7h92

Page 1

hutsa

EUSKAL KOSTALDEA Itsasotik soilik bisita daitezkeen guneak • RAPA NUI Moaien zilbor uhartea • BIERZO ETA SANABRIA Mendebalde ezezaguna • FOLGEFONNA Glaziar pendizaren parkea • FORMENTERA Mediterraneoko azken paradisua

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Zetaren ibilbidea KARAKORUM HIGHWAY


Azaleko argazkia: Gonzalo Azumendi

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Amaia EreĂąaga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


aurkibidea 04

Munduari begirada Dubaiko Ras al-Khor naturaren santutegia.

06

ErreportaJEak 6

Zetaren ibilbidea Txina eta Pakistanen artean, Karakorumeko autobidean barrena, munduko kotarik garaiena igarotzen duen errepidean ibili gara.

16

Euskal kostaldea Itsaslabarrez, badiaz, hondartzaz eta portu xarmagarriz zipriztindutako kostaldea itsasotik ezagutarazteko proposamenak.

20

Rapa Nui Ozeano Barearen azken mugetan galdurik, Pazko uharte ikusgarriko kultura bitxi eta bakana mito bihurtu dute.

30

Bierzo eta Sanabria Leongo erresumako hizkuntzari eutsi dioten azken lurralde hauek jendez hustu dira, baina nortasun berezia gorde dute.

36

Folgefonna Norvegiako hego-mendebaldean dagoen 207 kilometro karratuko parke nazional hau hiru glaziarrek osatzen dute.

44

Formentera 60ko hamarraldiko hippyek ezagutzen zuten jada denborak ainguratuta geratu den uharte baketsu hau.

Bidelaguna 52

Proposamen tematikoa Hamaika kafe, munduko hamaika kafetegietan.

56

Hitzorduak

58

Liburuen txokoa

60

Gogoan hartu Ribbon kapera eta Ajanta eta Ellora harpeak

62

Laburrak

16 20

30

44

36

3


RAS AL-KHOR Flamenko arrosen santutegia rabiar Emirerri Batuetako megalopoliko etxe orratzen babesean aterpetuta, Ras al-Khor naturaren santutegiak beste mundu batean gauden irudipena sor dezake gure baitan. Dubain jaun eta jabe diren diru, glamour eta distiratik aparte, naturak bere bideari jarraitzen dio hemen, gizakion historiak berarengan eraginik ez balu bezala. Baina ez da horrela, noski. Dubai ez da milaka turistaren helmuga soilik, hegaztien migrazio handien ÂŤgeltokiÂť garrantzitsua ere bada. Hiri-estatu honetatik 14 kilometro eskasera kokatuta, Persiar golkoaren eta Al Awir basamortuaren artean, erreserba honetako 620 hektareetan padura, mangladi, urmael eta uharte txikiak tartekatzen dira. Neguan 67 espezietako 20.000 uretako hegaztiri ematen die ostatu, eta mendebaldeko Asia eta ekialdeko Afrikaren arteko bidaien arriskuak nola ekidin ikasteko ÂŤprobalekuÂť gisa erabiltzen dute. Turismo ekologikoa gero eta indar handiagoa hartzen ari da Dubain; zangaluzeak hiritik hain gertu ikusteko aukera gutxi badaude munduan, are gutxiago flamenko arrosak ikustekoa. Baina kontuan hartu beharreko zerbait dago: hiri modernoa da Dubai, baina aldi berean oso kontserbadorea.

A

Argazkia: Karim Sahib

4


Munduari begirada

5



KARAKORUM HIGHWAYTIK BARRENA Testua: Ana Isabel Vega Diez Argazkiak: Gonzalo Azumendi

Zetaren Ibilbidea


ZETAREN IBILBIDEA

Txina eta Pakistanen arteko zetaren antzinako ibilbideetan barrena, denboran zeharreko bidaiari moduko batzuk bihurtu gara, mendea joan eta mendea etorri, leku ikusgarri hauek gurutzatzen zituzten merkataritza-karabanen parte bagina bezala.

at-batean, mendia amiltzen zaigula dirudi oinez noan errepide honen gainera. Mendi-hegalean behera datoz harkaitzak, tobogan erraldoi batetik irristatzen diren misilak bailiran, ihesbide posiblerik gabe. Muhammad keinuka ari zait motxilaren atzean babes nadin. Begiak zabal-zabal eginda, nire inguruan ziztuka igarotzen diren harkaitzak sentitzen ditut. Isilik, harri-jausia areagotu ez dadin. Haiei iskin eginez, jakinik talka bat kanoi-bala bat gelditzen ahalegintzea bezala litzatekeela‌ Abuztua da. Ohikoa den bezala, montzoi-euriek luiziak eragin dituzte eta Karakorumeko autopista apurtuta eta etenda geratu da hainbat puntutan. Momentu batzuk lehenago, bus txiki bat partekatzen genuen Txinatik zetozen beste bidaiari batzuekin batera, baina harri-jausi ikaragarri batek errepidea itxi du eta han ezagutu dugu Muhammad. Konfiantza piztu digu eta bere zerbitzuak eskaini dizkigu gida modura. Berehalaxe antolatu du lekualdaketa: lau kilometrotan joan be-

B

Hunza haraneko (Pakistan) bi biztanle. Betiko gazte mantentzen den herria dela esaten ohi da, luzaroan bizitzen baitira. Ondoko orrialdean, Karakul aintzira. Pamirreko mendikatean dago, Tajikistanen.

8



ZETAREN IBILBIDEA harko dugu errepidetik oinez, beste lur-jausi bat gainditzeko; han beste autobus bat dugu zain. Bizpahiru aldiz errepikatuko dugu operazio hori Rawalpindira heldu arte. Horrelakoa da Karakorumeko autopista, munduko kotarik garaiena igarotzen duen nazioarteko errepide zolatua. Khunjerab Pass mendateaz ari gara, Txina eta Pakistan arteko muga markatzen duen guneaz, 4.700 metroko garaieran. 1.300 km korrituko ditugu zetaren antzinako ibilbideetan zehar, Kashgar eta Rawalpindi artean. Errepide hau, diotenez, gizakiaren obra handienen artean dago, piramideak edo Harresi Handia bezala. Esaten dute, orobat, Pakistan aldeko tartea

10

1982an eta Txinakoa 1986an inauguratu ziren arte lanek iraun zuten hogei urteetan, errepidearen kilometroak adina langile hil zirela. Gaur egun, Karakorumeko autopista lehen mailako bidaia-jomuga da. Kashgar-en denboran zehar bidaiatuz Kashgar-en (Txina) ekin diogu bidaiari. Historikoki, Taklamakan («Itzulera gabeko desertua» uigurren hizkuntzan) basamortu beldurgarriaren mendebaldeko muturreko oasi desiratu bat izan da. Sortu zen unetik, eragin ikaragarria izan du hiriak, Samarkandatik eta Amu Daria bailaratik –Kirgizistan eta Tajikistango mugen ondotik, beraz– iristen diren ibilbideetan baitago


kokatua. Zetaren Ibilbideko zedarri handietako bat da. Urte haietan, azoka erraldoi bat bezala irudika dezakegu hiria; bertan, abereak, alfonbrak, espeziak eta Asia osotik iritsitako manufakturak eskualdatzen bide ziren. Sentsazio horiek berreskuratzeko eta Marco Poloren espirituan hobeto barneratzeko, igandeko merkatua ezagutuko dugu. Eguzkia irten denetik, uigurrak –gehiengoa dira–, tajikistandarrak, kirgizistandarrak edo han etniako txinatarrak kaleak eta espaloiak betean doaz hiriaren kanpoaldeko zabalgune eskerga batera. Haiekin batera, oiloak eta bildotsak daramatzate gurdietan, astoak, idiak, zaldiak trostan, gameluak eta ordenan erakusten

diren mota guztietako abereak. Ia ez da emakumezkorik ageri. Gizon zakarren mundua da hau: hauts eta abereen artean nahasturik, deiadarka, animalien hortzak aztertzen dituzte, zaldien probaketan aritzen dira edo tratua ixten dute dromedario bat eramateko. Dirua tratugileen hatzen puntan, eskutik eskura bizkor mugituz, eta kaiolaz eta jabez aldatzen diren salerosgaiez betetako gurdien joan-etorri amaigabea. Hipnotizaturik, denbora-bidaiari bihurtzen gara. Gure aurrean, mendez mende ibilbide hauek gurutzatu dituzten karabanek bizi izandako eszena berberak errepikatzen dira. Haiekin kontrastea eginez, emakumeak, marea koloretsu bat bezala, beren jantzi gorri

Handian, Mustagh Ata (7.546 m) mendi magala. Txinako Xinjiang barrutian gaude. Txikian, haur kirgizistandarrak etxeko atarian eta familia bat Rawalpindin, Pakistan aldeko Punjaben.


ZETAREN IBILBIDEA eta laranjekin, harresi ondoan beren brodatuak saltzen eta trukatzen. Pamir-eko ordekak Egun berria zabaltzearekin batera Pakistango mugarantz abiatu gara, Ghez-eko zintzurra zeharkatuz, bihurgune, amildegi eta lasto-buztin gorriz egindako etxeen artetik. Behin igaro dugunean, paisaia errotik aldatu da. Labar erraldoietan hondoratutako errepide itzaltsuetatik argiaren erresumara sartu gara, itsaso berde amaigabeetara, non belarrak leher egiten duen zeru urdin-urdinaren kontra. Marco Polok honela deskribatu zuen: «hezur eta azal dagoen azienda bat hamar egunetan gihartsu jarriko litzatekeen lekua». Pamir-eko ordekak dira, eder eta distiratsu udako eguzkitan eta beldurgarri neguak elurrez estaltzen dituenean. Kirgizistandarrak dira oxigenoa eskas den unibertso honetako «astronautak». Zaldi edo gameluen gainera igota, haien kapeluek zerua urratzen dutela esan daiteke, hain hurbil egonik, lurrarekin elkartzen baita hura. Airea garbia eta gardena da, planetan beste inon baino garbiagoa, beharbada. Benetakoa ez dirudien agertoki honen erdian, 3.652 metroko garaieran, harribitxi batek bezala egiten du dizdiz Karakul aintzira bikainak, non islatzen baita, bere esmeralda eta turkesa koloreen artean, inguruan dituen mendien paisaia basatia: Kongur mendia, 7.720 metrokoa, eta Muztagh Ata, 7.546 metroko garaiera duena (uigurren hizkuntzan, «Izotzezko mendien aita»). Bi erraldoi horiek jagoten dute ur aratzeko diamante hau, izotzezko zentinelak bailiran, karabanen joan-etorriak zainduz. Errepidearen sabaira igota Azkenean gainditu dugu Himalaiako mendateen artean mitikoena. Khunjerab Pass deritzana, 4.730 metroko garaieran, munduko errepide zolatu batek igarotzen duen punturik altuena. Izenak berak «Odolaren bailara» esan nahi du, bide-lapurrek karabanei erasotzen zietenean eragiten zituzten sarraskiengatik. Soldadu gutxi batzuez osatutako bi unitate militarrek, Pakistangoa bata eta Txinakoa bestea, zaintzen dute leku estrategiko hau, lainoetako deserri moduko honetan. Konparazio bat egiteko, ehun metro baino gutxiago falta zaizkigu Europaren gailurra den MontBlanc mendiaren 4.810 metroak berdintzeko. Sangri-La eta betiereko gaztetasuna Pakistango lurraldean jada sarturik, gainbehera goaz trokarte basatien eta hodeietan desagertzen diren gailurren artetik. Eguzkia mendi eskergen artetik iragazten da, gure ibilgailua pasatu ahala itzal erraldoiak egiten dituela. Errepidearen azpian, Hunza ibaiko ur arre eta nahasiak trumilka lehertzen dira bazterren kontra, 12


Ezkerrekoan, tajir emakume bat, Xinjiang-ekoa, eta eskuinekoan, Karakul aintziran bizi den kirgizistandar bat. Behean, Kashgareko azoka. Aurreko orrialdean, Indo ibai luzea Hunza haranetik


Pakistan eta inguru hauetako ÂŤtruckÂť bat. Ondoko orrialdean, Rawalpindiko azoka zaharra, Pakistango Punjaben kokatua.


