7h80

Page 1

hutsa

KOPENHAGE Norrebro eta Vestebro auzo kosmopolitak • VERONA Shakespearek irudikatutako Italia • KOLONBIA Garcia Marquezen urratsen atzetik • KALYMNOS Eskalatzaileen greziar paradisua • TANGANYIKA «Liemba MV» itsasontzia

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Kumano Kodo JAPONIAKO SUSTRAI ESPIRITUALEN GORDELEKU


Azaleko argazkia: Lucas Vallecillos

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio



TEUFELSBERG Gerra Hotzaren lekukoa erlinen dagoen Teufelsberg izeneko entzuketa-estazioa hutsik dago, baina, halere, 10.000 bat turista erakartzen ditu urtero. Guztiz utzita dagoen toki hau, non hondakinak besterik ez baitira gelditzen, imana bihurtu da Alemaniako hiriburuko iragan zurrunbilotsuaren «benetako aztarnen» bila dabiltzan bisitarientzat. «Leku honek zerbait misteriotsu eta liluragarria du», Chris MacLarren-en hitzetan. Ameriketako Estatu Batuetako Armadan jardun zen amerikar honek bertan lan egin zuen 1973 eta 1975. urteen artean eta, egun, bisitarientzat gidari ez ofizial gisa aritzen da. Teufelsberg edo Deabruaren Mendixka Grunewald-eko basoaren barnean eraiki zuten, Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketetako 26 milioi metro kubo hondakin erabilita, eta harrezkeroztik 115 metroko mendi hau hiriko tokirik garaiena da. Tontorrean, 1963. urtean, Ameriketako Estatu Batuek eta Ingalaterrak entzuketak egiteko gunea jarri zuten, Ekialdeko Alemania zelatatzeko. «Brezhnev-ek hortzak nola garbitzen zituen entzun ahal genuela esan ohi genuen», dio MacLarenek.

B

Argazkia: Johannes Eilsele

4


Munduari begirada

5



Kopenhage

Testua: David Revelles Argazkiak: Oscar Elias

NORREBRO ETA VESTERBRO, AUZO KOSMOPOLITENAK


KOPENHAGE

Azken hamarkadan eraldaketa sozial eta kulturala bizi izan ostean, Norrebro eta Vesterbro auzoek Danimarkako hiriburuaren izaera kosmopolita, kulturaniztun eta sortzaileena hezurmamitzen dute.

guzki distiratsuak, Kopenhagen apirila izanik ia biziki mediterranearra dirudienak, Sankt Hans Torv plaza argitzen du. Arratsalde erdian, agora honek, Danimarkako hiriburuaren mendebaldeko Norrebro auzoaren arima eta erdiguneak, giro bizi-bizia du: estilo handiko bizikletariak, eguzkitako betaurrekoak, minigona eta saskian lore-sortak dituztenak; iragarkietakoak diruditen haur ilehoriak gurasoekin eta plazako galtzadarrietan eserita berriketan ari diren gazte taldeak, muskerren pare eguzkiaren azken izpiak xurgatzen... Terraza ugari ditu plazak eta horietako batetik, auzoan bizi den gazte batek, Kare Mollek, entomologo begiekin jendearen joan-etorriari begira, bi esaldirekin egiten du auzoaren erradiografia. «Norrebro Kopenhageko auzo multikultural, alternatibo eta toleranteena da, besteak beste, hemen aniztasuna delako elkarbizitzarako eszenatoki bat eraikitzeko zutabe nagusia», dio estilo handiz kafe espresa dastatu bitartean. «Hiriburuko jenderik ireki eta toleranteena da», ziurtatu du Karek. Eta hala da, agian; izan ere, hemen erraza da bertakoek bisitariari nondik datorren galdetzea, eta, batez ere, ea hiria gustuko duen. Daniarrek besteek eurei buruz pentsatzen dutenaren gaineko jakin-mina izaten dute. Besteengan bilatzen dute modan daudela baieztatuko dien ispilua. Norrebro, hegoaldeko Vesterbro bezala –tolerantzia, bizitasun eta joera berriei dagokienez, anaia duen auzoa–, Kopenhage berriaren ikurra da. Haize freskoa dira hain hiri tradizional, formal eta perfektuan. Hori dela-eta, auzo hauek, benetakoak, izaera propioa dutenak, hiriburuaren eraldatzeko grinaren adierazpide bihurtu dira azken hamarkadan.

E

Kulturen Babel Norrebro Danimarkako hiriburuaren historia zailaren puska bat da. 1852. urtera arte herri independentea izan zen, langile herria, erdigunetik urrun dagoen eremu honetan kolera izurriteetatik babesteko tokia aurkitu zuena. Auzoa neurrigabe hazi zen hamarkada gutxi batzuetan: 1852an 10.000 biztanle zituen eta 1901ean 105.000. Gerora, XX. mendeko 60ko eta 70eko urteetan, immigrante oldeak iritsi ziren bata bestearen atzetik –turkiarrak, thailandiarrak, pakistandarrak...–, egungo auzoaren oinarri den hizkuntza eta kulturen amarauna. Bere janari-dendaren mostradore atzetik, Shumi Felekek, somaliar jatorriko 22 urteko gazte eta gauez Erizaintza ikaslea denak, bere aita 1977an hirira iritsi zela dakar gogora. «Ez zekien hitzik ere danieraz eta ingelesez ere apenas, baina bere lekua aurkitu zuen hemen, harrera egin zion toki bat eta, ia herrixka giroan, bere familia aurrera ateratzen utzi ziona». Egun oraindik, auzoko jendeak herri txiki bateko partaide balira bezala ezagutzen du elkar. Izaera horren adierazgarri da Sankt Hans Torv. Auzokideen topagunea baino askoz gehiago da, eta atzerritarrek eta beste auzoetako hiritarrek auzoaren fi8


Skt. Johannes elizako aurrealde ikusgarria. Danimarkako hiriburuko Norrebro auzo kosmopolitan barneratzea Babel txiki batean egotea bezalakoa da.

9


KOPENHAGE

sionomia urbanoa ezagutzeko atea; hortik abiatuta aurkitu ohi ditu bisitariak bertako plazatxoak, Skt. Johannes bezalako eliza politak, parkeak eta arabiar musikak girotutako liburu-dendak... Norrebroren muina, halere, Norrebrograden dago, bertako kale nagusia eta auzo berriaren metafora bikainena. Merkataritza ardatz honetan barneratzea, auzoa iparraldetik hegoaldera zeharkatuz, bost kontinenteetan zehar zentzumenak gozatzeko bidaia bat egitearen parekoa da; hori bai, bidaia-txartelik gabe eta jakin-mina pasaporte bakar izanik. Fruta exotiko, barazki eta jakien azoka honetan artista eta diseinatzaile berrien tailerrak eta vintage denda ugari ere badaude. Babel multietniko, gazte eta, ia beti, harmoniko eta integratzailea. Halakoa da Norrebro. Izan ere, errespetua eta integrazioa auzoko legea diren arren, batzuetan hori hankaz gora jartzen du itzalean dagoen ezinegon batek. 10

Esaterako, 2007an Norrebro gudu-zelai bihurtu zuten istiluak gertatu ziren, hiriburuko agintariek «hirian azken hamarkadan gertaturiko istilu larrientzat» jo zituztenak. Ez zebiltzan oso oker. Bi egunetan, 650 atxilotutik gora, kiskalitako autoak, molotov koktelak, harrikadak eta gas negar-eragileak izan ziren protagonista okupa gazteen eta Poliziaren arteko liskarretan. «Gudu hori Ungdomshuset gazte gunea utzarazteak eta ondorengo eraisteak piztu zuen. Auzoaren bihotzean zegoen eta 1981etik zegoen okupatuta», oroitu du Karek, azkenaldian nazionalitate desberdineko banden artean izandako tiroketek eta indarkeria oldeak kezkatuta dagoela gehituta. «Nahiz eta agintariek droga trafikoak eta prostituzioak eragindako liskarrak direla ziurtatzen duten, horien atzean daniarren eta immigranteen arteko arrazakeria arazoak eta xenofobiaren berpiztea dagoela uste duenik ere bada», azaldu du.


Norrebroko biztanleentzako ezin saihestuzko txokoetako bat, zalantzarik gabe, Assistens Kirkegaard hilerria da, daniar kulturako pertsonaia ezagunen azken babeslekua, esaterako, H. C. Andersenen idazlearena edota hilerriaren izen bereko filosofoarena. Berez, kanposantu bat ez da sofistikazioaren gailurra, baina, bertakoek beren berezko pragmatismo eta eskandinaviar estilo horrekin diotenez, jarrera kontua da dena. Eta azken hori soberan dute Magnus eta Jeanettek, arratsalde eguzkitsuak hilerriko hilobien artean ematea ohiko dutenek. Piknikean, xanpain frantses botila batek lagunduta smorrebrod ogitarteko tipikoa jaten duten bitartean azaltzen dutenez, beraiek bezala beste hiritar asko ere «atsedenalditxoa egitera, irakurtzera eta arroparik gabe belar gainean eguzkia hartzera etortzen dira bertara».

Vesterbro: hegoaldea ere existitzen da «Turista asko Tivolin ordu batzuk eman eta gero ia deskuiduan iristen dira Vesterbrora. Baina auzoa ezagutzen dutenean, bertako giro bereziak eta bertako bizilagunen aniztasunak liluratuta geratzen dira eta ez dute erraz alde egiten», ziurtatu du Lars Steen unibertsitateko Filosofia ikasle gazteak. Harro mintzatzen da bere aberri txiki berriaz auzoaren erdigunean lagunekin pisua partekatzen urtebete daraman gaztea. Ez dabil oker. Tivoliren alboan –1843an ireki zenetik munduko jolas parke zaharrena delako hiriko ikurretako bat– Versterbrogade dago, Vesterbroko arteria nagusia. Duela hamarkada bat baino gutxiago Kopenhageko geltoki nagusiaren eta Frederiksbergen arteko ingurua prostituzioak eta droga trafikoak hartutako leku iluna zen. Egungo Vestebro iragan horretatik gero eta aldenduago dago. Anne Sofie Allarp idazle eta abokatuak,

Assistens Kirekegaard hilerriko horma baten babesean eguzkiaz gozatzen ari den bikote bat. Ondoko argazkietan, Vesterbro auzoko eguneroko bizitzako irudiak.

11


KOPENHAGE 1990etik 2008ra auzoan bizi izan zenak, Madrilekin alderaketa eginez honela deskribatzen du auzoa: «Duela hamabost urte, Vesterbro Madrileko Lavapies zen; gaur egun La Latina dela esan genezake». Bestalde, Luise Egemar 41 urteko kazetari eta musika sustatzaileak auzoaren biorritmoei pultsua hartzeko modurik onena Kodbyenerako bidea hartzea dela dio, Meat Packing District izenez ezagutzen dena. 1930eko eraikin funtzionalistetan, Kopenhageko geltoki nagusiaren eta Sonder Boulevarden artean hiriko hiltegi izan diren horietan, gaur egun janari organikoa eskaintzen duten jatetxe sofistikatuak, erakusketa aretoak, arte galeriak –Galleri Bo Bjerggaard kasu– eta modako lokalak daude. Luisek gutxik bezala ezagutzen ditu auzoak azken urteotan izan dituen aldaketak, 1996tik Istergade kalean lan egiteaz gain, bertan bizi baita. Ez da edonolako kalea; berau garai bateko sexu komertzioagatik eta egungo sex shop eta prostitutengatik –gehienak Ekialdeko Europa eta Afrikakoak– Danimarkako ezagunena da. «Auzora heldu nintzenean, apartamentuak oso merkeak zi-

ren eta zaila zen sinestea Vestrebro, kafetegi bakar bat ez zegoen tokia, hiriburuko modako toki eta jende moderno edo coolaren helmuga bihurtuko zela. Alabaina, horixe gertatu da azken urteotan», hausnartu du. Metamorfosi sakon hori gertatu aurretik, Vesterbro hiriburuko txoko bat baino ez zen; hori bai, hiru toki esanguratsu zituena: Hiriko Museoa, Det Ny Teater edo Antzoki Berria –1908ko irekieratik tokiko antzerkiaren erreferentea– eta Radison SAS Royal hotel mitikoa, detaile txikiena ere –hasi bere urdin koloreko eta altzairuzko beira polarizatuzko fatxadatik eta Swan eta Egg aulki ezagunetan amaituta– Arne Jacobsen arkitekto eta diseinatzaileak sinatutakoa duena. «Eszenatoki urbano horri bertakoak prostitutekin, drogazaleekin eta mozkortiekin normaltasun erabatekoan bizi zirela gehitzen badiogu, horra auzoaren bereizgarritasuna», zehaztu du Luisek, iritsi berri batzuen jarrera kritikatu aurretik: «Iritsi berri diren hipster, moderno eta alternatiboak, lehen horiek auzotik kanpo geratzea nahi dute eta hori da eraldaketa honen alde txarra, horrek haserrarazten nau, mundu guztiak

Assistens Kierkegaard hilerria daniar kulturako pertsonaia ezagunen azken babeslekua da. Bertakoek, beren berezko pragmatismo eta eskandinaviar estiloarekin, beste edozein parke izango balitz bezala erabiltzen dute.

