GALAPAGOS UHARTEAK. Naturaren eztanda.

Page 1

2010 maitza / 26.zbk / 1,5 Euro 0 0 0 2 6

9

771888 505000

haizetara

ZAZPI

34 Conny BEYREUTHER/ARGAZKI PRESS 42 GETTY IMAGES\THINKSTOCK 26 Urtzi URRUTIKOETXEA Azaleko argazkia: DAVID CIDRE • Aurkibideko argazkiak: 06 David CIDRE 16 Oscar ELÍAS

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. DISEINUA eta MAKETAZIOA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press ERREDAKZIOA: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net EGOITZA: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 948 13 65 20. LEGE GORDAILUA: SS-238-20088 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

aurkibidea

16 NORVEGIA

34 BILBO

26 DOMINIKA

42 KORNUALLES

Herrialde eskandinaviarreko hiriak Itsasontzian sartuta, ikuspegi, ezagutu eta erakarpen indar itze- balio eta esanahi berriak ikusiko la duten fiordoetan ibiliko gara dizkiogu Bilboko itsasadarrari

06 GALAPAGOAK

Uharte hauek bisitatzearekin batera, naturaren gaineko ikuspegia goitik behera aldatuko zaio bidaiariari

Karibea behinola zen bezala ezagutzeko aukera paregabea dago uharte txiki honetan

Arthur erregearen kondairek bustita bizi da hizkuntza propioa duen nazio zeltiko txiki hau

06

26

34

16

42

04 MUNDUARI BEGIRADA Yosemite, natura maite duen ororen paradisua 49 BIDELAGUNA Agenda, bidaien eskaintzak, proposamenak, punta-puntako lekuak... 3

Munduari Begirada

YOSEMITE ÂŤEz dago Yosemiterekin aldera daitekeen giza eskuekin eraikitako tenplurikÂť, idatzi zuen John Muir naturalistak. Egia borobil hori idazteaz gain, 1890ean bere ahaleginen fruitu bezala Yosemiteko Parke Nazionala sortzea ere lortu zuen. Kalifornian, San Frantzisko hiritik 320 kilometro ingurura, dago parkea, eta 1984an Gizateriaren Ondare izendapena jaso zuen. Ez da harritzekoa, bertako granitozko labarrek, ur-jauziek, ibaiek, sekuoia erraldoiz osatutako basoek eta aniztasun biologiko izugarriak nazioartean baitute entzutea eta onarpena. Hal Dome edo Kapitaina (El CapitĂĄn) harrizko egitura izugarri handiak ikusita, soilik eliteko alpinistentzako gunea dela pentsa daiteke; aldiz, eskalatzaileentzat paradisuaren pareko gunea dela egia bada ere, natura maite duten guztiek dute txoko bat parke natural aberats honetan.

5 Fritz HIERSCHE/ THINKSTOCK

Naturarekin adiskidetzeko gunea

GALAPAGOS UHARTEAK Testua: Iban Calzado Argazkiak: David Cidre

Galapagos uharteek zerbait berezia badute, animalia espezieen aniztasuna eta paisaien edertasuna da. Eskuineko orrialdeko panoramika ederra eta atseden hartzen ari den itsas lehoi kumearen argazkia dira horren froga.

Jatorri bolkanikoa duten uharte hauetan ez da ontzirik falta. Goiko irudian uharteetako kaietako bat ikus daiteke, eta, lerroon eskuinaldean dauden bi argazkietan, uharte batetik bestera joateko ontzien barnealdeko itxura.

H

«Uharteetan barrena nabilen bakoitzean, nire adimena zabaldu egiten da eta natura maita-

tzeko kontserbazionista izatea beharrezkoa ez dela pentsatzen dut, natura ulertzeko zientifikoa izan beharrik ez dagoela. Natura betirako babestu eta zaintzeko benetako galapagotarra izatearekin nahikoa dela pentsatzen dut». Puerto Ayorako horma batean irakur daitezkeen Alfredo Ortiz Santa Cruzeko alkate ohiaren hitzak dira, Galapagos uharteetan aurkituko dugun altxorraz ohartarazten gaituzten hitzak. Zalantzarik ez izan, Galapagoak bisitatzeak goitik behera aldatuko digu naturaren gainean dugun ikuspegia. 8

egazkinak Baltra uharteko pistan lur hartu du, Galapagos uharteetako aireportu nagusian, Guayaquiletik irten eta ordu eta erdira. AEBetako Armadak Bigarren Mundu Gerran eraikitako pistak irla osoa hartzen du; irla osoa da aireportu. Lehen ezustea aireportuan bertan izan dugu;kafetegia jendez gainezka dago, mahai guztiak okupatuta daude, baina, hala ere, txonta talde batek (Darwinek “Espezieen jatorria” idazteko aztertutako hegazti txikia) lotsagabe dihardu janari apurren artean mokoka. «Hemen zerbait arraroa gertatzen da», diogu gure artean. Animaliak ez dira jendearen beldur, naturaltasun osoz dabiltza alde batetik bestera, gizakien presentzia ez da arrisku bat beraientzat. Galapagos uharteak orain dela 5 milioi urte sortu ziren inguruko jarduera tektoniko handiaren ondorioz. Izan ere, artxipelagoa Nazca plakako puntu bero baten gainean dago. Hoztu ziren heinean, hainbat organismo heldu ziren Hego

Tortuga Bayko bi hondartzetariko bat ikus daiteke lerroon ezkerreko irudian. Hondartza hau da itsas dortokek gustukoen duten guneetako bat; bertan, itsas iguanak, pelikanoak, kaioak eta beste hainbat espezie ere biltzen dira. Beheko irudietan, itsas dortoka eta karramarroa.

Amerikako eta Erdialdeko Amerikako kostaldeetatik eta oso modu berezian eboluzionatu zuten. Gizakiak izan ziren heltzen azkenak, orain bost bat mende. Charles Darwin (1809-1882) naturalista ingelesa 1835ean lehorreratu zen “HMS Beagle” ontzian, eta bost aste igaro zituen gerora mundua astindu zuen eboluzioaren teoria osatzeko datuak biltzen. Ontzi txiki batean Itabacako kanala zeharkatu eta Santa Cruzen gaude; artxipelagoko bigarren irlarik handiena eta guztietan jendetsuena da. Ozeano Pazifikoan, kontinenteko kostaldetik 972 kilometrora, dagoen artxipelago hau hamahiru uhartek, sei irlatxok eta 107 harkaitzek osatzen dute eta jatorri bolkanikoa du. Guztira 20.000 lagun inguru bizi dira Santa Cruzen, San Cristobalen, Isabelan eta Floreanan; gainontzeko uharteetan ez da inor bizi. Autobusetik kanpora paisaia basatia da eta landaredi trinkoak sumendien erupzioek utzitako erliebea estaltzen du, baina hor dago uhartea, esploratua izateko zain. Puerto Ayora, Santa Cruzeko hiriburua, herri lasaia da; giroan ez da estresik sumatzen, kontinentean geratu da dena. Bizikletak, txalupak, arrantzaleak, souvenir saltzaileak, eguzkia eta ur gardena. Besterik ez. Portuan pelikanoak dira jaun eta jabe; noizean behin, goseak agintzen dienean, hegalak itxi eta uretara amiltzen dira arrainen bila. Darwin pasealekuan aurrera eginda, arrain merkatura heldu gara. Irudi bera aurkitu dugu hemen; irudi bera baina protagonista ezberdinekin. Gizon bat arrantzatutakoa saltzen ari da eta bere atzean, zentimetro gutxira, itsas lehoi bat otarrainei begira dago adi-adi. Itsas lehoiaren ondoan, betiko lagunak bailiran, pelikano multzo bat, tartean lertxun hankaluze bat eta flamenko bat ere badituztela. Ez dago liskarrik, denak elkarrekin daude.

Bizitza uharteetan Ligdano Montalvo Espinel, Bolivar gidariarekin elkartu gara Darwin estazioan. Bere etxean duen ostatuan geratzea erabaki dugu eta trukean Darwin estaziotik hainbat turista estatubatuarrekin egin behar duen bisitaldira gonbidatu gaitu.70 urteko gizon txiki eta jator honek 50 urte baino gehiago daramatza uharteetan. Santa Cruzeko lehen kolonizatzaileetako bat izan zen eta oso gertutik bizi izan ditu azken urteotan artxipelagoan jazotako aldaketak. Orain 17 urte hasi zen turistekin bisita gidatuak egiten, bai Santa Cruzen, bai artxipelago osoan, eta azkenaldian lanez gainezka dabil, bere etxean ostatu txiki bat ireki baitu. Hasierak gogorrak izan zirela onartu digu Bolivarrek: «Santa Cruzera heltzean ez genuen ezer. Dena hasieratik egin behar izan genuen. Etxola txiki bat eraiki genuen eta lurra lantzen hasi ginen». Urteak pasa ahala gauzak apurka-apurka hobetzen joan ziren: «Behiekin lan egiten nuen, artzain bezala. Gero turismoa heldu zen eta gidari izateko prestatu nintzen». Turismoaren etorrerak gauza onak ekarri zituela onartzen badu ere, arris-

Itsaso gardeneko gune paregabeak topa ditzakegu uhartedi honetan, eta, batez ere, lasaitasuna arnasten da. Esate baterako, Santa Cruz uharteko hiriburuan, Puerto Ayoran, giroan ez da estresik sumatzen, eta bizikletak, txalupak, arrantzaleak, souvenir saltzaileak, eguzkia eta itsasoa dira jaun eta jabe. Beheko irudian, uhartedian nonahi ikus daitezkeen iguanetariko bat.

11

kuak ere areagotu egin direla ongi daki Bolivarrek. Gaur egun uharteak dituen arazo nagusienetakoak superpopulazioa eta ustelkeria dira bere ustez. Delinkuentzia ere dezente hazi da. Santa Cruzen 15.000 lagun inguru bizi dira, azken hamarkadan heldutakoak gehienak. Izan ere, asko dira etorkizun oparoago baten bila kontinentetik heldutako ekuadortarrak. Bolivarrek dioenez, agintari politikoak egoera oso modu desegokian kudeatzen ari dira. «Migraziokontrolak antzuak dira. Gainera, ibilgailuak ekartzeko baldintzak gogortu egin diren arren, gero eta auto gehiago daude uhartean. Horrez gain, legez kanpoko 12

Fauna da uhartedia aberats egiten duen ezaugarrietako bat. Besteren artean, itsas lehoiak, pinguinoak, laba inguruetan ibiltzen diren kaioak eta hegazti sorta bikaina ikus daitezke Galapagoetako itsasbazterretan.

jarduerek bere horretan diraute; horren erakusle da babestutako espezieen arrantza, batik bat itsas dortokaren eta marrazoen kasuan. Galapagoetan bi motako marrazoak daude, itsasokoak eta lurrekoak, eta arriskutsuenak azken horiek dira», aitortu digu ironiaz. Darwin estazioan barrena, Galapagoetako

animaliarik ospetsuenarekin egin dugu topo; uhartediari izena ematen dion dortoka erraldoiarekin, alegia. Espainolek Galapago izena jarri zioten 1892an dortoka mota honi oskolak zaldien zelaren aurreko partea (galapago,garai bateko gaztelanian) gogorarazten zielako. Espezie harrigarri hau 150 urte bizi daiteke, 250 kilo pisatzera eta 1,80 metro neurtzera hel daiteke eta ia bost hilabete pasa ditzake jan gabe. Dortokak ez dira gizakiaren beldur, eta beldur balira ere, ezingo lukete urrutiegi alde egin, 0,16 km/h-ko abiaduran ibiltzen baitira. Kamera geldoan bizi direla dirudi. Dortoketatik hurbil,estazioaren kai txi-

kian, itsas iguanak daude, uhartediko beste animalia enblematikoa. Egun erdia etzanda ematen dute,bata bestearen gainean, eguzki izpien beroak odoleko hotza epeltzen dien bitartean. Iguana baten muturretik 20 zentimetrora hurbildu gara argazki perfektuaren bila, eta, kameraren botoia sakatu orduko, listu parrastada jaurti digu begiak ireki gabe. Bitxia badirudi ere, iguanek doministiku egiten dute itsasoko uretik xurgatutako gatza kanporatzeko.“Segurtasun tartea” errespetatzea izango da onena. Estazioa Charles Darwin Fundazioak zuzentzen du, 1959an Parke Nazio-

Zenbait gunetan animaliak ohituta daude gizakien presentziara, eta, hurbilduta ere, ez dute alde egiten. Orrialde honetan, kaktus bat, itsas lehoi kume bat, sugandila bat eta sabelalde gorria duen hegazti pinpirin bat ikus daitezke.

nalaren gerizpean sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea.Mundu osotik heldutako 100 lagun baino gehiagok lan egiten dute bertan uharteen kontserbazio egokia bermatzeko. Horretarako, ikerketa zientifikoak egiten dituzte esparru ugaritan eta laguntza eta informazio teknikoa ere eskaintzen dute.

