200 TABLETerako zozketaren oinarriak

Page 1

200 TABLETerako zozketaren oinarriak (SAMSUNG Galaxy TAB 2 7” 16 GB WiFi Zuria). NOMINA, LANGABEZIA EDO HELBIDERATUTAKO AUTONOMOEN EGIAZTAGIRIA DUTENEN ETA KONTSUMOA KUTXABANK TXARTELEKIN EGITEN DITUZTENEN ARTEAN EGINGO DA. 1.- Kutxabankek estatu osoko jarduera komertziala egingo du. Honetan, oinarri hauetan adierazitakoa betetzen duten Kutxabankeko bezero adin nagusiko pertsona fisiko guztiek parte hartu dezakete. Kutxabanken lan egiten dutenek ezin izango dute sustapen honetan parte hartu. 2.- Sustapenean 200 tablet zozketatuko dira: Samsung Galaxy TAB 2 7”, Zuriak, 16 GB WiFi, GT-P3110ZWEPHE. Zozketa 2013ko maiatzaren 15ean egingo da edo gutxi gorabehera gertu dagoen data batean ezin bada D. Vicente M. del Arenal, Bilboko notarioaren aurrean zehaztutako datan. 3.- Zozketan Kutxabankeko bezeroak diren eta baldintza guztiak betetzen dituzten adin nagusiko pertsona fisiko guztiak parte hartu ahal izango dute zozketan: 3.1. 2013ko apirilaren 30ean Kutxabankeko kontu baten titularrak izatea eta bertan nomina helbideratuta, langabeziaren prestazioa edo autonomo ordainagiria edukitzea. 3.2. Apirilaren 30ean gutxienez finantza-txartel bat aktibo izatea hauen artean: - Kutxabank Txartelak: Visa Debit/Bikoitza K26, Visa Debit/Bikoitza K26+, Visa Debit/Bikoitza, Visa Classic, Visa Partaide, Visa Nakar, Visa Extra, Visa Titanioa, Mastercard Urdina, Visa Bikoitza Donostia Kultura, Urrezko Visa, Visa Debit/Bikoitza Real Sociedad, Vía T. -Vital txartelak: Telecaja Vital, Telecaja Joven Vital, Telecaja Gente Vital, Visa Classic Vital, Visa Oro Vital, Vit y Vía T Vital. -Kutxa Txartelak: Gaztekutxa, Kutxa Mastercard, Dorada, Visa Electrón Kutxa, Kutxa Maestro, Visa Gazte, Visa Classic Kutxa, Urrezko Kutxa Visa, Real Sociedad Maestro, Real Sociedad Mastercard, Donostia Kultura, Mastercard Urdina y Vía T Kutxa. - bbk Txartelak: Mastercard/Visa BBK, Mastercard/Visa BBK26, Mastercard/Visa BBK26+, Mastercard/Visa BBK55, Mastercard Ados, Mastercard e-Business BBK, Visa Classic BBK, BBK Urrezko Visa, Visa Titanioa, Visa Nakar, Visa Partaide eta Visa Estra. 3.3 Saltegietan txartelen bidez ordainduta 600€ baino gehiagoko kontsumoa izan dutenak, 2013ko martxoaren 1etik apirilaren 30era arte (kontuan izanda aurreko puntuarekin lotuta dauden Kutxabank txartel guzien kontsumoa, betiere horien titularra baldin bazara).

