33. ZENBAKIA. URTARRILA 2011

Page 1

2011 Urtarrila / 33.zk / 1,5 euro 0 0 0 3 3

9

771888 505000


haizetara

06

ZAZPI

32 Zigor ALDAMA 42 iStockphoto 24 iStockphoto Azaleko argazkia: PAPTXI URIZ • Aurkibideko argazkiak: 06 Patxi URIZ 16 Oscar ELIAS

16

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. DISEINUA eta MAKETAZIOA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press ERREDAKZIOA: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net EGOITZA: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 948 13 65 20. LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

32


aurkibidea

16 MONTEVIDEO

32 HONG KONG

24 GANTE

42 VOLTERRA

Tangoa, gitarra kreola edota Mendebaldeko zein ekialdeko inauterietako konpartsen doinuak kulturen gehiegikeriek bat egiten Uruguaiko hiriburuko ikur dira dute Txinako hiritzar honetan

06 SAHARAKO DESERTUAN Basamortura joan eta lurrorotako ibilgailu batean sartuta, oasietako ibilbide zirraragarria egingo dugu

Flandeseko hiriburuan, hiru dorre izugarri handien eta eraikin historikoen artean galduko gara

Denboran atzera joan eta etruskoekin bat egitera gonbidatzen gaitu Toskanako hiri honek

24

42 04 MUNDUARI BEGIRADA Victoria, sigi-saga egiten duen ur-jauzia 49 BIDELAGUNA Agenda, bidaien eskaintzak, proposamenak, punta-puntako lekuak... 3


Munduari Begirada

Medioimages/Ge tty Images/iStockphoto


ÂŤInork ezin du irudikatu agertokiaren edertasuna... halako lekuak hegaldatzen ari ziren aingeruak ere liluratuko zituenÂť. Halaxe azaldu zuen David Livingstonek Victoria ur-jauziak ikusi zituenean sentitu zuen mirespena, eta ez da gutxiagorako: 1,6 metroko zabalera eta 128 metroko garaiera dute ur-jauzi ikusgarri hauek eta, ura kolpean erori beharrean, jauziak duen forma bitxiaren ondorioz, sigi-saga egiten du beherako bidea.Victoria ur-jauziak Zambeze ibaian daude, Zambia eta Zimbawe artean, eta munduko hiru ur-jauzi ikusgarrienen zerrendan dago, Niagara eta Iguazukoekin batera.

VICTORIA UR-JAUZIAK

5



Saharako basamortuan

OASI ARTEAN Testua: Oriol PugĂŠs

Argazkiak: Patxi Uriz


E

gia da egiptoarrek antzinako garaietatik desertua, azken baratzearen amaieratik mehatxu egiten duen espazioko hutsune hori, errefusatzen dutela dioen esaera hori. Eta, hain zuzen, Saharako Mendebaldeko Basamortua da herrialdeko edertasun naturaletatik gutxien bisitatzen dena. Mendebaldean

Lur orotako ibilgailuan sartu eta oasien giro magikoaren bila abiatuta Saharako desertua zeharkatzeak, Egiptoko mundu anitzean, piramide eta mezkita ibilbide turistikoetan ikusten denaz bestelako errealitatea ezagutzeko aukera ematen du. Bidaia ikusgarri hau, ordea, ez dago denen eskura.

8

Libiarekin du muga 2,8 kilometro koadroko hedapena duen basamortuak, hegoaldean Sudanekin, eta iparraldean Mediterraneoarekin. Inork ez daki zenbat izan diren karabanek edota errejimentu militarrek atzean utzita hedadura ikaragarri handi honetan bizia galdu duten biktimak.


Handitasun izugarriak eta paisaia menderakaitzek inguratuko gaituzte oasien arteko ibilbide izugarri hau egiteko zortea badugu. Irudikoa Desertu Zuria da.

Antigoaleko ur iturrien bueltan topatu diren aztarnek agerian utzi dute gizakiak hemen bizi izan zirela,Lur planetako beste edozein lekutan baino lehen. Mendebaldeko Basamortuko bost oasiek oparotasun handiko aldia izan zuten erromatarrekin. Horiek putzu sistema handi bat eraiki eta,euren jakin-

duria erabilita, ureztapena hobetu zuten, eta, gisa horretan, Erromara esportatzen zuten gariaren eta beste zenbait produkturen produktibitatea handitzea lortu zuten. Erromatarrek Egipto utzi zutenean, aldiz, merkataritzarako ohiko ibilbideetan ezegonkortasuna nagusitu zen eta

tribu nomadek eraso egin zieten. Merkataritza txikitzen hasi zen eta, apurkaapurka, herritarrek alde egin zuten. Oasiek ez zuten orduko oparotasuna berriro eskuratzerik lortu eta, denborarekin, basamortuan bidaiatzeko zailtasunen eraginez, landa komunitate bakartu bilakatu ziren. Eta orain arte, errepide as-


faltatu berriek berriro ere mapan kokatu dituzten arte, oasiak egoera horretan egon dira. Isiltasunezko erreinu hau ia guztiz hutsik dago, bost oasi zoragarri kenduta: Al-Kharga, Dakhla, Farafra, Baharija eta Siua. Horiek bisitatzera joatean, gauzarik ikusgarriena zera da, elkarrekiko oso ezberdinak diren Erdi Aroko mikrokosmo zoragarriak izaten jarraitzen dutela. Gainera, guztien artean, basamortuko formazio zeharo ezberdinak topatuko ditugu: Desertu Zuria, Desertu Beltza eta Harezko Itsaso Handia. Basamortu magiko honetako ibilbidea da egun Egipton bizi daitekeen azken abentura handienetako bat.

Siuara bidean Siua da ibilbide handi honetako lehen geltokia, eta Kairotik 750 kilometrora dago. Bertaratzeko, Alejandria aldera abiatu behar da eta, handik, kostaldeko errepide lasai eta eder batetik barrena, Marsa Matrura. Hiri txiki horretan, errepidea utzi eta basamortuaren sakontasunera sartuko gara. Oraindik urrunago joanda, erdi asfaltatua dagoen eta tarteka desertuko hareak estaltzen duen errepidean 300 kilometro egin ostean, Siua aurkituko dugu, Alexandro Handiaren ametsa. Bost ordu pasako bidaiaren ostean, karezko kontrahorma batzuk pasatzen ditugunean, errepidea beherantz doala sumatuko dugu. Eta, bat-batean, kurba hertsi bat pasatuta, goi-mailako oasia ikusiko dugu. Egiptoko leku idilikoenetakoa da Siua. Mendebaldeko Desertuko oasi mitikoena da. K. a. 332an Alexandro Handiak bisitatu zuen antigoaleko orakulu handiena hartzetik datorkio ospea. Atzealdean hareharrizko muino higatuak eta dunaz osatutako itsaso liluragarria dituela, oasia ikusi dugu, irudipena bailitzan. Ingurura begiratu eta milaka olibondoz,fruta-arbolez eta Egipto osoko datil gozoenak ematen dituzten palmondoez jositako eszenatoki zoragarria topatuko dugu. Harago, zerumugaren parean daude Harezko Itsaso Handiko dunak eta, oraindik urrunago,Afrika sakona.


Islamak eta arabierak lortu zuten honaino iristea, baina gune bakartua denez eta bertakoek tradizio oso sustraituak dituztenez, Siuako biztanleak oraindik ere berberez mintzatzen dira eta euren izaera, ohitura eta tradizioei eutsi diete. Shali hiri gotortua da bertako epizentroa. Termitategi erraldoia dirudien hondarren arteko labirintoa besterik ez da. Siuako antigoaleko zitadela hau XIII. mendean altxa zuten, buztin lehor eta gatzitua erabilita, eta adobezko etxeak gozokiak balira legez miazkatu zituen ustekabeko eurite batek eraitsi zuen, 1926. urtean. Gebel al-Mawta edo “Heriotzaren Mendia” da beste paraje ahaztezinetako bat. Arrokan zizelkatutako hilobiz osatutako labirintoa da, eta hobi gehienak XXVI. dinastiarenak eta erromatarren garaikoak dira. Siuaren lilura indartsuak egun batzuk bertan igarotzera darama bisitaria, baina ibilbidean aurrera jarraitu behar dugu. Hala ere, abiatu aurretik, Kleopatraren Bainuetxe sonatuan bainu erlaxagarria hartzea erabaki dugu. Siuako palmadietan leku guztietan ikusiko ditugu iturri termalak eta horietako sonatuena da Kleopatraren Bainuetxea. No-

Luxor hiri turistikoa eta Nilo ibaia agertzen dira goiko irudian eta, lerroon gainean, palmondoz jositako Siua oasiko irudi bat. Ezkerreko orrialdean, goitik behera, Matru hirian hondartzari begira dauden bi emakume eta Baharija eta Khargako oasietan hartutako irudiak.

labait esateko, ur berdea duen jacuzzi naturala da –bere burbuila eta guzti– eta barnealdean goroldioa eta arrokak ere badaude. Siuaren eta hurrengo oasiaren artean 350 kilometro daude. Baharija izena du oasiak eta Egipton «isiltasunaren erreinua» dela esaten dute. Azalpen

erraza du adiera horrek: Kairo zalapartatsutik gertuen dagoen oasia da eta, hiri handia utzi bezain laster, isiltasuna zentzumen guztiei gailentzen zaie.

Baharijako ibilbidea Baharija malda ebaki baxuz inguratuta dago eta, horien erdian, muino txikiz jo11


Siua Egiptoko leku idilikoenetakoa da. Behean ikus daiteke duna itsasoz inguratuta dagoen eta irudipena dirudien oasia. Lerroon alboan, Siua eta Farafra oasietako argazkiak daude.

sitako harana dago. Bi mila kilometro koadroko sakonune emankor batean dagoen toki hau nekazaritza gune garrantzitsua izan da Tarteko Erregealditik, garai hartan Baharija bertako ardoagatik ezaguna baitzen: Nilo osoan eta Erroman ere saltzen zuten. Biztanle gehienak Bauititik hartzen ditu altura baxuko hormigoizko etxeak dituen herrixka egiptoar ohikoak. Denda txikiak eta hotelak nonahi aurkituko ditugu eta jatetxeren bat edo beste ere badago. Herriko mendebaldea da antigoalekoena eta etxebizitzak palmondo oparoz inguratuta daude. Hauek, era berean, mineraletan aberatsa den ura daramaten iturriek bustitzen dituzte eta, hau guztia ikusita, erraza da erromatar garaitik hona baratze baketsu hauek asko aldatu ez direla imajinatzea. Baharijak mota askotako erakarpen ugari eskaintzen ditu. Lehena, Desertu Beltza. Hain zuzen, Bauititik 50 kilometro ingurura, harea kolorez aldatzen hasten da, okretik beltzera: Desertu Beltzaren hasiera da.Mendien higatzearen ondorioz, lurraldearen gainazalean hautsezko eta harrizko geruza bat hedatu eta basamortu berezi hau sortu zen. Bigarrena Karat Kasr Salim da. Bauiti-

Bannentiuren hobia dago.Lau zutabeko hileta-ganbera eder honen barnean santutegia dago, behe erliebe zirraragarriz apainduta: horietan, hildakoa hainbat posiziotan eta bere jainkoekin irudikatuta agertzen da. Hurrengo helmuga Farafra da, 180 kilometro hego-mendebaldera eginda dagoen oasia: sarbide zaila du eta oso jende gutxi bizi da. Goiz irten gara Baharijatik eta desertuak gure aurrean uzten dituen ikuspegiak ikusgarriak dira. Hemen, Mendebaldeko Desertuan, zonalde ezberdin ugari topatuko ditugu, Desertu Beltzeko kono beltz arraroetatik hasi eta Desertu Zurian ikusiko ditugun erg (duna zonaldea) elurra baino zuriagoetaraino.

Ametsezko eskualdea

ren bihotzean dagoen mendi txiki bat da. Hemen XXVI. dinastiaren bi hobi aurkitu dira, biak ere antigoalean arpilatuak. Zed Amun ef ankh-en hobia zirraragarria da.Hobia apaintzen duten margo aberatsetatik ondoriozta daiteke Zed Amun pertsona garrantzitsua zela antigoaleko Baharijan. Alboan bere seme

Desertu Beltza atzean utzita sartu gara Desertu Zuriaren eremura. Mendeetan zehar kareharrizko zorua higatzearen ondorioz, urre koloreko harearen gainean nakar-itxurako geruza da nagusi. Mamuak bailiran,horizontean haizeak modelatu dituen harrizko monolitoak ikusiko ditugu. Batzuek forma sinestezinak dituzte: ostrukak, gameluak, onddoak... Haizearen eraginez sortu dira silueta monolitiko bitxi hauek eta gure aurrean


Luxorreko tenpluan Ramses II.aren estatua izugarria topatuko dugu. Behean, Desertu Zuri izugarrian aurki ditzakegun kanpalekuetako bat.

dugun paisaiak ez dirudi benetakoa. Iratxoek sortua dirudi, harrizko poema bat. Ikuskizun hau Farafra hasten den lekuan amaitzen da. Oasi hau mundu berezia da. Mende luzez kanpoko mundutik bakartuta egon da eta bakartze hori, arazo bat izan beharrean, bedeinkazioa izan dela esan daiteke. Herritar gehienek odol libiarra dute eta oasi honetan beste inon baino beduino sedentario gehiago dago. Ur putzu gutxi dago hemen eta erosotasunak murritzak dira, baina, hala ere, azken urteetan oliba, oliba olio, datil, albarikoke eta sagar ekoizle garrantzitsu bilakatu da Farafra. Bizimoldearen gogortasun estilizatua alde batera utzita, oasia bertako bokazio artistikoagatik nabarmentzen da. Etxe guztiak, baita txikienak ere, Koranaren bertsoak irudikatzen dituzten margoez apainduta daude. Gainerakoan, Farafrak ez du aparteko erakarpenik. Desertu Zuriko kanpin batean gaua pasatzea esperientzia aberasgarria da. Gauean zerua izarrez betetzen da. Isiltasun izugarriak beldurra ematen du. Hotz handia egiten du, baina esperientzia hau ez dugu galdu behar. Eta honetarako bi modu daude: zerupean lo egitea edo turismo enpresa batzuek basa-

mortuan jarrita dituzten kanpin-dendetan ostatu hartzea. Eguzkia noiz sartuko zain egotea bikaina da, benetan atsegina; sua piztu eta esku artean te edalontzitxo bat dugula, gidek edota gidariek kontatzen dizkiguten basamortuko istorioak aditzen egotea primerakoa da.

