Arratia; bidean gagoz 24

Page 1

ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:25

Página 1

arratia

URRIA 2012 OCTUBRE • n° 24 zk.

bidean gagoz

Aukerarik onena

Mankomunitatea tresna praktiko, eraginkorra eta Arratiako udalen zerbitzuak kudeatzeko sistema arrazoizkoa da


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:25

Página 2

arratia

bidean gagoz

Aurkibidea / Índice

3 4 5 6/7 /9 8 0/11 1 12 13 14 15 Zuk esan

Adi! / Indarkeriaren kontrako protokoloa Bidean gagoz / Besteen laguntza behar daben pertsonentzat zuzendutako ikastaroa Gazteak / Arratiagaztedi proiektua Aprendiendo a educar

2

Arratiarrok: Puy Arrieta eta Jon Etxebarria Mankomunitatea, aukerarik onena

Bidean gagoz / BELDUR BARIK lehiaketea Flash-back / Igorre, oroimenean Gorbeialde / Arratiako Egoitza Zeintzuk dira Arratiako gazteen erronkak?

Arratiako Udalen Mankomunitatea Elexalde 49, Igorre- 48140 Tlf: 94 631 17 17 Fax: 94 631 92 15 email: mankomunitatea.arratia@bizkaia.org www.arratia.net

Arratia.bidean gagoz Argitaratzaile • Edita Diseinua • Diseño gráfico Inprimaketa • Impresión

Arratiako Udalen Mankomunitatea MBN Comunicación Gráficas Arratia

Alkarregaz Mankomunitatea, balio lez AUMeko presidentzian urtebete egin ostean, eta erakundeak ia 30 urte bete dauzenean, guztiz nago Mankomunitateak zerbitzu garrantzitsuak emoten deutsezala gure udalerrietako bizilagunei, hondakinak batzerakoan, gizarte zerbitzuetan, eraginkortasun energetikoan, bardintasun eta gazteria politiketan, beste instituzino batzuekazko sinergiak aprobetxeterakoan eta abar. Zerbitzu horreek gatxak dira eskaintzeko, mankomunatuta egon ezean. Zerbitzu horreetako bakotxak daukazan kostuak kontuan eukinda, ezinezkoa izango zan zerbitzuok emotea. Horregaitik, AUM balio lez agertzen da, krisi-garaiotan erronkei aurre egin ahal izateko.

Mancomunidad en valor Al cumplir un año en la presidencia de AUM, y después de casi 30 de su existencia, ratifico mi convencimiento de que la Mancomunidad presta importantes servicios a la ciudadanía de nuestros municipios en recogida de residuos, servicios sociales, eficiencia energética, políticas de igualdad y juventud, aprovechamiento de sinergias con otras instituciones, etc.,difíciles de ofrecer sin estar mancomunados. De forma individualizada, los costos de todos estos servicios los harían inviables. Por eso AUM se alza como valor para hacer frente a los retos en estos tiempos de crisis.

Josune Gorospe Elezkano AUMko Presidentea


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:25

PĂĄgina 3

Adi!

Urria 2012 Octubre

Protokoloa genero-indarkeriaren prebentzioa biktimen prebentzioa eta arreta hobetzeko Arratiako Udalen Mankomunitateko presidente Josune Gorospe, Osakidetzako Barrualde Eskualdeko zuzendari gerente Enrique Maiz Olazabalaga eta Durangoko Ertzain-Etxeko buruak Jon Ziarsolok, koordinazino-protokoloa sinatu eben genero indarkeriaren prebentzioa eta biktimen arreta hobetzeko. Protokoloaren helburua da alkarregaz jardutea eta Arratiako udalerrietako emakumeen kontrako indarkeria kasuetan koordinazinoa, informazinoa eta ekintza hobetzea. Horretarako, aholkularitza, jarraipen eta babes zerbitzua eskainiko da, eskumenak daukiezan erakunde eta agintarien bitartez. Kasu honeetan inplikautako eragile guztiek jarraitu beharreko urratsak ezarri dira, biktimei erantzun eraginkorra eta azkarra eskaintzeko. Protokoloak, beste ekintza batzuen artean, emakumeei zuzendutako informazino-gida baten argitalpena eta sensibilizazino kanpaina bat martxan jartzea aurreikusi ditu. Era berean, erakundeen arteko koordinazino mahaia jariko da martxan. Mahai teknikoa izango da, eta bertako proposamenak Mankomunitateko batzorde politikoetan eztabaidatu eta erabagiko dira, mahai teknikoa eta politikoa batera garatzen joateko. Gainera, arreteagaz batera, prebentzinoa eta sensibilizazinoa be lantzen jarraituko da. Zentzu horretan, erakundeen partaidetzaz gainera, herritarren partaidetza be bultzatuko da, informazino eta kontzientzazino ekintzen bitartez. "Eskerrak emon gura deutseguz protokoloan parte hartu daben guztiei eta hemendik aurrera be protokoloari jarraipena emoteko ekintzetan parte hartuko daben guztiei. Danon betebeharra da emakumeenganako indarkeriaren kontra erantzun zuzena eta eraginkorra lortzen laguntzea. Mankomunitatearen konpromisoa tinkoa da�, adierazo eban Josune Gorospe Arratiako Udalen Mankomunitateko presidenteak.

