SANYA. XXI. mendeko Txinaren estresa askatuz

Page 1

2011 Apirila 36.zbk / 1,5 Euro 0 0 0 3 6

9

771888 505000


haizetara

ZAZPI

34 Itsaso ARRIZABALAGA 42 THINKSTOCK 24 Patxi URIZ Aurkibideko argazkiak: 06 Zigor ALDAMA 16 Haizea BARCENILLA Azaleko argazkia: ZIGOR ALDAMA

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. DISEINUA eta MAKETAZIOA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press ERREDAKZIOA: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net EGOITZA: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 948 13 65 20. LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

06

42


aurkibidea

16 PRAGA

34 RIO DE LA PLATA

Tradizio luze baten ordezkari diren Ehunka errekek osatzen duten kafetegiek espazio garrantzitsua amarauna da Buenos Aireseko dute Bohemiako hiriburuan iheslarien gordeleku nagusia

06 SANYA

Hainan uhartea eguzkiari eta hondartzari lotutako turismoaren erakargune nagusi bilakatu da Txinan

24 INNSBRUCK

Tirol eskualdean murgilduz, Alpeen bihotzeraino eramango zaitu hiri ikusgarri honek

42 ZIPRE

Arkitektura txundigarriak eta kostalde ederrak bat egiten dute Afrodita jainkosaren irlan

34

16

24 04 MUNDUARI BEGIRADA Comoko aintzira, sakona bezain ederra 51 BIDELAGUNA Agenda, bidaien eskaintzak, proposamenak, punta-puntako lekuak... 3


Lonbardiako (Italia) Lecco eta Como probintzietako lurretan kokatuta dago Comoko aintzira, Milanetik 70 kilometrora. 416 metroko sakonerarekin, Europako lakurik sakonenen artean dago. Goitik begiratuta “Y” forma hartzen duen aintzira honek paisaia ezin ederragoa osatzen du. Inguruan dauden herriek turista ugari erakartzen dituzte. Horrez gain, artearekin ere badu loturarik; askoren ustez, honako hau da “Mona Lisa” margolanaren atzealdean ageri den paisaia. Hori gutxi balitz, hainbat film grabatu dituzte eremu eder honetan.

COMOkO aintzira

Getty Images/iStockphoto


Munduari Begirada

5



Dragoi Handia bera ere hondartzara joaten hasi da

SANYA Testua eta argazkiak

igor ldama


Hotel erraldoi ugariren eta hondartza ederrez gain, besterik ere badago ikusgai Sanyan. Ezkerreko irudian, hotel baten fatxada ageri da, aurrean monumentu bat duela. Eskuinean, beste monumentu bat.

Hondartzara gerturatzen diren txinatarrek mukuru betetzen dituzte bazter guztiak. Eskuinean ageri den Dadonghaiko hondartzaz eta bertako paisaiez gozatzearekin batera, interesgarria da oso gerturatzen den jendearen portaera aztertzea.

Eguzkiarekin eta hondartzarekin lotutako turismoaren sektorean buru-belarri sartu eta Thailandia eta Baliri aurre hartzea helburutzat jarri du Txinak. Emaitza Benidormen eta Asiako paradisuen arteko hibrido bitxia da; egia esan, txinatarrak inportatutako aisialdi mota batekin nola gozatzen duten ikustea interesgarriagoa da ia inguruotako paisaien edertasun ukaezina baino. 8

ainan uharteko postalek ohiko irudi klasikoekin ekartzen dute gogora paradisua: harea zuriko hondartzak, lurzorua laztandu nahi duten palmondoak eta ur garden-gardeneko itsasoa. Zalantzarik gabe, normalean Txinarekin lotzen ditugun irudiak guztiz bestelakoak dira: kutsadurak hartutako hiri erraldoiak eta azpigaratutako landa eremuak, guztiak ere usain deskribaezineko ibai marroiek zeharkatuta. Oraingoan baina, argazkiak bene-benetakoak dira. Hainan uhartea, batik bat bertako hego-ekialdea, eguzkiari eta hondartzari lotutako turismoaren erakargune nagusi bilakatu da Dragoi Handian. Mundua astindu duen krisi ekonomikoak turismoari izugarri eragin badio ere, turista txinatarren kopurua etengabe hazten ari da eta Sanya hiria beraien helmuga nagusietakoa bilakatu da. Gutxika-gutxika, gainera, nazioarteko turismo merkatura ere zabaltzen ari da. Kontuak kontu, postalek paisaian jartzen dute arreta osoa, eta inguruotan bada bestelako interesgunerik ere: bertan biltzen diren turistak beraiek. Izan


ere, paisaia bezain interesgarria da inguruotan biltzen den “fauna�, edo, agian, interesgarriagoa. Lore koloretsuekin edo Snoopy eta Hello Kitty ezagunen irudiekin betetako pijama deigarriak soinean, familia osoak hurbiltzen dira Dadonghai eta Yalongeko hondartzetara; egia esan, zer egin oso ondo ez dakitela. Hollywoodeko superproduzio arrakastatsuak eredu hartuta, beraiek ere aisialdiaren sektorean murgiltzea

dute xede, baina ez dakite nola. Asko dira bikini deigarria erosi eta azken orduan soinean jartzera ausartzen ez direlako uretan arropa eta guzti sartzen diren emakumeak. Badira ere, Xiao Wang bezala, orain artean itsasoa telebistaz bakarrik ikusi dutenak. Gurasoek udan olatuekin jolasteko aukera izango zuela esan ziotenetik, irudimenak arrain koloretsuz eta itsas izarrez betetako mundu batera era-



Sanya Cityk Benidorm dakar gogora. Orain dela hamarkada bat eraiki zen lehen hotela, baina gaur egun kostaldea guztiz urbanizatuta dago jada. Itsasertzean eraikitzea galarazten duten araudiez ezer gutxi dakite inguruotan.

man du behin eta berriz 11 urteko neskatila. Orain, aldiz, hemen dago eta edozein unetan uretatik hortz zorrotzzorrotzeko tiburoi bat irtengo dela uste du, batik bat akuarioa bisitatu duenetik. Besoko bi flotagailu arrosa jantzita eta mesfidantza izugarriarekin, behin eta berriz gerturatzen da itsasertzera Xiao. Hori bai, berehala atzera egin eta metro gutxira zain duen amarengana itzultzen da. Izartxo eta palmondoz jositako blusa eta praka motzak soinean, esku artean duen iPhone ikusgarriari adi-adi dago ama; laneko mezuak erantzun eta egunkariaren edizio digitala irakurtzearekin nahikoa lan du. Aita nor den jakitea ere ez da zaila; izan ere, neurri ezberdineko jantzi berberak aukeratu dituzte hirurek. Egiari zor, honakoa ere aitortu beharra dago: Dadonghaiko hondartzatan gora eta behera dabiltzan txinatarren artean, gehien-gehienek ikusmenari min egiten dioten koloredun jantzi antzekoak daramatzate, guztiak ere palmondoz beteta. Besoko flotagailuek segurtasun nahikoa ematen ez diotela uste du Xiaok. Gerriko flotagailuak ere ez du guztiz konbentzitzen. Zientzia fikziozkoa dirudien txaleko puzgarriak berak ere ez du uretara sartzera animatzen. Azkenean, guztiak jantzita eta metro gutxitik metro gutxira bainu-hartzaileei laguntzeko jarrita dauden soketako bati irmoki helduta, 30 zentimetroko olatu “beldurgarriei� aurre egitea erabaki du. Horrela ilargiraino bertaraino heltzeko aukera izango lukeen arren, berehala egin du atzera; hori bai, Sanyan igerilari ausartena ere itsasertzetik pare bat metro urruntzen ez dela ikusita, oharkabean igarotzen da. Kosmetiko enpresak azala zuritzeko produktuekin aberasten diren herrialde batean hondartzara joatea kontraesana dirudi. Aldiz, mukuru beteta dagoen Sanyako kostaldeari gainbegiratu bat 11


Txinatarren artean asko dira hondartza soilik telebistan ikusi dutenak; flotagailuak jantzita eta mesfidantza izugarriarekin gerturatzen dira haurrak olatuetara, eskuineko irudian ageri direnak bezalatsu. Honen ondoan hondartza hutsik ageri da. Goiko irudikoaren gisako kotxetxoak eta eguzkitik babesteko bitarteko ugari erabiltzen dituzte txinatarrek.

ematea nahikoa da Txinak beste edozein lekutan guztiz kontraesankorrak diruditen gauzak uztartzeko duen erraztasuna ikusteko. Pentsa, komunismo kapitalista izan da azal zurbila izatea ezinbesteko edertasun ezaugarria den herrialdean milaka herritar hondartzara eraman dituen mirari ekonomikoa eragin duena! Irtenbidea, gainera, erraza da oso: ausartenak bikinia edo slip txikitxikia jarrita baina aterkia eskuan eta 90eko babesa duen eguzki kremaz blai ibiltzen dira hondartzan gora eta behera. Hori gutxi balitz, etxeratu aurretik, ezin ahaztu gauean erabiltzeko lozio zuritzailea erosterik! Inolako zalantzarik gabe, Sanya Txinako hazkunde ekonomikoaren fruitua da, eta, herrialdea bizitzen ari den aldaketa sozialen erakusleiho ezin hobea izateaz gain, laborategi bikaina ere bada turismo industriarentzat. Zerumugan Benidorm gogora ekartzen duten hotelak eraikitzen ari diren garabiak dira jaun eta jabe. Orain dela hamarkada eskas bat eraiki zen nazioarteko lehenengo hotela, baina kostaldearen urbanizazioa ikaragarria da jada, eta, egiari zor, ezinezkoa da txinatarren goranahiaren handitasunarekin ez harritzea. 12

Herrialde honetan dena da handia. Beno, handia ez, erraldoia. Sanyako higiezinen burbuilak berak ere barregarri uzten du beste edozein. Finantza-aholkularitzan aritzen den Txinako IFM agentziaren arabera, hondartzako bigarren lerroko apartamentu batek 17.000 euro balio zituen Sanyan 2005. urtean. Apartamentu berak, egun, lau aldiz gehiago balio du. Bien bitartean, epe berdinean, Txinako ekonomia %60 “bakarrik� hazi da. Uneotan, kalitatezko etxeen prezioa batez beste 110 euro hazten da metro karratuko eta eguneko. Bai, ondo irakurri duzue, eguneko! Ez dirudi, gainera, epe motzera behintzat joera aldatuko denik. Dirua egiteko Mendebaldeko turistak erakartzea ere garrantzitsua dela jakitun, Asiako erraldoiak ezaugarri oso ezberdineko giroak sortu ditu Sanyan. Masifikatutako Dadongahi “supertxinatarra� dago, errusiarrek ere gustuko dutena; askoz lasaiagoa den Sanya Bay ere badago, lasaiagoa izateaz gain zikinagoa ere badena; eta, azkenik, Mendebaldeko turistek gustuko duten Yalong elitista dago Sanya hiritik 20 kilometro ingurura. Yalongera iristeko bi modu bakarrik daude: bost izarreko resort batean ostatu har-



tzea edo 3 euroko sarrera ordaintzea. Yalongen, Txinako elitearekin bat egiten dute atzerritarrek. «Sanya Txinako lekurik cool-ena da», dio Zhang Wei gazteak. Shangaiko aberats berri batzuen alaba da Zhang eta 22 urte ditu. Unibertsitate garaiko azken uda itsasoan belaunetara arteko sartu-irtenak egin eta lagunekin egoteko baliatzen ari da oraindik ere hastapenetan den Txinako paradisu tropikalean; Bali eta Benidorm uztartu izanaren emaitza dirudien gune bitxian. Zhangek ez daki igeri egiten, baina ez du axola. «Itsasertzean argazkiak egin eta Renren atarian [Txinako Facebooka] jartzen ditut. Shangaiko lagunak inbidiak jota daude!», aitortu digu irri14

Sanyako portuan hainbat ontzi egoten dira moilan, goiko irudian ikus daitekeen eran. Lerroon gainean, eskuinean, emakume bat ageri da eguzkitik babesten. Ondoan, hondartzetako batean hartutako irudia.

barre gaizto batekin. «Hori bai, benetan ondo pasatzen dugun leku bat baldin badago, hori karaokea da», gaineratu du. Sanya Cityko hotel erraldoiak gau eta egun altxatzen dituzten makina izugarrien burrunbarekin lehian dauden era guztietako lokal zaratatsuak ez dira

falta inguruotan. Sanya Cityn itsasertzean eraikitzea galarazten duten araudiez ezer gutxi dakitela ere begi bistakoa da. Kontuak kontu, KTV arrakastatsuetan biltzen dira Zhang Wei eta bere lagunak, baita sari gisa eskuratutako bidaiarekin izugarri gozatzen ari diren Txinako enpresetako lantalde osoak ere. Guztiek elkarrekin, ozen-ozen abesten dute, bide batez XXI. mendeko Txinaren estresa askatuz. Txinako berezko elementuekin batera, uharteko gaueko giroan Thailandia edo Balitik iritsitako azken berrikuntzek ere badute lekua. Enrique Iglesias imitatzeko aukera ematen duten karaokeak eta Ingalaterrako Premir League ezaguneko futbol partidak Guinness


pinta bat edaten ikusteko aukera ematen duten pubak atez ate daude inguruotan. Horrelakoa da paradisuaren irudikapena Txinan. Kontuak kontu, interes soziologikoagatik edo potentzial ekonomikoagatik ez bada, Sanyaren eskaintza ez da bereziki erakargarria nazioarteko turismoarentzat. Oraingoz behintzat, Thailandia edo Bali nahiago dituzte Mendebaldeko turistek. Hori bai, Maoren herrialdeak zerbait helburutzat hartzen duenean, lortu egin ohi du. Horren erakusle, iaz uharteak 18 milioi turista txinatarri eta 750.000 atzerritarri egin zien ongietorria. Ez dira nolanahiko datuak. Kontuan izan, adibidez, Estatu espainiarrak bere osotasunean hartutako turista