Ontzia, ingurua ezagutzeko “Rumba” ontzi txikian lau eguneko zeharkaldia egitea erabaki dugu uharteak hobeto ezagutzeko asmoz. Nei kapitainak ongi etorria eman digu; gainontzeko bidaiariak eta eskifaia aurkeztu eta garagardo bat pasa digu. Laster heldu da Juan ere; gidarien eskolatik atera berria da, eta irlen eta animalien inguruko azalpenak ematea izango da bere lana. Rene gaztea da marinela, ontziko carapachudo (hala esaten diete Galapagoetan jaiotakoei) bakarra eta surflari amorratua. Surfa, beste itsas kirol guztiak bezala, Galapagoetako Institutu Nazionalak 13

arautzen du;horrenbestez, zehaztutako tokietan baino ezin da praktikatu. «Behin debekatutako toki batean harrapatu ninduten eta gaua polizia-etxean pasa nuen, oso zorrotzak dira horrelako kontuekin», onartu digu Renek. Baina arauak ez dira surfera mugatzen, uharteak bisitatzeko ere oso sistema hertsia ezarri diete ontziei. Kapitainek ordutegi zehatz bat jarraitu behar dute, eta zenbait uhartetan paseoek ezin dute or-

dubete baino gehiago iraun. 1986az geroztik uhartedia itsas erreserba izendatuta dago;horrez gain,2001ean gizadiaren ondare ere izendatu zuen Unescok. Kontserbazionistek oso araudi argia ezarri zuten orduan: debekatua dago erretzea, ontzian izan ezik; animaliei argazkiak gertutik ateratzekotan ezin da flashik erabili; ezin da zehaztutako bideetatik kanpo ibili; eta debekatua dago, noski, lurreko zein itsasoko fauna

Arroken gainean zelatan dagoen zanga hankaurdina da orrialdeotako argazki nagusikoa. Ezkerreko irudian pelikano bat ikus daiteke, eta, eskuinean, goitik behera, beste pelikano bat, eta, behean, Cotopaxi natur parkeko panoramika bat.

ukitzea. Arauak ez betetzeagatik jartzen dituzten isunak, gainera, kontuan hartzeko modukoak dira; esate baterako, 1.000 dolarreko isuna ezartzen dute iguana bat ukitzeagatik. Halakoak ikusita, artxipelagoko manamendu nagusia «Argazkiak baino ez hartu,oinatzak baino ez utzi» dela dirudi. Bartolome uhartera iristean paisaiak hunkitu egiten zaitu; aldiz, ez dago denbora galtzerik, uretara goaz zuzen-zuzen snorkel egitera. Gidariak esan digunaren arabera, neopreno jantzia ez da beharrezkoa: «Ura epel dago sasoi honetan. Gainera, jantziarekin marrazoek itsas lehoi batekin nahas zaitzakete». Azalpenak ez digu grazia handirik egin, eta, badaezpada, neoprenorik ez jartzea erabaki dugu. Begiak ireki eta panorama deskribaezina da. Kolore guztietako arrain sardek, koralek eta algek sortutako sinfonia mutua dirudi; gainera, urpean ere, lehorrean bezala, animaliak ez dira hegats eta maskaradun gizakien beldur. Bat-batean, gure aurretik, han egongo ez bagina bezala, itsas dortoka erraldoi bat pasa da,baita beste bat ere... familia oso batekin ari gara igerian! Ar-

nasa hartu eta burua kobazulo baten sartu dugu. Hantxe daude tintorera marrazoak, siestaren lozorroan baina begiak zabal-zabalik.Orduan itzal ilun bat sumatu dugu; gurekin jolastu nahi duen itsas lehoi gazte bat da. Ikaragarria da hondartzan etzanda egoten diren animalia baldar hauek uretan duten abilezia. Mugimendu bizkor bat eta desagertu egin da. Begirada berriz hondoan jarrita alga zati batekin lehian ari den iguana ageri zaigu; aldiz, pinguino nimiño baten dotorezia xelebreak bereganatu du gure arreta. Ez digu argazkirik ateratzeko astirik eman, eta axolagabe aldendu da. Egia esan, harrigarria da zoologikoetan edo dokumentaletan ikusi ohi ditugun animaliak beren jatorrizko ingurunean, natural-natural, begiztatzea. Baina, hori bai, harrigarriagoa da oraindik ere eboluzioaren eta kontserbazionismoaren ondorioz gizakiekiko garatu duten axolagabetasuna eta konfiantza egiaztatzea. Une batez, gizakia agertu baino lehen mundua nolakoa zen imajina daiteke Galapagoetan. A zer-nolako edertasuna! 15

FIORDOEN LURRALDEA

NORVEGIA Testua: Maribel Herruzo eta David Revelles

Argazkiak: Oscar Elias

Bergen herrialde eskandinaviarretako portu garrantzitsuenetakoa izana da. Orrialdeotako argazki nagusian ikus daiteke hiriaren irudi orokorra eta, lerro hauen azpian, Bryggen portu nagusiko bi argazki; egun hiriko merkataritza auzo jendetsua da eta jatetxeak, galeriak eta artisautza dendak topa daitezke nonahi.

N

Fiordoak dira albistegietan ia sekula

agertzen ez den herrialde honen ele-

mentu ezagunenak; zuhaitz zaharrenen sustraiak bailiran, Norvegiako mendebaldeko kostaldean hedatzen dira paisaia bakar, baketsu eta kitzikagarria sortuz. Denboraren poderioz, zauri zoragarriak utzi dizkio lurrari. 18

orvegiako mapari arretaz so egiten badiogu, zuhaitzen sustraiekin duen antzekotasun izugarriaz ohartuko gara. Badirudi urak bere bidea egin duela, gutxika-gutxika eta mendeetan zehar, erroak egin dituela. Baina, egiatan, fiordoak ezagutzen diren lur formazio izugarrienetako baten emaitza dira. Milaka urtetan zehar, izotzezko masa erraldoiek mendietako malkarretatik behera irrist egin zuten eta, beren bidean, harriak eta lurra eraman zituzten herrestan, bailarak geroz eta zabalagoak izan zitezela bideratuz. Izotza urtu zenean, orain 10.000 edo 12.000 urte, itsasoaren mailaren azpitik eta malda handiko muinoetan urak osatutako beso luze eta estuak agertu ziren: fiordoak.

Bergen, fiordoen atari eta hiriburua Olav III.a erregeak bikingoen herrixka bat zegoen lekuan eraiki zuen Bergen hiria eta, denboraren poderioz, herrialde eskandinaviarretako portu garrantzitsuena bilakatu zen. Bryggen, udazken kolorez margotutako egurrezko etxeak zituen antigoaleko portua, hiriko merkataritza auzo jendetsua da egun eta,bertan,jatetxeak,kafetegiak,galeriak eta souvenir industrialekin –eta horien salneurriarekin– zerikusirik ez duten artisautza dendak daude nonahi. Fiordoen herrialderako bisitaldia zazpi muinoren artean dagoen hiri honetatik hasi ohi da eta, hiriko funikularra erabiliz gero, muino horietako batera igo eta hiriaren panoramika itzela ikusteko aukera izango dugu.

Hiri apain eta alai honek kostaldeko herri txikien xarma du –hiriburuaren ostean Norvegiako bigarren hiri handiena izanda ere– eta ustez izaera hotzekoak eta urrunekoak diren norvegiarrak uste baino askoz abegikorragoak direla ikusiko dugu. Pasiorako gonbita egiten duen hiria da Bergen, bai dituen denda, galeria eta kafetegi ikusgarriengatik bai ibilbidean ikusiko ditugun etxe horren zuri,garbi,egurrezko eta ametsezko horien barnean bizimoduak zelakoa izan behar duen imajinatzeko tentazioa izango dugulako. Gainera, ezinezkoa da Bergeneko auzo txiroak, aberatsenak edo langileenak zeintzuk diren –edo izan ziren– asmatzea; hiri honetan, onerako edo txarrerako, beti bizi izan dira nahasian. Kaleen artean galtzeko aukera emateaz gainera, Bergenek baditu Arrainaren 19

Eguzki izpiak sumatu orduko kalera atera ohi dira norvegiarrak, Solvorn hiriko argazki honetan ikus daitekeen bezala. Behekoa Torgeteko portuan ateratako irudi bat da.

Azoka gisako erakarpen ezagunak. Erdigunean dago azoka hau, nasa berriaren ertz berean, eta lore eta barazki postuen alboan saltzen dituzte bakailao lehorrak, izokinak, amuarrainak, berdelak, ganbak, karramarroak, aingirak, arrainen arrabak eta baita eramateko edo bertan jateko hutsean ontziratutako bale xerra ketuak ere. Bergeneko erdigunean bata bestearen atzetik topatuko ditugu jatetxeak, dendak eta kafetegiak, baina bada arreta bereziki erakartzen duen gune bat:Skostradat.Orain urte gutxira arte, XVII. mendetik alemaniar jatorriko zapatarien kale izan zena galbidean zegoen; aldiz, orduan gazte ekintzaile talde bat lokalak alokatzen hasi zen eta hiriko gune cool-ena osatzen hasi ziren, New Yorkeko Soho txiki eta bereziaren antzekoa den auzunea sortu arte. 20

Naturaren arloan zein alderdi gizatiarretik eskaintzeko asko duen herrialdea da Norvegia. Orrialde honetan, goitik behera eta ezkerretik eskuinera, Sogndalera iritsi aurretik ferrytik ateratako irudi izugarri bat, Floieneko funikularra, Bryggeneko azoka eta Bergeneko jatetxe bateko terraza.

Historian zehar naturak eskainitako egurra erabilita eraiki izan da nagusiki Bergen, eta hainbat sute –1916. urtean, esaterako, erdigune guztia bilakatu zen errauts– eta II. Mundu Gerrako bonbardaketak jasan baditu ere, oraindik ere egurrezko eraikinez osatutako barruti mordoa daude. Kale alda-

Norvegiara bidaiatuz gero ezinbestekoa da fiordo eta glaziarretara bisitaldia egitea. Lerro hauen ezkerraldean, Nigarsbreeneko Jostedel glaziarrean ibilbidea egiten ari den taldea ikus daiteke eta, azpialdeko argazkian, Myrdaletik Bergenera bidaiatzen duen trenetik Kjosfosseneko ur-jauzi izugarriari ateratako irudia.

patsu eta labirinto itxurakoak, eta mendiko malda orlegien aldamenean nabarmentzen diren etxe zuriak dira, horietan, jaun eta jabe. Etxe edo biltegi zahar horiei estimua diete jabeek eta arreta eta zehaztasun handiz berritu dituzte; ondorioz, batzuetan beste garai batera jauzi egin dugula dirudi. Euria maiz egiten du lurralde honetan eta egun eguzkitsuak gogoz aprobetxatzen dituzte; kalera atera eta, adibidez, Nordnes parke zabalean edota USF kultur etxearen atarian (antigoaleko sardina lantegi bat da) egoten dira eguzki izpien azpian. Biak daude hiriko zati handi bat inguratzen duen itsasoaren ertzean. Euria egiten duen egunetan, aldiz, Itsas Museoa,Arte Museoa edo Bergen Museoa (natura bilduma interesgarria du) bisita daitezke. Gamble Bergenera bisitaldia egitea ere izan daiteke aukera bat; garai batean oporretarako gune izan zen hau hiriaren kanpoaldean dago eta egun herri-museo modukoa da, bertako etxeek, dendek eta tailerrek antigoaleko itxura mantentzen jarraitzen baitute.

FlĂĽmeko erakarpen nagusia Myrdaleraino iristen den trenbidea da. Hogei kilometroko ibilbidea 860 metroko altueran amaitzen da eta bidean zehar ikusten den paisaia benetan ikusgarria da; fiordoak, bailarak, mendi orlegi eta malkartsuak, ur korronte indartsuak... Lerro hauen ezkerraldean, Bryggeneko ikuspegi bat.

Ametsak eta glaziarrak Naturarekin duen errespetuzko harremana da hiri honek duen beste erakarpenetariko bat. Izan daiteke Bergenetik minutu eskas batzuetara ehunka urtetan zehar kalterik jasan ez duen naturgune izugarri handia dagoelako. Hiri honetan ferrya hartuta joango gara Ametsetako Fiordora (Sognefjorden, norvegiarrez). Herrialdeko fiordo luze (200 kilometro) eta sakonena da; harrizko horma garaiak ditu eta fiordo nagusiaren bazterretan bigarren mailako adar ugari ditu. Paisaia malkartsu eta iradokitzaile hau, eta tarteka ibilbidean topatzen dugun herrixka txiki,banandu eta lasaien bat,izango ditugu bidelagun bidaiaren hasieratik helmugara arte, hau da, Sogndal arte. Norvegiako herrientzat betidanik izan dira garrantzitsuak fiordoak,herrialdearen geografia zakarraren ondotik zaila baita bertan errepide edo bideak eraikitzea, eta, hala, fiordoak bilakatu ziren komunikazio bide nagusi. Fiordoei esker, herrialdearen barnealdeko komunitateak Bergenera edo, iparralderago eginda, Ă…lesung gisako portuetara iristeko modua izan dute. Sogndalen autobusa hartuta joan ahal izango dugu ibilbideko gune ederrenetako batera: hainbat mendiren gailurrak 23

Erlaxatzeko aukerak ere ez dira falta lurralde honetan. Orrialde honetan, goitik behera, Bergeneko Bergenush Festning parkean eguzkia hartzen ari diren herritarrak, Jostelaleko ostatu bateko terrazan lasai ederrean dagoen bikotea eta Bergeneko portu xarmangarri eta dotorea ikus daitezke.

eta haran sakonak estaltzen dituen Jostedalbreen glaziarra, Europako handiena. Izotzezko mingain honek etengabe mugitzen dihardu, ametsezko paisaia zuri eta urdinak sortuz. Jostedalerako bidea hasteko egokiena Nigardsbreeneko bisitarien gunera joatea da. Bertan maila ezberdineko ibilbide gidatuak eskaintzen dituzte eta glaziarrerako bisitaldia antolatzeko informazio ugari ere emango digute. Hemendik gertu, Urnesen, Norvegiako egurrezko eliza zaharrena bisita dezakegu; 1130. urtean eraiki zuten eta oraindik ere barne zein kanpoko grabatuak mantentzen ditu. Herri txiki honetan –bertaratzeko ondoko Solvorn herrian hartu behar dugu ferrya– neguan 25 pertsona besterik ez dira bizi, baina uda iristean biderkatu egiten da bizilagunen kopurua. Hala ziurtatu digu Urnes Gard XII. mendeko landetxean bizi den sendiak. Landetxea eraberritu eta kafetegi eta bertako produktuen saltoki bilakatu dute.

Mendietako trenbidea Norvegiako fiordo luzeena dago ingurune honetan eta baita honen adar den beste bat ere, Nærøfjorden izenekoa. Herrialdeko eder eta ikusgarrienetakoa da, batez ere mila metroko mendiak dituelako, bere bi itsasertzen gertutasunagatik, urjauziengatik eta sigi-saga egiten duten meandroengatik. Bertaratzeko Gudvagenera joan eta Flåmeraino doan ferrya har dezakegu. Gainera, Flåmen aire libreko ekintza ugari egiteko aukera dago (mendi eta bizikleta ibilaldiak, kanoa, kayaka, ekitazioa...), baita Otternes landetxeen gunea ezagutzeko parada ere. Inguruotako lehen herria izan zen eta 1700. urteko hainbat eraikin orduan sortu zituzten bezala ikus daitezke oraindik ere. Guztira mendiari atxikitako 27 eraikin dira –fiordoaren ikuspegi pribilegiatua dago bertatik– eta horietan landetxeetako ohiko zereginak egin eta orain dela mende batzuk Norvegiako bizimoldea zelakoa zen ezagut daiteke. Hala ere, Flåmeko erakarpen nagusia Myrdaleraino iristen den trenbidea da. Hogei kilometroko ibilbidea 860 metroko altueran amaitzen da eta bidean zehar ikusten den paisaia benetan ikusgarria da. Ibilbideak irauten duen ordubetean garaieratik ikusiko ditugu fiordoak, bailarak zeharkatuko ditugu, mendi orlegi eta malkartsuek inguratuko gaituzte, Fjossen korronte indartsuaren aurrean geldialdia egin eta bideak behin eta berriro nola gurutzatzen diren ikusi ahalko dugu. Herrialde honetan sakratua da natura, zentzu guztietan garrantzia izugarria duen ondasuna da, eta norvegiarrek etengabe frogatzen dute naturarekiko duten jarrerarekin. Hemen guztia jasangarria dela esango genuke: ostatuak, ekintzak, garraiobideak, herriak... Horrenbestez, bidaia hau ez da soilik Europako gune ederrenetako batera egiten dugun bisitaldi ahaztezina; erosotasun eta aurrerapenei uko egin gabe bere ondasunak mantentzeko gauza den gizarte batek ematen digun irakaspen garrantzitsua ere bada.

