Lankidetza Ikaskuntza - Txostena

Page 1

LANKIDETZA IKASKUNTZA

EGILEAK: Xabier Santxo Jon Saavedra Ainhitze Ruiz Urko Zabala


Lankidetza ikaskuntza - Txostena

Axota team

AURKIBIDEA Sarrera …………………….………………………………..1 Web 2.0 zerbitzuak RSS ……………………………………………………3 Tagging eta markatzaile sozialak ……………………..6 Argazkiak konpartitzea ……………………………….7 Sare sozialak …………………………………………..8 Dokumentuen partekatzea …………………………….9 Podcasting ……………………………………………..9 Blogak .…………………………………………….…..11 Mapen aplikazioak………….………………………...12 Bideoak partekatzea ……….………………………….13 Ondorioa ………………………………………….………14


Lankidetza ikaskuntza - Txostena

Axota team

SARRERA XX. mendeko gizartea aldaketak abiada handian ari da jasaten eta honen eragile nagusietako bat teknologia da. Gure bizitzako arlo guztietan sartu du burua eta askok eta askok ez lukete beren burua teknologia gabe imajinatuko. Teknologiaren bitartez informazioa bilatzen jakitea abantaila handia da, leku askotako informazioa azkartasun handiarekin lortu baitaiteke. Erabiltzen jakin behar da, ordea. Izan ere, internet mundu ikaragarri bat izatean bilaketa geure xehetasunetara murriztu behar da. Bilatzen, konparatzen, analizatzen, eraldatzen‌ jakin behar dugu, hau da, informazioa kudeatzen jakitea ezinbestekoa da. Baina, alde txarrik ba al dauka teknologiaren boom honek? Geure datuak denen begi bistan uztean pribatutasuna galtzen dugu, lehen kafetxo bat hartzen egin zitekeen bilera, orain e-mail edo txat batean hitz eginez ordezkatu dezakegu eta era honetara aurrez aurreko komunikazioa galtzen da, isolamendu bat ere ematen da norbaitek teknologiarekiko menpekotasuna duenean eta ondorioz etxetik atera gabe geratzen da eta bizitza soziala albo batera lagatzen du etab. Teknologia digitalen agerpena orain dela urte gutxi eman zen, batzuk lekuz kanpo harrapatu zituelarik. Azken bi edo hiru hamarkadetan jaio direnak informazio gizartearekin batera hezi dira, egunerokotasunean sartzen den gauza bat bezala hartuz. Natibo digitalak bezala dira ezagunak. Gainontzeko biztanle gehienak, ordea, informazioaren gizartea ezagutu gabe hazi dira eta egokitu egin behar izan dute teknologia berri hauetara. Baina hau ez da batere erraza, jende askoren bizitza ohituretan teknologiak ez zuen lekurik orain aldiz, garai berrietara egokitu beharra dute. Erdarazko esamoldeak esaten duen bezala: “renovar o morirâ€?. Azken hauek immigrante digital bezala ezagutzen dira eta informazio digitalarekiko beldurra erakusten dute batzuk. Teknofobia izena ematen zaio izu honi. Berrikuntzetako bat zerbitzu teknologikoen jaiotza da, Web 2.0 delakoa horietako bat delarik. Horrela irakurrita ez digu ezer adierazten hitz honek, zer da bada Web 2.0 delakoa? Zerbitzu hau, nagusiki, interneteko erabiltzaileen parte-hartzean eta informazioaren trukaketan oinarritzen da, bertan zerbitzu ezberdinak eskaintzen direlarik. Honako hauek dira zerbitzu horietako batzuk: RSS, mapen aplikazioak, sare sozialak, tagging eta markatzaile sozialak, bideoak, irudiak eta dokumentuak partekatzea‌

1


Axota team

Lankidetza ikaskuntza - Txostena

Web 2.0 zerbitzuak hezkuntza ere badu bere luzapena, Eskola 2.0 bezala ezaguna dena. Web 2.0k eskaintzen dituen zerbitzu batzuk hezkuntzaren munduan ere aplika ditzakegu. Haurrek hasiera-hasieratik teknologiarekin kontaktuan egotea garrantzitsua da, azken urteotan eskoletan IKT ezberdinen erabilera zabaldu eta indartu delarik. Beraz, teknologia ere hezkuntzan sekulako inportantzia hartzen da ari da. Etorkizun ez oso urrun batean ikasleen eguneroko tresna bilakatuz. Bestetik, lankidetza-ikaskuntzari dagokionez, lehenik eta behin esan taldean egiten dela lan. Taldeak helburu bat edukiko du eta denek norabide berdinean egin behar dute lan. Horretarako,

