7h93

Page 1

hutsa

BUDAPEST Europako gastronomiaren erdigunea • OAHU Hawaiiko ataria baino gehiago • COSTA BRAVA Itsasoko kayak batetik ezagutuz • SHAOSHAN Turismo gorriaren Meka • HANOI Iraganaren nostalgiara bidean

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Viñales KUBAKO USAINA


Iazko maiatzean argitaratu genuen “Seu Vella. Terra Fermako talaiaria” erreportajea saritu du Lleidako Diputazioak. Argazki erreportaje onenaren saria jaso du«Oriol Clavera fotokazetariak bisualki oso erakargarria egin duen erreportajea, argazki ikusgarriekin hornitua», epaimahaiaren aburuz. “Pica d'Estats” izeneko sarien 27. edizioa izan da aurtengoa eta jada sona handia du nazioarteko turismo-kazetaritza alorrean.

SARITUAK «Pica d'Estats» saria Zazpi Haizetara-rentzat

Azaleko argazkia: Nuria Lopez Torres

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Amaia Ereñaga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


aurkibidea 04

Munduari begirada Argindarra iritsi zaio Anandpur-i XXI. mendean.

06

ErreportaJEak 6

ViĂąales Kuba tradizional eta benetakoenean murgiltzeko aukera ematen digu eskualde eder eta magiko honek.

16

Budapest Gastronomia arloan dituen dohainez ohartu da hiri liluragarri hau; izan ere, bertako sukaldari batek eskuratu berri du Bocuse d'Or europar saria.

22

Oahu Paradisuko sarrera baino ez da askorentzat Oahu, beste uharte baterako jauzi edo geltokia, baina uste baino altxor gehiago ditu.

30

Costa Brava Mediterraneora amiltzen diren labar malkartsuak, uharteak, lurmuturrak eta kalak ezagutu ditugu kayakean arraunean.

40

Shaoshan Iraultza Kulturalaren 50. urteurrenean, Maoren itzalak oraindik bizirik dirau bere jaioterrian.

44

Hanoi Tradizionala eta koloniala, iraganeko zaurien jarioa gelditurik, Vietnam bateratuko hiriburuko bizitza motozikleten erritmoan mugitzen da.

Bidelaguna 52

Proposamen tematikoa Urrutira joan gabe, Euskal Herrian turista bihur gaitezen.

56

Hitzorduak

58

Liburuen txokoa

60

Gogoan hartu Londresko skate-aren ÂŤelizaÂť eta Devils Tower ikusgarria

62

Laburrak

22 30

40

44

16

3


ANANDPUR Argindarra iritsi zaie, XXI. mendean ew Delhitik gertu dagoen arren, 230 kilometrora, beste mundu batean egongo balira bezala bizi izan dira orain gutxira arte Anandpur (India) herrian. Narendra Modi lehen ministroak, iazko Independentziaren Jaiaren karietara emandako hitza bete du eta argindarraren konexioa zabaldu da, behingoz, Indiako 18.452 herritara. Anandpur zorioneko herri horietako bat da. XXI. mendean sartuta gaudenean sinesgaitza dirudien arren, gaur egun Indian 300 milioi lagun bizi dira argindarrik gabe, horrek dakarren atzerapenarekin. ÂŤSenarrak haizagailua erosiko digula agindu dit. Horrela lasai lo egingo dugu behingozÂť, dio poz-pozik Urmila Devi-k, 55 urteko Anandpur herriko emakumeak. Neeraj Singh baserritar gaztearentzat argindarrak mugikorrarekin zituen arazoak konponduko dizkio eta Lakshmi izeneko haurrak behingoz telebista ikusi ahal izango du: ÂŤBehin bakarrik ikusi nuen osabaren etxean eta oso gogoko izan nuenÂť. Dena den, herriko 25 etxeetatik soilik 18tan sartu da argindarra. Konexioa doan egin zitzaien, baina errefusatu zuten zazpiek ezin zuten beren gain hartu hilero ordaindu beharreko 12 euroko faktura.

N

Argazkia: Money Sharma

4


Munduari begirada

5


6


Viñales

Testua eta argazkiak: Nuria López Torres

PARADISU JURASIKOA

7


VIÑALES

Garai jurasikoko «mogote» ikusgarriek zizelkatutako paradisu naturalean Kuba tradizional eta benetakoenean murgiltzeko aukera izango du bidaiariak. Zalantzarik gabe, Antilletako uharte ezagunean bisitariak aurkituko duen leku eder eta magikoenetako bat da Viñales.

Baserritar hauek urtean zehar gizendutako txerria hil eta saldu egingo dute. Erreportajearen hasierako irudian, eskualde zoragarri honen ikuspegia, Los Jazmines behatokitik hartuta.

8

iñalesen hegazti goiztiarren begiradapean esnatzen da eguna. Eguzkiak lehen orduetako lanbroari aurre eginez egiten du leku gutxikagutxika, ihintza ziztu bizian desagertzen den bitartean. Lur heze eta emankorron usainak bidaiariaren zentzuak dantzan jartzen ditu, lurrin liluragarri baten bitartez. Los Jazmines begiratoki ikusgarritik Viñales haran paregabea aurrez aurre ageri da, eta ezinbesteko geltokia da parajeon edertasunaren berri izan nahi duen edonorentzat. Zalantzarik gabe, eguneko lehen orduak dira balkoi natural honetara gerturatzeko onenak, bai argiagatik bai aurkituko dugun lasaitasunagatik. Eguerditik aurrera turistak trumilka heltzen hasten dira autobusez: hamar minutuko geldialdi azkarra egin, argazki mordoa atera eta bidean aurrera jarraitzen dute berehala. Viñales Kubako probintziarik mendebaldarrenean dago, Pinar del Rion. Zehazki, Sierra de los Organos mendilerroan dago, Guaniguaico mendikatean. Jurasiko eta Kretazeoko kare-haitzez zipriztindutako bertako paisaia bitxia erabat esklusiboa da; harri metamorfikoak mogote deitutako mendi karstikoekin uztartzen dira –Karibeko eta Asiako leku jakinetan bakarrik aurki daitezke lurrotan mogote bezala ezagututako mendixka isolatuok–, eta, horrez gain, flora eta fauna espezie endemikoen dibertsitatea izugarria da. Hala, eta tokiko aberastasun kulturala ere kontuan izanik, ez da harritzekoa Unescok munduko paisaia kultural izendatu izana Viñales harana 1999an. Harana Viñales izeneko udalerrian dago, Habana Kubako hiriburutik 178 kilometro eskasera. Hori dela eta, herrialdea bisitatzen duen inork ez luke galdu be-

V


9


Behean, ezkerraldean, El Palmito «plantio»ko jabea bertan egindako puru batekin; eta eskuinaldean, haurrak zaldi gainean, erosketak egitera. Irudi txikian, Don Emilio habanoak batzen.

harko Viñalesera bitarteko txangoa. Bisitaririk gehienek egun bat edo biko bisita azkarra bakarrik egiten dute, baina benetan merezi du Viñales patxadaz bisitatzea. Izan ere, Kubarik benetakoena, nekazaritzari estuki lotutako herri baten bizitza, inon baino hobeto ezagutuko dugu bertan. Logelak alokatzen dituzten etxe ugarietako batean ostatu hartu eta tokikoen eskutik herri eder eta landatar bateko bizitza xumea ezagutzeko aukera izango dugu. Tabako lurrak Don Emilio goizaldeko lauretan esnatzen da eguneroegunero, bostetarako tabako plantazioan lanean egon ahal izateko. Tropikoko eguzki beroak gogor jotzen du lurrotan, eta, beraz, ezinbestekoa da eguzkiari lanorduak lapurtzea. Guajiro abegikorra da Don Emilio, aur-

pegi atseginekoa, Clark Gableren beraren antza ere baduena, eta, zalantzarik ez, gazte denboratan aktore estatubatuarra bezain galaia izango zen. Baina Don Emilio zerbaitek bereizten badu, lanean jartzen duen pasioak bereizten du: tabako kultiboa, tabako orriaren manipulazioa eta puru preziatuak lortzeko biltze-lana benetako artea dira eta berak inork ez bezala daki hori. Tabakoa prozesatzeko ohikoa da nekazariek infusio bat egitea, orriei usain eta zaporea emateko, eta bakoitzak bere moduan egiten du, tabakoari bere ukitu pertsonala emateko. Ura, guaiaba orriak, eztia, anana heldu azala, limoi azala, kanela eta banilla. Horixe da Don Emilioren formula sekretua. Nekazariek bildutako uztaren zatirik handiena Estatuari saltzen diote Viñalesen, baina zati txiki bat geratzeko aukera badute kontsumo propiorako puruak


VIĂ‘ALES zein euren plantazioak bisitatzen dituzten turistei saltzeko puruak egiteko. Don Emiliok kontatu digunez, tabakoaren prozesu guztia nekeza eta garestia da; horregatik zaila da bertatik bakarrik bizitza ateratzea, baina tradizio handiko artea da eta berak galduko ez den esperantza izan badauka. Hori bai, gazteek ez dute tabakotik bizi nahi. ÂŤEgia esan, nik neuk ulertzen ditut gazteak, lan handia baita eta ekonomikoki ez baitu merezi. Hori bai, niretzat lan hutsa baino askoz gehiago daÂť. Nazioarteko tabako adituen arabera, tabako orri onenak Pinar del Rio probintziakoak dira, hau da, ViĂąales hartzen duen Kuba mendebaldeko probintziakoak. Izan ere, erabilitako laborantza metodoei eta tokiko lur gorri eta emankorrei esker kalitate goreneko tabako orriak lortzen dira bertan.


VIÑALES Jasangarritasun harmoniatsua Viñales haranak beren aparteko edertasunak eta bizimodu tradizionalak egiten dituzte paregabe. Gizakiaren eta naturaren arteko harmonia erabatekoa da inguruotan. Eta baratze honetan ez da tabakoa bakarrik landatzen, baita beste gauza asko ere: edozein kubatarren elikaduran funtsezkoak diren indabak, juka, anana, artoa, arroza, kafea… Hori bai, betiere ongarri naturalak erabilita, Viñalesko Parke Nazional osoan produktu kimikoak erabiltzea erabat debekatuta baitago, lurra goldatzeko makineria astuna erabiltzea debekatuta dagoen bezala. Idiak eta golde tradizionala besterik ez dituzte erabiltzen, orain dela bi mende bezalaxe. Nekazari askok, tabakoaz eta jakiez gain, lan-

dare medizinalak ere hazten dituzte, adibidez buruko minari edo sukarrari aurre egiteko erabiltzen duten inurri-belarra, hotzeriaren aurka baliatzen duten eukaliptoa edota diabeteserako eta artikulazioetako minentzako baliatzen duten anamú landarea. Orain dela gutxira arte, mogoteen goialdeetako irisgarritasun zaileko guneetan acuático gisa ezagututako lagunak bizi ziren; ez zuten medizina tradizionalean sinisten, uraren botere sendagarrian baizik. Gaixotzean, lurrotako kobetako ur puru eta gardenetan murgiltzen ziren osatzeko. Gaur egun, gehienek euren sinesmenak alboratu dituzte eta Viñales herrira itzuli dira mogoteen ingurunea utzita. Hala, bi familia bakarrik geratzen dira mogoteetan bizitzen.


Goian, kafe aleak erakusten, eta hemen hain ohikoak diren kalesak. Lerroon ondoan, Maria bere sukaldean, ÂŤacuĂĄticoÂť gisa ezagututako taldeko bakarrenetako bat da. Behean, errekan freskatzen, Don Emilio abereekin, eta Isiltasunaren Koban bainutxoa hartzen ari den bisitaria.


