaren 25a. Lekua: Enkarnazioaren eliza. Ordua: 20:30.

MOZARTEUM DE SALZBURG GANBERA-ABESBATZA Eguna: martxoaren 25a. Lekua: Enkarnazioaren eliza. Ordua: 20:30 MOSKUKO “MUSIKA BIZIA” GANBERA-ORKESTRA Eguna: martxoaren 26a. Lekua: Enkarnazioaren eliza. Ordua: 20:30.


19

“Il Trovatore” Opera Giuseppe Verdiren opera hau melodrama dramatiko bat da, Erdi Aroan girotua, XV. mendearen lehenengo urteetan, Aragoin eta Bizkaian. Eguna: martxoaren 24a. Lekua: Arteria Campos Elíseos Antzokia. Ordua: 19:00.

Charles Walker – Musiketan 2013 Kontzertua Charles Walker Band-ek energia, naturaltasuna eta barre-algarak pizten dituzte ikuskizunak eskaintzen dituzten toki guztietan. Blus, R&B eta funk superlatiboko artista bikainak dira, eta, gainera, ikuskizun bakoitzean zirrara ikaragarria pizten dute ikusleen artean. Eguna: apirilaren 7a. Lekua: BBK Aretoa (Kale Nagusia 19). Ordua: 20:00.

Gaupasa flamenkoak

Bilboko Udal Musika Banda

Bilboko Orkestra Sinfonikoa

Oraingoan, udal-bandak Igor Yebra dantzari ezagunaren Dantza eta Koreografia eskolako ikasleak izango ditu artista gonbidatu gisa. Eguna: martxoaren 24a. Lekua: Euskalduna Jauregia. Ordua: 12:00.

BOSek Aste Santurako prestatu duen egitarauak hiru kontzertu barne hartzen ditu. Aukera aparta da musika klasikoaz gozatzeko. Eguna: martxoaren 25a, apirilaren 4a eta 5a. Lekua: Euskalduna Jauregia. Ordua: 20:00.

Fernando de la Morenaren arteaz gozatzeko aukera aparta. Abeslari ijitoak bere ukitu bereziaz bustitzen ditu bere kantu guztiak, eta buleriak, fandangoak eta soleá kantuak gailentzen dira. Gainera, palo zaharrak berreskuratu ditu, adibidez, trilla. Sevillako Bienala, Jerezko Jaialdia eta Nîmesko Jaialdia topaketa azpimarragarriek, besteak beste, artista honen errezitaldiak eskatzen dituzte. FERNANDO DE LA MORENA (Kantua. Jerez). Domingo Rubichi (Gitarra). Chícharo (Txaloak eta Zaratak). Eguna: apirilaren 5a. Lekua: NH Villa de Bilbao Hotela. Ordua: 22:00.

Txistularien Udal Banda Eguna: martxoaren 27a. Lekua: Euskalduna Jauregia. Ordua: 20:00.

ANTZERKIA LIFTING

CICLO 365 JAZZ BILBAO www.365jazzbilbao.com ROCÍO FAKS QUARTET Laukotearen sustraiak Hegoamerikako folklorea dira. Hegoamerikako soinu tradizionalak bakartasun flamenkoekin elkartzen dira eta landó afrikar-peuar bat osatzen dute. Eguna: martxoaren 29a eta 30a. Lekua: Hesperia Bilbao Hotela. Ordua: 23:00. LIZZ WRIGHT Lizz Wright jazz kantautoreak bere azken lana aurkezten du, Fellowship izenburukoa. Bertan, bere gospel sustraiak eta bertsio eta lan garaikideagoak nahasten ditu. Eguna: apirilaren 4a. Lekua: Arteria Campos Elíseos Antzokia. Ordua: 20:00.

Lan bitxi hau itxurari buruzkoa da, zehazki, kirurgia plastikoari buruzkoa. Eguna: martxoaren 22a eta 23a Lekua: Arteria Campos Elíseos Antzokia. Noiz: martxoaren 22an, 20:00etan. Martxoaren 23an, 19:00etan eta 21:30ean.

