Aste Santua Gogoetak

Page 1

Aste Santurako gogoetak

Cristo Resucitado ilumina nuestras noches; las convierte en Pascua. Kristo Berbiztua, gure gauen Argia, Pazkoa bihurtuz gure negarrak.


Zertan da Jainkoa gurutzean?

¿Qué hace Dios en una cruz?, por José Antonio Pagola. Orain euskeraz ere bai, gooeta hau eta beste batzuk. ¿QUÉ HACE DIOS EN UNA CRUZ? Según el relato evangélico, los que pasaban ante Jesús crucificado sobre la colina del Gólgota se burlaban de él y, riéndose de su impotencia, le decían: «Si eres Hijo de Dios, bájate de la cruz». Jesús no responde a la provocación. Su respuesta es un silencio cargado de misterio. Precisamente porque es Hijo de Dios permanecerá en la cruz hasta su muerte. Las preguntas son inevitables: ¿Cómo es posible creer en un Dios crucificado por los hombres? ¿Nos damos cuenta de lo que estamos diciendo? ¿Qué hace Dios en una cruz? ¿Cómo puede subsistir una religión fundada en una concepción tan absurda de Dios? Un "Dios crucificado" constituye una revolución y un escándalo que nos obliga a cuestionar todas las ideas que los humanos nos hacemos de un Dios al que supuestamente conocemos. El Crucificado no tiene el rostro ni los rasgos que las religiones atribuyen al Ser Supremo. El "Dios crucificado" no es un ser omnipotente y majestuoso, inmutable y feliz, ajeno al sufrimiento de los humanos, sino un Dios impotente y humillado que sufre con nosotros el dolor, la angustia y hasta la misma muerte. Con la Cruz, o termina nuestra fe en Dios, o nos abrimos a una comprensión nueva y sorprendente de un Dios que, encarnado en nuestro sufrimiento, nos ama de manera increíble. Ante el Crucificado empezamos a intuir que Dios, en su último misterio, es alguien que sufre con nosotros. Nuestra miseria le afecta. Nuestro sufrimiento le salpica. No existe un Dios cuya vida transcurre, por decirlo así, al margen de nuestras penas, lágrimas y desgracias. Él está en todos los Calvarios de nuestro mundo. Este "Dios crucificado" no permite una fe frívola y egoísta en un Dios omnipotente al servicio de nuestros caprichos y pretensiones. Este Dios nos pone mirando hacia el sufrimiento, el abandono y el desamparo de tantas víctimas de la injusticia y de las desgracias. Con este Dios nos encontramos cuando nos acercamos al sufrimiento de cualquier crucificado. Los cristianos seguimos dando toda clase de rodeos para no toparnos con el "Dios crucificado". Hemos aprendido, incluso, a levantar nuestra mirada hacia la Cruz del Señor, desviándola de los crucificados que están ante nuestros ojos. Sin embargo, la manera más auténtica de celebrar la Pasión del Señor es reavivar nuestra compasión. Sin esto, se diluye nuestra fe en el "Dios crucificado" y se abre la puerta a toda clase de manipulaciones. Que nuestro beso al Crucificado nos ponga siempre mirando hacia quienes, cerca o lejos de nosotros, viven sufriendo. José Antonio Pagola


Red evangelizadora BUENAS NOTICIAS Despierta la fe en el Crucificado. Pásalo. 28 de marzo de 2010 Domingo de Ramos (C) Lucas 22, 14-23, 56

ZER ARI DA JAINKOA HOR GURUTZEAN? Ebanjelioko pasartearen arabera, Golgota mendixkan gurutzean zen Jesusen aurretik pasatzean, jendeak burla egiten zion eta, haren ezinaz barre eginez, ziotsoten: «Jainkoaren Semea bahaiz, jaits hadi gurutzetik». Eta Jesusek erantzunik ez haien probokazioari. Soilik, misterioak harturiko isiltasuna da Jesusen erantzuna. Hain juxtu, Jainkoaren Semea delako jarraituko du gurutzean, hil arte. Ezin saihestuak dira galderak: Nolatan sinets daiteke gizakiak gurutzetu duen Jainko batengan? Jabetzen al gara esaten ari garenaz? Zer ari da Jainkoa hor gurutzean? Nolaz iraun dezake Jainkoaz halako uste zentzugabean fundatua den erlijio batek? Bai, «Jainko gurutziltzatu» hori iraultza da eta eskandalua, ustez ezagutzen dugun Jainkoaz gizon-emakumeok ditugun ideiak koloka jartzera behartzen gaituena. Gure Gurutziltzatu horrek ez du erlijioek Izate Gorenari leporatzen dioten ezaugarririk: ez aurpegierarik, ez bestelakorik. «Jainko gurutziltzatu» hori ez da ez izate ahalguztiduna eta handientsua, ez mugiezina eta zoriontsua, ez da gizakiaren sufrimenaz axolatzen ez dena, baizik Jainko ahalik gabea eta umiliatua da, gurekin sufritzen duena mina, larria eta, are, heriotza bera. Gurutzearekin bitan bat: edo Jainkoarekiko gure fedea bukatutzat eman, edo Jainkoa modu berri eta harrigarri batean hartzera jo, gure sufrimenean haragitua izanik, modu sinetsezinean maite gaituena. Gurutziltzatuaren aurrean sumatzen hasten gara ezen Jainkoa, azken batean, gurekin sufritzen duen Jainkoa dela. Gure miseriak erasaten diona. Gure sufrimenak zipriztintzen duena. Ez da, nolabait esateko, gure atsekabeek, malkoek eta ezbeharrek ukitzen ez dute Jainkoa. Gure mundu honetako Kalbario guztietan da hura. «Jainko gurutziltzatu» honek ez du biderik ematen gure nahikerien eta ameskerien zerbitzura egongo litzatekeen Jainko ahalguztidun batekiko fede axaleko eta egoistarako. Ostera, Jainko honek injustiziaren eta ezbeharren biktima den hainbat eta hainbat jenderen sufrimenari, bazter utziak izateari eta babesik ezari begira jartzen gaitu. Jainko honekin topo egiten dugu edozein gurutziltzatuagana hurbiltzen garenean.


Zoritxarrez, kristauok mila itzulinguru egiten dugu askotan «Jainko gurutziltzatuarekin» topo ez egiteko. Are, Jaunaren Gurutzera begiak jasotzen ikasi dugu, geure aurrean ditugun gurutziltzatuei ezikusiarena eginez bada ere. Halaz guztiz, Jaunaren Nekaldia erarik jatorrenean ospatzeko modua geure errukiari biziera berria ematea da. Hori egin ezean, «Jainko gurutziltzatuarekiko» gure fedea urardo bihurtzen da, eta mila manipulazio-erari ematen zaio aukera. Gure Gurutziltzatuari muin egiteak jar gaitzala, gugandik hurbil nahiz urrun, sufritzen ari direnei begira. Jose Antonio Pagola BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea Esnarazi Gurutziltzatuarekiko fedea. Bidali hau. 2010eko martxoaren 28a Erramu Igandea (C) Lukas 22,14−23,56

