7h96

Page 1

hutsa

FILIPINAK Kultura koloniala eta natura • MUGARRIAK Euskal Herria banatzen duen muga oinez • VANCOUVER Modernotasun lasaia • PROCIDA Ardo zuria, eta urdinaren aldaera guztiak • LESOTHO Zaldi lasterketa sutsuak Afrikan

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Shakespeare nonahi ANTZERKIGILEAREN AZTARNEN ATZETIK INGALATERRAN


Azaleko argazkia: Leon Neal

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Amaia EreĂąaga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


aurkibidea 04

Munduari begirada Lamma, Hong Kongeko zalapartatik at.

14

Mongolia, pobreen artean pobreenak.

6

ErreportaJEak 6

Shakespeareren Ingalaterra Ingalaterran esaten dutenez Shakespeare ez dagokio garai jakin bati, betikotasunari baizik.

16

Filipinak Kultura kolonialaren aztarnekin topo egingo dugu paradisu galdu eta ikusgarri batean.

24

Mugarriak Ipar eta Hego Euskal Herria banantzen dituen mugan oinez.

30

Vancouver Columbia Britainiarreko natura oparoak inguratuta, Pazifikoari so dago hiria.

38

Procida Napolesko ahutzen eta Capriko ÂŤkitch glamourrarenÂť artean dagoen irla baketsua.

46

Lesotho Afrika hegoaldeko erreinu txikian egiten den zaldi lasterketa ospetsuaren irteeran izan gara.

30 46

38

16

Bidelaguna 52

Proposamen tematikoa Arkitekturak eta urak bat egiten dutenean.

55

Hitzorduak

58

Liburuen txokoa

60

Gogoan hartu Celica gazte aterpetxea eta Balkhash aintzira.

62

Laburrak

24 3


LAMMA Hong Kong-eko zalapartatik at gunaren lehen izpiekin batera, Lamma uhartera doaz ferry honetako bidaiariak, Hong Kongeko portuari begira, adi-adi baina, era berean, logurak eragindako nagiak atera ezinik. Shanghaikoarekin batera, Txinan kontainer gehien mugitzen duen portua da Hong Kongekoa, eta ez da harritzekoa antzinako britainiar kolonia honetan merkatu librea jaun eta jabe baita. Herri Errepublikako ÂŤeskualde bereziÂť honetan agintzen duena salerosketa da, zalaparta eta presaka bizitzea... baina 30 minutu eskaseko bidaiaren ostean, Lamma uharteko lasaitasun gozoa aurkituko dugu. Ferryak hegomendebaldean kokatzen den uharte basatian uzten zaituenean, 60ko hamarkadako Ibizan zaudela irudituko zaizu. Hemen ez dago ez autorik, ez inolako motordun ibilgailurik. Zure oinek eraman beharko zaituzte hondartzetara edo bertako uretan arrantzatutako arrainak eskaintzen dituzten jatetxe xumeetara.

E

Argazkia: Anthony Wallace

4


Munduari begirada

5


Testua:

Shake

6


Xavier Moret

Argazkiak: Alfons Rodriguez

speareren Ingalaterra IDAZLEAREN URRATZEN ATZETIK

7


INGALATERRA

Ingalaterran esaten dute Shakespeare ez dagokiola garai jakin bati, betikotasunari baizik. Eta egia izango da, zeren haren heriotzaren 400. urteurrena betetzen den honetan, mundu osoan ari dira haren obrak antzezten. Eta, Erresuma Batuan, zirkuitu bat ere antolatu dute, besteak beste «Lear erregea» eta «Hamlet» maisulanak idatzi zituenaren arrastoari jarraitzeko.

Emanaldi bat, Tudor estiloko Londresko Rose Theater-en. Hemen egin zituen Shakespearek bere lehenengo urratsak. Ondoko orrialdean, Stratford-upon-Avon herriko erdigunea eta hiriburuko British Library.

8

tratford-upon-Avonen hasi zen guztia. Birminghamen hegoaldeko hiri eder horretan jaio zen William Shakespeare, 1564an. Nahiz eta ezer gutxi dagoen dokumentatuta idazlearen bizitzari buruz, Stratforden haren bizitzarekin lotutako hainbat leku daude ikusgai. Hasteko, Shakespeareren jaiotetxeak berak turista ugari erakartzen ditu. Barrualdean, garaiko jantziak daramatzaten aktoreek idazlea jaio zen logela eta beste gelak erakusten dituzte. Etxeak agerian jartzen du Shakespeare familia dirudun batean jaio zela. Zortzi anaiarrebetatik hirugarrena zen William. Bere aita, John, eskularruak saltzen zituen merkatari aberats bat zen; ama, berriz, Mary Arden, aspaldiko leinu batekoa. Etxearen leihoetan, bidaiari ospetsu batzuen sinadura ikusten da, haraino iristeko bide luzea egin zuten jarraitzaile sutsuena. Baina gaur egungo bisitari gehienek nahiago dute etxearen aurrean selfie bat atera. Dendan, susmatzen genuen bezala, gehiago saltzen dira Shakespeareren irudia duten elastikoak, haren idazlanak baino.

S

Shakespeare ikasle izandako eskola Shakespeareren aita udalbatzako kide izatera heldu zen, baina gainbehera egin zuen gero. Nolanahi ere, familiak heziketa ona eman zion idazle izango zenari: King Edward eskolara bidali zuten semea, publikoari aurten ireki dioten egurrezko eraikin eder batera. Egia esan, eskolako artxiboetan ez da William Shakespeareren izena ageri, baina 7 urtetatik 14 urtera arte hango ikasle izan zela ondorioztatzen dute, bere aita kontseilu errektoreko kidea baitzen. Solemnitate handikoa da eskolaren barrualdea, eta erraz irudika dezakegu Shakespeare banku zahar horietako batean eserita. «Areto hauetako batean, hemendik igarotzen ziren antzerki-konpainiek beren lanak antzezten zituzten», azaldu digu eskolako irakasle izandako Richard gidak. «Bistan da Shakespeare hementxe hasi zela antzerkimundua ezagutzen.» Shakespeareri buruz dakigun hurrengo gauza hauxe da: 1582an, 18 urte zituela, Anne Hathawayrekin ezkondu zela, 26 urtekoa. Presa pixka batekin ezkondu zirela dirudi, Anne haurdun baitzegoen, hiru hilabetekoa. Hiru seme-alaba izan zituzten: Sussanna, Hamnet eta Judith. Mutikoa 11 urterekin hil zen, eta neskak soilik iritsi ziren helduarora. «Gaur egun ez dago William Shakespeareren ondorengo zuzenik», adierazi digu Catherine Farmer gidak, «baina alaba baten etxea bisita dezakegu». Judith liskarzale batekin ezkondu zen, eta ez zuen bizimodu lasaia izan. «Bere etxea izandakoaren ondoan», dio Catherinek, «The New Place zegoen. Hara joan zen Shakespeare familia, aurrera egitea lortu zue-



DATU PRAKTIKOAK Bidaia

Garraioa

Non jan

Hegazkin-konpainia askok dituzte Londreserako hegaldiak. Stratford-uponAvonetik gertuen dagoen aireportua Birminghamekoa da; Vueling eta Ryanair konpainia joaten dira bertara. Britainia Handira bidaiatu ahal izateko, nahikoa da NANa.

Londresen, merezi du Oyster Card txartela ateratzea. Metrorako eta autobuserako dirutzartela da, eta behin eta berriro karga daiteke.

THE GEORGE. Londresko Zubitik gertu

Moneta

MERCURE STRATFORD-UPON-AVON HOTELA. Chapel Street. Lau izarreko hotela,

Erresuma Batuko moneta libera esterlina da. Kotizazioa jaitsi egin denez Brexitaz geroztik, joan baino lehen kontsultatzea komeni da.

Non lo egin MERCURE KENSINGTON HOTELA. Earl’s

Court auzoan dagoen hotel lasaia.

XVII. mendeko etxe zaharberritu batean kokatua. Logelek Shakespeareren pertsonaien izenak dauzkate.

dagoen pub honek Shakespeare dakar gogora. 77 Bourough Hight Street. SPUTHWARK, Londres. Pubeko janari tipikoa. Garagardo ona. TERRY’S CAFE. 158, Great Suffolf Street. Londres. Southwark auzoko kafetegi tradizional atsegina. Gosariko plater batek Hamlet du izena. Ugaria, gehiegizkoa ia. THE GARRICK INN. 25, High Street. Stratford. Stratford-upon-Avoneko pubik zaharrena. Pubeko janaria, garagardo onaz lagunduta.


INGALATERRA

nean. Baina, XIX. mendean, etxearen jabeak su eman zion etxeari, poetaren etxea bisitatzera hainbeste miresle etortzeaz gogaituta». Nonahi dago Shakespeare Ez dirudi gaur egungo Stratfordeko herritarrak Shakespearerekin nazkatuta daudenik; alderantziz: eskuak igurzten dituzte, idazle famatuak erakartzen duen turista mordoarekin. Dendetan, pubetan eta jatetxeetan, etengabe egiten diote erreferentzia Shakespeareri. Poetaren izena daramaten pastelak, izozkiak eta irabiatuak (shakes) ere badira salgai. Izozkien publizitatean, esku batean burezur bat eta bestean izozki bat duela ageri da Shakespeare. Nork esango zion poetari hil eta 400 urtera Stratford-upon-Avonen izozkiak saltzeko pizgarria izango zela? Alaba nagusia, Susanna, John Hall medikuarekin ezkondu zen. Haien etxea ere Shakespeare zirkuituan

Irudiotan, Shakespeare jaio zeneko etxea eta lurperatu zuteneko eliza. Londresko The Globe antzokiak ere zerikusi handia izan zuen idazlearen ospean.

sartzen da. Etxe handia da, altzari dotorez jantzia, eta lorategi ederrekoa. Handik oso gertu omen dago lurperatuta, Holy Trinity Church elizako presbiterioan, 1616an hil zen poeta. Honakoa irakur daiteke hilarrian: «Lagun on hori, Jainkoarren, / ez aitzurtu hemengo hautsean. / Bedeinkatua izan bedi harri hauek errespetatzen dituena / eta madarikatua izan bedi nire hezurrak nahasten dituena». Inork ez daki Shakespeare zehazki hilobi hartan dagoen, inon ez baita haren izena ageri, baina ez dago egiaztatzeko modurik. Nolanahi ere, kondairari gehitzen zaion istorio bat gehiago da, batzuek esaten baitute ezizena zela Shakespeare, eta egiatan Francis Bacon zela, edo Christopher Marlowe espioia zela, eta hilda egotearen itxurak egin zituela. Poetaren arrastoa 1580an galtzen da; hortik aurrerako urteei «galdutako urteak» deitzen zaie. Kondaira batek dio isilean oreinak ehizatzen harrapatu zutela, 11