Neskameak Jean Genet-en “Neskameak” lana 1947an plazaratu zen, eta Frantziako gizartea hunkitu zuen benetako gertakari bat du oinarri: bi emakumeren hilketa, hain zuzen Ama bat eta alaba bat ziren, eta haien neskameek hil zituzten, Papin ahizpek. Eguna: martxoaren 22a eta 23a. Lekua: Arriaga Antzokia. Ordua: 20:00.


20

Txotxongilo Igandeak – PINGÜIN Bobo, Hego Poloko pinguino barregarri bat, “abentura misteriotsu” bat bizitzear dago: gurasoek esan diote anaiatxo bat izango duela. 3 urtetik aurrera. Eguna: martxoaren 24a. Lekua: Arteria Campos Elíseos Antzokia. Ordua: 12:30 eta 17:30.

Yerma Antzezlan berri honek Enrique Morente abeslari eta musikagile flamenko handiaren musika du, eta hainbat artista elkartu dira bertan. Silvia Marsó Yermaren paperean, eta Miguel Narros zuzendari-lanetan, Espainiako antzerkiaren arloko pertsonari garrantzitsuenetako bat, alegia. Eguna: apirilaren 4tik 7ra. Lekua: Arriaga Antzokia. Ordua: apirilaren 4a, 5a eta 6a: 20:00. Apirilaren 7a: 19:00.

Bilbon prozesioak egin izan dira hiria sortu baino askoz lehenagotik, baina 1554an ezarri zen Aste Santua, “Lignum Crucis” delakoa Bizkaiko hiriburura iritsi zenean, hau da, lehenengo kofradia sortzea ekarri zuen ezpala (Jesusen Gurutzearena) Bilbora iritsi zenean. Santa Vera Cruz kofradia izan zen lehena, eta, Udaletxeak aginduta, penitentzia-prozesioak antolatzeaz arduratzen da.

KIROLAK Arrauna Ingeniarien XXXIII. Estropada - Deustu Estropada tradizional hau 1981ean sortu zen, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolak Deustuko Unibertsitateari bota zion desafioari esker. Hiriko bi unibertsitate-zentrorik zaharrenak dira. Eguna: martxoaren 28a Ordutegia: hasiera 13:00ean Portuko kaian, Erandion. Amaiera-ordua: 13:25ean, gutxi gorabehera, Bilboko Udaletxean.

PROZESIOAK ONDAREA ETA NORTASUNA

Futbola Apirilaren 1: Athletic Club – Granada Ordutegia: 20:00.

Hiriburuko Aste Santu serio eta soilak kaleetan hamahiru prozesio hartzen ditu hamar egunetan, bi mila kofradiakiderekin baino gehiagorekin. Bere ondare artistikoaren balioa 12 milioi eurotik gorakoa da, kofradiek lau mendez gogor ahaleginduz eta bilbotarren eskuzabaltasunari esker bildu duten benetako altxorra da. Hainbat irudigintza-lantegi garrantzitsuren lanak dituzte, honakoenak, besteak beste: Juan de Mesa, Raimundo Capuz, Quintín de la Torre, Higinio Basterra, Ricardo Iñurria, Coullat Valera, Tomás Parés... Irudi guztien artean, izen berezia duten bi pertsonaia ezagun nabarmentzen dira: Anatxuren Kakanaru burlatia eta Frakagorri. Aste Santuak 450 urte baino gehiago ditu, baina bizitasun berritua du; bertan, helduek eta gazteek, gurasoek eta seme-alabek parte hartzen dute.