3

BARDINTASUN ZERBITZUAREN AURKEZPENA Irailaren 20an, Berdintasun Zerbitzua aurkeztu jaken Arratiako alkate eta zinegotziei. Eginbeharrak aitatu ziran, besteak beste, Arratiako emakumeen eta gizonen egoerari buruzko diagnostikoa eta bardintasun plana egin, Genero indarkeriaren biktimei arreta hobetzeko protokoloari jarraipena emon, udaletako berdintasun planetako ekintzak bideratu eta udalei laguntza teknikoa emotea.

AUMk gaitzetsi eta salatzen dauz osoko bilkuraren iskanbilak Arratiako Udalen Mankomunitateak erabat eta zeharo gaitzesten dauz irailaren 26an, greba egunean, Igorreko egoitzan egindako Osoko Bilkuran, gertatutako iskanbilak. Mankomunitateak gogorarazoten dau greba eskubidea eta lan egin gura dabenen eskubidea bermatu behar dirala, langilea zein politikaria izan, eta ezin dala inondik be justifikatu pasau zana: besteak beste, liskar, oihuka eta zarataka ibilitzea, eta Mankomunitateko egoitzan dagoan hautsezko su-itzalgailu bat hustea. Gogoratu beharra dago, 2011ko irailaren 22ko Arratiako Udalen Mankomunitatean egindako Osoko Bilkuran, 2012rako egutegia onartu zala, aho batez gainera; bertan, irailaren 26an Osoko Bilkurea

egiteko eguna egoan ipinita. Hau da, urtebete lehenago. Azkeneko Osoko Bilkura honetako gaizerrenda betez, gizarte-larrialdi egoeran dagozan arratiarrei laguntzak emotea onartu zan.


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:25

Página 4

Bidean gagoz

Urria 2012 Octubre

Besteren laguntza behar daben pertsonen zaintzaileentzat ikastaroa Arratiako Udalen Mankomunitateak ‘Menpekotasun egoeran dagozan pertsonen zainketaren erronka’ jardulandia antolatu dau urrian eta azaroan, Igorreko Kultur Etxean.

4

Arratian, familia askok daukie besteren laguntza behar daben pertsonaren bat zaintzeko ardura. Pertsona bat zaintzea, askotan, lan konplikatua da, eta etengabeko dedikazioa eskatzen dau. Pertsona zaintzaileak hainbat ondorio jasaten dabez, hala nola, bere aisialdi- eta harreman-bizitza mugatu behar izatea, nekea, ondoeza, sentimendu kontrajarriak, etab. Arratiako Udalen Mankomunitatetik prestakuntza-jarduerak egitea proposatu da, prozesu horretan pertsona zaintzaileei laguntzeko. Era berean, ekintza horiei esker arreta hobea emango jakie. Doako ikastaro hau euskaraz izango da. Menpekotasun egoeran dauden (I., II. edo III. gradukoak), eta, ondorioz, besteren laguntza behar daben senide zaintzaileei zuzenduta dago. Familia bereko kide batek baino gehiagok parte har ahal dabe. Edukiak eta helburuak > Menpekotasunaren ezaugarriak, eta bere eboluzioari eta garapenari buruzko informazioa ematea.

> Menpekotasun egoeran dagoen pertsonen zainketa etengabe eta iraunkorraren ondorioak ezagutzea. > Norbere buruaren zainketari buruzko jarrerak bultzatzea, zaintzaileen bizi-kalitatea sustatuz. Proposatutako programak sei saio dekoz (astean behin, bakoitza bi ordukoa – astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara): 1. SAIOA (urriak 22an): “Menpekotasuna eta menpekotasun egoeran dagoen pertsona” 2. eta 3. SAIOA (urriak 29an eta azaroak 5ean): “Zainketaren oinarrizko alderdiak” (I eta II) 4. SAIOA (azaroak 12an): “Etxearen egokitzapena eta laguntza teknikoak”

GEURE BERBATEGIE

5. SAIOA (azaroak 19an): “Zainketan sortzen diren egoera gatazkatsuen maneiua” 6. SAIOA (azaroak 26an): “Zainketaren ondorioak: norbere burua zaintzearen garrantzia”.

PARTE HARTU GURA BADUZU, ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEAREN Gizarte Ekintza Sailera dei ahal dozu: > 946 311 717. (09:00etatik 14:00etara; Kontaktua: Iosune edo Alaitz)

¿sabías que… ..existen muchos recursos linguísticos que no requieren desdoblar continuamente? Profesorado en vez de los profesores, la persona interesada en vez de el interesado, etc.

GEURE BERBATEGIE hiztegia digitalizatzeko eskubideak Mankomunitateari emon deutsie Angel Larrea eta Juan Rekaldek. Abendua amaitu baino lehen, lan hau interneten egongo da eskuragarri, www.arratia.net web orrian.