Ibilbideak hego-ekialdera garamatza, Kharga oasira. Ikuspegi bikainak dituen 500 kilometroko bidea da. Eguzkiak erre egiten du eta sekulako berotzarra dago. 300 kilometroren ostean, ezusteko irudi idiliko berri bat zabaldu da gure aurrean: Dakhla da, desertu honetako ispilatze ikusgarriena. Iturritan aberatsa da eta mango, albarikoke eta datil bikainak ematen dituen lur emankorra du. Zonalde honetako herri nagusiaren izenak (Mut, Amon jainkoaren ezkontidea) adierazten digun bezala, faraoien garaian jada jendea bizi zen bertan. Dakhla begien gozagarri da: desertuaren erdian palmondoak, ortuak eta zelaiak ikustea izugarria da. Balat, Asmant, Al Kasr eta Mushija dira herrigune nagusiak eta horietan basamortuko tradiziozko arkitektura da nagusi. Al Kasrren, kalexka estali eta estuetako Erdi Aroko bost solairuko etxebizitzek eta ate eta ateburu zizelkatuek txundituta utziko gaituzte. Hau horrela izateko bi arrazoi nagusi daude: etxebizitzen artean tenperatura freskoa mantentzea da lehena eta zaldi edo gamelu gaineko etsaien erasoak ekiditea bigarrena. Egun, 100.000 pertsona inguru bizi dira hemen; gehienak arroza, garia, oli-


bak eta datilak ekoizten dituzten nekazariak. Artisautzak ere berebiziko garrantzia du eta palma hostoz eta lastoz egindako saskiengatik ezaguna da. Dakhlan hondar arkeologiko ugari ere badaude. Horietako bat Al Muzauakaren hobia da eta I. eta II. mendeetako 300 hobi biltzen dituen nekropolia ere gertu dago.

Bailara berria Une honetatik aurrera, Egipton “Bailara berria� deitu duten tokian ibiliko gara. XX. mendean hasi zen guztia: Niloko bailaran zegoen jende pilaketa arintzeko ahaleginean, Gobernuak Khargako Protektoratua sortu zuen. Dakhla eta Farafra oasiak ere honen barnean daude. Eskualdeko garapen industrialean inbertsio handiak egin zituzten, nekaza14

Desertu Beltzaren handitasunak txundituta utzi duen gizonezko bat ikus daiteke goiko irudian. Beheko ilaran, ezkerrean, Baharija oasiko Zed Amunen hobiaren bueltako apaingarriak daude eta, eskuinean, Desertu Zuria.

riak “Bailara berria� izendatu zuten horretara joan zitezela baitzen helburua. Baina, ahaleginak ahalegin, ekimenak ez zuen arrakasta handirik izan eta nekazariak ez ziren sekula bertara joan. Al Kharga Dakhlatik 200 kilometrora dago. Oasi handiena eta jende gehien biltzen duena da, baita hondar arkeologiko gehien dituena ere. Faraoien garaian erbesteratze gune gisa erabiltzen zuten. Desertua esploratzea gustuko dutenentzat oasi bikaina da. Lur orotako

ibilgailu eta gida onak edukita, ustekabeko altxor sinestezinak aurkituko ditugu urre koloreko harearen artean. Sakonune hau inguratzen duten muinoak erakargarriak badira ere, dunak dira Al Khargako ezaugarri nagusiak. Hareazko formazio bitxi eta apetatsu hauek haizearen nahiaren arabera mugitzen dira. Dunei errespetua edukitzea ezinbestekoa da, hauen mugimenduen ondorioz herri osoak desagertu baitira. Bidaia aurrera doa.Al Khargatik iparraldera hiru kilometro eginda, antigoaleko Hibis tenplua dago, Egipton geratzen den persiar garaiko azken tenplua. Amoni eskainitako eraikin hau da, aldi berean, zonaldeko tenplu handiena.Tokiko hareharria erabilita, XXV. dinastiaren garaian hasi ziren eraikitzen, baina azken apaingarriak 200 urte geroago


jarri zizkioten, Dario I.a errege persiarraren agintaritzapean. Oso gertu, kilometro batera edo, Al Bagauateko nekropoli ikusgarria dago. Munduan existitzen den hilerri kristau zaharrenetakoa da. Ia hilobi guztiak IV. eta VI. mendeen artekoak dira. Kupuladun hobi kopto hauetarik gehienek ez dute barne apaingarririk, baina gutxi batzuetan Bibliako kontakizunak irudikatzen dituzten mural interesgarriak ikus daitezke. Puntu honetatik aurrera, berrehun kilometro inguruko bidea egin beharko dugu Asjutera iristeko. Zibilizaziora itzuli gara. Asjuteko errepide nagusiak Luxorrera garamatza, turismotik bizi den hiri bizidunera. XVIII. eta XIX. dinastietako faraoiek –Amenofis, Tutmosis, Setis, Ram-

Siua oasiko iluntzeak, basamortuetan ikusiko ditugun ia guztiak bezala, izarrez josita agertuko zaizkigu: atsegina da iluntzen hasten duenean izarrak bilatzea. Behean, Siuako eta Desertu Zuriko irudi bana.

ses eta abar, K. a. 1580-1070 urteen arteko Inperio Berrian agindu zutenak, azken batean– goratutako Tebasen zati bat hartzen du. Leku honetan milaka urteko handitasuna eta boterea agerian uzten duten monumentu faraoniko nagusienetako asko ikus ditzakegu:Karnakeko tenpluak, Luxorrekoa, Memmoneko Kolosoak, eta Errege-Erreginen Bailarako hobiak. Azken honetan, faraoien eta Hatshepsut erreginaren –gizonen eremu berean lurperatutako emakume faraoi bakarra– hobiak daude.

Luxorreko tenplua eta Karnak hiri sakratua ibaiaren beste aldean daude. Oso-osorik Amoni eskainita dago eta harritu egin gara Luxorren barnean Ramses II.aren estatua kolosala ikusi dugunean. Leku honetan sentitzen da gizon haren indar izugarria eta orain hiru mila urte bere irudia harrian zizelkatu zuten artisten benetako jeinutasuna. Tenplutik irteterakoan, Esfingeen etorbidea (alboetan dituen harrizko animaliengatik deitzen da horrela) zeharkatu eta Karnak hiri sakratura iritsi gara, hau ere Amon eta bere ezkontide Mut gurtzeko eginak. Horren handia da Amonen tenplua, horren izugarria, ezen bere barnean San Petri basilika eta Parisko Notre Dame katedral izugarria sartzeko bezainbeste leku dagoen. 15


Testua:David Revelles

Argazkiak: Oscar ElĂ­as

MONTEVIDEO

Musikari atxikitako hiria



Carrasco hondartza da lerroon azpian, ezkerretara, ikus daitekeena, eta horren albokoa, aldiz, La Pasiva chiviteria ezaguna. Bertaratuz gero ezinbestekoa da chivito tradizionala dastatzea.

N

Tangoari jositako Garde-

len ahotsa, Portuko Azoka entzutetsuko gitarra kreolaren akordeak edota laster martxan izango diren inauterietako konpasak, horietako bakoitzak eraman du Uruguaiko hiriburua musika bazter orotan entzuten den hiri bilakatzera. Notez eta erritmoz osatutako sorginkeria horrek bereganatu egiten du, ezinbestean, Montevideo zapaltzen duen oro. 18

ik larruazalean daramat marraztua hiri honen malkoa. Edaten ematen duen bera, urpera zaitezen lortuko duena. Nik larruazalean dut bere zaporea, gatzezko errekeru arin bat». Hala kantatu zion hainbat Oscar eraman dituen Jorge Drexler konpositore eta abeslariak bere aberri txikiari, Montevideori. Carrasco eta Punta Gorda artean hazi zen pibe honen musa eta ispilu da hiria eta bere kantuek, Jaime Roosenak bezala, Uruguaiko soinu banda irudikatzen dute. Normala da. Montevideoarren bizitza musikaren erritmora doa: inauterietan hiriko auzoak danbolina joz zeharkatzen dituzten konpartsetatik hasi, Konstituzio plazan –Matriz plaza tokikoentzat– tangoa dantzatzen aritzen diren bikoteetatik pasa eta Solis antzokian egiten diren kontzertuetaraino, erritmoak zipriztintzen du Montevideok irudikatzen duen pentagrama. Dena esatekotan, aipatu behar Montevideora iristean dejà vu sentsazioa izan ohi duela bisitariak. Ez, ez da mate belarraren albo ondorio bat. Urrats bakoitzean hiriak jantzi eta eranzten duen kameleoi larruaren ezaugarri agerikoena da, geografia hiritarra zenbaitetan oihal kariokekin apainduta ikusiko baitugu, besteetan habanarrekin edo buenosairestarrekin. Hiri hau mestizoa baita, bertako inauteriak bezala: munduko inauteri luzeenak diren hauek (urtarriletik martxora) aparteko festa bilakatzen dira candombearen erritmo afrikarrei –esklabo beltzek kolonia garaian ekarri zuten musika–, murgen letxe txar zirtolariari eta beltzen zein luboloen konpartsa ikusgarriei eske. Agian horregatik guztiagatik da Montevideo leku intimoa, zenbaitetan magikoa, ezinbestekoa eta festazalea; ma-


Fun-Fun lokal entzutetsuko hormak antigoaleko argazkiz eta gaitzat tangoa duten oharrez daude josita, irudian antzeman daitekeen bezala. Goiko argazkian Hiri Zaharreko Maciel kalearen ikuspegia.


Frantzia «rambla» ederrean olatuei begira egotea zoragarria da, ezkerreko irudian suma daitekeen gisa. Argazki horren azpian, gitarra eskuan akordeak entseatzen ari den gizona, Puro Verso liburutegi mitikoa eta Isla de Flores kale koloretsua.

lenkoniatsua eta tangoa bezain etsia besteetan. Baina beti erakargarria eta bisitaria gatibatzen duena, bai Hiri Zaharreko hormetako zartatu handien bidez, bai beltzen Palermo auzoko sonoritateagatik, bai Carrasco arranditsuagatik. Izan ere, termoa eta matea seriez dakarten bertako biztanleek eta kaleetako graziarik gabeko aireak lehen unetik erakartzen duen zerbait dute. Bertako hamaika azoka txikiek bezalaxe. Adibide maiestatiko bat: Tristan Narvaja kalea da, antonomasiaz, Azoka Txikia jasotzen duen lekua, kaleak duen tamainagatik, bezero kopuruagatik zein antigoaleko gauza, artisautza eta arropa eskaintza zabalagatik. Baina ez da bakarra. Ezinbesteko azokak dira ere Sarandi oinezkoen kalean jarrita dauden salmahaiek osatzen dutena edota Cagancha plazako artisauen azoka; azken horretan, benetan merezi du postuetan dauden antigoaleko gauzen, artelanen, eskuz egindako arropen eta osagarrien artean denbora galtzeko tartea hartzea.

Kultura eta «rambla» ederra Montevideo ez da soilik musikaz bizi. Platatarren bizitzaren motorra eta elkargunea bi elementuk osatzen dutela esan daiteke: orokorrean kulturarekiko duten jaiotzezko dependentzia bedeinkatua eta itsasoari begira dauden rambla edo etorbideak. Lehenaren inguruan, ez da gehiegikeria Montevideo kontinente amerikarrean metro karratuko intelektual gehien dituen hirietako bat dela baieztatzea. Hori egiaztatzeko nahikoa da edozein egunetan duten agenda kulturalari begirada bat ematea. Matriz plazaren inguruan, urrutira joan gabe, ezinezkoa zaigu bertako arte galeria eta museoetan sartzeari uko egitea; bertan, Torres-Garcia (Sarandi, 638) edota Jose Gurvich (Ituzaingo, 1377) txundigarriak gisako altxorrak daude. Urrats batzuk eginda,Rincon 629 helbidean,Kulturgunea dago: zaharberritu eta kulturaren gune gisa antolatutako eraikin historikoan performanceak eta era guztietako jarduera artistikoak izaten dira egunero, eta, bide batez, bertako kafetegiak indarrak berritzeko aukera bikaina eskaintzen du,massini tarta zati bat hartuz agian. Eta, gero, itsasoa dugu. Itsasoari begira bizi da Montevideo, batez ere 22 kilometroko ramblaren ondotik;hau da, Habanako malekoiaren homologo ikusgarriaren ondotik. Rio de la Plataren ondoan dago eta egunero milaka montevideoar joaten dira bertara paseatzera,eta,bide batez,matea eskuan dutela edo arrantza eginez sendiarekin une atsegina igarotzera. Platatarrek “bosgarren puntu kardinala” izendatzen dute kostaldea, eta, zalantzarik gabe, leku hauxe da hiriaren itsas izaera ezagutzeko eta etxera eraman daitekeen souvenir ederrenetako bat –iluntzea Rio de Platan nola sartzen den ikustea– eskuratzeko ibilbide onena. Hala ere, hiriak itsasoarekiko duen


pasioa nabariagoa da abendutik martxora bitartean, hiritarrek orduan hartzen baitituzte 13 kilometroko luzera duten hondartzak. Malvineko harea zuri finezko eta ur epeleko hondartzan bainua hartzea edo Rodo parkearen aurrean dagoen Ramirezeko hondartzan paseatzea bisitari guztiek gozatu beharko luketen luxua da. Baina, hondartzei dagokienean, harribitxia Pocitos hareatza da: gazteek gustukoen dutena da, baita tokikoek surferako edota windsurferako gogokoen dutena ere. Hondarretan futbolean edota boleibolean jokatzen ari diren lagun taldeak ikustea ere ohikoa da.

Hiri Zaharrean barna Hego Amerika rambla jarraituta –portuko zonaldera iritsi aurretik Franklin Roosvevelt izena hartzen du– bisitariaren urratsak Hiri Zaharrean barneratzen dira, metropoliaren sortze gunean alegia. Bruno Mauricio de Zabalak 1724. urtean sortua, hiriko antigoaleko erdigunea Rio de la Platan barneratzen den penintsula batean dago, hiriari izena ematen dio muinoaren alboan (portugaldarrez, Monte vi deu, “mendi bat ikusi nuen”). Noski, hiria ezagutzen hasteko aukera onena alde zaharretik osteratxoa ematea da: zuhaiztiz, auzoetako karrika estuz eta eraikin historikoz zipriztindua dago, eta, horien artean, Montevideon ezinbestekoak diren liburutegiak ere topatuko ditugu. Perez Castellanos aldapatsuan dauden pastel kolorez margotutako etxebizitzak eta oraindik ere bertatik igarotzen diren tranbiek edo Morris Minors autoek are gehiago indartzen dute Montevideo 1950. urtean iltzatuta dagoenaren sentsazioa. Hiri Zaharra da mugimendu bohemioaren epizentroa eta bertan daude hiriko ikur bilakatu diren zenbait gune, Sarandi kalea adibidez.Kulturaren muin den Solis antzokia ere bertan

Erdialdeko Matriz plazako iturria da goiko irudikoa. Bertan ohikoa da tangoa dantzatzen ari diren bikoteak ikustea. Lerroon gainaldean, laster iritsiko diren inauterietan kaleak alaitzen aritzen diren konpartsetako bat.

