Kutxabank - Folleto Web Cursos de inglés - Euskera

Page 1

AURKEZPENA

2014ko uda honetarako Kutxabankek hizkuntza programa zabala aurkezten du: Lehenbizi Puente la Reina-Gares eta Tarazona egoitzetan ostatua duten ingeleseko ikastaroak. Irlandako, Erresuma Batuko eta Kanadako programa tradizionalek, eskola-saioak eskaintzen dituzte gustu guztien arabera antolatutako jarduera eta txangoekin batera. Aurten, norako berria eskaintzen dugu: Edinburgo (Eskozia). Gainera tutoretza ikastaroak bikainak dira giro erosoagoan ikastaldi trinkoa nahi dutenentzat. Futbola oso gogoko dutenentzat Football & English programa daukagu Southsean. Bestalde, Maltak mediterraneoko klima bikaina gehitzen dio ingeleseko programa tradizionalari. Estatu Batuetan familia-bizikidetzako programak esperientzia zoragarri bat bizi eta ahozko komunikazioa hobetzeko modu ezin hobea dira. New York City-ko ikastaroa egoitzan, hiri hau ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen du. Natura maite dutenentzat Puh´Tok kanpamentu amerikarra dugu Maryland-en. Halaber, frantsesa ikasi eta era berean surf egiteko, Biarritzeko programa aukera aproposa da, eta Euro Disney-era eta Paris-era joatea nahi dutenentzat, Loches-eko frantses ikastaroa ezinhobea da. Alemana ikasteko Ausburg hiri ederrean burutzen den ikastaroa daukagu. Programa hau arreta handiz aukeratu da eta esperientzia handia duten erakundeekin elkarlanean burutzen da, beraien herrialdeetako organismo eskudunen ikuskapena duten erakundeekin.


GARES

2

Ingeles hutsezko ikastaroa egoitzan BIDAIA: Autobusez Bilbotik ADINA: 8 urtetik 14 urtera EGUNAK: 1. txanda: ekainaren 26tik - uztailaren 9ra 2. txanda: uztailaren 11tik - 24ra PREZIOA: 935 â‚Ź

Ikastaroa Padres Reparadores (Jesusen Bihotzeko apaizak) ikastetxean izango da. Ikastetxeak ordenagailu-gela, polikiroldegi estalia futbol zelaia eta saskibaloi, boleibol eta tenisera jokatzeko kantxarekin. Gainera, kanpoaldean igerileku ederra du. IKASTAROA: Eskola-orduak astero 5 egunetan izango dira, 5 saio egunean. Eguneroko ekintza egitaraua (kirol-jarduerak, eskulanak, festak eta txapelketak) ingeles hutsean egiten da. Maila-azterketa, ikasmateriala, diploma eta aurrerapen-txostena programaren barne daude. Egonaldian zehar egun osoko txango bat eta egun erdiko beste bat egingo dira. OSTATUA: Mantenu osoko errejimena (askaria barne). Ohe anitzeko logelak. Korridore bakoitzean komunak eta dutxak daude. Arroparen garbiketa barne.


TARAZONA BIDAIA: Autobusez Bilbotik ADINA: 8 urtetik 14 urtera EGUNAK ETA PREZIOAK: 1A.txanda: ekainaren 25etik - uztailaren 13ra 1.325 € 1B. txanda: ekainaren 30etik - uztailaren 13ra 960 € 2. txanda: uztailaren 16tik - 29ra 960 € 3. txanda: abuztuaren 1etik - 14ra 915 € 4. txanda: abuztuaren 16tik - 29ra 915 €

o ikastaroa egoitzan

Ikastaroa “Tarazonako Diozesiar Seminarioan” izango da, Tarazona herri erdigunetik 5 minutura dago oinez. Ikastetxe honek futbol eta errugbi-zelaiak, pilotalekua, saskibaloi-kantxa, kanpoko igerilekua, lorategi guneak, jolas gela… ditu. IKASTAROA: Eskola-orduak astero 5 egunetan izango dira, 5 saio egunean. Eguneroko ekintza egitaraua (kirol-jarduerak, eskulanak, festak eta txapelketak) ingeles hutsean egiten da. Maila-azterketa, ikasmateriala, diploma eta aurrerapen-txostena programaren barne daude. Egonaldian zehar egun osoko txango bat egingo da (bi 1A txandan) eta egun erdiko beste txango bat. OSTATUA: Mantenu osoko errejimena (askaria barne). Bainugeladun logela bikoitzak. Arroparen garbiketa barne.

3


WATERFORD

4

Ingeles Ikastaroa Irlandan BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 13 urtetik 16 urtera EGUNAK: Ekainaren 28tik uztailaren 26ra PREZIOA: 2.595 €

Waterford konderria Irlandako hego kostaldean dago eta bere mendi, laku eta hondartzengatik ezaguna da. Irlandar turistentzat Waterford erreferentzia-leku bat da, eta baita atzerriko turistentzat ere. Ikastaroa Waterpark Collegen egingo da, hau hiri erdialdean dago eta ikasketa eta kirol instalazio onak ditu. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu (astelehenetik ostiralera), talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean batezbesteko 15 ikasle egongo dira. Programaren barne daude maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria. Ikastaroan maila ezberdinak eskaintzen dira, hasiberritik aurre goi-mailara. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Astero lau kirol-jarduera edota jarduera kulturalak egingo dira, eta gaueko ekitaldi bat: Waterfordeko orientazioa, Reginald’s Tower eta French Church, Tramore, Kristal lantegia bisitatu, Waterford Treasures Museum eta “club day”. Egonaldian zehar 3 txango egingo dira: Kilkenny, Cork eta Dublin. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 876,20 €