Homilia urratsak, Ebanjelioaren ildotik Erramu igandea

2010 Martxoak 28(C urtea) Patxi Otamendi

Prozesioa Lukas 19, 28-40 Isaias 50, 4-7 Filipoarrei 2, 6-11 Lukas 23 1-49


Zer dela eta sortu zuen halako pozaldia Jesusek Jerusalena sartzeak? Baliteke bere hitzak eta ekintzak indar bateratua izatea eta ingurukoengan kemen berezia piztea. Lukasek dio ongietorria soilik ikasle jarraitzaileek eman ziotela. Nabarmenki ospatzen ari zirenez, farisear batzuk Jesusi eskatzen diote ikasleei isil daitezela agintzea. Oso zentzuzkoa izan zitekeen eskari hori: Jerusalenen Pazkoa giroa borborrean ospatzerakoan zen, erromatarren menpetik askatu nahi izatearen ondorioz. Erromatar agintariak jai horretan oso adi egoten ziren koldarkeriarik sor ez zedin. Jesusen erantzuna zorrotza da beste behin: “hauek isilduko balira, harriek egingo lukete oihu”. Aurrerapen ausarta: heriotza bidez isiltasunera bidalia suertatuko da, baina bere ahotsak oihartzun luzea izan eta aurrera egingo du. Guri ere, ikasle jarraitzaile gisa, berdin gerta dakiguke: gure ekinak porrotaren itxura hartzen dutela. Baina ez-gauza dirudiena mintzagarri bilakatu daiteke. Beste ebanjelariek diote jende multzoa kalera atera zela, asto gainean zetorrena agurtu eta goraipatzera. Jendea hark oso gogoan izango zituen urte batzuk lehenago Arkelao erregeak gobernatutako garai krudel eta beldurgarriak. “Oraingoan, behingoz, Jainkoaren asmoetako erregerik ote datorkigu?” galdetu eta itxarongo zuen jendeak. Hala ere zintzilik geratzen dira galderak batzuk: noraino jarraitu zioten? Hiri sarrera arte? Hiri barneraino? Hiritik harago, harresitik kanpo zegoen menditxoraino? Herodes hil zenean bere seme Arkelao Jerusalenera itzuli zen. Zapalkuntza eta bakerik eza ekarri zituen, gobernatzen eman zituen hamar urtetan. Arkelao eta gerora erromatarrek hiria suntsitu arteko une honetan Jesus bake ekarle bezala aurkeztua da hemen. Lukasen arabera Jainkoaren salbamena bakean datza, tamaina handi batean behintzat. Beste eredu bat azaldu nahian, Lukasek Jesusen etorrera eta sarrera kontatzen ditu. Pertsonai ospetsu eta salbagarri bati emango zitzaion harrera jasotzen ageri da. Protagonista apala da, bakea eta alaitasuna dakartzalako. Eta inola ere ez beldur sortzaile. Lukasek ez du jende multzoaren agerpenik aipatzen. Agian horrelako agerraldiak talde nazionalista edo militarrek antolatzen zituztelako. Oliamenditik hurbiltzen da hirira. Zakarias liburuaren arabera (14:4) leku horretan gertatuko zen azken garaietan Jainkoak esku-hartzea.Hiria ikustean negarrez hasten da, eta hitz penatuaz dio: “Ai Jerusalen, etorriko zaizu bai garaia … erraustu egingo zaituzte … eta ez dizute harririk harri gainean utziko”. Gerora, 70.urtean erromatarrek egindako sarraskiaren aurrerapena. Jerusalenera iristeko aldapa gora doala Jesusen igoera ez da triunfalista, mindua baizik. Agian Lukasek ezagutu zituen hiriko harriak lekutik kanpo atereak eta galduak. Holakoetan harri baztertuak hondamendiaren lekuko bilakatzen dira. Gaur egun ere Jerusalen mendebaldean geratzen den harresiak bere oihartzuna uzten jarraitzen du bisitariengan. Eta guk noraino jarraitzen diogu Jesusi? Zer egiten dugu berak begiratzen digunean? Berak beti aurrera egiteko deitzen duenez, zenbaterainoko kemena sentitzen dugu bere bideetatik joateko?


ADISKIDETZEAREN SAKRAMENTUAREN ALKARTE OSPAKIZUNA GARIZUMA 2010

SARREREA Senideok: Garizumako bidean aurrera goaz. Pazko-jaia hurrean dogu. Bihozbarritzeko deia hartu dogu eta, horretarako, Jainkoagandik eta besteengandik datorkigun parkamena ospatu nahi dogu. Hoy vamos a reconocer nuestra realidad pecadora. Pero también vamos a mirar con fe al crucificado, y pedirle la gracia de la conversión. Sólo Él nos puede dar el auténtico perdón. Sólo Él puede crear en nosotros un corazón nuevo con el que celebrar la Pascua en espíritu y verdad. KANTUA ETA PROZESINOA Zabaldu egizuz Jauna ABADEAREN AGURRA Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Aitak eta amak euren seme-alabak maite dabezanez, halantxe maite gaitu Jaunak. Bere maitasun errukiorra izan bedi zuekin. Bienvenidos a esta celebración. El Padre Dios nos acoge ahora. A decir verdad, Él ya nos estaba esperando antes de que nosotros decidiésemos venir. El perdón que nos otorgará en la celebración ya lo tenía decidido en su corazón. Oremos en silencio. Él siempre escucha. [Isilunea] Señor, que eres justo y clemente con quienes te invocan. Tú conoces nuestros pecados y nuestras injusticias; Tú sabes también la disposición que tenemos para cambiar, pues conoces nuestros buenos deseos. Escucha nuestra oración y danos la gracia de volver a Ti, por medio de una conversión y reconciliación sinceras. Zure Seme Jesukristo, gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean, Jainko eta Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

SINBOLOAREN AURKEZPENA [Jesarrita]. Monitoreak: Kurutzea ekarriko dogu gure aurrera. Jesus kurutzeratuari begiratuko deutsagu, damuz,


eskerronez eta maitasunez beteriko begirada batez. Ponemos en el centro de nuestra celebración la imagen de Jesús crucificado. Es para que la miremos intensamente. Una mirada, ante todo, arrepentida, una mirada agradecida, una mirada de fe. Kurutzea ekarri eta presbiterioan jarri. Kurutzea dakarrela, musika jo edo jarri daiteke. Kurutzea bere tokian dagoanean, monitoreak: “Sinistu ebanjelioa“. Garizumako lehenengo egunean entzun genduan dei hau. Berton eduki dogu Bibliari buruzko erakusketa hau eta Biblia taldeetan parte hartzeko deia. “Creed en el Evangelio”. Esta fue la consigna que escuchamos el primer día de la Cuaresma. Esta biblia nos recuerda que podemos pasar de la palabra vacía a la palabra de Dios. Biblia bat ekarri eta kurutzearen ondoan jarri.

“Bake bidean” egin dogu garizumea eta “bake bidean” Bolibartik Ziortzarako bidea. Bakezale eta bakegile izatea eskatu deutsagu eta eskatuko deutsagu Jainkoari. Hemos recorrido la cuaresma y el camino de Bolibar a Ziortza buscando la paz, tras los pasos de Jesús. Hemos pedido y seguiremos pidiendo ser constructores de paz. Ziortzako bake bidean martxaren kartela ekarri

“Sinistu Barri Ona, Ebanjelioa“. Hau ere Garizumaren hasieran entzun genduan. Jesusen deia dogu. Gure zain dogu. Kurutzea aurrean dogula, entzun daigun Jaunaren Berbea. Irakurgaien liburua ekarri eta anboian jarri.

HITZAREN LITURGIA Lehen Irakurgaia: Zenbakien liburutik: 21,4-9 Israeldarrek, bidean, ordea, adorea galdu eta gaizki-esaka hasi ziren Jainkoaren eta Moisesen aurka: «Zertarako atera gintuzuen Egiptotik? Basamortuan hilarazteko? Ez dugu urik, ez jakirik, eta mana delako janari kaskar honetaz asper-asper eginak gaude!» Jaunak suge pozoitsuak bidali zizkien eta haien miztoaz israeldar asko hil zen. Orduan, Moisesengana joan eta esan zioten: «Bekatu egin dugu Jaunaren eta zure aurka gaizkiesaka jardunez. Erregutu Jaunari sugeak guregandik urruntzeko». Moisesek herriaren alde erregutu zion Jaunari. Salmoa (abestu tarteak) R/. Jaunaren Hitza: gure argia, gure bidea, gure bizia. Tu Palabra de verdad alumbra mis pasos por el sendero,


En tu Palabra he puesto mi esperanza día y noche; Con todo corazón quiero empeñarme en cumplir tu voluntad, Y que mis caminos sean siempre tus caminos. R/. Jaunaren Hitza: gure argia, gure bidea, gure bizia. Tu Palabra es más rica para mí que la plata y el oro; Tu Palabra es para mi boca más dulce que la miel; Tu palabra es antorcha para mis pasos por el camino; Tu Palabra es manantial que apaga mi sed. R/. Jaunaren Hitza: gure argia, gure bidea, gure bizia. Yo amo tu Palabra y gozo al sentirme en comunión contigo; Yo espero tu Palabra y ella es respuesta a mis preguntas; Yo cumplo tu Palabra y ella me da fuerza como nadie; Yo creo en tu Palabra y ella alimenta mi pobre fe. ¡La Palabra de Dios es vida, la Palabra de Dios es amor! R/. Jaunaren Hitza: gure argia, gure bidea, gure bizia.