21


dago;operaren,musika klasikoaren eta dantzaren agertoki nagusia da Montevideon. Eta, dagoeneko ezagutu ditugunak ezagututa, agerikoa da hiriaren espiritura hurbiltzeko era ezberdinak daudela. Baina, agian, bertan dauden eta ehunka urteko bizia duten kafetegi eta tabernetatik hastea da egokiena. Aipagarrienen artean dago Fun-Fun (Ciudadela, 1229), hormen horror vacuia antigoaleko argazkiekin eta tango notekin estalia duen lokala. Montevideo historikoaren monumentu bizia da eta bertan derrigorrezkoa da –Gardelek egingo lukeen bezala– jatorrizko bi edari probatzea, uvita eta peguloa, zuzenean candombeaz eta tangoaz gozatzen dugun artean. Cafe Brasilero ere bisitatu beharrekoa da (Ituzaingo, 1447), bere art nouveau sotila eta giro goxoa sumatzeko besterik ez bada ere. Egunez bizia da Hiri Zaharra, eta, iluntzearekin batera, gaugiroaren muin ere bilakatzen da, bertan dauden taberna, boliche (diskoteka) eta pub mordoari esker. Horietan musika da jaun eta jabe: Meson Dons Trigoko terrazan (Sarandi, 582) DJak aritzen dira, Bartolome Mitre kalearen bueltan biltzen 22

Portuko Azokaren egitura eder eta landua ikus daiteke goian, ezkerreko irudian. Giro bikaina eta parrilladak izaten dira nagusi larunbatetan. Albokoa, Maiatzaren 25aren kaleko irudia da. Beheko argazkietan, berriz, Salvo jauregia ezkerrean eta Rodo parkea eskuinean.

den jendetzak sortzen duen iskanbila akustikoaren artean. Funk, house edota jazz musika zaleentzat Almodo Bar (Rincon, 626) da aukera onena, eta ez ditugu ahaztu behar W Lounge (Wilson etorbidea,z/g) edo Kalu Dance (J.C.Gomez, 1323) dantzalekuak.

Azokako zaporeak Baina, zer izango litzateke Hiri Zaharra bihotzik gabe? Hau da, zuzenean Liverpooletik ekarritako burdinazko zutabe eta zertxa artean gordetzen den eta Portuko Azoka izena duen merkaturik gabe? Eguerdiro danbolinaren, tangoaren zein gi-


tarra kreolaren akordeak entzun daitezke bertan, baina, batik bat, larunbatetan zabaltzen da festa giroa. 1868an Pedro Saez de Zumaran merkatari espainolaren bultzadarekin eraikitako azoka da hiriko gastronomiaren bilgune nagusia. Bertako parrillada sonatuak ikuskizuna dira zentzumenentzat eta ezinbestekoa da 1880.urtetik zabalik dagoen Roldos tabernan medio y medio bikain bat dastatzea (ardo zuria eta apar-eragileren bat nahasian), eta El Palenquen (Perez Castellano), parrillada edota matambre kreola. Beste aukeretako bat Sarandiko La Pasivara joan eta chivito tradizionala eskatzea da: solomoa, patata frijituak, hirugiharra, gazta eta arrautzak daramatzan jakia Uruguaiko gastronomiaren ikurretako bat da, eta, Mario Benedettiren poemak edo matea bera bezala, mundu osoan egin da ezagun. Chivitoa dastatzea Uruguaiko hiriburua gure oroimenean suz grabatua geratzeko era ona da, baina ez dago tango sentsualak eraman zaitzala utzi eta made in Montevideo estiloko gaualdia igarotzea bezalakorik. Horretarako aukera ugari di-

Independentzia plazako lorategi zaindua eta oinezkoen Sarandi kalean dauden artisautza postuetako bat ikus daitezke goiko irudietan. Beheko lerroan, ezkerrean itsasoaren parean gustura asko egunkaria irakurtzen ari den gizona eta eskuinean kirol portuaren ikuspegi ederra.

tugu gainera. Bandoneon eskolaren bat hartzea, dantza hori sortu zen kafetegiak bisitatzea edo La Morocha (Garibaldi, 2631; ostegunetan) zein Las Musaseko (Canelones, 1136; igandeetan) gaueko milongetan parte hartzea, esaterako. Eta, gorputzak uzten badigu, igandean Tristan Narvajako feria bisita dezakegu, batez ere tangoaren oroigarriren bat eskuratzeko aukera bikaina delako. Izan ere, kontatutako guztia bizi eta gero, ziur ia ohartzeke gure ezpainetatik Gardelen “Mi noche triste� tangoaren lehen estrofak irtengo zaizkigula. Hain justu, horiek, agur baten gisan, Montevideo den partitura hiritarreko azken notak marrazten dituztelako. 23


iStockphoto


Testua eta argazkiak: Miren Garate

GANTE

Gora begiratu eta hiru dorre


S

Kanpandorrea, Sint Baafs katedrala eta Sint Niklaas eliza.

Horra garaiera eta ikusgarritasun handiko Ganteko hirukotea. Behean, ura nagusi. Leie edo Escalata ibaietan dauden txalupetako batean sartu eta paseo bat ematea turisten entretenimendu nagusia. Artelan bat aukeratzekotan, Het Lam Gods izenekoa, katedralean bertan. Bisita merezi duen hiria da, zalantzarik gabe, Gante

Sint Baafsplein plazan hasi dugu Ganteren bisita, goitik hasi ere. Kanpandorrera igo gara, hiriaren ikuspegirik ederrena eskaintzen duen eraikinera. Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen 1999an. 95 metroko altuera izan arren, 65 metroan du bisitarientzako azkenengo geltokia. Handik erreparatu diogu inguruari. Ondo zaindutako erdigunea duela ikusi dugu, etxeek teilatu zorrotzak dituztela, hiri lasaiaren traza hartu diogu. Bagenekien eraikin historiko gehien zituen Flandriako hiriburua zela Gante, eta haien xerka abiatu gara. Metro gutxira dagoen katedralak gure arreta erakarri du. “Het Lam Gods� (Jaungoikoaren bildotsaren gurtza) izeneko artelana da hango harribitxia. Hubert Van Eyckek hasi eta haren anaia Janek 1432an amaitu zuen olioan margotutako koadro multzoa. 350 zentimetroko zabalera eta 223 zentimetro-

iStockphoto


Kanpandorretik Ganteren ikuspegi ederra dago, beheko argazkian ikus daitekeen bezala. Horren gaineko irudian, bertako kaleetan hizketan ari den jendea.

ko altuera du. Hamaika abentura bizita, baina oraindik ikusgai jarraitzen du. Kalbinistek suntsitu egin nahi izan zuten aurrena. Jatorrizko bertsioan biluzik zeuden Adan eta Eva jantzi egin zituen gero Austriako enperadore Joan II.ak –gaur egun bi bertsioak ikus daitezke katedralean-. Parisera eraman zuten Iraultza garaian. Eta Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek ostu eta Austriako gatz meategi batean ezkutatu zuten. Lapurtutako panel bat salbu, beste guztia zaharberritu eta berriro itzuli dute Sint Baafs katedralera. Kanpandorrearekin eta katedralarekin batera, Sint Niklaas eliza da hirugarren dorrea, hiriko elizarik zaharrenetakoa. Merkatarien zaindaria da Sint Niklaas, eta behinola, Ganteko merkatarien gremio garrantzitsuaren esku egon zen eliza hura ere. Berritze lanetan ari dira gaur egun, berriro ere hi-

riko monumenturik ikusgarrienetako bat izatera itzul dadin. Ondoko zubitik ikus daitezke hiru dorreak. Argazki bat ateratzeko kokagune ezin hobea da.

Grasleiko kaia Handik Graslei moilara joan gara, hiriko gunerik bisitatu eta maitatuenetako batera. Turista gehienek egiten dutena egin dugu. Leie ibaian dauden txalupetako batean sartu eta ordubete baino zertxobait gutxiago irauten duen buelta bat eman ubideetan zehar. Gida lanak egiten dituen emakumeak hiriari buruzko azalpenak ematen ditu. Bi aldeetara XII. eta XVII. mendeen artean eraikitako gremioen etxeak daude. Historia propioa du bakoitzak, eta haien fatxada ederrei begira joan gara. Azpialdean taberna edo jatetxeak dituzte askok eta askok, eta haietako terrazetan lasai ederrean dago jendea. Etxeen fa-


iStockphoto

Flandesko kondeen gaztelua XII. mendekoa da, eta, goiko irudian ikus daitekeen bezala, ongi kontserbatuta mantentzen dute. Lerroon gainaldean, turistek hiria bisitatzeko hartzen dituzten txalupetako batzuk ezkerrean, eta, eskuinean, Leie ibaia gauez.

txadek isla egiten dute uretan, eta sortzen den efektua zoragarria da. Aurrera jarraitu dugu. Flandriako kondeen gazteluaren ondoan gelditu da ontzia. Lehen begiratua eman diogu. Gero oinez hurbilduko gara, hobeto ikusteko. Aurreraxeago joan, buelta hartu eta berriro itzuli gara hasierako puntura. Urertzeko terraza horietako batean egin dugu otordua. Muskuiluak 28

eta patata frijituak dira janari tipikoenak, Belgika osoan bezalaxe. Gazte asko dago inguruan. Ezin ahaztu unibertsitate ikasleen hiria dela Gante. 235.000 biztanle inguru ditu, eta ikasleak 45.000ren bat dira. Asko nabari da giroan. Edozein gau da egokia tabernetako batean jazz kontzertu bat ikusteko. Garagardoa da, noski, edaririk tipikoena. Erdi Aroan berrehun ekoizle ere ba omen zeuden hirian. Etxearen aurrean jarritako zisne irudiak erakusten zuen han garagardoa ekoizten zela. Azken 50 urteetan jaitsi egin da zerbezagileen kopurua, hala ere, oraindik garagardotegi pila daude erdigunean.


iStockphoto iStockphoto

Euriaren bisita erabat ohikoa izan arren, kalean giro bizia du Gantek.Azoketan erosteko ohitura ere badute herritarrek. Era askotakoak daude: antzinako tresnena, elikagai biologikoena, animaliena, artisautza produktuena, loreena eta liburuena dira astero jartzen dituztenetako batzuk. Asteburuetan izaten dira gehienak. Kalean girorik handiena, ordea, uztaileko bigarren erdialdean izaten da, Ganteko jaietan, hain zuzen ere. Hamar egun irauten dute, hilaren 21aren aurreko larunbatetik hasi eta bigarren astelehenera arte. Kale antzerkiz, musika emanaldiz, su artifizialez nahiz

Kale bizitza handia duen hiria da Gante, orrialdeotako argazkietan egiazta daitekeen bezala. Ikasle askok egiten dute bizitza bertan eta hori asko igartzen da giroan. Uztailean izaten dira hiriko jaiak eta bi milioi pertsona inguru batzen dira festa handira.

umeentzako ekitaldiz betetzen dira kaleak. Europako kaleko festa garrantzitsuentzat ere hartzen dira. Bi milioi pertsona inguru bertaratzen dira urtero. Asko eta asko inguruko herrialdeetatik, Frantziatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik esaterako. Azken egunean, ÂŤdiru zorro hutsaren egunaÂť egiten dute. Bederatzi jaiegunen ostean, sos guztiak xahututa edukitzen dituzte

gehientsuenek. Horregatik, Greslei moilan jarritako merkatuan zerbait erosten dutenen artean 15.000 diruzorro banatzen dituzte.

Gazteluaren eragina Flandriako kondeen gaztelura itzuli gara berriro, XII. mende amaieran eraiki zuen Alsaziako Filipek hiriaren boterearen sinbolo gisa. Gravensteen izenez 29


ezagutzen dute Ganten. Ongi kontserbatuta dago. Zeregin asko izan ditu XII. mendean eraikin zutenetik, kotoi fabrika eta hiriko espetxe izan zen, besteak beste. Egun, gazteluko geletako batean munduan zehar torturarako erabili izan diren tresnen erakusketa dago. Gertu dago Patershol auzo zaharra, gazteluko mugimenduen eraginpean neurri handi batean. Burgesiako jendearen bizileku izan zen garai batean. Kotoi lantegi gisa egokitu zutenean, langi-

lez bete zen auzoa. Orain 30 urte arte merke eros zitekeen hango etxeetako bat. Azken urteetan, ordea, eskaerarik handieneko gune bihurtu da. Erdi Aroko egitura mantentzen du, etxe baxu eta gorriekin. Luxuzko jatetxez eta diseinatzaileen saltokiz bete da auzoa. Paseorako leku atsegina, artistak ere maiz bertaratzen dira hara euren lanetarako inspirazio bila. Erdiguneko kaleetan galtzea erabaki dugu jarraian. Guztiz ezberdina den


Sint Niklaas eliza da orrialdeotako argazki nagusian ikus daitekeena. Eskuinean, Leie ibaiaren ertzak eta hiriko ikuspegi ederrenak eskaintzen dituen kanpandorrea. Lerroon ezkerretara, aldiz, Ganteko etxebizitzek dituzten teilatu zorrotzak antzeman daitezke.

iStockphoto

iStockphoto

batekin topo egin dugu. Estua da Werregarenstrat, biziki koloretsua. Grafitigileentzat propio dago gordeta, han soilik margotu dezakete arte hori maite dutenek.Artearekin jarraituz, Ganteko museorik garrantzitsuenetako batera joan gara. Stedelijk Museum voor Actuele Kuns izena du, siglak erabilita SMAK izenez ezagutzen da; euskaraz esanda, arte garaikidearen museoa. Citadelpark Ganteko parkerik politenetakoan dago kokatua. Herrialdeko bertako artisten nahiz nazioartekoen bi

mila lan biltzen ditu, guztiak XX. mendeko bigarren erdialdetik aurrera eginak. Ganten beste hamazazpi museo ere badaudela diote hiriko informazioa biltzen duten esku orriek. Tranbia hartu dugu tren geltokira itzultzeko, erdigunetik oinez joateko moduan bai, baina aparte samar baitago. Brusela, Brujas, Anberes nahiz beste hainbat hiri zoragarri ageri dira helmuga posibleak seinalatzen dituen pantailan. Ordubete baino gutxiagora daude guztiak. 31


Testua eta argazkiak: Zigor Aldama

HONG KO

Ekialdearen eta Mendebaldearen


ONG

arteko elkargunea


Bat etor ote daitezke patxada britainiarra eta idiosinkrasia txinatarra? Baiezkoa da erantzuna eta erraldoi asiarreko kolonia ohi britainiarra da horren adierazgarri nagusia. Zazpi milioi biztanleko hiria da Hong Kong eta bertan eskutik doaz elkarren artean arras desberdinak diren bi kulturen gehiegikeriak. Ezinezko oreka lortu nahian, bere-berea izango den sistemaren bila dabilen lehen mailako finantza gune megalomanoa da. Bisitariarentzat, hiri harrigarria, ikusgarria eta zirraragarria, egunez eta gauez bizi-bizia. 34


Hong Kong gisako hirietara bidaiatzeko ohiturarik ez duen bisitariak larritasuna suma dezake ezkerrekoa gisako paisaietan murgiltzen denean. Behean, hiria bezain bizkor dabilela dirudien ibilgailua.

