7h101

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

ARTURREN ERRESUMA

KORNUALLES

Tazara

Zambia eta Tanzania lotzen dituen trenbide harrigarria

Valderejo

Euskal Herriko «Far West» edo Mendebalde Urruna

Maui

«Maui no ka oi» esaten dute bertakoek: Hawaiiko onena

Tikal

Guatemalako oihanean ezkutatutako hiria


Azaleko argazkia: Alfons Rodriguez

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Amaia EreĂąaga Erredakzioa:: Iker Bizkarguenaga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


16 26 42 46

06

34

aurkibidea101

06 Tazara Tanzania eta Zambia lotzen dituen tren harrigarri honetara igo gara eta antzinako moldeko bidaia batean murgildu gara.

34 Maui Europarekiko hamabi orduko aldea dago, baina jauzia egitera animatutakoan, Polinesiako altxor paregabea dugu zain.

26 Valderejo Euskal herritar askorentzat ezezaguna, hiri handi gehienetatik urrun, baina Arabako paraje honek merezi du bertaratzea.

42 Txina Urteen poderioz, gero eta ikusle eta antzezle gutxiago ditu opera txinatarrak. Sichuan landa eremuan antzezten ari den batean izan gara.

46 Tikal Guatemalako hiriburutik 500 kilometrora, Petengo oihanak munduko hiri maia garrantzitsuena babestu du mendeetan zehar.

16 Kornualles Erresuma Batuko hegomendebaldeko konderri honetan bidaiatzen ari zarenean, ezin duzu gainetik kendu halako batean Artur erregearekin eta Mahai Biribileko zaldunekin topo egingo duzun sentipena. Hilabete batzuen buruan zinema aretoetara mitoa eraberritzen duen beste film bat iritsiko dela aitzakiatzat hartuta, lurralde honetan barna txangoa egin dugu.

52 Proposamen tematikoa Alemaniako Kultura Industrialaren ibilbidea. 56 Hitzorduak Amsterdam eta New York, udaberriko lore artean. 58 Liburuen txokoa Himalaiako gailurretatik Boliviako meatzeetara. 60 Gogoan hartu Messner Mendi Museoa eta Sigiriya, Sri Lanka-ko harrizko lehoia. 62 Laburrak 3


IDAHO Xakean jokatzeko moduko ibai arroa meriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak (NASA) igorritako argazki ikusgarri hau iragan urtarrilaren 4an hartu zuen Nazioarteko Espazio-Estazioan lan egiten duten 50 lagunetako batek, eta Idaho estatuko iparraldean dagoen Priest ibaiaren arroa erakusten digu, bere meandro kiribilduekin eta xake edo dama jokoaren taularen antza duen lur eremu zabalarekin. Argazkia, eguzkia jarri aurretik hartu zen, eguneko une horretan izaten den argitasun berezia aprobetxatuz. ÂŤXake taulaÂť horretako lauki zuriek, mozketaren ondorioz zuhaitzik ez duten lur sailetan pilatutako elurra erakusten digute; eta koadro marroiek, aldiz, baso itxiak islatzen dituzte, non zuhaitzek astronautei ez dieten elurra ikusten uzten. Dama edo xake taulako forma hori XIX. mende hasieran AEBetako Gobernuak eta Ipar Pazifikoko Tren konpainiak hitzartutako akordio baten ondorio da, zeinaren arabera Exekutiboak milia-karratu bana zeukaten lursailak eman zizkion tren konpainiari.

A

Argazkia: AFP PHOTO / NASA

4


5



Tazara

Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos

EKIALDEKO AFRIKAKO TRENA


TAZARA

Kapiri Mposhi hiri txiki eta lokartuan, Lusakatik iparraldera, ekialdeko Afrikako trenbide harrigarrienetakoaren bi muturretako bat dago. Bestea Dar es Salaamen dago. Ia 2.000 kilometro eta hiru egun, herrixkak, hiriak, ibarrak, mendiak, zubiak eta natur balio handiko guneak zeharkatzen. Antzinako moldeko bidaia batean murgildu gara, XX. mendeko lehen urteetan lur hauetara menturatzen zirenak gogora ekarriko dizkiguna.

8


eltokia hutsik dago. Hiru ordu lehenago Lusakatik, Zambiako hiriburutik, abiatutako autobusetik laukote bat jaitsi gara; eskuetan paperzorro zahar bat daraman gizon heldu bat, koloretako hainbat poltsa daramatzan neska gaztea, fardela buruan jarri duen emakume adindua eta ni. Autobusa martxan jarri eta erdigunerantz urrundu da; ni naiz terminalera abiatu den bakarra, gainerakoak erretzen hasi den eguzkiaren argi artean oinez galdu dira. Eraikinak, errektangulu hotz eta funtzionalak, beiraz hornitutako fatxada gainean duen kartel handiarekin egin dit ongietorria: “New Kapiri Mposhi�. Ia hutsik dago, eserita dagoen gizon bat baino ez, axolagabe agurtzen nauen erratz baten ondoan. Leihatila itxita dago, oso goiz iritsi naiz. Ordinary Train, Kilimanjaro delakoa,

G

puntuala bada, ez da 14:00ak arte irtengo eta 10:00ak baino ez dira. Expressa beranduago irteten da, 16:00etan, baina astearteetan, eta gaur ostirala da. Bestalde, bataren eta bestearen artean irabazten den denbora ez da hainbestekoa, eta bi kasuetan bi gau eman behar dira first class-eko lau literako kamarote batean. Itxarotea baino ez daukagu, eta itxaronaldia aspergarri samarra suertatuko litzateke, ohikoa zalaparta den Afrika beltzeko bat-bateko bakardade honek liluratuko ez banindu. Bi ordu igaro eta jendea iristen hasi da. Norbanakoak eta familia osoak maleta eta fardelekin, harreraleku handia era ordenatuan betez. Leihatila zabaldu dute eta ilaran jarri naiz; duela aste pare bat Lusakan, Tazara-ren (Tanzania-Zambia Railway Authority) bulegoetan, 278 kwatxa-ren truke (26 euro) erosi nituen txar-

Handian, Dar es Salaam-eko azoka. Ondoan, goitik behera, trena Nokondera iristen eta Dar es Salaameko geltokiko nasa.


TAZARA Goian, Kapiri Mposhi-ko geltokian trenaren zain. Gainerako irudiotan, trenaren inguruan sortzen den eguneroko bizitza. Palankanetan daramatzaten tomate, kakahuete, banana eta papaiak eskaintzen dizkiete triki-traka geldoan murgilduta bidaiatzen dutenei.

telak konfirmatu behar ditut. Dar es-Salaam-etik banantzen gaituen 1.860 kilometroko bidea egiteko arrazoizko prezioa deritzot, europarren patrikarako, behinik behin. Ordu eta erdi igarota, zalaparta patxadatsu batek girotzen du espazioa. Nasara gerturatu gara, konboiaren dozenatik gora bagoiek osaturiko ilara sigi-sagatsuaren ondora. Nirea bilatu eta barrura sartu naiz. Gainerakoak bezala, furgoi adindua da, oso zaharra, baina atsegina eta garbi-garbia. Eroso jarri naiz; oraingoz ez dago beste inor. 13:55ean txano eta banderadun guardia pasatu da, behar den bezala; 13:57an txilibitua aditu da eta bozinak erantzun dio, lokomotorrarenak, 1982ko Krupp U30C zahar eta sendoarenak; 14:00etan, britainiar puntualtasunez, nagiak atera eta biraka hasi dira gurpilak. Tren bat sabanan Izugarri atsegin dut trenez bidaiatzea eta Afrikan horretarako aukera urriak dira. Herrialde kolonizatzaileak ez zituzten lurralde desberdinak barne hartuko zituzten trenbide sareak eraiki, eta herrialdeok burujabetu osteko baliabide gabeziak ateak itxi dizkio garapenari. Hori dela-eta, tamaina honetako obra bati ekitea ahalegin ikaragarria izan zen bere garaian, eta oztopo politiko eta geoestrategikoak zein finantzario eta teknikoak gainditu behar izan zituen. Nahiz eta Afrika hegoaldea ekialdeko kostaldearekin lotzeko aukera 1940ko hamarkadatik zetorren, britainiar interesentzat errentagarri ez zelakoan eragozpen ugari antzematen zituzten beti. Independentzia iritsi behar izan zen egitasmoari heltzeko. Tanzaniako presidente Nyerere eta Zambiako Kaunda trena bi herrialdeok lotzeko aukera zela ikusi zuten eta Zambiari itsasorako irteera bat ematekoa, erregimen arrazistei –Hegoafrikakoa eta Ian Smith buru zuen orduko Rhodesiako Errepublikakoa– izkin eginez. Finantzaketa eta laguntza tekniko eta logistikoa Txinatik iritsi zen, afrikar lurraldeetan muturra sartzen hasi zena. 1968an Tanzania-Zambia Railway Authority sortu zen eta 1970ean hasi ziren eraikuntza lanak. Bost urteren buruan amaitu ziren, ia 90 milioi metro kubiko lur mugitu eta 90 geltoki, 320 zubi eta 22 tunel eraiki ostean. Izugarria, ezta? «Benetan txundigarria», diot neure artean, ostertzera begiratu eta zerupean hedatzen diren akaziak, euforbiak, baobab-ak eta bakardadeak ikusiz. «John Boerstra naiz, pasa naiteke?». Esertzera gonbidatu dut eta hizketan hasi gara. Hegoafrikarra da, atsegina, oso hiztuna, Lurmutur Hirikoa eta arbaso ingelesak dituena. «Bere kontinentean» barrena asko bidaiatzen 10



TAZARA badu ere, Tazara hartzen duen lehen aldia da eta, nik bezala, Afrikako lur zaharraren gainean triki-traka patxadatsu, etengabe eta nostalgikoa sentitu nahi du. Biak ere zinemazaleak gara eta burura datorkigu “The Ghost and the Darkness” (“Maitasuna eta iluntasuna” euskarazko bertsioan), zeinean Michael Douglas eta Val Kilmerrek Tsavoko gizonak irensten dituzten lehoi aseezinak ehizatu behar dituzten, Mombasa eta Kampala arteko trenbidea eraiki bitartean. Ni atzerago noa eta Robert Stack «ukiezina» protagonista zuen “Bwana, oihaneko deabrua” gogorarazi diot. Errealitatearen eta fikzioaren artean Orduak aurrera doaz, paisaiak bezala. Geltokiak bata bestearen atzetik ageri dira –Serenje, Mpika, Chozi, Tun-

duma...– zeintzuen burdinbide eta ezpondak haur eta emakumez betetzen diren, leihoetara hurbildu eta bidaiariei palankanetan daramatzaten tomate, kakahuete, banana eta papaiak eskaintzeko. Irudi koloretsua izan arren, ez dago glamour izpirik horretan; bai, ordea, behar gordina, trenbidean bizibidea ateratzeko aukera ikusten dutenena, txabolaz osatutako herrixketako eta auzo pobreetako txaboletako jendearena. Azafatak beren burdeos koloreko uniformeak emandako itxurazko segurtasunez mugitzen dira, baina lehen irribarrean segurtasuna xalotasun bihurtzen da, eta irribarre ugari egiten dute. Jatetxe-bagoira hurbiltzera gonbidatzen gaituzte. Kasik hutsik dago. Sakonean, kolore gorriz, belusez eta plastikozko lorez osaturiko dekorazio kitcharen azpian, gizon ilehori bat axolagabe


ageri da gu ikustean; atseginago agertu da israeldar bikote gazte bat; mutila argentinar jatorrikoa da, eta ederki moldatzen da hortaz gaztelaniaz. Gainerako bidaiariak beltzak dira, eta beren konpartimentuetan edo hirugarren klaseko eserlekuetan jaten dute. Gizon-emakumeok ez dute erromantizismo edo abenturarik ikusten ibilbide patxadatsu honetan; distantziak gainditu eta geografiako toki batetik bestera garraiatzen ditu, besterik gabe. Baina guretzat bestelako esperientzia da; ia fikziozko bidaia bat da, espazioan baino denboran garraiatzen gaituena, zabaltasun neurtezinetan zehar, landaretza aldakorren gainean, errealitate eskuraezinetan eta danborrak bezalako ilargiak dituzten arrastiri mugikorretan, zeintzuetan eguzkia goritasun harrigarrietan de-

