7h115

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

xauen

Rifeko harribitxia

FORMENTERA MEDITERRANEO JASANGARRIA


Azaleko argazkia: Idoia Zabaleta

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


16 16 28

36 6 16

16

16 24 44

16 16

aurkibidea115

16 Xauen Marokoko iparraldeko itsasertzean goratzen da Rif mendilerroa. Haren hegoaldeko maldetan zain daukagu Xauen herri dotorea.

28 Zetazeo artean Ambar elkartearen eskutik euskal kostaldeko izurde arrunt jostalaria edota balea arrunt izugarria ikustera hurbilduko gara.

24 Mexiko Sukaldaritza perutarraren «boom»-ak akuilatuta, Mexikon ere zerbait «irakiten» ari da. Ondare gastronomiko bitxi eta berezia baita mexikarra.

36 Tirol eta Dolomitak Altxor geografiko zenbatezinak ditu gure planeta txikiak. Ehunka mendi multzo ikusgarri. Dolomitak dira horietako bat.

44 Kauai Sei milioi urte ditu eta Hawaiiko uharterik zaharrena da geologikoki. Baita munduko lekurik hezeenetakoa ere.

06 Formentera Kilometroetan urria baina edertasunean aberatsa da Formentera, Mediterraneoaren koloreak eta usain sarkorrak lurrinontzi txiki batean bilduta egongo balira legez. Edertasun hori bere horretan mantentzeko asmoz turismo jasangarria hartu dute ardatz. 2019eko udan, esaterako, auto eta motorren zirkulazioa mugatuko dute.

52 Proposamen tematikoa Planetak ezkutatzen dituen hamahiru altxor, agerian 56 Hitzorduak Ekainak dakartzan jaialdi eta erakusketa nagusiak 58 Liburuen txokoa New Yorketik Pirinio magikoetara 60 Gogoan hartu Nartiang-eko monolitoak eta Hallerbos belgikar basoa 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


LOS ANGELES Koreatown auzoko biztanle berria? oming To America� proposamena egiten dio grafiti honek Kim Jong-un Ipar Koreako presidenteari. Nork daki, agian, txokolate irabiatu bat eta donuts bat erabiliko ditu Donald Trump AEBetako presidenteak ekainaren 12an Singapurren egingo duten bileran buruzagi korearra konbentzitzeko... Grafitiaren egileak @welinoo, @balstroem eta @sorenarildsen marrazkilariak dira eta muralak Los Angeles hiriko Koreatown auzoko denda honetako hormak edertu ditu. Ederra baita irudia, asmo txarrekoa dela ere bistakoa den arren. Los Angeles mendebaldean kokatuta, Hollywood hegoaldean zehazki, korearren auzoa Hollywoodeko urrezko aroaren epizentroa izen zen, hemen zeudelako, esaterako, Ambassador hotela edo Coconaut Grove night club mitikoa. Gaur egun bertan korearrak eta latinoak bizi dira batez ere, eta auzo oso ospetsua da, gaueko kluben, 24 orduz irekitako negozioen eta jatetxeen kontzentrazioa AEBetako beste edozein lekutan baino askoz handiagoa baita.

C

Argazkia: Frederic J. Brown

5



Formentera JASANGARRITASUNA IKUR DUEN PARADISUA Testua: Amaia Ereñaga Argazkiak: Idoia Zabaleta

7



FORMENTERA

«Eivissa (Ibiza) zeure burua nabarmentzeko da; Formentera, ordea, diskrezio osoz pasatzeko». Turistentzat gidari lanean urteak daramatzan eivissar peto-peto batek esana da esaldia. Pitiusa uharteetako txikienari «hippy chic» etiketa ondo datorkiola dirudi, beraz; 60ko-70eko hamarkadetan bere argitasun mediterraneoaren eta ur gardenen bila joandako hippy haien espirituak hor dirauelako, «jet set»-aren oparotasunarekin nahasita. Baina Formentera hori baino gehiago da. ilometroetan urria baina edertasunean aberatsa da Formentera, Mediterraneoaren koloreak (urdin, berde, hori, zuri...) eta usain sarkorrak (pikondo, pinu, kresala...) lurrinontzi txiki batean bilduta egongo balira legez. Uharteko gune garaienera, La Mola itsasargira alegia (itsas mailatik 142 metrora), daraman bidean geldiune bat egitean, uhartearen ia 82 kilometro karratuen gehiengoa zabaltzen da gure begien aurrean; luzetara, harea zuriko hondartzak bi kostaldetan hedatzen dira 20 kilometroan zehar, eta erdian, lursail berde bat herrixka txiki eta etxe zuriz zipriztinduta. Are gehiago, goitik ikusita, Formenterak gerri fin-fin bat duela dirudi, 2 kilometro eskaseko zabalera duelako gune hurbilenean. Balear uharteetako txikiena eta hegoaldekoena da Formentera. Artxipelagoa osatzen duten bi uharte multzoak ekarriko ditugu gogora modu laburrean koka gaitezen: Mallorcak, Menorcak eta Cabrerak, beste uhartetxo txikiekin batera, Gimnesia uharteak osatzen dituzte; eta Eivissak (Ibiza gazteleraz) eta Formenterak, inguruko irlatxoekin, Pitiusak. Mediterraneoko itsasbideak Balearretatik pasatu dira nabigazioaren hastapenetatik, batez ere Pitiusetatik, hau da «pinuz betetako uharte» hauetatik. Grekoek horrela bataiatu zituzten kartagotarrek aurkitu eta gune komertzial indartsu bihurtu zuten Eivissa berdea... eta, noski, ondoan zegoen uhartetxo arras polit hura. Argitu beharra dago, dena den, Eivissan pinua (pinus pinea motakoak)

K

Ilunabarra Cap de Barbaria itsasargian, «Lucia y el sexo» (Julio Medem) filmean azaltzen dena. Ondoan, Sant Francesc Xavierreko denda bat. Lehen orrian, Vell de la Mola errota. «More» (1969) diskoko azalean atera zuen Pink Floydek.

gehien hedatu den zuhaitza den arren, Formenterako bertako zuhaitz nagusia –beste batzuk ere badirelako noski– sabina (Juniperus phoenicea) dela. Lursail lehor eta harritsuetan ateratzen den zuhaitz txiki honen egur gogorrarekin egin dituzte betidanik formenterer-ek etxeen habeak, leihoen markoak eta uharte honen irudi bihurtu diren txalupentzako ontziraleku bitxi tipikoak. Azken bi hamarkadetan Balearrek demografia-hazkunde nabarmena izan dute, batez ere turismoak erakarritako langileen eraginez. Formenteran izan da hazkunderik nabariena, azken hamabi urteetan bikoiztu egin baita uharteko biztanle kopurua: 2004. urtean zituen 6.500 biztanleetatik 2016an 12.885 izatera iritsi zen, gehienak kanpotarrak, noski... baina datu hauek huskeria bihurtu dira udako sasoiari begiratuta, kopurua ia hirukoiztu egiten baita. Datu ofizialen arabera, Eivissa edo Deniatik egun-pasa egiteko bidaiatzen dutenei “esker”, uhartea 47.000 bizilagun izatera iristen da. Eta horiekin batera, auto kopurua ere izugarri handitzen da. Egoera, beraz, jasanezina da. 2019: Ibilgailuei stop Eivissan ez bezala, Formenteran ez zegoen aireportua egiteko aukerarik eta, agian horregatik, XX. mendeko 60ko hamarkadako turismoaren boometik zertxobait babestuago gelditu zen Pitiusetako txikiena. Hippyena bai, baita abentura maite zuten dirudun batzuena ere, baina bisitarien helmuga nagusia Eivissa zen garai 9


FORMENTERA

Ezkerreko irudietan, Sant Francesc Xavier hiriburuko irudiak eta etxe tradizional bat. Eskuineko orrialdean, uharteari oinez itzulia egiten ari den talde bat Sa Punta Primako defentsa dorrearen aurrean, lore bat, Formenterako narrasti bat («dragons» deitzen zaie) eta bikote bat bizikletan paseo bat ematen.

hartan. Formentera batez ere egun bakarreko bisita egiteko toki bihurtu zen. Akaso, horregatik ez duzue bertan hotel erraldoi horietakorik aurkituko... ezta kanpinik ere. 1975. eta 1995. urteen artean Ca Mari inguruan kanpin handi bat eraikitzeko proiektuak hautsak harrotu zituen uhartean, urbanizazio erraldoi bat egiteko asmoa ezkutatzen omen zuelako. Greba eta guzti egin zuten eta 1993ko azaroaren 5ean “Kanpinik ez!” lemapean egin zen manifestazio handi bat inflexio unea bihurtu zen herritarrentzat, inguru hau babesteko beharra errotuta gelditu baitzitzaien. Jasangarritasuna du helburu, esaterako, gaur egun Formenterako Consellak –gehiengoa Gent de Formentera taldeak du– proposatzen duen ereduak eta, hartutako erabaki ugarien artean deigarriena 2019ko udan indarrean jarriko den legea da: auto eta motorren zirkulazioa mugatuko da; beraz, uhartera ibilgailua sartu ahal izateko baimena izan behar izango dute turistek nahi eta nahi ez. Alokairuko autoen eskaintza ere jasangarriagoa bihurtu nahian dabiltza aspaldidanik, auto elektrikoen erabilera bultzatzen ari baitira bisitarien artean. Hori dela eta, uhartean erraz aurki ditzakezue auto elektrikoak kargatzeko tokiak. Uhartea, gainera, ez da handia. Motorrez mugitzea erosoa da; are erosoagoa, bizikletaz. Hori dela eta, azken honen erabilera indartzeko apustu irmoa egin dute instituzioek eta horren adibide garbiena eratutako bidegorri sare zabala izan daiteke eta, nola ez, prestatutako 32 ibilbide berdeak. Guztira 100 bat kilometro egin daitezke ongi markatutako bide berdeetan; oinez edo bizikletaz egiteko aproposak dira (bizikleta aukeratzekotan, hobe mendiko bizikleta). Zerbaitegatik deitu ohi zaio Formenterari «bizikletaren uhartea».


11


FORMENTERA Ezkerrean, ontziraleku tradizionalak eta surflariak Ses Illetes hondartzaren inguruan. Behean, ezkerrean, Cap de la Mola itsasargia, eta, eskuinean, Es Calo herriko inguruak.