INGALATERRA

12


eta ihes egin behar izan zuela. Beste batzuek diote antzerki-konpainia batekin ihes egin zuela, Londresen arrakasta lortzeko asmoz. Hala ere, Londresera jo baino lehen, merezi du Stratfordeko antzokiak ikustea, non Royal Shakespeare Company taldeak antzerkigilearen ospea iraunarazten duen. The Swanen bakstageak eta The Other Place-ren entsegu-agertokiek ederki erakusten dute zer-nolako eskakizun-maila daukaten Britainia Handiko antzokiek. Dena den, Hamleten antzezpena Shakespeare jaio zen tokian bertan ikustea bezalakorik ez da. Arrakasta Londresen 1592an, Londresen zen Shakespeare, dramaturgo gisa bidea egin nahian. Segituan etorri zitzaion arrakasta: ospe handia lortu zuen idazle eta aktore lanetan, eta Lord Chamberlain’s Men antzerki-konpainiaren jabekide egin zen. Gure garaiotara iritsi diren agiriek frogatzen dutenez, etxe bat baino gehiago erosi zituen Shakespearek. Dena den, orduko Londres nolakoa zen jakiteko, The George puba ikustera joatea da onena, Londresko Zubitik gertu. «Zubi honek ate batzuk zeuzkan, eta gauean itxi egiten zituzten», esan digu Anne Marks gidak. «Horregatik, pub ugari zeuden ibaiaren bestaldean. Pub horietan, janaria eta ostatua ematen zuten. Hemen hasi ziren herri-antzerkia egiten. Garai hartako pubetatik geratzen den bakarra George izenekoa da. Bertako barne-patioan egiten zituzten antzezlanak.» Pubak hainbat solairu dauzka, eta patiora ematen duten galeriak. Ez da zaila Shakespeareren garaiko antzezpen bat irudikatzea, iskanbila, garagardoa eta janaria tartean zirela. Gaur egungo antzokietako giroa oso bestelakoa da, baina, garai hartan, halakoa izaten zen. Egia esateko, ez da erraza egungo Londresen Shakespeareren garaiko Londresen arrastoa aurkitzea, 1666ko Sute Handian egurrezko etxe asko erre baitziren. Kroniken arabera, 13.200 etxe eta 87 eliza erre ziren. Dena den, britainiarrek, tradizioari leial, identifikazio-plakak ezarri dituzte Shakespearerekin zerikusia duten etxeak eraiki zituzten tokietan.

Tate Modern eraikinetik oso gertu, antzoki zaharretako giroa arnas daiteke, publikoa aktoreen gainean pilatzen zen haietakoa. Handik ez oso urrun, Tamesisen hegoaldeko ertzean, The Globeren zimenduak daude, 1989an desestali zituztenak. Sir Laurence Olivierrek eta beste hainbat aktorek kanpaina bat zuzendu zuten aurri haiek salbatzeko, eta, horri esker, gaur egun jendearentzat ikusgai daude zimenduak, bulego-eraikin baten azpialdean. Ez zen konponbiderik egokiena, baina zerbait, behintzat, lortu zuten. «Shakespeare bizirik zegoenean, hementxe antzeztu zituzten bere lanak. Ez al da hunkigarria?», dio Kanadako Suzanne Marie aktoreak, antzokia berreraikitzeko gogo biziz. Dirua biltzeko, kontzertuak antolatu nahi ditu, baina prozesu luzea izango da, zalantzarik gabe. Momentuz, noizean behin Shakespeareren lanak antzezten dituzte zorioneko gutxi batzuentzat, duela 400 urte zendu zen dramaturgoaren espiritutik gertuago daudela senti dezaten. •

Anne Hathaway Cottage etxolan bizi zen Shakespeareren emazte bihurtu aurretik. Ondoko orrialdean, Stratford-upon-Avon herriko irudi orokorra.

The Globe eta The Rose The Globe antzoki berrian, Tamesis ibaiaren ertzean, 13


Munduari begirada

14


MONGOLIA Pobreen artean pobreenak engis Kan handiak burua altxatuko balu ez luke sinetsiko: munduko azken muturrean haien aipamen hutsak ikara sorrarazten zuen 100.000 zaldizkok osatutako mongolen armada hartatik ez da arrastorik geratzen. Are gehiago, Mongolia herrialde ahaztua da gaur egun: apenas du eraginik munduko mapa geopolitikoan. Errusia eta Txina erraldoien artean kokatuta –3.485 kilometroko muga partekatzen du lehenengoarekin eta beste 4.6777 kilometrokoa bigarrenarekin–, ahal duen moduan aurrera egiten saiatzen den lurralde eder eta zabalak baliabide ugari ditu, biztanle dentsitatea neurrian mantentzen da... baina bere herritarren %36 pobreziaren mailaren azpitik bizi dira. Haurren egoera kezkagarria da oso hezkuntza, osasun eta elikadura arloko gabezien ondorioz, berdin-berdin nomaden artean –argazkian agertzen den Ovorkhangai barrutiko neskatoa bezala– edo hirietan bizi direnen artean. Aipagarria da Bizkaiko “La otra mirada” gobernuz kanpoko erakundea Ulan Bator hiriburuan egiten ari den lan bikaina, bertan haur ezinduen gune bat sortu baitu.

G

Argazkia: Joel Saget

15



Filipinak

Testua eta argazkiak: Artzai Jauregui

KULTURA KOLONIALA, NATURA ETA TRIBUAK


FILIPINAK

Kultura kolonialaren aztarnekin topo egingo dugu Asiako lurralde ikusgarri honetan, non naturaren indarra eta bertako biztanleen bizimodu tradizionala bizirik mantentzen baitira. Oraindik ezezaguna suertatzen den paradisu galdu honetan, arroza landatutako terrazetan, sumendi zirraragarrietan eta hondartza bakartietan galtzeko aukera izango dugu.

18


azpi mila irlak baino gehiagok osatzen dute Filipinetako uhartedia eta, 103 milioi biztanlerekin, munduko 12. estaturik populatuena da. Hego-ekialdeko Asian kokatuta, Ozeano Bareko uretan eta Borneo eta Taiwanen ondoan, lurralde hauek oso bereizita daude ondoko estatu auzokideetatik, bai geografikoki bai espiritualki. Lau mendetan zehar Espainiako koroaren menpe izatearen eragina nabaritzen da, batez ere hau herrialde kristaua delako. Eliza katolikoaren jaien jarraipena eta herri guztietako plazetan aurki daitezkeen ehun urteko elizak dira horren lekuko.

Z

Filipinetako uhartedia, batez ere, bere arroz soro apartengatik da ospetsua. Banau-n dauden arroz terrazek, adibidez, 2.000 urte daramatzate zutik. Cordillera izeneko mendikatean, Ifugao probintzian, Luzon uhartearen iparraldean, kokatzen dira eta ibilaldi apartak egin daitezke terraza hauek zeharkatzen. Arbasoen ohiturak mantentzen saiatzen dira gaur egungo inguru hauetako biztanleak, kultura hau munduko zortzigarren miraria baita. Eremu menditsu honetan arrozaren uzta urtean behin egiten denez, bisita egiteko garairik onena uzta egin aurrekoa dela esan genezake; hau da, apiril eta ekainaren artekoa da berta-

Handian, Taal sumendia. Txikian, Batad-eko soro bat konpontzen eta uharteetan erabiltzen den txalupa. Erreportajearen lehen irudian, Bangaan-eko emakumeak arroz sorta buruan.


FILIPINAK

Behean, mozorroak uzta berriaren omenezko jaialdian Nagcarlan-en eta banana karamelizatuak saltzen dituen emakumea. Ondoko orrialdean, Txokolatezko Mendiak eta Pangil herria. Tropikoetako beroa ekiditeko ibaia bezalakorik ez dago, gainera, ur-jauzi polit bat dago gorantz jarraituz gero.

20

ratzeko garairik onena. Tifoi ugariko ingurua dugu hau eta lur-irristatze arriskua ez da txantxetakoa. Sumendien gailurrean, lakua Gehienbat basoz osatuta, uharte hauetako barnealdean mendikate bat aurkitu ahal izango dugu eta, are gehiago, gehienetan gaur egun bizirik dirauten sumendiez «hornituta» egongo da mendikatea. Esaterako, Taal izeneko sumendia laku izugarri handi baten barruan dago eta, kraterrera igo ondoren, bigarren laku batekin egingo dugu topo. Mayon izenekoa beste sumendi boteretsu bat da: egitura koniko ikusgarria du eta, gailurrean, kraterretik kea dario... Agian duen itxura beldurgarri horrek erakarrita, bisitari gehien jasotzen dituen sumendia da. Ohartxo bat: segurtasun arrazoiak direla medio, debekatuta dago azken honen kraterrera igotzea. Eta azkenik, Pinatubo sumendia aipa genezake. Arras ezaguna hau ere, gailurrean dagoen lakuagatik soilik merezi izango luke igotzeko egin beharreko ahalegina. Uharteen barnealdean jarraituz gero, basoek bustitzen dituzten ibaiak eta ur-jauzi ikagarriak aurkituko ditugu. Pangil herrian dagoen ibaia primerakoa da,

tropikoan gaudenez –urtean 27°C-ko batez bestekoa izaten da– eskaintzen duen freskotasun sentsazioa atsegina baita oso. Ezagutu beharreko toki bat Filipinetako erdialdean dagoen Visayas barrutian kokaturiko Bohol izeneko uhartea da. Inguru honek txokolatezko mendi famatuak (Chocolate Hills) eta munduko tximinorik txikiena gordetzen ditu bere baitan. Tarsier izeneko tximino hau animalia gautarra denez, egunean zehar eta errespetuz jokatuta bisita daiteke. Visayas-eko inguru honetan island-hopping egitea guztiz gomendagarria da: hau da, irla batetik bestera joan eta biziraupen lekuetan kanpatuz, hondartza barkartietan, abenturaz betetako bidaia ahaztezinak bizi ditzakegu. Baina uhartearen altxor preziatuena, zalantzarik gabe, itsasoa da; uharri ikusgarriak ikus ditzakegu snorkeling egin bitartean: kolore guztietako koralez beteta, itsasoko milaka animalia espezieren artean igeri egin dezakegu. Paradisua legez Uhartediaren hego-mendebaldera mugitzen baldin bagara, Palawan izeneko irlarekin egingo dugu topo.



FILIPINAK Ezkerrean, Kagsawako hondakinak. Eliza frantziskotarraren gibelean Mayon sumendia ageri da. Eskuineko irudian, Vigan, Luzon uhartean kokatutako herrialdea. Espainiarren garaiko eraikin ugari mantendu dira.