Ebanjelioa: Mt 6,1-6.16-18 En aquel tiempo, Jesús dijo a sus discípulos: «Cuidad de no practicar vuestra justicia delante de los hombres para ser vistos por ellos; de lo contrario no tendréis recompensa de vuestro Padre celestial. Por tanto, cuando hagas limosna, no lo vayas trompeteando por delante como hacen los hipócritas en las sinagogas y por las calles, con el fin de ser honrados por los hombres; en verdad os digo que ya reciben su paga. Tú, en cambio, cuando hagas limosna, que no sepa tu mano izquierda lo que hace tu derecha; así tu limosna quedará en secreto; y tu Padre, que ve en lo secreto, te recompensará. »Y cuando oréis, no seáis como los hipócritas, que gustan de orar en las sinagogas y en las esquinas de las plazas bien plantados para ser vistos de los hombres; en verdad os digo que ya reciben su paga. Tú, en cambio, cuando vayas a orar, entra en tu aposento y, después de cerrar la puerta, ora a tu Padre, que está allí, en lo secreto; y tu Padre, que ve en lo secreto, te recompensará. Cuando ayunéis, no pongáis cara triste, como los hipócritas, que desfiguran su rostro para que los hombres vean que ayunan; en verdad os digo que ya reciben su paga. Tú, en cambio, cuando ayunes, perfuma tu cabeza y lava tu rostro, para que tu ayuno sea visto, no por los hombres, sino por tu Padre que está allí, en lo secreto; y tu Padre, que ve en lo secreto, te recompensará». [Ebanjelioa irakurri ondoren, kurutzearen alboan jarri liburua.] HOMILIA – AZTERKETA Monitoreak: Jainkoaren errukia ospatu gura dogu, horretarako gure bizitza aztertuz eta parkamena eskatuz. Cuaresma, cuarenta días para caminar siguiendo a Jesús hasta la Pascua. De la indiferencia a la solidaridad, de la Palabra vacía a la Palabra de Dios, de la violencia a la reconciliación. Abadeak:


Indiferentziatik alkartasunera. De la indiferencia a la solidaridad. • Ahaleginik egiten ete dogu gure munduari begiratzeko Jesusen begiekin, errukiz beteriko begiekin? • ¿Nos esforzamos a mirar a nuestros hermanos, al mundo con los ojos llenos de misericordia de Jesús? • ¿Somos sensibles a tanto sufrimiento, muertos en accidente laboral y sus familiares, víctimas de la crisis económica, de la violencia de género… o cambiamos rápidamente de “canal”, de conversación? • ¿Cuántas veces juzgamos estríctamente al prójimo pobre, indigente, inmigrante, excluido… y disculpamos al poderoso? • ¿Cuántas veces perdemos el tiempo por estar pensando en tantas cosas que no nos llevan a nada bueno, sino que por el contrario, nos incitan al mal...? • ¿Me he planteado en serio, he conversado en familia, por ejemplo, para que participemos en la banca ética o comercio justo o cuota familiar de Cáritas? • Zenbat bider txarto ikusten edo epaitzen dodaz besteak, batez ere pobreak, etorkinak, baztertuak? • Zenbat bider emoten dot denporea alperreko gauzetan? Horregaitik, ba, agertu deiogun gure damua Jainkoari eta kanta deiogun bihotzbihotzetik: Damu dot Jauna… (errepika bakarrik) [Isilunea] Berba hutsetatik Jainkoaren Hitzera. De la palabra vacía a la Palabra de Dios. • Pensemos en las malas palabras, dichas, sobre todo, con coraje y odio, con el fin de insultar o herir a los demás... • Pensemos en las críticas, las murmuraciones y el juicio destructivo que hacemos de nuestro prójimo... • Pensemos en las veces que nos rebelamos contra Dios y hablamos mal de Él, o incluso llegamos a blasfemar... ¿Ha quedado suficientemente claro, hermanos, que, para vivir, necesitamos alimentarnos de la Palabra de Dios, que no basta con pan? A decir verdad, no es ésta la catequesis o formación que hemos recibido. Sí nos han enseñado a rezar el Rosario, a hacer novenas, a visitar al Santísimo..., pero no han hecho brotar en nosotros la avidez por la Palabra de Dios. Y en nuestros días... ¿seremos demasiado mayores? ¿Pondremos tal excusa cuando se nos dan tantos medios y oportunidades? Lehenengo ta behin Elizeak berak eskatu behar dau parkamena, eta danen aurrean, eliztarren ez-jakina eta Bibliako pasarte askoren gaxtasuna atxakituz, Jainkoaren berbea bahituran jarri, eta eliztarrak euren ez-jakinean euki dauzelako. Egin daigun guztiok bat Elizearen autortza honetan. Eta atara daiguzan ondorioak… En fin, pensemos en silencio en todo lo que pecamos a través de nuestras palabras, para sentir verdadero arrepentimiento y decir con todo el corazón:


Damu dot Jauna… (errepika bakarrik) [Isilunea] Indarkeriatik adiskidetzera. De la violencia a la reconciliación. • Mucha gente en nuestro pueblo sigue sufriendo a causa de la violencia política, del conflicto. ¿Soy solidario con las víctimas, los amenazados…? • ¿Soy portador de reconciliación, soy mensajero de reconciliación, como decía Pablo, o siembro cizaña, odio, rencor? • ¿Hago más caso a los papas, defendiendo el diálogo como medio para solucionar conflictos, o me dejo guiar por la política o por los medios de comunicación? • ¿Junto a la paz oro por la justicia y la libertad o me he conformado con que no haya problemas, aunque no es esa la paz de Jesús? • “Egin gagizuz Jauna, bakezale, bakegile” otoitza esan dogu egunero garizuman. Jesusen bakea eskatzen dot ala edozein bake merke edo sasi bakeagaz konforme geratu naz? • Adiskidetzea dogu helburua. Parkatu deutsadaz nire buruari bere pekatuak? Egin ditut bakeak etxean, bikoteagaz, familian ? Euskal Herriaren eta munduko herrien bakearen alde egiteko prest nago? • Arerioa maitatzeko bihotz zabala naz, Jesusek esan euskun legez? Guzti horregaitik, ba, agertu deiogun gure damua Jainkoari eta esan deiogun bihotzbihotzetik: Damu dot Jauna… (errepika bakarrik) [Isilunea] Jesusi jarraituz ibili. Caminar siguiendo a Jesús. ¿Cómo está mi oración personal, familiar y en comunidad? ¿Me esfuerzo en venir a misa los domingos celebrando el Día el Señor? ¿Busco momentos personales de oración, de meditación? ¿Es la Palabra de Dios, el evangelio, la fuente de mi espiritualidad? “Yo no mato, ni robo, ni le hago mal a nadie...” solemos decir. Pero debemos también preguntarnos: “Y el bien que pude haber hecho... ¿por qué no lo hice?”. ¿Está Jesús en el centro de mi vida, en mi corazón? ¿O solo lo invoco en caso de peligro o necesidad? ¿Le hablo, le doy gracias, le digo cosas cariñosas como al nieto o al ser amado? ¿Cuido mis lecturas o programas de TV buscando cosas positivas, solidarias, reconciliadoras… o lleno el vacío de Dios con cualquier cosa? • Preminen aurrean entzungorra egiten naz? • Lasai egoteagaitik ez dot laguntzen edo bestearen preminea ikusten? • On egiteko aukera izan arren, “paso“ egiten ete dot? Hori ere gure pekatua da. Agertu deiogun gure damua Jainkoari eta esan deiogun bihotz-bihotzetik:


Damu dot Jauna… (errepika bakarrik) [Isilunea] [Zutunik] AUTORTZA (danok batera) Abadeak: Esan daigun orain uste osoz: Yo confieso… AUTORTZA ETA ABSOLUZINOA (bakarka) (tartean damu kantak eta salmuak) DEIAK Abadeak: Kristoren kurutzean josiko ditugu orain gure pekatuak. Begiratu deiogun kurutzeratuari. Monitoreak: Perdona, Señor, nuestros egoísmos y danos un corazón nuevo. R/ Erruki, Jauna. Perdona, Señor, nuestra insolidaridad y haznos crecer en la caridad. R/ Erruki, Jauna. Perdona, Señor, nuestras violencias y llénanos de tu paz. R/ Erruki, Jauna. Perdona, Señor, nuestros desánimos y haznos crecer en la esperanza. R/ Erruki, Jauna. Perdona, Señor, nuestras pasividades y danos la fuerza de tu Espíritu. R/ Erruki, Jauna. Perdona, Señor, nuestros pecados y haznos resucitar a una vida nueva. R/ Erruki, Jauna. GURE AITA Abadeak: Egin daigun otoitz, Jesukristok erakutsi euskunez: Gure Aita...

BAKEAREN EZAUGARRIA Abadeak: Kurutzearen bidez, Jesukristok berarekin eta gure artean adiskidetu gaitu. Egin dagigun, erderaz, Bakearen otoitza. Horren ezaugarri lez, emon deiogun bakea alkarri “Arrenka eske gagoz” kantatuz.. ESKER OTOITZA Abadeak: Sakramentu honek Jesukristoren bizitza eskeintzen deusku.


