Gure ipuinak

Page 1

GURE IPUINAK JAKINTZA IKASTOLA 2012-2013


IRLANDARA BIDAIA Bidai hura izugarria izan zen. Egun hartan, ikaragarri gozatu nuen Irlandara gindoazela jakitean. Nire anaia Blake, 7 urteko mutikoa, gelara sartu zen unean jakin nuen berria etxe guztian zehar oihuka baitzebilen. “Carly, Irlandara goaz eta 5 izarretako hotel batean lo egingo dugu!�,esan zidan pozari eutsi ezinik. Hurrengo egunean, maletak prestatu eta goizeko 06.30-tan hegazkina hartu genuen Bilboko aireportuan. Bi ordua airean ibili ondoren, hotelera iritsi ginen. Ikaragarria zen: 8 yakusi, 2 sauna, 20 igerileku, bufet gozo-gozoa... Urduritasunaren ondorioz Blake eta niri jostailuak maletan sartzea ahaztu zitzaigunez,nire amak, Pilarrek, ondoan zegoen liburu-dendara joateko esan zigun. Esan eta egin. Liburu-dendara iristean, Blakek harrizko bihotza zuenez,nik nahi nuen liburua hartu eta irakurtzen hasi zen.


Bat-batean, distira egiten zuen liburu bat topatu nuen; niri deika ari zela zirudien. Liburu potolo hura hartu eta irakurtzen hasi nintzen. Mapak zeunden liburu osoan zehar eta orriak gardenak ziren. Guztiak elkartuta, mapa bat osatzen zen liburu hasieran,eta Irlandako puntu jakin bat adierazten zuen. Harri eta zuhur gelditu nintzen mapa hura ikusita. Liburuko puntu hura gure hotelaren parean zegoen. Liburua maileguan hartuz eta Blake liburutegian utzita, toki hartarantz abiatu nintzen. “Hau sinestezina da�, esan nuen puntu hura izozki denda zela jakitean. Bat-batean, sarrerako izozki erraldoia mugitu egin zen eta kobazulo bateko ataria agertu zen nire aurrean. Hura sinistu ezinik, ikertzera barneratu nintzen. Erdi parean nengoenean, igel berde bat agertu zen bide erdian eta honela esan zidan: - Kaixo!! Ni Keroro sarjentua naiz, baina deitu Kero. - Nor zara? - Zure abentura hau konpontzera nator-esan zidan-


Sumendira hurbildu behar dugu zure abenturari hasiera emateko. -Ongi!!!!!!!! Hara iristean Kerok bultzadatxo bat eman zidan eta liburua sumendira erori zitzaidan. Sumendia erupzioan ez zegoenez, soka bat hartu eta kraterrean barneratzen hasi ginenean, soka hautsi eta ziplo!, lurraren aurka jo genuen. Izugarrizko soinua entzun zen eta sumendi osoan orro bat hedatu zen. Ni eta Kero, beldurtuta,ihes egiten saiatu ginen, baina ezin. Orduan, 90m-ko dragoi txinatar bat agertu zen gure muturren aurrean. Dragoi hark zerbait gertatzen zitzaiolako orro egiten zuen. Enbor handi-handi bat zuen isatsean sarturik. Nik eta Kerok laguntzeko ahaleginak egiterakoan, honek ihes egiten zuen. Azkenean, dragoia gelditu egin zen eta orduan gu korrika batean beregana joan ginen. Kerok bere poltsiko magikotik eskabadora bat atera eta enborra ateratzen saiatu ginen. Atera genuenean,dragoia hainbeste poztu zenez, Kero eta ni hotelera bueltan ekarri gintuen. Ama, aita eta Blake nire zain zeunden hall batean.


Dragoiak lur hartu zuenean, korrika bizian haiengana joan nintzen. Kero alboan nuela, esan nien: - Izugarrizko abentura izan dugu!!!!!!!!!!! - Bai, egia da- esan zuen Kerok txunditurik. - Kero, gure maskota izan nahi al duzu? - Bai,ikaragarria izango da!!!!!!!! Eta Kero gure familiako igel berdea bihurtu zen.

Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan!


TSUNAMITIK OSPITALERA

Udako goiz batean Australiako hegoaldean nik,munduko surfistarik onenak,nire begi berdeak zabaldu nituen esnatzean.“Gaur olatu handiak hartuko ditut”,oihukatu nuen.Lagun bihurriak eta alaiak nirekin zeuden eta hori entzutean, nirekin etorri ziren.Hondartzara nindoanean, olatu izugarriak harrapatu ninduen eta ospitalera eraman zidaten lagunek.

Lagunak, taxia eskatu zuten eta etorri zenean galdetu zigun nora joan behar zela galdetu zigun.Guk hau erantzun genun: -Ospitalera joan behar gara esan genuen. Orduan ospitalera joan sartu eta gela batean sartu ginen.Geroago,erizain bat etorri zen eta kasu egin zidan.Nerekin gelditu zen eta nire lagunak etxera joan ziren.Erizaina botikak eta horrelako gauzak eman zizkidan.Bi egunetan lagunak berriro etorri ziren eta galdetu zidaten zer moduz nengoen. Ondo nago, eta esan didate aste bat barru etxera bueltatuko naizela. Lagun bat hau pentsatu zuen: -Guraizeak hartzen ditut eskaiola kentzen dizut eta etxera joango gara. -”Ados”,esan nuen.


Inor ikusi gabe ospitaletik atera ginen eta autobus geltokira joan ginen. -Zer moduz zaude?-galdetu zuen lagun batek. -Ondo-erantzun nion. -Orduan autobusari harrika egingo diogu jende guzti jaitsi egingo da eta gu taxian joango gara. -Bale,hori egingo dugu. Kalean zeuden harri txikiak hartu eta bat,bi eta hiru zenbatu genuen eta harri guztiak bota genituen.Korrika joan ginen taxira eta etxera eraman zigun.

Etxera itzultzean ama altua eta zorrotza harri eta zur geratu zen ni ikustean.Horregatik dendara joan zen eta nire janari gustokoena erosi zuen. Egia bada sinets,gezurra bada ez sinets.


NEPTUNORA BIDAIA Bazen behin, Jose izeneko 20 urteko mutil betaurrekoduna eta berak Neptunora bidaiatu nahi zuen. Gaztea, bere familiarekin batera, Donostian bizi zen. Joseren familiakoak astronautak ziren eta, ondorioz, diru asko zuten. Mutilak ez zuen lagunik; harroputz ikaragarria zen. Penagarria zen! Bere familiakoek lagun asko zituzten eta bera zen lagunik ez zuen bakarra. Goiz batez gurasoei Neptunora joan nahi zuela esatean, hauek ezetz esan zuten. Hala ere, Jose gogoz saiatu zen hauek konbentzitzen eta, azkenean, lortu egin zuen. Ikastolan bere nota txarrena 10 bat zenez, gurasoek, ongi pentsatu ondoren, baietz esan zuten. Hurrengo egunean, espaziontzi bat alokatu zuten. Gurasoek berarekin joango zirela esan zioten. - Baina, nik bakarrik joan nahi dut -esan zuen Josek triste. - Ez, zure ziurtasuna oso garrantzitsua da guretzat-esan zuten gurasoek. Orduan, Josek guztia ulertu zuen; edozer gerta zitekeen.


Joseren jarrera ikustean, gurasoak aho zabalik geratu ziren eta konortea galdu zuten. Beraz, Josek bakarrik egin zuen bidaia. Kontu handiz egin zuen Nepturako ibilbidea. Han, harri eta zur geratu zen bere ikastolako guztiak bertan ikustean. Ikaskideek urtebetetze festa bat ospatzeko bidaiatu zuten haraino. Martzianoak ere baziren tartean. Ikastolako jendeak eta martziano guztiek festa izugarria egin zuten elkar ezagutzeko eta bide batez, Jose ere gonbidatu zuten. Denak lagun egin ziren eta guztiek ongi pasa zuten. Festak 13 orduz iraun zuen eta denak mozkortu egin ziren. Hurrengo egunean, Jose pozez zoratzen zegoen bere lagun berriekin. Bere gurasoei deitu zien, hauekin hitz egin zuen eta guztia kontatu zien. Gurasoak asko poztu ziren eta haserrea bat-batean ahazturik, bueltatzeko eskatu zioten. Josek hala egin zuen. Espaziontzia hartu eta etxera itzuli zen. Denek opari izugarria egin zioten. Handik aurrera, ikastolako pertsonarik maitatuena bihurtu zen eta oso ongi bizi izan ziren denak lagunez inguraturik.


TSUNAMIA Munduan beste askok bezala, 2010eko uztailaren 20an, familiarekin bidaia bat egin nuen Italariara. Hoteleko igerilekuan lasai-lasai geundenean, “bihar goizeko 11:30tan tsunami bat sortuko da!�,esan zuten bozgorailuetatik. Guk hotelekoak bromista hutsak zirela pentsatu genuen. Baina bai zera! Hurrengo egunean, bezperan esan bezala, tsunamia sortu zen. Inguruko guztia puskatu zuen, baina guk bizirik irtetea lortu genuen. Ni eta nire arreba Lide elkarrekin geunden eta 5 urteko mutiko bat aurkitu genuen. - Nire ama aurkitzen lagunduko al didazue???- galdetu zigun. -Bai,bai, lasai. Hori izango da lehenengo egingo dugunaerantzun genion. -A, bale, eskerrik asko. Komisaldegian izan ginen lehenengo eta ondoren, ospitalean. Han aurkitu genuen eta bertan utzi genuen bere amarekin. Ondoren, Lide eta ni gure familia aurkitzera joan ginen. Jon, 7 urteko anaia txikia,kale erdian negarrez topatu genuen. Gero, ospitalera bueltatu ginen eta han gure ama zegoen. Oso minduta zegoen beso bat eta hanka bat puskaturik zituelako.Esan genion: -Zu lasai gelditu hemen, aitaren bila joango gara. -Bale, eskerrik asko, gero honera bueltatu!