WICKLOW & DUBLIN Tutoretza Irlandan BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 13 urtetik 17 urtera EGUNAK: 1. txanda: ekainaren 24tik uztailaren 15era 2. txanda: uztailaren 3tik 24ra 3. txanda: uztailaren 10tik 31ra PREZIOA: 2.525 â‚Ź

Ingeles ikastaro trinko hau Wicklow eta Dublin konderrietako herrietan egiten da. Lau ikaslek osatutako taldeak antolatzen dira eta irakaslearen edo familia anfitrioietako baten etxean eskolak jasotzen dituzte. Programa hasi baino lehen ikasleek maila-azterketa egin beharko dute, Bilbotik irten aurretik taldeak antolatuta egon daitezen. IKASTAROA: Ikasleak astero 22 ordu inguru egongo dira maisu irlandarrarekin, lau egunetan zehar (astelehenetik ostegunera) 10:00etatik 16:30etara, 4 ikasleko taldeetan antolatuta. Testuliburua, ziurtagiria eta aurrerapen-txostena barne. Mailak: oinarrizko mailatik aurre goi-mailara. Ikastaroaren barne dago bertako garraio txartela. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Egonaldian zehar egun osoko 3 txango egingo dira (ostiraletan): Howth eta Malahide, gaztelua bisitatuz; Wicklow eta Wicklow Gaol; eta Wexford. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 852,56 â‚Ź

5


Edinburgo

6

Ingeles ikastaroa Eskozian BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 14 urtetik 17 urtera EGUNAK: Ekainaren 30etik uztailaren 20ra PREZIOA: 2.725 â‚Ź

IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu (astelehenetik ostiralera), talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 16 ikasle egongo dira. Maila guztiak eskaintzen dira: oinarrizkotik goi mailara. Programaren barne daude maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria. Saioak goizez edo arratsaldez izango dira. Eskola hiri erdigunetik 20 minututara dago. Interneterako eta WIFI gela bat, ikasleentzako bilera gelak, haurrentzako parkea eta lorategiak ditu. Eskola egunero 22.00ak arte egongo da irekita ikasleentzako. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. Programaren barne dago garraio publikoa erabiltzeko txartela.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Astero 5 kirol-jarduera edota jarduera kulturalak egingo dira, egun erdiko txango bat eta gaueko bi ekitaldi: orientazioa Edinburgon, Dynamic Earth, National Museum of Scotland, Cramonds, Dunfermline eta abar. Gaueko bi ekintzak bukatzean, ikasleak etxera joateko garraioa emango du eskolak. Egun osoko hiru txango egingo dira: Glasgow, St Andrews&Falkland Palace, Stirling edo Perth. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 920,09 â‚Ź


SWANSEA Ingeles Ikastaroa Galesen BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 14 urtetik 17 urtera EGUNAK: Ekainaren 26tik uztailaren 23ra PREZIOA: 2.595 €

Swansea Galesen dago, kostatik oso hurbil eta izen bera duen badiaren ondoan. Galeseko bigarren hiririk handiena da eta Erresuma Batuko toki ezagunenetarikoa bihurtu da. IKASTAROA: Astero ingeleseko 15 eskola-ordu (astelehenetik ostiralera); talde internazionaletan eta ikasgela bakoitzean gehienez 16 ikasle egongo dira. Programaren barne daude maila-azterketa, testuliburua eta parte-hartze ziurtagiria. Ikastaroan maila ezberdinak eskaintzen dira, oinarrizko mailatik goi-mailara. Ikastaroa Swanseko unibertsitate-campusean eginten da. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean, logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. Programaren barne dago garraio publikoa erabiltzeko txartela.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Astelehenetik larunbatera kirolak eta ekintza kulturalak antolatzen dira: hiriko orientazioa, Oystermouth castle, Gower Trip Rhossilli, Berdulais Falls, Perriswood Archery, Langland Beach, Caswell Beach, bolatokia, laserzone, itsasontzian ibiladia, zinema, kirolak eta txangoak Tenby, Saint Fagan’s, Bath y Big Pitt Coal Mine-era. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 876,20 €

7


BEDFORD

8

Ingelesa eta informatika Ingalaterran BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 12 urtetik 16 urtera EGUNAK: Uztailaren 6tik 26ra PREZIOA: 2.810 €

Bedford Ingalaterrako erdialdean dago, Londresen iparraldean, Oxford eta Cambridgeko hirietatik gertu. Ikastaroa De Monfort unibertsitateko aretoetan izango da, bere Polhill-eko campusean. Campusak instalazio akademikoak, kafetegia, egoitzak eta kirol-instalazioak ditu. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu, talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle egongo dira. Maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Klaseak astean 3 egunetan ematen dira. INFORMATIKA: Astero 6 eskola-ordu. Programaren barne daude informatika-hastapena, Spreadsheet, Word processing, e-posta eta aurkezpenak egitea ordenagailuz zein internet bidez. OSTATUA: Campuseko egoitzetan, banakako logeletan (bainugela partekatua) eta mantenu osoko errejimenean (packed-luch aste bukaeretan).

Ikastaro hau jarduerekin egin daiteke. PREZIOA: 2.680 €

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: ekintza kultural eta sozialak, Bedford-era irteerak eta kirol-jarduerak: tenisa, futbola, saskibaloia, boleibola, aerobic-a, karaokea eta abar. Egonaldian zehar Londresera 6 txango, Windsorera txango bat eta beste bat Oxfordera. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 948,79 €


REIGATE Ingeles ikastaroa egoitzan Ingalaterran BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 11 urtetik 15 urtera EGUNAK: Uztailaren 6tik 26ra PREZIOA: 2.695 €

Royal Alexandra & Albert School ikastetxea Reigate hiri txikian kokatzen da, Londresen hegoaldean. Aipagarriak dira hiri honetako parkeak, Reigate eta Priory, aintzinako udaletxea, kale nagusia, kobak eta eliza bihurturiko errota. Reigate Londresetik 40 minututara dago trenez. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu, talde internazionaletan, gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Ikastaroa Royal Alexandra & Albert School ikastetxean egingo da, lorategi zabalez inguraturik, gimnasioa, kirol-zelaiak eta igerileku estalia ditu. OSTATUA: Eskolako egoitzetan, logela partekatuetan (2-8 ikasle). Bainugela partekatuak. Mantenu osoko errejimenean (asteburuetan packed -lunch).