Sanya City gau giroa bizia du. Hala ere, itsasertzeko terraza batean lasai afaltzeko aukera ere egon badago, goiko irudian, ezkerrean, ikus daitekeen bezala. Ondoan, hiriaren irudi panoramiko bat. Azkenik, goian, portuko jatetxe txinatar bat

atzerritar kopuruaren erdiaren parekoa dela uharteak hartutako turista txinatar kopurua. Turista atzerritarrei dagokionez, berriz, bisa beharrik ez duten errusiarrak dira nagusi Hainan uhartean. Sanyan ez dago krisirik. Turismoaren Mundu Erakundearen aurreikuspenak betetzen badira, hamarkada batean

Txina munduko helmuga bisitatuena izango da. Aldiz, Txinako turismoaren benetako potentziala ez dago atzerritarren menpe, barne turismoaren esku baizik. Izan ere, krisi ekonomikoaren zeharkako ondorioetako bat honakoa da: gero eta gertuago dago munduan zehar gehien bidaiatuko dutenak txinatarrak izango diren unea. Ustekaberik ezean, 2015. urtean izango da hori. Horrenbestez, agian palmondodun pijamak eta krema zuritzaileak saltzeko denda bat irekitzeko aukera aztertzen hasi beharko dugu. Momentuz, zer hobe eguzkiarekin eta hondartzarekin lotutako turismoaren etorkizuna nolakoa izango den ezagutzen hasteko Sanyara hurbiltzea baino. 15


KAFERIK KAFE

PRAGAN

Testua eta argazkiak

aizea Barcenilla



Pragara hiru egunerako joaten diren turista ugari daude. Kasik arineketan ibiltzen dira Plaza Zaharretik Judutarren Hilerrira, hilerritik gaztelura, gaztelutik Wenceslao plazara. Gutxik hartzen dute kafe bat patxadaz. Aitzitik, kafearen kultura Pragako ezaugarri bereizgarrienetako bat da. Hiriburuko kafetegi anitzetan ka-

dari bat izateaz gain, inguru sozial bat sortzeko, eraikuntza bereziak bultzatzeko edota bizimodu baten ezaugarriak adierazteko ere balio du kafeak. Italian kafea korrika batean hartzen da barran, askotan bakarrik eta egunean hainbat aldiz, eta sendoa da, taza txikian zerbitzatutakoa. Vienan, aldiz, giza erritual bat da kafea hartzea; normalean arratsaldez hartzen da, lagun edo senideekin, tarta batek lagunduta. Pragan ere kafeak bere dimentsioa du, bere agertokiak eta historia. Edaria bera Italia edo Portugalen bezain hedatua ez badago ere, kafearen inguruko guztiak bi lurralde horietan baino arrasto fisiko gehiago utzi ditu. Pragako kafetegien historia ez da nolanahikoa, batik bat Europan kafea eta honen kultura ezagutzen lehen lurraldea Bohemia izan zela kontuan hartzen badugu. Ekialdetik iritsi zen edabea; dirudienez, Pragako lehen kafetegia XVIII. mende hasieran ireki zuen Damaskotik iritsitako Georgius Deodatusek Mala Strana auzoan. Mendeetan zehar kafearen inguruko ohiturak aldatuz joan badira ere, hirurehun urte hauetan kafetegiek espazio handi eta garrantzitsua hartu dute Bohemiako hiriburuan.

fe eta mokadu batekin esertzea, Intelektualen babesleku esperientzia zirraragarria da Txekiar Errepublikako hiriburuan. 18

Badira pertsonaia ezagunen aztarnak jarraitzea maite dutenak; hala, Kafkaren jarraitzaileek CafĂŠ Louvre ezagunean zerbait hartzeko hautua egin dezakete, bertan elkartzen baitzen idazle ospetsua alemaniar kulturak Pragan zituen beste ordezkari en-



tsutetsuekin, Max Brod, Otto Pick edo Felix Weltsch kasu. Narodni Trida kale nagusian kokatuta, egun aurkitzen ez diren kafetegi horietakoa da Louvre: izugarri handia, billar mahaia anitzekin, uniformea daramaten zerbitzariz betea. Tradizioaren pisua nabaria da Louvren. Oraindik ere egunkaria irakurtzera hurbiltzen diren adineko pertsona ugari biltzen dira bertan; goizeko isiltasunean lasai-lasai izaten dira, Kafkaren arrastoen atzetik dabiltzan turistak iritsi aurreko uneak bakardadean dastatuz. Kafetegia lehen pisu batean dago, eta, eskaileretan, 1902an ireki zenean boga-bogan zegoen Sezession estiloaren arrastu arkitektonikoak ikus daitezke; geletan, aldiz, dotoretasun klasikoagoa da nagusi, arkuetako moldura zertxobait barrokoekin. Janaria bikaina da Louvren, hala nola kafea eta txo kolatea. Kale berean behera eginda, beste kafetegi esanguratsu bat aurkituko dugu: Kavarna Slavia. Kavarna hitzak “kafetegi� esan nahi du txekieraz, eta, slavia hitzak, berriz, argi uzten du nazionalistentzat horren esanguratsua den Moldava ibaira begira bil20

Kafkaren jarraitzaile ugari biltzen dira CafĂŠ Louvren, goian, ezkerrean. Alboan ageri den Rybka hiriko gazteenen topalekua da. Chleblicky kafetegian hainbat mokadutxo eskaintzen dituzte kafearekin batera, beheko irudiak erakusten duen eran. Udal Liburutegian, azkenik, zuzeneko musika izaten da.

tzen ziren bezero gehienak paneslabikoak zirela garai batean, ez, Louvren bezala, alemaniarrak. Izan ere, ez da ahaztu behar Bigarren Mundu Gerrara bitartean alemaniar, eslaviar eta judutarrak bizi zirela Bohemiako hiriburuan. Antzerki Nazionalaren parean dago Kavarna Slavia, eta, ondorioz, antzerkiari lotutako kafetegia izan da 1890ean sortu zenetik. Lurralde eslaviarretako aldizkari eta publikazioak irakurri zitezkeen bertan, eta oso ohikoa zen antzezlari eta zuzendariak funtzioen ostean kafetegian elkarrekin ikustea. Identitate txekiarraren sinbolo bihurtu zen kafetegia, eta, bere garrantziaren erakusle, 1989an itxi zenean Vaclav Havel presidenteak be-


rak ere ahalegin itzelak egin zituen berriz ere ireki zedin. Eta baita lortu ere. Egun, janari tradizionalari, strudel tartarekin zerbitzatutako kafe eta txokolateari, eta, nola ez, gauetako musika kontzertu eta dantzaldiei esker, kafetegi aparta da. Bertan pasatako denbora Pragako bihotzean pasatakoa da, zinez.

Zinemari lotutako kafea da Kavarna Lucerna, goian, ezkerrean, ageri dena. Horren ondoan ikus daitekeen The Globe kafetegian literaturzale ugari biltzen da egunero. Lerroon gainean, Gran CafĂŠ Orient kafetegi kubistaren eskailerak, ezkerrean, eta, eskuinean, CafĂŠ Europaren sarrera.

Berrikuntza eta estiloa XX. mende hasierako modernotasunaren erakusle diren zenbait kafetegi ere badaude Pragan. Udalaren Etxea eraikitzen hasi zirenean, 1905ean, Art Nouveau estiloa aukeratu zuten, momentuko modari jarraiki. Eraikina erakusketak eta kontzertuak ospatzeko atondu zuten, eta, noski, ezin kafetegia falta. Lokala ezin dotoreagoa da. Lanpara miresgarriak, antzerki bateko palkoen pareko balkoiak, egur tailatuzko dekorazioa, marketeriako aulkiak, dena da xarmanta. Ez da harritzekoa, garaiko artista eta arkitektorik trebeenak aritu baitziren lanean bertan. Eraikina bikaina da, baina dekorazioa ere izugarri zaindu zuten kafetegiari pertsonalitate propioa eman asmoz. Beste-

ak beste, Alfons Mucha margolaria aritu zen bertan lanean. Kafetegia hain ederra izanik, bertara sartzeak beldurra eragin diezaioke akaso Pragan oporretan den turista xumeari. Musika kontzertuak izaten dira arratsaldetan, pastelak gurditxo batean paseatzen dituen zerbitzari bat dago, atzamarrarekin keinu bat egin orduko mahaian izango duzu eskatutakoa‌ baina, harrigarriki, prezioak ez dira espero bezain garestiak, eta, hortaz, esperientziak merezi du. Udalaren Etxea bukatu zuten urte berean, Birjina Beltzaren Etxea eraikitzen hasi ziren, munduko etxe kubista bakarra. Pragan kubismoak esangura handia izan zuen, eta, horren erakus21


le, estilo berriaren ideiei jarraiki eraikin komertzial bat egitea erabaki zuen Josef Gocar arkitektoak. Bertan, noski, kafetegia nahitaezkoa zen, eta horrela jaio zen berehala artisten kafetegia bilakatu zen Kavarna Orient. Eraikina eta kafetegia, abangoardia berriaren logika jarraituz, eskematikoagoa da; formak eta geometriak irabazten dute borroka. 1920ko hamarkadan, kubismoa modaz pasa zenean, itxi egin zuten Kavarna Orient kafetegia, baina, aldiz, 1990eko hamarkada bizian, argazki eta plano zaharretan oinarrituz berreskuratu zuten. Txekiako abangoardiaren ezinbesteko bilgune izandako kafetegiak XX. mende hasierako xarma osoa gordetzen du oraindik ere. 22

Etenik gabeko tradizioa Orain artekoak irakurrita, Pragako kafetegi guztiak orain dela ehun urtetik gorakoak direla pentsa dezake baten batek. Aldiz, ez da horrela: gerora ere kafetegi oso bereziak eraikitzen jarraitu dute. Esaterako, Kavarna Lucerna, Lucerna pasealekuen barneko zinema aretoko kafetegia; zinemak mutu izateari utzi eta hitza nola bereganatu zuen ezagutu zuen belaunaldiarekin bat iritsi zen kafetegia bera ere. Eraikinaren azpian gorderik, zinemaren iluntasunaren eta distiraren arteko harremana ezin hobeto islatzen du bere estilo dotore zaharkituarekin. Gaurkoa eta antigoalekoa da aldi berean Lucerna kafetegia, zinemaren esperientzia bera bezala.


1890ean sortu zenetik, antzerkiari lotuta egon da Kavarna Slavia, ezkerreko irudian ageri dena. Gaur egun zuzeneko musika emanaldiak ere eskaintzen dituzte bertan. Lerroon azpian, Udalaren Etxea eta Kavarna Slavia beraren beste irudi bat.

Kafetegien egungo egoera ulertzeko, ordea, beharrezkoa da 1990eko hamarkadatik aurrera emandako berpiztea aipatzea. Komunismo garaian gutxi izan ziren bizirautea lortu zuten kafetegiak, baina, erregimen aldaketarekin batera askok ireki zituzten berriz ere ateak, Louvre edo Gran CafĂŠ Orient arrakastatsuek kasu. Eta horiekin batera, aitonekin bizi diren iloba gazteagoak ere jaio ziren. Txikiagoak eta xumeagoak batzuk, handiagoak besteak, garai berriei begira daude kavarna berriak. Rock musika, jazza edo literatura dira kafetegi berri horietako askoren ardatz, Narodni, Spalena eta Myslikova kaleen artean asko, Ujezd eta Zvorovska kaleen artean beste batzuk. Kontuak kontu, kafearen in-

guruan batzeko ohiturak ez du etenik izan; indarberritu ere egin da.The Globe bezalako kafetegiek bidaiariak eta ingeles literaturaren zaleak biltzen dituzte liburutegi handien inguruan; Rybkak edo Velrybak bezalakoek, aldiz, unibertsitate ikasleei ematen diete aterpe neguko arratsalde ilun eta hotzetan. Edozein kasutan, kontuz eramandakoak dira kafeak Pragan, ohitura luze batetik datozen establezimenduak, bizimodu eta elkartzeko era bat erakusten dutenak, Euskal Herriko poteoa den modu berean. Kaferako edonolako lekuetan sartzea ez da komeni, benetako esperientziak eskaintzen dituzten instituzio moduko kavarnak baitaude hiriko auzo guztietan. Eta inon baino gehiago, Pragan Starbucks bat bisitatzea bekatua da. 23



Testua eta argazkiak

atxi riz

INNSBRUCK

Austriako Alpeen babesean


Innsbruck hiriaren panoramika bat eskaintzen du ezkerreko irudiak, Santiago katedrala hiriari gailentzen zaiolarik. Behean, Alde Zaharreko bi irudi eta turistak terraza batean.

Ezinezko

ÂŤ

mendietan desagertu,

tontor garaienetan ezkutatzen den hiri kosmopolita deskubritu eta Europako paisaia bakarti eta ederrenen artetik ibili. Hori eta gehiago eskaintzen du Innsbruck atseginak. Ausart zaitez Tirol eskualdean murgildu eta Arranoaren Ibilbidea jarraitzen, Alpeetan barrena. 26

ÂĄGrĂźss Gott!Âť (Jaunak bedeinka zaitzala) esan zidan Hansek Tiroleko bere borda atzean utzi nuenean. Innsbrucketik gertu dagoen Igls herrixkan dago Hansen etxola. Bertan igaro nituen zenbait egun Tirol benetakoenaren bizimodua bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Beste herrialde batzuetan ez bezala, Tiroleko etxaldeetan egonaldiren bat egiteko beharrezkoa da nekazari eta abeltzain lanetan laguntzea. Oilarraren kantuak esnatzen zaitu goizean goiz. Gosari sendo baten ostean, Hansek sega eman eta belarra moztu beharra nuen. Lan gogorra izanik ere, teknika menperatzeak garrantzia handiagoa dauka indar fisikoak baino, eta, noski, oso adi ibili beharra dago norbere oinak belarrarekin ez nahasteko! Eguerdi aldean, baratzetik bertatik jasotzen dira bazkaritan jango diren barazki freskoak. Arratsaldea da behiak jetzi eta gazta egiteko unea. Egunero zeregin ezberdin bat jartzen dizu Hansek; horrenbestez, monotonian erortzeko arriskurik ez da. Baina landa bizimoduan barneratzea esperientzia gastronomiko bat bizitzea ere bada, hainbat zapore memorian iltzatuta gelditzen zaizkizularik betiko.