taldekideen artean komunikazioa, koordinazioa,

konpromisoa, interesa, gogoa‌ ezinbestekoak dira. Irakasle-eskolan talde lanak egin ditugunean, taldekide bakoitzak etiketa bat zuen. Esate baterako, ikertzailea, dinamizatzailea, bozeramailea eta idazkaria. Honek ez du esan nahi bakoitzak bere esparrura soilik mugatu behar duenik. Halaber, indibidualki lan egitea ere garrantzitsua da.

Taldean

lan

egiteak,

eztabaidatzea,

ideiak

kontrastatzea,

eraberritzea,

errespetatzea‌ eskatzen du. Izan ere, taldean lan egitea ez da eginbeharrekoa zatitzea eta bakoitzak bere zatia etxean egitea. Jokaera hau oso ohikoa da ikasleen artean.

2


Lankidetza ikaskuntza - Txostena

Axota team

WEB 2.0 ZERBITZUAK RSS  Zertan datza zerbitzuak? Zure web orria, gustukoen duzun informazioa jasotzeko erabiltzen den modu bat da. Informazioa zuzuenean jasoko duzu eta momentuan berrituko da. Zure ordenagailuan, orri honek jarduera egokia gauzatu ahal izateko, RSS zerbitzua eta RSS irakurgailua izan beharko ditu erabilgarri.

Bertan, zure izena ematen duzunean, jaso nahi duzun informaizoa hautatuko duzu. Era honetan, momentuan bertan jakin ahal izango duzu eduki dituen eraldaketak aukeratu duzun edo dituzun gai horiei buruz.  Zertarako balio du? RSSak web orri eta informazioaren kudeaketa eta argitaratzea errazten du. RSSari esker, irakurleak interesatzen zaizkien albiste eta web orriei buruz informatuak mantendu daiteke. Denbora aurrezten duzu RSS irakurlea irekitzean azkenengo berriei buruz informatuko bazaitu.  Plataformak Adibidea: Mozilla Firefox-ekin posible da egitea (bestela, Google Reader-ekin). Berria.info-n sartu eta RSSaren ikonoaren gainean klikatu eta harpidetu egin behar zara nahi duzun arloan (Euskal Herrian, Arian etab.).  Nola aprobetxatu dezakegu RSS zerbitzua? Hona hemen pausoz pauso adierazia: Lehenik eta behin, webgune batera sartu. Geure kasuan, www.berria.info web orrira sartuko gara. Helburua bertan gustuko dugun gaiara harpidetzea izango delarik. Behin Berria egunkariaren internet orrira sartuta, egoera honekin aurkituko gara:

3


Lankidetza ikaskuntza - Txostena

Axota team

Goiko argazkian ikuste daitekeen bezala, RSS zerbitzuaren ikonoa ageri da goikaldean eskuinean. Topatzea errazago egin dadin, guk gorriz borobildu dugu. Sakatu ikonoari eta bistaratze hau ikusiko da:

Argazkian ikus daitekeen bezala, Berria egunkariaren webgunea atal ezberdinetan banatzen da. Horra hor, Iritzia, Euskal Herria, Ekonomia, Mundua, Kirola, Plaza eta Zintak. Interesaturik gauden arloa sakatu behar da, bertara harpidetzeko eta unean uneko albisteak jasotzeko. Geure kasuan, Iritzia aukeratuko dugu.

4


Lankidetza ikaskuntza - Txostena

Axota team

Harpidetza amaitzeko irudian gorriz borobildua agertzen den ’Suscribirse ahora’ sakatu.

5


Axota team

Lankidetza ikaskuntza - Txostena

Amaitzeko, gauden webgunean gaudela harpidetuta gauden orrialdea beti edukiko dugu aurrean. Argazkian gorriz borobilduta agertzen den lekuan hain zuzen. Era honetara, interesatuta gauden arloari buruzko informazioari buruz ez dugu ezer galduko, RSS zerbitzuak azken berri eta aktualizazioetaz ere ohartaraziko gaituelarik.

