3. Lankidetza ikaskuntza

Page 1

3. SINTESIA – LANKIDETZA IKASKUNTZA Sistema informatikoak: ordenagailu sareak Sistema eragilea hardwarea da ordenagailuen funtsezko ekipoa, hots, ordenagailuen baliabideak erabiltzeko aukera ematen duena da. Sistema informatikoen indarra ikusi ondoren, hauek interkonektatzearen beharra sortu zen eta azkenik nagusitasun publikoa izango zuen sarea lortu zen, Internet. Funtzioak ondorengoak dira: Erabiltzaile eta konputagailuaren arteko komunikazioa sortzea. Konputagailuaren hardware (disko unitateak…) kudeatzea. Disko fitxategiak kudeatzea. Erabiltzaileek erabiltzen dituzten programei laguntza bermatzea. Zein akats dauden ohartzea eta hauek konpontzea.

Hori

kontutan

hartuta,

erabiltzaileen

helburuei

erreparatu

behar

diegu:

Kostuen gutxitzea.  Produktibitatea handitzea: baliabide eta informazioa konpartituz.  Ordenagailuen sarearen osagaiak: nukleoak sistemaren oinarrizko funtzioa betetzen du (CPU kontrolatu), zerbitzuak eskaintzea eta komando itzultzaileak ordenagailuen erabilera zuzenerako.  Ordenagailuen interkonexioek ordenagailu sarea osatzen dute eta hau, Hardware eta Software elementuek osatzen dute.  Guzti haur lortu ahal izateko, bilakaera bat izan du eta pausu ugari eman dira egun dugun sarea lortzeko. Hasieran ARRAPANET

sortu zen helburu

militarrak zituena, ondoren sare zientifiko, teknologiko eta garapen enpresarial batean bilakatzeko (NSFNET) eta azkenik nagusitasun publikoa lortu duena eta denon ezaguna dena sortu zuten INTERNET.


Ordenagailu sare desberdina daude. Bost mota:  LAN: Tamaina txiki eta ertaineko sareak dira, ordenagailu interkonektatu mugarekin. Mantentze kostu baxua eta instalazio erraza dute.  BAN: Sare mota honek, eraikin bateko sare guztiak bat egiten ditu.  CAN: BAN sare desberdinak hartzen ditu sare handiagoak osatzeko. Unibertsitateko sareak adibidez.  MAN: Gastu ekonomiko handikoak direnez, komunikazio operadoreen eskuetan dagoen sarea dugu hau. Batez ere zonalde komarkal eta urbanoek sortzen dute.  WAN: MAN sare desberdinen interkonexioen emaitzak dira.

Abiaduraren arabera ere sailkapena dago:  LAN/BAN, abiadura baxukoak dira: 10/100 Mbps.  CAN/MAN, abiadura ertainekoa: 155/622 Mbps.  WAN/MAN, abiadura handiko sarea: Gbps gainditzen dute. Abiadura geroz eta handiagoa izan, mantentzea eta ordenagailuaren kostua handiagoak izango dira.

Sistema informatikoak: sistema eragileak 1.- Informatikaren sarrera Informazioa irudikatzeko bi modu erabiltzen dira: 1- Analogikoa (bi egoeren arteko egoera jarraitu guztiak) 2- Digitala: zerogarren egoera eta lehengoa iruditzen ditu. Bi termino definitu ditzakegu arlo honetan, informatika, ordenagailuen zientzia bezala definitu daitekeena eta gero ordenagailu bera, makina elektronikoaz, informaziodatuen antolaketaz, prozesaketaz, transmisioaz eta biltegiratzeaz arduratzen dena.


2.- Bilakaera historikoa.  1949-1952 Erabilera zientifiko eta militarreko huts-balbulez osaturiko ordenagailuak.  1952-1964 Huts-balbulen ordez transistoreak erabiltzen dira. Lehengo ordenagailu komertzialak, sistema eragilearekin.  1964-1971 Zirkuitu integratuak erabiltzen dira. Lehenengo programa komertzialak. Mikroprozesagailuei esker, erabiltzaile bakar batek erabili zezakeen ordenagailu txikia garatzeko aukera zegoen.  1971-1981 Ordenagailuaren oinarrizko elementuak zirkuitu integratu bakarrean bizitzen dira. Mikroprozesadoreetan. 1977an Steve Wozniak eta Steve Jobsek etxeko ordenagailu txikiak sortzeko asmoz, Apple Computer enpresa sortu zuten.  1981etik aurrera Gero eta potentzia handiagoa. Aplikazioei eta software libreei gero eta garrantzi handiagoa. INX ETA GNU/LINUX sistema eragileen garapena. IBM enpresak PC ordenagailu pertsonala sortu. Ordenagailu pertsonalen azken hobekuntzak erabiltzailearen eta ordenagailuaren arteko komunikazioarekin du zerikusia, baita internetekin ere.

