7h117

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

finlandia

«Ruska» edo udazken miragarriaren bila

hego korea

emporda beherea

Noryangjin eta Jagalchi hirietako arrain azoketan

Itzultzeko gogoa sortzen duen lurralde lasaia

MOTXILA BIZKARREAN

TORRES DEL PAINE


Azaleko argazkia: Lucas Vallecillos

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


16 22 16

46 38 16 30

16

16 16 16

6

aurkibidea117

16 Amboseli Robert Redford eta Meryl Streep garela imajina dezakegu, airetik Kenyako belardietan bazkatzen ari diren animalia basatiei so egiten diegun bitartean.

30 Hego Korea Korearrek biziki maite dituzte arrainak eta itsaskiak. Hego Koreako arrain azoka txundigarrienetan izan gara Seulen eta Busanen.

22 Finlandia Udazkenaren hasiera magikoa da Finlandiako oihanetan, zuhaitz kaduzifolioak hostoak askatzen hasten direnean. Garai honek badu izena: ÂŤRuskaÂť.

38 Emporda Beherea Amets egitera bultzatzen duten kalak eta itsaslabarrak, arkitektura modernista, Erdi Aroko herriak... Lurralde honek denetarik du.

46 Arangoiti Nafarroako historiaren eta pasadizo askoren berri ematen duen Leireko monasterio dotorea gordetzen du bere hego isurialdean mendi honek.

06 Torres del Paine Haran malkartsuak, turkesa koloreko urak dituzten aintzirak, ur-jauzi harrigarriak, glaziar izugarri handiak eta baso misteriotsuak; hori guztia dute zain ibiltariek Txileko Patagonian kokatutako Torres del Paine Parke Nazionalean. Parkea oinez egiteko makina bat aukera eskaintzen ditu, baina sakon ezagutu nahi izanez gero, ezinbestean bi ibilbide klasikoetako bat egin beharko dugu, O eta W izenez ezagutzen direnak.

52 Proposamen tematikoa Europan bista ederrenak dituzten tabernak. 56 Hitzorduak Moda modan jarriko duten bost nazioarteko erakusketa. 58 Liburuen txokoa Euskal ilustratzaile baten abenturak Japonian. 60 Gogoan hartu Hong Kongeko Victoria kartzela zaharra eta Zugspitze mendiaren magaleko Eibsse aintzira. 62 Laburrak


Munduari begirada

4


KIRGIZISTAN Natura, kultura eta kirol tradizionala ulunkan gora eta behera lasai asko dabiltzan haur hauek kirgizistandarrak dira eta Issyk-Kul aintziraren ondoan daude, Bixkek hiriburutik 300 kilometrora. Egun hauetan, ezer okertu ez bada behintzat, toki honetan egiten ari dira Munduko Joko Nomadak (World Nomad Games’18 jatorrizko izenean); hau da, Sobietar Batasun ohiko errepublika honetan bizi diren hainbat talde kultural eta nomaden jokoak, Joko Olinpiko tradizionalen parekoak. Kulturan eta antzinako ohituretan aberatsa da oso Kirgizistan, naturan ere oparoa eta, XXI. mende honetan, iraganeko abenturazale haien pare sentitzeko aukera ematen digun lurraldea dela esan daiteke. Erdialdeko Asiarako atea da, era berean, toki ezin aproposagoa Zetaren Ibilbidea hasteko eta behar diren bisak eskuratzeko. Mugakide ditu Kazakhstan iparraldean, Uzbekistan hego-mendebaldean, Tajikistan hegoaldean eta Txina hego-ekialdean. Eta bertakoak? Atseginak eta abegikorrak, esaten dutenez.

K

Argazkia: Vyacheslav Oseledko

5



Torres del Paine MUNDUAREN AMAIERAN OINEZ Testua eta argazkiak: Lucas Vallecillos


TORRES DEL PAINE

Behean, Grey glaziarra izen bereko aintziran eta ondoko orrialdean, mendizaleak Mirador Base Las Torres behatokian. Erreportajea zabalduz, beste mendizale talde bat Torres izeneko aldean.

Ăšltima Esperanza probintzian, aĂłnikenk indioen antzinako bizilekuak bidexka-sare zoragarria eskaintzen du, planetako paisaia liluragarrienetako batean. Haran malkartsuak, turkesa koloreko urak dituzten aintzirak, ur-jauzi harrigarriak, glaziar izugarri handiak, baso misteriotsuak; hori guztia dute zain ibiltariek Torres del Paine Parke Nazionalean (Txile).

orres del Paine Parke Nazionalean zehar trekkingean hasi aurretik Txileko Santiagon sartuirten bat egingo dugu, jet lag-a baretzeko eta bidaia luzetik suspertzeko, eta hortik Punta Arenas-era jauzi egingo dugu hegazkinez. Hortik, berriz, autobusez Puerto Natales-era abiatuko gara; Juanjo txiletarrarekin elkartuko gara hor, trekkingean lagunduko digun gidarekin. Hiri horretan itxiko ditugu parkean zeharreko ibilaldiarekin loturiko kontu guztiak eta azken orduan falta zaigun edozer bertan erosi beharko dugu, dela kantinplora, dela linterna edo bota pare bat. Parkeko aterpe gehienak kudeatzen dituen enpresa Fantastic Sur-ek Puerto Natales-en ere baditu bulegoak. Parkean sartu ahal izateko ezinbestekoa da aterpeetan erreserba egina izatea; gainerakoan, basozainek ez digute sartzen utziko. Parke nazional honek oinez egiteko makina bat aukera eskaintzen ditu, eta nahierara antola daitezke ibilbideak. Baina sakon ezagutu nahi izanez gero, ezinbestean bi ibilbide klasikoetako bat egin beharko dugu. O eta W izenez ezagutzen dira ibilbideok; izena parke-

T



TORRES DEL PAINE aren kartografia gainean bideek duten formatik datorkie. Lehena da luzeena; Paine mendiguneari buelta osoa ematen dio eta sasoikoen daudenen gustukoena da. Baina erronka mental eta fisiko hau ezin da neguan egin, bidea itxita egoten delako; zortzi bat egun behar izaten dira eta janaria eta kanpatzeko beharrezko gauzak eraman beharra dago. W ibilbidea aukeratzen dute gehienek, O ibilbidea baino errazagoa baita. Jateko eta lotarako aterpez ondo hornituta dago ibilbide osoa, eta ez dugu galduko horregatik parkeko paisaia enblematikoenak ikusteko aukera. Lauzpabost egunean egingo dugu eta ohikoena Base Torres aterpetxetik abiatzea da. Hor igaroko dugu guk gaua, datozen egunotan mendikatea ekialdetik mendebaldera egiteko. Lehen bi etapek Base Torreseko begiratokira garamatzate. Egun bakarrean egin daiteke, baina guk nahiago izan dugu bitan egin, horrela begiratokitik gertu lo egin eta Base Torres eguzkiaren lehen printzekin ikusteko. Ascencio ibaia zeharkatu eta bere ertzetik haranean gora eginez, bide bihurgunetsu batetik Paso de los Vientos-era iritsi gara; erne ibili behar dugu bertan, eguraldi makurra denean Eolo jainkoak amildegitik behera bota gaitzake eta. Kilometro gutxira, zubi eseki batetik berriro ibaia gurutzatu ondoren, Chileno aterpetxera heldu gara. Bertan egingo dugu gure bigarren gaua. Aterpetxeetan afaltzea oso atsegina izaten da, ibiltarien artean giro polita sortzen baita. Juanjok, brasildar talde batekin hizketaldi animatuan gaudela ikusi duenean, disimuluz gugana hurbildu eta zera esan digu: ÂŤGau honetan ezin zarete despistatu, oso goiz oheratu behar duzue, bihar eguna argitu baino lehen abiatu behar dugu etaÂť. Ingurua ezagutzen dutenek diotenez, Torres del Paine ikusteko ordurik onena eguzkia irteten den ordua da; izan ere, ohikoena lainoek erabat edo hein batean estalita egotea da. ÂŤEnergiaz kargatuÂť Goizalde betean, erabat ilun dagoela, abiatu gara gure kopeta-argiek gidatuta. 4:30ak dira eta euri txikia ari du; ea horrek ez digun plana zapuzten, Base Torres lehen eguzki izpiek nola argitzen duten ikustera goaz. Ascencio ibaiaren ertzean gora goaz berriz ere; ordu eta erdian glaziar zahar baten morrenara iritsi gara. Hortik aurrera bidea zaildu egiten da, hartxingadiak zeharkatzen baitu bidea. 45 minutu behar izan ditugu morrenaren bi kilometro pasatxoak egiteko eta, hori eginda, gure aurrean aintzira turkesa izugarri bat agertu da eta gainean, Torres del Paine zorrotzak, parkeko toki enblematikoena. Ez da inon ikusten eguzkiirteera, eta dorreak, beren legendari ohore eginez, lainoz babestuta ageri dira; aterpetxetik atera garenetik bidelagun izan dugun euri txikia ari du oraindik. Ez dio axola, ordea; askoz interesgarriago dirudite egu10


raldi txarrarekin, lainoak mugitzen diren heinean agertuz eta ezkutatuz. Indarberritzeko mokadua egin eta gero, jaitsierari ekin diogu, milaka urteko lenga baso batera iritsi arte (Nothofagus pumilio da lenga zuhaitza); goizean ez dugu hori ikusterik izan, ilun zegoela eta. Baso trinkoak euritik babestu gaitu Chileno aterpetxeraino. Bertan gure motxilak jaso, eta kondor baten hegaldi lasaiak lagunduta, Ascencio ibaiaren haranean behera jarraitzen dugu, inguruan bista ederrak ditugula, aintzirak eta Monte Almirante Nietoko glaziar esekia. Harana amaitzen den tokian, mendebalderantz egin dugu, aintziraz zipriztindutako bide erraz batetik. Hortik Cuernos aterpetxera iritsi gara, gaua Nordenskjold laku ondoan emateko.

Hirugarren eguneko jardunaldia izango da ibilbide osoko luze eta zailena. Gosaltzen ari garela, Juanjok hau ohartarazi digu: «Kargatu energiaz, 19 kilometro egiteko zortzi ordu ditugu aurrean». Nordenskjold aintzira ertzetik jarraitzen du bideak, Italiar kanpamenturaino, non pago antartikozko (Nothofagus antarctica) baso baten azpian kanpa dezaketen janari eta kanpin-dendarekin mugitzen diren txangozaleek. Hor kontsignak ditugu gure motxila uzteko; hala, beharrezko duguna soilik hartuta, Valle del Francés basatia igo eta jaisten emango ditugu ondorengo sei orduak. Lehen kilometroetan neke fisiko handiak erasan gaitu; benetan gogorrak dira, aldapagatik eta Francés begiratokiraino harritik harrira salto eginez joan beharra

Mendizale bikote bat Torres eremutik gora. Ondoko orrialdean, goitik behera, Las Torres kanpin gunea, mendizale baten egunkarian «pato cortacorrientes» ahate motari buruzko apunteak eta bidegurutze bat.

11


Irudi biak Chileno mendi-aterpetik gertu ateratakoak dira. Ezkerrean, «Nothofagus pumilio» motako zuhaitzen basoa, eta behean, Ascencio ibaia zeharkatzen.

GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Goi-denboraldia urriaren 1etik apirilaren 30era arte da, udara baita parkea ezagutzeko urte sasoirik egokiena. Behedenboraldia maiatzaren 1etik 30era da. Parkean sartzeko ordaindu beharra dago (11 edo 21dolar turista kanpotar heldu batek, adibidez) eta beti eskudirutan. Parkean ez dago kutxazain automatikorik.