...lo que no se nombra, no existe? De ahí la necesidad de utilizar un lenguaje que visibilice a mujeres y hombres.


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:25

Página 5

gazteak

Urria 2012 Octubre

Arratiagaztedi, parte hartzeko bultzada ¿sabías que… Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Udalek gazteen iritziak, kezkak eta proposamenak jasoko dabez. Bizkaiko Foru Aldundiaren “Udal Gaztedi” programaren diru-laguntza eskatu da ekimena abian jartzeko.

Arratiako Udalen Mankomunitatea eta udalek ARRATIAGAZTEDI proiektua martxan jarri dabe. Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi programaren barne kokatzen dan ekimen honen helburu nagusia Arratiako gazteen parte hartzea sustatzea da, euren iritziak, kezkak eta proposamenak jasotzea. Metodologi ezberdinak erabiliko dira; tailerrak, inkestak eta antzerkiak, besteak beste. Horretaz gain, sare sozialetan profilak irekiko dira (Facebook, Tuenti) eta parte hartze karpak jarriko dira herri guztietako kaleetan. www.arratiagaztedi.com web gunea izango da erabiliko dan baliabidea proposamen eta hausnarketa guztiak bideratzeko. Web-ean informazioa eta

eduki barriak sortzeko aukera izango dabe eta prozesu guztia bukatzean, emaitzak zeintzuk direzan aurkeztuko jakie. Zer atera den, zeintzuk diren euren kezkak eta proposamenak. Era berean, Udal guztiak, zein Mankomunitatea bera, emaitza hauek be jasoko dabez, ekimenak, ekintzak eta programak ahal den heinean gazteen behar eta iritziei egokitzeko. Prozesu honek lau hilabete iraungo dauz. Abendua amaitu baino lehen eztabaida eta informazio guztiakaz txosten bat prestatuko da. Dokumentua parte hartzaile guztiei emango jakie, e-mail-aren bitartez edota web gunetik jaisteko aukera emanez.

…el lenguaje en sí, no es sexista, sí lo puede ser su utilización? ...utilizando el masculino como neutro queda el femenino oculto? ...los niños (varones) son siempre nombrados, aparecen como los protagonistas de las acciones y cuentan con modelos de referencia con los que se pueden identificar? ...las niñas, sin embargo, no son nombradas, en raras ocasiones son protagonistas de las acciones y no disponen, a través del lenguaje, de modelos con que identificarse? ...si se utiliza correctamente contribuye a la visibilización del 50% de la población, es decir, las mujeres? ...emplear un lenguaje no sexista favorece el cambio social?

Foroetarako hariak eta galderak > Kultura eta aisialdia Eztabaida hari honetan, herriaren, zein Arratiaren kultura eta aisialdiaren inguruan, ekarpenak egin ahal izango dabez (euskera, kirola, bizi ohitura osansutsuak,...)

> Enplegua eta heziketa Heziketa eta enpleguagaz erlazionatutako gai guztiak jorratzeko eztabaida haria da hau. Ze behar ikusten dabez gazteek heziketa aukerak hobetzeko? eta enplegua sustatzeko?

> Etxebizitza Zeintzuk dira etxebizitzaren inguruan gazteen beharrak? Zelan hobe daiteke gazteen egoera bizitzarekiko? Hemen planteatu ahal dira hausnarketak eta proposamenak.

> Herri eta natura ingurunea Natura, ingurunea, iraunkortasuna, mobilidadea, parkeak, etab. Arratia gune natural oso berezia da. Zeintzuk dira gazteen proposamenak hau mantentzeko edota hobetzeko? Herria; kaleak, plazak eta ekipamendu publikoak dira gure herriaren itxura eta bizi kalitatearen oinarriak. Hobetzeko ideiarik?

5


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:25

Página 6

Bidean gagoz

Urria 2012 Octubre

APRENDIENDO A EDUCAR Arratiako Udalen Mankomunitatea cuenta con un Equipo de Intervención Socio-Educativa con Infancia, Juventud y Familia (EISE) que tiene por objetivo acercarse a aquellas personas que se encuentran ante el reto de educar a los pequeños y pequeñas de la casa.