-Bale! Kaleetan, etxeetan, parkeetan... bila ibili ginen, baina ez genuen aurkitu. Etsiturik ospitalera bueltatu ginen eta han topatu genuen aita amarekin. Ama operatu egin behar zuten, baina Fernando De Rossi mediku gaiztoa zegoen. Orduan, nire aitak ukabilkada bat eman zion eta kao utzi zuen. Ama beste medikuek operatu zuten eta dena ongi irten zen. Donostiara bueltatu ginenean, ospetsuak bihurtu ginen eta Italiara ez genuela inoiz gehiago bidaiatuko erabaki genuen. Handik aurrera, oso pozik bizi izan ginen!!!


MARTERA NAHI GABE 1968.urtean, ni, Felix, jaio nintzen. Txikitandik ilargira joan nahi nuen, baina NASA-koek ez ninduten onartzen. Batean, baxuegia nintzela, bestean, potoloegia nintzela, azkenik, ez neukala beharrezko indarrik; beti zen aitzakiaren bat. 44 urte betetzean, onartu ninduten eta ilargira joateko eskatu zidaten. Ilargirako bidaian asteroide bati ihes egin nion eta, nire bidetik ateratzeagatik Marten agertu nintzenean, “zakurraren putza!�, oihukatu nuen. Han ez ninduten ulertzen ez zutelako euskaraz hitz egiten. - Ba al dago euskaraz hitz egiten duen norbait?- garrasi egin nuen. - Bai- esan zuen martziano begi-bakar batek. - Kaixo, Lur planetetik nator-esan nion. - Kaixo-erantzun zidan. - Nire espaziontzia konpondu al dezakezu? - Begiratuko dut ea zer daukan gaizki. Ontzia ongi aztertu zuenean nigana zuzendu zen. - Zer dauka puskatuta?- galdetu nion. - Motorra. - Zenbat denbora beharko duzu konpontzeko? - 3 egun. - 3 egun? Ezin dut hainbeste denboraz itxaron! - Lehenago egiteko altxor honen bila joan zaitez,tori mapa! - Erregearen etxean dago altxorra - esan nuen. Hara joan nintzen zuzenean. Erregearen etxera sartu behar nuenean, alarmak jo zuen eta poliziak kartzelara eraman


ninduen. Han bi egun pasa ondoren, berriro saiatu nintzen sartzen alarma puskatu eta gero. Altxorrean motorrerako piezak eta ohar bat zeuden. Oharrean hau jartzen zuen: bueltatu zure espaziontzira. Hala egin nuen eta ontzira iristean nire laguna topatu nuen mapa batekin. Piezak emateko eskatu zidan eta berak, piezen ordez, beste mapa bat eman zidan. Berak emandako mapan kartzelaren azpian zegoela altxorra jartzen zuen. Bertara iristean, kamerak eta alarma puskatu nituen. Altxorrean beste pieza batzuk eta aurreko ohar berdina aurkitu nituen. Lagunarengana joatean, honek piezak beste mapa batengatik trukatu zizkidan. Nire lagunaren etxe azpian zegoen altxorra. Hara iristean, zulo bat aurkitu nuen eta bertan ohar bat. Oharra aurrekoen berdina zen. Bueltatzean, nire espaziontzia konponduta aurkitu nuen eta bidaiari ekin nion eskerrak eman eta gero. Bueltako bidaian beste asteroide bati ihes egin nion eta ilargian agertu nintzen. Han gauza asko egin nituen:bizitza dagoela deskubritu,Txinako bandera Estatu Batuetakoaren ondoan jarri... Lur planetara iristean, oso harrera ona egin zidaten eta nire abenturak kontatu nizkienean, harri eta zur geratu ziren. Egia bada sinets, gezurra bada ez sinets.


TSUNAMIAK IRENTSITA

Uda batean, ni, Carmen, nire senarra eta bi semeak Alemaniatik Thailandiara goaz udako oporretan hegazkinez. Max eta Miki, nire semeak, oso pozik daude bidaiatzea asko gustatzen zaielako. Senarrari, berriz, bost axola nora goazen. - Goazen, goazen!!! - oihukatzen du Maxek bere poza ezkutatu ezinik. - Isil zaitez, orain hartuko dugu hegazkina eta! - erantzun diot. Hegazkina goizeko 11:45etan hartu dugu eta hotelera iritsi orduko, erregistratu egin gara. Gaueko 01:00ak aldera, itsasikara bat entzun dugu eta asko beldurtu gara. Gaur goizean hondartzara jaitsi gara bainatu nahian, baina iritsi garenean, tsunami bat ikusi dugu gugana gerturatzen. Badator olatua eta etorri egin da. Dena suntsitu du; den-dena, baita etxeak eta dendak ere. Ni, beste guztiak bezala, erreskateko kotxe batzuetan sartu naiz, baina ez ditut Max, Miki eta Jake, nire senarra, aurkitu. Herri batera iritsi gara eta bertan denak ezezagunak dira. Ospitaletara, plazetara, elizetara ... joan naiz haiek aurkitu nahian. “Zakurraren putza!�, oihukatu dut. Gauean emakume bati telefono mugikorra eskatu diot. Nire senarrari deitzen saiatu naiz, baina ez dit erantzun. Orduan, nire ahizpari deitu diot gertaturiko guztia kontatuz. Lasai egoteko esan dit eta bihar deitzeko. Egun bat pasa da eta haien bila jarraitzen dut. Azkenean, gizon batzuk eliza batera eraman naute. Lurrean gizon bat eta bi ume daude hilda eta momentuan nire bi semeak eta senarra direla ohartu naiz. Ikusi orduko, atera egin naiz elizatik eta ahal bezain laster ahizpari deitu diot.


Orain Alemanian nago. Hegazkinez iritsi naiz. Aireportuan nire ahizpa ikusi dut eta etxera eraman nau. Etxean ez dakit zer egin. Egun batzuk pasa dira eta postontzian kaxa txiki bat topatu dut. Ireki eta hauts batzuk daude barruan. Hauts hau nire familiakoen hautsa da. Egunak eta egunak pasa dira eta nire ahizpak zerbait egiteko esaten dit, baina niri bost axola esaten didana. Hilabete batzuk pasa dira. Janaria, arropa erostera ... joaten naiz berarekin. Gainera, gizon bat aurkeztu dit eta hobeto sentitzen naiz norbait alboan dudala. Tarteka kafea hartzera joaten gara gizona eta ni. Hark Pello izena du. Aste batzuk pasa dira eta orain egunero joaten gara kafea hartzera, nahiz niri lotsa pixka bat eman. Azkenean, ezkondu egin gara Pello eta biok. Berarekin Carlota izeneko alaba bat izan dut. Carlotak bi urte dauzka eta “aaaaa!�, oihukatzen du. Orain zoriontsu bizi izan naiz beste bizitza berri bat hasita. EGIA BADA SINETS ETA EZ BADA EZ SINETS.


2012.urteko urriaren 30ean ni,Iker,11urteko mutil ile beltz,begi marroi,ausart eta eskuzabala parkean jolasten ari nintzen Oier nire lagunarekin. Berak 12 urte zituen, ile kizkurra zuen, begi urdinak, eta altua eta indartsua zen. -Nukleora bidaiatu nahi al duzu?-galdetu nion. -Ondo, goazen ba!-erantzun zidan. Nire etxera joan ginen ontzia prestatzera, baina konturatu ginen ez genuela ezer hau prestatzeko. Beraz, mekaniko batengana joan ginen. Berak behar genuen guztia eman zigun: motorrak, tresneria, disenua... Guztia eman ondoren, parkera bueltatu ginen ontzia prestatzera. Lanak bukatu genituenean, hondartzara joan, uretan sartu eta bidaiari hasiera eman genion. Bidean Oier oso urduri zegoen. Lurrazalaren bukaeratik Mantuaren hasiera ikusten hasi ginen. Mantura sartu eta harri eta zur geratu ginen plaka tektonikoak ikusi genituenean eta magma gure ondotik pasatzen ikustean. Kanpo Nukleora iritsi bezain laster, gosea sartu zitzaigun.�Zakurraren putza, ez daukagu ezer jatekorik!�,esan nuen. Orduan, Oierrek armairu bat ireki eta hodeitxo batzuk atera zituen, baina ez genuen ezer


hodeitxoak prestatzeko. Momentuan kanpoko beroarekin hodeitxoak prestatzea bururatu zitzaidan. Indarrak hartu eta Nukleora iritsi ginenean, ia-ia pozez zorobiatu ginen. Gure mugikorrak atera eta argazki batzuk atera genizkion Nukleoari. Lana bukatutakoan berriz Lurrazalera itzuli ginen. Gure argazkiak munduan zabaldu genituen eta handik aurrera Nukleora jaitsi ziren lehenengo pertsonak izateagatik egin ginen ospetsuak. Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan.


MARTZIANOEN LAGUN Hamar urteko ume bat naiz eta, beste askok bezala, udaran surfa praktikatzen dut ia egunero. Hauetako egun batean tsunami batek harrapatu egin ninduen eta konortea galdu nuen. Esnatu nintzenean, “zakurraren putza, non demontre nago?”, oihukatu nuen. Harri eta zur geratu nintzen begien aurrean nuena ikustean. “Martzianoez inguraturik nago!”, esan nuen eta hizketan hasi zitzaizkidan: - Lasai, mutiko, guk zainduko zaitugu eta ongi aurkitzen zarenean, zure planetara itzuliko gara. Baina lehenago lagundu egin behar diguzu, mesedez, gure planetan gerran gaude eta! - Ongi da, baina lehenago galdera bat egin nahi dizuet. - Bota ba. - Nola aurkitu nauzue? - Uretan flotatzen ikusi zaitugunean, arriskuan zeundela pentsatu dugu. - Aaaaaaaaa! O.K. Eta noiz da borroka? - Datorren astean da. - Beno, goazen prestatzera.