Nos hemos acercado y hemos mirado a Cristo benigno y humilde, que entregó la vida para el perdón de los pecados. Con gozo le damos gracias por su perdón y misericordia. Magnificat ABESTUKO dogu euskeraz edo erderaz PENITENTZIARAKO ARGIBIDEAK eta ASTE SANTURAKO OHARRAK BEDEINKAPENA Jauna zuekin. Eta zure espirituarekin. Señor, que tu pueblo reciba los frutos de tu generosa bendición para que, libre de todo pecado, logre alcanzar los bienes que desea. Por Jesucristo, nuestro Señor. AMEN. Bedeinkatu zagiezala Jainko ahalguztidunak, Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak. AMEN. Jainkoak parkatu egin ditu zuen pekatu guztiak. Zoaze Jaunaren bakean. ESKERRAK JAINKOARI.


Zuon alde, guztion alde! Jose Antonio Pagola

Bizkaia Irratian emongo dan gogoetaren gidoia, 2010 urteko eguen santuz. Bizkaia Irratia, 2010-04-01 Zuon alde, guztion alde! Lukasen ebanjeliotik: Ordua etorri zanean, Jesus mahaian jarri zan apostoluekin eta esan eutsen: «Baneban gogoa, sufridu aurretik pazko-afari hau zuekin egiteko. Hara zer dinotsuedan: ez dot gehiago Pazkorik ospatuko, hau Jainkoaren erreinuan ere betera heldu arte». Eta kaliza bat hartu, esker oneko otoitza egin eta esan eban: «Hartu egizue eta banandu zeuen artean. Hara zer dinotsuedan: ez dot gaurtik gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinua heldu arte». Gero, ogia hartu eta, esker oneko otoitza eginez, zatitu eta emon egin eutsen, esanez: «Hau nire gorputza da, zuentzat emoten dana. Egizue hau nire oroigarri». Afal ondoan gauza bera egin eban kalizagaz, esanez: «Kopa hau itun barria da, zuentzat isurtzen dan nire odolaz ezarria».

Eguen santua. Eguen apartekoa. Gurena. Jesusen agurra. Ahaztuko ez dan agurra. Jesusek jakin badaki bere azken orduak direla. E zda leloa. Jakitun dago. Iges egin? Nonon gorde? Ez. Jesusek agur afari bat antolatzen dau bere lagun lagunekaz ospatzeko. Sakon sakonetik ospatu gura dau afari ha. Ondo hausnartu eta pentsatu ondoren. Bere heriotza hur dagoela jakinik, Aita Jainkoagaz daukan erabateko konfiantza, uste on sakona eta bete betea, konfiantza hori alkarbanatu gura dau ikasleekin. Aldi berean ikasleak preparatu gura ditu. Laster golpe gogorra jasoko dabe. Laster Jesus ejekutatu egingo dabe. Hilketak harek ez daizala lagunak etsipenera eroan edo lur jota itxi. Horixe da bere asmoa. Zalantza asko sortuko da ikasleen artean. Ilunak. Argi ezak. Zer izango da Jainkoaren Erregetza Jesus barik? Zer egin behar dabe bere jarraitzaileek? Non janarituko dabe, non indartuko dabe euren esperantza Jainkoaren Erregetza heldu bitartean? Behar bada ez da pazko afaria. Otordua azaltzerakoan hainbat deitale eta zertzelada dago afari ha ezbardin egiten dabenak. Pazko liturgia behin ere ez da aipatzen. Gau haretan jaten ziren pazko bildotsaz edota bedarren gainean ez da ezer esaten. Egiptoko askapenaren erritoak ez dira gogoratzen. Arraroa da, era berean, gau hartan, familia judeguek urteko afaririk garrantzitsuena ospatzen dagozan gau hartan, Abade Nagusi eta euren laguntzaileek dana bertan behera ixtea Jesus atxilotzeko, gau batzar bat egiteko,


bere kontrako salaketarik larrienak erabakitzeko. Sinisgarriago dirudi beste iturri batek dinoanez, Jesusen afaria Pazko bezpera baino lehenago izatea, bere ejekuzioa Nisan (judeguen hilabete baten izena) hileko 14an gertatzea, Pazko bezperan beraz. Dana dala, ezin da azken afaria pazko afariagaz erabat bardindu. Sinisgarriago da, beraz, Jesus Jerusalenera joatea bere ikasleekin Pazkoa ospatzeko asmotan, baina gurari hau ezin bete. Zergaitik? Gau ha heldu aurretik atxilotu eta ejekutatu ebelako. Dana dala, izan eban astirik agur afari bat ospatzeko. Dana dala, ez da edozein afari. Aparteko afaria dogu gaurkoa. Galileako baserrietan hainbat bazkari ospatu eban Jesusek. Azkena dogu hau. Argoa edan eben, aparteko egunetan egiten zan legez. Etzanda afaldu eben eta ez jesarrita, egunero egiten eben lez, gero lasai egoteko berbetan. Pazko afaria ez bazan ere, pazko giro bero beroa susmatuko zan. Erromesak ugari ibiliko ziran Jerusalenen. Azken erosketak. Pazko bildotsa. Legami bako ogia. Toki baten bila, aterpe baten, patio baten, terrazaren baten eske. Jesusen taldea ere toki lasai baten bila dabil. Gau honetan Jesus ez doa Betaniara, aurrekoetan egin dauenaren kontra. Jerusalenen geratzen da. Uri santuan ospatu behar da bere agurra. Kontakizunetan afaria hamabiekin, hamabi ikasleekin ospatu ebala dinosku. Ezin itxi alde batera, beragaz erromes etorriko ziran beste ikasle batzuk, gizon eta emakumeak. Arraroa izango zan. Zergaitik? Bere ohituraren aurkakoa izango zan eta. Normalean bere mahaia konpartitzen eban mota guztietako jendeagaz, pekatariak ere tartean. Arrarroa benetan justu gaur hain jokabide itxia hartu izatea, ezta? Afari honetan Jesusek bere ikasleei bere esperantza zabaldu eta nahastatu gura deutsie. Afaria judeguen ohitura jarraituz hasten dau: zutunik ipini, eskuetan ogia hartu eta, danon izenean, Jainkoa bedeinkatzen dau. Danok erantzuten dabe “amen” esanaz. Ogia zatitu eta zati bana emoten dautse guztiei. Keinu ezaguna zan ha. Ogi zati haregaz batera, Jesusek Jainkoaren bedeinkapena emoten dautsie. Zelan harritzen ziran ogi zati hori emoten eutsenean pekatariei, zerga batzen eben publikanoei, emagalduei! Ogi zati ha hartzerakon, euren artean bat direla sentitzen dabe eta Jainkoagaz bat eginda dagozela gozatzen! Baina gau hartan, Jesusek berba batzuk gehitzen dauz. Keinuak zentzun barri bat hartzen dau. Inoiz emon ez dana. Ogia banatzen deutsien bitartean hauxe dinotse: “Hauxe da nire gorputza. Ni naiz ogi hau. Azkeneraino emonaz ikusi nagizue ogi zatiotan, Jainkoaren erregetzaren bedeinkapena zuengana heldu dadin”. Zer sentitu eben gizon emakume hareek Jesusen hitzok lehen aldiz entzuterakoan? Afaria amaitzerakoan egiten dauenak asko ere gehiago harrituko zituan. Ohizko erritoa ezagutzen eben guztiok. Bazkari amaieran, mahai buruak, jarrita, esku eskoian kopa bete ardo hartu eta mahairen gainetik ipintzen eban. Bazkariagaitik eskerrak emoteko otoitz bat egiten eban. Eta danok “amen” erantzun. Bere kopatik edanez, horixe zan seinalea beste guztiak euren kopatik edaten hasteko. Gau haretan, ostera, ohitura aldatzen dau Jesusek eta danak bere kopatik edatera gonbidatzen ditu. Jesusek bedeinkatu dauan “salbamen kopa” hori elkar banatzen dabe. Holako zeozer esan gura dau Jesusek: “Kopa hau nire odolaren itun barria da. Nire heriotzak etorkizun barri bat zabalduko dau guztiontzat” Bere asmoan ez dagoz bere ikasleak bakarrik. “Guztiontzat” da, askorentzat da Jainkoaren erregetza, itun barria unibertsala da. Keinu profetiko honen bitartez, ogia eta ardoa emonaz, danon artean konpartituz ogi-