Bidaiatzen ari garen bitartean ere paisaia benetan zoragarriak pasatzen dira gure begien aurretik. Esaterako, argazki hau Kaupangerretik Gudvangenera doan ferryan hartutakoa da. Behekoa Lusteko Hafslovatnet lakua da.

Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

DOMINIKA

Kariberik jatorrizkoena

E

Oihanak, sumendiak, Antilletako fauna, eskualdeko

azken indigenak, afrikar esklaboen ondorengoen musika eta kultura... Karibea behinola zen bezala ezagutu gura duenarentzat ezusteko uhartea da Dominika. 28

z da nahasi behar, bidaia aldizkariren batek egin zuen bezala, espainolez mintzatzen den herrialdearekin, Dominika ez da merengearen eta Punta Canako Dena Barne hotelen herrialdea. Antilla Txikietan Karibeko eragin ia guztiak dituen eta bere jatorrizko izaerari eutsi dion uharte txikia da: Martinika eta Guadalupe frantsesen artean, kreoleraz egiten dute oraindik biztanle askok, britainiarren eragina errepideetan eta calypso eta reggae musiken arrakastan nabari arren. Baina bien nahasketa baino askoz gehiago da: Antilletara itzuliz gero Kolonek ezagu-

tuko zukeen leku bakarra da Dominika, turismo bulegoan esan ohi dutenez. Egia da: eskualde osoa azukrea, banana edo espezieak esportatzeko ustiatu zuten, basoak soilduta eta esklaboak ekarrita. Dominikan ere badaude afrikarren ondorengoak, baina uharteko zati handiena mendiz eta oihanez beteta dago oraindik ere. Turistak ere gutxi dira, eta gehienak, beste Karibe baten bila datoz: ia ez dago harea zuriko hondartzarik, eta ez da erraza honaino iristea, hegaldi zuzenik gabe eskualdeko aireporturen baten eskala egin behar baita Ipar Amerika edo

Europatik joanez gero. Eta zailtasun txiki horrek Antilletako harribitxi bihurtu du Dominika, hemen astea ematen duten bisitarientzat gordetako sekretuz betetako harribitxia. Hala ere, uharteko estatistiketan agertzen diren bisitari gehienak Karibean zeharreko itsas bidaietan Dominikan egun bateko geldialdia egiten duten turistak dira. Egiaz, egun hori arkitektura kolonial bikaineko Roseaun igarotzea merezi du:itogarri bihurtzen da gainontzeko egunetako patxadaren aldean, baina ikusgarria da hiriburuaren aldaketa sentitzea, mundu guztia bere diru-

Hegoaldeko Soufriere herrian kreoleraz mintzo dira biztanle gehienak. Ezkerreko orrian, goian, komunitate atsegin eta lasai honetako irudi bat; azpian, berriz, etxalde bat eta Dominikako indigenen argazki bat. Orrialde honetan, uhartea piratengandik babesteko sortu zuten Portsmoutheko gotorlekua ikus daiteke goian, eta, azpian, uharteari airetik hartutako bi argazki.

txoa atera nahian ontziko bidaiariekin, hasi taxilarietatik eta saltzaileetara. Karibeko kostaldean dagoen Portsmouth uharteko bigarren hiri nagusira bide polita dago Roseautik, Macoucherie ron destilategitik pasatuta. Massacre ibaiaren ertzean kokatu zuen Jean Rhys idazleak “Sargazo itsaso zabala� (Wide Sar-

gasso Sea) eleberri ezaguna, duela zenbait urte euskaratua. Rhysen etxea Roseauko hotel txiki bat da gaur egun, eta porturaino jaisten den kaleak balkoi zabaldun egurrezko etxe dotoreak ageri ditu. Antigoaleko esklabo azokaren bueltan turismo bulegoa dago; gainean, Dominikako museo interesgarria dago. 29

ZELAN HELDU ETA MUGITU Dominikak ez du hegaldi zuzenik ez Europara ez Ipar Amerikara; gehienetan Puerto Ricora joan eta beste hegaldi labur bat hartu behar da. Beste aukera bat Martinika edo Guadalupe uharte frantsesetara ailegatzea eta handik Dominikara “L'Express des Iles� ferrya hartzea da. Uhartean ibiltzeko, aukera ugari daude. Horietako bat, autoa alokatzea, batik bat bolantea eskuman izanik gidatzea eta errepide bihurgunetsuetan ibiltzea maite dutenentzat. Autoa gidariarekin alokatzea garestia da, baina errepidean adi-adi ibili beharrik gabe gozatuko dugu Dominika uharteaz. Roseau hiriburuan uhartea bisitatzeko txangoetan izen ematera ere badago, Karibean zeharreko itsas bidaiak egiten ari diren itsasontziak heltzen direnean bereziki. Azkenik, garraio publikoa oso merkea da eta ia-ia uharteko alde guztietara iristen da. Bertakoekin harremanetan jartzeko aukera paregabea da, eta musika ere bikaina izan ohi da; hori bai, ohituta gaudena baino ozenago jarrita izaten da betiere. Uhartea txikia izanik, oinez egiteko ibilbide ugari daude, parke nazionaletan batez ere.

JAN, EDAN, LO

Morne Trois Piton da Dominikako naturgune ikusgarriena. Eguerdiko sargorian bertako putzu, ibai eta ur-jauzietan freskatzea benetan atsegina da.

30

Karibe osoko janari kriolloa da ohikoena: ahuntz-haragia, txerrikia, fruta ugari... Kalipuna indigenek eta txinatar gutxiengoko herritarrek ere badituzte jatetxeak. Zukuak oso onak dira, baita rona ere. Lotarako ez dago uharte turistikoetako hotel handirik; bai, ordea, ostatu txiki asko, betiere 30 dolarretik hasita. Etxe kolonial dotoreetan lo egiteko aukera dago, eta Karibeko txokoetan gutxitan dagoen beste aukera bat ere badago uhartearen mendebaldean: Rosalie Rivers Eco Lodge (www.rosalieforest.com) ostatua. Kanpina eta aterpetxea ditu, baita etxola tradizionalak eta ostatu konbentzionalagoak ere.

Itsas bidaiak egiten dituzten ontziekin baino gehiago, Dominikako bizimodua inauterietan hausten da benetan. Karibeko giro bikain horretan ospatzen dituzte Dominikan, eta zenbait aste lehenagotik prestatzen egoten dira calypso bandak. Larunbat gauean lotan uzten ez gintuzten danborrak entzunda, argi izan genuen konponbidea: haserretu ordez, irten ostatutik eta segi parrandara jendearekin batera. Inguruko uharteetako kulturaren eta giza paisaiaren antzekoa dauka lehen begiratuan Dominikak: jatorri afrikarreko jendeak, bizimodu lasaia herrixketan, Jamaikako eta Ipar Ameriketako beltzen eragina musikan, dena oso antillarra. Baina aireportutik Roseau hiriburura doan errepidea hartu barik Atlantikoko kostatik hegoalderantz jarraituta, afrikar aurpegiak desagertu egiten dira, eta asiar itxurako begiak nagusitu –uharteko beste muturrean dago aireportua eta Venezuelaren laguntzarekin konpondu dute, izan ere, ingeles hiztuna izan arren, ALBA Latinoamerikako eta Karibeko Alternatiba Bolivartarreko kide da Domini-

Itsasertzean dago Roseau hiriburua, eta goian ikus daiteke bertako antigoaleko esklaboen merkatua. Egun, turismo bulegoa dago bertan; gainean, hiriko museo interesgarria du. Behean, uhartearen begetazio eta paisaiak iradokitzen dituen argazkia ikus daiteke.

31

ka–. Carib Territory edo Karibeen Eskualdean gaude jada, Kubatik Venezuelarainoko uharteetan Antilletako biztanle indigenak bizi diren azken lekuan. 1902an, britainiar kolonia izanik, lortu zuten indigenentzako eremua, baita autonomia pixka bat ere. Egun,“karibe” hitza baztertzen ari dira, kolonialismoak ezarritako kontzeptu arrazista delakoan (“kanibal” hitzaren eratorri ere bada), eta bertako biztanleek kalipuna deitzen diete beren buruei jatorrizko hizkuntzan. Hori bai, Waitukubulin (Dominikaren izen kalipuna) hizkuntza XX. mendearen hasieran desagertu zen. Kalinago Barana Aute zentroa ere (www.kalinagobaranaaute.com) berriki ireki zuten uharteko indigenen bizimodu tradizionala hobeto ezagutzeko. «Zortea duzu, itsas bidaiak egiten ari diren itsasontziak heltzen direnean jendez gainezka egoten da», esan zigun sarrera-

ko langileak. Cassava ogia egiteko erak, eta etxeak eta kanoak zelan egiten zituzten azaltzen dute ibilbide atseginean. Museotik ez dago urrun Le Tete Chien (Txakur Burua). Labazko harkaitz ikusgarria da, eta itsasotik irteten den sugea adierazten du tradizio kalipunan.

Urpean eta ur azalean Oihana itsas ertzeraino jaisten da herrialde honetan. Alderantziz begiratuta, mendiak enbor findun zuhaitz tantaiez beteta ageri dira, tropikoko euriteek sortu eta eguzki izpiak hartzeko borrokan. Sumendiak, lurrazalean ez ezik, ur azpian ere badaude; ondorioz, ez da posible harea zuridun hondartzarik izatea uhartean. Hori bai, trukean, paisaia sinestezinak daude Dominikan. Hegoaldean kreoleraz mintzo dira biztanle gehienak Soufriere herrian. Komunitate atsegin eta lasaia da, Martinika iparral-

Ibai laburrak, ur korronte handikoak eta nabigatzeko modukoak daude uhartean, goiko irudian ikus daitekeen bezala. Argazki honetan, aldiz, bi gauza nabarmen antzeman daitezke: oihana itsasertzeraino jaisten dela eta ia ez dagoela harea zuriko hondartzarik.

Itsas bidaiaren ostean, ur gardenaren gainetik Roseau hiriburuko itsasbazterrera iristen ari den ontzietako bat ikus daiteke goiko irudian, eta, behean, aldiz, aleak txikitzen diharduten uharteko biztanle bi.

dea itsasoaz beste aldean ikusten dutela. Dominikako sekreturik ezkutuenak ere hurbil daude: Karibeak eta Atlantikoak bat egiten duten lurmuturra. Urpekaritzarako munduko txokorik bikainenetakoak dira Dominika inguruko urak, koralez eta koloretako arrainez beteak.Neguan doazenek, tropikoaz gozatzeaz gain, beste ikuskizun eder bat ere izaten dute:xibarta baleak iristen dira ur epelotara urtarrilean. Harea fineko hondartza gutxi baina itsaspeko harribitxi ugari, baita lehorrean ere. Uharteko barnealdea naturazaleen gozamen hutsa da, turismo industriara berandu heltzeak dituen onurekin: kostaldea hotelez ez betetzeaz gain, ekoturismoa neurriz garatu dute, ingurumenarekiko errespetua bezainbat biztanleekiko harremana zaintzen. Dominikako mendirik garaiena 1.447 metroko Morne Diablotins da. Tontorrera iristea bezain atsegina da har-

taraino iristeko dagoen oihan itxia.Uharteko iparraldeko parke nazionalean hainbat bidexka daude,uneoro orbelez estalita, baina, hala ere, isilik bagabiltza, begirada jasota loro inperialaren eta loro lepagorriaren hegaldiez gozatuko dugu. Dominikako naturgune ikusgarriena, berriz, hegoaldean dagoen Morne Trois Piton parke nazionala da. Eguerdiko sargorian, itsasaldeko eguraldi berotik ihesi, Emerald Pool eta beste putzu, ibai eta ur-jauzietan freskatzea oso atsegina da.Txango luzeagoa ere egin daiteke, eta ez zaigu damutuko: Boiling Lake edo Aintzira Irakina arnasa kentzeko lekua da. Aintzira azpiko labak berotuta, ura bor-bor irteten da lurrunezko hodei batean. Sei orduko txango gogorra egin behar da bertara heltzeko, hori bai. Bidean, Desolation haranean, harkaitz bolkanikoak eta paisaia ilargitarrak aurkituko ditugu, baita bainuak hartzeko sufrezko ur putzu beroak ere. 33

Hiri metropolitarraren arteriatik bidaiatzen

BILBOKO ITSASADARRA Testua: Xilker Belendi

Conny BEYREUTHER

Argazkiak: Conny Beyreuther / Argazki Press

zen garai batean,

S

eta, egun, irmoa da Bilboko itsasadarra; bizilekuak, espazio publikoak, merkataritza guneak eta industria bateratzen ditu. Industria Iraultzak Euskal Herriko zokoren batean eragin berezia izan badu, itsasadar honetan izan da. Hain zuzen, mendetan zehar burdinolek

an Anton zubia Bilboren sorreraren ikur eta hiriko lehen zubia da aldi berean, eta bertatik ekin diogu Bilboko itsasadarreko bisitaldiari. Hasiera puntu honetan itsasadarrak ibilbide lerromakurra du Areatzako zubira iritsi arte, eskuinetara Erribera eta Zazpi Kaleak, hiriko Alde Zaharra alegia, utzita. Tarte horretan dago Erriberako pasabidea, bi ertzen arteko jauzi arina irudikatzen duen 1938. urteko egitura ederra. Martzana, ezkerraldean, etengabe berritzen ari den kalitatezko multzo arkitektonikoa da, eta, eraikinen beheko solairuetan, itsasoko merkataritzarekin lotutako biltegi txikien bokazioa suma daiteke. Arriaga antzoki bikainak eta honen parean dagoen La Concordia tren-estazioaren atondoak (1898) –arkitektura eta ingeniaritzaren zorioneko bateraketaren emaitza da– bi ertzen arteko elkarrizketa ederra irudikatzen dute;Areatzako zubiaren aurrerapen ere badira. Itsasadarreko pasabide hau da zabalgunerako lehen atea; hiriko erdigune historikoa eta Abandoko elizatea lotu eta batu zituen gune honek, eta, gerora, 1876. urteko zabaltze proiektuaren ildotik, Bilboren hedapen modernoa hartu zuen. Areatza pasata Udaletxeko zubira (1936) iritsiko gara, eta, zabalguneko bigarren ate gisa, bi eraikin adierazgarri ikusiko ditugu:Abiazio eta Merkataritza eraikina (1944) eta Aznar ontzi-enpresa (1948). Ezkerretara dugu Uribitarte, 1873an antigoaleko ibilgu lerromakurra bete ostean sortutako parajea. Garai bateko kai esparru hau ur-bazterreko ibilbide bilakatu zuten, eta, 2000. urtean urbanizatu ostean, egun Aduanaren eraikin bikainari esker (1890) mantentzen du bere memoria.

nagusitasuna izan Abandoibarra duten gune honetan. 36

Ia une berean gurutzatzen dugu Uribitarteko pasabidea (1997). Ofizialki Zubizuri izena du eta berriki are eta ezagunagoa bilakatu da zubiaren diseinatzaileak, Calatrava arkitek-

Conny BEYREUTHER

Erromantikoa izan

San Anton zubia da orrialde honetan ikus daitekeena. Ezkerreko orrialdeko argazkikoa, aldiz, Uribitarteko pasealekua da: ofizialki Zubizuri izena damara Calatrava arkitektoak diseinatutako zubi sonatu honek eta are ezagunagoa bilakatu da arkitektoak Bilboko Udala auzitara eraman zuenetik.

