Bases legales euskera - Sorteo Campaña Gestión Delegada

Page 1

KUDEAKETA DELEGATUKO KANPAINAREN ZOZKETARAKO OINARRIAK 1.- Kutxabank erakundeak jarduera komertzial bat estatu osoan burutzeko asmoa dauka. Horretan parte hartu dezakete Kutxabank erakundearen bezero diren pertsona fisiko guztiek honako oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. 2.- Sustapen honetan bi pertsonarentzako “La Vida es Bella" produktuaren 50 sorta zozkeatuko dira, zehatz-mehatz, Gourmet Egonaldia delakorako. Saridunek ostatuko gau bi igaro ahal izango dituzte, destino ugariren artean aukeratzeko, gosaria eta bazkaria edo afaria barne. Zozketa 2013ko abenduaren 3an egingo da, edo hurbileko data batean, egun horretan horrelakorik egiterik ez badago, Vicente M. del Arenal Bilboko Notarioaren aurrean. 3.- Bertan parte hartzeko aukera izango dute 2013ko azaroaren 15ean Kudeaketa Eskuordetutako produktu baten titularrak diren Kutxabank erakundeko bezeroek, Fondoen Eskuordetutako Zorroen sei modalitateak (Ondarea Zorroa, Etekina Zorroa, Inbertsio Zorroa, Plus Ondarea Zorroa, Plus Etekina Zorroa eta Plus Inbertsioa Zorroa) eta Kudeaketa Aktiboko hiru inbertsiofondoak (Ondarearen Kudeaketa Aktiboa IF, Etekinaren Kudeaketa Aktiboa IF eta Inbertsioaren Kudeaketa Aktiboa IF) barne hartuta. Gainera, zozketan parte hartzeko, bezeroek hurrengo baldintzetariko bat bete behar izango dute: 1) 2013ko urtarrilaren 1aren eta azaroaren 15aren bitartean kanpainaren barruko edozein produktu kontratatu izana. Horretarako, Ondarea, Etekina eta Inbertsioa izeneko Zorroetan harpidetutako zenbateko garbi minimoa 30.000 eurokoa izan beharko da. Plus Ondarea, Plus Etekina eta Inbertsio Plus Zorroetan gutxienezko zenbateko garbia 60.000 izan beharko da eta Kudeaketa Aktiboko Fondoetan berriz, 15.000 euro. 2) 2013ko urtarrilaren 1 baino lehen irekitako kontratuetarako, 2013ko urtarrilaren 1aren eta azaroaren 15aren bitartean gutxienez 15.000 harpidetza garbiak egin izana. 4.- Aurretik esandako baldintza guztiak betetzen dituzten bezeroek zozketarako partaidetza bakarra lortuko dute, titularrak diren produktu-kopurua eta haien saldoak kontuan hartu gabe. Horrela, sari bana baino ezin da egon. 5.- Behin betiko fitxategiaz baliatuta egingo da abenduaren 3an edo, data horretan egiterik ez badago, hurbileko data batean zozketa egingo da, Vicente M. del Arenal Bilboko notarioaren aurrean. Fitxategian kanpainaren baldintzak betetzen dituzten bezero guztiak sartuko dira, hurrenez hurren zenbakituta. Fitxategi hori zozketa amaitu eta hilabete batez edukiko da indarrean, interesatuek egiaztatzeko aukera eduki dezaten. 6.- Ausazko zozketa egingo da, fitxategitik zenbaki bakarra aterata, bertan erregistratutako lehenengo eta azkeneko aukeren artekoa. Zenbaki hori saritutako lehenengo aukera izango da. Ondoren saritutako beste bederatziak eta, jarraian, erreserbako beste 10 aukera lortzeko. Prozedura informatikoen bitartez, lortutako zenbakiari hurrengo kontzeptuen arteko zatiketaren emaitza gehituko zaio: fitxategian erregistratuta dauden aukera guztiak zati sarien kopuru osoa (10). Lortutako zatiduraren zenbatekoa beherantz biribilduko da (dagokion zenbaki osoa dezimalak erabili gabe), saritutako aukera guztiak bete arte (horrela 9 aukera lortu behar dira). Hala hasitako prozedura jarraituko da, ondoren erreserbako aukerak lortu arte (10). Horretarako, fitxategiaren amaieraraino helduz gero, kalkulua berriro hasiko da erregistratutako lehenengo aukeratik hasita, saritutako aukera-kopurua (10) eta erreserbakoa (10) osatu arte. Erreserbakoak ordenaren arabera horrela ateratakoak izango dira. 7.- Jakinarazpena, ondore guztietarako, fiskalak barne, gutunez, telefonoz edo posta elektronikoz helduko zaie saritutakoei. 8.- Sariak ezin izango dira baliokidea den beste sari batekin ordeztu. 9.- Kutxabank erakundeak horretarako egoki deritzen moduan eta lekuan emango dizkie sariak bere berezoei. 10.- Saritutako bezeroak saria onartu duela baieztatu beharko du, horretarako prestatutako fitxa bat izenpetuta, sariaren jakinarazpena jasoko duenetik egutegiko 30 eguneko epean. 11.- Saritutako bezeroak saria onartzearen ondorioz, Kutxabanki beren beregi baimena emango dio bere datu pertsonalak erabili eta bere fitxategietan sartu ditzan, izen-abizenak edota irudia publizitate edo sustapen arloko edozein jardueratan eta edozein baliabide, euskarri edo formatutan erreproduzitu, erabili edo zabaltzeko aukera edukitzeko. Jarduera horiek ez diote emango bezeroari inolako ordainsaririk edo etekinik jasotzeko eskubiderik, lortutako saria salbu, oinarriotan azaldu bezala. Adierazitako baimena ez emateak sariari uko egitea dakar. 1


12.- Sariari uko egiteko, idatziz egutegiko 30 eguneko epean jakinarazi beharko da, jakinarazpena jasoko den egunetik zenbatzen hasita. Bezeroak sariari uko eginez gero, ez du inolako konpentsaziorik hartuko. 13.- Onartzeko edo uko egiteko inolako jakinarazpenik jaso ezean, bezeroak 9. puntuan adierazitako jakinarazpena jaso denetik 30 eguneko epea mugaeguneratutakoan, hark sariari uko egin diola ulertuko da eta Kutxabank sari hori erabili ahal izango du. 14.- Saria esleitu ahal izateko, zozketan parte hartzen duen bezeroak ordainketak eta Kutxabankekin izandako beste edozein eragiketa egunean eduki behar ditu, eta ez du inolako zorrik eduki behar erakunde harekin. 15.- Honako oinarri hauek Vicente Maria del Arenal Otero Bilboko Notarioaren esku daude eta bezeroak eskuratu ditzakete Kutxabank erakundearen bulegoetan eta www.bbk.es, www.kutxa.es, www.cajavital.es, www.kutxabank.es web guneetan. 16.- Sustapenean parte hartzeko, bezeroak honako oinarri hauek eta Kutxabankek hari lotuta agertu litezkeen gorabeherak konpontzeari buruzko irizpidea onartu beharko ditu.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.