YELLOWSTONE. Fantasiazko paisaiak

Page 1

2011 Maiatza 37.zbk / 1,5 Euro


haizetara

ZAZPI

34 THINKSTOCK 42 Oscar ELIAS 24 Alfons RODRIGUEZ Aurkibideko argazkiak: 06 Antxon ITURRIZA 16 Haizea BARCENILLA Azaleko argazkia: ANTXON ITURRIZA

argitaratzen du: Astero. Herritar Berri SLU. diseinua eta Maketazioa: Eneko Napal argazkiak: Argazki Press erredakzioa: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net egoitza: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 948 13 65 20. Lege gordaiLua: SS-238-2008 inPriMatzen du: Printek Inprimategia. Zamudio

06

24


aurkibidea

16 BRETAINIA

34 PIEMONTE

24 LURMUTUR HIRIA

42 TIVOLI

Kostaldeko ibilbideak, lasaitasuna, Elurrak zuritutako Alpeetako tonhondartza basatiak eta xarma torren magalean elementu anibiltzen dituen herria tzek egiten dute bat, magikoki

06 YELLOWSTONE

Munduko lehen parke nazionalak ingurune basati batez modu lasaian gozatzeko aukera eskaintzen du

Afrikako hegoaldeko muturrak Jolas parke bat baino gehiago, kultura aniztasun itzela gordetzen daniarren nortasunaren du ingurune natural paregabean ezinbesteko ikur bilakatu da

42

16

34 04 MUNDUARI BEGIRADA Sintra, nortasuna eta bakea bat eginik 49 BIDELAGUNA Agenda, bidaien eskaintzak, proposamenak, punta-puntako lekuak... 3


Portugalgo herririk populatuenetakoa da Lisboako barrutian kokatuta dagoen Sintra. Agian ez da inguru honetako herririk ezagunena izango, baina Sintrari ez zaio nortasunik falta. Ez horixe. Herri zaindua izateaz gain, xarmaz betetako asteburu edo oporraldi ederra pasatzeko aukera bikaina eskaintzen du: ibilbide ederrak emateko itsasertz zoragarriak ditu, bainatzeko apartak diren hondartza lasaiak ez dira falta, eta jauregi eta gaztelu ederrak ere badaude inguruotan. Sintra, gauza guztien gainetik, lasaitasunaz gozatzeko leku paregabea da.

sintra

Getty Images/iStockphoto


Munduari Begirada

5


YEL Paradisua


estua eta argazkiak

Ant'on Iturriza

UDABERRIA

LLOWSTONEN infernuaren gainean


Yellowstone 1872an izendatu zuten munduko lehen parke nazional. Harrezkero, 100 milioi bisitarik baino gehiagok miretsi dute lurra irakiten naturak gainezka egiten duen edertasun paregabeko ingurunean. Udako hilabeteetan jende asko joaten da; hortaz, Yellowstone udaberrian bisitatzeak esperientzia ezberdina eskaintzen du, baita negutik poliki-poliki esnatzen doan mundu basatiaz lasai asko gozatzeko aukera ere. 8


Udaberriarekin batera Yellowstoneko natura ernetzen hasten da poliki-poliki. Munduan sortutako lehen parke nazionalak apiril inguruan esaten dio agur negu krudelari.

egua gordina da Yellowstonen. Wyoming estatuko iparraldean tenperaturak sarritan 20 ÂşC azpitik egoten dira. Basoak elurrez estalita egoten dira, animaliak lozorrotu egiten dira eta bisitariek iparraldeko guneko zona txiki bat ikusteko aukera baino ez dute. Apirilaren erdialdera, natura esnatzen hasten da poliki-poliki: hartzak neguko babeslekuetatik ateratzen dira, hegaztiak hegoaldeko migrazioetatik itzultzen dira eta bisonteen emeak kumeez erditzen dira. Natura bizitzaren prozesu horrek ematen die ongi etorria Yellowstonera maiatzeko lehenengo egunetan iristen diren bisitariei. Hilabete horietan ikus daitekeenak ez du zerikusirik udako edo udazkeneko hilabeteetan ikus daitekeenarekin. Oraindik ere laku handiak izoztuta egoten dira eta pilatzen den elurrak negu itxura ematen dio paisaiari, baina ten-

peraturak ez dira hainbeste jaisten gauean eta eguzkia eguneko giroa pittin bat epeltzen hasten da. Yellowstoneko zuzendariek ondo ezagutzen dute urtaroen bilakaera hori, eta parkera sartzeko dauden bost sarbideak pixkanaka irekitzen dituzte apirilaren amaieraren eta maiatzaren erdialdearen artean. Une horretatik aurrera, bisitari asko eta asko iristen hasten dira, urtero ia hiru milioi. Kopuru izugarri horretatik %20k baino ez du parkea bisitatzen udako hilabeteetatik kanpo. Beraz, udaberrian joaten direnentzat bermatuta dago naturaren aparteko altxor hau lasai eta modu zuzenean bizitzeko aukera. Mendebaldeko atea, apirilaren erdialdean irekitzen dena, izango da Yellowstone ezagutzeko gure abiapuntua. Sarbide horrek abantaila bat du; alegia, West Yellowstone bisita9


Bisitariek gogoan izan behar dute beti parkeko hartzak ez direla marrazki bizidunetako Yogi adiskidetsua bezalakoak

10

rien joan-etorrien ondorioz sortutako hirigune berezitik gertu dago. Bertan, lo egiteko toki asko daude, parke barruan daudenak baino merkeagoak gainera.

Nafarroa bezain handia Rangeren kontrola pasa eta parkera sartzean, ia aldatu gabe milurtekoak eman dituen ingurune batean murgilduko da bisitaria. Gainera, turista Euskal Herrikoa bada, parkeak dituen dimentsioak asimilatzeko ahalegin berezia egin beharko du; izan ere, ia Nafarroa bezain handia da Yellowstone. Ibilbidea Madison ibaiaren ibarretik abiatzen da, gaztetasunaren adierazgarri diren kimuak baino ez diren basoen artean. 1988ko udan egondako sute izugarriaren ondoren, naturaren birsorkuntza prozesu motelaren seinale da. Tximista batek eragin zuen sutea, eta egun gutxitan parkeko zenbait aldera zabaldu zen. Suhiltzaileen ahaleginak ahalegin, hiru hilabeteren ondoren sutea itzalitzat eman zu-


tenean, kiskalitako azalera Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak elkarrekin hartzen duten eremuaren adinakoa zen. Hilabete horietan, infernua bera ematen zuen Yellowstonek; baina bere izatearen genesia onartzen ari zen, besterik ez. Parkearen mugen barruan berrehun geyser baino gehiago eta hamar mila iturburu termal baino gehiago daude; horrek esan nahi du galdara bolkaniko itzel baten gainean dagoela. Zenbait aurreikuspen apokaliptikoren arabera, bonba atomiko batek bezala eztanda egin dezake etorkizun hurbilean. Norris Geyser izeneko gune bolkanikoko bide egokituetan barrena, irakiten dauden putzuz eta fumarolaz jositako inguru irrealean sartzen da bisitaria. Belarria lurzoruaren gainean jarriko bagenu, lur horietan aitzina bizi ziren shoshone indioek egingo luketen bezala, lur bihotz asaldatu baten taupadak antzeman ahalko genituzke. Taupada horiek milaka lurrikara sismiko eragiten dituzte, baina horietako asko hautemanezinak dira bisitarientzat.

Kolore eta forma anitzek osatzen duten Yellowstoneko paisaia da ezkerreko irudian ageri direnen moduko azken Amerikako bisonteen babeslekua. Udan ez bezala, udaberrian bisitari gutxi batzuk baino ez dira gerturatzen parkera; hortaz, horixe da garai onena inguruotako naturaz gozatzeko.

Munduko lehen parkea XIX. mendearen hasieran, tranpa jartzaileek eta urre bilatzaileek ÂŤarrainak ibaian arrantzatu eta amua kendu beharrik izan gabe prestatzeko aukera ematen duenÂť eskualde bitxiari buruzko lehendabiziko lekukotasunak eman zituzten. Hala ere, haiek kontatutakoak fantasiatzat hartu ziren eta ez 11


zieten garrantzi handirik eman. 1870. urtean, ordea, Henry Washburn topografoak zuzendutako espedizioak lurralde basati horien paisaiaren ezaugarri paregabeei buruzko lehenengo datu zehatzak eman zituen. Narrazioetan, eta ondorengo esplorazioetan oinarrituta, parke nazional izendatu zuen Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak Yellowstone 1872an. Garai horietarako jarrera

aurreratua izan zen. Ordura arte ez zegoen munduan kontserbazio erreferenterik, eta hain espazio handia interes pribatuen eraginetik babesteak berebiziko garrantzia izan zuen. Horrek, ondorengo hamarkadetan munduko espazio esanguratsuenak babesteko jarraitu beharreko bidea abiarazi zuen. Yellowstonen fantasiazko paisaiak daude han eta hemen. Toki harrigarrienetako bat Mammoth Hot Springs da, zalan-


Mundu osoko eremu bolkaniko zabalenen artean dago Yellowstone. Norris Geyser izeneko gune bolkanikoan fumarola ugari daude, lur azpian gordetzen den suzko bihotzaren taupadak balira bezala. Taupada horiek lurrikara sismikoak eragiten dituzte sarri.

DATU ERABILGARRIAK • Nola iritsi: gertuen dauden aireportu garrantzitsuak Salt Lake Citykoa (Utah) eta Denverkoa (Colorado) dira. • Non lo egin: West Yellowstonen, mendebaldeko sarreran, hotel ugari daude. Horien artean, aipatzekoa da Stage Coach Inn ederra (209 Madison Avenue, sci@yellowstoneinn.com). Behe denboraldian ohe handi bateko logela batek 53 dolar balio ditu, baina udan prezioa ia laukoiztu egiten da. • Udaberrian kanpadendak erabiltzea ez da gomendagarria. • Sartzeko 25 dolar ordaindu behar dira ibilgailu bakoitzeko. Parke nazionalen karta ere badago. Horrek Ameriketako Estatu Batuetako eremu babestu guztietara sartzeko aukera ematen du gaueko 80 dolarren truke. • Arropa beroa eta zapata egokiak eramatea komeni da.

13


Parkeko instalazioak neguko elurteetatik azaleratzen hasten dira udaberrian, nahiz eta sasoi honetan oraindik elurrak zuriz marrazten dituen edertasunez jositako inguruotako paisaiak.

tzarik gabe. Maskor forma duten terrazen mailakatze ikusgarria da eta horietan kaltzio karbonato kristalizatuaren zuritasunak koloretako iturburu metalikoekin kontrastea egiten du; ondorioz, marmolezko monumentu bitxi baten itxura hartzen du. Mineralek sortutako kapritxotik Blacktail Deer Plateauko espazioen zabaltasunera pasako gara. Yellowstoneko faunaren buru adierazgarrienak ikus daitezke han. Wapiti orein amerikarren taldeak larretan sakabanatzen dira, koiote eta otsoei adi-adi. Bisonte taldeak erreketarantz abiatzen dira geldiro. Espezieak jasan zuen hilketa masiboaren ondoren, XX. mendearen hasieran, 50 buru inguru besterik ez ziren gelditzen parkean. Gaur egun, 4.000 baino gehiago dira parkearen mugen barruan bazkatzen direnak. Baina, zalantzarik gabe, Yellowstoneko animaliarik adierazgarriena grizzly hartza da. Udaberrian ikus daiteke paisaia elurtuetan. Bisitariek gogoan izan behar dute beti parkeko hartzak ez direla marrazki bizidunetako Yogi adiskidetsua bezalakoak. Urtero turistaren bat zauritzen edo hiltzen da plantigrado handi horiengana zuhurtziarik gabe gerturatzeagatik. Hegoaldean, Yellowstone ibaia igarotzen da. Ibaiak Lower Falls izeneko ur jauzi ikusgarrietan amaitzen den kanoia osatzen du. Yellowstonek ÂŤhori koloreko harriÂť esan nahi du; ibilguan dauden burdin oxidoen urre koloretik datorkio izena. 14

Beherago, korronte aztoratua lasaitu egiten da eta udaberriaren hasieran oraindik ere elurtuta dauden ibaiertzen artean zeharka-meharka ibiltzen diren meandroak bata bestearen jarraian agertzen dira. Yellowstoneko paisaiaren beste dimentsio bat lakuak dira. Neurri eta kolore guztietakoak daude, baina handiena Yellowstone Lake erraldoia da. Udaberrian neguko hilabete latzetan sendotutako izotz kapa handiaren azpian egongo da bisitarien zain. Yellowstone bisitatzeko bi egun behar dira gutxienez, eta ezin dugu ahaztu fenomeno adierazgarrienetako bat, hain zuzen ere, Old Faithful geyser famatua, bisitatzea. Geyserrak aurreikusi daitezkeen erupzioak izaten ditu, horregatik eman zioten “fidel zaharra� izena; rangerek, noizean behin, erupzioak iragartzen dituzte. Old Faithfulek 50 metroko altuera hartzen duen lurrun zutabe ikaragarria jaurtitzen du zerura, gutxi gorabehera orduro; ikusleak, noski, zur eta lur uzten ditu. Bizitza basatiaren estalpe diren baso handiak, hondoan magma duten turkesa koloreko putzuak eta lur azpian ezkutatzen den infernuaren adierazle diren fumarolak eta geyserrak ikusi ahal izango ditu bisitariak Yellowstonen barruan dagoen bitartean. Ateratzen denean, irudipen arraroa izango du: ikusi eta sentitu duena benetakoa edo fantasiak sortutakoa den zalantza egingo du.



ieille itsasargiaren silueta eta Raz lurmuturra suma daitezke orrialdeotako argazki nagusian, eta, lerroon alboan, aldiz, Kemorvaneko argidorrea ikus daiteke.