Alpeen bihotzeraino bertako mendietan barneratzeko asmoz iritsi naiz, Adlerwerg edo Arranoaren Bidea jarraituz. Hori bai, nire bota onduak bideetako hautsez zikindu aurretik, Innsbruck hiriaren gonbita onartuko dut. Innsbruck. Izena entzute hutsak elurra eta lorpen olinpikoak dakartza burura, oporraldi garestiekin eta bizimodu tradizionalarekin batera, noski. Tirol eskualdeko hiriburuan bizitzeko irrikak gainezka egiten du. Irribarrea beharrezkoa da hemen. Umore ona arkitektura alorrean bertan ere atzeman daiteke. Hurrenez hurren, kolore leuneko fatxada askotarikoak aurkituko ditugu: arrosak, berdeak, horiak, limoi kolorekoak, laranjak... Eraikin askoren kutsu barrokoa eta kanpandorreen erreboilak ere ezin aipatu gabe utzi. Eta hori guztia hondoko teloi gisa mendi dirdiratsuak ditugularik. Tiroleko hiriburua, 573 metroko garaieran kokatua, Europako hiribururik atseginetakoa da. Alpeen ekialdeko zonaldean kokatua, Italiako mugatik 30 kilometrora eta Alemaniakotik 45era dagoen bidegurutzea da Innsbruck. Eraikin gotiko, errenazentista eta barro-



Argazkiotan Innsbrucken egin daitezkeen bi mendi ibilbide ageri dira: ezkerrean “via ferrata” ezagun bat eta eskuinean Arranoaren Bidea. Biek ala biek aukera paregabea eskaintzen dute Alpeen bihotzean barneratzeko.

ko ederren bilgune, eraso urbanistikoetatik babestea xede du hiriak berak. Innsbruckek izpiritu gazte eta modernoa dauka, bertako biztanleen laurdena unibertsitate ikasleak baitira. Hirian bi unibertsitate daude: Innsbruckeko Unibertsitatea (Leopold-FranzensUnivertsität-Innsbruck alemanez) eta Innsbruckeko Unibertsitate Medikua. Eta, noski, horrek eragin zuzena dauka hiriaren gau giro bizian. Taberna eta pub ugari daude Tiroleko hiriburuan, batez ere Bogen edo Alde Zaharrean. Hofgartencafe deituriko lokalek, terraza batean eseri eta garagardo batez edo sacher batez (bertako txokolatezko pastel tipikoa) gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dute, betiere akordeoi doinuak lagun. Gazteak eta dendak nagusi dira bazter guztietan. Arropa dendak dira gehienak, eta, horien artean, snowboard dendek presentzia izugarria dute. Izan ere, Innsbruck snowboardaren Europako hiriburu bilakatu da azken urteotan. Snowboardaren jarraitzaileek berau praktikatzeko ezin aproposagoak diren hiru gune dituzte inguruotan: Stubaier glaziarrean dagoen Funpark ezaguna, Schlick 2000 eta Axamer Lizum. Guztiek ere hainbat aukera eskaintzen dituzte. Hiriari neurria hartzeko Maria-Theresien etorbidetik abiatzea da onena; Triumphfort edo Garaipenaren Arkutik Herzog-Friedrich kaleraino heltzen da. Goldenes Dachl edo Urrezko Teilatuak ematen dio amaiera etorbideari. Auzune gotikoan dagoen eraikin hori oso be28

rezia da, izenak dioen moduan, urrezko teilatu ikusgarria baitauka; 12 kiloz urreztatutako 2.600 teilek osatzen dute. Maximiliano I.a enperadoreak agindu zuen berau eraikitzea Milango Blanca Maria Sforzarekin ezkontzear zela. Gaur egun, zortzi estatu alpetarrek adostutako Alpeetako Nazioarteko Itunaren idazkaritzaren eraikina da, eta museo bat ere badauka barnean. Jauregi Inperiala da hurrengo geltokia, bertatik Innsbruckeko katedrala eta Gortearen Eliza ikustera joango gara. Azken horretan dago Maximiliano I.aren hilobia. Kuriosoena baina, honakoa da: hilobia hutsik dago. Mausoleoa bisitatzeak pena merezi du, enperadore izandakoaren aginduz eraikitako eraikina benetan ikusgarria baita: hilobiak 24 erliebe bordatu eta hiru dimentsiokoak diruditen eskuz zizelkatutako margolanak ditu. Horrez gain, brontzezko 28 estatua erraldoik osatutako segizio batek inguratzen du hilobia; “Gizon beltzak” izena ematen zaio segizioak osatutako multzo eskultorikoari eta enperadorearen arbasoak eta ondorengoak irudikatzen ditu. Mausoleoa egiteko lanak izugarri luzeak izan ziren, eta, horren erakusle, Ferdinand I.a, Maximilianoren biloba, izan zen estatuak jarri eta guztia bukatutzat eman zuena. Estatua horietako batean enperadorearen bigarren emaztea ere ageri da; diotenez, bien arteko maitasuna ez zen erabatekoa izan. Katedralaren fatxadan ere bada beste bitxikeriarik. Sarrerako lau leihoetatik bi ez dira benetakoak, margotuta daude; al-


diz, denak hain errealak izanda, kosta egiten da benetakoak eta margotutakoak bereiztea. Stadtturm dorrea ere bidaiariek bisitatu beharreko eraikina da. Bere garaian kartzela izan zenak, hiriaren bista paregabeak eskaintzen ditu egun. Eraikin ikusgarri hauetatik guztietatik gertu, hiriaren erdialdean bertan, Culinarium denda dago, mokofinentzako tentazio hutsa. Nahiko garestia izan arren, kalitatezko eta jatorrizko produktu tipikoak eskaintzen ditu denda eza-

gunak. Ardoak, pattarrak, marmeladak eta bestelako produktuak aurki daitezke bertan. Hiri honetan ondo jateko ohitura dute, eta, espero zitekeen bezala, neguko tenperatura hotzei aurre egiteko kaloria askoko jaki azukredunak dituzte gustuko. Hala, gozotegietako erakusleihoak galbide dira sarri bidaiarientzat. Olinpiar Jokoak ospatzeko aukera izan duten hiri askok garai batean eraikitako kirol instalazioak eta azpiegiturak nola zahartzen joan diren ikusi dute.

Innsbrucki ere antzeko zerbait gertatu zaio, salbuespenak ere badiren arren. Bergiseleko tranpolina, esate baterako, berritu egin dute oraintsu Zaha Hadid arkitekto ezagunaren eskutik. Tranpolin abangoardista ikusgarria hiriko edozein txokotatik ikus daiteke egun. Urteko lehen egunean hemen biltzen dira munduko eski jauzilari onenak. Oinez edo funikularrez igo daiteke dorrera, eta bertan dagoen Im Turm kafetegian tragoxka bat hartzea eta bista zoraga-


rriez gozatzea esperientzia benetan zirraragarria da. Gaua iristearekin batera, Alde Zaharrean giroa berotu egiten da. Bertako tabernek afaltzeko mila aukera eskaintzen dituzte. Modako jatetxe baten bila dabilenak Lichtblic entzutetsura jo dezake, Maria Theresien kaleko 18. zenbakira. Tiroleko produktuez osatutako plater bereziak eta minimalistak eskaintzen dituzte bertan, eta, azkenaldian, puri-purian dago. Afalostean 360 tabernara joatea ez da batere aukera txarra; bertako leiho zabaletik hiri guztia ikus daiteke.

Arranoaren Bidea Behin hiria deskubrituta, iritsi da Alpeetako aire puru eta freskoa arnasteko unea. Horretarako, lehenik eta behin, 30

Aterpetxe ugari daude Innsbrucken, goiko irudian ageri den Kastenalm ezaguna esaterako. Bertan, turista eta mendizale ugarik hartzen du aterpe. Lerroon gainean, beste aterpetxe baten irudia eta Innsbruckeko merkatuko saltzaile bat.

Hungerburgeko funikular ezaguna hartu behar da. Europa osoan kable bidez funtzionatzen duen bakarrenetakoa da. Bertatik Seegrube-ko geltokira igotzen gara, 1.095 metroko altuerara. Leku hau ezinhobea da Innsbruck osoa ikusteko. Teleferikoaren bigarren bidaiak Haelekar-eraino igoko gaitu, 2.334 metrotaraino. Hemendik Karwendel, Alpeetako parke natural handiena ikusi daiteke. Bertatik abituta hainbat mendi txango egin daitezke. Horien artean bi aukeratuko ditugu. Lehena via ferrata

baten zati bat da, eta bigarrena alpetar ibilbide bat. Edozein kasutan ere, gogor lotu beharko ditugu mendiko botak. Egun gutxiko egonaldia egitekotan, egokiena lehen txangoarekin hasi eta Innsbrucken atseden hartzea da, gero, hurrengo egunetan, mendiko ibilbideekin jarraitzeko. Alpeetako mendietako etxola batean gaua pasatzeko aukerak benetan merezi du. Via ferrata edo ekipatutako bideari dagokienez, bakoitzaren trebezia maila edozein delarik ere, aukera ezin hobea da. Hori bai, dugun denboraren arabera, ibilbide bat edo beste hautatu beharko dugu. Hafelekarretik abiatu eta Kemachertera iristen da bidea, 2.480 metroko altuerara. Ibilbidea gidari batekin egiteko aukera ere badago, dohainik gainera. Innsbruckeko Alpinismo Eskola-


rekin harremanetan jarri eta beraiek bidaliko dizute gidaria, musu truk. Nik Fritz Pรถhacker izan nuen bidelagun, Alpeetan eta Afrikako mendietan esperientzia handia pilatutako mendizalea. Berarekin batera Hungerburgera igo eta 2.435 metroko Seegruben-Spitzen gailurrean bukatu nuen abentura. Asko ikasi eta gozatu nuen. Mendi martxa goiz xamar bukatuz gero, arratsaldea hirian barrena ibiltzeko probestu daiteke; gaueko irteerak ere egin daitezke, linterna eta musika lagun. Horrela esanda txorakeria dirudi, baina esperientzia polita izan liteke, zinez. Innsbruck Txartela badaukazu, ez duzu gehiago ordaindu beharko Bergisel mendira doan autobusa hartzeko. Autobusa 20.30ean ateratzen da, eta, bertan, gida batek ibilbidearen inguruko infor-

Atsedena hartu eta paisaiaz gozatzeko aukera ere eskaintzen du Arranoaren Bideak, goiko argazkiak erakusten duen moduan. Azpian, bizikletaz egiten den Suntingerpipfeleko jaitsiera eta Mutters herrixka.

mazioa eskaintzen du; nahiko laua da eta ez du esfortzu handiegirik eskatzen. Txangoak 40 minutu inguru irauten ditu eta txabola batera iristean bukatzen da. Bertan, taberna txiki bat dago eta afariak ematen dituzte; Tiroleko musika tipikoa jotzen duten musika taldeen emanaldiak ere izaten dira. Afaltzeko, eskaintza ez da oparoegia; gulascsuppe haragi zopa tipikoa, gazta eta haragi ketua aukeratzen dute bisitari gehienek. Ketutako janaria oso tipikoa da Tirolen. Orain dela ez urte asko, etxetresna

elektrikorik eta garraiobiderik gabeko garaian, ez zen produktu fresko askorik iristen mendietan galdutako etxe eta etxola bakanduetara; hala, janariak kontserbatzeko zuten modu bakarra horiek ketzea zen. Horrenbestez, Innsbrucken behin eta berriz entzuten den hitza da speck (ketua). Atsedena ziurtatu dago Innsbrucken: ez da toki zaratatsua, trafiko gehiegi ere ez dago eta tenperatura ona da; hori bai, manta potoloa beharrezkoa da neguan zein udan. Esnatu ondoren ondo gosaltzea komeni da, berriro ere bideari ekiteko ordua da eta. Hona hemen nire bigarren proposamena: Arranoaren Bidea. Ibilbide ezin hobea da deskonektatu eta xendazaletasunaz gozatzeko. Bide ikusgarri hau arrano baten hegalen gisan hedatzen da 280 kilometrotan ze31


har. St. Johann, Wilder Kaiser mendia, Brandenberg mendilerroa, Rofan eta Karwendel gailurrak eta Lech bailara zeharkatzen ditu 31 etapatan banatutako ibilbideak. Ingurune ezin ederragoak zeharkatzen ditu gainera; Inn, Pauznaun, Kauner, Pitz, Ötz, Stubai eta Ziller bailaretan barrena Tannheimer, Kaiserwinkl eta Kitzbüheler inguruetaraino heltzea esperientzia zirraragarria da. Olivier Neagoe, nire gidariarekin batera abiatu naiz Innsbrucketik. Bergstationera igo gara, 2.269 metrora, eta hortik Hafelekarspitzera joango gara, 2.334 metrotaraino. Bidea nahiko laua da hasieran, nahiz eta badaude zenbait

aldapa gune ere. Bidean zehar deigarriak diren ardi iletsuak beha ditzakezu, lana harroz josita. Ezagutzen dut hauen lana, behinola laztandu nuen hauetako bat eta. Ardiak atzean utzita, arranoak bihurtzen dira ibilbideko protagonista. Zirragarria suertatzen da beraien hegaldi magikoak norbere buruen gainean ikustea. Gure gorputzetan nekearen eragina gero eta nabariagoa denez, Pfeisshütteeko aterpetxean egin dugu geldialdia indarberritzeko. Oliverrek tiroler gröstel bertako plater tipikoa probatzea gomendatu dit: patata egosiak eta urdaiazpiko ketua, gainean arrautza frijitu ba-

tekin. Janari azkarra eta ezin hobea 1.922 metrora dagoen aterpetxe batean hartzeko. Gozagarria benetan. Bapo jan ostean berriz ere erritmoa hartzea kostatzen den arren, martxan gara berriro, ezin baitugu denbora gehiegi galdu, bide luzea baitugu aurretik eta gaua gero eta gertuago baitugu. 2.215 metrora dagoen Stempeljocheko gailurra zapaldu ostean dator momenturik zailena: parez pare dugun amildegiari erronka botatzeko unea da. Aldapa ikaragarria da eta bi oinak ez zaizkit espazio berean sartzen. Arnasa sakon hartu eta lasaitzeko ordua da; soilik horrela lortuko dut beldurra menperatzea. Zailtasunak gaindi-