Tanzania eta Zambia lotzen dituen trenbide harrigarri honek zeharkatzen dituen 2.000 kilometroetan mota guztietako paisaiak aurki daitezke. Irudian, sabana.

sagertzen den. Bigarren egunean, goizean, Nakondeko muga igaro dugu. Jendea era ordenatuan metatu da mugako pasabidean, baina lehen klasekoak ez gara jaitsi. Aduanako ofizialak pasaportea konpartimentuan zigilatu digu. Bideari berrekin eta zati ikusgarrienari aurre egingo diogu, Makambakotik Mlimbaraino dauden 158 kilometroei, baina ilunabarra sartu eta apenas sumatzen ditugu orografia konplexu horren profil mehatxariak. Hala ere, ohartu gara Irangiko tunelaren 2,4 kilometroetako erabateko iluntasunean sartu garenean, eta halaber, gure oinen azpian dardara antzeman dugu Mpanga ibaiaren gaineko zubiaren 49 metroko eroria, berau zeharkatu dugunean. Zorionez, hirugarren eguneko egunsentiak Miomboko sabanako zuhaiztian agurtu gaitu; hiru herrialdetan banatzen den naturgunea da, eta puntu honetan esan nahi du Mikumi parke nazionalaren eta Selous ehiza erreserbaren arteko mugan sartu garela. Viktoriar eta eduardiar garaien artean gabiltzan turista gisa, aho bete hortz geratu gara inpala, zebra eta elefanteei so, bazkan dauden bitartean, metala zapaltzen duen metalaren hots pausatu isilari jaramon egin gabe. Eta ez oso urrun, lehoia. Hipnotikoa eta zirraragarria da tren bateko leihotik begiratu eta Afrikako basa-bizitza ikustea; bekatua litzateke gure desira handiena eskatzeko ere begiak ixtea. Zenbaitetan, pakidermo eta felido handiek trenbidea gurutzatzen dute edota bide erdian gelditzen dira. Orduan, trenak frenatu egin behar izaten du, are gelditzeraino ere. Gaur ez da halakorik gertatu eta puntual iritsi gara Dar es Salaamera. Jendez gainezka dagoen nasara jaitsi eta Johni agur esan diot Tanzaniako hiriburuko kaleetan galdu aitzinetik. Ziur aski, ez dugu berriro elkar ikusiko, baina hiru egunez Afrika barneraezinaren bihotza errail gainean gurutzatzeak emandako konplizitatearekin begiratu diogu elkarri. • 13


VENEZIA Kanal Handia inoiz baino koloretsuago unduan badaude xarma berezia duten hiriak, jendea trumilka erakartzeko gaitasuna dutenak, eta zalantza gabe horietako bat da Venezia, Unescok munduko ondare izendatua. Hain da gune turistikoa, ezen urteko zenbait unetan pilatzen den bisitari kopuruak mesede baino kalte handiagoa egiten dion Adriatikoaren harribitxi honi. Baina, hau horrela izanda ere, ezin dugu ukatu Venezia inauterietan bisitatzea gozamen hutsa dela, eta hiriak egun horietan duen irudia zinez txundigarria da. Argazkia otsailaren 12koa da, mozorro-desfilearen egunekoa, eta Kanal Handian egoki atondutako gondola, kanoa eta bestelako ontzietan jende mozorrotua ageri da, denak kolore biziz jantziak. Veneziako inauteriek oso jatorri zaharra dute: lehenengo aztarnak 1094ko Vitale Falier duxaren dokumentu batekoak dira; bertan, herriaren dibertsioei buruz ari dela, inauteriak aipatzen ditu. Festa herrikoitzat hartzen dituen lehenengo dokumentu ofiziala 1296ko ediktu bat da.

M

Argazkia: Marco Bertorello


15



Kornualles

Testua: Xavier Moret Argazkiak: Alfons Rodriguez

ARTUR ERREGEAREN ARRASTOARI SEGIKA


KORNUALLES

Kornuallesen bidaiatzen ari zarenean, Artur erregea beti inguruka dabilkizula ematen du. Leku batzuetan, esaterako, Tintagel herriko gazteluan, badirudi elezaharretako pertsonaia aliatu egin dela historiarekin turista aldrak erakartzeko asmoz. Orain bogan dago, gainera, inoiz ez bezala; izan ere, hilabete batzuen buruan zinema aretoetara iritsiko da mitoa zaharberritzen duen filma, «King Arthur. Legend of the Sword», Guy Ritchieren zuzendaritzapean («Snatch: txerriak eta diamanteak»).

Lerroon gainean, Mont Saint Michael mendixka. Ondoko orrialdean, konderri honetako bi aldeak: tradizioa eta etorkizuna, azken hau End Project parkean irudikatua. Hurrengo orrialdean, Minack Theatre antzoki ikusgarria eta erreportaje hasierako irudian, Glastonburyko abadia.

18

intagel, Kornualles (Kernow, kornubieraz) iparraldeko kostan, paisaia dramatiko batek inguratzen du, eta inolako nekerik gabe irudikatu ditugu Artur erregearen zaldunak saxoi inbasoreen aurka gudukan. Gazteluaren aztarnarik apenas geratu da, baina parajean nagusi den berde kolorea, itsaslabar zorrotzak, eskailera tenteak eta Merlinen koba deritzonaren aurka lehertzen den itsasoaren basa ikusita, geure irudimenean xeheki eraiki dezakegu elezaharretako errege haren aroa. Hain zuzen, kondairak dioenez, hementxe bertan izan zen munduratua. Artur erregeari buruz dakiguna, berez, iturri historikoetatik baino hein handiagoan jaso dugu literaturatik. Pertsonaia hori –diotenez, VI. mendean bizi izan zena– testigantza idatzietan aurrenekoz Geoffrey de Monmouth galesak 1130 eta 1136 urte artean idatzi zuen lanean agertzen da, “Historia Regum Britanniae” kronikan. Hortxe agertzen dira jada Merlin aztiaren eta “Excalibur” ezpataren aipamenak ere, hain zuzen, mitoaren osagai nagusietako bi, baita Tintagel gazteluari buruzkoak ere (kornubieraz, Dintagell). Kondaira zabalduz joan zen “Bretainiako gaia” deritzon ziklo literarioko liburuei esker. Chretien de Troyes trobadoreak, XII. mendearen amaieran, objektu magiko bat gehitu zion kontakizunari, Grial Santua, eta pertsonaia giltzarri bat ere bai: Lantzelot. Aurreraxeago, beste makina bat literatur lanen bultzadarekin –besteak beste, Thomas Mallory idazleak zerikusi handia izan zuen XV. mendean–, Artur erregearen eta Mahai Biribileko zaldunen mitoa handituz eta handituz joan zen, imajinario kolektiboan errege nonahiko baten irudiarekin kokatzeraino.

T

Oso kostalde zinemaratua Historialariek uste dute Tintagel ez zela gaztelua izan, monasterioa baizik, eta diotenez, ez dute inolako frogarik Artur benetan existitu izan zela esateko. Kornuallesen, ordea, tematuta daude benetakoa dela eta benetakoa dela esaten, eta esan ez ezik, erakutsi ere egiten dituzte berak igaro izandako lekuak. Tintagel herrian, esate baterako, izen bereko gaztelutik gertu, “Excalibur” ezpataren kopiak, Arturren errege koroak eta pertsonaiari buruzko grabatu zaharrak dira salgairik arrakastatsuenak. Arturrekin edo Arturrik gabe, merezi du Kornuallesera bidaiatzea. Britainia Handiko hegoaldean kokatutako penintsulan ugariak dira gazteluak, mendixka berdeak, sorginduak diruditen basoak, itsaslabar ikusgarriak eta oso antzinako zibilizazioen berri ematen diguten eraikuntza megalitikoak. Ugariak baita ere erakusteko asko duten herrixka xarmagarriak, beti aurkituko dugularik pub bat garagardo pinta ederra hartzeko bertako haragi enpanada tipikoarekin lagunduta –cornish pasty–. Artur erregearen kontuarekin axola handirik izan ez, baina maletan zuribide kulturalen bat hartuta bidaia-



20


tzea gogoko duenarentzat, Daphne du Maurier (19071989) nobelagilea da literaturaren eskutik Kornuallesera bidaiatu nahi dutenentzako beste erreferente esanguratsu bat. Gaur egun ez du irakurle saldorik izango agian, baina entzute handikoak izan ziren haren istorioak, batez ere Alfred Hitchcockek hiru nobela zinemaratu ostean (“Rebecca”, “Jamaica Inn” eta “The Birds”). Fowey (Fowydh) herri zoragarrian, hegoaldeko kostan, Daphne du Maurier kultur zentroa dago, eta idaz-

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Brittany Ferries (www.brittanyferries.es) konpainiak Plymouth edo Portsmoutheko portuetarako zerbitzua eskaintzen du, Bilbotik nahiz Santanderretik. Beste aukera bat da hegazkinez egitea bidaia, Newquay aireportura (Kornuallesen), Exeterrera (Devon konderrian) edo Bristolera (Avon konderrian). Behin hara iritsita, komeni da ibilgailua alokatzea Kornuallesen ibiltzeko.

Dirua Libera esterlina.

Non ostatu hartu

learen omenez urtero literatur jaialdia egiten dute maiatzean. Bestalde, hor dago “Poldark” telesaila ere, Winston Graham (1908-2003) idazlearen nobela historikoetan oinarritua, eta Kornuallesko meatzeetako kontuak eta lurraldeko jauntxoen eta herri xehearen arteko harremanak dakartza gaurko egunetara Artur erregearengana itzulita, Kornuallesera doanak aintzat hartu beharreko beste leku horietako bat da Slaughtersbridge, bataila baten kokaleku izandakoa omen. Errege mitikoari buruzko zentro bat dago bertan, eta lau haizetara zabaltzen dute Arturren semearen izena, Latinus, grabatua duen harri bat aurkitu izana. Beste behin ere ez dakigu egiazkoa ote den ala espekulazio hutsa, baina bertaratzea aitzakia ederra da ibaiertzean paseotxo atsegina egiteko. Tintageletik abiatuta aitaren batean iritsiko gara (berez, Kornuallesen dena dago nahiko gertu, hain da hain txikia) Rudenbatheko labarretara. Hondartza ederrak daude bertan, itsasertz zoragarri horrek marraztutako lerro malkartsu eta gorabeheratsuan barealdi modukoak. Handik mendebalderantz jota, Kornuallesko kostaldeko herri xarmagarri horietako bat dago: St. Ives (kornubieraz, Porth Ia). Kaialdea, etxe txikiak eta harrizko zorua duten kaleak, badirudi neurrira eginda daudela Londrestik iritsitako burgesiarentzat, zeina li-

- Padstow herrian, Tintagel gaztelutik gertu, Treglos hotela (www.tregolshotel.com). Constantine Bay. Cornwall PL28 8JH. - St Ives herrian, Boskerris hotela (www.boskerrishotel.co.uk). Boskerris Road, Carbis Bay, St Ives, Cornwall TR26 2NQ. - St Austell herrian, The Cornwall Hotel Spa & Estate (http://www.thecornwall.com). Pentewan Road, Tregorrick, St Austell PL26 7AB

Non jan St Merryn, Rafferty’s (www.raffertyscafewinebar.co.u k). Haragi ona eta garagardo hobea. St Ivesen, Porthminster Kitchen (www.porthminster.kitchen.com ). Sukaldaritza modernoa, arrainak oso onak. Launcestonen, Jamaica Inn (www.jamaicainn.co.uk). Leku berezia, Daphne du Maurier idazleak bere lanetan erretratatutako estraperlisten txoko horietako bat dirudi, museo eta guzti, eta pubeko janaria zerbitzatzen dute.