3. Sistema informatikoak: Software eta Hardware Ordenagailuen bi funtzionamendu maila bereizten dira: HARDWARE: Ordenagailuaren elementu fisikoak osatzen dute (memoriak, preriferikoak…), ukitu eta ikusi egin daiteke eta datuak kudeatu egiten ditu.


SOFTWARE: Osagai elektronikoen funtzionamendu egokia ziurtatzeko instrukzio multzoek osatzen dute. Ikuspuntu logiko eta abstraktuan uler daiteke eta datu hutsak eta datuekin egin beharreko instrukzio multzoa kontrolatzen ditu. Sistema eragile beharrezkoa da programa baten instrukzio multzoa exekutatuz eta hardware-gailuetatik informazioa eta datuak prozesatzeko. Aipatu bien artean firmwarea dagoela eta hau, Hardwarearen zatia dela.

Sistema informatikoak: ordenagailuak Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia da eta horretarako ordenagailu bat erabili behar da. Ordenagailua informazioaren kudeaketa automatikoa egiten duen

makina

elektronikoa da. Honako hauek delarik bere funtzioa: informazio eta datuak antolatzea, prozesatzea, transmititzea eta biltegiratzea. Hasiera batean kalkulu matematikoak egiteko sortu zen. Lehen ordenagailuak sistema bitarrean funtzionatzen zuen. Hala, esate baterako, korrontea igarotzea 1 izango zen eta ez igarotzea berriz, 0. Beraz, etengailua irekitzen bada 1 izango da eta ixten bada 0. Geroztik, sekulako hobekuntzak izan ditu ordenagailuak. Kapazitate eta abiadura handiagoak dituelarik. Ondorioz, prezioa ere igo delarik. Ordenagailuaren oinarrizko elementuak mikroprozesagailuan aurkitzen dira, hots, zirkuitu bakar batean. Denborak aurrera egin ahala geroz eta potentzia handiagoa dute. Aurrenengo PC (Personal Computer) ordenagailuekin ofimatika programak agertuz joan ziren. Adibidez, testu eta irudi prozesatzaileak, kalkulu orriak‌ Halaber, internet ere mundua eraldatzea ekarri du. Ordenagailu bi zatitan banatzen da: hardwarea eta softwarea. Lehenengoari dagokionez, ordenagailuaren elementu fisikoek osatzen dute. Bigarrengoak berriz, osagai elektronikoek osatzen dute. Software mota ezberdinak: antibirusa, web nabigatzailea, erreproduktorea, bat-bateko mezularitza, informazio pertsonalaren kudeatzailea‌ Hardware mota ezberdinak: RAM memoria ,sagua, teklatua, joystick, CD edo DVD irakurgailua, mikrofonoa, scannerra‌


Prozesadorea,

informazioa

automatikoki

tratatzeko

beharrezkoak

diren

eragiketen kontrolaz eta abian jartzeaz enkargatzen da. Unitate aritmetiko logikoa (UAL) , informazioaren inguruko eragiketa aritmetikoez eta logikoez arduratzen da. Kontrol Unitatea (UC) aldiz, ordenagailuaren garuna da. Unitate honek instrukzioak ulertzen ditu eta era egokian interpretatzen ditu. Osagaien kudeaketaz eta kontrolaz ere arduratzen da. Ordenagailuko informazioa bytetan banatzen da. Horrela, bi memoria motekin aurkitzen gara. Alde batetik, memoria nagusia eta bestetik, kanpo biltegiratze memoriak (disketeak, disko gogorrak, DVDak‌). Kanpo biltegiratze memoriek, memoria iraunkorra osatzen dute. Ordenagailua itzaltzean hor bildutako informazioa ez baita borratzen. Bestalde, memoria nagusiak, informazioa aldi baterako bakarrik gordetzen du. RAM eta ROM memoriekin aurkitzen gara. Ordenagailuan prozesatzen den informazio guztia RAM memoriatik igarotzen da. ROM memoriak, berriz, irakurri besterik ez du egiten. Gauzak horrela, memorian biltegiratzen den informazioa sartzeko, memoria helbideak erabiltzen dira. Metodo desberdinekin aurkitzen garelarik: helbideratze zuzena, berehalako helbideratzea, denbora errealeko sistemak, denbora banatuko sistemak, denbora errealeko sistemak, sistema pertsonalak, sistema banatuak eta saresistemak. Sistema eragileak hiru era desberdinetan banatzen dira: erabiltzaile kopuruaren, prozesadore kopuruaren eta ataza kopuruaren arabera. Sistema eragile ezberdinak ditugu gure artean: Unix, Linux, Microsoft, Mac Os‌


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.