ardoak, Jesusek azken afari ha ekintza sakramental nagusi bat bihurtzen dau. Bere bizitzako otordurik garrantzitsuena. Jainkoaren erregetzaren aldeko ber zerbitzua ondoen azaltzen dauena. Bere jarraitzaileen bihotz buruetan betiko markata, gordeta itxi gura dauena. Beragaz bat eginda jarraitu dagien gura dau. Euren esperantza beragan elikatu, janaritu, indartu dagien gura dau. Euren zerbitzuan emonda gogoratzea gura dau. “Zerbitzaria” izaten jarraituko dau, euren alde bere bizia eta heriotza emon dituana izaten jarraitu gura dau. Guztion zerbitzari izaten jarraitu gura dau. Holan dago bera, danon erdian afarian, eta beti holan gogoratzea gura dau. Ogiak eta ardo kopak Jainkoaren Erregetzaren azken jaia gogoratuko deutsie. Ogi zati hori bakoitzari banatzeak eta ardo kopa beretik edateak Jesusen entrega bete betea gogoratuko dautsie. “Guztion alde”. “zeuon alde”. Horra labur labur, berba gitxitan, zer izan dan bere bizia. Pobreen aldeko bere zerbitzua. Gaioxen alde. Pekatarien alde. Zapalduen alde. Beharra izan daben guztien alde. Hauxe izango da bere heriotza ere. Bere bizia emon dau, danon alde, Jainkoaren izenean, bizia izan dagien, harrera, osasuna, esperantza, parkamena. Eta orain, bere bizia eskeintzen dau, heriotzaraino eskeintzen dau, Aitaren salbamena guztion alde, zeuon alde.


Gestos de amor fraterno Florentino Ulibarri

Senidearteko maitasunaren keinuak. Poema Florentino Ulibarri SENIDEARTEKO MAITASUNAREN KEINUAK Adiskideekin afaltzea, kezkarik gabe bihotza irekitzea, oinak garbitzea gozo-gozo eta errespetuz, elkarrekin jandako ogi samur eta edandako ardo berri bihurtzea. Jainkoaz mozkortzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Gaixoak bisitatzea, adineko jendea eta haurrak zaintzea, gose denari jaten eta egarri denari edaten ematea, presoak eta gatibuak askatzea, biluzi dena janztea, etorkinari eta galdua denari ongietorri egitea, hildakoari duinki lur ematea. Bizi direnez ez ahaztea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Ez dakienari irakastea, behar duenari aholku ona ematea, oker dabilena bideratzea, irainak eta lotsagabekeriak barkatzea. Triste dena kontsolatzea, hurkoaren ahuldadearekin pazientzia izatea. Adiskideez eta etsaiez Jainkoari eskatzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Zuzenaren alde lan egitea, bake iraunkorra bilatzea, armei «ez» esatea, egitasmo partekatuetan buru-belarri jardutea, geure diru-kontuak eta poltsak murriztea, limosnak handitzea. Azkeneraino maitatzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Baso bat ur eskaintzea, hitz kontsolagarri bat eskaintzea, lege zuzengabeak salatzea, norberaren negozio-bidaiei muga ezartzea, zauritua lepoan hartzea familiakoa ez bada ere, neure etxetik eta ingurunetik −zoko, talde, gaztelu− irtetea.


Hiri bat eraikitzea guztientzat, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Ebanjelioaren araberako nahasmendua harrotzea. Hark gu bezala maitatzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Etab., etab. Keinu batek soilik, batek soilik, egiten dio gainezka bizi-iturritzat eskaini diguzun maitasunari. Gu hartu eta garbi gaitzan uzten badiogu, garbi izango gara, bainatu berria den haurra bezala, zure altzoan atseden hartzeko. Garbi nazazu, Jauna! Garbi gaitzazu, Jauna! (Fl. Ulibarri).

GESTOS DE AMOR FRATERNO Cenar con los amigos, abrirles el coraz贸n sin miedo, lavarles los pies con mimo y respeto, hacerse pan tierno compartido y vino nuevo bebido. Embriagarse de Dios, e invitar a todos a hacer lo mismo. Visitar a los enfermos, cuidar a ancianos y ni帽os, dar de comer a los hambrientos y de beber a los sedientos; liberar a presos y cautivos, vestir a los desnudos,


acoger a emigrantes y perdidos. sepultar dignamente a los muertos. No olvidarse de los vivos, e invitar a todos a hacer lo mismo. Enseñar al que no sabe, dar buen consejo al que necesita, corregir al que se equivoca, perdonar injurias y torpezas. Consolar al triste, tener paciencia con las flaquezas del prójimo. Pedir a Dios por amigos y enemigos, e invitar a todos a hacer lo mismo. Trabajar por la justicia, empeñarse en una paz duradera, decir no a las armas, desvivirse en proyectos solidarios, reducir nuestras cuentas y carteras, superar las limosnas. Amar hasta el extremo, e invitar a todos a hacer lo mismo. Ofrecer un vaso de agua, brindar una palabra de consuelo, denunciar leyes injustas, parar el viaje de los negocios propios, cargar con el herido, aunque no sea de la familia, salir de mi casa y círculo -chiringuito, grupo o castillo-. Construir una ciudad para todos, e invitar a todos a hacer lo mismo. ………………… Crear desconcierto evangélico. Amar como él nos ama, e invitar a todos a hacer lo mismo. Etcétera, etcétera. Un gesto solo, uno solo, desborda tu amor, que se nos ofrece como manantial de vida. Si nos dejamos alcanzar y lavar, todos quedamos limpios, como niños recién bañados, para descansar en su regazo, ¡Lávame, Señor! ¡Lávanos, Señor! Ulibarri, Fl.


Homilia urratsak, Ebanjelioaren ildotik Ostegun Santua

2010 Apirilak 1(C urtea)

Patxi Otamendi

Irteera 12, 1-8. 11-14 1 Korintiarrei 11, 23-26 Joan 13, 1-15

Joanen bertsioan Azken Afaria Pazko-jai afaria baino egun bat aurretik ospatu zen (“Pazko-jaia gainean zenâ€?, 13,1). Beste hiru ebanjelariek, ordea, Pazko Afari bezala ematen dute. Dena den, ingurugiro latz batean eman zen: norbait saldukerian zebilenaren susmoa, jarraitzaile batek buruaz beste egitera irteten da, Jesus gauez harrapatu eta atxilotuko zutenaren beldurra‌ Testuinguru zaila benetan talde harentzat. Jesusek usaindua zuen denbora gutxi geratzen zitzaiola lidergoan, eta hori jakinda agindu/eskaria luzatzen die: elkar zerbitzatu eta maitatzea. Ikusgarriago egiteko Joanen ebanjelioan Jesusek ikasleei oinak garbitzen dizkie (irudi bat mila hitz baino esangarriago). Beste ebanjelarien kontakizunean ogia eta ardoa banatzen die. Garbiketak otordu aurretik egiten ziren, ez oraingoan bezala otordu erdian. Jan aurretik eskuak garbitzen ziren, ez oinak. Aurrerabidean zuzen jardun dezaten garbitzen dizkie oinak. Garbiketa berezia zela antzemanik, Pedrok eskuak eta burua ere garbi ziezazkiola