6

Arratia Bidean gagoz inaugura una sección en la que se quiere dar a conocer a las familias de la comarca todas aquellos principios básicos sobre la educación de niñas y niños. En cada número se darán ideas y consejos prácticos, así como material didáctico en formato de cómic, con una serie de viñetas en las que tratará de sintetizar y resumir los mensajes más importantes. La información que se ofrece a continuación deberá ser tenida en cuenta sólo como una orientación y ayuda, en función de las características individuales de los hijos/as, y de la realidad en la que se encuentre cada la familia. Todas las personas no somos iguales. ¿Por qué lo deben ser entonces nuestros hijo/as? Cada familia es un mundo; con sus realidades, puntos fuertes, limitaciones y cosas buenas. Y es en esa realidad donde deben crecer las personas. Todos y todas diferentes, pero iguales en unos mínimos. Desde ahora, las familias podrán encontrar ideas y recursos sobre estrategias educativas. Educar es una tarea compleja, donde toda ayuda es poca. Debemos saber que estamos ayudando a una persona a formarse y crearse a nivel

Arrateren gauzak físico, psicológico y emocional. La familia, debe ser el punto de partida. El/la adulto, debe proteger al/la menor. Nuestra labor va más allá de alimentarles, vestirles y vigilar por su salud. Una persona adulta, debe proteger a una persona menor, dándole estrategias para que se enfrente a la vida hoy, mañana y dentro de muchos años. Imaginemos que nuestros/as menores llevan una mochila imaginaria en la espalda; y que nosotros/as somos quien debemos llenarla de cosas valiosas. Todas y cada una de “esas cosas” que metamos en sus mochilas, serán utilizadas por ellos/as hoy, mañana o dentro de muchos años. Si llenamos su mochila de paciencia (escucha, afecto, tranquilidad, diálogo…); tendrán el recurso de ser pacientes ante lo que les plantee la vida. Si por el contrario la llenamos de violencia (gritos, azotes, insultos, desaires…) tendrán el recurso de la violencia para solucionar aquello que no sea de su agrado.

La familia es el primer y más importante agente educativo. Aunque no se quiera, la familia educa y tiene un poder aún mayor que otros agentes educativos en los primeros años de vida. Posteriormente, aunque deliberadamente se pretenda no educar; la familia lo sigue haciendo. Los principios que se van a tratar en esta sección son los siguientes:

Los/las menores 1. Nos imitan. 2. Necesitan flexibilidad y respeto. 3. Necesitan límites. 4. Necesitan reconocimiento.

5. Juegan a cualquier edad. 6. Necesitan expresar y que les expresen emociones y sentimientos. 7. Necesitan relacionarse con los/as demás.


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:25

Pรกgina 7

Urria 2012 Octubre

Ba al zenekien adinbakoek eredut zat hartzen gaituela et a egiten dogun dana kopietan dabela?

7

Pentsau al dozu kontraesankorra da la adinbako bati esat ea ez dala jo behar, bera ri joten zabiltzan bita rtean?

Kaixo, Arrate dot iz ena eta aldizkari honetako familiahezitzailea naz! Go iko marrazkien ganeko gogoeta eg itera konbidetan zaitut. Zure zalant za eta galderak bidalidazuz! ghez.arratia@

bizkaia.org


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:25

Pรกgina 8

Mankomunitatea, aukerarik onena

Urria 2012 Octubre

Danona eta danontzat

8

Arratiako Udalen Mankomunitatearen ordezkaritzea egun 19 kidez dago osotuta; hain zuzen be, kide horreek eskualdeko herrietako udaletako alkateak edota zinegotziak dira. Momentu honetan, 10 EAJkoak dira, 8 Bildukoak, eta bat Ubideko Abertzaleak alderdikoa. Mankomunitateak hiru hilerik behin egiten dauz Osoko Bilkurak, eta Gobernu Batzordeak, barriz, hilero; gainera, Informazino Batzordeak egiten dira aldian-aldian. 2012an, udalek 645.000 euroko ekarpena egin eutsien erakunde mankomunaduari, eta garrantzi handiko zerbitzuak eskuordetzen dabez eguneroko funtzionamenturako; zaborrak batzea, argiztapen publikoa, gizarte zerbitzuak, iraunkortasuna, mantenimentuko zerbitzu orokorrak, bake epaitegia, Gurutze Gorria edo bulego teknikoa, beste askoren artean. Igorreko egoitzan, funtzionarioen eta

langile kontratauen artean, 16 pertsona dagoz guztira, administrazio lanetan, hezkuntza zerbitzuan, gizarte ekintzan, drogamenpekotasunen prebentzinoan eta bardintasunean, besteak beste.

Administrazinoa herritarrengana hurreratu da www.arratia.net Mankomunitatearen erronka nagusietariko bat herri administrazinoa herritarrengana hurreratzea izan da. Teknologia barriak erabiliz, zerbitzu zuzen eta praktikoak erabiliz. BiscayTIKen proiektuan barne, www.arratia.net web orrian gero eta aplikazio gehiago jarri dira: sarrera eta irteeren erregistroa, espedienteen kudeaketa, banku-helbideratzeak, eskaera-orri orokorra eskuratzea, dokumentuak aurkeztea, oharrak, kexak, iradokizunak eta eskerrak helaraztea, eta hitzorduak eskatzea. Sistema horri esker izapideari lotutako dokumentazio guztia deskargatu ahal da, udalak modu digitalean sinatuta eta balioztatua. Halaber, amaitu gabe dauden izapideen egoera egiaztatzeko aukera eskaintzen dau, baita izapideen historiara sartzea edo lehenago eskatutako dokumentuak berriro deskargatzea.

