Campus gida 2011

Page 1

CAM PUS Gida 2011

!

GAZTEDI PLANAren titularrentzat BAINO EZ


• BBK-k abian jarri ditu Gaztedi Planeko titularrak diren 6 eta 17 urte bitarteko gazteentzako UDAKO CAMPUSAK. • Campus guztiak prezioan sartuta dagoen aseguru bat izando dute. • Izena emateko epea: martxoak 31etik maiatzak 14ra. Izena emateko orria BBK-ren edozein bulegotan entregatu, edo www.bbk.es orrian egin. • Aste berberan ezin izango da campus batean baino gehiagotan txanda eskatu. • Izena emateko orrian adierazi behar diren helbide eta telefonoak aukeratutako txandak egiten direnean balio beharko dute. • Izena emateko orrian adierazi behar diren helbide eta telefonoak aukeratutako txandak egiten direnean balio beharko dute.

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera, formulario honetan agertzen diren datu pertsonalak eta baita ere berarekin batera eman daitezkeenak, BBK titularra den fitxategi batean sartuko direla jakinarazten zaizu. Helburua da, aurkeztutako eskabideak kudeatzea, ebaluatzea, eskatutako leku/jarduerak ematea erabakitzea eta kasua bada, jardueren ordainketa kudeatzea. Eskabide hau bete eta bidaltzean, adingabekoaren aita/ama/tutorea zaren aldetik, adierazitako zure datu pertsonalak eta adingabekoenak tratatzeko baimena ematen duzu, era automatizatuan zein ezautomatizatuan, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Era berean jakinarazten dizugu sarbide, zuzenketa, kitatze eta aurka egiteko eskubideak egikaritzeko aukera duzula une oro fitxategiaren arduradunaren aurrean (BBK, Kale Nagusia 30, 48009 – Bilbo). Horretarako, BBK-ko edozein bulegotan aurki dezakezun eskubideak erabiltzeari dagokion eredua bete behar duzu eta posta bidez bidali adierazitako helbidera edo edozein bulegotan entregatu. Bilbao Bizkaia Kutxak katalogo honetako egitarauak aukeratu eta gomendatzen ditu, eta horietan izena emateko nahiz ordainketa egiteko aukera ematen du. Beraz, ondare guztietarako ulertuko da zerbitzukontratua eskatzailearen eta kasuan kasuko erakundearen artean egiten dela.

Saskibaloi Campusa LEKUA. Leioako Ama Irlandarren ikastetxea. Kirol azpiegiturak: (2 kiroldegi, 9 zelai zarratu eta 4 pista ireki). TXANDAK. Campusa ekainaren 22an, asteazkenez, hasiko da eta ekainaren 30ean, ostegunez, amaituko (asteburua ez da sartzen). Benetako epealdiak, beraz, 2011ko 22tik 24ra eta 28tik 30era dira. EDUKIA. “Bizkaia Basket Fundazioa Udako Campusa 2011” Bizkaiabasket Fundazioak antolatzen du Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta Leioako Ama Irlandarren ikastetxearen lankidetzarekin, eta campusaren beraren helburu nagusia da: saskibaloian jokatzen ikasi eta trebatuaz batera aisia gozatzea ondo pasatzea, ingurune aparta batean, gazte partehartzaileen oporraldia baliatuz. NORENTZAT. Campus mistoa da, 7 eta 14 urte bitarteko partehartzaileentzat. PREZIOA. Gaztedi Planaren titularrentzako kuota 200 € da. Prezioaren barruan sartzen dena: · Bazkaria eta askaria. · Garraioa, autobusez, joan eta etorri. · Kirol jarduerak. · Txango abenturanitza (zaldiketa + arku-tiroa + tirolina). · Campuseko kirol jantzia. · Saskibaloiko baloi bat. · Gizarte Erantzukizuneko Asegurua. · Osasun Asistentziako Asegurua. ORDAINKETA. (Ikus izena emateko orria). Leku kopuru mugatua. Izena emateko epea ekainaren 20an amaitzen da. Campuseko zuzendaria, beste behin, Joxean Figueroa (Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Teknifikazio Arduraduna) izango da. INFORMAZIOA. Tel.: 944 395 725 (Pili Lafuente). Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, asteazkenetan izan ezik, egun horretan goizez bakarrik erantzungo baita. www.bizkaiabasket.com. campus@bizkaiabasket.com.


Athletic Club Campusa

Mendi Campusa

LEKUA. Athletic Club-en Lezamako instalazioak.

ORDUTEGIA. 9:00-18:00 h. (g.g.b.).

TXANDAK. Ekainaren 27tik uztailaren 30era, astebeteko 5 txandatan, astelehenetik ostiralera.

EDUKIA. BBK-ren Mendi Campusa jarduera sortu berria da, eta berorren helburua, ondo pasatzea eta oinarrizko prestakuntza konbinatuz, zenbait diziplinatan jardutea da, hala nola: zidoribilaldia, orientazioa, eskalada, espeleologia eta ingurumenarekiko errespetua. Joan-etorriak garraio publikoan izango dira; etxera itzultzea arratsaldean izango da, gau bi izan ezik, horiek Gorbeian, Arrabako aterpetxean, igaroko baititugu.