ZETAREN IBILBIDEA batukada sorgarri batean, paisaiarekin nahasten den sinfonia perfektua eratuz. Hunzako bailaran aurrera goaz Rakaposhi mendiaren («Horma distiratsua» esan nahi du urduen hizkuntzan) presentzia larderiatsuaren zaintzapean, haren 7.788 metroak begi bistan baitaude Karakorum Highwayren tarte honetan guztian. Munduko tontor ederrenetakoa irizten diote Rakaposhi mendiari; agian horregatik, Zetaren Ibilbideko mitoek eta elezaharrek mendi honen eta Nanga Parbat-en artean kokatzen dute Sangri-la hiri amestua. Gure irudimena elikatzen duten misterioak eta elezaharrak, beste errealago batzuk bezala, adibidez, betiereko gaztetasunaren sekretua bailara honetan bilatu duten ikerketen ingurukoa. Izatez, hunzek erraz gainditzen dituzte ehun urteak sasoi onean eta 120 urte betetzera iristen dira. Ez dira gaixotzen eta poza eta umore ona nagusitu ohi dira haien artean. Sir Robert McCarrison mediku ingelesak, duela mende bat, hunzen proteinarik gabeko dieta beganoari eta mendi artean egiten zituzten ibilaldi luzeei egotzi zien haien bizi-itxaropen luzea. Neguan ur izoztuetan bainatzen dira eta haien elikagai «izarra» albertxiko lehortuak dira. Hunzak jende leiala dira. Ehunka ikerketa egin dizkiete gaztetasunaren oasi honetako misterioa argitu nahian.

Honela bada, bailara honen erdian nago, montzoiaro honetan errepideak hautsi dituzten luiziak saihestuz. Muhammadekin, arretatsu, mendiak jaurtitzen dituen harkaitzen batek, bat-batean, bailarako adinestatistikaren joera hondatu ez dezan. Berari esker ari gara gainditzen errepidean han eta hemen gertatutako mozketak, luizien erdian estrategikoki harrapatuta geratu diren bus txikiak eta furgonetak baliatuz, harik eta Indo ibaiaren mugarrira heldu garen arte. Hark gogorarazten digu korapiloaren erdian gaudela. Hemen batzen dira munduko hiru mendikate handiak: Karakorum, Hindu Kush eta Himalaia. Gilgit hiria ez ezik, mendi artean egindako bidaia honen paisaia liluragarriak ere atzean utzi ditugu. Pakistandar kamioi koloretsuek agintzen dute errepidean beren klaxonekin: fantasiazko gaztelu motordunak dira eta jak eta gameluen ilara luzeen lekua hartu dute. Bistan dugu gure helmuga desiratua eta, jada Zetaren Ibilbideko bidaiari bilakaturik, azkenean, sartu gara Rawalpindin. Bien bitartean, kamioi gotortuak Khunjerab aldera abiatzen dira, antzinako karabanen ibilbidea errepikatzera… Eta klaxona etengabe joz ekiten diote bideari, hiriari agur esanez eta zoriari dei eginez hasi berri duten hodeietarako bidaia ez guztiz segururako. •

15


16


ITSASOTIK SOILIK BISITA DAITEZKEEN PARAJEAK Itsasotik begiratuta, Euskal Herriko kostaldea guztiz ikusgarria eta ezezaguna da. Orain arte, bederen, gutariko gutxik, arrantzaleak kasu, gozatu ahal izan dute ikuskizun horretaz. Itsaslabarrez, badiaz, hondartzaz, ibaiez eta portu xarmagarriz zipriztindutako 250 kilometroko kostaldea ezagutarazteko proposamen batzuk dakarzkizuegu. Testua: Miren Burgoa Argazkiak: Javier Carballo / Geoparkea eta Asier Aldalur

Euskal kostaldea endeetan zehar, gure portuetatik itsasoratu diren abenturazaleek, baleontzietako arrantzaleek, merkatariek eta, oro har, mota guztietako bidaiariek gaurdaino bizirik iraun duten hamaika elezahar eta tradizio josi dituzte. Desagertu beharrean, ohitura zahar horiek gorde eta kirol-portuetako zerbitzurik berritzaileenekin bizikidetza lasai batean irauten dute. Kontuan izanik itsasotik soilik begiets daitezkeen inguru anitz daudela gure kostaldean –uste baino gehiago–, ezin uka daiteke berebiziko gozamena izan daitekeela itsas zabaleko brisa arnastea belaontzi batean bidaiatzen goazen bitartean. Kostaldeko ia kirol-portu gehienetan aloka ditzakegu belaontziak, bai ordu batzuetarako, baita egun osorako ere. Horretarako, noski, aurretik ikastaroren bat egin beharko genuke, ala ez? Txingudiko badiako natur ingurunea betidanik itsasoari lotuta egon da. Hendaia eta Hondarribiko hondartzak, Larhun mendia eta Higuer itsasargia‌ Gehiago eska al daiteke? Lapurdiko kostaldean Amaiur Alfarorengana jo dezakegu, skipper beterano hau arduratzen baita Hendaiako Nazioarteko Belaontzien Eskolaz (EVI). Eskola honetan, alde batetik, belaontzian jarduteko beharrezkoak diren lehenengo urratsak eskuratu nahi dituztenentzat mota anitzeko ikastaroak

M

17


EUSKAL KOSTALDEA «Circe» ontziaren aurrean, putz egiten ari den balea «Balaenoptera physalus» bat da, munduko bigarren balearik handiena. Ondoko orrialdean, Gipuzkoako kostaldeko flysch ederra itsasotik eta Txingudiko badian, belaontzian.

antolatzen dituzte –adibide bat ematearren, 3 orduko ikastaroak 60 euro balio du–; bestetik, itsas bidaiak prestatzen dituzte. Eskaintza zabala da bidaiei dagokiena, gehienak bezeroen beharrei egokituak direlako, baina, halere, badituzte gutxienez bost bat irteera mota atondurik. Adibide bakan batzuk: egun bateko bidaia egin daiteke, gaua Donostian emanda; bi egunekoa, Pasairaino iritsita; baita 5 egunekoa (Portuz Portu izenekoa, Getxoraino eramango gaituena). Abuztuan egunero abiatzen dira Donostiaraino, badiatik su artifizialak ikusi ahal izateko Aste Nagusian. Badia berean, Hondarribian, Navegavela enpresak, esaterako, itsasoan barneratu nahi dutenei beren ametsa betetzeko aukera ematen die antolatzen dituen ikastaroei esker. Aldi berean, Estatxa elkartean, ikastaroak emateaz gain, itsasontziak alokatzen dituzte, baita badiatuj lau orduko irteerak antolatu ere. Gutxienez zazpi lagunek osatutako taldeak eskatzen dituzte itsasoratzeko. Geoparkeak gordetzen dituen altxorrak Udaberriaren iritsierarekin, Deba, Mutriku eta Zumaiako udalerriek osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere bisitaldi gidatuen ordutegien eskaintza zabaldu eta indartu egiten du. Ez da harritzekoa, nazioarte mailako punta-puntako erakargarritasun turistikoa bihurtu baitira inguru hauek, non geologiak, pasaiak, kulturak eta turismoak bat egiten duten. Urte osoan zehar, larunbatero, hiru bat itsas bidaia egiten

dituzte, eguraldiak laguntzen badu. Maiatzetik aurrera, eskaintza zabaldu egiten dute. Esaterako, Zumaia-DebaZumaia irteera egin daiteke, flysch-eko itsaslabar ikusgarriak itsasoaren barrenetik ikusi ahal izateko (ordu eta erdiko iraupena du, 17 euroan) edo aukeran, Talaiako GRa oinez egin nahiko bagenu, herri biak lotzen dituen itsasontzia (10 euro, ordubeteko bidaia) har dezakegu. Hau da, adibidez, Debaraino oinez joan gaitezke eta itsasontzi honetan Zumaiara itzuli, autoa utzi dugun lekura. Bestalde, “Nautilus, flyscheko fosilak” izeneko irteeran (20 euroan eta bi ordu eta erdiko iraupena) Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikoa bisita daiteke, bertan dagoen amonite fosilen bilduma bikainaz gozatuz. Ondoren, barkuan Saturraranera jotzen dute, zazpi hondartzak bertatik bertara ezagutzeko. Larunbatero ateratzen da itsasontzia, 16:00etan. Baleak Santurtzitik Zetazeoak itsasoan ikustea esperientzia hunkigarria da oso. Euskal kostaldean baleak eta izurdeak begiztatzea gaur egun guztion eskura dago eta, zori pixkat batekin, munduko animalia handi, enblematiko eta mehatxatuenetako baten barne arnasketa entzun ahal izango dugu. Santurtziko portutik, uztailetik urrira arte, Santurtziko Baleak elkartearen itsasontzia ateratzen da ostiral eta igandeetan. Egun osoko irteera izaten da eta ez da oso erraza tokia hartzea, urtetik urtera jende gehiago hurbiltzen baitzaie, baina esperientzia bizitzea merezi du benetan. •

Gida praktikoa www.ekpsa.eus: Kirol-portuei buruzko informazioa

eskaintzen dute hemen. Hego Euskal Herriari dagokionez, Euskadiko Kirol Elkarteak (EKP) elkargoa da portuen kirol-instalazioen kudeaketaz arduratzen dena. evi-nautika.com/evi-croisiere: Hendaiako Nazioarteko Belaontzi Eskola. Ikastaroak antolatzen dituzte, baita belaontziak alokatu ere. www.navegavela.com: Ikastaroak Hondarribian. www.estatxo.com: Ikastaroak Hondarribian eta 4 orduko irteerak belaontzian. 7 laguneko taldeentzat, 30 euro pertsonako. www.geoparkea.com: Web orrialdean irteera guztien egutegia zintzilikatu ohi dute. www.verballenas.com: Santurtzitik baleak eta izurdeak ikustatzeko irteerak. www.euskaditurismo.eus: Helbide honetan irteerak alokatzen dituzte.

18



20


Testua eta argazkiak: Alfons Rodriguez

Rapa Nui

«MOAIEN» ZILBOR-UHARTEA 21


RAPA NUI

Ozeano Barearen azken mugetan galdurik, Pazko uhartea planetan jendea bizi den lekurik apartatuena da. Ezaugarri horrek eta bertako kultura bitxi eta bakanak, mito bihurtu dute. Gainera, uharteko ondare arkeologiko paregabeak eta paisaia ikusgarriak, leku mitiko hauen zaleak diren ia bidaiari guztien ametsa dira.

22


egazkina hartzeko ordu gutxi falta zaidala, Pazko uhartera bidaiatzeak pizten didan artegatasunak Olentzeroren zain dagoen haur bat bezala sentiarazten nau. Atariko gisa, ibilalditxo bat egin dut Txileko Santiagoren erdialdetik eta, horra ustekabea: Rapa Nui kulturari buruzko erakusketa batekin egin dut topo, non eta Casa de la Moneda jauregian. Seinaleak, batzuei pentsatzea gustatzen zaien bezala. Hotu Matu’a-k, rapa nuien lehen erregeak, lehen pertsonan hitz egin dit. Duela 10 eta 13 mende artean, diotenez, berak sortutako antzinako kultura bateko pieza guztiz baliotsuen artean banatutako panel batzuetatik mintzatu zait. Antzinatasun

H

hori 28 mendetaraino heltzen da, beste azterlan batzuen arabera. Oro har, horrela dira gauzak rapa nui kulturaren jatorriaz eta zentzuaz ari garenean: anbiguoak eta misteriotsuak. Denboren hastapenean eta Ozeano Barearen neurrigabetasunean galtzen baitira jatorri horiek. Mana eta Tapu, dualtasuna Nui izendatu zuten toki hau biztanle polinesiarrek uhartera iritsi zirenean; «uharte handia» edo horrelako zerbait esan nahi du. Antzinako hizkuntzan, Te pito o te henua izenez ezagutzen da, hau da «munduaren zilborra». Gaur egun, rapa nui terminoa era-

Ahu Tongariki gunea ikusgarria da, Rano Raraku sumendiaren parean 15 «moai» zutunik ageri direlako. Ondoan, jantzi tradizionalak daramatzan rapa nui bat.