Non lo egin Fántastico Sur. W zirkuituko aterpetxe gehienak kudeatzen ditu enpresa honek. Parkea ezagutzeko trekking proposamen interesgarriak eskaintzen ditu. Beraiek arduratzen dira guztiaz eta zuk arropa eta zure gauza pertsonalak besterik ez dituzu gainean eraman behar. Ez duzu ez janaririk, ez kanpin dendarik, ez su txikirik... garraiatu beharko. 8 bat kiloko motxila batekin nahikoa duzu parkeaz gozatzeko. www.fantasticosur.com

Hotel Lago Grey. Parkean bertan, azken egunean lotarako toki aproposa, galdutako indarra berreskuratzeko. Bere goialdeko 30 logeletatik Paine mendigunea eta Grey aintzira eta glaziar harrigarriak ikusten dira; ez dago horretarako aukerarik ematen duen beste hotelik parkean. www.lagogrey.com

The Singing Lamb. Puerto Natales-eko

12

nire gustukoena. Logela handi eta erosoak ditu. Bertako langileak une oro prest dira zure bidaiaren inguruan laguntza emateko, bai Torres del Paine Parke Nazionalera zoazela, bai beste edozein norabidetara zoazela. Logela partekatuak ere badaude. www.thesinginglamb.com

Hotel Cumbres Lastarria. Punta Arenas-era hegaldia hartu aurretik Santiagon jet lag-a arintzeko tokia. Diseinu goxo eta erosoa duten logelak dira bere bereizgarri. Bertako sukaldaritza zaindua eskaintzen du eta oso ondo kokatuta dago, Lastarria auzoaren bihotzean. www.cumbreslastarria.com

Non jan 17° 56° Cocina y Bar. Santiagoko nire azken deskubrimentua. Chileko sukaldaritza tradizionala berreskuratu dute eskualde bakoitzeko ohiko produktuak erabiliz. www.1756cocinaybar.cl

Rubaiyat. Santiagoko beste ezinbesteko helbide bat, kalitate bikaineko haragietan espezializatua. Proba itzazue soufle patatekin lagundutako Baby Beef, Queen Beef edo Kobe Beef zaporetsuak. http://rubaiyat.cl

Informazio gehiago http://chile.travel eta www.parquetorresdelpaine.cl


TORRES DEL PAINE dagoelako. Behatokian nekea arindu digu glaziar bat ikusteak; inguru honetako tontor handienaren, 3.050 metroko Paine Grande zorrotzaren, mendebaldeko isurialde osoa estaltzen du glaziarrak. Udan, izotz-jausiak bata bestearen atzetik amiltzen ikustea egundoko ikuskizuna da. Bideak gorantz jarraitzen du ondoren, baina askoz ere onberagoa da gurekin; lenga eta pago antartikozko (Nothofagus antarctica) baso batean barrena goaz, es-

tutasunik gabe mendian gora. Bidean landare-espezie ugari topatu ditugu eta Juanjok harro erakutsi dizkigu zenbait lore: ÂŤHauek dira eskualdeko ohikoenak. Hor dituzue birjinaren zapatatxoak (Calceolaria uniflora), nire gustukoena gorri eta horiaren konbinazio bikaina delako. Zure eskuinaldeko zuhaixka loretsu hori chilco-a (Fuchsia magellanica) da; kanpai formako eta fuksia koloreko loreak ditu, bere izen zientifikoak adierazten duen bezala. Eta gure oinetan orkidea benetan


TORRES DEL PAINE Behean, mendizaleak Valle del Francés haranean eta, atzean, ezker eskuin: Cerro Espada, Cerro Hoja, Cerro Máscara eta Gran Cuerno Norte. Ondoko orrialdean, goitik behera, familia bat Mirador Cuernos-en eta bikote bat ibaia zeharkatzen Torres eta Cuernos mendiaterperako bidean.

ederra daukagu (Chloraea magellanica), bere hosto zurien gainean dituen lerro berdeen marrazkiak ezaugarri dituena». Britainiar kanpamentua atzean utzi, eta izen bereko behatokira iritsi gara; bertatik Francés haranaren goiibarraren 360° graduko ikusmira pribilegiatua daukagu. Glaziar-zirku erraldoi bat, ikaragarrizko formazio arrokatsu multzoak koroatuta. Juanjok tontor batzuk seinalatu eta beren toponimoak eman dizkigu: «Catedral, Aleta de Tiburón, Los Gemelos, Trono Blanco, Cerro Espada, Cerro Hoja eta Cerro Máscara». Barre egin du, zuzen begiratu nau eta hau bota dit: «Ohartzen zara zein erraza den horietako bakoitzari izenak ematen dion figura antzematea?». Baietz diogu buruarekin, baina egia esan maskara, tronu zuria eta katedrala ez ditugu inondik ere igartzen. Fruitu lehor batzuk jan eta gero, haranean behera abiatu gara, eta parkeko zaintzailearen etxolara iritsi eta motxilak jaso ditugu. Italiar kanpamentua eta Nordenskjold aintzira atzean utzi eta Skottsberg aintzira-

ren ertzetik doan bide uhindun batean sartu gara, Paine Grandeko aterpera garamatzana. Parkean zehar egin beharreko azken etapan gaude. Ez da oso luzea, lau bat ordukoa, Grey aterperaino heltzeko. Lehen zatian igoera malkartsu eta bihurgunetsua dago, Grey aintzira eta glaziarraren gaineko begiratoki eder batean amaitzen dena. Haize izoztu batek bortizki astindu gaitu bat-batean; berokiak motxilatik atera behar izan ditugu eta tarteka lau hankatan ibili behar izan dugu haizeari aurre egiteko. Azkenik, lenga eta ñire baso bat zeharkatzen duen bidexka hartu dugu, Las Piedras ibaia gurutzatzen duena, eta, lasai antzean, Grey aterpera iritsi gara, W ibilbidearen amaierara. Moilan katamaran bat dugu zain. Honekin amaituko da Torres del Painen egin dugun bidaia. Zibilizaziora itzultzear gaude, izotz-puska eta izeberg artean gustura nabigatuz, gure aurpegiak argiztatzen dituen bitartean glaziarrak islatzen duen urdin metalikoari begiratuz. •



Une batez, Denys Finch Hatton (Robert Redford) ehiztaria eta Karen Blixen idazle danimarkarra (Meryl Streep) garela imajina dezakegu, airetik Kenyako belardietan bazkatzen ari diren animalia basatiei so egiten diegun bitartean. ÂŤOut of AfricaÂť (1937) erromantikoko hori koloreko aireplano ikoniko hura, zinemako hegazkinik ospetsuenetarikoa alegia, zaharkituta gelditu da. Baina Amboseliko paraje ikusgarri hauek ez dute beren xarma galdu, nahiz eta gaur egungo hegazkin batetik begiztatu. Irudi hauek elefante afrikarren errolda egiten ari ziren bitartean ateratakoak dira.


Amboseli AFRIKAKO OROITZAPENAK Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Tony Karumba


18


AMBOSELI

nimalia basatiak aske eta bertatik bertara ikusi ahal izateko munduan dagoen eremu onenetarikoa Kilimanjaro mendiaren (hurrengo orrialdeko argazki handian agertzen da) magalean dago , Nairobitik 250 bat kilometro eskasera. Amboseli parke nazionalaz (Kenya) ari gatzaizkizue, bertan afrikar elefanteak, lehoiak, gepardoak, bufaloak, inpalak, hienak, zebrak edo ùuak aurkitu baitaitezke libre eta babesturik... azken urteotan, bederen. Animaliok ohiko arriskuei –ezkutuko ehiztariak, herri inbaditzaileak eta lehorteak, besteak beste– nola aurre egiten dieten jakin ahal izateko eta, batez ere, haien babesa kudeatzeko xedearekin, Kenyako Basa-bizitzako (KWS) funtzionarioak, Tanzaniako gobernu erakundeekin batera, parkeko aire-errolda egiten ari dira egun. Pakidermoen errolda erreferentziala 2016koa da, ordura arte ez baitzen egin Afrikako sabanetan bizi diren elefanteen errolda orokor eta zientifikorik. Orduko datuak eguneratu nahi dituzte eta horretan lanean ari dira udan zehar. XX. mendearen hasieran, bost bat milioi elefante bizi zen Afrikan. 2016an egindako errolda horren arabera, 2007. eta 2014. urteen artean, pakidermoen populazioa %30 murriztu zen. Urtero 30.000 akabatzen zituzten. Gaur egun afrikar lehengaiekin gertatzen ari denaren antzera, Txina eta Ekialde Urruneko beste lurralde batzuen eskaeraren gehikuntzak xaxaturik, aurreko hamarkadetan marfil goseak eztanda egin zuen. 2004. urtetik aurrera marfilaren prezioak igoera izugarria izan du:

A


20


AMBOSELI

esaterako, ontza bat 200 dolarretan ordaintzen zen 2004an; gaur egun, 2.000 dolar balio du. Hala eta guztiz ere, Gobernuaren sentsibilizazio politiken eraginez eta, Big Life eta David Sherldrick Wildlife Trust bezalako entitateen babesarekin, joera suntsitzaile hori aldatzen ari da, batik bat bertako biztanleriaren partehartzea lortu baita, isileko ehiztariek min handia egiten baitiote oreka hauskorra duen inguru honi. «Gaur egun, gure herriaren etorkizuneko bidaia-kide bezala ikusten ditugu elefanteak», Tim Casainiak Big Life Foundation erakundeko ranger-en buruaren hitzetan. «Horiek babestea lortuko bagenu, masai herriak etorkizuna izango luke. Kontrakoa balitz, denak desagertuko lirateke». Botswanan lortu badute –isileko ehizaren aurka martxan jarritako neurri zorrotzei esker–, zergatik ez, bada, Amboseli parkean? • 21


Ruska FINLANDIAKO UDAZKEN PAREGABEA Testua: Ana Isabel Vega Argazkiak: Gonzalo Azumendi



FINLANDIA

Udazkenaren hasiera garai ezin ederragoa da Finlandian, eta, bereziki, «ruska» delakoari zor dio hori. Izan ere, zuhaitz kaduzifolio guztiak hostoak askatzen hasten dira aro horretan, negu gorriari aurre egiteko prestatu nahian. uela gutxi lur hartu dugu eta taxiak errepidean garamatzalarik, marrazki bizidunen film batean bageunde bezala, ehunka tonalitate agertuz doaz bata bestearen atzetik, naturan barrenako pasealdi kromatiko baten gisara. Iritsi berriarentzat egundoko festa da, eta bertakoentzat, lurraldearen %70 basoak betetzen duen lurralde honetan, gogotsu esperotako urtaroa: ruska, zuhaitz eta zuhaixken hostoek orotariko koloreak hartzen dituzten udazkenaren tarte hori, une ia-ia miragarri hori. Horixe esan nahi du hitz horrek finlandieraz. Tira, berez, ez du soilik unea adierazten, gertaera bera ere izendatzen baitu ruska hitzak. Eta unea nahiz gertaera, hura disfrutatzeko garai zehatza hauxe da, iraila. Urtetik urtera aldatu egin daiteke, baina gutxi gorabehera hilaren erdialdean jotzen du gailurra fenomeno ikusgarri honek, eta Laponian, herrialdearen gainerako lurraldeetan baino astebete lehenago iristen da. Gure ibilgailutik, ñabarduren dantzari begira goaz. Gorriaren tonu guztiak, suaren kolorea hartzeraino eguzki izpiek orriak zeharkatzen dituztenean, purpura bihurtzen diren horiak, berdeak, okrea bere gama guztietan, eta urdin distiratsuak ere zirimolatzen dira gu pasaeran. Urtero fideltasunez errepikatzen den koadro horren sortzailea makalez, astigarrez, lertxunez eta, jakina, urkiz –Finlandiako zuhaitz nazionala– osatutako nahasketa da. Horiek guztiak espezie kaduzifolioak dira, eta beren hostoak askatzeko prestalanetan ari dira, neguari harrera egin behar baitiote baina elurrak hostoetan pilatuz lurrarekin berdindu ditzan saihestuz. Finlandian, fundamentuz egindako gosari batean, ez du hutsik egingo izokinak, ezta basoko fruituek ere. Ruska esploratzen hasteko prestatua dugun jardueran ere halaxe izan da. Oulanka ibaiak izen bereko parke