VIÑALES

Gida praktikoa KOBAK BISITATUZ Isiltasunaren Koba. El Palmito izeneko tabako

plantaziotik gertu dago koba erraldoi hau. Hori bai, zati txiki bat bakarrik bisita daiteke. Koba ez dago Estatuaren lurretan ez du ez argiztapenik ez inolako azpiegiturarik; noski, horixe da bere erakargarri nagusietakoa espeleologia maite dutenentzat. Jabeak 2 CUC edo peso bihurgarri kobratzen ditu sarreraren truke, eta berak egiten ditu gidari eta argiztatzaile lanak. Bisitariei linternak ere uzten dizkie kobazulo jurasiko ikusgarri honetan barneratzeko. Txangoaren amaiera aldera bi igerileku natural bisitatuko ditu bidaiariak, uretan murgildu eta bero tropikalari aurre egiteko aukera izanez. Bene-benetako esperientzia da.. San Tomas Haitzulo Handia. Viñales herritik 20 kilometrora dago eta Kubako haitzulo sistema handiena da zortzi mailarekin; guztira elkarlotutako galeriek osatutako 45 kilometroko ibilbidea egin daiteke. Hamar sarrera ezberdin daude eta Antonio Núñez Jiménez Espeleologiako Eskola Nazionala bertan dago. Galeria erraldoietako batzuek estalaktita eta estalagmita ikusgarriak dituzte. . San Migel Koba. El Palenque bezala ere ezagutzen da eta Viñales herritik lau kilometrora dago. Bertan antzinateko erreminta eta ehorzketa aztarnak aurkitu ziren. Zimarroien gordeleku ere izan zen; hau da, azukre plantazioetatik ihes egiten zuten esklaboen gordeleku. Koba pintoresko honetako sarrera nagusian bar-diskoteka handi bat dago egun, larunbat gauetan zuzeneko ikuskizunak eskaini ohi dituena goizaldeko lehen orduetara bitarte. DANTZA EGITEKO Polo Montañez. Kuba eta erritmoa sinonimoak dira

eta ez dago El Palanque diskotekaraino joan beharrik horretaz konturatzeko. Herri txiki eta eder honek egunero eskaintzen du zuzeneko musika entzuteko aukera. Herriko plaza nagusian, elizaren alboan, aurkituko dugu lokal hau. Hain zuzen ere, udalaren areto bat ondoan duen patio ireki bat da, eta, bertan, gazteek dantza kubatarrak erakutsi ohi dizkiete turistei. Arratsero musika, dantza eta irribarrez gainezka egiten du lokalak, guztiak gauean parrandak gainezka egin zain direla. Patio del Decimista. Zerbait gertukoagoa, intimoagoa, nahi izanez gero, hauxe da aukerarik onena. Udaletxera ematen duen kale nagusian kokatuta dago eta musika tradizionaleko taldeak hartu ohi ditu. Dantzaleku txiki bat ere badu.

14

Soroetan barnako ibilaldia Zalantzarik gabe, bidaiariak Viñalesen izan dezakeen esperientziarik onenetakoa tabako plantazioetan barna zaldi gainean txango bat egitearena da. Zaldien jabeak inguruak inork ez bezala ezagutzen dituzten guajiroak izaten dira; bideotako landare, arroka, zuhaitz bakoitza ezagutzen dute. Goizean goiz irten beharra dago, patxada tropikalean urratsez urrats haranaren edertasunaz gozatzeko. Ingurune paregabe honetako zaratak entzunez, lurrinak usainduz… gure zentzumenak zora-zora jarriko ditugu; eta, tarteantartean, bideotan aurkitzen ditugun nekazariekin geratuko gara hizketan. Nekazarion ahotatik ezagutuko ditugu tabako laborantzaren sekretuak, guajiroak abegitsu eta harro kontatuko baitizkigu nekazari bizitzaren sekretuak, betiere kafe on bat, limonada freskagarri bat edo biziberrituko gaituen guarapo ahaltsu bat alboan (azukre kanaberarekin eta ronarekin egiten da). Bizitza gogorreko nekazariak dira, baina benetakotasun eta xumetasunez betetako bizitzen jabe. Bidaiariak okasiorako bildu berri den puru bat erretzeko aukera izango du, orria bera landatu zuen laguna alboan duela. Edota oparitako hainbat puru erostekoa. Mendi txangoak gustuko dituztenek soroetatik ibilaldiak egiteko aukera ere izango dute. Hori bai, betiere eguzkitik ondo babestea eta biderako behar beste ur hartzea ahaztu gabe. Orain dela gutxitik bizikletak alokatzeko aukera ere badago, baina tokiko lagunen batekin joatea gomendagarria da, seinalerik ez baitago ia, jabetza pribatuetatik pasatu beharra baitago eta sargune zaileko ibilbideak ere bai baitaude. Kontuak kontu, ibilbidea zaldiz, oinez edo bizikletaz egin, badago albo batera uzterik ez dagoen zerbait: nekazariokin hitz egiteko denbora hartu, euren etxe eta familiak ezagutzekoa. Kubatarrak abegikorrak dira oso, baita hizlari apartak ere. Paisaien edertasuna eta guajiroen gizatasuna lagun, jardunaldi bikaina biziko duzue. Kobazuloen harana Viñales «Catedral del Corso Tropical» bezala ere bada ezaguna, mundu osoan famatua den bertako kobazulo sistema zabalagatik. Espeleologiaren maitaleek zur eta lur utziko dituen paradisua aurkituko dute. Indiarraren Kobazuloa da gehien bisitatzen denetako bat, handiagoak ere izan badauden arren. Erraz bisita daiteke, lehen zati batean oinez, betiere ez labaintzeko kontu handiz bertako hezetasunagatik, eta, gero, irteera bitarte, San Vicente ibaian barna ontziz.•


15


Budapest EUROPAKO GASTRONOMIAREN ERDIGUNEA Testua: Enrique Sancho

Argazkiak: Hungariako Turismo Bulegoa



BUDAPEST GASTRONOMIKOA

Hamaika aurpegi ditu Budapestek, bidaiaria liluratzeko adina. Europako hiri ederrenetariko bat da, Danubiok are ederrago bihurtzen dituen eraikinei esker Gizateriaren Ondare dena. Egungo Budapest gastronomia arloan dituen dohainez ere ohartu da; izan ere, bertako sukaldari batek eskuratu berri du Bocuse d'Or europar saria.

amas Szell, 33 urteko Budapesteko Onyx jatetxeko chefa da eta Michellin izar bat lortu zuen lehenengotarikoa, Hungariako sukaldari onenetakotzat joa; hala izan da Europako Bocuse d’Or lehiaketan ere eta munduko titulua lortzeko lehiatuko da 2017an Lyonen beste 23 chefen aurka. Europako toki askotako hogei chefek beren dohainak erakutsi zituzten maiatzean Budapesten, Bocuse d’Or delakoaren Europako finalean. Munduko gastronomia lehiaketa garrantzitsuena da, gastronomiako «Oscar»-a kontsideratua, eta munduko finala datorren urtean izango da Lyonen. Horrela, eta egun gutxi batzuetan behinik behin, Hungariako hiriburua munduko gastronomiaren erdigune bihurtu da eta orain harro esan dezake Europako sukaldaritza onenetakoa duela. Europako hiri termal handiena, segur aski baita mundukoa ere, dozenaka bainuetxe historiko dituena, dotorea, bizia, harrigarria eta beste da. Orain, bat-batean, badirudi hiria gastronomia arloan duen indarraz jabetu dela, hori bertako hainbat ardok lehendik zuten ospeari gehituta. Urte gutxitan beste hainbat jatetxerentzat bost Michellin izar lortu izanak –Costes (www.costes.hu), Onyx (www.onyxrestaurant.hu), Borkonyha (www.borkonyha.hu), Tanti Étterem (www.tanti.hu) eta zerrendan sartu berria den Costes Downtown (costesdowntown.h)– eta Bocuse d’Or Sarian bertako bi chefek lortutako postu onek eraginda, badirudi budapestarrak beren gastronomia munduari erakustera bultzatu dituela; nahiz eta esan beharra dagoen oraindik bide luzea dutela egiteko; izan ere, beren sukaldaritzak tradizionala izaten jarraitzen baitu, neurri handi batean.

T

«Gulash»-a eta askoz gehiago Herrialde bateko sukaldaritza bere historiaren eta kulturaren ondorio izaten da. Budapesteko eta Hungariako sukaldaritza Mendebaldeko zein Ekialdeko Europako tradizioek markatuta dago, hein handian. Zenbait kasutan, herrialdearen jatorria markatu zuen eragin nomada azaleratzen da. Osagai tipikoez gain, hungariar sukaldaritzaren sekretua prestatzeko metodo tradizionalean dago, osagai bakoitzaren lurrina zabaltzen laguntzen duena. Hungariar sukaldaritzako 18

Goian, «paprika», bertako sukaldaritzako osagai ezagunena. Ondoan, hiriko jatetxeetan egiten den «fusio» sukaldaritzaren adibide bat eta, behean, betiko «goulash»-a.

osagai ezagunena paprika da eta horrekin gozatzen diren platerei paprika esaten zaie. Eskuarki, saltsa krematsu eta mingotsekin zerbitzatzen dira, eta hegaztiak eta txahal haragia lagundu ohi dituzte; baina, batez ere, haragi zopatan eta tipula eta patatekin egindako haragi erregosietan, esaterako, gulash ezagunean, erabiltzen da. Hitzak «behizain» esan nahi du eta Lautada Handiko zabalguneetan du jatorria. Marmitatik bertatik jaten zen plater herrikoia lur-jabe boteretsuen portzelanazko ontziteriara igaro zen. Toki askotan, batez ere landa eremuan, gulash-a marmitan egiten jarraitzen dute. Eta aldaera asko eman ditu platerak, guztiak ere paprikarekin eginak. Budapesteko jatetxe askotan eskaintzen dute gulash-a, baina egungo joera plater modernoagoak egitea da. Batzuk, Onyx bera, plater tradizionalaren bertsio modernoagoak egiten ausartzen dira (patata-tortilla desegituratuaren pareko zerbait), baina ez dute beti arrakasta lortzen. Abangoardistenek tradizioa gogorarazten dien guztiari muzin ere egiten diote. «Gure iragan hurbilak inbasioak, gerrak eta erregimen komunista dakarzkigu burura... ez da atsegina horiek gogora ekartzea, ezta sukaldean ere», azaldu du chef prestigiodunetariko batek. Alabaina, bistro klasikoek berpizkundea bizi dute herrialde osoan, batik bat, Budapesten, nahiz eta beren platerei ukitu modernoa ematen saiatzen diren. “Gault Millau” gida-liburu prestigiotsuak oso puntuazio altua eman die Mak bisztro (www.mak.hu) eta gisako tokiei. Bistro horrek irabazi zituen duela gutxi Hungariako jatetxe aurrerakoi onenaren saria eta Budapesteko jatetxe onenaren saria, besteren artean, eta bertako chef Krisztian Huszar «Urteko chef» izendatu zuten. Giro atsegina, gaztea eta pretentsiorik gabea du, toki onean kokatuta dago eta sukaldaritza berritzaile eta gustu onekoa eskaintzen du prezio onean. Modan dagoen eta ondo baloratutako beste toki bat Bock Bistro da (www.bockbisztro.hu), Lajos Biro chef bitxiaren eta Jozsef Bock enologo famatuaren apustu bat. Bertan, besteak beste, Pho platera jan dezakegu, thailandiar jatorriko zopa bat, herrialdeko zopa oriental onentzat jotzen dena. Goragoko mailara jota, ezin saihestuzkoa da Michellin izarren bi lehen jabeak aipatzea. Costes-ek, hori



BUDAPEST GASTRONOMIKOA

Szimpla Kert taberna bitxia «ruin-bar» direlakoetako bat da. Mota honetako lokalak modan jarri dira. Ondoko orrialdean, hungariar postre goxo-goxoa.