RAPA NUI biltzen da, uhartea ez ezik, hemengo kultura eta hizkuntza izendatzeko, baita biztanleen gentilizio gisa ere. Jakob Roggeveen herbeheretar itsasgizonak bataiatu zuen Bazko uhartea izenarekin, hain zuzen ere, egun horretan ikusi baitzuten europarren begiek lehenbiziko aldiz. Anekdota gisa, 1770ean, Felipe Gonzalez espainiar kartografoa –anekdotikoa kartografoaren izenagatik eta gertaera beragatik– uhartearen kostara heldu zen eta San Carlos izena jarri zion, Espainiako Karlos III.aren ohoretan. Gerora ikusi den bezala, saiakerak porrot egin zuen. Uhartearen jatorrian hiruki moduko bat osatzen duten hiru sumendi handi daude; haien erupzio eta jariakinek eratu zuten uhartearen oinarri-plataforma, ozeanoaren hondotik hiru bat kilometro goititzen dena. Poike, hiru milioi urtekoa, Rano Kau, bi milioikoa, eta Maunga Terevaka gaztea, 200.000 urte baizik ez dituena, «haurtxo» geologiko bat, besteekin alderatuta. Lehen gizakiak, berriz, askoz ere geroago heldu

ziren uhartera. Zaila da zehatz-mehatz noiz esatea, baina tradizioak eta elezaharrek diote Hotu Matu’a, lehen erregea, Hanau Momoko zeritzaten bere klaneko kideekin heldu zela uhartera. Hitz horrek «argalak» edo «sugandilak» esan nahi du. Eurekin ekarri zituzten Hanau Eepe –sendoak– deituak ere, lurra landu zezaten eta lan gogorrenak egin zitzaten. Mendekotasunharreman haietatik jaiotako liskarren ondorioz, tribuen arteko gerrak sortu ziren, hainbat belaunaldiz luzatuko zirenak. Rapa nuien iritzian, berez bakana eta deigarria den dualtasun baten inguruan dabil guztia biraka. Uharteko bizitza oinarrizko bi printzipioren inguruan antolatzen zen, eta bitasun horrek oraindik indarrean dirau gaur egun ere: Mana eta Tapu. Mana eguneroko jarduerak –arrantza edo nekazaritza, adibidez– mugitzen dituen naturaz gaindiko indarra edo boterea da. Tapu, berriz, debekuak dira, mugak edo tabuak. Esandako muga horiek gainditzeak heriotza ekar zezakeen.


Pertsona bat, leku bat edo, beharbada, janari bat izan zitekeen Tapu. Harmonia horretan ezinbestekoa zen guztia barnean hartzen duen Kuhane edo uharteko espirituaren presentzia, zeinak esaten digun bere mugen barruan biziak eta hilak sinkronia perfektuan bizi direla elkarrekin denboran eta espazioan. Ahu Tongariki Uhartea inguratzen duten harrizko plataformak –haietan sostengatzen dira moai ospetsuak («eskulturak» bertako hizkuntzan)– leku sakratuak dira. Ahu dute izena eta badirudi berorien aura mistiko eta hieratikoak babesten duela uhartea uhin oldartsuetatik. 350 bat daude uharte osoan. Arbasoen irudiaren abstrakzioak 20 metroko altura harrapa lezake; sumendi-harrian landuta daude, uhartearen iparraldeko Rano Raraku sumendiaren harrobietatik ekarrita. Uharte guztian daude moaiak, nahiz eta gehienak, beren pisuagatik erori direlako, etzanda eta hautsita dauden.

Esaten dute lurrikara eta tsunamiengatik edo tribuen arteko borroketan suntsitu zirela, edo klanetako antzinako buruzagi haserretuen apetagatik. Egoera onean daudenak soilik bisitatzen dira. Guztiek uhartearen barnealdera zuzentzen dute begirada, Ahu Akivikoek izan ezik: barneko ahu honetako zazpi moaiak eguzkia ozeano amaigabean desagertzen den aldera begira baitaude. Gaur egun zutik dauden moai bakanak arkeologoek edo esploratzaileek itzuli zituzten beren jatorrizko egoerara. Horien artean, Ahu Tongarikiko hamabost moai bikainak nabarmentzen dira. Haien kokapena, begiratzen zaien lekutik begiratzen zaiela, zinez ikusgarria da eta uhartearen esentzia biltzen dute zentzu guztietan. Tongarikiko moaiek ikararik gabe begiratzen diote beren sorleku duten sumendiari. Goizetik, eguzkiaren argitan, Rano Raraku sumendiak bere bikaintasun guztia erakusten die ahutik begira dauzkan hogeita hamar harrizko begiei. Arratsaldean, argiaren

Tongarikiko hamabost «moai» bikainen irudi ikusgarria. Leku sakratuetan kokatzen zituzten rapanuiek eskultura bitxi hauek.


RAPA NUI kontra ebakitzen denean, itsasontzi baten forma hartzen du. Uharteko lehen biztanleak ekarri zituen ontziarena edo, agian, profeziaren arabera, egun batean handik aterako dituenarena. Europako itsasontzien lehen etorraldien ondoren, mota guztietako aberastasunak eta objektu distiratsuak ekartzen zituzten barku haiekiko debozio moduko bat erakusten hasi ziren rapa nuiak. Erlijio moduko jaiera horri «cargocultismo» deitu izan zaio, kontinente zaharrean fabrikatutako ondasun material exotikoak –ispiluak, su-armak edo labanak– zekartzaten zama-ontziekiko kultuari erreferentzia eginez. Ozeano Bareko beste eskualde batzuetan ere gertatu da fenomeno hori: Mikronesian, Melanesian eta Polinesiako beste hainbat tokitan. Rano Raraku sumendiaren kanpoaldeko magalak, jainkoek zerutik jaurtiak diruditen harrizko buruz zipriztinduak, esperientzia gogoangarria dira. Baina azaltzen benetan zaila gertatzen dena kraterraren barru-

rako bidaia da, hura barrutik inguratzea eta haren ekialdeko hegira igotzea. Barneko aintzira inguratzen duen bidexka berehala desagertzen da eta zeuk ireki behar duzu bidea sastraka artean aurrera. Amaitu gabeko lehen eskulturetara heltzen zara eta goiko hegira daraman igoerari heltzen diozu, justu kraterraren zati bat erorita dagoela ematen duen lekuan. Alde batera, kraterra, bere aintzirarekin, eta harrizko buruak hanhemenka sakabanatuta. Zeure oinetan, landutako moai eskerga bat, inoiz zutitu gabea. Ekialdera, itsasertz malkartsua, Poike sumendiaren labarrak eta Ozeano Bare ikaragarria. Erdian, behean eta urrun, Tongarikiko ahua ikusten da, agure jakintsuen bilera bat dirudiela. Asaldagarria eta kitzikagarria. Hainbeste eskultura egiteko zoramenak uharteko basoak ia erabat suntsitzera eraman zituen bertako biztanleak, eta oraindik mantentzen da baso falta hori. Zuhaitz-tronkoak erabiltzen zituzten moai astunak garraiatzeko eta izango zuten kokapenean zutitzeko.

Goian, hegoaldeko kostaldean kokatutako Ana Kai Tangata lezeetan aurkitutako labar-margoak. Ondoko orrialdean, Rano Raraku sumendia. «Moaien harrobia» deitzen zaio. Eta, azpian, Hanga Roako inguruetako lasaitasuna, hemen ez baitago ibilgailurik.

26



RAPA NUI Pazkotarren parlamentua Hanga Roa da uharteko hiri bakarra. 6.000 biztanle eskas ditu, 2012ko erroldaren arabera, rapa nui, kontinenteko txiletar eta beste jatorri batzuetakoen artean. Etxetxo baxu eta alaiak multzoka, zuhaitzez zedarritutako kale zabalak, guztiak ozeanora begira, badia ireki baten ertzean. Dendak, bankuak, jatetxeak eta aireportua, denak Ozeano Barearen hegoaldeko estilo erdi abandonatu baina garbi horretakoak, amets eta lozorro girokoak. Hiribide printzipala Atamu Tekena deitzen da eta motozikletak, automobilak, oinezkoak eta zaldiak ibiltzen dira bertan, harmonia osoan. Surfista nekagaitzak etengabe erasotzen duten olatuen gainean, tatuajeak eta gorputz txairoak erakutsiz. Hanga Roako badian arrantzaleen txalupa gutxi batzuk kulunkatzen dira, Ahu Tautirako moaien zaintzapean. Uharteko urbanoenak ditugu, ez daude alferrik hiriaren bihotzean. Aldizka, harrizko bizilagun hauek futbol-partiden arbitro izaten dira hurbileko Rapa Nui futbol-zelai ofizialean: jokalariak, gorriz eta zuriz jantzita, lumekin eta adats luzeekin zelairatzen dira. Kirolari eta gerlari arteko nahasketa bat. Hemen horrela dira gauzak, iraganetik ez da ezer ahazten. Antzinako balioak –gerra eta ohore kontuak– berritzen dira gaur egun, baloi bat oinetan dutela. •

Gida praktikoa NOLA IRITSI

Urteko edozein sasoi da ona, uharteko klima tropikal moderatua dela eta. Iberiak zuzeneko hegaldiak ditu Txileko Santiagora (www.iberia.com). Txileko hiriburutik, berriz, uhartearekiko hegazkin-lotura Lan Chile-k egiten du (www.lan.com). Bidaia luzea da, 5 eta 6 ordu artekoa. NOLA MUGITU

Oso erosoa da ibilgailu bat alokatzea. Prezioak arrazoizkoak dira (eguneko 25 eurotik hasita) eta distantziak laburrak, errepideen egoera oso ona ez den arren. Anakenako hondartza, Hanga Roatik urrutien dagoen puntuetako bat, nahitaez bisitatu beharrekoa, hiriburutik ordu erdira dago autoan joanda. Beste aukera bat bizikleta edo zaldia alokatzea da. NON LO EGIN

Posada Mike Rapu-Explora: Kate hautatu horretako establezimenduetako bat. Pazko uharteko hotel luxuzkoena (www.explora.com) hiriburutik 5 kilometrora dago. Prezio hobeetara jo nahi izanez gero, bungalow tankerako ostatu txikien aukera handia dago, erosotasun guztiekin, gosaria edota erabili daitekeen

28


sukaldea barne direla. Prezioak 60 eta 125 euro artean daude, gela bikoitzagatik. Bertara etorri eta galdetuz luxu gutxiagoko etxolak lor daitezke, gaueko 40 euro inguru ordainduta, bi pertsonarentzat. Hona hemen zenbait gomendio: Cabañas Christophe: Mataveri hiribidea, z/g. www.cabanaschristophe.com , telf. +56- 322100826. Estilo kolonialeko etxea, garbia eta oso lasaia. Hotel Gomero: Toki intimoa, igerilekua eta lorategi ederrak. Polinesiar estiloko dekorazioa eta erlazio bikaina kalitatearen eta prezioaren artean. Tu’ u Koihu hiribidea z/g telf. +56 32-2100313, www.hotelgomero.com, 170 euro inguru gela bikoitza. NON JAN

Tokiko espezialitate ia guztiek arraina dute oinarri, baina Txile osoko janariak eta errezetak dasta daitezke. Onena bertako arrainak eskatzea da: remo remo, paratoti edo kana kana, esate baterako, freskoak eta arrantzatu berriak egoten baitira. Jatetxe gehienak bi kale nagusietan –Te pito o Te Henua– eta Atamu Tekena hiribidean aurkituko dituzue. Hiriko lokalik sofistikatuena portuan dago, La Taverne du Pêcheur (Te Pito o Te Henua hiribidea, z/g, astelehenetik larunbatera irekita); jatetxe gehienak baino garestiagoa da (30 eta 60 euro bitartean),

baina bera da aukera zabalena eskaintzen duena ere, kalitate oneko haragi, arrain eta itsaskiekin. Ez ahaztu Txileko ardo bikainak. ERRESPETUA

Uhartean lurreratzearekin batera kontzientziatu behar dugu asko sufritu duen ekosistema nahiko delikatua dutela. Ingurunea garbi mantentzen saiatuko gara, eta arkeologia-guneak errespetatzen, hauskorrak ez ezik, sakratuak baitira Rapa Nui kulturan. Bertako biztanleak irainduak senti daitezke bisitari atzerritar batek erakutsi lezakeen jarrera desegoki edo errespetu gutxikoaren aurrean.