D

24

nazionala zeharkatzen du. Arteria natural honetan kanoan egindako txangoak bide-urratzaile sentiarazi gaitu, Ipar Handiaren espirituak eraman gaitzan utzita, koloreak eta usainak geldika-geldika, korrontearen erritmoan, barneratzen ditugun bitartean. Emozioa are handiagoa da, Errusiako mugaren ondotik goazelako, eta iritsi berriak garen honetan, gure irudimena aske hegaldatu da, espioien pelikulak gogoan, arraunek tapa-tapa ura bultzatzen duten bitartean. Horrela, paisaian barneratuz joan gara eta hein horretan ulertuz zer den ruska kontzeptuak bere baitan biltzen duena: basoko fruituz betetzen dira oihanak, perretxikoz eta ahabiaz, eta abereek gogotik jaten dituzte gizentzeko asmoz, elurteen etorrerari aurrea hartuz. Hartzek ere gantza metatzen dute beren lozorrora erretiratu aurretik. Udako egun amaigabeek lekukoa ematen diote neguko gau etengabeari, aurora borealez argituari. Iparra halakoxea da. Hartzen lurraldean Hartzak bisitatzea erabaki dugu, udaberrira arte beren kobazuloetan babesteko ezkutatu aurretik. Horrela esanda, txantxetan ari garela dirudi, baina Kuusamo-n (ipar Ostrobothnia), Laponiaren mugak hasten diren natura birjinako paraje zoragarrian, hori aukera bat da, gauzagarria. Ornitologiaren zaleak hegaztiak behatzeko etxola edo hyde delakoetan gordetzen diren bezalaxe, gu ere gisa horretako eraikin batera abiatu gara, hartzak begiztatzeko xedez. Sartzerakoan, lasaitua hartu dugu eraikuntza sendoa dela ikustean, orduak eman beharko baititugu bertan. Beira tindaturik duten leihateak ditu, oharkabean eta susmorik eragin gabe begiratu ahal izateko. Etxola garbi dago, eta oheak, janaria eta garagardo bat edo beste daude bertan, guk eramanda. Oraingoz dena ondo doa, arazo bakarra, zuhaitzak baino ez ditugula ikusten. Ordu laurden igarotakoan, purrustadaka hasi


Hossa parke nazionaleko irudi ederra. Finlandiak 40 parke nazional ditu eta iaz, ehun urte bete zirenez Errusiatik independentzia lortu zuenetik, beste parke bat izendatzea erabaki zuten, Hossa berau, hain zuzen ere. Ondoko orrialdean eta erreportajea zabaltzen, txalupa txikietan Oulanki ibaian gora, izan bereko parkean.

25


FINLANDIA

26


naiz. Ondotxo dakigu gure dohainen artean pazientzia izenekorik ez dagoela. Lur zingiratsuak ditugu aurrean eta txoriek alaitu digute arratsaldea. Eta halako batean, errezeloak uxatu ezinik jarraitzen dugun bitartean, zuhaitz artean, ama agertu da, kumeak atzetik dituela, janari bila. Kumeetako batek ezagun du urduri dagoela, alde batera eta bestera begira ari baita, tente, bi hankatan. Zerbaitek kezkatzen du. Bat-batean, ar ikaragarri bat atera da zuhaitzen artetik, eta janariaren monopolioa berea balitz bezala, txikitxoak eta amak abiada bizian alde egin dute, inguru guzti-guztia hari utzita. Gu argazkiak egiten aritu gara, etengabe, gailetak ahoratzeko soil-soilik geldituz, auskalo hartz tripontzi horrek ez ote dituen hauek ere berarentzat nahiko. Esperientzia ezin gogoangarriagoa izan da. Beste hartz batzuk ere iritsi dira, baina tarteka-marteka astakilo iletsuak beretzat aldarrikatzen duenez espazio

hori, denek ziztu batean ihes egiten dute, nahiz eta gero, urak bere bidera datozenean, berriro itzuli. Gaua iritsi zaigu, eta afaltzeko sasoia da, baita sauna hartzeko ere, jakina. Izan ere, sauna lurralde honetan funts-funtsezko ohitura bat da. Azaleko poro guztiak zabaltzen dituen berotasunean murgilduaz batera, adar sendagarrien sorta bat zartailu gisa erabili behar duzu. Eta muga-mugan zaudela uste duzunean, kanpora atera eta aintziran barneratzen zara, bertako ur izoztuetan. Harrigarria bada ere, ez duzu shock edo halakorik izango, ezta bertan seko geratuko ere, zirkulazioa biziberritu egiten delako, eta proba gainditzeak emandako pozarekin, barrura itzuliko zara are grina handiagoarekin zeure burua zartatzera edo, bestela, kanpoaldeko jacuzzietan lagun taldean elkartu zeozer edan eta berriketan aritzeko gaua aurora borealekin argituz doan neurrian, zeru ilunean ruska imitatu nahiko balu bezala.

Hartza, Kuusamon. Bertan, gertutik begiztatu daitezke. Ondoko orrialdean: Kujalaneko eluroreinen haztegia; zuhaitz bat besarkatzen Hossa parkean; Värikallioko margoak ikusteko prestaturiko ibilbidea; eta indarberritzen, Oulanka parkean, txalupan ibili ondoren.

27


Lerroon gainean, Julma-Ă–lkky arroila. Azpian, historiaurreko margoak Värikallion. Ondoko orrialdean, Oivangin Lomakartano hoteleko txalet xarmagarriak eta Kujalan Porotila eta elur-oreinen haztegi bat.

28


FINLANDIA Parke nazionalez josita Halako izadi oparoarekin ez da harritzekoa Finlandiak 40 parke nazional edukitzea. Iaz ehun urte bete ziren Errusiatik independentzia lortu zuenetik, eta hori ospatzeko, naturarenganako maitasunaren erakusgarri, beste parke nazional bat izendatu zuen: Hossa. Haraxe goaz orain, eguna Julma Ă–lkky aintzira-arroilan hasteko. Txalupa txiki batean zintzurrean barna goaz, udazken zoragarri honen kolore guztiek inguratzen gaituztelarik. Argazki kamera klisk eta klask atsedenik gabe, eta hain denez ikusgarria dena, ezin diogu eutsi lehorrera jauzi egin eta zuhaiztietan paseatzeko gogoari, paraje hauetan benetako zaletasuna den zerbait egiten saiatzeko: baiak, ahabiak eta andere-mahatsak biltzea. Perretxiko sasoian gaude bete-betean, eta ez da beharrezkoa usnaka aritzea, bidean etengabe topo egin dugu haiekin. Laponiarrek ez dute biltzeko ohiturarik, elur-oreinen oinarrizko elikagaia baita, eta haiek ere garai honetan gizendu beharra dute ate joka dagoen neguko lur izoztuari aurre egiteko. Gure bidean aurrera jarraitu dugu, eta Värikalliora iritsi gara, eta harkaitzetan Harri Aroko margoak aurkitu ditugu, gutxienez, 4.000 urteko antzinatasuna

dutenak. Nahiz eta aire zabalean egon diren denbora honetan guztian, erraz identifikatu ditzakegu 60 iruditik gora, arrantzako eta ehizako eszenak. Gure asmoa elur-orein haztegi bat bisitatzea da, baina errudun samar sentitzen gara, bezperako afarian elur-orein ezin goxoagoa jan dugulako andere-mahatsetan. Kujala baserrian gaude, eta Juhak eta Jennik lagundu digute beren animaliei jaten ematera. Abere muker samarrak dira, baina horrexegatik, are gozagarriagoa da esperientzia. Halere, taldea ohituta dago giza presentziarekin eta hurbildu egiten dira, eta ia-ia estralurtarrekin kontaktua egitea bezalakoa da... hain gertutik ikustea, beren adar tapizatuekin. Ruska zeharkatu dugunean itzala eman diguten adarrak ekarri dizkigute gogora. Eta hala, berriro ere errepidean, zuhaitz eta kolore artean, Ruka herrixkara iritsi gara, neguko kirolak egiteko lekurik onena. Hantxe egin dugu azken otordua etxera itzuli aurretik... eta elur-oreinekin elkartasunez, izokina andere-mahatsetan eskatu dugu, hartzek beren kobazuloetan ezkutatu aurretik jan duten menu berbera. Izan ere, jada gogorarazi die ruskak, bere distira betean, berehala den-dena jantziko duela elurraren zuriak eta gauaren beltzak. •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Finnair da Finlandiara iristeko konpainiarik onena, eta harrigarria bada ere, Asia osorako ere bai, poloen zapaluneagatik.

Non lo egin Hotel xarmagarri bat, borda eta guzti https://Oivangin lomakartano.fi.

Jarduerak Kanoa txangoa Oulanka parke nazionalean (www.rukapalvelu.fi/en), hartzen behaketa (karhu@karhukuusamo. com), sauna PyhäpiiloSacred Hide (marjo.maatta@rukansalo nki.fi) eta elur-oreinen haztegira bisita Kujalan (kujalanporotila@ gmail.com).

Informazioa Finlandiako natura parkeen webgunean (www.nationalparks.fi) eta Hossa parkearen emailean (hossatravel@gmail.com).

29


Noryangjin eta Jagalchi HEGO KOREA ETA GASTRONOMIA ITSASTARRA Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos



HEGO KOREA

Korearrek biziki maite dituzte arrainak eta itsaskiak, baina ahoratzeko maite dituztela esan behar. Grina hori asetzeko beharrezkoa da hornidura kanal aproposak izatea, eta halakoxeak dira arrain azokak, herrialdearentzat funts-funtsezkoak. Sakratuak dira plaza hauek eta egundoko ikuskizuna eskaintzen dute animalia biziak bistara jarrita, apain-apain, xehetasunik txikienari ere erreparatuta, eta horrez gain, salerosketan tratuan aritu behar ohiko horrekin, eta ÂŤin situÂť prestatutako jakiekin. Txundigarrienak, zalantzarik gabe, Noryangjineko (Seul) eta Jagalchi-ko (Busan) azokak dira.

