7h135.pdf

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

SUAREN ETA IZURRITEEN GAINETIK

LA PALMA

gerasa

Erromatar inperioaren aztarnak Jordanian

Mayflower

Laurehun urte AEBetara iritsi zenetik

Surama

Macushiekin Amazoniako sabanan murgilduz

norvegia

Munduko itsasontzi ederrenean nabigatu dugu

l ha a au aiatu r... r i r d riz bidn zeha o r k heta be oneta a isu dira, eder h d ra itsiko neta a P ak ir pla be dugu o h rai ango a G iz


Azaleko argazkia: Getty Images

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


36

18

6

28 14

44 52

aurkibidea135

14 Mauritania Nemadi (N’Madi) izeneko ehiztari herriak mendeetan izandako bizimodu tradizionala desagertzeko zorian dago.

18 Mayflower Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko kostaldera iritsi eta laurehun urtera, Bostonek eta Plymouthek Aita Erromesen espirituari eusten diote.

28 Gerasa Jordanian kokatuta, kontserbazio egoera ezin hobean dago, eta hango kale nagusian paseatzea erromatar inperioan barneratzea da.

36 Norvegia Itsasontziz egin daitekeen munduko bidaia ederrena dela esaten dute gidalibururik ezagunenek, eta guk hori egiaztatu nahi izan dugu.

06 La Palma Zerikusi gutxi du uharte honek Kanarietako bi irla nagusietako, Tenerife eta Kanaria Handiko, hondartza turismoarekin. Txikia da, baina bere txikitasunean kontinente handi bat bezain aberatsa da geografia eta klimari dagokionez. Sumendien erupzioek moldatutako uhartea da, ederra oso.

44 Sumara Suramako komunitateak, turismoaren bidez, alternatiba ekologikoak eskaintzen dizkio basoaren ustiapen intentsiboari.

52 Sumatra Sumatrara iristea ez da erraza. Ikurretako bat orangutana du, bertako hizkuntzan ÂŤbasoko pertsonaÂť. Horien bila abiatu gara.

58 Liburuen txokoa Aralarreko larretik zulu herriak eraikitako inperiora. 60 Gogoan hartu Apirileko telesailen estreinaldiak, eta euskal zinemarekin, etxeko egongelatik mundura. 62 Laburrak Mundua, koronabirusa zabaldu ostean

3



LAN TALDEAREN EDITORIALA

KORONABIRUSAREN PANDEMIA Mundua hankaz gora dagoenean, bidaiatzea gomendatu? erroon gaineko galdera hori egin diogu, behin eta berriz, geure buruari egun hauetan. Covid-19aren pandemiak planeta osoa geldiarazi duenean, gure begien aurrean hildakoen eta kutsatuen zerrenda etengabe modu beldurgarrian handitzen joan denean, munduko beste toki batzuetara bidaiatzarekin ametsetan egitea zilegia al da? Mugak itxi zituztenean, biztanleria etxean gordeta egoteko aholkua zabaltzen zen heinean, gure zalantzak handitzen joan ziren. Bidaiatu... eta nora? Orduan, beste tokietako helmugak zertarako gomendatu? Ez du ez hankarik ez bururik, ez baitago, bada, nora joan. Eta sortu zitzaizkigun galdera guztiei ezin izan diegu erantzunik eman, baina bai, ordea, funtsezkoari; 7 Haizetarako zenbaki hau kioskoetara iritsiko da betiko legez, gure bizimodua bat-batean eten egin zaigun arren, bizitzak eta munduak berak aurrera jarraitzen dutelako. Eta garai hobeak iritsiko dira, eta berriz bidaiatu ahal izango dugu planeta eder honetan... gure orrialdeotan aurkituko dituzuen paradisuetara. Zorte on eta gora bihotzak!

L

Argazkia: Marco Sabadin

5



La Palma SUAK SORTU, URAK MOLDATU Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo


LA PALMA

La Palmak zerikusi gutxi du Kanaria uharteetako bi irla nagusien, Tenerife eta Kanaria Handiaren, hondartza turismoarekin. La Palmak Zuberoaren antzeko tamaina du, 700 kilometro koadro pasatxo, baina bere txikitasunean kontinente handi bat bezain aberatsa da geografikoki eta klimatikoki. Sumendien erupzioek moldatutako uhartea da. 2.400 metroko mendiak ditu iparrean, eta mendi garai horiek alisio haizeen hezetasuna ipar isurialdean pilatzen dute, tropikoetako zuhaizti itxia sortuz. Hegoan, aldiz, lehorra da klima; eguzkia eta tenperatura epelak ia egunero, platanoak eta ananak hazteko klima ezin hobea. Caldera de Taburiente, Teneguia sumendi gaztea, 1.500 kilometroko mendi-bide sare osatua… Altxor ugari du «La Isla Bonita»-k. Eta bizitza Euskal Herrikoaren prezio erdian! Ondoko orrialdean, goian, bi argazki txikietan, La Palmako Santa Cruz hiriburuko lorez beteriko balkoiak, eta hiriburua, uhartea inguratzen duen errepidetik ikusita. Handian, Los Tilos Parke Nazionaleko ur jauzia, Tropikoko uharteetako landaredi eta zuhaizti itxiarekin. Erreportajea zabalduz, San Antonio sumendia, Teneguia sumenditik ikusita. 1971n erupzio handia izan zen bertan.

8

a Palma galdera-marka edo igitai itxura daukan uhartea da, 708 kilometro koadrokoa. 85.000 lagun bizi dira bertan, eta geografikoki, hain eremu txikian beste inon aurkituko ez dituzun paraje ikusgarriek edertzen dute. Sumendien suak, harkaitzek eta errautsek sortu zuten, eta euri urak moldatzen dute egunero etengabe. Jatorri geologiko horrek erabat baldintzatzen du bertako geografia eta klima. La Palma uhartea erdiz erdi zatitzen du Ozeano Atlantikoaren sakonean jaiotzen den sumendi mendikateak; Fuencalienteko itsasargian hasi, hego muturrean, eta Las Angustias amildegiraino, Los Llanos de Aridane herriaren ondoan. Lo dauden hainbat sumendi daude hego-ipar norabidean, horietatik dozena erdi 2.000 metrotik gorakoak. Roque de los Muchachos da tontor garaiena, 2.426 metrorekin, uharteko ipar-mendebaldean. Mendi dortsal horrek bi mundutan banatzen du La Palma. Mendi hegitik ipar eta ekialdera dagoen eremua Euskal Herriko kantauriar isurialdea baino berdeagoa da. “Lost” telesail ezagunean ikusten zen begetazioa bezain sakona da landaredia Santa Cruz hiriburutik hasi eta Garafiaraino, ipar-iparrean dagoen herri xarmanteraino. Alisio haizeek dakarten hezetasuna ipar isurialdean husten dute, 2.000 metroko mendiak gainditu ezinik, eta horrek laurisilva oihan tropikala mugarik gabe hedatzea ahalbidetzen du. Mendikatetik hegora, aldiz, lainoek hezetasuna galtzen dute, eta desagertu egiten dira. Uharteko bi herenetan, eguzkia agintari bakarra da urteko 300 egunetan, eta horrek lur emankorrak elikatzen ditu. Tenperatura hotzenak ez dira inoiz 15 gradutik behera jaisten. La Palma ez da hondartzan etzanda egoteko uhartea. Ez dago harea fineko hondartzarik, sumendietako ha-

L

rea beltza eta harri bolkanikoak baizik. Kostaldea amildegi handi eta tenteez josia dago, eta uharteko herri gehienak mendi magaletan hazi dira. Bertakoek, itsasoraino heltzeko sarbide errazen faltan, ur putzu naturalak erabiltzen dituzte itsasoan bainua hartzeko. La Charca Azul txoko ederra da, Puerto Espindolan, San Andres y Los Sauces herritik gertu. Ura nahiko fresko egoten da urte osoan, 19 eta 22 gradu artean. Bainua hartzeko ez, La Palma mendiko botak edo trekkingeko oinetakoak jantzi eta txoko politak lasai-lasai bisitatzeko uhartea da. 1.500 kilometroko mendi-bide sare osatua prestatu du bertako Cabildoak, Gobernuak. Sobera ibili nahi ez duenak autoa ere aukera dezake hara eta hona ibiltzeko. Alokairuaren salneurriak horretara bultzatuko du bisitaria (15 euro eguneko auto alokairua). Zer esan erregaiaz, 90 zentimo balio baitu diesel litroak. Errepideak onak dira La Palman. Bihurgune asko daude, eta aldapak etengabeak dira, orain gora, hurrena behera. Uharte batean egotearen zeharkalteak. La Palmak bi herri handi ditu: Santa Cruz hiriburua, 18.000 biztanle, eta Los Llanos (Los Llanos de Aridane, ofizialki), 21.000 biztanlekoa. Bi horiek lotzeko La Cumbre izeneko tunela zeharkatu behar da, hiriburutik mila metroko desnibela libratu ostean, 25 kilometroko errepide bukaezinean. Beste aro bateko parajeak La Cumbre tunela igarota dago El Paso herria, eta herriaren sarreran, uhartean turista gehien erakartzen duen bisitarien egoitza: Caldera de Taburiente. Erraz ulertzeko, Taburiente, jatorrian, sumendi baten kraterra zen, orain dela bi milioi urte. Bertako laba lehortzen joan zen, eta euri urak egunez egun laba barruan eragindako erosioak luizi erraldoi bat eragin zuen kra-


9


LA PALMA terrean, egun ezagutzen den galdara sortuz. Taburientek 5.000 hektarea ditu ia-ia, eta Parke Nazionala da 1954az geroztik. 2002an Biosferako Erreserba izendatu zuten. 400.000 bisitari pasa jasotzen ditu urteko. Taburienteko Galdara mutu geratzeko modukoa da. Ilargira, edo mundu galdu batera bidaiatzen du bisitariak, bertako harri hondartzara iristen denean, edota Roque de los Muchachos tontorretik ikusten duenean, 1.600 metroko amildegitik. Bi sarbide nagusi ditu. Brecitos behatokia, eta Cumbrecita. Lehenengora taxian bakarrik irits liteke, Los Llanos-etik gertu. Bigarrenerako tokia gorde behar da aurrez bisitarien egoitzan. Brecitos 1.100 metrora dago, eta bi ordu eta erdian Taburiente Galdarako hondartzara iristen da. Galdarako bisitari zentroan informazio osatua jaso ostean itzulerako bide luzea hasten da, Roque Idafe haitz bitxiaren azpitik igarota, aurrena, eta Angustias amildegian barrena, ondoren. Amildegiaren izena aintzat hartu. Txango osoak 6-7 ordu har ditzake. Cumbrecita ere behatoki bat da, eta mendi buelta polita eta erraza da Bejenado mendira egiten dena, lau ordu eskaseko joan-etorria. Bejenado da La Palmako benetako mendi bakarra (1.854 metro). Benetakoa esatean mendi osoa esan nahi da, ez tontor ezberdinez osatutako mendi hegi soila, La Palmako ia denak bezala. Gailurretik bistak ikaragarriak dira, Taburienteko hondartzara, galdara iparretik ixten duten hormetara, eta Los Llanos herriko lautadara. Ozeano Atlantikoa ere hatzekin ukitzeko moduan ikusten da. Errauts bolkanikoetatik oihan itxietara Sumendi lurra da La Palma uhartea, itsasoaren sakonean dagoen laba multzo handien muinoa baino ez. Lur azpiko aktibitatea handia da, Teneguia sumendiaren azken erupzioa horren lekuko. La Palma hegoaldean dago, eta 1971ko urrian 23 eguneko erupzioa bizi izan zuten bertakoek. Ez zen giza biktimarik egon, baina sumendiak milaka eta milaka tona laba, errauts eta harri bolkaniko jaurti zuen atmosferara. Errepide eta soro asko txikitu zituen, eta uhartearen tamaina bera handitu, laba itsasora heltzean solidotu egin baitzen. Irudiak eskura ditu edonork interneten. Teneguia eta San Antonio sumendietako txangoa erraza da. Fuencaliente herritik maldan behera egin daiteke, itsasertzeraino. Lurra planetan ez, Jupiter edo Saturnon zaudela dirudi, harri bolkaniko eta laba gogor gainean ibiliz. Sinestea kosta egiten bada ere, lursail hauek emankorrak dira: mahasti dotoreak daude, eta bertako ardoa zapore berezikoa omen, sumendi lurrak mineraletan aberats baitira oso. Naturaren kemena, eta gizakiaren txikitasuna. Eta planeta estralurtar batetik, Borneo uharte tro10


Ezker-eskuin, platano sail emankorrak, Tazacorte herritik gertu. Roque de los Muchachos tontorreko ÂŤroqueÂť edo harri multzo bereziak (2.426 metro). Ondoan, bele bat, Bejenado gailurrean. Beheko argazkian, Pico de la Cruz-etik Roque de los Muchachos-era daraman mendi-bideko ikuspegi ederra.