adierazten dio. Afaria ondoren Jesus bakardadea eta egoera nahasia bizi izango du. Gizakien barru ilunenak gainera etorriko zaizkio. Iluntasun horretan dena gogor eta bortitza izango da, Jainkoaren hutsunea sentitu arte. Bizia aldarrikatzen zuen, eta bizi berria suspertzeak heriotzara eraman zuen. Patu okerragorik! Nolabait maitasunaren porrota, maitatzeagatik bizia galduko baitu. Maitasun horren jarraitzaile izan zitezen, Ikasleekin azken afaria egiten du, bere asmo sakonaren berri emanez. Ikasleek ez zuten horrelako mintzaldirik espero. Ez zuten une hartan jasotzen ari zirenaren eskuzabaltasuna ulertuko. Maite zituelako ari zitzaien oinak garbitzen: “geroago ulertuko duzu” (13,7). Gerora ulertuko zuten, bai, orain zerbitzatuak diren bezala aurrerantzean euren erronka Kristok bezala zerbitzatzea izango dela. Guk 2000 urte izan ditugu aurretik mezu honen esanahia eta norabidea ulertzeko. Argi ote daukagu zertan datza Kristo bezala zerbitzari izatea? Joanen arabera Afaria egun bat aurretik ospatu zutenez, hil zuten garaian Tenpluan arkumeak hiltzen ariko ziren. Hauek Egiptotik irtendako askapena oroitarazi eta eguneratzen zuten. Jesusen heriotza beste askapen baten hasiera puntua suertatuko da: maitasuna norbere biziaren gainetik jartzearena. “Joateko ordua iritsi zitzaion” (13,1). Egun batzuk lehenago, beste otordu batean, Maria Magdalakoak Jesusen oinak perfumez igurtzi zituen eta bere ile luzez lehortu. Zetorkion ordurako prestatu nahi zuen emakume hark. Oraingoan Maisuak ikasleak prestatu nahi ditu, datorkien bizitza eta ibilbiderako. Jesusen denborak nolabait jira-bira egiten du: hurarengo unetan bizitzear dagoena gerorago ikasleentzat irakasbide bilakatuko da. Adiskidetasun orok izaeran eragiten du. Adiskidetasunak alde bikoa izatea eskatzen du. Hain zuzen, elkarrengandik eman eta jasotakoa antzekoa izatea. Azken Afarian erakusten zaiguna, aldiz, desberdina da: nahiz eta guk Jaunarekiko jarraipena utzi, desbideratu edo okertu, bera oinak garbitzeko prest da. Guk maite ez eta aldentzen bagara, bera maitatzeko prest. Gainera, berak gu hobetzea ezinbesteko dugu, Pedrori ohartu bezala: “Garbitzen ez bazaitut, ez duzu nirekin zerikusirik izango” (13,8). Hara hor amaierarik ez duen maitasuna.


Bariku Santu

Kurutze-bidea kurutzearen bidea da, Jesusen bidea. Bariku santuan egin eban bidea. Badago beste kurutze-bide bat ere, miloeka gizon eta emakumek egiten dabena... Hasierako oharra Kurutze-bidea kurutzearen bidea da, Jesusen bidea. Bariku santuan egin eban bi-dea. Badago beste kurutze-bide bat ere, miloeka gizon eta emakumek egiten dabena: lan-gile zapalduek, tratu txarrak jasaten dabezan emakumezkoek, bertan behera itzitako, babes bako eta torturatutako umeek, baztartutako, txirotasun eta gosera kondenatutako etorki-nek, intolerantziagaitik alboratutakoek, arreta barik bizi diran hainbeste eta hainbeste za-har eta gaixok. Kurutze-bidean, kristinauok geure lepoan hartu behar dogu kurutzea eta Jesusi ja-rraitu behar deutsagu.

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Otoitza Jaungoiko Aita, kurutzeko heriotzaraino beheratutako Kristo, zure Semea, gure Salbatzailea emon deuskuzu eredutzat. Bizitzako probetan, bere nekaldi berreroslean barru-barrutik parte hartu daigula, berbizkundearen aintza jadesteko. Errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldi guztietan. 1. egonaldia: Jesus heriotzara kondenatzen dabe Gurtzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen. Zure Kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Orduan, Abade Nagusiak, bere jantziak urraturik, hauxe esan eban: Birao egin dau! Zertarako testigurik honezkero? Oraintxe entzun dozue biraoa. Zer deritzazue? Hareek hauxe erantzun eben: Heriotzarako errudun da. Edozein aitzakia da ona gizon eta emakumeak kondenatzeko, traba egiten deuskuenak pa-retik kentzeko. Sekula ez da aitzakiarik falta hiltzeko edo, gitxienez, besteei bizitzen


ez izteko. Parkatu eiguzu, Jauna, tolerantziarik, ulermenik, maitasunik ez erakusteagaitik. Abestia: Zu gabe, Jesus, nora...

2. egonaldia: Jesusek kurutzea hartzen dau Gurtzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen. Zure Kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Orduan, Pilatok Jesus hareen eskuetan itzi eban, kurutzean josi egien. Beraz, Jesus hartu egin eben; eta bere kurutzea gainean eroiala, Buruazurtegi edo hebreeraz Golgota deritzon lekurantz urten zan. Jesusen sorbaldetan guztion kurutzeak dagoz. Bidebakokeria guztiak, krimen guztiak, go-rroto guztiak eta sortzen dabezan oinaze guztiak. Jesusek bere gain hartzen ditu munduko pekatu guztiak. Bera munduko pekatua kentzen dauan Jaungoikoaren Bildotsa dalako. Parkatu eiguzu, Jauna, zure aurka pekatu egin dogulako, eta lagundu eiguzu zuri jarraitzen. Abestia: Zuk emon, Jauna, arnas barri...

3. egonaldia: Jesus lehenengo aldiz jausten da Gurtzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen. Zure Kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Gu guztiok, ardiak lez, bidea galduta ibili ginan; bakoitza bere bidetik joan zan, Jaunak haren gainean ezarri ebazan gu guztion dongakeriak.Txarto era-bilenean, makurtu egiten zan; ez eban agorik zabaltzen, hiltera daroen bildo-tsa lez. Zama astuna dira Jaunarentzat gure bizitzak. Zama astuna dira gizon eta emakumeen aur-kako gehiegikeriak. Zama astuna dira gure etsipena, gizon eta emakumeak zigortzen dituan guztiaz amaitzeko indarrik eta borondate eza. Parkatu eiguzu, Jauna, gure ezkortasunagaitik, eta emoiguzuz indarra eta adorea Zuri jarraitzeko eta besteei laguntzen jarraitzeko. Abestia: Bihotz garbia nigan sortu... 4. egonaldia: Jesusek bere Ama aurkitzen dau Gurtzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen. Zure Kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Askoren jausialdi eta goratzerako jarria dago hau Israelen, eta kontraesa-nezko zeinu izateko. Zeuri ezpata batek zulatuko deutsu bihotza, bihotz asko-ren asmoak agerian geratu daitezan.


Maria Elizearen Ama da, gure Ama. Beragandik ikasten dogu gure lekuan egoten, Jaungoi-koaren berbeari adi, hurkoen beharrizanei adi. Bere antzera, Kristogaz egon gura dogu: Beragaz hil ezkero, Beragaz bizi izango gara. Otoitz gure alde, Jaungoikoaren Ama Maria, orain, zailtasunetan, tentaldian eta beti. Abestia: Pekatariok Ama Birji単a...

5. egonaldia: Zireneko Simonek Jesusi laguntzen deutso kurutzea eroaten Gurtzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen. Zure Kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Zireneko Simon, Alexanderren eta Erruporen aita etorren orduantxe landa-tik, eta Jesusen kurutzea eroatera behartu eben. Gitxien uste ebanean, bizitza korapilatu jakon. Bera lanetik etorren, etxera joian atseden hartzera, baina heriotzara zigortutako bati laguntzera derrigortu eben eta Jaungoikoari lagundu eutson. Honeetako bati, txikienei, egiten deutsazuena, neuri egiten deustazue. Prestasun haundiagoa dogu Jaungoikoagaitik gauzaren bat egiteko, besteengaitik bizitza korapilatzeko baino. Parkatu eiguzu, Jauna, anai-arrebearengan, atzerritarrarengan, txiroarengan aurkitzeko federik ez izateagaitik. Abestia: Jesukristo guri mintza...

6. egonaldia: Veronikak aurpegia garbitzen deutso Jesusi Gurtzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen. Zure Kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Baina ni har bat naz, ez gizakia: jentearen iraina, herriaren destaina; ikus-tean, burla egiten deuste, keinuak egiten dabez, burua astintzen: Jaunagana jo eban, salbu jarri dagiala, askatu dagiala hainbeste maite badau. Emakumezko bat izan zan, gizonezkoen eredu izateko, Jesusen aurpegia garbitu ebana eta Jesusek bere irudia, bere aurpegia, Jaungoikoaren aurpegia oparitu eutson. Jaungoikoaren aurpegia sufritzen dabenek, gosetiek, zapalduek, baztartuek, ahaztuek emoten deuskuelako agertzera. Jauna, hurkoarengan ikusi zaiguzala eta arretea eskeini deizugula. Abestia: Jauna dot argi eta salbamen...

7. egonaldia: Jesus bigarrenez jausten da Gurtzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen.


Zure Kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Handik urten eta, ohiturea ebanez, Oliomendira joan zan, eta ikasleak jarraitu egin eutsoen. Hara helduta, hauxe esan eutsen: Otoitz egizue, tentaldian jausi ez zaitezen. Eta harekandik harrikada bat bide edo urrindu zan; eta belaunikatuta, otoitz egiten hasi zan, esanez: Aita, nahi badozu, kendu egidazu edontzi hau; baina ez bedi nire gogoa egin, zeurea baino! Jesus barriro jausten da. Indar barik dago. Adorea falta jaku. Askotxo dira egitekoak, larregi arazoak. Beraz, adorea galtzen dogu. Eta ez. Aurrera egin behar dogu, altxatu egin behar da, bihotza altxatu behar da. Jauna, lagundu eiguzu zutitzen, Zuri azkeneraino jarraitzeko. Abestia: Gure ondoan, Jauna, egon zaitez beti. Zu zara gure bide eta gure bizi.