BRETAINIA estua eta argazkiak

aizea arcenilla

tsasoari begira


Bada Euskal Herrian Bretainiarekiko hurbiltasun sentimendu bat. Batetik, arriskuan dagoen hizkuntz zahar baten tradizioak lotzen gaituelako, errealitate hau Bretainian gurenean baino askoz ere latzagoa bada ere; bestetik, itsasoarekiko dugun erlazio bereziarengatik. Kosta labainak dituzten herrialdeak zerbaitek lotzen omen ditu. Bretainian kosta horrek lurralde ia osoa inguratzen du, bere historiaren atal esanguratsuan bihurtuz.

andia da Bretainia, eta egun gutxitarako doazenek askotan monumentu eta hiriburuetara laburtu behar dute bisita: Saint-Michel mendia (berez Normandian dagoena), Saint-Malo, Dinan eta Dinard, Carnaceko harri lerroak eta granito arrosazko kostaldea, hauetako asko iparraldean. Lurralde honek, aldiz, txoko zoragarri mordoa ditu, eta bisitaldi luzeetarako egokia da: kostaldeko ibilbideak, lasaitasuna, hondartza basatiak eta xarmazko herriak maite dituztenentzat, Bretainiako hegoaldeko Finisterre, lurraren bukaera, paradisu bat izango da. Gainera, bidaian zehar eraman ahal gaituen bidearekin erraz aurkitzen gara


Ibilbide ederrak egiteko inguru txundigarriak ditu Bretainiako kostaldeak. Horietako bat irudi honetan ageri den Toulingueteko lurmuturra da. Beheko irudietan, Raz lurmuturreko ur urdinak, eta, ezkerrean, Penmarc’h herriko Eckmßhl itsasargia.

itsasoaren edozein albotan: GR 34 bidea, edo aduanazainen bidea deritzona, Saint-Micheletik GuĂŠranderaino Bretainiako kostaldeari bira osoa ematen diona, 2.000 kilometroz luzatuz, eta ibilbide konpondu eta jarraituak eskainiz, kostaldeko txokorik ederrenetara eraman gaitzakeena. Aipagarria da bide honen eskuragarritasuna eta seinale-kalitate ederra, betetako bidegorri batean bihurtu gabe edozeini paseatzeko, ibilbide luzeak egiteko eta lurmutur txundigarriak deskubritzeko aukera eskaintzen duelako. Bretainiako kostalde sartu-irtenari jarraituz, ia hiru Santiago bideen luzera

du, eta beste garaietan horren gatazkatsua zen kontrabandoaren kontrolean erabilitako bideak lotzen dituenez, memoriarekin uztartutako poesia ukitu epiko bat ere badu, bidean zehar lagunduko gaituena.

Crozonetik Razera Bi ezaugarri nagusi ditu Crozoneko penintsulak: bere paisaia zoragarriak eta bere gotorlekuak. Mapa gaineko izar forma bereziaz estaltzen du Bresteko badia, hau izanik Frantziako leku estrategiko esanguratsuenetarikoa, itsas armadaren egoitza. Urteetan Frantzia eta Ingalaterraren arteko gudetan lurmu-

tur honek paper nahitaezkoa bete du, eta ondorioz, bere arroken sartu-irten liluragarrien artean, ez da harritzekoa XVIII. mendetik aurrerako gotorlekuen arrastoak ikustea. Hauen artean badira UNESCOk Munduko Ondare izendatu dituenak, Vaubanek egindako Camaret-sur-Mereko dorre gotortua kasu. Herri hau, aurretik arrantzalez betea, itsasontzien hezurrak erakusten ditu gaur turistak erakarri eta bere iraganaz oroitzeko, eta bere etxe txiki koloretsuek eta creperiek arrasto triste hauei alde alaitsua ezartzen diote. Herriaren goi-partean, gainera, iruinarrien lerrokadura zelaiak itxaroten gaitu, 19


Lerron azpian eta ondoko irudian Konk-Kernev herrixkako bi irudi ageri dira; udako arratsetan jendez beteta egoten da. Eskuinean, behean, KĂŠrascoĂŤten dauden lastozko teilatuko etxeetako bat. Azkenik, horren ondoan, Beg Din (Pointe de Dinan) atea.


Bretainiako iragan luzeaz hitz egiten digunak. Izan ere, egun nagusiki natura garaitzen da penintsulan, Armorikako Parke Naturalaren barnean baitago kokatua. Bere adar mordoek egiten dute askotan orientazioa galtzea, eta itsasoa eta arroka eta berriz ere itsasoa ikustea, lurmuturra edo beste penintsula bat zein den jakin ahal izan gabe. Amildegien oinetan arrokek zubiak osatzen dituzte, agian beste garaietan ontzien babesleku izandakoak, eta lur gainean txilarra eta lore anitzak nahasten dira arrokarekin kontrastea eragiten duten koloreak marraztuz. Crozoneko badiaren hegoaldeko lurmuturrak, Cap de la Chèvrek, ixten du Douarnenezeko badia, Frantziako ikaragarriena: hamasei kilometroko luzera eta hogeiko sakonera du, eta hondo osoa bost hondartza zabalek osatzen

dute, Bretainia biztanleria osoari eguzki bainuak ziurtatzeko modukoak. Zonalde honen hiriburua, Douarnenez, arrantza eta turismoari dedikatzen zaio erdibana, eta Treboul izeneko bere auzo handiak oraindik arrantza herrien kalexka estuak eta etxe txondortuak gordetzen ditu. Aduanazainen bidea jarraitzerik besterik ez dugu Van eta Raz lurmuturretara iristeko. Bidean, uraren urdinak engainatu eta Karibean gaudela pentsaraziko digu; arrokek itsasoarekin borrokatuko dute aurrera egiteko, eta labarrak gero eta bortitzagoak izango dira. Kostalde aberatsa da Bretainiako, ez da zorizkoa Pariseko arrandegi famatuenak merkantzia hemendik ekartzen dutela aldarrikatzea; hondartzetako arrokak biziz beteak daude, mejiloiak, itsas izarrak, lapak, datilak, txirlak. Horren

bizia, zein Razeko puntara iristean, urrunean, uretik apenas altxatuz, itsasargi baten itzala ikusiko baitugu lanbro artean: Sein irlako itsasargia da, itsasoan barneratua eta isolatua dagoen izen bereko herritxoa argiztatzen duena gauez. Edozein lur eremuk baitu biztanlerik Bretainain.

Penmarc’hetik Concarneaura Penmarc’h herriak ez du, beharbada, bere kostako beste lagun batzuen edertasuna; handitasuna, aldiz, ziurtatua du, 2010an ondare izendatutako 60 metroko altuera duen Eckmühl itsasargiari esker. 1897an eraiki zen zutabe argitsua, ordura arteko eraikin zaharrak SaintPierre lurmutur arriskutsua babesteko nahikoa ez zela ikusita. Izena finantziazioa ziurtatu zuen emakume aberatsak ezarri zion, bere familiak Eckmühl titu21


Lerroon ondoan ikus daitekeen Ar Gelveneg herriko portua frantziar Estatuko arrantza portu handienetakoa da. Kolore biziz pintatutako ontzi ugari egoten dira bertan. Azpian, Vaubanek egindako Kameled herriko dorrea ageri da, eta, ondoan, ontzi bat itsasoratzen. Eskuinean, Beg Penn Hir.

lua lortu zuelako izen bereko bataila odoltsuan; laguntza honen bidez, andreak gudetan galdutako bizien memorian arrantzaleen bizitza salbatu nahi zuela adierazi zuen. Horren handia da itsasargiaren konplexua (kapera, bi itsasargi, etxe pare bat) zein sei farozain bizi ziren bertan lehen garaietan; 2007 arte bi izan ziren bertan lanean jarraitzen zutenak, mekanizazioa egin zen arte. Handik kilometro batzuetara aurkitzen da Le Guilvinec, udako arratsaldetako 6ak aldera jendez betetzen den herri txikia. Etxeak alde batera utziz, atseginak izan arren ez baitute ezer berezirik, portu aldera doaz, itsas kooperatibaren balkoi zabal eta irekira igoz. Arrazoia: Le Guilvinec oraindik Estatu frantseseko arrantza-portu handienetakoa da, eta ordu honetan ontziak hasten dira bueltan etortzen, batzuek besteen kontrako korrika bizian, harrapatutakoa preziorik hoberenean saltzeko asmoz. Portu aipagarria da oraindik Le 22

Guilvinec, asko dira kolore biziz pintatutako ontziak, eta arrantzak bizi dituen une txarren erakusgarri dira, hain zuzen, hauen etorrera ikustera doazen guztiak, geure portuetan ohiko eginkizun bat izatera utzi diolako. Kontrabandistek beste garai bateko legendaren zaporea utzi badiote kostaldeko bideari, arrantzaleen esfortzuak ikustera datozenak etorkizunerako malenkonia kutsu bat isurtzen dute. Kontraste handia sortzen da, hortaz, Le Guilvinec bezalako herri bat eta kostatik jarraituz BĂŠnodet eta Sainte Marine bezalakoek suposatzen dutenarekin. Beste garai batean arrantza-herria, Sainte Marine gaur oporretarako helbide batean bihurtu da, herri zaharraren etxe panpoxak gordetzea lortu badu ere. BĂŠnodet, bainuetxe-hiria, turismoan zentratutako udalerria da, bainuak maite dituenarentzat aukera bat, baina aldi berean turistaz gainezkatutako eta bestelako edertasun handirik gabeko lekua.


Ez da kasu bera, ordea, badia jarraituz aurkitzen dugun hiri garrantzitsua, Concarneau. Ezin uka hau ere turistaz gainezka egon ohi dela, udan bereziki, eta hala eta guztiz ere, jendetza aguantatzea merezi du bere Hiri Itxia ikusteko. XIII eta XIV. mendeen artean eraiki zen hiri gotortu hau, murruez gain barneko kaleak, elizak eta eraikinak mantentzen dituenak. Egun denda eta jatetxeetan bihurtuak badaude ere, beste garai bateko xarma gordetzen du espazioak, eta harresiek haien gogortasun

eta dotoreziarengatik liluratzen dute. Hala ere, Bretainiako arkitektura tradizionala ikustea nahiago duenak, Concarneautik irtenda txango bat egin beharko du, herri-bideetan barna KĂŠrascoĂŤtera iritsi arte. Bertan dago ikusteko nahiko zailak diren lastozko teilatuko etxeen auzo aipagarria, denboran atzera eman izatearen inpresioa sortzen duena. Pariseko matrikula duten autoak ateetan aparkatuta ez baleude, Obelix iskina batetik agertzen espero genezake, menhira eta guzti.


Afrikako mugarri txundigarria

LURMUTUR


Testua: oa/uim M Pu(als Argazkiak: Alfons Rodr6guez

R HIRIA


Ghettoetako neska-mutikoek, ezkerreko irudiko gaztetxoek kasu, turistentzat dantza zuluak egiten dituzte Parlamentuaren aurrean. Lerroon eskuinean, Esperantza Oneko lurmuturreko itsaslabarrak.

Afrikako hegoaldeko muturrean kokatuta, Hegoafrikako hiri zahar eta “europarrenak” lau mendeko historia gorabeheratsua eta kultura aniztasun izugarria biltzen ditu. Hori guztia, gainera, ingurune natural paregabean: Table Mountain ikusgarria, Esperantza Oneko lurmuturra, landareri txundigarria, bale eta tiburoien bizileku diren kostalde basatiak, Mediterraneoa gogora ekartzen duten mahastiz betetako bailarak eta Afrikako fauna liluragarria. 26

spektakulua sarri errepikatu ohi da hego-ekialdeko haizeak jotzen duen udako arratsaldeetan. Gutxika-gutxika lainoek Table Mountain ikusgarria erabat estaltzen dute, ontzi batetik poliki-poliki erortzen den esne beroa gogora ekarriz. Egun aisialdiko gune bilakatutako Victoria & Alfred Waterfront kai zaharretik parez pare dugun ikuspegia ahazten ez den horietakoa da; bertan izanik, erraz asko ulertzen da zergatik jotzen duten askok Lurmutur Hiria munduko hiririk ederrenetakotzat. Lurmutur Hiriaren pareko ingurune natural batean kokaturiko beste metropolirik ez da munduan. Mahai forma duen Table Mountain formazio geologiko izugarriaren oinetan kokatutako hiria izena eman zion Esperantza Oneko lurmutur mitikoaren ondoan dago. Ingurunea txundigarria da: bale, tiburoi eta pinguino ugariz betetako kostalde basatiak hiria inguratuz; munduan bakarra den fynbos flora mota hartzen duten mendi malkartsuak; ardo bikainen sorleku diren mahastiz betatako bailarak; Afrikako faunako ordezkari ezagunenen bizitoki diren erreserbak –“bost handiak” ere aurkituko ditugu tartean, hau da, elefantea, errinozeroa, bufaloa, lehoia eta lehoinabarra–. Guztia bost milioi biztanle har-

tzen dituen metropoli batetik bertatik bertara. Afrikako hiri “europarrenak” lau mendeko historia du atzean, luzaroan izugarria baina azkenaldian eredugarria. Horrez gain, Hegoafrikako kultura aniztasun itzelaren ispilu ere bada; herrialdean 11 hizkuntza ofizial daude, baita beste zortzi hizkuntza “nazional” ere. Lurmutur Hiriko kaleetan xhosa, zulu edo sotho etnietako herritar beltzak, anglosaxoi eta afrikaner zuriak, mestizoak, boskimanoak, indiarrak, malaysiarrak, txinatarrak… aurkituko ditugu; hau da, Desmond Tutu artzapezpiku ezagunak “Ortzadarraren Nazioa” bezala bataiatu zuen herrialdea osatzen duten herri guztietako ordezkariak. Hiriko ekialdean kokatutako towship erraldoiengatik ez balitz, dekoratu idilikoa irudiko luke. Hori bai, behin Lurmutur Hirira gerturatuta, ezinbestekoa da apartheid sistema arrazistak hiriaren kanpoaldean sortutako towship amaigabeak bisitatzea.