Tagging eta markatzaile sozialak Tagging eta Markatzaile Sozialak edukiak zabaltzeko eta sailkatzeko bi sistema dira, antzekoak kontzeptuan baina erabilera oso ezberdinekoak. Tagging-a etiketazioan datza, hau da, edozer gauza sailkatzea bere ezaugarrien arabera. Adibidez, pertsonak sailkatzeko adina, sexua, ideologia… erabili daitezke. Prozesu honek informazioa azkarrago aurkitzea posible egiten digu. Markatzaile Sozialak tagging-ean oinarriturik daude. Era honetako zerbitzu ohikoenak web orrialdeak dira, non erabiltzaileak

sailkatutako

edukiak

jasotzen

dituzten,

gehienetan erabiltzailearen gustukoak direnak. Eduki hauek etiketaturik daude, eta zenbat eta garrantzitsuagoak izan orduan eta ageriagoak bilakatzen dira web orrialdean, adibidez azalean agertuz. Edukien garrantzia neurtzeko puntu eta iruzkin sistema bat erabiltzen da. Ziurrenik espresio hauek ikusiko zenituzten nonbaiten: 

+1 (Google+)

Me gusta (Facebook)

Meneame (Meneame)

Tweet (Twitter)

6


Lankidetza ikaskuntza - Txostena

Axota team

Argazkiak konpartitzea

Web 2.0ren zerbitzuetako bat, argazkiak konpartitzea da eta hauek interneten eskaintzen dituen plataforma batzuk dira, non hauen bitartez argazkiak igotzeko, eraldatzeko zein konpartitzeko aukera ematen dizuten.

Plataforma hauek hezkuntzan ere garrantzia dute, hemen ere argazkiak erabiltzen baitira eta azkenean informazio baitira, hauen bitartez azalpen bat eman daitekeelarik‌ Argazkiak bakarrik ez eta bideoak ere sor daitezke. Bideoak osatzeko hainbat argazki jartzen dira eta gero hauek lotu eta azalpenetarako ere oso aberasgarriak izaten dira.

Aurretik esan bezala, edozeinek igo ditzake argazkiak eta beraz baita haurrek ere, eta zerbitzari hauek eskaintzen dituzten aukera ezin hobeen bidez, argazkiak eraldatzen ikasi dezakete. Egun indarrean dauden plataforma garrantzitsuenak honakoak dira:

1. Flickr --------> www.flickr.com 2. Favshare -----> www.favshare.com/es 3. Snapfish ------>www.snapfish.es/snapfishes/welcome 4. Mi Album de fotos -----> www.mialbumdefotos.com 5. Photoon web-->www.photoonweb.com/es 6. Images chip---> imageschip.com 7. Image shack---> imageshack.us

7


Axota team

Lankidetza ikaskuntza - Txostena Sare Sozialak

Sare sozialen bidez eta interneten laguntzaz harremanak ezartzen dira, harpidetu eta datu pertsonalak sartzea besterik ez da behar. Sare sozialak sistema irekiak dira eta etengabe berritzen ari dira. Erabiltzaileek beren lagunen zaletasunak, argazkiak, musika… konpartitu dezakete. Sare

sozialak

hezkuntza

munduan

oso

baliagarriak izan daitezke, aukera asko eskaintzen baitizkigute. Sare sozialak tresna egokiak izan arren erabiltzen jakin behar dira. Horretarako, hezitzaileen presentzia ezinbestekoa izango da, bai gurasoena eta baita irakasleena ere. Sare sozialek abantaila ugari dituzte: sozializazioa, elkarlana eta IKT-etara gerturatzeko aukera adibidez. Ikasleek beraien artean informazioa partekatu dezakete euren etxetatik irten gabe. Hala ere, baditu bere desabantailak. Esate baterako, pribatutasuna eskasa da zeren norbanako bakoitzaren informazio pertsonal guztia sarean dabil. Sare sozialek belaunaldi berrietan aldaketak eragin dituzte, komunikazioa eta koordinazioa sustatuz. Beraz, ondo erabiliz gero oso tresna interesagarria da sare sozialena. Jarrain dauden sare sozial hauek, orokorrean parekotasun nabarmenak eduki arren nork bere zerbitzuak eskaintzen dituzte. 