Nik armak egiten lagundu nien eta borrokaz nekien guztia irakatsi nien, baita heurak niri ere. Azkenean, iritsi zen eguna eta etsaia segituan iritsi zen.


Guk meteoritoak jarri genituen katapultetan eta “gizon� asko hil genituen. Bukatzeko, ovniak prestatu eta eraso hegalari bat egin genien. Beste herriko erregea galdurik zegoen eta Marteko ezpatari onena zenez, zera esan zuen: - Hil edo biziko borroka bat planteatzen dizuet: ni zuetako norbaiten aurka. Nor ausartuko da? - Ni, nik egingo dut borroka zure aurka!- esan nuen ausart. - Orduan, bihar laurak eta erdietan hemen! - Ongi da. Laurak eta hogeita bederatzi zirenean han geunden erregea eta biok. Borroka hasi genuen. Zaztada asko eman nizkion, baita berak niri ere. Han jabetu nintzen esgrimako ikastaroak ez zirela alferrikakoak izan. Azkenean, armarik ez genuela erabiliko esan genion elkarri, baina nik badaezpada ere errebolber bat gorde nuen poltsikoan. Berak ezpata utzi zuenean, BAAAAAAAMMMMM! tiro bat bota nion buruan eta behin betiko hil nuen. Martzianoek nire izena behin eta berriro oihukatu zuten. Agindu bezala, etxera bueltan ekarri ninduten eta surfeko tabla konpontzeaz gain, tximista distiratsu batzuez apaindu zuten. ETA EGIA ALA GEZURRA, BI BEGIEN ARTEAN SUDURRA.


PHINEAS ETA FER BOXEALARIAK New Yorken bizi garen bi anaia gara. Elkarrekin oso ondo konpontzen gara. Anaiak Phineas du izena eta nik, ordea, Fer. Izugarri gustatzen zaigu boxeoa eta telebistan saio asko ikusten ditugu. Batzuetan boxeo txapelketak antolatzen ditugu gure lagunen artean eta beti guk irabazten dugu. Egun batean, boxeo txapelketa bat ospatzen zela jakin genuen. Biok parte hartzea erabaki genuen. Irabazlearentzat saria espazioara bidaia bat zen. Lehenengo egunetik, biak entrenatzen hasi ginen. Beraz, eguna iritsi zenean, nahiz eta asko kosta, irabazi egin genuen. Oso pozik jarri ginen. “Espaziora bidaia bat”, esan nuen pozez zoratzen. Hurrengo egunean, ama eta aita agurtu eta ziztu bizian NASA-rantz abiatu ginen. Han espaziontzi bat hartu eta espaziora abiatu ginen. Espazioan planeta guztiak bisitatu genituen: Merkurio, Artizarra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Ilargia falta zitzaigun oraindik eta esan nion anaiari: –E, Phineas, ilargian gaua pasatzen utziko digun galdetuko al diogu gidariari? –Bai, ondo iruditzen zait- esan zuen Phineasek burua gora eta behera mugituz. –Gidari jauna, ilargian gaua pasa al dezakegu?- galdetu nion itxaropenez beterik. –Ongi da, baina bi baldintza jarriko dizkizuet: bat, ondo portatu beharko zarete eta bi, traje espazial batzuk jantzi beharko dituzue hil nahi ez baduzue.


Espaziontzitik jaitsi eta ilargira joan ginen. Han hotel batean gela bat alokatu genuen. –Hau da rolloa, ez daukagu ongi pasatzeko ezer!- esan zuen aurpegi tristea jarriaz anaiak. –Lasai egon, ziur naiz zerbait aurkituko dugula. Orduan, hoteleko egongelara jaitsi ginen eta poster bat ikusi genuen. Posterrean jartzen zuena irakurri genuen: “Boxeo txapelketa ilargian, krater handienean, arratsaldeko bostetan”. –Hau da ondo pasatzeko gure aukera- esan genuen biek. Parte hartzea erabaki genuen, berriz ere. Bostetan hantxe geunden biak. Lehenengo borroka irabazi genuen, bigarrena ere bai, hirugarrena ere bai eta horrela borroka pila bat irabazi genituen. Azkenean, finalera iritsi ginen eta biak oso urduri eta pozik geunden. “Zein ondo, finalera iritsi gara!”, esan genuen pozez beterik. Finala bi martzianoren aurka zen eta gainera, itsuak ziren. Borroka hasi zen eta martzianoak, nahiz itsuak izan, oso onak zirela ohartu ginen. Azkenean, borroka galdu egin genuen. –Zakurraren putza, nola arraio galdu dugu?- galdetu genion behin eta berriz gure buruei. Ez zegoen martziano haiei irabazteko modurik. –Iupi, zerbait bururatu zait- esan nuen- superteknika bat, hori da, superteknika bat asmatuko dugu eta horrela martziano ziztrin horiei irabazi egingo diegu. Berriz ere borrokan egin zuten. Oraingoan parekaturik zihoazen, eta une horretan BOM BOM superteknika erabili


eta bi martzianoak kao utzi zituzten. Orduan etxera itzuli ziren eta oso pozik bizi izan ziren.


NI HEROI BIHURTZEN NAIZ

Lehengo urtean nire gurasoekin, nire anaiarekin eta nire amonarekin etxean nengoen. Nire aitari asko gustatzen zaio futbol eta horregatik nire etxeak futbol zelai baten antza du. Niri, berriz, ez zait bat ere gustatzen. Egun batean, nire aitak hau esan zuen: –Zergatik ez goaz sumendi batera? Entzun dut Lismusli izeneko sumendia oso polita dela eta hemendik oso gertu dago. –Bai!!! - esan zuten nire anaiak eta nire amak, biek batera – ondo pasatuko dugu!!! Gainera gasolina aurreztuko dugu. Nik eskolakoekin ikusia nuenez, esan nuen: -Ni ez noa. Amonarekin geldituko naiz. Amona ados zegoen, beraz, gurasoak eta nire anaia hara joan ziren. Tontorrera iritsi zirenean, Limuskiko mamuak harrapatu egin zituen. Orduak aurrera zihoazen, eta nire familiaren arrastorik ez nuen. Kezkatzen hasi nintzen eskolakoekin joan nintzenean mamuak nire bi lagun


harrapatu zituela oroitzean. Orduan, amonari baimena eskatu eta mamuaren bila joan nintzen Lismusliko sumendira. Tontorrean nengoela, ``hau oso polita da, nik gogoratzen nuena baino politagoa ´´, oihukatu nuen mamuak entzuteko moduan. Pixka bat geroago, kraterrean barrura buruz behera magmara botatzea pentsatu nuen. Esan eta egin. Mantuan mamua aurkitu nuen. Berarekin borrokan egin nuen, baina ni ere harrapatu ninduen. Orduan, atzeko poltsikoan labana bat nuela konturatu nintzen. Labana atera nuen eta lotzeko erabilitako soka moztu nuen. Ondoren, gauza bera egin nuen nire familiakoekin. –Eskerrik asko, Irene – esan zidaten ni besarkatuz. –Xuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu, Lismusliko mamuak entzungo gaitu- xuxurlatu nien. Pixka bat geroago, tximinian gora eskalatzen hasi ginen. Gora iritsi ginenean, irrist egin eta anaia eta biok goitik behera erori ginen. “Ai ama, hau desastrea!”, pentsatu nuen. Hala ere, nik ez dut inoiz etsitzen eta orduan ere ez. Nire anaia eta ni berriro abiatu ginen eta kostata bada ere lortu genuen. Elkar besarkatu genuen pozaren pozez eta


handik alde egin genuen. Azkenean, etxera iritsi ginen eta amona harri eta zur geratu zen gure arropak magmaz beterik ikusitakoan. Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan.


NIRE ESPERIENTZIARIK OKERRENA Ameriketako herri txiki batean bizi nintzen nire aitona-osaba Pakorekin. Orain dela denbora gutxi, nire aita gerran hil zela esan zidan Pakok. Gerra berean berak begi bat galdu zuen. Hurrengo egunean, lasai-lasai telebista ikusten ari ginenean, bat-batean lurrean zerbait sentitu genuen; lurrikara izugarri bat gertatu zen. Gure herrian 767 pertsona ginen eta lurrikararen ondoren, 467 bakarrik gelditu ginen. Hondamendi hura ikusita, beldurrari aurre egin ezinik, 300 biztanlek herritik joatea erabaki zuten. Tentsio handia nabari zen inguruan eta haizea hartzera joan nintzen. Urrutian argi oso itsugarri bat ikusi nuen. Harri eta zur geratu nintzen. Segundo batzuk pasa ondoren, argi hura nigana hurbiltzen ari zela ikustean, burura zerbait etorri zitzaidan eta oihukatu nuen: - Zakurraren putza, sumendia esnatu egin da! - Zer? Etorri nirekin, Leire!- erantzun zidan nire atzetik etorri zen Pakok. Tunel batzuetan zehar basoraino eraman ninduen. Ordu batzuk pasa ondoren, herrira bueltatu ginen. Iristean, aurrean nuena sinetsi ezinik geratu nintzen. Herri osoa erreta zegoen. Etxeak guztiz puskaturik zeuden, landare guztiak erreta eta, okerrena, herrian zeuden pertsona guztiak hilda aurkitu genituen. Pako eta ni negarrez hasi ginen. Bat-batean, urrutian hiru neska ikusi genituen eta beraiengana gerturatu ginenean, elkar aurkeztu genuen: - Ni Amaia naiz, hau Maria eta bera Ainhoa – esan ziguten. - Ni Pako eta hau Leire da. Nola irten zarete bizirik? - Ainhoaren etxean geundenean, Amaiak argi distiratsu bat ikusi du. Orduan, basora joateko ideia izan dugu- erantzun ziguten. - Baina oso urruti dago- arritu nintzen. - Orain zer egingo dugu?- galdetu zuen Ainhoak.