11


Lerroon ondoan, Charco Azul itsas putzu naturala eta Fuencaliente herritik bertako itsasargiraino doan bide ikusgarria. Behean, astronomia behatoki erraldoiak; La Palma gune ezin hobea da horientzat, argi kutsadura eskasagatik. Ondoan, Taburiente galdarara bidean ikus daitezkeen paisaia bereziak, Brecitos behatokitik barrena.


LA PALMA pikalera, edo Amazoniako oihan aberatsetara jauzi, ordubete eskasean. Teneguia eta inguruetan Nafarroako Bardean baino euri gutxiago egiten du urtean. Los Tilos eta Cubo de la Galga Parke Nazionalean, ordea, Euskal Herrian adina. Horrek, jakina, zuhaizti eta landaredia aberatsa sortzen du. Los Tilos gunean ur jauzi ikusgarri bat dago, baina mingain gaiztoek diotenez, artifizialki sortua omen, turistak erakartzeko. Ederra da, dena den; bisitatzeko modukoa. Espigon Atravesado begiratokira joateko txangoa benetakoa da. Laurisilva zuhaiztia oso itxia da, berde-berdea, eta eguzki errainurik sartzen ez den eremua. Begiratokian Amazonia oihan betean sentitzen da bisitaria. Astronomia, eta gastronomia Los Tilosko sakonaren gainean daude La Palmako mendi garaienak: Pico de las Nieves, Pico de la Cruz, Fuente Nueva eta, noski, Roque de los Muchachos. Gainean esaten denean 2.000 metro pasako pareta gainean esan nahi da. Marcos eta Cordero erreken iturburura daraman mendi-bidea uharteko ezagunenetakoa da, baina luiziek sarri ixten dute. Autoz Santa Cruz hiriburutik ordubete eskasean iristen da 2.300 metroraino, errepideak gorago egin ezin duen arte. Eta bertan, berriro, orografiaren miraria. Lanbro itxia, igoera osoan, eta kilometro erdian, zeru urdina, eguzkia eta astronomia-behatoki piloa. Han roque edo harri muino bereziak bisitatu behar, 2.426 metroko Roque de los Muchachos garaiena ere bai, noski. Paraje ederra! Argi kutsadura gutxiko tokia dira La Palmako goi lurrak, laino gutxi eta aire garbikoak, oso aproposak astronomiarako. 17 behatoki daude, zuriak denak, teleskopio erraldoiak nonahi. Bisita gidatuak egin daitezke. Errepidean behera, Garafia herrian uharteko gastronomia goxoarekin goza daiteke, papa edo patata egosiak dastatuz bertako mojo picon saltsa ezagunarekin, edo cherne arrain mamitsua janez. Tazacorte aldean nahi beste platano edo anana jan ahal izango duzu. Eta sabela ondo beteta, Santa Cruz hiriburura bueltan, kale jiran ibiltzea onena, lore sorta aberatsez hornituak dauden egurrezko koloredun balkoiak ikusiz. Santa Cruzek kolonia hiri kutsua du, Calle Real saltokien kalean edota Canela eta San Telmo zoru harritsuko auzoetan. Hango taberna batean barraquitoa probatzea komeni: kafea, esnea, esne kondentsatua, likore bat, limoia eta kanela nahasten dituen edari goxoa. Kafea ordaintzerakoan 1,40 euro eskatzen dizutela jabetzean, La Palman oporretara bakarrik ez, egonaldi luzeak egitera edo bertara bizitzera joatea aukera ona dela sinetsita bueltatuko zara zure ohiko bizitzara. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena La Palma Kanaria uharteetan dago, uharte multzoaren mendebaldean. Tenerife eta Gomera ditu gertuen.

Nola iritsi Santa Cruz de La Palma hiriburutik lau kilometrora dago aireportua. Euskal Herritik ez dago hegaldi zuzenik bertara, baina Madrilen geltokia eginda hiruzpalau ordutan irits zaitezke bertara, Loiuko aireportutik abiatuta.

Ezaugarriak La Palma 708 kilometro koadroko uharte txikia da, Zuberoa baino txikixeagoa. Lur eremu txiki horretan, ordea, aberastasun geologiko eta geografiko asko ditu: sumendiak, hondartza beltzak, baso tropikalak‌ Klima aparta da, batez ere uharteko hego eta mendebaldean. Beti 15 graduren gainetik, eta 30 graduren azpitik; eguzkia urteko 300 egunetan ziurtatua. Aintzat hartzeko modukoa, bizimodua Euskal Herrian baino askoz merkeagoa izanik. Bi adibide: kafe batek 0,7 euro balio du. Diesel erregai litroak 0,9 euro litroko, gurean baino %50 merkeago.

13



Nemadiak MAURITANIAKO EHIZTARI HERRIAREN AZKEN BORROKALARIAK Testua: Amaudy Hauchard

Argazkiak: John Wessels


MAURITANIAKO NEMADIAK

Mauritaniako lur elkorretan, nemadi (N’Madi) izeneko ehiztari herriak mendeetan eramandako bizimodu tradizionala desagertzeko zorian dago. Modernitateak eta, batez ere, krisi klimatikoak ekarritako gainbeheraren aurka beren egunerokoan borrokatzen ari diren nemadiekin eman ditugu bost egun basamortuan. Denboran bidaiatzea bezala izan da.

16

ost egun eman genituen urtarrilean Mauritania erdialdeko basamortutik bidaiatzen, Tichitt eta Aratene herrien artean. Hiru nemadik gidatu gintuzten: Ahmadou, Ahmed bere semea eta Cheid izeneko hirugarren gizon bat. Nemadi eta N’Madi izeneko talde etniko txikiaren kideak dira, mendeetan bilketa eta ehizatik bizi izan diren nomada herriko partaideak, alegia. Ez dago nemadien inguruko ikerketa larregirik, beraz, zaila da oso beraien inguruko informazio zehatza jasotzea. Loudeyatt herrixkan gaude, kultura honetako kanpamentu nomadetako batean. Dozena bat karpa ikus daitezke sakabanatuta. Hemen 50 bat lagun bizi dira beraien abereekin. Gehienak ahuntzak dira. Frantses hizkuntzako eskola bat dago, oso xumea, egia esan. Nemadiei ez zaie aberastasun materialik ikusten.

B


Galdera ugari sorrarazten dira basamortuko gune galdu honetara iristean. Zein hizkuntzatan mintzatzen dira? Batzuek diotenez, hassaniaren dialekto batean mintzatzen dira –Magrebeko hego-mendebaldeko basamortuan gehien mintzatzen den arabieraren dialekto batean, beraz–; eta beste batzuek, hemen hitz egiten dena hassaniaren, zenagaren –Senegal eta Mauritaniako bereber hizkuntza, ia desagertuta dagoena– eta soninkeren arteko nahasketa dela diote. Mali, Senegal, Gambia eta Mauritanian bertan errotutako soninke herriaren hizkuntzan, egia esan, nemadi hitzak «txakurren maisua» esan nahi du. Izanak izan, adituen esanetan, gaur egun ehunka nemadi besterik ez da gelditzen, Afrikako herrialde honek behin eta berriz jasandako lehorteak haien bizibide tradizionala kolokan jarri duelako.

70eko hamarkadan Sahelek pairatu zuen lehortearen eraginez, nemadi gehienak ohiko bizimodua bertan behera utzi eta gamelu-artzain bihurtu ziren. Horixe bera egin zuen Ahmadouren familiak. Gaur egun gameluak dituzte, Mauritanian aberastasunaren seinale, eta beraien herrikoak baina maila altuxeago batean daudela esan daiteke, behartsuekin lotzen ohi baita beraien kultura. Eta Mauritanian, munduan dagoen herrialde pobreenetakoan, pobrea izatea latza da oso. Nemadien gehiengoa (%65) islamaren jarraitzailea da, eta gainerakoak beraien erlijio tradizionalari eusten dio. Suposa daiteke, horiek “benetako” nemadiak direla, zeren bakar batzuk besterik ez dira basamortuan gelditu, beraien arbasoek legez, ostrukak, oryxeak eta antilope zuriak ehizatzen. Zaila da haiekin harremanetan jartzea, bata bestearengandik urruti eta ia kontakturik gabe bizi direlako. •

Goian, ezkerretik eskuinera, herriko neska gazte bat, Cheid (lagundu zigun nemadia), gizon bat kinuak egiten eta Ahmadou, gamelu zaintzailea. 57 urte ditu. Beheko irudietan, Tichitteta Aratenerako bidea hartu aurretik, Ahmedek ura putzutik jasotzen, eta, ondoan, gameluekin bidea hartuta. Erreportajea zabaltzen, Cheid duna baten gainean turbantea apaintzen ari da.

17


ÂŤMayflowerÂť itsasontzia Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko kostaldera iritsi eta laurehun urtera, Bostonek eta Plymouthek Aita Erromes deiturikoen espirituari eusten diote. AEBentzat data enblematikoa da, eta guretzat, bidaia honetan murgiltzeko aitzakia. Testua eta argazkiak: Diego Cobo 18


AEBetako mendebaldeko kostaldea NAZIO BATEN JATORRIRA BIDAIA


AEB-ETAKO MENDEBALDEKO KOSTALDEA iretik ikusita, Bostongo erdigunea urez inguratutako eraikinen gune trinkoa da, baina bere kale estuen, adreilu gorriko etxeen eta hiriaren profila inguratzen duten kai zaharren artean jaitsi eta sartzean, zera egiaztatu dugu, bere espaloien gainean baino gehiago historiaren gainean gabiltzala. Bostonen dena gertu geratzen da; beraz, Charles eta Mystic ibaien artean bildutako unibertso hau zeharkatzeko modurik onena oinez egitea da. Massachusettseko hiriburua europar kutsuko antzinako hiri bat da, neguko izotzek eta udako bero itogarriak astindua, nahiz eta hori ez den oztopo izan herrialdeko hiri erakargarri eta bisitatuenetako bat bihurtzeko. 1629an kolono batzuk Charlestown auzoan finkatu zirenetik, hiria modernizatu egin da, baina bere esentziari eusten jakin du. Boston herrialdeko hi-

A

Lerroon azpian, Quincy azoka herrikoia. Ondoko orrialdean, Bostoneko erdialdea, atzean Aduanen Etxea.