Zerbitzu sozialen sarrera Mankomunitateak zerbitzu sozialen sarbide lez jokatu dau, eta maila indibidualeko, sozialeko edo kasuen kudeaketarako laguntza emon dau hainbat arlotan: prestazioen kudeaketan, adineko personei emondako programetan, indarkeria matxistearen biktima izandako emakumeei laguntzan- protokoloaren sinadura, Osakidetza eta Ertzaintzagaz egindakoa,adibidez- drogomenpekotasun prebentzio programak aktibatuz, eta abar.


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:25

Página 9

Mankomunitatea, aukerarik onena

Urria 2012 Octubre

Una Arratia más sostenible y ahorradora El esfuerzo por una Arratia sostenible está dando sus frutos. Los Mercados de Prevención de este verano, en los que se fomentaron, pueblo a pueblo, los buenos hábitos a la hora de reciclar y en los que se repartieron tuppers ecológicos y 15.000 vales en comercios y bares, contaron con la participación de cientos de arratiarras. En cuanto al servicio recogida de residuos, la mejora, en frecuencia, medios y horarios, es notable. La compra de un segundo camión, la optimización de las rutas, así como la implantación del quinto contenedor para la recogida de materia orgánica no cocinada, permitirá a la ciudadanía reciclar más y mejor. Otra iniciativa a destacar ha sido la nueva página web que busca que la ciudadanía intercambie objetos que ya no utiliza pero que pueden servir a otras personas, como libros, muebles o aparatos electrónicos. www.arratiatruke.org ha permitido no solo la posibilidad de in-

tercambiar enseres sino que acepta el regalo de objetos, su alquiler o incluso la creación de grupos de consumo de productos ecológicos o un banco del tiempo. También se ha creado una Oficina de Eficiencia Energética para controlar los consumos de las instalaciones municipales (polideportivos, casas de cultura, Ayuntamientos...). Se prevé que con este sistema se ahorre en consumo de energía y gastos de mantenimiento, arreglos y reposición de materiales e instalaciones.

Instituzinoen arteko hartu-emotearen garrantzia Aurreikusita dagozan proiektuak aurrera eroateko, finantziazinoa eta kolaborazinoa behar dira. Ahalegin berezia egin da aurten instituzinoen arteko hartu-emonetan. Azken hilabeteetan hainbat batzar egin dira Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta inguruetako udal, elkarte eta erakundeekaz. Besteak beste, Amorebieta eta Galdakaorekin Tokiko Enplegu Planaren gaineko hitzarmenetarako eta Galdakaoko Behargintzagaz egindakoa, ETEek negozio-aukerak euki dagiezan eta eskualde bietako enpresen lehiakortasuna hobetuko daben proiektuak sortu daitezan..

Juventud, igualdad y participación El proyecto Bizkailab, puesto en marcha por la Diputación Foral de Bizkaia y la Universidad de Deusto, realizará la primera aproximación sobre el grado de conocimiento, valores y percepciones de la juventud del valle (con edades comprendidas entre los 15 y los 29 años), respecto a la igualdad de mujeres y hombres. El proyecto se ha iniciado con una encuesta a 280 jóvenes de todos los municipios de Arratia. Los resultados, que se darán a conocer antes de que finalice el año, permitirán optimizar las iniciativas que en este ámbito se llevan a cabo desde Ayuntamientos y la propia Mancomunidad.

9


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:25

Página 10

arratiarrok

Urria 2012 Octubre

10

“Honetan lan egin gura dauenak argi euki behar dau ez dagoala ordutegirik” Puy Arrieta eta Jon Etxebarria geratu barik dabilz alkarrizketak emoten. Idiazabal gaztairik onenaren Euskadiko lehiaketea irabazi daben lehenengo abeltzain bizkaitarrak diranetik, euren mobila jo eta jo dabil. Astebete baino gitxiagoko tartean, zorionak birritan jo eben Zeanuriko Ipiñaburu auzoan dagoan gaztandegi honetako atean: txapelketea irabazi eta Izaroren jaiotza. "Sariarena esateko deitu euskuenean, etxeko sutean gengozan, eta ez genduan sinistuten. Haluzinau egin genduan. Umeen moduan hasi ginan negarrez. Pozaren pozez, ezin geratu. Sano sari garrantzitsua da, eta momentu gozo-gozoan heldu jaku", aitortzen dau Puyk. Puy ama eta enpresaria da orain. Bere bikotekidearen moduan, berak be Arantzazuko artzain-eskolan ikasi eban, mundu

gogor baten alde apustu handia egin guran. Besteak beste, enpresa eta finantza kontuak ikasi eta ostean erabaki eben euren proiektua aurrera eramatea. “Erabaki inportatea baina guretzat naturala izan zan, bokazinoa da. Behar gogorra da, ordutegirik eta oporrik bakoa. Hemen, urteko 365 egunetan egiten dogu lan, ahalegin eta sakrifizio handiagaz. Horrexegaitik dago hain jente gazte gitxi mundu honetan, eta emakumeak gitxiago