4.- Bezero bakoitzari zenbaki bakarra esleituko zaio zozketan parte hartzeko betiere, 3. puntuko baldintzak betetzen badira. 5.- Parte-hartzaileen behin betiko fitxategiaz, maiatzaren 15ean edo, adierazitako datan ezin izango ez balute, hurrengo data batean zozketa egingo da Vicente M. del Arenal Otero Bilboko notario jaunaren aurrean. Horretarako, ausazko moduan fitxategiko zenbaki bakarra aterako da, horretan erregistratutako lehenengo eta azken aukeren artean. Zenbaki hori saritutako lehenengo aukera izango da. Saritutako gainerako ehun eta laurogeita hemeretzi aukerak eta, ondoren, erreserbako beste berrogeita hamar aukerak prozedura informatikoen bitartez lortzeko, ateratako zenbakiari erregistratuta dauden aukera guztien kopuruaren eta guztirako sari-kopuruaren (200) arteko zatiketaren emaitza gehituko zaio. Hala, zatiduraren zenbatekoa beherantz biribilduko da (dagokion zenbaki osoa hamartarrak kenduta), saritutako aukera guztiak osatu arte (horrela lortutako 199 aukerak). Hala hasitako prozedurari eutsiko diote erreserbako aukerak (50) jarraian lortu arte. Ondore horietarako, fitxategiaren amaierara helduz gero, kalkulua jarraituko dute erregistratutako lehenengo aukeratik hasita, saritutako aukera-kopurua (200) eta erreserbako aukerak (50) osatu arte. Erreserbakoak izango dira, hain zuzen, atera diren ordenaren araberakoak.


6.- Lagun bakoitza behin baino ezin izango da saritua suertatu. 7.- Zozketaren emaitzaren berri telefonoz, gutunez edo posta elektronikoz emango da, betiere Kutxabank kontaktu horiek edukiz gero. 8.- Sariak ezin izango dira ordeztu balio bereko beste sari batekin edo eskudiruzko bere kontrabalioarekin. 9.- Kutxabankek egokietsitako moduan eta lekuan banatuko dira sariak. 10.- Saritutako bezeroak saria onartu duela jakinarazi beharko du horretarako egindako fitxa batean izenpetuta, eta sariaren jakinarazpena jaso ondorengo egutegiko 15 egunetan egingo du. 11.- Saritutako bezeroak saria onartzearekin batera, Kutxabanki beren beregi ematen dio bere baimena datu pertsonalak tratatu eta bere fitxategietan sartzeko. Datuak erabiltzearen helburua bere izena, deiturak edota irudia publizitateko edo sustapeneko edozein jardueratan eta edozein bitarteko, euskarri edo formatu erabilita erreproduzitu, erabili edo zabaltzea da. Jarduera horien ondorioz ez da inolako ordainsaririk edo etekinik egongo, oinarri hauen arabera lortutako saria ematea izan ezik. Adierazitako adostasun eta baimena eman ezean, ezin izango da saria jaso. 12.- Saritutako bezeroak sariari uko egin ahal izango dio baina ezin izango dio beste inori laga. 13.- Sariari uko egitea idatziz jakinarazi behar izango da eta, horretarako, zozketaren emaitza jasoko duenetik egutegiko 15 egun edukiko ditu. Bezeroak sariari uko eginez gero, ez du inolako konpentsaziorik jasoko. 14.- (Saria onartzeko edo hari uko egiteko) inolako jakinarazpenik jaso ezean, 10. puntuan adierazitako komunikazioa bezeroari igorri zaionetik egutegiko 15 eguneko epea mugaeguneratutakoan, bezeroak sariari uko egin diola ulertuko da eta Kutxabankek saria erabiltzeko aukera izango du. 15.- Saria esleitu ahal izateko, zozketan parte hartzen duen bezeroak ordainketak eta Kutxabankekin duen beste edozein eragiketa egunean eduki behar ditu, erakunde harekin inolako kopururik zorrean eduki gabe. Gainera, bezeroak bere nomina, pentsioa, langabeziagatiko saria edo autonomoen ordainagiria helbideratuta eduki behar du zozketa egiten den egunean. 16. – Kanpaina honetako sarien ondorioz sortzen den edozein zerga sarituek ordaindu behar izango dute. 17.- Notarioaren aurreko oinarri hauek Vicente Maria del Arenal Otero Bilboko Notarioarenean daude gordeta eta bezeroak irakurri ahal izango ditu Kutxabankeko bulegoetan eta ondorengo webguneetan: www.kutxa.net; www.bbk.es; eta www.cajavital.es. 18.- Sustapen honetan parte hartzeko, bezeroak honako oinarriak eta zozketari lotuta egon litezkeen gorabeherak ebazteari buruz Kutxabankek duen irizpidea onartu behar du.

Bilbon, 2013ko otsailaren 20an.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.