Pakok ideia bat eduki zuen eta Ainhoa kontsolatzen saiatu zen: - Ezin gara herri honetan geratu, arriskua da. Beste toki batera joan behar dugu. - Baina nola? Kotxe guztiak erre egin dira- mintzatu zen Amaia. - Oso erraz - barre egin zuen Pakok. Basoan zegoen baserri batera eraman gintuen. Bertan animalia pila zegoen: bi behi, hogei ardi, lau txerri, hamabost ahate, llama bat eta bost zaldi. Pako eta nik ez beste inork ez zekien zaldiz ibiltzen. Orduan, zaldiak prestatu eta bidaiari ekin genion. Bidai erdian, urrutian, basamortu bat ikusi genuen. Basamortua baino lehen, elefante eta gamelu batzuen inguruan pertsona batzuk zeuden. Ez zuten gure hizkuntza hitz egiten. Batek keinu bat egin zigun elefantea eta gamelua seinalatuz eta berehala ulertu nion. Pako gamelu gainean jarri zen eta Maria, Amaia, Ainhoa eta ni elefantean. Guztia ondo zihoala uste genuenean, gameluak zerbaitekin estropezu egin zuen eta hanka puskatu zuen. Denak arriturik gelditu ginen. Horrela ezin genuen jarraitu, ezinezkoa zen. Nik orduan ideia bat eduki nuen, baina ez zidaten kasu zipitzik ere egiten. Azkenean oihu bat bota eta kasu egin zidaten. Gamelua elefantearen gainean jartzea eta aurkitzen genuen lehenengo herriko medikuarengana eramatea, proposatu nien. Ados azaldu ziren. Elefante gainera animalia igotzea asko kostatu zitzaigun. Aurrera egin genuen eta azkenean, herrixka batetara iritsi ginen. Nahiz eta pertsona gutxi bizi , han mediku bat zegoen. Oso larria zela esan zigun eta bertan utzi genuen animalia. Guk berriz ere bidaiari ekin genion, baina gamelurik gabe. Azkenean, beste herri zoragarri batera iritsi ginen. Han ez zegoen sumendirik eta lurrikara bat sortzea ezinezkoa zela esan zigutenez, han geratu ginen bizitzen elkarrekin.

Eta hala bazan edo ez bazan , sar dadila kalabazan. LEIRE.GOIKO


ABENTURA ITSASOAN Ni Leyre naiz eta Donostian bizi naiz. Oso alaia naiz . Behin itsasontziz bidai bat egitea erabaki nuen. Nire asmoa nire familia askatzea zen. Familia Portugalen zegoen gizon batzuk atxilotua zuten. “Maltzurrak, harrizko bihotza daukate!�, haserretu nintzen. Dirurik ez neukanez, Bilbotik-Lisboara zihoan zama barkuan ezkutatu nintzen. Egunez lo egiten nuen eta gauez nire ezkutalekutik ateratzen nintzen zerbait jatera. Sukaldera joaten nintzen,eta soberan zegoen janaria hartzen nuen. Lisboara iristear ginenean, bat-batean, izugarrizko ekaitza sortu zen eta uretara erori nintzen. Orduan, Lisboara igeri eginez joan behar izan nuen. Blai eta neka-neka eginda hondartza batetara iritsi nintzen eta bertan lo gelditu nintzen. Hurrengo egunean,esnatu nintzenean, bat-batean nire amaren ahotsa entzun nuen: - Leyre, hemen gaude!!! - Oraintxe noa-esan nuen. Korrika atera nintzen eta kobazulo batera iritsi nintzen. - Non zaudete???- galdetu nuen. - Kobazuloaren barruan- esan zuen amak. Orduan beregana joan nintzen. Familia kobazulo batean zegoen giltzapeturik. Kobazuloaren gainera igo nintzen eta aitzur batekin zulo bat egin nuen. Nire familia handik atera zen. Amak giltza lapurtu zien lo zeuden maltzurrei eta denen artean zuloa estali genuen. Maltzurrak esnatu zirenean, kobazuloan sartu ziren nire familiakoak non zeuden ikusteko. Amak une hartan atea itxi zien eta bertan gelditu ziren.


Amak esan zuen pozik: -Eskerrik asko, Leyre onena zara! -Ez horregatik- erantzun nion. Handik ihes egitea erabaki genuen eta beste herri batera joan ginen.

ETA HALA BAZAN SAR DABILA KALABAZAN.!!!!!


Abentura Hawaiien Nire izena Jone da eta ipuin honetan nire bizitza nola amaitu zen azalduko dizuet. Nik eta nire mutil lagunak, Jonek, etxez aldatu behar genuen 2006ko abenduaren 23an. Jon, ilehoria eta begi marroidun pertsona zen. Mutil altua zen eta saski baloian aritzen zen. Ni ere saski baloian aritzen nintzen, baina ez nintzen bera bezain altua. Ni, ile marroi argikoa nintzen eta, Jonek bezala, begi marroiak nituen. Gure etxe berria Hawaiien zegoen eta bertara joateko irrikitan geunden. Bidaia luzea izan zen, hamasei ordukoa. Hawaiira iritsi eta segituan, etxera joan ginen maletak hustutzera. Etxea izugarri handia zen. Laster ohitu ginen ingurura, baina etxekoak faltan botatzen genituenez, nire amarekin egunero hitz egiten nuen telefonoz. Jonek ere hala egiten zuen. Egun batean, tsunami baten berri eman zuten. Gu, harri eta zur geratu ginen. Ez genuenez ez kotxerik ez ezer, ezin genuen Hawaiitik irten. Gainera, garraio publikoa bertan behera utzi zuten. Norbaiti deitzea proposatu nuen eta Joni ondo iruditu zitzaion. Nire amari deitzea pentsatu nuen, oso yate azkarra baitzuen. -Bai????-esan zuen nire amak. -Ama, yatean gure bila etor al zaitezke????- galdetu nuen. -Zergatik????-erantzun zidan. -Tsunami bat datorrelako!!!!!!!! -Oraintxe noa!!!!!!!!Deituko dizut iristean!!!!!!!! Berandu zen. Tsunamia iristear zen eta hamar bat minutu barru bertan izango genuen.


-Hil egingo gara!!!!!!!!-nioen negarrez. -Lasai, maitea, behintzat elkarrekin hilko gara-lasaitu ninduen Jonek. Kalera irten ginen. Sekulako haizea altxa zen. Tsunamia bertan zen. Gure azken muxua eman genion elkarri eta baita eskua ere. Eskua emanda hil ginen. Nire amaren deia iristerako, hilda geunden.”Kaka putza!!!!!!!!”, esan zuen nire amak negarrez. Kala batean hil ginen. Nire ama egun batzuk geroago hil zen bihotzekoak emanda. Nire aita, berriz, 117 urterekin hil zen. Orain, zeruan ondo bizi gara eta gainera bertara ez da tsunamirik iristen.”Ze ondo, elkarrekin bizi al izango gara,” esan nion Joni hona iritsi ginenean. Eta oraindik hemen jarraitzen dugu.

Haiek ondo bizi izan baziren, gu ere ondo bizi gaitezen.


BOST LAGUN ETA MARTZIANO BAT Gaur azaroaren 2a da eta harri eta zur geratuko zarete atzo gertatu zitzaidanarekin. Benetan dena duela 2 egun hasi zen. Futbolean jolasten ari ginen Leyre, Maite, Josu, Kosme eta ni. Nekatu ginenean, banku batean eseri ginen. Orduan, Jonek esan zuen: -Aizue, bihar Halloween da! -Egia da! - erantzun zuen Maitek-Mozorratuko al zarete? -Noski! -bota nion- Mozorratzea asko gustatzen zait. -Eta ikastolara mozorratuta joaten bagara? -Bai!- esan genuen denok. Hurrengo egunean bostak mozorratuta joan ginen ikastolara: Maite momiaz, Leyre sorginez, Kosme pirataz, Josu monstruoz eta ni bampiroz. Beti bezala, gelara 9-tan sartu ginen. Orduan, Maiderrek, gure andere単o zorrotzak, ikusi gintuenean, eta berehala "ZIGORTUTA!", oihlukatu zigun. Jolasaldian zigortuta geratu behar izan genuen. Asper-asper eginda geunden eta orduan Josuk, monstruoz mozorratuta zihoanak, "ni Maider naiz eta denok jango zaituztet", esan zuen. Barrez hasi ginen eta barre gehio egin genuen oraindik ere Josuk erori eta mahaia bultzatu zuenean. Orduan, ate txiki bat ikusi genuen. Irekitzen saiatu ginen, baina ezin izan genuen. Giltza behar genuenez, Leyrek "goazen giltzaren bila!", proposatu zuen. Denak ados azaldu ginen. Giltza bilatzen hasi ginen estutxeetan, motxiletan, karpetetan, apaletan, Maiderren kajoietan... baina ezer. Desesperaturik Kosmek Maiderrek mahai gainean zuen sobre batean begiratu zuen eta giltza han zegoela ikustean, harrituta geratu zen. Giltza sartu, giratu eta atea ireki zuten. Dena ilun-iluna zegoen. Ez dakit besteak, baina nik beldur handia nuen momentu hartan. Inor ez zuen sartu nahi, baina orduan Kosmek esan zuen: -Lehenengo sartzen denari 10 euro emango dizkiot. Orduan, Maite korrika atera zen, baina Leyre bere atzetik oso hurbil zegoen. Olimpiadetako karrera bat ematen zuen. Bat-batean Maite erori egin zen eta Leyrek aurrea hartu zion. Josu alferra zen, beraz, ez zuen korrika egin eta Leyrek irabazi zuen. Lehenengoa sartu zen, baina berehala atera zen handik. Esan zion Kosmeri: -10 euroak. ORAIN!! -Baretu -erantzun zion- broma zen. -Broma zela! -esan zuen Maitek- Horretarako egin ditut bi zauri hauek? Horretarako? -Hau gero konpondu, bale? - esan zien Josuk- Orain barrura sartu behar dugu 10 minutu bakarrik falta dira eta, jolasaldia bukatzeko. Denak barrura sartu ginen. Beldur handia genuen guztiek; argi ikusten zen hori. Batbatean zerbait entzun genuen. Barre algara bat zirudien. Barrearen zaratari jarraituz gizaki bat zegoen lekura iritsi ginen. Oso arraroa zen: azal berde, hiru begi more eta ile urdina zituen. Josuk galdetu zion: -Nor zara? -JajajajajajaGojajajajjaiko!