12


Jendez betetako kafetegiak, azken joeretako orrazkerak egiten dituzten ileapaindegiak eta eraikin koloretsuak aurki daitezke Norrebro auzoan.

13


hemen egoteko eskubidea duela ahazteak. Jendearen aniztasun eta nahasketak egiten du berezi Vesterbro». Egun, Versterbrogaden gora eta behera ibiltzea da bere izaera berrituan barneratzeko modu onena, bertako arropa-denda politak, jatetxe etniko, tetegi, antzoki eta mundu osoko ile-mozketetan espezializaturiko ile-apaindegiak ezagutuz. Apurka, Kopenhageko «auzo gorriak» atzera egin du, nahiz eta aspaldiko ohiturek ere badituzten beren espazioak. Ingerslevsgade, Geltoki Nagusiko trenbideetatik oso gertu, grafiti hau dago fatxada batean: «Vesterbro overgiver sig aldrig!» (Vesterbrok ez du inoiz etsiko!). «Bigarren Mundu Gerran jaio zen auzoaren lema da, Kopenhage naziek

14

okupatu zutenekoa. Egun oraindik Vestebron erabiltzen den leloa», azaldu du Guillermo Sanjuan antropologoak, 2009tik auzoan bizi denak. Aita venezoldarra eta ama daniarra ditu Sanjuanek eta hemen bizi da, hiriburuan antropologia eta argazkigintza ikasketak amaitu zituenetik. Sanjuanek behin eta berriro begiratzen dio grafitiari, Vesterbroko gizaeta hiri-paisaia aztertzeko darabilen begiradarekin; eta zehazki, Halmtorvet plazari so egiten dio, horren gaineko antropologia bisualeko ikerketa proiektua baitu esku artean. Izan ere, Sanjuanek dioenez, bai hiritarren imaginarioan bai errealitatean, Vesterbro drogazaleen, prostituten eta droga-saltzaileen kokagune


izateari uzten ari zaion arren, ondare hori oraindik presente dago Halmtorveten –ez hain bistan eta hain era dramatikoan, baina bizirik–. «Halmtorvet auzo gaiztoaren ikur bihurtu da, bere prostitutekin, alkoholzaleekin eta kalean botatako xiringa eta kondoiekin –argudiatu du–. Mugako lurraldea da, non ‘desegokiek’, bide okerrekoek, oraindik ere beren lekua aurkitzen duten, mespretxuz begiratzen dien Kopenhage snob eta diseinuzkoan kasta ukiezina baitira». Vesterbron berrikuntza prozesua etenik gabe aurrera doa. Hala ere, Luise ziur da Vesterbrok ez duela inoiz nortasunik galduko. «Oraindik bizi-bizirik dago langile klaseko auzoaren betiko izaera eta Vesterbroren bene-

tako arrakasta, alegia, ahulenen, langile klasearen, haurrak dituzten familien, ikasleen eta auzora iristen den jende dirudunaren elkarbizitza baketsua. Guztiak elkarrekin bizi dira, bizkar eta bizkar, arazorik gabe, Norrebron ez bezala, gazteekin, arrazakeriarekin eta erlijioarekin zerikusia duten istilurik gabe. Hemen jendeak kale zati bat hartu eta bertan loreak landa ditzake. Nik uste jendea benetan zoriontsua dela Vestebron eta horretan datza bere benetako arrakasta».

Txirrindulariek eta paseatzaileek bat egiten dute Sankt Hans Torv plazan. Ondoan, askotariko taberna eta negozioak.

KOPENHAGE

15


16


Kumano Kodo

PARAJE JAINKOTIARRETAN BARRENA Testua eta argazkiak: Lucas Vallecillos

17


KUMANO KODO

Kii penintsulan, Kumano Kodo edo Kumanoko bide zaharrak paraje menditsu sakratu bat zeharkatzen du ibilbide sarea osatuz Kumano Sanzan-era iristeko. Helmuga horixe izan dute, hain zuzen, milaka erromesek Erdi Arotik, eta haien urratsei jarraitzea Japoniako sustrai espiritualen gordeleku den paisaia zirraragarri batean barneratzea da.

umano inguru menditsu erdiragarria da eta natura horren handitasunak historiaurrean jada erakarri zituen bertara izadia goraipatzen zuten hainbat pentsalari. VI. mendean, budismoa inguru horretara iristeak sinesmenen arteko fusioa eragin zuen, sintoismoa, Japoniako jatorrizko erlijioa, ekarpen berriarekin nahasita. Horren ondorioz, sinkretismoak berebiziko formak hartu zituen bertan, eta Kumanon gune espiritual oparo eta konplexua eratu zen, arimaren garbikuntza, sendabide eta salbaziorako paradisu lurtar bihurtzeraino. Aszetek estimu handitan zuten ikasbidearen jabekuntzarako, eta budismoaren aldaerarik puruena darion lekutzat hartua izatera iritsi zen. Gaur egungo Kumano Sanzan osatzen duten hiru santutegi nagusiak, Hongo Taisha, Hayatama Taisha eta Nachi Taisha, IX. eta X. mendeen artean indartu ziren. Menderik mende, erromesaldien kopuruak batzuetan gora, besteetan behera egin izan du, 1950. urtearen inguruan ia erabat desagertu arte. Baina 90eko hamarkadan Kumanoko bide zaharra urratzen ari ziren erromesak ugaritzen hasi zirela ikusita, agintariek buru-belarri ekin zioten hura berregokitzeko lanari. Horren ildotik, 2004an Gizateriaren Ondare izendatua izatea bultzada ezinbestekoa izan zen Kumano Kodoren oihartzuna mundu zabalean hedatzeko. Donejakue bidearekin senidetuta dago, eta bi horiexek dira, hain zuzen, Unescoren babesa duten erromes bide bakarrak.

K

Nakahechi, ibilbiderik esanguratsuena Japoniako bazter guztietatik inguratutako erromesek Kumano Sanzan jomugan zutela ibilian-ibilian eta mendez mende sortutako bide sarea da Kumano Kodo. 18


Goian, Kii penintsulako mendi sakratuak, Hyakken Gura begiratokitik ikusita. Gainerako argazkietan, erromesak otoitz egiten (Takahara-ko santutegian), Ogumotori Goe bidean gora eta ÂŤrotemburoÂť edo aire zabaleko ur termaletan bainua hartzen, Nakanoshima hotelean.

19


KUMANO KODO

Goitik behera, Ryoei Takagi monjea otoitz egiten Nachisan Seiganto-ji tenpluan, eta txibi saltzaile bat Katsuura herriko portuan. Ondoko orrialdean, Kumano Hongu Taisha santutegi nagusia.

20

Ibilbideetako baten izena Nakahechi da, eta Ibilbide Inperiala ere esaten diote, abiapuntuan Kyoto delarik, enperadoreak eta aitoren semeek egiten zuten bidea zelako. Beste baten izena Kohechi da, Kii penintsulako erdialdetik ipar-hego ardatzean barneratzen den ibilbide menditsua. Ohechi deitzen diote mendebaldeko kostako ibilbideari, Ozeano Barearen gainetik doana hainbat idazlek miretsi dituzten paisaia zoragarriak agertuz. Eta azkenik, Iseji izenekoa, edo Ekialdeko Ibilbidea, era berean, itsasertzari lotuta doa, eta bateko banbu basoak direla, besteko arroz terrazak direla, bidean izaera askotariko paraje sorta xarmagarria bistaratzen da. Guk Nakahechi aukeratu dugu, Kumanoko ibilbiderik enblematikoena, esan bezala, Kyototik abiatzen dena. Herrialdeko antzinako hiriburutik Kumano Sanzanera joan-etorria egiten, 30 edo 40 egun inguru ematen zituzten erromesek. Itsasertzari lotuta egiten zuten bidea Tanabe herriraino, eta hor ekialderantz jo, Takijiri Oji-raino. Hortxe ekiten diote bideari gaur egungo ibiltariek. Autobusez iritsi gara bertara ibilaldi honetan bidelagun dudan Kimu tokiotarra eta biok, Tanabetik 40 minutuko bidaia eginda. Ibilbide honi ospe berezia ematen diote oji izeneko tenplu txikiek, ibilbide osoan nonahi agertzen baitira, erromesei atseden hartzeko, errezatzeko eta eskaintzak egiteko aukera emanez. Aurreneko pausoak ematen hasi orduko, Kimuk eskutik heldu eta oji ondora eraman nau, eskupekoak batzeko kutxa handia dagoen hormara, zera esanez: ÂŤEz dut sinesmen handirik honetan, baina hobe dugu egitea, aparteko lanik ere ez digu-eta emangoÂť. Bere diru zorrotik bi txanpon hartu, biontzat bana, eta azaltzen jarraitu du: ÂŤEgizu nik egingo dudana. Honi saisen esaten diogu, eta eskaintza bat da, bidaia ona izan dezagunÂť. Kimuk txanpona sartu du kutxan, eta han dilindan den soka lodi bati tenk eginda kanpai danga entzutean errespetuz makurtu da bi aldiz, gero tentetu egin da eta bi txalo eman, bigarrenean bi ahurrak batuta eta zerurantz zuzenduta begiak itxita geratu da pixka batean, azkenik beste behin burua makurtu duen arte, eta jarraian nire txanda dela esan. Pauso guztiak berak bezala bete ostean, bideari ekin diogu bidezidor estu batetik. Bi ordu eta erdiko igoeraren buruan, Takahara herrixkara iritsi gara, eta bertako Kiri-no-sato Takahara Lodge-n te berdea hartzea erabaki dugu, herrixkak Hatenashi mendien gainean zabaltzen duen ikuspegi zoragarriaz gozatuz. Nakahechi ibilbidean barneratu diren


DATU PRAKTIKOAK Nola iritsi Osakaraino hegazkinez iritsi ondoren, Tanaberako trena hartu, eta handik Takijiri Oji-ra 40 minutu dira autobusez. Horixe da Nakahechi ibilbidearen abiapuntua. Hegaldi onenak izan ohi dituzten aire konpainiak hauek dira: www.swiss.com eta www.lufthansa.com

Non lo egin -Kiri-no-Sato Takahara Lodge. Takahara herrian. Oso ohikoa da bide honi ekin dioten ibiltariek leku honetara jotzea lehen gaua emateko. Ikuspegi miresgarriak ditu eta harrera ere oso atsegina da. Bertako arduradunak, Jian-ek, badaki gaztelaniaz, eta primerako ostatu emailea da. http://www.kumanotravel.com/index/en/action_ContentsDetail _Detail/id58

-Fujiya Ryokan Kawayu Onsen herrian. Herri txiki batean dago hotel hau, Oto ibaiaren ondoan, eta entzute handikoak dira bertako ur termalak. Gaua emateko leku aproposa da Hongu Taisha santutegiaren inguruetan egonez gero. Bertako atmosfera eta dekorazioa oso tradizionalak dira. www.kumanotravel.com/index/en/action_ContentsDetail _Detail/id41

-Hotel Nakanoshima Katsuura herrian. Kutsuura arrantzale herri txiki bat da, eta ohikoa da Kumanotik joan aurreko azken gaua bertan ematea. Katsuura badiako uharte pribatu batean kokatua, erlaxatzeko eta bidean galdutako indarrak berreskuratzeko berariaz egina dirudi hotel honek.

Non jan Otorduei dagokienez, bidean jatetxe askorik ez dagoenez, lotarako aukeratu dugun hotelean afaltzea da onena, eta bertan eskatzea biharamunerako janaria prestatzeko. Kaxa txiki batean bildu ohi dute, eta kaxa hori motxilan sartuta, bidean izango duzue zer jan.