Table Mountainen oinetan Zalantzarik gabe, hiriko ikonoa Table Mountain txundigarria da: bat-batean hartzen du 1.080 metroko altuera hiriaren atze-oihala dirudien mendiak. Ehunka bide aldapatsuetako batetik igotzerik nahi ez badugu, teleferikoa aukera deza-



kegu. Edo, gutxi batzuek egiten duten bezala, milioika urteko harkaitz bertikaletatik gora eskalatzeko hautua ere egin dezakegu. Mendiaren gailurra laua da, eta, eguraldiak uzten badigu –normalean hotzak, haizeak eta hodeiek galarazi egingo digute–, sekulako gozamena hartuko dugu: ikuspegia ahaztezina da, Ingalaterra bertakoa baino oparoagoa den flora aurkituko dugu gailurrean, daman

28

adeitsuen konpainia izango dugu –marmoten antzeko animaliak izanagatik, bizirik diren elefanteen senitarteko gertukoenak dira genetikoki–... Mendiaren hegal batean gizateriaren ondare izendatutako Kirstenbosch lorategi botanikoa ere badago. Mendiaren oinetan bertan, berriz, hiriaren burmuina aurkituko dugu borborka: Negozioen Barruti Zentrala –tokiko-


Ezkerrean, Camps Bay inguruko pasealekua ikus daiteke. Eskuinean, Boulders auzo lasaia ageri da; bertan pinguino kolonia bat dago. Azkenik, lerroon azpian, Clifton hondartza, hamabi apostoluen siluetek inguraturik.

GIDA PRAKTIKOA Nola sartu: 90 egun arteko egonaldietarako pasaportea besterik ez da behar. Hegoafrikan sartzerakoan bisatu bat jarriko dizute pasaportean, dohainik. Dirua: Rand moneta erabiltzen dute Hegoafrikan. Euro batek 9,75 rand balio ditu. Noiz joan: Klima mediterraneoa du Lurmutur Hiriak, udak beroak eta neguak epelak direlarik. Kontuan izan behar da gurean negua denean Hegoafrikan uda dela, eta, uda denean, negua. Joateko urtarorik onena udaberria da, munduan bakarra den fynbos floramota loratzen hasten baita. Gainera, mahats bilketaren garaia ere bada. Hori bai, baleak ikusi nahi izanez gero, ekainetik abendura bitartean joan behar da. Inauteriak ezagutzeko, berriz, urtarrilean. Ez dago ordu aldaketarik Euskal Herriaren eta Hegoafrikaren artean. Nola heldu: Estatu espainoletik ez dago hegaldi zuzenik Lurmutur Hirira. Errazena Madriletik Johannesburgora joatea da; izan ere, behin Hegoafrikara iritsita, bi hirien arteko hegaldi ugari daude. 1.400 kilometro daude hirion artean eta Kulula hegaldi merkeen konpainiak eskaintza bikainak izaten ditu. Autobusa edo trena hartzeko aukera ere badago. Non jan eta ostatu hartu: Eskaintza oparoa da, kalitate handikoa eta askotarikoa. Prezioak Europan baino merkeagoak dira; auzune beltzetan jatea eta ostatu hartzea izugarri merkea da gainera. Aterpetxe ugari daude, baita ehunka Bed & Breakfast ere. Tokiko animalien haragiarekin egindako Hegoafrikako plater tipikoak dastatzeko lekurik onena Mama Africa jatetxea da, Long Street ezagunean. Gainera, musika izaten da zuzenean gauero. Segurtasuna: Herrialdeko segurtasun egoerak hobera egin badu ere, delinkuentzia maila altua da oraindik ere. Horrenbestez, gauez kontuz ibiltzea komeni da, baita towship bat bisitatu nahi izanez gero agentzia batekin harremanetan jartzea ere. Roots Africa Tours (www.roorsafrica.co.za) aukera bikaina da. Lurmutur Hirira joateko ez da beharrezkoa txertorik hartzea; hori bai, kontuan izan behar da munduan hiesak gogorren kolpatutako herrialdea dela Hegoafrika. 29


ek CBD bezala ezagutzen dute (Central Business District)–. Barrutian orotariko eraikuntzek egiten dute bat: neokolonialak, neoklasikoak, art deco estilokoak, altzairu eta kristalezko etxe orratz ikusgarriak, ataria eta guzti duten egurrezko etxolak‌ CBD auzunearen mutur batean gaztelu bat dago 1652. urtean lehen kokaleku holandarra izan zen gunean, eta, bestean, Victoria & Alfred Waterfront kaia. Egun, 400 denda, 50 jatetxe baino gehiago, akuarioa eta auditorio bat hartzen ditu inguruak eta Hegoafrikako lekurik bisitatuena da. Hain zuzen ere, herritarrek V&A bezala ezagutzen duten gunetik irteten dira Robben Island uhartera doazen transbordadoreak –Nelson Mandelak espetxean emandako 27 urteetako 17 bertan eman zituelako da eza30

Victoria & Alfred Waterfront kai zaharrak ikuspegi ederra eskaintzen du arratsetan, lainoek Table Mountain ikusgarria estaltzen dutenean, goiko argazkian ageri den moduan. Lerroon gainean, ezkerrean, mahasti bat, Stellenbosch hiritik gertu. Eskuinean berriz, hiri berean dagoen kutsu koloniar holandarreko eliza bat.

guna uhartea–. Era guztietako itsasontzi turistikoak edota inguruotako paisaia txundigarriak zerutik ikusteko aukera ematen duten helikoptero bidaiak ere irteten dira kaitik. Lurmutur Hiriko beste aisialdi gune nagusia Long Street da; zuzeneko musika emanaldi ugari eskaintzen dituzten bertako antzoki eta tabernak jendez lepo egoten dira arratsetik aurrera. Egunez ere bisitatzeko moduko gunea da, artisautza denda bikainak baitaude, adibidez Pan Afrikan Market azoka ezagune-

koak. Erdigunetik pixka bat urruti badago ere, Obserbatory auzoa ere aukera ona da gau giroaz gozatzeko; apartheid sistemaren garai gogorretan arraza ezberdineko herritarrak elkartzen ziren gune bezala bizirautea lortu zuen. Gazteluaren ondoan kokatutako 6. Barrutiak baino zorte handiago izan zuen, auzune hori bota egin baitzuten agintari arrazistek bertako 60.000 biztanleak arrazaka banatzeko. Nostalgiari leku egiten dion museo batek, hori bai, 6. Barrutia existitu zela gogora ekartzen du; au-


zoaren historia gordinak inspiratu zuen ere 2009ko “District 9” pelikula. Company Gardens lorategi ezagunak ere derrigorrez bisitatu beharrekoak dira. Hiriaren zurrunbilotik ihes egiteko aukera paregabea eskaintzen dute bake eta freskotasun oasi batean. Hegoafrikako Museoa bertan dago, baita herrialdeko Parlamentua ere –kontuan izan behar da Hegoafrikak hiru hiriburu dituela: gobernuaren egoitza Pretorian dago, botere judizialarena Bloemfonteinen, eta, botere legegilearena, esan bezala, Lurmutur Hirian–. Ghettoetako gazte taldeek turistentzako dantza zuluak egiten dituzte lorategietan, sarri dantzari trebeak beste etnia batzuetako kideak badira ere. Hemendik oso gertu, Signal Hill muinoaren hegaletan gora, Bo Kaap au-

Goiko irudiko Franschhoek eta inguruak mahastiz lepo daude; inguruotan ekoizten dira munduko ardorik onenetakoak. Lerroon gainean, eskuinean, Bo Kaap auzune musulmaneko zenbait bizilagun, atsedena hartzen. Ezkerrean, azkenik, Lurmutur Hiriko hegoaldearen irudi bat.

zo musulman ederra aurkituko dugu; mezkita txikiak eta kolore bizitako etxeak dira nagusi. Hiriaren erdigunean ezinbestean bisitatu beharreko leku gehiago ere badaude: Adderley kaleko lore azoka –inguruotan bakarrik hazten diren loreekin egindako sorta ederrak eros daitezke–, Greenmarket plazako artisautza azoka –garai batean esklaboak salerosten ziren bertan– edo Gran Parade zabaldegi ikusgarria –Big Ben ezagunaren berdin-berdina den erlojua duen udaletxe viktoria-

rraren parez pare dago–. Gran Parade zabaldegian hiriko taxi kolektibo geltoki handiena ere badago; ekialdeko auzoetan bizi diren milaka eta milaka herritarrek egunero erabiltzen dituzte taxiok.

Beste aurpegia Lurmutur Hiriko herritar beltzen gehiengo handia ekialdeko township erraldoietan bizi da oraindik ere. Hiriaren beste aurpegia eskaintzen dute auzuneok eta pena merezi du bertaraino gerturatzeak: ingurunearen gogortasuna au31


zotarren berotasunak konpentsatzen du, arrera ezin abegitsuagoa eskaintzen baitiete beraien kultura ezagutzeko hautua egiten duten bisitari apurrei. Musikari apartak daude auzuneotan, shebeen edo taberna batean trago bat hartzen dugun bitartean egiaztatu ahal izango dugun bezala. Bide batez, auzuneotako ekonomiari behar-beharrezkoa duten ekarpena egingo diogu. Khayelitsha da Lurmutur Hiriko township handiena; Look Out Hill muinoko begiratokiaren oinetan, turistentzako informazio gune bat ere aurkituko dugu.Artisautza azoka bat eta jatetxe eta 32

ostatuak ere badira auzoan. Asteburuetan Gugulethu ezagutzea aukera bikaina da; izan ere, Mzoli’s Place ezagunera hurbilduz gero, jai multietniko ikusgarria aurkituko dugu. Herritarrak jan, edan eta dantza egitera gerturatzen dira braai edo barbakoa oparoak prestatzen dituzten bitartean. Hegoafrika izugarri herrialde erlijiosoa da. Igandea dela baliatuta eliza bat bisitatzea esperientzia benetan atsegina da; eliza kopurua zenbatezina da eta sinismen katoliko ezberdinak ere hamarka dira. Abesbatza bikainak izaten dituzte mukuru beteta izaten diren auzune bel-

tzetako elizetan; dotore-dotore jantzitako eliztarrak gogoz abestu eta dantzatzen dute ordu luzez irauten duten meza alaietan. Esperantza Oneko lurmuturra Afrikako punturik hegoaldekoena bezala jo izan zen mendeetan zehar modu okerrean (200 kilometro hego-ekialderago dago Agulhas). Hasiera batean, Ekaitzen lurmuturra izena eman zioten portugaldarrek; XV. mendean itsasoz zeharkatu zuten lehenak izan ziren. Udako goiz lasai batean ingurunean nagusi diren olatu indartsuak ikusita, beldurra ematen du ekaitz baten erdian itsasoaren egoera zer-


Lerron azpian portu zaharreko pasealekua eta Erlojuaren Dorrea ageri dira. Behean, ostruka talde bat Esperantza Oneko lurmuturrean, Afrikako gune enblematikoenetako batean. Ezkerrean, Cape Flats auzunearen panoramika bat.

nolakoa izango den imajinatze hutsak. Esperantza Oneko lurmuturreko parke naturala bisitatzeaz gain –zebra, antilope eta ostrukak itsasoaren ondoan korrika ikusiko ditugu–, ezinbestean ezagutu beharreko beste hainbat gune ere badaude penintsulan: Fish Hoek eta Simon’s Town arrantzale herri atseginak, Boulderseko pinguino kolonia eta Chapman’s Peak Drive ibilbide ikusgarriaren Nordhoek eta Hout Bay arteko zatia. Ibilbidea itsaslabarren gain-gainetik doa, 114 kurba izugarritik barna, eta zorabiatu gabe igarotzen dutenek ez dute inoiz ahaztuko; ezta, noski, besteek ere.