22

Paradisu galdu batean galduko gara, island-hopping eginez itsasontzi txiki batekin abiatuko baikara ur gardenez apaindutako hondartzetara igeri egitera, harkaitz puntazorrotz artean dauden urmael ederretatik pasatuz eta milaka itsas espezie ikusiz. Itsas dortoka ugari ikus daiteke inguru honetan. Leku honen xarma bertan lehendabiziko urratsa egiterakoan nabarituko dugu, barne lasaitasun egoera batean murgilduko baikara. Hemen denbora geldirik dagoela ematen du. Seguruenik, berdin hausnartuko zuen “The Beach� (2000) film famatuaren egileak, hemen paradisu sekretu batean gaudela dirudielako jenderik gabeko hondartza hauetan gabiltzan bitartean. Hondar zuriak, ur gardena daukaten urmael ezkutatuak eta leku honen xarmak betiko barnean sartuko zaizkizu. Espainiako kultura kolonialaren aztarna gehienak

Luzon uhartearen iparraldean biltzen dira eta iraganeko oroitzapen hauek filipinarren eguneroko bizitzarekin nahasten dira. Urtero, herri eta eskualde gehienek fiesta izeneko jaialdiak antolatzen dituzte, gehienetan santu propio baten omenez eginiko prozesioak eginez. Halere, beste jaialdi asko arroza eta uneko fruten uzta sasoi inguruan ospatzen dituzte. Filipinar herriak bisitaria adeitasun handiz hartzen duen ospea du. Halaxe da, familiarteko giroaz gozatuko dugu oraindik ezezaguna den paradisu honetan. Hondartza bakartiak, ur gardenak, basoak, sumendiak eta abenturazko bidaia izugarriak gure oroitzapenean altxorrak izango balira bezala gordeko ditugu. Etxeratzean irla hauek sortutako zirrara xarmagarria sentituko dugu eta oroitzapen gozoa utziko digu paradisu galdu hau ezagutzeak. •


DATU PRAKTIKOAK Jaiak

Garraioa

Lumban herrian, maiatzaren 15ean, San Isidro Nekazari egunean “Pahiyas� izeneko jaialdi koloretsua ospatzen da. Herriko etxeak azkeneko uztan lortutako arrozarekin eta hosto koloreztatuekin apaintzen dituzte. Jaialdi gehienetan, sasoi horri dagozkion mozorro koloretsuak eskuz egiten dituzte eta dantza taldeek herrian zehar desfilea egiten dute.

Hemengo garraio publikoak berezitasun bat dauka; autobusez gain, jeep luze baten itxurako kolore alai eta biziz margotutako ibilgailuak erabiltzen dituzte. AEBek ekarri zituzten horiek gerra garaian. Soldaduak mugitzeko erabiltzen zituzten eta gaur egun probintzia barruan ibilbide motzak egiteko erabiltzen dituzte. Normalean ez dute geltoki zehatz bat, errepidean bertan gelditu ohi dira. Beste garraio berezia sidekar mota bat da, tricycle izenekoa; taxi gisa erabiltzen da, bezeroak eskatutako ibilbidea egiten baitu. Irla batetik bestera bidaiatzeko, normalean hegazkina da azkarrena, baina presarik ez badugu, itsasontzia izan daiteke bigarren aukera. Batzuek gaua pasatzeko aukera ematen dute.

Janaria Arroz zuria da jaun eta jabe, arrain edo haragiak laguntzeko, baina espainiar jatorria daukaten paella eta ÂŤcocidoaÂť ere aurki ditzakegu. Dastatuko dugun gastronomia ezaguna egingo zaigu: lechon, longganissa, adobo edo caldereta izenak dauzkaten haragi erre eta egosiak erabiltzen baitituzte askotan. Filipinarrek egunero, gosaritik afalordura artean, arroza bost aldiz jaten dute eta merienda izeneko atsedenaldiak sakratuak dira.



Mugarriak IPAR ETA HEGO EUSKAL HERRIA BANANTZEN DITUEN MUGAN OINEZ Nazioarteko mugak garai bateko kontuak omen dira Europan; «estatu» kontzeptua gaindituta ei dago. Hala esaten diete estaturik gabeko nazioei, burujabetasuna aldarrikatzen dutenean. Baina hori esaten duten estatu handi horiexek ezarri zituzten zehatz asko mugalerroak, eta ez dirudi ezabatzeko inongo asmorik daukatenik. Alderantziz. Ipar eta Hego Euskal Herria banatzen duen muga are gehiago zehazteko lanean ari dira teknikariak, satelite bidezko teknologiaren bidez. Horrela, «milimetrikoki» finkatuko omen dute duela 160 urte ezarri zuten 276 mugarriko lerroa. Testua eta argazkiak: Gotzon Aranburu


era eta Sara arteko muga-mugan gaude. Harrizko mahai handi bat dago hemen, lau metro luze ingurukoa, «Mahain harri» zizelkatua daukana. Erdia Beran dago eta beste erdia Saran. Fazeria akordioak sinatzen dituzte mahai honetan, bost urtero, Berak, Biriatuk, Urruñak, Azkainek eta Sarak. Gaur, bi turista frantziar dabiltza mahaiari begira, gidaliburu bat eskuetan, eta adeitsu galdetu diote kazetariari ea zein alde den Espainia eta zein Frantzia. Haiek bezain adeitsu, bi aldeak Euskal Herria direla honek. «Ah, bon» erantzun dute, susmoti, eta metro batzuk urrundu dira, harrizko monolito bati begiratzera, han zizelkatuta dagoen esaldia gustagarriagoa izango zaien esperantzaz. Bada, berriro ere kale. «Paul Dutournier 1910-1998. Sarako auzapeza euskaldun abertzale baketsua. Pottokaren laguntzaile. Pottokarentzat mugarik ez», dio. Euskaraz soilik idatzita. Etsipen keinu bat eginda autoan sartu eta alde egin dute. Pottokarentzat mugarik ez. Eta pertsonentzat? Muga zer den definitu behar. Fisikoa, politikoa, mentala, ideologikoa… askotarikoa izan daiteke. Badaezpada ere, duela oraintxe 160 urte, Estatu frantsesak eta espai-

B

26

Goian, Konpantzia uhartea. Hendaia eta Hondarribi arteko lur sail txiki honek makina bat zeresan eman du historian zehar. Behean, 35 zenbakidun mugarria, Lizuniagako Bentatik 200 bat metrora, eta erdia Saran eta beste erdia Beran dagoen harrizko mahaia. Hementxe sinatzen dituzte, bost urtean behin, fazeria kontratuak.

nolak mugarriz jostea erabaki zuten Lapurdi eta Nafarroa arteko muga, ez bi euskal lurralde hauek bereizteko, jakina, bi estatuak bereizteko baizik. Ondoren, ekialderantz jarraitu zioten eginkizun berari, eta Pirinio osoan ezarri zituzten mugarriak, Kataluniako Mediterraneoraino. Hala, «Espainia» eta «Frantzia» noraino heltzen diren zehaztuta utzi zuten, harritzar horiek ematen duten sendotasunarekin. Ibaia eta mendiak, elementu geografiko horiek, izan ziren mugaren trazaketa zehazteko gakoak. Gipuzkoaren kasuan, Bidasoa ibaia da mugalerro, zehatzago esanda ibaiaren kanal nabigagarriaren erdiko lerroa. Ez zuten izan, beraz, 1856an harririk jarri beharrik Gipuzkoan. Itsasoan ere ez, baina kalkulu geometrikoak egin beharra bai, Higerreko lurmuturretik Hendaiako Pointe Saint Anneraino lerroa marraztuz, Pointe des Dunes ere kontuan hartuta. Monolitoak ere altxatu zituzten, lerroen erreferentzia gisara hartzeko, esaterako Hondarribiko Javier Ugarte kalean dagoen «G piramide» geodesikoa. Bidasoako «Isla de los faisanes» –euskaraz Konpantzia irla– bi estatuen artean erdibitu zuten, baina az-


kenean uharte osoa urte erdiz Espainiak kudeatzea eta beste erdiz Frantziaren agintepean egotea erabaki zuten. Estatus berarekin jarraitzen du gaur egun ere. Mugarritzat jo daitekeen monumentuko plakak honela dio: «En memoria de las Conferencias de MDCLIX por las cuales Felipe IV y Luis XIV con una feliz alianza pusieron término a una empeñada guerra entre sus dos naciones». Mugarrien «dantza» Nafarroara iristearekin batera topatuko dugu lehenengo mugarria, Endarlatsa auzoan, Bidasoaren eskuinaldean. Aldapa pikoan dago eta hobe bertara iristen ez saiatzea, irrist egin eta uretara erortzeko arriskua baitago. Zergatik puntu horretan zehazki? Horraino iritsi izan omen delako Kantauriren itsasgora. Badirudi, baina, Lastaolaraino baino ez dela ailegatzen. Egia esan, aspaldidanik zeuden Nafarroako mugan arazoak, orduko ekonomiak eragindakoak. Arazo iturri horietako bat Iratiko basoa zen, bi estatuek interes berezia baitzuten horko arbolek emandako zura eskuratzeko, itsasontziak egiteko ezinbes-

Behorraren eta moxalaren atzean azaltzen dena 32. mugarria da, Larhundik jaitsita topatuko dugun Lizuniaga lepoan. Behean, mugarri «ofizialez» gain bestelako asko daude mugan. Ezkerreko hau Ibardin gainean dago. Eskuinean, dudarik gera ez dadin, Lizaietako parkingean zementuz markatuta dagoena.

tekoa baitzen. Atera kontuak: gaur egun Pasaiako Albaolan egiten ari diren “San Juan” ontzia osatzeko berrehun bat haritz arbola beharko dituzte. Iskanbilak sortzen ziren beste eremua Aldude zen, Kintoa kasu honetan behiek, zaldiek, ardiek… larrerako toki aproposa zutelako eta bi aldeetako nekazariek bereganatu nahi zutelako ahalik eta bazkaleku zabalena. 1856ko mugarritze honek zehatz-mehatz finkatu zuen bereizketa lerroa basoan barrena. Mugaren zenbait tokitan oso garbi ikusten da zein izaera desberdintasun dagoen euskal lurretako betiko mugarrien artean eta 1856ko Baionako Hitzarmenean ezarritakoen artean. Adibidez, 56 zenbakidun mugarriaren ondoan beste bat dago, hiru alde dituena: batak Etxalar markatzen du, bigarrenak Baztan, eta hirugarrenak Sara. 1645ean eta 1767an egindako mugaketa lokalak dira horiek. 56. mugarriak, berriz, «Espainia» eta «Frantzia» bereizten ditu. Lapurdi utzita, Nafarroa Beherean sartzen da muga. Mehaxiako lepotik Iparlakoraino tartean muga gora eta behera doa, era arbitrarioan. Jacques Descheemaeker adituaren hitzetan, 76 zenbakidun mugarritik 91

27


MUGARRIAK

Behean, Manttale mendiko mugarria (zortzigarrena) –547 metrora dago eta Lapurdiko ia kostalde osoa ikusten da– eta 43.a, Etxalarko usategien ondo-ondoan dagoena. Ondoko orrialdean, goian, lehenengo mugarria, Endarlatsan. Behean, Sarako alkate izan zen Paul Dutournierri eskainitako oroitarria.