22

23

Procesiones MARTXOAREN 22A. NEKALDI OSTIRALA. Andra Mari Nahigabetuaren Prozesioa. 20:30. Irteera: Abandoko Done Bikendi Martiri Parrokia. Gauez egiten den prozesio hau Abandoko Done Bikendi Martiri Parrokiatik abiatzen da. 1994an berreskuratu zuen Pasioaren Kofradiak. Pausoak: Andra Mari Nahigabetua, Aita Jesusen Nekaldia. MARTXOAREN 23A. NEKALDI LARUNBATA. Mingostasunaren Andra Mariaren Prozesioa. 19:00. Irteera: Indautxuko Josulagunen Ikastetxea. Estatuko leku askotako kofradien ordezkariak biltzen dira prozesio honetan, Eukaristia Santuko Penitentzi Kofradiarekin batera. Kofradia hori izan zen kide gisa emakumeak hartu zituen lehena. Pausoak: Jesus Zutabera Lotua, Samintasunaren Andra Maria, Ecce-Mater Tua. MARTXOAREN 23A. ERRAMU IGANDEA. Astotxoaren prozesioa. 12:00. Irteera: Abandoko Done Bikendi Martiri Parrokia. Prozesio ezagun hau Erramu Igandeko eguerdian abiatzen da, eta umeak joaten dira beren palma eta erramuekin, eta bozkario handiz hartzen dute Kristo astotxoaren gainean dagoen irudia. Pausoak: Erramu eta Arrosario Andra Maria eta Astotxoa. Karitatearen Andra Mariaren Prozesioa. 18:30. Irteera: Gurutze Santuaren Parrokia (Mallona). Bilboko prozesio bakarrean eramaten dira bi pauso bizkarrean Begoñako aldapetan, prozesio honetan, hain zuzen. Musikak duen garrantzia islatzen du prozesio honek, korneta eta danborrak uztartuz doaz txistuaren soinu eta poeta eta bertsolarien doinuarekin. Pausoak: Umiltasunaren Kristo Santua, Karitatearen Andra Maria. MARTXOAREN 25A. ASTELEHEN SANTUA. Nazarenoaren Prozesioa. 20:30. Irteera: Asisko Frantziskoren Parrokia (Bosgarren Parrokia). Saetak eta kantak, lore-eskaintzak eta herritarren jaiera barne hartzen dituen prozesio koloretsu honetan, Bilbo Zaharreko kultur aniztasunaren aberastasun guztia ikusten da debozio handia

Anatxuren Kakanaru Bibliako Anas delakoak, Anatxuren Kakanaru isekari bihurtuta, Jesusi burla egiten dio esku batekin, eta bestearekin praketan duen zuloa ezkutatzen du. Irudi hau 1745eko “Arantzen Koroatzea” pausoan ikus daiteke.

pizten duen irudi baten aurrean: Medinaceliko Kristoa, triste itxuraz eta ile naturalezko adats luzeekin. Pausoak: Jesus Aita Nazarenoa, Santa Maria Magdalena. MARTXOAREN 26A. ASTEARTE SANTUA. Jaieraren prozesioa. 20:30. Irteera: Bariko San Nikolas Eliza. Kofradia kideen kolore gordineko artilezko kapa zabalak eta mozorro urdin argiak argitasunez betetzen dute prozesio honen estilo soila. Berezko argiarekin nabarmentzen da Jaieraren Andra Maria, Bilboko Aste Santuko bitxi artistikoa. Pausoak: Jaieraren Andra Maria. MARTXOAREN 27A. ASTEAZKEN SANTUA. Bakardadearen Andra Mariaren Prozesioa. 20:30. Irteera: Joan Santuen Eliza. Prozesio honetan, bilbotarrek Aste

Santuan osagai berezi gisa erantsi duten pertsonaia ezaguna aurki daiteke: Frakagorri lotsabakoa adarra jotzen ari da bere galtza gorriekin, Gurutzea Bizkarrean pausoan. Pausoak: Gurutzea Bizkarrean, Donibane eta Bakardadearen Andra Maria. MARTXOAREN 28A. OSTEGUN SANTUA. Afari Santuaren prozesioa. 19:15. Irteera: Joan Santuen Eliza. Irudien aberastasun handia eta prozesioaren estiloen ugaritasuna gailentzen dira. Eskulturaren arloan duen balioa dela eta, aipagarria da Arantzazko Koroapena, Estatu osoko Misterioaren irudi-osaketarik onenetako bat baita. Pausoak: Azken Afaria, Ikuzketa, Baratzeko Otoitza, Harrapaketa, Jesus Anasen aurrean, Zigorradak, Jesus Zutabera Lotuta, Arantzazko Koroapena, Aita Jesus Pasiokoa, San Joan eta Bakardadearen Andre Maria.