Beharbada, bi gurpilen gainean ezagutzeko tokirik ikusgarriena Ses Salines natura parkea da (ibilbide berde bat baino gehiago egin daiteke bertan). Bere benetako izenaz deitu beharko genioke: Eivissa eta Formenterako Ses Salines natura parkea. Eivissako hegoaldetik Formenterako iparraldera zabaltzen diren lehorreko 3.000 hektareak eta itsasoko 13.000k babestuta daude eta Unescok berak munduko ondare izendatu zuen, bertan gordetzen den altxor bat zaintzeko helburuz: ur urdin eta berde hauei kolorea eta bizia ematen dien landare bat, Posidonia ozeanikoa izenekoa. Itsasoko landare hauek osatzen dituzten zelaiek garrantzi ekologiko nabarmena dute, bertan bizi direlako animalia- eta landare-organismo anitz. Uraren oxigenazioan eta iragazian erabateko garrantzia du landare honek eta, are Mediterraneoaren orekan ere, Posidonia ozeanikoan datza-eta Eivissa eta Formenterako uharteen edertasuna. Ekosistema hau munduko bizidun handiena dela esan ohi da, parke hau migrazio puntu garrantzitsua delako, 2.010 motatako hegaztiak igarotzen baitira urtero bertatik, adibidez flamenkoak. Urpekaritza eta, oro har, itsas kirolak egiteko toki ezin aproposagoa da, beraz, parkea. Baita abereak ikusteko, antzinako gatzagak... eta hondartzan bainatu eta etzateko. Imajina ezazue bidexka batetik zoaztela eta, alde batera, harea zuriko hondartza lerro bat duzuela (des Cavall d’en Borras eta Ses Illetes hondartza ederrak) eta bestean, beste hondartza eder bat (Llevant-eko hondartza). Haizearen arabera, batera edo bestera joaten da jendea. Hondartzatik aurrera jarraituta, lur-mihi estu batetik goazela bidea estutu egiten da: Es Trucadors penintsu-


FORMENTERA Pikondoei «estalans» deitutako makilak jartzen dizkiete, horizontalean haz daitezen. Eskuinean, itsaslabar ikusgarri bat, Es Pujols herritik gertu.

lan gaude, itsasoz inguratuta. Eta aurrean, s’Empalmador uhartetxo pribatua; bisita daiteke, baina hobe itsasontzian egitea, mareen aldaketek arriskutsu bihur baitezakete paseoa. Horiek horrela, Ses Illetesen Juanmari Arzak sukaldaria aurki dezakezue El Pirata tabernan bazkaltzen edo Es Molí de Sal jatetxeko txalupetan lehorreratzen, yatea mila batzuetara ainguratuta utzi ostean, mundu mailako celebrityrik ezagunenekin, Bruce Sprinsteen bezalako rock izarrekin, nahasita. Iragana eta etorkizuna Formenteran ez dago ur askorik; bai, ordea, eguzkia. Erruz. Lursail idorrak dira hauek, baina betidanik egin da ardoa uhartean. Hegoaldean, Molako itsasargiaren magalean kokaturiko Terramoll ardandegiko enologoa da Jose Abalde galiziarra. Abaldek azaldu digunez, «lehen ardoa edari soila baino jakitzat hartzen zen, kaloriak zituelako eta sabela betetzen zuelako». Orain finagoa bihurtu da, dotoreagoa. Berreskuratu dituzten ardo indartsuak –graduazio altukoak dira, mahatsondoak ez dituztelako ureztatzen– delicatesem gisakoak bihurtu dira, urtero ateratzen duten ekoizpen murritza uharteko jatetxeetan saldu ondoren agortu egiten baitzaie. Formenteran dauden bi ardandegietako bat da. Besteak uharteko ikur baten izena hartu du –munduko ilunabar ederrenak dituen itsasargiarena, alegia– eta, hori bai, Es Cap de Barbariaro ardoak penintsulako zenbait ardandegitan aurki daitezke. Cala Saonara hondartza ederrera jo dezagun orain. Han lau izarretako luxuzko hotel polit eta dotorea gobernatzen dute Castelló familiakoek. «Hirugarren belaunaldia gara eta guztiak formenteratarrak», dio Linak, jabeetako batek. Uharteko negozio asko italiarren eskuetan daude. Gezurra dirudi, baina Juan Ferrer Castelló Platéri (1905-1965), 13 urterekin Argentinara alde egin zuenean, bere lehenengo espartinak oparitu zizkion izebak. Urte batzuen buruan itzuli zen, eta lehenengo Sant Francesc hiriburuko plazan Fonda Platé zabaldu zuen –gaur egun oso toki ezaguna da– eta, gerraostean, Bartzelonako Ritz hotelean eta Monakoko erregeentzat sukaldari lanean ibili ondoren, Formenterara itzuli eta 1954an hondartza polit honen gainean pentsio xume bat zabaldu zuen. Platé harrituko litzateke gaur egun hotelaren aurrean dagoen chill out ikusgarria ikusiko balu! • 14


GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Loiutik Eivissara hegaldi zuzenak ditu Vueling-ek. Bartzelonatik ere lotura ugari daude eta Pitiusa handitik, ferrya hartuta, 40 bat minutuan irits daiteke Formenterara. Hainbat konpainia daude, prezio desberdinekin (30-50 euro inguru joan), baita “low cost” edo merkeagoak (bidaia luzeagoa izaten da). Penintsulatik, Deniatik (Alacant) ferryak ateratzen dira udaberritik udazkenera arte. Bidaia 2,30 ordukoa da, 75 bat euro autorik gabe; 180, autoa eramanda.

Nola mugitu Autoak alokatu daitezke, baita elektrikoak ere. 2019ko udatik aurrera autoak uhartera sartzeko murrizketa zorrotza jarriko dute martxan. Motozikletan edo bizikletan mugitzea atsegina da oso; bidegorriz josita dago uhartea.

Noiz joan Udako denboralditik kanpo eskaintza zabala dago eta prezio merkeagoak. Maiatzean, adibidez, argazkilaritza jaialdi bat dago, erdi maratoi bat eta jazz jaialdi bat. Irailean eta urrian berdin, eta urrian, gainera, deskontu eta eskaintza berezien kanpaina bat izango da.

Non jan eta edan Terramoll bodegak, La Molako bidean, 15,2 kilometroan.

www.terramoll.es. Bisita gidatuak egiten dituzte (15 euro helduak eta 5 euro haurrak). Es Caló jatetxea: Es Caló de Sant Agustó. www.restauranteescalo.com. Trip Advisor-ek Estatu mailako onenen artean jarri zuenetik zaila da bertan tokia aurkitzea. Uharteko gastronomia lantzen dute eta bertako terrazan itsasoari begira bazkaltzea gozamena da. Ez da merkeenetarikoa. Chezz Geri: Es Pujols. www.chezzgerdi.com. Italiarrak dira jabeak (hemengo negozio asko bezala). Toki ederra, hondartzan. Casbah: Platja de Migjorn, Sant Francesc Xavier. www.hotelcasbahformentera.com. Landetxe eta jatetxea da. Gazte talde batek kudeatzen du eta sukaldari nagusia Martina Cacheiro gazte galiziar aparta da, lehen mailakoekin borrokatzeko prest dagoena. Guztiz gomendagarria.

Non lo egin Ez da merkea, baina hostal merkeak aurki daitezke edo apartamentuak alokatu. Denboralditik kanpo prezioak dezente jaisten dira. Hotelei dagokienez, Rocabella hotelak (Es Pujolsen, toki apartan) erdi mailako prezioak ditu eta Cala Saona hotela lau izarretakoa da, dotorea.

Sare sozialetan www.facebook.com/turismoformentera, www.formentera.es eta instagraam.com/visitformentera eta account@visitformentera.


Xauen

RIFEKO ALTXORRA

Testua: Ana Isabel Vega Argazkiak: Gonzalo Azumendi



XAUEN

Marokoko iparraldeko itsasertzean goratzen da Rif mendilerroa, Mediterraneoaren gainetik 2.500 metrorainoko altuerak lortuz. Haren hegoaldeko maldetan zain daukagu Xauen herrixka dotorea, paisaia zuriz eta anilez margotzen aldapan gora eta behera egiten duten bere kalexka eta etxeekin, eta bere sustrai andalustarrekin; izan ere, duela bost mende penintsulatik kanporatutako moriskoak eta juduak bertara iritsi ziren eta hantxe berrabiatu zuten beren bizitza.

18


eutako muga zeharkatu eta bi ordu gidatzen eman ostean, Megaou, Kelaa eta Tisouka mendiak (2.050 metro) ostertzean azaleratzen dira, Xauen herriak dirudien kaskar zurixka horren gaineko adar erraldoiak direla dirudi. Errepidean egindako 100 kilometro horiek ezin berdeagoak eta freskagarriagoak izan dira, a priori nekez irudikatuko genuen halakorik Marokon. Rifen barrena ari gara gidatzen, 2.000 metrotik gorakoak diren mendi horien hegaletan, Tidirhin delarik gailurrik gorena (2.452 m), Ketama eskualdean. Gugandik gertuagokoak diren Europako Mendien antzera, ez da nolanahiko goragunea halako distantzia txikian, hau da, itsasotik hain gertu egonda. Mando eta mandazainek soilik igarotzeko moduko

C

xendaz josita dago mendilerroa, eta bertako biztanleek bailaratan eta maldetan barreiatutako herriz (tarfiq) osatutako antolamendu tribala izan dute. Hamar edo hogei bat etxez osatutako herrixkak, bakoitzean batez beste berrogei edo berrogeita hamar sendi bizi direlarik, senidetasun harremanekin lotuak. Horri buruz hausnartzen ari gara, Tetuandik ekialderantz egiten ari garen bidaian begirale ditugun mendiei erreparatzen diegun bitartean. Mendion atzean, bidexketan barna zeharkatuko bagenitu, mugara iritsiko ginateke: Mediterraneoaren ertzera. Isolamendu horrek bertakoak izaera independente eta harro batez hornitu ditu, eta horrek salbuetsi zituen Protektoratuaren garaian Espainiaren gobernan-

Behean, handian, Xaueneko Outa El Hamman auzoko erdigunea. Ondoan, herriko sarrera eta, txikian, te gozo bat.


XAUEN tzapean izatetik, edo geroago, Marokoko monarkiaren pean egotetik –hain zuzen, udaberri arabiarren berotan sortutako Rifeko iraultzetan zalantzan jarritako monarkia hori–. Rif eskualdearen nortasun errebelde eta manugaitzarekin lotzen den izenik egotekotan, izen hori Abd el-Krim da: kabila guztiak batu zituen buruzagia, 1921ean, tropa espainolen aurka Rifen altxamendu orokorra antolatzeko. 1921 eta 1926 urte bitartean, Rifeko Errepublika ezarri zen, armada inbaditzailea garaitzea lortu baitzuten,

20

espainiarrek “Annualeko hondamendia� deitzen duten bataila horretan. Baina beren amets antikolonialista frantsesen mendeko Marokoko aldera hedatu nahi izan zutenean, bi herrialde europar horiek Rifen aurka batera jotzeko elkartu ziren. Al-Hoceimako lehorreratzean hasi zen kontraofentsiba hispano-frantziarra, eta horren ondorioz, Abd el-Krimen porrota iritsi zen, baita geroko erbesteratzea ere. Hor amaitu zen Rifeko Gerra (1911-1926), eta Maroko iparraldeko Espainiaren protektoratua 1956raino luzatu zen, Marokoren era-


bateko independentziaraino. Mohammed V. Marokoko lehen erregearen onespena jaso bazuen ere, Abd elKrim inoiz ez zen bere herrialdera itzuli, baina Egiptotik jarraitu ahal izan zuen kolonialismoaren amaiera, bera ere arabiar nazionalismoaren sinbolo bihurtuta, 1963an hil zen arte. Kifa, grifa, marihuana‌ Xauenerako bidean garai inarrosi haiek etorri zaizkigu gogora, laborez beteriko mendi magal berdeak eta

oihan hezeak txandakatuz doazela, eta atzeko oihal gisa, mendiak. Mendilerroak osatzen duen hesi horregatik, euriteak oparoak dira eta elurra ere maiatzera arte bertan geratzen da gailurretan. Beraz, gorantz goazen heinean, paisaia paraje hezeetako basoen tankerakoa da, zedroz josia, eta basurdeak Berberiako makako bitxiarekin nahasten dira. Altuera horietan, herritarrak nekazaritzari eta abeltzaintzari emanak bizi dira, eta jakina, inguru osoa ospetsua da kif plantazioengatik (cannabis indica),

Medinako eguneroko bizitzako irudiak. Behean, erdian, Meskita Handiko minaretearen ikuspegia ilunabarrean.

21


XAUEN GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Marokon barnako ibilbide orotan sartu ohi den lekuetako bat da Xauen. Bi ordu eta erdiko bidea da Tangerretik, hori da gertuen dagoen aireportua (120 km). Ceutatik 204 kilometro egin behar dira, bi ordu eta zertxobait gehiagoko bidean.