L

arrimina nagusitzen da Hong Kong zapaltzen duenaren baitan. Dena ziztu bizian gertatzen dela dirudi.Azkar eta gupida gabe irensten du inguruko giroak Asiako ate nagusietako bat den Chek Lap Kok aireportu ultramodernotik ihes egiteko moduaren bila dabilen oro. Milaka lagun dabiltza estresak jota batetik bestera beren ekipajeen orgatxoak aireportu hotzean barna bultzatuz. Hau da kolonia ohi britainiarreko mundu basatirako sarrera. Euskal Herrian egindako trenak baliatzen dituen Airport Express eraginkorrak minutu gutxian eramaten ditu iritsi berriak metropoliaren erdigunera.Aski da tarte hori iritsi berriaren harridura eragiteko. Leihoaren beste aldean ziztu bizian pasatzen dira joan-etorrian gelditzen ez diren merkataritza on-

tzi erraldoietan noiz zamatuko zain dauden milioika edukiontzi, eta horrek erakusten du Hong Kong munduko portu nagusietakoa eta Txinako esportazio makineriaren giltzarrietako bat dela. Portua, noski, hiriaren diru iturri nagusia ere bada. Hong Kongo biztanleek eta ohiko bisitariek beren aulkietako plasmako pantailetan burtsako informazioa bilatzen duten artean, iritsi berriek treneko leihoetatik so egiten dute aldirietako etxebizitza guneetako eraikintzarrek erakarrita. Hiriaren adiskide mina den laino itxiaren artean galtzen dira etxe orratz erraldoi eta itxuraz klonatuak.Abangoardiako arkitektura dute erdiguneko eraikinekin zerikusirik ez duten nortasun gabeko etxebizitza sailek. Hong Kongo biztanleak 40 metroko giza erlauntzetan pilatzen dira lanaldi luzeen os35


Gauez ere lokartzen ez den hiritzar honek behekoaren tankerako paisaia izugarriak uzten ditu. Eskuineko irudian, portuan dabilen ferryetako bat. Hain zuzen, portua Txinako esportazio makineriaren giltzarrietako bat da, baita hiriaren diru iturri nagusia ere.

Atsedenik gabeko frenesia Bizitzak gainezka egiten duen hiria da Hong Kong. Hiriko zazpi milioi herritarrak beti kalean daudela dirudi. Etorbide zabal zein kalezulo estuak dira kolonia ohiko aniztasun etnikoaren erakusle: jatorri indiarreko jostunak buru-belarri jantziak egiten ari diren bitartean, afroamerikarrak bisitariek dibisak aldatzea dute helburu, pakistandarrek turistak beren “lehengusuaren� ostatura eraman nahi dituzte eta txinatarrek beren produktu teknologikoen abantailak lau haizetara hedatzen dituzte. Trajedun mendebaldar bat agertzea nahikoa da guztiek ere beren ehiza partikularrari hasiera emateko. Inolako zalantzarik gabe, kolonia ohiaren erakarpen indar nagusietakoa erosketak dira. Asko dira Asiara egindako bidaian erosketak egiteko Hong Kongen geldialdia egiten dutenak; teknologia produktu berritzaileenak, bitxiak edo kalitate goreneko trajeak erostea izan ohi dute xede. Tsim Sha Thui, Kowlooneko hegoaldeko gunea, leku ezin hobea da hiriaren eldarnio kontsumistan galtzeko. Gaua iristearekin batera hasten da benetako espektakulua. Izan ere, orduan ixten dituzte Hong Kongeko biztanleek lantokiak irabazi berri duten dirua xahutzeko irrikatan. Pantaila erraldoiek guztia hartzen dute beren mezu publizitarioekin eta gauak egunak berak baino argiagoa dirudi. Jatetxeak mukuru betetzen dira. Gauerdia iristean, kaleak gori-gori daude oraindik ere; diskoteka eta karaokeen ordua da. Lehenek maila ertaineko gazteei egiten diete ongi etorria, eta, bigarrenek, berriz, neska gazte lirainen belaunetan kontratu garrantzitsuak itxiko dituzten adin ertaineko negozio gizonei. Beste behin ere, ohitura britainiar eta txinatarrek bat egiten dute. 36


tean. Bloke hauen artean dago munduko etxebizitza sail garaiena, 257 metroko altueran 74 etxebizitza hartzen dituena. Tsing Yi uharteko geltokian amaitzen diren lurpeko igarobide batzuen ostean, urrunean, erdiguneko eraikin itzelen irudiak ikus daitezke tropikoko eguratsa eta Txinako hegoaldeko industriaguneetatik datorren kutsaduraren nahastura den

ganduak lausotuta.I.M.Pei arkitektoak diseinatutako Txinako Bankuaren dorrearen ertz zorrotzak eta munduko bosgarren etxe orratz garaiena den Nazioarteko Finantza Zentroaren altuera ikusgarria nabarmentzen dira. Eraikin erraldoi horiek beste askori gainjarrita daude haizea ibiltzeko ere lekurik ez duela dirudien altzairuzko eta beirazko baso bitxian. Erdiko


Hiritarrek harro hitz egiten dute Hong Kongi buruz “Bizitzaren Hiria” edo “Asiako Hiri Mundiala” bezala. Ezkerreko zerrendan, bertatik pasioan gabiltzala ikus ditzakegun zenbait irudi, arruntak batzuk eta bitxiak besteak, txakurrak paseatzeko era xelebre hori kasu.

Hong Kongen hondo-irudia den mendiaren mazelak jatorrizko kolore berdea grisez estali nahi dutela diruditen eraikinez gainezka daude. Hori gutxi balitz, urrundik ikus daitezke eraikin erraldoi berriak jasoko dituzten lur sailak, dagoeneko makineria astunez erabat josita. Nazioarteko Merkataritza Gunea da eraikin horietako bat, eta, bukatzen dutenean, datorren urtean, munduko bigarren eraikuntza garaiena bihurtuko da zerura zuzendutako bere 484 metroekin. Airport Express trena lurpean sartu da berriro.Hainbestekoa da bere abiadura ezen protesta egiten baitute belarriek. Emakume ahots leun batek kantoneraz,txineraz eta ingelesez iragarri du kolonia ohiko finantza gunea den Erdiko Hong Kongera iritsi garela. Ordenatuki jaitsi dira bidaiariak, baina azkar sakabanatu dira geltokiko korridore ugarietan barna. Irekiera elektronikoko ateak zabaldu bezain laster, gogor kolpatzen du beroak bidaiaria. Kanpoko argi biziak tarte bat eskatzen du ikusmena doitzeko. Espaloian urrats batzuk egitea aski da dena aurretik eramaten duen jende uholde geldiezinak irensteko. Ingurumen berrira moldatu beharrak lausotzen du hasierako ezustekoa. Ordu gutxiren buruan, ia bultzaka mugitzen amaituko du bisitariak.

Elkarri lotutako muturrak Hong Kondeko herritarrek harro hitz egiten dute berari buruz “Bizitzaren Hiria” edo “Asiako Hiri Mundiala” bezala. Hona hemen hiriaren zainetan dabilen odol bereziaren erakusle diren bi iragarki eslogan:“Munduan bakarra den kultur nahasketa liluragarria” eta “Gauez eta egunez Hong Kongo azken txokoa ere astintzen duen kar bizi geldiezina”. Muturrera eramandako hiri kontzeptuaren adiera bizia da kolonia ohi britainiarra: nabarra, etxe orratzez josia eta gizarte eta paisaia kontraste zorrotzak dituena. Zalantzarik gabe, Asiako megalopolien eta begi arrailduak nagusi diren XXI. mendeko erritmo zorabiagarriaren erakusgarri bikaina. Estatu espainol osoaren barne produktu gordinaren ia erdia sortu eta esportazioetan alde handia ateratzen dion asfaltoko oihana da. Ikusgarritasunez jositako 1.070 kilometro koadro hartzen ditu Hong Kongek. Hiru gunetan banatzen da: Erdiko Hong Kong uhartea –hiriaren erdigune ekonomikoa zein beren gabarretan bizitzera behartutako arrantzale deserrituen bizileku den Aberdeen badia espantagarria hartzen ditu–; Kowloon penintsula –merkatalguneen artean nagusia eta gaueko zeruan hutsune bat lortzeko borrokatzen diren milioika neoizko argien habia–; eta etxebizitza guneetako asfaltoak irentsitako hamarka uhartek osatutako lurralde berriak. Goraka doan turismo txinatarra erakartzeko asmoa duen Disneyland Hong Kong egitasmoa batu zaie azken horiei. Geografiak mugatutako hiru gune, hiru giro arras desberdin, eta bi lotura elkarrekin: altuera eta kontrastea. Eraikitzeko lur eskasiak nahitaezkoa egiten du altueran eraikitzea. Horrela, ez da ha-


rritzekoa hiriak munduko etxe orratz dentsitate handiena izatea, baita etxebizitza altuenak dituen lekua izatea ere. Etxe bloke bakoitzak 5.000 bizilagunetik gora eduki ditzake, Euskal Herriko herri ertain bateko biztanleria. ÂŤKorapilatsua da hemen bizitzeaÂť, onartzen du 28 solairuko lau dorrek osatutako High Garden multzoko bizilaguna den Jack Zhaok. ÂŤIa ezinezkoa da eraberritze lanak egiteko ados jartzea, eta inork ez ditu bere auzokideak ezagutzen. Horregatik andeatzen dira eraikinak hain azkarÂť. Dorreek laster galtzen dute jatorrizko kolorea eta tarte laburrean itxura desberdina du etxebizitza bakoitzak. Horrek multzoa ikusteko desatsegin egiten du, arkitekto ospetsuenen arte lanak nagusi dituen Causeway badiaren silueta liluragarriarekin gertatzen ez den bezala. Gaua apaltzean, turista guztien begirada erakartzen duen argi ikuskizuna bilakatzen da badia. Arkitekturaren kontrasteak gizarte desberdintasun zorrotzen isla dira. Ez da zaila zakarrontziz jantzitako eskaleak aur-

Hong Kongo biztanleak 40 metroko garaiera duten giza erlauntzetan pilatzen dira euren lanaldi luzeak amaitzen dituztenean. Goiko irudiotan ikus daitezke etxebizitza horietako batzuk. Agerikoa denez, portua ere ez da libratzen etxebizitza pilatuko paisaiatik.

kitzea Armaniz jantzitako exekutiboz jositako eraikin bikain eta distiratsu baten oinetan, edo haize-oihaldun jungu hauskorrak zamaontzi ikaragarriak iristean hondoratzen ikustea. Desberdintasun hori da mende honetako potentzia handiaren ezaugarri nabarmenena, eta Hong Kong baino askoz urrunago hedatzen ditu bere garroak. Hiriko zonalderik harrigarrienetako bat erdigune naroaren atzealdean dago. Aberdeen badia da, hain zuzen ere, hirian bizitzeko baimenik eta are gutxiago ahalmen ekonomikorik ez duten ehunka arrantzaleren bizileku diren legez kan39


Altzairuz eta beiraz osatutako hiri erraldoi eta bizia da Hong Kong. Ezkerreko orrialdean hiriaren panoramika bat ikus daiteke, eta, lerroon alboko irudietan, maitemindutako bikote bat eta iluntasunean argiak piztuta hiriak duen distirari so dauden bisitariak.

poko sanpan ugariren kokalekua. Haatik, erdiguneko jatetxe ospetsuenak arrain eta itsaskiz hornitzeaz arduratzen dira. Beren itsasontziak bizitoki eta lantoki dituzte aldi berean. Ilunsentian, gabarra aparkaleku itxura ematen diote badiari, leporaino beteta egoten dira arropa esekitokiak, eta kartetan ari diren gizonezkoen partidak edo kolore bakarreko telebista baten aurrean ehuntze lanetan ari diren emakumezkoen talde txikiak nagusitzen dira bertan. Atze-oihala marrazten duten etxebizitza eraikin erraldoiek irudiaren anakronia sentsazioa areagotu baino ez dute egiten.

Bi munduren arteko talka Erdiko Hong Kong txinatarren eskuetatik ingelesen eskuetara igaro zen 1841ean,Opioaren Lehen Gerra eta gero,uhartean arrantzale eskukada bat baino ez zenean bizi. Gero, britainiarrek Kowloon eta Lurralde Berriak ere hartu zituzten. 1984an, Asiako erraldoiak eta Ingalaterrak Hong Kong osoa Txinari itzultzeko data hitzartu zuten. Ordurako, 1997ko uztailaren 1a, kolonia Asiako ekialdeko finantza gune nagusia zen, kapitalismoaren paradigma. Egun horretan, mandatari britainiarrek mundu osoko telebisten aurrean egin zuten negar Union Jack ahalguztiduna eraisten zuten bitartean. Pekingo gobernu komunistak zin egin zuen gutxienez 50 urte 40

gehiagoz mantenduko zuela Hong Kongen sistema kapitalista, eta “herrialde bat, bi sistema� lelo ezaguna sortu zuen. Hong Kongek bere dibisa propioa du –Hong Kongo dolarra– eta oraindik ere izan badu Txinako gainontzeko lurraldeekin muga. Eta ez da ikur soila, muga eraginkorra da, elektrifikatutako alanbre-hesiz eta etengabeko polizia patruilez babestutakoa; txinatar arruntek, hegazkin txartelik edo negozioekin lotutako egitekorik ez badute, zaila dute muga igarotzea. Horrela Gune Ekonomiko Berezia kontinentetik multzoka iritsiko liratekeen eskaleengandik eta gaizkileengandik babestu nahi dute Txinako agintariek, ezin baita alde batera utzi txinatar txiro askok amestutako helmuga dela Hong Kong. Bertako biztanleen eta gainontzeko txinatarren soldatari begirada bat ematea aski da arrazoia ulertzeko. Maila ertaineko Hong Kongeko herritar batek 35.000 euro irabazten ditu, eta herrialdeko probintziarik txiroena den Guizhou eskualdeko bizilagun batek, berriz, ez ditu 400 baino gehiago sakelaratzen. Beraz, aurrenekoa bigarrena baino 90 aldiz aberatsagoa da.Alde itzela herrialde bereko bi probintziarentzat. Kontraste horiek egiten dute berezi Hong Kong. Bisitariaren harridurazko begiradapean, atsegin handiz ematen diote eskua elkarri bi muturrek: erdiguneko kale garbi-garbiek eta gainerako kalezulo zarpatsu, laiotz eta estuek.