-Zer? -bota zuen Maitek. -Bost minutu. Azkenean. Barkatu, ordu erdiro bost minutuz barrez hasten naiz geratu ezinik. Barrearen gaixotasuna dut. Goiko dut izena. Hau Zelaitxiki kobazuloa da eta ni hemen bizi naiz. Zuen arropa asko gustatzen zait. -Eskerrik asko. Guri zure begiak ere. Bitartean Josu, jakinminak bultzata, kobazuloan bueltaka hasi zen. Bat-batean harribitxi distiratsu batzuk ikusi zituen eta hurbildu egin zen. Gu bitartean Goikorekin kanpora irtetzen hasi ginen Josutaz ahaztuz. Kanpora irten ginen, atea itxi genuen eta giltzak leihotik behera bota genituen inor ez gehiago kobazulo hartan sartzeko. Orduan, Goikok esan zuen: -Eta zuen lagun hori... Josu ezta?? -Zakurraren putza! -esan nuen- Josutaz ahaztu gara! Kosme korrika bizian jaitsi zen eskaileretan behera. Giltzak hartu eta berriro korrikan igo zen gelaraino. Denak urduri geunden. Giltzekin iritsi zenean, Maitek giltzak hartu, eta zuloan sartzen saiatu zen.Urduritasunaren ondorioz, dardarrez hasi zen eta oso zaila egin zitzaion giltza sartzea. Sartzea lortu zuenean, atea ireki zuen. Zerbaitek asko harritu gintuen: ez zegoen haitzulorik. Orduan denok batera galdera berdina egin genuen: -Non dago Josu?????


AITZOL-MANEN ABENTURAK Aitzol-man naiz, Metropolisen nago eta oso ausarta naiz. Ni superheroia naiz eta mundu guztia salbatu nahian aritzen naiz egunero. Egun batean, “Metropolis izoztuko dut eta ondoren, mundu osoa”, esan zidan Izotz- jauna izeneko gizon batek. Mezua esan eta desagertu egin zen maltzurra. Hurrengo egunean, Izotz-jauna berriz ikusi nuen, baina lehenbailehen ezkutatu egin zitzaidan. Gero, Metropolisera joan nintzen eta bertan dena izoztuta aurkitu nuen. Harri eta zur geratu nintzen. “Guztia ez izozteko zerbait egon behar du”, esan nion nire buruari. Bat-batean, Izotz-jauna ikusi nuen eta jarraitu egin nion. Harrapatzea lortu nuenean, esan nion: –Nola izoztuko duzu mundu osoa? –Nire izotz-pistolarekin egingo dut-erantzun zidan. –Eta nola deskonekta dezaket arma hori? –Nire ezkutalekuko makinarekin soilik. Ja, ja, ja...oihukatu zuen eta alde egin zuen. –Zakurraren putza!- deiadar egin nuen. Izotz-jaunak ihes egin ostean, bere ezkutalekua non egon zitekeen sumatu nuen. Ez nekien non zegoen, baina


Iparralderantz joan zenez, hara zuzendu nintzen. Bere atzetik joan nintzen eta ezkutalekua aurkitu nuen. Bertan makina zegoen eta hara zuzendu nintzen giza gaizto hark ikusi gabe. Baina, bat-batean, Izotz- jaunak atzetik eraso egin eta ni izozten saiatu zen. Nik zaplazteko gogor bat eman nion, lurrera erori zen eta hil egin zen. Denborarik galdu gabe, makina deskonektatu egin nuen. Jarraian Metropolisera joan nintzen eta hiriak izoztuta jarraitzen zuela ohartu nintzen. Izotza nire suzko pistolarekin desegin nuen eta hiria lehen bezala geratu zen.

ETA HALA BAZAN ETA EZ BAZAN, SAR DADILA KALABAZAN.


TSUNAMIA Egun batean bost laguneko familia batek bidaiatzea erabaki zuen. Udan Hawaira joango ziren hilabeterako. Etxean ordenagailurik ez zutenez, lokutorio batera joan ziren hegazkinerako txartelak erostera. Eguna iritsi zenean, familia osoa hondartzara joan zen eta surfa ikasteko hiru ikastaro egin zituzten. Lehenengo egunetan monitorea oso jatorra izan zen, baina ondorengo egunetan gogorragoa. Aste bat pasa zenean, familiak ikasi zuen tablaren gainean jartzen. Tablarekin bakarrik zuzen joaten ikasi zuten. Surfeatzea asko gustatu zitzaienez, tabla bat erosi zuen bakoitzak. Goiz batean joan ziren surfeatzera eta bat-batean familiako lagun batek “olatu hau hartzen duenari bost euro emango dizkiot�, esan zuen. Jarri ziren denak prest hartzeko eta txokatu egin ziren. Batzuk bestearen tabla jo zuten eta besteek killa. Guztiek mina hartu zuten eta Gurutze Gorrikoak etorri ziren. Sendatu eta gero, txapelketa batera joan ziren. Kopa bat irabazi zuten eta bakoitzak zilarrezko domina bat. Etxera joan ziren pozik. Oporrak bukatzeko bi egun falta zirenean, arropa guztiak hartu eta hondartzara joan ziren lo egitera. Egun bat pasa zenean, azken bainua hartzera sartu ziren uretan. Bat-batean olatu izugarri bat sortu zen, tsunami bat, eta dena puskatu zuen. Handik egun batzuetara familia berriz elkartu zen eta beren herrira bueltatu ziren.


ALTXORRAREN BILA Orain dela urte asko, 3 mutil elkartu ginen. Haietako bat Aritz zen. Berak futbola gustuko zuena eta bere aitak hegazkinak, itsasontziak… egiten zituen . Nik itsasoan, espazioan... bidaiatzea gustuko. Egun batean itsasontzi bat egitea erabaki genuen. Hori egiteko denetik zeukan Martin izeneko mutilarekin elkartu ginen. Ur azpian altxor bat zegoela irakurri genuen egunkarian. Itsasontzia bukatu genuenean, bidaiari hasiera ematea erabaki genuen. Hurrengo egunean, itsasontzia hartu eta joan egin ginen. Milia batzuk egin genituenean, “zakurraren putza! ”, oihukatu nuen. Bat-batean tsunami bat sortu zen eta itsasontzia puskatu egin zitzaigun. Uharte batera iritsi ginen igerian. Egunak joan, egunak etorri, itsasontzi bat ikusi genuen. Oihal zati batez ikurrin bat egin genuen eta eskuinetik ezkerrera mugitzen hasi ginen. Gu ikusi gintuzten eta gugana etorri ziren. “Eskerrak, bizitza zor dizuegu ”, esan genien. Etxera bueltatu ginen. –Ez dugu berriz itsasontzirik egingo- esan zuen Aritzek. –Urpekari bat egingo dugu ur azpian ibiltzeko- erantzun nion nik. –Bai, egin dezakegu, baina itsasontzia ere egingo dugukonbentzitu gintuen Martinek. Ontziak egin genituenean, berriz joan ginen itsasora. Itsasontzia gelditu genuen, urpekaria hartu eta itsas azpira joan ginen altxorraren bila. Kaxa olagarro handi baten, itsasontziaren tamainako baten, ondoan aurkitu genuen. - Olagarroa lo dagoenez, kutxa hartuko dugu- esan zuen Aritzek. - Ez nago ados zuk esan duzunarekin- erantzun nion. - Olagarroa lotu egingo dugu, esnatzerakoan guri ez erasotzekoesan zuen Martinek. - Bai ondo legoke- erantzun nion. Urpekaritik soka luze eta sendo bat hartu eta olagarroa ondo lotu ondoren, altxorraren bila joan ginen. Altxorra hartu genuenean, olagarroa esnatu zela ikusi genuen. Ezin zuen mugitu, beraz, azkar-azkar joan ginen handik


etxeraino. Iristean, altxorra ireki eta bertan papertxo bat aurkitu genuen. Paperean benetako altxorra aurkitzeko argibideak zeuden. -Honetarako jarri al dugu gure bizitza arriskuan?-esan zuen Martinek. -Behintzat ondo pasatu dugu, ez?-esan nien. -Bai, ondo pasatu dugu- erantzun zidaten. Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan.


IBIZAKO TSUNAMIA Orain dela asko, ni, Maria, nire familiarekin Ibizara joan nintzen 15 egun pasatzera. Oso nekaturik iritsi ginenez, 19:30tan ohera joan ginen. Hurrengo egunean, hondartzara abiatu ginen. Bidean Tomasek, 7 urteko nire seme ile marroidunak, honela esan zion Karlosi: - Aita, erosiko al didazu baloi gorri hori? - Ongi, baina ez galdu, eee!!!- esan zion aitak txantxetan. - Eskerrik asko!!!-erantzun zion Tomasek poz-pozik. Hondartzara iritsi ginenean, Tomas, Simon eta Lukas, hiru semeak, uretara joan ziren. Handik ordu batera, “ ama eta aita dauden tokira azkena iristen dena, ipurdi gizena!!�, esan zuen txantxetan Lukasek. Simonek, ile horiko seme txikienak, bost urtekoak, ez zekien oso ondo azkar igeri egiten eta orduan, mantxo-mantxo zetorrenean, marrazo bat agertu zitzaion. Karlosek garrasi egin zuen: - Simon, azkar etorri! - Ezin dut, aita!!-erantzun zion Simonek negarrez.