20

ririk zaharrenetako bat delako, eta hori agerian uzten dute bertako dozenaka estatuak, monumentuek, elkarrizketek eta arkitekturak. Historia honetan barnako bidaia Common Park-en hasiko da, Bostonen bihotzean. Hemen jaiotzen da Freedom Trail edo Askatasunaren Bidea, marra gorri batek lurrean markatutako ibilbidea. Lau kilometroko pasealekua da, hiriaren zati handi bateko hamasei toki historiko zeharkatzen ditu; Samuel Adams edo Benjamin Franklin bezalako heroien monumentuetatik hilerri historikoetara eramango gaitu, hamahiru koloniak Erresuma Batutik independizatzera eraman zituzten gertaera erabakigarriak jazo ziren lekuetatik pasatuz. Freedom Trailen ibilbideari jarraituz, laster agertzen da Old State House, 1776ra arte gobernu kolonialaren egoitza izan zena. Zutik jarraitzen duen Bostongo erai-


GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Iberiak astean hirutan egiten du hegan Madrildik eta Bartzelonatik. Paristik, ia aire konpainia guztiek eskaintzen dituzte Bostonerako hegaldiak.

Noiz joan Ahal dela, udazkenean edo udaberrian, klima leunagoa denean.

Non lo egin Plymouth: Hotel Pilgrim Sands.

Lotura interesgarriak Freedom Trail : www.thefreedomtrail.org

ÂŤMayflowerÂť-en 400. urteurrenaren ospakizuna: www.plymouth400inc.org

21


Goitik behera eta ezker-eskuin, Boston hiriko zenbait irudi; liburutegi publikoko ikuspegia, kolonoz jantzitako emakume bat Boston Tea Partyren balkoi batean, antzokien barrutia, Downton-a eta ingeles soldaduen jantziekin mozorrotutako gida turistiko bat.


AEB-ETAKO MENDEBALDEKO KOSTALDEA kin publikorik zaharrena da, eta gaur egun beirazko dorreen artean itota dago. Soldadu britainiarrek Bostongo sarraskia eragin zuten leku horretan bertan, eta gertakari horrek are gehiago elikatu zituen kolonoen independentzia nahiak. Hiru urte geroago, Old South Meeting House-n, puritanoak zerga igoeraren aldeko errebeldia ekitaldi bat antolatzeko bildu ziren. Tearen Matxinada ezaguna izan zen hori eta 1775eko Independentzia Gerra ekarri zuen. Hortik aurrera, bideak erdialdean zehar sigi-sagaka jarraitzen du; kaleak, monumentuak eta elizak zeharkatzen ditu, pixka bat aurrerago North End auzoan sartu arte; Italia txiki bat aurkituko dugu hor, ehun bat pizzeria, jatetxe eta gozotegirekin. Eta, hiriko txoko bakoitzean bezala, historiak leku nabarmena du. North Endekoa, beharbada, sinbolikoenetako bat da, Paul Revereren etxea mantentzen baitu, Bostongo zaharrena. Soldadu britainiarrak koloniako buruzagiak harrapatzera zihoazenean alerta emateagatik ezaguna da Revere.

Konbinazio arkitektoniko horrek eta parke, estatua eta adreilu gorrietan inprimatutako tradizio batek Boston begi bat iraganean eta bestea etorkizunean duen hiri bihurtzen dute. Batzuetan, dena nahastuta dago. Hiriak bere Chinatown eta antzoki barrutia ditu, konpainia handien egoitzak ere bai eta bere auzo tradizionalak, film batetik ateratakoak bezalakoak. Beacon Hill muinoa, adibidez, AEBetako hiri prototipikoarekin zerikusirik ez duen ikono bat da. Noizbait mundu osoko etorkinak erakarri zituen, eta gaur egun auzo lasaia da, jende dirudunaren bizileku, kale estuetan gasezko farolak, denda txikiak eta loredun fatxadak dituena. Acorn kale harriztatua da enblematikoena. 400 urteko historia AEBek data enblematiko bat sortu nahi izan zuten, eta “Mayflower� itsasontziaren etorrera aukeratu zuten beren historia modernoaren hasiera gisa. Itsasontziko

Bostoneko Old State House eraikina britainiar gobernu kolonialaren egoitza izan zen.


AEB-ETAKO MENDEBALDEKO KOSTALDEA Plimoth Plantationen ikuspegia. Plymouthen izan zen britainiar gune bat berregin da bertan.

24

102 bidaiariak 1620ko irailean abiatu ziren Ingalaterrako Plymouth hiritik, erlijioaren jazarpenetik ihesi. Ordura arte, kolonoak merkataritzarako edo esploraziorako iritsi ziren lurralde berrira. “Mayflower�, ordea, beren herrialdeak betiko uzten zituzten familiez osatuta zegoen. Abenturazaleak 1620ko abenduaren 21ean lehorreratu ziren gaur egungo Plymouth estatubatuarrean. Plymouth Bostonetik 70 kilometro hegoaldera dagoen kostaldeko hiria da. Han hasi zuten Aita Erromesek beren bizitza berria eta herrialdeko kokaleku zaharrenetako bat sortu zuten. Ur geza ematen zien erreka baten ondoan kokatu zituzten etxebizitzak, eta beren etxe komunitarioa herrixkaren hondoan altxatu zuten. Gaur egun, biztanleak hedatu ziren eremuak Leyden du izena eta herrialdeko kalerik zaha-

rrena da, duela laurehun urtetik biztanleria baitu. Koloniako lehen gobernadorea William Bradford izan zen, lehen 30 urteetako egunkari zorrotza eraman zuen itsasontziko erromesetako bat. Idatzi horiek iturri bikainak dira lehen biztanleen ohiturak eta bizimodua ezagutzeko, baina kokagunea berreraikitzeko balio izan zuten dokumentuetako bat ere izan zen. Plymouthetik kanpo, 1947an, koloniaren erreplika bat eraiki zen Leyden kalearen antzeko muino batean. Plimoth Plantation deiturikoak, museo bizidunaren itxura hartuta, orduko egunak islatzen ditu. Gizon eta emakumeek ohiturak birsortu eta animaliak zaintzen dituzte, orduko arropak jantzita. Egurrezko etxeen barruan, emakumeak ehuntzen edo janaria prestatzen dihardute, eta kanpoan gizonak egurra mozten edo baratzeak lantzen ari dira. Erromesei buruz galde-


tzean, haien zeharkaldia zein gogorra izan zen edo pasatu zuten gosearen inguruko istorioak kontatzen dituzte. Paperean sartuz ematen dute orain 400 urte betetzen dituzten gertakari batzuen berri; negu latz batekin hasi ziren, non biztanleen erdiak hil ziren. Esku hutsik iritsi ziren, eta wampanoag indiarrek, 10.000 urte lehenagotik inguru hartan bizi zirenek, haziak eman zizkieten eta landatzeko, arrantzatzeko eta ehizatzeko teknikak irakatsi zizkieten. 1621eko udazkenean, kolonoek bertakoen laguntzari esker euren uztak lortu zituztenean, oturuntza handi batera gonbidatu zituzten eta elikagaiak partekatu zituzten. Horrela hasi zen Eskerrak Emateko Eguna (Thanksgiving Day). Plymoutheko museoan ere isurtzen da historia.

Herrialdeko zaharrena da. 1824an ireki zuten eta barruan haurtxoen saskiak, eltzeak, kaskoak, ezpatak, pipak, motrailuak, jatorrizko arropak eta erromesek ekarritako liburu ugari daude, batik bat erlijiosoak. Gaur egun, ondare horrek taupadaka jarraitzen du bidaiarien ondorengoengan; Mayflower Societyk ordezkatzen ditu horiek, 3.000 kide biltzen dituen elkarteak. Baina lagin txiki bat baino ez da, mundu osoan 30 milioi ondorengo inguru daudela kalkulatzen baita. Plymouth-eko museotik oso hurbil –50.000 biztanleko hiria da, baina udan izugarri hazten da bertako biztanle kopurua eta lehorreratzearen laugarren mendeurrena ospatzen hasia da–, oraindik Jabez Howlandek 1667an eraiki zuen jatorrizko etxea aurkituko dugu. Plymouthen, “Mayflower”-eko bidaiariak bizi

Goitik behera eta ezker-eskuin, egurgilea, XVII. mendean eraikitako Alden House etxea, Grist errotaren kopia, mahastiak zaintzen Plimout Plantationen.

25


Lehenengo kolonia gaur egungo Leyden kalean errotu zen. Ondoko orrialdean, Plymoutheko haitza, Provincetown-eko monumentua, hiriko museoko mapa bat eta haitza gordetzen duen egitura.

26

izan ziren etxeetatik mantentzen den bakarra da. Bertan eman zuten azken negua Howland senar-emazteek, etxea erosi zuen semearekin batera. Handik gertu, Duxbury herrian eraiki zuen Alden familiak bere etxea hamahiru urte geroago, eta, Plymouthen bizirik dirauen etxe bakarra bezala, egoera ezin hobean dago. Koloniako beste egitura batzuk, erromesek erabilitakoak, Jenney Grist errota kasu, berreraiki egin behar izan dituzte. Hiri aitzindaria Bostonera itzulita, beste begi batzuekin ikusten dugu hiria. Plymouthek bidaia honen hasiera historikoa markatzen du; Boston, berriz, beste mugarri askotan amaitzen den haria da: lehen aldien hiria. “Boston News-Letter” izan zen herrialdeko lehen egunkaria, eta Boston Common, AEBetako lehen parke publikoa, 1634an ireki zena. XIX. mendearen amaieran inauguratu zuten metroa, eta, beraz, AEBetako lehen metro sistema ere bada. Liburutegi publikoa, bere arkitektura klasikoa eta hegal modernoagoak uztartzen dituen eraikin erraldoia, lehen liburutegi publikoa da, 1848an sortua. Harvard Unibertsitatea 1636an sortu zen eta herrialde osoko lehen hezkuntza zentroa da. Bostongo erdigunetik sei kilometro eskasera kokatuta, Cambridge hirian, Harvardek eta Massachusettseko Teknologia Institutuak protagonismoa partekatzen dute, baina bi zentroak Bostongo eremuan finkatuta dauden 50 unibertsitateen artean bi baino ez dira. Cambridge ikasle hiri txiki bat da, kafetegiz, liburudendaz eta modako tabernaz inguratua. Harvard Uni-

bertsitateko lorategietara bisita bat egitea ezinbesteko esperientzia da, eta ikasleek ere bisita gidatuak antolatzen dituzte. Bere sekretuetan barneratzea herrialde handieneko eliteen biografietan barneratzea ere bada; izan ere, horietako asko, John F. Kennedy presidentea eta Bill Gates bezalako enpresari handiak, erakunde ospetsuan heziak izan ziren. Ez da harritzekoa puntako teknologia arloko enpresa asko Cambridgen instalatu izana, unibertsitateetatik ateratzen den talentua gertutik arakatu ahal izateko. Charles Dickens idazlea 1843an iritsi zen Bostonera, hirian batera eta bestera ibili eta, bertan aurkitu zituen sinesmen erlijiosoekin harrituta geratzeaz gain, liluratuta jarraitu zuen bere egonaldiaren amaierara arte. «Hiria ederra da, eta uste dut kanpotar guztiei zirrara egiten diela etengabe», idatzi zuen bere “Amerikako oharrak” lanean, ibilian zihoala bertako adreilu gorriko kaleak, etxebizitza dotoreak, dendetako erakusleihoak eta are erakunde publikoek erakusten zuten gizatasuna deskribatzen zituen bitartean. Perfekzio hori ikusi zuen are ateetako heldulekuetan eta antzoki bateko dekoratua ziruditen kaleetan ere. Aberastasun kultural hori eta etorkizuneko abangoardia uztartzen ditu Massachusettseko hiriburuak. Bitartean, itsasorantz iraulitako jatetxeek euren otarrain plater ospetsuak zerbitzatzen jarraitzen dute, irlandar iragana gogorarazten duten gitarra eta biolinak entzuten dira eta belaontziak ibaietan zehar ibiltzen jarraitzen dute. Izan ere, Dickens liluratuta utzi eta bi mende geroago, Bostonen oraindik posible da harritzen jarraitzea. •