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Astelehenetik ostiralera arratsalde eta gauetan: futbola, saskibaloia, boleibola, igeriketa, beisbola, eskulanak, antzerkia, show eta diskoak, karaokea, gau internazionala, “mad hair disco”, irteerak Arundel, Guilford, Brighton edo Greenwich-era. Egun osoko txango bi daude egonaldian zehar: Londres “walking tour” eta Oxford.

Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 909,96 €

9


CANTERBURY

10

Ingeles ikastaroa egoitzan Ingalaterran BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 13 urtetik 17 urtera EGUNAK: Ekainaren 29tik uztailaren 18ra PREZIOA: 2.625 €

Hiri historiko hau Kent konderrian kokatzen da, Ingalaterrako hego-ekialdean. Hiri famatua da bere katedralari esker eta baita bere hirigune historikoagatik. Canterbury Londresetik ordu bat eta erdira dago trenez. Ikastaro hau Kenteko Unibertsitateko instalazioetan egiten da. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu, talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle egongo dira. Maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Unibertsitateko campusak ikasgela zabalak, kafetegia, gimnasioa, tenis-pistak eta kirol zelaiak ditu. OSTATUA: Campuseko egoitzetan. Banakako logeletan, bainugela partekatuarekin. Mantenu osoko errejimenean (asteburuetan packed-lunch).

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Astelehenetik ostiralera arratsalde eta gauetan: futbola, mini-olinpiadak, boleibola, beisbola, tenisa, eskulanak, antzerkia, showak eta diskoak, karaokea, gau internazionala, irteerak Canterbury, Leeds, Dover eta Broadstairsera. Egun osoko txango bi daude egonaldian zehar: Londres “walking tour” eta Cambridge.

Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 886,33 €


SOUTHSEA Futbola eta Ingeles ikastaroa egoitzan Ingalaterran BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 12 urtetik 17 urtera EGUNAK: Ekainaren 29tik uztailaren 19ra PREZIOA: 2.855 €

Southsea Ingalaterrako hegoaldeko kostan dago, Londresetik ordu betera trenez. Portsmouth hiriarekin lotura historikoa du. Interes turistikoa duten leku asko daude: Lord Montgomery museoa, Spinnaker, Southsea-ko gaztelua, Tudor House, Rock Gardens eta HMS Warrior and HMS Victory itsasontzi ospetsuak. IKASTAROA: Astero 15 ordu, talde internazionaletan, gehienez 15 ikasle gela bakoitzean. Maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Campusak gela zabalak, jantokia, kafetegia, tennis zelaia, kirol zelaiak eta egoitza eraikinak ditu. OSTATUA: Campuseko egoitzetan. Banakako logela bainugelarekin. Mantenu osoko errejimenean (asteburuetan packed-lunch). FUTBOL ENTRENAMENDUA: Astero 12 ordu, lehenengo mailako Portsmouth FC taldeko entrenatzaile profesionalekin egingo dituzte: group coaching, shooting, passing skills, dribbling, match play, “arau jokuak” eta “osasuna eta elikadura” gaiak landuko dira.

Ikastaro hau jarduerekin egin daiteke. PREZIOA:2.630 €

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Astelehenetik ostiralera arratsaldeetan eta gauetan: rounders, kirolak, crazy golf, eskulanak, diskoak; Arundel, Winchester eta bere katedrala eta New Forestera bisitak, eta abar. Egun osoko bi txango egiten dira: London Walking Tour eta Premier League-eko futbol zelaia batera bisita egingo dute. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 963,99 €

11


BOGNOR REGIS Tutoretza Ingalaterran BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 14 urtetik 18 urtera EGUNAK ETA PREZIOAK: 3 aste: ekainak 23, uztailak 13 eta abuztuak 9: 2.585 € 4 aste: uztailak 5 eta abuztuak 2 2.985 €

Ingeles ikastaro trinko hau Bognor Regisen egiten da, West Sussex konderrian, Ingalaterrako hegoaldean. Bognor hiri txiki eta segurua da, hondartza polit batekin eta Londresetik 89 kilometrotara dago. IKASTAROA: Eskolak 4 ikaslek osotutako taldeetan ematen dira. Astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 13:00etara. Ikastaroko lehenengo egunean maila-azterketa bat egiten da, maila berdineko taldeak eratzeko. Ikas materiala eta ziurtagiria programaren barne daude. Gutxiengo maila: erdiko maila. Ikastaroak Trinity College azterketa hartzen du barne. Irakaslearen iritziz bakoitzari dagokion mailan. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. JARDUERAK: Irakasle edo tutoreekin batera, arratsaldeetan egingo dira, 14:00etatik 16:30etara: bolatokia, igerilekua, eskulanak, kirolak eta egun erdiko txango bat. Gainera egun osoko txango bat dago astero, larunbatetan: Londres, Brighton eta Portsmouth. Kutxabanken finantziazioarekin: UTB: %7,75 ITN: %8,03