Karlos ziztu-bizian uretara joan zen. Marrazoa Karlos harrapatzen saiatu zen, baina hankeko behatz txikian arrasto bat egin ondoren, alde egin zuen. Hurrengo egunean, hoteleko igerilekura joan ginen. Ni irakurtzen ari nintzen bitartean, nire senarra eta nire hiru umeak baloi gorri berriarekin jolasten ari ziren, eta gainera, garrasika ari ziren. “Niri adarra jo nahian dabiltza, baina niri bost!�, esan nion nire buruari. Bat-batean, haize ikaragarria altxa zuen eta Lukas, beldurtuta, nigana etorri zen. Izugarrizko tsunami bat sortu zen. Nire senarrak tsunamia ikusi zuenean, Simon eta Tomasek fuerte-fuerte besarkatu zuten aita, baita nik Lukas ere. Tsunamiak Lukas eta ni, gutxienez, elkartu gintuen. Guk ez genekien Tomas, Simon eta Karlos elkarrekin zeudenik, baina hala zeuden. Ikaraturik eta zauriturik, oinez hasi ginenean, Jon izeneko lau urteko ume bat aurkitu genuen. Elkarrekin Santa Gertrudis ospitalera joan ginen. Bertan Jonek bere familia topatu zuen. Han ni sendatu ninduten eta Lukasi ebakuntza egin behar ziotenez, ebakuntza gelan sartu zuten. Bitartean, niri logela bat eskaini zidaten eta bertan Jon eta bere familiarekin telebistan azken berriak ikusten hasi ginen.


Lehenengo imajinak eskeinitakoan, nire senarra eta bi semeak bizirik ikusi nituen. “Bizirik daude!�, oihu egin nuen. Jon eta bere familiak lasai egoteko esan zidaten, beraiek joango zirela bila. Esan bezala egin zuten. Niri eta Lukasi gertatutakoa kontatu zieten eta denak ospitalera itzuli ziren. Han elkartu ginen, elkar besarkatu genuen eta momentu hartan Lukas ebakuntza gelatik atera zuten. Ebakuntza ondo atera zen. Bi familiak elkarren lagunak egin ginen eta Ibizan bizitzen geratzea erabaki genuen. Bi etxe erosi genituen auzo berean eta beti elkarrekin ibiliz zoriontsuak izan ginen.

Hala bazan, ez bazan sar dadila Ibizako plazan!


NIRE ABENTURAK

Udarako egun eguzkitsu batean, ni nire lorategiko igerilekuan jolasten ari nintzen nire lagun alaiarekin. Bazkaltzeko ordua iritsi zenean, nik nire laguna bazkaltzera gonbidatu nuen. nire amak prestatzen zuen janaria asko gustatzen zitzaiolako. Marrubik, hau da, nire lagunak, onartu zuen gonbidapena eta oso azkar jan zuen dena. Gehiago jan zezakeen ere galdetu zuen, eta nire amak, oso jatorra denez, esan zion: –Bai, nahi duzuna. –Eskerrik asko-erantzun zion. Bazkaldu ondoren, surf egitera joatea pentsatu genuen.Orduan, tablak hartu eta surf egitera joan ginen. Han oso ondo pasatzen ari ginen, baina bat-batean tsunami bat sortu zen. Nire aita eta ama nire bila eta nire lagunaren bila etorri ziren momentu hartan. Kasualitate handia izan zen. Nire aita eta ama harri eta zur geratu ziren ,baina gu ez , eta Marrubi eta biok ahal bezain azkar atera ginen uretatik. Nik kotxean sartu eta gertuen zegoen mendira joateko eskatu nien gurasoei, baina mendiak ez zuen oso bajua izan behar. Kotxean sartu ginenean, guztiak negarrez hasi ginen eta tsunamia baino azkarrago joan ginen. Marrubik guk baino negar gehiago egiten zuen bere aita eta ama ez zeudelako . Azkenean, mendira iritsi ginen eta guztiak ondo geundela pentsatu genuen, baina Marrubi ez, bere gurasoak falta zituen . Bi minutu pasa ondoren, Marrubik ezagutzen zituen bi buru ikusi zituen mendia igotzen: bat odolez eta bestea ez. Bere aita eta ama ziren. Neska beraiengana joan zen ahal zuen azkarren. Berak pena eta poza sentitu zituen batera: poza bere aita eta ama ikusteagaitik, eta pena bere ama oso gaizki zegoelako; bere aita ere gaizki zegoen, baina ez hainbeste. Marrubiren gurasoek poza sentitu zuten. Orduan, gertatzen ari zenaz ohartu eta beraiengana joan ginen korrika igotzen laguntzera . Guztiek igotzea lortu genuen. Pozaren pozez negarrez hasi ginen. Marrubik esan zion bere amari : - Ama, baina zu oso gaizki zaude! Sendatzen ez bazaituzte hil zaitezke! - Ospitalera eramango zaitugu – esan zuen Marrubiren aitak Guztiok ama ondo jartzea espero genuen, baina ospitalera iritsi ginenean, larria izan zitekeela esan ziguten. Denak oso triste eta urduri jarri ginen, batez ere Marrubi. Nire lagunaren amari kamila batean jartzeko esan zioten. Bere ama oso oso urduri jarri zen, baina lasaitzeko esan zioten.Orduan, medikuek gela batean sartu zuten eta seguraski operatu egin beharko zutela esan ziguten . Bere amak ez zekien zer egingo zioten . Ebakuntza egin zioten azkenean eta ordubete iraun zuen. Gu gose ginenez, nire aita janari bila joan zen. Bueltatu zenean, jaten hasi ginen. Handik bost minututara Marrubiren ama kamila baten atera zuten. Medikuek esan ziguten ura edatera eramango zutela, ona zen eta. Gu beraien atzetik joan ginen eta


“lasai, zure ama ondo jarriko da�, esn nion lagunari. Bera emozionatu egin zen une hartan eta negarrez hasi zen. Ama berriz bueltan ekarri zutenean, korrika gerturatu zitzaion.Medikuak esan zigun hilabete batez egunero ur botila txiki bat edan behar zuela. Ondoren bazkaltzera joan ginen eta nik makarroiak jan nahi izan nituen, baina ez ziren gelditzen. Orduan esan nuen : -Zakurraren putza! -Niri bost- erantzun zidan Marrubik- niri gehien inporta zaidana guztiak hemenhd elkarrekin egotea da- gehitu zuen.

EGIA BADA SINETS, EZ BADA EZ SINETS.


LUR BARNEAN Orain dela 4 urte lur barnera joan nahi izan genuen Ane eta nik,Sara. Nik makina zulagailu batekin joan nahi nuen, baina Anek, neska ile hori eta altuak, traktorea nahiago zuen. Elkarren hitz egin ondoren, azkenean, makina zulagailuarekin joatea adostu genuen. Ni poz-pozik sentitu nintzen. Egun batean, lurrazala zeharkatu eta lur barnerantz abiatu ginen. Ingurua ikertzen hasi ginenean, bat-batean harri puska handi bat gugana etortzen ikusi genuen. Orduan, bira eman eta ihes egitea lortu genuen. Handik Mantura joan ginen. Bertan hilabete bat pasatzeko asmoa genuen, baina laba moduko bat ikusi genuen gugana etortzen. “Goazen oraintxe, bestela akabo�, oihukatu nion Aneri. Orduan biak ahal bezain azkar ihes egin genuen handik. Azkenean Kanpo-nukleora joan ginen eta bertan galdu egin ginen. - Ane, galdu egin gara!!- esan nion oso urduri. - Niri bost!!- erantzun zidan. - Egia da. Galdu egin gara!- esan nion beldurrez. Ane gertatzen zenaz konturatzean, harri eta zur geratu zen. Azkenean, asko saiatu eta gero, irteera aurkitu genuen eta lasai asko Barne-nukleora joan ginen. Han tenperatura oso altua zen. Bertan ez zegoen bizitzerik, beraz, itzultzeko ordua iritsi zela erabaki genuen. Orduan, etxera joan eta makina zulagailua utzi ondoren, gure bidaia kontatzera telebistara joatea pentsatu genuen.


Han lur barnera joan ginela eta abentura asko izan genituela kontatu genuen. Handik aurrera oso ospetsuak izan ginen.

Hala bazan eta ez bazan, lur-barnean buka dadaila.