AEB-ETAKO MENDEBALDEKO KOSTALDEA



Gerasa DEKAPOLISA JORDANIAKO IPARRALDEAN Testua eta argazkiak: Oriol Clavera


Erdi Aroan Hansako Liga nola, hala Dekapoliseko Liga Erromatar Inperioan. Azken hau, ordea, hura baino askoz ere lehenago sortua, askoz ere ezezagunagoa eta Ekialde Urrunean kokatua. Berau osatzen zuten hiriak gaur egun hiru herrialderen artean sakabanatuta daude. Haien artean nabarmentzen zen Gerasa, Jordania iparraldean. Gaur egun kontserbazio egoera ezin hobean dago, eta hango «cardo maximus» edo kale nagusitik paseatzea, bi antzokietako batean esertzea edo Artemisaren tenpluko harmailadia jaistea, inperio zaharraren muin-muineraino barneratzea bezala da. Eskuinean, Zeusen tenplu dotorea. Erreportajea zabaltzen, «cardo maximus» edo kale nagusiaren ikuspegia, zutabez inguratua, atzean ikusten delarik iparraldeko tetrapiloa

30

metan ezin asaldatuago ateratzen nintzen zinematik “erromatarren bat” ikusi ondotik. Zer ez ote nuen nik emango gladius distiratsua zirt-zart eskuetan ibili ahal izateagatik, soinean lorica segmentata babesgarriaz hornitua, oinetan caligae parea eta buruan cassis inperiala jarrita? Azken hori bere gandor gorri harrotuarekin, noski, legionario soil baino, aukeran, nahiago baikenuen zenturioi eta legatus izatea. Benetako trepeten falta irudimen dosi ederrarekin betetzen genuen, baina gure zoriona erabatekoa izango zen haurtzaroko ameskeria haietan gugandik gertu hiri erromatar bat eduki izan bagenu, halako zeozer behintzat, harri pila hutsa bihurtutako bat izan arren. Irribarre egiten dut erromatarren garaian girotutako pelikulez eta kakao krematan blaitutako ogitartekoz jositako urte zoriontsu haiek gogora ekartzean Adrianoren Arkuaren erdiko atea zeharkatu bitartean. Sei aldiz egin dut, eta seietan barneratu zait nostalgia sendatzaile moduko hori, hain dena samurra eta denbora joanengatik tristurarik eta gogominik gabea. Alderantziz, eduki dudan sentsazioa beti izan da gogobetetasuna, fantasia orainaldi bihurtua, bizitza eta jakintza bilakatua. Izan ere, enperadore hispano haren arkuaren azpitik zenbanahi aldiz igarota ere, beste zenbanahi hiri erromatar ikusita ere inperio zabal hura hedatu zen lurraldean barreiatuta, Gerasak beti hartzen nau gatibu, beti lortzen du ni beste norabait eramatea eta hantxe bertan banengo bezala sakontasunez sentiaraztea inperioaren aurreneko hiru mendeetako erromatar hiri oparo baten biziak nolakoa behar lukeen. Jordaniaren ipar-mendebaldean kokatua, herrialdeak Siria, Israel eta Palestinako lurrekin muga egiten duen lekutik gertu, hiri zaharraren hondarrak egungo

U


GERASA

31


«Aditum» edo iparraldeko antzokiaren «orchestra»-ra dagoen sarbidea. Ondoko orrialdean, iparraldeko antzokiaren ikuspegi orokorra, dekumanoko kolomadia eta Jordaniako Armadaren gaiteroak.

32


GERASA Jeraxen mendebaldean daude, eta nahiko zabalera handia hartzen dute. Ekialde Urrunean ondoen kontserbatutako erromatar garaiko hirietako bat da, baita Mare Nostrumen jirabiran ardaztu zen mundu hartako politenetako bat ere. Dekapoliseko hiria Adrianoren arkua enperadorearen bisitaren harira eraiki zuten 129. urtean. Ordurako komunitatea aurrerabidean zen jada. Hogeita hiru urte lehenago, Trajanok nabatear erresuma erantsia zuen, eta hala, komunikabide berriak eraiki eta komertziorako eta hiriaren garapenerako aukera berriak zabaldu zituzten. Betidanik bultzada handiko hiria izan arren, haren protagonismoa K.a. 64. urtean azaleratzen hasi zen, Ponpeiok eskualdea konkistatu eta Siriako probintziari gehitu ondoren, Dekapoliseko bazkide egin zen momentu hartan. Dekapolisa substratu kultural eta interes ekonomiko komun batzuen inguruan konfederatutako hirien liga moduko bat izan zen. Ez dago argi zer urtetan sortu zen, baina I. mendean hasi zen garatzen, Ponpeioren konkistaren eta Herodes Handiaren heriotzaren artean (K.a 4). Hiri haiek guztiek ezaugarri komun bat zuten, Alexandro Handiaren etorreraren ostean sustatutako kolonizazio helenistikoaren oinordekoak ziren, eta egonkortasun aldi batean zeuden denak, eta hori lagungarria zen galtzaden bidez beraien arteko konexioak ugaritzeko eta jarduera komertzialak gora egiteko. Ez dago argi beti deka aurrizkiak adierazten duen moduan hamar izan ote ziren. Momentu historiko batzuetan hemezortzi ere aipatu izan dituzte, baina dirudienez inork ez du auzitan jartzen hasieran behintzat hamar izan zirela. Eta haien artean zegoen Gerasa. Handik aurrera, hiria handituz joan zen 20.000 biztanle izateraino, bere itxurapena aldatu zuen, eta bi decumanok gurutzatzen duten cardo nagusi zoragarri bat ardatz hartu eta haren jirabiran antolatu zuen bere burua, eraikuntza lanak ugaritu egin ziren eta are eraikin distiratsuagoak sortu zituzten. Loraldi betera iritsi zen III. mendean, kolonia izendapena jasotzearekin batera, baina mende horren amaieran, konfederazioa gutxinaka deseginez joan zen eta eskualdean izandako gatazkak zirela eta Gerasa garrantzia galtzen hasi zen mendeen iragatearekin airean ezereztu zen arte. Erromatar hiria Gerasa desagertu egin zen bizitzatik baina historian eta artean iraun du. Eta bere legatua miragarria da, hitz batean esanda. Cardo nagusian patxada betean nabilela, zoladuraren harlauzetan gurdiek zizelkatu zituzten gurpil arrastoei begira gelditu naiz. Halako 33


GERASA Lerroon ondoan, San Kosme eta San Damianen elizako bizantziar mosaikoa. Behean, Adrianoren arkua. Ondoko orrialdean, foro obalatua, Gerasako txokorik bitxiena.

34


ildo sakonik... Zenbat ez ote ziren handik pasako salgaiez gainezka harria gisa horretan zulatzeko, eta nolako bizitasunak, nolako iskanbilak, zenbat hizkuntzak ez ote zuten lagunduko gurdi horien ardatzen etengabeko ibilia eta gurpilen triki-traka burrunbatsua... Lehentxeago, Adrianoren garaipen atea igarota –zutabeen oinetako akantozko koroa horiek– hipodromoaren harmailak herritar oihulariz gainezka irudikatu ditut, 15.000 arima, hainbesteko edukiera du-eta egiturak. Zale amorratuak balira legez apustu eginez, benetako forofoak balira lez hauspotzen beren taldeko kolorez jantzitako koadriga. Bestalde, hegoaldeko atetik sartu naiz hirira. Nire ezkerretara, mendi hegalean, Zeusen tenpluko zutabe altuak. Eta parez pare, antzinako foroaren obaloa. Bere neurri handiekin (90 x 80) eta zutabe jonikoz inguratutako oin biribildu ezohikoarekin, are bereziagoa da edertasun berdingabe honi, eta adiskide eta lagun arteko topaketak, merkataritza tratuak eta nolanahiko produktuen salerosketa, azpijokoren bat edo beste eta sakrifizio ekintzak burura datozkigu bera ikustean. Tenplurantz igo naiz, itzulia eman diot eta hegoaldeko antzokiarekin topo egin dut, hiriko bi antzokietatik handienarekin. Harmaila hauetan bost mila ikusle sartzen ziren, eta ziur asko, bertan Livio Androniko, Plauto eta Terentzio egile klasikoen antzezlanak ikusi zituzten, baita Seneka eta Publio Ponponio Segundo modernoagoenak ere. Gaur, orchestraren gainean, militar janzkera daramaten beduinoak, agian soldadu erretiratuak, danborrak eta eskoziar gaitak jotzen dituzte, berezko tradizioaren eta I. Mundu Gerra osteko britainiar agintaldiaren herentziaren arteko nahasketa den ekitaldi batean. Bigarren antzokia iparralderago dago, txikiagoa da eta xarmagarriagoa. Baina hara iristeko cardo nagusiko 800 metro egin behar ditut, hau da, zutabeen ka-

lean, zeinaren hegaletan benetako harribitxiak agertzen diren. Agora edo macellum, hiriaren azoka nagusia zen; hegoaldeko dekumanoko zutabeen lerrokatze ezin artezagoa, hegoaldeko tetrapilorantz jaisten; ninfeoa, urarekin jolasten zen iturri publiko ederra; eta azkenean, mendebaldeko bainuetxeen erlikia eta iparraldeko tetrapiloa, hau bai, kontserbazio egoera ezin hobean. Baina eraikinik enblematikoenetako bat aipatzea ahaztu zaigu, Artemisaren tenplua. Propileo aldapatsu batek eraman nau bertara, hau da, harmailadi monumental batek. Lehenengo atetzarra zeharkatu behar izan dugu, eta begira-begira frontoi jada desagertua apaintzen zuen tinpanoaren aztarrenen bat susmatu ahal izan dugu. Goian, idulki erraldoi moduko bat da cellaren oinarria eta pronaoseko 11 zutabe korintoar irmoen oinarria. Ingeniaritzako maisulan ikusgarriak dira habeok, 14 metroko altuerarekin. Zutabe baten harroinaren eta enbor edo fustearen arteko zirrikitu batean txanpon bat jarri dut, eta bultzadatxoa eman diot. Txanpona balantzaka hasi da, mugimendu pendularrean, goitik behera. Ez dugu ikusten, baina zutabea bera kulunkan dago, izan ere, II. mendean lurrikaren aurrean eusteko prestatzen zituzten eraikinak. Hemendik aurrera, galtzea erabaki dut. Noragabe nabil beste garai batzuetako aztarnekin topo egiten, VII. eta VIII. mendeetako omeiatarren etxeak, bizantziar etxeak: San Kosme eta San Damian beren mosaikoekin, San Jorge eta San Joan Bataiatzailearena, San Teodororena edo katedral deitzen dutena, tenplu zahar baten gainean eraiki baitzuten –lehenik Dusharari eta gero Dionisiori eskainitako tenplu omen zena– . Bost axola zenbat aldiz egon naizen Gerasan, zaila da beste behin itzultzeari uko egitea edertasuna eta historia, artea eta jakin-mina azpilanean hasten direnean zure haurtzaroa jaregin zuten ametsekin. •

GIDA PRAKTIKOA Bistak Artemisaren tenplutik hiri osoaren ikuspegi zoragarria dago, baina zalantzarik gabe bistarik ederrenak hegoaldeko antzokikoak dira.