ORDUTEGIA. 9:00etatik 18:00etara. (g.g.b.), astelehenetik ostiralera. Larunbatean10:00etatik 13:00etara. EDUKIA. Jarduera nagusia: Futbola. Gainera, hizkuntzak (ingelesa edo euskara). Igerilekua. Larunbatean senideek jarduerak ikusteko eguna. Athletic Club-eko jokalarien (gizon nahiz emakume) bisitak eta hitzaldiak ere izango dira; Athletic Club-en kirol materiala opari. Jarduera berriak, ustekabeak eta txangoak. JANARIA. Hamaiketakoa, bazkaria eta askaria. GARRAIOA. Aukerakoa, 24 €/astea. PreZIOA. 299 €/astea. Deskontua: % 10 gutxiago “Club Athletic” txartela edukitzeagatik. INFORMAZIOA. Tel.: 902 014 357. www.athletic-club.net. campusathletic@campusdeportivo.com.

LEKUA. Hainbat ingurutan Bizkaian zehar. TXANDAK. Ekainaren 27tik uztailaren 1era.

NORENTZAt. 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. TOKIAK. 12 eta 14 lagun bitarteko taldeak. PREZIOA. 190 €/astea. EGUNAK. Ekainaren 27a eta uztailaren 1a bitartean. Astelehenetik ostiralera. JANARIA. Astelehenetik asteazkenerakoak norberak eraman behar ditu etxetik; besteak, asteazkeneko afariarekin hasita, aterpetxean emango dizkigute eta prezioaren barruan sartzen dira. GARRAIOA. Prezioan sartzen da.

Bilbo Campusa LEKUA. San Inazio kiroldegia. TXANDAK. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astebeteko 4 txandatan, astelehenetik ostiralera. ORDUTEGIA. Egun erdia, 9:00-14:00. EDUKIA. Jarduera nagusia: Kirolanitza (Pilota, saskibaloia, futbola, badmintona...). Igerilekua egunero, kultur txangoak, hondartzara joatea... JANARIA. Hamaiketakoa barne. GARRAIOA. Ez dago autobus-zerbitzurik. Umeak San Inazio metro-irteeran edo, bestela, kiroldegiko instalazioetan bertan jasoko dira.

INFORMAZIOA. BBKn edo telefono honetan: 900 44 55 66.

Leioa Campusa LEKUA. Askartza Claret ikastetxea. TXANDAK. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astebeteko 9:00etatik 18:00etara (g.g.b.). Egun osoz 4 txandatan, astelehenetik ostiralera. ORDUTEGIA. 9:00etatik 18:00etara (g.g.b.). Egun osoz. EDUKIA. Jarduera nagusia: Kirolanitza (futbola, saskibaloia, pilota, padela, badmintona...). Hizkuntzak (ingelesa edo euskara). Igerilekua. Kultur txangoak, tailerrak, hondartzara joatea... JANARIA. Hamaiketakoa, bazkaria eta askaria. GARRAIOA. Aukerakoa, 24 €/astea.

PreZIOA. 135 €/astea. Bigarren astea eginez gero, % 15erainoko deskontua. Guztizko zenbatekoaren % 10eko deskontua aste berean famili unitate bereko kide bi edo gehiagok parte hartuz gero. Deskontuak ezin metatu daitezke.

PreZIOA. 199 €/astea. Bigarren astea eginez gero, % 15erainoko deskontua. Guztizko zenbatekoaren % 10eko deskontua, aste berean famili unitate bereko kide bi edo gehiagok parte hartuz gero. Deskontuak ezin metatu daitezke.

INFORMAZIOA. Tel.: 902 014 357. campusbilbao@campusdeportivo.com.

INFORMAZIOA. Tel.: 902 014 357. campusleioa@campusdeportivo.com.


Derio Campusa LEKUA. Derioko Apaizgaitegia izandako eraikina. Zamudioko kiroldegia eta Derioko Institutua. TXANDAK. 5 asteetako edozeinetan apuntatu daiteke, zenbat nahi aste, baita elkarren segidakoak izan barik ere. Aste bakoitzean prestakuntza-arlo desberdin bat ukitzen da. 1. astea: ekainaren 27tik uztailaren 1era. 2: astea: ekainaren 4tik uztailaren 8ra. 3. astea: uztailaren 11tik 15era. 4. astea: uztailaren 18tik 22ra. 5. astea: uztailaren 25etik 29ra. ORDUTEGIA. Egun osoz. 09:00-18:30. EDUKIA. Jarduera nagusia: hizkuntzak (ingelesa edo euskara), informatika oso joera praktikoarekin, jolas-jarduera. Taldeak adinaren eta ezagutzen arabera. Kirola: kirolanitza edo kirol mota bat (futbola, saskibaloia, tenisa eta padela). Ostiral arratsaldean: familia jaia guraso eta guzti, (saio multimediak; eskola-materiala emango da, eta opariak). JANARIA. Hamaiketakoa, bazkaria eta askaria. GARRAIOA. Aukerakoa, 27 €/astea. PREZIOA. 199 € / astea (% 20ko deskontua bigarren astean, eta % 25ekoa hirugarrenean). INFORMAZIOA. tel.: 94 406 96 37. info@campusbbkderio.com. www.campusbbkderio.com.

Golf Campusa LEKUA. Meaztegi Golfeko instalazioak, La Arboleda. EGUNAK. Ekainaren 27tik uztailaren 2ra. ORDUTEGIA. 9:00etatik 18:00etara. (g.g.b.), astelehenetik ostiralera. Larunbatean 10:00etatik 13:00etara. EDUKIA. Jarduera nagusia: Gof-eskolak eta zelaietara irtetea. Gainera, igerilekua, tailerrak eta beste golf-zelaietara joateko txangoak. Larunbatean, senideek instalazioak ezagutzeko eguna. Kirol materialak opari. JANARIA. Hamaiketakoa, bazkaria eta askaria. GARRAIOA. Aukerakoa, 29 €/astea. PreZIOA. 299 €. INFORMAZIOA. Tel.: 902 014 357. www.meaztegigolf.es. golfeskola@meaztegigolf.es.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.