Informazio gehiagorako: Kumano Kodo-ri buruzko informazio onena webgune honetan aurkituko duzue: www.tb-kumano.jp/es/kumano-kodo/ 21


KUMANO KODO ibiltari askok hemen eman ohi dute lehen gaua, baina guk aurrera jarraitu dugu ia beste lau orduz. Chicatsuyu Oji, Hiki errekaren ondoko herrixkara iritsi gara, eta bertan geratuko gara lotan. Hongu Taisha Biharamunean goizean goiz abiatu gara. Aurretik 21 kilometro ditugu, zazpi ordu inguruko bidea Hongu Taisha-ra iristeko. Hori da Kumano Sanzan osatzen duten hiru santutegi handietako lehena. Nonaka herrixkara heldu gara ordubeteren buruan, poliki-poliki gorantz doan xendra batetik. Herriaren goiko aldean dago Toganoki Jaya deritzona, erromesek te eta janari apur batekin indarrak batzeko ibilbide osoan zehar ateak zabalik izaten zituzten te etxe tipiko baten erreplika. Horren ondoan dago Tsugizakura Oji ermita, eta zedro ikusgarrien artean gora doazen eskailera pikoak gaindituz sartu gara bertara. Berehala, begiarekin keinu bat eginez, zera esan dit Kimuk: ÂŤSaisena ez ahaztu, jainkoak aldarte onean izatea inoiz ez dago-

eta soberanÂť. Eskaintza egin ostean, aurrera egin dugu eta Kobiro Toge mendatera iritsi gara. Hortik aurrera, bidexka baso oparo batean barneratzen da, eta hainbat ataka igaro ondoren, Iwagamira heldu gara, 650 metrora, gaurko lekurik altuenera, eta jarraian, beherantz egin dugu 314 metrora, Hosshimon Oji dagoen lekura iritsi arte. Bertako esaera zaharrak dioen moduan, ÂŤerromesaren argialdia askatzen duen ateaÂť da. Handik, berriro bideari helduta, te sailez zipriztindutako herrixkak bata bestearen atzetik igaroz, Oyunohara begiratokira iritsi gara, Fushiogami Ojiren ondoan. Leku horrek eskaintzen zien erromesei bidean estreinakoz Hongu Taisha santutegi handiaren bailara urrutian begiztatzeko aukera. Belaunak lurrean iltzatu eta errezoka hasten omen ziren, eta hortik datorkio izena lekuari, hori esan nahi baitu Fushiogamik. Malda behera goxoan, bidea bailara hondora iristen da, eta han dago Hongu Taisha, mendixka baten gainean, igotzeko harrizko eskailera zabal eta luze bat duela. Bertaratzean, harrigarria egiten da eraikuntza-


ren soiltasuna, lerro argi eta naroak nabarmentzen baitira, zedro enborrez egindako bi isuriko teilatuen punta zorrotzez etenak. Hasieran, Oyunoharan zegoen santutegia, oinez bertatik 10 minutura, Kumano eta Otonashi ibaiak elkartzen diren gunean sortzen den hondar barra bat zegoen lekuan, baina gaur egun Japoniako tori handiena altxatzen da bertan. Tenplua lekuz aldatzea erabaki zuten 1889an izandako uholde bortitz baten ondoren, hein batean suntsitu egin zuelako eraikina. Hauxe da Nakahechi bidean erromesaldian zihoanak aurkituko zuen Kumano Sanzaneko lehen santutegi handia, eta hein horretan, bidaiako unerik zirraragarrienetakoa ere bada. Yunomine Onsen Gaua Hongu Taisharen inguruetan eman ostean, Yunomine Onsenera abiatu gara. Kumanoko paraje mitikoa da hori, erromesek bertara jotzen zuten abluzioak egitera, arima garbitzera eta herrixkan barreiatuta dauden bainuetxe ugarietan eskaintzen

diren ur termalen ezaugarri terapeutikoen onurez gozatzera. Izan ere, Japoniako ur termalen gune zaharrenetako bat da, 1.800 urtetik gorako antzinatasuna du, eta Kumanoko sinkretismoaren tradizio espiritualen eragile garrantzitsu izan da. Gu Tsuboyu-ra joan gara. Bainuetxe xume bat da, Yunomine Onsen herrixka zeharkatzen duen errekaren ertzean kokatutako egurrezko etxola bat, baina ez nolanahikoa, Unescok Gizateriaren Ondare izendatua baita. Bertako uretan murgiltzea plazer jainkotiarra da benetan. Behin gorpua eta arima Tsuboyuko ur irakinetan garbituta, txalupa batean igo gara Kumano ibaia zeharkatu eta Kumano Sanzan osatzen duten hiru santutegi handietako beste batera iristeko asmoz: Hayatama Taisha. Kanpotik oso itxura soilekoa da, baina laranjaz margotua delarik, lasaitasun alai bat dario, eta horregatik irribarrea zabaldu zaigu aurpegian hara sartzerako. Handik gertu dago Gotobiki Iwa haitz handia, Kamikura Jinja santutegiaren gainean. Santutegi hori kartsuki ohoratzen dute, eta diotenez, bertan bizi dira itsasoko

Yunomine Onsen herrixkan dagoen Tsuboyu bainuetxe xumea. Unescok Gizateriaren Ondare izendatu du. Aurreko orrialdean, Oyunohara-ko ÂŤtoriÂť erraldoia.

23


24


Heian garaiko jantzi tradizionala daramaten erromes hauek Daimon Zaka aldapa jaisten ari dira. Bide honetatik iritsiko dira Nachi Taisha santutegi handira.

eta nabigazioko jainkoak. Horrenbeste ezin izan dugu egiaztatu, baina bai behintzat bertara iristeko harrizko 500 eskailerak igotzeko esfortzu gehigarri handi bat egin behar dela, baina horren ordainetan, Shingu hiriaren gaineko ikuspegi zoragarria izango dugu, Ozeano Barea atzean duela. Asfalto gainean ahalik eta kilometro gutxien egiteko asmoz, Hongu Taishara txalupan itzultzea erabaki dugu eta Nakahechi ibilbideari jarraipena emango diogu Ukegawa-n zehar. Nachi Taisha Ibilbidearen amaierako bi zatietan ezusteko bikainak daude. Kogumotori inguruan, 30 minutuko geldialdia egin dugu Hyakken Gura begiratokian; jizo baten babesean, ikuspegi ezin hobea zabaltzen da Kumanoko mendi sakratuen gainean. Beste zatian, Koguchi-ren eta Nachi Taisha-ren artean, bidaia osoko parajerik liluragarrienetakoak aurkitu ditugu. Batzuetan, badirudi ipuin miragarri baten barruan gaudela, Kimuk eta biok elkarri begiratzen diogu hainbesteko edertasuna ezin sinetsita, bereziki zur eta lur geratu gara Seiganto Ji tenpluko hiru pisuko pagoda begi bistan izan dugunean, atzean duela ur-jauzi bat, hain zuzen, Japoniako ur-jauzi handiena. Zoragarria da parajea, eta gure argazki kamerak klisk eta klask, keinuka etengabe. Dirudienez V. mendean sortu zen tenplua, Indiatik iritsitako apaiz baten ekimenez, eta hain zuzen, hor dago Kansai eskualdeko beste 33 tenplutatik igarotzen den beste erromesbide baten jatorria. Hori beste kontu bat da, ordea. Hauxe da Kumano Sanzaneko trilogia osatzen duen hirugarren santutegi handiaren atarikoa. Izan ere, Nachi Taisha sartzeko, 100 metro ibili besterik ez da egin behar. Barrualdean laranja kolorea da nagusi, eta tori handi bat nabarmentzen da. Bertan egotea Kumano Kodoren esentzia dastatzea da, zapore gozo-garratza, halere, aldi berean sumatu baititugu gure helburua bete izanak dakarren poztasuna, eta dena bukatu izanari darion tristezia. Itzulera baizik ez da falta. Azken aldiz saisen-a egin, eta Daimon Zaka-n behera eginez, hau da, albo banatan zedro izugarri handiak dituzten harrizko eskailerak jaitsiz, santutegitik aldenduz goaz Katsuura-ra bidean. Azken bidaia eguna arrantzale herri txiki horretan ematea erabaki dugu, eta bertako aire zabaleko ur termaletan murgilduko gara indarrak batzeko, ostertzean Ozeano Barea nola hedatzen den begiratzen.

KUMANO KODO 25


26


Testua eta argazkiak: Xabier Ba単uelos

Verona

DENBORAREN IRAGATEAREN ZAPOREA

27


VERONA

Shakespearek irudikatutako Italiarekin loturiko hiririk baldin bada, Veneziaren baimenarekin noski, Verona da hiri hori zalantzarik gabe. Urtero-urtero, adibidez, bertako anfiteatro erromatar bikaina galaz janzten da opera ikuskizun apartak eskaintzeko. Romeo eta Julietaren dramak, Salieriren musikak eta Salgariren irudimen paregabeak bat egiten dute artearen eta denboraren iragaitearen zaporearekin zipriztindutako kaleetan. Adige ibaiaren gaineko zubiek mendeen joan-etorri pausatuaren metafora dirudite, aro eta tradizioen, kultura eta aniztasunen, fluxuaren eta jarraikortasunaren bilgune.

ure eszena kokatzen dugun Verona ederrean, antzinako gorrotoek bultzatutako nobleziako bi familia etenik ez duten liskar berrietan murgilduta daude, eta, ezinbestean, liskarrok odol patrizioak esku patrizioak zikintzea ekarriko dute. Zorigaiztoko bi leinu horietan munduratu zen amorante bikote bat ere, zoritxarreko patua bidaide izango duena; euren zorigaitzak, halabehar mingarriak, gainera, senitartekoen arteko liskarrak ere eramango ditu lurpera. Euren maitasun zoritxarrekoa, euren senitartekoen herraren iraunkortasuna, bi leinuen behin betiko desagerpenak berak bakarrik amai dezakeena, izango dugu ardatz hurrengo bi orduetan. Arretaz jarraitzen baduzue gure kontakizuna, gure ahaleginak estaliko ditu gure gabeziakÂť. Horrela hasten da “Romeo eta Julietaâ€? antzezlan ezaguna. 13 urterekin lehen aldiz Wiliam Shakespeare Avoneko bardoak idatzitako lana irakurri nuenetik, beti izan dut Verona ezagutzeko irrika. Idazle ingelesak amodio puru, tragiko, ezinezko, desesperatuen koka-

G


gune gisa aukeratu bazuen, hiriak zerbait berezia izan behar zuela sentitzen nuen. Are gehiago Shakespeare berak hiria lehenago ere Proteus eta Valentino hidalgoen jaioleku gisa aukeratu zuela jakinik; hau da, adiskidetasunaren eta amodio lehiaren artean aukeratu behar izan zuten bi hidalgoen jaioleku gisa. Urteek aurrera egin ahala, gainera, Verona ezagutzeko irrika areagotzen joan zen nigan, Rolando Villazonek interpretatutako Jules Barbier eta Michel Carreren bertsoak entzutean, Charles Gounod konpositorearen “L’amour” area Julietaren lorategi ederrean abesten; edo Angela Gheorghiu eta Ana Netrebko abeslarien ahotsetan frantsesez abesten zuen Julietarekin gozatzean “Ah! Je veux vivre dans ce rêve” balsean. Irrikak irrika, oraindik ere pixka bat gehiago itxaron behar izan nuen Verona ezagutzeko, nahikoa Cecelia Bartoli mezzosopranoak Antonio Salieriren musika bere ohiko pasioarekin nola biziberritzen zuen ikusteko. Italia oso gazte utzi eta bere musikaren gailurra Vienako gortean lortu bazuen ere, Saliere Legnago he-

rrian jaio zen, Veronatik gertu-gertu, hain gertu Bartoliren ahotsaren indarrari esker maisuaren notak jaiolekura itzuli zirela bertako kaleetatik paseatzera, bidean Giovani Francesco Caroto, Antonio Badile, Domenico Riccio, Battista Zelotti, Farinato, eta, batik bat, Paolo Caliari il Veronese margolari koloristaren maisulanekin topo eginez. Adige ibaiaren ezkerraldea Veronara euriak mehatxatutako arratsalde batean iritsi nintzen, lainoen artetik eguzki izpi herabe batek edo bestek ihes egiten zutela. Giro melankoniatsua zen nagusi, oboe eta lauterako konposizio barroko batean legez. XV. mendearen aurretik eraikitako Villa Francescatti etxetzar ikusgarrian hartu nuen ostatu, vendetta eta poeten garaiak gogora ekartzen zituen etxetzar dekadentea. Lorategi itxi eta zakarrak, pixka bat utzita zegoela ere esan daiteke, are gehiago indartzen zuen harlandu zaharkituak islatutako dekadentzia puntua. Hori bai, San Pietro muinoaren erdialdean kokatuta

Ezkerretik eskuinera eta goitik behera, Piazza delle Erbe-ko merkatuko giroa ilunabarrean, Piazza del Signori eta erromatar anfiteatroa. Aurreko orrialdean, Adigino ibaiaren gaineko Ponte Pietra ospetsua.

29


VERONA

Ondoko orrialdean, Piazza delle Erbeko iturri dotorea eta Porta Borsari ikusgarria. Beheko irudian, Veronako Arena ikusgarria.