21


KORNUALLES luratuta dagoen herrixkako giro artistikoarekin; Tate Gallery itzaltsuak berak ere bulegoa du bertan. Turismoa erakartzeko amu bikaina dira St Ives inguruko hondartzak, baita herria “Monty Python and the Holy Grail” film zoroan agertu izana ere. St Iveseko denda batean, hain zuzen, pegatina bitxi bat aurkitu genuen, Kornualleseko herritarren nortasunaren berri ematen duena argi eta garbi: «I was born cornish by birth, british by accident and english… never!!!» (kornuallestarra naiz jaiotzez, britainiarra halabeharrez, eta ingelesa... ez, hori sekula ez!). Hegoaldeko kostaldean, Penzance (Pennsans) hiriak ez du ezkutatuko “The Pirates of Penzance” operetaren jokalekua izatearen harrotasuna. Gilber eta Sullivan bikoteak idatzia, oso ospetsua izan zen lana XIX. mendearen amaieran. Hura gogora ekartzeko, ekaineko Golowan jaialdian (udako solstizioarekin lotutako ospakizuna), herritarrek desfilea egiten dute pirataz

mozorrotuta. 2014an, 14.000 lagun inguru ibili ziren, marka itzela piratona. Penzancetik gertu samar, Saint Michael mendia dago (kornubieraz, Karrer Loos yn Koos). Gaztelua eta monasterioa daude bertan, eta badu Normandiako Mont San Michel izenkidearen antz pixka bat, bai itxuragatik eta bai historiagatik. Hemen ere itsasaldiek lekuaren edertasuna nabarmentzen dute. James Bond ospetsuaren “Never say never again” filmean agertzearekin ikaragarri handitu zen bere fama. Land’s End (Pedn an Wlas) lurmuturreraino doan kostaldeari jarraituz, Kornuallesko finisterren, merezi du Mousehole (Porthenys) izeneko arrantzale herrixkan geralditxoa egitea. Xarmaz beteriko portu itxia, kaleak eta dendak aurkituko ditugu. Bidean aurrera eginez, herrialdearen inguru honetako errepide meharren alboetan ikusgai diren trikuharriak eta harrespilak lagungarriak dira lekuaren antzinatasunaz jabetzeko. Ha-

Kostaldeko ikuspegi zoragarria, Tintagel gaztelutik begiratuta. Inguru hauetan ugariak dira Artur erregearen eta haren aurretik paraje hauetan ibili zirenen testigantzak, Lanyion Quoit eta Men an Toll megalitoak kasu. Hurrengo orrialdean, St. Ives herrixkako kaia.


rrespila horietako bati buruz, zehazki, Merry Maidens deitzen dutenari buruz, kondairak dio dantzan egiteko debekua ez betetzeagatik zigortu zituzten neskatila batzuen istorioa dagoela atzean. Betiko dantzan ari diren harri bihurtu zituzten. Itsasoa amorru biziz lehertzen da haitzen kontra, natura ikaragarri ahaltsua da Land’s End, baina zoritxarrez apur bat zapuztuta dago parke tematiko moduko batekin. Nolanahi ere, instalazio horietatik pixka bat aldentzea nahikoa da bete-betean sumatzeko bai haizearen indarra eta bai haitz horien edertasuna, beren patua saihestu ezinik olatu basatien erauntsiei aurre eginez. Handik gertu, ipar kostaldetik jarraituz, meatze dorre zaharrek gogora ekartzen digute meazuloetako ilunpetan lan egin beste erremediorik ez zutela izan askok eta askok, Kornualles eskualde txiroa izan zen eta. Inguru horretan, Lanyion Quoit edota Men an Toll izeneko trikuharriak aitzakia ezin hobea dira ibilgailua

bazterrean utzi eta ibilaldiren bat oinez egiteko, harresiz eta megalitoz jositako paraje eder honetan. «Excalibur» ezpataren bila Hego kostaldera itzulita, ehunka bidaiari erakartzen ditu Lizard Point Britainia Handiko muturrik hegoaldekoenak, marka hori duen lekuan argazkia egiteko irrikan. Handik berehala iritsiko gara Loe Bar izeneko hondar barratik gertu dagoen aintzira eder batera, kondairak dioenez, haren uretan dago gordeta “Excalibur” ezpata. Artur erregearen kondaira agertu zaigu beste behin ere, eta esan bezala, ohikoa baino ohikoagoa da Kornuallesen. Fal ibaiaren itsasadarrean, Falmoutheko (Aberfala) portu zabalaren inguruan 20.000 biztanleko hiria eratzen da, zenbait gaztelu eta dorre zaindari dituela sarrera begiratzen. Muturretako batean, Saint Mawes (Lannvowsedh) herriak ere dorre gotortua du, eta horrez gain, itsas aurreko etxe xarmaga-

23


24


KORNUALLES

rriak eta oso giro lasaia eguzkia dizdizka eta itsasoa bare-bare dagoen egunetan. Norabidez aldatu, eta barnealderantz jo dugu, St Just Roseland (Lannsiek) herrixkara. XIII. mendeko elizan, hilerri ederra eta ibaiadarretako baterantz makurtzen diren zuhaitzen artean, Kornuallesko paisaiarik zoragarrienetako bat aurkitu dugu. Merezi du paraje horretan osteratxoa egitea. Eden Project parkea Antzinakotasuna hain nabarmena den inguruotan, eta Artur erregearen aztarna eta aipamen sarri horiekin kontrajarri samar, Eden Project parke futurista dago, Nicholas Grimshaw arkitektoak diseinatua, natura inspirazio iturritzat hartuta. Kornuallesko beste apustu indartsuetako bat da. 2001ean inauguratu zuten, St Blazey (Lanndreth) hiritik gertu dagoen harrobi zahar batean. Kanpoaldetik begiratu hutsarekin zur eta lur geratuko da bisitaria kupula geodesikoen eite futuristarekin. Horietako batean landare tropikalak, bananondo handiak eta zuhaitz ezin altuagoak hazten dira, ur-jausi baten ondoan. Eskaileren bidez punturik goreneraino iristeko aukera dago, tenperatura eta hezetasuna neurtzea eta doitzea ahalbidetzen duen goi-ingeniaritzako gailua ikusteko. Ondoko kupulan, baldintza horiek aldatu, eta mediterraneoko landareak agertzen dira, hala nola olibondoak, arteak, pinuak eta abar. Beste sail batean, The Core izenekoan, egurrezko egitura baten azpian naturari buruzkoa erakusketak izaten dira ikusgai. Kanpoaldean sendabelarrak eta hondakin teknologikoekin egindako eskulturak daude. Kornuallesko mugatik oso gertu, baina Somerset konderriko lurretan, Glastonbury izeneko hiria dago, eta hor berriro azaleratu zaigu Artur erregearen espiritua, kasu honetan, musika jaialdi baten oihartzunekin nahastuta. Hirurogeiko urteetan hasi ziren jaialdi hori antolatzen. Glastonburyn badira oraindik hirurogeiko hamarkada horretako hippy giroan ainguratuak diruditen dendak eta pertsonaiak, baina belarrak irentsitako abadiaren hondar zoragarrietara bisita egiten badugu, beste zenbait mende atzerago bidaiatuko du gure gogoak. Kondairak dio, hemen lurperatuta egon zirela Artur erregearen eta Ginebra emaztearen gorpuak, eta bada leku hau Jose Arimatearekin eta Grial Santu mitikoarekin lotzen duenik ere. Tor dorre enigmatikoak, haize erauntsiek astindutako mendixkaren gorenean jasoak, biribildu egiten du zelten mitologiako kondairen zirkulua, non nahitaez, lehenago ala beranduago, beti agertuko den Artur erregea. • 25


Valderejo EUSKAL HERRIKO «FAR WEST»

Testua: Andoni Urbistondo Argazkiak: Andoni Urbistondo eta Valderejo Natur Parkea



Vallegrull mendiko haitzak, sai arreen bizileku. Ondoko orrialdean, Riberako San Esteban eliza, bide seinaleak eta, handian, Puron errekako haitzarte ikusgarria.

VALDEREJO

Valderejo misterioz, xarmaz inguratutako tokia da. Euskal herritar askorentzat ezezaguna. Hiri handi gehienetatik urrun, edo oso urrun. Gasteizko jendeak esana: ÂŤGuretzat ere ordubetera dago, ez pentsa!Âť. Kontrapuntua Ainararena, Lalastra herriko Parketxeko langilearena: ÂŤNoiz ez dugu ordubete egiten autoan mendira joateko?Âť. Ez zaio arrazoirik falta. Valderejok merezi baititu ordu pare bat autoan. rri paraje haiek bezalakoak Euskal Herrian: haitz ikusgarriak, haitz horiek hausten dituen erreka indartsua, herri hutsak, sai arreak... eta neguko jantzi zuria! Horixe da Valderejo, mundu ezezaguna, pauso batera. Euskal Herriko Far West edo Mendebalde Urruna da. Ez dago haizeak hara eta hona mugitzen duen lasto fardorik, ezta John Wayne ere bere Winchester erriflearekin, baina bai bakardade eta lasaitasun sentsazio handia, Far West-eko pelikuletan bezala. Valderejok ezustean harrapatuko du bisitaria. Lalastra Natur Parkeko herrixka nagusira iritsi baino lehen hiruzpalau kilometroko zuzengunea pasatu behar da derrigor, Burgosko San Zadornil herria zeharkatu ostean. Gorantz egiten du bideak, eta iparrean Carrias mendi tentea eta gailur txiki multzoa dago (1.145 m). Arabako tontor madarikatua da Carrias, zaila delako, harritsua, eta gailurrera iristeko harriei itsatsitako kate batzuei heldu beharra dagoelako. Halako batean lepo bat gainditzen da, eta aurrez aurre, Valderejoko goi lautada agertzen da begi bistan: Lalastra eta Lahoz herrixkak hegora, Vallegrull-eko haitzak zaindari dituela, eta iparrean Arrayuelastik Recuenco, Natur Parkeko gailur garaieneraino doan haitz multzoa (1.240 m). Bailara zuri-zuri, aberats. Gailurrak harri soil, gris, biluzik.