32


sian barrena bidaiatzea abentura bihur daitekeen esperientzia berebizikoa da, eta are gehiago jan onekoa bazara, era guztietako zaporeekin arriskatzeko prest dagoen dastamen moldaerraz baten eskuzabaltasunaz lagunduta. Hango gastronomiak harro aldarrikatu dezake bere produktuen, usainen, koloreen eta sentsazioen aniztasuna, hainbesterainokoa baita, ezen begietatik, aho sabaitik eta sudur zuloetatik igarotzean dastatzaile zailduenaren beraren ahalmen organoleptikoetan ere zurrunbiloak eragingo baititu. Sutegi hauetako izarrak, ezbairik gabe, itsasoko produktuak dira, eta Hego Korean badirudi izakitxo horiek nor baino nor ari direla zure txotxei oratzeko lehian, mendebaldarron

A

urdailarentzat aztoragarri samarra gerta daitekeen oturuntza horietan. Baneraman jada bi aste herrialdean, eta ezagutua nuen ordurako kimchi saihetsezin hori –aza hartzitua eta espezia min-minekin ondua–, noiznahiko eta nonahiko mokaduen bidelaguna. Eta dastatuak nituen, halaber, zenbait plater bitxi, hala nola txerri samgyeopsal-a, korearren bibimbap kutuna, gogigui –barbakoaren antzekoa– edo tteokbokki gomotsua... eta horrela, arrain azoketan ikusten nituen forma eta testura arraro haiek guztiak probatzeko jauzia eman gabe nenbilen. Baina han, Jeju uhartean –eta, hortaz, ezker-eskuin eta goitik behera itsasoak inguratutako tokian– bistan denez, ezin nuen gehiago itxaron. Esan beha-

Ezker-eskuin, familia bat «meongge» bazkaltzen Seuleko Namdaemun azokan, eta olagarroak Noryangjin-eko azokan. Erreportajea zabaltzen duen argazkian, kaleko saltokiak Jagalchi-n (Busan).

33


HEGO KOREA Noryangjin-en, arraina bizirik aukeratu ondoren, xerratu egiten dute bezeroak nahi duen eran.

34

rrean nago den-dena behin bada ere probatzeko joera daukadala. Osasun kontuekin lotutako salbuespenak salbuespen, elikagaien egokitasunari buruzko iritziak, jatea zilegi zer den edo zer ez den gogoetak eta are gustuak beraiek ere, ikasitako eraikuntza kulturalak dira. Horiek eraisteko nahikoa da aski gose izatea, edo ozartasun pixka bat. Niri dagokidanez, bigarrena nagusitu ohi da, eta oraingoan ere jakin-mina gailendu zitzaidan. Beraz, Jeju-si herriko portuko arrain azokara jaitsi nintzen eta lanari ekin nion buru-belarri postuen inguruetan dauden jatetxe argiztatu horietako batean.

Hasteko, haemultang delakoa hartu genuen, arrain zopa –ugarietan ugari– horietako bat, eta hortik aurrera dozena pare bat saengseon hoe plater iritsi ziren errenkadan, txikitutako eta erabat ezezagun zaizkidan orotariko grafiadun, igurtzi susma ezinezkodun eta zapore ezin bereziagokodun chogochujang saltsekin lagunduta. Nabarmendu beharrekoa da, saengseon hoe hori korear sashimia dela, nahiz eta beharbada egokiagoa izan alderantziz esatea, bertakoek diotenez, arraina jateko modu honen jatorria berez penintsulan baitago, ez Japonian.


Itsasoko azokak Plater jario azkengabe hartan, bateren bat zer zen asmatzeko moduan egon nintzen: sannakji, adibidez, olagarro txikitxo bat da, zatiturik eta garroak artean ere kiribiltzen ari direlarik mahairatzen dutena, baina ohikoena oso-osorik eta bizi-bizirik delarik jatea omen da; sukhoe, irakinaldi arin bat emandako arraina, olagarroari lagundu ohi diona; meongge, miniaturazko anana forma duen aszidia da; ojingeojeot edo txibi hartzitua; gaebul edo zakil arraina, nahiz eta berez itsas zizare bat den, hemen benetako kutixitzat dutena... eta gainerakoari buruz ezer gutxi esan dezaket,

arrainak edo itsaskiak izango zirela besterik ez, era bateko edo besteko saltsatan bustita. Berez, jaki guztiak txiki-txiki eginda edo zatituta mahairatzeko ohitura horrek jatea ariketa nahiko intuitiboa bihurtzen du, eta hori, dena esan behar bada, eskertzekoa da batzuentzat. Benetan zirraragarriena zera da, ordea, aurretik arrain azoka horietako batean ibiltzea, eta bertatik bertara ikustea han salgai dituzten eta ziur asko orain zuk mahaian duzun eta jada ez nondik ez handik zer den jakiterik ez dagoen produktu horiek. Izan ere, itsasotik pertzera iristen zaiena hainbeste irrikatzen duen jende artera bidaiatzean, nahi-

Olagarroak Jagalchiko azokan, arrabak bistan dituzten karramarroak, kurkuiluak, eta arrain sikua txirikordaturik Noryangjin azokan.

35


GIDA PRAKTIKOA Noryangjin Han ibaiaren hegoaldeko ertzean dago. Metroan irits gaitezke bertara: Noryangjin geltokian jaitsi eta 1. irteera hartuta, gero, oinezkoen zubia zeharkatzea besterik ez da.

Jagalchi Hiriaren erdialdean dago, eta metroaren 1. linea hartuz, Jagalchi geltokian jaitsi, eta 10. irteera hartuta iritsiko gara bertara. Nampo geltokia ere handik gertu dago.

Irekiera Noryangjin azoka 24 orduz dago zabalik, baina azoka nagusia 01.30etik 22.00etara egoten da irekita. Jagalchikoa 5.00etatik 22.00etara irekitzen dute, baina jatetxeen eremua 9.00etan.

36

taezkoa da beraien arrain azokak ezagutzea. Lurzorua umela dago, giroa ere bai, baina harritzekoa da hango txukuntasuna, eta esperientzia haluzinantea da, edo haluzinogenoa, bisitariari nagusitzen zaion sentiberatasunaren arabera. Hasieran, baliteke erratu egin garela uste izatea, eta azokan egon beharrean akuariofilia denda batean sartu garela pentsatzea. Arrainontzi errektangular handiak bata bestearen gainean pilatzen dira, izaki bizidun handiak dituztela barnean. Batean, besabeteko txibiak orain alde batera, orain bestera igarotzen dira lerro horizontalak marraztuz; beste batean, karramarro erraldoiak pilatan katramilatzen dira beren atzamar amaiezinekin, ia lekurik gabe. Batzuetan, mihi-arrainak hondoan geratzen dira atseden goxoan, bizkar marraduneko espezimen begihandi batzuk gainean pilpiraka dabilzkielarik igeri geldoan. Baina laster itzuli gara errealitatera eta konturatu animalia horiek guztiak ez daudela hor apaingarri direlako, hurrengo otordurako baizik. Seuletik Busanera Noryangjin-era joan gara. Seulen badira arraina saltzen duten beste azoka batzuk ere, baina hauxe da Azoka. Diotenez, haren parekorik ez dago, izatekotan, Tokioko Tsukiji azoka, eta baliteke oker ez ibiltzea. Han ibaiaren ondoan kokatutako eraikin erraldoian sartu gara, eta hasieratik deigarria egin zaigu giroaren bizitasuna. Espezieen katalogoaren aniztasuna egundokoa da,

eta kolore aniztasunaz beste lehiakiderik ez du. Karramarro urdinak arrabak bistan dituztela, itsas zapo despiskatuak, kalabazinen tamainako abakandoak, arraiak, ia-ia Kraken bera ere txiki utziko luketen olagarroak, 45 neurriko muxilak eta era guztietako txirlak, kurkuiluak, holoturiak urez betetako poltsetan mardul-mardul egon daitezen, eta lehen aipatutako zakil arrainak palankanetan aszidiekin batera –hauek ere ezagunak ditugu jada–. Tutuluak gora eta behera doaz, akuario batetik bestera, balde batetik bestera, animaliok bizirik irauteko beharrezkoa den ura berrituz eta oxigenoz hornituz. Erosleak tratuan aritzen dira, preziorik onena lortu nahian, eta etxerako nahi duten pieza seinalatu eta huraxe eramaten dute. Txikizkako salmentan ari direnean, saltzaileak animalia aizto batekin bete-betean sastatuz ateratzen du, burua zirt-zart trebezia handiz moztu eta ziztu batean egin dituzte xerrak nahiz pusketak. Handizkako salmentan, aldiz, bizirik saltzen dituzte, bizirik garraiatzeko, jatetxeetara bizirik iristeko, eta han ere bizi-bizi jarraituko dute zure platerean agertu arte. Mendebaldarron ikuspegitik, iritzi kontrajarriak egon litezke gisa honetako azokei buruz, baina ukaezina da, behintzat, Korean, erosi edo ahoratu duzun arraina, besterik ezean, arrain freskoa dela. Tira, arrain lehortua izan ezik, hori ere badute-eta, eta ez eskaintza makala, gainera. Busan herrialdeko bigarren hiria eta hegoaldeko hiriburua da, eta hara iristean Jagalchira jo dugu. Azoka


HEGO KOREA beirazko eraikin moderno urdinkara edo orlegi-urdinkara da, teilatu aztoragarri samarra duena, kaioak samaldan hegaldatzeko zorian daudela dirudiena. Seulekoa baino handiagoa da; berez, Koreako handiena da. Barnealdea garbiagoa da, zuri eta aseptikoagoa, eta kirofano baten barruan egotearen sentsazioa ematen du. Izugarri txukun dago dena, era berean harrigarria da hango bitxikeria iktiologiko eta itsaskitakoa, baina arrazionalago, argiago eta distiratsuagoa da dena, eta arrainak, beren arrainontzi saihetsezin horietatik, badirudi erreguka ari zaizkizula, «eraman nazazue zuekin, ez zaizue damutuko» esanez bezala. Baina B aldea ere badu: kanpoaldea. Haren bueltan postuak pilatzen dira –antolaturik hori bai–, toldopetan eta eguzkitakoen pean, bonbilla eta kriseiluen argi leunarekin. Arrainak gainezka egiten du kaxetan eta terreinatan jauzika dabiltza, aingirak larrutuak dira inongo errukirik gabe burua ohol batean iltzatuta, wok batera jaurti aurretik barazki eta soja saltsa artean igeri egitera. Izan ere, bi azoketan dago jateko aukera.

Zuk arraina edo itsaskia edo dena delakoa aukeratu, erosi, eta bizirik edo hilik goiko pisura eraman behar duzu. Han dozenaka jatetxe daude, eta won batzuen truke zuk eskatzen diezuna prestatuko dute edo egiten dakitenarekin moldatuko dira. Dela haemulpajeon izeneko itsaski pastela, dela –zergatik ez?– saengseon ezaguna, alegia, arraina parrilan. Beharbada nahiago izango duzu jjamppong bat, hau da, fideo zopa, otarrainxka eta muxilekin, edo bokkeumbap bat, arroz frijitua karramarroarekin, bere oskol eta guzti zerbitzatua. Aukera sorta oso-oso zabala da, arrain egokia seinalatzen jakitea baino ez da behar, eta saltsa minari neurria hartzea, baina eginkizun bi horietako bakar bat ere ez denez erraza, praktikatu egin behar saioa-errorea metodoarekin, eta zorte on pixka bat eraman aldean. Jagalchin gaudenez, kanpoko postuetan ere jan dezakegu, eta Hite garagardoa edo soju bat hartu erabaki bitartean postu artean eseri gara, berriketa hotsez inguratuta, Japoniako itsasoak laztantzen duen badiaren parean. •

Arraina jaten Busanen. Ezkerreko irudian, kaleko saltokian; behean, Jagalchi azoka bera. Lehenengo solairuan arraina aukeratu eta bigarrenean kozinatzen dizute.



