Baketik-5_eu

Page 1

Arantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria

2008ko azaroa

baketik

5

2â‚Ź

Zer gehiago egin dezakegu, egiten ari ez garenik Afrikan giza duintasunaren alde jarduteko? 2008ko ekainaren 9tik 15era Afrikari buruzko II. astea Arantzazun


Instituzio laguntzaileak

Baketik 5 Argitaratzen du: Baketik (Gandiaga Topagunea - Arantzazu - 20567 O単ati) Inprimaketa: Antza (Industrialdea 2. pab. - 20160 Lasarte) Lege Gordailua: SS-789-2007 2008ko azaroa Argitalpen honek erakunde honen laguntza jaso du:


Arantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria

2006ko urrian sortu zen Baketik, eta hasiera-hasieratik adierazi zuen «ahaztutako gatazkak eta gatazketako ahaztuak» behatu eta lehenesteko asmoa zuela, Afrikakoak batez ere. Bat egin zuen ahalegin horretan TAU Fundazioarekin. Hala, bada, Afrikari buruzko I. Astea izan genuen Arantzazun, 2007ko ekainaren 4tik 10era, aurrez aitortuta hango egoerari buruz apenas genekiela ezer, baina bagenuen asmoa ezjakintasun hori eta haren bidaide diren aurreiritziak gainditzeko, lankidetza-eremuak abiarazteko kontinente horretan egiten diren ahalegin konstruktibo eta humanistekiko. Hori oinarri harturik, Afrikako historia, egoerak eta gatazkak ezagutzen hasteko balio izan zigun lehen jardunaldi hark, eta kontinente horren halako erradiografia orokor bat egin genuen. Bigarren jardunaldian (2008ko ekainaren 9tik 15era), beste urrats bat egiten ahalegindu ginen Baketik eta TAU Fundazioa. Hasteko, Afrikako egungo egoera hobeto ezagutzeko ahaleginarekin jarraitu genuen; bestetik –hona aurrerapausoa–, gure gizartetik bultza ditzakegun ekintzaproposamenei buruz hausnarketa egin genuen. Izan ere, Afrikako egoera zehatza ezagutu beharra daukagu; ezinbestekoak dira erabaki makropolitikoen kritika eta salaketa; premiazkoak dira elkartasuna eta lan humanitarioa..., baina pixka bat harago jotzen ere saiatu ginen. Hona hemen bigarren jardunaldi horretan geure buruari egin genion galdera: jakin, salatu eta laguntzeaz gain, zer gehiago egin dezakegu, europar gizarte zibila egiten ari ez denik, Afrikan giza duintasunaren alde jarduteko? Agian, erantzun garbirik ez du galdera horrek, edo, beharbada, hau da erantzuna: gehiago jakin, gehiago salatu, gehiago lagundu, hori egin dezakegu. Nolanahi dela ere, ariketa intelektual partekatu horri, galdera egin eta

5

2008ko azaroa

baketik

erantzuteari, ez genion uko egin. Konformismoari, «bertan goxo» geratzeari aurre egiteko modu bat da, eta jardueramota berriak aztertu eta ikertzeko sistema bat ere bai. Afrikako egoera ezagutzeko bigarren ikastaroak Mbuyi Kabunda irakaslea izan zuen gidari; helburua, berriz, hau: Afrikan gaur egun zer gertatzen den jakitea, zer egin daitekeen hausnartzeko. Bost galdera nagusi hauek izan zituen ardatz hausnarketak: Zerk du lehentasuna? Bost lehentasun nagusien azalpena. Irakaslea: Mbuyi Kabunda. Zein dira azkenak? Egoera larrienen eta premiazkoenen azalpena. Irakaslea: Itziar Ruiz-Giménez. Zein da gakoa? Pobreziaren aurkako borroka eta/edo desberdintasunaren aurkakoa. Irakaslea: Ana Alcalde. Zertan ari gara? Milurteko Garapen Helburuen azalpena: edukia eta azterketa kritikoa. Irakaslea: Mbuyi Kabunda. Zer egin dezakegu? Europako gizarte zibil batek (Euskal Herrikoak, adibidez) bultza ditzakeen proposamen zehatzak. Irakaslea: Carluccio Giannini. II. Aste honetan, euskal gizarte zibilak Afrikan giza duintasunari laguntzeko proposamen-lehiaketa bat ere izan genuen. Gure inguruneko afrikar herritar, GKE, erakunde eta elkarte guztiei helarazi zaie horren deialdia. Orrialdeotan dituzue txostenen laburpenak eta Baketik-en ondorioak, bai ikastaroari bai proposamen-lehiaketari buruzkoak. 3


Txostenak

Afrika: zerk du lehentasuna? Bost lehentasun nagusien 1. Hezkuntzaren krisia Lehentasun eta larrialdi guztien kontinentea dugu Afrika. Lehenik eta behin, finantza-mendekotasuna dugu, nazioarteko garapen-programetako laguntzatik bizi baita Afrika. Kanpo-eskariaren araberakoak izaten dira programa horiek; hori dela eta, esportaziorako izaten da ekoizten den guztia. Bigarrenik, mendekotasun teknologikoa dugu. Iparrak bidaltzen dizkion ekipoondasunen mende dago Afrikaren garapena. Azkenik, kultura-mendekotasuna ere hor dago, Mendebaldeko kulturarekin obsesionatuta baitaude Afrikako elite politiko eta intelektualak.

1.1. Egungo egoera Analfabetoak dira Afrikako biztanleen %60. Kolonizazioak utzitako eskema baten emaitza dugu datu hori, hots, hezkuntza kanpoko premien arabera antolatzearena, bertako beharrak alde batera utzita. Zenbait arazo sortu ditu jokabide horrek; besteak beste, hizkuntza botere-elementutzat erabiltzearena, familiako hizkuntzaren eta etxekoaren arteko haustura; lehen, bigarren eta unibertsitatehezkuntzaren arteko haustura; lan-merkatuaren eta bertako premiak aintzat hartzen ez dituen hezkuntza-sistemaren arteko bereizketa; hezkuntza-sisteman gutxi inbertitzea eta

Egoera horretatik abiatuz, bost lehentasun nagusi (edo krisi) ditu Afrikak:

herritar gehienak sistemak kanpo geratzea, besteak beste.

1. Hezkuntzaren krisia. 2. Osasun-sektorearen krisia.

1.2. Konponbideak Hona hemen zenbait proposamen hezkuntzaren krisiari aurre egiteko:

4. Estatuaren eta garapenaren krisia.

路Gizartearen zerbitzura ipintzea eskola, nekazaritzaren, tokian tokiko premien eta herri-ekonomiaren jarduera sozialen arabera. Zertarako hezkuntza elitista, gizartearen arazo larrienak ezin badira konpondu?

5. Globalizazio neoliberalaren desafioa.

路Lehentasuna ematea lanbide-heziketari, berehala

3. Elikadura-krisia.

4 baketik 5


Mbuyi Kabunda SODEPAZeko kidea, Basileako Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako irakaslea, eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Afrikari buruzko Ikerketa Institutuko partaidea

azalpena erabiltzeko baliabideei errentagarritasuna ateratzeko (nekazaritzari, adibidez). Gaur egun, ez dago teknikaririk toki-erakundeetan.

kia, malanga) ematea lehentasuna, ez esportazioei, hartara elikagaien burujabetza erdiesteko.Azken batean, kontsumitzen dena ekoiztea da kontua.

·Irakaskuntza demokratizatzea eta tokian tokiko eta nazio bakoitzeko hizkuntzetan ematea.

·Nekazaritzaren erreformari ekin, lurra banatu eta nekazaritzaren mekanizazioari ekin, pixkanaka, ‘iraultza berdearen’ gehiegikerietara iritsi gabe.

·Hezkuntzan gehiago inbertitzeko exijitzea gobernuei, alde batera utzita nazioarteko garapenerako laguntzak. Lehentasuna ematea irakaskuntza finantzatzeari, kanpozorra ordaintzearen aurretik. ·Ingeniaritzak, teknikak, soziologia eta politika sustatzea, agintari berriak arduratsu izan daitezen, beren herriak gobernatzeko gai.

2. Elikadura-segurtasuna 2.1. Egungo egoera Hezkuntzarenarekin batera, nekazaritzaren krisia da Afrikak pairatzen dituenetatik larriena. 1960an, bere burua elikatzeko gai zen Afrika; gaur egun, ordea, kanpotik ekarri behar izaten ditu elikagaien %50. Inportatutako eta kanpotik ezarritako garapen-ereduak aplikatzeagatik iritsi gara egoera honetara, industria lehenetsi baita, eta bizkarra eman nekazaritzari eta produkzioari. Ez da kontuan izan Afrikako BPGren %40 dela nekazaritza. Nekazaritzatik abiatu behar du Afrikak elikadura aldetik burujabe izateko. 2.2. Konponbideak Hona hemen elikaduraren krisia konpontzeko zenbait proposamen: ·Nekazaritza bihurtzea garapenaren sustatzaile. Nekazaritzako diru-sarrerekin ekitea industrializazioari, eta elkarren osagarri bihurtzea nekazaritza eta industria. ·Autokontsumoko laboreei (artoa, yuka, basartoa, artatxi-

·Berehalakoan utzi behar dute bertan behera AEBk, Japoniak eta EBk beren politika ekonomiko erkidea.