30

izanik, San Giovanni in Valle auzoan, hiriaren ikuspegia ederra zen oso, Adige ibaiak Ponte Vittoria eta Ponte Navi zubien artean egindako meandro nabarmena ikus baitzitekeen. Urdin eta okrez zipriztindutako akuarela baten baitan izango bagina legez, Castel San Pietro gotorlekutik behera abiatu ginen; austriarrek eraiki zuten Napoleonek Verona eta Veneto guztia Habsburgo sendiaren esku utzi zuenean. Antzoki erromatarrera heltzean, bertako museo arkeologikora jo genuen. San Jeronimoren komentuaren aurrean, rapsoda bat imajina genezakeen Lesbiari idatzitako poemak proscaenium ikusgarrian errezitatzen: ÂŤBizi gaitezen eta maita dezagun, o Lesbia nirea,/ eta eman diezaiegun as bati baino balio txikiagoa/ agure zorrotzen ahotsei. Astroak hil eta itzuli egin daitezke;/ gure argi laburra hiltzen denean, baina,/ betiko azken gau bateko loa besterik ez dugu izango./ Eman iezazkidazu mila musu, beste ehunek jarraituko dituztenak;/ gero, beste mila, eta, ostean, beste ehun;/ gero, beste mila bata bestearen atzetik, beste ehunek jarraituta./ Azkenean, milaka musuren ostean, /nahas ditzagun guztiak, ez guk geuk/ ezta begira, zelatan, dagoen maltzurrak ere/ ez jakiteko zenbat musu eman genizkion elkarriÂť. Eta Katulo bera ikusi genuen, Erromatik jaioterrira bere obra estreinatzera iritsi berri, miresmen eta minez Klodiaren maitasunagatik hiltzen, eskaintzen zion amaigabeko maitasunera lotzeko askeegia zen Klodiagatik hiltzen. Publikoan, ohorezko lekuan, Julio Zesar bera ere ikusi genuen, poetarekin zituen harremanak onenak ez izan arren, Veronara gerturatzea gustuko baitzuen Erromako zurrunbilo etengabetik ihes egiteko. Eta harri hotzean eskua jartzean, erliebe txiki bat igarri genuen, ammonoidea fosil handi bat. Kretazeotik kareharrian iltzatutako fosilak hasiera batean harrituagatik, Veronako elizetako lurzoruetako harlauzetan espiral bikainak behin eta berriz ikustean, gure harridura gutxiagotzen joan zen gutxika-gutxika.

Adige ibiak besarkatutako hiria Anfiteatro erromatarreko museo arkeologikoa bisitatu eta gero, Ponte Pietra zeharkatu genuen. Santa Maria Matricolare katedralera abiatu ginen, bertan hasten baita hirian barna nonahi ikus daitezkeen tenplu erlijiosoen arrosarioa: Sant’Anastasia gotikoa; Castelvecchio gotorlekuaren eta bere harresiaren ibai gaineko jarraipena den Ponte Scaligero ederraren ondoko San Lorenzo; XII. mendeko San Fermo; eta, guztietan ederrena, San Zeno Maggiore basilika erromanikoa. Basilikaren barnean, gainera, San Zenonen erretaula bikaina ere aurkitu genuen, Andrea Mantegna maisuak egindakoa eta erabat txundituta utzi gintuena ukitu bizantziarreko Ama Birjinaren eta Jesus Haurraren irudiekin. Veronaren taupadak entzun nahi baditugu, baina, Piazza delle Erbe eta Piazza dei Signori bitarteko gunea bisitatu beharko dugu. Merkatuak, nonahi pasieran dabiltzan herritarrak, Maffel, Mazzanti edo Scaligeri bezalako palazio ederrak, Gardelli eta Lamberti dorreak, Scaligeri familia ahaltsuaren hilobi-monumentuak, eta kondairak ere aurkituko ditugu bidean, adibidez Arco della Costa arkuan. Izan ere, arkutik objektu harrigarri bat ikusiko dugu zintzilik, bale saihets-hezur bat dena benetan eta kondairaren arabera behetik pertsona ondradu eta justu bat igarotzean lokarritik askatu eta lurrera eroriko dena. Oraingoz ez da inoiz gertatu, eta espero dezagun gertatzen denean saihets-hezurrak pertsona hori bete-betean ez harrapatzea, marka litzateke-eta pertsona zuzen bat aurkitzeko hainbeste itxaron ostean bera gabe geratzea! Arkutik oso gertu, Verona bisitatzen duten turistek, batik bat erromantiko sutsuek, gogokoen duten lekua dago: Julietaren etxea. Ez dio axola bi amoranteak fikziozko pertsonaiak izatea eta etxeak Montecchi edo Capuleti sendiekin inolako harremanik ez izatea; ez dio gehiegi axola ere bertara iristen diren gehienek inoiz Shakespeareren antzerki obra irakurri edo ikusi ez izana. Azken batean, edozein aitzakia da ona mitomaniari



32


bide egin eta funtsik gabeko txepelkeriei leku egiteko. Bestela ezin izan zitekeen bezala, hona ere heldu da maitasunaren giltzarrapoen moda, elkar maite duten bi pertsona askeren berdintasunezko harremanaren ideiari zein gustu onari hainbeste kalte egiten diona. Eta, noski, giltzarrapoa jartzen ez duenak Julietaren estatuaren eskuineko bularra ukitzen du zortea emango diolakoan, edota maitasun adierazpen bat idatzitako du patiora ematen duen tunelean… Gutxienez, hormetako bat betetzen duten kolorezko apaingarriak pinpirinak baina originalagoak dira. Gainontzean, Julietaren etxea eta balkoia politak direla ez dugu ukatuko. Errealitatera itzulirik, Veronako Arena edo anfiteatro erromatarra ezin aipatu gabe utzi, zalantzarik gabe El Djem, Capua edo Pozzuoli bezalako guneetan eraikitakoekin pareka daitekeena. Pentsa, Erroma bertako Koliseoarekin ere pareka daiteke Veronako Arena ikusgarria! Kristo ondorengo lehendabiziko mendean eraiki zen 25.000 pertsona hartzeko eta txundigarria da; gainera, oso ondo kontserbatuta dago eta oraindik ere ikuskizun jendetsuak hartzen ditu. Hala, urtero-urtero, opera jaialdi entzutetsua egiten da bertan ekainetik irailera bitartean. Zalantzarik gabe, horrelako gune batean opera emankizun bat ikustea esperientzia berdingabea da. Operara joaterik ez badugu, baina, izango dugu ere zer egin Veronan, Piazza Bra handi, atsegin eta jendetsuko terraza batean arratsean esertzea adibidez, jendea eta denbora nola igarotzen diren ikusteko. Edota, zergatik ez, Emilio Salgariren “Le tigri di Mompracem” eleberria esku artean hartu eta Sandokanen ibilerekin gozatzeko.

William Shakespearek idatzitako «Romeo eta Julieta» antzezlanagatik da ospetsua batez ere Verona hiria. Behean, Julietaren etxe... faltsua.

VERONA

33


34


Kolonbia

GARCIA MARQUEZEN URRATSEN ATZETIK

Testua eta argazkiak: Javier Sule

35


KOLONBIA

Honakoa Gabriel Garcia Marquez Nobel saridunari bere heriotzaren lehendabiziko urteurrenean egindako omenaldia da. Bere bizitzak eta bere obrak eskualde oso bat argitu zuten, Kolonbiako Karibe guztia, Macondo izeneko gune literario indartsua. La Guajira departamentu sekretutik Cartagena de Indias hiri kolonialera bitarte, antzinako tradizioz, hondartza eta zingiraz, kultura indigena eta afroamerikarrez, idazle handiarentzat etengabeko inspirazio iturri izandako talentu fabulatzaile izugarriko jendez betetako mundu zirraragarria gordetzen da.

aribe itsasoari estuki lotutako Kolonbian barna egingo dugun bidaia Venezuelarekin muga egiten duen La Guajira departamentuan hasten da, ezinbestean. Izan ere, eskualde horretan zuen jatorria Gabriel Garcia Marquez Gabo handiaren amaren familiak. Bertan jaio ziren Nicolas Marquez eta Tranquilina Iguaran idazlearen aitonaamonak, baita Luisa ama ere. Idazleak inork baino hobeto deskribatzen du oraindik ere euren bizitzak ametsen bidez zuzentzen dituzten wayuu indigenen bizileku den eskualde lehorra. Gabok ezin hobeto deskribatu zuen La Gaujira eskualdea “La increíble y triste historia de la Cándida Eréndira” eleberrian, oraindik ere inguruok erabat enigmatikoak baitira, denboraren joan-etorritik erabat kanpo bizi baitira basamortu edo hondartzetan bizi diren 10.000 wayuu indigenak. Emakumeak arabiarren txilaben antzekoak diren manta luze koloretsuekin janzten dira, ehunezko poltsa ederrak eraman ohi dituzte eta inguruotan gogor jotzen duen eguzkitik babesteko buruzapiak erabili ohi dituzte. Horrez gain,

K


Aratacako tren geltokia eta, behean, herriko eskolako haurrak eta Nicolas Arias, Gabriel Garcia Marquezen lehengusua.

aurpegia euren bisaia iluntzen duen substantzia batekin igurzten dute eguzkitik babesteko. Eskualdeko lehen geralekua Rioacha hiriburua izango dugu, kostaldean kokatutako hiri txikia, itsasoari lotutako pasealeku ederra duena. Bertatik abiatu zuen bere bidaia gerora Macondo sortuko zuen Aureliano Buendia koronelak. Riocachatik ordubetera Manaure herriko gatzagak daude. Bertatik Cabo de la Vela ikusgarrira joan daiteke; ingurune erabat mortuan kokatutako badia izugarria da, seguruenik La Guajira guztiko lekurik magikoenetakoa. Herriko itsasargitik begiratuta, inor ez da ageri, duna amaigabeek osatu-


KOLONBIA tako paisaia ikusgarria eta itsaso ezin urdinagoa besterik ez. Naturgune eder honen erdian herrixka txiki bat besterik ez dago; bertan, wayuu indigenek turistentzako ostatu gisa eskaintzen dituzte euren etxeak. Gauean isiltasuna da nagusi. Hala, zeru izarratuaren behean itsasoa ondoan dugula chinchorro batean lo egitea esperientzia ahaztezina da –emakume indigenek eskuz eta pazientzia handiz egiten dituzte chinchorro bezala ezagututako hamaka erosoak–. Orain artean aipatutako leku guztiak eta baita beste asko ere ezin hobeto deskribatu zituen Gabo handiak. «Entziklopedia eta liburu teknikoak saltzen aritu nintzen La Guajira eskualdean, epeka ordaintzeko liburuak. Egia esan, nire ama jaio zen eskualdea ezagutzeko aitzakia besterik ez zen izan. Haurtzarotik entzunak nituen istorioekin alderatu nahi nuen errealitatea; azken finean, eskualdea nire kabuz sakon esploratu nahi nuen, barne-barnean zerbaitek nire idazle izatearen sustraiak bertan zirela esaten baitzidan», idatzi zuen maisu kolonbiarrak. Aracataca Garcia Marquezen gurasoek Rioachan igaro zuten eztei bidaia eta bertan sortu zuten idazle handia, Gabo Aracataca izeneko herrian jaio bazen ere, La Guajira eskualdearen mugakide den Magdalena eskualdeko herrixka batean. Gabo txikiak bertan igaro zituen bere bizitzako lehendabiziko hamar urteak, aitona-amonekin. Gaur egun Aracataca ez da jada Gabo berak “Cien años de soledad” maisulanean deskribatutako hautsez, isiltasunez eta hildakoz betetako herrixka. Gaur egun eguzkiak indartsu jotzen duen kostaldeko ohiko herri bat gehiago da, zaratatsua, alaia, jendeak billarrean eta dominoan jokatzen denbora patxadaz igarotzen duena. Bertan, nonahi ikus daitezke taxiak bailiran bidaiariak hara eta hona eramaten dituzten bizikletak, eta vallenato eta cumbia doinuak ezin ozenago entzuten direna une oro. Igandetan, berriz, elizan edo oilar borroketan pilatzen dira herritarrak. Aracatacara errepidez bakarrik hel daiteke gaur egun. Trena jada ez da zerbitzu publiko gisa erabiltzen, orain dela mende bat baino gehiagoko geltokia oraindik ere zutik dagoen arren. «Herriko biztanle guztiak kalera irten ziren eta Aureliano Triste lokomotoratik eskuarekin agur egiten ikusi zuten», dio Nobel saridunak Macondora trena lehen aldiz nola iritsi zen gogoratzean. Gaur egun geltoki horretatik egunean hainbat aldiz igarotzen den tren bakarra 120 bagoi amaiezineko konboi bat da, eleberrian ez bezala milaka tona ikatz garraiatzen dituena eta ez bananak edo hildakoak. Tren geltoki zaharra Gaboren lanek erakarrita herrira gero eta gehiago hurbiltzen diren literaturaren 38