24

Fracagorri Irudi hau 1700eko “Jesus Gurutzea Bizkarrean daramala” pausoan dago. Bere izena praka eta gorri hitzetatik dator. Pertsonaia zarpailtsu honek Jesus soka batez lotuta darama, eta turuta bat jotzen ari da jendetzaren artean aurrera egiteko.

25 MARTXOAREN 29A. OSTIRAL SANTUA. Isiltasunaren Prozesioa. 05:30. Irteera: Bariko San Nikolas Eliza. Goizaldeko topaketa harrigarri honetan, kofradiakideak Zazpi Kaleetako komentuetatik eta elizetatik igarotzen dira segizio serio eta isil batean. Erdi Aroko estilo zuhur eta dotorekoa, prozesio paregabe hau bat dator euskal izaerarekin, kofradien kideekin eta oinez doazen ikusleekin. Gurutze Bide Santua. 07:30. Irteera: Miguel de Unamuno Plaza. Santa Vera Cruz Kofradiaren altxor espiritualetako bat daramate prozesio honetan, Lignum Crucis delakoa, hain zuzen, hau da, Jesusen Gurutzearen ezpal bat ebanozko eta zilarrez bozeldutako gurutze batean. Irudia: Lignum Crucis-a.

Hiriaren Berezko Nortasunarekin Astotxoaren Prozesioa, txikiek gehien espero dutena. Zain dago bere palmondo-hostoekin San Bizente Elizaren aurrean, Albia lorategietan. Nazarenoaren Prozesioa, herrigrinaz, lore-opariz eta sentimenduz betetako oihuz bustia Gorte kaletik igarotzen denean. Isiltasunaren Prozesioa, baitaratzea, duintasun zorrotza eta herritarrekiko batasuna Ostiral Santuko goizaldean. Ehorzketa Santuaren Prozesioa garrantzitsuena da ikusle-kopuruari eta prozesioan ateratzen diren irudien kalitateari dagokienez.

Estreinakoz Begoñako Ermandadearen Umiltasunaren Kristo Santuaren misterioaren Pausoa osoki ikusi ahalko da, Enrique Ruiz Flores irudigile kordobarraren lana. Pauso honek sei irudi ditu, eta Jesus Kalbarioan otoitz egiten ari den unea irudikatzen du, hau da, gurutziltzatua izan baino lehenagoko unea.

Ba al zenekien…? Bazenekien “Zigorradak” pausoan agertzen diren irudiak bilbotar batzuk eredu gisa hartuta egin zirela? Besteak beste, udaltzaingo ezagun bat eta portuko zamaketari bat. Pauso hau Ostiral Santuko Ehorzketa Santuaren prozesioan ikusi ahalko duzu. www.museodepasosbilbao.com

Topaketaren Prozesioa. 12:30. Irteera: Pilareko Andre Mariaren Eliza. Eskola Jainkotiarretako Ama Birjinaren Kofradiako kideek daramaten abitu zuri-gorria nabarmentzen da ibilaldian. Urrezko eta setazko hariekin ehundutako estandartea du. Prozesio honetan, kofradietako kide gonbidatuak ilaretan banatzen dira kolore anitzeko efektua sortuz. Irudia: Topaketa.