Lerroon ezkerraldean Arranoaren Bidearen zati bat ikus daiteke. Ibilbide hau ezin hobea da deskonektatu eta mendiaz gozatzeko. Eskuineko irudian, mendizale bat Kletersteig gailurrera heltzen.

tuta, ibilbidearekin jarraitu dugu Wilde-Bande-Steig aldetik, Lafastscher Jochera iristeraino. Igoerak iraun artean, elurra izan dugu ikusgai; benetan bitxia da udan elurrarekin topo egin eta ur izoztuarekin aurpegia freskatzea. Lafastscher Jocheko begiratokira iristean geldialdi bat egin dugu. Paisaiak ez du gutxiago merezi. Eguzkia mendien artean ezkutatzen hasi dela ikustean ohartu gara denbora gehiegi igaro dugula bertan. Presaka zutitu garenean, orein familia bat aurkitu dugu parez pare, 200 metro eskasera. Gailurrak atzean utzi dituzte jana bilatzeko. Ikuskizunari begira geratu gara, isilik. Slow live delakoaren lezioa da; izan ere, ilunabarrari so geratu ezean ez genituzke oreinak ikusiko. Ilundu aurretik iritsi gara Hallerangeralmera, 2.081 metrora kokatutako gure helmugara. Bertan dugu aterpea zain. Mendietako aterpetxeen sarea oso anitza da inguruotan; luxuzko jatetxeetatik etxola apaletaraino. Eguraldiak bat-batean okerrera eginez gero, babesa eskainiko dizute etxolok. Ez hori bakarrik, horietako asko herrialdeko janaria eskaintzen duten primerako jatetxeak ere badira. Azken orduko ezustekoak saihesteko, hori bai, ibilbidea planifikatu eta lotarako tokia aurrez erreserbatzea da gomendagarriena. Halleranger-Almen igaro dugu

gaua. Oheak erasoak dira eta jatetxeak terraza zoragarria dauka haranera begira. Itzartzean egunsenti zoragarria izan dugu: lehen eguzki izpiek mendiak gorriz tindatu dituzte erabateko isiltasuna nagusi dela. Lafatscher Hochleger aldera jarraitu dugu bidea; 1.648 metrora jaitsi gara jada. Basabidea ez da gogorra, aldapa askorik ez du, eta baso ederrak daude inguruan. Goiz osoa ibili ondorean, Kastenalmera iritsi gara. Bertan ohikoa da bizikletak alokatzea bueltako bidea egiteko; horixe egin dugu guk geuk ere. Aterpetxean specks batzuk eta gazta apur bat jan eta bi gurpilen gainean egin dugu Hinterautaleko bidea, erreka bazterretik. Scharnitzera iritsi gara bizikletaz; hori bai, indarrak sobera izanez gero, Innsbruck bertaraino ere irits daiteke 32 kilometro eginda. Ez da gure kasua. Tirol austriarrean, lurralde honetako xarmantasun magikoa deskubritzearekin batera, milaka gauza egin daitezke. Diotenez, munduan hainbeste leku zoragarri izanik, ez du merezi oporlekua errepikatzerik. Zalantzarik gabe, Innsbruckeko ingurunea munduko gunerik ederrenetakoa da, bertan mendi garaiak eta hiria bikainki uztartzen baitira. Nik behintzat ez dut gomendioa jarraituko. Itzuli egingo naiz. 33


RIO DE


Testua: I単igo Ribaguda

Argazkiak: Itsaso Arrizabalaga

LA PLATA

Ezkutatuen delta


Buenos Airesetik ordubetera soseguaren del- eleberrietako agertokiak aurkituko ditugu, ta zabaltzen da. Ehunka ibai eta errekek osa- txalupei lotutako bizimoduen argazkiak zein tzen duten amarauna da Rio de la Platako garai bateko ospearen aztarnak. Atseden bila delta, geografia aldakor eta kontrolaezina, datozen porte単o ugariek egiten duten bezala mendeetan zehar era guztietako iheslarien txalupara igo, ubidean gora egin eta bost migordeleku izandakoa. Ibaiaren bazterretan nututan bakardadeak inguratuko gaitu. 36


Tigrek iraganeko garai oparoen arkitektura biltzen du; hemen altxatu zituzten elizak eta eraikin publikoak, villak eta jauregiak, ezkerreko irudian ageri den eliza kasu. Lerroon behean ikusten den gisan, deltan barrena ibiltzeko bus-ontziak erabiltzen dituzte. Azkenik, mundu osoko bisitariak jasotzen dituen Alpenhaus ageri da.

guneroko bizimoduak gogorra izaten jarraitzen du, baina udako oporrez edo iganderoko lasaitasunaz gozatzeko leku aproposa dela deritzo porteĂąo askok. Aspaldi bilakatu zen Rio de la Platako delta Buenos Aireseko atseden eta aisialdirako gune, eta horrek izugarri errazten du Tigrera iristea eta ingurunea ezagutzea. Tren del bajo ezaguna har dezakegu, turismoari hauspo berria emateko berreskuratu baitute. Baina askoz errazagoa da Retiroko geltokitik Tigreruntz abiatzen den edozein aldiriko tren hartzea, eta ordubete eskas batean Rio De la Platako deltaren erdigunean bertan kokatutako portuan izango gara.

Parana eta Uruguai ibai handien urek ia 300 kilometroko zabalera hartzen duen delta bat osatzen dute itsasoratzean, Montevideo eta Buenos Aires artean zabaltzen den ibai-itsaso marroixka. Hain da zabala deltaren ahoa, 1516an Juan Diaz de Solisek itsasartea zela pentsatu zuela. Ozeano Barerako pasabidearen bila zebilen eta ibaian gora egin zuen; ura probatu eta gozoa zela ikusita ÂŤitsaso gozoaÂť deitu zion. Ez zen Ozeano Barera iritsi baina charrua eta guarani indioen legendak aditu zituen; horrela, zilarrezko mendien eta errege zurien mitoa zabaltzen joan zen espainiar eta portugaldarre n artean, eta, deltan zilarrik topatuko ez bazuten ere, haren izena hartu zuen, 37


oraingoan betiko: Rio de la Plata. Kolonizatzaileen hasierako lehia Argentina eta Uruguai arteko muga bilakatu zen gero, baina hein handi batean beti izan da kontrolik gabeko eremua. Agian horregatik erakarri ditu hainbeste iheslari eta kontrabandista, baita ermitau eta abenturazale andana ere. Sudestada bezalako haize zakarrek zein ilargi betearekin izugarri hazten diren mareek nabigazioa zailtzen badute ere, mendeetan zehar merkataritza bide nagusiak ibai eta errekak izan dira. Horrela sortu ziren lehenengo kaiak eta haiei itsatsitako herrixkak; hori bai, uren apetek egun batetik bestera sortzen zituzten irlak, edo errekak ito, maparik gabeko lurralde ureztatu honetan. Gau baten bueltan ere sortu omen zen, Lujan eta Reconquista ibaiek bat egiterakoan, nabigaziorako ubiderik onena, eta horrela jaio zen Tigre, hurrengo egunean ubidea itxiko zelaren beldur. Baina hemen dirau, deltako gune nagusi bilakatuta. Hemen gordetzen dira garai bateko ospeak eta deltako historia luzearen aztarnak, gainbehera egin zuten ametsak eta ibaiari lotuta bizitzen jarraitzen dutenen eguneroko istorioak. Urak marrazten du hiriaren planoa, errekek bereizten dituzte auzoak eta ubideek osatzen dituzte kaleak; horrela, ibaiertzeko pasealekua etorbide nagusia da eta bertan topatuko dugu kaia zein merkatu nagusia. Lujanetik gora egin eta deltaren belle epoque aristokratikoaren azken zantzuak begiztatuko ditugu, nostalgiaren kontura denboraren igarotzeari eusten dioten villa, hotel eta klub zaharrak. Carapachay edo Angostura errekak jarraitu eta bestelako mundua zabalduko zaigu, bertakoen bizimoduaren ikusle bi38

Lerroon gainean inguru honetan ohikoak diren paisaiak ikus daitezke; goian, supermerkatu funtzioa betetzen duen ontzietako bat, eta, ondoan, garai batean Buenos Aires hiriko haur ugari biltzen zituen parkeko noria. Eskuinean, bata bestearen ondoan aparkatutako txalupak. Behealdean, ibaiaren erdian bertan kokatutako portua ageri da, eta, azkenik, garai bateko zamaontzi handiak, moilara betiko lotuak.

lakatuz. Aspaldi desagerrarazi zituzten indioak eta egun desagertzear dira garai bateko ogibideak; arrantzaleak gero eta gutxiago dira, zumearekin lan egiten duten artisau gutxi batzuk bakarrik geratzen dira eta zurgintza eta ikatza ere gainbeheran dira. Baina bizitzak txalupari lotuta jarraitzen du, deltan ez dago biderik urezkoa ez bada eta edozer egiteko txalupa beharrezkoa da, izan postaria edo umeak eskolara eramaten dituena, izan batel 単imi単oa edo garraiorako gabarra handia. Bizitza bezala aisialdia ere urari lotuta dator, eta Tigrek aukera guztiak biltzen ditu. Kostaldeko Parkea familia porte単oen gogokoena da, igandeak hiriko zaratatik urrun gozatu eta umeak jolas parkean aparkatzeko aukera eskaintzen dielako. Baina aisialdirako eskaintza askoz zabalagoa da: urarekin zerikusia duten abentura kirolak aukeran, arraunerako mota guztietako ontziak alokagai, luxuzko katamaranetan txangoak, ibaiko txoriak ezagutuz ekoturismoaz gozatzeko ibilbideak... Gustu eta salneurri guztietara egokitutako eskaintzak dituzu, baina, egia esan, ez da ezer berezirik egin behar deltaz goza-


Tigreko planoa ibaiek eta errekek osatzen dute. Deltan ez dago biderik urezkoa ez bada, eta edozer egiteko txalupak beharrezkoak dira. Hara eta hona begiratuta txalupak ikusi daitezke nonahi. Batzuetan batelak zuhaitzetako fruituak direla pentsa daiteke, enborra astindu eta bat eroriko dela.

39


Bizilagunek produktuen garraiorako erabiltzen dituzte batelak; ur bidoi handietatik DVD piratetara arte, era guztietako produktuak eramaten dituzte. Ondoko irudian, ontzi horietako bat. Beheko irudian ikusten denez, moila da etxe bakoitzaren lehen atea. Azkenik, behean, ontzi bat ageri da, geldi.

tzeko. Hartu Rio de la Platan barna abiatzen den edozein ontzi eta deltaren xarma guztiak eskura izango dituzu. Igo zaitez Cacciola ontzian, adibidez. Ez da Montevideora iristeko garraiobiderik azkarrena, baina delta osoa patxadaz zeharkatzeko aukera eskaintzen du. Cacciola ubide zabaletatik doa, garai bateko industrializazio basatiaren aztarnak erakutsiz; nonahi daude abandonatutako zurgintza lantegiak eta erdi hondoratutako zamaontziak. Herdoildutako iragana atzean utzita kautxu eta eukalipto sail amaigabeak zeharkatuko ditu, eta, azkenean, gizakiaren eskuetatik gordeta egon balitz bezala, naturari deltan geratzen zaion azken eremu birjina igaroko du. Ubide zabalak baino erreka eta errekasto txikietatik galtzea helburu baduzu, Interisleñas edo Jilguero konpainiako bus-ontzi bat hartu besterik ez duzu. Bertakoek egunero erabiltzen dituzten garraiobideak dira, eta oiloz beteriko garai bateko autobusen itxura dute. Tigre utzi eta ibilbidea ez da inoiz berdina izango; bidaiariek eskatu ahala geratzen da txaluparia eta horrek hamaika errekasto galduetara eramango zaitu. Rama Negra edo Tres Bocas erreken amaraun partikularrean sartu eta moilaz moila joango zara, deltako etxe guztiek dutelako moila. Zurea aukeratu besterik ez duzu. Bueltarako ez dago ordutegirik, baina beti topatuko duzu errekan gora edo behera ibili eta nonbaitera hurbilduko zaituen ontziren bat, izan ibaiko “supermerkatu-txalupa” izan nafta bila doan agurearen batela. Moilaren amaierara heldu eta oinak lurrean jartzean sentsazio arraroa izango duzu, txalupara errazegi ohitu bazina bezala. Zuhaitz artean bidexka estuak zabalduko zaizkigu, ateak itxita dituzten etxeak eta ibaiertz batetik bestera salto egiteko egurrezko zubi zaharrak. Hemen ez dago izenik ez planorik; garai guztietako iheslarien gordelekuan gaude. Ur hauek hamaika ihesaldi ahalbideratu dituzte, mendeetan kontrabandisten jabegoa izan zen itxi ezinezko muga hau, eta ezkutaleku zenbatezinez betetako geografia honetan iheslari eta deserriratu andanak aurkitu du babesa. Hiriburutik hain hurbil eta mundutik hain urrun, bakardadeaz inguratutako irla hauek sekretu asko gorde dituzte isiltasun osoz: Brasildik ihesean etorri ziren esklaboena, independentzia garaiko errebeldeena, polizia atzean zuten anarkistena, erbesteratutako naziena... «Lagun batek etxola bat zeukan deltaren barrenean», horrela hasten dira montonero zaharren klandestinitate garaiko historia asko, «eta, batzuetan, milico baten ondoan gordeta ginen…» jarraitzen dute argentinar umorez; «milicoak ere gordeta zeuden, gu bezala, bakoitza erreka bazter batean, ondoan nor zuten jakin gabe…».