28

zenbakiduneraino «…la frontière semble n’obéir à aucune loi; elle ne tient compte ni du tracé de la nature ni de celui de la géométrie ou de la logique… Il serait fastidieux de noter les aberrations de la frontière qui erre à travers les rochers et les champs…». Esanguratsua lehenxeago ikusi dugun mugarri batek, 12 zenbakidunak, non bukatu duen kokatuta: Ibardin gaineko benta bateko aparkalekuaren eskaileretan. Kintoan, esan bezala, arazoak etengabeak izaten ziren, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia desberdindu zirenean hasita, 1512an Gaztelak Nafarroako Erresuma konkistatzearen ondorioz. Ordura arte bizilagunen arteko xextrak izan zirenak estatu-arazo bihurtu ziren eta onartu beharra dago 1856ko hitzarmenak bake dezentea ekarri zuela eskualde honetara. Lege aldetik, bai Kintoa bai Luzaide «Espainian» geratu ziren mugarriak jarri ondoren, Luzaideko Ondarola auzoa «Frantziak» eskuratu zuen arren. Ipar Kintoa eta Hego Kintoa desberdindu ziren, eta fazeria –hitzarmen lokalak– eta alokairu bidez bai baigorritarrak bai baztandarrak, errotarrak eta luzaidetarrak baliatu daitezke horko baso eta larreez. Fazeria sistema hau mugalerro osoan erabiltzen dute bi aldeetako herriek, Madrilek eta Parisek ezarritako mugaren gainetik elkarlanerako eta onurarako baliagarria zaielako. Mugarrien arteko tartea ez da erregularra, ezta gutxiago ere. Adibidez, Arnegi inguruko hamabost mu-

garri elkarrengandik oso hurbil daude eta lau kilometro baino gutxiago hartzen dituzte guztien artean, baina hurrengo bien (196-197) arteko tartea zortzi kilometrokoa da, zati horretan Luzaide errekak egiten baitu mugarena. 206. mugarria paraje ikusgarrian dago, Urkulu mendiaren tontorretik gertu, airos asko. Hurrengoa, berriz, oso bestelakoa da: harkaitzean zizeldutako 207 zenbakia eta gurutze bat. Alegia, mugarri guztiak ez dira gizakiak jarritako monolitoak, hainbat eta hainbat arroka naturalean egindako inskripzioak baitira. Beste bitxikeria bat mugarri bikoiztuak dira, esaterako Larraineko portuan dauden 237. eta 237. bis izenekoak. Itsasotik hasi gara eta iritsi gara ia bi mila metrora dagoen lehenengo mugarrira, hain zuzen ere Otsogorrigainekora, 1.922 metrora. Hemen hasten da Erronkariko zatia eta uren banalerroa. Berehala topatuko dugu Euskal Herriko mugarririk ezagunena, 262 zenbakiduna, San Martin Harrian. Hemen urtero egiten da Hiru Behien Zerga ekitaldia. Bukatzear dugu mugarrien ibilbidea; azken-aurrekoa, 271 zenbakiduna, altuen jarritakoa da, 2.353 metrora baitago Añelarrakoa. Baina guztien artean bat aipatzekotan, zerrenda ofizialetik kanpoko bat aipatu behar, hain zuzen ere Larhungo tontor harritsuan topatuko duguna, duela urte batzuk ezarria. Euskal Herriko mapa du zizelkatua eta lelo hau: «Nazio bat gara».•


29



Vancouver

Testua eta argazkiak: Xabier BaĂąuelos

MODERNOTASUN LASAIA


VANCOUVER

Bizitza aurrera doa Vancouverren, sutondoan pasatako neguko egun batean edota eguzki gozoko udako egun argitsu batean bezala. Columbia Britainiarreko natura oparoak inguratuta, Pazifikoari so dago hiria, etxe-orratz modernoetatik eta hain urrun ez dagoen bere iragan aitzindariaren hondarretatik.

32


ahuitik etorrita, goizean goiz lur hartu dugu Vancouverreko Nazioarteko Aireportuan. Terminala zeharkatu eta kanpoaldera irten ostean, paramnesia eta buru-nahasmena sentitu ditut une batez, ez bainuen lortzen ohartzea ikusten ari nintzen irudiak nondik nora zebiltzan nire burmuinean, lobulu okzipitaletik parietalera eta handik hipokanpora. Zehazki, YVR-Airport-eko geltokira iristean eta Canada Linen skytraina hartzean gertatu zitzaidan. Tren modernoa da, tren arin goratua (lurraren maila baino gorago dabilena) eta gidaririk gabea, ezaugarri horiek dituen munduko lehenengoa eta luzeena, metropoli-esparruaren zati handi bat hartzen baitu. Aireportua Sea Island-en dagoenez, ondoko Richmonden, trenean egin genituen Down Town-era iristeko zeharkatu beharreko dozena bat kilometroak. Nik ikusia nuen tren hori aurretik nonbait. Vancouver lehen aldiz bisitatzen nuenez, beste leku batean izango zen, baina non? Burura zetorkidan toki bakarra Londres zen. Han behin baino gehiagotan hartu nuen Docklands

M

Light Railway delakoa Greenwich-era edo Canary Wharf-era joateko. Baina nahiz eta hiriari kutsu anglosaxoia igartzen hasia nintzen, hiriaren beste bereizgarri batzuek nik aurretik ikusitako trena huraxe bera zela ohartzen lagundu zidaten. Ia azken geltokira, Waterfrontera, iristen ari nintzela konturatu nintzen. Bat-batean piztia handi, izugarri bat etorri zitzaidan burura; ÂŤGodzilla!Âť, oihukatu nuen. Nire kidearen ezustekoa ikusita, zerk asaldatu ninduen argitzen saiatu nintzaion. Hilabete batzuk lehenago, Hawaiirako bidaia prestatzen nenbilela, Pazifikoko uharteetan kokaturiko film sorta ikusten aritu nintzen, eta horien artean, japoniar munstroaren azken bertsioa. Eta hara non, filmaren erdia Vancouverren filmatua dagoen; une hartan ez nion garrantzirik eman, ez bainuen hiri hori bisitatzea aurreikusita. Skytrainean gertatzen den eszena Honolulun gertatzen dela aditzera ematen da filmean, non ez dagoen horrelako zeruko trenik; horrenbestez, paradoxikoki, Kanadan nengoen Hawaiin egin berri nuen egonaldia

Modernitateak eta klasizizmoak bat egiten dute hiriko finantzen bihotzean. XXI. mendeko formek eta eiteek, beirek eta altzairuek XX. mendeko adreilu gorrixkekin jokatzen dute.


VANCOUVER gogora ekartzen. Izan ere, zinemaren «magiak» Vancouver batean Honolulu, bestean San Frantzisko bihurtzen du –hor kokatzen da filmaren beste zatia– baina Kalifornia zapaldu gabe. Goiz horretan baina, ez zegoen inolako munstrorik gure bagoiak jan eta pultsu elektromagnetikoak jaurtitzen; aitzitik, bost minutuz zapaldu eta bertan paseatuta erraza zen ohartzea hiri patsadatsua zela erabat eta ez zuela filmeko kaosarekin batere zerikusirik.

Columbia Britainiarreko leku urrun eta ezkutatuetara iristen diren hegazkintaxiak Coal Harbourretik ateratzen dira. Ondoko orrialdean, Granville St.-eko giroa alaia eta kosmopolita da oso.

34

Bere bidea jorratutakoa Ordenatua, modernoa eta lasaia, britainiar arrastoak, transatlantiar aitzindaritzaren kutsuarekin nahasita, eta AEBetako muga hurbilaren eragina, zeinak antzekotasunak desberdintasun bihurtzen dituen. Hori da Vancouverrek eman zidan lehen itxura. Lehena eta beti oroitzen dudana, gustuko baitut hiria bere bidea jorratu duen emigrante baten pareko ikustea, bere iragana atzean utzi duena, baina beti ere Deightoneko “Gassy Jack” berritsuaren tabernara joan ohi ziren zurginen herentzia mantentzen duena. Gassy Jack izeneko ingelesa, hain zuzen, 1867an iritsi zen Fraser ibaiaren bokalera, bere emazte indiarrarekin, amarekin eta lehengusuarekin, eta Globe Salon taberna ireki zuen gerora Gastown izena hartuko zuen alderdian, hiriaren sorgunean. Oso gutxi geratzen da, ostera, europarrak iritsi aurreko ondareari dagokionez. Musqueam gizon-emakumeak –lurraldea okupatzen zuen Lehen Nazioetako herria– apenas mila bat dira egun eta Marine Driveko hegoaldeko hiri-erreserba txiki batean bizi dira. Vancouver, onerako ala txarrerako, duela mende eskas kanpotik heldu zen jendearen izpiritu ekintzailearen alaba da, Canadian Pacific Railwayaren alaba, XIX. mende amaieran bi ozeano kanadarrak lotu zituen tren transkontinentalaren alaba, hain zuzen modernitatearen eta anbizioaren metafora historikoa den trenaren alaba. Bitxia gertatzen da, ordea, ezaugarri horiek aipatuta, egunerokoan bertan igartzen den erritmo patxadatsua, presa eta estresik gabea. Badirudi klimaren aldaketek zehazten dutela bertako eguneroko jarduera, XXI. mendeko hiri bateko gorabeherek baino. Artifizial kutsu bat ere badu hiriak, 150 urte baino gutxiagoko hiri gehienei pasatzen zaien bezala, bereziki Ipar Amerikakoei, baina hori hala izanik ere, bertako kale eta parkeek, antzoki, jatetxe, saltoki eta pub-ek giro bereziki atsegina dute, aspaldiko ezagunek duten gertutasun kutsu hori baitute, baita yankien estiloko edo globalizazioaren ondorio diren merkataritza guneek ere.