Gurutze Bide Biziduna Balmasedan

Ehorzketa Santuaren Prozesioa. 19:15. Irteera: Joan Santuen Eliza. Bilboko prozesiorik antzinakoena da, 1553tik baitago dokumentatuta. Eta gure hiriko garrantzitsuena da. Aukera aparta da kalean Bilboko Aste Santuko irudi bikainak ikusteko. Pausoak: Ecce Homo, Santa Maria Magdalena, Gure Aita Jesus Nazaretekoa, Barkamenaren Kristo Santua, Gurutzea Bizkarrean, Topaketa, Umiltasunaren Kristo Santua, Hiru Gurutzeak, Kristo Hirikoa, Jaierazko Andre Maria, Eraistea, Kristo Etzana, Donibane, Lignum Crucis eta Bakardadearen Andra Maria. MARTXOAREN 30A. LARUNBAT SANTUA. Itxaropenaren Prozesioa. 18:15. Irteera: San Jose Parrokia (Aita Agustindarrak). Prozesioak Bilboko Hirigunea zeharkatzen du eta, bertan, Itxaropenaren Andre Maria ikus daiteke, zizelkatze-lan modernoa, detaile zainduekin eta Barrokoa berreskuratzen duten teknikekin egina, adibidez, begiak margotzeko arrautza-oskola erabili zen. Pausoak: Gure Aita Jesus Maitea, Itxaropenaren Andre Maria.

MARTXOAREN 31. PAZKO IGANDEA. Argiaren eta Pizkundearen prozesioa. 13:00. Irteera: Donejakue Katedrala Loria prozesioa da, ez penitentzia gisakoa, Jesus piztu egin baita jada. Amaiera ematen dio Aste Santuko prozesioei, Pizkundea ospatuz. Bilboko Penitentzia Kofradien Ermandadeak antolatzen du. Aurreko apezpikuak eskatuta hasi zen egiten, On Ricardo Blázquezek eskatuta, alegia. Pausoak: Jesus piztua eta Santa Maria Magdalena.

Balmasedako Gurutze Bide Biziduna XIX. mendearen bukaerako tradizio bat da, eta Bizkaiko hiri eder eta bikain honetako biztanleek parte hartzen dute bertan. Urtero-urtero, Balmasedako kaleak osoki eraldatzen dira Aste Santua iristen denean, eta bertako biztanleek sentimendu biziz eta dramatismo handiarekin irudikatzen dituzte Nazareteko Jesusen bizitzaren azken uneak. Ikuskizun honetan, 50.000 pertsona baino gehiago biltzen dira eszenarik hunkigarrienetan. GURUTZE BIDE BIZIDUNAREN GIDA Ostegun Santua (martxoaren 28a) “Azken Afaria”ren aurkezpena San Severino Plazan. Gutxi gorabehera 150 pertsonak parte hartzen dute 21:30ean hasten den eta 22:30ean bukatzen den ikuskizun honetan. (Aulkien prezioa: 3 euro; orokorra: dohainik). Ostiral Santua (martxoaren 29a) Goizeko 9:30ean hasten dira “Judasen Urkatzea” eta “Pilatoren Aurreko Epaiketa” antzezpenak, Mojen Zelaian. Ondoren, Gurutze Bide Bizidunaren geltokiek bizia hartzen dute, 600 pertsonaren baino gehiagoren parte-hartzea duen muntaketa batean; 13:45ean bukatzen da, gutxi gorabehera, Gurutziltzaketarekin, Pilotalekuan. Eszena hori Kalbarioaren Mendiaren antzera piramide moztuaren forma duen lurrezko egitura batean antzezten da. (Mojen zelaiko aulkien prezioa: 9 eta 13 euro artean; tribuna: 7 euro; eta zutik: 5 euro. Ibilaldiaren gainerako eremuetan: sarrera librea). Egun horretan bertan, 19:00etatik 21:15era, Balmasedako hirigune historikoan “Ehorzketaren Prozesioa” egiten da, eta hamabost minutu geroago (21:30ean), “Isiltasunaren Prozesioa” hasten da. Bertan, mila pertsona inguru, erabat isilik, “Kristo Hilerrikoa” eta “Ama Doloretakoa” irudiekin batera doaz San Severino Elizatik Hilerriraino. (Sarrera librea).