Hamaika bidexka jarraitu eta hainbat zubi zeharkatu ostean edozer topa dezakezu. Alpenhaus, kasu. Bavariako ostatu bat hemen? Bai, baina izan zitekeen ukraniar landetxe bat, italiar jatetxea edo euskal taberna bat, asko eta askotarikoak izan baitziren goseari ihes egin nahian deltan barna abiatu zirenak. Oraindik ere etorkinen jatorrien arabera izendatzen dituzte errekak. Euskaldunak aspalditik ziren deltan, baina 1860ko sukar horia atzean utzi nahian ibaian gora egin zuten eta Carabelas errekaren inguruan osatu zuten beraien kolonia Aldazoro, Iregui, Castañaga, Olaran eta Zubiña sendietako hainbat kidek. Deltako mendi zurien eta lur beltzen istorioak entzunda Amerikak egiteko ametsa berrosatu omen zuten, eta hemen aritu ziren aizkolari, ehiztari eta ikazkin, etxean bezala. Egun lurrak heze eta emankorra izaten jarraitzen du, baina egoerak ez du amets askorik ereiten. Urak aspaldi eraman zituen lurrari lotutako oparotasun aroak, garai bateko industrializazioaz burdinezko hezurdura erdoilduak besterik ez dira geratzen, eta turismoak ere, Peronen garaian milioi erdi porteño Deltara erakartzen zuenak, behera egin du nabarmen. Egun ihesean datozenek Buenos Aireseko udako sargoria atzean uztea beste helbururik ez dute izango, baina geografia aldakor eta berezi honek garai guztietako segeretu eta ezkutatuen gordailu izaten jarraituko du. “Ese viejo río color de león” deitzen zion Borges handiak, eta kolorea aldatuko ez zaion bezala jarraituko du Rio de la Platako Deltak historiaren eskenatoki eta istorioen protagonista izaten.

Errepideetako restopak bezala zabaltzen dira ibai ertzetako tabernak ere, eta bus-ontzien ezinbesteko geltoki bilakatzen dira, goiko irudian ikusten den moduan. Lerroon gaineko irudian Victoria pasealekua ikus daiteke; Lujan ibaiaren bazterra Tigreko etorbide nagusia da. Egunez kaia eta merkatua dira protagonista; gauean, aldiz, pasieran ibiltzeko edo trago bat hartzeko leku ezin hobea da.

41



Argazkiak:

estua: nri%ue an ho ett* mages Thinksto k

ZIPRE

Afroditarekin hitzordua


Historia eta natura uztartzen dira Zipren, irudiotan ikus daitekeen eran. Lerroon behealdean, kostaldeko irudi ederra ageri da, eta, ezkerrean, Pafoseko aztarnategi bat.

Bidaiari askorentzat herrialde ezezaguna bada ere, Europa eta Asia artean kokatzen den irla honek asko du ikusi eta gozatzeko. Bi naziotan banatzen den munduko irla bakarra izateaz gain, Ziprek baditu bestelako berezitasunak ere: historiaren aztarna biziek, arkitektura txundigarriak eta kostaldeko paisaia zoragarriek bat egiten dute Afrodita jainkosak hain gustuko izan zuen maitasunaren irlan.

44


ondairak dioenez, Afroditak, Olinpoko jainkosarik maitatuenak, Mediterraneo osoko leku guztien artetik Zipre aukeratu zuen gizonak zirikatzeko. Izan ere, maitasunaren, edertasunaren eta ugalkortasunaren jainkosak eska zezakeen guztia biltzen zuen leku hark: itsaso gardena, natura birjina, jainkoen abenturak arrunt eta ohiko ikusten zituzten hiritarrak...

Hainbat milurteko igarota ere, Mare Nostrum zirraragarriko irlarik orientalenak –bi naziotan zatituta dagoen munduko irla bakarrak–, jainkosaren igarotzea gogora ekartzen duten hainbat bazter gordetzen ditu bere baitan. Pafos eta Limasol artean, esaterako, Zipreko itsasbazterreko txokorik ederrenean aurkitzen da Afroditaren Harkaitza. Kondairak dioenez, puntu zehatz honetan urgaineratu zen jainkosa,

izurdeek botatako itsas maskor batetik aterata. Harkoskoz betetako hondartza baten aldamenean kokatuta, inguruko naturaren izaera eta esentzia puskatzen duten hiru haitzek osatzen dute Afroditaren Harkaitza. Neguan apenas gerturatzen den inor bertara, arrainen baten peskizan doan arrantzaleren bat baino ez. Baina udaberri eta uda sasoian argazki makinak prest dakartzaten turistez


betetzen da leku mitiko hau. Gainera, urte osoan zehar haurrak izaterik ez duten emakume ugari gerturatzen dira bertara, lazo bat sastraka batera lotuz Afroditaren laguntzarekin beraien arazoak gaindituko dituzten itxaropenean. Ausartenek harkaitzaren inguruan buelta bat ematen dute igerian; tradizio horrekin bat egiten duena urtebete gaztetzen omen da. Inguru honetatik gertu daude Afroditaren Bainuak ere. Larako badiaren ondoan berari eskainitako hainbat tenplu daude, Palepafos (Pafos) kasu; eta beste zenbait bere maitaleei (Ares, Adonis...) edota bere seme-alabei eskainiak (Eros, Hermafrodita, Priapo, Eneas...).

Bisitari entzutetsuak Olinpoko jainko eta heroiengan sinesten duenak ezin ditu zalantzan jarri bestelako bisitari ezagunen presentziak, horien froga garbirik ez badago ere. Santa Elenak, Constantino enperadorearen amak, Grezian zegoela pentsaturik, lignum crucis puska bat ekarri omen zuen Lefkara herrixkan dagoen Santa Kruz elizara. Leonardo Da Vincik ere bisitatu 46

Orotara 277 eliza daude Zipren, horietako asko eraikin historiko izendatuak, ezkerrean ageri den Panagia Aggeloktistiko eliza kasu. Eskuinaldean, goian, Polis inguruko kostaldeko irudi ederra ageri da. Behean, XII. mendean sortutako Kourion hiriko aztarnak, bisitari ugari jasotzen dituztenak.

omen zuen Zipre, 1481ean hain zuzen. Bertako jostunen lanarekin txunditurik, zapi bordatu bat eraman omen zuen bertatik Milaneko katedraleko aldaremahaian jartzeko. Bidaia hartan Da Vincik eginiko irudi bat erreproduzitu eta turistei saldu nahian aritzen dira saltzaile asko gaur egun ere. Bere garaian Zipren izan zen beste bat Ingalaterrako errege Rikardo I.a izan zen. Lehoi bihotza zuela esaten bazen ere, erregea bihozminduta zen garai hartan, izan ere, gurutzadetara bidean zihoazela beren ontzia hondoratu eta erregearen alaba eta emaztegaia bahitu egin zituzten. Bahiketa burutu zuen Isaac Kemnecos printze bizantziarra espe-

txeratu, haren armada birrindu eta Zipre okupatu zuen Rikardo I.ak. Santutegiko izen asko daude Ziprera gerturatu zirenen artean. Horregatik, hain justu, Ziprek “santuen irla� izena hartu du. San Pablo izan zen Zipren kristautasuna barneratu zuena, I. mendean. San Lazaro Kitionen zendu zen eta bertan hilobiratu zuten, nahiz eta bere erlikia batzuk Konstantinoplara eraman zituzten, eta, gaur egun, Marseillako katedralean ere gurtzen duten. Antonio, Bernabe, Hilarion, Jaime, Jorge, Juan, Migel, Neofito, Nikolas eta Teodor santuek, esaterako, beraien elizak dituzte Zipren. Irla honetan bisita daitezkeen miragarritasunen artean daude eliza horietako asko, gehienak bizantziarrak eta erritu ortodoxoa bedeinkatzen dutenak. Troodos mendilerroko aran ilunetan, irlaren erdigunean, margo eta ikono zoragarri ugari ezkutatzen dituzten hainbat eliza txiki aurki daitezke. Horietatik hamar gizateriaren ondare izendatu ditu Unescok. Beraien artean nahiko desberdinak diren arren, guztiek jarraitzen dute kanon ortodoxoa eta ordena teologikoaren arabera



banatzen dira. Kupulak zerua sinbolizatzen du, Jainkoaren irudia buru duela, goiaingeru eta profetez inguratuta. Beherago Testamendu Berriaren eszena esanguratsuenak irudikatzen dira. Bestalde, aldarearen atzealdeko absidea da Ama Birjinaren eta haurraren irudia gordetzeko aukeratutako txokoa. Azkenik, elizpean, kanpoaldean, azken judizioa deskribatzen da. Beharbada ederrenetako bat Agios Nikolaos tis Stegis eliza da; hau da, San 48

Nikolas Teilatukoa. Bere jatorrizko egitura XI. mendekoa da eta barnealdean aurki daitezke Troodos eskualde osoko margolanik zaharrenak. XI. eta XV. mendeen bitartean egindako lanok arte erlijioso ortodoxoaren bilakaera uzten dute agerian. Beraien artean aipagarriak dira Jorge eta Teodoro santu gerlarien erretratuak, armadura eta guzti. Deigarria da Sebasteren 40 martiriak erakusten dituen margolana; kristautasunarekin bat egiteagatik Anatoliako ur izoz-


Pafoseko gaztelua hainbat alditan suntsitua eta berreraiki dute historian zehar; ezkerreko irudian gaur egun duen itxura ikus daiteke, ilunabarraren xarma lagun. Lerroon behealdean, Panayiako basilika eta antzinako eraikin baten aztarnak.

tuetara bota zituzten soldaduen gorpuak ageri dira bertan.

Kontraste ugari 9.250 kilometro karratuko eremuan, Ziprek kontraste asko eskaintzen ditu distantzia oso laburrean. Historia eta arkitekturari dagokionez, Pafos, Kourion, Amathous, Kition, Soli edo Salamina antzinako hiri greziar eta erromatarren hondakin eta tenplu, basilika eta jauregietatik, arkitektura kolonialeko eraikin

erabat desberdinetara pasatzen gara distantzia laburrean. Horren adibidea da Larnalako Pieriedes Fundazioaren Museoa, Neolitikotik hasi eta Erdi Arora artean Zipreren historiaren erakusleiho dena. Erdi Aroko arkitekturak ere badu bere tokia; Famagustako katedrala eta Nikosiako defentsazko eraztunak dira horren adibide, otomandarren erasoetatik babesteko gotorleku gisa erabili zituztenak. Bitxikeria moduan aipatzekoa da Hala Sultan Tekke mezkitan har-

tzen duela atseden Mahomaren izeba batek, baita B端yuk Hanek ere. Azkenik, ikusgarriak dira Kykkoseko ermita edo Panagia Chrysorrogiatissako monasterioa ere, non San Lukas ebanjelariak margotutako ikono bat gordetzen den. Orografiari eta naturari dagokionez ere, Zipre kontraste askoko lurra da. Ordu gutxi batzuetan itsasbazterreko herri dotoreak eta Makronisos, Landa eta Nissi bezalako hondartza ederrak bisitatu daitezke. Famagusta badian eta, batez 49


ere, Afamas penintsulako kostaldean aurkitzen dira irlako paisaia eder eta basatienak, Kapas penintsulako ingurune ikusgarriekin eta Troodoseko basoekin batera. Horrez gain, Olinpo mendiaren ipar-mendebaldean, irlako gunerik garaienean, eski estazio apal bat dago. Kontrasteez ari garela, ezinbestekoa da Zipreko gastronomiari gainbegiratu bat ematea konturatzeko arlo honetan ere oso gauza desberdinak aurki daitezkeela bertan. Zipreko sukaldeetan lantzen dena sukaldaritza greziarraren eta turkiarraren nahasketa bat da, zenbait 50

Troodos mendilerroko haran eta baso ilunek paisaia liluragarriak gordetzen dituzte, lerroon goialdean, ezkerrean, ikus daitekeen urjauzia kasu. Bere ondoan ageri dena Kykkoseko monasterioa da. Azkenik, goian, Zipreko kostaldeko ilunabar ederra.

ukitu britainiar ere barneratzen dituztelarik. Jatordu guztiak meze deituriko plater berezi batekin hasi eta bukatzen dira. Olibak, berenjena, kaparra, piperrak, tomateak, loukanika (saltxitxa ketuak), jogurt eta pepinoarekin egindako tzatziki pasta eta beste hainbat osagai biltzen ditu, 15 edo 20 modalitate desberdin osatzeraino. Kostaldean antzeko zerbait egiten dute arrain eta itsaskiekin. Lagungarri moduan bertako garagardoa edo ardoa edan ohi dute. Bukatzeko, oso tipikoak dira zivania pattarra eta kafe zipretarra.