U



VALDEREJO Paisaia askoz lehenago hasten da ikusgarri egiten, halere. Pobes eta Gesaltza-AĂąana igarotzean, Espejo, VillanaĂąe. Gaubea bailara hegoaldean zuri-zuri dauden mendi ikusgarriak daude. Artzena mendikatea da, Mota eta Cueto gailurrekin (1.362 metro). Araba eta Burgos banantzen ditu mendikate horrek, eta errepidearen zoruak ere bai. Askoz gozoagoa Araban, Burgosen baino. 7 bat kilometroko bidea egin behar da Burgosko lurretan, berriro Valderejora, Arabara itzultzeko. San Millan de San Zadornil, San Zadornil eta Arroyo de San Zadornil zeharkatu behar dira. Lalastran ordulari bitxia daukan eliza, iturri dotorea eta parketxe ikusgarria daude. Baita bazkariak ematen dituen taberna ere, noski. Parketxeak kristaldegi ederra dauka, eta astearte-igandea bitartean arreta ezin hobea

30

Argazki nagusian, Valderejoko lautada. Urrun, Recuenco gailurra, natur parkeko garaiena (1.240 metro). Ezkerreko hiru argazki txikietan, goitik behera: Puron erreka zeharkatzen duen zubia elurrak estalia, haitzulo bat eta Lalastra herria.

ematen duten bi langile ere bai: Ainara eta Jagoba, euskaldunak biak. Ezinbestekoa da bertatik pasatu eta informazioa biltzea. Natur Parkea den neurrian, babes neurri zorrotzak baitaude Valderejon. Mugetako bat, ibilbideena. Urtarrilaren 1etik abuztuaren 15era bitarte debekatuta dago Vallegrull eta Recuenco mendietara doazen bideetatik ibiltzea, bertan bizi diren harrapakarien ugaltze garaia delako. Puron ibaiko haitzarteko bidea, aldiz, urte osoan egin daiteke. Eta merezi du. Lalastratik 4 bat kilometroko bide erosoa da, 915 metroan hasi eta 650 metroraino jaisten baita. Bide eta soroak zuri daude, baina elurra goietan bakarrik mantentzen da. Pago eta pinu gorri basoan sartu aurretik, Villamardones herri hustua eta Valle-


grull mendiko haitzak ikusten dira. Basoa itxia da, eta soinu asko entzuten da. Valderejo otso lekua izan zen, eta da. Pentsatzekoa da gizakiaren presentziak haiek uxatu dituela, baina ez-lasaitasun halako batekin egiten da bidea. Besteak beste, bat-batean zaunka baten antzeko soinuak entzuten direlako. Orkatzek ugaltzean egiten dituzten soinuak dira. Aztoratzeko modukoak... Sai arreak Basoan barrena, bat-batean uraren soinu txikia entzuten hasten da ibiltaria. Goi lautadako elurra lurmentzen ari da, eta Puron ibaia kabitu ezinik doa basoan behera. Une batean, pista bera gurutzatzen du eta derrigorrezkoa da zubi bat zeharkatzea. Ordube-

Eskuineko irudiotan, goitik behera, Riberako San Esteban eliza, Puron erreka, emaritsu haitzartera bidean, eta haitzartea, Valderejoko Natur Parkeko altxor ederrenetakoa.

teko bidea egin ondoren, errekaren bestaldean, eliza handi bat ikusten da muino baten gainean. Ribera herriko eliza da. Herri hau ere hustuta dago, baina mende hasieran 31 etxe 94 biztanle zituen. 60ko hamarkada bukaeran hustu zen, erabat. San Esteban eliza ikusteko modukoa da. Urteen joan-etorriak eraikin hondatu bilakatu dute XIII. mendeko eraikin erromanikoa, baina hurbiltzeak merezi du. Goitik Riberako zelaiak eta Artzena mendikateko mendebaldeko gailurrak ikusten dira, dotore. Puron ibaiak milaka urtetan egin duen haitzartea Riberatik ordu laurdenera dago. Artzena eta Valderejoko mendiak erdiz erdi banantzen ditu errekak, eta pasabide polita eratu. Ur asko dator mendian behera, eta soinua burrunbatsua da. Haitz garai eta ber-

31


VALDEREJO tikalak hatzekin ukitu daitezke, ia-ia. Ogitartekoa dastatzen hasi eta berehala, hainbat sai arre multzo ikus daitezke planeatzen zeruan. Hilda dauden animalien haragiarekin elikatzen dira, baina itxuraz, harrapakin izan gaitezke haientzat, eta zaintza lanean ari direla pentsa daiteke. Valderejon 200 sai arre daude, eta esan beharrik ere ez, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen kolonia handiena da. Zorionez, gizakiok ezin dugu haien bizitokietara iritsi, eta horri esker desagertzeko arriskuan ez dagoen espeziea da. Puron

32

ibaiaren arrastoari jarraituz Burgosko Herran herrira irits daiteke, baina Lalastrara buelta luzatu egiten da handik, oinez bederen. Itzulerako bidea ez errepikatzeko, Ribera herri hustuan Vallegrull azpitik doan bidea har daiteke, eta Villamardones herrira iristean, Lalastrara bueltatu. Hiru orduko bidea da, lasai-lasaia, pendiz handirik gabea. Eta bakartia bezain ederra. Negu betean egindako ibilbidea da hau. Vallegrull eta Recuenco gailurretatik bista dotorea izango da ziur. Uda bukaeran bueltatzeko aitzakia ezin hobea. •


Sai arre bat Vallegrull mendiko haitzetan planeatzen. Goiko bi argazki txikietan, Lalastrako parketxe dotorea, eta sai arre taldea, sarraskia jaten. 112 bikote daude Valderejon.

GIDA PRAKTIKOA Kokapena: Valderejo Arabako Mendebaldean dagoen natur parkea da. 1992an izendatu zuten natur parke, eta Arabako txikiena da (3.496 hektarea). Lalastra herrixka da Valderejo Natur Parkeko atea (915 metrora dago), eta hara autoz iristeko, Burgosko lurrak igaro behar dira derrigor. Biztanle gutxi batzuk bizi dira Valderejon, Lalastra eta Lahoz herrietan, hain zuzen ere. Villamardones eta Ribera herriak hamarkada batzuk atzera hustu ziren. Babes neurriak oso zorrotzak dira. Garrantzitsuena, honatx: urtarrilaren 1a eta abuztuaren 15a bitarte ezinezkoa da Vallegrull eta Recuenco, natur parkeko gailur garaienak, igotzea, harrapakarien ugalketa garaia delako.

Informazioa: Lalastran parketxe dotorea dago. Han nahi beste informazio ematen dute Jagoba eta Ainara langileek. Parketxea egunero dago irekita (09.00etatik 15.00etara), astelehenetan izan ezik. Talde bisitak egiteko parketxearen baimena behar da. Informazio lortzeko, 945-35 31 46 telefono zenbakian, edota «parquevalderejo@parques.araba.eus» helbide elektronikoan.

Ezaugarriak: Puron ibaiak zeharkatzen duen goi lautada da Valderejo. Natur parkeko mendi garaienak Recuenco (1.240 m.) eta Vallegrull dira (1.226 m.). Mendi biribilduak dira gailurrean, bailaratik haitz ikusgarri moduan goititzen direnak. Zuloz eta artesiz betetako haitz handi horietan bizi da Valderejoko altxor handiena: sai arrea. Euskal Autonomia Erkidegoko sai arre kolonia handiena bizi da bertan.

Fauna: Hainbat harrapakari daude Valderejon. Zerua zeharkatzen dutenak batzuk: sai arrea, arrano beltza, belatza. Edota baso itxian gordetzen direnak: orkatza, basurdea, arrabioa... Puron ibaian, edo istiletan ere fauna oso aberatsa da: amuarrainak, uretako sugea, buztanikara... Zuhaiztiari dagokionez, pinu gorria da nagusi. Bertakoek landatu zuten, egur ustiaketarako. Bailara gune baxuenetan artea da nagusi, eta garaienetan, pagoa.

Nola iritsi: Gasteiztik abiatuta, 53 kilometro daude. Bilbotik 75, Iruñetik 150 eta Donostiatik 160. Gasteiztik, N-I errepidetik joanez gero, Langraiz Okako irteera hartu behar da, Pobes, Gesaltza-Añana eta Espejo zeharkatu. Handik Villanañe eta Gaubeara, Burgosen sartu, eta San Millan de San Zadornil herrian Valderejoko bidea hartu (7 km herri horretatik). Bilbotik abiatuz gero, Logroñora daraman autobidea hartu behar da, eta Pobesen irten.

Eguraldia: Lalastra ia 1.000 metrora dago eta neguak bertan gaiztoak izaten dira. Baita hego haizearekin ere. Gaztelako goi lautadako klima hotza dute bertan, beroki onak eraman behar dira udan izan ezik.

33


34


Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

Maui POLINESIAKO ALTXOR PAREGABEA

35


MAUI

ÂŤMaui no ka oiÂť esan ohi dute harro bertakoek: onena, gehiena, puntaren puntakoa dela. Harrotasunak badu motiborik, aspaldi milioika bisitari konturatu zirenez: hondartzek erakarrita lehendabizi, noski, harea fineko kilometroak eta kilometroak, baina baita haran berde eta tropikalek, paisaia bolkanikoak, historiak markatutako herri eta txokoek, eta kultura biziak.

36


awaiiko lehen biztanleetatik gerora etorritako etorkin taldeen ekarpena musikan, dantzan eta gastronomian ageri da. Itsas azalean zein urpean, basoetan oinez, mendietan gora zein bizikletan, Maui aspalditik bihurtu da Pazifikoko txoko kutuna Ozeano Barearen bi aldeetan, Ipar Amerikan zein Asian, bizi diren bisitarientzat. Europarrontzat, urrun ere urrun dago, hamabi orduko aldea dago Euskal Herriarekiko. Baina jauzia egitera animatutakoan, Polinesiako altxor paregabea dugu zain. Hawaii uharteetako bigarren handiena da Maui, artxipelagoaren izen bera duen eta beste guztiak elkarrekin baino handiagoa den irlaren atzetik (biztanleei

H

dagokienez, hirugarrena da Hawaiiren eta Oahuren ostean). Gipuzkoaren pareko azalera du, itsasoz inguratuta eta 3.000 metroko HaleakalÄ sumendia harroharro altxatzen erdialdean. Elkarrengandik oso desberdinak diren paisaiak sortzea ekarri dute geologiak eta klimak: oso euri gutxiko basamortu antzeko guneetatik tropiko betean lehiatzen diren oihanetara, urteko 7.000 milimetroko prezipitazioekin. Hawaiiko hawaiiarrena Mauiko mendebaldeak eta hegoaldeak hartu ohi dituzte bisitari gehien, harea zuriko hondartzak dituzten eskualdeak izanik. Guk ere sartaldeko bidea hartu

Handian, itsas dortoka edo ÂŤhonuÂť bat, urpetik hartutako irudian; eta lerron gainean, Molokini kraterra. Mauitik hurbil, urpekaritzan ibiltzeko leku bikaina da. Erreportaje hasierako irudian, ilunabarra Lahainako Front Street-etik, Lanai uhartera begira.

37


West Maui mendiak, itsasotik begira eta behean, ur-jauzia, Hana-ra bidean. Ondoko orrialdean, goitik behera, kosta parean igerian parez pare topatutako dortokak, eta bizi-bizirik dauden koralezko arrezifeak.