Hondar zuria eta ur lasaiak dituen hondartza bakarra Anakena da, uhartearen iparraldean dagoena. Mitologiaren arabera, hemen lehorreratu zen lehenengo rapanuia.

INFORMAZIO GEHIAGO

Rapa Nui parke nazionalerako sarrera 40 bat euro kostatzen da atzerritarrentzat, Orongon erosten da, bisita egin aurretik (toki hori bisitatzea gomendatzen da, zeren mapa bat ematen dute informazioarekin) eta egunero erabiltzeko eta uharteko toki guztietarako balio du. Parkea CONAFek administratzen du eta horregatik mantentzen da baldintza onetan. (www.conaf.cl/parques/parque-nacional-rapa-nui/ ). SAREAN www.visitchile.com www.portalrapanui.cl www.turismochile.cl 29


30


Bierzo eta Sanabria MENDEBALDE EZEZAGUNA

Euskal Herritik sartalderantz, Gasteiztik lau ordu baino gutxiagora, historiak, naturak eta jendeek era berezian markatutako eskualdeak daude. Behinolako Leongo erresumako hizkuntzari eutsi dioten azken lurraldeak dira. Galiziako mugan, eta galizierarekin nahasian mintzatzen diren herriak hartzen dituzte Bierzo zein Sanabria eskualdeak. Gogor erasan zien frankismoko industrializazioak eta azken hamarkadetan jendez hustu dira herri ugari, baina nortasun berezia gorde dute, ezagutu gura duenarentzat. Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

31


spainolez El Bierzo izena duen eskualdea El Bierzu da leoneraz, eta O Bierzo galizieraz. Bidaiako ezagunena eta turista gehien jasotzen duena da, Santiago bideari esker neurri batean. Leongo goi-lautadarekin alderatuta, Sil ibaiak igarotako eskualdeak askoz altuera baxuagoa dauka. Hegoalderago, Galiziaren eta Portugalen mugakide eta Zamorako probintzian, Sanabria dago, eta hemen ere galizieraz eta leoneraz egiten da: Seabra da lehenengoan, Senabria bigarrenean. Bien artean, Cabrera dago (leoneraz Cabreira), hiru eskualdeetatik arrotzena kanpotarrarentzat ziur aski, eta iristeko eta bertan ibiltzeko garraio eskasena daukana. Ponferrada, Bierzoko hiriburua, eskualdeko motorra da, eta kontraste argia gainontzeko udalerriekin. Kanpotik hiri industrial itsusia bada ere, oso alde zahar interesgarria dauka, tenplarioen gaztelua buru, Sil ibaiaren gainean. 1082an erromesentzat eraikitako burdinazko zubiak (Pons Ferrata) eman zion izena hiriari. Sasoi berekoa da gaztelua. Sarrera bera ikusgarria da, egurrezko zubi altxagarritik sartzen baita gotorlekura. Erdi-puntuko arku batek lotzen dituen bi dorreen artetik igarota, barruko patio zabalera iristen da. Armen aretoan edo zalditegian eta beste hainbat dorretan ibiltzea Erdi Aroan bete-betean sartzea da, zeresanik ez umeekin joanez gero. Gaztelutik irtenda, ibaiarekin eta Ponferradako alde zaharrarekin egiten dugu topo. Encinako basilika berehala agertzen da, irratiaren museoa atzean utzita. Erlojuaren kaletik (Calle del Reloj), izen bereko dorreraino iristen da (Torre del Reloj). Behinolako harresietatik geratzen den zati bakarra da eta antigoaleko kartzela egon zen hemen. Egun, eskualdea ezagutzen hasteko abiapuntu, Bierzoko museoa dauka.

E

Gaztelutik kanpo, alde zahar ikusgarria Mendebalderantz eginda, Donejakue bidearen etapa garrantzitsuetako baten lekuko da Bierzo, Galizian sartu aurreko azkena hain zuzen ere. Villafrancak, eskualdeko hiriburu zaharrak, nortasun aristokratikoa begi bistan du, baita erromesen joanak zizelkatutako itxura ere. Hain zuzen ere, Calle del Agua edo Uraren kaleak jarraitzen dio bideari herrian zehar, hainbat eliza eta dorretxe dituela aldamenean, baita giro berezia ematen dioten ardo upategiak ere. Plaza Mayor edo plaza nagusitik abiatuta, San Frantzisko eliza mudejarra, San Nicolas komentua eta Santa Maria kolegiata daude zumardi ederraren inguruan. Eta hiriko irteeran, Villafrancako markesen gazteluaren parez pare, Santiago eliza erromanikoa dago. Pedrafitako mendatea baino lehen dagoen autobidea utzi dugu, Balboa (Valboa galizieraz) herrixkara joateko. XX. mendearen erdialdera arte 1.500 lagun 32

bizi ziren hemen, egun 300 baino ez dira. Ancares mendi-eskualdera joateko atari interesgarria da, besteak beste, asturleoneraz teito esaten zaion zuntz begetalezko teilatuak dituzten borda bereziak ikusteko. Asturias, Galizia eta Leongo inguru honetako ohiko eraikuntzak dira, azken hamarkadetan hainbat desagertu diren arren. Gure bideak ez garamatza Galiziaraino, baina, haren mugan ibiltzera baizik. Hegoalderantz ekinda, Bierzoko eta Iberiar Penintsula osoko paisaiarik ikusgarrienetakoa dago: Las Medulas. Erromatarren garaiko urre-meatzeek sorturiko eremuan harea gorrizko mendiak nabarmentzen dira, gaztainondo eta hariztien artean. Orellango begiralekua da Las Medulasen panoramika ikusgarria ondoen jasotzen den lekua. Bertara sartuta, oinez, zaldiz zein bizikletaz egiteko txango paregabeak daude. Bierzoko lekurik bisitatuena da, eta zaila, beraz, inor gabe bakardadean ibiltzea. Eskualdeko egonaldian komeni da Las Medulaseko bisita ondo prestatzea, aukeran aste barruan edo jende gutxiago egongo den sasoian joanda. Cabreira ezezaguna Bierzoko hegoaldean, beste hainbat toki paregabe daude, Cornatel gaztelua eta Carrucedo aintzira esaterako. Are hegoalderago, Galiziako mugatik Portugalerantz sigi-saga goaz. Lapurdi bezain handia, baina askoz dentsitate txikiagoz, 3.500 biztanle baino ez ditu Cabreirak. Bierzon abandonatutako herriak asko direla uste duenak, ez du eskualde hau ezagutzen. Aski ondare garrantzitsua dauka, haatik. Orain Galizian orain Leonen doa errepidea, bide nagusitik irten eta Cabreirako errepide malkartsu eta bihurgunetsuetan barneratu arte. Arbelaren industria pizgarri izan zaio azken urteotan. Ramon Carnicer idazleak, frankismoa amorrarazi zuen liburu baten, ahanzturak irentsitako eskualdearen protagonismoa aldarrikatu zuen: “Donde Las Hurdes se llaman Cabrera” (Hurdes-ek Cabreira izena hartzen duen lekua). 1962an egindako bidaia haren kronikan emakume baten aldarrikapena zekarren, «basapiztiak bezala bizi gara, ea norbait oroitzen den gutaz». Bierzoren kontrastean, bide nagusietatik apartean gelditu zen, eta XX. mendean erabat hustuz joan da. Leongo mendiek eta hainbat ibaik zeharkatzen dute eskualdea bi zatitan bereizi ohi da, Goi eta Behe Cabreira. Arbelezko teilatuek nortasun berezia ematen diete lurraldeko herriei, eta badago «museo-herri» bezala berreskuratu den harribitxia. Villar del Monte du izena; duela mende erdi hustutako herria Europa osoko hainbat lagunen ekimenez berreskuratu dute. Oraindik bide luzea du turisten mapan leku garran-


BIERZO ETA SANABRIA Teito-a, lastozko etxea, XX. mendera arte erabili izan zen Asturiasek, Bierzok eta Galiziak bat egiten duten eremuan. Irudietan, Balboa/Valboa herrikoa. Erreportajea zabaltzen duen irudian, La Puebla de Sanabria, muino baten gainean eta harresiz inguratuta, Leongo erresumako hiririk garrantzitsuenetakoa izan zen.

33


BIERZO ETA SANABRIA tzitsua izateko, baina horrek ere ematen dio xarma. Ekialdetik Galiziarantz Cabreira garaia zeharkatzen duen 126 errepidearen aldamenean dago Villar del Monte, eta asteburu berezietan ondare arkitektoniko eta etnografikoa biziberritzeko ahaleginak izaten dira. Villar bere baitan hartzen duen Truchas udalerrian dozena bat herrixka daude. Sanabria eskualdea mendien beste aldean dago, Leondik Zamora probintziara igarota ia inor ez dabilen errepide estuetan barna. Historian geldi Aurreko eskualdeetan bezala, Sanabrian galiziera hiztuna da mendebaldea, eta ekialdean leoneraz egiten da (egiten zen esan beharko litzateke agian, transmi-

sioan egon den etenaren ondorioz). Hemen ere, herriak hustuz joan dira, sei mila biztanle baino ez daude 1.215 kilometro koadroko eremuan. Puebla de Sanabria du hiriburu eskualdeak, eta Gaztelatik Galiziara bidean zegoen herririk garrantzitsuenetakoa zen. Leongo erresuman, Portugalen aurkako defentsan eratu zen herria XIII. mendean; izan ere, oso kokaleku berezia du, mendia eta harana behatzeko harkaitz baten gainean, Tera eta Castro errekek bat egiten duten lekuan. Urrunetik ikusten da Puebla, harresi gotorrak inguratuta. Eta denen buru, gaztelua, XV. mendetik herriko –eta erresumako– nagusi izan ziren Benaventeko kondeek eraikia, Puebla de Sanabria erresumako tokirik garrantzitsuenetakoa zen sasoian.


Egun, Sanabriako museoa da. Gaztelutik kanpo plaza nagusia dago, eta ondare arkitektoniko bikaina biltzen duen alde zaharra jaisten da ibairaino. Hiriburuko gazteluarekin batera, Sanabriako lekurik ezagunena izen bereko aintzira da. Duela ehun mila urte, 20 kilometro baino gehiagoko izotzezko glaziar batean du lakuak sorrera, Pleistozeno garaian. 51 metroko sakonera du, eta 3.100 metroko luzera, eta hariztiz inguratuta, baso, haran eta ur-jauzi ikusgarrien kokagune da, granito artean gordeta. Bidean gora eginda, San Martin de CastaĂąedara iristen da. Aintziaren ikuspegi bereziaz gain, XII. mendeko monasterioa dago, itxuraz bisigodoen eraikin baten gainean jasoa. Bertan dago Sanabriako Aintzirako

parke naturaleko parketxea, eskualde honetako ondare naturalaren berri izateko. Berriro ere lakura itzulita, hainbat hondartza daude aintziraren inguruan, baita kanpin pare bat ere. Laku bueltan zaldiz edo bizikletaz ibili ostean, bertako haragi, perretxiko, amuarrain edo babak (habones esaten diote hemen) nagusi diren platerez gozatzeko txoko ugari daude. Horretarako herri egokia Ribadelago da, eta bidenabar, duela mende erdi gertatutako tragedia ezagutzeko: urtegi bat hautsi eta 144 lagun hil ziren, garaiko erregimenak ia zigorrik gabe utzi zuen tragedian. Egungo Ribadelago, ordukoaren kokalekutik kilometro batera dago, aintziraren ertzean. •

Ezkerretik eskuinera, Tenplarioen gaztelua, Ponferradako lekurik ikusgarriena, eta Las Medulas, eskualdeko lekurik bisitatuena. Erromatarren garaiko meatzeak paisaia harrigarriak eratu ditu.