Ardoaren ibilbidea Lurralde asko azken hamarkadetan murgildu badira ere ardoaren kulturan, hori ez da inguruotako kasua. XVII. mendetik aritzen dira ardogintzan Lurmutur Hiriaren ingurumarietan, kolono holandar eta frantziarrak itsasontzietako marinelentzat egiten baitzuten ardoa eskorbutoari aurre egiteko helburuarekin. Napoleon berak ere edan zituen inguruotako ardoak Sana Helena uhartean erbesteratuta izan zenean. Gaur egun munduko ardo onenen artean daude inguruotako hainbat. Hegoafrikako eskualde ardogile nagusia Lur-

mutur Hiritik 60 kilometro ingurura kokatuta dago, Stellenbosh, Paarl eta Franschhoek hiri ederrek osatutako triangeluan. Estilo kolonialeko hamarka upategi bisita daitezke bertan, eta goi mailako gastronomia ere aurkituko dugu, Afrikako jatetxe onenetako hainbat bertan baitaude. Hegoaldeko kostaldean, gainera, Hermanus eta Gansbaai artean, erraza da oso baleak ikustea ekainetik abendura bitartean. Tiburoi zuri beldurgarriak ikusteko aukera ere izango da; baleak ikustea baino pixka bat zailagoa besterik ez da, eta, gainera, urte osoan zehar ikus daitezke. 33



estua:

nri ue ancho argazkiak: Thinkstock

P

PIEMONTE

mirari bat Alpeen oinetan


Ez dirudi erraza gune berean elkarren artean inolako zerikusirik ez duten elementuak hain modu harmoniatsuan uztartzea: Savoia etxearen distira, Fiat

irurehun milioi urte baino gehiagoko antzinatasunarekin, Piemontek gerrez, tradizioz eta kulturaz betetako historia du; hori bai, energia eta bizitasuna transmititzeko gaztetasunik ere ez zaio falta. Giza baliabideetan izugarri aberatsa den lurraldean, asko izan dira enpresak eta artisautza ekimenak aurrera atera dituzten hiritarrak. Piemonte, batik bat, Alpeetako berezko eremutzat hartua izan da beti; izenak berak –ai piede del monte, edo «mendiaren oinean», esan nahi du Piemontek italieraz– elurrak zuritutako tontorrak eta Europako gailur garaienak dakartza gogora; horien artean Monte Rosa ezaguna edo Po ibaiaren sorlekua den Monviso daude.

automobilgintzako enpresa, Babestutako paisaiak Cesare Paveseren poemak... eta Italiako txokolaterik onena. Baina mirari txiki hori egunero gauzatzen da Piemonte eskualdean, italiar Alpeen oinetan. 36

Eskualdeko protagonista nagusiak Alpeak diren arren, ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituzten bazter ugari daude, horien artean, bi parke nazional: Gran Paradiso eta Val Grande, 1922an eta 1992an sortuak, hurrenez hurren. Bi horiez gain, eskualde mailako hainbat parke ere badaude Apeninoetatik Lepontiar Alpeetara bitarteko eremuan: Capanne di Marcarolo, Alpe Devero, granitoaren erresuma den Itsas Alpeetako Parkea eta kareharrizko eremu zabal batek ezaugarritzen duen Alte Valli Peso e Tanaro.Turinetik gertu, berriz, natura basatiaren oasia den Orsiera Rocciavré parkea nabarmentzen da. Artea, arkitektura eta debozioa naturarekin ezin hobeto uztartzen dituzten Sacro Monte edo Mendi Sakratuak ere ezin aipatu gabe utzi. Aukera


Piemonte ezaguna da bertako ardo ederrak direla-eta; bere paisaia osatzen duten mahasti ugariek argi uzten dute eskualde hau ardozaleen paradisua dela. Irudiko mahastia da horren adibide. Ezkerraldean, behean, izpiliku landa bat ageri da, Piemonteko paisaiaren beste irudi tipiko bat.

Al Bicerin kafetegia da irudi honetan ageri dena; Turinen tipikoa den bicerin txokolate beroa dasta daiteke bertan. Ezkerreko irudian ageri diren txokolateekin batera, kafea eta aperitiboa ere errotuta daude Turinen, ezkerreko Martini kafetegi ezagunean eskaintzen direnak kasu.


hain zabala izanik, ez da harritzekoa natura, paisaia eta giro eskaintza bera ere benetan oparoa izatea. Kirola egiteko ere ingurune aparta da Piemonte: malda izugarriko jaitsierak daude eskiaz gozatzeko, kanoan edo belaontzietan ur kirolak egin daitezke, paraxutean salto egin edo bestelako aire kirolak egiteko aukera ere egon badago... Neguko denboraldian mendia “galaxia zuri� bilakatzen da. Udan, ordea, guztiz aldatzen da paisaia; zuri kolorea atzean utziz, kolore eta fruitu freskoz janzten diren haranek espezie askotako animaliak erakartzen dituzte inguruotara. Mendiarekin batera, ura da, zalantzarik gabe, Piemonteko erregina. Erreka eta errekasto ugarik gurutzatzen duten eskual-

de hau da Italiako ibai luze eta ezagunenaren sorlekua: Po. Val Formazzan, berriz, Toce ibaiak 143 metroko ur-jauzi ikusgarri sortzen du; Europako bigarren handiena da. Lakuak ere ez dira falta; garrantzitsuena Maggiore aintzira da. Maggiore, D’Orta eta Mergozzo aintzirek osatzen duten Lakuen Barruti Turistikoa abiapuntu ezin hobea da Piemonte ezagutzen hasteko. Maggiore aintziran Borromee uharteak bisita daitezke, Bella edo Madre uharteetako lorategi ederrez gozatuz edota Arrantzaleen Uharteko giro erromantikoa arnastuz. Baina Piemonten urak duen garrantzia behar bezala ulertzeko, ezinbestekoa da glaziar bat ere bisitatzea. Valsesian, Monte Rosa ikusgarrian, glaziarren artean doan Italiako bidezi-


Alpeekin batera, lakuak dira Piemonteko paisaiaren ezinbesteko osagai. Ezkerreko irudian ikusten dena D'Orta lakua da; lerroon gainean ageri dena, berriz, mendi artean ezkutatzen den Maggiore aintzira. Azken horren ondoan Mole Antonelliana dorrea ikus daiteke.

dor bakarrenetakoa sortu dute; hala, tokiko glaziarren historia eta denboran zehar jasan duten garapena eta eraldaketa ezagutzeko aukera benetan paregabea du bisitariak. Besteak beste, glaziarrek denboran zehar sortutako calcadie del Sesia eta marmitte dei giganti formazio geologiko ikusgarriak ezagutzeko aukera dago. Antzinatik ezagunak diren Piemonteko ur termalak ere benetan erakargarriak dira, eta ez soilik uraren funtzio osasungarriagatik; izan ere, ingurune ikusgarrietan kokatuta daude. Mendizaleak direnentzat, haran, muino eta mendiek inguru paregabea osatzen dute erlaxatu eta energia eta umore ona berreskuratzeko. Ur termalen zentro batean egonaldi bat egitea oporraldi erlaxagarri bat igarotzeko eta gozamenerako aukera bikaina izan liteke. Piemontek aukera ugari eskaintzen ditu historiak, tradizioak eta berrikuntzak bat egiten duten lurraldean. Hala ere, lau dira lekurik bisitatuenak: Acqui Terme (Alessandria probintzian), Agliano Terme (Asti probintzian), Garessio, Lurisia, Valdieri eta Vinadio (Cuneo probintzian), eta, azkenik, Bognanco eta Crodo (Verbano Cusio Ossola probintzian).

Iragan emankorra Baliabide natural ugariko eskualdea da Piemonte. Mendeen iragaiteak aztarna nabariak utzi ditu bere pasaian: alde batetik, erromatarren denboretatik liberty garaira bitarteko ondare arkitektoniko eta artistiko baliotsua; eta, bestetik, aro garaikideak utzitakoa. Herri txiki nahiz hiriburuetan, eskualde osoan aurkituko ditugu jauregiak, gazteluak, gotorlekuak, eraikin sakratuak eta arkitektura arloko bestelako harribitxiak. Baina altxor handienak barroko garaikoak dira: Sabaude egoitzen zirkuitutik Mendi Sakratuetaraino. Unescok horietako asko gizateria39


ren ondare izendatuta dituela esatearekin nahikoa da zer-nolako altxorrez hitz egiten ari garen ulertzeko. Hori bai, ezin aipatu gabe utzi arkitekto entzutetsuek diseinatutako jauregi eta plaza turindarrak ere. XIX. mendeak berak ere aztarna garrantzitsua utzi zuen Piemonten; art noveau eta liberty estiloen eragina nabaria izan zen Turinen, batik bat hiriko egoitza burgesetan, etorbideetan, plazetan eta txokoetan. Garai horretan, 1889an hain justu, ireki zen hiriko sinbolo nagusienetakoa: Mole Antonelliana eraikina.Alessandro Antonelli arkitekto italiar handiaren lanik ezagunena da inolako zalantzarik gabe.

Turin: eskaintza oparoa Ikusteko eta ezagutzeko asko eskaintzen du Piemontek, baina ezin da aipatu gabe utzi bere hiriburua: Turin. Batez ere bere iragan industrialagatik, Fiat automobilgintzako enpresagatik, Juventus futbol taldeagatik eta Izara Santuagatik da ezaguna hiria. Hala ere, gaur egun, hiria asko modernizatu da, artera eta

kulturara zabalduz. Horrez gain, gastronomiaren paradisu bilakatutako EatItaly dendarekin gozatzeko aukera ere eskaintzen du. Garai batean lantegi zaharra zena, Europako denda gastronomiko handiena da egun. Kafetegiek, tabernek, abangoardiako arkitekturak eta Piemonteko bertako estilo bereizgarria duten bazterrek osatzen dute hiriko eskaintza anitza. Hiriaren ariman murgiltzeko ezinbestekoa da bertako tradizioekin bat egitea, tipikoa den bicerin bat dastatzea kasu. Kafearekin eta esne-gainarekin batera zerbitzatzen duten txokolate bero hori Al Bicerien gozotegian eskura daiteke, izen bereko eliza ederra dagoen Consolatta plazan. Bertatik, Garibaldi kale jendetsura gertura daiteke, eta, handik, Savoia etxearen egoitza izateko sortua izan zen Castello plaza erraldoira. Hiriaren beste sinboloetako bat, eta beharbada ezagunena, Po kaletik hurbil dagoen Mole Antonellianaren burdin eta aluminiozko silueta da. 167 metroko altuera duen dorrea hiriko bazter guztietatik ikus daiteke, baina Madama plazatik duen


Alpeak dira Piemonte eskualdeko protagonista nagusiak. Neguan, elurrez zuritutako tontor garaiek zuriz janzten dituzte inguruko paisaiok. Turingo panoramika eder honen atzealdean ageri den Monte Rosa ikusgarria ikur da inguruotan.

ikuspegia bereziki ederra da. Era berean, hiria bera ikusteko behatoki aproposa da. Igogailu futurista eta moderno hau Turingo teilatuen gainetik altxatzen da, ikuspegi erabat erromantikoa eskaintzen duen terraza batera iristeko. Bertatik begiratuta, Po ibaiaren gainean eraikitako zubiek parke berdeen artean itsasertzak nola laztantzen dituzten ikusiko dugu. Gauez are ederragoa da paisaia. Gainera, eraikin honetan dago Zinemaren Museo Nazionala ere, Italia osoan bakarra. Txokolatearekin batera, hiritarren artean oso errotuta daude kafea eta aperitiboak ere; horren erakusle, hemen sortu zen Martini ezaguna. Koktelaren ordua, aperitibo gozoez lagundurik betiere, sakratua da art nouveau estiloaren benetako altxorra den Mulassano kafetegi ezagunean, kristalezko armiarmak dituen eta hiriko ederrenetakoa den Torino kafetegian edota Risorgimento garaiko nazionalisten bilgune izan zen San Carlo kafetegian. Kafeaz asko ulertzen dutenak Santo Tomaso 10 kafetegira gerturatzen dira; bertan, kafearen hainbat aldaera es-

kaintzen dituzte, besteak beste, cappuccino apartsua laranja erara edo espresso zaporetsua tiramisú erara. Kafetegi ikusgarriez gain, Turinen 130 museo ere badaude. Beraz, ibilbide historikoa osatzeko ezinbestekoa da gutxienez beste hiru geldialdi egitea. Lehenik eta behin, Museo Egiptiarrean, Kairokoaren ondoren munduko garrantzitsuena. Ondoren, Izara Santua bisitatzea ere gomendagarria da. Nahiz eta bere sorreraren inguruan polemika handia egon, erreferentziazko puntua da askorentzat; toki bitxia dela ere ezin zalantzan jarri. Mihisea Sindoneko Museoan dago, San Domenico kalean. Azkenik, arte modernoak ere badu bere tokia hirian, horren adibide dira Giovanni e Marella Agnelli pinakotekan aurki ditzakegun bildumak –museoaren beraren diseinu arkitektonikoa ere harrigarria da–. Pinakotekan artista preziatu askoren lanak daude ikusgai: Matisseren obrak, Modiglianiren “Nu couche” aparta... Piccaso, Klee eta Warholen beste zenbait lan ere ikusgai daude Arte Moderno eta Garaikideko Galerian.



TIVOLI

danimarkarren bihotzeko jolas parkea Testua

atalina Ga"$

avid evelles

rgazkiak

s ar l%as


Tivoliko jolas parkeko 1978ko iragarkia da lerroon azpikoa. Eskuinean Urrezko Dorrea ageri da. Goitik behera, pilotuaren jokoa, pantomima antzezlana, Hans Christian Andersenen ohorezko estatua eta parkeko atrakzio bat.