MAUI dugu, Mauna Kahalawai mendiak (West Maui Mountains) inguratuz bi sumendien erditik doan istmotik, Lahainaino iristeko. Herritik iparrerantz hotel ugari daude hondartzaren luzeran, eta horietako batek «Hawaiiko hawaiiarrena» deritzo bere buruari. Tahiti eta Markesa uharteetatik etorrita Hawaii uharteak populatu zituzten polinesiarren dantzak, eskulanak, hawaiierazko berbak eta esaldiak eta bestelako kultura eskaintzak izaten dituzte bertan ostatu hartzen dutenentzat. Turistikoa bezain praktikoa uharte eder honetako jatorrizko herriaz pixka bat gehiago jakiteko, aloha berbatik harago joanda. Ka’anapali eta inguruko hondartzetan turista asko egoten badira ere, natura bertan dago, eta sarritan ikusi ohi dira dortoka erraldoiak igerian. Lahaina herri txikia da gaur egun, baina Hawaiiko erresumako hiriburua izan zen 1820tik 1845era. Garai horretakoa da Front Street kale nagusia, egun jatetxe eta saltoki askoren gune, Banyan Tree plazari izena ematen dion baniano zuhaitz zabalarekin batera. Porturantz, behinola izandako gotorlekuaren hondakinak daude. Moilan, erraz irudika daiteke Lahainak XIX. mende osoan zehar izandako garrantzia, Ozeano Bareko balea-estazio garrantzitsuenetako legez. Ohikoak izan ziren balea-arrantzaleen eta Mauira iritsi berri ziren misiolari kristauen arteko liskarrak. Egun portua lasaiago egonagatik, Hawaiiko luau edo afari-jaialdi garrantzitsuenetakoa egiten da Lahainan. Mauik, bere txikian, hainbat egun eskatzen ditu ondo esploratu eta gozatzeko. Baina uhartetik kanpo ere baditu bisitatzeko leku bereziak. Lahainatik abiatzen dira Maui eta Oahu artean diren bi uharte txikietara doazen ferryak. Lana’i-ra egun-pasa joateko, goizean goizeko ferrya hartu behar da. Izen bereko hiriburu txikia bisitatzeaz gain, Polihua, Lopa, edo Kaiolohia hondartza bakartiak bisitatu ditzakegu, edo Koloiki muinoaren bidezorretik Hulopo’e hareatzara iritsi. Pu’u Pehe begiralekutik sarritan izurdeak behatu daitezke. Txoko bereziena Molokai da beste uhartea. Lana'i-tik iparrera eta Mauitik hurbil. Gainerako uharteetara baino turista gutxiago heltzen da honaino, hondartzak beharbada ez direlako horren zuriak, baina Hawaiiko kulturako txokorik berezienetakoa da: hemen jaio zen hula dantza, eta egun oraindik jatorrizko hawaiiarrak dira biztanleen zati handi bat. Ostiral ilunabarrean musika jo eta kantatzeko elkartzen direnean oso giro atsegina sortzen da. Mauiko itsasartean oso ohikoa da, neguko hilabeteetan, baleak ikustea. Hirugarren uharte bat ere bisitatu ohi dute turistek, uretan gelditu arren: Molokinik hondoratutako sumendiaren kraterraren gai-

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi: Mauira datozen hegaldi gehienak Honolulutik, Hawaiiko hiriburutik datoz, baina badira Ipar Amerikatik iristen direnak ere. Gehienak Kaliforniatik, Los Angeles edo San Frantziskoko eskualdetik, baita Portland, Seattle eta Kanadako mendebaldetik ere. Euskal Herritik oso urrun badago ere, Estatu Batuetara doazen konpainiekin batera har liteke hegaldia sarritan.

Mugitzeko: Ia ezinbestekoa da autoa alokatzea. Beste alternatiba bat hoteletako txangoak hartzea da, baina garesti samarrak dira, eta bizpahiru lagun izanez gero, edo norbere erritmora ibiltzea hobetsi, hobe da autoa hartzea.

Egonaldia: Hawaii ez da merkea, besteak beste ia guztia inportatzen duelako –nahiz eta gero eta gehiago diren bertan ekoitzitako elikagaiak, eta arrantzak ere badu garrantzirik–. Hoteletan eskaintzak izaten dira, horratik, aprobetxatzea merezi dutenak. Eta asko dira, halaber, alokatzen diren apartamentuak. 39


naldea baino ez du ur azalean, ilargi erdiko itxurarekin, eta itzelezko lekua da urpekaritza egiteko. Lahaina euri gutxiko leku lehorra bada ere, mendebaldeko mendiek oso bestelako paisaia dute. Mauiko berde tonu guztiak inon biltzen badira, ‘Iao harana da leku hori. ‘Iao izeneko pinakulu edo harkaitz luzeak kapu edo tabua ezarrarazi zien Hawaiiko erregeei, inork ez zezan harana zapaldu edo ikusi. Ibarraren zelaitik gotor altxatzen da oihan tropikalek estalitako mendien erdian itxura falikoa erraz sumatzen zaion harkaitza. Mauiko mendebalde txikiak hau guztia eta gehiago eskaintzen badu, zer esan HaleakalÄ sumendi erraldoiaren altzoan eratutako ekialde handiagoaz. Itsasertzetik 3.000 metroraino igotzea ez da ahuntzaren

40

gauerdiko eztula. Askok eskaintzen dute handik goitik egunsentia ikusteko txangoa, baina gutxitan izaten da posible, lainoak estalita egon ohi baita. Hala ere, bidaia bera, itsasertz tropikaletik barnealdeko zelaira eta gero oihan itxitik ilargi-itxurako basamortura, erabateko esperientzia da. Tontorrean zortea izanez gero, Hawaiiko uharte handiraino hedatzen da ikuspegia. Osterantzean, behera bidean argituko du uneren batean, uharte txikiaren aniztasunarekin harritzeko. Eta begia zorrozten duenak ziur asko erreparatuko die Hawaiiko izan gabe ere HaleakalÄ -ko magalera ezin hobeto egokitu diren izpiliku-zelaiei. Eremu mortutik, oihanak, mendiak eta itsasoak zizelkatutako eskualdera. Hana-ra doan errepidea Mauiko bisita ezinbestekoa da. Baina patxadaz hartu


behar da, mapan ageri den tarteak luze joko duela gogorarazi, eta aintzat hartu, iristea baino, bidea bera dela gozamena. Wailua eta beste hainbat ur-jauzi ditugu zain bide bazterretan. Hasierako hareatza horien ordez beltz bolkanikoa nagusitzen da aurki, sumenditik itsasoraino eroritako haitz erraldoiekin batera. 600 bihurgune omen dira, eta errei bakarreko 54 zubi. Hanaraino iritsita, badia babestuak bainurako aukera ematen du. Herriaren inguruan badira harea beltzeko beste hondartza batzuk ere. Eta hurbil dago, halaber, Pi’ilanihale Heiau ere, Kahanu lorategietan. Hawaiiko artxipelago osoko heiau edo gurtzeko gune handiena da, eta Polinesia osoko handienetakoa; XIII. mendean hasi ziren eraikitzen orduko polinesiarrak. Hana herria utzi eta 20 kilometrora, errepidea amai-

tzen den lekuan, Pipiwai Trail bidea hasten da. Oso argi eta txukun mantendutako bidea da, Kipahulu gunean, Haleakala parke nazionalaren eremuan. Banbu basoa ageri zaizu halako batean, eta Makahiku ur-jauzia segidan. Eta hala, baniano erraldoi, banbuzko pasabide, egurrezko zubi ederretatik, sei kilometro eta erdi dira joan eta etorri, Waimoku ur-jauziraino iritsita. Ordu pare batean lasai egitekoak, edo gehiago oihanaz gozatzen geldituz gero. Mendebaldeko bide luzea eginda atzera, aloha gogoan harturik, izozkia hartzera gelditu gara Ho'okipa hondartza igaro berritan, Kahului hiriburutik hur. Biharamunean Makena hondartzaraino joango gara, kilometro luzeko hareatzara. Beste mauitar asko bezala, eta uharteotako dortoka handiak legez. •

Ezkerretik eskuinera, Hawaiiko janari tradizionaletako bat prestatzen, taro landarearekin egiten den ÂŤpoiÂť delakoa; maskorra jotzen; eta haurrak dantzatzen eta ukelelea jotzen ikasten. Portugesengandik hartu zuten hawaiiarrek musikatresna hau.

41


Txinako opera

FUNTZIOA BUKATZEAR DA

42


Sichuan landa eremuan opera berezi bat antzezten dute, aspaldiko tradizio bati jarraituz. Baina urteen poderioz, eta Pekineko agintariek beste estilo batzuk bultzatu dituztelako, gero eta ikusle eta antzezle gutxiago ditu herritarrak laguntzarik gabe aurrera ateratzen saiatzen diren ekimen kulturalak. Iragan mendeko 60ko hamarkadan, Txinak 300 opera estilo eta tradizio desberdin zituen, bakoitza bere berezitasunekin; gaur egun berrehun bat dira, eta hamar urte barru erdiak izan litezke. Testua eta argazkiak: Benjamin Haas

43


TXINAKO OPEREN GAINBEHERA ntzezteko arropak janzten dituenean, Txinako hego-mendebaldeko mendietan lan gogorrak egitera ohituta dagoen nekazaria desagertu egiten da. Aurpegia kolore biziz margotuta, Wu Yunhong bere artea herriz herri erakusten duen opera abeslaria da berriro. 8 urte zituenean hasi zen bere aitonak sortutako Jinyuan konpainian abesten, batetik bestera, Sichuaneko landa eremu osoan. Orain 26 urte ditu, gaztea da oraindik, baina ikusleak gero eta zaharragoak dira, eta antzezleak gero eta urriagoak. Eta arestian Chongqing metropoliaren inguruetan arrakastatsua zen opera herrikoi tradizionala galbidean dago. «Batzuetan ni entzutera etortzen diren gazte bakarrak nire emaztea eta haurrak dira», esaten du Wu Yunhongek, pena ezin ezkutaturik.

A

Musika, antzerkia eta akrobaziak nahasten dituen opera tradizionalak ez du aitortza faltarik, eta Pekineko Opera edo Kantoneko Opera nazio-altxor gisa tratatzen dituzte Txinan, bide batez diru laguntza handiak jasotzen dituztelarik. Baina beste estilo ez hain ezagunak gainbeheran daude, eta Wu Yunhong-en taldeak ez du laguntzarik jasotzen. Beraz, antzezlan baten eta hurrengoaren artean, abeslariak euren arroz-soroetara itzultzen dira, lanera, udan 40 graduak erraz gainditzen dituzten eremuetara. «Ez dugu Estatuaren inolako babesik jasotzen, diru sarrera bakarra taldea euren herrietara eramateko nekazariek jartzen dutena da. Diru pixka bat irabazten dugu, baina, noski, hau ez da aberasteko modukoa», egiten du irribarre Yunhongen taldean parte hartzen duen Lu Guiyingek.

Kolore biziko jantzi eta margoen laguntzaz, ogibidez nekazariak direnak opera abeslari eta antzezle bihurtzen dira. Argazkietan, Jinyuan konpainiako kideak.


Pekineko Opera Orduko agintarien oniritzia zeukan, baita herritar askorena ere, besteak beste, mandarinez abesten delako, eta txinatar gehienek hizkuntza hori ulertzen dute. Kantoneko, Shanghaiko edo Sichuango operak, aldiz, beren eskualdeetako dialektoan abesten dira, eta zailago dute eremu horietatik ateratzea. Horiek horrela, 1949an Mao Tse-toung agintera heldu zenean Pekineko forma herrialde osora zabaldu zuten, eskualde bakoitzak molde honetako opera konpainiaren bat izan behar zuela ezarriz, askotan bertako opera tradizioen kalterako. Gainera, 1966 eta 1976 arteko Iraultza Kulturalean zortzi opera “iraultzaile” ezarri zituen, eta horiei bakarrik onartu zitzaien antzokietara igotzeko aukera. Gainerakoak, «feudalak eta

burgesak» zirelakoan, debekatuak izan ziren. 1980ko hamarkada arte ezin izan zuten horien emanaldirik eskaini. Orain, aldiz, landa eremuetako opera tradizional hauek Txinako gizartearen bilakaerarekin egiten dute topo, non nekazariek hirietara alde egiten duten eta gazteek nahiago duten rap musika entzun edo kungfu filmak ikusi. Eta publikoa pixkanaka desagertzen doa. Leedseko Unibertsitatean (Britainia Handia) txinatar antzezpen ikasketak ematen dituen Ruru Li irakasleak uste du hemendik hamar bat urtera Txinan ehun bat opera estilo baino ez dela geratuko. Gaur egun 200 bat dira, eta 1960ko hamarkadan, 300 ziren. Horiek horrela, litekeena da Wu Yunhongek laugarren belaunaldi bati lekukorik ezin izatea eman. •

45



Testua: Asier Vera Argazkiak: Asier Vera eta Thickstock

Tikal

GUATEMALAKO OIHANEAN EZKUTATURIKO HIRI MAIA


TIKAL

Peten, Guatemalako 22 departamentuen artean iparraldekoena, da herrialde honen birika. 500 kilometro eskasek urruntzen dute Guatemalako hiriburu zalapartatsua oihanetik, non animalia exotikoek, tartean tximinoak, sugeak, tukanak, eta landaretza trinkoak maien zibilizazioaren aztarnak babesten dituzten. Toki honetan iraun zuen zutik 1848ra arte Tikalek: munduko hiri maia garrantzitsuena eta gaur egun, urtero, milaka pertsonak bisitatzen dutena.


ihanean barneratu eta duela 1.000 urte baino gehiago indigenak bizi ziren hiri horren hondarrak deskubritu aurretik, Isla de Flores da bidaia hasteko tokirik onena, antzina Tayasal deitua eta Peten Itza aintzirak inguratua. XVI. mendean suntsitu zuten espainiarrek, indigenak kristau bihurtzen saiatu ondoren, eta hiria abandonatuta geratu zen XVIII. mendera arte. Berreraiki ostean, Isla de Flores da egun Guatemalako toki turistiko garrantzitsuenetako bat da, Tikaleko hondakinetatik gertu dagoelako, 1979an Unescok munduko ondare izendatu zituenak.