erromesek derrigor bisitatu beharreko lekuetako bat da. Baina idazlearen aztarnak beste leku askotan ere aurki daitezen Aracatacan: bataiatu zuten San Jose elizan, irakurtzen eta idazten ikasi zuen Maria Montessori ikastetxean, aitaren lanleku izan zen telegrafistaren etxean, eta, nola ez, Garcia Marquezen jaioleku izan zen etxe zaharrean. Gaur egun museo bilakatuta dago idazle kolonbiarraren patu literarioan hainbesterainoko garrantzia izan zuen etxea. Izan ere, behin aitona hildakoan, Gabo amarekin batera itzuli zen sorlekura, haurtzaroa igaro zuen etxea saltzeko asmoz. Egun horretatik aurrera, baina, ez zen ezer berdina izango Gaborentzat, haurtzaroko paisaia eta pertsonekin bat egiteak bere barrenak astindu baitzituen behin betiko, gerora Macondo izango zen mundu literarioa mamitzen hasi zelarik. Aracatacak banana industriaren oparoaldia bizi izan zuen luzaroan. Gaur egun oraindik ere bananak garrantzi handia du eskualdeko ekonomian, eta, hori dela eta, benetan merezi du banana industriarekin lotutako guneak bisitatzea, batik bat United Fruit Company ahalguztidunaren boteregune izandako Sevilla herria. Bertako haziendetako batek Gabok errealismo magikoarekin zipriztindutako bere unibertso literarioa sortzeko baliatu zuen izena darama oraindik ere: Macondo. Banana industriarekin lotutako historia ezagutzeko, hori bai, ezinbestekoa da beste geldialdi bat ere egitea Cienaga herrian. “Cien años de soledad” lanean maisutasunez deskribatutako banana industriako langileen sarraskia bertako plaza nagusian gertatu zen. Greban ziren langileen aurka oldartu eta sekulako triskantza eragin zuen armadak, eskualde osoaren gainbeheraren hasiera suposatu zuen sarraskia eraginez. Karibe kolonbiarreko beste leku askotan ere aurkituko ditugu Macondora eramango gaituzten bideak. Leku horietako bat, Aracatacatik gertu, Santa Marta kostaldeko hiria da, Simon Bolivar askatzailea hil zen lekua. Amerikako historian ezinbesteko pertsonaia izateaz gain, Gaboren “El General en su laberinto” eleberriko protagonista nagusia ere bada Simon Bolivar. Bisitatu beharreko beste lekuetako bat Valledupar hiria da, Cesar eskualdeko hiriburua. Vallenato musikaren hiriburua bezala ere ezagutzen da hiria, hau da, Gabok berak izugarri maite zuen Karibeko musika tradizional herrikoiaren hiriburua. “Cien años de soledad” eleberrian Jose Arcadio Buendiak Macondo sortu aurretik zeharkatu zuen Sierra Nevada de Santa Marta mendilerroa ere bisitatu beharreko gune paregabea da. Gabo bera izugarri erakartzen zuen itsasotik oso gertu kokatutako mendilerroak; munduko itsaso beroenetik ezin gertuago, beti elurtuta dauden ingurune liluragarriak aurki daitezke. Mendilerroa arhuaco, kogui eta


Cartagena de Indiasen eman zituen ÂŤGaboÂť-k bere lehen urratsak kazetari gisa. Askok munduko hiri kolonial ederrentzat jotzen dute.


kankaumo indigenen bizilekua ere bada. Gainontzean, Karibe itsasoari itsatsitako 1.700 kilometroko kostaldean, oihanean ezkutatutako kolonaurreko hiriak edota Venezia tropikalak diruditen palafitoz zipriztindutako zingirak ere bisita daitezke.

Dominora jokatzen Isla de San Andresen eta, gainerako argazkietan, Barranquillako irudiak. Behean, Karibeko Museoan aurki daitezkeen Gaboren liburuen edizio zaharrak, eta handian, Barranquillako inauteri ospetsuak.

40

Barranquilla Macondoko mapan dirdira berezia egiten duen hurrengo geltokia Barranquilla da. Bertako inauteriek ospetsu egindako hiriarekin lotura handia izan zuen Gabok; gaztaroan, bertan hainbat urtez bizi izan zen batxilergoko ikasketak egiteko, eta, gerora, bertara itzuli zen kazetari bezala lan egiteko. Bigarren etapa hori, gainera, funtsezkoa izan zen Gaboren ibilbide literarioan, idazle bezala trebatzeko aukera izan baitzuen Barranquilako giro intelektualean murgiltzen zen bitartean. San Blas kaletik San Nicolas plazara bitarteko hirigunea izan zen idazlearen ibileren lekuko. Zalantzarik gabe, Barranquilla hiri izugarri garrantzitsua izan zen bere bizitzan. Portu indartsu baten inguruan hazitako Amerikako beste metropoli askok bezala, Barranquilla immigrantez betetako hiria zen, eta, hala, auzune italiar, espainiar eta txinatar garrantzitsuak zituen, baita siriar-libanoar eta judu eragineko guneak ere. Gaur egun jada ez da iragan horretatik ezer asko geratzen. Hiriaren erdigunea erabat hartu du merkataritzak, baina, hala ere, Barrio Abajo auzora bisitaldia egiteko aukera izango dugu, Gaboren bizitoki izandako etxea ezagutzeko edota bertatik oso gertu kokatutako Tokio denda bisitatzeko; idazleak lagunekin hartutako hamaika garagardoren lekuko izan zen denda enblematiko hori. Tiendecita jatetxera ere hurbil gaitezke Gabok hain gustuko zuen inguruotako sukaldaritza tradizionala ezagutzeko edota La Cueva tabernara, bai lehen bai egun Barranquillako bohemioen bilgune nagusia. Barranquilla bertan itsasoratzen da ia Kolonbia osoa zeharkatzen duen Magdalena ibaia. Gabo askotan ibili zen ibaian gora eta behera gaztaroan, Bogotan ikasten zuenean hainbat eguneko bidaia nekagarria egin beharra izaten baitzuen etxera ontziz itzultzeko. Bidearen erdian dago, hain zuzen ere, Mompos herri ederra, gaur egun gizateriaren ondare izendatuta dagoena.


KOLONBIA

41


“El General en su laberinto” eleberrian ere agertzen da Mompos, Simon Bolivarri aristokrazia kriolloaren gotorleku iruditzen zaiona. Magdalena ibaiaren urek bustitzen dute Magangue ere, Sucre eskualdeko izen berdineko herrira heltzeko abiapuntua. Sucre, zalantzarik gabe, funtsezko lekua da Gaboren obran. Bertara heltzea ez da ez erraza, baina ahaleginak merezi du. Magdalena ibaia atzean utzita, La Mojana ibaian barneratu beharra dago lehenik, eta, ostean, San Jorge ibaian. Alde guztietatik urak inguratuta dago Sucre, eta, bertan, mundutik kanpoko leku batean bailiran, bizi izan ziren luzaroan Gaboren gurasoak. Idazleak berak ere bertan igarotzen zituen udak, eta, harreman horren lekuko, Sucron girotuta daude idazle handiaren lan asko, besteak beste, “Crónica de una muerte anunciada”, “La mala hora”, “El Coronel no tiene quién le escriba”, “Los funerales de la Mamá Grande” y “La increíble y triste historia de la cándida Eréndira y de su abuela desalmada”. Lan literario horietan guztietan jasotako benetako leku eta pertsonen aztarnak jarraitzea erraza da oso, izan ere, Sucren zutik daude oraindik ere Cayetano Gentileren etxea eta hilobia (Santiago Nasar “Crónica de una muerte anunciada” eleberrian); Joaquin Vegarenak (Pastor “La mala hora” lanean) edota Maria Amalia Alvarezenak (Mama Grande “Los funerales de la Mama 42

Grande” lanean). “En este pueblo no hay ladrones” ipuinean agertzen den billarra ere zabalik dago oraindik ere. Bidaiari amaiera emateko, Cartagena de Indias geratzen zaigu. Bertan ere luzaroan bizi izan zen Gabo, eta, hain zuzen ere, bertan eman zituen lehen urratsak kazetari gisa. Ez da erraza askok munduko hiri kolonial ederrena bezala deskribatzen duten hiriak eragiten duen liluratik ihes egitea. Agian Karibe itsasoak bustitako harresiengatik izango da, edota kalexka amaigabeengatik, atari ederrengatik, egurrezko balaustrada zoragarriz apaindutako balkoiengatik, plaza txiki eta freskoengatik, kanpandorreengatik, klaustroengatik, lorez betetako patioengatik, oraindik ere kaleak farola zaharren argipean zeharkatzen dituzten gurdiengatik... Kontuak kontu, bertako gotorlekuetara igo eta aurrez aurre ditugun ikuspegi ederrak begiztatzeratzekoan, harresi sendoen baitan harrapatutako hiria azken bi mendeetan ezertxo ere ez dela aldatu pentsa daiteke. “Del amor y otros demonios” eleberrian Gabok ederki girotutako hiri sutsua oraindik bizirik dagoela pentsa daiteke. Edo Florentino Ariza eta Fermina Daza “Amor en tiempos de cólera” laneko pertsonaiak edozein kale kantoitik agertuko direla bat-batean.

KOLONBIA


Wiwa etniako indigenak eta, behean, guajira bat. Aurreko orrialdean, Santa Cruz de Mompox-eko eliza. Gizadiaren Ondarearen izendapena du herri honek.

43


44


Testua: Agurtzane Belaunzaran Argazkiak: Pedram Yazdani

Kalymnos

ARROKATZARREN ITZALEAN

45


KALYMNOS

Mendikatez eta Mediterraneo itsasoko urez inguraturik dago Greziako Kalymnos uhartea. Hondartza xumeak ditu, baina ederrak aldi berean. Kareharrizko arroka garaiak dira azken urteetan turista andana erakarri duten guneak. Eskalatzaileen irla da.

Irlaren lasaitasunaren gatibu bihurtzen da bisitaria. Azken urteotan, bere hormatzarrak direla eta, eskalatzaileen helmuga kuttuna bilakatu da. 1.700 bide irekita omen daude karezko hormetan.

46

ehen aldia al duzu Kalymnosen?Âť. Horixe da uharteko biztanleek egiten duten galdera nagusia. Ez gaitezen larritu, galderak ez baitu inongo interes ezkuturik. Helburua ez da bisitariaren ezjakintasunaz ohartzea horiez aprobetxatzeko, munduko edozein txokotan gerta litekeen bezala. Asmo txarrik gabeko galdera besterik ez da, jakin-minez betea. Irribarre zabal batekin eta begiak adi-adi itxaroten dute erantzuna, irlara auskalo zenbatgarren aldiz etorri zarela entzun nahian bezala. Ez baita harritzekoa irla hau behin baino gehiagotan bisitatzea. Irlarekin tupustean duzun lehen harremanean, ordea, ez du ezer berezirik eskaintzen. Greziako irla txiki eta herrikoia da. Ez ditu paisaia ikusgarri eta demasekoak, ez eta hondar zuriko hondartza amaigabekoak terraza eta hamakez hornituak ere, turistentzako eskaintza oparoz josiak. Kalymnos bisitatzen duenak benetakotasuna maite du, giro xaloa, natura ederra eta eguneroko bizitzaren estanpak: marinel kapela jantzia duen gizona merkatuan erosketak egiten, beltzez jantziriko alarguna elizarako bidean lore sorta eskuan duela, eliza ortodoxoak, itsaso barearen sosegua.... Egunak aurrera joan ahala, ostera, nahi gabe irlaren lasaitasunaren gatibu bilakatzen da bisitaria, bertakoen moduan irribarrez, kalispera (egun on) eta kalinixta (gabon) hitzetik hortzera ahoskatuz eta erritmo pausatuan uhartearen txokorik ederrak gozatuz. Egeo itsasoan kokatua dago, Kos eta Leros irlen artean, Turkiatik gertu Dodekanesoko artxipelagoan. Irla txikia da, 20.000 biztanle besterik ez ditu. 21 kilometro zabalean eta 13 luzean, di-da batean zeharkatzen delako ustea izan arren, menditsua da eta bihurgunez bihurgune sorpresak eskaintzen dituena. Pothia hiriburua itsasoari begira dago; mendiaren eta uraren artean hazi da. Kalezulo estu eta luzeetan etxe zuriak dira nagusi, koloretako ate eta leihoekin, paisaia postalekoa irudikatuz. Itsasontziz iristean, hiriburuak anfiteatro baten tankera hartzen du. Portuaren inguruan, hara eta hona bisitariak dakartzan itsasontzien mugimendua nabaria da. Ondoko irletatik edota Turkiatik datozen turistak dira gehienak. Horien tripazorriak baretzeko jatetxe andana dago portuaren inguruan, eta arrain freskoa eta Grezian hain ezaguna den musaka (berenjena, tomate eta arkume haragiarekin egindako pastela) dute eskaintza berezi.

L



48


Teledos izeneko irla txikia, aurrez aurre. Mirties herrixkatik ateratzen da orduro txalupatxo bat.