Monika DEL VALLE/Argazki Press

Conny BEYREUTHER

Jon HERNAEZ /Argazki Pr ess

Conny BEYREUTHER

Luis JAUREGIALTZO/Argazki Press

Marisol RAMIREZ /Argazki Press

Marisol RAMIREZ /Argazki Press

Guggenheim museoa eta antigoaleko Euskalduna ontziola dira goiko irudietan, ezkerretik eskuinera, agertzen direnak. Ontziolaren azpiegiturak aspaldi eraitsi zituzten, eta, egun, mugitzeko gaitasunik ez duen Carola garabia (1957) ikur hiritarra da. Beheko ilaran, ezkerrean, Botika Zaharreko “tigre� sonatua, eta, eskuinean, arku gorridun Salbeko zubia.

Salbe zubiaren (1972) egitura garai eta tinkoaren azpitik pasako gara laster.Arku gorria gehitu ziotenetik nabarmen aldatu da zubiaren fisonomia:Guggenheim museoak deitutako lehiaketa baten ildotik jaio zen arku gorria eta oniritzi baino arbuio gehiago jaso ditu. Hona iritsita, askorentzat hiriaren ikur dena ikusiko dugu: beira eta titaniozko hormak dituen Guggenheim museoa. Zubia pasata, ezkerretara, Abando eta La Helguerako antigoaleko kaiak ikusiko ditugu. Abandoibarrako ibiltokiaren ondotik hauek ere eraldatu zituzten, baina beste kutsu batekin: lanpara handiak eta palmondoak daude Euskalduna zubira arteko bidean. Abandoibarrako gune hau etenik gabe ari da zabaltzen, eta, tarteka, eraikin berriren batekin egiten dugu topo, azkena Iberdrola Dorrea: 165 metroko altuera eta 41 solairurekin, Bilboko eraikin garaiena izango da. Hauek pasata, eskuinaldeko sakonuneari esker arkitektura aipagarriko hainbat eraikin ikus ditzakegu, horien artean

1869. urtea baino lehenagokoak diren bi jauregi: apaingarri neomudejarrak dituzten eraikin eklektikoek hartzen dituzten gune naturalarekin bat egiten dute, eta, era berean, laster begien aurrean izango dugun Deustuko Unibertsitatearen aurrerapena egiten dute. Honen aurrealdean dago Abandoibarrako pasabidea, ofizialki Aita Arrupe (2003) izena hartzen duena. Hemendik oso gertu dago Deustuko zubi luze, berritzaile eta dotorea; Udaletxeko zubiaren tankera du eta bi ertzen arteko lotura lanak egiten ditu era guztietako ibilgailuentzat. Hala iritsi gara antigoaleko Euskalduna ontziolara. Ontziolaren azpiegiturak bortizki eraitsi eta dikeak soilik utzi zituzten. Horrenbestez, jada mugitzeko gaitasunik ez duen Carola garabia (1957) ikur hiritar bilakatuko da, agian sarraskitik libre geratu zelako. Hain justu, hemen dago Euskalduna Jauregia, lehen ontziak eraikitzen ziren gunean. Euskalduna zubia (1997) ere bertan da, azpian Itsas Museoa duela. Obra interesgarri eta ausarta da.

toak, Bilboko Udala auzitara eraman zuelako zubia eta Isozaki dorreak lotzen dituen pasabideko arazoak tarteko. Eskuinaldean,hegoaldera begira,Campo Volantin ikusiko dugu: zirgak osatzen duen ibilbidearen arabera osatutako ibaiertzeko pasealeku luze eta zabal honetan, kutsu erromantikoko zuhaizti hostotsu ederra eta arkitektura zainduko etxebizitzak daude. Azken horiek iraganeko jauregi eta etxebizitza multzoen oinordeko dira, baina egun Olabarri jauregia (1894), Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitza, besterik ez da geratzen. 38

Deustuko Unibertsitateko eraikin baten xehetasuna da goian ezkerrean ikus daitekeena, eta, eskuinean, Portugaleteko zubi eseki aski ezaguna: 1893an eraikitako burdinazko eraikin honek Bilboren itsasorako atea irudikatzen du eta bere generoan munduan eraikitako lehena da. Beheko irudietan, ezkerrean, Euskaldunako zubia, eta, eskuinean, Deustuko unibertsitatea.

Iragan industriala Parez pare dauden Olabeaga eta Deustuko ibaiertzak izaera industrial eta itsastarra duten bizilagun gutxiko bi auzo historiko dira; eta bertako auzotarrek identitate sentimendu handia dute. Olabeaga, ezkerraldean, Abandoibarraren ostean hasten da; 1999. urtean urbanizatu zuten berriro, bizilagunen bizi kalitatea hobetu eta guneak ibilguarekin duen harremana egokitzeko asmoz. Zorrotzaurre, eskuinaldean, Deustuko antigoaleko elizatean dagoen ibarreko ubidearen irekieraren ondotik sortu zen 39

ITSASADARRA ITSASONTZIZ

Luis JAUREGIALTZ O/Argazki Press

Conny BEYREUTHER

Conny BEYREUTHER

Marisol RAMIREZ/Argazki Press

Bilboko itsasadarra barnetik ikusteak ikuspuntu aldaketa dakar, baita maiz oharkabean pasatzen zaizkigun elementuengan arreta jartzea ere. Egun bada itsasadarra itsasontziz zeharkatzeko aukerarik, eta, hemen, horietako hiru aipatuko ditugu: “Txinbito” eta “Euskal Herria” ontziak, eta Bilboats enpresa. “Txinbito” ontziak itsasadarreko ibilbidea tradizionala eskaintzen du. Bilboko ikur den ontzi hau alokatzeko aukera ere badago, bezeroaren neurrira egindako bidaiak antolatzen baitituzte. Ohiko ibilbidea Bilbotik Santurtzi-Getxora bitartekoa izaten da (3-4 ordu); aldiz, zerbitzuaren kudeatzaileen hitzetan, «ibilbidea zein zerbitzua bezeroaren nahietara egokitzen dugu». “Txinbito” ontziak 145 pertsonentzat du lekua, eta, besteren artean, catering-a, gidari turistikoak edota animazioa kontratatzeko laguntza ematen dute. Informazio gehiago lortzeko, Portugaleteko egoitzara joan (Manuel Calvo, 20-22) edota 94 496 25 11 telefono zenbakira dei daiteke. Bigarrenik, Portugaleteko Botagileen Elkarteak Getxo eta Portugalete arteko ibilbidea egiten du “Euskal Herria” ontzian. Kooperatiba moduko honek egunero lotzen ditu bi ertzak, eta, horrez gain, aintzat hartzeko moduko proposamena egiten dute: ontzia alokatu eta Bilboko itsasadarra inor gutxik bezala ezagutzen duen Iñaki Uriarte arkitektoaren azalpenak jasotzea. Soilik enkarguz egiten da 1994. urtean abiatu zen ekimen hau, eta aberatsa bezain baliagarria da itsasadarraren esanahi anitzak ezagutu eta ulertu nahi dituenarentzat. “Burdinezko Itsasadarra” deitutako 90 minutuko saioan, itsasadarraren historia sozial, politiko zein ekonomikoaren irakaspenak ematen ditu Uriartek; horrenbestez, arkitekturarekin, mugimendu sozialekin, Erandioko kutsadurarekin, Euskaldunaren itxierarekin… lotutako ezagutzak jasotzeko aukera bikaina da. Uriartek oso modu zehatzean ematen du historian zehar izandako aldarrikapen, mugimendu sozial eta paisaia eraldaketen berri. Gauez ere egin daiteke ibilaldia, betiere argiztapen eta musikak sortutako giro berezia lagun. Harremanetarako, deitu Portugaleteko Botagileen Elkartera (94 496 47 03). Azkenik, orain urte erdi abian jarri zen Bilboats enpresak bidaia antolatuak eskaintzen ditu udaletxearen paretik bertatik aterata. Batez ere turismoari begira eratutako zerbitzua da, eta, kudeatzaileen hitzetan, bi ibilbide egiteko aukera dago. Lehenak, “Bilbo itsasontziz” izenekoa, ordubetean hiriko erdigunea ikusteko aukera ematen du –Udaletxeko zubitik Abandoibarrarainoko ibilaldiak 10 euro balio ditu–. Bigarren ibilaldia, “Itsasoan zehar” izenekoa, Portugaleteko zubi esekiraino iristen da bi orduko bidaian (18 euro). Bi ibilbideetan audiogida bidez Bilboko itsasadarraren historiaren eta garrantziaren berri izateko aukera du bidaiariak; egun, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eskaintzen dute zerbitzua. Hirugarren aukera bat ere bada: ontzia ospakizun berezietarako alokatzea. Kasu horretan neurrira egindako bidaiak antolatzen dituzte, eskariaren arabera, eta catering zerbitzua ere badute. Informazioa lortzeko edo erreserbak egiteko (batez ere talde handien kasuan), sartu www.bilboats.com gunera edo deitu 644 442 055 telefono zenbakira.

Jon HERNAEZ/Argazki Press

Jon HERNAEZ/Argazki Press

auzoa da. Euskalduna zubia eta egun errepide bilakatu duten zirgako bide zaharra dira auzunea eta Bilbo lotzen dituzten elementu bakarrak. Zorrotzaurre ahoz aho dabil egun, kokaleku honetarako aurreikusia dagoen hirigintzako makroproiektua dela-eta. Ibaiertzeko ibilbide honen amaieran daude Zorrotza auzoa eta izen bereko kaia.Itsasadarraren ertzean,garai ezberdinetako etxebizitzak, industria-nabeak eta euren jatorrizko aktibitateari eusten dioten edota bestelako zereginetarako erabiltzen diren fabrika batzuk ikusiko ditugu: Erandio da. Sefanitro enpresa, ezkerraldean, izango da ziurrenik egun Euskal Herrian dagoen paisaia industrial izugarriena. Errontegi mendiaren magalean Erreketa auzoa ikusiko dugu. Bertan, langileen etxeak dira nagusi. Auzoak 1880. urtetik ezkerraldean ohikoa den tipologia arkitektonikoa du. Aurrean du Portuko nasa, itsasontzien ainguralekua. Egun nahigabea sortzen duen kokalekua da, 1902. urtetik burdinaren inperio izandako Bizkaiko Labe Garaien instalazio guztiak eraitsi baitzituzten. Ezkerraldean beste industrialde garrantzitsu bat ere badago:ontziolak.Lehen dikean,1891.urtean sortutako Astilleros del Nervionen azpiegiturak daude; aurrerago, Izar ezaguna –ezkerraldeko hizkeran, La Naval–. Oraindik teknologia goreneko itsasontziak, petrolio-ontziak eta gas garraiorako ontziak eraiki eta uretaratzen dituzte hemen.

Conny BEYREUTHER

Portugaleteko kaia da goiko argazkian agertzen dena. Beheko irudietan, ezkerretik eskuinera, Ezkerraldean zamalanetarako erabiltzen diren garabiak eta Santurtziko portuaren sarreran dagoen itsasargi koloretsua. Hain zuzen ere, parez pare dauden Getxo eta Santurtzi artean Abra ireki eta Bilboko itsasadarra non amaitzen den ikusi ahalko dugu.

Ibilbidearen amaieran dago Bizkaia zubi-transbordadorea, Portugalete eta Getxo artean. 1893an eraikia, bere generoan munduan eraikitako lehena da. Hain zuzen ere, burdinazko artelan goren honek irudikatzen du Bilboren itsasorako atea. Zalantzarik gabe, zubi hau Euskal Herriko arkitektura eta ingeniaritza lan bikainenetakoa da, baita kultur ondare unibertsala ere. Eskuinaldera begiratzen badugu, Getxo ikusiko dugu. Eraikinei so egite hutsarekin,euskal oligarkiaren bizileku izan zela ohartuko gara. Aurreraxeago jarraituta, Getxo eta Santurtzi albo banatan ditugula, Abra ireki eta Bilboko itsasadarra non itsasoratzen den ikusi ahalko dugu. 41

Testua: Ur Olabarria

Argazkiak: Getty Images\Thinkstock

KORNUALLES

Arthur erregea, gaur

Testua: Ur Olabarria

Argazkiak: Getty Images\Thinkstock

KORNUALLES

Arthur erregea, gaur

G

Itsasoari begira egoteak itsasargiz inguratua egotea dakar. Horietako bi ikus daitezke orrialde honetan: Pedeen itsasargia lerroon ezkerretara eta Godrevy eskuinetara. Orrialdeko argazki nagusian Fowey herria ikus daiteke.