O

Petengo oihanak ehunka urteetan zehar ezkutatu zituen hiri sakratuko tenpluak. Tikal maien hiri handiena izan zen. Oraindik ez dakigu zergatik alde egin zuten bertatik zakarki duela 1.000 urtetik gora, K.o. 900. urtean. Erreportajea zabaltzen duen irudian, Handia.

Kilometro erdiko harrizko bide batek lotzen du kostaldearekin hiri hau, etxe zahar eta kalexkek osatua, eta horien azpian daude antzinako Tayasal-en hondakinak; horixe izan zen espainiarrek mendean hartu zuten azken hiria. Toki hau erakargarri egiten duten gauzetako bat aintziran barrena ilunabarrari so nabigatzea da. Horretarako txalupa ugari dituzte bertan, Venezian bezala, aintziraren alde batetik bestera joateko zerbitzua ematen dutenak. Italiako hiri hori datorkigu gogora ere aintzira ertzean amaitzen diren kaleetako batzuk urak hartuta daudela ikustean. Lurrintzen dena baino ur gehiago jasotzen duelako gertatzen da hori. Autobusean ordubeteko bidaia eginda Petengo oihan eremura iritsiko gara; 1989an Maien Biosfera Erreserba izendatu zuten eta ehunka urteetan zehar Tikal hiri sakratua ezkutatu zuen, hots, maien hiri handiena izan zena eta egun Amerika osoan induskatutako leku handiena dena. Oraindik ez dakigu maiek zergatik alde egin zuten bertatik zakarki duela 1.000 urtetik gora, K.o. 900. urtean. Landaretzak apurka tokia hartu eta guztiz ezkutatu zuen. Indigenen kondaira batek hiri galdu bat bazela zioen, non beren arbasoak kultur garatua izatera iritsi ziren. Alabaina, Ambrosio Tut izeneko chiclero batek deskubritu zuen, kasualitatez, urrunetik tenpluen gandorrak antzematean. Arrapaladan joan zen bere aurkikuntza Petengo Probintziako orduko gobernadoreari kontatzera eta biak oihanean barneratu ziren tenpluz, jauregiz eta publikoz beteriko hiria aurkitu arte. Maien piramide garaiena Sazerdote eta erregeak bizi izan ziren han, K.a. VI. mendetik K.o. X. mendera arte, 800 urtez 33 gobernariren gidaritzapean bizi izan ziren 60.000 pertsonaren artean. Hondar arkeologikoen gune hau, 576


Bost tenplu nagusik osatzen dute hiri sakratua, 16 kilometro koadro hartzen dituztenak. Era berean, bederatzi talde eta plaza daude.

50

kilometro koadroko oihanak inguratua, bost tenplu nagusik osatzen dute, 16 kilometro koadro hartzen dituztenak: I Tenplua edo Jaguar Handiaren Tenplua; II Tenplua edo Maskaren Tenplua; III Tenplua edo Jaguar Sazerdotearen Tenplua; IV Tenplua edo Bi Buruko Sugearen Tenplua eta V Tenplua. Eraikuntza maiestatetsu horien artean nabarmentzen da gaurdaino ezagutu den piramide maia garaiena, hots, Bi Buruko Sugearen IV Tenplua. 70 metroko altuera du eta K.o. 470. urtean eraiki zuten hileta ospakizunak egiteko. Beste batek soilik gainditzen du, La Danta izeneko lurpetutako tenpluak, El Mirador antzinako hiri maian dagoena, San Andres herrian, Petenen hori ere. Tikal bere edertasun betean ikusteko, egunsentia

baino lehen bertaratu behar da IV Tenpluaren gailurretik eguna argitzen ikusteko. Egurrezko eta sustraizko eskailera batzuetatik igo beharra dago lehen eguzki izpiek goizeko behe laino trinkoa nola saretzen duten ikusi eta tenplu bakoitza deskubritzen joateko; hori guztia oihaneko soinu bandak lagunduta, zeinean tximino orrolariak protagonista diren. Tikalek 285etik gora hegazti exotiko espezie hartzen ditu; ez, ordea, ketzala, Guatemalaren ikurra den txoria. Erraz ikus daitezkeen animaliak dira tximino armiarma eta pizotea, azken hau mapatxearen tankerako ugaztun bat; aldiz, gutxitan ikusi ohi da oihan inguru honetan bizi den jaguarra. Landaredi oparoko ingurunea da hau; ehunka orkidea mota ditu eta egur bitxien


30 espezie baino gehiago, horien artean chico zapote eta ceiba direlakoak, azken hau maien zuhaitz sakratua. Guztira, Tikalen 3.000 eraikuntza inguru daude, besteak beste, tenpluak, jauregiak, gizakiak sakrifikatzeko aldareak, egoitzak, maien pilota jokoak, terrazak, galtzadak eta k, gehienak ura batzeko akueduktu eta zisternekin konektatuak. Gainera, zeremonia gune nagusietan estela deritzen 200dik gora monumentu daude, glifo eta irudiak zizelkatuak dituztenak, zeintzuen bidez garai hartako agintariei buruzko istorioak kontatzen diren. Tikalen berreraikitako zatian bederatzi talde eta plaza daude; horien artean III Tenplua nabarmentzen da, hori baita gaurdaino iraun duen ateburua duen bakarra. Ateburuak, ateen gaineko erlaitz maiestatetsuak, duela 1.000 urte baino gehiago zizelkatu zituzten maiek chico zapote zuhaitzaren zur gogorrean. Ondo iraun duen beste eraikin bat Saguzarren Jauregia da, non oraindik horman sartutako bankuak, oheak eta leiho baxuak ikus daitezkeen; bi mailako egitura da, bobeda mailakatuz eta elkar konektaturiko gelez betea. Plaza Handia eta «mundu galdua» Zalantzarik gabe, Tikaleko gauzarik erakargarrienetako bat eta toki honen irudi enblematiko bihurtu dena Handia da; bertan dago Jaguar Handiaren Tenplua, 47 metroko garaiera eta 90 eskailera-maila dituena. Izena gailurrerian irudikatuta duen jaguar buruari zor dio, maientzat animalia erregea. Gaur egun ez dago bertan, Genevako Arkeologia Museoan baitago. “Mundu Galdua” izenekoa da Tikaleko beste toki berezietako bat. 38 egitura ditu eta, hala, parke arkeologikoko ospakizun gune handiena da. Astronomia gune funtzioa izan zuen; 31 metroko altuerako piramidea eta tokian dauden hiru tenpluak baliatzen zituzten izarrak begiztatzeko eta denbora kontatzeko, ekinokzio eta solstizioetan eguzki irteera trazatuz. Tikalek erakusteko franko du oraindik, ez baitituzte hiriko egitura guztiak lurpetik atera; eta hala, Guatemalan oraindik kontserbatzen diren aztarnategi arkeologiko ugarietako bat da, besteak beste, Aguateca, Yaxha, Ceibal eta Cancuen-ekoekin batera, eta hor dago maien zibilizazioaren sorlekua. Merezi du Aguateca bisitatzea; horretarako La Pasion ibaiaren ibaiadarretako baten 28 kilometro ibili beharra dago. Oihan betean kokatua eta ibaitik 80 metro eskasera, zaharberritutako egitura gehien duen tokia da, 704 hain justu, eta horiek islatzen dute K.o. 100 eta 810. urteen artean bertan bizi izan ziren 4.500 biztanleen bizimodua. Bi orduko ibilaldian zehar, ospakizun eraikinak zein errege-jauregiak ikus ditzakegu. Baina antzinako hiri hau ezaugarritzen duen zerbait bada, hori bertako arrakala izugarria da, inguratzen ziren etsaiengandik defendatzeko erabili zutena. •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Zuzeneko hegaldia Madrildik, Iberiarekin ostegunero Konexio hegaldiak, Iberia, United, American Airlines edo KLMrekin Guatemalako Hiritik Santa Elenako nazioarteko aireportura hegaldiak daude (30 minutu). Guatemalako Hiritik autobusez: 8 ordu. Isla de Flores-etik Tikal-era iristeko: bidaia-agentzian edo hotelean minibusa kontratatuta (80 ketzal joan-etorria). Ordubeteko bidaia.

Tikaleko prezioak: 150 ketzal (19 euro). Ezin da txartelarekin ordaindu, ez eta dolarretan ere. Egunsentia edo ilunabarra ikusteko beste 100 ketzal (12,5 euro) ordaindu behar da, eta gidaria barne sartzen da.

Ordutegiak: Egunero goizeko seietatik arratsaldeko seietara. Egunsentia ikusteko goizaldeko 4:00etan sartu eta ilunabarra ikusteko 20:00etan atera daiteke, beti ere 100 ketzal gehiago ordainduta.

Ostatuak: Tikaleko parkean hiru hotel daude eta kanpin eremu bat, baita hainbat jatetxe eta jangela ere.

Dirua: 1 euro= 8 ketzal Tikalen ez dago kutxazain automatikorik eta ketzala soilik hartzen dute.

Sarbidea: Oinez soilik sar daiteke parke arkeologikoan, ibilgailuak aparkalekuan utzita.

51


proposamen tematikoa

RUHR IBAIAREN ARROKO ONDARE INDUSTRIALA Alemaniako Kultura Industrialaren Ibilbidea edonor harritzeko gaitasuna duen 400 kilometro inguruko zirkuitua da. Essenetik abiatuta, Duisburg, Oberhausen, Gelsenkirchen, Dortmund eta buelta Essenera, orotara ondare industrialaren erreferentziazko hogei puntu ezagutzeko aukera ematen digu. Essen da hiririk handiena eta hortik jo dezakegu gainerako lekuetara. Testua: Unai Agirre Argazkiak: Germany.travel

Dortmund Alemaniako hiri ezagunenetakoa da Dortmund, eta baditu ikusi beharreko hainbat leku, museo eta eraikin. Adibidez, Zeche Zollern II/IV ikatz meategiko eraikin-multzo industriala ezagutzea zinez gomendagarria da, eta baita ere Hanzako koke lantegia. Eta, noski, Westfalenstadion mitikoa (argazkian), Borussia Dortmund taldeak zelai horretan jokatzen ditu bere partidak.