Xehetasunak Gerasa ñabardurez beteta dago. Astiro joan eta den-denari erreparatu behar zaio. Lehen aipatu ditugunez gain, beste bat gehituko dugu: cardo nagusiko estolda zuloak. Jeraxeko jaialdia. Kulturari eta arteei eskainia, urtero antolatzen dute uztaila eta abuztua bitartean.

Noiz joan Udaberrian, bero gutxien egiten duen garaia baita, eta paisaia berdatzen eta loratzen dago.

Nola joan Garraiobide publikoak daude Ammanetik (57 km) edo bestela ibilgailua alokatu daiteke.

35



Hurtigruten LURRAREN ETA ITSASOAREN ARTEAN Testua Argazkiak:

Ana Isabel Vega Gonzalo Azumendi


HURTIGRUTEN

Duela 125 urte lotu zituzten lehen aldiz Norvegiako kostaldeko herrixka guztiak. Orduan, sekulako erronka izan zen eremu basati horretan itsasbidea zabaltzea, erabateko ausarkeria; gaur egun, aldiz, turista askok gozatzen dute bertako paisaia txundigarriez. Itsasontziz egin daitekeen munduko bidaia ederrena dela esaten dute gidalibururik ezagunenek, eta ez da denbora asko behar hala dela baieztatzeko.

ofan eroso eserita nagoela, Norvegiako paisaia nire begien aurrean labaintzen da, lasai, presarik gabe: “Hurtigruten� gurutzaontziaren leihatea pantaila erraldoi bat balitz bezala, eta filma, basabizitza artikoari buruzko superprodukzioa. Kafe baten edo, orduaren arabera, bermut baten laguntzaz, Hammerfest-eko portua ikustatzen dugu. 1893ko uztailaren 5eko emozio bera sentitzen dut, arnasten dut. Goizaldeko hirurak ziren orduan, eta “MS Vesteralen� ontziaren sirenak hiru aldiz jo zuen. Hots horrek hautsi zuen hemengo eta herrialde honetako kostaldeko beste hainbat leku galduren isolamendua. Etorkizun-argi bat zen, ahula oraindik, ontziaren etorrera ospatzeko moilan zain zeuden herritarrak ar-

S


giztatzen zituen gauerdiko eguzkiarena bezalakoa. Esploratzaileen lurraldea da Norvegia, aitzindari ausartena. Nansen, esaterako, bere ontzia hiru urtez izotzean harrapatuta utzi zuena, Ipar Polora heltzen saiatzeko, edo Admunsen, Hego Polorako lasterketan Scot kapitainari irabazi ziona, azken orduko epopeia tragiko eta guzti. Horri guztiari buruz pentsatzen jarraitzen dut nire sofan jarrita, lehen lerroan, bitartean ontzia uharteak, fiordoak eta gainean glaziarrak dituzten itsaslabar erraldoiak saihesten dabilela. Duela 125 urte nabigatzeko teknologia oso urria zen, are gehiago oztopoz beteriko eta oso gutxi kartografiatuta zegoen kostalde makur honetan. Norvegiako

Gobernuak itsasbide bat izatea zuen amets, lurrez lotu ezin ziren herrixkak lotuko zituen bide bat izatea. Erronka bota zuen. Munduko beste edozein txokotan inork ez zuen apusturik egingo porrotera kondenatutako ideia baten alde. Baina hau Norvegia da! Ezinezkorik ez dago, edo, behintzat, halako zerbait pentsatu zuen With kapitainak egitekoa onartu zuenean: Norvegia osoa itsasotik lotuko zuen ibilbide erregular bat osatzea. Inork ez zuen uste desafioa gaindituko zuenik, ziur asko Gobernuak berak ere ez, baina 1893ko uztailaren 2an With kapitaina Trondheinetik abiatu zen... eta bere ontzia, “MS Vesteralen� izenekoa, ez zen hondoratu. 125 urte beranduago Bergenen ontziratu gara, he-

Handian, Keipen Balkoitik dagoen ikuspegia. Txikian, aurora boreala eta Stokmarknesseko museoa.


HURTIGRUTEN Azpian, Berger hiriko ikuspegia gautzeko zorian dagoen une magiko horretan.

40

gotik iparrera norvegiar kostalde osoa egiteko. Hurtigruten konpainiako “Midnatsol� itsasontzi modernoan goaz. Sekulako bidaia izatea espero dugu; izan ere, ibilbidea munduko itsas bidaiarik ederrena izendatu du “Lonely Planet�-ek. Eta ez dakit itsasoak eragindako zorabioa edo sofan hartutako ardo basoa den, baina Bryggeneko moilan gabiltzala dena okertuta dagoela ikusten dut: eskailerak, leihoak, eraikinak ere bai, Hansako Ligako alemanenak ziren biltegi eta lantegiak. Denak okertuta. 1979tik etxe koloredun hauek guztiak Unescoren ondarea dira. Hansakoak Bergenen eta Ipar Itsasoko beste zenbait portutan ezarri ziren 1360. urtean, arrantza negozioa kontrolatuz. Zortzi suteren on-

dorioz hasierako 25 eraikinetatik seik bakarrik diraute zutik, baina egurrez egindako berreraikuntza hain izan da fidela, ezen eraikin berriak ere beroaren eta hezetasunaren ondorioz mugitu eta okertu egiten diren, barrutik eta kanpotik, eta dagoeneko Norvegiako ikur bilakatu dira. Flyyen menditik ikuspegi ederra Handik oso gertu, Flyyen mendira igotzen den funikularrak gauez argiztatuta ageri den hiriaren ikuspegi txundigarria eskaintzen digu. Gure begiradapean dugu hiri osoa; ordu horietan unibertsitateko ikasleek betetzen dute eta itsasoak, beltz eta dentsoak, besarka-


tzen du. Portuan “Midnatsol” ikusten dut, gure ontzia, munduko ibilbiderik ederrena egiteko promesarekin zain daukaguna. Bidaia hasi da. 1894. urtean, lehen bidaia egin eta hurrengo urtean, With kapitainak nazioarteko turismoari eskaini zizkion “MS Vesteralen” lurrin-ontziko ganbarak. Modu horretan abentura berri bat hasi zen, eta oso urte gutxiren buruan Norvegiako kostaldeko paisaia ederrak mundu osoan egin ziren ezagun. Egongela panoramikoan, ikuspegia aldatuz doa nabigatzen goazen neurrian. Mendi basatiak, itsasoa sartzen utzi eta fiordoak eratzen dituzten labar sakonak. Harrizko erraldoi hauek lagunduta, Geiranger-era

heldu gara; hain zuzen, Unescoren ondare zerrendaren arabera munduan ondoen babestutako naturagunea den fiordora. Hemen dena da ikusgarria: lainoak estalitako haitzak, ortzadarrak osatzen dituzten ur-jauziak, eta “Midnatsol”-eko bidaiariei ongi etorria ematen dieten zeru eta itsaso urdinak. Ontzigaineko terrazan jarrita gaudela, ezinezkoa egiten zaigu horrenbesteko edertasuna barneratzea, eta ababorretik istriborrera goaz, brankatik popara, argazkiak atera eta atera. Hona helduta, sekretu bat: Geirangerretik abiatzen den errepidea hartuta, fiordo osoa menderatzen duen haitz batera hel gaitezke. Argazkia ateratzeko bertan

Goitik behera, eta ezkerretik eskuinera, Ringven dagoen musika eta instrumentuen museoa, Lofoteneko Svolvaer herriko Magic Ice taberna, herri horretako Pop eta Rockaren Museoa eta itsasontziko kapitaina.

41


HURTIGRUTEN Goian, Bergen hiriko ipar-mendebaldean dagoen antzinako Bryggen auzo dotore eta bitxia. Behean, handian, Nyksund arrantzale herria.

pausatzea erronka zoroa izan daiteke; ez With kapitainak burutu zuena bezainbestekoa, baina nahikoa Facebook-en eskegi eta «atsegin dut» asko jasotzeko. Izukaitzenentzako aukera da, eta bertigoa baduzu, trakets samarra bazara edo, besterik gabe, zentzuduna izanez gero, hobe duzu inguruan txango bat egitea, trekkingean aritzea edo hurrengo portura, Alesundera, eramango zaituen autobus bidaia egitea. Duela mende luze bat, 1904ko urtarrilaren 23ko gau hotzean sute ikaragarri batek herri horretako erdialdeko egurrezko etxebizitza guztiak kiskali zituen. 10.000 lagun geratu ziren kalean, baina biztanle bakarra hil zen. Eskarmentua hartuta, etxe berriak harriz egitea erabaki zuten, harri gogor eta erregaitzarekin. Trondheim eta Nidaros Iparralderantz jarraitzen dugu, zazpi uharteren gainean ezarritako hiriko kanalak bisitatu ostean. Terrazatik agur esan diot Alesundi eta Trondheimerako bidea hartu dugu. Hiri dinamikoa da; hemen ere ikasle asko eta Nidelva ibaiaren ertzean –izokinak arrantza daitezke– koloretako etxe zaharrak nonahi. Rockaren Museoa, muino eder bat, ganbak, hondartza... baina bereziki ezaguna da Nidaroseko katedral gotikoa, munduan iparralderagoen dagoena. Horraino heltzen da Nidaroseko bidea, Olav santuaren omenez sortua –han dago bere hilobia–, Done Jakue bidea bezalakoa, baina basatiagoa. Baina ez dugu horretarako astirik. Ontziak bere bideari ekin behar dio. Ibilbidean zehar kondairazkoak ematen duten paisaiak ikusten jarraitzen dugu. Torghatten mendi zulatua, esaterako, edo Seven Sisters izeneko mendikatea. Haren magalean dagoen Helgelaneko kostaldea munduko politenetakoa da. Hurtigrutenek aukera ematen du nahi dugun portuan ontzitik jaitsi eta bertan egun batzuk emateko, ibilbideari hurrengo ontzian ekiteko, garraio sistema bat balitz bezala. Egunero egon ohi da ontzi bat. Guk hasierakoan jarraitzen dugu, eta halako batean, bozgorailuetatik Zirkulu Polarra igarotzen ari garela abisatu digute. Mugarria da. Ez da asko falta Lofoten eta Vesteralen irletara heltzeko. Agian horiexek izango dira bidaia osoko eremu basati eta ederrenak, itsasotik zeruraino igotzen diren mendiekin. Eta uretan, baleak! Stoko kaian animalia horien bila doan itsasontzira igo gara. Itsasoari so gaude, eta bat-batean ur-zurrusta batek baleak non dauden erakutsi digu. Ikusgarria. Tromso eta Kirkenesera jarraitzen badugu, oraindik sorpresa askorekin egingo dugu topo. Stockmarknesen bide bera egin zuten lehen ontziei buruzko museoa aurkituko dugu. Gauzak asko aldatu dira, orain erosoagoa da dena, baina orduan bezala orain ere ez dago zalantzarik hauxe dela munduko bidaia ederrena. •

42


GIDA PRAKTIKOA Mota askotako bidaiak eskaintzen ditu firma honek, Alaska, Groenlandiatik eta Islandiatik, esaterako. Xehetasun gehiago, www.hurtigrutenspain.com helbidean.