Emporda Beherea ZAPORE MEDITERRANEOKO LURRALDE LASAIAN Testua: Argazkiak:

Mariasun Monzon Montse Nualart, Jordi Renat eta Carolina Treviño. Consell comarcal del Baix Empordà-k eskainiak


EMPORDA BEHEREA

Amets egitera bultzatzen duten kalak eta itsaslabar pikoak, arkitektura modernista, beste garai batera garamatzaten Erdi Aroko herriak, mendiak eta parke naturalak, lautadak... Palseko arroza, Palamóseko ganba, hots, eskualdeak ekoizten duenetik, itsasotik eta menditik, edaten duen gastronomia. Emporda Beherea da, paisaiarekin bat egitera eta bertako jendearekin hartu-emana izatera gonbidatzen gaituen tokia.

uan moriré porteu-me a l’Empordà,/ només a l’Empordà, porteu-me a l’Empordà,/ que no hi ha terra que a la meva carn/ la sedueixi tant», abesten du Luis Llach-ek “Aran de terra” kantuan, bere lurrari eta Emporda Behereko barnealdean eman zuen haurtzaroari eginiko omenaldian. Lurra eta itsasoa elkarri lotu, elkarrekin jolastu eta batzen diren toki honek liluratuta, garai guztietako idazle, poeta eta artistak inspiratu ditu eskualde honek. Girona probintzian kokatuta dago Emporda Beherea (Baix Empordà), Costa Bravaren erdian, Mediterraneoko urek eta Montgrí eta Les Gavarres mendiek inguratuta. 700 kilometro karratu ditu, Zuberoak baino gutxiago, eta 130.000 biztanle baino zerbait gehiago. Ez du Costa Bravako herri ezagunenek duten osperik, baina bere paisaia magiko eta liluragarriaz haraindi erakargarria da oso. Bertatik alde egitear zaudenean, itzultzeko gogoa duzu jada.

Q


Emporda Beherean ur gardeneko hondartzak, itsaslabar pikoak, kosta hutsak eta kala isilak aurkituko ditugu, baita Erdi Aroko herri zoragarriak eta landaredi eder eta natur garrantzi handikoa ere (lurraldearen %33 Kataluniako Natur Intereseko Eremuen Planak babestuta dago). Lurralde lasai hau detaile txikiz eta paisaia intimoz osatuta dago, itsasoak, lautadak eta mendiek bat eginda. «Zoriontasun proposamen xaloak egosten diren sutegi tentagarrien usaina duen» lurraldea (Vázquez Montalban), non gastronomia, bertako eta garaian garaiko produktuetan oinarritua, ez da jan eta edateko era bat soilik, bizitza estilo bat baizik. Creus lurmuturra (Cap de Creus), lurraren eta itsasoaren arteko artelana, naturaren sormenak diseinatua; Sant Feliu de Guixols, probintziako ondare modernista handiena duen herrietako bat, non itsaso gainetik pasatzen den Europako via ferrata bakarra aurki dezakegun; S’Agaro, arkitekturaren eta naturaren

arteko oreka duen eremua eta hainbat filmen agertokia (“Pandora eta holandar alderraia”, Ava Gardner protagonista duena; “Bat-batean azken uda”, Elizabeth Taylorrekin...); Erdi Aroko herriak: Palau Sator-ekoak, denbora geldirik dela diruditenak; Ullastret, Kataluniako iberiar multzo urbano garrantzitsuena dagoen tokia; Monells, Peratallada..., eta ezagunena, Pals. Paisaia, kultura, historia, arkitektura. Ingurunearekin urtu eta bertako herritarrekin enpatizatzera gonbidatzen gaituen tokia. Eskualde honetara hurbiltzeko hamaika era daude. Aukeretako bat camins de ronda izenekoak dira, Emporda osoko itsasertza hartzen dutenak, Portboutik Sant Feliu de Guixolseraino. Bidexka seinaleztatu eta ibiltzeko errazak dira, historian zenbait erabilera izan dutenak: urperatuz gero kaletara iristea, piraten erasoak saihesteko zerumuga zaintzea, eta, are, gerraondoko kontrabandorako. Gaur egun kostaldeko toki zo-

Ezkerretik eskuinera, ilunabarra Palseko arrozsoroetan eta herriaren airetiko ikuspegia Torre de las Horas-etik. Atzean, Montgri eta Medes uharteak. Erreportajea zabaltzen duen irudian, Cala d’Anguer, XV. mendeko arrantzaleen auzoa.

41


EMPORDA BEHEREA Sant Feliu de Guixols-en kokatutako «via ferrata». Europan itsasoaren gainetik igarotzen den bakarra da.

ragarriak ezagutzeko baliatzen dira, horietara iristeko beste modurik ez dago eta. Ihesalditxo bat egiteko helmuga perfektua da; astebete aski da ingurune hau ezagutzeko, baina daukan eskaintza zabalak oporleku gisa hautatzera bultzatzen gaitu. Hori bai, ahal izanez gero, ez da komeni uztail eta abuztuan joatea, biztanleria boskoiztu egiten da eta. Garai onena, maiatza eta ekaina. Palamós, itsasoari loturiko herria Pals, Castells d’Aro, S’Agaro eta Sant Feliu de Guixolsetik hurbil Palamós dago, isurialde guztietatik itsasoari begiratzen dion herria, arrantza portu garrantzitsua (Kataluniako hirugarrena), kirol portua eta gurutzeontzientzako kaia dituena. Beharrezko zerbitzuak izateko bezain handia eta xarma izateko bezain txikia da,

42

eta inguruan mugitzeko “kanpaleku nagusi” aproposa izan liteke. Palamóseko hiri-ehuna hiribildu zaharretik, zabalgune industrialetik, Sant Joan herritik, mendi-hegaletik eta masietatik sortzen da. Alde zaharrak harresibarruko biztanleen etxebizitzen kokagunea du iturburu; horiek itsaso zein lurretik egindako erasoen beldur ziren, bai piraten bai borroka militarren beldur (esaterako, 1543ko urrian Barbarroja pirata beldurgarriak eraso egin eta Palamós kiskali zuen). Zabalgunea hondartza aldean dago; XIX. mende amaieran eraiki zen eta kortxoaren industriaren eskaerari eta Palamós eta Girona arteko tren txikiaren ezarpenari erantzuna eman zion. Gaur, bere skylineak hiru edo lau altuera gainditzen ez dituen profila marrazten du; atze-atzean 60 edo 70eko urteetan erai-


kitako hogei solairuko bi dorre itsusi ikusten dira, ondokoak zanpatu nahian bezala. Herriko bizitza eta bisitari askoren joan-etorria arrantza-portuaren eta horko eguneroko jarduerak markatzen du: ontzien sartu-irtenak, arrantzaleen mugimendua, arrain enkantea, arratsaldero (astelehenetik ostiralera) azoka jendearentzat zabalik dago (lonjatik atera berri den harrapaketa eta Palamóseko ganba gorri famatua aurkituko ditugu hor)... Arrantzaren Museoak eta Arrainaren Espazioak, biak kaian, itsas jarduera hau ulertzera eta bertan parte hartzera gonbidatzen gaituzte; bigarren espazioak, gainera, enkanterako eta publiko guztientzako show cooking-a eskaintzen du. Itsasora gerturatuta, Platja Gran-etik irteten den ingurabide edo camin de ronda Castell-eraino iristen

da. Ibilbideak herriko hondartza eta kala guztiak batzen ditu eta bidean aurkituko dugu S’Alguer kala –itsaso ondoan dagoen miniatura hau Interes Nazionaleko Ondasun Kulturala da. XV. mendeko arrantzaleen barraka auzo bat zen–; platja Castell, Costa Bravako hondartza birjina bakarra, K.a. VI. mende eta K.o. II. mende arteko iberiar herrixkaren ondoan dagoen txokoa; baita Cala Estretako arrantzale barraka ere. Pals, Erdi Aroko ikurra Erdi Aroak garrantzi handia izan zuen eskualdean; horren erakusgarri dira gazteluak, harresiek eta hiribilduak osaturiko ohiko egitura gordetzen duten toki eta herriak. Bertako bazterretan barrena joanda denboran atzera egin eta gerlari eta zaldunen eta si-

Ezkerretik eskuinera eta goitik behera, S’Agaroko «camín de ronda», XX. mendeko hasierako etxeez inguratuta; Pals-eko errota, eskualdeko arrozaren ekoizpeneko gunea; Torre de las Horas, Peratalladako kale bat eta Palamós, itsasoari begira bizi den herria.


Lerroon ondoan, Palamóseko itsas museoa, arrain azoka eta lasaitasun une bat Can Juanals (Castell d’Aro) landetxean. Behean, Sant Feliu de Gixols. Ur gardenez apaindutako kala txikiz beteta dago, Emporda Behereko kostalde osoa legez.


EMPORDA BEHEREA

GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Ahal bada, uztaila eta abuztua saihestu. Jende gehiegi dago. Sasoi onena maiatza eta ekaina dira.

Non lo egin Consell Comarcal del Baix Empordà-ren web orrian (https://visitemporda.com/) ikus daitezke ostatu eskaintza guztiak. Hala ere, hona hemen bi aukera: Hotel Trías (www.hoteltrias.com), Palamósen, Platja Gran-en

parean, badiarako bistekin. Estilo kolonialekoa da eta xarma handikoa. Truman Capote hotel honetan idatzi zuen “Odol hotzean” 1960 eta 1962 artean. Can Bufas (http://canbufas.com/), Castell d'Aro-n. Landetxea. 1700eko etxe zahar bat da, Proventzako estiloan dekoratua. Sei logela ditu. Castell d'Aro-ko alde zaharrean dago, Platja d'Aro-tik oso gertu.

Non jan neskerien eta sorginen garaian gaudela irudituko zaigu, harresi barruan babestu beharra zegoen garaian. Sasoi hartatik herri txundigarriak geratzen dira Emporda Beherean, denboraren joanari aurre eginez zutik dirauten harri gogorren gainean. Denetan ezagunena Pals da, guztiz birgaitutako multzo arkitektoniko aberats eta askotarikoa duena, garai erromanikotik XVII. mendera artekoa. Palseko alde zaharra lautadaz inguratutako mendixka baten gainean dago; bere garaian inguru zingiratsua zen. Bere kalexketan paseatuz Erdi Aroan bageunde bezala sentituko gara, bobeda, ferra-arku, portada eta leiho erromaniko eta gotikoekin eta antzinako biztanleen aztarna nabarmenarekin. Egun eta gau, urteko edozein sasoitan, hareharrizko eraikinetan islatzen den okre eta urre koloreko argiak txundituko gaitu. Aitzitik, Pals ez da esparru harresitu soil bat. Montgríko Natura Parkearen, Medes uharteen eta Baix Teren parte da, non Basses d’en Coll naturagune babestua nabarmentzen den; arroz sailak (Palseko arroza da eskualdeko estimatuenetako bat) eta hezeguneak ditu, baita etengabe mugimenduan dauden kostaldeko dunak; horiek Ter ibaiaren bokalea eraldatzen dute ekosistema bakana sortuz, urte osoan fauna askotarikoa duena. «Palsek ez du bisita bat merezi, ehun bisita baizik, zeren bere kokaguneak herrialdeko paisaia eder eta ahaztezinenetako bat ikustea ahalbidetzen du», idatzi zuen Josep Pla bertako idazleak, “El mens país”en. Horrelakoa da Pals eta halakoa da dena Emporda Beherean. •

Gustu eta poltsiko guztietarako sukaldaritza zabal eta askotarikoa dago. Baina merezi du bertako gastronomiaz gozatzea, sasoiko produktuetan oinarritua, gertukoak eta kalitatezkoak. Hona hemen jatetxe batzuk: Vicus Restaurante (www.vicusrestaurant.com), Palsen,

herrian. Sukaldaritza garaikidea sasoiko produktuekin. Chefa, Damià Rafecas, sukaldaritza katalanaren belaundaldi berrikoa da. Pahissa del Mas Pou (www.pahissadelmaspou.com), Pals-en, kanpoaldean. 1352ko masia batean kokatuta dago eta Pericay familiarena da duela zazpi belaunalditik. Rosa María Pericay eta bere senar Jordi Vallespí chefak daramate familia proiektu hau. Produktu tradizionalak, zapore berriekin. Mas dels Arcs (www.masdelsarcspalamos.com), Palamósen. Bertako chef Toni Izquierdok Subijana, Castillo eta Currito maisuekin ikasi du, besteak beste. Duela lau hamarkada sorturiko negozioa da. Toni eta bere emazte Annak daramate. "Itsasoa eta mendia" sukaldaritza, beti ere sasoiko eta eskualdeko produktuekin. Arrainak, Palamóseko ganba eta arrozak nabarmentzen dira. Sa Cova (www.nm-suites.com/restaurante-sa-cova). Platja d'Aron. NM Suites hoteleko jatetxea. Chef: Josep Portas. Sukaldaritza irudimentsua, testura originalak, eta zapore harrigarriak. Ardo upategi ona. Finca Bell-Lloc (www.fincabell-lloc.com). Palamósen. Jabego ikusgarri batean kokatua, zeinaren barruan Brugarol Upategia dagoen, RCR arkitektura estudioak lur azpian eraikia, eta 2017ko Pritzker Saria jaso zuena. Kataluniako sukaldaritza tradizionala. Bere upategiko ardoak. .