Zer jan Marokoko sukaldaritzaren espezialitate tipikoak jateko, hala nola kuskusa eta tallina, aukera ugari daude. Jatetxerik ezagunena Aladdin da, eta mundu osoko bisitariak aurkituko ditugu bertan,

22

bereziki arrazoi bategatik: plazaren eta gotorlekuaren gaineko ikuspegi zoragarria, ilunabarrean itzela. Beste jatetxe tipiko batzuk aipatzearren, nahiz eta halako ikuspegirik ez izan, Hassan etxea oso leku ederra baita, edota Beldi Bab Ssour (japoniarrak joan ohi dira bertara, jabeak badakielako japonieraz). Era berean, jatetxe txikiak ere ugariak dira, bertakoak jatera edo plazan edo ibaiaren ondoan tea hartzeko bisitatzen dituzten lekuak. Horien artean gogokoenetako bat da Alkasaba kafetegia. Garagardoa aurkitzea ez da erraza,

baina Hotel Parador leku egokia izan daiteke, eta era berean, igerilekua ere badu udako egun sargoritsu batean bailararen gaineko ikuspegi izugarriez gozatzeko. Batzuentzat, arrazoi aski eta nahikoa hor ostatu hartzeko. .

Non hartu ostatu Bertakoen bizimodu tradizionala ezagutzeko onena Medinako kantoi guztietan dauden ÂŤriadÂť eta pentsioak dira. Hiriaren alde modernoak hotel berriak eskaintzen ditu, zerbitzu gehiagorekin. Gero eta gehiago ikusten den joera bat da etxe osoak alokatzea.


edo beste era batekin esanda, haxixa ateratzeko landatzen den marihuanagatik. Antzinako Espainiaren protektoratuaren legeen arabera –eta independentziaren osteko egokitzapenak egokitzapen–, kif kontsumoa legezkoa da pipa tradizionaletan egitekotan, eta hori landatzeko lur azalera handiak ere baimenduta daude. Ketama da eremurik zabalena eta kontsumitzaileen eta adituen artean “kalitate handiko txokolatearen” sinonimo gisa erabiltzen da izen hori. Harrigarria bada ere, gure aitonek, soldadutza egitera Afrikara bidaltzen zituztenean, baimendua zuten kilo bat grifa ekartzea, eta ohikoa zen, beraz, soldaduak penintsulara itzultzen ikustea periodiko paperean bildutako landare lehorren sorta besapean zutela. Mendiotan gordetako herririk ederrena aurkitzera abiatu gara. XVI. mendean, Espainiako musulman komunitate erraldoia erbesteratzera behartu zuten. Itsasontzi ugari abiatu ziren lur promestu berriaren bila, eta judu komunitateak ere horrela ihes egin behar izan zuen. Kanporatutako horietako askok Rifeko herrixketan egin zuten geldialdia, noizbait itzultzeko esperantzarekin. Xauen, 1471n sortua, bereber herrixka ñimiñoa baino ez zen, eta hara iritsi zen gizon-emakume jario hori, bere kulturarekin, musika andalustarrarekin, ohiturekin eta hispaniar jatorriko misturarekin. Gaur arte, gaztelania erraztasunez hitz egiten dute bertan eta bere sukaldaritzaren ezaugarriek penintsulara garamatzate herri berezi honetan: patata tortilla edo valentziar paella herentzia gastronomiko ezin tentagarriagoa da eta jatetxe askotan ahoa bete hortz utziko gaituzte. Hiri santuko kaleetan Herriguneak mendian gora egiten du andalustar estiloko etxe txikiekin, kareztatutako eraikinekin, urdin eta anil kolorez zerurantz eskalatzen Alpujarra gogorarazten duen irudia osatuz. Jatorrizko izena Shifshawen da eta arabiera kolokialetik dator shuf (begira) eta rifera arabierartuko hitza da ashawen (adarrak). Herrixka oinpean duten eta Chefchauen (adarrak ikusi) dioen kartel iragarlearen ondoan gaudelarik gure ibilgailuaren leihatilaren parean azaltzen den paisaia harmoniatsua osatzen duten bi gailur arranditsu horiei egiten die erreferentzia izenak. Halere, aldaerarik erabiliena Xauen forma laburtua da (Chaouen). Halako ondo kontserbatu bada herria, Erdi Aroko kutsu hori hain bikain gordeta, hein handi batean “hiri santu” izaeragatik izan da. Hemen, mendeetan, atzerritarrek debekatuta eduki dute sartzea. 1906. urtetik aurrera, duela mende eskas bat, hasi ziren kanpotarrak iristen, baina ez ziren turistak izan, Espai-

niaren protektoratuko tropako soldaduak baizik. Kalexka estu horietan ez dago autoentzako lekurik, eta mandoak ikusiko dituzu zamalanetan, bai armairu bat, bai telebista erraldoi bat, bai eguneroko kontsumoko gaiak karreatzen. Betiere, beste abere baten begirada zorrotzaren pean: katuak, kalean etzanda denari so, beraientzat paradisuaren lurreko ordaina dirudien herri honetan. Gorenean, Ras el Ma iturburuari darion urak txirrista baten gisara zeharkatzen du herria, eta hortxe dirau, geraezin, mendeetan. Uraren ibilbideari jarraituz, Medinan barneratu gara, hor jarraitzen baitu XV. mendeko arima moriskoak... Alpujarran bezalaxe. Caravanserai-era iritsi gara, mandazainentzako eta ganaduarentzako antzinako ostatua, gaur egun dendek eta artisauek hartua. Hemen, herri osoan bezala, tratuan aritu eta erosiz gozatu beharko dugu. Inguruetako artisauek beren produktu koloretsuak ikusgai jartzen dituzte egin ahala, hala nola mantak, otzarak eta yebelia erako txanoak, artilez apainduak, emakume berbereek ohi duten bezala. Baina hau hasiera baino ez da, izan ere, Xauenen herrialde osoko artisautza lanak biltzen dira, eta hortaz, ez dugu Essauirara joan beharko zurezko kutxa tipikoak erostera, ezta Tetuanera ere larruzkoak erostera... Era berean, hegoaldeko zilarrezko lanak eskainiko dituzte, argan ukenduak, alfonbrak, arabesko txundigarriz edertutako altzariak, kriseiluak, kobrezko lanparak... Halako aukera zabalak leher eginda utzi bagaitu, baliteke pixka bat lasaitzeko hamman-era joatea izatea irtenbide aproposena, hau da, arabiar bainu tradizionaletara, benetan merezi baitu esperientziak. Eta behin estresa uxatuta eta paraje hauetan dabilen haizea bezain argi eta bizkor, Uta al-Hamman plazara gerturatuko gara. Leku irekia da, erdialdean bertan dagoena baina inolako trafikorik gabe, eta leku ezin hobea da mentazko tea hartzeko, eztiz bustitako ogi goxo batekin lagunduta. Erleek ere ezin diote muzin egin sorginkeria honi, eta inguruka izan ditugu, gure oturuntza beraiekin partekatzea nahiko balute bezala. Otoitzerako ordua iritsi da. Andaluziarren meskitatik muezzinak erregurako deia egin du. Bere kantua paisaian eta jalgi berri den ilargian urtu da. Gizon bat presaka doa, hitzordura berandutuko ez bada, baliteke Al Andalusetik kanporatutako morisko haien oinordekoa izatea. Haren urrats presatiei segika, harresiaren ondotik, gure irudimena hegan abiatu da, abesti baten oroitzapenarekin: «Dicen que es verdad, / que su alma está… / encantada por perder un día Granada…/ recordando y llorando / por Granada» (Egia dela diote, bere arima sorginduta dagoela behiala Granada galtzeagatik... Granada oroituz eta harengatik ahuenka). •

Behean, medinako ate koloretsu bat. Ondoko orrialdean, Rif mendikateko eta bertako herritarren argazkiak, tartean haur berbere batzuk eta gizon bat kifa erretzen.

23



Sukaldaritza mexikarra BEREZIA ETA BITXIA Sukaldaritza perutarraren «boom»ak akuilatuta, Mexikon ere zerbait «irakiten» ari da. «Munduko agertoki gastronomikoan bi herrialde hauek goranzko izarrak bihurtu direla esango nuke». William Drewen hitzak dira, The World’s 50 Beste Restaurants ranking ospetsuaren ordezkariarenak, eta nazioarte mailan dagoen sukaldaritzako zerrendarik ezagunenaz ari gara, hain zuzen, ekainaren 19an Bilbon 2018an jakinaraziko dutenaz. Eta mexikarrak bertan izango al dira?

Testua: Argazkiak:

Marian Azkarate Omar Torres 25


SUKALDARITZA MEXIKARRA Oaxacako azokan salgai dauden «maguey» zizare lehorrak, goi mailako bi sukaldariren bi plater (ahate piperopilak mole berdearekin eta esne-txerrikumea «mole» gorriarekin) eta San Pedro Atocpan herriko azokako jatetxe bat.

26

exikoko ondare gastronomikoa mendeetan zehar etxeetako lapikoetan goxo-goxo egosten jarritako saltsa zaporetsu batean kozinatu da. Bertan ekosistema, osagai eta kultura desberdinek bat egin dute... baina «mexikarrok gure sukaldaritza arras maite dugun arren, ez dugu inoiz kanpoan erakutsi nahi izan kanpotarrentzat nahikoa ez zelakoan geundelako», Mauricio Avilaren hitzetan. Avila Mexikoko Kultura Ministerioko sukaldaritza tradizionaleko arduradun izendatu dute eta, berak dioenez, «mugetatik kanpo ezagutzen dena gure ondarearen %10 besterik ez da». Are gehiago, jatorrizko herrien eta espainiar konkistatzaileen eta migrazio desberdinen arteko mestizajetik sortu diren zaporeak Txina, India, Italia edo Estatu frantseseko

M

gastronomiaren maila berean jartzen ditu, esaterako, Laura Siciliano-Rosen bezalako jakitun batek, New Yorken egiten den Eat your World blogaren sortzaileak. Agian horregatik, Unescok, 2010ean, gizon-emakume guztien ondare immaterial izendatu zuen Mexikoko gastronomia. Egia esan, Mexikoko sukaldaritza munduko arraroena dela esango bagenu, ez ginateke oso oker egongo. Herrialde aztekako biztanleek frijol tako xume batez goza dezakete, baina baita huitlacocheren opil batez ere; hau da, artaburuetan ateratzen diren gris koloreko onddoez betetako opilez. Huauzontle bertako beste gutizia exotiko bat da. Garai hispanikoan garrantzi handia izan zuen landare mota bat da, mexikar inperioan truke txanpon bezala erabiltzen zutena. Espai-


niarren etorrerarekin, landatzeko eta jateko debekua ezarri zuten Tenochtitlan zaharrean, baina urte batzuen buruan sukaldeetara itzuli zen jaki preziatua. Mexikoko hiriburuko San Juan azokan tarantulak barazki edo garaiko fruituekin lagunduta aurkitu ditzakegu. «Tarantulak?», esango didazue. Bada, bai, araknido beldurgarri hauek zero azpiko tenperaturetan jartzen dituzte minutu batzuetan, hil arte. Gero egosi eta bizarrak kentzen dizkiete, alergiak ekiditeko. Ospetsuak dira, bestalde, chapulin izeneko intsektuak. Txigortuak, frijituak edo saltsan jan daitezke. Guacamole saltsa egiteko erabiltzen dituzte era berean edo Oaxacan egiten den tlayuda opil klasikoan; hau da, artoz egindako opil baten barnean, gazta, letxuga eta frijolekin lagunduta.