12

3 aste: 3 ordainketa 872,82 € 4 aste: 3 ordainketa 1.007,88 €


KENT Tutoretza Ingalaterran BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 13 urtetik 16 urtera EGUNAK: 1.txanda: ekainaren 25etik uztailaren 16ra 2.txanda: uztailaren 2tik 23ra PREZIOA: 2.545 €

Ingeles ikastaro trinko hau Kent konderriko herrietan egiten da, Ingalaterrako hego-ekialdean. 5 ikaslek osatutako taldeak antolatzen dira, eskolak jasotzeko irakaslearen edo familia anfitrioietariko baten etxean. Programa hasi baino lehen ikasleek maila-azterketa egingo dute, Bilbotik irten aurretik taldeak prest egon daitezen. IKASTAROA: Astelehen, astearte, ostegun eta ostiral goizetan 3 eskola-ordu izango dituzte, 5 ikaslek osatutako taldeetan, talde bakoitza bere irakaslearekin. Arratsaldeetan 10 ikasleko taldeak eratzen dituzte monitore ingelesarekin jarduerak egiteko. Ordutegia 09:30etatik 17:00etara, gutxi gorabehera. Mailak: oinarrizko mailatik aurre goi-mailara. Testuliburua, ziurtagiria eta aurrerapen-txostena programaren barne daude. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Arratsaldeetan bertako monitorearekin egiten dituzten jarduerez gain, egun osoko 3 txango egingo dira (asteazkenetan): txango bi Londresera “walking tours” eta txango bat Canterbury eta bere katedralera. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 859,31 €

13


WORTHING Ingeles ikastaroa Ingalaterran BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 14 urtetik 17 urtera EGUNAK ETA PREZIOAK: 1. txanda: uztailaren 5etik abuztuaren 2ra 2.595 € 2. txanda: uztailaren 13tik abuztuaren 2ra 2.275 € 3. txanda: abuztuaren 3tik 24ra 2.275 €

Ingalaterrako hego kostaldean, Worthing Brightonetik 10 minututara eta Londresetik ordu bat eta laurdenera dago trenez. Oporretako toki bezala ezaguna da, bere hondartza ederragatik. Hiri txiki eta erosoa da. IKASTAROA: Astero 20 eskola-ordu, ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle egongo dira. Maila-azterketa, testuliburua eta parte-hartze ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Ikastaro honek Trinity College azterketa hartzen du barne (uztailan bakarrik), irakasleak gomendatzen duen mailan. Ikastetxea hiriko bizitegi gunean dago eta kirol instalazio zein instalazio akademiko bikainak ditu. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. JARDUERAK: Arratsaldeetan egiten dira: kirolak, lehiaketak, jokoak, eta abar. Astero gertu dagoen toki interesgarri bat bisitatuko da: Chichester, Arundel, Brighton. Larunbatetan egun osoko txangoak egiten dira: Londres, Portsmouth edo Canterbury.

Kutxabanken finantziazioarekin: UTB: %7,75 ITN: %8,03

14

3 semanas: 3 ordainketa 768,15 € 4 semanas: 3 ordainketa 876,20 €


LEEDS Ingeles ikastaroa Ingalaterran BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 13 urtetik 16 urtera EGUNAK: Ekainaren 28tik uztailaren 26ra PREZIOA: 2.675 â‚Ź

Leeds Ingalaterrako iparraldean dago. Iraganean industrialde garrantzitsua izan zen. Gaur egun, merkataritza eta unibertsitate irakaskuntza gunea bihurtu da. Londresen atzetik, herrialdeko negozio, finantza eta zerbitzu legalen zentro handiena da. 770.000 biztanle ditu. Ikastetxea, Leeds erdigunetik 15 minutura dago oinez. Ikasleentzako guneak, kafetegia eta patio ditu. IKASTAROA: Astero 20 eskola-ordu (40 minutukoak), talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle gela bakoitzeko. Maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Ikastaroa maila ezberdinetan ematen da; oinarrizko mailatik aure-goi mailara. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: 4 jarduera astero: kirolak, hiriko orientazio tourra, Kirksatall Abey & Museum, Leeds City Museum, Roundhay Park & Tropical World, bolatokia, zinema eta abar. Astean disko bat egongo da eta egun osoko 3 txango: Scarborugh & Cayton Bay, York hiri historikoa eta Whitby.

Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 903,21 â‚Ź

15


BRIGHTON

16

Ingeles ikastaroa Ingalaterran BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 16 urtetik 18 urtera EGUNAK: Ekainaren 27tik uztailaren 25era PREZIOA: 2.795 €

Brighton & Hove Ingalaterrako hego kostaldean kokaturiko herri eder bat da, Londresetik trenez ordu batera dago. Iraganean bainuetxe-hiria izan zen. Eskaintza kultural oso zabala du urte osoan zehar. “Royal Pavilion” ekialdeko estiloa duen jauregiagatik eta bere hondartzagatik da ezaguna. Ikastaroa egiten den ikastetxea hiri erdigunetik 10 minututara dago. Ikastetxe honek ordenagailu gela, WiFi-a, arbel digitalak eta zelaia ditu. IKASTAROA: Astero 20 eskola-ordu, astelehenetik ostiralera, talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle egongo dira. Maila-azterketa eta parte-hartze ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Maila guztiak eskaintzen dira, oinarrizko mailatik goi-mailara. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean (lunch-erako bonoak) eta banakako logela. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. Garraio-txartela programaren barne sartzen da.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: 5 jarduera astero, arratsaldeetan edo gauetan: tenis, saskibaloia, futbola, bolatokia, barbakoak, karaokea, diskoak, bisitak Brightonen eta irteerak Lewes, Arundel eta Rottingdeanera. Egonaldian zehar egun osoko txangoak egingo dira Londres, Oxford eta Portsmouthera. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 943,73 €