Testua: Xiker Belemendi

Argazkiak: Getty Images\Thinkstock

VOLTERRA Denboraren makina


>M

Denboran

atzera egin eta Erdi Arora itzuli garenaren sentipena utzi digu Volterrak. Baina ez da guztiz hala. Zibilizazio ugarik zapaldu dute Toskanako hiri hau eta bakoitzak utzi du, era batera edo bestera, bere lorratza. Arkitektura izugarriaren artetik paseatu, muino orlegi eta arreetan galdu eta banpiroekin ardo gorria edaten amaitu dugu. 44

uino orlegi eta arreak bata bestaren atzean gordetzen dira, amaigabeak bailiran. Hurbiltzen goazen heinean, horien tontorretan harriak zein gazteluak jaiotzen direla ikusi dugu, natura eta arkitekturaren arteko nahasketa harmoniatsu eta xarmanta eskainiz. Volterran gaude, Toskana italiarraren bihotzean, etruskoen jaiotzaren lekuko izan zen lurrean. Pisa probintziako mendixka orlegi horietako baten gailurrean dago Volterra eta, hiriaren esentziara hurbiltzeko, ezinbestekoa da bere historiari erreparatzea: Neolitiko garaiko giza lorratzak aurkitu dira bertan eta K.a. VIII. mendean bertan finkatu ziren zonaldeko etruskoak. Lau mende beranduago Liga Etruskoko hiri garrantzitsuena zen Volterra (orduan, Velatri izena zuen), eta, berau babesteko, 7 kilometroko murru trinkoa eraiki zuten hiriaren bueltan. Sasoi hartan garapen ekonomiko garrantzitsua izan zuen hiriak eta 25.000 biztanle izatera ere iritsi zen,

harik eta erromatarrek hartu,Volterrae izena eman eta V. mendean diozesi bilakatu eta lehen eliza eraiki zuten arte. Denborak aurrera egin ahala Toskanako Markeserri izendatu eta berriro ere garapen ekonomiko, sozial, erlijioso eta jurisdikzional nabarmena izan zuen. Jarraian, XIII. Mendean, Guelfo eta Gibelinoen arteko gerretan murgilduta egon ostean, Florentziako Errepublikaren menpe gelditu zen. Baina, Florentzia ahultzen hasi eta herritarrei zergak igotzera deliberatu zirenean, herria akitu eta altxa egin zen: askok galdu zuten bizia orduko gatazketan eta Volterrak, aldiz, eskubide ugari. Azkenik, XVI. mendean, Toskanako Dukerri Handiaren zati izatera pasa zen, eta, 1860. urtean, Italiara batu zen. Historia luze eta korapilotsua, beraz, Volterrak atzean duena. Eta bereziki garrantzitsua, egungo hiriaren nortasuna eta arkitektura txundigarria ulertzeko. Hirira hurbiltzen goazen heinean


Hiriak berak duen erakarpen indarraz gainera, inguruek ere ematen diote xarma Volterrari. Muinoak bata bestearen atzean nola gordetzen diren ikus dezakegu.

Aingura Erdi Aroan bota duen hiria dirudi Volterrak, irudiotan ikus daitekeen bezala. Hala ere, gari ezberdinetako arkitekturen uztarketak ikusteko aukera izango dugu.


Anfiteatro erromatarra da ezkerreko irudikoa, eta, eskuinean, herriko kalexka ederretako bat. Argazki nagusian, hiriaren argazki orokor bat: ederki antzematen da Volterraren xarma.

ikusiko dugu XII. mendeko murruak inguratzen duela; bertaratu orduko sumatuko dugu Erdi Aroko ezaugarriz josita dagoela –kalexka bihurriz osatutako herri egitura da agerikoena–. Errenazimendu garaiko eragin arkitektonikoak ere ez zaizkio falta; eta, iritsi orduko nabarmentzen diren kale estuek, dorreetxebizitza adierazgarriek eta botere politiko eta erlijiosoen egoitzek bidaiaria Erdi Arora badaramate ere, etruskoen ondarearen zantzuak nabarmenak dira. Garai hartako harresiaren zenbait zatik zutik diraute eta akropoliaren gainean tenplarioen bi eraikinen aztarna nabarmenak daude. Erromatarren garaiko elementu nabarmenena Vallebona gunea da: augustoar garaiko teatroa eta IV. mendeko termak daude bertan.

Erdi Arorako ateak Baina Volterrak elementu adierazgarriren bat badu, horiek Erdi Aroko ateak dira. Eta, batik bat, itsasaldera begira dagoen Porta all’Arco, etruskoek murruari atxikita K.a. III. eta. II. mendeen artean eraiki eta gerora erromatarrek moldatutako ate zirraragarria. Gu bertatik sartuko gara erdigunera,baina bisitariek puntu kardinal ezberdinei begira kokatutako edozein ate erabil dezakete: Porta S. Francesco (ipar-mendebaldea), Florentina (iparraldea), Docciola (ipar-ekialdea), Porta a Selci (ekialdea) edo S. Felice (mendebaldea). Horiek zeharkatuta sartuko gara erdigune historikora, eta, horrekin batera, ehunka urte egingo di46

tugu atzera,atea zeharkatzearekin batera denboraren makinaren torlojuak martxan jarri izan balira bezala. Igarobideen beste aldeko kalexkak gurutzatu eta erdigunearen bihotzera, Piazza del Priori ikaragarri ederrera, iritsiko gara ezinbestean. Izen bereko jauregi itzelak zaintzen du plaza: XII. mendeko eraikin hau Toskanako eraikin publiko zaharrena da. Jauregiak aurrez aurre du Palazzo dei Priori, podestĂĄ boteretsuaren dorrea zaindari duela (antigoaleko garaitan, hiriko lehen magistratuari ematen zitzaion izena). Iluntzeetan, harrizko jauregi ikusgarriak argiak pizten dituenean, berezko duen itxura gotorra lausotu eta handitasun eta dotorezia bikaineko eraikina behatu ahalko dugu. Plaza honen atzealdean Piazza S. Giovani aurkituko dugu, eta, bertan, espiritualtasunaren konglomerazioa: XII. mendeko katedral erromanikoak Erdi Aroko eta Errenazimenduko zantzuak dituela ikusi ahalko dugu, eta, honen aurrean, mende bat beranduago eraikitako Battistero eraikina dago.Azken horrek oinarri oktogonala du, ate erromanikoa, Mino da Fiesolek dekoratutako aldarea eta Andrea Sansovinoren beheerliebeez apaindutako bataiarria. Erlijioaren alorrean garrantzia duten dozenaka eraikin topatuko ditugu hiri honetan, eta, arkitektura zibilari dagokionean, berriz, Buonparenti eta Buonaguidi dorreak, Toscano dorretxea, Errenazimendu garaiko Minucci-Solaini jauregia (Pinakotekaren egoitza) eta Inghirami, Ruggeri edota Vigi jauregiak dira,


beste askoren artean, Volterrako arkitektura aberatsean topatuko ditugunak. Velathriko hondakin erromatarrak ere ikusteko modukoak dira: hiriaren gainaldetik ikusten dira garbien. Arkitektura itzel eta aberatsaz gainera,Volterrak badu berezi egiten duen beste elementu bat: alabastro edo harzuria. Egun hiriko ekonomiaren motorra ez bada ere, harzuriak Volterrako kulturaren adierazgarri izaten jarrai-

tzen du. Izan ere, alabastroa mendeetan zehar landu badute ere, XIX. mendean Marcelo Inghirami Fei aristokratak alabastroa erauzteko makinaria berria diseinatu eta berehala ospea eskuratu zuen eskola zabaldu zuen, material honen lanketan iraultza ekarriz: gazteek harri malgu eta erdi garden hau lantzeko teknika aurreratuak ikasten zituzten bertan. Egun, harzurizko 600 kutxa, bitxi, txanpon edota edalontziz osatutako


erakusketa bikaina ikus daiteke Guarnacci museo etruskoan. Eta bere garaian Volterrara iraultza ekarri zuena alabastroa izan bazen, egun, beste maila batean bada ere, bada hiriak mundu mailan entzutea izan dezala bideratu duen beste elementu bat:“Twilight” saga.

Hiriaren erdigunera sartzeko lerro hauen gainaldean, ezkerrean, ikus daitekeen atearen tankerako bat erabiliko dugu. Kasu honetan, Porta all’arco da argazkikoa. Goiko irudikoa Piazza del Priori da, eta, honen azpian, eskuinean, hiriko arkitektura bikainaren adierazle bat.

Banpiroen inbasioa Stephenie Meyer estatubatuarrak idatzi eta gazteleraz “Crepúsculo” izenpean eta frantsesez jatorrizko izenarekin argitaratutako liburu sortak zein horietan oinarritutako filmek nerabeen artean arrakasta izan dutela ukaezina da. Eta, antza, Volterra da Meyerrek kontatutako zenbait pasarteren eszenatokia. Lehen historia eta sinpletasuna maite zuten turistek hartzen bazuten hiria, egun ohikoa da harrizko kaleetatik ha48

mabost urte inguruko neska europar zein estatubatuarrak ikustea, gurasoak atzetik dituztela. Banpiroen erakargarritasun ilunak liluratuta, murruko zati batzuetan “Edward forever” (banpiro istorio honetako protagonista) irakur daiteke, eta neskatilen begietan zirrara da jaun eta jabe. Herritar batek azaldu digunez, hasieran uko egin zioten banpiro istorio hau Volterrarekin lotzeari, ez baitzuten hiria kanpin-dendaz eta piz-

zeriaz betetzerik nahi, baina, azkenean, hiriaren izaera itxuraldatu gabe sagaren erakarpen indarrari etekina ateratzeko era aurkitu dute. Gidari turistikoek Bellak (Edward banpiroaren kuttunak) igaro zezakeen ateren bat ala neska salbatzeko Edwardek igaro zezakeen kaleren bat bilatzen dute, eta, antolatzen dituzten bisitaldiei amaiera emateko, ziega itxura eman dioten Quo Vadis pubean ardo gorria zerbitzatzen dute kartzelariz mozorrotutako bi tabernarik. «Banpiroek ez dute arimarik, baina Volterrak bai», azaldu digu herritar batek.Eta ez du esateagatik esan.Atzerako bidea egin eta Volterra uzteko unea iristen denean jabetuko gara gu ere hiri honek duen benetako izaeraz, zibilizazioen arteko lotura gune sotil, xarmagarri eta ahaztezina baita Volterra.


33 Irudia: Koldo LANDALUZE

BIDELAGUNA AGENDA

MUNDUARI BEGIRA Beatlesen zebrabidea, LONDRESeko ondarea KAIROn, literatura ere taxira igo da Chopinen alboan esertzeko aukera, HABANAn BANGKOKeko tuk-tuk ekologikoak Bisitaldiak ISTANBULeko Santa Sofia basilikara INDIAn,Taj Mahal eramangarria sortu dute KAIROko “Hildakoen Hiria” desagertzera doa

• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

HORIZONTETIK HARATAGO Robert Capa argazkilari handia MUNDUKO SUTEGIAK Kirgizistaneko gastronomia GOGOAN HARTU Pamukkaleko terraza epelak

HITZORDUAK MENTON: Limoien jaialdia OSLO: Eski txapelketen erregina EGIPTO: Abu Sinbeleko argitze izugarria PARIS: Sons d’Hiver, neguko doinuen festa SUITZA: Elur gaineko zaldi lasterketak PENNSYLVANIA: Marmokaren Egun bitxia JAPONIA: Gizon biluziaren jaialdia


Laburrak TXERNOBILEKO ZENTRALERA BISITALDIAK Abentura eta batez ere morboa gustuko dutenek beste aukera bat dute hemendik aurrera: Txernobileko zentral nuklearra, 1986ko apirilaren 26an istripua izan eta sekulako sarraskia eragin zuen berbera, ikusteko bisitaldi gidatuak antolatzen hasi dira. Horretarako baimena onartzera deliberatu zen Ukrainako Gobernua eta, hala, turistak “giroan sartzearren” erradioaktibitatetik babesteko trajea soinean dutela irteten dira zentraletik, 13 kilometrora dagoen Txernobil hiritik. Hain zuzen, horixe da entretenimendu nagusietakoa: bisitariek paparrean daramaten kontagailuak zonaldearen arabera markatzen duen erradioaktibitate maila nola igo eta jaisten den ikustea. Txernobilekoa orain arte gertatu den istripu nuklear larriena da eta historiako giza eta ingurumen kalte lazgarrienetakoak eragin zituen.

HARRY POTTEREN HILOBIA, ISRAELEN Azkenaldian ohikoa da Israeleko Ramla herrixka txiroko hilerrian turistak joan-etorrian ikustea. Orain artean bisitari gutxi iristen ziren Ramlaraino, baina Harry Potter azti ikaslearen istorioen jarraitzaileak herriko hilerrira joaten hasiak dira, bertako hilobi batean J.K. Rowlingek sortutako pertsonaiaren izena irakur baitaiteke. Hobia, noski, ez da azti ikaslearena: Harry Potter 1939. urtean zendu zen 18 urteko soldadu britainiarra zen. Hilobiaren kokaleku zehatzaren berri hilerriaren mantentzeaz arduratzen direnek eta zaindariek soilik dakite, jarraitzaile zein turista asko bertaratzen baitira. Hala ere, Ramlako webgunean hilerria ibilbide turistikoaren barnean kokatu dute, eta Harry Potterren hobiari aipamen berezia egin diote.

MACONDOKO IBILBIDEA ETA GARCIA MARQUEZ KUBA, EDUTURISMO IRAUNKORRAREN EREDU Ingurumena, hezkuntza eta turismoa uztartzen dituzten eskaintzak hartzen ditu barnean eduturismoak eta, orain gutxi, Kanadako hainbat adituk Kubak alor honetan izan duen garapena goraipatu dute. Hain zuzen, Habanan egin dute eduturismoaren gaineko nazioarteko lehen konferentzia eta, bertako presidente Lana Wooden hitzetan, agintari kubatarrek ingurumena orekaz zaintzen dute.