35



Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos

Folgefonna

GLAZIAR PENDIZAREN PARKEA


FOLGEFONNA

Hardangerfjord deituaren besoek inguratzen duten Folgefonnako Parke Nazionalak, Norvegiaren hegomendebaldean, 207 km2-ko azalera okupatzen du Hordaland eskualdean. Parkearen izateko arrazoia hiru glaziarrek osatzen duten izotz-zabaldi handi bat babestea da, hirutasunak bezala, unitate bakarra osatzen baitute, bere izotzezko mihi erraldoiak isurtzen dituela itsasertz ulergaitz batean.

itrheim eta Tokheim artean, Odda industriatsutik oso hurbil, Sørfjorden luze eta estuaren azkenean, tunel batek zulatzen du mendien sabel iluna. 12 km dira amaigabea dirudien hustasun batean zehar, baina azkenean zeru irekiago baten argitasunera garamatza: iruditzen zaigu beste dimentsio batera irten garela. Gjerde-n ikusi dugu berriro argia, Austrepollen-go urak laztanduz, zeinak, erliebearen bihurguneei kasu egitera, aintzira handi bat dirudien. Hala ere, mapari begiratzen badiogu ohartuko gara fiordo berean gaudela oraindik. Norvegiako kostak, beste behin ere, nahasgarria dela erakusten digu. Itsasadar sarkorrez eratutako labirinto honek –ozeanoak atzaparkada anarkikoz luzatzen baitu kostaldea mendi artean– ibaiak ikusarazten dizkigu itsasadarrak dauden tokian, eta aintzirak badiak dauden lekuan. Hardangerfjord handian segitzen dugu. Haren garro sarkinek izen desberdinak hartzen dituzte mendi-gailur, bizkargune eta zintzur artean konexio hauskorreko espazioak eratuz doazen heinean. Sunndal-en kanpatu dugu, Kvinnherad udalerrian. Fiordoak, hemen, Mau-

E

Pyttelva ibaiaren gaineko zubiak ez du erosoa den itxurarik. Ondoko orrialdean, Bondhusdalen haran zoragarria zeharkatzen duen Bondhuselva ibaia eta erreportajea zabaltzen duen irudian, Maurangs fiordoa.

38


39



FOLGEFONNA rangs izena hartzen du. Eguna gainbehera dator, baina ez da gaua iristen, ez behintzat erabatekoa. Latitude honetan eguzkia ez da ortzi-mugan ispilatzen udako solstizioan, baina ez gaitu erabateko iluntasunean ere uzten. Zurezko moilak uraren gainazal lasaiak eratutako kristalean iltzatuta dagoela dirudi, hondoa jotako barku baten branka bailitzan; bertan eserita, paisaia bikoiztuta ikusten dugu ia antzematen ez diren uhinen eraginpean. Bien bitartean, Eilif-ek, gure ondoko karabanakoak, arrantzatu berri duen arraina erakusten digu irribarretsu, steinbit deitzen dioten artikoko arrain luze eta ilun bat da, fina eta zaporetsua, diotenez. Bihar eguerdian jango dute bazkaritan. Hastapeneko edertasuna Ingurura begiratu dugu eta ez zaigu asko kosta ulertzea zergatik izendatu duten Folgefonna parke natural. Herrialde honetan edertasuna beti aurrean dago, Johan Christian Dahl-en oihal batean edo Torgeir Schjolbergen akuarela batean bezalaxe. Hala ere, leku batzuk beren balio estetikoengatik, historiagatik edo aberastasun naturalagatik bereizten dira eta hori akuilu bat da bere ondarea errespetatzen duen eta ingurumena zaintzen eta gozatzen duen herri batentzat. Hala, 2005ean erabaki zuten Norvegiako izotz-masa handienetako baten ingurua kontserbatzea eta eremu babestu izendatzea. Bere orografia zakarrean –ur solidotuak zizelkatu du, tarraka doala, 2,7 milioi urtez–, ibai-sare txiki baina ugariak eta hainbat motatako fenomeno geologikoak lotzen dira elkarrekin. Beren artean konbinaturik, primitibismo markatuko espazioak

Bi txalupa bakarti Bondhusvatnet aintziran. Atzean, ikusgarri, Bondhusbreen glaziarra. Txikian, izotz egileen bidetik igotzen.

41


FOLGEFONNA

Bondhusdalen haraneko paisaia ikusgarriak. Hemen troll eta antzeko pertsonai mitikoekin topo egingo dugun irudipena izan dezakegu.

sortzen dituzte, poesia naifez tindatutako txokoak, dramatismo naturaleko momentu gogorrak eta atsegin sentsualeko une lasaiak. Ez da harritzekoa, hemen biltzen diren ekosistemen aniztasuna kontuan hartuta, biodibertsitate azpimarragarria egotea, hala floran nola faunan, hegaztiak nabarmentzen direlarik: arrano beltza, ur-zozoa, nekez aurkitzen den okil gibelnabarra, buztanikara horia, txonta, uda-txirta edo lagopodoa. Beharbada ezin daiteke esan egiatasun osoz inguruan duguna izadi birjina denik, gizakiak milaka urte baitaramatza hemen, baina esan dezakegu hasieraren, jatorriaren zigilua daramala. Inguratzen gaituzten habitat multzoen indarragatik, edo ibiltzean barneratzen zaigun espiritu antzinako eta mitiko horren eraginez, kontua da aldi berean sentitzen ditugula aztarna zaharren oinatzak eta inoiz zapaldu gabeko lurraldeen, aurreneko begirada haien ilusioa. Baina bitxia da jakitea orain zapaltzen dugun bide hau XIX. mendearen bigarren erdian ireki zutela hainbat landa-merkatarik, zamari indartsuen gainean, glaziarrera iritsi, izotza pikotxaz erauzi eta fiordoraino garraiatzen zutenean, handik esportatzeko. Eta ez ziren falta izan, hori baino lehenago agian, lehen turistak ere, Norvegiara hurbiltzen ziren bidaiari britainiar eta viktoriar haiek, beren ginebra tragoak hozteko ezin hobea zen izotz urdin trinkoaren bila etorrita. Izotzetara bidean Gautu zuen bezalaxe zabaldu du eguna, gandu eta ilunargi artean. Lur hezeari arnasa dariola dirudi eta behelainoen artean gordetzen da, bere lotsa ezkutatu nahian. Trollen goiza da gaurko hau: zeruko urdina kapritxozko fata morgana baten lilura iheskorra balitz bezala agertzen da. Haize-kirriak hotz-usaina du eta oinez abiatu gara. Parkea osatzen duten hiru bloke izoztuetatik hegoaldeenean dagoena aukeratu dugu, Søfonna, handiena, bere mihi kontaezinen artean enblematikoenera iristeko, Bondhusbreen glaziarrera. Bondhusdalen-go haran zoragarriaren azken muturrean dago; izotzen seme den Bondhuselva ibaiaren soinuari jarraitzen diogu, fiordora abaila bizian doala, itsumustuka, bere lasterketa zoroan aurkitzen dituen harkaitz guztiekin tupust eginez. Ibaian gora goaz, urkorronteak itsasoarekin bat egiteko erakusten duen presarik gabe, zuhaitzen berdearen gainean pausatzen diren mila espektro albinoren arima fantasmagorikoak ahogozatuz. Pinu eta urkien familiako zuhaitzak dira. Haien hosto-gainetan nekez mantentzen dira duela gutxi eroritako euri-tanta ùimiùoak, kaleidoskopio bihurtuta. Urruti ikusten da glaziarra, han goian, baina ez da orban urdinkara eta lotsati bat besterik, tul itxi-itxiz eta iragazitako errainuz estalitako zeruarekin nahasten dela. Goroldioak tapizatzen du harkaitza, liken izukaitzen ondoan. Txilarrak agertzen hasita daude. Mendi-

42


hegalen oinean, landaretzak inbaditu eta jantzi ditu metatutako higakinak eta materialak, eta sumatu baizik ez da jada egiten deiekzio-konoei dagokien irudi konikoa. Batzuetan ibaia jade sakon batean lasaitzen da, baina atseden labur bat baizik ez da bere jaitsiera bizkorrean. Haren sorleku den Bondhusvatnet aintzirara heltzen garen arte ez digu bake onik emango. Lakuan, bi txalupa bakarti, norbait etorri zain, eta atzean, orain bai, glaziarra, mihi zuria harkaitz artean behera irristatzen zaiola. Izotzak tobogan zorabiagarri bat eratzen du, atzeraka fatidikoan doala lurra atzamarkatzen duen azkazal erraldoi bat bailitzan. Izaki beldurgarri baten hatz biguna dirudi, oinetan duen guztia azpian hartzeko mehatxu egingo balu bezala… baina ez, ez da horrela; badakigu landare gabe eta biluzik ikusten dugun orban gris hori, denbora asko ez dela, glaziarra erortzen zen ibilgua zela; ongi dakigu, gizakiaren jardunak zaurituta, atzeraka doala, gibelaldi horretan harkaitz higatuzko ebakiondoa utzirik. Aintzirara isurtzen diren bi ibaietara goaz oinez, Fonnelva, ezkerretan, gure mihi zaurituaren izotz urtuak biltzen dituena, eta Pyttelva, hegoalderago jaiotzen dena. Azkeneko hau da gurutzatu beharko duguna. Bidexka batetik gora abiatu gara harik eta ibaiarekin topo egin dugun arte; indar betean dator ur-jauziak eratuz. Zubi bat dago ur-jauziaren gainetik igarotzeko, baina ez dakigu erdi eginean dagoen, ala horrelaxe uztea erabaki zuten gure oinetakoen iragazgaiztasuna proban jar genezan. Edonola ere, itxura mengeleko zurezko zubiek eta ur-jauzi oldarkorrek Norvegian tipikoa den koadroa eratzen dute: hemen gutxien axola diona bidearen erosotasuna da. Iritsi gara, azkenean, haranaren amaierara, Nedstasætret-era. 300 m inguruko garaiera du itsasoaren mailarekiko. Glaziarra apur bat gorago dago, 400 metrotik gorako garaieran. Garai batean izotzez estalita egon zen harkaitzean oina jarri aurretik igo behar ditugun muinoak glaziarraren aurrealdeko antzinako morrenak dira. Tamaina oneko errekarriak daude metatuta luzetarako mendixkak eratuz, glaziarraren aurreko aldeak, honaino iristen zenean, marrazten zuen zirkuluerdiformako diseinuaren arabera. Galkatuak, trinkotuak eta landaretzaren kolore biziz berreskuratuak, bestelako tontor soilekin nahas daitezke, bezatuak ez dauden begien bistara. Baina ez, morrenak dira, planeta osoan –oso salbuespen bakanak kenduta– gainbehera datozen glaziarren lekukoak. Gaur, hala ere, begira gauzkan bitartean, ez dirudi Bondhusbreen glaziarra berotze globalaz kezkatuta dagoenik. Zintzilik dago, grabitateari desafio egiten dion orekan, eta mila gudutan zaildutako beterano bati dagokion harrotasunarekin, mendien artean eta itsasotik hurbil atsedeten dagoen izotzaren tonu urdinkara erakusten du. • 43


44


MEDITERRANEOKO AZKEN PARADISUA

Formentera Hirurogeiko hamarraldiko hippyek ezagutzen zuten jada denboran ainguratuta geratu den uharte baketsu eta lasai hau; Formenterak, gainera, Europako hondartza onenak ez ezik, izadiaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Testua: Sergi Reboredo eta Jordi Canal-Soler Argazkiak: Sergi Reboredo

45


ormenterara heltzeko modu bakarra, 1995era arte, “Joven Dolores” izeneko zurezko ontzitxo bat zen, hark zeharkatzen baitzuen, ordu eta erdi inguruan, uhartearen eta Ibizaren arteko Es Freus itsasartea. Ontzi hari esker –1965ean hasi zen esandako zerbitzua ematen–, hippyak ohartu ziren Pitiusetako egiazko esentzia Formenteran hobeto gordetzen zela, haren ahizpa nagusi Ibizan baino. Horrela bada, bai bertako biztanleentzat eta bai garai bateko bisitarientzat «Joven Dolores»en joatea izan da beti aireportu gabeko uharte honetara heltzeko modu zirraragarriena. Hala ere, modernitatea heldu da, azkenean, Pitiusetara eta, gaur egun, Trasmapi konpainiako bost ferry bizkorrek zeharkatzen dute egunean hainbat aldiz aipatutako itsasartea, ordu erdi soil batean.