Tuenti

www.tuenti.com

Twitter

www.twitter.com

Facebook

www.facebook.es

Myspace

www.myspace.com

8


Axota team

Lankidetza ikaskuntza - Txostena Dokumentuen partekatzea

Zerbitzu honi dagokionez, izenburuan irakurri daitekeen bezala, dokumentuak partekatzea ahalbidetzen du. Dokumentu ezberdinak sortu eta igotzean, gainontzeko erabiltzaileei jasotzeko

informazio

aukera

Edonork

jar

ikasleek,

gurasoek,

hori

ematen

dezake

zaie.

praktikan, irakasleek…

Beraz, nahi bezala dokumentuak partekatzeko

abantaila

eskaintzen

duen zerbitzu bat da.

Gainera, hainbat aukera eskaintzen dizkigute mota honetako zerbitzuek, esaterako: bakarka edo taldean erabil daiteke, pribatua edo publikoa izan daiteke… Azkenik, besteekin partekatu dezakegu, blog, sare sozial, e-mail… bitartez. Orduan, noiz erabiliko ditugu era honetako programak? Geure dokumentuak formatu ezberdinetan igo ditzakegu blogera. Adibidez, ofimatika programekin burututako lanak, argazkiak etab. Zerbitzu hau eskaintzen duten programa ezagunenak eta erabilienak Scribd, Issuu, Slideshare… dira.

Podcasting Podcast

bat

RSS

bitartez

gailu

mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitu daitekeen multimedia fitxategia da. Kazetariez gain zaletu asko

ere

badago podcast-a egiten, gaiez informatu edo musika kaleratzeko asmoz. Beste batzuek, berriz, edukiak lantzen dituzte elkarrizketak edota

grabazioak

eskainiz.

Irrati

tradizionalaren antzekoa da baina hau ez da zuzenean, bertan lehendik gordeta daude 9


Lankidetza ikaskuntza - Txostena

Axota team

musika, elkarrizketak, albisteak, dokumentalak, debateak...

Hezkuntza munduan baliagarriak dira, hala nola:  Hezkuntzari buruzko meeting-ak entzuteko aukera ematen du, honela irakasleak diskurtso hauek ikus ditzake bere formazioa hobetzeko.  Atzerritarren irakaskuntzarako erabilgarria da (A pie de aula, Lourdes Domenech)  Irakurketarako liburu kolektibo moduan (IES Serrallarga, Banes)  Legendak entzun eta irakurtzeko (Bartzelona)  Frantseseko klaseetarako (Instituto Majadahonda)  Musikako klaseetarako (IES Heliche)  Ikasleek beren buruak azaltzeko, non bizi diren, zer duten gustuko eta zer ez... (IES La Rosaleda de Malaga)  Ipuin kontalarien txapelketetarako (CEIP San Sebastian de la Puebla del Rio)  Ingeleseko hiztegi multimediarako (Proyecto Grimm) Aipatutako ekintzak burutzeko mota askotariko podcastak daude, adibidez: o Dokumentalak entzuteko o Audiolibros o Ingelesa ikasteko o Audientzia gehien duten programak entzuteko o Kirol programak entzuteko o Teknologia programak entzuteko o Musika entzuteko

10


Lankidetza ikaskuntza - Txostena

Axota team

Blogak Unean uneko postak argitaratzea eskaintzen dituzten web orriak dira. Bertan irakurleek beren iritzia eman dezakete gaiaren inguruan iruzkinen bitartez eta egilearekin kontaktuan ere jar daitezke. Era honetara, munduko guztiko biztanleak kontaktu bat mantendu dezakete, horrela informazioaren zabaltze bat emanaz. Argitaratutako sarrerak edozein gaien ingurukoak izan daitezke, sistemak kronologikoki ordenatzen dituelarik ondoren.

Honako hau dira blogak sortzeko erabiltzen diren tresna ezagunenak:  Wordpress: (www.wordpress.com)  Blogger: (www.blogger.com)  Createblog: (www.createblog.com)  Blogmaker: (www.blogmaker.com) Zerbitzua euskaraz ere eskaintzen da:  Blogari: ( www.blogari.net)  Blogak: (www.blogak.com)  Nireblog: (www.nireblog.com)

11


Lankidetza ikaskuntza - Txostena

Axota team

Mapen aplikazioak Mapen aplikazioak Interneten aurki ditzakegun aplikazioek osatzen dute. Hauei esker, munduko mapa ikus dezakegu eta momentu horretan bertan non gauden ere jakin dezakegu. Mota ezberdinetakoak izan daitezke, hor ditugu, besteak beste, GPS-ak, Google Earth bezalako plataformak etab. Gaur egun GPS sistema hauek gure telefono mugikorretan ere aurki ditzakegu, hauek gure posizioaren berri ematen digute momentu oro eta leku batetara iritsi nahi badugu, bidea markatzeko gaitasuna ere badute. GPS hauei aplikazioak ezartzeko aukera badago, hauekin jatetxeak, dendak edota zerbitzu desberdinak eskaintzen dituzten lekuen kokapenaren berri ematen digularik.