20

lortzen lehenak, konpromisorik gabeko kalitatea, maisutasunezko gustuak, aurkezpen artistikoa, detaileen zainketa, zerbitzu arretatsua, giro atsegina eta esperientzia gastronomiko informal eta lasaia eskaintzen ditu. Bertako chef portuges Miguel Rocha Vieirak, dakienetik asko El Bulli jatetxean ikasitakoak, azaldu duenez, bere plateretarako inspirazioa bidaietan eta beste kulturetan, tokiko azoketan, urtaroetan eta beren produktuetan, naturan, liburuetan, musikan, kide dituen chef-etan, eta beste hamaika gauzetan bilatzen du. Bere lehiakide nagusia Onyx da. Vorosmarty plazan, Budapesten bihotzean, dago eta Budapesteko kafetegi-gozotegi onenaren, Gerbeaud-en (www.gerbeaud.hu), filiala da. Jatetxe hori Tamas Szell-en ideia abangoardisten eta Szabina Szullok herrialdeko produktuez duen ezagutza zabalaren arteko uztarketa da. Elkarrekin “Hungariar eboluzioa” deitu duten menua proposatzen dute; hots, bertako osagai fresko eta kalitate handienekoak hartuta eta prestaketan eta aurkezpenean teknologia berriak erabilita egindako hungariar sukaldaritza tradizionalaren bertsio berritu eta gaurkotuak. Pintxo bereziak ere eskaintzen dituzte. Eta hor dago ere ehun urtetik gorako Gundel klasikoa

(www.gundel.hu), Budapesteko jatetxerik entzutetsuena eta Erdialdeko Europako finenetako bat. Mundu osoko handikiak eseri dira noizbait Varosliget auzo finean, Arte Ederren Museotik bi pausura, dagoen jatetxe honetako mahairen batean. Bertako zuzendari Kalman Kozma eta chef Kalman Kalla-ek, beren tratu finarekin, belle epoque garaia dakarte gogora. Kalman Kalla-k, hungariar gastronomiako izar handia denak eta magiar bibotetzarrak dituenak, hungariar plater tradizionalak eta Gundeleko errezeta klasikoak gaurkotzen ditu, hungariar sukaldaritza nazioarteko mailara goratzeko. Igandeetako brunch ikusgarria, zuzeneko musikarekin girotua, igande eguerdi batean «norbera besteen aurrean agertzeko» hitzordua da. Garestiak eta merkeak, denetik dago Europako beste hiri batzuetan gertatzen ari den bezala, hotelak, luzaroan beren sukaldea zaindu ez dutenak, gastronomiaren aitzin-aitzinean daude gaur egun. Budapesten horren adibide ona da luxuzko Kempinski Hotel Corvinus (www.kempinski.com), non bi jatetxe oso desberdin batzen diren. Horietako bat Nobu da, Robert de Niro jabeetako bat duena. Nobuyuki Matsuhisa


chef ospetsuaren eskutik, sukaldaritza estilo berri bat aurkituko dugu bertan, japoniar teknika tradizionalak Hego Ameriketako zaporeekin uztartzen dituena. Alaskako bakailao beltza misoarekin edota sashimia yellowtail jalapeñoarekin proba ditzakegu bertan. Beste jatetxea Es izenekoa da, hungarieraz «eta» esan nahi duena; bertan giro modernoa eta gaur egungo hungariar-vienar estiloko platerak aurkituko ditu bisitariak. Estilo eta sukaldaritza informalagoa du, esaterako, Zona izenekoak (www.zonabudapest.com), duela urte eskas zabaldutakoak. Ohi baino plater txikiagoak eskaintzeaz harro ageri da jatetxe hau; «komunismoaren hungariar oroitzapen bat», dio ironiaz bertako chef Kristian Huszar-ek, urteko sukaldari onena izendatu dutenak eta hungariar zapore modernoez gain, Ekialdeko eta euskal sukaldaritzako zaporeak dakartzanak. Postreen ardura Brigitta Balatonik du, urteko gozogile onena hau ere. Budako goialdean Pierrot-era, (www.pierrot.hu), jo beharra dago. Lokal dotorea, udarako lorategi bikaina duena (baita neguan ere, berogailuak baitituzte). Bertatik pasatzen dira Budapest bisitatzen duten famatu guztiak, ukitu moderno txikiak dituen hungariar sukaldaritza dastatzeko. Budapesteko lokal gastronomikoak etengabeko bilakaeran daude eta beti dago zer deskubritu. Toki kuriosoak, originalak ezagutu eta prezio onean Budapesten bihotzean barneratu nahi dutenek Ellato (ellatokert.blogspot.com) bisitatu beharra dute, janari azkarra ematen duen jatetxea, zopak espezialitate dituena, edota Magic Burger (magicburger.hu), Obudan, Bruce Willisen “A good day to die hard” filmean agertu ondoren oso ezagun egin zena. Eta benetako langos-a –patata pastaz eta beste osagai batzuez egindako pizza modukoa– probatu nahi dutenek Lehel plazako eta Feny kaleko azoketan edota Merkatu Zentralean dute horretarako parada. Gyorskocsi kaleko Kolbaszda ere (bajorsorozo.klikklap.hu) aukera bikaina da zaporeen abenturazaleentzat. Gaueko eskaintza ere aparta da. Diskotekak, goizaldera arte zabalik dauden tabernak eta gay giroko lokalak hiri osoan zehar daude. Baina, agian, hirian harrigarri eta berrienak, eta arrakasta handiena dutenak, ruin-bar (hondar-taberna) deiturikoak dira, izenak dioen bezala, lokal hondatuetan daudenak, dekorazio eklektiko eta kaskarra dutenak, baina giro bizikoak eta kopak bizpahiru euroan dituztenak; zenbaitetan eraikin osoak okupatzen dituzte era guztietako giroekin, zein baino zein harrigarriagoa. Onena Szimpla Kert (www.szimpla.hu) izenekoa izan liteke, non, gainera, produktu ekologikoen merkatu txiki berezi bat eta zuzeneko sukalde saioak egiten dituzten igande goizetan. Bertakotu nahi badugu, palinka bat eskatu behar dugu, hungariar pattarra, edota Unicum txupito bat, herrialdeko hainbat tokitako 40 belarrekin egindako kolore beltzeko likore mikatza. •

Gida praktikoa NOLA JOAN www.jetcost.es bilatzailearen arabera, Budapestera bidaiatzeko aukerarik onena kostu txikiko Wizz Air konpainiarekin egitea da (https://wizzair.com);

Estatu espainoleko hainbat hiritatik Budapesterako hegaldiak ditu (Alacant, Bartzelona, Madril, Malaga, Palma eta Tenerife) 39 euroren truke. www.easyjet-ak ere Parisetik hegaldiak eskaintzen ditu 42 euroan. ARGIBIDEAK

Hungariako Turismo Bulegoa: http://es.gotohungary.com helbidean eta 915569348 telefonoan. BESTELAKO PROPOSAMENAK

Dagoeneko ez da nahikoa Danubion zehar ontzi-jatetxe batean nabigatzea, orain Legendako ontzi pribatuetako batean egin behar da hori, larruzko eserlekuak dituena eta mahogany egurrez apaindua; ezinbestekoa da ere Gellert (http://sp.gellertfurdo.hu/) bainuetxe dotorera joatea; baina berritzaileena bainuetxe horretako gela pribatu batean birentzako bainu pribatu batez gozatzea da, xanpainaz eta frutez hornituta, edota bainuetxe honek edota beste hainbatek asteburuetan eskaintzen dituzten gaueko jaietara joatea; hiriburuko luxuzko hotel askotariko batean har dezakegu ostatu, baina punta-puntakoena Boscolo Budapest by Marriott Autograph Collection (www.boscolohotels.com) hotelean egitea da.

21


Oahu

Testua: Urtzi Urrutikoetxea Argazkiak: Hawaiiko Turismo Bulegoa

HAWAIIKO ATARIA BAINO GEHIAGO



OAHU

Paradisuko sarrera baino ez da askorentzat Oahu, beste uharte baterako jauzi edo geltokia. Beste askok, aldiz, Honolulu inguruan ematen dute oporraldi osoa. Eta egiaz, Hawaiiko irletan populatuena da, hegaldi gehienak hartzen dituena, hiririk handiena daukana, eta kontraste sozial itzelak ere bai, luxutik pobreziara. Baina egonaldia osorik bertan emanda zein Maui, Kauai edo beste uharteren baterantz jarraituta ere, atari honek uste baino ezusteko eder gehiago ditu, eta merezi du denbora hartzea Oahuko altxorrak ezagutzeko.

awaiiko artxipelagoa osatzen duten dozena erdi uharteetan hirugarren handiena da Oahu, baina lau biztanletik hiru bizi dira bertan. Hau da, 1.500 kilometro koadrotan (Gipuzkoa baino txikiagoa eta Nafarroa Beherea baino handixeagoa) ia milioi bat lagun bizi dira, gehienak hegoaldean, Honolulu eta aldirietan. Kontraste ugarirekin egiten duzu topo, beraz, iristeaz bat: sumendiek zizelkatu eta klima tropikalak dekoratutako itzelezko leku ederra da, oihan, hondartza eta mendi malkartsuekin, baina, aldi berean, Asia eta Amerika arteko erdibidean dagoen gune urbano interesgarrienetakoa ere bada. Kultur polo indartsua baita Honolulu, mestizajea musikatik dantzara eta artetik gastronomiaraino biltzen dituena. Ez da merkea, zer-

H


tan ukatu, baina zapore nahasketaren zaleek eta goi sukaldaritza maite dutenek leku berezia gordetzen diote Hawaiiko hiriburuari. Jatetxe garestiak eta fastfood-ak nahasten diren legez, limusinak eta luxua parez pare datoz, eskale gehientsuen dituen mundu osoko hirietako batean. Historian geldi Waikiki hondartza da Honoluluko harribitxia eta lekurik bisitatuena. Munduko hareatza ospetsuenetakoak hotel handiak ditu pasealeku osoan, baina XIX. menderako Hawaiiko errege-familiaren bainu leku eta opor gunea zen. Monarkia izan zuen artxipelagoak, izan ere, AEBetako zati bihurtu zen arte, XIX. mende amaieran. Erresuma haren arrasto nagusiak Honolu-

lun bertan daude, hiritik urrundu ahala. Hala, AEBetan dagoen errege-egoitza bakarra, Iolani jauregia, Hawaiiko Ernazimentuko eraikin bikaina da, parez pare Kamehameha erregearen estatua daukala. Palmondoz eta etxe-orratzez inguratuta, historiaren eta orainaren arteko kontraste paregabea osatzen du. Bishop museoan Ozeaniako artelan garrantzitsuak daude, eta Polinesiako kulturak ezagutzeko parada ematen du. Honolulu Academy of Arts museoan ere Asia eta Pazifikoko obra garrantzitsuak daude, eta ahal izanez gero, Lyon Arboretum lorategi botaniko tropikalak ere merezi du geldialdia. Indartsu ibilita, zoologikoaz gaindi Waikikitik ekialderantz joanda, hiriaren ikuspegi osoa hartzeko igoera neketsu baina esker onekoa dago: Lï’ahi mendia‌ nahiz eta alferrik bila-

Waikiki hondartzak hotel handiak ditu pasealeku osoan. Luxua nonahi, eskale gehientsuen dituen munduko hiriburuan.