F

Iraganeko herriak Baina ferry modernotik La Savina portuan lehorreratzea nahikoa da konturatzeko horixe dela hemen eguneratu den elementu bakarretakoa, uharteak, izan ere, hippyek hirurogeiko hamarraldian bilatzen zuten toki baketsu hura izaten jarraitzen baitu, nahiz eta hippyen lekua, egun, izadiarekin edo norberaren bilaketarekin zerikusi handiagoa duten beste aukera batzuek hartu 46

duten, yogak edo feng-shui diziplinak, esate baterako. Nostalgikoentzat, oraindik geratzen dira hirurogeietako aro zoro hartako lekukotasunak, Sant Ferran-go Fonda Pepe, adibidez, ia ez baita aldatu kolore eta mota guztietako hippyak han biltzen ziren garaietatik. 1953an Pepe Tur-ek ireki zuenean, uharteko erdigune neuralgikoa zen; autobus-geltokia eta postetxea zelako eta, batez ere, bisitari guztiei egiten zien abegi onagatik. Hemen ez zen aterik ez leihorik ixten gau osoan eta jendearen etengabeko joan-etorria zela medio, edozein ordutan zegoen animazioa. Diotenez, Bob Dylanek hemen pasatzen zituen arratsaldeak, xakean jokatuz, famaren ihesi uhartera etorri zenean. El Molino de la Mola ere, bere garaian komuna hippya izandakoa, oraindik abian da, guztiz birmoldatuta baldin badago ere. Publikoarentzat irekita dago, nahi duen orok ikus dezan nola bizi ziren mundua aldatzea amesten zuten gazte txima-luze haiek. Asko urrundu gabe, Pilar de la Mola-ko azoka txikian, denbora hirurogeietan ainguratuta dagoela dirudi: eskulangileek beren sorkuntza pertsonalak saltzen jarraitzen dute, tokiko gitarristaren baten zuzeneko musikak entzuleria entretenitzen duen bitartean. Bake eta harmoniazko estanpa liluragarri hori, ordea, zeharo desegiten da abuztuan, udako hil horretan mi-


Terraza honetatik Ibiza eta Es Vedra uhartetxoak dituzte aurrez aurre. Eskuinean, Es Moli de Salt jatetxea eta, behean, San Agusti. Erreportajea irekitzen duen hondartza zoragarria Calo des Morts da.


Goian, El Molino de la Mola guneko irudiak. Gainerakoetan, itsas izar bat, Ses Illetes hondartzako harri tumuluak, eta lagun batuzk Sahona kalatxoan kayakean.


FORMENTERA laka turista (italiarrak, bereziki) Ibizatik tropelean iristen direnean. Sant Francesc Xavier da uharteko herririk handiena. Tokirik bisitatuenetakoa da, denda eta taberna asko dituelako eta, batez ere, bere pasealekuagatik, non hippyen kaleko postu ugari baitaude Formenterarekin zerikusia duten hainbat motatako objektuekin turistak erakarri nahian. Arxiduc LluĂ­s Salvador kalean dagoen CafĂŠ Matinalak, berriz, barruko terraza atseginenetako bat du, leku ezin hobea zerbait jateko eta, marmeladarekin batera, etxean egindako jogurt bikain bat dastatzeko. Astearte eta larunbatetan, bigarren eskuko arroparen azoka txiki bat egiten da herriaren erdi-erdian, saltzeko dauden jantziak zuhaitzetatik esekita direla. Nolanahi ere, modaren zaleek ez lukete galdu behar Es Pujols-eko Miramar hiribidean dagoen Costa izeneko denda bisitatzeko aukera, hor egiten eta saltzen baita uharteko biztanleen ezaugarri den arropa informala; leku berean saltzen dira bertan diseinatu eta estanpatzen di-

ren sugandila tipikoen kamisetak. Animaliatxo hori, Podarcis pityusensis –hemen sargantana deitzen diote– uharteko narrasti endemiko bat da eta, hirurogeiko hamarralditik, Pitiusa uharteetako ikono bilakatu da. Soilak, hauskorrak eta zoragarriak, sugandilek ezin hobeto ordezkatzen dute sorleku duten Formentera. Auto batzuek pegatina bat daramate atzeko aldean sugandilaren irudiarekin, uharteetako izadiari dioten maitasunaren eta errespetuaren erakusgarri. Izadi basatia Izadi bakan eta berezi hori ezagutzen hasteko leku aproposenetako bat Estany Pudent urmaela dugu, Sant Francesc Xavier herritik hurbil dagoen aintzira bat, 3,5 kilometro karratuko zabalera duena. Landabide batek inguratzen du haren perimetro guztia, Port de la Savinatik hasi eta Es Pujols-era heldu arte; gainera, leku ezin hobea da lasterka edo bizikletan ibiltzeko, baita izadiko argazkigintza maite dutenentzat ere, ornitologia zaleentzat, bereziki, izan ere aintzirako

Pilar de la Mola errota zaharra. Hemengo azoka txikian, denbora hirurogeietan ainguratuta dagoela dirudi.


FORMENTERA Behean. Garroveret dorrea ilunsentiko argiarekin apaindurik. Ondoko orrialdean, goitik behera, ama-alaba batzuk bizikletan Pudent aintziraren inguruan eta «mares» izenez ezagutzen diren harkaitzak Sahona kalatxoan.

ur gazietan elikatzen den eta atseden hartzen duen flamenko-populazio garrantzitsu bat baitago. Toki egokia da, orobat, eguzkiaren sorreran edo ilunabarrean, aintzirako urak eraldatzen dituen kolore-jokoa begiesteko. Gainera, oinezko ibilaldien edo zikloturismoaren bitartez, uharteko espazio naturalak ezagutzea ahalbidetzen duten hamabi ibilbideetako baten parte da. Formenterako izadi berezia ezagutzea sustatzen duten beste aktibitate batzuek itsasoa dute oinarri eta abiapuntu. Bereziki Itsaspeko Argazkigintzaren Asteak (www.vellmari.com), ezin huts egin daitekeen hitzordua argazkia eta urpekaritza maite dituztenentzat. Esan behar da Cousteau kapitain ospetsuaren semeak, Pierre-Yves Cousteauk, parte hartu izan duela bertan. Baina ez dago busti beharrik Formenteraren inguruko itsasoaz gozatzeko: kayak-txangoetan proba daitezke hemengo ur lasaiak, baita kostako txoko guztiak bisitatu ere. Arraunlari adituek sei egunetan ingura dezakete uhartea, baina ibilbide labur eta erraz asko dago gainerakoentzat, La Savinako Zentro Nautikotik edo Es Pujols-etik irteten direnak. Sei ibilbide dira orotara, egun erdian egin daitezkeen ibilaldi errazak guztiak. Itsaslabarrak eta hondartzak kostan Uharteak bi itsasargi ditu: La Molakoa, ekialdean, arratsaldetan jende asko biltzen duena, eta Barbariakoa

50

bestea, uhartearen mendebaldean kokatua. Azken itsasargi honen zutabe mehea nagusitzen da, 1972tik, Formenteraren alde honetako paisaian. Hain zuzen ere, Julio Medemen “Lucia y el sexo” filmean agertzen da; horregatik bihurtu da nahitaezko bisita zinemazaleentzat. Baina filma ikusi ez bada ere merezi du hona etortzeak, bereziki, eguzki-sartze paregabe bat ikusi nahi bada, izan ere, zuzen luze bat igaro behar da hona etortzeko, itsasargia justu erdian geratzen dela, eta hondo bikaina da bertara hurbiltzen –edo handik aldentzen– ari den vesparen bati argazki onak ateratzeko. Handik bost minutura –oinez joanda–, Torre des Garroveret deitua dago, 1763an jasotako eraikin biribil bat, itsaslapurrak kontrolatzea xede zuena. Hurbileko itsaslabarrak ere aitzakia ona dira paseatzeko eta Mediterraneoko olatuen enbata lasaiak patxadaz begiesteko. Baina zerbaitek eman badio, bere hondartza bikainek eman diote ospea Formenterari, haien araztasunak, gardentasunak eta lasaitasunak ez baitute Karibekoen inbidiarik. Gustu guztietakoak daude, bakartiak eta harritsuak, nudismoa praktikatzeko aproposak, edota ametsezko hareatza amaigabeak. Es Truncadors, Levante, Es Cavall d'en Borràs eta Illetes-ko hondartzak dira ezagunenak. Illetes-koa da turistek gehien bisitatzen dutena, haren hondar zuri eta finagatik eta turkesa koloreko ur lasaiengatik. Hondartza horren iparreko muturretik hurbil «La Riada» deritzan toki berezi bat dago, Johannes Schultz alemaniarrak eraikia bertako harriz eta itsasoak kostara ekarritako materialez. 1992an hasita, forma iradokitzaile eta irudimentsuz betetako espazio bat sortu eta eraldatu du, argazkizaleei joko handia ematen diena. Ses Illetes-ko uren azpian Mediterraneoko posidonia zabaldi handienetako bat dago. Hori dela eta, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu du eta hainbat urpekari talde etortzen dira egunero itsaspeko egiazko lorategi hau begiestera. Migjorn da uharteko beste hareatza handia, Formenteraren ia hegoalde guztia hartzen duen bost kilometro luzeko hondartza. Uharteko biztanleek gustukoen duten hondartzetako bat izan arren, ez da zaila bazter bakartiak aurkitzea eguzkiaz eta bainuaz gozatzeko. Migjorn-etik oso gertu, gune harritsu eta malkar batek babestuta, Formenterako txoko liluragarrienetako bat ezkutatzen da: Caló des Mort, ur gardeneko kalatxo ia birjina bat non barku txikiak lehorreratzeko erabiltzen diren escar izeneko zurezko egitura tradizionalak ikus ditzakegun. Hondartza hau da, agian, Formenteraren singulartasuna ongien ordezkatzen duena, uharte txiki bat, naturala eta lasaia, denboran ainguratua dirudiena… •



proposamen tematikoa

HAMAIKA KAFE, MUNDUKO HAMAIKA KAFETEGIETAN Azken bi mendeetako literatura, artea, politika eta zientzia kafe kikara baten usain goxoaren babesean sortu izan dira. Bigarren Mundu Gerratik gaurdaino, idazteko eta pentsatzeko erak erabat aldatu dira, baina oraindik aurki daitezke kafearen oasiak.

Brasileiro kafea - Montevideo

Uruguaiko hiriburuko kafetegirik beteranoena alde zaharrean dago. Areto hau bohemioen ikurra izan da betidanik eta horren adierazle Eduardo Galeano, orduak ematen baitzituen bertan.

CafĂŠ de Flore - Paris

St-Germain-des-PrĂŠs auzo intelektualean kokatuta, existentzialismoaren jaioterrian, hemengo mahaitxoetan Simone de Beavoir eta Jean Paul Sartreren izpirituak, zigarreta bat erretzen duten bitartean, filosofia eta borrokari buruz mintzatzen ari direla imajina dezakegu. Guk gustukoago dugu hau auzo berean dagoen Le Procope kafetegi ospetsua baino, baina azken hau ere ederra da oso.

52


Slavia kafea - Praga

90eko hamarkadan Pragako kafetegi handi gehienak desagerrarazi eta bankuen egoitzak bihurtu zituzten, baina Antzoki Nazionalaren parean dagoen honek ez zituen ateak itxi. Idazleen hitzorduen lekuko, Rilke eta Kafka zituen bezero.