Arrantza eta itsasoko esponjen bilketa izan dira irlako ekonomiaren ardatza orain gutxi arte.Arrazoi ezberdinak direla medio, gainbeheran da sektorea eta egun irlan esponjak saltzen diren denda ugari badira ere, diru sarrera nagusia turismoa da. Eskalatzaileen paradisua Zori kontua tarteko, eskalatzaile batek eztei bidaia Kalymnosen igaro zuen eta irlako hormatzarrak eskalatzeko egokiak eta eskalatu beharrekoak zirela ikusirik, eskalatzaile samaldaren destino kuttun bilakatu dira irlako pareta handiak. Eskalatzeko 1.700 bide irekiak daude karezko hormatzarretan. Maila guztientzako aukera eskaintzen dute. Kalymnos eskalatzaileen paradisu bilakatu da. Arrokatzarretan begiak pausatuz gero, paretarekin dantzan bailiran, tipi- tapa arrokaren jomugara doazen eskalatzaileak ikuskatzen dira nonahi. Azken urteetan eskaladako nazioarteko jaialdi sonatuak hartu ditu irlak eta hori ikaragarrizko diru-sarrera iturria da herritarrentzat. Eskalada maite dutenek gozatzeko aukera zabala duten moduan, arroketan jolas egin nahi ez dutenek badute zer egin eta zer ikusi irlan. Bazterrak ikusteko egokiena, bihurgunez josiriko errepideetan galduz, tupustean bidea amaitu arte edo kala eder batera iritsi arte gidatzea da. Kalaz beterik dago itsasertza eta bainurako gonbidapena egiten du Mediterraneoko ur turkesak. Hondartzarik ezagunena Kantouni izenekoa da. Irlako punturik garaienerako errepidea ere ederra da. Vathis herrira joateko bidea da hori; herrira iritsi baino lehen fruitu arbolez beteriko lautada zabal batek hartzen du tokia. Nekazaritza gune nagusia da hori eta bertan produzitzen dutenarekin hornitzen dute irla. Vathiseko lasaitasuna ontziolako mailukaden kolpe erritmikoek apurtzen dute. Irlaren mendebaldean, Mirties herrixkan (eskalatzaile gehienen babeslekua da, lotarako leku eta jatetxeen aukera zabala duelako batik bat) orduro txalupatxo bat ateratzen da Telendoseko irla txikirantz. Txangoa guztiz gomendagarria da, kilometro eskaseko zeharkaldia egin ostean, lauzpabost etxe eta eliza bat duen herrian porturatzen zaitu txalupa-zainak. Isolamendua, bakardadea eta natura maite duten 54 biztanle bizi dira bertan. Irlari oinez itzulia emateko aukera dago, eta ibilbidean greziar eta erromatar garaiko arkeologia aztarnategiak ikus daitezke. Eguna bertan igaro ondoren, txalupa hartu eta Kalymnosetik arratsaldeko eguzki gorriari begiratzea, Telendos parez pare dela, eguna agurtzeko plan ederra da.

KALYMNOS 49


Astean bi alditan historiaren puska batek Tanganyika aintzirako urak zeharkatzen ditu. «Liemba MV» itsasontzia da, jatorrian Lehen Mundu Gerrako alemaniar kanoi-ontzia izan zena. Hamarkada batean urteetan murgilduta egon ondoren, 1927az geroztik Tanzania eta Zambiaren artean bidaiariak eta salgaiak garraiatzen aritu izan da. Baina ur gaineko erlikia hau denboraren joanaren mehatxupean bizi da.

Tanganyika Testua: Chris Oke eta Erin Byrnes Argazkiak: Erin Byrnes

urrunontzi zahar batek Tanganyika aintzirako ur lasaiak zeharkatzen ditu emeki-emeki. Barnean ehunka bidaiari (600 bat) darama, luxuzko kabinetan eta itsasontziaren bizkarrean banatuta, eta baita ananez, artoez eta arrozez bete-betetako fardo ugariez osatutako merkantziak. Tanzania eta Zambiaren arteko distantzia betetzeko hiru egun beharko dituzte, baina bidaiak, luzea den arren, badu bere alde xarmagarria, gelditzen den herrixketan ferryaren iritsiera ia jaieguna bihurtzen baita; bat-batean egindako kanoetan umeak ontzira gerturatzen dira mangoak eskaintzera, nekazariak eta arrantzaleak ere beraien produktuak saltzeko bidaiariengana hurbiltzen diren bitartean. Irudi idiliko hau arriskuan egon daiteke, ontzi beterano honen etorkizuna kolokan dagoelako. Halere, hori ez da berria izango “Liemba MV”-rentzat, kanoiontzi ohi honen historia oso nahasia izan baita. Asteazkenetan eta ostiraletan Afrikako aintzira luzeenaren muturrak lotzen dituen ferrya 1913an eraiki zuten Alemania urrunean. Lehen Mundu Gerraren atariko garaiak ziren, eta Guillermo kaiserrak munduko mutur horretan zituen ondasunak babestuko zituen gerraontziaren eraikuntza agindu zuen. 70 metroko luzera eta 1.200 tonako pisuko ontzia Ems ibaian kokaturiko

L

50

AINTZIRA ZEHARKATZEN DUEN ERLIKIA


51


«Liemba MV» ontziko bidaiarien jaitsierako irudiak. Lurrunontzi zahar honek 600 km zeharkatzen ditu Tanzania eta Zambia lotuz.

Papengurg-eko ontziolan eraiki zen. Ondoren, zatika garraiatu zuten, 5.000 kutxatan, Hamburgotik Dar es Salaam-eraino, hots, ekialdeko Afrikako kostalderaino. Eta handik, trenez bidali zuten Tanganyika aintziraraino, non Lehen Mundu Gerraren piztearen testuinguru hartan, Alemania, Britainia Handia eta Belgika lurraldearen nagusitasunagatik borrokatzen ari baitziren. Graf von Goetzen-en izenarekin bataiatuta –garaiko Afrikako ekialdeko alemaniar gobernadorearen omenez jarri zioten izena–, kanoi-ontzia ur hauetako jaun eta jabe bihurtu zen. Baina Kaiserren armada gerra galtzen hasi zenean, inguru hauek uztera beharturik zeudenean, itsasontzia etsaien eskuetan erori baino lehen hura hondatzea nahiago izan zuten. Hamar urtetan zehar kanoi-ontzia Tanganikan murgilduta egon zen, ahaztuta, ingelesek berriz flotaraztea erabaki zuten arte. Haien harridurarako, motorra oso baldintza onean zegoen, alemanek koipez estaltzeko eta babesteko neurria hartu zutelako, agian geroago itsasontzia berreskuratzeko asmoa izango omen zutelako. Beraz, konponketa txiki batzuei esker, itsasontzia nabigatzeko prest zegoen. Orduan “Liemba MV” izena jarri zioten eta baporea oraindik aintziran nabigatzen duen ferry bihurtu zuten. Hala ere, gero eta konponketa gehiago behar dituen «aitona» da gaur egun baporea. Egoera bideratu nahian, 2011n Tanzaniako Gobernuak Berlingo exekutiboari laguntza eskatu zion ontzia zaharberritu ahal izateko. Oraindik ez dute erantzunik jaso, baina batzuk ontzi berri bat jartzearen alde dauden arren, errazagoa eta merkeagoa izango delakoan, beste ahots batzuek babestu beharreko ondaretzat jotzen dute. «Gure herriaren historiaren babestu beharreko lekuko bat da, alemaniar garai kolonialeko beste azpiegitura eta eraikuntzak eraberritu diren bezala», Bertram Mapundaren hitzetan. Dar es Salaamgo Unibertsitateko historia irakasle honek C. Foresterren “Afrikako erregina” nobela ezagunean –Humphrey Bogart eta Katherine Hepburnekin 1951n zinemara eraman zena–, ontzi honen aipamenak aurki daitezkeela ekarri nahi izan du gogora. 1997an, UNHCRek ferry hau erabili zuen Tanzanian erbesteratuta zeuden 75.000 kongoar beraien sorlekura itzuli ahal izan zitezen. “Liemba MV” kapitainarentzat, Mathew Mathia Mwanjisi-rentzat, arazoak arazo, gaur egun «aintziran dagoen garraio seguru bakarra da», hemen ohikoak baitira istripuak, hildakoak eta guzti, Tanganyika zeharkatzen saiatzen diren pertsonaz betetako txalupen artean.

TANGANYIKA 52


hutsa

bidelaguna 80

hutsa

proposamen tematikoa: Gautxorientzako giro onena duten hamar hiriak gogoan hartu: Milango Vittorio Emanuele II.a galeria eta Txinako Zhangye Danxiako mendiak hitzorduak: Veneziako Biennale, Bjรถrk New Yorken, Indiannapolis 500 lasterketa...

liburuen txokoa: Danimarkako sukaldaritza laburrak

53


proposamen tematikoa

GAUTXORIENTZAKO GIRO ONENA DUTEN HAMAR HIRIAK Mark Manson-ek, BBC kate ingeleseko bidaia adituak, mundu zabaleko hirietako gaueko giroaren jakituntzat jotzen du bere burua. Mundu osoan barrena bidaian ibilia da behin baino gehiagotan Manson, eta halako batean bururatu zitzaion parranda egiteko giro hoberena duten hamar hirien zerrenda osatu behar zuela. Zerrenda egiteko lau irizpide erabili ditu: ordutegiak –hau da, noiz arte ibil zaitezkeen parrandan–, jendea –ea giro atsegina ote dagoen–, musikaren kalitatea, eta esperientzia, hau da, ea gau bitxiak proposatzen ote dituzten.

54

Bangkok Bidaiari askok Soi Cowboy bezalako lekuak edo Khao San Road kaleko «motxileroen» aterpea besterik ez dute ezagutzen, baina hiria kosmopolitagoa bilakatu ahala, eskaintza neurri handian gero eta dotoreago bihurtzen joan da. Horren adierazle, erdialdeko hoteletan aurkitu daitezkeen terrazak, Ratchathewi-tik gertu dauden taberna rockeroak, Sukhumvit-en dauden diskoteka edo Thlonglor eta Ekamai-n modan jarri diren tabernak. Bertako gazteekin nahasteko lekurik onena RCA da, eta «pijoak» Sukhumvit Soi 11 edo luxuzko Ku De Ta klubetara joaten dira. Buenos Aires «Hegoaldeko Paris»-ek gauerdian afaldu eta eguna argitu arte dantzan jarraitzeko ohitura espainiarraren Mundu Berriko bertsio propioa sortu du. Nahiz eta ez den lehen bezain merkea, munduko hiri nagusien artean Buenos Aires merkeenetakoen artean dago oraindik. Herritarrek rock musika ona maite dute batez ere. Eta gure gau sorginduetarako ibilbiderik egokiena, hauxe: Recoleta-ko taberna lasaietan hasita, gero pixkanaka Palermo Hollywood-eko ingurura jo dezakezu. Las Vegas Gaueko giroari buruzko zerrenda batean agertu beharreko hiria dugu hau. «Bekatuaren hiriak» beti izango du eskaintzeko zerbait, hala kantxan irabazitakoak kasinoetan xahutzen dituzten NBAko jokalarientzat nola apustu eginez zahartzaroaren krisiari «aurre» egiten dioten adindun bikoteentzat. Mark Mansonek hiriaren hegoaldera jo ohi du batez ere –Marquee, XS edo Tao aretoetara–, baina, aitortzen duenez, Las Vegasen gau txar bat izatea zaila omen da. Toki bat gomendatzen du espresuki: Encore-n dagoen XS aretoa. Goiz


Ezkerretik eskuinera, Bartzelonako jai zoro bat, Las Vegaseko gaueko irudi ikusgarria eta Bangkok-eko kale zaratatsu bat.