25


OAHU

Behean, Diamond Head kraterra, Waikikitik oso gertu dagoen parke ekologikoa. Ondoko orrialdean, Koolau mendiak eta kostalde basati honetako irudi bat.

tuko dugun izen hori mapan. Hawaiierazko toponimoaren ordez, Diamond Head bilatu behar da mapetan. Badiaren beste aldean, berriz, mendebaldean eta aireportutik hurbil, hondartzatik kanpo gehien bisitatzen den lekuetariko bat dago, 1941ko abenduaren 7tik AEBetako historian odolez txertatuta: Pearl Harbor. Pazifikoko flotaren kuartel nagusia egun hartan txikitu zuten Japoniako hegazkinek, eta herrialdea gerran buru-belarri sarrarazi zuen ekintza izan zen. Ezagun da estatubatuarrek ezin hobeto dakitela memoria nazionala lantzen, eta hala, bisita hunkigarria da, “USS Arizona� eta “USS Missouri� ontzien hondakinak ikusten. Eguneko bisita kopurua mugatuta dago, eta goizean goiz joan behar da erreskadara edo, errazago, txango antolatuan etorri, hartara bisita ziurtatzen. Lekuak solemnitate handia dauka, eta ez da bainu-jantzian edo kamisetan joan behar; hobe alkandora. Tropikoa eta sumendiak Honolulutik ekialdera, kala eta hondartza ederrak

26

daude, harea zuriak eta harri bolkanikoek eratzen duten irudi tropikal ederretan. Kostaldetik joan beharrean barnealdetik joanez gero, oihan tropikalean gora, Kaniakakapupu jauregia izandakoaren arrastoak ikus daitezke. Kamehameha III.aren eta Kalma erreginaren udako egoitza izan zen. Inguruan dago Manoa Falls ur-jauzi ikusgarria ere. 61 metrokoa da, eta oinez kilometro pare bateko txangoa egin behar da hara iristeko. Kailua herriraino jaisten da errepidea, eta izen bereko hondartzara. Honolulu baino gustukoago dugu askok Kailua, hareatza luze eta ur lasaiengatik eta, hiriburuan ez bezala, oraindik ere herri kutsuari eusten diolako. Izan ere, ez dago hotelik, bisitariek apartamentuak alokatu ohi dituzte hemen egonaldirako. Kostaldetik etorriz gero, Oahuko hego-ekialdeko kantoia laztantzen, gelditzeko leku ugari daude, Kalanianaole Highway edo 72. errepidearen bazterretan. Honolulutik ia irten ere egin gabe Waialae Beach Park atsegina dago; bikote ezkonberri askok eztei-argazkitarako aukeratzen dute.



Goitik behera, Waialae Beach Park hondartza atsegina, Waimanalo hondartza luzeko muturra eta Bishop Museoa.

28


OAHU Bidean zehar nekez ibiliko gara bakarrik, Honolulutik hain gertu dauden hondartzek eta paisaiaren ederrak bisitari asko erakartzen baititu, oihan tropikalez, sumendi tontor konikoez eta hondartzez osatutako ikuspegiaren bila. Makapuu itsasargia 600 metroko labarren gainean dago 1909tik. Handik minutu gutxira, Hanauma badia ia itxian sekretu bikainak gordetzen dira urpean, dortokak ere bai sarri, eta ekialderago, jadanik iparreranzko bidea hartuta, Waimanalo hondartza luzea dago, Mānana uharte txikia duelarik parean (askotan, Rabbit Island izena hartzen du turismo liburuxketan). Itsas-txori askoren kolonia da eta Hawaiiko itsas-txakur fraideek ere bizileku dute, eta horregatik, ez dago bertara joaterik, baimen berezirik eskuratu ezean. Kailua atzean utzita, porlanak gero eta leku txikiagoa du, etxeak sakabanatuago ageri dira eta oihanak eta mendi zorrotzek dimentsio handiagoa hartzen dutela ematen du. Errepide nagusitik hur, Valley of Temples edo Tenpluen Harana dago, Asiako eta, zehazki, Japoniako kulturaren adierazpide bikainenetakoa (Hawaiiko biztanleen herenek japoniar jatorria daukate). Byodo-in Temple da ziur aski bertako eraikin ikusgarriena. Polinesiako kulturak Kamehameha errepidea oso ederra da uhartearen haizealdetik, kostaldea eskuinera eta mendi gotorrak ezkerretara, iparralderantz goazela. Ka’a’wa hondartza eta izen bereko harana ezagunak egingo zaizkio bati baino gehiagori. Lekua bera zoragarria da, sumendien magalean, baina pantailaren mitomanoek gogoan izango dute hemen filmatu zirela “Lost” telesail arrakastatsuaren eszenetako asko. Uhartean ibilbide oso bat dago telebistako saioaren beste hainbat kokalekurekin. Polynesian Cultural Center iparraldeko muturretik gertu ageri da. Esan beharrik ere ez dago izugarri turistikoa dela, mormoi elizak sortu zuela, baina hori

guztia aitortuta ere, Polinesiako mundua ezagutzeko sarrera ezin ederragoa eskaintzen du. Egun osoa behar da, gutxienez, parkeko txoko guztiak ikusi, eta Samoa, Fiji, Tahiti, Tonga eta Aotearoako maorien kulturak, dantzak, musika tresnak eta bestelako ikuskizunez gozatzeko. Eta, aukeran, ez da leku txarra bertan afaldu eta luau dantzak ikusteko. Bestela ere, eskaintza handia egongo da hotelean bertan edo hondartzaren batean. Milaka lagunek milioika dolar uzten dituzte luau bat bertatik bertara ikusteko; bistan da dantza-afari-erritual turistikoa dela, baina askok ezin dute irudikatu ere egin Hawaiiko bisita bat luau-rik gabe. Eta hala, Hawaiiko iparralderaino iritsi gara. Waimea Bay da inguruotako lekurik ezagunena. Gure udan, hondartza ederra da soilik, neguan baina, olatu itzelek mundu osoko surflariak erakartzen dituzte. Gisa bereko hareatza gehiago daude iparraldean zehar, uhinen gainean ibiltzea maite dutenen gozagarri. Baina Waimeak badu besterik ere, hondartzatik muinoetarantz urrunduta: Pu’u o Mahuka edo Ihesaren Muinoa. Hawaiiko kondaira batek dioenez, Pelek, Sumendiaren jainkosak, Molokairaino jauzi egin omen zuen. Egungo gune historikoan harri bolkanikoek behinolako tenpluen perimetroa markatzen dute. Waimea osoak garrantzi handia izan zuen zazpi mendez leku sakratu bezala. Honolulura itzultzeko bi bide daude: uhartearen erdialdetik doan autobidea da bizkorrena, muinoetan bizkor gora eta behera, eta gelditzeko txoko ugarirekin. Bigarren aukera, uhartearen ekialdetik jotzea da. Kostalde desberdina ageri da halako batean: jende gutxiago, komunitate xumeagoak, pobrezia ere nabaria sarritan. Ingurua lehorragoa da, hondartza eder askoak ere badaude, eta orain arteko turismoaren aldean, bisitaririk iritsi gabeko txokoak esploratzeko inpresioa ere gailentzen zaizu. • 29



Costa Brava Costa Brava, Mediterraneora amiltzen diren labar malkartsuek, adarrekin itsasoa ukitu nahian bezala makurtzen diren pinuen basoek, irudi sinesgaitzenak ere itxuratzen dituzten haitzek eta uharte, lurmutur, kala eta hareatzek osatzen duten batura hori, bazterrik basatienetatik hiritartuenetara, itsasoko kayak batean goazela ezagutu dugu.

ITSASOKO KAYAKEAN Testua eta argazkiak: Oriol Clavera


urra eta itsasoa lotu nahian marraztutakoa dirudi Cala Estretako hondartza bakartiko harea heze eta trinkoan ageri den lerroak. Artean goizaldeko zazpiak ere ez dira, eta begi kliska batean irentsiko du olatu mihiren batek. Bien bitartean, gure kayakak ur hegaleraino arrastaka eramatean zabaldutako ildo galkor hori izango da gure etorreraren lekuko bakarra. Bertan, ferra itxurako kalen segida moduko honetan, udaberriko gau fresko hau igaro ondoren, bosgarren etapari ekitera goaz ilargi potolo eta distiratsua lagun dugularik egunaren argitan desegiteko eguzkia noiz jalgiko zain den bitartean.

L

Abiapuntua, Sant Pere de Rodes Baina lehenago, jo dezagun pixka bat atzera. Port de la Selva herrixkan gaude. Iparrera begira dagoen badia irekia bete-betean harrapatzen du tramuntanaren erauntsiak, Kataluniako inguru hau astintzen duen haize gupidagabe horrek. Itsasoratzeko baldintza hobeak behar ditugunez, itxaronaldia aprobetxatu dugu Sant Pere de Rodes monasteriora hurbiltzeko. Mendiaren hegal batean harro agertzen da monumentu ikusgarri hori. Golf de Lleo golkoa begi bistan jarriz handik zabaltzen den ikuspegi zoragarriarekin batera, 32

monumentu honen bitxikeria nagusia bertako eliza erromanikoa da, X-XI. mendeen artean eraikia. Santiago bideko erromesek han aurkitzen zuten atsedena, Sant Salvador gazteluaren babesean. Gotorleku horren begiradapean ondo zainduta zegoen halaber Santa Creu herrixka, beherago, bailaran. Muinotik ikus dezakegun parajearen handitasunak hunkitu egin gaitu. Alde batetik, Pirinioak ikus ditzakegu, Canigo tontor mitikoa zuriturik nabarmentzen dela, eta beste aldetik, Golf de Roses eta Empordako lautada paregabea, albo batetik lerratzen zaiolarik Mediterraneoa, bide batez guri ere gogora ekarriz zer dela-eta gauden hemen. Hortaz, berriro jaitsi gara Port de la Selvara. Urte sasoi honetako lasaitasuna urratzen bakarrak arrantzaleak dira, haien bizkortasuna lehorreratzean. Itsasoan emandako egunaren uzta deskargatzen hasten dira, eta eszena monasterio goitik ikusi izan bagenu bezala inurriak diruditelarik, azkar asko eraman dute lonjara. Moda pasarela batean ere ez halako joan-etorri ederrik; zinta gainetik kaxa urdinetan irristatuz doaz batzuetan otarrainxkak, besteetan krabarroka, barbarin edo olagarroak, erosle begihandiak seduzitu nahian. Zurrunbilo horretatik irten, eta gure gogoak bihara-


Goian, Cala s’Alguer-eko arrantzaleen etxola koloretsuak. Eskuinean, igarobide zail bat haitzen artean eta, behean, Punta des Castell-eko iberiar herriaren aztarnak. Erreportajea zabaltzen duen irudian, Tossa de Mar-eko badian kayakean.


COSTA BRAVA KAYAKEAN munekora egin du jauzi, baldintza meteorologiko egokietan Cap de Creuseko beste alderantz abiatzekotan baikaude. Cap de Creus Kontakizun mitologikoen arabera, Heraklesek sortu zuen Pirinioen mendikatea bere Pirene maitea hil zenean, atsekabearen atsekabez, haren gorpua milaka haitz puska handiren azpian hilobiratuta. Eta beste haitz puska batzuekin, Cap de Creus eratu zuen. Leku miragarria. Batetik, tramuntanaren indarrak, eta, bestetik, itsasoaren kemenak labarrak eta haitzak astintzean itxuratua, gizakiak bere mendean hartu ezin izan dituen hainbat kala eta paraje isolatu daude hor gordeta. Gure kayaken erritmo geldo baina irmoan, bazter horiek parez pare agertzen ari zaizkigu; lehorretik, luze joko liguke honaino iristeak. Cala Tavallera,

Cala Prona, Cala Portalo edo Cala Culip dira gaurko arraunaldiak ekarri dizkigun sariak. Cap de Creuseko punta, itsasargia duela buruzagi, gainditu aurretik, ez diogu muzin egin Paraje de Tudela delakotik paseatzeko aukerari; izan ere, leku horretan irudimenaren hauspoarekin haitzetan sumatzen ditugun irudiak, dela arranoa dela untxia, inspirazio iturri izan zituen Salvador Dalik, Portillgateko jenioak. Uretaratu egin gara berriro. Gure kayakek ondo zorroztutako aiztoak bezala ebakitzen dituzte olatuak, hain dira luzeak, azkarrak, ibilaldi luzeetarako diseinatuak izaki. Egonkortasunaren kaltetan, jakina. Aurreneko lezioa: olatua hobe da aurrez aurre hartzea, eta bestela, adi ibiltzea eta gorputzaren mugimenduak eta pisu banaketa ondo konpentsatzen jakitea. Ontzia iraultzea jostagarria ere izan daiteke, baina sasoi honetan ura hotza dago, eta hau ez da uda beteko egun


sargori horietako bat; alegia, ez daukagu alferrik bustitzeko gogorik. Gainera, ez da nolanahiko lana kayakeko ura kentzea eta berriro bertara igotzea, ez behintzat hasiberri hutsak garenontzat. Halere, lehen olatuek kolokan jartzen gintuzten eta norabidea galarazten ziguten, eta gero, eginez-eginez, ikasi dugu olatuak urrundik sumatzen, eta segurtasun handiagoarekin egiten diegu aurre. Eta halaxe, egun osoa itsasoan emanda, aurreneko gaua Cadaques ederrean pasatu dugu. Gure bigarren etapan, Cap de Norfeu gainditu dugu eta horrekin batera atzean geratu da itsasertz malkartsu eta basatia, eta gure begien aurrean agertuz joan da Golf de Rosesen zabalera oparoa. Iraganera jauzia Golko horren hegoaldean, duela 2.500 urte sortu zuten greziarrek Emporion hiria, bertako indigenekin K.a.