Kornualles Britainia Handiko hego-mendebaldean kokatutako penintsula luzea da, ingeles gehienentzat beren herrialdeko leku

epel eta eguzkitsuena. Baina gutxik dakite bere hizkuntza propioa daukan nazio zeltiko txikia ere badela.

44

alesen eta Bretainiaren artean, itsasora begira bizi da Kornualles. Ipar eta hegoaldeko ahaide zelta handiagoen paisaia, hizkuntza eta kondairak hemen ere ageri dira, eta sarritan, Arthur erregearen istorioetan bereziki, dimentsio berezia hartzen dute. Excalibur, Tristan eta Isolda, baso mitologikoak eta itsaslabar iristezinak, herri hurbil

bezain ezezagunak gordetzen dituen altxorretako batzuk dira. Kornuallesek ematen dio Europako mendebaldeko mutur honi itsaso zeltikoaren itxura. Bretainiako Rosko (Roscoff) hiritik ferrya hartu eta biharamun goizean Plymouthen iratzarri ginen. Devon konderriko hiriburua Tamar ibaiaren bokalearen ertzean dago.

Ibaiak, bere ibilbide osoan, markatzen du Kornuallesek lurrez daukan muga bakarra; gainontzean itsasora begira dago herri hau. Plymouthetik Penzancera zihoan trena hartu genuen, herrialdeko hegoaldea alderik alde zeharkatzeko. Kornuallesko itsasertzeko paisaia ikusgarriak bisitatzea ez ezik, nazio zeltiko ahulena

izatearen fama zeukan lurraldea ezagutzeko gogoa ere bageneukan: Ingalaterra barneko konderri xumea da ofizialki, eta hizkuntza XVIII. mendearen amaieran desagertu zela esan ohi da, zenbaitek XIX. mendean barna ere hiztunak geratu zirela dioten arren. Interesgarriena baina, hizkuntza berpiztu duen taldetxoa egon badagoela da; gutxi izan arren, oraindik ere kornualleserari eusten diote. Jon Mirandek duela mende erdi erreparatu zion lurralde mitologikora joateko aitzakia gutxi behar da. Hegoaldeko kostaldea basatia da, kontrabandorako lurralde ezin hobea, meatzarien iragana gogorarazten duten etxe txikiko herrixken artean. St Anthony, Trevose Head eta Pendeen eskualdeko naufragio andana eragozteko eraiki zituzten itsasargi ederretako batzuk dira, pub eta etxe koloretsuen arrantzale herrixketan. Lizard’s Pointeko itsasargia maite dute bertakoek bereziki. Inguruko herrietako jatetxeetan Britainia Handian gutxitan dasta daitekeen arrain eskaintza dago. Newquay, berriz, surflarien meka da, Atlantikoko 46

Tintageleko haitzak, Trevoseko itsasargia eta Kornualleseko haitzarte ikusgarri bat ikus daitezke goiko ilaran, ezkerretik eskuinera. Azpian, ezkerrean, Polperro herriko portua. Eskuinean, aldiz, St Ives herria ikus daiteke; artisten hiriburu txikia da, eta Tate Galleryren adarra den museo bat ere badago bertan. Eskuineko orrialdeko irudietan, goian, Mont St Michael, eta, behean, Minack anfiteatro natural ederra; itsasoa atzean duela, udan egunero izaten dira emanaldiak.

inguru honetako olatu onenak hemen hausten baitira. “Pensans�, kornualleseraz, irakurri genuen hiriko tren geltokian, hizkuntza berean harrian zizelkatutako esaldi batekin batera.Portuko hiri atsegin eta txikia da, eta hurbil ditu Kornuallesko txoko ederrenak: herrialdeko 500 kilometroko kosta lerroa oinez egitea dago berariaz prestatutako ibilbideari esker, baina Penzance inguruko eremuan geratuz gero ere, itsasertz malkartsua urratsez urrats bizi daiteke. Land’s End izenak argi adierazten du lekuaren berezia, lurraren amaiera, munduko Finisterre guztiek daukaten kutsu basatiarekin. Mendebalderago, Scilly uharteak daude, egun pasako txangoetarako leku ederra. Atlantikoko fauna,

hondartza ederrak eta hainbat itsasargi dotore daude artxipelago txikian. Pensanseko lurretatik alde egin barik hainbat labar eta hondartza daude, tartean Minack sinestezina: itsasoa atzean, anfiteatro natural bikaina da eta udan egunero daude emanaldiak. Baina Bretainiatik etorrita lotura zeltikoa ezinbesteko egiten da Mount Michaelera iritsitakoan. Mont St Michelen iparreko ahaidea da, itsasbeheran oinez joan daitekeen uhartetxo batean eraikitako monasterio eta guzti. Gerora gaztelu bihurtu zuten. Kornualles iparreko kostaldea, Galesera begira dagoena, ez da hain malkartsua. Itsasertzetik zein muino biribilez jositako barnealde berdean, asko di-

Asko dira Arthur erregearen sorleku izatea aldarrikatzen duten lekuak, baina, horien artean, Tintagelek du jarraitzaile gehien. Lerroon ezkerraldean kondairaz betetako herriko gotorlekua ikus daiteke; azpiko bi irudietan, aldiz, kostaldeko arrantzale herrixka xarmagarri bat eta arrokaz jositako gune eder bat ikus daitezke hurrenez hurren.

ra autorik gabe egiteko ibilbideak; zaldiz, oinez zein bizikletaz. Land’s End basatitik abiatuta, St Ives xarmanta oso hurbil dago. Etxe dotoreekin batera artisten hiriburu txikia ere bada, eta Tate Galleryren adarra den museoa dauka herriak. Eta kostaldetik jarraituta, labarrean harro zutitzen da Tintagel. Asko dira Arthur erregearen sorlekua izatea aldarrikatzen duten lekuak, baina Tintagelek inork baino jarraitzaile gehiago ditu. “Arthnou� izena idatzita duen 1.400 urteko harria ere agertu zen hemen. Atlantikoko olatuak lehertzen ikusiz Arthur babestu zuen Merlin aztiaren haitzulotik gorantz abiatu ginen Tintagelgo gotorlekura, mundu zeltikoak harrapatuta. Gazteluak gordetzen ditu, itsasorako ikuspegi paregabeekin batera, lekuko kondaira eta historiaren sekretuak. Udako sasoi turistikoan bertaratuz gero, druida, bardo eta kontalariekin egingo dugu topo. Neguan Kornualles lokartu baina basa aurkituko dugu hemen, eta agendari adi izanez gero, kornuallesera berpizteko lanean diharduen taldearen ekitaldietako batera joateko zoria ere izan genezake. Arthur erregea, Ginevra, Lantzelot, Camelot eta Excalibur... Kornuallesera sartu zein bertatik irteteko txoko magikoa da Tintagel, baita beste herri zeltikoetarako zubi paregabea ere. Bretainia utzita ezusteko zoragarria izan zen Arabaren azalera daukan herrialde txiki hau,hizkuntzari sendoen eutsi dion Galeserantz abiatu baino lehen. Hori bai, oraingoan Ingalaterrako lurretan barna, autobide eta tren lasterren sasoian, desagertu egin baitira mendetan Kornualles eta Gales lotu zituzten itsasbideak.

25 Irudia: Koldo LANDALUZE

BIDELAGUNA AGENDA

MUNDUARI BEGIRA SERBIA, banpiro mitikoagatik lehian BRASILgo Amazoniako oihana, mehatxupean HIMMLERren gaztelua eraldatu eta nazismoaren museo bilakatu dute Alemanian BUENOS AIRESeko Colon aretoa zabaldu dute METZen eraiki dute Pompidou berria NEW YORKeko teilatuetako baratze hiritarrak

• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

HORIZONTETIK HARATAGO Jack London: azkar bizi, gazte hil MUNDUKO SUTEGIAK Bakailaoa jamaikar erara GOGOAN HARTU Anasazien hondarrak

HITZORDUAK SAN PETERSBURGO: Gau zuriak SVALBARD: Gauerdiko eguzkia BASILEA: Arte modernoaren hiriburua INGALATERRA: Agatha Christie jaialdia ALEMANIA: Kieleko Astea HUNGARIA: Harley Davidson jaialdia MUSIKA JAIALDIAK: Datorrenaren aurrerapena

internet

Eskaintzak

Laburrak LISBOARA, MERKE-MERKE TXINAKO ZENTRAL NUKLEAR TURISTIKOA Chongquing herrian, Txinako erdigunean, bada erabilera militarra izan duen zentral nuklear bat: 816 Planta. 1966. urtean eta sekretupean hasi ziren zentrala eraikitzen, eta 1984an itxi zuten Batzorde Militar Zentralak nazioarteko egoera «baketsua» zela ondorioztatu ostean. Hala ere, 2002. urtera arte inork ez zuen lurpeko eraikin honen berri izan. Egun, bisitaldi turistikoak antolatzen dituzte zentralari erabilera emateko. Zentralak zortzi graduko lurrikarak eta leherkarien erasoei eusteko gaitasuna du.

COSTA RICA, «ERRETIRATUEN PARADISU» Ekimen bitxia sortu dute Costa Rican. Zenbait enpresa pribatuk Proretire herrialdeko erretiratu komunitateen elkartea sortu dute Costa Rica «erretiratuen paradisu» bilakatzeko asmotan. Zehazki, parke nazionaletatik, hondartzetatik eta mendietatik gertu dauden guneetan herrixkak sortzea da helburua; osasun zerbitzua eta puntako teknologia hornikuntza izango dute, betiere Europa eta AEBetako erretiratuek bizileku gisa Costa Rica hautatzeko helburuarekin.

Easyjetek Portugaleko hiribururako hegaldi benetan erakargarria du ekainerako. Joan-etorriko bidaia 22 euroren truke eskaintzen du Madrildik irteten diren hegaldietan. www.easyjet.com

EKOTURISMOA KANBODIAKO GUNE BIRJINEAN Kanbodiako Cardamon mendien bihotzean dago Chi Pat herrixka. Oihan birjin hau desagertzeko arriskuan dauden hainbat espezieren bizileku da, esaterako Asiako hartza, tigrea eta elefantea. Orain bi urte, gobernuz kanpoko Wildlife Alliance erakundeak ekoturismo proiektua jarri zuen abian ibaiz, ur-jauziz eta oihanez jositako lurralde honetan. «Biztanle guztiak egurgile edota ehiztariak ziren. Orain, aldiz, komunitate guztiak hartzen du parte proiektuan», azaldu dute erakundetik. Lehen desagertzeko arriskua zuten animalien ehiza zuten sostengu, eta, azaltzen dutenez, «proiektuaren gakoa biztanleei lana ematea izan da, bizirauteko beste era bat badagoela erakustea». Besteren artean, ibilbideak oinez zein txirrinduz, ibaien nabigazioa eta kolore anitzetako hegaztien behaketak egiten dituzte.

NEW YORK MENDI IBILALDIAK MUNDUAN BARRENA Gazte kataluniar batek 2006an sortutako webgune honetan munduan barrena mendi ibilaldiak egiteko 20.000 proposamenetik gora biltzen dira; informazioa hainbat hizkuntzatan kontsulta daiteke, tartean euskara. Erabiltzaileek elikatzen duten 2.0 web honetan argazkiak, GPS mapak eta denetariko materiala topa daiteke. w w w.wikiloc.co m

MALTA, DUBROVNIK ETA EIVISSA Spanairrek oporraldietarako hiru gune proposatzen ditu, Bartzelonatik irtenda: Dubrovnik, Malta eta Eivissa. Maltara joan-etorriko bidaia (ekainaren 28tik aurrera), 126 eurotan dute esaterako. www.spanair.com

MARIHUANA ERRETZAILEEN OSTATUA «GLAMPING» EDO LUXUZKO KANPALEKUAK Normandie izena eman diote marihuana erretzaileentzat espresuki zabaldu duten lehen ostatuari. Los Angeleseko (Kalifornia, AEB) auzo korearrean dago, eta, bertatik azaldu dutenez, asmoa 420 dolarren truke bi gau bertan pasa ahal izatea da, «marihuana bakean erre ahal izateko, usaina kanpora irten dadila ekiditeko ate azpian eskuzapirik jartzeko beharrik gabe». Ez dago garbi ostatu hartu eta marihuana erretzeko medikuaren errezetarik beharko ote den, Kaliforniako legediak hala zehazten baitu. Kontuak kontu, azaroan, marihuanaren kontsumoa legeztatzearen inguruko galdeketa egingo dute Kalifornian. Alde daudenek diote marihuana legeztatzea onuragarria izango litzatekeela Kaliforniak egun duen zulo fiskal garrantzitsua estaltzeko.

UKRAINA HOTEL ESTALINISTA, ZABALIK Errusiako hiriburuko zazpi etxe orratz estalinistetako batean dago Ukraina hotela eta, zaharberritze lanak amaituta, apirilaren amaieran zabaldu zituen ateak. Etxe orratz dotore hau 1949 eta 1955 artean altxa zuten Arkadi Mordvinov arkitekto entzutetsuaren agindupean, eta 35 solairu eta 206 metroko garaiera ditu. Eraikina Moskuko ondare kultural eta historikoaren parte da; ezkontza tarta baten itxura du eta teilatuan izar itxurako apaingarriak ditu, eta armarriak eta beste hainbat elementu ere baditu. Barnealdea ere ikusteko modukoa da: paretak marmol eta tapizez estalita daude, eta eraikinari handitasuna ematen dioten eskultura eta pinturak ere badaude, gehienak XX. mendekoak. 50

AEBetako aire libreko musika jaialdietan sortu da glamping edo luxuzko kanpalekuen fenomenoa. Coachelan (Kalifornia), esaterako, sarrera berezia, bainugela, dutxa, aire egokitua eta aparkaleku pribatua duen kanpin-denda 5.000 dolarren truke izan dute, otorduak barne. Garai batean Kenyako safari esklusiboetarako erabiltzen ziren kanpindendak berreskuratu eta luxuzko zerbitzua jaialdietara eramatea da asmoa.