Veracruz, Tabasco eta Oaxacan chicatanas izeneko inurri erraldoiak jaten dituzte. Saltsan prestatu ohi dituzte, almaizean xehatzen dituztelarik... Bueno, batzuek dauden horretan, naturalean, gustukoak dituzte, bizirik eta gordinik kurruskariago omen daudelako. Bestalde, Mexiko erdialdean acocil otarrainxka oso gogoko dute halaber, frijituta edo erreta. Ibai eta aintziretan sortzen den krustazeoa gris edo kafe kolorekoa da, baina kozinatutakoan gorri bizia hartzen du. Azkenik, jumil izeneko intsektua aipatuko dugu. Guerrero estatuko Taxco hiriko gutizia bat da eta azazkal itxura duen animalia hau salda, torta edo opiletan prestatzen dute limoi, gatz eta saltsarekin. Zapore handikoa denez, mezcalarekin hartu ohi dute. Barruak berotzeko ezin aproposagoa. •

Abigail eta Rufina Mendoza arto horia eta chilea irintzen ehotzeko erabiltzen den «metato» izeneko harriarekin. Erreportajea zabaltzen, Dana Paola Alvarado lau koloretako opila egiten eta «chiles en nogada» plater tradizionala.

27


Zetazeoak euskal kostaldean BALEEN ARRASTOAK OSTERTZEAN Testua: Xabier Bañuelos

Argazkiak: Ambar Elkartea



ZETAZEOAK EUSKAL KOSTALDEAN

Ontziaren brankan eta gabian jarrita, begi pareak itsasoari zorrotz begira daude. Antzinako baleazaleek egiten zuten bezala, arnas-ufaden, isatsen, hegalen edota hegazti multzoen bila dabiltza, zetazeorik badela adierazten duen edozein seinaleren zain. Ez dute arpoirik, ostera; prismatikoak eta teleobjektiboak dira beren arma bakarra. Izan ere, natura maite duen edonork goza dezakeen ikuskizun ederrenetako bat eskaintzen digu itsasoak: berezko ingurunean dauden izurde arrunt jostalaria edota balea arrunt izugarria ikustea, besteak beste. Eta hori bizitzeko, gure kostaldea toki pribilegiatua da.

30


uela 27 bat urte entzun nuen lehen aldiz horren inguruan. Garai hartan ingurumenari buruzko aldizkari bat zuzentzen nuen eta erredakzio batzordeko kide batek aipatu zuen bilera batean, itsasoari buruzko zenbait erreportaje argitaratzekotan ginenean. «Bada, Matxitxakotik baleak ikustera joaten den jende multzo bat bada», esan zuen. Eszeptiko samar begiratu nion. Euskal Herriko zetazeo handiei buruz nituen erreferentziek historian atzera eramaten ninduten, gure kostaldeko herrien armarri heraldikoetan islatutako historiara eta azken balea Orioko barraren ondoan ehizatu zutela kontatzen duen Benito Lertxundiren kantara. Valdes eta Behe Kaliforniako penintsulak, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria... han bai, geratzen zen balearik, baina Kantauri itsasoan,

D

gure Kantaurin? Eta Bermeo parean?: «Bai –baieztatu zigun–. Itsasargi azpian prismatikoekin jarri eta nola pasatzen diren ikusten aritzen dira». Ez, ezin zen egia izan, txantxetan ari zen, edo horrela uste nuen, konbentzituta bainengoen 1901az geroztik ez zitzaiola horrelako ugaztun bati bere hegalak hemengo uretan bustitzea bururatu. Baina oker nengoen, zorionez. Urte batzuk geroago, orain dela hogei, itsasoa maite zuen jende hark eta herriko biztanleek antolatzea erabaki eta Ambar izeneko elkartea sortu zuten, Itsas Faunaren Ikerketa eta Babeserako Elkartea. Dibulgazioa izan da elkartearen helburuetako bat betidanik; alegia, herritarrei gure kostak duen aberastasuna ezagutaraztea eta gizakiaren eta Lurraren bizitzarako itsasoak zernolako garrantzia duen ulertaraztea. Hori dela eta,

Handian, Ambar elkarteko kideak zetozeorik baden begiratzen. Ondoan, goitik behera, pilotu-izurde hegaluze bat eta izurde muturmotz bat. Erreportajea zabaltzen, izurde marradun bat.

31


Goian, ezkerretik eskuinera, antxeta hankabeltz gazte bat, hontz ertain bat, zanga bat eta kaio hankahori gazte bat mokoan antxoa bat daramala.

2009an beren helburuek Ekoetxea Urdaibairekin bat egin zuten eta batzuek eta besteek egitasmo berari heldu zioten: itsasotik bertatik olatuen artean borborka dagoen bizitza erakustea. Horrela sortu zen “Zetazeoak 10etan” itsasontzi-irtenaldien programa, apiriletik azarora bitartean ezezaguna bezain hurbila den biodibertsitate oparo batekin txunditzeko aukera ematen duena. Ehizatzetik mirestera Itxura denez, euskaldunak XI. mendean hasi ziren baleen ehizan. Mendeak igaro heinean, animaliok gu-

txitzen hasi eta horien inguruko industria hazten ari zenean, Atlantikora jauzi egin eta Ternuaraino iritsi ziren, non asentamentuak eta lantegiak ezarri zituzten. Ustiapen oparoa izan zen eta XVI. eta XVII. mendeetan garatu zen. Ameriketako Estatu Batuetako hirugarren presidente Thomas Jeffersonek berak esan zuen «euskaldunak izan zirela aitzindari» balearen ehizan kontinente hartan, bai eta jarduera hori industria moderno bihurtzen. Beste herrialde batzuek erreleboa hartu eta euskaldunak irabazi- zurrunbilo horretatik kanporatu zituz-


ten. Jarduera erabat utzi zuten, kostaldean zetazeoak bazirela ahazteraino. Egun gauzak aldatu egin dira, eta zetazeoak hiltzeko, zatitzeko eta saltzeko harrapatzen jardutetik horiek aske ikusiz gozatzeko nabigatzera pasatu gara, beren jokamolde adimentsuarekin txunditzeko, gure ontzietako gilarekin jolasten diren izurde saltokariek gure begiradekin duten interakzioaz ohartzeko, guk bezala oxigenoa hartzeko ur sakonetatik itsas azalera irteten diren baleen eta zeren arnas hots sakona entzuteko. Bai, Kantaurin bada zetazeorik, munduan dauden

80 espezie baino gehiagotik hogei bat. Eta batzuetan errazago besteetan zailago, sarriago edo gutxiagotan, guztiak ikus daitezke noizbait ontzi baten kareletik. Hala, “Hegaluze Barria� Bermeotik abiatzen da, adin guztietako pertsona multzoarekin. Gehienak euskaldunak dira, baina gero eta gehiago dira Estatuko beste toki batzuetatik etortzen direnak, baita Ingalaterratik, Alemaniatik, Frantziatik edota Belgikatik etorriak. Lau eta sei ordu artean izango dira itsasoan, bai bidaiariak bai Ambar elkarteko boluntarioak, bista zorroztuz zetazeoren bat noiz agertuko zain.

Behean, ezkerretik eskuinera, zere arrunt bat arnasa hartzen Capbretoneko fosaren gainean eta izurde marradun bat salto egiten.


Lerroon ondoan, ezkerretik eskuinera, izurde bikote bat itsasontzi bati segika eta Cuvier moko-balea gazte bat. Behean, Matxitxakoko kostalde parean aurkitutako izurde handi talde bat.


Bizi bila Sarrera-hitzaldia entzun ostean, itsasora abiatu gara. Hegaztiak ikusi ditugu lehenik; egunaren arabera desfileak ez du amaierarik: beren burua zuzenean uretara jaurtitzen duten zangak, moko koloretsuko lanpernamusuak, ubarroiak, pottorroak, mota ugaritako kaioak, belatzak, kaio beltzak, marikoiak, gabaiak, ekaitz-txoriak, araoak, atun-txoriak, txenada arruntak... Zaila da guztiak bereiztea, baina zalantzak argitzeko prest daude beti Ambar-eko kideak. Capbreton-eko fosarantz goaz, portutik hamabost bat miliara. Hemen, itsas hondoa 2.000 metroko sakoneran dago, eta urpeko arroila izugarria sortzen du. Elikagaiz betetako ur hotzek talka egiten dute horren paretekin eta gora eginez miraria sortzen dute. Elikagai honek guztiak kate trofiko oso bat elikatzen du, eta horrek mantentzen edota erakartzen ditu ozeanoko biztanle handiak, bai bertan bizi direnak bai handik igarotzen direnak. Gure itsasbidean aurrera goazela, hauek guztiak dakusagu: hegaluze eta atun saldoak –berdel eta antxoak janez– ilargi-arrainak, ezpata-arrainak, marmokak, marrazoak, arrain hegalariak... eta, azkenik, irrikaz espero ditugun zetazeoak. Ez dugu ahaztu behar beren ingurunean daudela eta itsasoa neurrigabea dela, gurea bezalako bisitek arau zorrotzak dituztela animaliei ahalik eta enbarazu gutxien egiteko, eta zorteak ere bere garrantzia duela. Batzuetan ez dira erraz agertzen, baina normalean agertu agertzen dira. Lehenik hemen bizi diren hiru izurde espezieetako bat agertu ohi da, edo guztiak batera: izurde handi ederrak, arrunt jostalariak eta marradun akrobatikoak. Pilotu-izurde he-

galuzeak datoz atzetik beren buru borobilak ageriz, jakin-minez, nor hurbiltzen ari den jakin nahian. Jada ur sakonetan, baliteke Couvier moko-baleen bizkar zabal eta moko itxurako muturrak ikustea. Zortzi metrotik gorako zetazeo hauek zailak dira ikusten duten jarrera iheskorragatik, baina urotan badira bertan bizi diren taldeak eta erraz ikusi ohi dira. Hain zuzen, euskal kostaldea da horiek ikusteko toki onenetako bat. Eta latitude honetan agertu ohi da gehien ikusi nahi izaten dena, balea arrunta. 22 metro luze dituen hau da Lurreko bigarren animaliarik handiena. Ababorretik edo istriborretik berau igerian ikustea, emeki eta arinki, benetan hunkigarri eta zirraragarria da, antzinara garamatzan ikuskizuna. Tamalez, ez dugu euskaldunen balea ikusiko, gure arbasoek izendatu zuten hori eta “Bizkaiko balea” eta “iparraldeko balea franko” esaten diotena. Desagertzeko arrisku bizian dago eta aspaldi joan zen Kantauri itsasotik. Baina beharbada ikusi ahalko dugu zere txikiren bat, eta zailagoa izan arren, baita orka, kaxalote, kalderoi gris, xibarta eta, are, balea urdinen bat ere. Batek daki noizbait itzuliko ote den balea frankoa. Ordura arte, itsasoa zaintzea, ezagutzea eta goxo tratatzea da gure lana, bertan bizi direnak gustura izan daitezen; hegazti, zetazeo, arrainek... hegan eta igerian jarrai dezaten lur honetatik hurbil, zeina behinola berauen ehizarako talaia izan zen baina gaur egun begirunez tratatzen dituen. Horrela lortuko dugu itsas fauna honetaz gozatzeko milaka milia egin behar ez izatea, eta horrela bidaia luzeen partez bustitzen gaituzten olatuen kresalak zipriztinduko gaituen bidaia ederrak egin ahal izango ditugu gurean. •

GIDA PRAKTIKOA Ekoetxea Urdaibai www.ekoetxea.eus info@torremadariaga.org Tel: 94 687 04 02). Irteerak Bermeoko portutik 4:00etatik 6:00etara apiril eta urri artean. 40 euro/ 48 euro. 7 eta 12 urte arteko haurrak soilik 4:00etako irtenaldietan: 23 euro..

Santurtziko Baleak www.verballenas.com info@verballenas.com. Irteerak 8:00etatik 9:00etara uztail eta azaro artean, Santurtziko eta Bermeoko portuetatik. 69 euro. 14 urtetik beherakoak, 65 euro.