GAYENTZAKO LUXUZKO OSTATUA, MEXIKON Mexikoko Riviera Mayan, Tulum arkeologia gunetik oso gertu, gizonezko homosexualak bakarrik hartzen dituen luxuzko ostatu bat zabaldu berri dute. Hala ere, hoteleko langileak emakumezko eta gizonezko heterosexualak dira, baina, ostatuko zuzendariaren hitzetan, «guztiek eskolak jaso dituzte, bezeroak ezeroso edo diskriminatuta sentitzea ekiditeko beharrezkoa den gaitasun berezitua eskuratzeko». Egia esan, oso gutxiren eskura dago –poltsikora, hobe esanda– ostatu hau.

ZAHARBERRITZE LANAK, DELFOSEN Antigoaleko ondare greziarra zaintzen duen Arkeologia Kontseilu Nagusiak (KAS) Grezia erdialdean dagoen Delfos arkeologia gunea zaharberritzea onartu du. Batez ere bisitariei sarbidea erraztea izango da egingo diren lanen helburua eta, horretarako, gunearen inguruko mendi-mazela malkartsuetan oinezkoentzako ibilbide berriak egiteaz gain, monumentuak eta hondarrak identifikatzen dituzten informazio panelak jarriko dituzte. Ezintasun fisikoren bat dutenentzat egokitutako sarbideak egitea, hesiz itxitako gunea handitzea –20 hektarea, orotara– eta hondarretan ahuntzak sartzea ekiditeko neurriak hartzea ere aurreikusi dute. 50

Kolonbiako iparraldean Macondoko Ibilbidea izendatu dutena zabaldu dute, bisitariak Santa Martatik Aracatacara, 1982ko Literaturako Nobel saria jaso zuen Gabriel Garcia Marquezen (Gabo) herrira, eramateko. Ibilbideak iraganerako bidaia proposatzen du, bide kultural bat ere bada, eta besteren artean banana landaketak, Estazio Handia, Remedios La Bella liburutegia, Telegrafistaren Etxea eta Gaboren Etxea ikusteko aukera dago. Garcia Marquezek bere biografian azaldu zuen bezala, «trenbidearen bi aldeetan landaketa guneen etorbide simetriko eta amaigabeak ikusten dira eta, horietan, lepo beteta dauden idiek tiratako gurdiak». Guztira, 70 kilometro hartzen dituen ibilbidea egiteko, autobus klimatizatuak eta chivak –edan eta dantza egiteko aukera ematen duten autobus tipikoak– atondu dituzte.

EKUADORREKO EZINEZKO TRENBIDEA Ekuadorreko geografia malkartsuak ez du errazten trenbideak egitearen lana, baina, hala ere, duela ehun urte eta tarteka sigi-saga estu-estuak eginda, lortu zuten 500 kilometroko ibilbidea osatzea. Egun, trenbideko zati bat berritu eta berriro ere bertatik trena pasatzen hasia da eta, azaldu dutenez, hurrengo urterako ibilbide osoa berrituta eta trena pasatzeko moduan egotea aurreikusten dute. Ekuadorreko hau izango da, agian, osatzeko arazo gehien eman dituen munduko trenbideetako bat, baina, paisaiak aintzat hartuta, baita ederrenetarikoa ere.

LUXUZKO OSTATUA, VERSALLES JAUREGIAN Parisko Versalles jauregia Estatu frantseseko monumentu bisitatuenetakoa da eta, jakinarazi dutenez, bertako gune bat eraberritu eta luxuzko ostatu bilakatuko dute. Guztira 23 logela izango ditu eta urte amaierarako jendea hartzeko moduan izango dela aurreratu dute.


internet

E l u r r e t a r ak o

Eskaintzak TIGNES, SAVOIAKO BIHOTZA

ZINEMA TURISMOA Woody Allenen filmen bidez New York ezagutu daitekeela esan izan da maiz eta, zinemak jendearengan duen eraginean arreta jarriz, webgune honetan hainbat filmaketaren kokaguneen entziklopedia topatuko du erabiltzaileak. Herrialdea hautatu eta bertan zer filmatu den ikus daiteke, eta alderantzizko aukera ere ematen du. http:// m ovie-locations.co m

Eskizale askoren aburuz Tignes da Alpeetako eski-estazio bikainena. Zehazki, eskiatzaile onenak batez ere Killyra joan ohi dira, Tignes eta honen alboan dagoen Val D’lsere herrien arteko gunera. Bertan eskiatzeko 300 kilometro topatuko ditu eskiatzaileak: 57 pista, 43 erremonte mekaniko eta 2 glaziar. Paisaiak ikusgarriak dira, giroa guztiz kirolzalea eta mundu osoko eskiatzaileak joaten dira, Grande Motte glaziarrean eskiatzeko asmoz. Sun Web agentziak martxoko hirugarren asterako ostatua 349 euroren truke eskaintzen du (8 egun, 7 gau) eta, apirileko lehenengo asterako, 269 euroren truke. http://invierno.sunweb.es

SUPERDEVOLUYREN KONKISTA Alpeen hego-mendebaldeko eski-estazio txikia da Superdevoluy eta Sun Webek bertan apirilean astebete igarotzea proposatzen du, 99 euroren truke. Martxorako eskaintza interesgarriak ere baditu. Eskiatzeko 100 kilometro pista ditu eta Snow Park interesgarria dago bertan. Gainera, estazio hau La Joue du Loupekoarekin lotuta dago. http://invierno.sunweb.es

«WIKIPEDIA» KUBATARRA Kuban, Wikipediaren oso antzekoa den Internet bidezko entziklopedia zabaldu berri dute eta, bertan, Karibeko herriak munduaren gainean duen ikuspegia islatzen da. Gunean zehaztu dutenez, sortzaileen asmoa «jakintza ikuspuntu antikolonialista, objektibo eta egiazkoa hartuta sortu eta hedatzea da». w w w.ecured.cu

SANTA CATERINA XARMAGARRIA Santa Caterina eski-estazioa izen bereko Italiako hiri lasai eta xarmagarrian dago kokatua. Eskiatzeko 35 kilometro pista ditu eta ibilbideak Monte Sobrettarekin egiten du muga. Elur ona du eta ez da estazio handiagoetan eta ezagunagoetan bezainbeste jende ibiltzen. EasyViajarrek 239 euroren truke 7 egun (8 gau) apartamentu batean igarotzeko proposamena egin du. www.easyviajar.com

GÖTZENS, AUSTRIAKO PERLA JAVIER REVERTEREN BIDAIAK Bidaiak eta historia maite dituztenen webgunea da honakoa. Javier Reverte idazle eta kazetari madrildarrak sortu du eta, bertan, munduan zehar egiten dituen bidaien berri ematen du. Bidaia liburuen alorrean fikzioa eta errealitatea ongien uztartzen dituen egileetako bat da eta dagoeneko liburu sorta mordoa argitaratu du. w w w.viajesalpasado.co m

Suitzan jende gehien hartzen duen estazioetariko bat da Götzens, eskiaz gainera elurretako kirol ugari eta zaldian edo oinez ibilbideak egiteko aukera ematen baitu. EasyViajarrek martxoko azken astean eta 179 euroren truke hiriko erdigunean 4 egun (3 gau) igarotzeko eskaintza egin du. www.easyviajar.com 51


Hitzorduak Menton

M

Limoiaren jaialdia

onakotik gertu, Estatu frantsesean dago Menton eta, herrialdeko beste hirietan ez bezala, hemengo mikroklima bereziari esker, posible da limoi hazkuntza arrakastatsua izatea. Bitxitasun hau ospatzeko, otsailero fruta zitriko honi eskainitako jaialdi handia egiten dute, konpartsa, desfile eta erakusketez lagunduta. Guztia 1929. urtean hasi zen. Menton kontinenteko limoi ekoizle nagusi bilakatu zen eta, hori ospatzeko, urte hartako inauterietan, tokiko ostatu bateko lorategiak lorez betetzea erabaki zuen.Honi jarraiki,hiriko lorategi askotan limoiondo eta laranjondoak landatu zituzten eta, ohiturari

Hirian zehar, Mediterraneo itsasoari begira dauden milaka txoko aurkituko ditugu, goiko argazkikoa kasu. Behean, limoiondoei lotuta bizi den hiri honen irudi panoramikoa.

urtez urte eusten ziotela ikusita, 1934. urtean Udalak ospakizuna ofizial egin eta Limoiaren Jaialdia izendatzea erabaki zuen. Besteren artean, igandeetan desfile ikusgarriak egiten dituzte kaleetan barrena, hiriko dantzariekin elkarlanean, txarangak eta kale animazioa edonon topa daitezke, antzerki emankizunak ere izaten dira eta orkidea eta artisautza azokak entzute nabarmena dute, baina, batez ere, limoiak eta laranjak erabiliz egiten duten eskulturen erakusketa da ospakizunaren muina: urtero gai bat hautatzen dute eta, frutak erabilita, diseinu ikusgarriak izaten dira ikusgai. Limoien Jaialdiaz aparte, Mentonek baditu erakarpen gehiago ere. Monakoz gain, Italiako mugatik ere gertu dago hiria, eta hainbatetan Estatu frantseseko perla dela ere esan izan da. Izan ere, mugako hiri izateak gatazkak sortu izan dizkio: liguriarrek, Monako sortu zuten berberek, eraiki zuten hiri hau Italiako zati izan zen behinola, erreferendum bidez Estatu frantseseko parte izan nahi zutela erabaki zuten arte. Egun, Menton Mediterraneo itsasoari begira dagoen hiri ederra da, paseatzeko eta lasaitasuna arnasteko aproposa. Bertara oporraldia igarotzera joaten diren turisten kopuru murritzak bertako giroari eusten laguntzen dio eta baditu ikusteko atseginak diren lekuak; hiria zaintzen duen kanpandorrea, portua edota hirian zehar topatuko ditugun milaka txoko, esaterako. Klima ere atsegina da eta, lehen aipatu bezala, limoiondoz eta laranjondoz gainezka dauden lorategietatik pasieran ibiltzea oso atsegina zaio bisitariari. Hiriaren eta jaialdiaren gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu www.menton.fr edota www.feteducitron.com webguneetan.


Oslo

Norvegian neguko kirolak bizi egiten dituzte eta, hala, txapelketa hauek herrijai bilakatzen dira. Goian, Osloko irudi bat, azpian eskiatzaile bat eta, behean, froga gehien hartuko duen tranpolin mitikoaren irudia.

Munduko Eski Txapelketa

B

i astez,otsailaren 23tik martxoaren 6ra bitartean, Oslo izango dute helburu munduko eskiatzaile zein eskizaleek, Norvegiako hiriburuak hartuko baitu aurtengo Munduko Iraupen Eski Txapelketa eta, gainera, berritasun zirraragarri batekin dator: Holmenkolleneko arrapala berritu eta hobetua izango da txapelketaren erdigunea. Izan ere, jatorrizko egitura eraberritu dute eta diseinu berri eta modernoagoa eman diote. Gauez, argiak piztu eta hiriko ikur den tranpolin hau urrunetik ere ikus daiteke. Munduko Txapelketak iraungo duen hamabi egunetan, iraupen eskia, konbinatua eta jauziak izango dira nagusi, 21 frogatan banatuta. Bertaratzen denak, txapelketa ikusteko aukera izateaz gainera, tranpolina hartzen duen eraikinean bertan dagoen Eskiaren Museoa ikus dezake. Azken lau mila urtetako eskiaren historia ezagutzeko parada ematen du museoak, baita Fridtjof Nansen eta Roald Amundsen bidaiariek poloetara egin zituzten espedizioei buruzko xehetasunak ezagutzeko aukera ere. Neguko Olinpiar Jokoek ere badute euren lekua museoan, Oslon eski froga garrantzitsuak izatea ohikoa baita: orain arte, munduko hiru eski txapelketa egin dituzte Oslon eta, 1952an, Olinpiar Jokoak bertan egin zituzten. Gainera, Norvegiako Lilehammer hiriak ere Olinpiar Jokoak hartu zituen, 1994an. Kirolaz gainera, Holmenkollenen zein hiriburuko erdigunean hainbat ekimen kultural eta jaialdi egingo dituzte eta, guztira, txapelketak erakarrita, 300.000 pertsona bilduko direla aurreikusten dute. Izan ere, Norvegian neguko kirolak bizi egiten dituzte eta, txapelketa izatetik harago, topaketa hauek herri-jaien tankera handiagoa izaten dutela esan daiteke. Gauzak hala, agentzia askok txapelketarako paketeak osatu dituzte, esaterako, www.visitoslo.com-en topa daitekeena: txapelketarako sarrerak eta ostatua barne hartzen ditu. Webgune horretan, hiriaren gaineko informazioa ere badago. 53


hitzorduak EGIPTO Abu Sinbeleko argitze a O t s a i la k 2 0 agintaritzapean eraiki zuten Ramses II.aren Abu Sinbeleko tenplua eta, hari ohore egiteko, arkitektura aldetik berezia den eraikina egin zuten: bere jaiotzaren eta tronua hartu zuen egunaren urteurrenetan, argi izpiak pasillo luze batetik sartu eta Ramses II.aren, Amonen eta Raren omenezko estatuak zuzenean argiztatzea lortu zuten. Iluntasunaren jainko Paten aurpegia, aldiz, ilunpean geratzen da. Fenomeno hau urriaren 22an eta otsailaren 20an gertatzen da eta bisitari asko joaten dira berau ikustera. Unea iristen denean, tenpluan apurka-apurka argia sartzen hasten da, eta argi-ilun ikaragarriak sortzen dira.