SCARBOROUGH Ingeles ikastaroa Ingalaterran BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 13 urtetik 17 urtera EGUNAK: Del 29 de junio al 20 de julio PREZIOA: 2.425 â‚Ź

Hiri hau North Yorkshiren dago, Ingalaterrako ipar-ekialdeko kostaldean. 50.000 biztanle ditu eta bere arrantza portuagatik ezaguna zen arren, gaur egun hiri moderno bat da, industri ezberdinekin eta herrialde barneko turismo garrantzitsuarekin. Ikastetxea Scarborough hiriko erdigunetik 20 minututara dago oinez. Ikasgela zabalak, kafetegia eta kirol instalazioak ditu. IKASTAROA: Astero 16 eskola-ordu, 4 egunetan ematen dira. Talde internazionaletan, ikasgela bakoitzean batezbesteko 14 ikasle egongo dira. Maila-azterketa online, testuliburua eta parte-hartze ziurtagiria programaren barne daude. Maila ezberdinak eskaintzen dira, oinarrizko mailatik aurre goi-mailara. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: 5 jarduera astero, arratsaldez edo gauez: orientazioa, kirolak, proiektuak, jokoak, diskoteka, bisita kulturalak Scarborough eta honen inguruetara. Egun osoko txangoak hurrengo hauek dira: York, Whitby eta bere abadia, Hull-eko hiri unibertsitarioa eta Manchester, Manchester United-ek partiduak jokatzen dituen Old Trafford futbol zelai ospetsua bisitatuz. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 818,80 â‚Ź

17


BOURNEMOUTH

18

Ingeles ikastaroa Ingalaterran BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 16 urtetik 18 urtera EGUNAK: Ekainaren 29tik uztailaren 20ra PREZIOA: 2.540 €

Ikastaroa Bournemouthen egingo da, Ingalaterra hegoaldeko kostaldean. Hiri ezaguna da bere hondartza luzea eta kaia, hainbat museo eta lorategi eta aisialdirako eskaintza handia dituelako. Ikastetxea hiri erdialdetik eta hondartzatik oinez 10 minutura dagoen bizitegi-gunean kokatzen da. Ikastetxean instalazio ederrak daude: ikasgela handiak, ikasleentzako egongelak, kafetegiak eta saskibaloi eta boleibol-pistak. IKASTAROA: Astean 20 eskola-saio emango dira, talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 16 ikasle egongo dira. Eskolak goizez zein arratsaldez izan daitezke. Maila-azterketa, testuliburua eta parte-hartze ziurtagiria programaren barne daude. Ikastaroa maila guztietan ematen da, oinarrizko mailatik goi-mailara. Gutxiengo adina: 16 urte (ikastaroa hasterakoan). OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, logela partekatuan eta mantenu osoko errejimenean (bazkari beroa eskolako kafetegian eta packed-lunch txango egunetan). Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Jarduerak astelehenetik ostiralera izaten dira eta gau 2 astero: boleibol, futbol, ping-pong, crazy golf, igeriketa, “show”-ak, bingoa, karaokea, barbakoa eta irteerak Portsmouth, Burley & The New Forest eta Swanagera. Gainera egun osoko txango bi egingo dira egonaldian zehar: Londres “walking tour” eta Oxford. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 857,63 €


OXFORD Ingeles ikastaroa Ingalaterran BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 16 urtetik 18 urtera EGUNAK: Ekainaren 28tik uztailaren 19ra PREZIOA: 2.575 €

Oxford Ingalaterrako hiri ezagunenetarikoa da, batez ere bere unibertsitate eta arkitekturari esker. Oxford Londresetik 60 minututara dago trenez. Ikastetxea hiri erdialdetik autobusez 10 minutura dagoen bizitegi-gune batean kokatzen da. Ikastetxean instalazio ederrak daude: ikasgela handiak, ordenagailu gela internet eta emailarekin , ikasteko gela, kafetegia eta ikasleentzako patio txiki bat. IKASTAROA: Astean 20 eskola-saio emango dira, astelehenetik ostiralera, talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 16 ikasle egongo dira. Eskolak goizez zein arratsaldez izan daitezke. Maila-azterketa, testuliburua eta parte-hartze ziurtagiria programaren barne daude. Ikastaroa maila guztietan ematen da, oinarrizko mailatik goi-mailara. Gutxiengo adina: 16 urte (ikastaroa hasterakoan). OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, logela partekatuan eta mantenu osoko errejimenean (janari-txartela emango zaie ikastetxeko kafetegian). Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: 4 jarduera astero: kirolak, bisita turistiko eta kulturalak, kanoa Cherwell ibaian eta abar. Gainera egun osoko txango bi egingo dira egonaldian zehar: Londres “walking tour” eta Brighton. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 869,44 €

19


MALTA

20

Ingeles ikastaroa egoitzan Maltan BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 14 urtetik 17 urtera EGUNAK: 1. txanda: uztailaren 1etik 22ra 2. txanda: uztailaren 8tik 29ra PREZIOA: 2.545 â‚Ź

Malta oso ezaguna da bere edertasuna, hondartza politak eta bere ondare historiko aberatsagatik. IKASTAROA: Astero 20 eskola-ordu talde internazionaletan, ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle. Programaren barne daude maila-azterketa, ikas materiala eta parte-hartze ziurtagiria. Eskola-garraioa programaren barne dago. OSTATUA: Hotelean, 4 ikaslek partekatutako logeletan, bainugela, aire girotua, telebista eta terrazarekin. Mantenu osoko errejimenean (packed -lunch). Ikasleek ezin dute hoteletik irten eskolako monitoreen baimen eta ikuskapenik gabe. Hotelak igerileku handi bat du kanpoan.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Arratsalde eta gauetan astelehenetik larunbatera: orientazio tourra, ongietorri festa, kirolak, irteera antolatuak hondartza ezberdinetara, tourrak eta eskolako Beach Club-era sarrera. Eskolak garraioa errazten du programa honetako jardueretara joateko.

Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 859,31 â‚Ź


MALTA Ingeles ikastaroa familian Maltan BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 14 urtetik 17 urtera EGUNAK: 1. txanda: uztailaren 4tik 25era 2. txanda: uztailaren 8tik 29ra PREZIOA: 2.225 â‚Ź

Malta oso ezaguna da bere edertasun, hondartza politengatik eta bere ondare historiko aberatsagatik. IKASTAROA: Astero 20 eskola-ordu talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle. Programaren barne daude maila-azterketa, ikas materiala eta parte-hartze ziurtagiria. Eskola-garraioa programaren barne dago. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta partekatutako logelan. Maltako familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte (5-6 aldi berean).

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Arratsalde eta gauetan astelehenetik larunbatera: orientazio tourra, ongietorri festa, kirolak, irteera antolatuak irlako hondartza ezberdinetara, tourrak eta eskolako Beach Club-era sarrera. Eskolak garraioa errazten du programa honetako jardueretara joateko

Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 751,27 â‚Ź

21


CAMP PUH’TOK

22

Kanpamentua Estatu Batuetan BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 10 urtetik 16 urtera EGUNAK: Ekainaren 28tik uztailaren 27ra PREZIOA: 3.815 €

Camp Puh`tok kanpamendu amerikar tradizionala da, Baltimore konderrian kokatua, Maryland estatuan. Kanpamendu honetara neska-mutil amerikarrak joaten dira eta atzerritar kopuru mugatua onartzen dute. Ekintza eta kirol ezberdinekin osatutako programa zabalaren bitartez, bizikidetza eta gizarte harremanak sustatzen dira. Ostatua antolatzeko, zein ekintzetarako, adin eta sexuaren araberako taldeak egiten dira. OSTATUA: Mantenu osoko errejimenean, etxola tradizionaletan, 8 parte-hartzaile gehienez etxola bakoitzean.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Jarduerak egiteko talde ezberdinak antolatzen dira adinaren arabera. Adibidez: kanoa, ekologia, biziraupen ariketak, igeriketa, zeramika, xake-jokoa, arrantza, golfa, enbor errodamenduak, fotografia, “Polar Bear Club”, antzerkia, kirol txapelketak, kanpamentu suak, Lu`au Hawaiarra, kanpamentuko egunkaria, eta abar. Aukerako ekintzak ere eskaintzen dira, rafting eta “horse camp” adibidez (kontsulta ezazu gehigarrizko prezioa).

Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 1.288,13 €


NEW YORK CITY Ingeles ikastaroa egoitzan Estatu Batuetan BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 16 urtetik 18 urtera EGUNAK: Uztailaren 6tik 27ra PREZIOA: 4.175 €

Ikastaroa hau Staten Islandeko (New York hiriko 5 barrutietako bat) unibertsitate campusean egiten da. Manhattanera joateko ondo komunikatuta dago, bista bikainak eskaintzen dituen ferrya erabiliz. Manhattanetik hain gertu dagoenez, ikasleek hiri honetako leku garrantzitsuenak ezagutzeko aukera ematen du. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle. Programaren barne daude maila-azterketa, ikas materiala eta ziurtagiria. Gure campusa oso zabala da, lorategi eta pasealekuak, ikasgelak, egoitzak eta igerilekua duten kirol guneak ditu. Ikasleek ordenagailu gela erabiltzeko baimena daukate. OSTATUA: Campuseko egoitzetan, biko logelan aire girotuarekin eta bainugela partekatuarekin. Mantenu osoko errejimena: gosaria eta lunch “all -you-can-eat” sistemarekin. Aste bukaeretan “Brunch” eta afari gehienak Manhattanen egiten dira jarduerak egiten ari diren bitartean.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Astero arratsalde batean campusean ekintzak daude, eta baita gau batzuetan ere: kirolak, Live Jazz & Blues, pelikulak eta abar. 5 arratsaldetan eta igandeetan Manhattan eta NYC-ra bisitak egiten dira: Empire State Building, Times Square, Central Park, MoMa, Wall Street & Financial Disctrict, Satue of Liberty & Ellis Island, etc. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 1.409,68 €

23


EKIALDEKO KOSTALDEA & NEW YORK Bizikidetza Estatu Batuetan BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 14 urtetik 17 urtera EGUNAK: Uztailaren 1etik 29ra PREZIOA: 3.195 €

Programa hau “Ekialdeko Kostaldea” osatzen duten estatuetako herri ezberdinen inguruetan egiten da. Amerikar familia anfitrioiak boluntarioak dira eta beraien kultura eta bizimodua parte-hartzailearekin partekatu nahi dute. Elkarbizitzaz gain, programa honetan jarduera kulturalak eta txangoak egiten dira. Oso garrantzitsua da parte-hartzaileek ingeles maila egokia izatea komunikatu ahal izateko, eta baita amerikar bizimodu eta ohituretan integratzeko beharrezkoa den heldutasuna edukitzea ere. Familien ezaugarriak ezberdinak dira eta batzuetan ez dute hemengo eredu tradizionala jarraitzen. Ohikoa da etxeetan abereak izatea. Estatu Batuetako egonaldian zehar ikasleak familia anfitrioia bat baino gehiago eduki dezakete. OSTATUA: Familia amerikarrekin, mantenu osoko errejimenean (txango-egunetako bazkaria izan ezik). JARDUERAK: Ongietorri eta agur festak, txango bat New York hirira gau 2 bertan igaroz, beste bat Bostonera eta beste txango bat parke tematiko batera. UTB: %7,75 ITN: %8,03