VII. mendetik salerosketan arituak baziren ere. Greziarren ondoren, K.a 218an erromatarrak iritsi ziren Iberiar Penintsula konkistatzeko asmoz. Haiek egindakoaren lekuko ezin hobea dira gaur egun ikusgai dauden aztarna arkeologikoak (Unescok gizadiaren ondare izendatzeko hautagai), eta horiek horrela, haiek lehorreratu ziren leku berean lehorreratzea erabaki dugu, denboran atzera egin nahian. Kresal zipriztinek orainaldira ekarri gaituzte. Bideari lotu behar gatzaizkio, itsasertzari jarraituz. Leku berriak aurkitzeko, istorio berriak kontatzeko. Beste behin ere hasi dira paisaia malkartsuak gure gainera amiltzen. Montgri mendilerroko labarrak, 100 metroko altuerarainokoak, itsasora erortzen dira goitik beherako muga luze bat marraztuz Illes Medeseko erreserbara iritsi bitartean. Estartiteko kostan gaude. Uharteak ekialdean utzi eta mapan beherantz goaz, eta Ter ibaia-

Ezkerretik eskuinera, San Pere de Rodes-eko monasterioaren ikuspegi ederra eta Calella de Palafrugell herri atsegina.

35


36


COSTA BRAVA KAYAKEAN ren ahoa igarota, Illa Rojako kalan emango dugu gaua. Hurrengo etapan giro lasaia nagusitu da. Arrantzale herri txikietan argazki zoragarriak atera ditugu, bertako etxe txiki politekin eta hondar gainean arretaz paratutako txalupa koloretsuekin, udarako beste apaingarri bat balira bezala. Sa Tuna, Fornells, Aiguablava... bata bestearen atzetik, arraunkadan. Calella de Palafrugell, Portboko itsasaurre-aurrean eraikitako arkupeetako argazki nahasezinarekin, hortxe bueltatu gara zibilizaziora, Aigua Xelidako haitzen artean jolasean aritu ostean, freus edo haitzarte estuen artetik igaroz, kayakarekin hartu dugun trebezia guztia jokoan jarrita. Kala horretan bertan bizi zen, arrantzale etxola batean, Sebastia Puig Hermos, zeinak maiz jasotzen zuen Josep Pla idazlearen bisita. Biek egin zuten ahalegina bertatik txalupa batean beste aldera, Frantziara, iristeko; arrakastarik lortu ez, ordea, eta hortik abiatuta sortu zuen Empordako idazle bikainak “Un viatge frustat� kontakizuna. Egunak aurrera egin ahala eguzkiak aurrea hartu digu, apenas izan du bidean hodeirik jolaserako, eta gure parean hasi da amiltzen. Halaxe iritsi gara Cala Estretara, atseden hartu eta indarrak biltzeko gogoarekin.

Handian, Foradada. Ur gardeneko kala txiki batean dagoen tunel natural bat da. Txikian, Cova d’Es Berganti leizezuloan sartzen.

37


Aigua Xelida eta Punta de Ses Negres-eko itsaslabarretik pasatzen. Ondoko orrialdean, Cala Estreta eta Cala Canyeret ilunabarrean.


COSTA BRAVA KAYAKEAN Pinuak, kalak eta labarrak Egunaren argia ilargiari gailendu zaio jada Cala Estretatik abiatu eta gutxira gertuko Illes Formigues uharteei agur esan eta Foradadan barneratu garenerako. Ur garden-gardeneko kala txiki batean dagoen tunel natural bat da, eta ezin izan diogu eutsi hor barrena igarotzeko gogoari. Gero Castelleko punta inguratu dugu, eta izen bereko kalara iritsi gara. Harea zuriko hondartza luze bat, Costa Bravak hirigintza espekulazioaren aurka egindako borroka kontserbazionistaren ikurra. Hortxe lehorreratu, eta iberiar herri baten aztarnategia ikustera joan gara, eta handik, lurmuturraren gain-gainetik, ikuspegi zoragarria zabaltzen da. Aitzakia ederra aurkitu dugu hankak apur bat luzatzeko, nahiz eta ez daramagun denbora asko arraunean. Aurrean zain daukagu Cala s’Alguer, arrantzale etxola koloretsuekin, pinuen berdetasunaren eta itsasoaren urdintasunaren artean, eta aurrerago, Palamos, Platja d’Aro eta Sant Antoni de Calonge, eguzki eta hondartza zaleen gune turistikoak. Geldialdia egitea erabaki dugu, apur bat freskatzeko, hemen, liburuxka turistikoetan agertzen diren herrialde tropikal horietakoren batetik ateratakoa balitz bezala, berde turkesa kolorekoa den itsaso honen aurrean. Azken txanpa. Sa Futaderatik Blanesera. Bosgarren gaua, eta azkena, Sa Futaderan eman dugu, Sant Feliu de Guixols eta Tossa de Mar artean. Tarte hori arroka granitikoko labar segida bat da, horma zorabiagarriekin, eta tarteka kalak eta hondartza ezkutuak agertzen dira, esaterako Sa Futadera bera, Vallpresona, Rajols, Morisca... Eta haitzuloak, hala nola Es Berganti, Sa Cova, Sa Gatera edo Es Tabac. Gure kayaken etorrera mutuak ez du horien isiltasun eta ilunpe geldoa urratzen. Hemen zernahitik urrun gaudela iruditzen zaigu. Itsasoa laño dago, ispilua bezain laua, eta Tossarainoko tarteak ezusteko atseginak jarri dizkigu bidean, hondartza txiki ikusgarri eta bitxiak azaleratuz, Cala Pola eta Cala Bona, esaterako, edota haitzulo harrigarriak, barnean hareazko hondartzak dituztenak. Tossa, denboraren anomalia bat gertatu balitz bezala, Erdi Aroko xarma iraunarazten ari da, bere harresi harroekin. Aurrera eginez, beste tarte luze batez itsasertz basati bat izango dugu, apenas dagoen gizakiaren arrastorik Platja Canyellesera iritsi bitartean, eta hortik aurrera, Gironako itsasertzean freus gehien dituen zatian sartu gara. Itsas kayakean, bene-benetako gozamena. Harrigarriro lasai ageri den Lloret de Mar igarota, Blanes bistaratzen hasi gara, Costa Bravara sartzeko atea, hegoaldetik iritsiz gero. Honako honetan, ordea, gure bidearen amaiera izango da, itsasotik begiratuta deskubritu dugun kostaldearen lerroari segika sei egun eman ondoren. •

Gida praktikoa KAYAKEAN IBILTZEKO

Hasiberria izan ala ez, itsasoko kayakeko ibilbideetan aukera hoberena izaten da besteen aholkuak entzutea: www.transbrava.com (telf. 669470361) eta www.kayakingcostabrava.com. IKUSTEKO Cap de Creuseko natur parkea: Itsasoaren eta lehorraren arteko aurreneko

parkea izan zen herrialdean, 1998. urtean sortua. Ia-ia 14.000 hektarea ditu (3.000 itsastarrak). Informazio puntuak: St. Pere de Rodeseko monasterioan (972 19 31 91), Cap de Creuseko itsasargian eta parkeko herri guztietan. Megalitoak : Ugariak dira aztarna megalitikoak, hala nola trikuharri eta menhirrak.

Aitzakia ederra, seinaleztatutako ibilbideei jarraituz, oinez ere txangoak egiteko. Vilajuiga herriko Vinyes Mortes, Carena edo Pujolarreko trikuharrietatik hasi, eta Roseseko Creu d’en Corbetella, Llit de la Generalako trikuharrietara eta Casa Cremadako menhirretara.

39


Shaoshan Hunan eskualdeko Xiangtan barrutiko Shaoshan herrian jaio zen 1893an Mao Zedong, Txinako Herri Errepublikaren fundatzailea. Iraultza Kulturalaren 50. urteurrena betetzen denean, Lemazain Handiaren itzalak oraindik bizirik dirau. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Johannes Eisele

TURISMO GORRIA MAOREN JAIOTERRIAN



SHAOSHAN Txina berrian maoismoarekiko nolabaiteko nostalgia sumatzen ari da. Irudiotan, Mao Zedong gurtzeko eraikitako aldareak bere jaioterrian.

42

xinako Herri Errepublikaren sortzailea Pekinen zendu zen, 1976ko irailaren 9an. 82 urte zituen eta ordura arte, 27 urtez jarraian, munduko herrialde jendetsuenean agindu zuen. Mao Zedongek azken arnasa eman zuenean, Txina iragan feudaletik errotik atera zuen gizona eta XX. mendeak eman duen estratega militar eta jenio politiko handienetarikoa desagertu zen. Aldi berean, ezin ahaztu bera izan zela “Aurreranzko Urrats Handia” (1958) izan zen hondamendi ekonomikoaren eragilea edo txinatar gizartean zauri sendoak utzi dituen Iraultza Kulturala (19661976) bezalako garbiketa politikoen arduraduna. Gaur egun, eta Iraultza Kultural Handitik 50 urte igaro diren arren, Mao jainkoa izango balitz bezala gurtzen dute milioika txinatarrek. Are gehiago: azken urteotan, maoismoa pizkunde antzeko bat sumatzen ari da Txinako gizartean. Shaoshanera bidaiatzen duten erromesen kopuruak, adibidez, gorakada garbia jasan du eta Mao goratzeko jarritako eskulturak han-hemen agertzen dira Txinako hainbat tokitan. Era berean, Lemazain Handiaren erretratuak hortxe dirau Pekineko Tiananmen plazan. Halere, komunikabideetan eta sare sozialetan orain dela gutxi zeresan dexente sortu du Gobernuak hartutako erabaki batek; hots, Maoren urre koloreko eskultura erraldoi bat eraisteko aginduak. Altzairuz eta hormigoiz osatua eta urre kolorean margotua, 36,6 metroko garaiera zuen eskultura hori zenbait

T

enpresari eta baserritar komunitatek jarritako diruarekin eraiki zen: denera, 459.000 dolar batu zituzten. Baina eskultura erraldoiak ez omen zituen betetzen baimen guztiak eta kendu egin behar izan zuten. Pipermin gorri biziak eta iraultza 100.000 biztanle dituen Shaoshan herria Hunan eskualdeko Changsha hiriburutik 130 kilometrora dago. Maoren oroitzapena gurtzen dutenen «Meka» dela esan daiteke eta, bere iragan iraultzaileaz ez ezik, bertako sukaldaritza min ospetsuaz harro dago herria. Hain zuzen ere, hemen sortzen diren kolore gorri bizi eta zapore mineko txileak Hunaneko izpirituaren ikur bihurtu dira. Maok, nola ez, oso gustukoak zituen. Piperrak iraultzarekin lotzen dira, eta hain dira ospetsuak, non eskualdeko eraikin ofizial batzuen teilatuetan «suzko fruitu» hauen eskulturak aurkitu baititzakegu. Changsharen eta Shaoshanen arteko ibilbidea gero eta hedatuago dagoen «turismo gorri» honen erdigunea bihurtu da. Beraz, Mao erara –Maoren beraren plater gustukoena– txingarretan egindako txerri gorria dastatzeko tokirik onena hau dela ziurtatu dezakegu. Milaka turista gerturatzen dira astero Shaoshanera, liderra jaio zen baserria edo ondoan dagoen museoa ezagutzeko irrikan. Eta beraien begirunea adierazteko, hiru aldiz makurtuko dira herrian aurkitu daitezkeen aldareen aurrean.•



44


Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos

Hanoi

IRAGANAREN NOSTALGIARA BIDEAN

45


HANOI

Vietnam bateratuko hiriburua da; bertatik abiatu zuen ÂŤTio HoÂť-k herrialdearen independentziaranzko eta batasuneranzko martxa. Tradizionala eta koloniala, iraganeko zaurien jarioa gelditurik baina bere erresistentziaz harro, bertako bizitza motozikleten erritmoan mugitzen da, liderra gurtu bitartean eta begirada ekonomia liberalizatuan jarrita.