Hezkuntzan garrantzia handia hartu duten sistemak dira, mundua hobeto ezagutzeko aukera ematen baitu. Gainera, ikasleekin egingo ditugun irteeren aurreikuspen bat egiteko balio dute, Google Earth bezalako aplikazioetan irudiak ere eskaintzen dituztelako. Toki desberdinetako hizkuntzen, biztanleriaren eta klimen berri ere ematen digute, eta baita herri ezberdinetako kaleetatik eta auzoetatik paseatzeko aukera ere. Google Earth StreetView programak ematen digu nahi dugun kaleez gozatzeko aukera.

12


Lankidetza ikaskuntza - Txostena

Axota team

Bideoen partekatzea Lehenik, ikus entzumenezko bideo bat egin eta ondoren plataforma ezberdinetara igotzean, zerbitzu honek bideo hau erabiltzaileei ikusteko aukera ematen die. Erabiltzaileek sare honetara euren bideoak igotzen dituzte, gainerakoek hau ikusteko aukera izan dezaten. Aisialdiko tresna izateaz gain, erabiltzaileen erlazioa sustatzen eta informazioa elkarbanatzeko aukera ere luzatzen du. Gauzak horrela, bideoak partekatzeak hezkuntzan ba al du eraginik? » Azalpenak ematerako orduan, aurkezpenak erabiltzerakoan ikasleek hobeto ulertzeko erabili ahal dira. » Irteera bateko bideoa ikusi ahal izateko. » Ariketak bideo bitartez egiteko. » Ikasleek bideoak sortu eta partekatzeko. Honako hauek dira bideoak partekatzeko erabiltzen diren plataformak: Zein plataforma daude gaur egun?  Youtube (www.youtube.com)  Dalealplay (www.dalealplay.com)  Dailymotion (www.dailymotion.com)  Google Videos (www.video.google.com)  Hulu (www.hulu.com)  Vimeo (www.vimeo.com)  Vudu (www.vudu.com)  Ustream.tv (www.ustream.tv)  YahooVideo (es.video.yahoo.com)  AolVideo (www.video.aol.com)

13


Lankidetza ikaskuntza - Txostena

Axota team

ONDORIOA Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak... aipatutako programen bitartez ohar guzti hauek familiei helaraztea posible izan da. Hezkuntzaren munduan sekulako eragina izaten ari direla ondoriozta dezakegu.

Ikastetxean internet eskuragarri izanez gero, irakasleok, edozein gaiari buruz bilatu dezakegu berehala edozein testu, edota ideia bat argi geratu ez bada, irudiren bat ikasleek hobe ulertu dezaten... guzti hau aurretik azaldutako guztiak egin du erreala izatea.

Hortaz, hedabideek orokorrean eta ordenagailuek, konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori bilatu eta aurkitzea izango delarik.

Gaur egun, gauzak asko aldatu direla esan dezakegu non teknologiak, hezkuntzaren noranzkoa aldatu duen errotik, nolanahi ere, munduarekin batera mugitzen ari dela geroz eta nabarmenagoa da. Egunen batean, nahitaez teknologia berriak eta hezkuntza nolabait topa daitezen.

Eskolan murgilduta daude dagoeneko aipatutako aplikazio guztiak eta aipatu nahiko genuke, irakasle askok, teknologiaz ezer jakin barik hauetan moldatu beharra izatea, ez dela lan makala eta teknofobia sentsazioa behin baino gehiagotan sentitu dutela ziur gaude. Gu teknologiarekin hezi baikara eta zenbait momentutan, aplikazioak ongi ulertzea eta gauzak ongi egitea, ez zaigu batere erraza egiten.

Aipatu, aplikazioak geuk erabili ditugula eta gure lanetan aplikatu ditugula guztiak, eta egia esateko, aplikazioak bikainak iruditu zaizkigu. Ez da lan erraza aplikazio bakoitzaren nondik-norakoa zein den jakitea eta lana izan da honetaz jabetzea baina, lanak nola geratu diren ikusita, aplikazio bikainak direla esan dezakegu.

14


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.