PARIS Sons d’Hive r Otsailaren 12ra arte Estatu frantseseko Val-de-Marne departamentuko eta Parisko zoko guztiak hartuko ditu Sons d’Hiver edo neguko doinuen jaialdiak, otsailaren 12ra bitartean. Jaialdiaren zutabea jazz musika bada ere, honen eta soul, funk, blues, hip-hop, rock, flamenko eta musika afrikarraren arteko uztarketa bitxiak entzuteko aukera aparta izaten da. Aurtengo jaialdian Europa osoko, AEBetako eta urrunagoko artistak ari dira parte har

tzen, besteren artean, Nona Hendryx soul abeslaria, Trio Ka-Tam, Chico Freeman Quartet, Ebo Taylor and Afrobeat Academy, Burnt Sugar The Arkestra Chamber, Wadada Leo Smith edota GĂźnter Sommer, eta artisten arteko kolaborazioak ere ohikoak dira. Kontzertuez gainera, hitzaldiak ere izango dira, baina horietarako komenigarria da aldez aurretik deitu eta lekua erreserbatzea. Jaialdiaren gaineko informazio gehiago eskuratu edota programa osoa ikusteko, sartu jaialdiaren webgunera: www.sonsdhiver.org

SUITZA Elur gaineko zaldi laste r ket a k Otsaileko lehen hiru igandeak Saint Moritzeko laku izoztuan 1907. urtetik egiten dituzte elur gaineko zaldi lasterketak. Jockeyak zaldi odolgarbi edo trostarien gainean eta eserita edo oinetan eskiak dituztela irristan aritzen dira lasterketan eta urtero hainbat herrialdetako jendea joaten da laku izoztu honetara, White Turf izena daraman txapelketa berezi hau ikusteko asmoz. Paisaia zuri ederrak eta zaldiek islatzen duten irudi basatiak munduko lasterketa ederrenetakoa bilakatu dute, baina egia da, era berean, sortze urte hartatik elementu berriak gaineratzen joan izan direla. Lasterketak bere horretan badirau ere, orain hiru urte, 1 Formulako auto bat ikusi ahal izan zen irristan. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu www.whiteturf.ch gunera.


erakusketak J o hn L e n n o n e k id a t z i t a k o a b e st ie n eskuizkribuak, Los Angelesen ikusgai “Imagine” edota “Beautiful Boy” gisako abestien jatorrizko eskuizkribuak ikusgai jarri dituzte Los Angeleseko (AEB) Grammy Museoan. Erakusketaren bidez, artistaren jaiotzaren 70. urteurrena ekarri nahi dute gogora eta, aldi berean, Beatle ohiak zuen sormena goraipatu. Bertan ikus daitezkeen objektuek erakusten dutenez, artistak inspirazioa aurkitzen zuenean soilik konposatzen zuen, non zegoen eta une egokia ote zen aintzat hartu gabe. Hala, “Imagine” New Yorkeko hotel baten logotipoa daraman orrialde batean idatzita dago. Guztira, 150 objektu ikus daitezke; tartean, Lennonen gitarra bilduma, argazkiak, marrazkiak, bideoak, baita zenbait traje ere. Erakusketa martxoaren amaierara bitartean egongo da zabalik.

PENNSYLVANIA M ar m otaren Eguna Ot s a i l a k 1 Otsaileko lehen asteartearekin batera iristen da Pennsylvaniako (AEB) Plunxsutawney herrira Marmotaren Eguna. 1887. urtetik Phil izeneko marmota bere gordelekutik atera eta animaliaren itzala begiratuta, hurrengo hilabetetan egingo duen eguraldia zehazten dute. AEBetan eta Kanadan jarraipen handia du jaialdi bitxi bezain dibertigarri honek.

JAPONIA H a d a ka Matsuri, gizon biluziaren jaialdia O t s a i la k 1 9 itzulpen literala “gizon biluziaren jaialdia” da eta, hain zuzen, horretan Hadaka Matsuriren datza jaiak: ehunka gizonek soinean fudonshia soilik daramatela (tradiziozko azpiko arropa) egiten diote aurre neguko hotzari. Jaialdia monje budista batek asmatu omen zuen eta, nolabait, arima garbitzea da ekintza honen helburua. Leku askotan egiten badute ere, jai izugarriena eta entzutetsuena Konomiyako santutegikoa da (Inazawa hiria): gizon bat hautatu eta santutegian hiru egunez bakartzen dute. Hala ere, orokorrean lasterketak, jauziak eta halakoak egiten dituzte, eta, hotzari aurre egiteko, sakerik ez da falta izaten.

Berlineko Gayen Museoak Jean Geneten obrarekin ospatu du 25. urteurrena 25 urte bete ditu Berlineko (Alemania) Gayen Museoak eta, mende laurdena ospatzeko, Jean Genet idazle eta pentsalari frantsesari omenaldia egiten dion erakusketa antolatu dute. Izan ere, Geneten jaiotzatik ehun urte bete dira, eta museoko kudeatzaileen hitzetan, «Genet pizgarria izan zen bere garaian, museo honek sortu zenean, 1985.ean, izan behar izan zuen bezalaxe». Geneten bizitzari eta obrari errepasoa egiteko, museoko bi areto hartu dituzte eta, horietan, ehun objektu inguru jarri dituzte; tartean, liburuak, kartelak eta argazkiak. Horien bidez, ama prostituta zuen mutiko alboratutik hasi, jarrera homosexualak zituelako ejertzitotik bota eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten uneetatik pasatu eta Sartre, Picasso edo Cocteau gisako pertsonekin nola batu zen erakusten da. Erakusketa martxoaren 7ra arte egongo da zabalik. L o u i s V ui t t o n e k P a ri se k o C a rn a v a l e t Museoan desegin ditu maletak Mende eta erdi darama Louis Vuitton larrukitegiak munduko dirudunen ekipaia biltzen eta, otsailaren 27ra bitartean, Parisko Carnavalet Museoan marka honen historia ezagutzeko aukera dago. Vuitton gaztea, bere sendi umila utzita, Parisera joan, maletak egiten hasi, eta luxuzko produktuen marken LVHM etxean nola sartu zen azaltzen du erakusketa kronologiko honek. Egun, Bernard Arnault dirudunaren eskuetan dago marka eta izen handiko diseinatzaileek sortzen dituzte maletok.


Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

ROBERT CAPA

B

ere bizitza gorabeheratsuaren gainean ziurtasunez zerbait esan badaiteke, honakoa da: izenetik hasita, Capak bere burua berrasmatu zuen. Endre Friedmann gaztea 1913ko urriko egun hotz batean jaio zen, Budapesten. Emaginak mutikoak esku batean zuen orbaina ikusi eta zorte onekoa izango zela esan zuen. Oso gaztetatik jendea liluratzeko gaitasunagatik nabarmendu zen. Bere bizitzaz mintzatzean, bizkorra, eskuzabala eta alaia dira gehien erabiltzen diren adjektiboak. 17 urte besterik ez zituenean kanporatu zuten Hungariatik, komunistekin harremanak zituelakoan. Berlina joan eta Kazetaritza ikasten hasi zen. Herrialde ezezagun batean eta bakarrik zegoenez, bere kabuz moldatzen ikasi zuen. Argazkilaritzak sos batzuk irabazten lagundu zion eta zaletasuna lanbide bilakatuko zuen gerora. Hitlerrek boterea hartzearekin batera,Parisera joan zen. Montparmassen ezagutu zituen bere bizitzan eragin handiena izango zuten bi gizonak: David Seymour eta Cartier Bresson. 1936an Estatu espainolean gerra lehertu zenean, Pirinioak zeharkatzea erabaki zuten Capak eta Gerda Taro bere neskalagunak. Parisa bidalitako argazkiek bere izaeraren bi aldeak uzten dituzte agerian: miliziano zauritu bat tiroa jaso berri lurrera hilzorian erortzen ari den unean argazkia ateratzeko gauza zen gizon ausartegia batetik, eta, bestetik, gizarte baten sufrimendua inork sekula egin ez bezala erakusteko gai zen gizon sentikorra. Bruneteko batailan Taro tanke batek harrapatuta hil zenean aldatu zen Capak gerrarekiko zuen ikuspuntua.23 urte zituen eta gertakariak bere bizia goitik behera aldatu zuen. Aurrerantzean, Capak ez zuen eten eta sufrimendu gehiago ekar liezaiokeen loturarik sortu nahi izan bere bizitza pertsonalean. Penintsulatik Txinara joan zen Capa, inbasio japoniarraren berri emateko. Mendebalde urrunetik Estatu espainolera itzuli eta Bartzelona erori zenean

56

Mundua, objektiboaren atzealdetik

ateratako erretratuengatik egin zen ezagun. 1939an kontratu mardula sinatu zuen “Life� aldizkariarekin. Mexikoko presidentetzarako hautagaiei eta Londreseko bonbardaketei buruz egindako erreportajeek ezagun bilakatu zuten. AEBetako ofizialek misio arriskutsuetara joateko gonbidapenak luzatzen zizkioten Bigarren Mundu Gerran, Capa han izateak zorte ona ekarriko ziela uste zutelako. Aliatuek Afrikan, Sizilian eta Italian egindako kanpainetan egon zen. Parisen sartu zen, Alemaniara jausgailuan jauzi eginda iritsi zen eta Leipzigeko erorketaren argazkiak atera zituen. Gerra arriskutsuetan egon bazen ere, Capak sekula ez zion bere amari eskutitz laburrak idazteari utzi; telegramak eta, bere urtebetetzetan, arrosa sortak bidaltzen zizkion. Bizitzarekiko, gerrekiko eta argazkilaritzarako jarrera ausartaren atzean, Caparen sentikortasun erraldoia gordetzen zen.

Magnum agentzia 1947an, David Seymour, Cartier Bresson, George Rodger eta Bill Vandivertekin batera Magnum sortu zuen Capak, bere lanbidearekiko, bidaiekiko eta abenturarekiko zuen gustua behin betiko bilduko zuen argazkilaritza agentzia.

Hemingway eta Picassoren ohiko argazkilari honek John Huston zinema zuzendariaren filmatzetan ere atera zituen argazkiak. Sobiet Batasunera bidaiatu zuen John Steinbeck idazlearekin batera, eta, Israelera, aldiz, Irving Shawekin. Garai hartakoa da etengabe erretzen zuen, dirudunak bezala bizi zen eta modako jatetxeetara joaten zen Robert Caparen irudia. Dagoeneko bost hizkuntza mintzatzen zituen gizon ezaguna zen ordurako Capa, zaldi lasterketetan apustuak egiten zituena, ostatu batean bizi zena, eta, bidaia eta bidaia artean, bulego gisa erabiltzen zuen tabernan billarrean jokatzen aritzen zena. Baina, ezeren gainetik, bizitako abenturak eta pasadizoak kontatzen zen bikaina. Azken finean, bere irudimen ikaragarri handia, talentua eta gaitasuna dira Capak irudikatzen duen mitoaren gakoak. 1954an Japoniara joan zen. Tokion hiru aste zeramatzanean, mesede bat egin zien “Life� aldizkarikoei: argitalpenak bidalitako argazkilariaren ordezko izan zedila eskatu zioten eta Capak gogo onez onartu zuen. Urte hartako maiatzaren 25ean, ohiko misio batean zebilela, mina bat zapaldu eta hil egin zen. 41 urte zituen.


Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

KIRGIZISTAN Itsasotik urrun eta zaldi gainean

Arkumea eta zaldia Hainbat plateren jaki nagusia izateaz gainera, zaldia lanerako eta kirol nazionaletarako ere ezinbestekoa dute. Kirol horietako batzuk dira, udarish borroka tribala, ulak tartysha (poloaren antzerakoa da, baina bolaren ordez ahuntzaren burua erabiltzen dute) eta kesh kumaya (zaldiaren zerratik egiten den segizio bortitza). Nabarmena denez, itsasotik horren urrun den eta inguruan mendi elurtuak dituen herrialde batean arraina ia ezezaguna zaie. Kirgizistaneko gastronomia tradizionaleko plater adierazgarriena plov izenekoa da, arroza eta bildotsaren edo abelburuaren haragia da-

raman platera. Oso ezagunak dira ere bish parmaka, haragizko ravioli erraldoi batzuen tankera handia duen platera, eta mantia, pasta eta zaldi haragiz osatutako jakia. Arkumea ere dieta kirgizistandarraren oinarrizko zutabea da. Arkume haragiarekin eta barazki zoparekin shurpa egiten dute. Pastak ere leku berezia du eguneroko gastronomian. Plater nagusienetakoa espeziaz jositako fideo pikantea da, eta, zenbaitetan, jusaiz (tipularen familiako landare baten sustraia da eta herrialdeko mendietan jasotzen dute) betetako opil beroekin jaten dute. Fideoz lagundutako arroz pikantea fyntyoi izenaz ezagutzen duten konbinazio arrakastatsua da. Gutxiengo uzbekoari lotutako sukaldaritza tradizioa ere badago lurrotan: nekazariak eta tradizio sedentariokoak dira uzbekoak, eta kirgizistandarrak, aldiz, nomadak eta artzainak. Aniztasun kultural horrek azken urteetan gatazka armatuetara ere eraman ditu biztanleak, oinarrian, oso aspaldiko gatazka erak irudikatuz: artzain nomadak nekazari sedentarioen aurka.

Konstan tin Kikvidze/Ge tty Images/iStockphoto

K

umis izena darama Kirgizistaneko edari ezagunenak. Behor esnea alkohol puntu jakin bat eskuratu arte hartzituta egiten dute. Esne garratz eta gazia da, gameluaren esnearen tankerakoa. Hemen, estepatan, kumisa da nomaden ohituretara hurreratzeko bidea ematen digun edaria; hala ulertuko dugu artalde ikaragarri handiek, zaldi taldeek, udatako belazeen bilaketa amaigabeek eta neguan klima gogorretik babesteko bailaretara itzultzeak duten garrantzia. Kumisa edanez errazago murgilduko gara “Manas� edo poema epiko nazionalean; Homeroren “Odisea� baino hogei bider luzeagoa da eta kirgizistandarrek IX. mendean euren independentzia babesteko tropa txinatarren aurka izandako borroka kontatzen da bertan. Sobietarrekin kateak hautsi zituztenean bost milioi biztanleko herri honen lehen asmoa hiriburuaren izena aldatzea izan zen. Orduan Frunze izena zuen, Armada Gorriko komandanteari ohore egiteko, eta eurek Bishkek izena eman zioten, hain zuzen kumisa egiten denean esnea irabiatzeko erabiltzen den makilaren izena.

57


liburuen txokoa

Fotope ri odi smo : L os f otógr afo s de no t i c i a s m á s i m p o r t a n t e s d e l m u n d o R eu el G o l d en | LI B S A, 2 0 10 25 6 or ri a l d e . 1 9, 95 eu r o

Prentsako argazkilari mitiko eta ikusgarrienen lanen iruzkina Izen handiko “Photo District News” aldizkariko editore Reuel Goldenek prentsako argazkilarien obra grafiko adierazgarrienak bilduta osatu du honako liburua. Besteren artean, Robert Capa eta Henri Cartier-Besson gisako argazkilari mitikoak edota Sebastiao Salgadoren pareko lan ikusgarriak egin dituzten argazkilarien lanak topa daitezke orrialdeotan, eta, gainera, guztiek daramate Goldenen iruzkina.Argazkiz argazki, zenbait gerra eta gatazka adierazgarriren gakoak ulertzeko parada du irakurle-ikusleak; era berean, hondamendi naturalek edo gizarte mugimendu handiek izandako eragina ere erakusten da. Dokumentu berezi honetan gizakiaren alde onak eta txarrak adierazten saiatu da editorea, baina, oraingo honetan, ikuspegi berri bat erabilita: kazetari grafikoen objektiboa. Liburua gaztelaniaz argitaratu dute eta argazkiak zuri-beltzean zein koloretan daude.