Kopenhageko Tivoli ez da jolas parke huts bat. Krisi garai gordinean herritarrak limurtzeko 1843an sortutako jolas parkea, ezinbestean bisitatu beharreko gunea da egun Kopenhagera hurbiltzen diren daniar zein turistentzat. Tivoli parkea daniarren nortasunaren ikur bilakatu da jada, herritarren oroimenean zein egunerokoan lekua bereganatu du, eta Kopenhageko gazte zein helduak harro sentiarazten dituen kultur ikonoa da. 44

itona zahar bat azkar-azkar ari da Kopenhageko udaletxearen aurretik igarotzen, bere burua haizetik babesten duen bitartean. Feltroko kapelua, larruzko eskularruak eta berokia jantzita, enparantza zeharkatu eta Tivoli jolas parkeko atearen aurrera heldu da. Bat-batean, parkearen parean, berokiaren poltsiko batetik txartel bat erori zaio. Ilaran zain dagoen turista batek makurtu eta txartela jaso du. Jolas parkera sartzeko urteko txartela da. Neskak gizonari txartela itzultzearekin bat, honek eskerrak eman dizkio. Kasualitatearen fruitu bertatik bertara ikusitako pasarte horrek oso ohikoa den zerbait azalarazten du: daniar ugarik, edozein adinetakoak izanda ere, dute Kopenhageko tokirik bisitatuenetakora sartzeko txartela. Izan ere, kontuan izan behar da parkeko atea urtero lau milioi pertsonek igarotzen badute ere, bisitari gehienak Danimarka bertakoak direla. Laster beteko dira 170 urte Tivoli jolas parkeak ateak ireki zituenik. Hori bai, 1843ko abuztuaren 15ean ireki zutenean sustatzaileek izandako burutazioak indarrean jarraitzen du egun ere. 1843an, Georg Cartensenek Kristian VIII. erregea konbentzitu zuen hiriko ateetatik kanpo kokatutako orube bat aloka ziezaion. Cartensenek erregeari emandako argudioa argia izan zen oso: herritarrek ez dute politikaz pentsatzen ondo pasatzen duten bitartean. Erregeak, noski, baimena eman zion Cartenseni eta munduko lehen jolas parkea ireki zen: jokoak, lorategiak eta antzerki emanaldiak uztartzen zituen daniar guztiei irekitako gunea –ez zuen axola bisitariak zein maila sozialekoak ziren–. Parkeak izugarrizko arrakasta izan zuen, eta, egun, ia 170 urte igaro eta gero, Danimarkako ikurretako bat da, baita herritarren leku kutunetakoa ere. Gaur egun ere Tivolik klasearteko gunea izatearen espiritua mantentzen du, eta, jatorrizko atrakzioez gain, kafetegiak, izozki dendak, fruta saltzeko postuak‌ dituzte eskura bisitariek. Kopenhagetik igarotzen diren artistak hartzeko ezinbesteko gune ere bilakatu da. Eskandinavia bertako sukaldaritza iraultzailea



dastatzeko luxuzko jatetxe bat ere izan badu; kolorezko milaka bonbillek argitzen duten Nimb eraikinak –Indiako jauregi baten erreplika ikusgarria da–, luxuzko hotel bat eta Kopenhageko jatetxe entzutetsuenetakoa aterpetzen ditu. Ilarak aurrera egiten du, gutxika-gutxika. Sarrerako erlojuak ia zazpiak direla dio eta jendea urduritzen hasi da; egunero zazpietan puntuan hasten den pantomima ikuskizuna ikustea nahi dute. Pantomima Antzokia da, hain zuzen ere, parkeko atrakzio arrakastatsuena; izugarri maite dute daniarrek. 1874an sortu zuten, Txinako txotxongilo antzoki baten erreplika gisa. Egurrezko pauma ar 46

Bisitariak atrakzio ugari ditu Tivolin, munduko lehen errusiar mendia adibidez, goiko irudian ikus daitekeena. Emozio gogorren ondoren, mokadu bat janez sabela betetzeko aukerak ere ez dira falta parkean.

izugarri handi baten atzean, egurrezko agertoki txiki bat dago. Egunero-egunero zortzi langilek paumaren isatseko lumek osatzen duten “oihala” ireki eta pantomima ikuskizuna hasten da, azken 134 urteetan egin bezala. Artista gazteek osatutako antzerki talde daniar batek banpiro baten eta tutua eta guzti duen colombina baten XXI. mendeko isto-

rioa interpretatzen du. Agertokiaren parez pare jarritako hogei aulkiak beteta daude eta jende ugari dago zutik ikuskizunari begira; egiten duen hotzak ez diela batere axola dirudi. Gaur colombina klasikoa eta arlekina ez daude taula gainean; andre zahar batek beraiengatik galdetu du. Ez du erantzunik jaso. Kontuak kontu, historia eta modernitatea uztartzen dituen kontakizunak gazte eta helduak txunditu ditu, beste behin ere. Tivoliko historia Danimarkako bertako historiaren erradiografia bikaina da. Hasiera batean, Cartensenek Tivoli eta Vauxhall bezala bataiatu zuen jolas parkea; “Tivoli” hitzak Errenazimenduko


lorategi ederrenetakoa aterpetzen duen hiri italiarrari egiten zion erreferentzia, baita izen bereko Pariseko lorategiei ere; “Vauxhall” hitzak, aldiz, gunea ireki zen garaian Londresen zeuden lorategi ezagunei egiten zien erreferentzia. Garai hartan, parkea Kopenhagen egiten ziren jai guztiak hartzen zituen tokia zen, ia ezinbestean. 1994an, naziek Tivoli parkearen zati bat erre zutenean, argi geratu zen guneak daniarrentzat duen garrantzia. Naziek Danimarkako ikurretako batekin amaitzea zuten xede, baina, aldiz, Kopenhageko herritarrek kalera irten eta sutea amatatu zuten; aste gutxiko epean, Tivolik berriz ere ireki zituen

Biergarteneko garagardo freskoarekin gozatzen ikus daitezke bisitariak goiko irudian. Gauez ere ikusgarria da parkea, ondoko argazkiak erakusten duen eran. Azkenik, behean, Gran Prix panpinaren bi irudi.

ateak, herritarrek beraiek altxatutako eraikinekin. Bat-batean txalo zaparrada batek parkean nagusi den isiltasuna apurtu du. Banpiroak agur esatearekin batera, paumak bere luma guzti-guztiak errekuperatu ditu. Jarraian, parkea argitzen duten koleretako 100.000 faroltxoak piztu dira, baita iturriak ere. Bisitariak atrakzio

ugari ditu oraindik ere zain: munduko lehen errusiar mendia, Eskandinaviako mitologia azaltzen duen Vallhalako gaztelua, parkearen zale amorratua izan zen Hans Christian Andersenen obra gogora ekartzen duen gunea, Garfio kapitainaren itsasontzian bertan kokatutako jatetxea, “Nautilius” itsaspeko ezaguna, olagarro erraldoi bat, noria ikaragarri bat, 60 metroko erorketa libreko dorre bat, arrezife eder bat ikurtzat duen akuarioa… Atrakzioen artean paseoan ibiltzea benetan atsegina da; koloretako 400.000 lore, zuhaitz ikusgarriak, lakuak, landare igokariak… izanik, ez da harritzekoa. Inork ez dezala pentsa Tivo47


lin jolas parke estatubatuarretako plastikoa eta itxurakeria aurkituko dituenik; hemen, guztiak du historia, tradizioa, eta, noski, daniar estiloa. Bi andre eskutik helduta parkean zehar dabiltza. Lehengusinak dira, bost urte zeramatzaten elkar ikusi gabe eta gaur Tivolin elkartzea erabaki dute. Neska gazte bat burdinazko banku batean eserita dago, liburu bat irakurtzen. Soziologia ikaslea da eta uneotan puri-purian dagoen Kopenhageko Versterbro auzuneko taberna batean lan egiten du zerbitzari bezala. Egunero Tivolitik igarotzen da, eta parkea oso gustuko du erlaxatzeko; noski, urte guztirako txartela du berak ere.Atrakzioetako batean animatzaile bat kartoizko zaldien lasterketa bat 48

Lerron gainean ageri den Glass Hall antzokian egunero izaten da zer ikusia. Behean, ezkerrean, Bubblego iturria eta Perlen jatetxea ikus daitezke. Eskuinean, Trivoli parkeko irudi bat; atrakzioen artean paseotxo bat ematea benetan atsegina da.

kontatzen ari da, danieraz. Koloretako bola batzuk bota, eta, jomuga kolpatuz gero, zaldiak aurrera egiten du. Exekutibo bat buru-belarri saiatzen ari da 6 zenbakidun bere zaldiak aurrera egin dezan; oraingoz, 4 zenbakiduna da lehena. Tivoli jolas parkeak apiriletik irailaren amaiera bitartean irekitzen ditu ateak, baita azaroaren 14tik abenduaren 23ra ere. Esmokina eta kapela luzea jan-

tzita dituen langile bati parkean lan egitea atsegin duen galdetu diot. Harrituta begiratu dit: ÂŤNoski atsegin dudala. Edozein daniarrentzat harro egoteko modukoa da Tivolin lan egiteaÂť. Megafoniatik iragarri dutenez, parkearen erdigunean pianista batek jo behar du berehala. Gaurkoan ez dago ikuskizunik Concert Hall ezagunean; hala eta guztiz ere, ohi bezala, ondo baino hobeto argituta dago. Orain dela 165 urte faroltxo txinatarrekin argitzen zuten; egun, berriz, koloretako bonbillek hartu dute lekukoa. Haurrekin arratsaldea parkean igaro duten familiak etxerako bidean dira jada. Gazte eta helduen txanda da orain. Izan ere,Tivoli goizaldeko ordu batak arte izaten da zabalik.


37 Irudia: Koldo LANDALUZE

bidelaguna

AGENDA

MUNDUARI BEGIRA NEW YORKeko kostadea indarberritzeko plana. AMAZONIAKO indigenak arriskuan. POLONIA , piano zaharren sendagune. BERLINgoTacheless etxe historikoa babesteko deia. V ENEZIA salbatzeko proiektua. Ura amets JORDANIAN. BIRMANIAKO erritu harrigarriak.

• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

HORIZONTETIK HARATAGO Martha Gellhorn MUNDUKO SUTEGIAK Thailandiako gastronomia GOGOAN HARTU Ilisuko presa

HITZORDUAK AUSTRALIA: Aborigenen Dantza Jaialdia. ERRUMANIA : Daziarren festa. VIENA: Orkesta Filarmoniakoaren udako emanaldia. BERLIN: Kulturen inauteria. MUSIKA JAIALDIAK : Sant Breig, Paris, Spoleto, Brusela eta Papenburg. ERAKUSKETAK: Robert Doisneau Malbrouckeko gazteluan.


laburrak KRUJAKO BAZARRAREN XARMA, BIZIRIK «Itsaso Adriatikoan kokatutako Istanbulen zatitxoa». Horrela definitzen zuten Erdi Aroko bidaiariek Albaniako Kruja herria. Herri honek berezitasunik badu, hori bere bazar tipikoa da. XV. mendean herria sortu zenetik bizirik dirau bazarrak, Krujak historian zehar igaro behar izan dituen gerra, hondamendi eta aldaketa guztiak saihestuz. Hori bai, denboran zehar, tamalez, bere tamaina txikituz joan da: 1900. urtean 170 saltoki bazituen, gaur egun 60 baino ez dira geratzen. Horrez gain, Txinatik iritsitako imitazioek ere kaltetu dute. Baina, harrigarria badirudi ere, bere jatorrizko kutsua mantentzen jakin izan du. Horren lekuko dira datuak: 16.000 biztanle baino ez dituen herri honek 360.000 bisitari izan zituen iaz, eta ia guztientzat ezinbesteko zita izaten da bazarrera hurbiltzea.

TITO GOGOAN KROAZIAN Urteetako ahanzturaren ondoren, Kroaziako Kumrovec herrixkak kanpora begira bere irudia indarberritzeko kanpaina jarri du martxan. Zagreb hiriburutik 50 kilometrora kokatzen den herri honen helburu nagusia turismoa indarberritu eta jendea bertara erakartzea da, eta, horretarako, herriak emandako pertsonaiarik garrantzitsuena izango dute baliabide nagusi: Josip Broz Tito, 35 urtez Jugoslavia ohiko buruzagi izandako agintari komunista. Horretarako, politikari ohiarekin lotutako hiriko bi gune atondu dituzte: 1860an eraikitako eta jatorrizko egitura mantentzen duen Brozen jatetxea eta Tito beraren izena daraman eskola.

MUNDUARI BIRA EMATEKO LEHEN URRATSA Bidaiari askoren ametsa munduari bira ematea da, baina gutxi batzuek baino ez dute abentura hori bizitzeko aukera izaten. Hala ere, geroz eta gehiago dira esperientzia hori bizitzea lortzen dutenak, eta bidaia eta hegazkin konpainiek, horren jakitun, gero eta eskaintza oparoagoa dute. Bidaia hauek aurrez ondo prestatu behar izaten dira gero ondo aterako badira. Lehen urratsa, zalantzarik gabe, hegazkin txartel bat eskuratzea da; Round World Ticket bat lortzea da gomendagarriena. Hainbat hegaldi uztartzen dituen txartel horietako bat eskuratzeko honako konpainia nagusi hauek daude gaur egun merkatuan: Global Explorer, One World, Star Alliance eta Sky Team. Posible da ezagutu nahi ditugun herrialde guztiak ez egotea horien eskaintzaren barnean, edo eskaintzek guk pentsatutako datekin bat ez egitea, baina bidaia hasteko eman beharreko lehen urratsa konpainia horietara jotzea da.

KAIROKO DORREAK 50 URTE BETE DITU Mende erdia igaro da Kairoko Dorrea eraiki zutenetik, eta baliteke urteurren honetatik aurrera Egiptoko dorrerik garaienak funtzio esanguratsua hartzea herrialdeak bizi duen 50

trantsizio garaian. Izan ere, azken hilabeteotan herrialdean izandako iraultzaren ondoren, bere ekonomiaren oinarria izan den turismoa indarberritzeko premia nabaria du orain Egiptok. Helburua herrialde barneko turismoa bultzatzea da, baina baita gainontzeko herrialde arabiarretako eta mundu osoko biztanleak Egiptoko hiriburura erakartzea ere. 187 metroko eraikin hau herrialdearen indarberritze kanpainaren giltzarrietako bat izango da aurten.

KROAZIARAKO TXANGOA ZOZKETAN Planeta argitaletxeak, bidaietan espezializatutako GeoPlaneta bere zigiluaren bitartez, bilduma berri bat jarri du abian: “Acuarelas de viaje”. Bidaia koadernoetan zentratzen den bilduma hau sustatzeko lehiaketa bat jarri dute martxan. Kroaziara bi laguntzeko astebeteko txangoa eskuratuko du bidaia koaderno onena egiten duenak. Zozketan parte hartzeko beharrezkoa da 18 urtetik gora izatea eta espainiar Estatuan bizitzea. Horrez gain, parte-hartzaile bakoitzak ezingo ditu hiru lan baino gehiago aurkeztu. Zozketaren inguruko informazio gehiago eta baldintzak argitaletxearen webgunean kontsulta daitezke. http://acuarelas.lonelyplanet.es/

EMAKUMEENTZAKO TREKKINGAK NEPALEN Emakumeek enpresa bat sortzea ez da ohikoa Nepalen, are gutxiago enpresa horrek trekkingak antolatzen baditu, langile guztiak emakumeak badira eta emakumeei bakarrik zuzenduta badago. Nepaleko hiru ahizpak trekkingak egiteko enpresa bat sortzeko ideia azaldu zutenean, inguruko herritarren artean era guztietako kritikak entzun behar izan zituzten. Hasiera batean hotel bat ireki zuten; garai hartan turista emakume asko entzuten zituzten inguruotako gizonezko gidarien jarrera matxistak salatzen, eta horren aurrean urrats bat eman nahi izan zuten. Denborarekin, eta turisten artetik jasotako erantzun bikaina lagun, emakumeek Himalaiako mendien artean bere kasa ibiltzeko duten ahalmena frogatu dute hiru ahizpek.