36 Irudia: Koldo LANDALUZE

bidelaguna

AGENDA

MUNDUARI BEGIRA B UCARESTeko auzune historikoa salbatzeko deia. KOLONBIAN, Turistei debekatutako herria. I NGALATERRAko Pallant House galeria. MANHATTANgo “laukitxoa”k 20 urte bete ditu. Maitasun mezuak bizirik MEXIKOn

• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

HORIZONTETIK HARATAGO Gerald Brenan MUNDUKO SUTEGIAK Japoniako gastronomia GOGOAN HARTU Margotutako basamortua

HITZORDUAK T URKU: 2011ko Kulturaren Hiriburua. ANBERES : MAS, hiriaren ikono berria. SAHARA : Zinema basamortuan. BATH : Musika Jaialdia. DRESDE : Musika Klasikoaren Jaialdia BRUSELA: Gau Botanikoak.


laburrak AFGANISTAN, ESKIA BERRESKURATU NAHIAN Aspalditik entzun izan dira Afganistaneko mendietan eski estazioak ezartzeko promesak, eta badirudi oraingoan errealitate bilakatuko direla asmo horiek. Bertako hiritarrak eta atzerritarrak erakartzeko asmoz, Bamiyanen eraiki nahi dutena izango da, itxura guztien arabera, Afganistaneko lehen eski estazioa. Koh-e-Baba mendiaren magalean eraikiko litzateke estazioa, 5.000 metroko garaieran. Baina Afganistaneko errealitatea bera oztopo izan daiteke proiektua aurrera eramateko; izan ere, inguruak helburu horretarako ezaugarri egokiak baditu ere, bertara heltzeko garraiobideen segurtasun eza konpondu beharreko arazoa da oraindik ere.

LUXUZKO HOTEL BILAKATUTAKO HEGAZKINA Teuge (Herbehereak) ez da gune turistiko bat, printzipioz. Baina beste leku askoren moduan sekretu bitxi bat gordetzen du: luxuzko hotel bilakatutako Alemaniako Errepublika Demokratiko ohiko hegazkin bat. Ideia original hori Ben Thijssen enpresariak izan zuen; orain dela pare bat urte Ilyushin markako 1960ko hegazkin bat aurkitu zuen, Sajonia eskualdeko herrixka batean. 25.000 euroren truke erosi eta luxuzko hotel bilakatu du: sofa erosoak, jacuzzia, sauna, Blu-Ray erreproduzitzaileak, wi-fi konexioa… Imajina ditzakegun erosotasun guzti-guztiekin hornitutako hotel honetan gaua igarotzea esperientzia zoragarria da.

DOAKO OSASUN ZENTROA BANGKOKEN Diru asko xahutu nahi ez duten turistek aukera paregabea dute Bangkokera (Thailandia) gerturatuz gero. Izan ere, Khao San auzoak, mugimendu handieneko hiriko auzuneak, doako osasun zentroa izango du hemendik aurrera. Auzune hauxe da, hain justu, bisitari gazteenak hartzen dituen eremua; bazter guztietan ikus daitezke motxilak lepoan daramatzaten turistak. Hemendik aurrera lasai bisitatu ahal izango dute hiria, edozein larrialdi gertatuta ere ez baitute xentimorik ordaindu beharrik izango.

GOOGLE-EN AURREAN, EZINEGONA SAREAN Mundu osoko bidaia agentziak beraien indarrak biltzen ari dira Internet bidez hegaldiak bilatzeko Googlek hartu duen nagusitasuna oztopatzeko asmoz. Googlek akordio bat sinatu zuen iaz garraiorako programa informatikoetan espezializatutako ITA enpresarekin. Enpresa horrek algoritmoen bidez lortzen ditu konpainia guztietan aurki daitezkeen hegaldi merkeenak. Orduz geroztik, Googlek aurrez zuen nagusitasuna are gehiago handitu da. Horren aurrean, laster etorri da erantzuna: hainbat bidaia agentziek www.fairsearch.org sortu dute, Google eta ITAri aurre egiteko Interneten jaiotako taldea. 52

TXIMINOEN GISA, LAOSEKO BASOETAN Abentura maite baduzu eta Laoseko basoetan tximino baten moduan bizi nahi baduzu, hauxe da zure aukera. Izan ere, “Gibbon experience” egitasmoak honako bizipenez gozatzeko aukera ematen dizu: tirolinan basoak zeharkatu, tximinoek bezala zuhaitzetan lo egin, garai bateko tribuen eran bizi... Gibbon izena hartzen du egitasmoak, horixe delako, hain zuzen ere, gune honetan garai batean bizi ziren primateen izena. Garaierekin zorabiatzen den horietako bazara beste planen bat egin beharko duzu, izan ere, txabolak lurretik 40 metrora daude, eta tirolinan aritzeko kableak 700 metro luze ditu, 80 kilometro orduko abiadura hartzera ere hel zaitezkeelarik.

AEROPORTU ÑIMIÑOA GEORGIAN Mestia hiriko (Georgia) biztanleek denbora beharko dute hirian jarri duten aireportu berrira ohitzeko. Bere garaian herrialde sobietarra izan zen Georgia landa eremuz eta nekazaritzarako erabiltzen dituzten lurrez osatuta dago, eta ezagunak dira oso bertako eski estazioak eta inguru menditsuak, horietako asko Unescok gizateriaren ondare natural izendatutakoak. Bertako biztanleak Erdi Aroko bizimoduari iltzatuta bizi izan dira oraintsu arte. Beraz, erabateko berritasuna suposatu du Gobernuak turismoa sustatzeko eraikitako aireportuak. Bitxiena, ordea, honakoa da: 250 metro karratu baino ez ditu eta hiru hilabete baino ez dituzte behar izan berau eraikitzeko.

KANPING EKOLOGIKOA PORTUGALEN Turismo ekologikoaz gozatzeko ez da ezinbestekoa erosotasunei uko egitea. Zmar kanpin ekologikoa dugu horren adibide. Portugaleko Zambujeira do Mar herrian kokatuta, Europako kanpin ekologiko handienetakoa da. Zmarrek turismoa egiteko beste eredu bat proposatzen du: naturan txertatuta dago eta ingurunea errespetatzea du xede, baina bost izarreko hotel batean aurki ditzakegun bitarteko guztiei eta puntako teknologiei muzin egin gabe. Ekologiak garrantzi berezia du: energia berriztagarriak erabiltzen dituzte, hondakin oro birziklatu egiten dute, kontsumo baxuko argiak dira nagusi... Baina, esan bezala, luxuzko azpiegiturez inguratuta. Kanpinak 80 futbol zelaik adinako zabalera du eta era guztietako aukerak eskaintzen ditu: kanpin dendak, karabanak, etxolak... Horrez gain, igerilekua, spa zerbitzua, janari ekologikoen denda, kirol instalazioak, jatetxea, supermerkatua... ere baditu.


internet

berriak BILBO-MANCHESTER, ZUZENEAN

TURISMOA GUZTIONTZAT Bidaiatzeak mugarik ez duela ez da egia borobila. Sarritan konturatu ez arren, guztiok ez ditugu aukera berdinak beste herrialde batzuk ezagutzeko unean. Horretaz jakitun, Native atariak gogoan hartzen ditu Europa osoan dauden 40 milioi ezinduak, eta beraien gaitasunen araberako aukerak eskaintzen ditu. http://nativehotels.eu

Ekainaren 17tik aurrera, Bizkaia gertuago egongo da Ingalaterrako iparraldetik. Izan ere, egun horretatik aurrera, Loiuko aireportuak hegaldi zuzenak eskainiko ditu Manchesterrera. Easyjet konpainiak Loiu eta Manchester lotuko ditu astean hiru aldiz, 30 euroren truke. Astearte, ostiral eta igandetan izango dira hegaldiak. Manchesterretik 16.05ean abiatuko dira hegaldiak astearte eta ostiraletan, eta 17.05ean igandetan. Bilbotik, berriz, 19.55ean eta 20.55ean, hurrenez hurren. www. easyjet.com

LOTURA HISTORIKOA, BUELTAN Bilbo eta Ingalaterra aspalditik egon dira lotuta itsaso bidez. Iazko irailetik ez zegoen era horretako bidaiarik egiterik, baina martxoaren 29az geroztik lotura berrezarri dute, “Cap Finistere� ferryaren bidez. Brittany Ferries konpainiako itsasontziak astean bitan egingo du Portsmouth (Ingalaterra) hiritik Zierbenako portura arteko bidaia: astearte eta larunbatetan. www.brittany-ferries.co.uk/fleet/cap-finistere

BILBOTIK DUBLINERA NEURRIRA EGINDAKO GIDAK Iwannagotthere.net webgune ezagunaren egileek atari berri bat jarri dute abian, honako kasu honetan gaztelera hutsez. Turismo komertzialetik urrun, hainbat alternatiba eskaintzen ditu irteerak antolatzeko, iritzi eta gomendioak partekatzeko... Horrez gain, neurrira egindako gidak ere eskaintzen ditu. www.mimaleta.com

Aer Lingus konpainia irlandarra Loiu eta Dublin arteko hegaldi zuzenak eskaintzen hasiko da berriro. Hegaldiak astearte, ostegun eta larunbatetan izango dira eta prezioa 34 eurokoa izango da maiatzean bidaiatuz gero. Airbus 320 hegazkin berria 21.30ean abiatuko da Loiutik eta 17.40etan Irlandako hiriburutik. Ordubeteko iraupena izango dute hegaldiek. www.aerlingus.com

LOIU, UDA SASOIARI BEGIRA

MUNDU OSOKO JAIALDIEN BILDUMA Jaialdirik jaialdi ibiltzen diren horietakoa bazara, ezin diozu atari hau bisitatzeari muzin egin. Mundu osoan zehar izaten diren jai, jaialdi eta ospakizunen bilduma duzu honakoa. Datu praktikoez gain, aukeratutako ekitaldiaren gaineko bestelako informazio gehigarria ere biltzen du atariak. www.quehaydonde.es

Mugimendu handiko hilabeteak ditu aurrez aurre Bizkaiko aireportuak. Udako denboraldia estreinatu dute dagoeneko eta Loiuk inoizko hegaldi eskaintza handiena prestatu du Aste Santuko eta udako oporraldiei begira. Europa barnealdeko hegaldiak dira gehien ugarituko direnak, aurrez aipatutako Dublineko eta Manchesterreko hegaldi zuzenak kasu. Horrez gain, Paris, Londres, Lisboa eta Alemaniako hainbat hirirekin loturak indartuko dituzte. 53


Hitzorduak Turku 2011ko Kulturaren Europakoko Hiriburua

Aura ibaiaren ertzean ospatuko dira kultur ikuskizun gehienak, Turkuko paisaiak eskaintzen duen edertasuna probestu asmoz. Era guztietako ekitaldien bidez Finlandiako hiria parke tematiko erraldoi bilakatuko da eta ez dira faltako irudiotan ageri diren gisako argi eta su ikuskizunak. 54

Urte berezia da aurtengoa Turku hiri finlandiarrarentzat. Izan ere, Kulturaren Europako Hiriburuaren izendapena jasotzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Abagune paregabea du finlandiar hiriak bere aberastasun kultural eta artistikoa ezagutzera emateko. Hori dela eta, 2011. urtean kulturaz zipriztinduko dira Turkuko txoko eta bazterrak. Orotara 450 ekitaldi kultural antolatu dituzte, eta gehientsuenak musu truk izango dira gainera. Hainbat diziplina jorratuko dira ekitaldiotan: gastronomia, zientzia, hitzordu multikulturalak... guztiak ere kulturaren aterkipean. Tallinekin batera (Estonia), Turku guztiz murgilduta dago egun 2011ko Kulturaren Europako Hiriburu izatearen ospakizunetan, ekitaldi sorta zabala eskainiz: musika, dantza, antzerkia, zinemaldiak, jaialdi alternatiboak, erakusketak, arte erakustaldiak, hitzaldiak, aire zabaleko ekimenak... Urte osoan zehar Turkuko kaleak kulturaz jantziko dira, hiria kulturaren parke tematiko erraldoi bihurtzeraino. «Maitasuna eta sua Aura ibaiaren gainera» eramango dituzten askotariko 150 proiektu izango dira denera. Horrela kulturak ongizatean jokatzen duen funtsezko papera azpimarratu nahi dute antolatzaileek. Ikuskizun gehien bilduko dituen lekua Logomo izango da. Iraganean fabrika izandako 9.000 metro karratuko eraikina zentro kultural bihurtu dute egun eta urte guztian zehar hartzen ditu ekitaldiak. Bertan eskainiko diren ikuskizunen artean daude, esaterako, “Alizia mundu miresgarrian” argazki erakusketa (urte osoan izango da ikusgai) eta “Sua! sua!” argi eta su ikuskizun harrigarria. Uda sasoian bestelako ekintzak ere izango dira. Abuztuan, adibidez, urtez urte jende andana biltzen duen Belaontzi Handien Estropada egingo dute beste behin. Aurten, hainbat ekitaldi kulturalek bat egingo dute lasterketarekin. Horrez gain, Turkuko Orkestra Sinfonikoak urte osoan eskainiko ditu kontzertuak, hiriarentzat hain berezia izango den urteari musika banda jarriz. Bestalde, maiatza antzerkiaren hilabetea izango da; hiru astez Europa osotik iritsitako antzerki konpainia ezberdinen hamabost ikuskizun izango dira ikusgai. Gaur egun, Turku Finlandiako hirugarren hirigune handiena da, Helsinki hiriburuko eta Tampereko hiriguneen ostean. Herrialdeko herririk zaharrena da Finlandiako lehen hiriburu izandakoa, eta, egun, kostaldeko hiririk ezagunena ere bada. Urte osoan zehar bidaiari asko erakartzen ditu, batez ere bere historia eta paisaiar i esker. Tradizioa modernitatearekin nahasten dituen hiri honek urte osoan zehar hainbat ekitaldi antolatzen ditu, rock kontzertuetatik hasi eta errenazimenduko feria ezagun bateraino.