24

Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 1.078,79 €


INGALATERRA BERRIA Bizikidetza Estatu Batuetan BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 14 urtetik 17 urtera EGUNAK: 1. txanda: ekainaren 25etik uztailaren 23ra 2. txanda: ekainaren 28tik uztailaren 26ra 3. txanda: abuztuaren 2tik 30era PREZIOA: 3.295 â‚Ź

Programa hau Ingalaterra Berriko herri ezberdinen inguruan egiten da. Hiri hauek paisaia eder eta bizimodu tradizionalagatik ezagunak dira. Amerikar familia anfitrioiak boluntarioak dira eta beraien kultura eta bizimodua parte-hartzailearekin partekatu nahi dute. Elkarbizitzaz gain, programa honetan jarduera kulturalak eta txangoak egiten dira. Oso garrantzitsua da parte-hartzaileek ingeles maila egokia izatea komunikatu ahal izateko, eta baita amerikar bizimodu eta ohituretan integratzeko beharrezkoa den heldutasuna edukitzea ere. Familien ezaugarriak ezberdinak dira eta batzuetan ez dute hemengo eredu tradizionala jarraitzen. Ohikoa da etxeetan abereak izatea. Estatu Batuetako egonaldian zehar ikasleak familia anfitrioia bat baino gehiago eduki dezakete. OSTATUA: Familia amerikarrekin, mantenu osoko errejimenean (txango-egunetako bazkaria izan ezik).

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Ongietorri eta agur festak, txango bat New York hirira gau 2 bertan igaroz, beste bat Bostonera eta beste txango bat parke tematiko batera. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 1.112,55 â‚Ź

25


FLORIDA

26

Bizikidetza Estatu Batuetan BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 14 urtetik 17 urtera EGUNAK: Ekainaren 29tik uztailaren 27ra PREZIOA: 3.400 â‚Ź

Estatu hau ezaguna da bertan Estatu Batuetako tokirik ospetsuenak daudelako: Disney World, Sea World eta Universal Studios, Kennedy Space Center, eta baita bere hondartzengatik eta Fort Lauderdale eta Miami bezalako hiriengatik. Gure programa St Augustine hiri inguruko herri ezberdinetan egiten da. St Augustine Estatu Batuetako hiri zaharrena da, portu zaharrenarekin. Amerikar familia anfitrioiak boluntarioak dira eta beraien kultura eta bizimodua parte-hartzailearekin partekatu nahi dute. Elkarbizitzaz gain, programa honetan jarduera kulturalak eta txangoak egiten dira. Oso garrantzitsua da parte-hartzaileek ingeles maila egokia izatea komunikatu ahal izateko, eta baita amerikar bizimodu eta ohituretan integratzeko beharrezkoa den heldutasuna edukitzea ere. Familien ezaugarriak ezberdinak dira eta batzuetan ez dute hemengo eredu tradizionala jarraitzen. Ohikoa da etxeetan abereak izatea. Estatu Batuetako egonaldian zehar ikasleak familia anfitrioia bat baino gehiago eduki dezakete. OSTATUA: Familia amerikarrekin, mantenu osoko errejimenean (txango-egunetako bazkaria izan ezik).

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Ongietorri eta agur festak, Sea World, Universal Islands of Adventure eta Gator Park. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 1.148,00 â‚Ź


TORONTO Ingeles ikastaroa Kanadan BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 15 urtetik 18 urtera EGUNAK: Ekainaren 27tik uztailaren 25era PREZIOA: 3.585 €

Programa hau Toronton egiten da, Ontario probintzian, biztanle gehien dituen Kanadako hiria da eta azalerari dagokionez bigarren hiririk handiena. Torontok leku interesgarri asko ditu: Skydome, Eaton Centre, Casa Loma, Yorkville, Royal Ontario Museum, eta abar. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle. Programaren barne daude maila-azterketa, ikas materiala eta ziurtagiria. Eskola Torontoko erdigunean dago. Programaren barne dago garraio txartela. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta banakako logelan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. Familien ezaugarriak ezberdinak dira eta batzuetan ez dute familia-eredu tradizionala jarraitzen. Ohikoa da etxeetan abereak izatea.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Astero lau ekintza eta egun osoko txango bat: kirolak, Toronto Tour, CN Tower, Toronto Street Festival, zinema, Much Music TV, kontzertua itsasertzean, picnic Toronto Islands-en, Niagara Kataratak eta Paramount Canada’s Wonderland jolas-parke ikusgarria.

Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 1.210,47 €

27


LONDON-ONTARIO Ingeles ikastaroa Kanadan BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 15 urtetik 18 urtera EGUNAK: Ekainaren 26tik uztailaren 25era Tutoretza ikastaroaren prezioa: 3.890 € Ikastaro tradizionalaren Prezioa: 3.670 €

Programa hau London hirian egiten da, Ontario probintzian, Kanadako ekialdean. “The forest city” bezala ezagutzen da, zuhaitz eta parke ugari daudelako hiri honetan, aipagarria da adibidez, Victoria Park. IKASTAROA: Izena ematerakoan ikastaro hauen artean aukera dezakezu. Tutoretza ikastaroa: 4 ikasleetako taldeak. Lehenengo egunean maila azterketa egiten da, maila berdineko taldeak eratzeko. Eskola orduak 9etatik 17etara izango dira, astero 4 egunetan (irakaslearekin egiten dituzten ekintzak barne). (Ez dira hasiberriak onartzen). Ikastaro tradizionala: Ingeles saioak 9etatik 13etara, astero 4 egunetan eta gehienez 15 ikasle gela bakoitzean. Ikastaro bietan ikas materiala eta ziurtagiria programaren barne daude. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta logela partekatuan. Familien ezaugarriak desberdinak dira eta batzuetan ez dute familia-eredu tradizionala jarraitzen. Ohikoa da etxeetan abereak izatea. JARDUERAK: Astero 4 egunetan jarduerak antolatzen dira irakaslearekin: kirolak eta bisitak. Gainera egun osoko txangoak ere egiten dira (ostegunetan): Niagara Falls, Toronto, Canada’s Wonderland. Astebukaeran familiarekin geratuko dira ikasleak. Kutxabanken finantziazioarekin: UTB: %7,75 ITN: %8,03