3. Osasun-sistemaren krisia 3.1. Egungo egoera Alor honetan, hirukoitza da haustura: lehenik, lehen mailako osasun-sistemaren eta espezializatuaren artekoa; bigarrenik, prebentzioaren eta sendatzearen artekoa; azkenik, hirien eta landa-eremuen artekoa. Ondorioa: bizi-itxaropena 52 urtetik (1960) 42ra (gaur egun) jaitsi da Afrikan (HIESAren pandemiak astintzen dituen herrialdeetan, 39 urtera). Zenbait faktorek eragin dute atzeraldi hori: (1) nazioarteko politikek, NMFk eta garapenerako laguntzek pribatizatu egin dute osasun-sistema, eta herritar gehienak hortik kanpo utzi; (2) osasun-zentroak ere leku osasungaitz bihurtu dira; (3) erizain eta mediku askok alde egin dute Afrikatik, lan- eta bizi-baldintza hobeen bila. Iparraren politikak ere izan du eraginik ihesaldi horretan, immigrante espezializatuei bakarrik irekitzen baitizkie ateak. 1982az geroztik, 12 milioi eta erdi lagun hil ditu HIESAk Afrikan, eta 25 milioi infektatu. Oso eragin kaltegarria izan du horrek Afrikaren garapenean, biztanleriaren sektore produktiboa kaltetu baitu gehienbat gaitzak. Herrixka askotan, umeak eta zaharrak bakarrik daude, produzitzeko eta ugaltzeko adinean dagoen jendea hila baita. HIESAk ondorio sozial eta ekonomiko oso larriak eragin ditu, Afrikako biztanleriaren hamarren bat sarraski-

5


Txostenak

tu baitu. Munduko seropositiboen %70 Afrikan daude. Erabateko hondamendia. 3.2. Konponbideak Krisi horri aurre egiteko proposamen batzuk: ·Lehentasuna ematea landa-eremuetan kontsultategiak eraikitzeari, nekazariek lehen mailako eta prebentziozko osasun-zerbitzuak izan ditzaten, betiere higienea lehenetsiz. ·Edateko uraren hornikuntza. Ur asko du Afrikak, 17 ibai handi eta 117 laku baititu. Bertan behera utzi behar da uraren pribatizazioa, eta denen eskura jarri ondasun hori. Afrikarrek, batez beste, 34 litro ur kontsumitzen dute egunean (AEBko herritarrek, 700 litro; europarrek, 400). Berdintasunezko banaketa eta uraren erabilera arduratsua dira gakoak. Uraren kultura hedatu behar da, eta sistema misto bat ezarri: alde batetik, herritar guztiei ura eskura jartzen dien sistema publikoa; bestetik, gehien kontsumitzen duenari gehiago ordainarazten dion sistema pribatua. ·HIESAri dagokionez, trebakuntza eta informazioaz gain, prebentzioa behar da. ·Sendagaiak eskura izan behar dituzte afrikarrek, eta behin betiko amaiarazi egoera absurdu hori, hots, gaixotasunak Afrikan egonik sendagaiak Iparrean egotea. Industria farmazeutikoak diru-iturri bihurtu du gaitz hori. ·Egiturazko doikuntza-programak bertan behera utzi behar dira. Izan ere, kanpo-zorra ordaintzeari lehentasuna ematen zaio, hezkuntzan edo osasun-sisteman inbertitzearen aurretik. Justu alderantziz behar dute lehentasunek.

6 baketik 5

4. Estatuaren eta garapenaren krisia Afrikan 4.1. Egungo egoera Kolonizazioaren ondorio dira Afrikako estatuak. Inportazioko produktua da estatua, Afrikako herrien izaerarekin loturarik gabea. Kolono zurien ordez, egun, kolono beltzak daude agintean, eta irakasle izan zituzten zuriak baino okerragoak dira horietako asko. Afrikan, estatuak ez du gizartearen legitimotasunik. Nazioartean, bai, aitortzen zaio zilegitasunik; beraz, kanpoko legitimotasuna du soilik. Aldiz, badago herrien, talde etnikoen eta afrikar gizarteen barne-legitimotasunik, nazioarteko beste horretatik erabat bereizia. Desarrollismoaren diktaduran murgildu da estatua, eta ez du aintzat hartzen gizartearen aniztasun etnikoa eta kulturala. Garapenaren porrota beti izan da estatuaren porrota. Tradizioaren eta modernitatearen arteko uztardura gauzatzen duen estaturik ez dagoen bitartean, Afrikan ez da garapenik izango. Nazioartearen eskakizunei aurre egiteko gaitasuna zenbatekoa, halako txalo-zaparrada jasotzen duten Afrikako buruzagien argitasunak eta arrazionaltasunak, barnearazoak konpontzeagatik txalotu beharrean. Horra kontinente horren drama. 4.1. Konponbideak Krisi horri aurre egiteko proposamen batzuk: ·Berriro egin behar da hausnarketa afrikar estatuari buruz, eta estatu hibridoa sortu, Afrikako tradizioen balioei eutsi eta estatu moderno gisara diharduena. ·Bere eginkizunak betetzen dituen estatu bat sortu behar da, hau da, estatu eskuzabala, gizartearen zerbitzura


Afrikari buruzko II. astea Arantzazun

jarduten duena baina, aldi berean, estatu apala, gizartea entzuten duena. ·Ezabatu egin behar da estatu-nazio jakobinoaren mitoa. Afrikako nazionalitateen aniztasun etniko eta soziala ikusirik, federalismoa da estatua gizarteari hurbiltzeko modu bakarra. Deszentralizatu egin behar da estatua, eta afrofederalismorantz jo. ·Gobernu makurren eta ustelkeriaren aurka jardun behar da, Afrikako balioak aintzat hartzen dituen demokratizazio-prozesu baten bidez. ·Gizakia ardatz duen garapen-eredu bat hartu behar da, Afrikako garapen-ereduari jarraiki. Mendebaldeko garapen-eredua ezin da munduko beste ingurune batzuetara esportatu, ekologiaren aldetik jasangaitza da eta. Kontua ez da edukitzea, banatzea baizik. ·Egitura-aldaketak egin behar dira nazioartean. Kanpozorra bertan behera utzi behar da, Afrikak ez baitio ezer zor inori. Interesekin soilik, bost aldiz ordaindu jada Afrikak hasierako zorraren zenbatekoa, eta, ordaintzen jarraitzen duen arren, bikoiztu egin da. Afrikako herrialdeen aurkako presio-bidea da zorra. Nazioarteko jokabide-kode moral bat behar da. Zergatik ordaindu behar die munduko kontinenterik pobreenak bera baino 40-50 aldiz aberatsagoak diren herrialde batzuei? Horra gizateriaren lotsa. ·Amaiarazi egin behar da truke bidegabea, non Afrikako lehengaiak gero eta merkeagoak diren, eta ekipo-ondasunak gero eta garestiagoak. Hori dela eta, aberatsak gero eta aberatsago dira, eta pobreak gero eta pobreago. ·Ustelkeriaren aurka jardun behar da. Ez da harremanik izan behar lider ustel eta antidemokratikoekin.

·Lehentasuna eman behar zaio eskualdeko integrazioari (panafrikanismo maximalista deritzona). Bizirik irauteko, ezinbestekoa da batasun nazionala, zatiketak hondamena baitakar. ·Aintzat hartu eta instituzionalizatu egin behar da herriekonomia, soziala eta solidarioa, bere eginkizunak bete ez dituen estatuaren hutsuneak estali dituena. Ez da ezkutuko ekonomia, kriminala, herri-ekonomia baizik, bere kasako irtenbideak bilatu dituena. ·Ekonomia mistoa sustatu behar da, sektore publikoa eta pribatua elkarrekin uztartuz. Ez da dena estatuaren esku utzi behar, ezgai baita. Zehaztu egin behar da zer egin behar duten eta zer ez bai estatuek bai sektore pribatuak.

5. Globalizazio neoliberalaren desafioa 5.1. Egungo egoera Lehiakortasunean, produktibitatean eta selektibitatean oinarritutako kapitalismo basatia da globalizazio neoliberala; beraz, erabateko desabantailarekin lehiatzen da Afrika. Globalizazio zibilizatua eta gizatiarra behar dugu. Inoiz ez dugu izan hainbeste aberastasun eta, aldi berean, hainbeste pobrezia. Afrozentrismoaz baliatuz, gizatiartu egin behar dugu globalizazioa, eurozentrismo arrazista eta baztertzaileari aurre eginez. 5.2. Konponbideak Beste era bateko Afrikarik sor dezakegu, berregituraketa hirukoitz honen bidez: (1) barne-berregituraketa (Afrikako gobernuen demokratizazio ekonomikoa eta soziala); (2) eskualde-berregituraketa (Afrikaren batasuna); (3) eta nazioarteko berregituraketa (justizia eta berdintasuna).

7


Txostenak

Afrika: zein dira azkenak?