EMAKUMEENTZAKO BAGOIAK MALAYSIAN

GAMBIA HEGO AMERIKA EZEZAGUNA Latinoamerikako informazioa, batez ere bertako leku eta ibilbide ezezagunena, biltzen da bidaiari komunitate batek osatutako gune honetan. Gazteleraz idatzia, bidaiatzeko gomendioak, ostatu hartzeko lekuak, bidaia egunkariak, bideoak eta, orokorrean, Latinoamerikako txoko ezkutuak biltzen ditu. w w w.caminossecretos.co m

Malaysian Railway tren konpainia nazionalak emakumeentzat soilik diren bagoiak jarriko ditu hilabete honetatik aurrera. Sexu-jazarpena ekiditea eta erabiltzaile musulmanen nahiei erantzutea da ekimenaren helburua, eta Kuala Lumpur eta Klang hiria lotzen dituen tartean izango dira erabilgarri bagoiok. Malaysiarren %60 da musulmana, eta, esaterako, Perak eta Selangor estatuetan emakumeek debekatuta dute ezpainak margotzea, takoidun zapatak erabiltzea eta ilea edo lepoa erakustea.

Iberojetek oporraldiak Gambian pasatzeko gonbita luzatzen du, 629 euroren truke. Bidaia bederatzi egunekoa da (zazpi gau), eta salneurriak honakoak hartzen ditu barne: Madril-Banjul-Madril hegaldia (tasarik gabe), Sunset Beach hotelean egonaldia gela bikoitzean eta gosariarekin, aireporturako garraioa eta bidaia asegurua. www.iberojet.es

NATAL Iberojetek bederatzi eguneko egonaldia (zazpi gau) eskaintzen du Brasilgo Rio Grande eskualdean 1.027 euroren truke. Barnean hartzen ditu: Madril-Natal-Madril hegaldiak (tasarik gabe), egonaldia gosariarekin Coral Plaza hotelean, aireporturako garraioa eta asegurua. www.iberojet.es

BLACKBERRYEN HILETAK San Jose del Cabon (Mexiko) dago Marquis hotela, eta, bertara sartu bezain laster, erritu berezi bat burutu ohi dute bezeroek: euren Blackberrya harean lurperatzen dute. Gisa horretan adierazten dute oporraldietan zehar lanaz ahaztuko direla eta inguruneko hondartza liluragarriez gozatzea izango dela euren helburu bakarra.

American Airlinesek Madril eta New Yorkeko JFK aireportuen arteko zuzeneko hegaldiak ditu. Barajasetik 10.00etan irteten dira hegaldiak, eta, itzulera, 17.40ean da (Madrilera hurrengo eguneko 7.20an iristen dira hegaldiak). Bidaia-txartelak salgai daude, ekainaren 30a arte; joan-etorria 382 euroren truke dute, tasak barne. www.aa.com

ONLINE ALDIZKARIA Bidaia, gastronomia, aisialdia eta tendentzia berriak aintzat hartzen dituen aldizkari digitala da Viajeroshoy.com, eta doakoa da bertan kontsultak egitea. Besteren artean, bidaiatzeko proposamenak, bidaia laburrak, eskaintza bereziak, ostatuak, gastronomiaren gaineko informazioa eta agenda aurki daitezke bertan. w w w.viajeroshoy.com

COLONIA-BONN German-wings airelinea alemaniarrak Madril eta Kolonia-Bonn arteko sei hegaldi eskaintzen ditu astean, ehun euroko salneurrian. www.germanwings.com 51

hitzorduak

U

SAN PETERSBURGO Eguna duten gauak

Ge tty Images/MedioImages

Oleg Kozlov

Ekaina eta uztaila bitartean gaua desagertu egiten da Errusiako hiri honetan. Argitasuna iristen da munduaren iparraldeko muturrean dagoen hiriko iluntzeetara, eta, berarekin batera, baita Gau Zurien Jaialdia ere. Musika, opera, dantza eta beste hainbat ekimen egiten dira sasoi honi ongietorria emateko. 52

dan munduko leku zirraragarrienetakoa bilakatzen da San Petersburgo hiri errusiarra: ez da iluntzerik izaten, eta, maiatza amaieratik hasi eta uztailaren hasiera bitartean, hiri honetako gauak argiak izaten dira.Munduko hiri iparraldekoena da; hori dela eta, ekainean eta uztailean, benetako “gau zuriak” bizi daitezke. Argitasun horrekin, San Petersburgok irekiagoa dirudi; zerutik jausten diren urre koloreko orratzak basiliketako dorreetan iltzatzen direla ere pentsa daiteke. Argitasuna berezia da, ñabardura eta distira urdin, arrosa eta horiak baititu. Agian pinturan pinpirin xamarra eman dezake, baina norbere begiez begiratzean, arnasa mozterainoko zirrara pizten du. Sasoi honetan zehar kaleko farolak ez dira pizten, beharrik ere ez dago-eta. Gainera, gauetan jendez gainezka egon ohi dira kaleak; kafetegi, taberna eta terraza asko ere gau guztian zehar egon ohi dira zabalik. Horrez gain, tradizionala bilakatu da hilabete hauetan zubiak jaso eta ontziei bidea irekitzea. Garai hau iritsi dela ospatzeko ikuskizunak, su artifizialak… izaten dira hirian, baita jaialdi bat ere: Gau Zurien Jaialdia. Maiatzean hasten da, gauak oraindik ilunak direnean, eta uztailera bitartean irauten du. Jaialdian zehar musika, dantza eta opera aintzat hartzen dituzten ikuskizunak izaten dira nagusiki. Mariinsky antzokia izaten da agertoki nagusia, baina hiriko beste antzokietan, baita parke eta atarietan ere, jarduera artistiko eta kontzertu ugari izaten dira. Mariinsky antzokian eta Hermitage ikusgarrian ballet emankizunak izaten dira nagusi, baina, esan bezala, hiriko ia edozein puntutan aurki daitezke bisitari eta herritarren interesa pizteko moduko ekitaldiak. Hori bai, data hauetan zehar San Petersburgora joan nahi izanez gero, ostatua aurrez hartzea komeni da. Informazioa: www.san-petersburgo.com

Claus kunckel/Getty mages/iStockphoto

SVALBARD

I

Norvegiako artxipelago hau da iluntasunik gabeko gauak ikusteko leku txundigarrienetakoa. Natura basatia, glaziarrak eta artikoko animaliak ere topatuko ditugu.

Gaurik gabeko egunak

par hemisferiora uda iristen denean, zirkulu polar artikoak zeharkatzen dituen herrietan “gauerdiko eguzkia” edo “eguzki beltza” izeneko fenomenoa ematen da; gaurik gabeko egunak izaten dira. Lur planetaren errotazio ardatzaren inklinazioa tarteko, udako tarte batean eguzkia ez da desagertzen, eta negu gogorraren zati batean ez da agertzen. Norvegiako Svalbard artxipelagoa –Europako ipar muturrean dagoen izan bereko hiria Norvegia eta Ipar Poloaren artean dago–, guztiz iluntzen ez diren gau horiek nolakoak diren jakiteko gune aproposenetakoa da. Natura basatia duen artxipelagoa da: lurraldeak guztira hartzen dituen 63.000 metro koadroen %65 babestuta daude. Orotara, hiru erreserba natural, sei parke nazional, hama-

bost hegazti santutegi eta gune geotopiko babestu bat daude. Horrez gain, lurraldearen %60 inguru glaziarrek osatzen dute eta hegazti komunitate handia, azeri polarrak, mortsak, eluroreinak eta, zortea izanez gero, hartz polarrak ere ikus daitezke. Uharte nagusiak Spitsbergen, Nordaustlandet, Barentsøya, Edgeøya eta Prins Karls Forland dira; aipatutako lehen uhartean, Longyearbyen dago, Svalbardeko hiriburua. Bertan egin daitezkeen jarduerei begira, aipatzekoak dira lera lasterketak, elurretako motorrak eta eskia, batez ere azarotik maiatzera bitartean. Bertaratzeko, Oslotik zuzeneko hegaldiak daudela eta natura zaintzeko arauak betetzea ezinbestekoa dela jakitea komeni da. Svalbarden gaineko informazio gehiago lortzeko: www.visitnorway.es 53

hitzorduak MUSIKA JAIALDIAK Eguraldi ona iristearekin batera kultur ekintzak antzokietatik atera eta kalera eramateko ohitura gero eta arruntagoa da. Hori dela eta, hainbat herrialdetako musika jaialdiei begira jarriko gara oraingoan.

BASILEA Arte moderno eta garaikidearen hiriburua

WIGHT UHARTEA (INGALATERRA)

MISKOLCI (HUNGARIA)

Isle of Wight Festival • Ekainak 11-13 Rock musika du oinarri Ingalaterra hegoaldeko Wight uhartean egiten den jaialdi honek. Kontrakulturaren eta hippy mugimenduaren ikur bilakatu zen jaialdia bere hastapenetan. Askoren hitzetan, Woodstock europarra da. Jaialdiaren gaineko informazioa eta parte hartuko duten taldeen berri izateko, kontsultatu jaialdiaren web orria: www.isleofwightfestival.com

B ar tok opera jaialdia • Ekainak 9-20 Tradizionalki Bela Bartok konpositoreari eskainitako jaialdia da honakoa, eta, aurten, Vienako Eskola Berriko hainbat artistek hatuko dute parte, besteren artean Alban Berg, Ernst Krenek eta Arnold Schönbergek. www.operafesztival.hu

PARIS (ESTATU FRANTSESA)

>M

undu mailan arte moderno eta garaikideari eskainitako azoka garrantzitsuenetakoa da Basilean egiten den hau, eta ekainaren 16tik 20ra bitartean ospatuko da Suitzako hirian. Herrialdeko hirugarren hiri populatuena den honetan, Europa, Amerika, Asia eta Australiako 260 arte galeria, mila artista inguru eta 50.000 bisitari bildu ohi dira. Arte merkatariek aintzat hartzen duten azoka da honakoa, bertan izen handiko artistak, ohiz kanpoko artelan bikainak eta abangoardiako lanak ikusteko aukera izaten baita.

Basilea bertako kultur eskaintzaren kalitateagatik, merkataritza tradizioagatik eta Erdi Arotik hainbat azokaren gune izan delako da ezaguna. Alemaniak, Estatu frantsesak eta Suitzak bat egiten duten puntuan dago, Rhin ibaiaren bazterrean, eta horrek hirian herrialde ezberdinetako artisten lanak ikusgai izatea errazten du. Hala, erakusketa mordoa izaten da ikusgai, nagusiki arte plastikoarekin lotutakoak. Horren erakusle, 1661. urtetik martxan den Arte Museoan jatorri zibileko bilduma zaharrenetakoa dute, eta erakusketa pribatuak hartzeko hainbat eraikin

ere sortu dira hirian 80ko hamarkadatik aurrera. Hiria bera ere, arkitektura aldetik, ikusteko modukoa da. Esaterako, Münster izenarekin ezagututako katedralean Rotterdameko Erasmo filosofoaren hobia dago eta Azokaren enparantzaren (Marktplatz) alboan dagoen harea gorrizko udaletxe bitxia ere ikusteko modukoa da; 1504 eta 1514 urteen artean eraiki zuten. Bestalde, Renzo Piano, Zaha Hadid eta Mario Botta gisako arkitektoek diseinatutako hainbat eraikin ere badaude. www.artbasel.com eta www.basel.com

Fête de la Musique • Ekainak 21 Aire librean egiten den jaialdi honetan edonork har dezake parte bere gitarrarekin, abesbatzarekin, taldearekin edota ikusle soil gisa. Hirietako kale, parke eta lorategiak hartzen ditu Fête de la Musique jaialdiak eta Parisetik Europako hainbat hiritara zabaldu da jada. Esaterako, Berlin, Budapest, Bartzelona, Istanbul, Liverpool, Erroma edo Pragara. http://fetedelamusique.culture.fr

VIENA (AUSTRIA) Jazz Fest Wien • Ekainak 29 - Uztailak 9 Maiatzak 30ean hasi da Vienako jazzaren jaialdia, baina ekainaren 29tik uztailaren 7ra bitartean egingo dira ekitaldi zirraragarrienak. Esaterako, Opera Nazionalean Juliette Greco eta Melody Gardot izango dira, baita Randy Crawford eta Joe Sample ere. Air taldeak musika elektronikoa jarriko du, eta Al Green estatubatuarraren soula, Herbie Hancocken inprobisazioak edota Jeff Becken kitarra ere ez dira faltako. Kalean zein jazz klubetan ere ekitaldi ugari izaten dira. www.viennajazz.org/en

LONDRES Meltd ow n e ko jazz jaialdia • Ekainak 11-21 Southbank gunean egiten da musika eklektikoa eta kulturen fusioa oinarri dituen jaialdi hau. Musika, artea, performancea eta zinema uztartzen dituen jaialdi berezia da, eta urtero artistaren bat hautatzen dute bertako zuzendari izateko. Aurten Richard Thompson izango da arduraduna: garai guztietako gitarra jotzaile onenetarikoa da. http://meltdown.southbankcentre.co.uk 54

SOMERSET (INGALATERRA) Glastonbury Festival • Ekainak 23-27 Europako aire libreko rock jaialdi handiena da Somerseten (Ingalaterrako hego-mendebaldean) egiten den Glastonbury jaialdia. 1970. urtean hasi zen jaialdia, eta poparen eta rockaren izar handiak, David Bowie, Paul McCartney, U2 edota Van Morrison tartean, hartu izan ditu. Aurten, Bruce Springsteen, Neil Young, Blur eta beste hainbat musikarik hartuko dute parte. www.glastonburyfestivals.co.uk

LISBOA (PORTUGAL) Wh ite Sensation • Ekainak 19 Musika elektronikoa da Lisboako Pavilhao Atlanticon egingo den White Sensation jaialdiaren zutabea. Zuriz jantzitako parte hartzaileak, zortzi orduko musika saio trinkoa eta DJ ezagunen parte hartzea dira jaialdiaren berezitasunak. Aurten, gainera, Lewis Carrolek idatzitako eta

berriki Tim Burtonek pantaila handira eramandako obra ezaguna izango da gai nagusia: “Alice in Wonderland”. www.sensation.com/portugal

INTERLAKEN (SUITZA) Gre enfield Open Air Festival • Ekainak 11-13 Suitzako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa eta herrialdeko eszena musikalaren erakustoki nagusienetakoa da Interlakenen ospatzen den Greenfield Open Air Festival. Mendien arteko paisaia ederrean egiten da jaialdia, Alpeen magalean eta Berna kantoian; hiru egunetarako txartela erosiz gero, bertaratzeko bidaia dohainik egin daiteke trenean. Aurten, besteren artean, Rammstein, Him, Beatsteaks edo The Hives taldeek hartuko dute parte. www.greenfieldfestival.ch