35



Tirol eta Dolomitak

EZAGUTU, GOZATU ETA BUELTATU Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo


TIROL ETA DOLOMITAK

Altxor geografiko zenbatezinak ditu gure planeta txikiak. Ehunka mendi multzo ikusgarri. Dolomitak dira horietako bat. Italia ipar-ekialdean daude, Trentino, Hego Tirol eta Veneto eskualdeetan (Ekialdeko Alpeak). Garaieraz ertainak dira –3.342 metro ditu tontor garaienak–, baina geologikoki mendi itzelak. Erpin tenteak, kareharrizko hormatzar ikaragarriak, eta herri gainetan tentetzen diren mendi multzo ederrak. Eta mendiak bezala, bailarak. Adigio ibaiko elur urek baratze eta fruitu soro emankorrak sortu dituzte Bozen eta Trento hirien arteko bailara lauan. Hain da horrela, bertako sagar eta ardoak munduko entzutetsuenak bilakatu baitira. Gehitu giro patxadatsua, ordularirik gabe bizitzeko aukera, eta Hego Tirol eta Dolomitak begietan eta bihotzean iltzatuta geratuko zaizkizu betiko.

38


amar urte luze pasatu dira Euskal Herrian “Heidi� marrazki bizidun harrigarri haiek telebistan ikusi genituen lehen alditik. Neskato haren betiereko irribarrea eta poza ulertzen lanak izan genituen, baina non bizi zen eta natura zenbat maite zuen jabetutakoan ulertu genuen. Heidi ez zen Tiroletik urrun bizi. Marrazki bizidun haietako mendi ederrak, hori, marrazki bizidunetakoak zirela uste genuen, ezinezkoa baitirudi naturak halako menditzarrak sortu izana. Bada, sortu ditu. Edo zituen. Eta bertan daude, gertu. Tirol eta Dolomitak ezagutu dituena beste noizbait ere itzuli egiten da hara. Eskualde berezia baita. Bailara eta biztanleriaren gehiengoa altuera apalean bizi dira, 200 eta 500 metro artean. Adigio ibaiak ipar-hego banatzen ditu Alpeak eta Dolomitak, eta ibai ertzean hazi dira Trentinoko

H

eta Hego Tirolgo hiriburuak: Trento eta Bolzano. Biek ala biek 100.000 biztanle pasatxo dituzte. Trento XVI. mendean Eliza katolikoaren Kontzilioa bertan egin zelako da ezaguna, baina eskualde honek badu gutxik duten berezitasuna. Geografikoki Italiako lurrak dira bai Trentino, baita Hego Tirol ere. Baina sozialki eta linguistikoki, ez hainbeste. Batez ere, Trentotik iparrerantz. Bertan, hizkuntza alemana gero eta agerikoagoa da, eta Hego Tirolen, herri guztiak italieraz eta alemanez erakusten dira. Bolzano Bozen da, eta adibide hori herri guztietan errepikatzen da. Ostatu batzuetan italiera nekez ulertzen dute, batik bat adinduek. Italiak Austriarekin muga egiten du, eta muga duten herrietan ohikoa da hizkuntza bat beste herri batean barneratzea. Baina ez da Dolomitetako txoko honen

Handian, Adigio ibaiaren bailarako soro emankorrak, mahastiz beteta. Ondoan, goitik behera, Folgaria herria eta E-45 autobidearen irudia, Bozen eta Innsbruck artean. Erreportajea irekitzen, Latzfons herria, Hego Tirolen, belardi berdez eta mendi elurtuz inguratuta, paisaia liluragarrian.

39


TIROL ETA DOLOMITAK Hego Tirolgo hiriburuko, Bozeneko, plaza nagusia (Bolzano italieraz). Duela mende bat hiri eta eskualde hau Austria-Hungariako Inperioko lurra zen eta alemana da hizkuntza nagusia.

40

kasua. Izan ere, mende bat atzera joanda Hego Tirol Austria-Hungariako Inperioko lurra zen, baina I. Mundu Gerra galdu, eta eskualdea Italiako parte bihurtu zen, Saint-Germain Itunaren bitartez. II. Mundu Gerran Mussoliniren Italia Hitlerrekin aliatu zen, baina Hego Tirol Italiako lurretan utzi zuten. Alemanez mintzatzen zen komunitatea babestuz, hori bai. Egun, Trentinok eta Hego Tirolek autonomia handiko eskualdea osatzen dute, eta euroeskualde indartsua, Austriako Tirol eskualdearekin batera (Innsbruck da hiriburua).

Begiraleku ikusgarriak Dolomitak mendi bideen paradisua dira. Ehunka kilometroko sarea dago, eta aterpe onak, bidea nekosoegia ez egiteko. Neguan eskizaleak trumilka bertaratzen dira. Han dago Europako eski eremu handiena, 1.200 kilometro Dolomitti Superski gunean. Gune horretan daude denon memorian iltzatuta geratzen diren herri ikusgarriak; Cortina d’Ampezzo, adibidez, Italiako Baqueira Beret, hango aberatsen biltokia, edo Corvara, Arabba eta Madonna di Campiglio. Mendi garaietan barneratu gabe ere, bada gozamena Dolomitetan. Herri


galduetan barrena ibili, bat-batean tentetzen diren mendi puska ikusgarriekin. Eski denboraldia bukatu berritan, lasaitasuna sumatzen da Dolomitetan. Jende erauntsiaren osteko bakea. Taberna edo jatetxeren bat bilatzeko ere lanak. Dela Folgaria, Lavarone, Andalo edo Val di Non-en, dela Tesero, Brenner/Brennero edo Barbian-en. Molde bereko herriak, zerrenda horietakoak. Ibaia doan bailara zabalaren gaineko larreetan sortutako herriak, 800-1.200 metroko garaieran. Arkitektura benetan ikusgarrikoak, etxe handi eta koloretsuekin. Erremate gisa, ostatuko leihotik 3.000 metroko mendi

eta erpin ederrak ikusten badituzu, orduak oharkabean pasatzeko aitzakia ezin hobea topatuko duzu. Begiratu batean Gruppo Sella mendi multzoko harkaitzak ikusiko dituzu, elegante. Sasso Lungo eta beste (3.161 metro). Hurrena Oddle mendiak, Sasso Rigais ezagunarekin (3.126 m). Zorte apur batekin, Dolomitetako mendi garaienaren silueta ere ikus dezakezu: Marmolada (3.342 metro). Bitxia da, baina Marmoladak antzik ez du ondoan dituen dozenaka mendiekin, etzana baita, tentea baino. Denera, 3.000 metroko langa gainditzen duten 86 mendi daude Dolomitetan,

Goian, ezkereskuin,Trentoko Piazza del Duomo eta historia handiko hiri honetako kale bat. Behean, Bozeneko kale giro bizia eta Trentoko Buonconsiglio Gaztelu erraldoia.

41


TIROL ETA DOLOMITAK baina hedaduraz, eta konparatze aldera, Pirinioak baino askoz mendikate txikiagoa da. Sagar eta ardo ezagunak Adigio ibaiaren altzora bueltatuta, zer ikusi ugari dago Trentino eta Hego Tirolen. Hiriburuek badute bisitatxoa, egun erdikoa. Trenton Piazza del Duomo da hiriko bihotza. Dorretxe eta eraikin historiko asko ditu, lau horma barruan, Erdi Aroan kontu asko eztabaidatu eta erabaki ziren seinale. Castello del Buonconsiglio bisitatzekoa da, eta Trento inguruko mendietatik ikustea ere txarra ez. Funivia Trento da aukera onena. Iparrerantz, ordubete eskasean, Bozen dago (Bolzano, italieraz). Merezi du herri handi honetako kale itxi eta estuetan barrena ibiltzea, ilunabarrean. Giro ona sortzen da bertako hiritar eta turisten nahasketarekin. Aukera ona izan liteke eguneko jarduna Innsbruckera bisita eginez bukatzea. Innsbruck da Tirol eskualdeko hiri ezagunena, jatorrizko hiriburua, eta Austria bada ere, italiarrak oso sarri joaten dira hiri horretara (mugatik 25 kilometrora dago). Garraio bideak oso onak dira. Pasabide hau da erabilienetakoa Italiatik Europa

Innsbruck, Tirol eskualdeko hiriburu garrantzitsuena. Austrian dago, 2.500 metroko mendiez inguratuta, eta Italiako mugatik 25 kilometrora. Goian, txikian, Trento hiriko ikuspegia, Sardagna herritik. Funikular bat dago Trenton, bertara eroso iristeko.

42

erdi eta iparrera joateko, eta E-45 autobidea milaka eta milaka kamioik erabiltzen dute egunero. Bidaia lasaia egin eta paisaiaz autorik gabe gozatu nahi duenarentzat aukera ezin hobea da trena. 3 ordu eskas behar dira Trentotik Innsbruckeraino. Autoan, normalena, bidea begirada galduarekin egitea da, mendebalde-ekialde, ipar-hego, neguko jantzi zuria kendu ezinik dauden ehunka mendi ikusgarri ikusten baitira. Baina hainbeste mendik baino, Bozen eta Trento artean, harridura handiagoa sortzen dute paraje haietako bi altxorrek: sagarrak eta mahastiak. Sagarren kasuan, ustiapen naturala dute ardatz 180 ekoizlek, Biosudtirol markaren baitan, eta produkzioa baino, kalitatea lehenesten dute. Sagarrak gozo-gozoak dira. Ardoari dagokionez, Trentino eta Hego Tirolgo mahats zukuek estimu handia dute nazioartean. Klima Arabako Errioxan dutenaren antzekoa da, hotzagoa neguan, baina 300 eguzki egun dituzte urte osoan. Adigio ibaiko bi ibarrei strada del vino edo WeinstraĂ&#x;e esaten diete. Alegia, ardoaren etorbidea. Nahikoa aitzakia ez, eta beste bat, Dolomitak ezagutu eta gozatzeko. Eta bueltatzeko‌ •


GIDA PRAKTIKOA Kokapena Italia ipar-ekialdean daude Trentino eta Hego Tirol eskualdeak, eta Dolomitak. 300400 kilometroko tartean Venezia, Innsbruck eta Eslovenia lotu daitezke.

Nola iritsi Autoan astuna egiten da bidaia, 1.500 kilometro pasa baitaude. Iaz, Gasteiztik Bergamora doan hegazkina jarri zuten indarrean, ostegun eta igandeetan (Milandik 60 kilometro). Ryanair hegaldi merkeen konpainia da arduraduna. Aintzat hartu, merke eta eroso ez direla sarri sinonimo izaten. Bergamotik Trentora 200 kilometro eskas daude.

Ezaugarriak Trentino eta Hego Tirol mendi handi eta larre ikusgarriz inguratutako eskualde emankorra da. Italiatik Austriara doan eskualdea da, eta Trento eta Bozen dira hiri ezagunenak. 3.000 metroko mendi asko daude, baina bailara eder eta herri galdu asko ere bai. Italieraz hitz egiten dute biztanleen %40k, baina %60 alemanez aritzen da, 1918a arte Hego Tirol AustriaHungariako Inperioko lurretan zegoelako. Salneurriak Euskal Herriko hiriburukoen antzekoak dira, garestixeagoak akaso.