46


oizeko zazpiak dira. Hanoi esnatu berri da eta motorrek hartu dituzte bertako kaleak, zentimetro kubiko eskaseko motorrek. Horiek osatzen duten marea etengabea da Vietnam berriaren nolabaiteko sinboloa: arinak, praktikoak, bizkorrak, sinpleak eta erabilera askokoak. Kalea zeharkatzea desafio bihurtzen dute. Irudi lezake oina galtzadan jartzean gurpildun tsunami batek azpian harrapatuko gaituela. Baina herrialde honetan jendea lasaia da, eta Hanoin are gehiago; nahikoa da kalea gelditu gabe gurutzatzea, motozikletek, abilki, oinezkoa harrapatzea ekidin dezaten.

G

Quang Truong Dong Kinh Nghia Thuc-eko biribilgune handira iritsi gara, hiriko gune nagusietako batera, Hanoi zaharraren eta auzo kolonialaren arteko bidegurutzera. Gora begiratzean, bibotea eta kokospekoa dituen agure irribarredun baten irudiak eman digu atentzioa. Ez genuen hori aurkitzea espero; mantala darama eta bere ondoan inizial batzuk, KFC; bai, Kentucky Fried Chicken. Frantziar eta iparramerikar jeneralek errifleekin, helikopteroekin, hegazkinekin eta bonbardaketekin lortu ez zutena Sanders koronelak lortu du, oilasko hegal eta izterrak txigortuz. Paradoxa bitxia, erresistentziaren gotorlekuan. Garaiak

Auzo kolonialeko kale zaratatsu bat, argazki handian. Behean, Presidentetza Jauregia eta Literaturaren Tenplua.


Dortokaren dorrea, ur lasaiak zaintzen. Hoam Kiem-en dago, hiriaren bihotzean.


HANOI aldatu diren seinaleetako bat. Iritsi gara azkenik Hoam Kiem-era, hiriaren bihotzera. Zazpiak eta hamar dira eta guztia bat-batean aldatu dela dirudi. Motorrak atzera eta aurrera jarraitzen dute etenik gabe, baina hemen, ur ondoko eremu berdean, qui delakoa, hots, bizitzaren joana, geldoagoa da. Ur azalaren uhinei begiratuta sosegua nagusitzen da. Une batez, islatuta ikusten dugu Thang Long-en arima, oso goran hegan egiten duen herensugearena; Ly Thai To enperadoreak XI. mendean fundatu zuenean herensuge horren izena zuen hiriak. Gizonak eta emakumeak, gehienbat emakumeak, taldean mugitzen dira, sinkronia erabatekoan. Tai chi chuan antzinako dantza gailentzen zaio une batez kementsu aldatzen ari den eta etorkizunari beldurrik gabe begiratzen dion gizarteari. Dotorezia atsegina Baina Hanoi ez da Ho Chi Minh (lehen, Saigon). Horretaz ohartzen gara Eguzki Izpia, hots, The Huc, gorri biziko eta aire poetikoa duen zubia, gurutzatzean. Lakuan barrena Ngoc Son tenplura goaz, Jade mendian. Hanoin dena da sotilagoa, geldoagoa, atseginagoa, hego-ekialde frantseseko hiriburu kolonial zaharraren ukitu dekadente eta dotoreak lagunduta. Eta, jakina, giro horrek burura dakarzkigu Catherine Deneuve eta Michael Caine, iraultza hasi berri zen urteetako Indotxinan murgilduta. Frantziako aristokrazia zaharkitua Opera Jauregira Mozart entzutera joaten zen oraindik eta hiria bisitatzen zuten aberats,

idazle eta artistek art nouveau estiloko Sofitel Legend Metropole hotelean hartzen zuten aterpe. Graham Green-ek berak zapaldutako eskaileretan gora egin dugu, Charles Chaplin-ek Shangai-n ezkondu eta gero hartu zuen logela erakutsi digute eta Somerset Maugham-ek “A Record of a Journey from Rangoon to Haiphong� obra ondu zuen aretoan eseri gara; irakurgai bikaina da hori Ekialde Urruneko lurrotara abiatu nahi duenarentzat. Hanoi da Frantziak herrialdean utzi zuen arrastoaren erakusle handiena. Hemeretzigarren mendeko eraikinek bere horretan diraute berreskuratutako dotoreziarekin, ondoan, kontraste ederrean, arbasoei eskainitako pagoda budista eta tenplu kontaezinak dituztela. Nha Tho, San Jose katedrala, estilo neogotikoko dorre lirainak dituena, iruditu zaigu exotikoena, normalena guretzat exotikoena Van Mieu ederra izan beharko litzatekeen arren. Literaturaren Tenplua da hori, vietnamdar arkitektura tradizionalaren harribitxietako bat. Hiriaren sorreran eraikitakoa da, eta Viet inperioko ikasketa zentro garrantzitsuena izan zen mendeetan. Egun, bere edertasunari erabat eusten dio eta ezkongaiek, esmokinez eta zuriz jantzita, ezkontza argazkiak ateratzeko jotzen dute bertara, baita atzerritar europarren bat erretratuan eurekin ateratzera gonbidatu ere. Baina betiko Hanoi bilatu nahi badugu, auzo zaharrera jo behar dugu, iraganari eta herri honi indarra eman dion izaerari lotutako orainaldian bizi dena.

Behean, ÂŤtai chi chuanÂť dantza eta borroka-artearen arteko nahasketa, batean, eta The Huc zubi ederra, bestean.

49


HANOI Bertako kalexka, plazatxo eta txokoen artean topatuko du mendebalde urrunetik iristen den bisitariak aurkitu nahi duen Vietnamgo bizitza estiloa, vietnamdarren funtsa erakusten duena: fruta, barazki eta arrain bizia saltzen duten kale merkatuak; sukaldeetako joan-etorriak eta Cha Ca La Vong ehunka urteko jatetxeko jengibrez gozatutako itsas zapoa; bertakoak eta kanpotarrak garraiatzen dituzten ciclotuctucak eta bufalo bat eta bost kideko familia ere garraia dezaketen motozikleta eskasak; sorbalda gainean produktuak daramatzaten txano konikodun emakumeak; era guztietako produktuz gainezka dauden dendak; Dong Xuan-eko merkatua eta Bac Ma tenplu txikiaren inguruak lurrintzen dituen intsentsua (azken hau ez da Thay Ho pagoda bezain jendetsua, ez eta Enbaxadoreen Pagoda bezain dotorea, baina bai kuttunagoa). Ho-ren itzala Hiria bertako kale zaharrak eta frantziar aztarnarik gabe uler ezin daitekeen bezala, independentziaren eta bateratzearen Vietnami loturiko arestiko historia aintzat hartu gabe ere ezin da. Eta, batez ere, Nguyen Tat Thanh gabe. Bere izenak ez diosku deus; bai, ordea, bere ezizenak: Ho Chi Min, “Argitzen duena”. Hark antolatu zuen japoniar, frantses eta estatubatuarren aurkako borroka eta hiri hau izan zen bere operazio-basea eta iparraldeko hiriburua, bere gobernuak kontrolatzen zuen herrialde zatia. Bertan bizi izan zen ohiko zuen xumetasunez, eta bertan hil zen 1968an. Gorpua, bere borondatearen kontra behar bezala baltsamatuta, Ba Dibh plazako mausoleo erraldoi eta hotzean erlikia gisa gurtzen dute. Hilotza bisitatzeko ilarak ez dira txikiak eta protokolo zorrotza jarraitzen dute bertan, bereziki gela hotzean, argizarizko panpin bat izango

balitz bezala kontserbatzen duten gelan. Morboak eta errespetuak, biek bat egiten dute toki horretan. Eraikin gune horretan dago ere Presidentetza Jauregi aparta –frantziar gobernu kolonialaren egoitza–, hirian zenean Tio Ho-k erabiltzen zuen etxea, sinplea bezain ederra, eta hari eskainitako museoa. Beste harribitxi bat ere badago inguru horretan, hots, Zutabe Bakarreko Pagoda edo Chua Mot Cot, loto lorean inspiratutakoa; kondairak dioenez, bere gainean Quam The Am Bo Tat errukitasunaren jainkosa agertu zen, Ly Thai Tong enperadoreari izango zuen semea erakusteko. Frantsesek koloniatik alde egitean berau erre izanak Hanoiko biztanleen sinbolo maiteenetako bat bihurtu du. Eta Vietnamgo XX. mendeko borrokei loturiko ibilbidea osatzeko, Hoa Lo-ko presondegi zaharra bisita dezakegu, frantsesek XIX. mende amaieran eraikitakoa. Probintzia hiriburu itxura duen arren, hiriak askotariko jendea erakartzen du, herrialdean diren 50etik gora talde etnolinguistikoetakoa. Aniztasun eta aberastasun horren parte bat Museo Etnologikoan topatuko dugu. Bertako barneko erakusketak etnia nagusiengana eta horien eguneroko bizitzara hurbilduko gaitu. Kanpoaldekoa, berriz, egungo Vietnam osatzen duten herri desberdinetako eraikin bilduma polita da. Ipar-mendebaldeko etniak edota beste edozein ezagutzera joatekotan bisita komenigarria da lehen zertzelada batzuk jasotzeko. Arratsaldeko zazpiak dira. Ilundu du eta roi nuocen, alegia, uretako txotxongiloen, antzerkian gaude. Tradizioak harrapatu gaitu berriro, 1.000 urtetik gora ditun tradizioak. Urmael gainean dabiltza txotxongiloak, musika eta su artifizialek apaindutako istorioa irudikatzen, nekazarien istorio zaharrak, iraganari malenkoniaz begiratuko dioten biztanleen hiri batean. •

Ho Chi Min-en etxea eta lakua. Ondoko orrialdean, hiriko irudiak. Behean, uretako txotxongiloak ikus ditzakegu. Hanoin egiten den antigoaleko antzerki mota berezia da.

50



proposamen tematikoa

URRUTIRA JOAN GABE, HAMAIKA PROPOSAMEN Urteko garai honetan ehunka kilometro egiten ditugu, urruti dauden toki eder horiek ezagutu ahal izateko. Baina hemendik gertu, ia etxe-aurrean, aukera anitz ditugu, urtean zehar hor daudenak eta erreparatzen ez diegunak. Beraz, Euskal Herrian turista bihurtu gaitezen hamaika proposamen dakarzkizuegu.

SantimamiĂąe - Kortezubi

Aurten ehun urte bete dira aztarnategi ezagun hau aurkitu zutenenik. Ezin da barrutik ikusi, baina bisita birtuala egin daiteke. Ekitaldi ugari antolatu dituzte abuztura artean. Infernuko errota - Lekaroz

Baztan bailara ederrean desio guztiak asetzeko aukerak ditugu eskura: Donajakue bidea egin, Urdazubiko leizeetan barneratu, gure historian sakondu... Txango txikiak eginez, Infernuko Errota bezalako toki magikoetara irits gaitezke. Birmoldatu ondoren, gaur egun bisita daiteke. Bestalde, Baztango udako hitzordu nagusia, Baztandarren Biltzarra, uztailaren 17an izango dela kontuan har ezazue.