35


VANCOUVER Oinez ibiltzeko hiria Granville St.-etik, cityko ardatz enblematikotik, jaitsiz, atzean utzi dugu Vogue Theatre xarmagarri bezain dekadentearen art deco giroa, Coal Harbour-en sofistikazio geldora jaisteko. Beheko mailetan, adreilu gorriak presente jarraitzen du, XX. mende hasierako Vancouver bat ere badela gogora ekarriz. Waterfront-eko geltoki neoklasikoak segida ematen die Christ Church Cathedral txikiari, granitozko St. Andrew’s Wesley United Churchi eta West End eta Robson auzoetako espazio bakartietan baztertuta dauden antzinako etxeei. Baina hiriak goranzko, bertikaleranzko, joera hartua du. Kristal eta metalezko arkitektura anabasa da, zeruari mehatxuka. Etxe-orratzak dira hirian jaun eta jabe, lurrean ez du-

36

ten espazioa airean irabazi nahian bezala. Originaltasunean norgehiagokan eta grabitateari desafioka ari direla dirudi. Eta ugaldu eta ugaldu ari dira, esaterako, gutxi barru munduko egurrezko eraikuntza garaiena ere ikusi ahal izango da bertan, Acton Ostry Architectsek egina, baita Herzog & de Meuron-en arte galeria ere, edota Alberni by Kuma ikusgarriak, Kengo Kumarenak, eta Buro Ole Scheeren-en ÂŤetxebizitza bertikaleanÂť. Egungo garaien ikurra dira horiek, diseinuari dagokionez. Baina ez diote hiriari astuntasunik ematen; alderantzizkoa, Vancouverren arintasuna da nagusi, ibilgailuen trafikoa mugatuz, oinezkoentzako hiri bihurtzeko bidean baitago hiria. Bi hamarkadatako epean %20 gutxitu dira ibilgailuak hirian eta %26 hazi


dira oinezkoen joan-etorriak. Hala, Walk Score adierazlearen arabera, oinez ibiltzeko hiri aproposenen artean Ipar Amerikako bosgarren hiria da. Hala, English Bay eta Indian Arm fiordoaren artean oinez gabiltza. Canada Place ainguratutako belaontzi baten gisan zutituta dago portuan; bai, bilkura zentroa da, “Godzilla� filmean Honoluluko aireportua dela sinetsarazi nahi diguten bera. Bitxia da bertan ur-hegazkinentzako geraleku bat ikustea; uretako aerodromo txiki bat da, autoz azkar iristeko urrutiegi dauden tokietara heltzeko garraio-zerbitzua ematen duena. Hegazkinak joan eta etorri dabiltza, protokolorik gabe lur hartuz eta aireratuz, taxi xumeak balira bezala. Piloteen gaineko egurrezko etxetxoak eta lur zingi-

ratsuen ondoan flotatzen dabiltzan etxe-itsasontziak hor daude, parke, lorategi, bidegorri eta etxe-orratzekin batera. Azken horiek altura desberdinetako argi-gortina osatzen dute, skyline ospetsuenari inbidiarik ez diona. Baina bada beste protagonista bat, natura. Hiria eta bertako 600.000 biztanleak (bi milioi, inguruak kontuan hartuta) alde batetik Pazifikoak eta bestetik Columbia Britainiarrak inguratuta daude, natur ingurune amaigabea. Izan ere, hirian etxe-orratzak gailentzen badira ere, mendiak segituan bistaratu eta txiki uzten dituzte horiek. Ez dago oso urrutira joan beharrik eremu berdean barneratzeko. Horregatik guztiagatik hautatu dute aurten Vancouver, akaso, munduan bizi kalitate onena duen bosgarren hiri.

Handian, Skytrain edo gidaririk gabeko trena. Ondoan, goitik behera, ur gaineko etxe bitxiak eta iraganeko egitura hauetan oinarritutako Liz Magor artistaren lana.

37


38


Testua eta argazkiak: Juanma Costoya

Procida

ARDO ZURIA, ETA URDINAREN ALDAERA GUZTIAK

39


Napolesko ahutzen eta Capriko kitch glamourraren artean, irla baketsu bat dago: Procida. Itsasoak eta zeruak giza eskalako arkitektura osatzen dute, eta oraindik ere baratzea eta arrantza dira biztanleen diru-iturri nagusietako bi.

40

apoles-Ischia ibilbidea egiten duen itsasontziak, berrogeita bost minutuz nabigatu ondoren, Procidan hartzen du portua. Jende gutxi lehorreratzen da Marina Grande portuan. Bidaiari gehienak, mugikorra eskuan, diseinuzko kapela buruan, marra urdineko jantzi zuriak soinean, markako osagarriak eskumuturretan, hurrengo uharterantz abiatzen dira: Ischiara. Marina Grandek eskaintzen duen ikuspegia aurrerapen modukoa da bisitariarentzat; ikustera doanaren iragarpen. Bi pisukoak dira etxeak, leiho biribilekoak, eta hori argiz, urdinez, zuriz edo arrosez daude margotuta. Eraikin batzuen behealdean, kafetegi eta jatetxe lasaiak daude, eta osotasunak transmititzen duen baretasuna are gehiago estimatzen da, Napolesko iskanbila zaratatsuarekin alderatuta. Ferryen bidelagun izaten diren kaioak ere Procidan gelditzen dira. Hain zuzen ere, hegazti horien dei karrankariak ditu soinu-banda lau kilometro karratu inguruko eta hamar mila bat biztanleko irla honek. Mediterraneoan egonda, historia luze aberatsa du uharteak; ezin mo-

N


PROCIDA

Goian, ezkerretik eskuinera, Santa Margharita Vecchiako zenobioa eta Santa Maria delle Grazie-ko basilika. Behean, uharteko ekialdean dagoen Punta Sant’Angelo eta erreportajea irekitzen duen argazkian, Marina Corricella-ko portua.

41


PROCIDA kadu bakarrean dena beretu. Horren erakusgarri dira irlan zehar dauden hamar elizak: 1026koa da zaharrena, San Michele Arcangelo; XVIII. mendekoa modernoena, San Giuseppe. Palazzoak eta jauretxeak ere ez dira gutxi; horma luzeen atzean gordeta daude, pikondoek eta limoiz betetako adarrek inguratuta. Eta ezertxo ere falta ez dadin, espetxe bat ere badago, jada abandonatuta dagoena. Karlos V.aren aginduz eraiki zuten jauregi batean dago, Procidako labar altuenaren gainean. Auskalo iraganean zein irizpideren arabera banatuko zituzten ziegak, baina preso batzuek harrizko patio arrunt bat ikustearekin konformatu beharko zuten, eta beste batzuek, aldiz, itsaso berde urdinxkararen ikuspegia izango zuten, hondoan Napolesko badia eta eskuinaldean Vesuvioren irudia zutela. Garaiak eta erabilerak aldatuz doazenez, espetxearen ondoan burdinazko balaustrada bat dago orain, terraza bat inguratzen, zeru-urdinaren eta itsasurdinaren Ăąabardura guztien ikuspegia eskaintzen duena; behean, berriz, itsasoaren eraginez higatutako

Lerron gainean, San Rocco eta Principe Umberto kaleak. Ondoko orrialdean, Marina Corricella-ren ikuspegi orokorra, aragoiar gazteluko arma-plazatik.

42

harkaitzen gainean, kaioak ibiltzen dira, zirkuluak marrazten. Akuarelisten txoko kutunetako bat ere bada leku hori, irlari darion magia harrapatzeko eta paperean islatzeko ahaleginetan dabiltzanena. Erdi ezkutatuta dagoen eremu horretan, liturgia propioa duen erlijio laiko batez gozatzen dute askok: bermutaz. Zinezko irla Ezin da ukatu turismoa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dela Procidan, baina biztanle askorentzat bizibide dira, oraindik, bizimodu tradizionala, arrantza, nekazaritza, ardogintza eta limoncello likore ezaguna. Ondoko Ischia eta Capri irla ospetsuek ez bezala, Procidak eutsi egiten dio landa-giro lasai eta bareari. Souvenir-dendarik ez dago ia. Caprin nonahi ikusten diren limusina deskapotableak eta luxuzko belaontziak ere, gutxi. Lasaitasuna transmititzen dute uharteko biztanleek ere; txankletak, elastiko zabalak eta hiru eguneko bizarra daramatzate askok, udako uni-



PROCIDA Orrialde honetan, goitik behera, etxe tradizionalen gibelean ikusten den San Migel arkanjeluaren eliza eta gaztelurako bidean akuarelaz margotzen ari diren artistak. Ondoan, ferryak iristen diren portua eta iparmendebaldean kokatutako etxe baten atea.

formea huraxe balute bezala. Procidako errepideak estu-estuak direnez, eta horma luzeak daudenez jabetzak mugatuz, motoz edo ibilgailu txikiz baino ezin da ibili hango bideetan. Eta ibilgailu guztiek marratuta dituzte ertzak. Irlako Marina Grande, Corricela eta Chiaiolella portuak lotzen dituen autobus txikiak bi arrazoirengatik egin dezake bere bidea: batetik, errepideak noranzko bakarrekoak direlako, eta, bestetik, gidariek sekulako trebezia dutelako maniobrak egiteko orduan, azken zentimetroa ere kontuan izaten dutela. Azken urteotan, Procidak harreman handia izan du zinemarekin. Italiako eta atzerriko pelikula asko filmatu dituzte bere kale, hondartza eta txokoetan, agertoki natural moduan. Pelikula berri samarretan ezagunena “Postaria eta Pablo Neruda” izango da segur aski, Skármetaren eleberri batean oinarritua. “Il Postino”ren etxea jatetxe bat da egun; orain dela gutxi arte arrantzale-auzoa izandako Corricelan dago. Corricela portuan paseoan ibiltzean, arrantza-sare multzoen artetik, katuez, kanpo-eskailera ikusgarriko etxe tradizionalez, erdi puntuko arku airosez eta pasteltonuez inguratuta, urmargo batean sartu den irudipena izan dezake bisitariak. Hala ere, uhartearen beste aldean dagoen Marina Grandera joateko igo beharreko eskailerek laster arterako dute irudipen hartatik. Patricia Highsmithek sortutako Tom Ripley pertsonaia ere irlan barna ibili zen bere azpikeriak prestatzen; “Eguzki galdatan” edo “Ripley jaunaren talentua” filmetan, besteak beste. Sofia Loren Italiako zinemaren diva handiak ere hemen grabatu zituen “Francesca e Nunciata” filmaren eszenak. Itsaskiak eta ardo zuria Txikia da Procida irla, baina txoko bereziz eta hondartzaz betea dago. Marina Chiaiolella portutxoan dauden jatetxeak, mendebaldeko muturrean, lehen kategorian sartzen dira. Arrakasta handia daukate arrainek, itsaskiek eta bertako ardo zuriak. Handik oso gertu, Ciraciello hareatza dago, Procidako lido delakoa, hondartzarik handiena eta olatu bizienak dituena. Iparraldeko kostaldean, Pozzo Vecchio hondartza dago, errekarriz betetako hondartza bildua, 44