BIZIKLETAN SOWETON BARNA Lau milioi pertsona bizi dira gaur egun Soweton, Hego Afrikako asentamendu handi eta behartsuenean. Hala ere, Sowetok ez du gune arriskutsu eta iluna izatearen ospea, eta, ondorioz, urtero milaka dira bertara abiatzen diren turistak; azken urteotan gorakada nabarmena izan du bizikletan gerturatzen diren bidaiarien kopuruak. Iazko Munduko Futbol Txapelketaren harira Lebo’s hotela izan zen bizikletan bisita gidatuak eskaintzen hasi zen lehena, eta, geroztik, hainbat aterpetxek berdina egiten dute. Orotara, 200 baino gehiago izaten dira urtero apartheid garaian herritar beltzak hartzeko eraikitako auzune erraldoian barna bizikletan ibiltzen diren turistak.


ZIKLOTURISMOA BOST PROPOSAMEN Ekuador bizikleta gainean deskubritzea herrialdea ezagutzeko aukera bikaina izan daiteke. Hasteko, Cotopaxi txundigarriraino gerturatu gaitezke; ia 6.000 metroko altuerara dagoen sumendi aktiboa izanagatik, ez dago inolako arazorik bi gurpilen gainean bertaraino iristeko. Ekuadorreko mendirik garaienetakoak laku eder bat ere gordetzen du bere magalean. Bizikleta txang oarekin jarraituz, Tungurahuako probintziara igaro gaitezke, eta bertan Guaiaben Ibilbidea egin. Pichincha inguruetako paisaia eta erreka magikoak edozein bisitari aho zabalik uzteko modukoak dira. Bestalde, Andeen xarmaz gozatzeko aukera ederra eskaintzen du Cintotik Lomako Gurutzeko behatokiraino bitarteko ibilbideak; hori bai, kontuan izan behar da 20 kilometroko bidea ez dela batere samurra. Behi n Ekuadorren egonda, ezin daitezke Galapagoak bisitatu gabe utzi. Ozeano Bareko irlok bizitza basatia gordetzen dute beren baitan. Bigarren irla handienak, Santa Cruzek, bizikletaz egiteko ibilbide ederrak ditu.

Zeelanda Berria Ozeano Barearen hegoaldean kokatuta, munduko gune erakargarrienetako bat da Zeelanda Berria. Baina, horrez gain, zikloturismoa praktikatzeko herrialde aparta ere bilakatu da azken urteotan. Izan ere, herrialdeak eskaintza oparoa dauka bi gurpilen gainean aritzeko; ibilbide kopurua ikaragarria da eta urtero milaka izaten dira bi gurpi-

len gainean herrialdea goitik behera zeharkatzen dutenak. Ibilbide ezagunena Ipar Uhartetik hasi eta Hego Uhartera bitartekoa da. Tartean, ezinbesteko geldialdiak dira Coromandelgo penintsula, Hot Water hondartza ezaguna, Malborough Sounds eta Hegoaldeko Lakuak. Ibilbidea egiteko hemeretzi egun inguru behar dira. Bizikleta bide ugari eta zabalez gain, Zeelanda Berriak duen abantaila nagusia ia trafikorik ez dagoela da. Zinea maite dutenentzako, Weka Cycling ibilbidea da aukerarik onena, “Eraztunen jauna� trilogia arrakastatsuko paisaia ezagunetatik barrena ibiltzeko abagunea ematen baitu.

Guatemala El Salvador eta Honduras artean kokatuta, Guatemala gune magikoa da bizikleta maite dutenentzat. Hori bai, kontuan izan beharrekoa da ibilbide lauak baino mendi bizikletaz egin beharreko ibilaldi gogorrak eskaintzen dituela. Izan ere, herrialdearen erliebe menditsuak tarteko, ibilbide aldapatsuak dira nagusi. Zailtasunak zailtasun, ibilbideak ezin ederragoak dira; Atitlan eta Solola lakuen inguruak dira horren adibide ezin hobea. Igoera eta jaitsiera gogorretatik ihes egin eta ibilbide leunagoak nahi dituztenek, Manzanotesera jo dezakete. Guatemalako hiriburutik gehiegi aldendu nahi ez dutenek, berriz, Palentzia inguruan dute aukera bikaina. Hiriburutik 20 kilometro eskasera, paisaia tropikalak

eta klima hezea bidaide ezin hobeak dira pedalei eragiteko.

Alemania Alemaniak eta bizikletek elkarrentzako eginak dirudite. Garraiobide ekologiko honek milaka zale ditu herrialdean, eta atzerritik helduta bizikleta aukeratzen duten bidaiariak ere geroz eta gehiago dira. Alemania bizikletaz ezagutu nahi dutenek milaka aukera dituzte. Hasteko, Berlin hiriburuan egun batzuk pasatzea plan ezin hobea da. Bertan, edozein kale bazterretan dago bizikletak alokatzeko aukera, hiriko garraiobide nagusia baita. Berlinetik kanpo ere eskaintza zabala da: O ihan Beltzeko bidezidorretatik barrena aritu nahi baduzu, adibidez, Bike & Bed eskaintza oparoa aurkituko duzu. Egunez pedalei eragin eta gauez lotarako ostatua bilatuko dizute, atsedena hartu eta hurrengo egunean bidean jarraitzeko.

Islandia Islandia ere helmuga ezin hobea da zikloturismorako. Bertan, hori bai, oztopo nagusia klima izan daiteke, izan ere, urteko edozein sasoitan egin ohi du euria; gainontzean ez dago inolako aitzakiarik. Irlaren paisaia bolkanikoan barrena ziragarria suertatzen da Ring Road (Eraztunaren Bidea) ibilbide ezaguna egitea. Asfaltoa eta lurra tartekatzen ditu ibilbideak, eta, gune batzuetan bidean oztopoak aurkituko ditugunez, bizikleta on bat izatea ezinbestekoa da. Aukerarik onena bizikleta Islandian bertan alokatzea da. Horretarako aukera nonahi aurkituko dugu.

Thinkstock

Ekuador


hitzorduak

AUSTRALIA Aborigenen Dantza Jaialdia Ekainaren 17tik 19ra Ehunka dantzarik eta milaka bisitarik bat egiten dute bi urtetik behin Laura herrian (Queesland, Australia) ospatzen den Aborigenen Dantza Jaialdian. Hitzordu ikusgarri hau ezinbesteko aukera izan ohi da York lurmuturrean orain dela 40.000 urtetik bizi diren aborigenek dantza, kantu eta artearen bidez beraien kultura gizartera dezaten. Dantza jaialdia bada ere, bestelakoak ere izaten dira ikusgai Lauran, kirol ekitaldiak, lehiaketak, arte erakusketak eta aborigenei buruzko film laburrak, esaterako. Aurtengo edizioa 31.ena izango da, 25 dantza taldek hartuko dute parte eta mundu osoko bisitari ugari bertaratzea espero da.

ERRUMANIA Ekainaren erdialdean Daziarrak orain dela 2.000 urte bizi izan ziren gaur egun Errumaniakoak diren lurretan, eta ezagunak ziren oso beraien ausardia eta izaera kementsuagatik. Daziako Herrien Jaialdiak urtero oroitzen ditu daziarrak; horretarako, ekainean, Cricau herrian hainbat ekintza antolatzen dituzte bi egunez. Besteak beste, kirolak, musikak, dantzak, folkloreak, jaki tradizionalek... izaten dute lekua jaialdian.

VIENA Orkestra Filarmonikoaren kontzertua Ekainaren 2an 2004az geroztik urtero antolatzen da Vienako Orkestra Filarmonikoaren udako emanaldia, “Udako gau bateko kontzertuaâ€? izenarekin ezagutzen dena. Urteko lehen egunean eskaintzen denarekin batera, honako hau da Vienako Filarmonikak eskaintzen duen emanaldi ezagunena. Aurten, gainera, are ikusle gehiago izango dituela espero da, izan ere, aurreneko aldiz sarrera doakoa izango da. Modu horretan, orkestra ezagunak emanaldi berezia eskaini nahi die bertara gerturatuko diren 100.000 ikus-entzuleei, baita emanaldia telebista bidez jarraituko duten milioika pertsonei ere. Kontzertua gaueko bederatzietan hasiko da SchĂśnbrunneko jauregiaren aurreko plazan. Valeri Gergiev zuzendariaren agindupean eskainiko dituzten pieza guztiez gain, aurten aipagarriena Bejamin Schmid austriar bakarlari eta biolin jotzailearen bakarkako emanaldia izango da. 52


BERLIN Kulturen Inauteria olonia, Dusseldorf eta beste zenbait hiri alemaniarrek ez bezala, Berlinek ez du inauteriaren tradizioa zentzurik hertsienean jarraitzen. Hala ere,Alemaniako hiriburuak badu bere inauteri jaia; Kulturen Inauteria bezala ezagutzen da, eta urtetik urtera geroz eta jende gehiago erakarri ohi du hirira. Iazko edizioan, esaterako, mundu osotik milioi eta erdi pertsona erakarri zituen ezohiko zita honek. Londresko Notting Hill auzoko ospakizunen edo Rotterdameko Zomercarnaval jaialdiaren antzera, Berlinekoa kultur aniztasunak markatutako inauterien tradizio berri baten adibidea da. Kulturen Inauteria ospatzeko ideia Berlinek azken hamarkadetan bizitako bilakaeraren ondorio zuzena da. Atzerritar gehien hartzen dituen Alemaniako

hiria izaki –470.000 inguru guztira–, Berlineko NeukÜlln auzoko Kulturen Tailerrak beharrezkotzat jo zuen jatorri desberdineko jendea bilduko zuen festa giroko hitzordu bat sortzea, kulturen arteko solasaldi eta elkartrukea sustatzeko. 1996az geroztik urtero egin izan da Kulturen Inauteria eta dagoeneko ezinbesteko zita bilakatu da mundu mailan. Aurten, ekainaren 10etik 13ra bitartean, mundu osoko milaka pertsonek osatutako desfileek zeharkatuko dute goitik behera Kreuzberg auzoa; tramankulu ikusgarriak eta mila koloretako arropak ez dira faltako, noski. Kreuzberg auzoa da, hain justu, hirian etorkin gehien hartzen dituena; aniztasuna erabateko da bertan, turkiar jatorrikoak gehiengoa diren arren. Jaialdiko lau egunetan zehar, auzoko kaleak festan mur-

giltzen dira: merkatuek, saltoki inprobisatuek eta agertokiek bazter guztiak hartzen dituzte. Aurten lau gunetan banatu dute ibilbidea: Bazaar Berlin, Eurasia, Farafina eta Latinauta. Guztira bost kilometroko luzera duen ibilbidean, turkiarren kebab gozoak eta brasildarren caipirinha freskagarriak ez dira faltako. Horrez gain, emakume musulman ugari bilduko dira beraien produktuak saltzeko. Aniztasun kulturalaren jaia bihurtu da inauteri berezi hau. Alemania bertako hiritarrak, Latinoamerikatik heldutakoek, asiarrek, afrikarrek... guztiek dute beren lekua Berlinen, are gehiago egunotan; adierazpen kulturaletik harago, bereizketa eta arrazakeriarik gabeko mundu hobe eta justuago baten aldarrikapenerako festa honetan.kapenerako festa honetan. 53


hitzorduak MUSIKA JAIALDIAK

SANT BREIG (BRETAINIA) Festival Art Rock • Ekainaren 9tik-13ra 1979az geroztik, pop musika, arte garaikidea, zirkua eta ikus-entzunezko lanak uztartzen dituen jaialdia da Art Rock. Jaialdi honexek ematen dio hasiera, gainera, Bretainian udan izaten den jaialdi uholdeari. Franz Ferdinand, Sonic Youth edota La Fura del Baus bezalako talde ezagunak igaro izan dira aurreko edizioetan SantBreig (Saint-Brieuc) hiritik, besteak beste. Aurten, The Hives, Klaxons, Bryan Ferry eta The Jon Spencer Blues Explosion taldeen parte hartzea izango da aipagarriena. www.artrock.org

PARIS (ESTATU FRANTZIAR) Fête de la Musique • Ekainak 21 Aire librean egiten den jaialdi honetan edonork har dezake parte bere gitarrarekin, abesbatzarekin, taldearekin edota ikusle soil gisa. Hirietako kale, parke eta lorategiak hartzen ditu Fête de la Musique jaialdiak eta Parisetik Europako hainbat hiritara zabaldu da jada. Esaterako, Berlin, Budapest, Bartzelona, Istanbul, Liverpool, Erroma edo Pragara. http://fetedelamusique.culture.fr

SPOLETO (ITALIA) Spoleto Jaialdia • Ekainak 26 - Uztailak 12 Dantzak, musikak, antzerkiak, balletak eta beste hainbat diziplinek bat egiten dute