Aukerak Irteerak Bergen eta Kinkenesetik egiten dira. Apirilean, esaterako, irteera bakarra egiten da. Hortik aurrera, hilero hiruzpalau egiten dituzte. Hamabi egunetako bidaiak izaten dira.



Surama

MACUSHIEKIN AMAZONIAKO SABANAN MURGILDUZ

Testua: Geisel Garcia Graña Argazkiak: Patxi Uriz

45


Suramako komunitateak, turismoaren bidez, alternatiba ekologikoak eskaintzen dizkio basoaren ustiapen intentsiboari. Jasangarritasuna, indigenen eskubideak errespetatzea eta kudeaketa komunitarioa; ardatz horiek ematen diote bisitariari munduko biodibertsitate handieneko guneetako batez gozatzeko aukera.

46

aso trinko batek bereizten ditu Surama herria eta Guyanako hiriburua, Georgetown. Bidaiariak puntu batetik bestera garraiatzen dituen abionetak alfonbra birjina baten gainean hegan egiten du ordu erdiz. Alfonbra horrek 200 kilometroko distantzia hartzen du eta zabalean ikusmenak iristen duen guztia. Helmugara bidean Essequibo ibaiak gidatzen gaitu, Guyana iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen Hego Amerikako ibai emaritsu eta zabalenetako bat. Surama amerindiar herria Guyanako erdi-hegoaldean eta Brasilgo mugatik 50 bat kilometrora dago

B


SURAMA eta natur ingurune oparo baten ataria da. 300 biztanleko komunitate hau hamabi kilometro koadroko eremu batean sakabanatuta dago, oihanak eta Pakaraimako mendiek inguratuta. Bertako biztanleek, funtsean, macushi kultura dute, Guyanako bederatzi herri indigenetako bat. Ingurune natural honetan, macushiak naturarekiko errespetuan hezten dira, naturatik jasotzen baitituzte bizirauteko baliabide gehienak. ÂŤBasoa da gure supermerkatuaÂť, esan ohi dute sarri, basoak sendagaiz, elikagaiz eta beste baliabide batzuez hornitzen dituela azaltzeko. Tradizioz, gizonezkoek basoan ehizatzen eta

47


SURAMA Macushiek harreman orekatua dute oihanarekin, basoa zaindu egiten baitute, bertatik elikatzen direlako. Askotariko fauna dago.

48

lurra lantzen ikasten zuten. Gaur egun, haurrek, basabizitza arloko elkarteetan antolatuta, tokiko fauna eta florari buruzkoak ikasten dituzte eta nola izan horiekin harreman begirunetsua. Suramako herriko ÂŤecolodge-aÂť Suramako komunitateak duela 30 urte sortu zuen turistentzako ostatu mota hau, ecolodge delakoa, eta herrialdeko beste komunitate batzuentzat turismo ekologikoaren erreferentzia bihurtu da. Bertan, bisitariak macushi kulturaren bizimodu tradizionalaz goza dezake, naturarekin harreman zuzenean. Ostatu horien artean nabarmenenak amerindiar estiloko etxola zabalak dira, biribilak, lastozko sabaia dutenak. Horietan ziurtatuta dago egonaldi xume baina erosoa eta na-

turarekin harmonian. Ecolodgean egonaldia eginez bertako gastronomia ezagutuko dugu, hau da, plater tradizionalak eta macushi kulturako laboreak: barazkiak, oilaskoa, bertako ibaietako arraina eta casabe ogia. Guneak 70 pertsona ingururi eskaintzen die lana, garbiketa, sukalde, gida turistiko eta taxi zerbitzuak batuta. Enpleguak, gainera, txandakakoak dira, komunitatearen zati handi batek bere baliabide ekonomikoen iturria dibertsifikatu ahal izan dezan. Eredu horri esker, Suramako biztanleak basoa ustiatzeko eredu oldarkorrenetatik (ehiza eta nekazaritza, esaterako) jasangarriagoak diren beste eredu batzuetara igaro dira, basoa zaintzea ezinbestekoa baita berau ekonomikoki aprobetxatzeko.


Ecolodgeak berak natura betean txangoak eta jarduerak eskaintzen ditu, hala nola sabanan zehar zaldiz ibiltzea, hegaztiak behatzea eta txangoak egitea basoan edo kanoan Burro-Burro ibaian. Egunsentia da Suraman eguneko unerik zirraragarriena. Etxola nagusiko balkoiko hamaketatik ikuskizun bikaina dira Pakaraimako mendiak. Tximino orrolariek Rupununi iparraldeko basoan jarduera hasi dela iragartzen dute. Guakamaio bikote bat Suramako zerua zeharkatzen ari da eta txori eta narrasti txikiak inguruan paseatzen ari dira. Inguruko hegaztien aniztasunaz gozatu nahi dutenen lehen txangoak ere basoan barneratzen ikusten ditugu. Arroketako oilartxoa eta harpia arranoa dira Surama inguruko espezie harrigarrienetako batzuk.

Bizimodu orekatua Suramako macushi komunitateak natura baino gehiago ere badu bisitariari erakusteko. Komunitatea antolatzeko moduak berak adierazten du bizimodu orekatua aukeratu dutela, maila indibidual zein kolektiboan. Komunitateko kideek lan tradizionalena sorkuntza-lanarekin eta etxeko lanekin uztartzen dute. Horixe da, hain zuzen ere, Carolinen kasua. Aldi berean, basoa monitorizatzeko zentro batean ikerketa lanean, artisautza ekoizteko jardueretan eta bi seme-alaba zaintzen aritzen da. Suramako komunitatearen erabakiak modu horizontalean eztabaidatzen dira, eta horretarako espazio publiko batean biltzen dira kideak. Emakumezkoak protagonista dira bai bizitza komunitarion bai eco-

Suramako gastronomiak bertako produktuak ditu oinarri. Celinek, ÂŤecolodgeÂť-ko sukaldariak, bertako fruta tropikalekin prestatzen du gosaria.

49


Amazoniako sabanan berezko aniztasun handiko fruta-arbolak hazten dira. Guyanako 9. eskualdean mozketa jasangarria egiten dute.


SURAMA lodgearen administrazioan; azken honek ematen ditu komunitatearen baliabide ekonomikoen %75. Surama herri aitzindaria da basoaren babes aktiboan oinarritutako gizarte-antolakuntzaren alde egiten. Eskualdeko beste komunitate batzuekin batera, Iparraldeko Rupununi Barrutiko Garapen Kontseilua osatzen du. Gobernuz kanpoko erakunde horrek, komunitateetan hartutako erabakien berri emateaz gain, komunikazioa eta garapen-proiektuen ezarpena bultzatzen du. •

GIDA PRAKTIKOA Biztanleria 300 biztanle.

Hedadura 13 kilometro koadro.

Dirua Dolar guyanar.

Hizkuntza Ingelesa

Nola iritsi Georgetown-OGLE aireportutik bidaiari-abioneta txiki batean Lethem herrira hegan egin eta Suramara ordu batzuetako bidaia egin daiteke. Batzuentzat, batez ere talde txikietan bidaiatzen badute (4-12 lagun), praktikoena Ogletik bertatik Suramara doan abioneta bat hartzea da, lurreratzeko pista xumea baitago han. Bidaia segurua da, eta ordubetez edo ordu eta erdiz baso itxiaren ehunka kilometroen gainean hegan egitea esperientzia itzela da.

Noiz bidaiatu Guyanako eguraldia beroa eta hezea da urte osoan. Otsailetik martxora eta irailetik urrira bitartean izaten da denboraldi lehorra, modu seguruan nabigatzeko eta bidaiatzeko sasoirik onena.

Non jan Ecolodgearen prezioan sartzen dira otorduak ere; elikadura xumea da, macushi estilokoa, baina osasuntsua eta elikagai eta zapore ugarikoa. Bertan tokiko ohiko produktuak erabiltzen dituzte, hala nola kalabaza, banana, artoa, piperrak, arroza eta babarrunak. Oilaskoa, bertako ibaietako arraina eta casabe ogia ere badituzte.

Logelak eta bestelako zerbitzuak Ostatuen artean amerindiar estiloko etxola zabalak nabarmentzen dira, biribilak eta lastozko sabaia dutenak. Horietan ziurtatuta dago egonaldi xume baina erosoa, naturarekin eta bertako bizimoduarekin harmonian. Logeletan ur edangarria duten botilak izaten dituzte, etxola nagusian betetzen direnak, baita haizagailua eta moskitera ere. Guztietan eguzkienergiatik eratorritako argindarra dago eta ecolodgearen administraziorako etxolan ordainpeko oinarrizko Internet zerbitzua dute. Ia ez dago telefonia seinalerik; hortaz, bisitariak prest egon beharko du amerindiar bizitza estiloan erabat murgiltzeko, aurrez aurreko komunikazio soilerako prest.

Informazio gehiago: suramaecolodge.com eta www.facebook.com/SuramaEcoLodge

.

51


52


Sumatrako orangutanak BASOKO PERTSONEN PARADISUA BABESTU DEZAGUN

Testua eta argazkiak: Xabier Amoros Oskoz

Sumatrara iristea ez da erraza. Lekutan dago. Baina hori bai, merezi du haraino iristea, jende jatorra ez ezik, kultura aniztasuna, paisaia ederrak eta fauna zoragarria aurkituko baitugu bertan. Eta ondoko lerrootan azken horri buruz arituko gara, Sumatrako faunaz, eta zehatz-mehatz, bere ikurretako batez: orangutana edo, bertako hizkuntzan, ÂŤbasoko pertsonaÂť. Eta ez da kasualitatea malaysieraz horrela izendatzea primate hauek, izan ere, beraien geneen %96,4 gureen parekoak dira. Horretaz aparte, oso azkarrak dira.

53


SUMATRAKO ORANGUTANAK Erreportajea zabaltzen, orangutan arra, ohiko kopeta ederrarekin eta basoko fruituak, rambutanak.