43


Kauai APARTEKO UHARTEA HAWAIIN Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea




KAUAI

Sei milioi urte ditu eta Hawaiiko uharterik zaharrena da geologikoki; baita munduko lekurik hezeenetakoa ere. Historiaz eta kulturaz, artxipelagoko beste irletatik desberdina izan da Kauai, beti nortasun autonomo bati eutsiz. Horrek guztiak eremu txikian paisaia, klima eta esperientzia ugari izateko aukera ematen du.

inema zuzendari batek baino gehiagok hautatu du Kauai bertan filmatzeko, beste inon nekez aurki daitekeen irudi-aniztasuna ematen baitu, oihan euritsutik harea zuriko hondartzetara, arrezifeko koraletara eta erdigune bolkaniko lehorrera. Errepiderik ere ez duen mendebaldea ahaztu gabe, ezinbestean itsasoz bisitatu beharreko leku paregabea, eta Jurassic Park-ek bereziki famatu zuena. Hawaii uharte nagusitik mendebalderantz abiatuta, gainerako uharte guztiak konkistatu zituen Kamehameha XIX. mendeko hawaiiar erregeak, Kauai izan ezik. Hawaiierak ere dialekto berezia dauka hemen, XX. mendean nabarmen atzera egin duen arren. Hegoaldeko kostaldearen parean dagoen Niihau uhartetxoan bizi diren 170 lagunak hawaiieraz bizi dira, baina lekua ezin da bisitatu, kanpoko eraginik ez jasotzeko. Kauain bertan ere berpizkundea izan du hizkuntzak, nahiz eta polinesiarrak gutxiengo bihurtu diren, jatorria Asian (Japonian batez ere) eta Estatu Batu kontinentaletan dutenen aldean. Wailua ibaiaren ertzean ikus daiteke ondare polinesiarra ondoen. Hawaiiko uharteetan nabigagarria den ibai bakarra da, eta txango ugari egiten dira, motordun ontziz eta kayakez, Fern Grotto haitzulora. Bidean Kamokila hawaiiar herrixka dago; etxe tradizional ugari ditu, baita tenpluak, petroglifoak, bolatokia eta beste hainbat leku interesgarri ere. Oso atsegina da zelaietara bisita, paumak paseoan ari direla. Aurpegiera polinesiarra eta begi urdinak dituen mutil atsegin batek azaldu digu etxean aitarengandik jaso zuela hawaiiera, eta amarengandik ingelesa. «Kauai-ko hamar biztanletik lau gara hawaiiarrak; ez da gutxi, baina gehiago gara Hawaii uharte handian edo Molokain. Uhartearen

Z

mendebaldea da hawaiierari eta bertako kulturari ondoen eutsi dion eskualdea». Ekialdean, japoniarrek abiatutako etxaldeak eta azukrearen kultura nagusitu ziren XIX. mendean, eta turismoa, XX.ean. Hawaiiar ondarea Kamokila eta ibaiertza utzi eta gorantz eginda, hurbil, Opeeka ur-jauziak ikus daitezke errepidearen alde batean, bestean Wailua River Park-en meandroa ageri den bitartean. Atzean, berriz, Holoholoku Heiau dago, behinola gurtze –eta sakrifizio– gune. Gerora gainbehera etorri zen kristautasunarekin, baina Wailua ibaiaren inguru honetan, uharteko mendirik garai eta sakratuenen eta itsasoaren artean, Kauaiko historia eta ondarearen zati handi bat gordetzen da. Eta oso hurbil dago Lihue hiriburutik, aireportutik, eta iparralderantz Kapaa-rantz hedatzen den Coconut Coast-eko kosta-lerro turistikotik. Ibaiertza oso ondo seinalatuta dago; besteak beste, ibaian txangoak eta afaritarako luau ospakizun garesti bezain interesgarriak antolatzen dituen Smith Family negozioaren ondoan. Kauain egiten diren lau luauetatik ospetsuena egiten dute hor, ziur aski, oso handia, eta jende asko biltzen du. Polinesiar dantza eta tradizioekin batera, Japoniako eta Filipinetako ondarea ere antzezten dute. Ibaiaren hegoalderantz, eskuinalderantz Lydgate State Park dago, piknik egiteko leku atsegina, hondartza berezi baten inguruan: harri bolkanikoekin igerileku naturala eratu zuten, korronte eta ekaitzetatik salbu, eta, hala ere, igerian zein urpean ibiltzeko leku ederra da. Iparraldea, berriz, hezeagoa da; neguan olatu handiak egoten dira, baina uda lasaiagoa da, Kapaa-tik urrundu ahala batez ere. Hapalei herri ede-

Kamehameha erregearen irudia duten seinaleekin adierazten dira Hawaiin kultur ondareak. Ondoko orrialdean, Wailua Falls ur-jauzia eta erreportajea zabaltzen, Na-Pali. Uhartearen mendebaldean dago, itsasoz edo helikopteroz baino ezin da joan; ikuspegi bikain hau zineman ere erabili da, besteak beste, «Jurassic Park» filmatzeko.

47


Ondoan, Tunnels Beach. Hainbat hondartzatan Hawaiiko itsas txakur fraideak bizi dira eta babes berezia dute. Behean, Kapaa, Kealia eta ekialdeko beste hondartzetara familia ugari joan ohi dira, astegun zein asteburu, hondartzaz gozatzera.


KAUAI rrean moila historikoa dago, eta mendiek inguratutako badia. Handik iparrera, bidea estutu egiten da, eta pasabide bakarra dago zubietan sarritan. Lehena iristen denak dauka pasatzeko eskubidea, eta ondo errespetatzen den araua da; ilaran egon eta pasatzen egon arren zure aurretik beste aldean norbait egon dela ikusiz gero, gelditzea eta pasatzen uztea da araua. Na Pali magikoa Kee eta Tunnels dira iparraldeko hondartza ezagunenak. Horietako batean, Hawaiiko itsas txakur fraide

bat egon ohi da, eta ez da arraroa dortoka erraldoiak igerian ibiltzea. Kee-n errepidea amaitzen da, eta ontziz edo oinez baino ezin da segitu, Na Pali inguru magikoraino heltzeko. Udan badira Hanaleitik abiatzen diren txangoak, baina ohikoagoak dira hegoaldetik irteten direnak, Hanapepe inguruan itsasoa bareagoa delako. “Jurassic Park” (eta beste hainbat pelikula) filmatu zen lekura heltzeko beraz, uharte osoa zeharkatu behar da. Uharte iritsezinaren paradigma da, itsasoraino jausten diren labar, ur-jauzi eta hondartza galduekin...

Goitik behera eta ezkerretik eskuinera, Koloa Heritage Trail, japoniar etorkinen omenezko lekua; Waioli Huiia eliza, Smith familiaren «luau» ospetsua eta Kaneiolouma antzinako herri hawaiiarra.

49


Ondoan, Hegoaldeko Poipu herrian, Allerton Garden lorategia. Australiatik ekarritako pikondo itzelak daude. Behean, Waimea Canyon, uhartearen barnealdean dagoen lekurik ikusgarrienetakoa. Ondoko orrialdean, Kilauea Point itsasargia, Kauaiko iparraldean.


KAUAI kostaldetik iristea ez badago ere, paradoxikoki, uhartean sakonen barneratzen den errepidea ia iparraldeko itsasertzeraino iristen da, hegoaldetik abiatuta: Waimea arroila, Ozeano Bareko sakonenetakoa. Arroilaren ostean, Kokee-n natur museo txiki bezain interesgarria dago eta, bertan, kanpatzeko eta basoan txangoak egiteko aukera dago. Oso leku euritsua da; ez da harritzekoa beraz, itsasotik hurbilen dauden Kalalau edo Pu’ukila begiralekuetara iristean, dena lainotuta egotea eta harana ezin ikustea. Herri atsegina da Waimea, eta garrantzitsua historikoki: Cook kapitaina iritsi zen lehen lekua da. Zehazki, errusiarrek sortutako Fort Elizabeth-en inguruan lehorreratu omen zen; paisaia ederra dago gotorlekuaren hondarretan, eta gogora dakar batzuen Ekialde Urrunak eta besteen Mendebaldeak zelan bat egiten zuten Ozeano Barean. Waimeatik mendebalderantz jota, AEBek Pazifikoan daukaten misil-gune garrantzitsuenetakoa dago. Ozeano Barean erdi galdutako uhartea dela iruditu arren, agerian gelditzen da zeinen leku estrategikoa den. Oiloak Berriz ekialderantz, Lihue-ra bidea hartuta, badago desbideratu beharra dagoen azken eremu bat ere: Koloa herrian azukrearen ondarea gordetzen da eta Poipuko hondartzetaraino jaisten da errepidea. Hareatza gehienetan ozeano harroa izaten dute, olatuak apurtzen direnetakoa, surflarien paradisu. Asko dira, halere, haurrentzat ere egokitutakoak, batzuetan naturak berak arrezifea aurrean paratu eta babestu duelako hondartza, eta beste batzuetan gizakiak berak lan hori hartuta. Zorionez, munduko beste txoko batzuetan baino txukunago egin dute hori, porlan zatiak itsasora bota ordez, harkaitz bolkanikoarekin egin baitiote itsasoari harresi edo dikea, tarte batean itsasertz barea izateko. Turista asko joan ohi dira “Spouting Horn” lekura, olatuak harkaitzetan lehertu eta airerantz ur zurrusta handi bat nola jaurtitzen duten ikustera. Ipar zein hego, berehala ohartuko gara zein den Kauain gehien topatzen den animalia: oiloa. Edonon ikusiko ditugu. Bertakoek diotenez, 1982ko eta 1992ko urakanek etxaldeak txikitu eta libre geratu zirelako dabiltza libre, eta ez dutelako ia harraparirik, beste uharteetan egon ohi den mangosta esaterako. Beraz, hazi eta hazi egiten dira. Kauaiarren ohiko txantxa hau izaten da: «Nahi baduzue, hartu eta eroan etxera»… txantxari jarraituz gero, baina, oso okela gogorra du; «oiloa eta harri bolkanikoa sutan jarriz gero, harria lehenago urtuko da». Edozelan ere, ikertzaile bat baino gehiago joan da Kauaira, etxeabere izandakoa askatasunean bizitzera nola ohitu den aztertzera. •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi eta mugitu Kauaira iristen diren bisitari asko Hawaiiko uharte handiren batean geldialdia eginda datoz, Honolulun gehienetan, baina badira hegaldiak Estatu Batuetako mendebaldeko hirietatik ere, Los Angeles, San Frantzisko eta Seattle-tik esaterako. Bertan ibiltzeko, berriz, ia ezinbestekoa da autoa alokatzea; aireportuan bertan erraz daukate antolatuta alokairu zerbitzua bertan diren konpainiek. Badago aukera

txangoak hartzeko, noski (eta hala egin behar da Na Pali-ra joateko; oinez egin ezean, helikopteroz eta itsasoz egiten direnak dira ohikoenak), eta bizikletaz ibiltzeko zenbait ibilbide ere badaude Kapaa, Wailua, Lihue eta Koloa-Poipu inguruan; paseo politak dira, baina ez daude elkarrekin lotuta. Kostaldean hotel asko daude, eta barnealdean ere badira aterpetxeak. Asko dira, halaber, apartamentu eta etxeak alokatzen dituztenak.


proposamen tematikoa

PLANETAK EZKUTATZEN DITUEN HAMAHIRU ALTXOR, AGERIAN Lleidako Conca de Tremp Montsec ederra eta Japonian kokatutako Izuo penintsula malkartsua, besteak beste, planetaren egitura eta bilakaeraren adierazleak direla iragarri berri du Unescok, geoparke deiturarekin izendatu baititu. Guztira, hamahiru geoparke berri daude, zein baino zein zirraragarriagoak. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Unesco

Mudeungsan (HegoKorea) Gwangjui hiria bere azpian hartzen duen Mudeung mendi inguruan hedatzen da geoparke hau. Mudeung-ek garrantzi handia izan du betidanik Hegoaldeko Jeolla-ko biztanleen sinesmenetan, zerua gurtzeko aldareak bertan jartzen baitzituzten. 52

NgorongoroLengai (Tanzania) Inguru honetako egitura geologikorik nabarmenena Ngorongo izeneko galdara bolkanikoa da, non gizakiekin batera elefanteak, errinozero beltzak, lehoiak eta gazelak bizi diren. Odldoinyo Lengai sumendia (maa hizkuntzan ÂŤJainkoaren mendiaÂť) dago bertan, 2.962 metroko garaierarekin.