52


Urdaibai Bird Center Gautegiz Arteaga

Urdaibaiko Biosferaren Erreserba Euskal Herriko natur ingurune apartenetakoa da. Are gehiago, Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen duen Urdaibai Bird Center-ek padurako hegaztiak bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen du.

Aztarnak - Durango

Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak prestaturiko bisita autogidatu hauetan 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketak utzitako arrastoak bertatik bertara ikusiko ditugu. Historian murgiltzeaz batera, Bizkaiko herri honek, Liburu eta Disko azokatik at, txoko eder ugari dituela egiaztatuko dugu.

Gaztelua - Bidaxune

Nafarroa Behereko herri bitxi honetan daude erreinuko azken muga zaintzen zuen Agramon familiaren gazteluaren aztarnak. Garai hartako distira galdu dute harri hauek, turistentzat udako arratsaldeetan hegazti harraparien erakustaldiak egiteko erabiltzen baita. Merezi du joatea, halere. Erdi Aroko herri honetan artisau ugari daude.

53


Erleen sekretuak - Aia

Iturraran parketxetik gertu dagoen erlategira bisita gidatuak egiten dira erlauntzen egitura eta antolaketa ikusi ahal izateko, erleen bizimodua zuzen-zuzenean ezagutzeko prestatua baitago. Euskal Herriko erle beltza da bertan daukaguna. Eta ez da parke honek eskaintzen duen proposamen bakarra.

Pastorala - Atharratze Aurtengo udan Zuberoako herri honi tokatuko zaio pastorala ematea. Uztailaren 24an eta abuztuaren 7an “Jean Pitrau” pastorala –Pitrau mendi eskualdeko bizi balditzak hobetzeko borrokatu zen baserritarra zen– oholtzaratuko du Basabürüko herri nagusiak. Aitzakia ezin hobea da Atharratzera gerturatzeko, Zuberoa ezagutzeko abiapuntu ederra baita.

54

Gatz Harana - Añana

Kanpotik datozen turistek ezagutzen dute, baina gutariko zenbat gerturatu da gatzaren pasaia paregabe honetara? Gasteiztik 30 kilometrora dago, gainera. Plataformak, ubideak, iturburuak eta biltegiak ikusteaz aparte, bertan egiten den gatz berezia ere eskuratu daiteke.


proposamen tematikoa Erromanikoaren bidea - Nafarroa XI., XII. eta XIII. mendearen hasieran gehienbat Europan garatu zen arte estiloaren adierazgarririk nabarmenetakoa da Nafarroa. 54 monumentuz osatutako bidea prestatu du Nafarroako Turismo elkarteak, eta bidaiak Pirinioetatik Erriberara (Artaxoako Zerkora, kasu) eramango gaitu.

Albaola Faktoria - Pasaia 1663an eraikitako “San Juan” baleontzia birsortzen ari dira Pasaiko Albaola Itsas Kultur Faktorian. Toki berezia da oso. Gainera, Trintxerpeko aparkalekuan autoa utzi eta “Hospitalilloko moilan” itsasontzia har daiteke hara joateko. Uztail eta abuztuan Donostiako portutik “Ciudad de San Sebastian” katamarana aterako da.

Inaziotar Bidea - Azpeitia

Ibilbide hori Ignazio Loiolakoak 1522. urtean Azpeititik Manresara egindako bera da. Uztailaren 31ra arte iraungo du Inaziotar Bidearen Jubileu Urteak, zeinean hainbat ekitaldi antolatu diren. Bidea bera ere hobeto atondu da.


HITZORDUAK hutsa

SMITHSONIAN FOLKLIFE FESTIVAL • WASHINGTON (AEB) • EKAINAREN 29TIK UZTAILAREN 10ERA Euskara eta euskal kultura izango ditu gonbidatu berezi AEBko hiriburuko National Mall-en, Kongresuaren eta Washington monumentuaren artean, egiten den jaialdiak. Ekitaldi honetan parte hartuko duen Europa hegoaldeko lehen kultura izango da geurea. Hamar egunetan, AEBetako erakusleiho erraldoi horrek euskal kultura, gastronomia, historia eta abar eskura jarriko dizkie ehunka mila bisitariri. www.festival.si.edu

PORTSCHACH (AUSTRIA) World Bodypainting Festival Uztailaren 1etik 3ra Mundu zabalean egiten diren bodypainting (gorputz-pintura) lehiaketen artean sona handienetarikoa duena Austriako hiri honetan egiten dena da. Larruan zuzenean margotzea ez da kontu berria, historiaurreko gizakiek jada beren gorputzak koloreztatzeko hainbat pigmentu erabiltzen baitzituzten: animalien odola, ikatza, klariona... Gaur egun bodypaintinga arte bilakatu da eta batzuentzat bizitzeko era bat ere bada. www.bodypainting-festival.com

CUSCO (PERU) Inti Raymi jaia Ekainaren 24an Inti edo Eguzkiaren jainkoaren festa inken kulturako garrantzitsuena izan zen, neguko solstizioan (ekainaren 24a, hego hemisferioan) ospatzen zena. Cuscoko iparrean, hiribututik 3 kilometrora eta itsasoaren mailatik gorako 3.671 metrora kokatutako Sacsauyhuaman gune arkeologikoan, ohitura hori berpiztu zuten. Hiru agertokitan egiten den ikuskizunerako sarrerak web orri honetan lor daitezke: www.emufec.gob.pe/es/inti-raymi

56

ISEO LAKUA (ITALIA)

AVIGNON (ESTATU FRANTSESA)

The Floating Piers Uztailaren 3ra arte “The Floating Piers” (‘Ur gaineko kai’ itzul daiteke) proiektu artistiko bat baino gehiago da, agian ikuskizuntzat jo genezake, Christok eta Jeanne-Claudek egiten dituztenak legez. Artista bikote hau munduan zehar ibili da zubiak eta eraikinak biltzen (benetan) eta orain 3 kilometroko aldi baterako pasarela bat eraikitzen ari dira Iseo lakuan. Zubi honi esker bisitariek uraren gainean ibili ahal izango dute. www.thefloatingpiers.com

Festival d’Avignon Uztailaren 6tik 24ra Antzerkia, dantza eta musika lirikoa jabetzen da uztailean zehar hiri frantses eder honetako kale eta plazez. Estatu frantsesean aitzindaria da –1947an egin zen lehenengo edizioa– eta Europa eta nazioarte mailan ospe handiena duen mota honetako hitzordua da, sona handia baitu batez ere proposamen berritzaileenak aurkezten direlako. Urtero 100.000 ikusle biltzen ditu. www.festival-avignon.com


ERAKUSKETAK LOUVREKO PIRAMIDEA DESAGERRATARAZTEN DUEN PROIEKTUA BANSKY, ERROMAN “War, capitalism & liberty” (Gerra, kapitalismoa eta askatasuna) izenburua du Erromako Palazzo Cipollan ikusgai dagoen erakusketak. Berezia da oso, street art edo kaleko artearen izar nagusiaren 150 lan erakusten dituelako. www.fondazioneromamuseo.it

ATENAS FRANKFURTEN Frankfurteko Liebieghaus museoan ikus daiteke irailera arte “Athens: The Triumph of Imagery” (Atenas: Imajinen garaipena) erakusketa erraldoia. Grezia klasikoaren sorkuntza aztertzen dute, irudiaren aldetik. www.liebieghaus.de

Ekainaren 27ra arte, Pariseko Louvre museoko ikur nagusia, piramidea alegia, «desagertu» egingo da. Urrutitik eta toki zehatz batetik begiratuta, bederen. JR argazkilari frantsesa da proiektu honen arduraduna eta hauxe izan zuen abiapuntu: «Piramidea munduan selfie gehien egiten diren tokietako bat da», adierazi zion prentsari. Museoak berak proiektu bat eskatu zioenean, argazkilariari munduko pinakotekarik handiena «desagerrarazteko» tentazioa sortu zitzaion. Horretarako, piramideak berak ezkutatzen duen eraikin nagusiaren fatxadaren zati baten argazkiarekin estali ditu haren horma gardenak.

AI WEIWEI ETA ERREFUXIATUAK Lesbos uharteko errefuxiatuen kanpamentuen ondoan lanean aritu da Ai Weiwei txinartar artista ospetsua urrira arte Atenaseko Goulandris Museum of Cycladic Art-en ikusgai dauden lanak gauzatzen.

PALESTINAR KULTURA

MEXIKOKO FOLKLOREA

Birzeit herrian, Jerusalemetik 25 kilometrora, dago The Palestiniam Museum berria. Maiatzean zabaldu zituen ateak, bertako kulturak eta arteak kokalekua eta hausnartzeko gunea izan dezaten.

Aurten hamar urte bete ditu Mexikoko hiriburuko Museo de Arte Popular delakoak. Hori dela eta, uztailaren 3ra arte Mexikoko erdialdeko estatui buruzko erakusketa bat dago ikusgai. Irudian, alebrije bat; hau da, alegiazko animalia bat.

www.cycladic.gr

www.palmuseum.org

ww.map.cdmx.gb.mx 57


hutsa

liburuen TXokoA

hutsa

ETXERA ITZULTZEKO GARAIA hutsa

Etxea Paco Roca Astiberri, 2016 136 orrialde. 16 euro

ako Aristik elkarrizketa batean zioen bezala, bizitza bera bidaia bat da: «Hau da, jaiotzean abiatzen dena, eta bidaia horretan gauza asko deskubritzen joaten zara, disgustu asko ere bai, ongi ateratzen diren gauzak eta gaizki ateratzen direnak». Ibilbide horretan bidaia-lagun asko ditugu, horien artean lehenak, gurasoak. «Aita eta semeak elkarrekin egindako azken txango zirraragarria» bezala definitu du beste idazle batek, Fernando Mariasek, Paco Roca komikigile valentziarraren (“Zimurrak” lan ospetsuaren egilea) azken lan eder hau. Kontakizun honetako protagonista diren hiru neba-arrebak familiaren etxera itzuli dira, aita hil eta urtebetera. Hura saltzeko asmoa dute, baina oroitzapenei aurre egin beharko diete, botatzeko trasteren bat hartzen duten bakoitzean. Oihartzun autobiografikoa du maitasuna darion Paco Rocaren komiki lan berri honek. Katalanez eta euskaraz kaleratu dute.

P


El camino más corto Ediciones B, 2016 688 orrialde. 23 euro

hutsa

hutsa

anuel Leguineche (Arruazu, 1941-Madril, 2014) kazetari, idazle eta bidaiari bikainaren maisulana berrargitaratu dute eta albiste ezin hobea da. 1965ean mundua sekulako abiaduran aldatzen ari zen. Leguineche bera 23 urteko gazte ausarta zen, mundua autoan zeharkatzeko ezohiko espedizio batean parte hartu nahi zuena. «Baina gidatzen ez dakizu, nola moldatuko zara?», galdetu zioten antolatzaileek. «Beste dohain batzuk ditut: kantatzen badakit, umore ona daukat eta Conrad, Stevenson eta Verne irakurri ditut». Zoragarria.