Informazioa Kalak eta “camins de ronda”-k: http://ca.costabrava.org/gaudeix/espais-naturals/caminsde-ronda.

Consell Comarcal del Baix Empordà: https://visitemporda.com/ 45


Arangoiti GURE HISTORIAREN ZAINDARI

Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo

46



ARANGOITI

Mendi garaiagoak badaude Euskal Herrian. Erpintsuagoak ere bai. Baina Arangoiti Nafarroa eta Euskal Herriko historiaren zaindari pribilegiatua da. Aragoiko erreinuarekin muga gure aberriko ekialdeko muturrean, Nafarroako historia eta pasadizo asko gordetzen dituen Leireko monasterio dotorea gordetzen du bere hego isurian. Handik, gu baino lehenago, Erronkari eta Zaraitzuko artzainak pasatzen ziren, milaka ardirekin, Burgi eta Coronas mendatean barrena, Bardeako altxor berdearen usainean. Argazki handian, gailurreko ikuspegia ekialderantz. Bi argazki txikietan, Leireko monasterioa, hamabi mende luzeko historia duena, eta ibilbidea hasten den aparkalekua, informazio osatua eskaintzen duten panelekin. Erreportajea irekitzen duen orrian, ezkerrean, Esako urtegia Arangoiti gailurretik; ÂŤNafarroako ItsasoaÂť goitizenarekin ezagutzen da. Eskuinean, Leireko monolito ikusgarria, mendikatearen hego isurian.

48


enbat aldiz pasako ginen euskal herritar asko Esatik, eski estazio edo Pirinioetako mendien arrastoan, eta gure iparrean, antena handi bat zeukan mendiari erdizka erreparatu. Edo mendi horren azpian nahiko txiki ikusten den eraikin bitxia zer ote den galdetu, geure buruari. Arangoiti da antena itsusia daukan mendia, izen ezin aproposagoa, bere esanahia ulertzeko. Leireko monasterioa, eraikin ezezagun hori. Ia mila metroko zuloa dago Esa herritik Arangoiti tontorreraino, eta horma horri esker dute eguraldi askoz lehor eta eguzkitsuagoa Zangozako Me-

Z

rindadean. Arangoiti eta Leireko mendikatean artadi eta harizti aberatsak daude, batez ere mendikateko ipar isurian, Erromantzatuan, han euria eta eguraldi hezeagoa ohikoagoak direlako. 779 metrora dago Leireko monasterioa. Bisitari asko jasotzen du urte osoan. Hamabi mende luzeko historia aberatsa dauka, IX. mendean eraiki zutelako (estilo erromanikoa). Han daude hilobiratuta Nafarroako errege izan ziren asko, eta bertako paretek hitz egingo balute, orri asko beteko lituzkete, ikusi eta ikusi behar ez zirenak kontatuz. Beneditarrek zaintzen dute egun,

49


ARANGOITI Lerroon ondoan, gailurretik mendebaldera, Irunberri herria, Itzaga eta Elomendi gailurren babesean. Behean, buzoia eta Arbaiungo arroila ikusgarria. Pirinioetatik hegorantz datozen errekek Leireko mendikatea zulatu behar izan dute milaka urtetan, Ebro ibaira bidean. Eskuineko argazkian, Arangoitira daraman azken malda leuna.


eta bake edo lasaitasun bila joaten direnek erabiltzen dute batez ere. Donejakue bidea ere hemendik pasatzen da, Aragoiko bidea, hain zuzen ere, eta horrek ere hainbat ibiltari erakartzen ditu. Dozena bat logela ditu monasterioak, eta otordua egiteko aukera on bi ere bai, bisita egin eta gero. Monasterioko aparkalekuan bertan hasten da Arangoitira igotzeko biderik erosoena. Irunberritik ere igo daiteke, baino dezente luzeagoa da. Monasterioan bertan Erronkariko Galtzadaren xehetasunak erakusten dira bi mapetan. Urtean hiruzpalau astetan, ardien orroek hausten dute santutegiko isiltasuna. Hegotik iparrerantz ekain hasieran, Pirinioetako goi larreetako belar goxoaren bila. Eta kontrako norabidean irail bukaeran, udazkenaren gordinak goi mendietako bizitza ezinezko egiten duenean, Bardeatako epeltasunera bueltan. Arangoitira doan bideak Galtzadan gora egiten du lehen 10 minutuetan. Ondoren mendi bide bilakatzen da, eta martxa eroso egiten da, itzalpean beti. Zuhaiztia indartsua da, sendoa. Udan erauntsiak oso ohikoak dira, eta hezetasuna ondo gordetzen aspaldi ikasi zuen naturak. Ordu erdira, basoa zabaldu egiten da, eta Leireko monasterioa eta Esako urtegia bere handitasunean agertzen dira. Gure eskuinera Leireko monolitoa dago, ehun bat metroko zigarro luze itxura daukan harkaitz puska. Putreak bueltaka dabiltza, bazkaren bila. Esako urtegiaren eraikuntza lanak 1922ean hasi ziren, eta 1960an hasi zen urtegia Pirinioetako ura gordetzen. Guztira 447 hektometro kubikoko gaitasuna dauka, eta Erriberako soro eta baratzak ureztatzeko funtsezkoa omen. Aurtengoan behintzat, bete-beteta dago, uztaila izanda ere. Polemika iturri izan da betidanik, batez ere urtegia handitzeko interesa bere horretan mantentzen delako, gertu bizi direnentzat arrisku iturri bilakatuz. Rallar lepotik, 1.210 metrora,

Esako urtegia dotore ikusten da. Merezia du, goitizena: Nafarroako Itsasoa. Arbaiun eta Irunberriko arroilak El Rallar lepoan mendebalderantz egin behar da. Beti amildegitik urrun, baina bertara hurbiltzeko hainbat aukerarekin. Basoak indartsu eusten dio, eta Arangoitiko azken maldan soilik desagertzen da apur bat. Naturak daukan indarrarekin aho bete hortz geratzeko une aproposa. Pirinioetatik hegora amorratuta egiten dute bidea Irati eta Zaraitzu errekek, goi mendietan urtzen den elurra bere arroan hartu ezinik. Milaka urte atzera, Pirinio aurreko mendikateak topatu zituzten aurrez aurre. Leirekoa 30 kilometro da luze, mendebalde-ekialde, eta Irati ibaiak mendikateko puntu baxuenean hautsi zuen mendia: Irunberriko arroilan. Irunberritik gertu, kilometro eta erdiko bide berde bat dago, txoko hori gertutik ezagutzeko. Zaraitzu bailaran behera, izen bereko erreka Irati bera baino kartsuagoa da, laburragoa delako (88 km da luze Irati, 34 baino ez Zaraitzu, Irunberrin Iratin bukatu arte). Zaraitzuk urtez urte mendia pitzatu behar izan zuen, Arbaiungo arroila zizelkatu arte. Arbaiun Irunberri baino sakonagoa, handiagoa, ikusgarriagoa da. Eta Leireko mendikateko goi larreetatik eskuko hatzekin ukitzeko moduan ikusten da, eder. Gailurrera erraz iristen da, bi ordu, asko jota, Leireko monasteriotik. Goian antena zatar batzuk daude, baita Biguezaletik irteten den pista bat ere. Arangoitiko ikuspegia aparta da. Elomendi eta Itzaga ditu 15 bat kilometrora, altuera bertsukoak biak, baina beste guztia, beherago. Orhi berde ikusten da. Auñamendi eta Hiru Erregeen Mahaia gris, eta Huescako Pirinioetan elurra zuri. Mendebaldera Irunberri, hegora Zangoza, ekialdera San Juan de la Peña, Jakatik gertu… Arangoiti. Aran eta Goiti. Gu baino lehenago bertaratuek bazekiten, bai, zer esanahi zuen mendiak. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Leireko mendikatea eta Arangoiti mendia (1.356 metro) Euskal Herriko ekialdean daude, Nafarroa eta Aragoi arteko mugan. Esa, Irunberri eta Zangoza daude hegoan, eta Erromantzatuko hainbat herrixka ipar isurian.

Nola iritsi Pirinioetako autobidea hartu behar da Noainen (Nafarroa). Bertara iristeko, Iruñera joan behar da, A-10 autobidetik. Esa herrira iritsi aurretik, monasteriora daraman errepidea hartu behar da; 4 kilometro egin eta bertara iritsiko gara. Donostiatik 135 kilometro daude, Bilbotik 240, eta, Iruñetik, 55.

Ezaugarriak Hego isurialdera 1.000 metroko amildegia daukan mendikate luzea da Leire, 30 bat kilometrokoa. Amildegia handia da tarte batzuetan, baina orokorrean nahiko etzana. 1.200 metrotik gora lur eremu zabala du Leirek, eta Arangoiti bera ez da gailurrik garaiena. Ekialdeko muturrean, Las Leras izeneko tontorra dago, 1.362 metrokoa (Arangoitik 1.356 ditu). Paseo erosoak egiteko leku aproposa da, eta Leireko monasterioko bisita interesgarria da oso. 51


proposamen tematikoa

EUROPAN BISTA EDERRENAK DITUZTEN TABERNAK Britainia Handiko ÂŤThe GuardianÂť egunkari ospetsuaren bidaien ataleko arduradunei hauxe otu zitzaien eguraldi onaren iritsierarekin batera: Zergatik ez diegu gure irakurleei Europan terraza ikusgarrienak dituzten tabernak zeintzuk diren galdetzen? Hortik hauek atera ziren, guztiz aprobetxagarriak guretzat. Testua: Marian Azkarate

Skajo (Friburgo) Fiona Chaillier izeneko neskari bizikleta hondatu zitzaion Alemaniako Friburgo hirian. Nekatuta zegoen oso, larregi turismoa egiteko antza, eta bizikleta dendakoak han bertan, katedralaren ondoan, dagoen Skajo (Kaiser-Joseph-Str. 192) tabernako terrazara joan zedila gomendatu zion... eta, garagardo hotz batekin, zerura iritsi zela iruditu zitzaion Fionari.