Conca de Tremp Montsec (Katalunia) Lleidako Pirinioetan kokatutako geoparke honetako mendikateak eta bailarak orain 500 milioi urte sortu ziren. Guztira 2.050 kilometro karratuko azalera du eta, Unescoren arabera, geologia eta paleontologia adar batzuentzat «laborategi naturala» kontsidera daiteke, «Lurraren bilakaera zoragarria islatzen baita hemen». Europan izendapen bera jaso duten bi geoparke berri daude: Famenne-Ardenne (Belgika) izenekoa eta mahastiz jositako Beaujolais (Estatu frantsesa) eskualdekoa.

Cao Bang (Vietnam) Vietnamgo hego-ekialdeko eskualde menditsu batean dago geoparke berri hau. Cao Bang-Tieng Yen failak bi zatitan banatzen du eremu hau: ekialdean kareharrizko haitz paleozoikoak dira nagusi; mendebaldean konglomeratu basaltikoak, haitz sedimentarioak edo argazkian ikusten den Ange Eye leize borobila (50x50 metro) aurki daiteke. Aintziraren gainean zintzilik dago.

53


proposamen tematikoa Huanggang Dabieshan eta GuangwushanNuoshuihe (Txina) Txinak bi geoparke berri ditu: Sichuan barrutiko Bazhong herriko GuangwushanNuoshuihe geoparkea –Txinako ipar eta hegoaldeko erliebe karstikoen trantsizioaren isla– eta Hubei barrutian, ekialdean, dagoen Huanggang Dabieshan izenekoa, duela 2.800 milioi urte sortutako harkaitzak gordetzen dituena. Bertan Micang ibilbide ikusgarria dago.

Percé (Quebec, Kanada) Quebecen izendapen hau jaso duen lehen parkea da Percé-koa. Appalacheetan kokatuta, bertako mendikateak eta fenomeno magmatiko eta tektonikoak Ozeano Atlantikoaren sorrerarekin lotuta daude. Gune honek fauna eta flora anitzeko ekosistema ugari ditu bere baitan.

Ciletuh-Palabuhanratu eta Rinjani Lombo (Indonesia) Java uhartearen mendebaldean dago Ciletuh-Palabuhanratu geoparkea (argazkian) eta bere izena bi errotatik datorkio: Cileluth ibaitik eta Palabuhanratu edo Erreginaren Portutik, Hegoaldeko Itsasoko erregina mitikoaren aterpea omen zelako. Rinjani Lombo, ordea, Bali eta Sumbawaren arteko zirkulu itxura hartzen duen Lombok uhartean dago, 70 kilometroko penintsula batean. Gune bolkanikoa da oso. 54


Satun (Thailandia) Paradisua dirudi inguru honek, bai naturaren edertasunagatik, bai bertan zenbait kultura, erlijio –budistak, kristauak eta musulmanak– eta etnia –esaterako, semung edo urak lawoi izenekoak– elkarrekin bizi izan direlako mendeetan zehar. Geoparkea ospetsua da, batez ere Paleozoiko garaiko fosilen ugaritasunagatik.

Izu (Japonia) Honshu uharteko hego-ekialdeko kostaldea ederra da oso... eta aldi berean, bere izenarekin hitz jokoa eginez, izua eragiten duena, bi sumendi aktibo baititu; horiei plaka tektonikoen talkak eragindako zenbait gertakari geologiko gehitu behar zaizkie. Azken 50 milioi urteetan sumendiek izan duten eragina dela-eta gune honek ez du parekorik munduan. 55


HITZORDUAK WIGHT UHARTEA (INGALATERRA) Ekainaren 21etik 24ra Wight uharteko jaialdiak 50 urte betetzen ditu aurten. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula eta, hori dela eta, luxuzko proposamena atondu dute. Glastonburyko jaialdirik ezean –«urte sabatikoa» hartuko du–, Wight uharteko hitzordua aukera ezin hobea bihurtu da bai Britainia Handiko zaleentzat bai jada klasiko bihurtu den jaialdi honetara gerturatu nahi duten nostalgikoentzat. Entzun ahal izango diren musikarien artean Depeche Mode, The Killers, Kasabian, The Script, Van Morrison, Liam Gallagher, James Bay edo Blossoms aipa daitezke. Zenbat balio duen sarrerak? 209 euro asteburu osorako txartelak, eta, emanaldi bakarra ikusteko sarrerak, berriz, 65 eta 75 euro artean. www.isleofwightfestival.com

56

ERROMA (ITALIA)

LISBOA (PORTUGAL)

Ekainak 6, 8 eta 9 Russell Crow aktoreak Erromako Koliseoko harea zapalduko du berriro. Izan ere, Maximo erromatar jeneralaren azalean sartuko da beste behin australiarra “Gladiator” (2000) filmaren inguruan Kolisioan antolatutako hiru emanaldi ikusgarriei esker. Film ezaguna 20 metroko pantaila erraldoi batean eskainiko dute Koliseoan, Zinemaren Italiako Orkestraren zuzeneko musikarekin. “End Polio Now” kanpainaren barnean antolatu dituzte emanaldiok, poliomielitisaren aurka borrokan buru belarri ari diren zenbait erakunderentzat dirua jasotzeko. www.turismoroma.it/cosa-fare/circo-massimo

Ekainaren 23tik 30era 2004an iritsi zen Rock in Rio munduko jaialdirik handiena Portugalera, eta, aurten, Lisboan kokatutako laugarren edizioa egingo da. Jaialdiak Rock in Rio izena badarama, hain justu lehen edizioa 1985ean Brasilgo hirian egin zelako da. Baina, arrakastaren poderioz, nazioarteko frankizia bat bilakatu da jaialdi ezaguna. Lisboako kontzertuak “Rockaren Hiria” deituriko gunean egingo dira, dantza ikuskizunez, gurpil erraldoi batez... lagunduta. Honako hauek izango dira kartel buruak: Mise (ekainaren 23an), Bruno Mars (24an), The Killers (29an) eta Katy Perry (30ean). rockinriolisboa.sapo.pt


ErakusketaK BARTZELONA (KATALUNIA) Ekainaren 14tik 16ra Ez du aurkezpenik behar Sonar jaialdiak, ekimen kultural aurrerakoi eta paregabea delako, bai bere egituragatik bai bere edukiengatik. Urteen poderioz –aurten 25. urteurrena beteko du–, Kataluniako hitzordua lehen mailako erreferente bihurtu da, artea, abangoardia eta esperimentazioa musika elektronikoaren azken joerekin batzeagatik. Egunez Montjuïceko Firan egiten da jaialdia, eta, gauez, L’Hospitalet de Llobregateko Fira Gran Via handian. https://sonar.es

EDINBURGO (ESKOZIA) Ekainaren 20tik uztailaren 1era Munduko zinema jaialdirik zaharrena omen da Edinburgoko Nazioarteko Jaialdia, edo horrela aldarrikatzen du behintzat harro. Nazioarteko filmak eta Britania Handian filmatutako azken lanen estreinaldiak ikusi ahal izango dira jaialdian. Egia esan, Eskoziako hiriburuak uda partean duen eskaintza kultural aberatsaren

LARRUTAN EGITEKO, IKAS DEZAGUN «BOTEROSUTRA»

Aurrez aurre elkarri begiratuz, bizkarra emanda, biluzik edo erdi jantzita, sofan, lurrean edo ohean... mota askotako jarreretan daude Fernando Botero margolariaren «potoloak», abuztuaren 12ra arte, Kolonbiako Medellin hiriko Antiokiako Museoan ikusgai egongo den “Boterosutra” erakusketan. Amodio eta erotismoari emandako begirada propio hau Boteroren 86 urteurrenarekin iritsi da.www.museodeantioquia.co

KEITH HARING-EN HIZKUNTZA Txorimalo dantzari batzuen marra soiletatik hasi ostean «marrazki-hizkiaren» kontzeptura iritsi zen Keith Haring (19581990) estatubatuarra, pintura-alfabeto propioa garatu zuen arte egiptoar hieroglifikoa oinarria hartuta. Gaur egungo emojien antzera, hizkuntzatik harago doan hizkera bat topatzea zuen xede. Ekainaren 24ra arte Vienako Albertina galerian ikus daitezke bere lanak. www.albertina.at

68KO MAIATZA GOGOAN

atarikotzat jo daiteke jaialdia. Begira, bestela, uztailerako eta abuzturako prestatutako hitzorduak: Edinburgh International Festival (EIF, musika klasikoa eta dantza), Edinburgh Festival Fringe (EFF, arte eszenikoak) eta Edinburgh Book Festival (EIBF, literatura). www.edfilmfest.org.uk

Urteurren biribila du aurten eta, hori dela eta, ez da harritzekoa Parisen 68ko Maiatzeko iraultzaren inguruan antolatu den erakusketa andana. Frantziako Liburutegi Nazionalean (BNF) abuztuaren 26ra arte zabalik egongo den “Icônes de Mai 68. Les images ont una historie” lagina, dena den, interesgarria da oso, argazkia mitikoak eta kaleko afixa mordoa batu dituztelako. www.bf.fr 57


liburuen TXokoA

NEW YORK KUBRICK GAZTEAREN BEGIETAN

Stanley Kubrick photographs. Through a Different Lens Luc Sante, Sean Corcoran eta Donald Albrecht Tatchen, 2018 Alemanez, frantsesez eta ingelesez 328 orrialde. 50 euro

ew York, 1945. urtea. “Look” aldizkariko erredakzioan Stanley Kubrick izeneko gazte bat (17 urte besterik ez zituen) argazkilari lanean hasi zen. Oraindik asko falta zitzaion “Spartacus” (1960), “2001: A Space Odyssey” (1968) edo “A Clockword Orange” (1971) film klasikoak gauzatu ahal izateko, baina garai hartarako kameraren bestaldetik begiratzeko dohain berezi hori antzematen zitzaion. Bronxen jaioa zen Kubrick eta “Look”-en eman zituen bost urteen buruan bere jaioterriko eguneroko bizitzari “lapurtu” zizkion negatibo mordoen artean 300 bat berreskuratu dituzte liburu honetarako, gehienak oraindik argitaratu gabekoak, gainera. Sarrerako aurkezpena Luc Sante argazkilaritzako kritikari ospetsuak egin du. Liburuarekin batera, urriaren 28ra arte New York hiriko Museum of the City-n erakusketa handi bat dago ikusgai.

N


PIRINIO MAGIKOA HAMALAU ETAPATAN

BENOÎTE GROULT-EN HILONDOKO UZTA

Donostiatik atera eta Creuseko lurmuturra helmuga hartuta, hamalau etapatan osatu zuen Ander Izagirre kazetari eta bidaiariak (2017ko Euskadi Literatura saria “Potosí” liburuagatik) bizikleta baten gainean lotu zuen abentura berezi bat. Bere luma zorrotz eta adeitsuarekin, zeharkatu zuen lurraldeen kronika bizia idatzi du, non mendi magikoak eta erdi hartz diren gizonak, arrantzale zoroez betetako herriak edota stop seinale batekin hasi zen gerra baten berri ematen digun, besteak beste.