52


Duisburg Hiri honetan aurki dezakegu Barne Nabigazioaren museoa, XX. mende hasieran egindako Ruhrorteko bainuetxearen eraikinean dagoena. Nabigazioaren historia erakusten digu, kanoa soil batetik hasi eta itsasontzi berrietaraino. Museoko itsasontziak ezagutzeko hamar minutuz ibili behar da, Ruhrorteko porturaino.

Essen Zollverein ikatz meategiko eraikin multzo industriala Bauhaus estiloan eraikia dago. Askoren ustez munduko meategirik ederrena da. Unescok munduko ondare izendatu du eta benetan ikusgarria da, bere adreilu gorriekin. Essenen ikusi beharreko lekuak dira, halaber, HĂźgel Villa eta Ruhr Eskualdeko Museoa (argazkian).


proposamen tematikoa Oberhausen Oberhauseneko Gasometroa arlo eta esparru guztietako ikuskizun kulturalak egiteko aukera eskaintzen duen monumentu industriala da, eta bertan aritu dira nazioarteko hainbat artista. Gainera, teilatutik –kristalezko igogailu panoramiko batean igo behar da– Ruhr arroaren sekulako bistak daude. Renaniako Museo Industriala ere hiri honetan dago.

Waltrop Henrichenburgeko itsasontzi-igogailua 1899ko abuztuaren 11n ireki zuen Kaiserrak, eta ordutik asko eta asko dira Dortmund-Ems kanaleko eraikinik handienarekin liluraturik geratu diren bisitariak. Museo bihurtuta, bertako langileak nola aritzen ziren ikus daiteke, eta uda partean ontzi batzuk bertatik abiatzen dira eta horietan igotzeko aukera dago.

54


Gelsenkirchen Alemaniako gune industrial esanguratsua izan zen hiria, ikatzarekin lotutako industria handia baitzuen, baina II. Mundu Gerraren ostean lantegi denak suntsituak izan ziren eta langabeziak gogor kolpatu zuen. Orain, aldiz, lantegiak kontzertu areto eta aisialdi leku bihurtu dira. Nordstern parkea, meatze bat zegoen lekuan eraikia, oso ederra da.

Bochum Bochumeko Trenaren Museoa (martxoaren 1etik azaroaren 13ra arte zabalik) hainbat boluntarioren lanari esker dago irekia. 1977. urteaz geroztik bere kokalekua Lehen Mundu Gerran eraikitako lokomotorgordetegia da, eta aipatzekoak dira 14 erraileko errotonda eta urgaztelua. Museoan 120 tren daude ikusgai, eta 1853tik gaur arte ibilgailu horiek izan duten garapena erakusten dute. Hiri honetan bisita daitezke baita ere Jahrhunderthalle pabiloia eta Alemaniako Meatze Museoa. 55


HITZORDUAK

AMSTERDAM (HERBEHEREAK) Martxoaren 25etik maiatzaren 21era arte Loreak eta, bereziki, tulipak gurtzen dituen herrialdea izanik, udaberria da Herbehereak bisitatzeko sasoi egokiena. Eta Amsterdamera joanez gero, garai honetan kolorez lehertzen den Keukenhof lorategietan –Lisse herrian, hiritik oso gertu– ibiltzeak berebiziko gozamenez beteko gaitu. www.iamsterdam.com

56

PARIS (ESTATU FRANTSESA)

HANNOVER (ALEMANIA)

Martxoaren 5etik apirilaren 9ra Kirolzaleontzat Parisek hitzorduz beteriko udaberria proposatzen du. Izan ere, martxoaren 5ean hasi –Bois de Vincennes parketik abiatuta, Pariseko maratoi erdia izango da egun horretan– eta apirilaren 9ra arte, errenkadan helduko baitira Eiffel Dorrearen igoera bertikala –martxoaren 16an–; urtero milaka korrikalariren bisita jasotzen duen Salon du Running erakustazoka –apirilaren 6tik 8ra–; eta munduko lasterketarik ezagunenetakoa den Schneider Electric Maratoia, hiriko leku turistikoenetatik pasatzen dena –apirilaren 9an–. www.es.parisinfo.com/eventos-paris

Martxoaren 20tik 24ra CeBit ordenagailu, hedabide digital, software eta teknologia berrien esparruarekin harremana duten gailu eta ideia guztiak biltzen dituen erakustazoka erraldoia da, sektorearen egoeraren neurgailu gisa erabiltzen dena. Hannoverren elkartzen dira mundu zabaletik heldutako profesionalak, ikertzaileak, gobernuak eta finantzen arloko ordezkariak. Eta horiez gain, noski, teknologien mundua pasioz bizi duten ehunka milaka lagun. www.cebit.de/en/


ErakusketaK NEW YORK (AEB) Martxoaren 26tik apirilaren 9ra New Yorkera joateko aitzakia handirik ez da behar, baina behin bertan egonda, urtero udaberria hastearekin batera Macy’s saltoki guneak antolatzen duen lore-ikuskizunari begirada bat ematea ez da aukera txarra. Eta lorezaleontzat, Sagar Handiko Lorategi Botanikoak sekulako oparia prestatzen du beti neguaren bukaeran: milaka eta milaka orkideaz osatutako espektakulu txundigarria. Ezinbesteko hitzordua. www.nybg.org

TILLMANSEK BREXITA, GEZURREZKO ALBISTEAK ETA BARRABILAK ERAMAN DITU TATE MUSEORA Wolfgang Tillmans artista alemanak bere erakusketa berria aurkeztu zuen otsailaren 17an Londreseko Tate Museumen, eta ohi bezala ikusmin handia sortu zuen. Argazkiak, bideoak eta soinuak biltzen ditu bere azken lanak, eta besteak beste Brexitaren kanpainaren harira Europaren alde eginiko kartelak ikus daitezke bertan, eta horiekin batera iritzi publikoa baldintzatzeko erabili ziren gezurrezko albisteak. Deigarria da baita ere Gustave Courbeti keinu eginez barrabilez osatutako argazki bilduma.

HOLI (INDIA)

www.tate.org.uk

Martxoaren 12 eta 13an Indian ere udaberriaren etorrera jaialdi ikusgarri batekin ospatzeko ohitura daukate. Holi deitzen diote eta koloreen eta maitasunaren hitzordutzat dute herrialde erraldoi horretan –Nepalen eta

GERRA, HAURREN BEGIETAN Gerra beti latza bada, haurrek nola bizi duten pentsatzeak hotzikarak ematen ditu. Eta hala ere, horri buruz hausnartzea egin beharreko ariketa delakoan Sarajevon museo bat ireki dute duela bi hamarkada Bosnian izandako gerra haurren begiekin islatzen duena. Horretarako milaka objektu, jantzi edo irudi jarri dituzte ikusgai. www.museum.warchildhood.com

MUSEO BERRIA POSTDAMEN

hinduismoa errotuta dagoen beste leku batzuetan ere ospatzen dute–. Jatorri hindua du jaiak eta martxoko ilargi betearen ondorengo egunean ospatzen da, aurten martxoaren 13an. Bezperako gauean –Holika Dahan– ehunka su pizten dira bertan izpiritu gaiztoak erretzeko. www.holifestival.org

Alemania ekialdean dagoen Postdam hirian, Barberini museoa ireki dute, Hasso Plattner filantropoaren bilduma pribatuan oinarrituta dagoena. Arte garaikideak eta antzinako maisulanek osatzen dute. Hasiera-hasieratik arrakasta izaten ari da museoa, argazkiko ilara luzeak erakusten duenez. www.museum-barberini.com 57


liburuen TXokoA

HIMALAIAREN HANDITASUNA IRUDITAN

Tania Abitbol Lunwerg Editores, 2017 Gazteleraz eta ingelesez 224 orrialde. 29,50 euro

ania Abitbol argazkilariaren azken bidaiak Himalaiara garamatza, hain zuzen, mendikatearen izena duen proposamen ikusgarri baten eskutik. Argazki-liburua da “Himalaya”, sentsibilitate handiz landua eta Almudena Grandesen hitzaurrea duena. Halaxe deskribatzen ditu idazle madrildarrak gazteleraz eta ingelesez idatzitako lana eta haren egilea: «Taniaren balioak ez dauka zerikusirik bere lanaren bikaintasun teknikoarekin, sentimenduz osatutako egia erakusteko gai den argazkilariaren sentsibilitatearekin baizik». Izan ere, bidaia espiritual gisa aurkezten zaigu liburua, munduko gailur handienak besarkatzen dituzten eremu zabalez gain, mendez mende lur horietan bizilekua topatu duten herriak, kulturak eta pertsonak erakusten dizkiguna. Tibet, Bhutan eta Nepalen bizitakoak maisutasunez kontatzen dizkigu 2014 eta 2015ean Travel Photographer of the Year sarietako finalista izandako argazkilariak, eta «Elurren egoitza» bertatik bertara bizitzeko parada ezin hobea eskaintzen digu.

T


BOLIVIAKO MEATZEEN ARGAZKI GORDINA oliviako Cerro Rico meatzeetan kokatutako liburua da “Potosí”. Urteetako ikerlana dago atzean, eta besteren artean haurren laneratzea, meategietako lan baldintza gogorrak eta emakumeen aurkako bortizkeria erakusten dizkigu Ander Izagirrek bere lan mardul eta gordinean, hainbat arazo eta muturreko egoera azaleratuz. Testigantzaz osatutako liburua da, horien artean, esate baterako, Alicia Quisperena, bere familiaren zorra ordaintzeko meatzean lan egiten duen 14 urteko neska.

T

B

Potosí Ander Izagirre Libros del K.O., 2017 208 orrialde. 15,90 euro

VIETNAMEN ABIATZEN DEN ESPIOI ELEBERRIA ango Urdina” eta “31 baioneta”-ren ostean, “Nomada” aurkeztu berri du Aitziber Etxeberriak, intriga, espioitza konplotak eta gerraren oroitzapen oso gertukoak nahasten dituen eleberria. Zarauztarrak Vietnamen kokatu du bere azken lana, herrialde horretaz maitemindu baitzen duela urte batzuk egindako bidaian, nahiz eta, besteren artean, Errusian eta Euskal Herrian ere girotu duen. Sobietar Batasunaren garaira garamatza egileak, Stalinen aginte arora, hain zuzen, eta protagonista Nikolay Zaitsev errusiarra da, Hanoin bizi dena eta bere bizitzaz hausnartzen duena.

ETXEAN ETA ARGIA PIZTUTA IRAKURTZEKOA uan Ignacio Cuestaren liburuak itzalez eta lanbroz beteriko lekuetara garamatza; hots, gauez ezagutzea komeni ez den tokietara. Baso sakratuak, antzinako nekropoliak, baseliza galduak, santutegiak... gauza ezezagun eta akaso beldurgarrien bizilekuei buruz hitz egiten digu hotzikarak eragitea xede duela ematen duen idazlan saritu honek. Eta deigarriena da leku horietako asko oso gertu ditugula, egunez alaitsu eta koloretsu azaltzen zaizkigun tokiak baitira, baina gauez erabat itxuraldatzen direnak. Hain zuzen, bitasun bitxi horren zergatia ere azaltzen digu egileak.

J

Lugares a evitar cuando cae la noche Juan Ignacio Cuesta Ediciones Luciérnaga, 2017 304 orrialde. 17,95 euro

Nomada Aitziber Etxeberria Erein, 2016 240 orrialde. 18,00 euro

ABENTURAZALEEN AZKEN AMETSA aniele Del Giudicek bere bizipenak dakarzkigu eleberri forma hartu duen istorio honetan. Patagoniatik Antartikarako bidaia aitzakia hartuta, Txilen ezagutu zuen natura basatia, glaziarrak eta basamortuak deskribatzen dizkigu lehenik, baita herrialde horretan izandako hainbat gertakari ere, hala nola Pinocheten diktadura eta hark eragindako sarraskiak. Eta, noski, Antartikaz ere luze aritzen da Del Giudice, bai berak egindako bidaiaz bai XIX. mendean lurralde babesgabe horietara egindako beste zenbait espedizioez, hala nola Amundsen eta Scottek gidatu zituztenak.