Frank’s cafe (Londres) Londreseko hego-mendebaldean, taberna honen irekiera uda iritsi den seinale izaten da, maiatzetik irailera bakarrik zabaltzen dutelako. Peckham High Street-eko aparkaleku baten azken solairuan dago (7th-10th Floor Multi Storey Car Park) eta ilunabarrak ikusgarriak dira. Koktelak eta arte erakusketak... eta, gainera, ez duzue turistarik aurkituko.

52


Locavore Bar (Västerüs) Suediako hiri honetako Steam hoteleko 18. solairuan dago taberna hau. Zentral elektriko zahar bat zen eskandinaviar dotoretasunaren adierazle kontsidera daitekeen eraikin eder hau. Malaren aintziraren urekin erlaxa gaitezke; hori da Suediako ur gozoko hirugarren lakurik handiena. Ez da batere taberna merkea, hori bai; garagardo baten truke 7 bat euro eskatuko dizkizuete.

Konak Cafe (Istanbul) Galata dorrearen ondoan dago jatetxe eta taberna ikusgarri hau. Bertan egon direnek hara igotzeko egin beharreko ilara luzeak pairatu beharrean, hau aholkatzen dute: Konak-eko (Haci Ali Sok kalean) terrazan te lasai bat hartzea, Galata dorrearen bista berak dituelako. Zerbitzariak atseginak dira oso eta, merkea izan ez arren, merezi du bertan atseden hartu edo afaltzea. Hori bai, ez dute alkoholdun edaririk.

53


proposamen tematikoa Rinascente (Palermo) Vucciria azoka Palermoko klasiko bat da: arrain saltzaileak, vespak, grafitiak eta Bigarren Mundu Gerran suntsitutako jauregiak nahasten dira era anarkikoan. Bazter batean Piazza San Domenico dago, eta ondoan Rinascente saltoki handia... eta, azken solairuan, taberna. Terrazan aperitiboa hartzen dugun bitartean, patxadan egon gaitezke, katedralari begira.

Park (Lisboa) Ez da erraz aurkitzen, baina tokia bisitatzea merezi du. Aparkalekua Barrio Alto auzoko Calcado do Combro kalean bila ezazue. 58. zenbakian igogailua hartu eta 5. solairuan, landare eta zuhaitzez betetako terraza batean, Lisboako tabernarik coolenean zaudetela ohartuko zarete. Hiria eta Tajo ibaiaren ikuspegi paregabeaz goza dezakezue, garagardo edo sangria bat hartzen duzuen bitartean.

Neboticnik, (Ljubljana) NebotiÄ?nikek etxe orratza esan nahi du eslovenieraz. Zabaldu zutenean, 1933an, Jugoslaviako eraikin garaiena zen. Gaur egun 13 solairuko etxe bat besterik ez da, baina goian Esloveniako hiriburuko 360 graduko ikuspegirik ederrenarekin egingo dugu topo. Kafetxo, pasteltxo edo koktel bat hartzeko toki ezin aproposagoa.

54


La Pedrera (Bartzelona) Gaudiren maisulan hau jendez gainezka egoten da egunean zehar... baina iluntzen duenean beste kontu bat izaten da. Bertako terrazan jazz kontzertuak edo argi ikuskizunak antolatzen dituzte eta, eraikina barrutik ezagutu ondoren, ilunabarraz goza daiteke bertako terrazan. Web orrialdean (www.lapedrera.com) eros daitezke sarrerak.

360 Bar (Budapest) Erromantizismoz beteriko tokia da hau. Neguan iglu batzuk jartzen dituzte mahaiak eta bezeroak babesteko, baina eguraldi ona iristen denean ilunabarrez gozatzeko toki ezin hobea bihurtzen da. Zuzeneko musika entzuten ari garela, giro lasaian koktel goxo bat hartzea ez al da zoragarria? Andrassy etorbidean dago. 55


HITZORDUAK VIC (KATALUNIA) Irailaren 12tik 16ra Katalunian sortu den musika gehienaren sustatzailea da aspaldidanik El Mercat de MĂşsica Viva de Vic jaialdia. Alde batetik, azoka da; hau da, programatzaile publiko edo pribatuei zuzendutako feria. Beste batetik, publiko orokorrak estreinaldiak eta aurrestreinaldiak entzun ditzake agertoki zenbaitetan. Aurtengoa edizio berezia izango da oso, azokak 30 urte beteko dituelako. Hasiera emateko aparteko kontzertua prestatu dute, non jaialdian inoiz jo duten hainbat musikari elkartuko baitituzte emanaldi batean. Aurtengo estreinaldien artean, Alba Carmona Las Migas taldeko kantari ohiaren bakarreko lehen lana; eta Toti Soler eta Gemma Hummetek egindako Brassens edo Ovidi Montllor bezalako olerkarien omenezko lanaren aurkezpena. www.mmvv.cat

56

MUNICH (ALEMANIA)

INNSBRUCK (AUSTRIA)

Irailaren 22tik urriaren 7ra Garagardoa barra-barra. Hori izaten da gure hamaika bazterretan egiten dituzten garagardo azoketan. Horiek guztiak txiki-txikiak dira Munichen (Alemania) egiten dutenarekin konparatuz. Oktoberfest (euskaraz Urriko Festa) duela 185 urte egin zen aurreneko aldiz. Alemaniako herri festa (alemanez, Volksfest) handiena da, baita gisa honetako munduko handienetakoa ere; urtero 6,5 milioi bisitarik baino gehiago ditu. Bi astetan zehar Munich hiriaren erdigunean dagoen Theresienwiese (Santa Teresaren larrea) zelaian egiten da. www.oktoberfest.de

Irailaren 6tik 16ra eta 22tik 30era ÂŤNire ibilbide osoan ez dut sekula horrelako Mundial gogorrik ikusiÂť. Horixe bota zuen hitzez hitz Vicenzo Nibeli lasterkari italiarrak joan den udaberrian, beste kideekin batera, Innsbruckek aurten jokatuko den Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketaren ibilbidea ikuskatzera bertaratu zenean. Munduko txirrindulari onenek beren indarrak neurtuko dituzte 22tik 30era 400.000 ikusleren aurrean. Irailean ere, Innsbrucken bertan, beste lehia ikusgarri bat izango da 6tik 16ra, Munduko Eskalada Txapelketa, alegia. www.innsbruck.info


ErakusketaK

UDAZKENARI BEGIRA, MODA NAGUSI; ETA IZARRETAN IZAR, FRIDA KAHLO Londresen, Victoria and Albert museoan, azaroaren 4ra arte dago ikusgai “Frida Kahlo: Making her self up” erakusketa. Zehazki, azken mende erdian Mexikotik kanpo ikusi ez diren Frida Kahlo artista eta emakume ikonikoaren jantziak eta apaingarriak jarri dituzte ikusgai. XX. mendeko mexikar artista ezagunenetakoak artea eta moda nola uztartu zituen ezagutzeko aukera aparta da, Kahlok diseinatutako traje tipiko mexikar eta guatemalarrak ikusgai baitaude. Erabili zituen bitxiak, atera zizkioten argazkiak edo Kahlo berak idatzitako gutunak ere aurkituko ditu bisitariak.

ELIZAK MODA SORTZEN DU Agian New Yorkeko museorik ikonikoenak –Metropolitan Museum of Art-ez ari gara, herritarrek Met bezala ezagutzen dutena–, moda eta erlijioa elkarri begira jarri ditu. Vatikanotik orain arte sekula atera ez diren aita santuen tunikak eta apaingarriak dira “Heavenly bodies: Fashion and the Catholic Imagination” erakusketaren giltzarriak. Ikusgai dauden Balenciaga, Coco Chanel edo Vivienne Westwooden lanek, esaterako, eliza katolikoak modan izan duen eraginaren adibide ditugu. www.metmuseum.org

ARROSA KOLOREZ JANTZIA

www.tate.org.uk

AZZEDINE ALAÏA HANDIA Londresen bertan, Design Museum prestigiotsuan zehazki, orain urtebete zendu zen Azzedine Alaïa jostunari buruzko “The Couturier” erakusketa bisita daiteke. Diseinatzaile tunisiar ospetsuak berak hil aurretik prestatutako aukeraketan oinarritu dira emakumeen gorputzak mota anitzeko oihalekin maisuki moldatu zituen jostunaren lanen atzera begirako ederra prestatzeko. https://designmuseum.org

Kanta gogora etorri zaigu: «Larrosa kolorez jantzia/ zu zera neretzat bizia /zu zera argia zeru urdinean». Panpina, dantzari, haur eta, orohar, emakumeen unibertsoari lotuta egon da betidanik arrosa kolorea, baina uste dugun baino simbo-

PARPAILAZKO MUNDUA Goi mailako joskintzak maiz erabili izan du parpaila. Hori bai, ez da erabiltzeko material erraza, kontu handiarekin erabili behar delako. Estatu frantseseko Calais hiriko Cite Dentelle Mode museoan 2019ko urtarrilera arte dago ikusgai “Haute Dentelle” erakusketa interesgarria. www.cite-dentelle.fr

logia gehiago gordetzen du bere baitan. Irailaren 7tik 2019ko urtarrilaren 5a arte, “Pink: The History of a Punk, Pretty, Powerful Color” erakusketak arrosak historian izan duen ibilbidea du aztergai New Yorkeko Fashion Institute of Technologyn. pwww.fitnyc.edu/museum 57


liburuen TXokoA

EUSKAL ILUSTRATZAILE BATEN ABENTURAK JAPONIAN

Wabi Sabi. Un mes en JapĂłn Amaia Arrazola Lunwerg Editores, 2018 105 orrialde. 23,90 euro

maia Arrazolak, Bartzelonan bizi den ilustratzaile gasteiztarrak, 2017ko otsailean hegaldi bat hartu zuen. Matsudo hiria zuen helmuga, Japonian hilabeterako beka artistikoa eman ziotelako. Makina txanponjaleen pachinko areto baten ondoan kokatutako arte-egoitza batean biziko zen –alegia, aurretik love hotel edo putetxea izan zen hotel batean–, eta bertan emandako egunetan bidaia egutegi antzeko bat osatzeko asmoa zuen. Marrazki, pasadizo, ezuste eta oharrez betetako orrialde haietan bi kultura desberdinen arteko talka islatu zuen, eta horixe da, hain zuzen ere, orain argitaratu berri den liburuaren gakoa. Era dibertigarrian eta erraz irakurtzeko moduan, bi aurpegi dituen herrialde interesgarri honetara hurbil gaitezke; guztiz modernoa eta teknologikoa den Japoniatik tradizioetan errotutako kultura zahar batera bidaiatuz. Eta liburuaren izenbururako aukeratu dituen hitzek zer esan nahi dute? Wasi sabi kontzeptu japoniar bat da, zeinak akastun, osatugabe eta aldakorrak diren gauzen edertasuna batzen dituen.

A


EMAKUME BATEN ERREBOLTAK

LEHENENGO NAZIOEN TESTAMENTUA

Gioconda Belli (Managua, 1948) nikaraguar idazleak errepasoa eman dio bere ibilbideari, autobiografiaren, saiakeraren eta antologiaren artean koka daitekeen bere azken liburu honetan. “Revueltas y revelaciones” izeneko lan honetan bi auzi uztartzen ditu “La mujer habitada” (1988) liburu ospetsuaren egileak; emakume izatea eta konpromiso politikoa, bere bizitza eta lanean erdigunean egon diren gaiak, alegia. Laura Mintegik idatzi du emakume iraultzaile eta interesgarri honen liburuaren hitzaurrea.