)

El Nue va York de las pe l í cu l a s d e W o o dy A ll e n M. Ad e ll e t a P. Lla va d or | E le c t a 2 5 6 o r r i . 1 9 ,9 0 e u r o

U n m i l l ó n d e p i e d r as Mi q u el S i l v es t re Ba r a t ar i a , 2 01 0 20 8 o r ri a l d e . 2 0 e u r o

New York, Woody Allenen ikuspegitik

Afrika, motorzale baten begietatik

New Yorkek eta Woody Alenek lotura berezi bat dutela ezin da ukatu. Zinema zuzendariak hainbatetan filmatu du AEBetako hiri honetan, eta, askoren iritziz, bere filmak ikustea New Yorken gaineko gida bat irakurri edota ikustearen parekoa da. Hain justu, horixe da liburu honek irakurleari proposatzen diona:Allenek bere filmetarako hautatu izan dituen txokoak bisitatuz New York ezagutu eta hiriak atzean gorderik daramatzan esanahiez jabetzea. Leku bakoitzak bere fitxa darama, eta horietako bakoitzean, helbide zehatza ematearekin batera, xehetasunak eta bitxikeriak ere aipatzen dira.

Nazka-nazka eginda dagoen gizon bat, bere motorra eta lurralde eder eta harrigarri bat. Horiexek dira Miquel Silvestrek idatzitako liburu honen osagaiak. Gogortasun handiz kontatzen ditu Afrikan zehar egindako bidaiako istorioak, baina umoreak eta sentikortasunak ere badute lekua. Nairobitik Lurmutur Hirira, Maserutik Maputora, 15.000 kilometro egin ditu Silvestrek Afrikako oihan, sabana eta basamortuetan barrena. Hamar herrialde bisitatu ditu guztira, eta, narrazioan zehar, sentimentaltasunetik ihes eginez kontatzen digu berak bizi izandako esperientzia.


7 ko l or e T e s tu a k: J o n A rre t x e . Ir ud : K r i s t i n a F e r n a n d e z . M u si k a : F . I b a ñe z E r ei n, 2 01 0 2 08 o r r i al d e . 2 6 e u r o

Sentipen sailkatuak, diskoliburu batean “7 kolore” obra hirukoitza dela esan daiteke: hitzek, marrazkiek eta musikak osatzen duten lan bat. Jon Arretxe polifazetikoak orain hamar urte argitaratu zuen liburuxka berrargitaratu eta disko-liburu bilakatuta dator orain. Bertan, idazleak egin dituen hamaika bidaietan bizitako pasarte bitxienak kontatu eta koloretan sailkatu zituen, horietako bakoitzak sentiarazten dionaren arabera.Argitalpena euskaraz zein gaztelaniaz aurki daiteke, Cristina Fernandezen ilustrazioekin eta Francisco Ibañezen musikarekin.

U ni ber tso ari bu ruz ko m it oak E k a i n M t z. Li z a r d u i k o a G a ia k , 2 0 1 0 19 2 o rr i a l d e , 20 eu ro

Munduaren sorreraren inguruko sinesmenak Kosmogoniak edo, bestela esanda, munduaren sorreraren gaineko mitoak dira liburu honen ardatza. Historian zehar kultura bakoitzak bere ikuspegia azaldu badu ere, Ekain Martinez Lizarduikoaren aburuz hainbat puntutan bat etorri dira, besteren artean zerua izaki gorenen baten egoitza izatea edota pertsonak hildakoan lurrazalaren azpiko guneren batera joaten direla. Galdera horiei erantzuna ematen saiatzen da antropologo donostiarra, eta, hala, Europa, Ozeania eta Asiako hego-ekialdeko munduaren sorrerari buruzko mito harrigarrienak biltzen dituen argitalpena plazaratu du.

L ev i a t á n o l a b a l l e n a P h i l i p H oa re A t i c o d e l os L i b ro s, 2 0 10 5 00 or r i a l d e. 24 ,5 0 e ur o

Gizakien eta baleen arteko harremanak Philip Hoare baleekin itsututa dago, eta Ahab kapitaina, fikziozko Moby Dick balea eta Herman Melville ere ezin ditu burutik kendu. Hala, horiek guztiak uztartu eta aztertzen dituen liburu hau idatzi du, alde batetik Melvilleren biografia osatuz, eta, bestetik,Ahaben urrats literarioak jarraituz. Gisa honetan, gizakiak garai ezberdinetan baleekin izan dituen harreman kontraesankorren gaineko hausnarketa egin du. Liburuak Samuel Johnson saiakera saria eskuratu zuen 2009an, eta, ingelesezko bertsioan, 200.000 aletik gora saldu dira.

Ma ni . Vi aj e p o r e l s ur d el P e l o p o n e s o | P. L ei g h F e r mo r A c a n t i l ad o , 20 1 0 4 16 or r i a l d e. 2 4 e ur o

Greziako eskualde isolatu eta berezienetakoa Greziako eskualde urruneko, basati, isolatu, zoragarri eta berezienetakoa da Mani. Taigeto mendikateak kontinentetik urrundu egiten du eskualdea, eta Itsaso Jonikoak eta Egeo itsasoak bustitzen ditu bere kostaldeak. Isolamenduaren ondotik, Manik mantendu egin du iraganarekin duen lotura eta tradizio eta ohiturek pisu handia dute eguneroko bizitzan. Liburu hau 1958. urtean argitaratu zuen Patrick Leigh Fermor bidaiari handiak: mendikatea eta eskualdea oinez zeharkatu zituen, eta, bere idatzien bidez, lurralde harrigarri honen historia, kondairak, pertsonaiak eta eskualdeak duen misterio kutsua azaltzen dizkio irakurleari. 59



GOGOAN HARTU

David Good/Getty Images

PAMUKKALEKO TERRAZAK Turkia

M

enderes ibaiko haranean, Denizli probintzian, klima epela izaten dute urteko sasoi gehienetan, eta bertan dago Pamukkale,“kotoizko gaztelua” turkieraz. Irudian ikus daitezkeen Pamukkaleko terrazak altxor geotermikotzat hartuak daude: hiru kilometroz luzatzen dira lautada batean, eta, apurka-apurka, 160 metro behera egin eta ibaira isurtzen dira bertako urak. Sorburua jatorri sismikoan dute terrazok, eta, adituen hitzetan, minutuko 250 litro ur jariatzen omen dituzte. Mendetan zehar,kaltzio karbonatozko eta kareharri zurizko muinotxoak sortu eta ilargi erdiaren itxura duten ur putzuak sortu dira. Aire librean bainua hartzeko primerakoak dira putzuak, eta, gainera, ez da zaila bertara iristea:

Denizliko errepidea hartu eta autoz hamar minutu besterik ez dira behar bertaratzeko.Pamukkalen dagoen hierapolisarekin batera –antigoaleko hiri helenistikoa–, Unescoren gizateriaren ondare izendatuta dago 1988. urtetik gunea. Munduan barrena oso leku gutxitan aurki litezke terraza hauen parekorik. Mammotheko termak, AEBetako Yellowstone parke nazionalean, eta Huanglong gunea, Sichuan probintzia txinatarrean,dira Turkiako “kotoizko gaztelua” nolabait pareka dezaketen leku bakarrak, baina adituek garbi dute: mundu mailan egitura geotermiko berezi hau duten bi gune besterik ez daude. Lehena Pamukkaleko hau da, eta, bigarrena, Mexikoko Oaxacan, San Isidro Roaguian, dagoen Hierve el Agua ur-jauzia. 61


Munduari Begira Beatlesek ezagun egindako zebrabidea, ondare kultural Londreseko Abbey Roadetik pasioan bagabiltza, eguneko edozein ordutan zebrabide batetik pasatzen ari diren lagunei argazkia ateratzen ari den turistaren bat ikusiko dugu: Beatles musika taldeak disko baten azalera eraman zuen irudi mitikoa errepikatu nahi dute. Urteek aurrera egin ahala, zebrabideak bisitari kopuru bera jasotzen duela ikusita, Britainia Handiko Gobernuak garrantzi kultural eta historikoa duen leku izendatu du. Zebrabidea Londreseko iparraldean dago, esan bezala Abbey Roaden, eta Liverpooleko laukoteak bere diskografia ia osoa grabatzeko erabili zituen estudioak bertatik oso gertu daude. Zebrabidea aski ezaguna bada ere, bertan argazkiak ateratzen aritzen direnen

Literaturak ere taxia hartzen du Kairon Egiptoko hiriburua Afrika osoko lekurik populatuena da eta, beraz, trafikoa oso kaotikoa da. Eguneroko klaxon hotsari eta ilara luzeei aurre egin eta bidaiak erosoagoak izan daitezen, ekimen bitxia jarri dute abian: taxietan liburutegi txikiak jarri dituzte. “Jakintzaren taxiak” izena hartu duten hauek taxi gidarien eta liburu-dendetako jabeen arteko lankidetzari esker sortu dituzte, 17 milioi analfabeto dituen herrialdean irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin: «Liburutegiak zabaltzea garrantzitsua da, jendea irakurtzearen garrantziaz jabetzeko, baina egiptoarrak ez dira sekula liburutegietara joaten, eurentzat ez delako naturala liburu bat erosi edo alokatzea». Kairon, aldiz, asko dira egunero bi ordu taxian sartuta igarotzen dituzten herritarrak eta taxian bertan hamar bat libururen artean bat hautatu eta bidaia irakurtzen egiteko aukera izango dute. Oraingoz, 50 ibilgailu inguruk dute liburutegi txiki hau –gidariaren eserlekuaren atzealdean kokatu dute–, baina, proiektuaren arduradunek azaldu dutenaren arabera, urtea amaitu aurretik zerbitzua bi mila taxi inguruk eskainiko dutela aurreikusten dute. Era berean, ekimena beste hiri handi batzuetara hedatzeko asmoa ere erakutsi dute, «jendea irakurtzen ari delako, eta horrek erakusten du ideia ona dela».

62

artean gutxik dakite Beatlesen diskoko irudi bera eskuratzea ezinezkoa dela. Batetik, argi dago ingurunean gertatu diren aldaketek argazki bera lortzeko ezinezkotasuna dakartela. Baina bada arrazoi garrantzitsuagorik: hiriko trafikoaren berrantolaketa dela eta, zebrabidea lekuz aldatuta dago eta, egun, bisitariek Beatlesen diskoan ageri dena baino metro batzuk atzerago topatuko dute.

Habanan bada Chopinen alboan esertzeko aukerarik Frederic Chopinen jaiotzatik berrehun urte bete direla eta, Kubako hiriburuko erdiguneko plaza batean musikari poloniarra eserleku baten gainean irudikatzen duen brontzezko estatua bat jarri berri dute. Zehazki, Chopin brontzezko bankuaren bazter batean eserita agertzen da eta, hiriko agintarien ustez, epe laburrean topagune eta erreferentziazko puntu bilakatuko da. Estatua Adam Myjak artista poloniarrak egin du, San Francisco de Asis plazan ikus daiteke eta, azaldu duenez, lana osatzeko Chopinen azken urteetan oinarritu da, hau da, jadanik gaixo zegoen garaietan.


Bangkokeko tuk-tuk ibilgailu ekologikoak martxan dira Bangkokeko kaleetan dagoeneko ikus daitezke tuk-tuk ibilgailu ezagunaren bertsio ekologikoak: lehen begiratuan gasolinaz dabiltzanen antz handia badute ere, besteek ez bezala, sabaian eguzki-plakak daramatzate, martxan jartzean ez dute batere soinurik egiten eta, batez ere, ez dute kerik botatzen. Tuk-tukak autoak kabitzen ez diren kalexketara sartzeko primerakoak dira eta horregatik bilakatu dira, denborarekin, Thailandiako ikur. Hala ere, egun, biztanleek nahiago dute autobusean, metroan edota taxian bidaiatu.

Taj Mahal mugikorra sortu du indiar artisau talde batek Taj Mahal eraikinarekiko lilura sentitzen duela aitortu duen artisau talde bati otu zaio: material arinak erabiliz, Gujaraten, 456 metro koadroko oinarri baten gainean 15,5 metroko garaiera duen Taj Mahalaren erreplika eraiki dute eta, piezak banatzeko aukera ematen duenez, batetik bestera garraiatzeko modua dago. «Ez da Agran

Bisitariek Istanbuleko Santa Sofia basilikara sartu dezakete Islanbuleko Santa Sofia basilika bizantziar garaiko artearen harribitxitzat hartzen da eta, bi hamarkada iraun duten lan mardulen ostean, berriro ere turistak hartzeko zabaldu dute. Bisitariek goitik behera berritu duten kupula eta bataiategia ikusteko aukera dute. Arduradunek azaldu dutenez, batez ere lehenengoak luzatu ditu lanak: kupulak 31,5 metroko diametro izugarria du eta langile eta artisauek, 55 metroko garaieran jarritako aldamioetan igota, kupulako urre koloreko mosaikoak banan-banan garbitu eta berriztatu dituzte. Kupula nagusiari eusten dioten lau petxinetan dagoen serafin hegodun baten aurpegiko mosaikoak ere agerian utzi dituzte. Museoko zuzendariak zera esan du: «Bestearen aurpegia oso desitxuratuta dago eta horregatik utzi dugu dagoen bezala». Elizpearen alboko bataiategia ere ikusi ahalko da eta, bertan, marmolezko bloke bat hartuta, VI. mendean osatu zuten bataiarria: «Ravenan (Italia) daudenen estilo berekoa da, baina, guk dakigula, han ez dute bloke bakarrarekin tamaina honetako bataiarririk egin», azaldu dute. Tenpluaren barnean 600 metro karratu mosaiko berritu dituzte eta, esandakoaz aparte, esfortzu handiagoa eskatzen zuten beste hainbat lan ere egin dituzte.

jatorrizko Taj Mahala ikustearen parekoa, baina eraikinaren oso antzeko erreplika egiten ahalegindu gara, jendeak hara joanez gero zer ikus dezakeen jakin dezan», azaldu dute artisauek. Taj Mahal txikia egurra, burdina eta plastikoa erabiliz egin dute eta piezatan banatuta 30 kamioitan garraiatzeko aukera dago. Artisauek erreplika herrialdeko beste zenbait hiritara eramatea espero dute.

Kairoko «Hildakoen Hiria» parke bilakatu nahi dute Kairoko “Hildakoen Hiria” izatez hilerri bat bada ere, hobien artean milaka pertsona bizi dira eta, pentsa daitekeenaren kontra, leku oso bizia da: kafetegiak, tailer mekanikoak, janari-dendak eta azokak daude. Baina Egiptoko Gobernuak hiriaren aurpegia garbitu nahi duenez, hobiak lekuz aldatu eta gune honetan parke berde bat egiteko plangintza onartu berri du. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.