Anberes

MAS museoa, hiriaren ikono berria

aiatzaren 17an irekiko ditu ateak Anbereseko MAS museoak. Hiriaren eta Eskalda ibaiaren artean kokatua, harri eta kristalez egindako eraikin ikusgarria Neutelings eta Riedijk arkitekto holandarren lanaren emaitza da. 60 metroko garaierarekin, museoak arteaz gozatzeko parada eskainiko du, baina, horrez gain, baita hiriak eta ibaiak bat egiten duten inguruneko paisaia ederraz gozatzekoa ere. MAS museoak aurrez hiriko beste hainbat museotan ikusgai zeuden artelanak hartuko ditu baitan, izan ere, hiriko museo asko zahar geratu dira edo indarra galdu dute: Museo Etnografikoa, Itsas Museo Nazionala eta Folklorearen Museoa, besteak beste. Eraikineko bost

solairu erakusketa iraunkorrentzat izango dira eta beste bat aldiro aldatzen joango diren erakusketentzat bideratuko dute. Horrez gain, hiriaren bista zoragarriak eskaintzen dituen terraza bat eta jatetxe bat edukiko ditu azken solairuan. Ikusgai izango diren artelanek Anbereseko hiriaren eta munduaren arteko erlazioa izango dute hizpide; izan ere, mundu osoko pertsona eta merkantziak igaro dira hiriko moilatik, hiriaren historia eta izaera kosmopolita agerian utziz. Gaur egun, oraindik ere, Europako porturik garrantzitsuenetarikoa da Anberesekoa. Hemendik aurrera, MAS museoa hiriaren aniztasun kulturalaren beste adierazle bat gehiago izango da.

Sahara FiSahara, basamortua agertoki

iSaharako zinema jaialdia errefuxiatu gune batean egiten den bakarra da. Ekitaldiaren agertokia basamortua da, hain zuzen ere, Dajlako errefuxiatu gunea, Tindufetik (Aljeria) urrunen izanik gabezia handiak dituena. Ur korronterik ez dute eta argi indarrarekin ere arazo ugari izaten dituzte, baina, oztopoak oztopo, jaialdia gero eta indar handiago hartzen ari da azken urteotan. Aurten maiatzaren 2tik 8ra bitartean egingo da. Pelikulak proiektatzeaz gain, antolatzaileek tailer desberdinak antolatu dituzte: kamara, edizioa, dokumentalgintza, argazkilaritza... Hartara, errefuxiatu gazteenek aukera izango dute, baliabide urriekin bada ere, ikus-entzunezkoen munduarekin harremanetan jarri, esperimentatu eta film laburrak egiteko. Basamortu latzean aurkitzen den eremua izan arren, urtero zine munduko aurpegi ezagun asko bertaratzen da jaialdira. Bertako 20.000 errefuxiatuek, noski, beso zabalik hartzen dituzte. 55


hitzorduak BATH Musika Jaialdia Maiatzaren 25etik ekainaren 5era Somerset konderria, Ingalaterra hego-ekialdean kokatua, bere arkitektura neoklasikoagatik da ospetsua, baina baditu ezagun izateko beste hainbat arrazoi ere. Horien artean, 1948az geroztik bertan ospatzen den Bath musika jaialdia. Hain zuzen ere, Ingalaterran egiten den musika jaialdi anitzenetakoa da. Hamaika egunez, estilo ugarik bat egiten dute jaialdian, orkestra musikatik hasi eta doinu elektrikoetaraino. Jaialdian musikak bereganatzen du protagonismo nagusia, baina bestelako diziplinek ere izaten dute lekua Somerseteko antzoki, kultur etxe eta kaleetan, antzerkiak eta dantzak kasu.

BRUSELA

DRESDE Musika Klasikoaren Jaialdia Maiatzaren 18tik ekainaren 5era Alemania osoan egiten den musika klasikoaren jaialdi garrantzitsuena da Dresdenekoa. Hori dela eta, ez da kasualitatea hiria musika klasikoaren sehaskatzat hartua izatea. Urtero musika klasikoaren jarraitzaile andana gerturatu ohi da bertara. Jaialdiak irauten duen hiru asteetan, opera, ballet, orkestra eta jazz erritmoek hartzen dituzte hiriko antzoki nagusiak. Horrez gain, koru eta abesbatzek ere musika klasikoaren pieza entzutetsuenak eskaintzen dituzte. Hiriarekin estuki lotutako azken konpositore ezaguna Strauss izan zen, bertan aurkeztu baitzituen bere lan ezagunetako asko: “Salome”, “Arrosaren zalduna” eta “Elektra”, besteak beste.

Gau Botanikoak Jaialdia Maiatzaren 12tik 22ra 1995. urteko irailean ospatu zen aurreneko aldiz Gau Botanikoak jaialdia; orduz geroztik, Belgikako jaialdirik entzutetsuena bilakatu da. Bruselako parke botanikoan ezartzen den karpa erraldoiak estilo anitzeko ehunka musika emanaldi hartzen ditu hamar egunez: rocka, musika elektronikoa, folka, jazza, indiea... Aurtengo talde gonbidatuen artean daude, besteak beste, Horse Feathers, The Boxer Rebellion, Dan Le Sac Vs Scroobius Pip... Aurreko edizioetan bezala, argazkilaritzari ere bere txokoa eskainiko zaio; hala, Norbert Ghisoland eta Sarah Moon artisten argazkiak ikusgai egongo dira.

erakusketak Ponpeiako gertakari tragikoak, New Yorken 250 objektuz osatzen den bildumak 79. urtean Vesuvio sumendiaren erupzioan murgilduta geratu ziren 25.000 herritarrek bizi izan zituzten azken uneak oroitzen eta berreraikitzen ditu. Erakargarriagoa egiteko, herritarrak aurretik eraman zituen labarekin eta errautsez osatutako moldeak eraiki dituzte. Irailaren 5era bitartean egongo da ikusgai. Kroaziako 1920ko hamarkada gogoan 1920ko “hamarkada zoriontsua” ez zen soilik Ameriketako Estatu Batuetara mugatu; charlestona, estetika modernista, kabaretak eta “femme fatale” liluragarriak munduko beste herrialde batzuetara ere iritsi ziren, Kroaziara kasu.

56

Zagrebeko Arte eta Artisautza Museoan ikusgai dagoen erakusketak 1920tik aurrera indarra hartu zuten hainbat diziplina bateratzen ditu: artea, arkitektura, diseinu grafikoa, moda, pintura, eskultura eta zinema, besteak beste. Trieste, Claudio Magrisen hiri kuttuna Bartzelonako CCCBk antolatzen duen “Hiriak eta bertako idazleak” egitasmoaren jarraipena den erakusketa zikloak Borges eta Buenos Aires, Kafka eta Praga, Joyce eta Dublin, Pessoa eta Lisboa... lotu izan ditu aurrez. Oraingoan, ordea, bizirik dagoen idazle bat izan da bere habitat fisiko eta mentalarekin lotu dutena. Hain zuzen ere, Claudio Magris eta bere Trieste dira erakusketaren protagonistak



Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

GERALD BRENAN Gaztetako bidaia

Gerald Brenanen nortasun konplexua azaltzeko ezinbestekoa da jaio zen garaia eta bere familia-inguruabarrak kontuan izatea. Gerald Inperioko hiritar bikaina eta militar baten semea zen, eta 1894an jaio zen Maltan. Bere gurasoen betebehar militarrak zirela-eta, hainbat toki ezagutu zituzten Gerald Brenanek eta bere familiak lehena haurra zela. Ingalaterran, Irlandan, Hegoafrikan eta Indian egon ziren, besteak beste. Laster, irakurketa eta naturaren behaketa Brenanen adimen oinarriak izatera pasa ziren. Gaztaroko denboraldi horretan urte horietako benetako kultura erreferente eta sortzaile John Hope ezagutu zuen. Esperientzia gutxikoak baina bizitzea tokatu zitzaien bizitzarekin inkonformistak ziren Hope eta Brenan, eta, egun batean, etxetik alde egitea eta mundua esploratzea erabaki zuten. Bizitza nomada poztasunaren summum-a iruditu zitzaien eta Erdialdeko Asiaraino gurdian joateko plan zentzugabeak egin zituzten. Diru pixka bat bildu, liburuz betetako zorroa bizkarrean jarri eta Parisera zihoan trena hartu zuen Londresen Brenan gazteak. Sineskortasun eta estualdi askorekin Parisko bizitza bohemioa bizi izan zuen Hope lagunarekin, irakurketak, kafeetako bizitza eta Louvre museoa ahaztu gabe. Arratsalde asko ematen zituzten museo horretan.

Balkanak Abentura praktikan jartzeko ideiarekin, Proventzara abiatu ziren eta Asiaraino joateko hatuak kargatzeko astoa eta gurdia erosi zituzten. Ekipaje bitxia 58

entziklopedia txiki batek, pintore maleta batek, arabiarraren eta hindiaren gramatika liburuek eta hainbat poema liburuk osatzen zuten. Ekialderako bidean Dalmaziatik zehar aurrera zihoazela, lastategitan egin zuten lo, gutxi jan zuten, kandelen argipean irakurtzen eman zituzten gauak eta lapurrak zirelakoan kartzelan gauren bat edo beste ere eman zuten. Urte hartan, negua lehenago iritsi zen Adriatikoan, eta John Hope Brenanen kideak bidaia uztea eta Venezian babesa hartzea erabaki zuen, abentura estetikoak bilatzen zituen egozentriko erosoa besterik ez baitzen. Brenan adoretsuak bidea oinez jarraitzea erabaki zuen eta Turkiara abiatu zen. Bidean zehar, bere liburu preziatu gehienak saldu behar izan bazituen ere, jakin-nahi eta emozio handiz bisitatu zituen bidean topatutako monumentu eta ermita guztiak. Euriaren ondotik hotza etorri zen, eta laster agertu ziren elurra eta izotza Balkanetan. Brenan gazteak botak puskatu zituen, ez zuen galtzerdirik, eta etsita zegoen. Atlas merke batetik ken-

du zuen orria zen bere mapa bakarra, eta orientatzen eta Sarajevorantz joaten saiatu zen. Elurteak areagotu egin ziren aste horietan. Garai hartan ezagutu zituen, hain zuzen, Serbiako nekazarien abegi zakarra eta Balkanetako mendietako urrutiko herrixketan txakurrek hiltzeko arriskua. Brenan baserrietan lana bilatzen saiatu zen, baina, oso gaztea zenez, eta herrixkak oso egoera ekonomiko txarrean zeudenez, ezin izan zuen negua teilatupean pasa. Jazarrita eta baliabiderik gabe, itzultzea erabaki zuen. Nekazariek bildutako diruari esker, Dalmaziako kostara abiatu zen, eta, bertatik, lurrunontzi bidez, Veneziara joan zen.

Andaluzia Kanalen hirian Hope bidaidearekin egin zuen topo berriz ere Brenanek. Lagunak ez zuen denbora alferrik galdu, eta urrutiko senide batzuen etxean eroso instalatuta zegoen. Hopek emandako diru laguntzari esker, Londreseko etxera itzultzea lortu zuen Brenanek. Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, gurasoen etxea behin betiko uztea erabaki zuen. Orduan gogoratu zuen nerabe zela egin zuen bidaia, eta Europa hegoaldeko herrialde batean finkatzea erabaki zuen. Andaluzia aukeratu zuen. Granadako Alpujarran finkatuta, Yegen herrixkako nekazariekin bizi izan zen urte luzez. “A life of one’s own” (Bizitza propio bat) izeneko autobiografia eta Yegeneko gizarteari buruzko azterlana, “South from Granada” (Granadaren hegoaldean) obran agertzen dena, aspaldi bihurtu dira obra klasiko.


Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

JAPONIAKO GASTRONOMIA Budismoa mahaian

J

atorrian, japoniar herria nekazari txikiek eta arrantzaleek osatzen zuten. Herritarren gehiengoak, berriz, budismoaren aldaera bat, zen bezala ezagutzen dena, jarraitzen zuen. Zen tradizioak dieta begetariano zorrotza ezartzen duenez, herrialdeko gastronomia xumea eta osasungarria zen, arroza, soja eta arraina zirelarik plater nagusiak. Txinatar eragina nabarmena zen oso. Aldiz, 1868. urtetik aurrera, Meiji iraultzaren eraginez, artxipelago japoniarra industrializatutako herrialde espantsionista izatera igaro zen; oso denbora gutxian, herrialde txiki eta feudala nazio moderno eta indartsua bilakatu zen. Horren erakusle, Japonia tsarren Errusia bera ere gainditzeko gai izan zen 1904. urtetik aurrera bi herrialdeak aurrez aurre jarri zituen gudan.

Txina, Portugal eta Frantzia Herrialdea kanpotik zetorren erauntsiari irekitzeko erabakiak ondorio nabarmenak izan zituen sukaldaritza tradizional nipondarrean ere. Idi, txerri eta oilasko haragia herrialdeko jatetxe onenetako mahaietan zerbitzatzen hasi ziren, eta, horrez gain, frantziar gastronomiak ordura arte tradizio txinatarrak izandako

erreferentzialtasuna bereganatu zuen. Hori bai, mahai japoniarrek izan bazituzten jada ordurako Europatik iritsitako ekarpenak. Izan ere, itsasgizon portugaldarrek jaki frijituak jateko ohitura eraman zuten Japoniaraino, eta, nipondarrek, berezkoa duten harmoniaren eta neurriaren zentzua lagun, tenpura fin eta delikatuak sortu zituzten. Gaur egun, Japoniako jatordu nagusi batean, arroza, zopa eta barazkiak ez dira inoiz falta. Ohiko menua osatzeko, ozpineztatutako plater bat, arrain edo itsaskiz egindako beste bat eta haragiz egindako hirugarren bat ere ezinbestekoak dira. Gosari tradizionala, berriz, zopak, arrozak eta ozpineztatutako barazkiren batek osatzen dute. Japoniarrek plater guztiak elkarrekin jarri ohi dituzte mahai gainean, eta, jaterako orduan, ez dute jarraitu beharreko hurrenkera zehatzik.