M

hutsa

hutsa

MANU LEGUINECHEREN ABENTURAK

MARATOIAK OINUTSIK EGITEKO ASKATASUNA

DIEGO RIVERAREN MUSA EZEZAGUNA

ARGAZKIEN BITARTEZ IRAGANERA BIDAIATUZ

milio Saez Soro istorio honen kronikari eta protagonista da aldi berean, gai honen inguruan idazten duen bigarrena. Bera da oinutsik korrika egitearen aldeko korrontearen dibulgatzaile sutsuenetariko bat –gazteleraz, izen propioa du korronte honek: «descalcismo», alegia–, zapatilak baztertzeko erabakia hartu zuzenean, antza, abantaila ugari bereganatu zituelako: bere burua gainditzearen sentsazioa, askatasun sentipena... Era berean, eragozpen batzuk jasan behar izan zituen, batez ere ziztadak eta ebakiak izateko arriskua. Halere, 13 maratoi burutu ditu oinutsik munduan zehar.

exikar idazle handi honen azken eleberria ekainaren 21ean argitaratu da Europan. Labetik berobero dakarkizuegu, beraz. Lan honetan, “Leonora” eta “Tinísima”-n bezala, Poniatowskak beste emakume txundigarri baten bizitzaren erretratua zizelkatzen du, bide batez herri baten kronika eginez. Lupe Marinen istorioa da hau, nortasun sutsu eta xarmagarriko emakumea. Askorentzat ezezaguna den arren, Diego Rivera margolariarekin eta Jorge Cuesta olerkariarekin ezkonduta egon zen, eta XX. mendeko mexikar kulturan eragin handia izan zuen.

Z

E

El reto descalzo. 13 maratones en un año Emilio Sáez Soro Desnivel, 2016 192 orrialde. 16,50 euro

M

Dos veces única Elena Poniatowska Seix Barral, 2016 416 orrialde. 20,00 euro

inemagilea balitz bezala, zenbait argazki ezaguni mugimenduaren ilusioa eman die Labandibarrek ipuin bilduma honetan. Modu horretan bidaiatuko du irakurleak hainbat leku eta garai jakinetara: 60ko hamarkadako AEBetako hippyen girora, 50eko Hegoafrikako apartheidera, Espainiako Gerra Zibil garaiko Bartzelonara eta modaren hiriburua izan den Parisera. Idatzizko istorioekin batera, ipuin bakoitzari dakion fotograma jasotzen duen atari digitala sortu du argitaletxeak. Fotogramak Goiatz Labandibar Elkar, 2016 104 orrialde. 11,00 euro

59


Gogoan hartu hutsa

THE HOUSE OF VANS SKATE-AREN «ELIZA» LONDRESEN

“Time Out” bezalako aisia eta kultur aldizkari «modernoetan» Londresen «ikusi beharreko» tokitzat jo ohi da House of Vans gunea: Waterloo tren geltokiko bost tunel eta gune desberdinetan banatuta, guztira 30.000 metro karratuko azalera du. Baina zer da? Lur azpiko skate zirkuitu ikusgarri bat, arte galeria bat, kontzertu eta zinema aretoak –850 lagun sar daitezke–, kafetegi bat eta, batez ere, skate eta «hiri kulturaren» elkargunea. Hori guztia da, dena batera, Vans zapatilen Euro-

60

pako egoitza nagusia. Skateboarning, longboard, patinetea eta BMX (Bicycle Moto Crossen akronimoa) delakoa praktikatzen duten hiri kirolarien oinak jazten ditu aspaldidanik Paul van Dorenek Kalifornian 1966an sortutako Vans zapata markak. Londresen 2014an zabaldu zuen gune hau eta ez da denda soil bat, proiektuak harago joan nahi baitu: «Bere hastapenetik Vans bera definitu duen kultura eta kreatibitatearen agerpen fisikoa da», markaren arduradunek diotenez. Brooklynen 2010ean mota honetako lehenengo House of Vans zabaldu zutenean sormena hauspotzeko asmoa zuten; Londresen, metro karratu gehiagorekin, skate, zinema, arte eta musikaren munduaren pizgarri izan nahi du. Leake Street grafitien kale ospetsuaren ondoan kokatuta dago, Old Vic Theatre konpainiaren garai bateko egoitzan. Bertaratu nahi bazenute, hona helbidea: Arches 228-232 Station Approach Road (Londres).


Argazkia: Thinkstock hutsa

DEVILS TOWER Gogoan izango dugu gehienok Steven Spielbergen “Close Encounters of the Third Kind� (1977) filmeko protagonistak mendi batekin itsutzen zirela eta nola, zientzia-fikzioko klasiko honen bukaeran, gizakiok estralurtarrekin harremanetan hasten garen mendi horren gailurrean. Itxura misteriotsuko gune hau Spielbergek berak asmatutakoa dela pentsa genezake, baina harkaitz handi hau benetakoa da: Devils Tower (Deabruaren dorrea) Black Hills mendikatean dago, Hulett (Wyoming, AEB) herriaren ondoan. 243 metroko zabalera eta 1.560 metroko garaiera du, eta fonolita porfidika arroka igneoaz osatuta dago. Ez dago oso garbi nola sortu zen: sumendi bat izan daiteke edo orain 10.000 urte lurreko geruzetatik altxatu zen magma zutabe bat. Urtean osoan eskalatu daiteke, ekainean izan ezik, orduan itxi egiten baita lakota eta beste amerindiar tribuentzat gune sakratua delako.


LABURRaK hutsa

GARRAIO TXARTELAK BATZEN agoeneko Barik, Bat eta Mugi txartelak Euskotreneko trenbide orokorreko Hendaia/Atxuri eta Bermeo-Zornotza adarrean erabil daitezke. Horrela, hiru txartelen bategitean oinarrizko pauso bat eman da; izan ere, 2016ko lehen seihilekorako Eusko Jaurlaritzaren eta Euskotrenen helburu eta lehentasunetariko bat zen hori. Beraz, aurrerantzean Bilboko eta Gasteizko tranbietan, Larreinetako funikularrean, Bilbo-Donostia-Hendaia tren linea orokorrean eta Urdaibaiko adarrean hiru txartelekin bidaiatu daiteke. Txartel bakarreranzko bidean, Donostiaren eta Baionaren arteko loturak ere posible izango dira aurreragoko ezarpenetan.

D

62

VAGABROTHERS BLOGARIAK, GUREAN

ideoz bidaia-istorioak estilo berezi batekin kontatzen dituen Kaliforniako blogari bikotea gurean izan da “Euskaldunen historia” dokumentala grabatzen. Ekainaren hasieran iritsi ziren eta harrezkero, Urdaibai, Arabako Errioxa, Goierri, Tolosa, Oñati, Arantzazu, Gsteiz, Pasaia, Hondarribia, Zarautz, Getaria, Loiola, Bilbo eta Donostia bisitatu dituzte. Toki horiek izango dira Basquetourrek eskatutako dokumentalaren edukia. Vagabrothers-ek 65.000 jarraitzaile inguru dituzte Youtuben eta munduko ehun bidaia-blogaririk eraginkorrenen artean daude.

B

KALESA GEHIAGO EZ MONTREALEN urten, orain arte Montreal zaharrean ikus zitezkeen turistez beteriko kalesak desagertuko dira. Alkatetzak jakitera emandako debekuak dioenez, erabakia «zaldien onerako» hartu da. Animalien babeserako elkarteak kexu ziren aspaldidanik «ohitura zaharkitu» hori zela eta. Gainera, hainbat istripu larri gertatu izan dira, maiatzean kasu; zaldi batek gidariaren kontrolpetik ihes egin ondoren, auto batek kalesaren kontra talka egin zuen. Udalak baliabide turistiko hau eraberritu nahi du, zaldien ongizatea babestuko duen araudi berri batekin.

A

hutsa

unduan bisita gehien jasotzen dituzten tokien artean dago Shah Jahan enperadore mogolak, 1632 eta 1654. urteen artean, bere emazte kutunenaren mausoleoa izateko eraiki zuen monumentua. Eraikin zoragarri honi mehatxu berri bat sortu zaio baina, intsektu batek orban berdexkak uzten baititu haren marmol zurian. Yamuna ibai sakratuko kutsadura da arazoaren errudun, alga bat izugarri hedatu baita bertako uretan, arrainak uxatzeraino... eta arrainak ziren, hain justu, orain arte goaldichironomus eulia kontrolpean mantentzen zutenak.

M

hutsa

hutsa

hutsa

TAJ MAHAL-I BESTE ETSAI BAT ATERA ZAIO

KARAVASTA-KO URMAELA, HELMUGA TURISTIKO

lbanian kokatutako Karavasta itsasbazterreko urmaela turismo ornitologikoaren maitaleen helmuga turistikoa bihurtzen ari da, pelikano dalmaziarrak ugaltzeko kolonien berreskuratzeari esker. Orain arte albaniarrentzat ere ezezaguna zen urmael hau Divjak-Karavastako parke nazionalean dago, Adriatikoaren mendebaldeko kostaldean, zehazki. Parke honetan Albaniako hegaztikopururik handiena batzen da, guztira herrialde honetan dauden 242 espezieak (Albanian 330 daude) aurki daitezkeelako. 70.000-80.000 hegazti omen daude inguru hauetan, natura birjinean.

A

VARGAS LLOSAREN IBILBIDE TURISTIKOA ario Vargas Llosa 2010eko Literaturako Nobel sariduna izango da Arequipa bisitatuko duten turistei zuzendutako lehenengo ibilbide turistiko kulturaleko protagonista. Peruko hegoaldean eta Andeetan kokatutako «hiri zuria» esaten dioten hiri nagusi hau da idazlearen jaioterria. Vargas Llosa jaio zen etxea –gaur egun museo bihurtua– eta hiri kolonial honetako alde zaharreko hainbat kokaleku proposatzen dizkie ibilbideak turistei. Hau Arequipan egin daitezkeen beste batzuei gehitzen zaie, Colca arroila eta Misti sumendia kasu.

M


hutsa

SUMENDIAK ERAGINDAKO ZORIGAIZTOTIK BIZI BEHARRA Orain hamar urte, 2006ko maiatzaren 29an, Lusi lokatz sumendiaren erupzioak Java uharteko Sidoarjo barrutia suntsitu zuen. Jendea, etxeak, fabrikak, arroz-sailak... dena lokatz beroaren azpian desagertu zen. Hamar urteren buruan, egoerak ez du hobera egin, egun hartan sumendiak botatako lokatzaren azpian galdutakoa ez baitute berreskuratu. Bertako biztanleak turismoari esker bizi dira, morboak bultzaturik bertaratzen diren turistei gertatutakoa erakutsita.

hutsa

CENTRAL PARK-EKO ALTXORRA. 80 urtean itxita egon ondoren, New Yorkeko Central Park-eko hego-ekialdean dagoen Hallet Nature Sanctuary berriz bisita daiteke. 1,6 hektareetako gune honetan hegaztien santutegi bat dago. hutsa

ZUEKIN, MUNDUKO GURUTZONTZIRIK HANDIENA!

hutsa

«Munduko itsasontsi handiena» izenpean iragartzen dute “Harmony of the Seas” gurutzontzia. Munduan zehar ibili ondoren, Mediterraneoan ibiliko da urrira arte. Zenbakiak ikaratzekoak dira: 72 metroko garaiera, 366 metroko luzera eta 66 metroko zabalera, 7.000 bidaiari, 2.000 tripulatzaile, 23 igerileku, 20 jatetxe, 1.400 lagunentzako antzokia...

hutsa

hutsa

CITE DU VIN, BORDELEN IREKI BERRI DUTEN ARDOAREN MUNDUARI BURUZKO MUSEOA Ardoak artean, historian, filosofian eta artisautzan izan duen eragina azaleratzea du xede maiatzaren bukaeran Bordelen inauguratu zen Cite du Vin museo berriak. Estatu frantseseko hego-mendebaldeko eskualde hau ospetsua da oso bertako mahasgintza tradizioagatik. «Museoaren ardatza kulturala da», Philippe Massol zuzendariaren aburuz. «Ardoaren zibilizazioari buruz arituko gara, bisitariek ekoizkin mota honi zor zaion begirunea izan dezaten». Erakusketa iraunkorretik eta bisitaldi pedagogikoetatik aparte, jatetxeak, tabernak eta 14.000 botila gordetzen duen ardandegia batzen ditu museoak. Arkitekturari dagokionez, «likidotasun» sentsazioa sortu nahi du bisitariengan. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.