Puy Arrieta eta Jon Etxebarria artzainak dira, gazteak, bikotea, gurasoak eta Idiazabal gaztairik onenaren Euskadiko lehiaketea irabazi daben lehenengo bizkaitarrak. oraindino”, aipatzen dau Puyk. Abeltzaintza-ustiategia Jonen izenean dagoela aitortzen dabe. Berdintasun kotuetan legea askotan atzetik doa, baserrian ere. “Orain, emoten dau legea aldatu egingo dala, eta enpresea bion izenean ipini ahal izango dogu, hori da ta logikoena”. Jonek bere emaztearen funtsezko zeregina nabarmentzen dau, lortutakoa aitatzerako orduan. "Sakrifizio handia eska-tzen dauen lana da. Nire emaztea hortxe dago, gaztaiak egin eta egin; bera da aditua, gehien dakiena PHaren, azidotasunaren eta esnearen egoeraren gainean”. Gazte bi baserriaren munduan aritzeak badauka meritua, baina gehiago oraindino Bizkaian. “Penea da Arratian, daukagun tradizinoagaz, hain jente gitxik egin izana baserriaren eta landa-ekoizpenaren aldeko


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:25

Página 11

arratiarrok apustua. Gipuzkoan gehiau dauz”, dino Puyk. Urtenbidea izan leiteke, krisi garaian aurrera egiteko beharra daukan Arratiako gaztearentzat? “Ez daukat hain argi. Gazteak, eta ez bakarrik hemengoak, beste bizimodu batera ohituta dagoz, beharbada erosoagoa, nomina bategaz eta konpromiso gitxiagogaz. Argi dagoana da hemen sartzen danak argi euki behar dauela gustau egin behar jakola, ostantzen akabo”, azaltzen dau Jonek. Zeanuriko bikote honeri gustau egiten jako, eta ederto egiten dabe euren beharra. Udabarrian (maiatzean) egindako gaztaia, esne garbi eta biziagaz; Gorbeia mendiaren magaleko larre berdeetan bazkatzen daben ardietatik batutako esneagaz, hain zuzen be. Hori da formula sekretuaren ezaugarri nagusietakoa. Ez dauka sabore gogorregirik, baina bai Ipiñaburu auzoko landa berdeak gogorarazoten dauen lurrin sakona, gaztandegia bertan dago-ta. Hori da Ordiziako azokako epaimahaikideak liluratu dauzen piezea. "Udabarrian, ganadua kanpoan dago eta bedarra baino ez dabe jaten. Horrek sano kalidade ona emoten deutso esneari; neguan, ardiek pentsu gehiago jaten dabe, eta amaierako produktuaren saborea aldatu egiten da. Lan hau ez da sekula amaitzen. Egunero arduratu behar da ardiakaz, bardin behean badagoz bazkatzen, gaztandegiaren aurreko landetan, zein goialdeetako larreetan, Gorbeian. Hortxe egon behar da, egun osoan ganaduari begira, gero gaztaiek ondo urten dagien", azaldu dau Jonek. "Gaztaia kasualidadez aukeratu genduan. Koloreagaitik gustau jakun, ez eukalako zu-

Urria 2012 Octubre

PUY ARRIETA

lorik. Gaztai irabazleak ez dauka ezer berezirik; egiten doguzan beste guztien moduan dago eginda. Hori bai: mimo handiagaz. Esne ona da gakoa", azaldu dau Puyk. Gaspar Arrieta, Puyren aita, arduratu zan saria jasoteaz Gipuzkoako udalerrian. "Ezin izan ginan egon, Izarogaz lanpetuta gengozalako, baina modu horretan be sako hunkigarria izan zan", gehitu eban Etxebarriak. Jon eta Puyren gaztaiaren erdia 7.400 euroren truke erosi eben. "Diru asko da gaztai erdiagaitik; oraindino sinistu be ez dogu egiten". Orain, lanean segidu beharra dago, profesionalen fintasunez egin ahal izateko gastronomiaren altxor gozo honeek. Euren hurrengo erronkea Bizkaiko Txapelketea da, urriaren erdialdean. “Sari honek apur bat pikau nauela, eta, orain, barriro gustauko litzakit irabaztea”, onartu dau Jonek.

"Gaztaia kasualidadez aukeratu genduan. Koloreagaitik gustau jakun, ez eukalako zulorik. Gaztai irabazleak ez dauka ezer berezirik; egiten doguzan beste guztien moduan dago eginda" “Hemen, urteko 365 egunetan egiten dogu lan, ahalegin handiagaz, eta horrexegaitik dago hain jente gazte gitxi mundu honetan, eta emakumeak gitxiago oraindino” “Penea da Arratian, daukagun tradizinoagaz, hain jente gitxik egin izana baserriaren eta landa-ekoizpenaren aldeko apustua” “Gazteak, eta ez bakarrik Arratiakoak, beste bizimodu batera ohituta gagoz, beharbada erosoagoa, nomina bategaz eta konpromiso gitxiagogaz. Argi dagoana da hemen sartzen danak argi euki behar dauela gustau egin behar jakola”