Antolamendu geometrikoa Japoniar sukaldaritzan postre oso gutxi izan ohi dira. Normalean, gainera, sasoiko frutaren bat jan ohi dute nipondarrek postre gisa. Hain zuzen ere, hori da Japoniako gastronomiaren ezaugarri nagusietako bat: sasoiko produktuak erabiltzea.

Kalitatearekin batera, japoniarrek gehien preziatzen duten ezaugarrietako bat da. Jakiak behar bezala aurkeztea ere oso garrantzitsua da Japoniako sukaldaritzan. Ontziak, angeluzuzenak edo esferikoak, ez dituzte ausaz hautatzen, eta aurkeztutako jakien kolore uztarketa ere ez da kasualitatearen ondorio. Antolaketa oso garrantzitsua da. Arrozaren ontzia ezkerrean jartzen dute; zoparena, eskuinean. Horien atzean, ezkerretik eskuinera, plater lauak jartzen dituzte goarnizioarekin, normalean arraina eta barazkiak. Jateko erabiltzen dituzten zotzak, azkenik, bandejaren aurrealdean jartzen dituzte, jankidearen alboan, betiere puntak ezkerretara jarrita daudela. Japoniar gastronomian ez da ezer uzten zoriaren menpe. Jakiei egiten zaizkien ebakien formak eta sakontasunak ere badu bere izateko arrazoia. Kontuan izan Japoniako sukaldaritzan asko erabiltzen den sappari hitzak elikagaien zein beraien aurkezpenaren soiltasunari, ordenari eta harmoniari egiten diola erreferentzia; benetako errituala da, bere aldaera landuenetako bat, inolako zalantzarik gabe, tearen zeremonia da. 59


liburuen txokoa

Casasola Argazkiak: Casasola PHotoBolsillo| La Fábrica, 2010 118 orrialde. 12,50 euro

Casasola: Iraultza mexikarraren irudiak Agustin Victor Casasola (Mexiko Hiria, 18741938) bere garaiko prentsa argazkilari esanguratsuenetarikoa izan zen. 1901ean kazetaritza testuak argazkiz ilustratzen hasi zen, prentsa argazkilaritza geroz eta indar handiagoa hartzen ari zen garaian. 1911n Mexikon iraultzak eztanda egitearekin batera, bertako gertakarien irudiak jasoz egin zen ezagun. Garai horretan argazki artxibo bat osatzen hasi zen. Bilduma amaigabe hori kudeatu ezinda, Casasolaren familiak Estatuari saldu zion artxiboa, gerora Mexikoko Fototeka Nazionalaren oinarri izango zena. Gaur egun, oraindik ere ezagutzen ez diren argazki asko gordetzen ditu artxiboak. Casasolaren omenezko lan honek artxiboko 61 argazki biltzen ditu, tartean Mexikoko Iraultzako irudi esanguratsuenak zein XX. mende hasierako bizimoduaren isla diren argazkiak. Estatu oso baten historia laburbiltzen duten irudiak, finean.

)

Vivir de buena gana Miguel Sanchez-Ostiz Alberdania, 2011 420 orri. 23 euro

París-Brest Tanguy Viel Acantilado, 2011 128 orrialde. 14 euro

Irribarre bat bizitzari

Ihesean, leku hobe baten bila

Miguel Sanchez-Ostiz (Iruñea, 1950) orain dela 25 urte hasi zen liburu honen oinarrian dagoen dietarioa lantzen. Dietario horren ale berriena “Vivir de buena gana” da; 2008 eta 2009 urteetako lanak biltzen ditu, eta, egilearen hitzetan, «bizitzaren aurrean poztasuna kutsatzea» du helburu. Egile nafarrak bere bidaien inguruko kontakizunak bildu ditu; inguru hurbilenean hasi (Bilbo, Baztan, Iruñea, Madril, Baiona...) eta Boliviara egindako bere azken bidaian izandako bizipenetaraino. Urrutira joan gabe bere etxeko idazmahaian sentitzen dituenak ere baditu hizpide.

Brest herriak frantziar Estatuko herririk itsusiena izatearen fama dauka. Bertan bizi da Louis, beste askok bezala bertatik alde egitea amesten duen gaztea. Delitu bat egin eta Parisera joango da ihesi. Hala ere, urteak igarota, bere jaioterrira itzuliko da bere lehen eleberria esku artean duelarik. Bere buruarekin adiskidetu nahian, garai batean konpondu ez zituen arazoak konpontzen hasiko da ingurukoekin zein familiartekoekin. Umore zipriztinez jositako lan honetan, Tanguy Vielek (Brest, 1973) erreala eta faltsua denaren arteko gogoeta interesgarria aurkezten du.


Oceanscapes. One View.Ten Years Testuak: Petra Roettig, Jasmine Seck. Irud: Renate Aller. Kehrer, 2010 84 orrialde. 38 euro

Hezbolá le desea feliz cumpleaños | Neil MacFarquhar Turner, 2010 382 orrialde. 26 euro

Mundu arabiarraren beste ikuspegi bat Ozeano Atlantikoari begira

Gizakiak orduak igaro izan ditu itsasoari begira: arrotz batzuetan, konfiantzaz zenbaitetan, baina beti, itsasoak sortzen duen harridura lagun, txundituta. Renate Aller argazkilari alemaniarrak hamarkada oso bat eman du Hamptoneko kostatik Ozeano Atlantikoari begira, itsasoari adi-adi erreparatu eta argazkiak ateratzen. Berak jasotako irudien bilduma ederra da honako lan hau. Allerrek ingurune fisikoa jasotzea izan du xede nagusi, baina, horrez gain, giza emozioen paisaiaren metafora ere irudikatu nahi izan du.

Arabiar munduan azkenaldian izan diren iraultzak jazo aurretik idatzitako lana den arren, liburu honek hainbat estatutan gertatu dena ulertzeko zenbait gako eskaintzen ditu. Neil MacFarquhar, “The New York Times” egunkariaren Ekialde Hurbileko korrespontsal ohiak, besteak beste, Tunez, Maroko, Siria, Libano eta Jordanian bizi izandakoak kontatzen ditu. Bertako hainbat herritarren eguneroko bizitzan murgilduz, beraien ondoan biziz eta barneratuak ditugun mito ugari deuseztatuz, Farquharrek mundu arabiarraren beste ikuspegi bat eskaintzen du.

Edipo en Stalingrado Gregor von Rezzori Sexto Piso, 2010 100 orrialde, 21,90 euro

El libro de los susurros Varujan Vosganian Pre-textos, 2010 584 orrialde. 30 euro

Gerra aurreko Berlinen argazkia

XX. mendeko istorioak

Traugott von Yassilkovski gazte berlindarra ez da bere garaiko heroi bat; Bigarren Mundu Gerra gainean da, baina berak hiriko Charley tabernan igaroko ditu orduak, ematen ari diren gertakari politikoez gehiegi kezkatu gabe, ondo bizi diren eta politikak baino gehiago beraien itxurak kezkatzen dituen gizonez inguraturik. Baina gerra gainean da eta gauzak eta egoerak erabateko aldaketa izango dute Von Yassilkovskiren bizitzan, batik bat Errusiako Stalingrad hirira bidaltzen dutenean. Gregor von Rezzorik (Chernovitz, Bukovina, 1914-1998) suntsipenean erortzear den hiri baten argazki ederra egiten du lan honetan.

1915eko armeniarren aurkako genozidioaren ostean Errumaniara erbesteratutako familia armeniar bateko seme da Varujan Vosganian. Genozidio horretatik abiatuta, egileak, bere bizipenekin batera, XX. mendeko gertakari garrantzitsuenak bildu ditu: gerrak, genozidioak, kontzentrazio esparruak, emigrazioa... Haurtzaroko oroitzapenetatik abiatu eta bere bizitzaren errepasoa eginez, «historia bizi» beharrean «historia sufritu» duen oro omendu nahi izan du egileak. 2009an argitaratua, kritikari askoren ustez “El libro de los susurros” da Errumanian azken hamarkadetan kaleratu den lanik borobilena. 61


Munduari Begira Bucaresteko auzune historiko bat salbatzeko deia Ondare historikoaren defentsan, gobernuz kanpoko erakundeek deia luzatu diote Errumaniako Kultura Ministerioari. Bukaresteko alkateak bultzatutako plan bat delaeta hiriko auzune historikoa arriskuan dagoela adierazi dute erakundeok eta berau babesteko deia egin dute. Dirudienez, alkateak auzune historikoaren eremu bat eraitsi nahi du lau erreiko errepide bat eraikitzeko. Kultur arloko 120 pertsona ezagunek erreformaren kontrako agiri bat sinatu dute, hiriaren identitatearen ezaugarri den eremua babestu beharra aldarrikatuz. Aurretiaz ere, Bukarestek bere auzune historikoaren zazpi kilometro karratu galdu zituen Nicolae Ceaucescuk jauregi faraoniko bat eraikitzeko agindua eman zuenean, 1980. urtean.

Kolonbiako Nazareth herria, turistei debekatua Kolonbiako Amazonasen aurkitzen den Nazareth herrira sartzea debekatu diete turistei. Bertan bizi diren ticuna tribuko kideek atzerritarrek beraien kultura eraldatzeko beldurra dute, eta, horrenbestez, konpromiso irmoa hartu dute orain dela bi urtetik hona. Hartutako erabakia betetzeko, hiriaren sarreran zaintzaileak jarri dituzte. Beraiek diotenez, turistek ez dute ingurua zaintzen eta hondakin ugari uzten dituzte. Horrez gain, argazki kamarekin etengabe mehatxatzen dituztela salatzen dute.

Pallant House, galeria ikusgarria katedral ezagunaren itzalean Ingalaterra hegoaldeko Chichester hiria bere katedral erromanikoagatik da ezaguna. Urte osoan zehar bisitari ugari gerturatzen dira bertara eraikinaren xarmak erakarrita. Bada, hemendik aurrera, beste erakargarritasun bat ere izango du hiriak: Pallant House galeria. Orain arte Van Gogh

museoko erakusketen zuzendari karguan izan den Stefan van Raay izango da bertako arduraduna, bere gidaritzapean XX. mendeko arte britainiarraren lan esanguratsuenak bilduko dituelarik museoak. Horien artean aipatzekoak dira aurten ikusgai izango diren Leonora Carrington britainiarraren lanak, Remedios Varo espainiarraren obra eta Kati Horna argazkilari hungariarraren erakusketa.

Manhattaneko maparen ÂŤlaukitxoÂť ezagunak, 200urte Zalantzarik gabe, munduko hirigune bat irudikatzen duen mapa ezagunik bada, hori Manhattaneko erdiguneko laukitxoak osatzen duena da. Bere garaian erabat berritzailetzat jo zen eredu urbanistikoak 200 urte bete ditu oraintsu. 1811ko martxoaren 22an onartu zen hirigunea zehaztuko zuen eredu aitzindaria: 11 etorbidek hartuko zuten irla osoa, iparretik hegora, eta angelu zuzeneko 155 kalek moztuko zituzten horiek. Greziar diseinuetan oinarritutako eredua aukeratzeko arrazoia, eraikitzeko egokiena eta bizitzeko erasoena zela izan zen diseinatzaileen hitzetan.


GoGoan hartu

Karolina Vyskocilova/Getty Images/iStockphoto

MARGOTUTAKO BASAMORTUA

O

rain dela milioika urte lurrean izan ziren aldaketa geografikoek finkatu zituzten gaur egun gozatzen ditugun milaka paisaia. Horren adibide dugu Arizonako basamortua. Argazkian ageri diren eta basamortu horretan aurki daitezkeen kareharri lehor eta koloretsuak dira Arizonako bitxikeria nagusienetarikoak, Margotutako Basamortua deitutako eremua osatzen dutena, hain zuzen ere. Margotutako Basamortuak 19.400 kilometro karratuko azalera hartzen du. Arizonako gune ezagunena den Arroila Handiko Parke Nazionalean hasi eta Harri Bihurtutako Basoan amaitzen da. Kareharri koloretsu gehien biltzen dituen

Enkargu bidezko maitasun gutunak, bizirik Mexikon Mexiko Hiriko Santo Domingo plazan dauden eskribauak izan dira mexikar askorentzat maitasun aitortzak gutun bidez egiteko bide bakarra. Izan ere, alfabetatu kopurua oso altua izan da luzaroan herrialdean, eta, ondorioz, mexikar ugarik ez dute beste biderik izan beraien aitortzak idatziz egiteko. Idazmakina zaharrak lagun, eskribauak izan dira maitasun gutunak heriotzatik salbatu dituztenak, eta, egun, oraindik ere,

ARIZONA (EEBB)

gunea navajo indiarren lurretan dago. Navajoak inguruotan orain dela mila urte ingurutik bizi badira ere, Margotutako Desertua izena espainiarrek jarritakoa da. Naturak berak diseinatutako margolana dirudi inguru eder honek: sumendiek, itsasoko urak, haizeak, euriteek, lurrikarek... Historian zehar eremu honetan eman diren fenomeno naturalen emaitza da Margotutako Basamortua. Bisitari ugari gerturatu ohi da gunea behatzera. Eguzkia irten edo sartzen ikustea benetan liluragarria da inguruotan, izan ere, orduan hartzen ditu paisaiak kolore urdinxkak, gorrixkak eta urre dirdira ederra.

beraiei esker diraute bizirik. Baina maitasun gutunez gain, jende heldu asko joaten zaie eskribauei familiako kideren batentzat gutunak idazteko laguntza eske edo dokumentu ofizialak betetzeko eskatuz. Halaber, beraien lanak egiteko laguntza behar duten ikasleak ere gerturatzen zaizkie. Dena den, azken urteotan beherakada nabarmena izan dute eskariek, izan ere, alfabetatze maila gero eta handiagoa da Mexikon. Gaur egun 6 milioi inguru dira alfabetatu gabeak herrialdean, biztanleria osoaren %5,3. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.