D

Horizonte móvil Daniele Del Giudice Ático de los libros, 2016 176 orrialde. 16,00 euro

59


Gogoan hartu

MESSNER MENDI MUSEOA ALTXOR BAT DOLOMITETAN ESEKIA Italiako Tirol eskualdean, Plan de Corones mendiaren gailurrean, Messner Mountain Museum (MMM) berria aurki dezakegu. Zaha Hadid irakiar jatorriko arkitekto britainiarrak –iazko martxoaren 31n zendu zen– diseinatu zuen, eta alpinista italiarraren omenez eraikitako seigarren eta azken museo da. Eta ezin esan daiteke mendietan topatu ohi diren eraikinen antza duenik. Ezta museo gehienen ohiko itxura duenik ere. Hadidek berezko estiloa zuen, angelu zuzenak ekiditen zituen forma borobiletan eta egitura luzeetan oinarritua, eta estilo hori erraz antzeman daiteke Dolomitetan esekia dagoela ematen duen egitasmoan. Proiektuaren zailtasunak buruhauste handiak eragin zizkien haren bultzatzaileei, besteak beste, beharrezkoak zituzten pieza handiak 2.275 metrora eraman behar zituztelako. Gailurreko klima gogorrak, noski, ez zuen batere lagundu. Baina azkenean, bi urteko lanaren ostean, alpinismoan eta mendizaletasunean oinarritutako museoa 2015eko uztailean inauguratu zuten.

60

Eraikinaren barnealdea, labirinto itxurakoa, espazio gardena da, garbia, erakusketa guneak eta entzungela dituena, eta bere leihate zabal eta balkoietatik une oro argi naturala sartzeaz gain, Zillertal Alpeak, Dolomitak eta Marmolada glaziarra ikus daitezke. Museora teleferikoz edo oinez igo daiteke, mendi ibilaldi eder baterako aitzakia ona izanik. Munduko alpinistarik ezagunenetakoa Reinhold Messner hamalau zortzimilakoak igotzeko gai izan zen lehen pertsona da. Everest eta Nanga Parbat mendiak bakarrik eta oxigenorik gabe igotzen lehena ere bai, 1980an. Gainera, Antartika alde batetik bestera gurutzatu zuen, inolako kanpo laguntzarik gabe. Argibide gehiago hemen: messner-mountain-museum.it/


SIGIRIYA, SRI LANKA-KO HARRIZKO LEHOIA Argazkia: Ishara S. Kodikara

Sri Lanka erdialdeko oihanean, baso tropikal sakonaren erdian, harkaitz erraldoi bat altxatzen da, 230 metro inguruko altuera duena eta goiko aldean lorategi, eraikin eta pasealekuak dituena. Sigiriya izenez ezagutzen dugu, ÂŤharrizko lehoiaÂť, alegia, eta garrantzi handia dauka herrialde horretako historian eta kulturan, eta bereziki deigarriak eta ezagunak dira emakume biluziak erakusten dituzten margoak. Duela 1.500 urte gotorleku gisa eraiki eta hiriburua bertan ezarri zuen Kashyapa erregeak, eta gaur egun kultura zingalesaren adibiderik ezagunetakoa da, bertako erakargarri turistiko nagusietakoa izateaz aparte. Eremu horrek, dena

den, askoz lehenagotik ezagutu du gizakiaren presentzia, izan ere, historialariek uste dute K.a. III. mendetik jendea bizi dela bertan, aztarna arkeologiko asko topatu dituztelarik. Harkaitzaren beheko partean lehoi baten atzaparren forma duten bi eskulturek ongietorria ematen diete goiko aldera heltzeko dozenaka eskailera malkartsu igo beharko dituzten bisitariei. Egia esan, merezi du igotzea, goialdetik inguru osora zabaltzen den sekulako ikuspegia baitago. Errege-etxe izandako eraikin-multzoa ere ikusteko modukoa da; bost ate ditu, eta kilometro bateko luzera eta hiru kilometroko zabalera dauka.

61


LABURRaK

» EIFFEL DORREA BALEN KONTRAKO HESI BATEKIN INGURATUKO DUTE iurrenik Pariseko eta Estatu frantseseko ikur ezagunena eta turista gehien erakartzen duena Eiffel dorrea da, eta hala ere, edo horregatik, udazkenetik aurrera itxura aldatuko diote. Izan ere, 2,50 metroko altuerako hesi bat altxatuko dute dorrearen inguruan, balen kontrako kristalez egina. Orain arte hesi metaliko batzuek inguratzen zuten eraikina, baina joan den urteko Europako futbol txapelketan erabilitako kristalezko panelak erabiliz «gerriko» berria jantziko diote. Horretarako 20 milioi euro gastatuko ditu Pariseko Udalak.

Z

GIPUZKOAK TURISMO WEBGUNE BERRIA IZANGO DU ipuzkoako Aldundiak turismoaren alorreko estrategia digital berria abiatu du, «San Sebastian Region» kontzeptua oinarri hartuta eta haren inguruan webgune bat sortuta. Denis Itxaso Kultura eta Turismo diputatuak azaldu zuenez, aipatu marka horrek bost gune barnebiltzen ditu: «Euskal kostaldea», «Sagardoaren lurraldea», «Landa paradisua», «Inaziotar lurraldea» eta Donostia bera. Izan ere, webguneak hiriburua baino askoz ere zabalagoa den Gipuzkoa erakusten du. Dagoeneko martxan dagoena ez da begiratzeko web orri bat edo liburuxka bat; aldiz, murgildu eta esperientzia zoragarri, baliagarri eta interaktibo bat eskaintzen du, bisitariak bertan egotearen sentipena izan dezan.

G

62

JAPONIAKO HIRI MAMU BATEN XARMA BISITARIENTZAT IKUSGAI ashima Nagasaki eskualdeko irla txiki bat da. Gaur egun erabat hutsik dago, baina 1960ko hamarkada arte Japoniako eta mundu osoko biztanle-dentsitate handienetakoa zuen, 6,3 hektareatan bost mila lagunetik gora bizi baitziren, denak ur azpiko ikatzaren bilketan aritzen zirelarik. Orain eraikin hustuen porlanezko eskeletoak, plaza eta kale abandonatuak baino ez dira ikusten, baina bere goibeltasunean ikuskizun txundigarria da bertatik pasatzea eta turista asko erakartzen ditu urtero. 2015ean Unescok munduko ondare izendatu zuen eta James Bond espioi sonatuaren “Skyfall” filmean azaltzen da.

H

BALI LILURAGARRIA ARRISKUAN JARRI DU PLASTIKO KUTSADURAK ondartza paradisiakoak, arroz-sail zabalak eta ehunka tenplu budista, hauxe da Bali irlari buruz heltzen zaigun publizitatea, baina leku turistikoenek ere badute beren itzala. Eta kasu honetan kutsadura da; zehazki, plastikoak eragiten duen kutsadura. Indonesiak urtero 3.200 tona plastiko sortzen ditu, kutsadura honi dagokionez munduko bigarren herrialdea delarik, eta zati handi batek, 1.000 tona inguru, Balin bukatzen du, irlan sekulako arazo ekologikoa sortzen duelarik.

H

JAVAKO UR AZPIAN ITSASONTZIAK DESAGERTZEN ARI DIRA e Ruyter”, “Java” eta “Kortenaer” Bigarren Mundu Gerran Javan hondoratutako Herbehereetako hiru ontzi ziren. 1942ko otsailaren 27an izandako batailan birrindu zituzten, eta ordutik han izan dira, ontziak eta tripulazioa osatzen zuten 915 lagunak, Indonesiako irla ikusgarri horretako ur azpian... desagertu diren arte. Bataila horren 75. urteurrena gogoratzeko urpekariak ontziak zeuden lekura jaitsi zirenean, han ez zeudela konturatu ziren, eta horiekin batera Britainia Handiko beste bi gerraontzi ere falta zirela. Antza, ur azpiko lapurrak dira jazotakoaren arduradunak, metalak eskuratzeko itsasontziak erabat desegin dituztenak. Agintariak arduratuta daude, urperatutako ontziak ondare garrantzitsua baitira Indonesiarentzat.

D

ETXE ZURIAK ATEAK IREKIKO DITU BERRIRO MARTXOAREN 7AN EBetan presidente aldaketa izaten denean, aldi baterako eten egiten dituzte Etxe Zuriko bisitak, eta halaxe gertatu da Donald Trumpek Barack Obamaren lekua hartu duenean ere. Baina oraingoan itxialdiak ohi baino dexente gehiago iraun du, eta horrek kexak eragin ditu bisita egiteko hautatuak izan direnen artean. Azkenean, martxoaren 7an irekiko dituzte ateak. Presidente berriaren emazte Melania Trumpek idatzi zuen ongietorri mezua, nahiz eta berak New Yorkeko Trump Dorrean bizitzen jarraituko duen.

A


hutsa

hutsa

MONGOLIARRAK BEREN DINOSAUROEN BILA DABILTZA Mongoliako Gobi basamortuan dinosauroen fosil eta aztarna mordoa aurkitu dituzte, baina asko, milaka eta milaka, handik eraman dituzte lapurrek, kontrabandistek edo paleontologoek. Orain, herrialde horretako Gobernuak kanpaina bat abiatu du munduan zehar, museoetan edo aberatsen etxeetan barreiatuta dauden erlikia baliotsuak berreskuratzeko. Fosilak ateratzea legez kanpokoa zen lehen ere, baina behin aterata inork ez zekien zer egin. Orain, mongoliarrak eurena dena eskatzen hasi dira.

hutsa

BIZIKLETEN LORALDIA TXINAN Bizikletak aspaldi lortu zuen txinatarren imajinarioan leku berezia, baina azkenaldian haren erabilera indarberritu egin da, herrialde erraldoi horretako hiri nagusietan jasaten duten kutsaduragatik. Gazte jendeak erabiltzen ditu batez ere kolore bizikoak izan ohi diren txirrinduak.

MENDI PUNTARA DESGAITUEN ESKUBIDEEN ALDE Torres del Paine Natur Parkea, Magallanes eskualdean, milaka abenturazaleren topaleku da, baina ez dauka azpiegiturarik desgaitu fisikoek dituzten beharrei erantzuteko. Hau dela-eta, Alvaro Silberstein txiletarrak espedizio bat egin zuen bere gurpil-aulki eta guzti, berak bezala mendia maite baina zaletasunari erantzuteko zailtasun asko topatzen dituztenen eskubideak aldarrikatzeko.

hutsa

EUROPA ERDIALDEA MINUTU ESKAS BATZUETAKO DISTANTZIAN Vienatik Pragara eta Pragatik Bratislavara, edo alderantziz, minutu gutxi batzuetan. Horixe da Hyperloop Transportation Technologies (HTT) konpainiak iragarri duena. Askorentzat ameskeria baino ez den erronka, hodien barruan lebitatzen doazen kapsulak oinarri dituen garraio sistema iraultzaile baten bitartez gainditu nahi du enpresa horrek, eta horretarako akordioa hitzartu du herrialde horietako hainbat instituziorekin. Oraindik egitasmoa baino ez da, eta proiektuaren bideragarritasuna aztertzen dabiltza, baina euren asmoa beteko balitz autoz edo trenez orduak behar dituzten distantziak istant batean osatuko lirateke, kapsula horiek orduko 1.220 kilometroko abiadura hartuko bailukete.

hutsa

63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.