joan behar duzu gau klub honetara, antza, bestela bi orduko ilara egin beharko duzu. Montreal Ipar Amerikako bitxi ezkutua da Montreal. Pertsona adeitsu eta ederrak, gau osoan dantzatzeko prest daudenak... hori da eskaintzen diguna. Eta, gainera, hemen dituzten udako jaialdiak zoragarriak dira oso. Hori bai, ez zaitez joan neguan Montrealera. Frantziarrek zein ondo egiten duten ikusteko 35 Wood tabernara joan zaitez: edari onak eta janari are hobea. Bartzelona Bartzelonan bete behar den arau bat dago: ez zaitez Rambletan gelditu, nahiz eta kontrakoa esan turismo gidaliburuetan, gauaz eta goizaldeaz gozatzeko hiriak beste leku askoz interesgarriago batzuk dituelako. Gau klubek goizeko ordu bata arte ez dituzte ateak irekitzen eta barreiatuta daude hiriko iparraldean. Gautxori nekaezinentzat lekurik onena, akaso goiztiarrenentzat ere bai: Row 14-a, goizeko seietatik aurrera funtzionatzen hasten den kluba. Londres Kale kantoiko tabernen hiriburuan mundu zabaleko gau klub dotoreen eta ospetsuenak aurkitu daitezke. Hemen musika zoragarriaz goza dezakezu ia asteko edozein gautan. Eta beti aurkituko duzu kluben bat zabalik. Mansonek Chinawhite gomendatzen du. Sao Paulo Sarritan Rio de Janeiro nabarmentzen den arren, Sao Paulo Brasilgo hiriburu kulturala. Ez da Rio bezain ederra, baina ze-

mentuaren azpian bizitza ugari dago eta gauero aurkituko duzu ia munduko beste edozein lekutan baino aniztasun oparoagoa eta intentsitate handiagoa. Brasildar sexy batekin goizaldera arte dantzatzeko lekurik onena D-Edge aretoa da, ostegunetan goizeko ordu batetik aurrera. New York Nahiz eta ez den egia ÂŤinoiz lokartzen ez den hiriaÂť dela (goizaldeko hiruretatik lauretara bakarrik, hori egia da), New Yorkek mota guztietako aukerak eskaintzen ditu asteko egun guztietan. Brooklyn-eko biltegietan egiten diren jaietan, Meatpackingen dauden megaklubetan, East Village-eko klub modernoetan, hotel aretoetan, unibertsitateko tabernetan, loft-etan egiten diren jaietan... hiri honek eskaintzen duena ikaragarria da. Muturreko zerbait probatu nahi baduzu, Meatpacking District-era joan zaitezke: edari bat eskatzerakoan kreditu txartela beharko duzu, hain da garestia! Berlin Hiri baten osasuna bere kluben ordutegiaren arabera neurtuko balitz, Berlin burutik jota dagoela esan genezake. Hona hemen Mark Mansoni gertatutakoa: leku batetik igande goizeko bederatzietan irteterakoan, bertara sartzeko ilara zegoela ohartu zen; gainera, beheko solairuan oheak jarrita zituen klubak, bezeroek nahi izanez gero lotaratzeko. Sabaia LED argiekin egina zegoen eta dantzalekuaren ondoan igerileku bat zegoen. Klub handiaren giroa ezagutzeko lekurik onena Berghaim omen da. Ezin bazara sartu, orduan Watergate-ra joan zaitezke. 55


HITZORDUAK hutsa

Biennale • Venezia • maiatzaren 9tik azaroaren 22ra

TWICKENHAM (INGALATERRA)

eneziako Biennale azokaren 56. edizioa; hau da, bi urtean behin Italiako hiriburu eder honetan artearen inguruan nazioarte mailan egiten den hitzordurik nagusienetakoaren edizio berria –iaz arkitekturakoa egin zen, artea eta arkitektura aldizkatzen baitira–, inoiz baino lehen hasiko da, hilabete bat aurreratu baitute aurten. Okwui Enwezor nigeriarraren zuzendaritzapean eta “All the World’s Futures” (Munduko etorkizun guztiak) lelopean, arteak eta artistek errealitatearekin duten loturaren gaineko hausnarketa proposatuko da. Enwezorrek botatako galdera hauxe da: «Nola jaso, ulergarri egin, aztertu eta artikulatu daiteke gure garaiko urduritasuna artearen ikuspuntutik?». www.labiennale.org

V

56

SAN PETERSBURGO (ERRUSIA)

BROCKWORTH (INGALATERRA)

Gau zurien izarrak Maiatzetik ekainera Gau Zurien Izarrak ez da jaialdi bat, mota askotako ekitaldien batuketa baizik, urteko egun luzeenen inguruan. Egun edo gau horiei Gau Zuriak deitzen zaie, eguzkia ez baita ia sartzen maiatzaren bukaeratik uztailaren hasierara arte. Garai hau zoragarria da San Petersburgon. Gau Zuri horien karietara, musika eta dantzari lotutako hainbat ekitaldi antolatzen dira, baina ikusgarriena eta herrikoiena, zalantzarik gabe, Bela Gorriminak izenekoa izan daiteke. Neva ibaian zehar musika zuzenean entzun daiteke egun horietan, ibaian belaontziek nabigatzen duten bitartean su-artifizial ikuskizunek gauei nolabaiteko itxura magikoa ematen dieten bitartean.

Cooper's Hill Cheese-Rolling Maiatzak 25 295 metroko mendixka batetik maldan behera biraka jaisten den gazta baten atzetik talde zoro bat korrika ikustea nola ez da ba dibertigarria izango? Lasterketa honen jatorria 1800. urte inguruan kokatzen da, nahiz eta batzuek udaberriaren hasiera ospatzeko egiten omen ziren erritu paganoak direla esan. Mundu osoko jende ausarta lehiatzen da bertan, «etxeko» izar bati bere errekorra kendu nahian: Chris Anderson, herriko «heroiak», hamahiru aldiz lortu baitu gazta eskuratzea. Dena den, azken urteotan aurkari asko atera zaizkio, ekitaldia mundu osoan baita ezaguna (bideoek 3 milioi bisita baino gehiago izan ohi dituzte Youtube-n).

European Rugby Challenge Cup Maiatzak 1 eta 2 Europako Errugbi Txapeldunen Kopa (lehen Heineken txapelketa zena, iaz European Rugby Challenge Cup berrizendatu zuten) Europako klub profesionalen mailan nazioarteko txapelketa nagusia da. Urtero jokatzen da, maiatzetik urrira, eta egungo txapelduna Toulon-eko RC taldea dugu... aurtengo finaletan beste bat garaile ateratzen den arte, noski. Erronka Kopako finala Twickenham Stoop estadioan jokatuko da maiatzaren 1ean, ostirala, eta larunbatean Txapeldunen Kopako finalaren txanda izango da. www.epcrugby.com/finals/

INDIANA (AEB) Indiannapolis 500 Maiatzak 24 Jaun eta andereak, jar itzazue motorrak martxan munduko egun bakarreko hitzordurik ikusgarrien eta zaratatsuenaren txanda iritsi baita. Belarrietan tapoiak jarri eta Indiannapolis Motor Speedway-ko lehen ilarako jarlekuetan jar zaitezkete Indiannapolis 500 lasterketa famatuaz gozatzeko. Lasterketa honek urtero jende andana erakartzen du. Ekitaldiak ia bi astelehenago hasten dira, eta horrela motor munduko izarrak aurrez aurre ikusteko parada izaten dute ikusleek. wwwww.indianapolismotorspeedway.com


EUROPA OSOA

CANNES (ESTATU FRANTSESA)

Museoen gaua Maiatzak 16 2005az geroztik, Europako Museoen Gauean Europako museo batzuek gauez zabaltzen dituzte ateak, doako bisitak proposatuz. Ekitaldi hau maiatzaren 18tik hurbilen gelditzen den larunbatean egin ohi da, Europako Kontseiluaren Kultur Hitzarmena sinatu zuten herrialde guztietan. Beharbada, eragin handiena Estatu frantsesean du, bertako 1.200 museok baino gehiagok parte hartzen baitute ospakizun honetan. Horietatik %98tan bisitak doakoak dira 18:00etatik gauerdira arte. Gainera, museo gehienek jarduera bereziak prestatzen dituzte: esku-argiekin egindako bisitak, kontzertuak... http://nuitdesmusees.culture.fr/

Zinema jaialdia Maiatzaren 13tik 24ra Glamourra eta tratuak, biak batzen dira munduko zinema hitzordurik nagusienetakoan. Aurten Ingrid Bergman antzezle eta izarra omendu nahi du Canneseko nazioarteko zinema jaialdiak, bere 68. edizioko afixaren protagonista bihurtu baitu aktore suediarra. Bestalde, eta jaialdiaren historian lehen aldiz, jaialdiko epaimahaiaren buru bi zinemagile izango dira, Joel eta Ethan Coen estatubatuarrak, alegia. 2015ean Lumiere zinematografoa asmatu zeneko 120. urteurrena betetzen denez, nazioarteko jaialdi honek Louis eta Auguste Lumiere anaiak gogora ekarri nahi izan ditu, gaur egungo beste bi zinemagile hauen bitartez. www.festival-cannes.com

hutsa

erakusketak BJORK POLEMIKOA MUSEOETARA IRITSI DA ew Yorkeko Arte Modernoko Museoan (MoMA) ekainaren 7ra arte “Bjork” erakusketa ikusi eta entzun daiteke, artista islandiar iraultzaile honi eskainitako atzera begirakoari esker musika museo areto ospetsu honetan sartu baita. Musika, zinema, irudi, tresna, objektu eta jantzien bitartez egindako kronika gisakoa da erakusketa. Horrekin guztiarekin batera, Bjork-ek berak eta Sjon Sigurdsson idazle islandiarrak, Bjorki hainbat diskotan lagundu dionak, idatzitako biografia bat eskuragarri dago. Bjork aitzindaria da teknologia eta musika uztartzen. 2011ko urrian, Solar System iPaderako aplikazioan zabaldu zituen “Biophilia” bere zazpigarren laneko lehen akordeak. Orain disko hori MoMAko bilduma iraunkorrean dago. www.moma.org

N

57


hutsa

liburuen TXokoA

hutsa

DANIMARKAKO SUKALDARITZA hutsa

Noma: tiempo y espacio en la cocina nórdica Rene Redzepi Phadion Press Limited, 2015 320 orrialde. 49,95 euro

zken urteotan behin eta berriz Munduko Jatetxerik Onena izendapena jaso duen jatetxearen izena, Noma, nordisk mad (janari nordikoa) hitz daniarren kontrakzioa da. Baina 2003an, Kopenhagen ateak ireki zituenean, kritikariek eta beste sukaldari batzuek «balea-koipea» eta «balea-zakila» deitzen zioten erdeinuz. 25 urte besterik ez zuen Rene Redzepi sukaldariarentzat hasiera ez zen samurra izan, Redzepik berak liburu honetan islatzen duen bezala. Claus Meyer enpresariarekin batera sortu zuen jatetxea lehena izan zen Ipar Atlantikoan menu moderno bat aurkezten, eta hasierako iseketatik laudorioetara pasa ziren gero. Hala, gaur egun «estilo nordikoaren» aitzindaritzat jotzen da. Tamaina handiko liburu honek 90 errezeta eta 200 argazki ditu, horien artean platerenak, osagaienak, bai eta Danimarkako pasaia ikusgarrienak ere.

A


hutsa

hutsa

hutsa

hutsa

AUSTRALIAKO LAUTADEN SEKRETUAK

IRLANDA MAITE DUEN ARAGOIARRA

TANGER EZKUTUARI BURUZKO NOBELA

rgiaren hiriari” eginiko omenaldi hau Jacques Offenbach konpositorearen bizitzaz eta lanez baliatzen da Bigarren Inperio garaiko Parisen erretratu sakona egiteko: dandyak, kortesanoak, kazetari lasakak eta aristokrata esnobak agertzen dira orriotan, Offenbachen opereta batetik ateratakoak izango balira bezala. Offenbachen operetak, hain zuzen, 1848ko azken aldi iraultzailearen inguruko amnesia historikoaren adibidetzat jotzen dira. Baina egilearen ustez, iruzurraren eta botere aparatuen ustelkeriaren kritika gisa ikusi beharko genituzke.

inemagile gazte bat Australiako barnealdeko hiri batera iritsiko da, inguru horiei buruzko film bat egin nahian. Filmean bertako amaigabeko lautaden benetako izaera erakutsi nahi du. Dokumentatu egingo da bitartean. Bertakoen kulturaz, haien arteko lehia konplexuez eta luxuzko etxeen jabeen ohitura bereziez jabetuko da. Lurjabe baten konfiantza lortu ondoren, bere etxean gelditu eta bertako liburutegi neurrigabean ikerketarako aukera berria zabalduko zaio. 1982an argitaratua, Australiako literaturako klasiko bat da eleberri hau.

agiaz eta umorez bustita, ezuste eta sekretu ugari gordetzen dituzte barnean Irlandarekin maiteminduta dagoen Zaragozako idazle honek batu dituen hamar kontakizunek. Diputatu ohi hau –Aragoiko Gorteetan eta Madrilgo Kongresuan hain zuzen ere–, “La mirada del bosque” (2010) Irlandan girotutako nobela beltzaren egilea dugu. “Lonely Planet Magazine” aldizkariak Yusteren Innisfree1916 izeneko bloga gomendatu izan du, «espainieraz idatzitako Irlandari buruzko blog-ik hoberena» omen delako.