Black Elk edo Altze Beltza-k, (1863-1950) oglala lakoten sendatzaile ospetsuak, Pine Ridge erreserban John G. Neihard idazlea ezagutu zuenean hau eskatu zion; munduari bere historiaren berri eman ziezaiola. Suntsitutako kultura baten testamentu espiritualtzat jo daitekeen liburu honetan, gizakion eta lurraren arteko harremanari buruzko ikasketa ugari atera daitezke. Oraingo gaztelaniazko bertsioan hainbat osagai gehitu zaizkio, lakotetan aditua den Raymond J. DeMallieren idatzoharrak eta hainbat mapa eta argazki, esaterako.

Rebeliones y revelaciones Gioconda Belli Txalaparta, 2018 235 orrialde. 18,80 euro

AMAZONIAN ERORI ZEN NESKA HURA Juliane Koepcke alemanak 17 urte zituen 1971ko abenduaren 24an amarekin Limatik Pucallparako hegaldia hartu zuenean. Gabonak aitarekin pasatzera zihoazen. Ekaitz elektriko bortitz batekin topo egin eta 3.000 metrotik beherako jausialdi hartatik bera bakarrik atera zen bizirik. Hamaika egun eman zituen Amazoniako oihanean. Gurasoekin ikasitakoari esker iraun zuen bizirik, oihana ikertzen aritzen baitziren ama, ornitologoa, eta aita, biologoa. Edizio frantsesaren ondoren, orain gaztelaniaz kaleratu dute bere liburua. Cuando caí del cielo Juliane Koepcke Gasteleraz, frantsesez eta ingelesez Ediciones B, 2018 144 orrialde. 17,00 euro

Alce Negro habla John G. Neihardt Capitán Swing, 2018 392 orrialde. 21,00 euro

GAZTAROKO MAMUAK ETA TXIMELETAK Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta aitari azken bisita egitera itzuliko da jaioterrira. Baina gaztaroko mamuekin egingo du topo han. Sarak urteetan gorde du Kataluniatik ihes egiteko erabakiaren arrazoia, baina nobela autobiografikoa idaztea erabaki duenez, bere bizitzaren puzzlea osatzen hasiko da. Ugaitz Agirre iraganaren zama eta genero harremana ditu hizpide bere aurreneko nobelan. Tximeletak bizkarrean Ugaitz Agirre Susa, 2018 192 orrialde. 20,00 euro

59


Gogoan hartu

TAI KWUN BRITAINIARREN ONDAREA BERRERABILIZ Hong Kongeko Victoria kartzela zaharrean (jatorrizko izena, Victoria Gaol) XIX. mendetik zutik dirauten lehenengo britainiar eraikin kolonialak biltzen dira. Uhartea 1841. urtean beren menpe hartu zutenetik, britainiarren kezka nagusia ÂŤlegea eta ordenaÂť bere horretan mantentzea izan zen. Lehenik eraiki zutena kartzela izan zen, baina aurki txiki gelditu zitzaien eta, XX. mende hasiera arte, handitzeko lanak egin ziren etengabe, hainbat eraikin gehituz; hau da, presondegi bera, Poliziaren egoitza nagusia eta epaitegia.

Bigarren Mundu Gerran prebentzio kartzela gisa erabili zuten eta 80ko hamarkadan Vietnametik iritsitako etorkin eta errefuxiatuak gordetzeko. 2006an, kartzelak ateak itxi zituen. Orain bigarren bizitza bat, eta atseginagoa gainera, eman diote Hong Kongeko herritarrek Tai Kwun esaten dioten inguru honi. Izan ere, aurten, maiatzean zehazki, publikoari ateak zabaldu dizkio Tai Kwun berri eta ikusgarriak. Bertan, ondarea, abangoardiako artea, arte eszenikoak eta aisialdirako eskaintza biltzen da. Arte galeriak daude, tabernak... denetarik. Internet bidez hartuta tour bat egiteko aukera dago, helbide honetan: www.taikwun.hk

60


EIBSEE, ZUGSPITZE MENDIAREN MAGALEAN UR GARDENAK Argazkia: Angelika Warmuth

Bavarian aurki daitezkeen aintzira mordotik seguruenik zirraragarriena hau dela esan daiteke. Eibsee lakuari buruz ari gara, Alemaniako ÂŤgailurraÂť den Zugspitze (2.962 metro) mendiaren magalean dagoena, itsas mailatik 973 metrora, eta bi kilometroko azalera duena. Atsegina da oso egun-pasa egiteko, bidexka bati jarraituta aintzira osoa inguratu daitekeelako. Zortzi bat kilometro ditu guztira bideak, paisaia zirraragarriz josirik, eta pagondo, izei eta mota askotako koniferoen artean itzalpean jarraitzen du zati handi batean. Ur garden hauetan murgiltzeko gogoa sartuko zaigu eguzkiak gogor jotzen duenean, baina aintzira

izoztuta dagoela ohartarazi behar dizuegu. Iparrean eta hegoaldean, paisaia alpinoak. Ipar-ekialdean, Ammergrauko Alpeetako mendi eta baso bihurgunetsuak. Hegoaldera so eginez gero, Zugspitzeko mendilerro ikusgarriari begira aho zabalik geldituko gara. Aintziran jatetxe bat eta garagardotegi bat (biergarten) aurkituko ditugu egarria eta gosea baretzeko. Era berean, eta oso kirolzaleak ez bagara, Zugspitzeko gailurrera eramango gaituen kremailera-tren eta telekabina bat ere bertatik ateratzen dira. Aintzira Grainau udalerrian dago, Garmisch-Partenkirchen hiritik hamar bat kilometrora.

61


LABURRaK

» DATORREN URTETIK AURRERA, TURISMO ESPAZIALA MARTXAN ainbestek amestutako espazioko bidaiak hilabete batzuk barru errealitate bihurtuko dira. Mota honetako bidaiak kudeatzen dituzten nazioarteko bi enpresa pribatu nagusiek (Virgin Galactic eta Blue Origin) horixe iragarri berri dute. Dena den, eskainiko dutena ez da merke eta iraupen luzekoa izango; bitxia bai, ordea, minutu bakan batzuetako esperientziak prestatzen ari dira. Txartel merkeena erosita (250.000 dolar Virginen; Blue Originek ez du oraindik salneurrik ezagutzera eman), turistak zerurantz higiaraziko dituzte jet antzeko batean. Helburua espazioaren hasiera markatzen duen alegiazko marra da: 100 km, Karman marraren arabera; 80 km AEBetako Armadarentzat. Han zerua beltzago bihurtzen denean eta Lurraren azala argi ikusten denean, minutu batzuk pasatu eta berriz behera.

H

JUGOSLAVIA OHIRA YUGO AUTOAN BIDAIATZEKO PROPOSAMENA elgraden iraganerako bidaia egin dezaten proposatzen zaie turistei, Titoren Jugoslavia komunistan hain ezagunak ziren Yugo izeneko auto ikonikoak alokatzen dituztelako. Serbiako hiriburuan kokatutako Yugotour izeneko turismo enpresak hiru orduko irteerak prestatu ditu, non Loreen Etxean dagoen Titoren mausoleoa edo Jugoslavia hotel ospetsua bisita baitaitezke, besteak beste.

B

ESTRASBURGOKO PARKEETAN TABAKOA DEBEKATUTA lsaziako hiriburua aurrekaria izan da Estatu frantsesean tabakismoaren aurkako borrokan, uztailaren 1etik debekatuta baitago erretzea hiriko sei parke eta lorategietan. «Erretzen ez duten belaunaldiak sortu nahi badituzu, zigarretak haurren bistatik kendu behar dituzu»; Alexandre Feltzen hitzak dira, Estrasburgoko osasun aholkulariarenak. Mota honetako erabakiak hartu dituzten herrialdeetan tabako kontsumoa nabarmen murriztu dela dio hiriko udalak. Erretzaile kopuruek argi erakusten dute: %19 Finlandian eta Islandian, %17 Britainia Handian, eta %15 Boston eta New Yorken. Estatu frantsesean, ordea, %27 dira.

A

hutsa

PIPER JANA Ningxiang jolas-parkean (Txina) antolaturiko piperraren jaialdian igerileku batetik 50 piper azkarren hartu eta jaten dituenak urrezko txanpon bat irabazten du. Tang Shuaihuik 68 segundo besterik ez zituen behar izan. Nola gelditu zen gero, auskalo.

«PACKING-A» ERABIL EZAZU MALETAK EGIN NAHI EZ BADITUZU idaien unerik estresagarriena maletak egitekoa da. Mexikoko Playa del Carmeneko hotel batean, Royal Hideaway Playacar izenekoan, horri konponbidea jarri asmoz «packing» izeneko zerbitzua eskaintzen hasiak dira. Zero euroren truke, aditu bat bidaltzen dizute gelara zure maletak antola ditzan. Zuk, bien bitartean, azken bainutxoa har dezakezu. Bost izarreko hotel batean ostatu hartzeak duen abantaila!

B

hutsa

KONTUZ HOR GOIAN! Gabonetan foie grasarekin hartzen den ardo goxoa da Sauternes. Irudi zaharkitu hori uxatu nahian, Bordeleko hegoaldean kokatutako Chateau Rayne Vigneau upeltegian bezero gazteak erakarri nahi dituzte zuhaitzetan egiten dituzten dastaketekin.

62


hutsa

hutsa

SARTRE LITUANIARA ITZULI DA Agian gogoan izango duzue zuri-beltzeko erretratu bat, non Jean Paul Sartre (1905-1980), frantziar idazle eta filosofoa, Lituaniako Nida herriko duna ospetsuan pasieran dabilen. XX. mendeko intelektual konprometituena izan zena, haizearen kontra doa, hausnarrean. Antanas Sutkus argazkilari lituaniarrak 1965ean egin zion argazki ikoniko hura inspirazio iturri hartu du Klaudijus Pudymas artistak (argazkian, lore sorta batekin) Nidako dunetan udan inauguratu berri den eskultura gauzatzeko.

hutsa

NUDISMOA HELDUEN KONTUA DA France 4 Naturisme sareak kaleratutako inkesta baten arabera, naturismoaren atzerapauso nabarmena dago Estatu frantsesean. Sare honen bazkideen artean 40 urtetik beherakoak %14 dira, gehienak bikoteak dira (%63) eta familia gutxi (%23a).

NATURAREN BILA NEW YORKEN Turistak eta New Yorkeko biztanleak freskotasun pixka baten bila dabiltza New Yorkeko High Line trenbide zaharrean udako arratsalde bero batean. Trenbide zaharra zena bide berde gisa atondu zenetik, Manhattaneko West Sideko itsas ondoko paseoarekin batera, hiritarren eta turisten helmuga nagusia bihurtu da.

hutsa

hutsa

LUXUZKO TURISMOA ALA ITSAS TXAKUR FRAIDEAK? Mediterraneoan desagertzeko arriskuan dagoen ugaztun bat bada, hori itsas txakur fraidea da. Mendeetan ehizatuak izan ondoren, hondartzak utzi eta kobazuloetan babestu ziren. Gaur egun 300 bakarrik gelditzen dira, Grezian gehienak. Zipren bakan batzuk aurki daitezke. Tamalez, azken hamarkadan horien babeserako indarrean jarritako ugalketa planak hain emaitza onak ematen zirenean, Pegeia herrian luxuzko urbanizazio bat eraikitzeko baimena eman du Ingurumen Ministerioak, eta hautsak harrotu ditu horrek: itsasotik 90 metrora egon beharko lukete, baina 25 metrora daude, itsas txakur fraideak dauden kobazuloen gainean. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.