54

umatra Indiako Ozeanoko uretan aurkitzen den uharte handi bat da. Indonesian kokatzen da, eta bere biran datu oso esanguratsuak biltzen ditu, besteak beste, 473.605 kilometro karratuko azalerarekin, munduko seigarren uharterik handiena dela eta Indonesiako handiena. Luzeran, iparretik hegora, ia 2.000 kilometro ditu. Beraz, ez da nolanahiko uhartea, inondik inora. Hemen jendea atsegina da. Beti irribarre batekin agurtzen zaituzte eta askotan zuregana hurbiltzen dira solastatzera edo zurekin argazki bat ateratzeko asmoarekin. Indonesiar hauek abegikorrak dira eta, turismo gutxi dagoenez, zu zeu bihurtzen ahal zara beraien arretagunea.

S

Munduan bi lekutan bakarrik aurkitzen ahal ditugu orangutanak: Sumatran eta Borneon. Han ere ikusteko aukera gutxi daude gaur egun, eta, zoritxarrez, gero eta gutxiago. Izan ere, azkenengo hamarkadetan beraien populazioa etengabean beheraka doa. Hori hainbat faktorek eragin dute, baina arrazoi nagusia, garrantzitsuena ezbairik gabe, palma olioa da. Palma olioaren ekoizpena galgarria da ingurumenerako, Indonesiako eta Malaysiako euri-oihan tropikalen suntsiketa masiboaren arduraduna delako. Landatze neurrigabeek Sumatrako orangutanen biziraupena mehatxatzen dute. Ingurumenerako Nazio Batuen Programak aurreikusi du palma olioaren ekoizpenak


gaurko erritmoan jarraitzen badu, Sumatrako eta Borneoko baso tropikalen %98 desagertuko direla 2022an. Medan hiria Orangutanak ikusteko, lehenik eta behin Medan hirira iritsi beharko gara, Kualanamu nazioarteko aireportura. Bertaratzeko, Jakarta, Kuala Lumpur, Singapur edo Yogyakartatik hegazkinak ateratzen dira. Medan Sumatera Utarako (Ipar Sumatra) hiriburua da, 2,5 miloi biztanlerekin, Indonesiako laugarren hiririk handiena. Sumatrako ipar-ekialdean dagoen hiri garrantzitsu hau nahiko kaotikoa da, baina hala ere, bertan zerbait bisitatzekotan aipatu beharko genuke Sultan

Ma’Moen Al Rasyid Fundazioa. Bertan, inguru oso atsegin batean , museoak, dendak, lorategiak, emanaldiak, eta abar aurkitzen ahal ditugu ordu interesgarri batzuk emateko eta bertako kultura aberastasunaz jabetzeko. Baina, jakina, hiri erraldoi honetan ez dago orangutanik. Horretarako, errepidez abiatu behar gara Bukit Lawang herrira, Medanetik 70 kilometrora. Ez gaitezen engainatu, ordea, ez dira gure ohiko 70 kilometroak; sekulako trafikoa (motoak, txirringak, kamioiak, animaliak, pertsonak...) aurkituko ditugu errepide txar batean eta distantzia hori egiteko eta gure helburura iristeko ordu luzeak eman beharko ditugu .

Ezkerretik eskuinera: orangutan ama kumea aldean duela, adarrez adar; oihan itxia Gunung Leuser Parke Nazionalean, eta bestelako fauna zelatan.

55


SUMATRAKO ORANGUTANAK

Emakumeak Sultan Ma’Moen Al Rasyd Fundazioan, Medan hiriburua. Ondoko orrialdean, Sumatra uhartea airetik ikusita.

Bukit Lawang Bukit Lawang leku berezia da, oihanaren bazterrean sortutako herri desitxuratu bat, non hainbat zerbitzu eskaintzen diren bisitarientzat. Bertan non lo egin ez ezik, jatetxe, taberna eta denda ugari aurkituko ditugu Bahorok ibaiaren ertzean. Ibaia bera ere kirol gune moduan erabil dezakegu bertako rafting modalitatea eginez: pneumatiko batekin. Baina gu geu orangutanak ikusteko etorri gara. Bertako agentzia batekin lotu behar da ibilbide gidatua. Jakina, ez da zaila izango norekin egin aurkitzea, orangutanen bisitaldiak direla eta sortu baita herria neurri handi batean. Bukit Lawang ez da bereziki herri ederra, baina oso inguru atseginean dago eta paseatzera gonbidatzen zaitu. Oihana eta ibai indartsuaren presentziak aitzakia ederrak izan daitezke lasai ederrean atseden hartzeko edozein txokotan. Nahikoa da metro gutxi urrutiratzea herrigunetik bertako faunarekin topatzeko, tximinoak gure bidera aterako dira bai ala bai, ea zerbait ematen diegun edo hobeto esanda, ea zerbait “kentzen� ahal digute; kontuz, beraz, lapurtxo txiki hauekin. Gunung Leuser Parke Nazionala Gunung Leuser Parke Nazionala Indonesiako Sumatra iparraldean dagoen parke nazional bat da, 7.927 kilometro karratu hartzen dituena. Barisan mendilerroan dago, Leuser mendiaren izena darama (3.119 m) eta eko-

56

sistema ugari babesten ditu. 150 kilometroko luzera eta 100 kilometroko zabalera du, gehienak oso menditsuak. Eskualde hau Asiako hego-ekialdeko eremu basati handiena da. Gunung Leuser parkea hainbat animaliaren gordelekua da, eta orangutanez gain, bertan tigreak, errinozeroak, hartzak eta hainbat tximino eta hegazti espezie bizi dira. Baina, jakina, ez da erraza beraiek ikustea. Bestalde, ez da batere erosoa bertan ibiltzea, izan ere, oihanaren sakonean sartu beharko gara eta arbolen sustraiekin, lokatzarekin eta etengabe nolabaiteko gorabeherekin topo egingo dugu gure txangoan. Bero sargoria ere bidelagun izango dugu. Baina ez da etsi behar hasierako langa eta aldrebeskeriekin. Gure esfortzuak ziur aski berezko saria izango du. Orangutanak basoan Zuhaitzetan bizi den munduko ugaztun handiena da, oihan osoa du despentsatzat, eta horregatik lur eremu handia behar du, batetik bestera migratzeko frutaren sasoiari jarraituz. Orangutanek bizialdi luzea dute, sarritan 30 eta 40 urte artekoa egoera basatian. Mantso ugaltzen dira, eta kume gutxi izaten dituzte. Emeek hamar urte inguru dutenean lortzen dute heldutasun sexuala, eta ugalkorrak dira 30 urtera arte; batez beste, sei urtean behin umatzen dira. Emeak bakarrik arduratzen dira kumeez, eta amarekin geratzen dira sexu heldutasunera iritsi arte.


Benetan hunkigarria da animalia hauek topatzea oihanean. Izugarrizko antza dute gurekin. Beraien eskuek gure eskuak dirudite eta so egiten dizutenean begirada sakona eta gurearekin parekotasuna duen argi izpia nabaritzen ahal duzu beraien begietan. Zuhaitz batetik bestera mugitzen direnean, dantzan dabiltzala dirudi. Animalia handiak dira, ile luze gorrikoak eta oso-oso bizkor mugitzen dira arbolen artean, zein lurraren gainean. Oso azkarrak eta kuxkuxeroak dira, ia-ia gu bezalakoak izango lirateke baina “hizkuntzarik” gabekoak. Aurpegia oso-oso adierazkorra dute, solastatzea bakarrik falta zaie. Umearen hazkuntza amaren araberakoa da 2 urte egin arte eta ondoren amarengandik hurbil geratzen da 10 urte arte. Arrek, 20 urte inguru dituztenean masail oso nabarmenak dituzte eta 130 kiloko pisua izatera irits daitezke. Gauero habia bat prestatzen dute zuhaitzetan lo egiteko eta, euria egiten denean, hostoekin estaltzen dute beren burua. Oihanik gabe ez dago orangutanik eta desorekatze erritmo honetan segituz gero 25 urte barru desagertuko dira. Aldiro iristen zaizkigun berriak ez dira batere lasaigarriak. Gure ahaide hurbilenak dira baina zoritxarrez, beraien etxea, ekosistema suntsitzen ari gara eta hori konpontzeko ez badugu zerbait egiten epe laburrean, betiko galduko ditugu orangutanak, basoko pertsonak. Nonbait, egungo egoerari buelta ematen ez bazaio, urte gutxian desagertuko dira betiko. •

GIDA PRAKTIKOA Nola joan Sumatrako aireportu garrantzitsuena Medangoa da eta bertara iristeko hainbat hegaldi daude, besteak beste, Jakarta, Kuala Lumpur, Singapur edo Yogyakartatik.

Garraioa Medanetik Bukit Lawangera lineako autobusa dago egunero, baita joan-etorria egiteko furgonetak ere.

Ostatua Bukit Lawang Eco Lodge, Garden Inn, Indrah Valley, Nora’Homestay & Restaurant, Wisma Leuser Sibayak... eta abar dira aurkitzen ahal ditugun hainbat ostatu. Turismoari begira antolatuta dagoenez, guztiz erraza da non lo egin eta non bazkaldu aurkitzea.

Nola mugitu Bertako agentziarekin (Bukit Lawang Guide Association) harremanetan jarri beharko gara parkean barrena bisitaldi gidatua egiteko. Gunung Leuser oso inguru menditsua da eta basoa itxia da. Oinetako egokiak eta arropa arina ezinbestekoak dira inguru horretan ibiltzeko. Guztiz gomendagarria da, halaber, ibiltzeko bastoiak erabiltzea. Inguru honetan ohikoa da “tubing” egitea ibaian. Horretarako kamioi gurpilen kamerak alokatuko dizkizute lasai ederrean.

57


liburuen TXokoA

ARALAR EDERTASUNA ETA HAUSNARKETA

Aralar, mundua leku den lurra Testua: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel. Argazkiak: Iban Toledo Erein, 2020 52 orrialde. 12,00 euro

ralar mendilerroaren aparteko balioa ezagutarazteko 2018an dokumentala egin zuen On Produkzioak-ek. Hain ezagun eta, aldi berean, hain ezezagun zaigun naturagunea gizartera gerturatzeko egindako lan honek ikusleak hango haran, baso, gaindegi, larre, barrunbe, osin eta haitzarteetan ezkutaturiko altxorrak deskubritzera gonbidatu zituen. Dokumental berezia zen, irudi ederrez jantzia eta ukitu poetiko goxokoa. Baina ikusleok naturaren edertasunarekin gozatze hutsa baino gehiago bilatzen zuen, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen baitzuen. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutaraztearekin batera, kontserbaziorako deia egiten zen dokumentalean. Eta, koronabirusak sortutako hondamendiak eragotzi ez badu, orain kaleratu berri den argazki liburu polit hau proiektu horren bigarren urratsa izango litzateke. Lorea Agirreren eta Idurre Eskisabelen testuak Iban Toledoren irudiak bezain ederrak direla esaterik izango ote dugu?