Informazio gehiago hemen: 94 680 13 56. www.enkartur.net


26

27

Bilboko gastronomiak, bere kokapen geografiko bikainari esker, kalitate paregabeko lehengaiak, tradizioa eta abangoardia bateratzen ditu. Bertan, pintxoak, Michelin izarrak, plater tipikoak, ardo bikainak eta sasoiko produktu fresko gozo ugari aurki daitezke hiriko jatetxeetan, tabernetan...

Itsasoz, mendiz eta ortuz inguratuta, Bilbon zaila da ongi ez jatea. Eskaintza gastronomikoa orotariko gustu eta nahiei erantzuteko gai da. Jatetxe gehienak Guggenheim museotik hurbil, Kale Nagusian, Zazpi Kaleetan, Alhondigan eta Bilbo Zaharrean aurki daitezke. Bertan, plater tradizionalak ez ezik (adibidez, bakailaoa pil-pil eran, legatza saltsa berdean edo txipiroiak beren tintan), babarrun gorriak, sasoiko barazkiak eta txuletoi mamitsuak barne hartzen dituzten menuak ere dasta daitezke.

PRIMERAKO SUKALDARITZA

Garizuma-aldiko Sukaldaritza

Eremu horietan guztietan, gainera, establezimendu abangoardistagoak daude, sukaldaritza bikainaren berotasunean sortuak. Fusioa, teknika berritzaileak eta sukaldaritza-proposamen erakargarriak eskaintzen dituzten suak. Michelin izarrei dagokienez, Bilbon arlo gastronomikoak ordezkari ugari ditu: Azurmendi***, Andramari*, Boroa*, Etxanobe*, Etxebarri*, Mina*, Nerua Guggenheim* eta Zortziko*.

Aste Santuan, sukaldaritza barau egitearekin eta haragirik ez jatearekin lotuta dago. Normalean, platerek osagaien eta prestakuntzaren soiltasuna eta sendotasuna (haragiuztea arintzeko) bateratzen dituzte. Sasoi honetako plater tipikoak dira: Txitxirio eta espinaken eltzekaria, lekaleak “sakramenturik” gabe (txorizoa, odolkia...), patata alargunak (haragirik gabe), aza olioarekin eta baratxuriarekin eta indaba zuriak piper txorizeroekin... hala ere, egun hauetako protagonistak gozokiak eta arraina dira, bakailaoa, batik bat.

Inguru honetako sukaldaritzaren beste arte bat pintxoak dira. Bilboko sukaldaritza dastatzeko eta, bide batez, hiriko kaleak eta jendea ezagutzeko modu bikaina. Pintxoak jateko toki on ugari daude, eta, Aste Santuan, Zapi Kaleak eta García Rivero Maisuaren kalea dira jende gehien erakartzen dituzten eremuak.

Ur hotzetako arrain hau euskal plater ezagunen oinarrizko osagaia da, adibidez, bakailaoa pil-pilean edo Bizkaiko eran prestatzeko, baina bikaina da, era berean, konbinazio sinpleagoetan, adibidez, arrautzopilean, arrautzeztatuta edo tomatearekin. Garizuma-aldiko postre tipikoak ezinbestekoak dira Aste Santuan, hala nola arroz-esnea, konpota eta ogi-tostadak.


28

29

Bilboko zeruak urdin ilun kolorea hartzen du, Guggenheim museoaren itzal bihurgunetsuak hazten hasten dira, eta hirian erritmo berri bat markatzen dute. Arratsaldean Bilbon kopa ederrez, kafearen usainaz, pintxoez eta txikitoez goza daiteke. Gozatu elkarrizketez, gastronomiaz, zuzeneko musikaz, egin dantza, mugi zaitez Bilboko gauean. Gustu guztietarako giroak eta eremuak aurkituko dituzu. Zabalgunea, Zazpi Kaleak eta Bilbo Zaharra dira Aste Santuan ingururik animatuenak.