PARKE -TXURIANi

txikia nintzenean, 10-11urte, auzoan parke bat zegoen eta nire

txakurrarekin , hau da Kiararekin, bertara joaten nintzen beti. Gogoratzen dut elurra egiten zuen egun batean nola “ama Kiararekin parkera noa!�, esan nion amari. Beti gauza bera esaten nionez, nire amak ere baietz esan zuen, beti bezala. Parkean Maitane eta Nora zeuden, nire lagunik onenek: - Kaixo, Maitane! Nolatan zu hemen? - Zure bila genbiltzan-erantzun zidan Norak. - Eta nola aurkitu nauzue elur pila honen artean? -Zure ile horia eta Kiararen kanela kolorea oso ondo bereizten dira-Maitanek. Laurak parketik jolasten joan ginen. Bat-batean haize bola da bat etorri zitzaigun eta elur guztia altxatu zuen. . Gu etxera joan ginen korrika: -Ama, ikusi al duzu elurte hori!- galdetu nion nik arnas estuka. -Bai,ondo al zaudete? Zer da hau? Busti bustiak zaudete, utzi arropa batzuk lagunei, ama. -Elurte honekin ikastolak itxita egongo dira eta baita errepide guztiak ere. -Horrek lotan gelditu behar duzuela esan nahi du. Gelditzerik ba al dute?- galdetu nuen. Nire bizitzan lehenengo aldiz lagunak nire etxera etortzeaz poztu nintzen. -Ba... bai!-azaldu zuen amak. -Jupi!-hirurok pozik. -Guau, guau- zaunka egin zuen Kiarak. Gauean, oheratzean, amak istoriotxo bat kontatu zigun. Hurrengo egunean, parkera bueltatu ginenean, nire amaren istoria gogoratu genuen: parke hura sorginduta zegoen, baina han printzesa bat bizi zen; behintzat hori esaten zuen jendeak. Gainera, jendeak esaten zuenez, errege-erreginaren alaba bakarra zen eta gaisotasun arraro batekin jaio zen. Hori zela eta, ez zioten lagunekin kalera ateratzen uzten. Bere gurasoak herriaz arduratzen ziren bitartean, berak bere zortzi katuekin bakarrik jolas egiten zuen. Triste sentitzen zen eta inoiz ez zuen barrerik egin; ezta irribarretxo bat ere. Behin kobazulo bat aurkitu zuen eta han bere “etxea� sortu zuen. Orduan, Mansala sorgina etorri zitzaion eta, kobazulotik atera gabe, sorgindu egin zuen. Gurasoek hilda zegoela uste izan zuten. Dena birkontatu genuenean, beldurraren eraginez, lagunek atzera egin zuten eta nik bidean aurrera jarraitu nuen. Nora eta Maitane lotsatuta egin ziren eta niri jarraitzea erabaki zuten. Eskailera batzuk aurkitu nituenez, igo eta igo egin genituen kobazulo bat ikusi arte. Kobazuloan sartu eta Norak esan zuen atzetik:


- Hor sartuko naizenik ez duzue pentsatuko, ezta? Arropa hau berria da. - Zure arropa beti izaten da berria - erantzun nion nik. - Beno,bai, hori egia da. Ezin izaten dut aurreko urteko arropa eraman. - Sartu egingo al gara zortzi hankadun eta begi nazkagarridun armiarmak daudela jakinik?Buag!- bota zuen Maitanek. Aurrera egin genuen eta armario handi bat aurkitu genuen. Gainean bi begi gorri bereizten ziren guri begira. - No...no... nor za...za...zara?- ausartu nintzen galdetzera. - Mmaria Isabel printzesa naiz- erantzun zidan. - Ja, zu al zara istoriakoa?- galdetu zion Maitanek. - Horrek ezin du izan, hilda egongo litzatek-erantzun nuen ausardiaz, baina aldi berean beldurrez. - Sorginduta nago-moztu zidan-ezin naiz hazi, ezta handitu ere. - Hau broma da, ez?- Maitanek-Aaaaaaaaaaaa, armiarma! - Lasai, nire laguna da- Maria Isabelek. - Zure laguna armiarma bat da eta arropa hori modaz pasata dago- Norak. - Nire amari deitu behar diogu, honek ezin du egia izan-nik harri eta zur. - Aama?????????-pritzesak - Ez al dakizu zer den hori?- Maitanek. - Badira 100 urte hitz hori entzuten ez nuela. - Nik uste dut lagunak izango garela-nik pozik. Eta hala izan zen. Arropa berriak jantzi eta lagunak egin ginen; lagun minak. Baina egun batez, Madrideko familia batek adoptatu zuen eta Madridera joan zen. Harrezkero, ez dugu berriz elkar ikusi, baina hitz egin bai. Egia bada sinetsi eta gezurra bada ez sinetsi.


ANAIA ZOROAK 22.000.urtean, Juantxito, ni, eta nire bi anaiak, Mikelito eta Pepito, Donostiako etxe batean bizi ginen. Ni oso katxondoa eta txistezalea nintzen. Beti aritzen nintzen nire anaiak zirikatzen. Gurasoak hil zitzaizkigunetik, beraien etxean bizitzea erabaki genuen elkarrekin egoteko. Nire anaia gazteena, Mikelito, azkarrena zen; nahiz bere nota altuena 7 bat izan. Oso ondo konpontzen nintzen berarekin eta gure beste anaiak "bereiztezinak" deitzen zigun. Anaia hau Pepito zen eta zoritxarrez oso potoloa eta erretzailea zen. Gure aitak espaziontzi bat zeukan eta behin, bertan txango bat egitea erabaki genuen. Objetu hura garajean zegoen eta nola zegoen ikustera joan ginenean, harri eta zur geratu ginen ikusitakoarekin; guztia txukuntxukun eta distiratsu egoten jarraitzen zuen. Hurrengo pausoa tramankulua nola erabiltzen zen jakitea zenez, Mikelitok ezagutzen zuen pertsona bati deitu zion: - Aizu, Joseba gure aitaren espaziontzia gidatzen ikasi nahiko genuke, gertuen dagoen galaxiara joateko-bota zion. - Ongi da, Mikelito, baina zuekin eramaten banauzue. - Beno, ongi da. Bihar bederatzietan hemen elkartuko gara. Agur! Hurrengon egunean, Josebarekin egun guztia pasa ondoren, zer nolako miraria! Hirurok ikasi genuen espaziotzia gidatzen. Hurrengo larunbatean aterako ginela erabaki genuen. Larunbata iristean, dena prest zegoen. Kotxearen atoian espaziontzia jarri eta kotxean sartuta Josebaren bila abiatu ginen. Joseba inoiz baino urduriago zegoen eta 30 minutu behar izan zituen bere emaztea agurtzen. Gizona kotxean sartzea lortu genuenean, denak isilisilik geratu ginen. Orduan, nik, oso katxondoa naizenez, musika jarri nuen giroa pixka bat alaitzeko, baina ez zuen eraginik izan besteeengan. Jaizkibelera iristean, dena deskargatu eta espaziontzira sartzean, animatu egin ziren hiru urduri haiek. Prestakuntzak egin ondoren laurok segurtasun uhalak lotu eta " 5,4,3,2,1,goazen", esanez espaziorantz abiatu ginen. Bertan murgildu ginenean, zoragarria zen. Zer moduz zeuden galdetu nienean, oso ondo zeudela erantzun zidaten eta pixka bat deskansatu


ondoren, bakoitza bere postura joan ginen: ni pilotatzera joan nintzen, Mikelito, ordea, irratira. Eta horrela, bakoitzak bere postua bete zuen. Egunak aurrera zihoazen eta helmugatik geroz eta gertuago geunden. Esne-bidetik atera ginenean, dena ezberdina zen. Glaxia txiki pila bat ikusi genituen eta, atzera begiratzean, gure galaxia zein ederra zen konturatu ginen. Bat-batean "radarrean" Jolubostu galaxia; hau da, gure helmuga, gure aurrean azaldu zitzaigun. Galaxia borobila zen eta argi distiratsua zuen; paradisuan geundela zirudien. Txunditurik zera esan nien: -Adiskideok, parerik ez duen galaxia bat aukeratu dugula, uste dut!! -Hala da- esan zuen Josebak – eta denok poz-pozik gaudela ematen du! Hori entzutean, ni asko poztu nintzen. Glaxia hura gainetik arakatzean, barneratzea erabaki genuen. Bertan sartzean, planeta txiki pila bat ikusi genituen eta erdi-erdian eguzki moduko bat. Orduan, planetatxo batean lur hartzea erabaki genuen. Lur hartzean, lehenengotik behin, planeta aztertu genuen. Mikelito izan zen esploratzera joan zena eta 5 minuturen bueltan, gauzak aldrebestu egin ziren. Anaia bertan herrixka bat zegoela esanez, bueltatu zen. Orduan, pixkanaka espaziontzitik gauzak atera eta herrixkarantz abiatu ginen. Herrixkara iristean, abandonatuta zegoela ematen zuen. Ez zegoen inor kaleetan eta isiltasuna nabaria zen. Mikelito ziur zekien herrixkan jendea bizi zela. Bat- batean estralurtar batzuek inguratu gintuzten eta hizkera berezi batean hitz eginez, kalabozo moduko batean sartu gintuzten. Pepitok, zorionez, janari pixka bat zeukan eta badaezpadaere, beste momentu okerrago batetarako utzi genuen. Pepito urduria zen eta zera esan nion: - Aizu, Pepito, lasaitu! Ez al daukazu lasaitzeko zerbait? - Ba, zigarrorik hartu dudan begiratuko dut. Zakurraren putza, espaziontzian utzi dut dena! Joseba, azkarrena zenez, ixil-ixilik handik irteteko irtenbidea topatu nahian zebilen. Orduak joan etorrian zebiltzan eta Pepitok lehertu egin behar zuela zirudien. Mikelito Joseba lagundu nahian zebilen eta ni, ordea, Pepito lasaiarazten. Halako batean, Josebak bere alabaren ileko urkila bat atera zuen bere motxilatik eta momentu hartan lauroi batera ideia bat sortu zitzaigun. Ideia urkilarekin zerraila irekitzea zen. Saiakera askoren buruan, irekitzea lortu genuen. Ziegatik atera ginenean,


badaezpada ere, bakoitzak zituen metalezko gauzak arma bezala erabiltzeko prestatu genituen. Kartzelatik ateratzea lortu genuenean, bertako jende pila bat gu atxilotu gintuztenei gure atxiloketagatik sari bat ematen ari zen. Hura zen, beraz, handik alde egiteko unerik egokiena. Baina une hartan estralurtar batek ikusi gintuen eta denak gure atzetik korrika hasi ziren. Armak bukatzen ari zitzaizkigun eta Pepito oso mantxo zihoanez, ia harrapatu egin zuten. Orduan, Pepitok ideia bat izan zuen. Bera oso narratsa zenez, izugarrizko kiratsa zuten puzkarrak botatzen zituen. Beraz, patrikan zituen o単o単ak jan eta handik pixka batera Donostiako danborrada ematen zuen "pra-pra eta praaaaaaa" zarata sortu zuen puzkarra lehertu zen. Estralurtarrak bonbak botatzen ari ginela pentsatu zuten, eta "HUANMOTUS" esanez, beraien herrira bueltatu ziren. Orduan, denok Pepitorengana joan ginen eta bera zorionduz espaziiontzira bueltatu ginen. Bertan, lurrerantz abiatzean, oso pozik ginen eta galaxiatik irtetzean, puro bat oparitu nion Pepitori. Honek puroa piztuz zera esan zuen: - Eskerrik asko. Lortu dugulako!!!!!!!!! Orduantxe puroaren errautsa "Jolubostu" galaxiara erori zen eta "BANG!!!!!!" batez, galaxia lehertu zen. Ederra izan zen gure garaipena!!!!!!!!!!!!!