JON ETXEBARRIA "Sakrifizio handia eskatzen dauen lana da. Nire emaztea hortxe dago, gaztaiak egin eta egin; bera da aditua, gehien dakiena PHaren, azidotasunaren eta esnearen egoeraren gainean "Orain, emoten dau legea aldatu egingo dala, eta enpresea bion izenean ipini ahal izango dogu, hori da-ta logikoena" “Aitortu behar dot sari honek apur bat pikau nauela, eta, orain, barriro gustauko litzakit irabaztea”

11


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:25

Página 12

bidean gagoz

Urria 2012 Octubre

Desberdintasunaren kontra, parte hartu! Berdintasun Zerbitzuak BELDUR BARIK lehiaketa antolatuko dau. Neska eta mutilek emakumeen kontrako desberdintasunak ikustarazten dituzten adierazpen artistikoak sarituko dira.

12

Helurua neska eta mutilek emakumeen kontrako desberdintasunak ikustarazten dituzten adierazpen artistikoak saritzea eta bultzatzea da. Lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren kontrako konpromiso sendoan oinarritutako jarrerak ikustarazi behar dituzte. Arratiako 12 eta 26 urte bitarteko gazteak animatu nahi da euren beldur barik jarrera erakutsi eta lehiaketan parte hartzera. Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo plataforma baten esteka emanez: youtube, vimeo, blip etab. Adierazpide mota oro onartuko da, baina betiere bideo formatuan aurkeztuta: film laburra, bideoklipa, lipduba, dantza, errezitatutako poemak edo kameraren aurrean irakurritako gogoetak, bideoproiektuak, argazkiak edo artelanak erakustea, hiri inguruko performanceak eta esku hartzeak eta abar.

Lehiaketa bikoitza da: alde batetik, Berdinsareak Euskal Autonomia Erkidegoan antolatutakoa (1.000 euroko bi sari +herri saria: 300€) eta, bestetik, Arratiakoa. Sariak: 1. Kategoriako saria (12-17urte): 300€ko bono kulturala. 2. Kategoriako saria (18-26 urte): 300€ko bono kulturala

Martxan Europako Mugikortasun Astea La tercera edición de 'Arratiako Ibaiertzetatik Martxa’, que se celebró con motivo de la Semana Europea de la Movilidad Sostenible, contó con una estupenda participación de pequeños y mayores, que completaron los 20 kilómetros de recorrido, entre Bedia y Zeanuri. Eskerrik asko parte hartu dozun guztioi!

AURKEZTEKO EPEA: URRIAREN 31ERA ARTE Informazio gehiago jasotzeko: > Arratiako Udalen Mankomunitatea Berdintasun Zerbitzua 94 631 1717 > Berdintasuna.arratia@bizkaia.org Lehiaketaren oinarriak kontsultatzeko: > ww.arratia.net > www.beldurbarik.org


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:26

PĂĄgina 13

flash-back

Urria 2012 Octubre

1960ko hamarkada. Dimerantzako bidean Dime eta Lemoa arteko bidea egiten eban“Lautoki� izenez ezagune zan zuri-urdin koloreetako autobuse agertzen da.

13 1960ko hamarkada be. Igorreko Andra Marietan ziklista txapelketa antolatzen zen orduen. Hori da hainbeste jente egotearen arrazoia. Ikusten da be, Dimerantzako bidean, ezkerreko etxean gertatu zen sutea dala ta zelan geratu zen.

IGORRE 1970ko hamarkada. Andra Marietako jaiak.

Gaur eguneko irudia.

2012


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:26

Página 14

Gorbeialde

Urria 2012 Octubre

Potenciación de la producción ecológica en la comarca El sector primario de Gorbeialdea será pionero en la certificación ecológica de sus pastos comunales

14

La Asociación de Desarrollo Rural Gorbeialde, en colaboración con el Consejo de Agricultura y Alimentación Ecológica de Euskadi (ENEEK), están apostando por una producción ecológica que prescinda del uso de fertilizantes químicos, pesticidas, organismos genéticamente modificados o transgénicos, y en general de todo tipo de productos de síntesis, no naturales. Cinco ayuntamientos de la comarca de Gorbeialdea (Dima, Orozko, Otxandio, Urduña y Zeanuri) y sus respectivas asociaciones de ganaderos, se encuentran inmersos en esta iniciativa que pretende certificar con un sello de agricultura ecológica - concedido por ENEEK – la producción ecológica que se realice en alrededor de 1.800 hectáreas de pastos comunales, localizados, en gran parte, en los Parques Naturales de Gorbeia y Urkiola, dentro de la Red Natura 2000.

Esta normativa contempla que quienes dispongan de reses criadas de forma ecológica y gestionen los pastos o montes siguiendo los principios de la agricultura ecológica, puedan comercializar su producción utilizando los sellos Ecológicos, Eco, Biológicos, Bio u Orgánicos. Además de la producción del propio ganado, principalmente carne, leche y derivados, la autorización se podría extender a la recolección de frutos del bosque.