Egoerarik larrienen eta pre Afrikarrak ez dira izaki pasiboak, kanpotik datorkien ororen biktimak: Afrikako botere-harremanekiko beren erresistentzia- eta egokitze-estrategiak prestatzen dituzte. Afrikako prozesu politiko eta sozialak aztertuko ditugu hemen, zer interakzio sortzen diren eta botere-harreman horietan azkenak zein diren ikusteko. Hiru alor nagusi hauetan sailkatuko ditugu Afrikako gizartearen desafio nagusiak: (1) garapena, (2) estatua, eta (3) gatazka armatuak.

1. Garapena Hazten ari da ekonomia aspaldi honetan, lehengaien, baliabide naturalen eta, batez ere, petrolioaren garestitzeak munduan sortu duten egoera geopolitiko berria dela eta. Desafio nagusia da biztanle gehienak barne hartzen dituen garapen-eredua lortzea. Nola lortu, baina, nazioarteko merkatuetan baliabide naturalak saltzetik bizi diren estatu exogeno horiek ez luzaro irautea agintean, herritar gehienak bazterrera utzirik, eta gizarteko gehiengoarentzat ongizate-sistemak sortzea? Herri-ekonomia barne hartzen duen garapen-eredu bat sortzea da helburua. Afrikan, izan

8 baketik 5

ere, bi eszenategi ageri zaizkigu beti: ekonomia formalarena, nazioarteko sistemarekin loturik dagoen estatuarena, batetik; bestetik, Afrikako gizartearen gehiengo zabala bizi den eszenategia, harreman politikoak eta ekonomikoak egituratzen direna. Badira bigarren eszenategi horretan etnia, klase soziala, generoa eta adina oinarri dituzten botere-harremanak, baina, azkenaldi honetan, horiek ere eragiten dute lekualdatzerik eta bazterketarik: landa-eremutik hirira, alegia. Hori dela eta, inguru sozial berriak ari dira sortzen (Afrika-

ko hiri handietako auzo pobreak, adibidez), non badiren irabazleak eta galtzaileak. Badira estatuaren botere-harremanetara iristen direnak, eta badira estatuak ahaztuta dituen eremu zabalak kontinente horretan. Horiek ditugu azkenak. Landa-eremuan geratu den jendea estatuaren onuretatik kanpo dago, Afrikako esparru ugaritatik erretiratzen ari baita estatua. Baina ez dezagun ahantzi landa-eremuan ere badirela botere-harremanak. Nekazari guztiak ez dira berdinak; horien artean ere badira irabazleak eta galtzaileak. Batzuek botere-sistemekiko egokitze/erresistentzia estrategiak


Itziar Ruiz Giménez Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Nazioarteko Harremanetako eta Afrikari buruzko Ikasketetako irakaslea, eta Amnesty Internationalen Espainiako lehendakaria.

emiazkoenen azalpena garatu dituzte. Eta talde batzuk beste batzuk baino ahulagoak dira.

2. Estatua Desafio-eremu oso garrantzitsua da estatua, garapeneremuarekin lotua betiere, hainbat botere-harreman sortzen eta mantentzen baitute estatuek, eta Mendebaldeko egiturekiko loturan eurak baitira eragile nagusiak. Buruzagi batzuk saiatu ziren garapen-proiektuak aurrera eramaten gizarteak eraldatzeko gai ziren estatu indartsuen bidez, eta hala sortu ziren hiritar klasea, industriaegitura, esparru ekonomiko berriak, estatuaren zenbait zerbitzu (hezkuntza, osasuna...) herritar gehienentzat. Alabaina, adiskidekeria oso osagai garrantzitsua izan zen zenbait erregimenen garapenean, eta irabazleen eta galtzaileen eremuak sorrarazi zituen. Estatua kontrolatzeko proiektu horietako irabazleak, berriz, gizon ahaltsuz osatutako elite politiko batzuk izan ziren, adiskidekeria-sareak sortzen zituzten erregimen pertsonalista eta autoritarioak, biztanleriaren sektore handi batzuk kanpora uzten zituztenak (emakumeak eta nekazariak, batez ere). Nortasun etnikoa ere bazterketa-faktore da. Izan ere, mende luzez, eraikuntza inklusiboa izan du Afrikan nortasun etnikoak. Egia esan, asko erakuts diezaguke Afrikak desberdinen arteko bizikidetzaz eta kultura-aniztasunean bizitzeko gaitasunaz. Afrikako zenbait buruzagik, ordea, talde etniko jakin batzuen arabera antolatu zituzten erregimen politikoak (‘estatuaren jabetze etniko’ deritzoguna), beste etnia batzuk bazterrera utzita. Hala, bada, etnia ardatz bihurtu da Afrikako testuinguru politikoan, buruzagiaren etniakoa izateak estatuaren baliabideak eskuratzea ekartzen baitu, eta ez izateak, bazterrera geratzea. 2.1. Egiturazko doikuntza-planak 1980ko hamarkadan eta 90ekoaren hasieran, aldaketa

handiak izan ziren nazioartean, eta biziki eragin zuten Afrikako testuinguru politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean. Estatuak Afrikan jasaten duen krisiari zegozkion aldaketa haiek, eta areagotu egin zituzten bidegabekeriak, desoreka, desberdintasun sozialak, bazterkeria eta botere-sistemen ugaltzea. Lehengaien esportazioa izaten zuen hornigai Afrikako herrialde askotako adiskidekeriak. 1970eko hamarkadan, behea jo zuen lehengaien nazioarteko merkatuak, eta merkataritzako harreman bidegabeak sortu ziren. 80ko hamarkadan, Mundu Bankuak eta NMF ekonomien liberalizazioa eta gastu publikoaren murrizketa proposatu zituzten garapena eta ongizatearen eragiletzat. Gastu publikoaren murrizketa zela eta, talde sozial guztiak utzi zituzten bazterrera gobernuek, norberaren etniakoak izan ezik. Indartu eta areagotu egin zituen horrek deskolonizazioaren garaian hasitako estatuaren jabetze etnikoko prozesuak. Egiturazko doikuntza-plan horiek, bestalde, izugarrizko genero-inpaktua izan zuten. Estatua murrizteak bigarren mailako funtzionario-kopurua gutxitzea ekarri zuen, eta emakumeak izan ziren horren lehenbiziko biktimak. Enplegua gutxitu egin zen administrazioan, eta herri-ekonomian zokoratuta geratu ziren emakumeak, gizonezkoen gorakada zela medio. Sektore publikoaren murrizteak osasun-zerbitzuen eta hezkuntzaren murrizketa ere ekarri zuten, hots, pribatizatu egin ziren zerbitzuak. Gizarteko sektore guztietan izan zuen horrek eragina; areagotu egin ziren miseria eta pobrezia, genero-inpaktuarekin gainera (gizonezkoak balio sozial handiagoa duenez, emakumeak izan ziren lehen biktimak, berriro ere). ‘Garun-ihesa’ deritzona izan zen estatuaren murrizketen beste ondorio bat (20.000 profesionalek alde egin zuten beren sorlekuetatik), eta landa-eremuko jendearen migrazioak, zenbait egoera berriren eragileak horiek ere. Afrikako immigranteek etxera bidaltzen duten dirua garapenera-

9


Txostenak

ko laguntza baino lau aldiz gehiago da. Baina familia denek ez dute immigranterik; beraz, hor ere badira irabazleak eta galtzaileak. Gobernuek, berriz, beren arazoen petxerotzat erabiltzen dute immigrazioa. Hamar immigrantetik zortzi ez da Iparrera joaten, bere kontinentera baizik, landa-eremutik hirietara, edo inguruko herrialdeetara. Fenomeno tradizionala dugu hori Afrikan. Krisi-egoeran (ekonomikoa, soziala, gobernukoa), ordea, kanpokoari egozten zaio errua (Europan ere horixe egiten da). 2.2. Irailaren 11ren eragina Irailaren 11 eta gero, Afrika interesgarri bilakatu zen berriro ere, ekonomiaren eta geopolitikaren aldetik, Mendebaldeak ez baitu Ekialde Ertaineko petrolioaren mendeko izan nahi. Bestalde, pertsonaia berri bat –Txina– indartsu plazaratu zen. Botere-harreman horiek direla medio, buruzagi askok ez dute beren burua behartuta ikusten gizartearen eskariak asetzeko eta garapenerako laguntza jasotzeko baldintzak betetzeko. Atzerriarekiko aliantza berriek boterea kendu diete mugimendu sozialei, eta hauek erantzukizun eske hasi zaizkie beren buruzagiei. Irailaren 11 ondorengo borroka antiterrorista ere erabakigarria izan da garapenerako laguntzari lotutako agenda segurtasun-agenda bihurtzeko, Afrikan egitura militarrak

10 baketik 5

eta terrorismoaren aurkako aliatuak edukitzea interesatzen baitzaie potentziei. Garapenerako laguntza Afrikako herrien premien arabera eman beharrean, nazioarteko terrorismo eta krimenaren mehatxuen arabera ematea ez ote den hobe ari da aztertzen. Bestalde, garapenerako laguntza emateko azkeneko baldintza da migrazioa kontrolatzea. Iparraren aurkako mehatxu nagusiak ezabatzeko tresna ari dira bilakatzen garapenerako laguntza eta lankidetza. Hori guztia dela eta, botere- eta bazterketa-eremu berriak ari dira sortzen kontinente horretan.