TXEKIAR ERREPUBLIKA Sm etana Lito mysl • Ekainak 11 - Uztailak 5 Bedfiic Smetana musika nazional txekiarraren fundatzailetzat hartua da eta berak ematen dio izena Txekiar Errepublikako Opera Jaialdi Nazionalari. Operak eta hauen bertsioen kontzertuak ditu oinarri jaialdiak, baina iluntzeetan bestelako musika kontzertuak ere izaten dira: sinfonikoak, instrumentalak edota ganbara musika emanaldiak. www.smetanovalitomysl.cz

erakusketak O r h a n P a m u k e n I s t a nb u l i ku s g a i Bartzelonako Palau Roberten Orhan Pamuk idazleak bere jaioterri Istanbulen gainean idatzitako testuak ditu oinarri Bartzelonako Palau Roberten ireki berri duten erakusketak. Uztailaren 31ra bitartean ikusi ahalko da estereotipoz jositako hiri turkiarraren irudia iraultzen duen erakusketa hau, eta, zazpi ataletan sailkatuta, Istanbuleko auzoetarako bidaia proposatzen du: Nisantasi, Pamuken jaiolekua; Cihangir, hazi zen auzoa; Urrezko Adarra, bere pasealeku gogokoena; Bosforo, hiriko gune garrantzitsuena; Alde Zaharra, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko zubia egiten duen gune turistikoa; Hagia Sofia, hiriko eliza sonatuena eta erlijioaz mintzatzeko bidea irekitzen duena; eta Beyazit, liburu azoka. Pamuk Literaturako Nobel saria eskuratu zuen lehen turkiarra izan zen, eta bere bizitzaren berri ematen duen ikusentzunezkoa ere ikus daiteke erakusketan. David Alan Harveyk AEBetako familien gainean duen ikuspegia, Madrilen Bi urte eman ditu David Alan Harveyk Ameriketako Estatu Batuak zeharkatu eta bertako familien argazkiak biltzen, eta oraindik ere beste bi emango ditu. Argazkilariaren asmoa etorkizunean liburu bat argitaratzea da. Bien bitartean, Magnum agentziarentzat eta National Geographic erakundearentzat lan egiten duen argazkilariak orain artean ateratako hamabost argazki ikus daitezke Efti areto madrildarreko “Off for a family drive” erakusketan; horien bidez, familia estatubatuarren eguneroko bizitza islatu nahi izan du. Zuri-beltzeko eta koloretako argazkiak dira, eta, itxura profesionala baino gertukoa ematen saiatu dela adierazi du San Frantziskoko argazkilariak. Horretarako erretratatu dituen familiekin elkarrizketa luzeak izan dituela azaldu du. New Yorken Tutankamonekiko interesa piztea du helburu Met-eko erakusketak New Yorkeko Museo Metropolitarrak (Met) 60ko hamarkadan Tutankamonen gainean osatutako erakusketak izugarrizko zirrara eragin zuen, eta, orain, interes bera pizteko helburuarekin aurkeztu dute “Tutankamon eta faraoien urrezko aroa” erakusketa. Adituen hitzetan, ikusgarriak eta zeharo bitxi eta ederrak diren 130 objektuk osatzen dute urtarrilaren 2ra arte ikusi ahalko den erakusketa, tartean sarkofagoak, urrezko diademak eta eguneroko bizitzako tresnak. 56

Hitzorduak

INGALATERRA Agatha Christie idazlearen era karpen indarra I railak 12-19 Devon konderriko paisaia idiliko eta zenbaitetan ilunak izan zituen oinarri Agatha Christie misterioaren erreginak bere nobelak idazterako orduan, eta berarekin lotzen diren lekuak turisten intereseko dira oraindik ere egun. Jaio zenetik 120 urte beteko dira aurten (zehazki, irailaren 15ean), eta, horren kariaz, Agatha Christieren omenezko laugarren jaialdia ospatuko dute Torquayn, bere jaioterrian. Kostaldeko herri horretan Christierekin lotutako hainbat gune aurkituko ditu bisitariak, eta antzerkiak, zine emanaldiak, ibilbideak, hitzaldiak, misterio afariak eta beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte. Informazioa: www.agathachristie.com

ALEMANIA

HUNGARIA Harley Davidson jaialdia E kainak 13-20 Alsoörs herriko Balaton lakuan –Hungariako erdigunean, Budapestetik 100 kilometrora– ospatzen da Harley Davidson motorren jaialdia. Europako ur gezako laku handienetakoa den honen bueltan biltzen dira Harley zaleak euren buruak proban jarri edota besteek motorra hartuta egiten dituzten akrobazia, ikuskizun eta bestelakoak ikusteko. Horrez gainera, Harley Davidson arropen moda desfileak, su artifizialak, garagardo edaleen txapelketak, musika emanaldiak eta beste hainbat ekimen ere izaten dira. www.hog.hu

Kie l eko Aste a E kainak 19-27 Kieler Woche edo Kieleko Astea da hiri alemaniar honetako jaialdi garrantzitsuena, eta, irauten duen artean, belaontziak eta kirola izan ohi dira nagusi. Urteko 3 milioi bisitari jasotzen dituen jaialdia da, 1.700 ekitaldi antolatzen dira, 4.500 kirolarik hartzen dute parte probetan eta 50 herrialdetako ontziak elkartzen dira. Alemania iparraldean dagoen hiri hau herrialdeko itsasontzi-base garrantzitsuena izan zen 60ko hamarkadan. Aurretik, Bigarren Mundu Gerran, guztiz suntsitu zuten AEBetako 710 hegazkin bonbaketarik. www.kieler-woche.de

Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

JACK LONDON Azkar bizi eta azkar hil

K

ontraesanek eta neurrigabekeriek markatu zuten Jack Londonen bizitza. Kirolaria eta alkoholikoa izan zen, sozialista eta indibidualista sutsua, eskalea eta diruduna, bale ehiztaria eta laborantza ekologikoan aitzindaria, eta egindako bidaietan mundua zeharkatu zuen, Alaskatik hasi eta Hegoaldeko Itsasoko uharteetaraino. London 1876. urtean jaio zen San Frantziskon eta bere amarekin ezkondu zen John Londonek seme ez-legitimotzat hartu zuen. Ez zuen badiako iluntzeei begira egoteko denbora askorik izan, aurrera ateratzeko dirua behar eta aitaordearen etxera eguneroko ogia eramateko lanean joan baitzitzaion haurtzaroa. Urte horietan, kaleko borrokak eta liburuak izan zituen egunerokotasuna ahazteko bide bakar. Ozpin pepinoak ontziratzeko fabrikan orduak eman ostean, ez zen beti tabernetan ibiltzen. Zenbaitetan, ganbarara igo eta, kandela baten argitan, Melville, Flaubert edota Kiplingen liburuen artean murgiltzen zen. Hain zuzen ere, idazle horiek izan ziren London gaztearen sena piztu eta odolberritu zutenak. Nerabezaroan teoria sozialistek erakarri zuten. Ostra arrantzale, tren peoi edo Japoniako kostaldean marinel ibili izanak klase kontzientzia hartzera eraman zuten. Alaskara joan zen 1897. urtean, baina gogor lan egin arren, ez zuen dirurik egitea lortu. Izotza urtzearekin batera joan zitzaizkion berari ere dirua erraz lortzeko ametsak eta Yukon ibaian behera bi mila miliatako bidaia izugarria egin zuen.

Mantxuria eta Ozeano Barea Lehen urte horietan erabaki zuen Londonek idazle izango zela. Bere kabuz ikasita eskuratu zuen formazio intelek58

telektual bitxitzat hartu zuten tokiko autoritateek. Aurreiritzi horiek segituan baieztatu zituen Londonek, iritsi bezain laster, eta kortesiazko ongietorriari muzin eginez, Molokai uharterako bidea hartu baitzuen;uharte debekatua zen Molokai, legenardunak eguzki izpien azpian azken arnasa ematen zuten uhartea. Beranduago Markesa artxipelagoa, Tahiti, Salomon uharteak, Pitcairn uhartea eta Australia ere ezagutuko zituen belaontzi horretan eta, Ozeano Bareko hegoaldeko bidaia horietan, Conrad, Melville eta Stevenson izan zituen gidari.

Epilogoa, Mexikon

tuala eta Marx eta Kipling, Spencer eta Stevenson, Malthus eta Poe nahasian agertzen zitzaizkion pentsamenduan. Alaskan jasandako bizi baldintza gordinetatik eta marinel ibili zenean bildutako esperientzietatik atera zituen lehen idatzietarako gaiak. Errusia eta Japoniaren arteko gerratearen eraginez, berriro ere, arriskua bilakatu zen Londonen bizitzako egunerokoa. Korean, Mantxuriako armada japoniarrak aurrera nola egiten zuen jarraitzeko aukera izan zuen. Eta Londonek, ohiko moduan, ez zuen mozkortu eta tabernetan liskarretan aritzeko aukera galdu; hiru alditan atxilotu zuten. 1906. urteko apirilaren 18an, San Frantzisko eusten zuen lurra pitzatu eta dardara nagusitu zen. Lurrikarak Kaliforniako hiria suntsitu zuen, London Ozeano Barera belaontzian egingo zuen bidaia antolatzen ari zen artean. Bera bezain tripulazio atipikoarekin irten zen Hawaii aldera eta, behin iritsita, in-

1910. urte ingururako, entzutea, ohorea eta dirua eskuratuak zituen Jack Londonek bere idatziei esker. Hala ere, behin eta berriro agerian geratu zen ez zuela alkohola uzteko borondaterik. Osasuna izugarri okertu zitzaion eta oinazeak, zenbaitetan, ibiltzea, idaztea eta pentsatzea ere eragozten zion. Hobekuntza txiki bat izan zuenean, muga gurutzatu eta Mexikora joan zen. Iraultza Mexikarraren garaia zen eta Pancho Villa mugatik gertu zen; London, noski, etxean bezala sentitu zen emozioak airean zeuden mundu horretan. Baina abentura mexikarra laburra izan zen; morfina eta analgesikoak ziren oinazeari aurre egiteko zuen bide bakarra. Gaindosi baten ondorioz –gerora, bere buruaz beste egin zuela esan dute askok– hil zen 1916. urteko azaroaren 25ean; 40 urte zituen. Hilkutxa itxi aurretik, bere morroi izandako Sekinek paper bat sartu zuen Londonen jakako poltsikoan. Oharrean, honakoa irakur zitekeen: «Zure hitza zilarra izan zen. Orain, zure isilunea, urrea da».

Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

JAMAIKA

Getty Images/iStockphoto

Bakailaoa jamaikar erara

B

akailaoaren eta balearen arrantza zeuden eskandinaviar eta euskaldunek Atlantikoaren iparraldera –Groenlandiatik hasi eta Ternuaraino– egindako bidaia gehienen atzean. Ontzioletan, eskariak bakailao eskarien arabera iristen zirela ondo zekiten Vigo, Bilbo eta Oportoko portuetan. Iparraldeko burdinolek, aingura eta metalezko bestelako arrantza tresnak diseinatu eta eraikitzearen arduradunek, urrezko aroa bizi izan zuten arrantzaleen eskutik. Eta gatza bakailaoa mantentzeko erabiltzen hasi zenean, eskaria ziztu bizian igo zen. Aveiro hiri portugaldarrean erauzten zena Europako gatz onena zen askorentzat eta, ondorioz, bakailao gatzatuaren gune portugaldarra bilakatu zen. Bristoleko nabigatzaileak portugaldarrekin elkartu ziren gatza eta beste hainbat produktu garraiatzeko eta, hala, bakailaoa Europa osora zabaldu zuten. Lege britainiar zorrotzetatik ihesi, anglosaxoi protestanteek egungo Ingalaterra Berriko (AEB) kostaldera jo zuten, eta beraiekin eraman zuten negozioetarako zuten berezko ekimena ere. Laster bate-

Merkataritza tarteko, bakailao lehorra ohiko jaki bilakatu zen Antilletan eta, tokiko produktuak erabilita, hainbat errezeta sortu zituzten.

an, arrantza eta bakailaoaren lehortzea euren independentzia ekonomikoaren gako bilakatu ziren.

Hiruko itxurako ibilbidea Enrique Nabigatzaileak (1394-1460) Sagresen itsasoz bestaldeko esplorazio eskola sortu ostean, Afrika inguratuta hegoaldea esploratzea eta merkataritza indartzea obsesio bilakatu zen portugaldarrentzat.Kostaldeko hainbat puntu egonkortu zituztenean, oihalak, tresnak eta bakailaoa eraman eta produktu tropikalegatik eta esklaboengatik trukatzen hasi ziren. Merkataritza ibilbideak hiruki itxura zuen:Europatik irten,Afrikako kostaldera joan eta Karibean edo kostalde brasildarrean amaitu. Gisa horretan, Kaolack (Senegal) bezalako kostaldeko herriak bakailao lehortuan aditu bilakatu ziren. Munduko ekonomian iraultza ekarri zuen Ba-

kailaoaren ibilbidea Saloumeko deltatik sartu zen Afrikara, Mali eta Niger pasata Sahararaino iristeko. Bide batez, Atlantikoko beste ertzean, isatsak, buruak, mingainak eta bakailaoaren zati gutxietsienak Antilletako esklaboen eguneroko jaki bilakatu ziren. Antilletan bakailao lehorra ohiko jakia zen, eta, tokiko produktu ugari erabilita, hainbat errezeta garatu zituzten. Horietatik errazena eta ezagunena, nekazarien errezeta izatearen sona duena, jamaikar erara egindako bakailaoarena da. Egun, bakailaoaren salneurriaren gorakadak eta gero eta ale gutxiago izateak eraldaketa ekarri dute eta bestelako tokiko arrainekin,ilunagoak eta olio gehiagokoak,egiten dute plater hau.