A


ZULU GERLARI KEMENTSU HAIEK

POLITIKA ETA HERIOTZA GROENLANDIAN

Afrikako gerlari ospetsuenak dira zuluak. Shaka errege mitikoak, “Napoleon beltza” izenez ezagunak, sortutako inperioak eta Ingalaterra viktoriarrarekin izan zituen gatazkak ospe handia eman zioten zulu herriari. Liburu honetan, 1879. urtean zuluen eta Viktoria erreginaren kasaka gorrien artean izandako gerra-gertaerak berrikusten ditu Carlos Rocak. Britainiarrentzat hainbat porrot ikaragarri ekarri zituen; zulu nazioari, bere inperioren gainbehera. Ia mende eta erdi geroago, XIX. mendeko zuluek milaka irakurle liluratzen dituzte.

Groenlandiako ekialdeko kostaldeko herri urrun batean girotutako eleberria dugu hau. Herri txiki honetan udaro hainbat hilobi zulatzen dituzte negu gorri eta gogorrak lurra gogortu baino lehen. Gertakari erreal honetatik eta uhartean igaro zituen zazpi urteetako bizipenetik abiatuta, Christoffer Petersenek (Christopher Paton idazlearen goitizena) Groenlandiara hurbilduko gaitu, ustelkeria politikoa eta krimena uztartzen dituen thriller honekin. Protagonista David Maratse polizia ohia da, hiriburutik alde egin behar izan duena.

El imperio zulú Carlos Roca Ediciones Península, 2020 20,88 euro

MAGIAZ BETETAKO ABENTURAK Castell anai-arrebak euren aita Germanekin Boliviara joan dira. Aita antzinako huatacachi kulturari buruzko egia jakin nahi duen antropologo ospetsua da. Halere, beren oporrak hondatu egingo dira German bahitzen dutenean. Aita aurkitzeko, anai-arrebek herriko xamanaren eta kearen laguntza izango dute. Boliviako bazter ezkutuenetan gertatzen den egiazko abentura bizia, milaka urteko kultura bati buruzko egia jakiteko balio izango duena. 12-14 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago eta orain euskaraz atera berri dute. Inkaren begia Natalia Alonso Ibaizabal, 2020 216 orrialde. 14,30 euro

Siete tumbas, un invierno Christoffer Petersen RBA, 2020 256 orrialde. 19,00 euro

KLASEEN ARTEKO BORROKA ITSASOAN Hilabete luzeetan itsasontzietan harrapatuta, atsedenik hartu gabe lan egitera behartuta, marinelek lanik gogorrenetako bat zuten kapitalismoaren hasieran. Hala ere, beren artean izan zituzten elkartasun eta leialtasun loturei esker, botereari aurre egin ahal izan zioten eta erresistentzia sareak sortu ahal izan zituzten, ofizial, armadore eta inperioko funtzionarioei aurre egiteko. Matxinada, desertzio, sabotaje, greba eta istiluak bizi izan zituzten marinelek eta, horien ondorioz, beren burua gizarte-klase propio gisa ikusten hasi ziren. Entre el deber y el motín Marcus Rediker Antipersona, 2020 460 orrialde. 17,00 euro

59


telebidaiak

APIRILEKO ESTREINALDIAK KONDAIRAZKO ITZULERAK Etxeko egongelatik eta mugikor bidez bidaiatzeko aukera badagoela jakin bagenekien, baina guztion ahotan dabilen birusak iritsi behar izan du horretaz guztiaz ohar gaitezen. Pantaila txikian apirilean izango ditugun estreinaldi interesgarri hauek aukeratu ditugu zuentzat: «Games of Thrones». 8. eta azken denboraldia (HBO eta Movistar+). Gure zerrendan lehena izan behar zuen, ezinbestean. Apirilaren 15ean, igandean zehazki (astelehena 16 Europan), munduko telebistako telesail arrakastatsuena itzuliko da gure bizitzara. Azken denboraldia da, gainera. Bukaeraren hasiera. Gerrarik handiena. Nork eskuratuko du azkenean Burdinazko Tronua? «Gomorra» (Sky), 4. denboraldia. Europako telesailik onena italiarra da, ez dago zalantzarik. Italiako Camorrako klanen arteko gerraren itzulerak odoluste handia ekarriko du, ohi denez.

«La casa de papel» (Netflix), 4. denboraldia. Bigarren zatiaren bigarren zatia... ez dugu gauza berri askorik espero, baina mundu osoan zehar dituen zaleak adi daude, azken denboraldiaren zain. Madrilgo Monetaren Fabrika Nazionaleko lapurreta zirraragarria abiapuntu hartuta, telesail hau nazioarteko bihurtu da eta, bide batez, Itziar Ituño basauriarra izarra izatera iritsi da. «Fose/Verdon» (HBO), 2. denboraldia. Bob Fosse koreografoak (Sam Rockwell aktorea) eta Gwen Verdon dantzariak (Michelle Williams) bikote bitxi eta interesgarria osatu zuten, bai taula gainean bai benetako bizitzan. Lehen mailako telesaila da.

60


zinema bidaiaria

FILMIN EUSKARAZ BIDAIA DEZAGUN EUSKARAZ GURE ETXEKO EGONGELATIK Testua: Fermin Lusarreta

Egunotan “Aupa Etxebeste!” filmeko protagonistak bezala sentitzen garela, etxe barruan eta kalera atera ezinda, alde ona bilatu nahi diogu pairatuko dugun zinema estreinaldien atzerapenari. Zer dela eta? Seguruenik, aretoetan ikusi ez ditugun hainbat euskal izenburu berreskuratu ahal izango dugulako eta, bide batez, euskaraz egindako ekoizpena eskaintzen duen lehenengo streaming plataformari behar duen bultzada eman beharrean gaudelako. Izan ere, Bartzelonan egoitza duen Filmin plataformak atal berria estreinatu zuen koronabirusaren krisia hasi aurretik. Euskal produkzio onenetakoak biltzeko asmoz sortua, euskarazko, euskaraz bikoiztutako eta euskaraz azpititulatutako ikusentzunezkoak eskuragarri daude atal honetan. Berrogei bat lan daude ikusgai; horien artean, Koldo Almandozen “Oreina”, Telmo Esnalen “Dantza”, Roberto Castonen “Ander” eta Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren “Loreak”, eta, noski, Telmo Esnal eta Asier Altunaren “Aupa Etxebeste!” dibertigarria ere bai, gure aretoetan euskal zinemak izan duen filmik arrakastatsuena izan baita. Guk, oraingoan, dokumentalak azpimarratuko ditugu, asko eta interesgarriak egiten baitira Euskal Herrian. Esaterako, Fermin Muguruzak New Orleansera egindako bidaia musikala, “Nola?”, dago ikusgai, baita bidaiei eta historiari lo-

tutako beste batzuk ere; Aitor Asperen “Baskavigin” eta Nacho Reigen “Amerikanuak”. Lehenengoak XVII. mendean Donostiatik Islandiara abiatu ziren hiru baleontziren aztarnei jarraitzen die (orrialde honetako argazkietan); bigarrenak, XX. mendean migrazioaren bidea hartu behar izan zuten euskaldunen arrastoei, Eko (Nevada) herriko artzainen istorioen bitartez. Hiru multzotan banatuta –fikziozko filmak, dokumentalak eta haurrentzako zinema–, Filmin Euskaraz-ek Kataluniako FilminCAT kanalaren ereduari jarraitzen dio; 2017tik aurrera katalanezko filmak eskaintzen ditu, eta 3.000 pelikula eta dokumental inguru ditu.

Filmin plataforma. Filmin Euskaraz atalean, web helbide honetan: www.filmin.es/canal/ filmin-euskaraz. 61


mundua laburrean

HEGOAFRIKAN BAINATZEA ARRISKUTSUA DA Irudia ez da batere ohikoa. Izozki saltzaile bat, ia bakarrik, eta Durbaneko hondartza hutsik. Uretan ere ez dago inor, debekatuta baitago koronabirusaren aurkako beste neurri batzuen artean. Berrogeialdiarekin zorrotz jokatu du Hegoafrikako Gobernuak; arau-hausleek 10 urteko kartzelaldia jaso lezakete. 56 milioi biztanle izanda, Hegoafrikan oso kezkatuta daude, herritarren %60 kutsatuko direla aurreikusten baitute.

hutsa

PLAZA LASAIA Bertako turistak izango dira seguruenik, errusiarrak. Moskuko Plaza Gorrian ez da nazioarteko turismorik ikusten pandemia hasi zenetik, nahiz eta Putin presidenteak birusa «kontrolpean» zegoela adierazi zuen martxo erdialdean.

CERVINOK HITZ EGINGO BALU... Suitzako Zermatt herriko kaleetan barneratzen ausartzen den bakarra ote da argazkikoa? Atzean Cervino (Matterhorn) Alpeetako mendi ikusgarriaren gailurra begizta daiteke, zera esango baligu bezala; «Asko ikusi dut sortu nintzenetik, baina zuek, naturari entzuten ez badiozue, agian ez duzue luze iraungo. Nik hemen jarraituko dut».

hutsa

INDIAN EZ DAGO MOZORRORIK Ez maskararik, ez eskularrurik. Ahmedabaden kokatutako Mahatma Gandhiren ashram-a garbitzen ari den langile honen irudiak erakusten du herrialde handi, jendetsu eta txiro honek birusaren aurka egin dezakeena. Gutxi, ahal dutena.

62


hutsa

hutsa

IA BISITARIRIK EZ ANGKOR GUNEAN Argazki pare honek Angkor Wat tenpluaren sarrera erakusten du. Kanbodiako gune arkeologikorik bisitatuenean dago, ospetsua da oso, ederra. Goiko argazkia martxoaren 5ean hartutakoa da; behekoa, hamaika egun geroagokoa, 16koa. Bien arteko aldeak erakusten du koronabirusaren izurriteak Asian eragin duen mina. AFP agentziak Asiako hamalau gune turistikoenetan egindako erreportaje batekoa da irudi hau. Ikaragarria da, gizakia planetaren azaletik desagertzen ariko balitz bezala.

hutsa

KUBAK ERAKUTSI DIGUNA Taxi gidari honek turistak garraiatzea du lanbide. Autoa desinfektatu eta badoa bezero bila. Hamarkadetako erasoen ostean, Karibeko uharteak ikasketa ederra eman dio munduari; pandemiari aurre egiten maisu izan da, baita elkartasunean ere.

ALEMANIAN TURISMOA EGITEN? Zer egiten du bikote honek Berlingo Brandenburgoko atearen aurrean, maletatzar horiekin eta telefonoz deika? Irudiak harridura sortzen du... edo, beharbada, ez. Demagun ez direla turismoa egiten ari –argazkia sinatzen duenak horixe dioen arren–, etxera itzultzen ari direla baizik. Pandemiak guztion baitako polizia azaleratzen du!

hutsa

hutsa

ESPERIMENTUA EZ ZEN ONDO ATERA BRITAINIA HANDIAN Londresko Liverpool Street tren geltokiak itxura hau zuen martxo erdialdean. Ohi baino bidaiari dezente gutxiago baina, halere, ohiko tren eskaintza goiko iragarki-tauletan. Izan ere, Boris Johnsonen gobernuak kostata heldu zion berrogeialdia ezartzeko erabakiari, hasieratik Europako beste herrialde batzuek hartuko neurri zorrotzak baztertu ostean. “Esperimentu ingelesa” deitu zitekeena bertan behera gelditu zen, pandemiaren zabalkuntza ikaragarriak beharturik. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.