3. Indarkeria, gatazka armatua Bada eremu bat –indarkeria armatuarena– non estatua desegin egiten den eta nagusitzen den gerrako jaunen, afrikar buruzagien, soldaduen eta Mendebaldeko merkatarien diru-gosea. Horrek bazterketa- eta esplotazio-berriak sortu ditu, haurrak soldadu indarrez bihurtzea... Testuinguru horretan, Afrikako buruzagiak gerrako jaun, kriminal bihurtzen dira; baina halaxe dira merkatariak ere, hots, kontinente horretako baliabide naturalak arpilatu eta ustiatzen dituzten multinazionalak, gerrako jaunekin aliatuta. Kriminalak dira, halaber, borroka horretan diharduten


Afrikari buruzko II. astea Arantzazun

eskualdeko gobernuak. Gerrako jauna kriminala bada, halaxe dira berarekin batera kontinente horretan indarkeria sortzen ari diren gainerako eragileak ere. Eta, zein da mendebaldeko erresistentearen rola obra honetan; zer lotura dauka Afrikako soldadu, merkatari eta buruzagiek sortzen dituzten botere-sistemen sortze eta mantentzearekin? Afrikako eta Mendebaldeko erresistenteek ez dute borrokatzen bakarrik gerrako jaunen eta gobernu makurren aurka: giza kostua eragiten duten politika ekonomikoen aurka ere jarduten dute, nazioarteko merkataritza-arau bidegabeen kontra, gure garapena eta ongizatea nazioen arteko desberdintasunean oinarritzen duten Iparraren neurri protekzionisten aurka, eta kostu ahalik eta txikieneko esplotazioan oinarritutako garapen-eredu jasangaitzen kontra.

ÂŤbesteaÂť erabat negatiboa baita guretzat. Mendebaldeak bere burua itxura hobearekin ikusten du (garatua, zibilizatua...), baina, non dago mende luzez erabili duen kanpopolitika? Zer kanpo-politika darabil gaur egun, indarkeria sortzen baitu munduko hainbat bazterretan? Non da ingurumenaren, emakumeen, desberdinen aurkako indarkeria estrukturala? Gure zibilizazioaren alderdi ezkutua ikusezin bihurtzeko daude eratuta Mendebaldearen eta Afrikaren arteko harremanak, Iparrak den baino itxurosoago ikus dezan bere burua. Horri esker, Afrikaren gainetik ageri zaigu Mendebaldea. Horregatik, ezinbestekoa da afrikarrei eurei hitz egiten uztea, berdintasun osoz, eta zer dioten entzutea.

Mendebaldearen eta Afrikaren arteko harremanak irudikatuz gero, barbaro primitibo eta basatitzat ikusten ditugu afrikarrak, edo haurtzat, beren burua gobernatzeko gai ez diren biktima pasibotzat. Irudi horrekin, Mendebaldearen Afrikako jarduna justifikatzen dugu, batetik; bestetik, printze gisara ikusten dugu gure burua,

11


Txostenak

Afrika: zein da gakoa? Pobreziaren aurkako borroka, Mundu Bankuak –garapen-eragile eztabaidatsuenetako bat– ‘Berdintasuna eta garapena’ gaiaz egin zuen 2006ko Garapenari buruzko txostena. Komunikazioko adituek maiz erabiltzen duten teknika batez baliatuz, 2000. urtean jaiotako mutil zuri baten eta neska beltz baten alegiazko istorioekin hasten zen txostena. Abstraktuak gerta daitezkeen ideia konplexuak azaltzeko (munduko desberdintasunak, adibidez) erabili ohi da teknika hori, hots, pertsona jakin eta arrunt batzuen bizimodua jartzea adibidetzat. Zalantza izpirik ez zuen uzten txostenak: guztiz erabakigarriak ziren arrazak, sexuak, nazionalitateak, errenta-mailak, gurasoen heziketa-mailak, landa-eremukoa edo hirikoa izateak sortu-

aldeak. Hortaz, nahitaez egin behar galdera hau: zergatik ez dira gai gure gizarteak eta estatuak joera horiek aldarazteko eta Iparreko herritarrok ditugun aberastasun ugariak hobeto banatzeko? Jakina, galdera hori egiteak dakarren arriskua da erantzuna ez izatea ez osoa,ez zorrotza. Hala eta guztiz ere, egin beharra daukagu.

tako aldeak Svenen (mutiko zuria) eta Nthabisengen (neskato beltza) benetako bizimodu-aukeretan. Hortik aurrera, zenbait daturen bidez frogatzen zuen txostenak desberdintasunak areagotzeko joera dabilela munduan, oro har, bereziki herrialdeen artean.

zeko, ez Mendebaldearen eta Afrikaren arteko betiko harreman asimetrikoak aldarazteko.

Baina bitxiena da ez Txostenak ez ondorioek ez dutela inor harritzen, ez erabaki politikoak hartzen dituztenak, ez herritar arruntak. Mundu guztia jabetzen da egiazki ari dela gertatzen txostenak dioena, Saharaz hegoaldeko Afrikan batez ere, non esplizituki sentitzen eta nabarmentzen diren

12 baketik 5

1990eko hamarkadatik hona Mendebaldeko herrialde emaileen eta Saharaz hegoaldeko estatuen arteko harremanak gidatu dituzten garapenerako lankidetza-politika nagusiak aztertuz gero, balantzeak nabarmen adierazten du politika horiek ez direla gai izan ez aberastasuna banat-

Alde batetik, Mendebaldeko eragileek kanpotik finkatu izan dituzte lankidetza-politikak eta Afrikaren garapenari buruzko irizpide nagusiak, interes ekonomiko, politiko, komertzial eta kultural jakin batzuen arabera. Egiturazko Doikuntza Programek (gastu publikoaren murrizketa handia, sektore publikoaren txikiagotze nabarmena) gogotik pobretu zituzten Afrikako gizarteak. Gobernagarritasuna eta baldintza politikoak arrazoi edo aitzakia zirela, alda-


Ana R. Alcalde Zuzenbidean lizentziaduna, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Afrikari buruzko Ikerketa Taldeko (GEA) kidea eta Amerika Latinoari buruzko Ikerketa Zentroko eta Nazioarteko Lankidetzako (CEALCI) garapenerako laguntzaren kalitate-programaren arduraduna Carolina Fundazioan.

eta/edo desberdintasunaren aurkako borroka keta politiko formalak eta hauteskunde-prozesuak bultzatu ziren, baina estatu postkolonialaren izaera alda lezaketen prozesu demokratiko eta parte-hartzailerik gabe. Bestalde, kritika gogorrak egin zaizkie Pobreziaren Aurkako Estrategiei –laguntza banatzeko erreferentzia-txostenak oraindik ere–, Washingtonen ematen baitzaie azken onespena, Mundu Bankuaren egoitza dagoen hirian alegia. Estrategia horietako askok kutsu neoliberaleko eduki makroekonomiko nabarmena izaten dute, eta, aldiz, zehaztu gabe geratzen dira politika sozialak; horiek eratzeko partaidetzaprozesuak, berriz, mugatuak izan ohi dira, eta, batzuetan, distortsioak eragin dituzte Afrikako sistema politikoetan eta bazterrera utzi izan dituzte zenbait instituzio nazional (parlamentuak, adibidez). Bestalde, beren lehentasunen eta historia hurbilaren araberako agenda alternatibo bat negoziatzeko Afrikako eragileen ahalmena arras mugatu dute zorrak (handia), doikuntza estrukturalaren ondorio sozioekonomikoek eragindako ezegonkortasun sozialak, krisi ekonomikoek eta ezegonkortasun politikoak, zeinek, batzuetan, estatua hankaz gora jarri izan duten. Halaber, Afrikako eliteen eta Mendebaldekoen arteko betiko aliantzak eta estatu postkolonialari eusteko laguntzarekiko mendekotasunak mugatu egiten dute agenda alternatiboak negoziatzeko borondatea eta esparru politikoa. Diskurtso hori gorabehera, garapen bidean diren herrialdeentzako laguntza nabarmen murriztu zen 90eko hamarkadan, eta 2007an, artean, 90eko hamarkadaren hasierako laguntza-mailara iristen ari ginen. Politika eta diskurtso berriak ekarri zituen milurte-aldaketak, eta, berriro ere, Saharaz Hegoaldeko Afrika ipini dute garapenerako lankidetza-agendaren ardatzean, eta laguntza-baliabideen beherako joera hori aldatzen ahalegindu dira. Milurteko Garapen Helburuen arabera (MGH), hauek dira garapenaren lehentasunak: pobreziaren aurkako borroka, denentzako lehen hezkuntza lortzea, haurren