¡Al agua!

Entre los requisitos que hay que cumplir destaca la obligatoriedad de garantizar que, al menos en un periodo de 2 años antes de su uso como forraje ecológico, la gestión de esas áreas de monte se haya realizado sin utilizar herbicidas, abonos u otros productos de síntesis química con efecto contaminante y aplicando unas buenas prácticas agropecuarias que garanticen el aumento de la fertilidad de la tierra, la biodiversidad y la salud del ecosistema.

Arratiako Nagusien Egoitza Los residentes de Arratiako Nagusien Egoitza han podido disfrutar un verano más del servicio de baño asistido para personas con discapacidad Hondartza Denontzat, programa de la Diputación Foral de Bizkaia, Bidaideak y la Federación Heldu. La experiencia de este año, en Gorliz, ha vuelto a ser un éxito, tanto en el aspecto terapéutico como en el lúdico.


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:26

Página 15

zuk esan

Urria 2012 Octubre

Zeintzuk dira zure ustez Arratiako gazteriaren erronkak? ¿Cuáles son, a tu juicio, los retos para la juventud de Arratia? Mikel Garcia / Bedia

Ainara Ipiñazar / Zeanuri

Arratiako gazteek gaur egun dituzten erronkarik nagusienak bi izango liratekeez. Lehenik eta behin, lan munduan barneratzea edota lanpostu bat aurkitzea. Bestetik, bigarren erronka sozialki parte-hartzea areagotzea da.

Nire ustez eta daukagun krisia kontutan hartuta gazteen erronken artean ezinbestekoak diren bi dauz: Lehenengo, lan egonkor bat bilatzea eta baldintza duinetan, eta bigarren, etxebizitza bat lortzea independizatzeko; alokairu edota jabetzan baina beste gauza batzuk egin ahal izateko diru apur bat geratzea ere.

Ane Olabarri / Areatza Gazteok hainbat gauza behar doguz eguneko egoera honetan. Alokairu soziala izatea eta lan baldintza duinak izatea, hasteko. Aisialdia bizitzeko denbora eta aukera desberdinak izatea, euskaraz eta berdintasunean bizitzeko aukera izatea eta herriaren parte-hartze prozesuetan parte hartzea ere aipatuko nituzke.

Igor Legina / Igorre Creo que el conseguir un empleo digno es el principal reto para nuestra juventud; que esté bien remunerado, que dé estabilidad con condiciones laborales buenas para poder tener proyectos y planes de futuro.

Maider Etxebarria / Artea Gaurko gazteen erronka nagusi biak lana eta etxebizitzea direla uste dot. Behar barik egotearen ondorioz ezin dabe etxebizitza bat eskuratu, ez jabetzan ez alokairuan.

Maikel Gomez

15

/ Lemoa

Enplegua eta formakuntza derrigorrezkoak ikusten dodaz, autoenplegu ikastaro eta inziatiba berritzaileen konkurtsoen bitartez. Beste alde batetik, etxebizitzaren alkilerra sustatuko nuke, independentzia nahia edo beharrizana daukaten pertsonen sarea sortuz adibidez.

Ainare Iturrate

/ Dima

Gaur egungo gazteak iñoiz baino gehiago erakutsi behar dabe gauza askotan onak edo hoberenak dirala; gaur egungo gizarteak asko eskatzen bait dau, bai lan bat aurkitzerako orduan baita lan hori lortu ta segurtasun bat lortu nahi bada. Gazteak gustoko daukaten elkarteetan eta sartzea ere ondo ikusten dot, boluntarioen lanak eta holakoetan geroago eta parte hartze txikiago bat dagoela ikusten dan arren.


ARRATIA Bidean 24:Arratia

11/10/12

12:26

Página 16

begirada

Badakizu argazki hau Arratiako ze lekutan dagoan aterata? Bidali eiguzu erantzuna hona:

Zozketa bidez emongo doguz GEURE BERBATEGIE (Angel Larrea/Juan Rekalde) Arratiako euskerearen hiztegiaren ale bat eta Gontzal Mendibilen azken diskoa, NEURE TXIKI POLITA, Gorbeialdeko kantu herrikoiak batzen dauzena. Zure argazkiak be bialdu zeinkez (gehienezko pisua: 5 Mb), eta atal honetan argitaratuko doguz.

mankomunitatea.arratia@bizkaia.org Aurreko alearen erantzuna: Axpe Goikoa, Lamindao (DIMA) Irabazlea: Juan Carlos Muñecas (DIMA)

AUM, zure zerbitzura Gizarte Zerbitzuak / Servicios Sociales

Ingurumena / Medio Ambiente

Berdintasun Zerbitzua / Servicio de Igualdad

Hondakinen Bilketa / Recogida de Residuos

Herriko Argiak / Alumbrado Público

Bake Epaitegia / Juzgado de Paz

Tasak Bilketa / Recaudación de Tasas

Arratiako Egoitza / Residencia de Arratia

www.arratia.net


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.