Gambrinus - Napoli

Plebiszituaren plazako kafetegia, salaketa bat dela medio –antifaxisten elkargunea omen zelako– 1938an itxi zuten. 1970ean zabaldu zituen berriz ateak. Bertako gutizia: «Sfogliatella calda» goxoa. 53


Las Violetas - Buenos Aires

Goi-burgesiaren te aretoa zena aktibista politikoen babesleku izatera pasa zen diktadura garaian. Itxura dotore eta kosmopolita honen atzean argentinarren sentimendu iraultzaile beroa ezkutatzen da, ahoz ahoko lanari esker, 2001ean zabalik jarrai zezan lortu baitzuten. Maison Bertaux - Londres

Soho auzoaren erdi-erdian kokatuta, Carnabyren zalapartatik gertu dago Londreseko gozotegi zaharrena. Erraz aurkituko duzue: urdin kolore ilunez margotutako etxe-aurre batean, zuri-urdin koloreko toldoak dituen kafetegia da. Prusiar armadatik 1871n alde egin zuen paristar batek sortu zuen.

Colombo - Rio de Janeiro

Rion egun gelditzen den «belle epoque» garaiko azken adierazlea den gozotegi hau Senador Gonçalves Dias kalean aurkituko duzue. Hemen kafetxo edo txokolate bat hartzea, bertako goxo ospetsu batekin, beste garai batzuetara bidaiatzearen parekoa irudituko zaizue. Odeon kafea - Zurich

Eraikina ez da batere ikusgarria, baina bertan dagoen kafetegia Suitzako hiri honetako aretorik ospetsuena da. Odeonek istorio ugari gordetzen ditu bere baitan. «Art nouveau» estiloko kafetegi honetatik igarotakoak dira Lenin, Mussolini, Thomas Man eta Mata Hari. 54


proposamen tematikoa New York kafea - Budapest

Jatorrizkoa 2001ean itxi zen arren, Boscolo hoteleko erreplika ikusgarria da. Eta Budapesten egonez gero, Central Kavehaz aretoan eskaintzen duten ÂŤbresaolaÂť gosari hungariarra dastatu beharko zenukete.

Al Fishawi - Kairo

Kairoko kafetegietako ibilbidea nahitaez Al Fishawin hasi beharko litzateke. Munduko gida guztietan azaltzen den areto xarmagarri hau Jan al Jalili azokaren bihotzean dago, Al Hussein plazatik ateratzen den lehenengo karrika-burua hartuta. Naguib Mahfuz Nobel saridunari mahai gordetzen diote egunero.

Hawelka kafetegia - Viena

Ospetsuak dira oso Vienako kafetegiak, hiriburuko bizitza sozialean berebiziko garrantzia dutelako. Cafe Central famatuena dela esango dizute, baina Hawelkaeko gauerdiko kafe edo kopatxoak xarma berezia du.

55


HITZORDUAK hutsa

DONOSTIA 2016 • EUROPAKO HAINBAT JAIALDI • IRAILERA ARTE Donostia 2016ko Tosta itsas-bidaia bete-betean sartu da Atlantikoko kostaldeko hizkuntza-komunitateetan zehar egingo duen ibilbidean. Kulturen arteko ezagutza bultzatu nahian, Oreka Tx txalapartariek gure enbaxadore lana beteko dute. Jaialdi hauetan hartuko dute parte: International Sea Shanty Festival (Falmouth, Kornualles, ekainak 17-19); Theatr Felinfach (Ceredigion, Gales, ekainak 24-26); Feis an Eilein (Skye uhartea, Eskozia, uztailak 5-6); Admiraliteitsdagen Dokkum (Dokkum, Frisia, irailak 1-4); Rock in Rian (Rianxo, Galizia, irailak 16-19). Errenteriako Atlantikaldiarekin batera bukatuko du Tostak ibilbidea (irailak 22-25);

NEW YORK (AEB) “Hamilton” musikala Urte bukaera arte Ekainaren 12an jakitera emango diren Tony Sarietan, hau da, Broadway-eko «oscarretan», ”Hamilton” musikalak berebiziko protagonismoa izango du, Richard Rodgers antzokian antzezten den musikal honek marka guztiak apurtu baititu. Jantziak dira antzezlanaren osagai tradizional bakarrak, AEBetako fundatzaileetako Alexander Hamiltonen historia rap doinuekin kontatzen digutelako antzezleek, guztiak afroamerikarrak eta latinoak. www.hamiltonbroadway.com

BARTZELONA (KATALUNIA) Pedralbes Lorategiko Jaialdia Ekainaren 11tik uztailaren 16ra The Cranberries irlandar taldearekin hasiko da ekainaren 11n, eta Jose Gonzalez jatorri argentinarreko suediar musikariarekin bukatuko, uztailaren 12an, Bartzelonan urtero egiten den jaialdi jendetsu hau. Mito batzuei ere «tartea» utzi diete egitarauan: Charles Aznavour «crooner» europarra (ekainaren 25), Tom Jones «Galeseko tigrea» (29an), George Benson gitarrista (uztailaren 4an) eta Joan Baez kantautorea (uztailak 10). www.festivalpedralbes.com

56

VENEZIA (ITALIA)

MADRIL (ESTATU ESPAINOLA)

Dantza Biurtekoa Ekainaren 17tik 26ra Europako dantzaren hiriburu bihurtuko da Venezia, Biennale Danza jaialdiarekin. Guztira, 25 dantza talde ikusi ahal izango dira kanalen hirian, eta aurtengo Urrezko Lehoia Maguy Marin koreografo frantziarrarentzat izango da, «gaur egungo arteari bide berriak zabaldu dizkiolako», antolatzaileen irudiko. Uztailaren 25etik abuztuaren 14ra Antzerki Biurtekoa izango da hirian, eta urrian (7tik 16ra), berriz, Musika Biurtekoa. www.labiennale.org

Gamergy 5 Ekainaren 24, 25 eta 26an Madrilgo Azokan 35.000 bisitari espero dituzte eta ez da harritzekoa, Bideo-joko Profesionalen Elkarteak (LVP) antolatutako Gamergy jaialdia penintsulan joko elektronikoei eta multijokalarien bideo-jokoei eskainitako hitzordurik handiena baita. Gainera, nazioarte mailako FinalCup lehiaketarako ere baliagarria da. Call of Duty, Counter-Strike eta League of Legends diziplinetan «borrokatzen» dira. Bilbotik autobusa aterako omen da. www.gamergy.es


ERAKUSKETAK ANISH KAPOOR ETA CARSTEN HOLLER-EN «THE SLIDE» IZENEKO TXIRRISTA Zer da? Atrakzio-ikuskizun bat edo artelana? Irudian, Anish Kapoor indiar-britaniarra eta Carsten Holler belgikar artistak “The Slide”-ren aurrean paratuta ageri dira, komunikabideetako argazkilariei beren mugikorrekin argazkia ateratzen. Atzean, Hollerrek osatu berri duen ikuskizuna, Londresko ekialdean kokatuta dagoen Queen Elizabeth Olympic Park parkeko ArcelorMittal Orbit-ean aurki, ekainaren 24an zehazki, zabalduko dena. Orbitaren Dorrea izenarekin ere ezagutzen den eskulturaikuskizuna Britainia Handiko aire zabaleko artelanik handiena da, 114,5 metroko garaierarekin. 2012ko Olinpiar Jokoen karietara inguru hauetan burutu ziren eraberritze lanen ikurra izan zen eta bi plataforma ditu, bisitariek inguru guztiak begiztatzeko aproposak. Anish Kapoor da eskultura honen egilea eta Hollerrek egin duena, berriz, kolore gorriz margotutako txirrista erraldoia da!

SAN FRANTZISKOKO SEMOMA MUSEOA, BERRIZ ZABALIK Hiru urte iraun duten eraberritze lanen ondoren, maiatzaren 14an zabaldu zituen ateak San Francisco Museum of Modern Art (SFMOMA) kaliforniarrak. Merezi du ikustea, eraikuntza guztiz berritzailea baita.

ERREFUXIATUAK GIDARI BERLINGO MUSEOETAN Berlingo Ekialde Hurbilaren eta Arte Islamikoaren museoetan (Pergamo Museoaren barnean daude biak), Alemaniako historiari buruzkoan eta Bode Museoan egitarau berezia eskaintzen ari dira errefuxiatuak izan diren gidak. gidatuta.

ARTELAN FALTSUEKIN OSATUTAKO ERAKUSKETA BUENOS AIRESEN Argentinako Ogasun Ministerioak 40 margolari argentinar ospetsuren artelan faltsuez osatutako erakusketa zabaldu berri du. Interpolek nazioarteko faltsutzaile talde bati atzemandakoak dira eta, benetakoak izango balira, 600.000 dolar balioko lukete.

FRANCOREN ITZALEAN, KONTRA EDO ALDE, EGIN DIREN ARTELANAK

TURISTAK IKARATZEKO HIGH LINE-N PARATUTA

“Campo cerrado” izenburua jarri diote Madrilgo Reina Sofian irailera arte ikusgai egongo den erakusketari. Diktaduraren hastapenean egindako artelanak –batzuk propaganda hutsa, beste batzuk erresistentziakoak– bildu dituzte bertan.

New Yorkeko trenbide linea zaharrean eraikitako High Line parkean lo-ibiltari honekin egin zuten topo turista japoniar hauek... baina, lasai, ez da benetako gizaki bat, Tony Matelli eskultura bat baizik. “Wanderlust” erakusketan dago ikusgai. 57


hutsa

liburuen TXokoA

hutsa

FIDEL CASTROREN ERRETRATUA hutsa

Castro’s Cuba. An American Journalist’s Inside Look at Cuba 1959-1969 Lee Lockwood Taschen, 2016 Ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz 368 orrialde. 49.99 euro

anean hasi berria zen fotokazetari gaztetxoa zen Lee Lockwood estatubatuarra 1958ko abenduaren 31an Kubarako hegaldia hartu zuenean. Fidel Castro hurrengo egunean boterea hartzekoa zen, Batistaren erregimenari akabera eman ondoren, eta Lockwoodek kubatar liderrarekin harremanetan jartzea lortu zuen. Hasieratik Castrok bere konfiantza osoa agertu zion kazetariari eta, hurrengo hamarkadan zehar, Kubara itzultzeko gonbita egin zion behin eta berriz. Egonaldi horietan kubatar liderraren gertukoenak ondo ezagutzeko parada izan zuen, baita uhartetik askatasun osoz bidaiatzekoa. 1965ean Castrorekin elkarrizketa hitzartu zuen, baina honek kale egin zion behin eta berriz. Azkenean, Lockwooden pazientzia saritu zuen kubatarrak eta zazpi egunetan zehar egindako elkarrizketa amaigabe eta sakon batean mota guztietako gaiei buruz mintzatu ziren, Castrori egin zaion erretratu zorrotzena osatuz. 1967an argitaratutako elkarrizketa hori, gehi Lockwoodek iraultzako hastapen hartan ateratako irudiak argitaratu berri ditu Taschenek.

L


A

Aita deitzen zen gizona (A man called Aita) Joan Errea Pamiela, 2016 128 orrialde. 14 euro.

PALEODIETAREN ONURAK, ESKURA ta gure arbasoak bezala elikatuko bagina? Modan jarri den Paleofood dieta berriarekin (era berean, oso zaharra dena) behinolako gizakion ohiturak berreskuratzea proposatzen zaigu, askoz osasungarriago omen direlako. Eduarld Carbonell paleontologo ospetsuaren aburuz, gaur egungo ohiturei paleodietaren egokitzapena gehituta esperientziak berriak zabaldu dizkigu. Hori dela eta, Paleololitoko gizakien jateko ohituretan oinarritutako 60 errezeta «eguneratu» dituzte: bisonte amerikarraren hezur-muina marrubiekin, atuna pinaziekin txingarretan...