hilkortasun-tasa jaistea, genero-berdintasuna sustatzea, amen osasuna hobetzea, GIB-HIESAren aurkako borroka eta ingurumena babestea. MGHk komunikazio-kanpaina bat dira, batez ere, helburuen eta neurketen kultura dakarrena, batetik, eta, bestetik, helburu horiek betetzeko gai ez den Saharaz Hegoaldeko Afrikaren irudi jakin bat azaltzen diguna. Kritikarik egin izan zaie, ordea, MGHei, ez dutelako argi adierazten zergatik ez dituen betetzen Afrikak bere helburuak eta ez dituztelako aipatzen IparraHegoa harremanek duten eragina ez-betetze horretan eta Afrikak etengabe jasaten dituen jarduera neokolonialetan. MGHekin batera, G8-k ere protagonismo handia hartu du, eta komunikabideetan gero eta garrantzi handiagoa ematen die Saharaz Hegoaldeko Afrikarekiko konpromisoei eta adierazpenei. 2005ean amaitu zen prozesu hori, britainiarren lehendakaritzaren pean, 2010. urterako Afrikarako laguntza bikoiztea erabaki baitzen, hau da, urtean 10 mila milioi dolar gehiago ematea eta erabat barkatzea kanpo-zorra oso zorpetutako herrialdeei (Afrikakoak, gehienak). Alde horretatik ere, ezin esan oso positiboa denik balantzea. Izan ere, ez dira bete oraindik konpromiso horiek. Gogora dezagun protesta sozial ugari eta mobilizazio global handia tarteko zirela onartu zirela konpromiso haiek. Apenas agertu da komunikabideetan ez-betetze horien aipamenik, eta ez dute inongo ondorio politikorik ekarri. Azkenik, eurek egindako ‘Afrika planen’ belaunaldi berri baten bidez saiatu dira Saharaz Hegoaldeko Afrikarekiko lankidetza-agenda berritzen laguntza ematen duten herrialdeak, Afrikako eragileei apenas kontsultarik egin gabe. Proposamen berri batzuk ageri zaizkigu plan horietan: ·Afrika garatzeko ‘bultzada handiaren’ (big push) ideia, honetan datzana: nabarmen igotzea Garapenerako Laguntza Ofiziala, eta garapena finantzatzeko zenbait mekanismo (nahiko berriak horietako batzuk, inbertsio

13


Txostenak

pribatua tarteko dela). Oraingoz, Mendebaldeko buruzagiek ateratzen diote errentagarritasun politikorik handiena ideia horri, «munduko pobreenen aldeko ongile» gisara agertzen baitira komunikabideetako titularretan. Bestalde, areagotu egin da Mendebaldearen «Saharaz Hegoaldeko Afrikaren salbatzaile» irudia. ·Laguntza selektiboa. Garapenerako bidean hobekien dabiltzan herrialdeetan (better performers) kontzentratu nahi da laguntzarik gehiena. Eztabaidarik ere eragin du proposamen horrek; adibidez, nola neurtu eta zehaztu behar den herrialde hartzaileen jokabidearen egokitasuna. Izan ere, lan zaila da, eta ez oso objektiboa. Bestalde, zalantzagarria da printzipio horrek politika bat gidatzeko balio duen. Politika horren xede izan behar du pobrezia ezabatzea eta Giza Garapen Iraunkorra sustatzea helburu horiek lortzea zailena den lekuetan. ·Garapenerako erantzukidetasuna. Afrikaren garapenean eragin positiboa izatera bideratu behar dira

14 baketik 5

Mendebaldeko herrialdeen politikak eta jarduerak. Iparra-Hegoa harremanak aldarazteko gaitasun handia izan lezake ikuspegi berri honek; arazoa da, baina, konpromiso horiek ez direla lotesleak eta nahitaez bete beharrekoak. ·Saharaz Hegoaldeko Afrikarekiko garapenerako lankidetzan gai berriak sartzea: harreman komertzialak, segurtasuna, migrazioak... Bistakoa da gai horien garrantzia Afrikaren garapenerako, baina Mendebaldeko eragileen aldebakartasunak eta nagusikeriak (Afrikarekiko Lankidetza Ekonomikorako Itunari Europako Batzordea egiten ari zaizkion kritikak, adibidez, edo emigranteak sorterrira itzularazten dituen edo migrazioa-fluxua kontrolatzen duen emigrazio-politika) hoztu egiten dute Afrika ardatz duen garapenproiektua eta baldintza berriak sorrarazten dituzte. Lankidetza-agendako aldaketa epel eta lauso horiek gorabehera, arazo nagusia da nola lortu politika horiek munduko aberastasuna banatzea, nola lortu Afrikako


Afrikari buruzko II. astea Arantzazun

herrialde eta estatuei behar bezala ordaintzea munduko ekonomiari egiten dioten ekarpen garrantzitsua (baliabide naturalei dagokienez, adibidez).

mende baitauzkate proiektu sozioekonomiko alternatiboak eta Hegoaldean sortzen direnak.

路Zalantzarik gabe, Mendebaldearen eta Saharaz Hegoaldeko Afrikaren arteko harremanen esparru politikoa berritzea da bidea, baita politika horiek eratu eta negoziatu izan dituzten eragileak ere. 路Hona hemen bide bat: agenden edukiak zabaltzea, negoziazio-eremu ofizialetan ikuspegi hegemonikoak zalantzan jarri eta/edo kontrastatu ahal izateko. 路Beste aukera bat da Mendebaldeko eta Afrikako gizarte zibiletako beste eragile batzuei ere ateak zabaltzea: emakume-mugimenduei, immigrante-elkarteei, sindikatuei... 路Laburbilduz, nazioarteko zenbait arau (finantzarioak, komertzialak, jabetza intelektualari buruzkoak...) aldatzen saiatu behar dugu, eredu neoliberalaren

15


Txostenak

Afrika: zertan ari gara? Milurteko Garapen Helburue 2000ko irailean, NBEko 191 herrialdeetako ordezkariak erakunde horren Batzar Nagusian bildu eta Milurteko Deklarazioa onartu zuten, zortzi helburu hauek ardatz zituen bide-orri edo sintesi-agiria alegia: 1. Muturreko pobrezia eta gosea pairatzen dituztenen kopurua murriztea. 2. Oinarrizko hezkuntza denek eskura izatea. 3. Genero-berdintasuna sustatzea. 4. Emakumearen ahalak bultzatzea. 5. Amen eta haur jaio berrien hilkortasun-tasa jaistea. 6. GIBren, paludismoaren eta beste zenbait gaitzen aurka borroka egitea. 7. Ingurumena zaintzea. 8. Garapena bultzatzeko, munduko lankidetza-sare bat abiaraztea.

Helburu horiek guztiak honela laburbil daitezke: erdira jaistea munduko pobrezia. Milurteko Garapen Helburuen (MGH) berrikuntza da lehenbizikoz jarri dutela jarduera-estrategien erdi-erdian biztanleriaren bizi-baldintzen hobekuntza. Erabateko aldaketa da hori; izan ere, epe laburreko helburu neurgarriak

16 baketik 5

ditugu, alde batetik (orain arte sekula izan ez duguna); bestetik, nazioartearen adostasuna helburu horien gainean. Bestalde, nazioarteak bere buruari botatzen dion desafioa da. Garapen bidean diren herrialdeek bere gain hartzen dute ondo gobernatzeko eta pobreziaren aurka egiteko konpromisoa, hau da,euren esku dago MGHen arrakasta. Nazioarteak, berriz, garapen bidean diren herrialdeek helburu horiek lortzeko hartzen dituzten neurriekin bat egingo duela hitzematen du. Hona hemen giza garapeneko helburu horien xedea: 路Lehenbizikoak, munduko biztanle guztiek gutxieneko bizi-maila izatea du helburu nagusi. Ezinbestekoa da pobreziaren eta gosearen aurkako borroka.

路Bigarren MGHri dagokionez, hezkuntza da gizarte demokratikoak sortzeko oinarria eta desberdintasunen eta pobreziaren aurka egiteko bidea. 路Hirugarren eta laugarren MGHak, berriz, generoberdintasunari eta emakumeen ahalmen-sustapenari dagozkie. Hezkuntza izateko eskubidea neskek eta


Mbuyi Kabunda SODEPAZeko kidea, Basileako Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako irakaslea, eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Afrikari buruzko Ikerketa Institutuko partaidea

n azterketa: edukia eta ebaluazio kritikoa mutilek berdin duten lekuetan hobetu egiten da produktibitatea, jaitsi egiten da amen eta haur jaioberrien hilkortasun-tasa, eta igo egiten da jaiotza-tasa. Emakume bati heziketa ematea herri osoari ematea da. 路Haurren hilkortasun-tasa jaistea da bosgarren MGHa. Lehen Munduan erraz sendatzen diren gaixotasunek 11 milioi haur hiltzen dituzte, urtean, Hirugarren Munduan. Bestalde, haurdunaldiarekin eta erditzearekin lotutako gaixotasunak izaten dituzte 50 milioi emakumek baino gehiagok, eta horietatik milioi-erdi bat hil egiten dira. 路Gaixotasunen aurkako borroka da seigarren MGHa. Sufrimendua ez ezik, gizarte osoaren garapen-aukerak bertan behera geratzea dakarte gaixotasun epidemikoek. HIESAk, paludismoak... milioika heriotza eragiten dituzte. Prebentzioaz eta sendabideaz baliatuta, gaixotasunak mendera daitezke. 路Zazpigarren helburua da ingurumen osasuntsua eta garapen jasangarria eta iraunkorra sustatzea, munduko baliabideak zentzuz erabiliz. Askotan, pobreek ordaintzen dituzte ingurumen-kudeaketa desegokiaren ondorioak. Ingurumena hobetuz, berriz, pobreentzako baliabideak sortzen dira.