atzealdean irlako hilerria duela. Sarreran, postariz jantzitako maniki batek gogorarazten digu “Il Postino” filmaren eszenak grabatu zituztela hemen. Itsasoa lasaiago iristen da hegoaldeko isurialdera, portu-babesek baretu egiten baitute. Sumendi-jatorriko hondar beltza duen Chiaia hondartza babestua neurririk gabeko atsedena hartzeko toki paregabea izan daiteke, eskuetan Márkarisen liburu bat hartuta, eta itsasoaren islez eta arrastirian enarek hegan egiten dituzten ezinezko geometriez inguratuta. Procida, Napolesko golkoko irlen hain antzekoa eta aldi berean hain desberdina dena, Mediterraneoko DNA peto-petoren jabe da. Aspaldiko esentziari eusten dio, olibak, ardoa, eguzkia eta kresala uztartuz, itsasertzak eta zibilizazioak batuz. Eta, bere eguneroko xehetasunetan, miretsita uzten du irlan nora ezean dabilen bisitaria. Ezkontza askotan, adibidez, ezkongaiak eta gonbidatuak autoz igarotzen dira errepide estuetan zehar, argiak, bozina, musika, oihuak eta algarak lagun. Halako egoerak ikustean, bisitariak senti dezake aurrez izan delako antzeko ospakizunen lekuko, oso bestelako latitudeetan. Eta, oroitzapenetan arakatuz, beharbada Salonikako edo Bibloseko kaleak etorriko zaizkio gogora. Procida lurreko paradisu apal bat izan zitekeen, baina badirudi egunotan leku bakar bat ere ez dagoela krisi ekonomikoaren eta segurtasun ezaren atzaparretatik libre. Irlan ez dira mehatxu horiek nabari, baina atentzioa ematen du etxe askotan leihoetako batetik maindire zuri bat zintzilik ikusteak. Haien kolore margula eta zikinkeria ikusita, erraz ondoriozta dezakegu denbora asko daramatela hor. Kontu guztien berri daukaten etxean argituko zaigu misterioa: portuko tabernan, nola ez. Batera eta bestera dabiltzan orriek eta paretetan itsatsitako paskinek iragartzen dutenez, baliabide gutxi dauzkatela eta, uharteko osasun-zentro bakarrean ohe kopurua murriztekotan dabiltza. Alde guztietan, autobusinian, tabernetan nahiz faroletan, aldarrikapen bat egiten du herriak: «Defenda dezagun gure osasun-eskubidea». Procida hain da bertakoa eta errepikaezina, hain da mediterranearra eta mundu osokoa, non Prousten gogoeta egiazko bihurtzen den: «Galdutako paradisuak baizik ez dira geratzen». • 45


Testua: Julie Jammot Argazkiak: John Wessels

Lesotho

ZALDI LASTERKETEN SUKARRA AFRIKAN

46


47


LESOTHO

Ascot-eko zaldi lasterketatik erabat aldenduta, Afrikako bihotzean, txapaz egindako ukuilu galdu batean, hurrengo goizeko hitzordua antolatzen ari da Modikeng Tladi. Ibiliko duen zaldiaren prestaketei so dago, Hegoafrika erdian dagoen Lesotho erreinu txikian burutzen den lasterketarik ospetsuenaren irteeran izango baita.


scot-en janzten dituzten kapela ikusgarrien ordez –barregarri askoak ere bai batzuk–, biserak han-hemenka. Zaldizkoek daramatzaten jakatxoen ordez, manta zaharrak. Lesotho erreinuko Semonkong herrixkako zaldi lasterketek ez dute Ingalaterrakoen dotoretasunaren arrastorik, baina zaldiekin lotutako hitzordu biek badute zerbait batzen dituena: biek ere grina bera sortzen dute partehartzaile eta ikusleen artean. Orain bi urte egin nuen nire lehen lasterketa profesionala eta aitortu behar dizuet beldur handia pasatu nuela, adierazi digu Modiken Tladi zaldizko gazteak gaztaina ilun koloreko zaldi bat mantatxo batekin babesten duen bitartean.

A

Urtean zehar artzain lana egiten du Mohale Mpaparentzat, inguru hauetako baserritar, abeltzain eta Semokong Horse Racing elkarteko lehendakariarentzat, alegia. Negu australean, Mohale Mpapak hilero lasterketak antolatzen ditu. Lesotho erreinuan ez duzue puntako lasterketapistarik aurkituko, baina hemengo kulturan errotuta daude oso zaldiak. Zaldi-hazleek zaldi bat baino gehiago dute, gehienak Hegoafrikan erositako odolgarbien eta basotho moxalen arteko nahasketatik sortuak. Azken hauek txikiagoak dira eta ez hain azkarrak; baina mendira egokituagoak daude, ordea. Erregearen urtebetetze egunean, uztailean, eta urrian

Ehunka zale, zaldizko eta zaldihazle elkartzen dira urtean bi aldiz Lesothoko Semonkong herriko mendixka batean.

49



LESOTHO Bertako kulturan oso errotuta dago zaldia Afriako hegoaldeko lurralde menditsu eta lehor honetan.

ospatzen den Independentziaren Eguneko lasterketak dira famatuenak. Ehunka jabe eta zale biltzen dira mendien arteko mendixka batean, non ferra itxurako pista bat marrazten den. Ez da oso ondo ikusten, dena den. «Gure herriarentzat garrantzi handia dute lasterketa hauek», Mohale Mpapren hitzetan. «Aisialdia da, ados, baina batez ere gure kulturaren ikurra». Kostalderik ezean, mendiak Lesotho erreinua –monarkia konstituzionala baita– Afrikako hegoaldean dago; Hegoafrikaren barnean dago, bai geografikoko, baita politikoki ere. Beraz, ez du itsasorako irteerarik, horrek dakarren mendekotasunarekin. 30.355 kilometro karratutako lurraldea da, oso menditsua gainera: iparraldean Maloti mendikatea dago, hego-mendebaldean, Drakensberg. Batez beste, Lesothoko eremuaren %80 baino gehiago 1.800 metrotik gora dagoela esan daiteke. Herrialde menditsua baina lehorra da, aldi berean, basoak erabat moztu dituztelako azken mendeetan. Hori ekiditeko eta basoak lehengoratzeko egin diren plangintzak ez dira oso aproposak suertatu; eukaliptoak landatu dituzte eta horiek mesede baino kalte egin dute, lurra are lehortu dutelako. Hala eta guztiz ere, Lesotho herrialde hagitz ederra dela ezin ukatu. Aberastasun kultural handikoa, lasaia, segurtasun arazorik ez duena eta Durban eta Johannesburgotik iristeko erraza izanik, abenturazale eta mendizaleen helmuga turistikoa bihurtzen ari da pixkanaka. Hegoafrikarekin dituen desberdintasunak interesgarri bihurtzen dute erreinu txiki hau, basatho herriak sen propioa baitu eta lurralde honetako muturreko topografiak xarma berezia ematen baitio toki galdu honi. Lesothoko mendiko babeslekuetan pare bat egunetan lo egin dezakegu edo bestelako bertako artisautza bilatu, horrek Afrikako hegoaldeari buruzko beste ikuspuntu bat emango digu eta. Hau, batez ere, lurralde alpinoa da, trekkinga eta xendazaletasuna maite dutenenetzat ezin aproposagoa. Abenturazale samarra izan beharra dago, dena den, Lesothora hurbiltzeko, bertako hiru parke nazionaletako instalazioak oso xumeak baitira, urtetik urtera hobetzen doazen arren. Baina gailurretan barna oinez barneratzen ari garela bertako baserritarrekin parez pare topo egiten dugunean, gehienak zaldi gainean eta, hemengo ohiturari jarraituz, kolore anitzeko manta eta buru-berokiez babestuta ikusita, toki hau berezia dela otuko zaigu.• 51


proposamen tematikoa

ARKITEKTURAK ETA URAK BAT EGITEN DUTENEAN Ondo egituratuta dagoenean, hau da, hausnarketa sakon baten ondorio denean, ingurune naturalaren eta gizakiok sortutako eraikuntzen arteko uztarketa benetan txundigarria suerta daiteke. Horren adierazle batzuen atzetik abiatu gara munduan barna, eta, egiaztatu dugunez, uztarketa horretarako gehien erabiltzen den osagaia ura da. Hemen dituzue, bada, urak eta arkitekturak bat nola egin dezaketen erakusten duten zazpi adibide paregabe. Kechut urtegia (Armenia) Jermuk hiritik gertu dagoen urtegiko gainezkabide bitxiak izar itxura du. «Morning glory» deitzen zaie mota honetako gainezkabideei, izen bereko lorearekin duten antzagatik. Radisson Blu hoteleko «AquaDom»-a (Alemania)

Berlineko Radisson Blu hoteleko hallean bertan dagoen tanga erraldoia munduko depositu zilindrikorik handiena da. 97 motako 1.500 arrain gordetzen ditu bere baitan eta egunean hiru aldiz garbitu behar izaten du horretarako espresuki kontratatuko urpekari talde batek. Akuario erraldoira begira dauden gelek 200 euroko prezioa dute.

52


Iller zentral hidroelektrikoa (Alemania)

Kempten hiriko zentral hidroelektrikoagatik hiru sari eskuratu ditu Becken Architekten arkitekto taldeak. Ez da harritzekoa, egitura modu organikoan gauzatu baitute emaitza bikaina lortuz: industria eraikuntza bat baino, eskultura bat dirudi zentralak. Bidegorri bat eta oinezkoentzat zubi bat ere baditu.

Fort Worth Worth Water Gardens (AEB)

Texas estatuko Fort Worth hiriko erdigunean Erromako antzoki baten itxura duen ur lorategi hau dago. Convention Center zentroan kokatuta, 1974. urtean eraiki zuten. Antza, Philip Johnson eta John Burgee arkitektoek ÂŤhormigoizko oihanean errotutako oasi batÂť egin nahi izan zuten.

53


proposamen tematikoa

The Blur eraikina (Suiza)

Yverdon-les-Bains hiri suitzarreko Neuchatel lakuan dagoen «hodeien fabrika» 2002ko erakusketa unibertsalerako sortutako pabiloi bat da. Arkitekturan erabiltzen den «tensegrity» sisteman oinarrituta dago –egitura kableen bitartez lotzen da, zintzilik dagoen sentsazioa emanez–, eta lakuko ura erabiltzen du. Ihinztagailu batzuei esker, egitura laino baten barnean dagoela dirudi.

Science Barge (AEB)

54

New Yorken, Hudson ibaiaren ertzean, dago Younker hiri industriala. Eta bertan, Hudsoneko uretan porturatuta dago Science Barge edo Zientziaren Gabarra. Baina, zer da? Negutegi baten prototipoa da, NY Sun Work eta Groundword Hudson Valley izeneko erakundeek ingurumen eskola bihurtutakoa. Bertan tomateak, meloiak, piperrak... landatzen dituzte garapen jasangarriko parametroak zorrotz jarraituz. Hori horrela, eguzki panelak, haizezko turbinak edota euri urak baliatzen dituzte negutegian energi iturri berriztagarriak ikertzeko asmoarekin.

Kudu uharteko zinema aretoa (Thailandia)

Pekinen arkitektura estudioa duen Ole Scheeren alemaniarrak Thailandiako Film on the Roks Yao Noi zinema jaialdirako antzoki ikusgarri hau diseinatu du. Bengalako badian dagoen Kudu uhartean egiten da jaialdia eta zinemak egitura mugikorra izan behar zuen, barrutiko beste irla eta herrixketara eraman ahal izateko jaialdiaren beharren arabera.