Nola prestatu Kokoa birrindu eta uretan utzi behar da, gero iragazkitik pasatzeko. Irakin bat eman eta olioa gainazalera igo arte nahastu behar da. Bakailaoa, tipulak eta tomatea gehituko dizkiogu nahasketari eta, platerean jartzeko orduan, banana berdea eta Ăąame horia gehituko dizkiogu. 59

liburuen txokoa

Apoca l ipsi s A l v a r o Y b a rr a Za v al a T u rn er , 20 09 22 0 o r ri a l d e . 3 0 e u r o

Gizakiaren alde ilunenak, munduko irudien bidez Orain zazpi urte ekin zion Alvaro Ybarra Zavalak berearekiko paraleloak diren munduetako errealitateak iruditan biltzeari, eta, bilduma honetan, urrunekoak suertatzen zaizkigun bizimolde horien berri ematen digu.Argazkilariaren hitzetan, «historia garaikidean gizakiok burutu ditugun ekintzek izan dituzten ondorioen inguruko ibilbide erreala da honakoa; komunikabideen bidez gerren, genozidioen eta sarraskien lekuko gara eta badirudi bizitzaren balioa gutxitzeko ahalegina egiten dugula». Ikusmolde horrekin, Irakera, Kongoko Errepublika Demokratikora, Kolonbiara, Darfurrera edota Afganistanera garamatza Ybarrak, eta lurralde horietan hartutako argazkien bidez giza izatearen alderdi ilunenak irudikatzen ditu.Ybarraren hitzetan, «bertako jendeari begietara begiratzen diozunean ohartzen zara beraiekiko errespontsabilitate handia duzula».

Tres mujer es fuertes M ar i e N Di ay e A c an ti la do , 2 0 1 0 2 9 6 o rr ia ld e . 2 0 e u ro

«Ez» esatera ausartu diren emakumeak Norah, Fanta eta Khady dira Marie NDiayeren eleberri honetako protagonistak. Oinarrian, klase sozialak ezberdintzen dituen hiru emakume horiek asko dute komunean; bakoitzak bere erara, hirurek gogor borrokatu behar izan dute bizitzan pairatzen dituzten irainak gainditu eta duintasuna mantentze aldera. Batez ere goxotasuna eta samina, biolentzia eta barkamena, krudelkeria eta duintasuna ditu hizpide NDiayek hiru emakumeon istorioak kontatzerako orduan. Eleberri honekin iazko Goncourt saria eskuratu zuen Estatu frantsesean jaiotako emakume honek.

)

Blue s. La m úsi ca de l De l ta del Mis sis sipp i T ed Gi o i a | T ur ne r , 20 1 0 55 2 o r ri a l d e . 3 6 e u r o

Mississippi, blues musikaren eskutik Ikertzaile batek eduki dezakeen dokumentazioa, nobelagilearen pasioa eta zaleen bitxikeriekiko maitasuna erabilita mintzatzen zaigu Ted Gioia bluesari buruz. “Jazzaren Historia” (1977) bikainaren ostean Mississippiko plantazioetara eramaten gaitu Gioiak bluesaren sorterria ezagutzeko; bide batez, bertako egoera ekonomiko zein soziala eta arrazen arteko harremanak ere aztertzen ditu. Liburuak, gainera, abesti zerrenda, jatorrizko hamabi ilustrazio eta argazkiz osatutako hamasei orrialde ere badakartza. Gioia konposatzailea, kritikaria, historialaria, piano-jotzailea eta jazz produktorea da.

E l e xp r e s o d e R a n g ú n . G e n o c i dio y o tr os r ela tos N o rm a n L ew i s | A l t a ï r , 20 1 0 2 08 o r r i al d e. 1 6 e u r o

Norman Lewisen bidaiakronika onenen bilduma Altaïr argitaletxeak Norman Lewisen bidaia-kroniken bilduma kaleratzea erabaki du, eta honakoa sorta horren barnean argitaratuko diren hiru liburuen artean lehena da. Dokumentazio lan txukunagatik eta kalitate literarioagatik da ezaguna Lewis, «mundu modernoaz nazkatzean ihes egiteko lekuak» bilatu zituen bidaiaria. Bizi izandakoaren esentzia bere egiteko idazten zuen, eta, aldi berean, idazteak agerikoa denaren atzean dagoena bilatzera eraman zuen. Horrek Belize, Eivissa, Laos, Birmania, Guatemala edota Liberiara eraman zuen.

L a s v i d a s d e L e n u sh Ca t h e ri n e Cu sse t E l Al e p h , 20 10 3 36 or ri a l d e . 2 0 e u r o

Errumaniar izatetik estatubatuar izatera Catherine Cussetek 1958. urteko Errumaniara garamatza: bere gurasoek onartzen ez duten gazte juduaz maiteminduko da Elena Tiberescu eta bikoteak Ceausescuren Errumaniatik ihes egin eta AEBetara emigratzea lortuko du. Une horretatik aurrera, Itsaso Beltzetik hasi eta Hudson ibairainoko bideari ekingo diote, tartean Haifa eta Erroma ezagututa. Ibilbideaz gain, Elenaren bi bizitzak ere islatuta geratzen dira liburuan; lehena, Elena Lenush errumaniarra; eta, bigarrena, estatubatuar nazionalitatea eskuratu duen Elena. Eleberri honekin Lizeo Frantsesen Goncourt saria eskuratu zuen Catherine Cussetek.

Vi si one s d e A sia Va sili Go lova no v Mi n ú s c u l a, 2 0 10 1 36 o r ri al d e . 1 3 , 5 0 e u r o

Asiako kronikak eta ikuspuntu berritzailea Asiaren gaineko bi kontakizun batzen dira Vasili Golovanov idazle eta kazetari errusiarraren liburu honetan. Lehenean, Siberiara bidaiatzen dute protagonistek, eta, bertan, mongoliar, txinatar eta errusiar eraginek bat egiten duten gune batean, iparramerikar erretirodunen talde batek txamanismo irakaspenak har ditzala izango dute helburu. Bigarrenean, amets egiten dutenen gaixotasun mingarria ezagutuko du autoreak. Lehen kontakizunean zein bigarrenean, begirada berritzaileaz kontinente asiarreko historiaren berri eman eta Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko zubia egiten du.

A m é r i c o Ve s p u c i o S . Zw ei g C a p i t á n S wi ng L i b r os , 20 1 0 1 2 5 or r i a l d e. 1 5 eur o

Akats historiko baten historia Ezagutu berria zen kontinenteak Americo Vespucioren izena zergatik hartu zuen kontatzen digu liburu honetan Zweigek; gorabeheraz eta egia bilakatzen diren akatsez jositako historia. Iruzurtia baino, inolako loriarik lortu nahi ez zuen eta bere izena Mundu Berriari emateko asmorik ez zuen gizon gisa irudikatzen du Vespucio; loria kasualitatearen eskutik etorri omen zitzaion. Nobelaren xarma duen historia liburu honek misterioa, pasioa eta gai interesgarri bat uztartzen ditu; gainera, Zweigek adituek xehatutako pertsonaia honen alde gizatiarra ere erakusten digu. 61

Munduari Begira GOGOAN HARTU

Mehatxu berria Brasilgo Amazoniako oihanean

Himmlerren gaztelua, Hitlerren SS eliteko guardiaren museo berria

Irailean dira hastekoak Belo Monte planta hidroelektriko erraldoia eraikitzeko lanak, indigena eta ekologisten aldetik kritika eta protestak izan badira ere; salatu dutenez, komunitate indigenen bizilekuak hartuko ditu urak. Eraikiko balitz, munduko hirugarren gune hidroelektriko handiena izango litzateke eta eraikuntza lanak gelditzeko auzitegietan borrokan ari dira.

«Baserri» hiritarrak New Yorkeko teilatuetan

Buenos Aireseko Colon aretoa, oihala altxatzeko prest

Cliff Wassmann/Getty Images/iStockph

ANASAZIEN AZTARNAK Arizona, AEB

Chelly arroilan, Arizonan (AEB), oraindik ere bizirik diraute antigoaleko anasaziek eraikitako etxebizitzok. Duten balio arkeologikoa tarteko, munduko ondare izendatuta daude. Colorado, Utah eta Mexiko Berrian ere aurki daitezke antigoaleko zibilizazio honen aztarnak. Europarrak Amerikara iritsi aurreko garaikoak dira anasaziak, eta, zibilizazioa izendatzeko izen hori erabiltzen bada ere, inork ez daki zehazki ze izen erabiltzen zuten anasaziek euren burua izendatzeko (navajoek jarritako izena dela uste da eta “antigoaleko etsaiak” esan nahi du). Zibilizazio honek eraiki zituen irudian ikus daitezkeen harrizko etxebizitza ikusgarriok eta arkeologoek zeramikazko piezak, oihalak eta ureztatze sistemak aurkitu dituzte bizileku hauek ikertzen hasi direnean. Horrez gain, orain artean dezifratzerik izan ez diren ikurrak ere marraztu zituzten anasaziek; egindako ikerketen arabera ziurtasunez esan daitekeen gauza bakarra, eguzkiaren mugimenduak arretaz zaintzen zituztela da.Zibilizazio aberats bezain misteriotsu hau ezagutzeko guneetariko bat da Arizonako arroila hau, eta, zehazki, Coloradoko goi-lautadan dago kokatuta. Coloradoko Arroila Handia ezaguna eta jatorri bolkanikoko hainbat mendi, tartean 3.862 metroko Humphreys tontorra, aurki daitezke goi-lautada berean. 62

Buenos Aireseko Colon antzokiak lau urte zeramatzan itxita, eta, zaharberritze lanen ostean, berriro irekiko dute. Orain ehun urteko xarma eta puntako teknologia uztartzen ditu munduko antzoki abangoardista handienen zerrendan dagoen gune honek, eta, bigarren estreinaldi honetarako, “Bohéme” eta “Zisneen lakua” obrak hautatu dituzte. Irekieraren ostean 183 funtzio jasoko ditu urte bukaera bitartean, 10 eta 300 dolar arteko salneurrian. Antzokiko arduradunen hitzetan, «ez diogu ezer berririk gaineratu, zaharberritu arren lehengo akustika mantentzen du». Helburua antzokiaren glamour-a berreskuratzea dela esan dute.

Manhattanetik hasi eta Brooklyneraino, geroz eta gehiago dira hirian landaketa eremu artifizialak sortu eta euren produktuak ekoizten ari diren. Teilatuen gainean eta komunitateen lorategietan (600 inguru) kuiatxoak zein albaka landareak ikus daitezke, eta zenbait jatetxe ere hasiak dira atzeko atarietan baratzak jartzen. Aldaera honetan zerikusia izan du 2007ko Lurraren Egunean martxan jarritako “Planyc 2030” programak: New York garapen iraunkorraren aitzindari bilakatu nahi dute eta horretarako “teilatu berdeak” dituztenek zerga gutxiago ordaintzea onartu dute. Hala, bada East Villageko teilatuetan 250 erlauntz dituen gizon bat, eta, Manhattaneko beste muturrean, Upper East Siden, elikagai denda baten jabeak baratza ikaragarria du. «Negutegiak okindegiko labeen bidez mantentzen du tenperatura; bestela atmosferan galduko litzatekeen aire beroa birziklatzen dut», azaldu du.

Adolf Hitlerren SS eliteko guardia ilunaren historia azaltzen duen museoa ireki dute Alemaniako Himmlerren gazteluan. Antza denez, nazien garaipenaren ostean gune espiritual gisa erabili zuten, eta soilik SS beldurgarrien erabilpenerako sortutako lehen gunea izan zen. Museoaren irekierarekin eliteko talde honen eta gazteluaren inguruko mitoak eraitsi nahi dituzte, bertako zuzendariak azaldu duenez: «Gazteluan gertatu zenaren gaineko informazio eskasia dago, eta, beraz, jendeak bere istorioak asmatu ditu; horietatik %99 ez dira egiazkoak». Sortu daitezkeen hika-mikak tarteko, museoko arduradunek bisitariak hautatzeko eskubidea izango dutela azaldu dute; hala, agur nazia egiten dutenei edota naziak goratzen dituztenei sarrera debekatuko diete. Era berean, «neonaziek erabiltzen duten arropa» janzten dutenei ere ez diete sartzen utziko. Neurri horien bidez, gaztelua neonazien pelegrinazio eta gurtza gune bilaka dadila ekidin nahi dute.

Serbiako bi herri, banpiro mitiko baten izena erabiltzeko eskubidea lortzeko lehian Transilvanian Drakula kondeak duen pisu bera du Serbian Sava Savanovic banpiroak, eta, berriki, herrialdeko bi herriren artean lehia gogorra piztu da banpiroaren izena erabiltzeko eskubidearen inguruan. Zehazki, Zarozje herria Valjevo herriaren aurkako salaketa bat prestatzen ari da, azken horrek Savanovicen izena erabili zuelako turismo azoka batean. Aldiz, banpiroa “90 urte beranduago” liburuko pertsonaia nagusia da: liburu horretan bildu zuten Savanovicen gaineko kondaira eta 1880. urtean idatzi zuen Milovan Glisicek, jaiotzez valjevoarra. Horiek horrela, Valjevo herriak ere banpiroaren irudia erabiltzeko eskubidea duela aldarrikatu du. Lehen herria, Zarozje, XII. mendean sortu zen, eta Valjevo eta Bajina Basta hirien arteko gune menditsu batean dago, Belgradetik 160 kilometrora. Kondairaren arabera, banpiroak jendea harrapatu eta Zarozjeko errota batera eramaten zuen odola xurgatzeko.

Bilbo eredu, Pompidou berria zabaldu dute Metz hirian Orain gutxi zabaldu berri dute Metz hirian (Estatu frantsesa) Parisetik kanpo dagoen lehen Pompidou zentroa. Shigeru Ban arkitekto japoniarrak, Pariseko Jean de Gastines eta Londreseko Gumuchdjian estudioekin elkarlanean, diseinatu du eraikina. Helburua Estatu frantseseko ipar-mendebaldeko hiri honetan Bilboko Guggenheimaren tankerako plataforma kulturala sortzea da. Sortzaileen esanetan, zentro berriarekin Metz «kultur hiriburuen zirkuluan sartzea» espero dute, eta «Bilboko Guggenheim museoarekin gertatu den bezala, zentroa mundu osoan ezaguna den eraikin garaikidea bilakatzea». Arkitektura aldetik, zabaltza da Pompidou berriaren adierazle nagusia: eraikin osoa estaltzen duen eta argitasuna sartzen uzten duen burdin sare hexagonal erraldoia da. Ikusgai izango denaren artean, berriz, adierazgarria da bilduma iraunkorrik ez dela izango, behin-behineko erakusketak soilik hartuko dituela eta artista garaikideei enkarguz lanak eskatzeko asmoa dutela. Gaineratu dutenez, Parisko zentroarekiko «erabat autonomoa» izango da. Oraingoz, eta abuztuaren 11ra bitartean, “Artelanak?” erakusketa egongo da ikusgai: Pariseko Pompidou zentroak utzitako 800 artelan biltzen ditu nagusiki.

Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.