Hona hemen MGHen aurkako kritika nagusiak: 1. Jatorria eta sorrera-irizpidea dute gaitz nagusia MGHek, ELGEko (planteamendu neoliberalekin erabat bat datorren erakundea) herrialdeetako ekonomia-ministroek prestatu eta zehaztu baitzituzten, lehenbizikoz. Herrialde pobreetako ordezkaritzarik gabe batzartu ziren herrialde aberatsetako ordezkariak, eta, hara paradoxa, MGHek adierazten dituzten arazoak pairatzen dituen Hegoaldeko gizarte zibila bazterrera utzi zuten. 2. Bestalde, MGHen arazo sozial eta ingurumenekoen kritikan ez da aipatzen gaitz horien sorburu nagusia: neoliberalismoa. Ez dute kritikatzen pobrezia sortzen duen sistema, eta, gainera, pobreei egozten die pobreziaren ardura. Hori dela eta, susmoa dugu MGHak ez ote diren neoliberalismoaren eta globalizazioaren eragile nagusien beste estrategia bat aberastasun gehiago pilatzeko bidetik oztopoak kentzeko.

路Zortzigarren helburua, azkenik, hau da: garapena bultzatzeko lankidetza sustatzea mundu osoan, horretarako behar diren bitartekoak eta baliabideak erabiliz: NBE, herrialde laguntza-emaileak, nazioartea, nazioarteko finantza-erakundeak... Baliabide horien mendeko diren aurreko zazpi helburuen guztiz osagarria da zortzigarrena.

3. MGHek erabat desitxuratzen dituzte garapenari buruzko eztabaidak. Lehen, azpigarapenaren aurka egitea zen helburua (maximalista); orain, pobreziaren aurka egitea (minimalista). Pobreziaren aurkako borroka ez da berria, NBE sortu zenetik aipatzen den helburua baizik. Alabaina, jada ez da hitz egiten Iparra eta Hegoaren arteko aldeaz, 70eko hamarkadan ez bezala, ezta oinarrizko premiak asebetetzeaz ere, 80 hamarkadan ez bezala; okerreko garapenaren aurkako borrokaz ere ez da hitz egiten jada: orain, pobreziaren aurkako borrokaz bakarrik hitz egiten da.

Helburu horien alderdi positiboa da giza miseriaren alderik ikusgarrienak bistara geratzen direla. Alabaina, horren erabilera ideologikoa egiten dute giza miseriaren arduradunek, legitimotasun berria bereganatzen dute eta eredu liberala legitimatu eta hedatzeko beste euskarri bat eskuratzen.

4. Borroka antiterroristaren aurkako mehatxutzat hartzen da pobrezia, irailaren 11z geroztik batez ere. Izan ere, terrorismoaren haztegitzat hartzen dituzte pobrezia guneak. Kriminalizatu egin dute pobrezia eta, ondorioz, segurtasun-irizpideak ezarri dizkiete MGHei.

17


Txostenak

5. Erabili egiten dituzte MGHak garapenerako laguntzaren antolaketan eta garapen-politiken zehaztapenean. Pobreziari aurre egiteko berariazko agiriak ezarri zaizkie Afrikako herrialdeei. NMFren irizpideak berenganatu dituzten eliteek eginak dira agiri horiek. Elite horiek suntsitu egiten dituzte herriaren ekimenak eta nahiak merkatu-ekonomia eta demokrazia liberala (desarautzea, pribatizazioak, estatuaren eginkizunak murriztea...) aintzat hartzearren. Era berean, sektore pribatua indartu egiten dute, eta haren esku jartzen dituzte osasun-zerbitzuak, ur-hornidura, hezkuntza... Pobreek ezin dituzte eskuratu zerbitzu horiek. Beraz, eredu neoliberala indartu eta bultzatzeko tresna ahaltsua dira MGHak.

tegiak aurkitu dituztenak. MGHek ez ikusiarena egiten diete herri-ekonomiaren jarduera horiei, eta bizkarra eman diete Afrikako barne-ekimenei.

Afrikan, garbi asko ikusi da hori guztia NEPAD aferarekin, garapenerako lankidetza berria deritzonarekin. Eredu neoliberal horrek pribatizatu egin ditu ur- eta elektrizitate-hornidura, osasun-zerbitzuak, hezkuntza... eta multinazionalen esku jarri.

Lehen zazpi MGHak finantzatzeko, 50.000 milioi dolar behar dira urtean, garapenerako kanpo-laguntza halako bi, baina Iparreko herriek ez dute nahi kopuru hori eman, ezta beren BPGren %0,7a ere.

6. Garapen-politikak helburuen, populazio kalteberen eta pobre pasiboen arabera eratzen dituzten ikuspegien isla dira MGHak. Baina ez dira pasiboak, bere historiaren subjektuak baizik, pobrezian bertan bizirik irauteko estra-

18 baketik 5

7. Guztiz kontraesankorra da mundu osoan garapenerako lankidetza martxan jartzeko helburua. MGHak ez dira ohartzen esportazioak oztopo izan direla beti kontinentea garatzeko, eta zorraren bideragarritasunaz mintzo dira. Zer esan nahi du horrek? Mendebaldeak ez dituela barkatu nahi zenbait zor. Afrikako BPGren %51 da hango herrien kanpo-zorraren balioa, eta bertako esportazioen %300. MGHek, ordea, ez dute inoiz ere aipatzen zorra kitatu behar denik.

Egiazko arazoari ez ikusiarena egin diote MGHek, munduko ekonomiaren egiturazko desberdintasunei, pobreziaren eta azpigarapenaren benetako eragileei. Hori dela eta, galdera hau datorkigu burura: zergatik MGHek azpimarratzen dituzte helburu batzuk, eta ez beste batzuk?


Afrikari buruzko II. astea Arantzazun

Ez dute aipatzen justizia globala, enplegua edo etxebizitza duina izateko eskubidea. Pobreziaz bakarrik mintzo dira. MGHek ez dute onartuko Afrikako herrialdeek pobrezia, gosea, HIESA, paludismoa, haurren heriotza-tasa eta abarren aurkako borroka irabaztea. Urteko hazkunde-tasa (%6) gerrak gutxitzeari, Txinaren petrolio-eskariari, herri askoren demokratizazioari... zor zaio, ez produkzio-egitura ekonomikoen indartzeari. Nekez gauzatuko dira MGHak Iparrak bere harraparijarduera horiekin segitzen duen bitartean. Besteak beste, neurri hauek hartu behar dira: erabat kitatzea kanpo-zorra, garapenerako laguntza handitzea (Gerra Hotza amaituz geroztik, unerik baxuenean dago, eta terrorismoaren aurkako borrokan, immigrazioa eragozteko eta herrialde ‘maltzurrak’ zigortzeko erabiltzen da). Bada garaia Afrikako herriek beren baliabideak martxan jartzeko, beren garapena beste batzuen esku ez uzteko, besteei ez baitzaie batere interesatzen. Beraz, alde batera utzi behar dute mimetismo desarrollista, eta beren garapen-eredu propioa bilatu.

19


Txostenak

Afrika: Zer egin dezakegu?

Europako gizarte zibil batek (Euskal Herrikoak,ad «Bistakoa da ez dela eraginkorra, epe luzera, nazioarteko elkartasun-mota jakin bat, Iparreko lekuren batean proiektuak sistematizatu eta Hegoko lekuren batera eramatea besterik ez baitu egiten. Ez dago lankidetzarik alde batekoek eman eta bestekoek jaso besterik ez badute egiten, aldeen arteko trukean (desberdina bada ere) pentsatu gabe. Afrikako kulturek lagundu egiten digute komunitate-ikuspegia berreskuratzen, nola partekatu irakasten digute». Martin Ngafu. «Ez dago inori ezer ez emateko adina pobre den inor, ezta besteren ezer behar ez izateko adina aberats den inor ere... Laguntza-premia gainditzen laguntzen digun laguntza sustatzen dugu». Thomas Sankara.