8. egonaldia: Jesusek emakumezko errukiorrak kontsolatzen ditu Gurtzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen. Zure Kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Jerusalengo alabok: ez egin negarrik nigaitik, zeuekaitik eta zeuen semeakaitik baino. Etorri ere etorriko dira egunak, eta orduan hauxe esango dabe: zorion-tsuak sabellegorrak, umerik sortu ez eben sabelak eta umerik hazi ez eben bula-rrak! Izan ere, egur bizian hau egiten badabe, igarrean zer egingo ete da? Ez dakigu zenbat emakume izan ziran. Baina salbuespena eta arintasun haundia izan ziran. Eta, azkenean, kontsolatua euren kontsolamendu bihurtu zan, saihestezinaren aurrean ez etsitzeko eta euren seme-alaben eta gizon-emakume guztien alde borrokatzeko esanez. Jauna, munduko pekatua hartu zenduan zeure gainean, emoiguzu adorea zure egintza sal-batzailean esku hartzeko. Abestia: Erruki hutsa dogu Jauna.

9. egonaldia: Jesus hirugarrenez jausten da Gurtzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen. Zure Kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Gerotxoago, han egozanak Pedrogana hurreratuta, hauxe esan eutsoen: bai, zu ere hareetarikoa zara, zeure hizkerak berak ere salatu egiten zaitu-ta! Orduan, biraoka eta zin egiten hasi zan: ez dodala gizon hori ezagutzen, ba! Berehala, oi-lar batek kukurruku egin eban. Eta Pedrok Jesusek esan eutsan hau ekarri eban gogora: oilarrak kukurruku egin baino lehen, zuk hiru aldiz ukatuko nozu. Eta, kanpora urtenda, negar batean hasi zan. Jesus behin eta barriro jausten da eta bere erorialdiek bere makaltasuna erakusten deuskue eta geurea osatzen. Sekula ez dago arrazoi nahikorik etsitzeko eta itxaropena galtzeko. Hirugarrenez jausi dan Jesusi begiratzeak, Jesusen begiradak, aldatu egin


gaikez, Pedro lez. Sekula ez da berandu damutzeko. Jauna, erruki zakiguz gure etenbako makaltasunengaitik eta zatoz guri laguntzera. Abestia: Damu dot, Jauna.

10. egonaldia: Jesusi erropak kentzen deutsoez Gurtzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen. Zure Kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Gudariek, Jesus kurutzean josita gero, Haren jantziak hartu eta lau zatitan banatu ebezan, gudari bakoitzarentzat bana. Soingainekoa ere hartu eben; soingaineko hau josturabakoa zan, goitik beheraino dana ehunduta. Horre-gaitik, alkarri hauxe esan eutsoen: ez dagigun urratu; zotz egin dagigun ea no-rentzat dan. Liburu Santuko hau bete zedin: nire jantziak euren artean ba-natu dabez, eta nire soingainekoa zotz egin dabe. Uko egin eutsen ohoreei, haunditasunari eta aberastasunei eta apaltasun osoz jaio zan. Ez eban burua non etzun. Orain bere jantziak banatzen dabez, geratzen jakon bakarra. Gaur ere txiroei dana kentzen jake, baita garapenerako itxaropena ere. Parkatu eiguzu, Jauna, eta ez deiogula inoiz uko egin gure seme-alaba izatearen duintasu-nari, ez dagigula sekula onartu giza duintasunaren aurkako erasorik. Abestia: Zabaldu egizuz, Jauna...

11. egonaldia: Jesus kurutzean josten dabe Gurtzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen. Zure Kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Beste gaizkile bi ere baeroiezan, Jesusegaz batera hilteko. ‘Kalbario’ izeneko tokira helduta, hantxe josi eben kurutzean, baita gaizkileak ere, bata Haren eskumaldean eta bestea ezkerraldean. Kurutziltzaketea heriotza lotsagarri eta mingarria da. Gaur egun, kondekorazino bihurtu dogu kurutzea. Horrelakoxea da gure mundua: batzuek ohoreak jasotzen dabez, beste ba-tzuek gerren, zapalketearen, bidebakokeriaren, intolerantziaren eta baztarketearen ondo-renak jasaten dabez. Jauna, ez dogu zure kurutzea besterik nahi, zerbitzatzearen, lagun-tzearen, bereizketa barik maitatzearen kurutzea. Abestia: Kristo bizi da, bizi / lehen, orain, beti.

12. egonaldia: Jesus kurutzean hilten da


Gurtzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen. Zure Kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Eguerdi aldean, eguzkia iluntzean, lur osoa ilundu egin zan arratsaldeko hi-rurak arte. Jaunaren Etxeko oihala erditik urratu egin zan. Eta Jesusek, deia-dar haundi bat eginik, hauxe esan eban: Aita, zeure eskuetan izten dot nire espiritua. Eta hori esanda, azken arnasea emon eban. Jesus kurutzean hilten da. Ezinbestekoa zan Jesus hiltea, aintza betean sartu eiten. Herio-tza misterioa da gaur ere. Jesus hil egiten da, bat guztiongaitik, heriotzaren botereak ma-kurtuazo ez gaizan. Hilez heriotza hil eban. Jauna, biziaren alde gagoz. Bizia emoteko prest gagoz danak bakez eta duintasunez bizi daitezan. Isilik joan hurrengo egonaldira

13. egonaldia: Jesus kurutzetik jaisten dabe Gurtzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen. Zure Kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Iluntzean, Jose eritxon Arimateako gizon aberats bat etorri zan; hau ere Jesu-sen ikasle izan zan. Eta Pilatogana joanda, Jesusen gorpua eskatu eutson. Or-duan, emon eioela agindu eban Pilatok. Eta Josek gorpua hartu eta miesa garbi batez batu eban. Jesus oraintxe hil da. Zer egin daiteke heriotzaren aurrean? Heriotzak ez dauala azken hi-tza. Heriotza lehenengo itauna baino ez da. Hiltea Jaungoikoaganako maitasunaren egin-tzarik gorena da. Jauna, badakizu maite zaituguna. Egin bedi zure nahia eta ez gurea. Isilik joan hurrengo egonaldira

14. egonaldia: Jesus hilobian jarten dabe Gurtzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen. Zure Kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Jose eta Nikodemok Jesusen gorpua hartu eta, usaingarriakaz batera, zapia-kaz batu eben, juduek hilobiratzeetan egin ohi dabenez. Kurutzean josi izan zan lekuan, ortu bat egoan, eta ortuan hilobi barri bat, ordura arte han inor ipinia izan ez zan hilobia. Juduen Gertatze-eguna zan ezkero, eta hilobia hu-rran egoala-ta, Jesus hantxe ipini eben.

Jesusen gorpua hilobian ipini eben eta harlauzaz estali eben hau. Aldi berean, hantxe gera-tzen dira giltzaperatuta ikasleen ilusino eta itxaropena. Baina, badago


itxaropenerako arra-zoirik. Hilobian geratzen dira betiko heriotza eta gorrotoa. Bizia eta maitasuna atarako dira garaile. Jauna, ez deigula fedeak huts egin, ez deigula itxaropenak huts egin, ez dakigula maitasuna amaitu.

Otoitza Entzun, Aita, Itun barri eta betikoa ezartzeko, kurutzean hilteraino esaneko egin dan zure Semearen deiadarra. Gogoan izan dagigula beti bere nekaldiaren irakaspen haundia, geuk ere bere berbizkundearen aintzan parte hartu dagigun. Errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldi guztietan.

Azken oharra Kurutze-bidea argi-bidea da. Kurutze-bidea ez da kurutzean amaitzen. Kurutzean, itxurak itxura, bizia da garaile heriotzaren gainetik. Kurutzea aintzazko tronua da, berbizkundearen lekua. Bihar gauean entzungo dogu barri haundia. Hilobira etorriko gara eta hauxe esango deus-kue: Ez bilatu hilen artean bizi dana, ez dago hemen. Biztu egin da!