54

Eguraldi ona iristearekin batera kultur ekintzak antzokietatik atera eta kalera eramateko ohitura gero eta arruntagoa da. Hori dela eta, hainbat herrialdetako musika jaialdiei begira jarriko gara oraingoan. udan Spoleton. Gian Carlo Menottik sortutako jaialdi hau Festival dei Due Mondi (Bi Munduen jaialdia) bezala ezagutzen da nazioartean, eta urtetik urtera indar handiagoa hartzen ari da. Azken egunean katedralaren aurreko plaza ederrean egiten den kontzertuak amaiera bortitza ematen dio ia hiru aste irauten duen jaialdiari. www.festivaldispoeto.com

LONDRES (INGALATERRA) Holland Park opera jaialdia • Ekainak 7abuztuak 13 Richard Bonynge zuzendariaren eskutik estreinatuko den “Don Pasquale” produkzio ikusgarriak emango dio hasiera aurten Holland Park opera jaialdiari. Horrez gain, Donald Maxwell, Richard Burkhard eta Majella Cullagh bakarlariek ere hartuko dute parte aurtengo edizioan. Gainera, Mascagni, Mozart, Puccini, Verdi eta Catalani bezalako autore esanguratsuen lan lirikoak ere eskainiko dituzte. www.rbkc.gov.uk/operahollandpark.aspx

BRUSELA (BELGIKA) Couleur Café Festival • Ekainaren 26tik28ra 1990az geroztik urtez urte ospatzen den jaialdi hau nazioartera begira dago jaio zen unetik bertatik. Ekainaren azken asteburuan estilo anitzeko 40 kontzertu izango dira Belgikako hiriburuan: hip hop doinuak, saltsa, musika latinoa, Karibeko erritmoak… entzun ahal izango dira. Jaialdiak aukera bikaina eskaintzen du dantza eta musikaren bidez beste herrialde batzuk ezagutzeko. www.coleurcafe.be

PAPENBURG (ALEMANIA) Papenburg Festival• Ekainak 25 Alemania osoan ospatzen den udako kontzertu ireki nagusienen artean koka dezakegu ekainean Papenburgen egiten dena. Pop eta rock musika lantzen duten taldeak izaten dira parte hartzen dutenak, batez ere. Aurten Scorpions talde mitikoa da kartela osatzen duten taldeen artean aipagarriena. Sarrerak helbide honetan lor daitezke: www.viagogo.es


erakusketak

Robert Doisneauren lana ezagutzeko aukera eskaintzen digu Estatu frantziarreko Lorrena eskualdean kokaturik dagoen Malbrouckeko gaztelu ederrak. Parisko kaleetan elkarri musu ematen dioten bi gazteren argazkia da Doisneauren (19121994) lanik ezagunena; “Baiser de l’Hôtel de Ville”, hain zuzen. Baina Doisneauren obra ez da argazki ezagun horretara mugatzen, eta horixe baieztatzera dator Malbrouckeko gazteluan ikusgai den erakusketa. “Baiser de l’Hotel de Ville” argazkia erakusketarako aukeratutakoen artean badago ere, ez du beste guztiek baino garrantzia gehiago hartzen. Aldiz, artistaren obra guztiari errepaso zabal eta sakona eskaintzen zaio; Sena ibaiaren uretan bainatzen eta bihurrikeriak egiten ari diren haurrak, besapean baguette ogia daramaten mutikoak, mutil gazteak begira dituzten neska gazte lerdenak, Les Halles azokako pertsonaiak, Eiffel dorrearen ingurura joandako turistak eta Notre Dameko gargola ezagunak erakusten dituzte, besteak beste, Doisneauren erakusketako argazkiek. Muntaiak, collageak eta argazki nobelak ere badira, artistaren joera esperimentalaren lekuko. Argazkilari paregabe hau eta bere lana ezagutzeko aukera bikaina, beraz, abuztuaren 28ra arte.

Ida Kar argazkilari bohemioaren lana, Londresen Londreseko National Portrait galeriak Ida Kar (1908-1974) argazkilari abangoardista ezagunaren atzera begirako erakusketa jarri du ikusgai. Erakusketa azken 50 urteotan artista honen lanaren inguruan egindako lehen errepaso sakona da. “Ida Kar: argazkilari bohemioa” erakusketak ehun lan inguru biltzen ditu, horietako asko aurrez erakutsi gabeak. Hiru aretotan banatuta daude irudiok, asko zuri-beltzezkoak dira eta Karrek 50eko eta 60ko hamarkadetan Kairon, Moskun, Parisen eta Londresen egindakoak dira gehientsuenak, abangoardismoaren garai oparoenean hain zuzen. Ekainaren 19ra arte izango da ikusgai. Caravaggio margolariaren atzetik, Erroman “Erroma, Caravaggioren pausoen atzetik” erakusketak Erromako erraietatik bidaia ederra proposatzen du, Italiako artearen historian ezinbestekoa den artista baten bizitza eta obra aitzakiatzat harturik. Michelangelo Merisi di Caravaggio (1571-1610)

margolariaren inguruko pasarte pertsonalak eta artistikoak biltzen dituen erakusketa hau XVII. mendeko dokumentu eta artxiboen berreraikitze lanetatik abiatu da. Intentsuki bizi izan zen Caravaggio eta 38 urte baino ez zituela hil zen. Orain, bere jarraitzaileek artista polemikoaren bizitza eta obra hobeto ezagutzeko parada ederra dute, bide batez Erroma hiria bera ezagutuz. Ekainaren 19ra arte izango da zabalik erakusketa. Teotihuacan hiriari buruzko erakusketa, Bartzelonan 800 urte luzez, Teotihuacan hiria amerikar kontinenteko hiri garrantzitsuenetariko bat izan zen. Hala ere, ezer gutxi dakigu hiri enigmatiko honi buruz. Nola bizi ziren bertako biztanleak? Nola egituratzen zen gizartea? Galdera horiei eta beste hainbati erantzuna ematen saiatuko da, ekainaren 19ra bitartean, Bartzelonako Caixa Forum aretoko erakusketa. Teotihuacanetik bertatik ekarritako 400 pieza arkeologikoz osatzen da: pinturak, zeramikak, eskulturak, mitologiako pertsonaien irudiak bitxiak...

55


Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

MARTHA GELLHORN Eta ibili munduan

M

ren eta Txinako armadaren atzera egitearen berri eman zuen. Hurrena, Myanmar, Singapur eta Londreseko bonbardaketak etorri ziren. Bera izan zen lehendabiziko zibiletako bat Munichetik gertu dagoen Dachauko kontzentrazio esparru askatura sartzen. Bertan ikusitako izugarrikerien ondorioz, izaera aldatu zitzaion eta barnerakoiagoa bihurtu zen. 1945ean, elkarren ondoan egon gabe tarte luzeak igaro ostean, Hemingwayrengandik banatzea erabaki zuen, ez zuelako haren itzalean bizitzen jarraitu nahi.

artha Gellhornek haize freskoa ekarri zion gerra-kazetaritzari, gerrak errugabeen gainean dituen eragin suntsigarriak grina biziz deskribatuta». (“The Washington Post” egunkarian 1998ko otsailean argitaratutako hil-oharraren zatia). Martha Gellhorn (Missouri, 1908 – Londres, 1998), eleberrigile, bidaia-liburu idazle, kazetari eta gerra-korrespontsal estatubatuarra. Paradoxikoa dirudien arren, bere ibilbide profesional izugarria aintzat hartzen badugu, duen ospearen zergatia hutsala da: Ernest Hemingwayrekin ezkondu zen. Emakume sufragista baten eta Alemaniako ginekologo baten alaba zenak, artean oso gaztea zela, 30eko hamarkadan, egin zuen Pariserako bidaia. Orduan idatziak dira gerora Bigarren Mundu Gerra sorrarazi zuen belizismoaren aurkako aldarri bakezaleak. AEBetara itzuli zenean, Depresio Handiak herrikideei ekarri zien hondamenaren lekukotzak bildu zituen. Idatzi zituenak “The troubles I’ve seen” liburuan argitara eman ziren. Eleanor Roosevelt AEBetako lehen damak, liburuarekin hunkituta, egilea ezagutzea eskatu zuen. Elkar ezagutu ostean, luzaz eutsi zioten adiskidantzari.

Azken urteak

Madrilera Ezin zuen bestela izan, 28 urteko Gellhornek 37ko Hemingway Key Westeko Sloppy Joe’s tabernan ezagutu zuen 1936ko Eguberrietan. Izaera sendokoak biak ala biak, berehala maitemindu ziren eta Espainiako 36ko Gerraren berri ematera joatea adostu zuten. Gellhorn petatea eta patrikan 50 dolar zeramatzala heldu zen Madrilera. Handik Bartzelonara joan zen eta Errepublikaren azkenari buruzko erreportajeak bidali zituen. Populazio zibilaren sufrikarioa gogoan iltzatuta geratu 56

zitzaion eta 36ko Gerraz geroztik gatazka ororen biktima zibilekiko sentiberagoa agertu zen. Ondoren, Berlin eta Praga hirietako kronikak bidali zizkien AEBetako egunkari eta aldizkariei. Nazismoa eta txekiarrek nazismoaren oldarraren aurrean bizitako izua ageri ziren idatzi horietan. Finlandiara hurbildu zen, iparreko frontera, sobietarren erasoa kontatzeko. Jarraian, Hong Kongen jada, japoniarren erasoa-

Bigarren Mundu Gerraren ostean AEBetatik alde egin zuen jaioterria indar kolonialista zela irizten hasi zelako. Urte haietan Frantzian, Italian, Kenyan, Kuban eta Mexikon izan zen. Azkenerako, Erresuma Batuan finkatu zen, eta Londreseko apartamentuaren eta Galeseko landetxearen artean ematen zituen egunak. 1966an Vietnamera joan zen estatubatuarren gorakada militarra eta gatazkaren ondorioz errefuxiatu behar izan zuten zibilen egoera salatzeko. Jerusalemen ere izan zen Adolf Eichmann naziaren epaiketa eta Israelen eta herrialde arabiarren arteko Sei Eguneko Gerra jarraitzeko. 80ko hamarkada El Salvadorrera joan zen Erdialdeko Amerikako gerra zibilen berri ematera. 81 urte zituen estatubatuarrek Panama inbaditu zutela kontatzera joan zenean. Bere azken erreportajea 90eko hamarkadaren erdialdera igorri zuen Brasilen egon eta gero. Itsutasunak eta obulutegiko minbiziak jota, bere buruaz beste egin zuen 1998ko otsailaren 15ean Londreseko etxean. 89 urte zituen. Iaz, bere bizitzari eta ibilbide profesionalari buruzko biopic interesgarria estreinatu zen AEBetan.


Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

THAILANDIAKO GASTRONOMIA

Thinkstock

Arroza eta oreka

N

ora zoaz?Âť eta ondoren ÂŤjan al duzu zerbait?Âť galdetzea agur zeremonial thailandiar baten parte da. Tradizioz gizarte hierarkiak garrantzia handia du mahai gaineko plazeretan parte hartzerakoan. Gainera, ondo hornitutako eta graziaz, dotoreziaz eta proportzioa zainduz aurkeztutako otordua herrialdean gehien atsegin duten oparietako bat da. Antzina-antzinatik, sukaldaritza thailandiarrak kontu handiz nahastu ditu bost zapore nagusiak, alegia: gozoa, mina, garratza, mikatza eta gazia. Zaporeak orekatzeko eta osatzeko ohiturak zerikusi handia du Txinako hegoaldeko sukaldaritza tradizioarekin. Azpikontinente indiarraren eragina ere nabaria da espezien erabileran; horien artean currya nabarmendu dezakegu, asko baliatzen baitute arroza, haragia eta arraina usaingozatzeko. Thailandiarrentzat afaria da eguneko otordu na-

gusia eta familian egiten dute. Plater kopuru handia atera eta guztien artean partekatzen dituzte. Arroza funtsezko osagaia da eta otordu guztietan aurki daiteke. Halaber, ohikoak dira fruitu lehorrak, belar eta zitrikoen nahasketa, jengibrea, martorria, lima hostoak, eta, herrialdeko hegoaldean, kokoa. Osagai minak erabiltzea normala da, eta produktu freskoak ezinbestekoak dira otordu baten kalitatea bermatzeko. Gonbidatuei hasieran ateratako ia plater guztiak eskaintzen zaizkie bigarren aldiz. Edukazio onekoa da plater guztietatik apur bat probatzea, asetzera iritsi gabe, eta ongailu ugariak arrozaren osagai gisa erabiltzea, hori baita plater nagusia. Gosari thailandiarra ere oso oparoa da, eta arrunta da arroz eta oilaskoz, txerrikiz, izkiraz, arrautzaz eta ozpin pepinoz osatuta egotea. Goiza horren

indartsu hasita, ez da harritzekoa egunean zehar ia ezer ez jatea, mokadu txiki bat besterik ez eguerdian, afariaren zain. Thailandiarrek mahaian ez dute aiztorik erabiltzen elikagaiak zati txikitan aurkezten baitituzte. Ohikoa da sardexka eta koilara erabiltzea; batzuetan, ordea, bata bestearen osagarri gisa baliatzen dute, adibidez, sardexka koilara betetzeko. Zotzak fideoz prestatutako platerekin soilik erabiltzen dira, nahiz eta garai bateko Siamgo erreinuan barrena banatutako txinatar jatorriko familia ugarien etxeetan ohikoak diren. Iparraldeko thailandiarrek, ordea, eskuineko eskuko hatzekin jaten dute lurrunetan egositako arroza. Zapore eta konbinazio exotikoak alde batera utzita, sukaldaritza thailandiarra oso preziatua da ia koiperik erabiltzen ez duelako eta osagaiak osasungarriak direlako. 57


liburuen txokoa

Coming back: New Orleans resurgent Testua: Anderson Cooper. Argazkiak: Mario Tama Umbrage editions, 2011 | 28 orrialde. 43 euro

New Orleans: tragedia baten argazkiak Mario Tama azken urteotako prentsa argazkilari onenetarikoa da. Getty agentziako argazkilari bezala mundua aldatu duten gertakari ugariren berri eman du: Dorre Bikien aurkako 2001eko irailaren 11ko atentatua, Afganistaneko gerra eta Juan Pablo II.a aita santuaren heriotza, besteak beste. Oraingo honetan, “Katrina” urakanaren argazkiak bildu ditu. 2005ean Atlantikoan izandako urakanen denboraldiaren barruan kolpatu zuen “Katrina”-k New Orleans, Ameriketako Estatu Batuek azken hamarkadetan pairatu duten natur hondamendirik larrienetakoa eraginez. Guztira 1.836 hildako eta 705 desagertu izan ziren, eta kalte materialak ere itzelak izan ziren, 75.000 milioi dolarretik gorakoak. Talmak bertatik bertara bizi izan zituen momentu latz horiek, baita gerora etorritako eraberritze lan nekezak ere. Testigantza bisualez osatzen da lan hau, baina, era berean, ingelesezko testuez lagunduta ere badator.