Benoîte Groult (1920-2016) idazle eta militante feminista ospetsuaren azken proiektua da esku artean duguna. Senarrarekin –Paul Guimard idazlea, Mitterranden laguntzailea– Irlandan eman zituen bi hamarkadetan bildutako idatziak bere egutegi intimoarekin tartekatu nahi izan zituen nobela bat osatzeko. Ezinezkoa izan zuen, baina Blandine alabari esker hilondoko lan hau atera da Estatu frantsesean. 1945. eta 1960. urteen artean Kurt amerikarrarekin osatu zuten hirukote sentimentala, bere lagunak... dena aurkituko dugu orriotan.

Pirenaica Ander Izagirre GeoPlaneta, 2018 Gazteleraz 224 orrialde. 19,95 euro

KAZETARIA, EMAKUMEA ETA AITZINDARIA Elizabeht Jane Cochran du jaiotza-izena, baina «borrokarako» Nellie Bly izena erabili zuen. AEBetako lehenengotariko kazetaria izan zen, onenetarikoa eta ausartena gainera, eta, are gehiago, XIX. mende bukaeran aparteko pertsonaia bihurtu zen garaiko komunikabideetan. Nellie Blyk ez baitzuen beldurrik; esaterako, emakumeen zoroetxe batean sartu zen eta munduari bira eman zion, bakarrik eta marka guztiak hautsita. Prentsan idatzi zituen erreportajeak lehenengo aldiz bildu dituzte liburu formatuan.

La vuelta al mundo en 72 días y otros escritos Nellie Bly Capitan Swing, 2018 Gazteleraz 440 orrialde. 22,00 euro

Journal d’Irlande Benoîte Groult. Grasset, 2018 Frantsesez 432 orrialde. 22,00 euro

ERROMESALDIA MUNDU OSOAN ZEHAR Narrazio liburu honetan eta bere lumaren bidez, Jose Enrike Urrutia Capeauk hainbat erlijioren inguruko kondaira, ipuin eta gertakari historikoak kontatzen ditu, Japoniatik hasi, Indiatik eta Europa erdialdetik pasatu, eta Antilletarainoko bidaia eginez. Begirada kritikoz eta ironikoz zenbaitetan; literaturatik betiere, eta erromesen arrastoei segika. Idazlea ez ezik, margolaria ere bada Urrutia Capeau. Berak eginak dira liburuko ilustrazioak. Pelegrinak Jose Enrike Urrutia Capeau Pamiela, 2018 Euskaraz 128 orrialde. 13,00 euro

59


Gogoan hartu

NARTIANG-EKO MONOLITOAK MUNDUKO GARAIENAK Indiako ipar-mendebaldean kokatutako Meghalaya barrutiko Nartiang Durga tenplua ospetsua da oso. 500 urteko antzinatasuna duen eraikin zoragarri hau hindu mitologiaren 51 shakti peethas-en artean (erromesaldian joateko guneak) garrantzitsuenetarikoa da. Horrenbestez, bisitari gehienek tenplua dute helmuga, baina bertatik gertu, eta zirkuitu turistikoetatik kanpo, ezagutu beharreko beste eraikin historiko batzuk daude, monolitoak, alegia. Izan ere, Meghalaya monolitoen lurraldea dela esan daiteke, eta menhirren artean zirraragarrienak eta handienak Nartiang-en aurki daitezke. Antzinako Nutnga estatuko Jaintia erregeen udako hiriburua zen Nartiang XVII. mendearen hasieran, eta monolitoak erregealdiak markatzeko erabili ohi zituzten. Beste historiagile batzuen aburuz, ordea, Raliang a Nartiang azokaren sormena goratzeko eraiki omen ziren. Egia zein den erabakitzen duten bitartean, interes nazionaleko gune gisa babestuta dago. Halere, ez

60

dago turismorako prestatuta... eta horrek xarma gehitzen dio. Monolitoen lorategia Ehun bat metroko diametroan hedatzen dira monolitoak Nartiangeko gunean. Menhirrei Ki Moo Shynrang deitzen zaie eta trikuharriei, Ki Moo Kynthai. Moo Iong Syiem deituriko monolitoa da handiena; zortzi bat metro inguruko garaiera du, bi metroko zabalera eta 0,46 metroko lodiera. U mar Phalyngki izeneko teniente batek eraiki zuen, Jaintiako erregeen konfiantzazko militarrak. Ikusgarria da benetan. Rajastanetik bertaratu den Arshad Alam bisitariaren hitzetan: ÂŤGune honek turismoarentzat interes berezia du, gehiago ‘saldu’ beharko genuke; hau da, munduko monolitorik garaienak Nartiangen daudela lau haizeetara zabaldu beharko genuke. Are gehiago, Indiak honetaz harro egon behar duÂť. Argibide gehiago, hemen: megtourism.gov.in


HALLERBOS, BELGIKAKO BASO MAGIKOA Argazkia: Nicolas Maeterlinck

Hallerbos basoa, Halle nederlanderaz, Europako basorik politenetarikoa dela esango bagenu, inork ez liguke esandakoa gezurtatuko. Bruselaren hegoaldean dago, Hallerbos herrian (20 bat minutu trenez hiriburutik; txartelak 3 euro soilik balio du), 552 hektareetako zabalera du eta, zalantzarik gabe, Belgikan bisitatu beharreko gunea da, batez ere udaberrian hiazintoen loratze sasoian. Apiril erdian edo bukaeran loratzen dira eta bi astetan zehar urdin koloreko txi-

lintxek bat-batean dena estaltzen dute. Goiko argazkia orduan hartutakoa da. Hain da ikusgarria eta magikoa, ezen herriaren web orrialdean (www.hallerbos.be) hiazintoen loraldiaren berri ematen baitute etengabe, ia zuzenean. Edonola ere, urte osoan zehar bisita daiteke, gune basati eta berde honetan ibiltzea gozamena baita natura maite dutenentzat, sekuoia erraldoiekin topo egingo baitute batera eta bestera ibilita. 61


LABURRaK

» LGTBI KOLEKTIBOARI BIDERATUTAKO HOTELA DONOSTIAN xel hotelak, LGTBI kolektiboari bideratutako kate bakarra, mota honetako lehen hotela zabalduko du Donostian 2019ko udaberrian. Lanak hasteko baimena lortu omen dute Amara Zaharreko Polizia Nazionalaren egoitza zaharra zegoen lursailean. Ehun gelako lau izarretako hotela zabalduko dute, antza, eta Bilbon beste bat eraikitzeko asmoa iragarri zuen bere presidenteak, Juan Juliak. «Heterosexualak ere gustura hartuko ditugu, mota guztietako bezeroak erakarri nahi baititugu. Denak etxean bezala sentiarazi nahi ditugu eta turista bat gay turisten artean eroso sentitzen bada, gurera etor daiteke. Hori bai, ez ditugu haurrak onartuko».

A

ETORKINAK INTEGRATZEKO JATETXEA MADRILEN lMandela jatetxe bat baino gehiago da, Saharaz hegoaldeko zaporeak eta kultura bertaratzeaz gainera, bertatik etorritako etorkinei gizarteratzearekin eta ostalaritzarekin lotutako ofizioaren ikasgela bezala funtzionatzen baitu. Madrileko San Juan del Castillo eta Amoverse fundazioak bultzatuta, Enplegu Gaztearen Bultzada saria jaso berri du ekimen honek. Jatetxe-eskola Independentzia kalean dago, Madrileko erdigunean, eta bertan Senegaleko thiep yape bat (arroza barazki eta arrainarekin) eta afrikar garagardoa edo Etiopiako kafea dasta daitezke.

E

ZEELANDA BERRIA MAPETATIK DESAGERRARAZI EGIN AL DUTE? eelanda Berriko lehen ministro Jacinda Ardernek herrialde honetako biztanle ugariren kexarekin bat egin du Tourism New Zealandek kaleratutako bideo batean, nekatuta baitaude nazioarteko mapa anitzetan lurralde hau ez delako agertzen. Bideoak kutsu umoretsua duen arren, ez da txantxetakoa, Ikea, Starburks edo New Yorkeko zoologikoan ezarritako mapetan Hego Pazifikoko lurralde hau ezabatuta baitago. Ez dago deus Zeelanda Berriak egon beharko lukeen tokian. Worldmapswithoutnz web orrialdean eta sare sozialetan #getNZonthemap hashtagarekin kanpaina egiten ari dira.

Z

hutsa

ETORKIZUNEKO TAXIAK Prototipo bat besterik ez dira... oraingoz, baina laster Senatik nabigatu ahalko dute Sea Bubble izeneko taxi jasangarri hauek. 30 km orduko har ditzakete motor elektrikoei esker eta, zaratarik gabe, ibaiko ur izoztuetan ibiltzeko gai ere badira.

CHELSEAKO ATE MITIKO... ETA PREZIATUAK ew Yorkeko Chelsea hoteleko geletako 50 bat ate 500.000 euroan saldu berri dira enkantean. Bob Dylanen gelako ateagatik, esaterako, 1.250.000 dolar ordaindu dira eta Janis Joplin eta Leonard Cohenek erabili zuten gelakoa 106.250 dolarretan eskuratu du erosleak. Dirutza jasoko du Jim Georgiouk, 2011n hotela itxi zutenean, argi ibili zen tratularia, langileei ateok ez zitzatela zakarretara bota eta berak gordeko zituela esan zienean.

N

hutsa

EVEREST, GORAINO Nepaleko Gobernuak aspaldi hartu behar izan zituen neurriak. Orain udaberriko denboraldian sartuta gaude eta, oraingoz, 29 espediziori eta 275 alpinistari eman diete baimena... 8.900 euro ordainduta. Gida batek 10.000 euro eskuratu ditzake.

62


hutsa

hutsa

OGITARTEKOAK ETA URA SALGAI Txinako Huan probintziako Pingjiang barrutian dagoen Shiniuzhai parke nazionalean denda bat zabaldu berri dute. Albisteak ez luke garrantzi berezirik izango, laranja koloreko denda hori 130 metrora zintzilikatuta egongo ez balitz. Parkeko labarretan eskalatzen dutenei ogitartekoak eta ura saltzeko atondu dute parkeko langileek, beraiek ere eskalatzaile profesionalak, eta bezeroek diruarekin edo mugikorreko aplikazio baten bitartez ordaindu dezakete.

BRUSELAKO «FRITKOTS» SALTOKIAK, ERABERRITUTA Patata frijituen kukurutxoa errege den eta maionesa erregina den lurraldean betiko «fritkots» (nederlanderaz) saltokietan aldaketak egitea arriskutsua suerta daiteke. Baina, hala ere, oso harrera ona izan dute zortzi saltoki historikok abiatutako eraberritze lanek, turismoari begira onuragarriak izango direlakoan.

HAR EZAZUE ERRIFLEA “Chicago Gun Share Program” ekimenaren instalazio honekin egin zuten topo maiatzean Chicagoko Daley Center plazatik pasatu zirenek. Plaza hau AEBetako hiri handi honetako oinezkoentzako gune jendetsuena denez, AR-15 erriflearen hamar erreplika jarri zituzten, armak eskuratzea zein erraza den ohar gaitezen.

hutsa

hutsa

TURISTA OLDEARI EUTSI NAHIAN VENEZIAN Eztabaida piztuta, baina Veneziako Udalak jarri ditu bi ate birakari hiriko bi toki erabakigarrietan; bata, Calatravaren beirazko zubi ospetsuaren sarreran eta bestea, Santa Luziako tren geltokiaren ostean. Pertsona-kontagailu hauen bitartez ordu jakin batzuetan sortzen den izugarrizko kolapsoa saihestu nahi dute, 30 milioi turista pasatzen baitira urtero gondolen hiritik. Venezian bizi direnei eguneroko bizimodua erraztu nahi diete eta, hori dela eta, bertakoek ez dute ate birakarietatik pasatzeko arazorik izango. Turistak nola sentituko diren, hori beste kontu bat da. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.