1. Elkarrekin, MGHak lortzeko Gero eta bistakoagoa da gure Garapenerako Lankidetzako erakundeek MGH guztiak edo batzuk hartu dituztela lanerako eremutzat. Gizarte zibilak bere egin du desafio hori, zenbait erakunderen bidez, proposatu dituztenei lagunduz. Herrialde pobreei dagokie lehenbiziko zazpi MGHak

20 baketik 5

iristeko ardura, baina herrialde aberatsek ere badituzte beren obligazioak: 1.1. Garapenerako laguntza handitzea Garapenerako Laguntza da «herrialde garatuek garatze bidean diren herrien esku jartzen dituzten zenbait baliabide eta ahalmen, haien aurrerabide ekonomiko eta soziala bultzatzearren, munduan diren pobrezia-mota guztiak kentzea helburu dela» (Espainiako Lankidetza Legea). Herrialde aberatsetako BPGren %0,7a herrialde pobreen garapenerako erabiltzea mundu guztiak onartu du, baina ez dute denek berdin aplikatu. Hausnarketa praktikoak:

·Zenbait herrialde, autonomia-erkidego, diputazio probintzial eta udal ez da iristen oraindik %0,7ra. Egin behar luke ezer gure erakundeak egoera hori dela eta? Gogora ditzagun 90eko mobilizazioak. ·Badira zenbait erakunde publikotan erabili gabeko dirufuntsak, gure GKEek proiekturik ez dutelako. ·Araztu, argitu egin behar da laguntza-kontzeptua, asko-


Carluccio Giannini Cáritas Españolako Nazioarteko Lankidetza Saileko Afrikako Lurralde Ataleko arduraduna.

dibidez) bultza ditzakeen proposamen zehatzak tan ez baita laguntza izaten: «Do ut des», «nik zuri ematen dizut, zuk niri itzultzeko» edo «timeo danae et dona ferentes», «ematen dizut, baina NBEren Batzar Nagusian niri eman behar didazu botoa». Eta zer esan Garapenerako Laguntzako erakundeetan lan egiten duten funtzionarioen soldata bikainei buruz? 1.2. Sarbide orekatua nazioarteko merkataritzara Denok dakigu hutsaren parekoa dela Afrikak nazioarteko merkataritzan duen portzentajea (%1 baino gehixeago). Lehengaien esportazioari dagokio, batik bat, portzentaje hori, petrolioarenari batez ere. Bestalde, Afrikako lehengaiekoizle eta –esportatzaile diren herrialdeak ez dira garapen-zerrendako lehen postuetan ageri ohi. Nola lortu lehengaiengatiko irabaziak bertako herritarren mesederako izatea eta ez multinazionalen, gobernuen (ustelak, horietako asko) eta Iparreko herriren batean zabalduta duten kontu korrontea gizentzeko gogo biziz dabiltzan buruzagien onerako? Hausnarketa praktikoak: ·Afrikan (eta munduko gainerako herrialdeetan) gure GKEek dituzten proiektutako asko produkzio/nekazaritza sektorekoak dira. Jakien ekoizpena, elikagaien segurtasuna bermatzeko ez ezik, beharrezkoa da familiei dirusarrerak bermatzeko ere. Alabaina, ez dugu beti aztertzen nola merkaturatu produktu horiek. Asko hobetu behar dugu proiektu-mota horien bideragarritasun-azterketa, oso garrantzitsuak baitira zenbait eremuren garapenerako. ·Nekazaritzako produktu batzuek Europan edo beste kontinenteren batean egindako produktu lehiakide antzekoak aurkitzen dituzte Afrikako merkatuetan. 1.3. Munduko elikagai-krisia Bete-betean ari da jotzen Afrika elikagaien krisia. Alarma-hotsa entzuten hasia da aspaldian, eta NBEk task

force bat antolatzea erabaki du, ‘tsunami’ berri horri aurre egiteko. Jakien prezio-igoera neurrigabeaz ari gara. Azkeneko hilabeteotan, izugarri igo dira oinarrizko elikagai nagusien prezioak: arrozarena, adibidez, %73. Istorio honen alderik tragikoena, ordea, hau da: inbertitzaile handien espekulazioak eragin du igoera beldurgarri hori. Gosearekin dirua egiten duenik ere badago. Hausnarketa praktikoak: ·Zilegi zaigu gure proiektuak finantzatzeko dirua onartzea herrialde pobreak itotzen dituzten bankuei eta espekulazio eta inbertsio horiek onartzea? ·Aurrezten ditugun sos-apurrak negozio horietan ez diharduten bankuetara eraman behar ditugu, baldin eta horrelakorik badago? ·Arreta handiagoa jarri behar diogu premiazko laguntzari, elikagaien banaketari batez ere, eta hobeto aztertu behar dugu gure bertako lankideekin zer neurri hartu laguntza-emaile huts izan ez gaitezen. Badira ekimen iraunkorrago eta adimentsuagoak (badaezpadako bihitegiak, zereal-bankuak...). ·Boikota egin behar zaie barne-finantziazioaz aprobetxatuz Hegoaldeko merkatuak suntsitzen dituzten produktu eta enpresei.

2. Norberaren konpromisoa 2.1. Egoera ondo ezagutzea Hegoaldeko egoera ongi ezagutzea eskatzen du konpromiso pertsonalak. Egunero jorratu behar da ezagutza hori, eta etengabe ikasi Afrikako egoeraren alderdi guztiei buruz: sozialak, ekonomikoak, geopolitikoak, kulturalak, erlijiosoak... Egoeraren alderdi bat bakarrik

21


Txostenak

bazterrera uzten badugu, gure jarduera-estrategiek (ikusgarriak eta zalapartasuak, agian) ez dute ezer askotarako balioko. 2.2. Egoera eta pertsonak errespetatzea Gerta liteke Hegoaldeko (Afrikako, batez ere) egoerara hurbiltzean jarrera eurozentrikoak, neokolonialak, inperialistak azaltzea guri, hau da, agintzen dutenen aldean jartzea, nahi gabe bada ere. Ahaztu egiten zaigu Hegoaldeko herritarrek badutela beren giza duintasuna, beren independentzia/autonomia eta arazorik larrienak konpontzeko beren irizpideak. Proiektu askok egin dute porrot Iparreko erakundeetako bulegoetan onartu direlako, Afrikako gizarte zibilaren ekarpenik gabe. 2.3. Norberaren iritziak azaltzea Erakunde jakin batekin aritzeko aukerarik edo motibaziorik izan ez eta nahiago ukan arren organismoetatik aparte jardun, badago, hala ere, konpromiso pertsonala nola bideraturik. Bizitza pertsonal, familiar edo sozialaren une bakoitzean adieraz daiteke konpromiso hori gure munduan: seme-alaben heziketan; lantokian eta lagun artean, halako irizpide orekatuak defendatuz eta Saharaz hegoaldeko jendearekiko topiko hain hedatu eta mingarrien aurka eginez. Denok dakigu zein zaila den topiko arrazista horiek ezabatzea.

22 baketik 5

2.4. Kultura artekotasuna Saharaz hegoaldeko zenbat eta jende gehiago gure artean, orduan eta handiagoa haien sorterria, bizimodua, arazoak, familia-giroa eta ingurua ezagutzeko gogoa. Hurbiltze horretatik baztertuenen aldeko ekimen eta erabaki pertsonal ugari sor daitezke. Afrikako aberastasun kulturalarekin harremanetan jartzen gaitu hurbiltze horrek, eta baliagarri izan dakiguke elkarren premia dugula ohartzeko eta errespetu gutxiko jarrera horiek gainditzeko. 2.5. Era guztietako ekarpen pertsonalak Badugu joera pentsatzeko Afrikako garapenerako dirua emanez gero betea dugula jada gure herritar-eginkizuna. Gure bihotza pozik utziko du agian emaitza horrek, baina ez dezagun ahantzi beste alor batzuetara ere heda ditzakegula gure ekarpen pertsonalak,era askotara erabil dezakegula karitatea: beti dago norbait gure beharrean, batez ere gure inguruan ibiltzen diren immigranteak. Zer dakigu haiei buruz: non bizi diren, nondik datozen, beldurrik baduten, poliziagandik ihesi dabiltzan...? Hitz egin diezaiegun, onartuak senti daitezen, ikus dezaten bakarren bat arduratzen dela haien egoeraz.

3. Ondorioa Amaitzeko, hona hemen, labur-labur, Toledon, 2008ko apirilaren 18tik 20ra Zero pobrezia plataformako lantalde-


Afrikari buruzko II. astea Arantzazun

en ondorioetako batzuk. Hamalau arazo, lau alorretan banatuak, ageri dira ondorio hauetan: Mobilizazio politikoa ·Herritarren partaidetza eta atxikimendu eskasa, eta zailtasunak sentsibilizatu gabeko herritarrei mezua helarazteko.

·Zabaldu beharreko mezuaren konplexutasuna. ·Zailtasunak komunikabideekiko harremanetarako. Posizionamendua ·Adostasun-premiak luzatu egiten ditu prozesuak, eta jaitsi egiten du posizionamenduen exijentzia-maila.

·Plataformako erakundeen partaidetza eskasa.

·Plataforma-ugaritasuna.

·Sormen eskasa ekintzak egiteko eta deitzeko.

·Jatorrizko mezua (zabalegia, orokorregia...) higatu egiten da.

·GKEk ez dute bat egin Zero Pobrezia kanpainarekin. Eragin politikoa ·Nahasketa, solaskide politikoak direla eta. ·Arazoak tokian tokiko itunak sustatzeko, eta tokian tokiko herritarren atxikimendurik eza. ·Prestakuntzarik ez eragin politikoari dagokionez. ·GKEn administrazioarekiko finantza-mendekotasuna. Komunikazioa ·Termino-nahasketa (sarea, plataforma, GKE, kanpaina...). ·Trebakuntzarik ez komunikazio-estrategiari dagokionez.