En mares salvajes. Un viaje al Ártico | Javier Reverte Plaza&Janés, 2011 448 orrialde. 20,90 euro

Artikoan zehar, ezerezaren erdian Artikoko izotza urtzearen ondorioz ipar-mendebaldeko pasabidea ireki zela jakin eta berehala abiatu zen bertara Javier Reverte idazle eta bidaiari sutsua (Madril, 1944). Gizakiak bost mende behar izan zituen gune hori igarotzeko, baina berak hamahiru egun baino ez zituen behar izan. Ontzi ozeanografiko errusiar batekin egin zuen bidaia Revertek, eta bertan ikusi eta ikasitakoak bildu ditu liburu honetan. Baldintza ezin gogorragoetan bidaiatu behar izan zuen, eta, besteak beste, desagertzeko arriskuan bizi diren inuitak bisitatu zituenekoa kontatzen du.

)

Rumbo a Benín Joan Riera Laertes, 2011 326 orrialde. 23,50 euro

Benin: Afrika beltzaren irudi bizia Liburu hau, gida bat baino gehiago, Afrika beltz osoaren isla ere bada. Izan ere, Joan Riera antropologoaren iritziz, «Benin Afrikaren osotasunaren adierazgarri da». Baina, era berean, orrialdez orrialde liburu honek omenaldi bat egiten dio Benini: budu erritualak, bertako biztanleen ohitura eta tradizioak, tribuen bizimodua, tatuaia bitxien esanahiak, arropa koloretsuz jantzitako herritarrak... Beningo herriaren erabateko argazki koloretsua irudikatu du Rierak. Aurrez Kamerunekin egin zuen bezala, gida honek ezezaguna zaigun herrialde bat ezagutzeko parada eskaintzen digu.


Afro-Cuba. Mystery and magic of Afro... Anthony Caronia Benteli, 2010 159 orrialde. 46 euro

Kubatarren mundu mitikoa Zuri-beltzezko argazkiz osatutako Antonhy Caroniaren lan dokumental hau erlijio afrokubatarraren mundu misteriotsuan barneratzen da. Caroniaren irudiek Kubaren alde ezkutuena islatzen dute: erlijioari lotutako sinesmen eta ohiturak, mundu mitiko horrek gordetzen dituen lilura eta kontraesanak, iraganeko pertsonaia mitologikoak, belaunaldiz belaunaldi errepikatzen diren erritualak, folklorea... Argazkiei laguntzen dieten erritoen ingelesezko azalpenak ere biltzen ditu lanak, Ania Rodriguezen eskutik.

Romance en París Franz Hessel Errata Naturae, 2011 136 orrialde. 16,90 euro

Benetako maitasun istorio baten abiapuntua 1912. urtea da eta Parisek sasoi gozoak bizi ditu: artista bohemioen paradisua da hiria, bertan elkartzen dira mundu osotik heldutako idazleak, eta bertan sortuko dira ahaztezinak izango diren maitasun istorioak ere. Baina Lehen Mundu Gerraren etorrerak amaiera emango dio giro alai horri. 1920an argitaratua, Truffautek pantaila handira eramandako “Jules eta Jim” filmaren oinarrian dagoen eleberria da honakoa. XX. mendeko maitasun hirukote ezagunenetako baten istorioa kontatzen da bertan, gerora Franz Hesselek berak biziko zuenaren antzekoa. Hortaz, “Romance en Paris” maitasun istorio autobiografiko baten sorrera ere bada.

Diarios en bicicleta David Byrne Mondadori, 2010 320 orrialde. 22,90 euro

Munduari begira, bizikleta gainean Orain dela bi hamarkada David Byrnek bizikleta tolesgarria deskubritu zuen eta geroztik bere bidaide bilakatu da. Liburu hau Byrnek munduan zehar bizikletaz egin dituen bidaien egunerokoa da. Buenos Aires, Istanbul eta Londresen artearen eta musikaren inguruko gogoetak dira nagusi; Berlin edo Manilan, berriz, auzi politikoen inguruko kezkak. Lekuak ezagutzeko aukera bikaina ematen du egunerokoak, baina, horrez gain, bidean izandako bizipenek eragindako gogoetak ere interesgarriak dira. Globalizazioaz, modaz, bakardadeaz... mintzo da Byrne.

Zubi bat Drinaren gainean Ivo Andritx. Itz: Karlos Zabala Alberdania-Elkar, 2010 504 orrialde. 20,20 euro

Zubi baten kronika Lau mende pasa irauten dituen kronika da Ivo Aldritxen (18921975) “Zubi bat Drinaren gainean”. XVI. mendetik XX. mendera bitartean Drina ibai ertzeko Vixegrad hirian gertatutakoak kontatzen ditu bertan idazle bosniarrak. Turkiarrek 1571n eraiki eta austriarrek Lehen Mundu Gerran suntsitu zuten zubia bera da protagonista nagusia. Hala ere, liburua ez da gertakari historikoetara soilik mugatzen, Aldritxek hainbat elezahar eta kantu herrikoi ere tartekatzen baititu lan honetan. Euskarara ekarritako Andritxen lehen liburu honen gainean film bat egiteko proiektua abiatu du oraintsu Emir Kusturica zinegile serbiarrak. 59



GoGoan hartu

David Good/Getty Images

ILISU Kurdistan

Turkiako Gobernuak orain dela zenbait urte jarri zuen martxan GAP proiektua. Egitasmo horren bitartez, turkiarrek 22 urtegi eta hemeretzi zentral hidrauliko eraiki nahi dituzte Tigris eta Eufrates ibaien gainean. Horietako bat Ilisu herrian eraikitzen ari diren presa erraldoia da, Tigris ibaiaren gainean, Kurdistango lurretan. 2010ean ekin zitzaien bertako lanei. Egitasmoa betez gero, eta, espero den bezala, lanak 2013an bukatzen badituzte, 300 kilometro karratu baino gehiago itoko dituzte, milaka kurduren herriak barne; tartean, Hasankyef, historia luze eta ondare kultural izugarriko herria. Presa hau eraikitzeak eragingo dituen ingurugiro arazoez gain, urek 68 herri irentsiko dituzte, bide batez inguruotako milaka herritarren sustraiak errotik moztuz. Esan bezala, mehatxupean dagoen herrietako bat Hasankyef da, 12.000 urteko historia duen herria eta iraganean hogei kul-

tura desberdin baino gehiagoren bizileku izan zena. Iraganean zazpi inperio mesopotamikoren hiriburua izan zen Hasankeyf. Unescok ondare natural izendatzeko eskatzen dituen hamar baldintzetatik bederatzi betetzen dituela esatea besterik ez dago herriaren aberastasun historiko eta kulturala ulertzeko. Iragan oparoak, hala ere, ez du etorkizun beltza gelditzeko balio izango itxura guztien arabera. Itxaropena baina ez dago erabat galduta: Hasankyef salbatzeko eta beraien bizilekuetatik kanporatuko dituzten 78.000 bizilagunen lekualdatzea oztopatzeko kanpaina indartsu bat dago martxan uneotan. Azken hilabeteotan Ilisuko presaren aurka sortu den presio soziala ikaragarria da eta herritarrek mobilizazio ugari egin dituzte beraien lurrak babesteko. Hasieran proiektuan parte hartu zuten Austria, Suitza eta Alemaniako gobernuek eta hainbat instituziok ere babesa ukatu diote egitasmoari mobilizazio horien ondorioz. 61


Munduari Begira New York-eko kostaldea indarberritzeko plana Etxe orratzen hiriak munduko itsas hiri nagusienen artean kokatu nahi du bere burua, eta, horretarako, 3.000 milioi dolarreko plana aurkeztu du New Yorkeko Udalak. Hain zuzen ere, 800 kilometro dituen kostaldea indartu, hiritarren zerbitzura jarri eta itsas nabigazioa sustatzea da planaren helburua. Izan ere, New Yorkek Seattlek, San Frantziskok, Chicagok eta Portlandek elkarrekin dutena baino itsas eremu handiagoa badu ere, hamarkada luzez auzo eta hiritar ugari itsasotik guztiz isolatuta bizi izan dira. Planaren proposamenen artean itsasertzean parke, pasealeku eta etxebizitzak eraikitzea edota ferry zerbitzua indartzea dago. Azken egitasmo horren baitan, Brooklyn, Queens eta Manhattan auzoak batuko lituzkeen ferry zerbitzua ezarri nahi du Udalak.

Amazonia arriskuan Brasilgo Amazonian eraikitzen ari diren Belo Monteko zentral hidroelektrikoa oso kaltegarria izango da ekologisten aburuz. Martxoan hasi ziren zentrala eraikitzeko lanak Altamira izeneko herrian; ekologistek salatu dutenez, bertako ekosisteman arazo larriak sortuko dituzte lanok, eta bertan bizi diren indigena eta nekazarien bizitzak errotik aldatuko dira. Munduko hirugarren presa handiena egitea da asmoa: oihaneko 500 kilometro karratu urperatuko ditu eta 50.000 pertsonek beraien lurrak utzi beharko dituzte.

Polonia, pianoen sendaleku Poloniako Kalisz herria instrumentu batekin lotu beharko balitz, hori pianoa litzateke, zalantzarik gabe. Askorentzat herri ezezaguna bada ere, mundu osoko piano zaharren errestauraziorako gune nagusia da Kalisz. Estatu frantziarreko, Alemaniako eta beste hainbat herrialdetako pianoak eramaten dituzte bertara konpontzera, eta, noski, biziberrituta itzultzen dira bertatik jatorriz-

ko lekuetara. Ez pentsa gainera Europatik bakarrik iristen direnek pianoak; Japonia, Australia eta Ameriketako Estatu Batuetako bezeroak ere badituzte. Izan ere, ehunka urteko altxor ugari daude barreiatuta mundu osoan zehar, eta jabeek ez dituzte edozeinen esku utzi nahi izaten. Kaliszen pianoak konpontzera dedikatzen diren 30 tailer inguru daude, eta 400 langilek baino gehiagok egiten dute lan.

Tacheless etxearen alde Berlingo Tacheless etxe okupatu historikoaren enkantearen aurkako ekitaldi jendetsua egin berri dute. XX. mendeko kultura alternatiboaren sinbolo nagusienetakoa den etxea mehatxupean izan da azken urteotan. Orain, 35 milioi eurotan salgai jarri dute, eraikinaren izaera alternatiboa kolokan jarriz. Gaur egun 30 estudio daude bertan eta 60 artisten lantoki eta saltoki ere bada eraikina. Mitte auzoan kokatuta, Berlingo interesgune nagusietako bat da Tacheless, eta urtero milaka bisitari gerturatzen dira bertara. Herritar, artista eta turista ugarik etxeak bizirik iraun dezan eskatu dute sinadura bilketa arrakastatsu baten bitartez.


Ubideen hiria salbatzeko ahaleginetan Venezia hondoratzen ari dela ez da kontu berria. Aspaldian jakinarazi zuten Venezia kinka larrian izango dela etorkizunean, eta horren zantzuak begi bistan dira dagoeneko. Itsasoaren maila nabarmen igo da, eta itsasgorak daudenean kresala egurrezko eraikuntza historiko askoren habeetan sartzen da, horiek erabat ustelduz. Azken 100 urteotan 24 zentimetro jaitsi da Veneziaren maila, eta aurrerantzean gehiago jaitsiko omen da. Venezia salbatzeko ahaleginak han eta hemendik ari

dira gauzatzen; horietako bat 50 lantegitako 3.000 behargin baino gehiago eraikitzen ari diren “Moises� egitura erraldoia da. 78 dike mugikorrez osatutako egitura Veneziako hiru sarreretan kokatuko dute. Dikeak lurrean jarritako kasetoietan txertatuta daude; era horretan, itsasgora denean urak altuegi badatoz, beraien lekutik atera eta hiria babesten dute dikeok. Italian nahiz mundu mailan inoiz egindako obrarik garrantzitsuenetarikoa da Venezian abian dena. Inbertsio handia suposatuko duen arren, herritarrak hiria babestearen alde agertu dira.

Jordanian, ura amets Herrialde askok arazo larriak dituzte ur eskasiari aurre egiteko. Herrialde horietako bat Jordania da, munduko hamar herrialde lehorrenetako bat. Bertako agintariek ura bilatzeko bi proiektu jarri dituzte abian, baina, ekologistek salatu dutenez, ingurugiroa larriki kolpatzen dute egitasmook.

Erritu bitxia Birmanian Birmaniako Chin tribukoek oraintsu arte egin ohi zutena txunditzeko moduko erritua da: emakumeei aurpegia tatuatzen zieten beste tribuetako kideek bahitu ez zitzaten. Zorionez, gaur egun bahiketak amaitu dira, eta, ondorioz, jada inork ez du aurpegia tatuatu beharrik. Hala ere, garai batean tatuatu zituzten emakume helduak ikus daitezke oraindik ere. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.