HITZORDUAK

hutsa

ULTZAMAKO PARKEA, HAMARKADA LUZE BAT MENDIETAKO URREA ZAINTZEN Gurean mendira joan eta ziza biltzen aritzea errotutako ohitura da. Udazkena eta udaberria izaten dira perretxiko garai gorenak eta orain gauden garaian, onddoa dugu udazkeneko urrea. Iruñetik 25 kilometrora, Ultzama haranean, orain hamar urte Ultzamako Parke Mikologikoa sortu zuten bertako udalerriek, Nafarroako Gobernuaren babesarekin, hamarkadetan ziza biltzaile askoren neurrigabeko harrapaketa mugatu nahian. Polemika dezente sortu zuen parkeak zaleen artean, baina ez omen zegoen beste irtenbiderik, egoera jasanezina zelako. Datu bat: 2006an, hamabost eguneko tartean, 20.000 bat biltzaile ibili ziren Nafarroako inguru eder hauetan –8.700 auto zenbatu zituzten– eta 97 bat tona onddo (boletus gr. Edulis motakoa) hartu zituzten. 3.000 hektarea inguruko azalerari dagokion kalkulua omen da. Hori ikusita, orain justu hamar urte

parkea sortu zuten, helburu nagusi batekin: «Aprobetxamendu Mikologiko Iraunkorra lortzea oihaneko ziza bilketaren eta ziza ekoizpenaren artean, ekosistemari eta bertako biztanleen bizimoduari kalte egin gabe». Parkeak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, Alkotzen dagoen Argibide Mikologikorako Gunean zentralizatuta. Bertan perretxikotan aritzeko baimenak jaso daitezke –internetez ere bai, baina bakarrik egun baterako baimenak eskura daitezke–, mapa eta parkeko arauekin batera. Adibidez, egunean gehienez 8 kilo ziza edo onddo har daitezke. Gunean aholkularitza lana ere egiten dute; bildutako zizak onak edo txarrak diren jakiten laguntzen dute bertan. Horretaz aparte, urtean zehar ikastaroak antolatzen dituzte. Baimenei dagokienez, egunekoak 5 euro balio du. Urtekoak ere atera daitezke, 50-80 euro artean.

Ultzamako parke mikologikoa Mikologiari buruzko informazio gunea (San Esteban 19, Alkotz) ostegunetik igandera eta jaiegunetan izaten da zabalik, 8.30etik 14.00etara. Argibideak: info@parquemicologico.com, 671814005 telefonoan edo www.parquemicologico.com helbidean. Bildutako zizak ikusiko dituzten mikologoen ordutegia: ostiraletan, 12.30etik 14.00etara eta asteburu eta jaiegunetan, 12.00etik 15.00etara. Prestakuntza ikastaroak eskaintzeaz aparte, bisita gidatuak egin daitezke: urrian 9an, 12an, 23an eta 29an. Azaroan, 1ean eta 12an.

55


HITZORDUAK hutsa

SAN MIGUEL DE ALLENDE (MEXIKO) La Calaca jaialdia Urriaren 30etik azaroaren 2ra Domu Santu inguruko ospakizun herritarren inguruan antolatutako arte eta kultura jaialdia da La Calaca izenekoa. Lau egunetan zehar artea, tailerrak, hitzaldiak, ikuskizunak, desfileak eta bizitza eta heriotzarekin loturiko gaiak eta ohiturak aztertzen eta ikertzen dituzten ekitaldiak izaten dira. «Heriotza bizitza bera da eta bizitza heriotza, horregatik gonbidatzen zaitugu ospatzera», adierazi dute antolatzaileek. lacalcafestival.com

KATALUNIAKO FANTASIAZKO ZINEMAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA • SITGES (KATALUNIA) • URRIAREN 7TIK 16RA Urria «beldurraren garai» izenda genezake, zinemari dagokionez bederen. Beldurrezko eta fantasiazko zinema maite dutenak asko eta asko dira eta Donostiako hitzordua iritsi zain diren bitartean –urriaren 29an abiatuko da Antzoki Zaharrean Beldurrezko Astearen 27. edizioa–, urtetik urtera entzutetsuagoa den Kataluniako Jaialdian dute haren atarikoa. Sail ofizialean eskainiko diren filmen artean daude Terrence Malick beteranoaren “Voyage of Time” –unibertsoaren historia laburbildu du dokumental batean–, Jean-Patrick Benese frantziarraren “Arès” zientzia-fikzioko epopeia, eta munstroak, umorea eta zoramena nahasten dituen “Yoga Hosers” definiezina. Aurten Christopher Walken (“The Deer Hunter”, Michel Cimino, besteak beste) aktore estatubatuarra omenduko dute Sitgesen. sitgesfilmfestival.com

56

PARIS (ESTATU FRANTSESA)

NEW YORK (AEB)

Crazy Horse kabareta Abenduaren 31ra arte 65 urte bete ditu aurten Crazy Horse kabaret mitikoak eta, urte osoan zehar egiten diren ekitaldien artean, irailean estreinatu zen espektakulu berria omen da ikusgarriena. Emakume bati egokitu zaio zuzendaritza artistikoa, Chantal Thomas luxuzko lentzeriaren diseinatzaileari, alegia. Chantal Thomas bera agertokian dagoela dirudien arren, ez da horrela: dantzariek ileordea daramate eta disenatzailearen itxura ikonikoa hartu dute.

New York City Wine & Food Festival Urriaren 13tik 16ra Punta-puntako nazioarteko sukaldariak eta telebistako chef «izarrek» –mundu osoan modan jarri baitira sukaldaritza saioak– parte hartzen dute jaialdi honetan. 2007an jaio zenean, egun bakarreko egitaraua zuen, Orain Ameriketako Estatu Batuetako mota honetako hitzordurik ospetsuenetarikoen artean dago. Lortzen den diru guztia –iaz milioi bat dolar– behartsuei ematen zaie. nycwff.org


ERAKUSKETAK PICASSO ETA MATISSEREN ARTESALEROSLEAREN TESTIGANTZA SAO PAULOKO BIURTEKOA «Guk ospatu nahi duguna zera da, artea eraldatze eta erresiztentziaren gunea dela» , dio Jochen Volz-ek, Brasilgo hiri handienean egunotan egiten ari den Arte Biurtekoko komisario nagusiak. Ekologia ere ardatz dute han ikus daitezkeen artisten lanek. Abendura arte egongo da zabalik. www.bienal.org.br

«LAPIDARIUM«, ERROMAN 40 bat zaldi eskultura ezarri dituzte Erromako gune arras sinbolikoetan, Koliseoan eta Konstantinoren Arkuan, esaterako. Gustavo Aceves mexikarraren lanak work in progress erakoa izan nahi du, urtarrilean munduko beste hiri batzuetara bidaiatuko baitu.

Paul Rosenberg joan den mende hasierako arte-merkatari handienetarikoa izan zen. Anne Sinclair kazetaria Rosenberg-en biloba da eta “21 rue La Boétie” liburuaren egilea. Liburu hori bera hartu dute abiapuntu Belgikako Lieja hiriko La Boverie museoan ikusgai dagoen izen bereko erakusketa egituratzeko. Bizitza bereziki interesgarria izan zuen Rosenbergek, Picasso, Matisse, Braque, Leger eta Marie Laurencin-en agente eta laguna izan baitzen. Erakusketa, batez ere, artearen historian izan zen inflexio puntu bat ikertzen du: arte modernoa asmatu zenekoa eta, nazismoaren iritsieraren eraginez, artearen epizentroa Europatik Ameriketako Estatu Batuetara aldatu zenekoa. www.laboverie.com

KANDINSKI SAN PETERSBURGON Wassili Kandinski (1866-1944) errusiar artista handiaren jaiotzaren 150. urteurrenean erakusketa handi bat eskaini dio Errusiako Museoak “Wassily Kandinski eta Errusia” izenpean. Abenduaren 4ra arte ikusi ahal izango da. en.rusmuseum.ru

BARAZKIAK ETA KIROLA Urriaren 31ra arte dago erakusgai Olinpiar Jokoen «omenez» prestatu den “Pumpkin Sport” lagin bitxi hau. Alemaniako Erfurt hiriko lorezainei barazkiekin kirolarien eskultura batzuk egitea otu zitzaien. Aitzakia polita izan daiteke Erdi Aroko hiri hau ezagutzeko. 57


hutsa

liburuen TXokoA

hutsa

SEBASTIÂO SALGADO ESKURA hutsa

100 photos de Sebastiâo Salgado pour la liberté de la presse Reporters sans frontières, 2016 496 orrialde. 9,9 euro Frantsesez eta gaztelaniaz

ebastiâo Salgado brasildarra gaur egungo argazkilari ospetsuena da akaso. Hamarkada luzeetan planetako toki ugaritan atera dituen irudiak munduan zehar bidaiatzen ari dira etengabe erakusketa ibiltari formatuan. Aldi berean, moldatu dituen erreportaje eder eta bortitzak jasotzen dituzten liburu dotore, eta garestiek, –aitor dezagun– mundu osoko liburu-dendetako apalak hornitzen dituzte. Orain Parisen egoitza nagusia duen Reporters sans Frontières kazetarien nazioarteko elkarteak, Salgadoren lan oparoaren artean ehun irudi aukeratuta, liburuxka kaleratu du oso prezio onean. Helburua ere interesgarria da oso, jasotzen dena prentsa askatasunaren aldeko borrokara bideratuko baita.

S


Euskal Herria: rincones que te sorprenderán Alberto Muro Sua edizioak, 2016 208 orrialde. 17,3 euro

hutsa

hutsa

adirudi Alberto Muro argazkilari algortarra Euskal Herriko toki galdu eta xarmagarrienak ezagut ditzagun tematu dela. Mendi giden egileak bere azken lanetan abiapuntu bitxiak dituzten ibilbideak proposatu dizkigu, bai goizeko irteerak egiteko aproposak diren irteerak moldatuz (“Rutas singulares con hamaiketako”, Sua edizioak 2015) edo orain atera berri duen txoko ikusgarri hauek bilduz. Gaztelu zaharrak, trikuharriak, basoak... beste Euskal Herri bat ezagutzeko aukera.

B

hutsa

hutsa

EUSKAL HERRIKO TXOKO BITXIAK

HOBETO BIZITZEKO, MOTXILA HUSTU

LAURENCE STERNEREN BEGIRADA BIHURRIA

ERDI AROKO BARTZELONA HURA

Z

ure bizitzako 23 urte lotan galduko dituzu, 20 lanean, 6 jaten, 5 itxaroten, 4 hausnartzen, 228 egun aurpegia eta hortzak garbitzen eta 46 zoriontasun ordu besterik ez dituzu izango. Beraz, ez al litzateke hobea bizitza bere osotasunean biziko bazenu? Ikasketa hori atera omen zuen Gabriele Romagnolik, Hego Koreako hilkutxa baten barnean zegoela, antolatu zioten gezurretako hiletan. RAI Sport kanal tematikoko zuzendaria da Gabriel Romagnoli eta liburu honekin Italiako liburu salduenen zerrendetako lehen lerroan kokatu da.

araiko eleberriaren legeak hankaz gora jarri zituen bezala, esan liteke bidaia-literatura eta bidaiariaren sentimendua bera ere behin betiko irauli zituela Laurence Sternek liburu honekin: ordura arte katedralak, monumentuak eta enparauak ziren han eta hemen ikusi beharrekoak; hemen, berriz, aipatu ere ez dira egiten halakoak: Frantzian barrena firinfaran dabil Yorick bidaiari eta narratzailea, bidean topatzen dituen gizon (eta batez ere, emakume) bereziek pizten diotela gogoa eta bideratzen zangoa.

