JCLIC

Page 1

ZER DA JCLIC?

Jclic hezkuntza jarduera ezberdinak (buruhausketak, elkarketak, testu ariketak, hitz gurutzatuak…) burutzeko balio duten aplikazio informatikoen multzoa da. Jarduerak ez dira bakarrik aurkezten, proiektuetan baizik, non ariketa eta sekuentzia ezberdinak dauden. Jclic “Java” izeneko plataforma batean dago garatua: kodigo irekiko proiektua, inguru eta sistema operatibo ezberdinetan funtzionatzen duena. Web orrialde honetan, JClic proiektua erabiltzeko bi modu eskaintzen dira: -

Jarduerak applet batean ikustarazteko: Applet: web orrialde batean sartuta dagoen objetu bat da. Era honetan ikusten diren proiektuak ez dira ordenagailuko disko gogorrean gordetzen, behin erabili ondoren ezabatu egiten dira.

-

Jarduerak ordenagailuan instalatzeko: JClic-ek jarduerak deskargatu eta “proiektuen liburutegian” gordetzen dituen asistente bat dauka. Liburutegi hau JClic martxan jartzen den lehenengo aldian sortzen da, eta honetarako beharrezkoa izango da JClic deskargatu eta ordenagailuan instalatzea.


EZAUGARRIAK JClic proiektua “Clic 3.0� izeneko programa batetik dago sortua, multimediazko aplikazio diaktikoak sortzeko tresna. Hezitzaile asko izan dira programa hau urtetan erabili izan dutenak, jarduera interaktiboak sortzeko, haur hezkuntzatik bigarren hezkuntzara. Honako hauek dira proiektuaren helburuak: -

Multimediazko hezkuntza aplikazioak erabili ahal izatea, internetetik zuzenean.

-

Clic 3.0-ko aplikazioekin bateragarritasuna mantentzea.

-

Datuen gordeketarako formato estandar eta ireki bat erabiltzea, beste aplikazioekin erabili ahal izateko.

-

Estatu eta kultura ezberdinetako hezitzaile eta eskolen arteko materialen elkartruke eta kooperazioa zabaltzea, bai programaren eta baita sortutako jardueren itzulpena eta egokitzapena errazteko.

-

Erabiltzaileek bidalitako hobekuntza eta zabalkuntzen iradokizunak jasotzea.

-

Programazio ekipo ezberdinen arteko lan kooperatiboari esker programa zabaltzen joan ahal izatea.

-

Jarduera sortzaile indartsuago, sinpleago eta intuitiboago bat sortzea, erabiltzailearen egungo inguruaren ezaugarrietara moldatuz.

DESKARGA ETA INSTALAZIOA

JClic Java aplikazio bat da, WebStart teknologiaren bitartez antolatzen dena. Web orrialde honen loturetan klikatzen den lehenengo aldian deskargatu eta instalatuko


dira programak. Behin hori lortuta, nahi den guztietan jarri ahalko dira martxan aplikazio guztiak.

JCLIC-EN GARAPEN PROIEKTUA

JClic software libre bat da, eta “Licencia Pública General de GNU (GPL)” terminoen arabera banatzen da. JClic-en garapen proiektua LaFarga.org portalean aurkitzen da, Kataluniako Unibertsitate, Ikerkuntza eta Gizarte departamentuan. Proiektua bertan parte hartu nahi duten guztientzako irekita dago eta honen erabilera hobetzeko eta errazteko bolondresak behar dira.

JARDUEREN BILAKETA

Jarduerak bilatzeko honako pausu hauek jarraitu behar dira. 1. Jardueren irudian klikatu

2. Ondoren jarduerak bilatzeko aukeraren gainean klikatu


3. Bi aukera daude bilaketa burutzeko: a. Eskaintzen diren aukera ezberdinen bitartez (arloak, hizkuntza, maila, izenburua, egilea, deskribapena‌), ondorengo irudian ikus daitekeen bezala.

b. Jarduera guztien zerrendaren bitartez, ondorengo irudian ikus daitekeen bezala.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.