FAMILIARENTZAKO BESTE PLAN BATZUK

GAUEKO BIZITZA

Gin Tonics Tabernetan, oso tipikoak dira hiriko Gin Tonic ezagunak. Trago hauen prestakuntza arte bat da benetan, eta ikuskizun ederra behatzen duenarentzat. Konbinaziorik sofistikatu eta berritzaileenek liluratu egingo zaituzte. Gozatu bergamotaren, limaren, erregalizaren... usainez, ondo pasa eta gozatu zentzumenetarako opari honekin.

Indarra berreskuratzeko, txikiei jaten emateko, pilotarekin jolasteko, pixoihala aldatzeko, igeri egiteko, antzezlan bat ikusteko, irakurtzeko, zabuez gozatzeko... tokiak. Deskubritu Bilbok haurren aisialdirako eskaintzen dituen aukerak.

Casilda Parkea

Goazen Zinemara

Txikienek ondo baino hobeto pasatuko dute parkeko ahate eta beltxargekin. “Ahateen parkea” ere esaten diote, eta Bilboren bihotz berdea da. Ia 100 urte dituen inguru honek urmael dotore bat, iturri zibernetiko bat eta Pergola eder bat ditu. 85.000 metro karratutik gorako azalera duen eremu honek 1.500 espezie botaniko baino gehiago ditu, eta, besteak beste, bost kontinenteetako 486 zuhaitz exotiko gailentzen dira. Parketik hurbil, Bilboko Arte Ederren Museoa dago.

Beti izaten da plan atsegina, eta ongi pasako dugula ziurtatzen digu. Gozatu zinemaren magiaz Bilbon. Kontsultatu pelikulak. Cinesa Coliseo Zubiarte 902 333 231 Golem Alhóndiga 94 431 03 10 Multicines 94 431 03 10

Abandoibarran paseatzen ibaiaren bazterrean Bilbon beren arrastoa utzi duten arkitekto eta eskultore ezagunen lanaz gozatzeko aukera paregabea izateaz gain, haurrentzat jolasteko eremu ederra du, zabu abangoardistekin, eta iturri interaktiboak umeak benetan txoratzen ditu. Gomendio bat: eraman ordezko arropa.

AlhóndigaBilbao Haurren mediateka (Txikiland) “Txikiek” milaka liburu eta pelikula dituzte erabilgarri AlhondigaBilbaoren Txikilanden. Espazio hau gurasoek eta seme-alabek irakur dezaten eta zinemaz goza dezaten dago diseinatuta, haientzat egokitutako eta pentsatutako eremu batean, hain zuzen. Igerilekuak Bilboko igerilekurik abangoardistenean uretara sartzea eta ongi pasatzea beti da plan ona familiarekin gozatzeko. Informazio gehiago: www.alhondigabilbao.com 94 401 40 14 (astelehenetik igandera 7:00etatik 23:00etara, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan 8:30etik 23:00etara).


30

31

BIZKAIA

Bilbo Bizkaiaren hiriburua da, eskaintza modernoa eta berritzailea duen lurralde batena, hain zuzen, izaera berezia du eta orotariko bisitarien beharrak asetzeko dago diseinatuta.

Urkiolako eta Gorbeiako Parke Naturalak Urkiolako Parke Naturaleko erliebe karstikoan, hainbat pago eta haritz baso daude ezkutatuta, paisaia malkartsuen artean. Inguruan, Durangoko eta Elorrioko hirigune historikoetan ondare kulturalaz gozatzeko aukera dago. Gorbeia da Bizkaiko mendirik garaiena, eta mendi-ibilaldien erreferentzia da lurralde honetan. (40 min.).

Zubi Esekia, hondartzak eta labarrak Metroan

Markina, Lekeitio eta Ondarroa

Bilboko hirigunetik irtenez gero, Getxoko edo Sopelako hondartzetara joan daiteke atseden hartzera edo surfean aritzera, labarretan paseoak egin daitezke edo Zubi Eskia ikusi (Gizadiaren Nazioarteko Ondarea). (20 min.).