23


Afrikako errealitatera hurbiltzeko II. ikastaroaren ondorioak Astelehenetik ostiralerako ikastaroan eta larunbateko mahai-inguruan sortutako gogoeta giroak Afrikako giza duintasunaren aldeko laguntza kokatu eta bideratzeko esparru bat definitu du hiru irizpideren inguruan: ·Lehentasunen kontzientzia orokor batez jabetu Afrikan giza duintasunaren auziak bost lehentasun handi ditu: hezkuntza, osasuna, elikadura (nekazaritza), Estatua (eta garapena) eta ekonomia-eredua. Ikuspuntu orokor honen barruan kokatu behar dira Afrikan giza duintasunaren aldeko proposamenak. Honek esan nahi du, hezkuntza-, osasuna- eta elikadura-krisiak arintzeko ekintza zehatzen bidez eragitea, esate baterako, krisi hauek ekonomia-, Estatu- eta garapen-ereduekin duten harreman zuzena kontuan izan gabe, kaltegarria izan litekeela. Honek ez du esan nahi eremu hauetan proposamen zehatz, zuzen eta aringarriekin eragin behar ez denik, baizik eta ekintza hauek kontzientzia eta ekintza orokor baten barruan kokatu behar direla, beren egitura-ondorioetan ez ezik zergatietan ere eragina izan dezaten. ·Afrikako sendotasunak indartzea eta bereziki bere giza-ondasuna Ezin da egin noski bi edo hiru lerrotan Afrikako egoeraren diagnosi bat, baina, Arantzazun Afrikari buruzko bi aste hauetako saioetan entzun dugunari kasu eginez, egitera derrigortuak bagina, honela adieraztera ausartuko ginateke: Afrikak jasaten dituen bidegabekerien arrazoi nagusi bat Afrikako nortasunaren, tradizioaren eta kulturaren gaitasun eta ahalmenekiko bat ez datozen atzerriko ekonomia-, politika-, gizarte- eta garapen-ereduen ezarpen historiko eta bortitza da. Analisi honetan oinarriturik ezartzen dugu, injustizia hauek gainditzen lagundu nahi duen edozein proiektuk irizpide gidari eta zeharkako bat izan beharko duela kontuan: ·Afrikarekin eta honen alde egiten den guztia bere sendotasun tradizionalak, bere subiranotasuna, bere eraikuntza propioaeta bereziki bere giza-ondasuna bultzatuz egiten bada eraldatzaile eta askatzaile izango da. Bere autonomia bultzatzen ez duen eta Afrikarentzat egiten ez den guztiak injustiziak eta botere harreman desorekatuak betikotzen lagun lezake. 24 baketik 5

Aipaturiko bost lehentasunetan bultza litezkeen Afrikako sendotasunak aurki ditzakegu. Hezkuntzan, osasunean, elikaduran eta nekazaritzan, Estatu eta garapen ereduan ala ekonomia ereduan Afrikak sendotasunak ditu, eta sendotasun hauek bere gizarte- eta kultura-ohiturarekin, bere biziraupen modu historikoekin edo bere politika eta gizarte-antolaketa ereduekin loturik dauden mendetako tradizioekin erlazionatuta daude. ·Entzutea eta senidetze kontzeptua garatzea, han eta hemen Gizarte zibilak Afrikako giza duintasunaren alde egiteko Afrikara nagusitasunez begiratzen uzten dion «printze ispilua» hautsi beharra dauka. Senidetze kontzeptuak honetan lagun gaitzake. Gizarte zibil antolatuak mota askotako senidetze-proiektuak bultza litzake: familia, hezkuntza, enpresa, udal, osasun, nekazaritza eta politika mailan Honek berdintasunezko harremanak sortzen eta elkarrenganakoak ipintzen lagunduko luke, bost lehentasunetan eragiten uzteko moduan eta beti ere bertako giza-ondasun eta sendotasunak bultzatzeko eta hauetatik ikasteko. Senidetze-konteptua garatzeko eta Afrikako sendotasunak eta giza-ondasuna bultzatzeko ezinbesteko baldintza entzutea da. Ezagutzeko, ulertzeko, ikasteko eta kolaboratzeko nagusitasunaren aurreiritzirik gabe. Entzutea eta senidetze-kontzeptua Afrikan gara daitezke eta garatu behar dira, baina ezin dugu ahaztu baita Afrika orain gure artean dagoela ere. Emigratzen duten eta gure herrietan eta auzoetan bizi diren afrikarren babesgabetasun eta itxaropen aurpegietan adierazita ikusten dugu. Kasu honetan ere, entzun, harrera egin eta senidetze-kontzeptua gara dezkegu. Horretarako guztiarako, funtsezkoa da gizartearen kontzientzia bultzatzea, batez ere gazteenen artean eta hezkuntzan, eta gizarte zibileko elkarteen eragin- eta komunikazio-ahalmena sendotzea.


Afrikari buruzko II. astea Arantzazun

Afrika giza duintasunaren alde jarduteko proposamen lehiaketaren ondorioak

Ondorengo iradokizunak egiten dituzten 21 proposamen aurkeztu dira: ·Komunikazio arloarekin zerikusia duten bost proposamen: batek kanpaina bat proposatzen du Afrikari eskertzeko lehen munduari egin dizkion ekarpenak; beste batek, ildo berdinetik, Afrikari buruzko erakusketa ibiltaria eta kontinente hartako egoerarekin zerikusia duten testuen irakurketa kolektiboak egitea proposatzen du, hirugarrenak Afrikaren esperientzia arrakastatsuen eta berritzaileen esperientziei buruz informatzea planteatzen du; eta beste bi proposamen bat datoz, nazioarteko berri-agentziak ez ezik hedabide afrikarrak ere kontuan eduki daitezen aditzera emateko. ·Beste hamabi proposamenek «senidetze» forma desberdinak planteatzen dituzte Afrikaren sendotasunak sustatzeko: (1) esku-sartze edo larderia edozein forma baztertzea, (2) giza-ondasunean inbertitzeko funtsa sortzea, (3) dagoeneko martxan dauden egitasmoetarako dirua erabiltzea, (4) haurtzaroan eta nerabezaroan inbertitzea lankidetzaren zeharkako ardatz gisa, (5) euskal enpresak animatzea Afikan eta Afrikarekin inbertitu dezaten, (6) udal-senidetzeak bultzatzea, (7) familarteko

elkartasun zuzena sustatzea, (8) euskal unibertsitateen konpromisoa bilatzea kontinentearekin euren ikerketaekintzan, (9) kontzientzia eta nortasun panafrikarra piztea, (10) praktika demokratikoak babestu eta gizarte zibil afrikarra indartzea, (11) emakumeei ahotsa ematea Afrikan, eta (12) munduko ekonomia-eredua berrikusi eta Afrikako autogestio ekonomikoa laguntzea. ·Lau gogoeta-proposamen: (1) geure buruari errealitate afrikarraz galdetzea, (2) gugatik, gure duintasunagatik Afrikak zer egin dezakeen galdetzea, (3) gure ongizateari buruz gogoeta egitea eta (4) segurtasunik eza orokorraz piztutako sentipena gutxitzea. Proposamen multzo hau aztertu duen taldeak, Mbuyi Kabunda irakaslearen zuzendaritzapean, ondorio bezala atera du guztiak baliagarriak eta osagarriak direla eta hauetako bat aukeratu ordez, egokiagoa dela erreferentzia-esparru bat eratzea, zeinak, proposamen guztiak bilduz, ekintza-plangintza orokorra definitzea ahalbidetuko duen, bere garapena programatuko duen esparrua, alegia.

25


Ondorioak

Azkeneko ondorioa Baketik-ek eta Tau Fundazioak hurrengo ikasturteari begira, lanerako eta gogoetarako prozesu bat zabaltzea erabaki dute hurrengo oinarriei buruz jarduera-plangintza bat zehazteko: ·Jarduerak giza duintasunaren kausari eragiten dioten bost lehentasun nagusien kontzientzia orokor baten inguruan garatu beharko dira: hezkuntza, osasuna, elikadura (nekazaritza), Estatua (eta garapena) eta ekonomia-eredua. ·Bultzatuko diren ekintza-proposamenen irizpide gidaria Afrikaren sendotasunak eta giza-ondasuna bultzatzeak zuzendu beharko du. ·Ekintza-plangintza hauek senidetze-kontzeptua garatuko dute, han eta hemen, edozein eskema asimetrikoa, inposatzailea edo nagusitasunezkoa apurtzeko. Zentzu honetan, udal-, elkarte-, formakuntza-, ekonomia-, enpresa-, unibertsitate-senidetzeak bultzatuko dira. ·Senidetze-konteptua garatzeko eta Afrikako sendotasunak eta giza-ondasuna bultzatzeko ezinbesteko baldintza entzutea da. Ezagutzeko, ulertzeko, ikasteko eta kolaboratzeko nagusitasunaren aurreiritzirik gabe. ·Programa honen abiapuntuak Afrikako II. astea dela-eta antolatu den lehiaketan aurkeztutako 21 proposamenak izango dira. 2008ko ekainaren 15a

26 baketik 5


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.