Eta zuek, irakurleok, egia bada sinets eta ez bada ez sinets. Manex Bueno


NUKLEOKO ALTXORRA Orain dela urte asko, lurrikara baten ondorioz, faila bat sortu zen Asian. Guk, zientzialariok, nukleora bidaia egiteko ontzi bat eraikitzea pentsatu genuen. Esan eta egin. Hilabete pare batean bukatu genuen lana eta denbora gutxian erabaki genuen nortzuk joan eta nortzuk ez. Eguna iritsi zenean, ekin genion bidaiari. Lurrazala erraz igaro genuen, materia likido egoeran zegoelako, baina “zakurraren putza!�, esan nuen nukleoan sartu ezinik aurkitu ginenean. Orduan Josuk, gure artetik ausartenak, esan zigun: - Beno, ez gaitezen larritu. - Bai, eta goazen kanpora zer egin dezakegun ikustera-jarraitu zuen Oierrek, zientzialari gazteenak. Segituan atera ginen bostak kanpora soka bati lotuta. - Oso gogorra da nukleoa-azaldu zuen Sarak, taldeko buruak- nola arraio sartuko gara bertan? - Ea zein tresna ditugun. - Orain begiratuko dut- aipatu nuen. Tresnen kaxara gerturatu nintzenean, motozerrak beharko genituela konturatu nintzen. Kaxa hankaz gora jarri nuen haietako hiru tresna aurkitu nahian. Ondoren, tramankulu guztiak hartu eta besteengana joan nintzen. Pareta nahiko gogorra zela ikusi genuen, baina zulatzen hasi ginen. Behin baino gehiagotan puskatu zitzaizkigun motozerren puntak eta berriak jarri behar izan genituen. Mireni, nire laguntzaileari, pala trabatuta geratu zitzaion eta seion artean atera genuen. Ezinezkoa zen hura zeharkatzea, gainera geroz eta bero handiagoa egiten zuen. - Hau infernua da!- zihoen Sarak. - Beno, gu sartu gara eta gu aterako gara hemendik- Josuk.


- Bai, baina barruraino sartu arte ez gara aterako- esan nien. - Ea ba, nola zulatuko dugu ezer puskatu gabe?-gehitu zuen Mirenek. Eta pentsatzen hasi ginen. Ideia asko bota genituen; bata bestea baino arraroagoa: robot handi bat egin, iman handi bat nukleoan jarri eta beste bat kanpo nukleoan zulo txiki batetik aurrera jarraitzeko... Etsitzen hasi ginen, ez baikenekien zer egin. Kanpora irtetea erabaki genuen. Bi egun pentsatzen pasa ondoren, ideia zoragarri bat izan genuen eta martxan jarri genuen. Hilabete osoz makina bat egiten aritu ginen. Azkenean, dena ondo atera zen. Guztiak barrura sartu eta martxan jarri genuen eraikitako eskabadora handi hura. “ Bidaiarekin aurrera egingo dugu�, esan nion nire buruari. Pozez zoratzen geunden eta harri eta zuhur geratu ginen nukleoa zeharkatzean. - Azkenean barruraino iritsi gara!- oihu egin zuen Josuk. - Bai, altxorrez betea dago!- aipatu nuen. - Hemen urrezko milaka eta milaka txanpon daude- jarraitu zuen Mirenek. -Zenbat diamante!- harritu zen Sara. Hura harrigarria zen. Munduko diru guzti-guztiarekin ere ezin zen ikuskizun hura ordaindu. Argazkiak atera genituen besteei erakusteko, baina ez genuen ezer hartu; sakratua zen. Irtetea erabaki genuenean, bueltatzeko bira ematen ari ginela, lur guztia gainera erori zitzaigun. Harrapatuta gelditu ginen berriz. Momentu hartan laguntza eskatzea erabaki genuen. Gurekin harremanetan jarri ziren, larrialdi deia entzutean. Gertatutakoa kontatu genien eta bi aste geroago kanpora ateratzea lortu zuten. Zoragarria izan zen! Egia bada sinets eta gezurra bada ez sinets.


LAU DIAMANTEAK Munduan beste askok bezala,nik familia zoriontsua bat nuen, eta baita katu bat ere. Egun batean Donostian,2002ko abenduaren 5ean, familiarekin hitz egiten ari nintzela, nire lagun Irunek parkera joateko esanaz, deitu egin zidan. Nik, normalean bezala, baietz esan nion eta parkera abiatu nintzen. Bat-batean, hontzak uluka hasi ziren eta gainera, haize handia altxa zuen. Hamar minutu pasa ondoren, kobazulora joan nintzen; gure kobazulora. Kobazuloan, ez nuen inor aurkitzen eta Iruneri deitu nion. Bi minutu barru han izango zela esan zidan. Azkenean, etorri egin zen eta biak barrura sartzera gindoazenean, kobazuloan itukin bat zegoela ohartu ginen. Nik, altua naizenez, bertan harri bat jarri nuen. Lana bukatu genuenean, sorgin bat ikusi genuen eta �hemen sartzen den lehenengoak ikusiko du zer egingo diodan!�, oihukatu zigun. Orduan, Irune eta ni sorginarengana joan ginen eta hala esan zigun: -E ,zuek! -Zeee?-esan genion sorginari. -Lau diamanteak aurkitu behar dituzue, bestela nire saguzarren janari izango zarete! -Bale, bale aurkituko ditugu! -Bale. Lehenengoa lur azpian dago, beraz, hartu lurpekari hori eta joan hemendik, baina kontuz! Ihes egiten saiatzen bazarete, zerua zein polita den ikusiko duzue. Ja ja ja ja ja ja ja ja! Orduan, Irune eta ni lur azpira joan ginen. Hilda zegoen pertsona pila ikusi genuen eta azkenean, iritsi ginen lur azpi-azpira. -Adala,adala nire lau diamanteak aurkituko ditut!entzun genuen hizketan beste sorgin bat.


Gu pentsakor gelditu ginen eta plan bat asmatzea erabaki genuen, bestela hil egingo ginen eta. -Ee, sorgina txoro hau despistatuko dugu eta... -Eta zer?-esan nuen nik. -Ez dakit!- erantzun zidan Irunek. -Badakit, lau diamanteak ez direla existitzen esango diogu!- bota nion. -Hori da! Orduan, gure plana aurrera eraman genuen eta sinistu egin zuen. Gu oso pozik jarri ginen, pakean uztea lortu genuelako. Aurrerantz joan ginenean, gauza distiratsu bat ikusi genuen: diamantea zen. Hartu eta ziztu bizian kobazulora joan ginen. -Mmmm, nire lehen diamantea dut, zeinen ondo!erantzun zigun kobazuloko sorginak. -Bale, bale, joan gaitezke? -Ez, bigarren diamantea aurkitu beharko duzue. Uretan dago. Hartu urpekaria eta alde hemendik! Joan ginen eta uretan arrain pila ikusi genuen. Haietako batek diamantea zeukala konturatu ginen.�Irune, arrain horrek diamantea du!�, oihu egin nion. Orduan, diamantea hartu eta joan egin ginen. Itzultzean, hirugarrena mendi batean zegoela esan zigun. Hegazkin bat, helikoptero bat, edo halako trasterik eman ez zigunez, oinez joan behar izan genuen. Mendi puntara iristean,behartsu asko ikusi genituen eta batek honela esan zigun: -E, zergatik etorri zarete hona? -Ba... sorginak esan digu... -Zein sorginek? -Beltzez jantzitako sorgin sudur luze batek. -A, badakit zein sorgin den. Sorgina Pirulin deitzen diote. Hori esan ondoren, diamantearen bila joan ginen. Zuhaitz oso altu batean zegoen eta ni, eskalatzen ona naizenez, zuhaitzera igotzen hasi nintzen. Azkenean, zuhaitzaren puntara iritsi nintzen. Hartu nuenean, jaitsi


eta kobazulora bueltatu ginen. Sorginak laugarren diamantea hartzeko agindu zigun eta hartzean desagertu egingo zela. Orduan helikopteroz joan ginen. Zeruan geundenean, diamantea laino batean zegoela ikusi genuen. Bertara gindoazela, sorginak esan zigunaz gogoratu ginen. Diamantea hartzean, ez genuen askatu eta kobazulora itzuli ginen. Lau diamanteak eskuetan hartzeko eskatu zigun berak mundua menperatzeko. Orduan, Irunek eta nik lau diamanteak hartu eta lurrera bota genituen. Sorgina desegiten hasi zen. Guk nire etxera joatea erabaki genuen amesgaizto hura ahaztera, eta horrela egin genuen.

Hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan. EGILEA:LEIRE RUA



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.