E

Jacques Offenbach y el París... Siegfried Kracauer. Capitan Swing, 2015. 376 orrialde. 20 euro

Las llanuras Gerald Murnane Minuscula, 2015 147 orrialde. 14 euro

OFFENBACH-EN OPERETEN GIROA

A

Z

M

Regreso a Innisfree y otros relatos irlandeses Chesús Yuste Xordica editorial 199 orrialde, 16,95 euro

uropako hiri kolonial kosmopolitenetako bat eta mundu osoko artisten topaleku izateaz aparte, Tangerrek gizakiak orokorrean bizi dituen dramen eszenatokia da. Eta ezkutuko Tanger horri buruz idatzi du egileak. Hirian bertan jaiotako egileak, bere oroitzapenetatik abiatuta eta barnean gordeta zituen sentsazioek, usainek eta soinuek lagunduta, frankismo garaian kokatutako istorio bat kontatzen digu. Isabelen istorioa da; alegia, Tangerreko ospitale batean, istripu baten ostean, koma egoeran dagoen emakume batena.

Un largo sueño en Tánger Antonio Lozano Almuzara, 2015 184 orrialde. 15,95euro

59


Gogoan hartu hutsa

VITTORIO EMANUELE II.A GALERIA MERKATARITZA GUNEEN AITZINDARI

Milango Vittorio Emanuele II.a galeriak 150 urte bete berri du eta hori ospatzeko modurik onena aukeratu dute; izan ere, hiritarrek «Galleria» bezala soilik ezagutzen duten eraikinak antzinako edertasuna berreskuratu du, bukatu berri diren zaharberritze lanen ondoren. Lanen bukaera aurki ateak zabalduko dituen Milango Nazioarteko Erakusketaren hasierarekin (maiatzaren 1etik urriaren 31ra) batera gertatu da. Giuseppe Mengonik (1829-1877) diseinatutako igarobide honek Scala eta Duomo-ko plaza historikoak lotzen ditu, eta kristalez eta burdinaz eginiko 39 metroko diametroa duen kupula batekin lau eraikinen arteko kaleak estaltzen ditu. Eraikin handia da oso –guztira 2.700 metro karratu– eta, hori dela-eta, Mark Twain idazle estatubatuarrak zera idatzi zuen “A Tramp Abroad” eleberrian: «Galleria-ren barnean bizitza oso bat bizi zitekeen». Galleria-ren historia 1865eko martxoaren 7an hasi zen, Vittorio Emanuele II.a erregeak kupula azpian kokatutako oktogono zentralean lehen ha-

rria jarri zuenean. Hortik ateratzen dira lau besoak. Bi urte besterik ez zituzten behar izan publikoari atea zabaltzeko, Vittorio Emanueleren babesean berriz, eta horregatik Milango sinbolo honek erregearen izena hartu zuen. Halere, beste hamar urte behar izan zituzten eraikina bukatzeko eta Duomo plazako sarrerako arku ikusgarria, monumentuen arkua, izan zen eraikitzen azkena. Tokiak bere istorio misteriotsua ere badu, Mengoni arkitektoa aldamio batetik erorita hil baitzen obra bukatu zen egun berean. Ezbeharra ez zen inoiz argitu. Dotoretasunaren aterpea XIX. mendean mota honetako arkupeak modan egon ziren. Horren adibide dira Londresko Burlington Arcade galeria, Bruselako Galeries Royales Saint-Hubert, San Petesburgoko «Pasartea», Napoliko Galleria Umberto I.a eta Budapesteko Galeria. Baina Milangoa bere aurrekariak baino handiagoa zen eta, are gehiago, gaur egungo kristalezko merkataritza-gune itxien aitzindaria dela esan daiteke, hemen hedatu baitzen «galeria» hitzaren erabilera merkataritza-gunei dagokienez. Hasieran, gorbata eta jaka jantzita besterik ezin zen sartu galerietara... baita abuztuan ere, bertan dagoen Camparino tabernako jabeak gogorarazten duenez. Arau horiek desagertu ziren arren, dotoretasunaren ikur izaten jarraitzen du eta Italiako diseinatzaile ezagunenen dendak daude bertan. Horietako bik, Versace eta Pradak hain zuzen ere, zaharberritze lanetarako dirua jarri dute –3 milioi guztira, Feltrinelli liburu-dendarekin batera–. Lanak finantzaketa publiko eta pribatua elkarturik egin ahal izan dira. 13 hilabetean zehar eta eguneko 24 orduak erabiliz, «milandarren aretoari» bere dirdira itzuli diote. http://www.visitamilano.it

60


Argazkia: Thinkstock

hutsa

ZHANGYE DANXIA (TXINA) Pasaia hau sortu zuen egunean, Lurrak egun zoro bat zuela pentsa daiteke. Txinako iparraldeko eskualde ezkutu honetan kokatutako mendi hegal hauek marraztu zituenean gu ustekabean harrapatzea nahi ote zuen... Izan ere, Zhangye Danxia-k koloreztatutako hondarrez betetako kristalezko pote horien itxura du, baina eskala errealean. Mendi koloretsu hauek Ganzu probintzian daude eta 300 kilometro karratutan zehar hedatzen dira. Baina nola sortu ziren mendi koloredun hauen? Inguruotan dauden 24 milioi urte baino gehiago duten mineral eta hareharri gorrien biltegietan duten oinarria. Hau da, hastapenean, estratuek kolore anitzak hartu zituzten

pigmentazio desberdineko mineralen biltegiak harrizko geruzetan zabaldu zirelako. Handik milioi urte batzuetara, indo-australiar talkak eta Eurasiako plaka tektonikoak gaur egun ikus ditzakegun uhindurak eragin zituzten eta hortik sortu zen erliebe bitxi hau. Inguru honetan erliebeak labar sakonak, gailur zorrotzak eta higatutako haitzuloak marrazten ditu. Gomendio batzuk: hemen ez du euri askorik egiten baina, diotenez, euria egin ondoren koloreak are biziago ageri ohi dira eta hori da, hain zuzen ere, argazkiak egiteko une aproposena. Ganzu parkea Gizadiaren Ondarea da 2010etik eta babestua dago, baina begiratoki batetik bestera autobusez joan ahal da.


LABURRaK hutsa

PLUGGAGE MALETA ADIMENDUNA idaiatzea gustuko dugunok badakigu zein garrantzitsua den bagajea ondo prestatzea. Baina teknologia ere hortxe dugu guri laguntzeko prest, eta horren adibidea da Delsey etxeko Pluggage izeneko modeloa, ohiko maleta baino askoz gehiago dena. Izan ere, maleta «adimenduna» da, erabilera anitzekoa, app batekin mugikorretik kontrola daitekeena. Oraingoz prototipoa da, baina merkaturatzerako prest daude. Delseyk bere webgunean zintzilikatu du maletak izan ditzakeen funtzio guztien zerrenda, dendetara iritsi baino lehen erabiltzaileei eskatuz interesgarrienak bozka ditzatela: bateria kargatzailea, hatz marken eskanerra...

B

62

SHAKESPEARE-REN 400. URTEURRENA PRESTATZEN

ngalaterraren erdian kokatuta dagoen Stratfordupon-Avon herrixka politean bertako biztanle ospetsuenaren heriotzaren laugarren mendeurrena prestatzen ari dira buru-belarri. Bertan jaio zen Shakespeare, 1564an, eta Londresen ospea lortu ondoren sorterrira itzuli zen. Hil arte –1616ko apirilaren 23an– bertan bizi izan zen. Datorren urtean 400 urte beteko dira, eta hori dela-eta, Shakespearek ikasi zuen eskola eta New Place izeneko etxe galanta –idazleak bertan eman zituen azken urteak– eraberritzeko asmoa du Udalak. Horrela, bi eraikin horiek gehituko zaizkie gaur egun bisitariek ikusgai dituzten Shakespeareren senideen etxeari, antzokiari eta idazle handiaren hilobiari.

I

URDAIBAIN BIGARREN BEGIRATOKIA IREKI DUTE rain arteko begiratoki eta dorreaz gain, beste bat egokitu du Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Center-ek. Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen duen zentroko arduradunek azaldu dutenez, «betikoaren gainean» dago begiratoki berria, «eta bertatik Orueta hezeguneko ikuspegi hobeaz goza daiteke». Gainera, hezegunean diren hegaztiak hobeto begiztatzeko aukera emateko, teleskopioez eta pantaila batez hornitu dute azpiegitura berria. Bestalde, udaberrira begira ordutegia luzatu du Gautegiz Arteagako zentroak. Hartara, asteartetik ostiralera goizez egongo da zabalik, eta asteburu eta jai egunetan 11.00etatik 19.00etara.

O

hutsa

ooking.com hotel erreserbetarako sareko plataforma iruzur baten biktima izan da berriz ere, phising edo identitate ordezkapenaren bidez. Iazko azaroan, atariko 10.000 bezerok halako iruzurra jasan zuten; eta pasa den martxoan, aldiz, hotel jabeek sufritu behar izan dute. Booking.com-ekin lan egiten duten hotel askok mezu faltsu bat jaso zuten posta elektronikoan, ordainketa automatikoak gaizki funtzionatu zuela eta mezuan bertan zetorren link baten bidez ordaindu zezatela esanez. Milaka euroko ordainketak egin omen dituzte kontu faltsu horretan.

B

hutsa

hutsa

hutsa

BERRIZ IRUZUR EGIN DIOTE BOOKING.COM-I

MUSEO ETA BEHATOKI BERRIAK NEW YORKEN

ew York hiriak aurten 57 milioi bisitarien muga gainditu ahal izango du, hein handi batean udaberri honetan inauguratuko diren zenbait azpiegiturek sortuko duten ikusminari esker. Adibidez, Meatpacking District-en kokatutako Whitney Museum of American Art museoak eraikin berria zabalduko du maiatzaren 1ean. Renzo Piano-k diseinatuta, High Line eta Hudson ibaiaren arteko Gansevoort Street-en dago bederatzi solairuko eraikin hau. Horrez gainera, One World Observatory udaberriaren amaieran zabalduko dute, mendebaldeko hemisferioko eraikin altuenaren gaineko hiru mailako plataforma batean. One World Trade Center-eko 100. eta 102. solairuen artean kokatuko da behatokia.

N

TINTINEN ITSASPEKOAREN ITXURA DUEN HEGAZKINA russels Airlines airekonpainiak eta Bruselako Moulinsart museoak Tintinen abenturetan oinarritutako hegazkina sortu dute. Herge belgikarrak asmatutako erreportari ausartak erabiltzen duen itsaspekoaren antzeko Airbus bat sortu dute, hau da, marrazo beltzaren itxura emanda. Izena ere komikitik hartua da, Rackman –“Rackham Gorria” istorioagatik– eta lehenengo hegaldia Bruselatik Okzitaniako Tolosara egin zuen.

B


hutsa

hutsa

ISTANTEKO KAFE ARABIARRA, EMAKUMEEK KUDEATUA Saudi Arabian kafea egiteak erritu propioa du. Kafe bakoitzean 30 minutu galtzearekin nekaturik, Latifa alWaalane-k ideia iraultzaile bat izan zuen; emakume saudiarabiar gazte honek betiko kafe arabiarra ia batbatean prestatzen duen lehen kafe makina asmatu baitu. Ez da kafea eskuz nahasi behar, ezta hainbat alditan irakin behar ere, makinak berak egiten baitu dena, eta kafea ohiko azafrai kolore horiarekin ateratzen da. Yatooq izeneko lantegian 90 langile ari dira lanean... eta guztiak emakumeak.

BAINUGELA-TABERNAK. Berritasuna, esnobismoa edo lurzoruaren prezio neurrigabeei aurre egiteko aukera? Garai viktoriarreko bainugela publiko zahar asko taberna eta jatetxe bihurtu dituzte Londresen. Eta modan daude. hutsa

IRAKEKO MUSEO NAZIONALAK ATEAK ZABALDU DITU BERRIZ

hutsa

2003an, Saddam Hussein presidentea kendu izanak sortu zuen kaosaren eraginez, Bagdadeko museo honek ateak itxi zituen. Orduan lapurtu zituzten 15.000 artelan baino gehiagotik 4.500 besterik ez dituzte berreskuratu. Museoa berriz zabalik dago konponketa lanen ondoren, eta 10.000 pieza inguru daude ikusgai 23 erakusketa aretotan.

hutsa

hutsa

ESKI ALPINO ETA MENDIKO ESKIAREN ALDAEREN ARTEAN, FREE RANDO-A Ahalegin txikiagoa, baina jaitsiera gehiago. Gero eta jarraitzaile gehiago ditu eski alpino eta mendiko eski modalitateen artean koka daitekeen “free rando” izenekoak, batez ere paraje birjinak eta elur freskoa maite dituztenen artean. Estatu frantseseko Alpeetan jarraitzaile asko ditu. Eta zertan datza? Erremonteekin ahalik eta gehien igo behar duzu; gero, mendiko eskiekin igotzen jarraitu eta, kitto, hortik aurrera mendi hegal birjinetan behera egitea baino ez. Hori bai, maila tekniko dexentea eskatzen du “free rando” honek, batez ere segurtasunagatik.

63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.