E

Recetas paleo. La dieta de nuestros orígenes para una vida saludable Eduald Carbonell eta Cinta S. Bellmunt Libros Cúpula (gazteleraz) eta Cossetania (katalanez), 2016 144 orrialde. 17,95 euro

hutsa

hutsa

meriketako Estatu Batuetan jaiotako Joan Errearen aita Lasan sortua zen eta ama, Bankan. Biak elkar ezagutu gabe gazte joanik Nevadara, han ziren ezkondu eta bost haurrideren artean Joan izan zen neska bakarra. Amaren historia “My Mama Marie” (2013) liburuan islatu zuen eta orain aitarena kontatu nahi izan digu. Historia biguna, amultsua, maitekorra da hau, gazte galdu baitzuen Joanek aita, minbiziak jota. Aldiz, baditu liburuak aipatzeko bi bereizgarri: euskaraz izkiriatu da eta, gainera, bertsotan.

hutsa

hutsa

NEVADAKO EUSKALDUN BATEN BERTSOAK

EUSKAL KOSTALDEKO IBILBIDE IKUSGARRIAK anti Yaniz argazkilaria arras ezaguna da gurean. Gure geografiaren inguruko hainbat lanen egilea, orain beste proposamen bat dakarkigu: euskal kostaldea, gure paradisu hori, ezagut dezagun. Horretarako 50 bat ibilbide prestatu ditu, batzuk luzeak, beste batzuk zatika egin daitezkeenak, argazki eta mapaz hornitutako liburu erabilgarri honetan. Lapurditik Bizkairako kostalde eder hau ezagutzeko parada ezin egokiagoa da.

S

Los mejores paseos por la costa vasca Santiago Yaniz Sua edizioak, 2016 192 orrialde. 17 euro

ALEX HONNOLD-EK ILEA LAZTUKO DIGU rain gutxira arte, lehen mailako eskalatzaile talde txiki batek kenduta, gutariko inork ez zuen Alex Honnold-en berri. Gaur egun, 30 urte dituela, munduan dauden abentura kirolari ezagun eta onespen gehienen dutenen artean dago. Abiadura markak hautsi ditu, legendazko bideetan igoera sinestezinak egin ditu, baita mota desberdinetako diziplinetan sari ugari jaso ere. Baina Honnold-en ospearen gakoa eskalatzeko erarik arriskutsuenean datza, bakar integralak bere azken muturreraino eraman dituelako.

O

Solo en la pared Alex Honnold eta David Roberts Desnivel, 2016 224 orrialde. 21 euro

59


Gogoan hartu hutsa

RIBBON KAPERA AMODIOAREN METAFORA

Hiroshima barrutiko Onomichi hirian dagoen Bella Vista Sakaigahama luxuzko hoteleko lorategien babesean eraiki zuten 2013an espresuki ezkontzetarako diseinatutako kapera erromantiko hau. Ribbon kapera deitzen da (ÂŤloturaÂť, japonieraz). Hiroshi Nakamurak eta NAP Architest taldeak sinatuta, berehala ospe handia lortu zuen Japonian eta, gaur egun, bertan ezkontzeko hitzordua lortzea ez da batere erraza, hain da luzea eskakizunen zerrenda. Nazioarteko Building of the Year arkitektura sari bat lortu berri du. Eraikinaren neurriak handiak ez izan arren, inguruan dituen zuhaitzen gainetik altxatzen da. Kanpoaldetik begiratuta, espiralak marraztuz eta elkarrekin gurutzatuz doazen bi eskailera zabal ditu. Ezkongai bakoitza horietako batetik igotzen da, goian biak elkartzen diren arte; azken batean, maitasunaren metafora irudikatu nahi baitu eraikinak. Kapera bera oinarrian dago, bi eskailerak bera inguratuz kiribiltzen direlarik. 60


hutsa

AJANTA ETA ELLORA HARPEAK Indiar artearen ikurtzat har daitezkeen bi monumentu hauek haitzuloetan landuta daude. Berez, geografikoki ez daude elkarrengandik oso gertu –Maharashtra Indiako mendebaldeko estatuan daude biak, Aurangabad barrutian... baina ehun bat kilometroko distantzia dago bien artean–, baina batera aipatu ohi dira, bakar

bat izango balira bezala, estetika eta garrantzi irizpideak direla medio. Baina ez dira hain berdinak. Ajanta herriari izena hartu dion monumentua (goiko irudian) 30 leize-zuloz osatuta dago, bata bestearekin lotuta daudelarik igarobide eta eskailera maila ugariri esker. Leizeetako hormak apaintzen dituzten margoak

budistak dira. Elloran (behean), ordea, Indian indarrean egon diren hiru erlijioen arrastoak aurkitu daitezke: budismoa, hinduismoa eta jainismoa. Sinesgaitza dirudien arren, basaltozko labar honetan 34 monasterio eta tenplu “zulatu” zituzten V. eta X. mendeen artean.


LABURRaK hutsa

KOLTXOIAK HITZ EGINGO BALU... ure bizitzan ordu asko ematen ditugu ohean; beraz, gure koltxoia ondo baino hobeto ezagutzen gaituen kidea bihurtu zaigu. Baina zer gertatuko litzateke kide honek hitz egingo balu? Zientziafikzioa dirudi, baina dagoeneko errealitate bihurtzen ari da. Esteponako (Malaga) Las Dunas hotela horren adibidea da, Estatu espainolean lehena izan baita koltxoi adimendunak jartzen. Dietetika eta osasuna du xede hotel honek eta horretarako NGmatt (The Next Generation Mattres) sistema ezarri du eraikineko zortzi geletan, batez ere loaldian arazoak dituzten bezeroak monitorizatu ahal izateko.

G

62

HEMINGWAY-REN IBILERAK GUREAN

hutsa

arlson Wagonlit Travel (CWT) enpresaren ikerketa baten arabera, emakumeek gizonek baino 1,9 egunetako aurrerapenarekin erreserbatzen dituzte hegaldiak. Eta zuhurrago jokatzeagatik, gizonei baino %2 merkeago ateratzen zaizkie bidaiak. Laneko hegaldietan generoen arteko desberdintasunak ikertu nahi dituzte lan honekin, eta horretarako 6,4 milioi erreserba aztertu dituzte. Hori bai, maiz bidaiatzen dutenen artean ez omen da generoen arteko desberdintasun handirik nabaritzen.

C

hutsa

hutsa

hutsa

BIDAIA MERKEAK LORTZEN AZKARRENAK, EMAKUMEAK

EUSKAL SUKALDARITZA, LEHENENGO MAILAN

N

ational Geographic Traveller” aldizkariko kazetari txinarrak gurean izan dira Ernest Hemingway idazlea ibili izan zen tokirik esanguratsuenak ezagutzeko asmoarekin. Bidaia horretan euren gidari berezia izan zen Edorta Jimenez idazle euskalduna, Nobel saridun estatubatuarraren ibilerei buruz asko dakiena. “Euskadi Hemingwayren bideari jarraituz” sustapen ekimenen lehen ekintza izan da. Hori dela eta, John Hemingway, idazlearen biloba, lehenengoz izan da Euskadin, Mertxe Begiristain Eako Astei etxeko kudeatzaileari esker. Honek laster Urdaibaiko Kanalean Hemingwayren irudiaren inguruan egokitutako landetxe bat irekitzeko asmoa du.

uskal sukaldaritzak albiste onak besterik ez dizkigu ematen. Opinionated About Dining (OAD) elkarteak urtero legez aukeratu dituen munduko ehun jatetxe klasiko onenen zerrendan agertzen dira –Top 100 Classical & Heritage Restaurant izena du, zehazki– Getariako Kaia Kaipe (42. tokian) Oiartzungo Zuberoa (86.ean), eta Rekondo (93.ean) eta Akelarre (100.ean) donostiar jatetxeak. Bestalde, “Elite Traveler” bidaia aldizkariak argitaratzen duen munduko ehun jatetxe onenen zerrendan, Eneko Atxa zornotzarraren Azurmendi (Larrabetzu) azaltzen da bigarren tokian. Irakurleek aukeratutako zerrenda honetako irabazlea Chicagoko Alinea jatetxea izan da.

BARTZELONAKO AIREPORTUA, MERKEENA

TACHAI UHARTEA ITXIKO DU THAILANDIAK

kyscanner hegaldi arakatzaileak jakinarazi duenez, Europarako hegaldien salneurrietan alde handiak aurki ditzakegu abiapuntutzat hartzen dugun aireportuaren arabera. Estatu espainoleko prezioak aztertu dituzte soilik, eta guztien artean Bartzelona da merkeena, batez beste 137 euro balio baitu bidaia batek aireportu horretatik abiatuta. Atzetik Madril (Londresera joateko merkeena), Palma (Mallorca), Malaga eta Valentzia (Berlinerako merkeena) daude. 200 eurotik gorakoen artean daude Alacant, Santiago de Compostela eta Kanaria Handia... Eta guztien artean zein den garestiena? Bilboko aireportua, antza, hegaldien batez besteko salneurria 260 eurokoa baita.

T

S

E

achai uhartea Andaman itsasoan dago. Ederra da: bertan aurki daitezkeen koralengatik, eta oro har flora eta faunagatik, nazioarteko urpekaritzako helmuga bihurtu da... baina ez da onuragarria izan bertako naturarentzat. «Uhartea epe mugagabe baterako itxiko da. Turista larregi pasatu da bertatik eta bertako ingurumena eta koralak suntsitu dituzte», adierazi zuen Adisak Phusitwongsanuyut-ek, Parke Nazionaletako arduradunak. Dagoeneko data finkatu dute: urriaren 15a. 2015ean, 29,9 milioi turista pasatu ziren Thailandiatik; eta martxa horretan, aurten 34-35 milioiko mugara iristea espero dute.


hutsa

hutsa

PARISEN ETA BORDELEN, ORIENT EXPRESS LUXUZKO JATETXEA Dagoeneko joan dira ia 40 urte Paris eta Istanbul lotzen zituen Orient Express tren mitikoaren zerbitzua eten zenetik. Orain, itxuraldatuta, jatetxe bihurturik itzuliko da, datozen bi hilabeteetarako baino ez bada ere. La Table Orient Express jatetxe ibiltariak hiru orduko bidaia egingo du gauez, Parisen (maiatzaren 30etik uztailaren 16ra) eta Bordelen (uztailaren 20tik 30era). Michelin Yannick Alleno, hiru izarreko chef-ak, eta Yan Couvreur gozogileak prestatutako menua ez dago edonoren eskura: 530 euro mahaikide bakoitzeko, gehi beste 60 euro, ardoa nahi izanez gero.

ALOKAIRUAK BERLINEN. Berlingo Udalak indarrean jarri duen arauaren arabera, Airbnb bezalako alokairu plataformek baimen bereziak eskatu beharko dituzte. Iaz turistei legez kontra alokatutako 1.200 etxe aurkitu zituzten hiriburuan. hutsa

PEDRA DA GAVEA-RA DOAZ SELFIE ARRISKUTSUEN BILA

hutsa

Instagram-en zenbat eta «like» gehiago lortu, orduan eta hobeto... baina hori arriskutsu bihur daiteke, muturreraino eramaten bagaitu. Sare sozial honetan gustuko dituzte toki arriskutsuetan ateratako selfieak, esaterako Rio de Janeiroko Pedra da Gavean eginikoak. Itsasoaren gainetik 850 metrora dagoen haitzera igotzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.

hutsa

hutsa

MUNDUAN DENIK ETA TELEFERIKO LUZE ETA ALTUENA, VENEZUELAN Venezuelako Merida eskualde malkartsuan kokatutako Murukabi izeneko teleferiko ikusgarriak munduko ibilbide luze eta altuena osatzen du. XX. mendeko 50eko hamarkadan eraikita, 2008an gelditu egin behar izan zuten arazo teknikoak zirela medio, baina orain gutxi, maiatzaren hasieran, berriz abiarazi dute. Teleferiko honek bost geltoki ditu: Barinitas (itsasotik 1.577 metrora), La Montaña (2.436 m), La Aguada (3.452 m), Loma Redonda (4.045 m) eta Pico Espejo (4.765 m), azken hau Venezuelako punturik garaienean kokatua. Venezuelako Gobernua turismoa bultzatu nahian dabil, herrialdeko ekonomia petrolioan soilik sustatu beharrean. Aurten 600.000 bisitari erakartzea espero dute. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.