Lea-Artibai Bizkaiko ekialdeko azken eskualdea da. Bere kostaldean oso arrantzale-herri politak daude, esaterako, Lekeitio eta Ondarroa. Markina, zesta-puntaren sorterria, herri ederra da benetan. (45 min.).

Urdaibai eta Gernika

Enkarterriak

Urdaibaiko Biosferaren Erreserba aparteko toki bat da, eta, bertan, gizakiak itsaso, hondartza eta mendien paisaia bikainaren oreka errespetatu du. Gernika euskal herritarren sinboloa da, herrialdearen eskubide eta askatasun historikoen oinarri eta Picassok duela 76 urte giza sarraskia salatzeko egin zuen margolanean irudikatu zuen bonbardaketaren biktima. (40 min.).

Enkarterrien eskualdea Bizkaiko mendebaldean dago, eta oso inguru malkartsuak nahiz herri politak barne hartzen ditu, Balmaseda, besteak beste. (30 min.). Karrantzako haranean Pozalaguako Kobak eta antzeko altxor geologikoak aurki daitezke, eta hainbat plan dibertigarri proposatzen ditu familia osoarentzat, animaliak sendatzeko El KarpĂ­n zentroa, adibidez.


32

BASQUE WORLD

Bere kokapen geografikoari esker, Bilbo “Basque World” delakoaren sarrera da, hau da, Arabako Errioxako ardandegietatik Biarritzeko côte basque jauregien luxuraino doan eremuaren atea.

Euskadiko Kostaldea

Euskadi Berde eta Naturala

Arrantzaleen herriak, hondartza ikusgarriak, kondairaz betetako itsasargiak, gotorlekuak... Euskal kostaldea itsas eremu bitxiz beteta dago, bikainak dira paseatzeko eta itsasoko produktuetan oinarritutako gastronomia bikainaz gozatzeko. Egin surfa, zatoz eta egin jauzi uretara, ezagutu Euskadiko kostaldea Biarritzetik Muskizeraino eta utzi zure zentzumenei euskal paisaiaz, historiaz eta sukaldaritzaz gozatzen.

Gozatu Euskadiren ikuspegi eta inguruez herrialdeko gailurrik adierazgarrienetatik. Igo zaitez Aizkorrira (Euskadiko gailurrik altuena) edo Txindoki ezagunera, ibili gure parke naturaletan (Gorbeia, Aralar, Izki...), galdu zaitez Goierrin eta harritu zaitez lur honen bikaintasunarekin, bere basoekin eta inguru babestuekin.

Arabako Errioxa Arabako Errioxa ardo bikainaren sinonimo da, ardandegi garrantzitsuak aurki daitezke bertan, baita ondare historiko azpimarragarria duen eskualde bat ere. Historiaurreko oso ondare interesgarria du, baita harresiz inguratutako hiribilduak eta oinetxeak ere, eta eskualde honetako paisaian, mahastiek nazioarteko arreta erakartzen dute. Gainera, Frank Gehry eta Santiago Calatrava arkitektoek, besteak beste, beren sinadura utzi dute bertan.

Ondarea eta Hirigune historikoak Autoa hartuta, Bilbotik 45 minutura baino gutxiagora, multzo historiko azpimarragarriak bisita daitezke. Gernika-Lumon, adibidez, Bizkaiko legeak idatzi ziren, eta herria Picassok gerra zibilaren sarraskiaren sinbolo unibertsal bihurtu zuen; Bermeo, berriz, Bizkaiko hiriburu ohia da; Balmaseda “portu lehorra”, lurraldeko lehenengo hiribildua; Urduña; Elorrio... Galdu behar ezin diren beste leku batzuk Bizkaiko Zubi Esekia eta Arantzazuko Amaren Santutegia eta Loiolako Santutegia dira Gipuzkoako lurraldean.


34

35

01 03 12

06

04

09

10

08

07 13

05

11


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.