28

Tutoretza: 3 ordainketa 1.313,45 € Tradizionalaren: 3 ordainketa 1.239,17 €


AUGSBURG Aleman ikastaroa Alemanian BIDAIA: Hegazkinez Bilbotik ADINA: 13 urtetik 17 urtera EGUNAK: Uztailaren 5etik 26ra PREZIOA: 2.175 â‚Ź

Ausburg Munichetik 30 minutura dago trenez eta Bavierako hirugarren hiririk handiena da. Erakarpen berezia du, bertako bizimodua atsegina eta lasaia bait da. Historikoki oso hiri interesgarria da: Errenazimentuko arkitekto, musikari eta margolarien biltze lekua zen. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu talde internazionaletan, ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle. Programaren barne daude maila-azterketa, ikas materiala eta parte-hartze ziurtagiria. Maila ezberdinak eskaintzen dira: oinarrizko mailatik erdi-goi mailara. Ikastetxea hiriaren erdigunean dago. Programaren barne dago bertako garraio txartela. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta partekatutako logelan. Familien ezaugarriak ezberdinak dira eta batzuetan ez dute familia-eredu tradizionala jarraitzen. Ohikoa da etxeetan abereak izatea. Familiak Augsburg hiri inguruko herrietan bizi dira.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

JARDUERAK: Astero lau jarduera eta egonaldian zehar hiru txango dituzte: kirolak, rally photo, zinema, zooa, orientazio tourra, mini golfa, FĂźssen (Neuschwanstein gaztelua bisitatuz), Linderhof eta Munichera bisitak.

Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 734,38 â‚Ź

29


LOCHES

30

Frantses ikastaroa Frantzian BIDAIA: Bilbo eta Hendaiatik ADINA: 12 urtetik 16 urtera EGUNAK: Ekainaren 29tik uztailaren 19ra Prezioa familian: 2.225 € Prezioa egoitzan: 2.375 €

Loches “Chateaux de la Loire” eskualdean kokatutako erdi Aroko hiri txiki bat da. Tours hiria oso gertu dago eta trenez Parisetik ordu eta erdira. Hiri lasaia da eta arkitektura bikaina mantentzen du. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu, talde internazionaletan, gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Ikastetxea hiri erdian dago. Hizkuntzetako laborategia, ordenagailu gela, proiekzioetarako aretoa, arte eta diseinu mintegia, liburutegia, jantokia, gimnasioa eta kirol instalazioak daude. OSTATUA: Egoitzan: Eskolako egoitzetan, logela partekatuetan (2-8 ikasle). Bainugela partekatuak. Mantenu osoko errejimenean (asteburuetan packed-lunch). Familien anfitrioien etxeetan: (14 urte baino gehiagoko ikasleak) logela partekatuan eta mantenu osoko errejimena (lunch ikastetxean). Familiak hiri inguruko herrietan bizi dira. JARDUERAK: kirolak ikastetxean, eskulanak, tailerrak, txango kultural eta historikoak (Dungeon de Loches, Azay Le Rideau gaztelua, Leonardo Da Vinciren etxea Clos Lucén…) Egun osoko bi txango egingo dira: Paris eta Eurodisney.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

Kutxabanken finantziazioarekin: Familian: 3 ordainketa 751,27 € Egoitzan: 3 ordainketa 801,91 €


BIARRITZ Frantses ikastaroa Frantzian ADINA: 15 urtetik 17 urtera EGUNAK: Ikastaroa ekainaren 2tik abuztuaren 29ra ematen da. Hasiera astelehenero. PREZIOAK: 3 aste: 2.150 € Surfaren asteroko prezio gehigarria: 90 €

Udako ikastaroa Biarritzeko erdigune eta hondartzetatik 15 minututara dagoen eskola txiki batean egiten da. Eskola honek ikasle helduentzako frantseseko ikastaroak ematen ditu urte osoan zehar eta gazteentzako udako ikastaroak antolatzen ere esperientzia handia du. IKASTAROA: Astero 16 eskola talde internazionaletan, ikasgela bakoitzean 14 ikasle batezbesteko. Eskolak asteko lau egunetan ematen dira. Programaren barne daude maila-azterketa, ikas materiala eta parte-hartze ziurtagiria. Mailak: hasiberritik goi-mailara. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta partekatutako logelan. Familien ezaugarriak ezberdinak dira eta batzuetan ez dute familia-eredu tradizionala jarraitzen. Ohikoa da etxeetan abereak izatea. JARDUERAK: Programa tradizionalean astero lau jarduera eta txango bat egiten dira: surf, tenis, boleibola, hondartza, rafting, Itsas Museoa, Baiona, Pau, Donibane Lohizune, eta abar.

UTB: %7,75 ITN: %8,03

“FRANTSES ETA SURF” IKASTAROA EGITEKO AUKERA: Kasu honetan jarduera tradizionalak surfagatik ordezkatzen dira. Ikasleek astero, goiz zein arratsaldeetan, 4 surf saio dituzte bertako surf eskola batek gainbegiratu eta emanak. Aste batzuk jarduera tradizionalekoak eta besteak surfekoak izatea posible da. Kutxabanken finantziazioarekin: 3 ordainketa 725,94 €

31


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.