L

Viajar ligero. La vida con equipaje de mano Gabriele Romagnoli Ático de los libros, 2016 96 orrialde. 9,9 euro

Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar Laurence Sterne. Josu Barrambonesen itzulpena Elkar, 2016 200 orrialde. 15,00 euro

G

abetik atera berria da “Els hereus de la terra” (“Los herederos del mar”, gaztelaniaz), orain dela hamar urte kaleratutako “L’Església del mar” (“La catedral del mar”) arrakastatsuaren jarraipena. Liburu hauen bidez Erdi Aroko Bartzelonara eramaten gaitu Idelfonso Falconesek, Santa Maria katedrala eraiki zen garai nahasietara. Lehenengo liburuaren oroitzapenezko edizioa atera da bigarrena plazaratzearekin batera. Bietan, katalanez eta gaztelaniaz argitaratu dira aldi berean. L’Església del mar Ildefonso Falcones Grijalbo, 2016 672 orrialde. 20,90 euro

59


Gogoan hartu hutsa

CELICA GAZTE ATERPETXEA OPORRAK ZIEGA BATEAN

Burdin barrak leihoetan, segurtasuneko ateak, bukaezinak diruditen korridoreak eta partekatutako komunak. Esloveniako Ljubljana hiriburuko Celica (ziega, eslovenieraz) hotela eta gazte aterpetxea ez da batere ohikoa eta, agian horregatik, Lonely Planet ospetsuko Hippest Hostel zerrendako lehen tokian dago. Xarma berezia du erdigunetik gertu dagoen aterpetxe honek, iraganean izan zuen erabileraren az-

tarnak ez direlako erabat ezabatu. Horietako asko mantendu eta eraberritu dituzte bisitarien erosotasuna bermatzeko. Eraikina ia mende batez kartzela militarra izan zen; zehazki, 1882ko austrohungariar inperioaren okupaziotik 1991n Eslovenia Jugoslaviatik banandu zen arte. 2003an, eta artista elkarte bati esker, hotel bihurtu eta gaur egun ikasle elkarte batek kudeatzen du. Inguruetako artista eta diseinatzaileek atondutako hoteleko 20 gelak koloretsuak dira oso, eta guztiak birziklatutako osagaiekin eginak daude gainera. Era berean, gaur egungo bidaiariek eska ditzaketen erosotasunak eskaintzen ditu gazte aterpetxeak: wifia, jatetxea, taberna ÂŤcoolÂť bat... hori bai: iraganeko gatibuek bezala, bezeroek ez daukate zein gela nahi duten hautatzeko aukerarik. Merkeak dira bederen, 18 eta 33 euro artean ohe bakoitza. Hoteleko sotoan bi bakartze gela mantendu dituzte, esperientzia berriak maite dituzten bezero apetatsuentzat. www.hostelcelica.com

60


hutsa

BALKHASH AINTZIRA Zerutik hartutako irudi hauek uztailean atera zituen Patrick Baz fotokazetariak. Bertan agertzen dena Kazakhstan-eko hegomendebaldean dagoen Balkhash aintzira da, Asiako lakurik handienetarikoa. Are gehiago, munduko aintzira handienen «zerrendan» 12. tokian dago lur eremu ikusgarri hau. Datu soil batzuk: itsasoaren mailatik 340 metrora kokatuta, 16.999 kilometro karratuko sakonune batean dago, eta 5,8 metroko sakonera dauka, batez beste. Toki zehatz batzuetan sakonera 25,6era irits daiteke. Penintsula batek –Saryesi deiturikoak– erdibitzen du lur eremu ikusgarri hau: mendebaldean ur geza du aintzira handi honek; ekialdean, ur gazia. Mendebaldea elikatzen duen ibaiak Li izena du, eta oraingoz ez du arazorik: ekialdean, ordea, egoera desberdina da, lurrunketa eta mineralen kontzentrazio handiaren eraginez, urtetik urtera gazitasuna handitzen baitoa. Azaroaren bukaeratik udaberriaren hasierara arte izoztuta egoten da aintzira.


LABURRaK hutsa

ENOTURISMOA SUSTATZEKO GIDA rabako Errioxan enoturismoari buruzko gida berri bat argitaratu dute, eskualde horretan mahatsaren bilketa dela-eta egiten diren jarduerak aprobetxatuz. Arabako Foru Aldundiak bultzatutako ekimen hau www.alavaturismo.eus web atarian eta hari loturiko sare sozialen bidez zabaltzen ari da. Mahatsaren bilketaren, Arabako Errioxaren eta bertako ardoen gaineko informazio orokorra eskaintzen du gidak, baita mahastizaintza eta ardogintza tradizioko eskualde horretara iristeko ibilbide onenen informazio praktikoa eta mahastien paisaien irudiak ere.

A

62

EL MINZAH HOTELAK BI IZAR GALDU DITU

hutsa

uropan eta AEBetan musulmanen aurkako giroa pizten ari den bitartean, Malaysia, Singapur eta Japonian, esaterako, «halal turismoa» bultzatzen ari dira bisitariak erakarri nahian. Iaz 117,7 milioi turista musulman izan ziren munduan eta 2020an 168 milioi izango omen dira, Singapurren egoitza duen CrescentRacing enpresaren arabera. Persiar golkoko, Turkiako eta Malaysiako turistak dira horietako asko.

E

hutsa

hutsa

hutsa

«HALAL TURISMOAREN» GORAKADA ASIAN

NOLA LORTU «UPGRADE» BAT?

T

angerko hotelik ospetsuena da El Minzah, Marokoko ikono bat. Hiriaren erdigunean kokatua, joan den mendeko 30eko hamarkadatik gaurdaino nazioarteko dirudun eta pertsonaia famatu ugarik hartu dute bertan ostatu. Antza, Michael Curtizen “Casablanca” filmeko hotela bera ere El Minzah hotelean inspiratua dago. Bernardo Bertoluccik, berriz, bertan filmatu zuen “The Sheltering Sky” filma. Hotela albiste bihurtu da orain, bat-batean bi izar galdu dituelako, bost izarretik hirura pasatuz. Garbitasun arazo larriak aurkitu dituzte ikuskatzaileek, batez ere hoteleko sukaldean.

egaldietan turista klasean edo lehen klasean bidaiatzea arras desberdina da. Jetcost bilatzaileak gomendio batzuk egin ditu txartel aldaketa lortu ahal izateko, hau da, txartelaren «upgrade» bat eskuratzeko: bat, bidaiaagentzian galdetzea, onura eta deskontuak lor ditzaketelako; ondo jantzita joatea eta atsegina izatea, business klasean joateko moduan; beteta doazen hegaldiak aukeratzea, kategoria igoera lortzea errazagoa omen delako; galdetzeko beldurrik ez izatea, eta, azkenik, overbooking-a dagoenean zure eserlekua eskaintzea, konpainiak ordain gisa onurak eskainiko dizkizulako zure hurrengo bidaian.

4 GATS JATETXEA, GOOGLE TRIPS APLIKAZIOAN

HONDARRIBIA GORATZEN DU TRIVAGOK

oogle-k kaleratu berri duen Google Trips izeneko aplikazioa gida turistiko birtuala da. Android eta IOSen erabilgarria, app honen bidez bidaia antola dezake erabiltzaileak... hori bai, oraingoz ingelesez bakarrik dago. Promozio bideoko protagonista Bartzelonako 4 Gats jatetxe modernista ederra da.

ondarribiak bigarren postua lortu du Trivago.es bilatzaileak egindako zerrendan, balorazio oneneko hotelak dituzten kostaldeko bisitalekuen artean. Horretarako, 250 erreserbaatari baino gehiagoko 220 milioitik gora iritzi aztertu ditu. Kostaldeko udalerri horrek hotel eta gastronomia eskaintza zabal eta askotarikoa dauka; horrenbestez, erakargarria da urteko edozein sasoitan.

G

H

H


GURUTZAONTZI BERRI BAT. Papenburg (Alemania) hiritik itsasoratu berri da “Genting Dream” gurutzaontzitzarra. Ipar Itsasorako bidea hartu zuen Ems ibaian gora, azaroan egingo baitu bere lehen bidaia.

TIGREAREN DANTZA. 200 bat urteko ohitura ikusgarri honi jarraipena eman zioten irailaren 17an Indiako Kerala hirian. Uztaren ospakizunak, Puli Kali-k (Tigrearen jaia), milaka lagun erakartzen ditu.

hutsa

MAHASTIZAIN BIHURRI BAT

hutsa

Bordele labelaren barnean sartuta egon behar zuen arren –Anglade-n baitago–, Domaine Leandre-Chevalier (DLC) izeneko ardoa Vin de France izenpean saltzen da. Mahastiaren jabea, Dominique Leandre-Chevalier, labelak behartzen duen berdintasunarekin ados ez zegoenez, artisau lanetara itzultzea erabaki –zaldiak erabiliz– eta mahastiak era zahar honetara landatzea erabaki zuen. Bordele inguruan egonez gero, dastatu beharreko bitxikeria bat.

hutsa

HIGUINGARRIAGORIK BA OTE?

hutsa

Batzuek ez dakite zer asmatu. Java uharteko Seramang hirian, Jamban Cafe izeneko kafetegi tematikoa ireki dute. Aukeratu duten gaia nahiko bitxia –zerbait esateagatik– iruditu zaigu: janaria, plateretan atera ordez, gizonezkoen komunetan eskaintzen dute. Irudian haragi-bolez beteak ageri dira, higuina areagotu nahian, nonbait.

hutsa

hutsa

PUTINEN URRATSEI SEGIKA Duela gutxira arte, turistei Dostoievski edo tsarren inguruko ibilbideak eskaintzen zizkieten San Petesburgo ederrean. Azken urteotan, Vladimir Putin presidentea zirkuitu horietako baten protagonista bihurtu da, sinesgaitza badirudi ere. 1.800 errubloren truke (24,60 euro) bi orduko ibilbidea egin daiteke, gida eta guzti, garai batean Leningrad zen horretan Putinek emandako 44 urteen aztarnen bila. Antza, kanpotarren artean oso harrera ona du ibilbide honek. Bisitatzen diren tokien artean FSBren egoitza dago, lehen KGB zena. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.