Nor da nire hurkoa? Par : Albert Nolan

Bariku Santurako gogoeta, edozein egunetan egiteko aproposa. Meditación para Viernes Santo, también válida para cualquier día del año. Nor da nire hurkoa? Mendeetan zehar entzun dogu kristauok itaun honen oihartzuna. Ondo dago esatea gure agindurik nagusiena maitasuna dala, Jainkoa maitatu eta hurkoa maitatu, baina nor da nire hurkoa? Jesusentzat pertsona guztiak dira gure hurkoak, danak, salbuespen barik. Ez begiratu nor diren, zer esan edo egin daben. Danak. Jakin badakigu, baina mendeetan zehar salbuespenak egin ditugu. Pertsona honeek edo hareek baztertu ditugu. Horreek ez! Horreekin inora ere ez! Ezbardinak baztertu ditugu, arraza, erlijio, herri edota partidu politiko ezbardinetakoak. Jesusen sasoian, judeguek samariarrak kanporatu edo baztertzen ebezen. Gorrotoa eutsien, traidore eta herejeak zirelako, judegu garbiak ez zirelako. Auzokoak izan arren, ez ziran hurkoak, ez ziran neba-arrebak. Hemendik dator samariar onaren parabola, legegizon judeguari erantzun gurean Jesusek kontatua. Samariar onak erakutsi eban maitasun harrigarria eta eredugarria judegu gaixoaren alde! Eta Jesusek: “zoaz eta egin bardin!” Judeguaren erantzuna, eta gurea: “Zelan maitatu samariarra, zelan maitatu erromatarra, gure etsaiak dira-eta?” Jesusek hari eta guri: “Etsaiak maitatu.” Etsaiak era hurkoak dira. Hurkoak maitatu. Etsaiak ere maitatu. Hauxe da Jesusek egin ebana. Horregaitik dogu pertsona handia, baldintza bako maitasunaren eredua. Gizaki guztiekin bat egin eban, eta horregaitik dinosku: “Holako txiki bati egiten dautsezuena, niri egiten daustazue. Egin barik itxi deutsazuena, niri ere egin barik itxi deustazue.” Gaur, bariku santu honetan, itaun bera egiten dautsagu gure buruari: “Nor da nire hurkoa?”. Hona erantzuna: Jesus, kurutzean josia, hil zorian. Horra nire hurkoa. Bera da gizaki guztien ordezkapena, danakaz bat egin dalako. “Holako txiki bati egiten dautsezuena, niri egiten daustazue.” Ez badozu maite, ez nozu ni maite. Gose egarri direnak hurko moduan tratatzen badozuz , jaten eta edaten emonaz, niri emoten daustazue. Biluzik dagoena janzten badozu eta gaixoa bisitatu, ni bisitatzen eta jazten nozu. Laguntza ukatzen badeutsazue, niri ukatzen daustazue. Beste arraza, erlijio edo herriko pertsonak hurko moduan tratazen ez badozuez, senide moduan tratatzen ez badozuez, niri ukatzen daustazue senide legez tratatzea. Hemen jarrita, kurutzean dagoan Jesusi begiratuz, itaundu zure barruari: Nor baztertzen dot? Nor aldentzen dot? Nor kanporatzen dot? Nor ez dot senide legez tratatzen? Nor da nire hurkoa? Itaun hau giza eskubideen ikuspegitik ere erantzun daiteke. Adibidez. Nork dauka bizitzeko eskubidea? Nork dauka alkartzeko, adierazteko, erlijiozko askatasun eskubidea? Nork dauka etxe, janari, ura eta osasun zerbitzua eukitzeko eskubidea?


Norbait itxi behar al da alde batera, baztertuta? Eskubideok danontzat dira. Bat baztertzea, Jesus bera baztertzea da. Gaur, bariku santu honetan ospatzen dogun Jesusen kurutzeratzea, hauxe izango da, behar bada, gizateriaren historian emon izan dan giza eskubideen bortxaketarik handiena. Biktimetan biktima dogu Jesus. Krimen larri baten biktima. Halan da guztiz ere, hilzorian, otoitz egin eban erasotzaileen alde: “Aita, parkatu eizuz, ez dakie zer egiten daben eta!” Danak dira nire hurkoak, gizaki guztiak, salbuespen barik.

¿QUIÉN ES MI PRÓJIMO? ¿QUIÉN es mi prójimo? El eco de esta pregunta lo han escuchado los cristianos a través de los siglos, de generación en generación. Está muy bien decir que el gran mandamiento es amar a Dios y amar al prójimo, pero ¿quién es mi prójimo? Para Jesús, nuestro prójimo son todas y cada una de las personas —absolutamente todas, sin excepción—. No importa quiénes sean ni lo que hayan dicho o hecho. Lo sabemos. Y, sin embargo, a lo largo de los siglos hemos hecho excepciones. Hemos excluido a tales y cuales personas. ¡Esas personas, no! Hemos excluido a quienes son diferentes de nosotros, a quienes pertenecían a razas, religiones, nacionalidades o partidos políticos diferentes. En tiempo de Jesús, los judíos excluían a los samaritanos. Odiaban a los samaritanos porque les consideraban herejes y traidores, porque no eran judíos puros. Vivían en un país vecino, pero no eran vistos como prójimos, como hermanos y hermanas. Así, cuando aquel buen letrado judío que había guardado, en su opinión, todos los mandamientos hace a Jesús la gran pregunta: «Y quién es mi prójimo?», Jesús le responde contándole una historia sobre un samaritano que se desvió de su camino para ayudar a un judío que había sido saqueado por unos ladrones. ¿Acaso no es él también tu prójimo? ¿Acaso no son los samaritanos también tus prójimos? ¿Acaso no debemos amarlos a ellos también? De hecho, a pesar de la hostilidad entre los judíos y los samaritanos, este samaritano mostró un amor asombroso a un judío.


Después, Jesús lanza un vigoroso desafío al letrado judío cuando le dice: « ¿Por qué no vas tú y haces lo mismo? Tú puedes aprender algo del samaritano». Al doctor de la ley le resultaría muy difícil aceptarlo, Pueda imaginarme que diría: «Pero ¿cómo podemos amar a los samaritanos? Son nuestros enemigos, al igual que los romanos son nuestros enemigos. ¿Acaso tenernos que amar también a los despiadados y crueles romanos?». La respuesta de Jesús fue, como mínimo, chocante. «Os has enseñado a amar a vuestro prójimo y a odiar a vuestro enemigo. Pero yo os dijo: Amad a vuestros enemigos». Dicho de otro modo: «Todos vuestros peores y más perversos enemigos son también vuestros prójimos. Amadlos también a ellos». A continuación, Jesús explica lo que esto significa: « Haced el bien a los que os odian. Bendecid a los que os maldicen. Orad por los que os persiguen ». Esto es lo que hizo el mismo Jesús, y esto es lo que hizo de él una persona tan grande, un ejemplo tan magnífico de amor incondicional. El se identificó con todos los seres humanos y por eso pudo decir: «Todo lo que hagáis a los más pequeños de mis hermanos y hermanas, a mí me lo hacéis. Y todo lo que no hagáis por los más pequeños de mis hermanos y hermanas, dejáis de hacerlo por mí». Mientras estamos sentados aquí, en Durban, en esta mañana de viernes santo del año 2008, nos enfrentamos de nuevo a la pregunta: «¿Quién es mi prójimo?». Y la respuesta es Jesús, colgando aquí en la agonía de la cruz. El es mi prójimo. El representa a todos los seres humanos. Él se ha identificado con todos ellos. Todo lo que hagáis a los más pequeños de mis hermanos y hermanas, a mí me lo hacéis. Si no los amáis, no me amáis a mí. Si tratáis a los hambrientos y sedientos como prójimos vuestros y les dais de comer y de beber, a mí me lo hacéis. Si vestís al desnudo y visitáis al enfermo, a mí me lo hacéis. Por otro lado, si os negáis a prestarles ayuda, os negáis a ayudarme a mí. Si os negáis a tratar a las personas de una raza, religión o nacionalidad diferente como vuestro prójimo, como vuestro hermano o hermana, entonces os negáis a tratarme como vuestro hermano, dice Jesús. Conocemos la historia de la gran conversión de Pablo en el camino de Damasco. Fue arrojado del caballo por una gran luz, y escuchó una voz que le decía: «Saulo, Saulo, ¿por qué me persigues?». «¿Quién eres?», pregunta Pablo. «Yo soy Jesús, a quien tú persigues», fue la respuesta. Pablo perseguía a los primeros cristianos porque los veía corno enemigos suyos. Pero Jesús dice: «Tú estás persiguiéndome». Mientras estamos sentados hoy aquí contemplando a Jesús en la cruz, nos preguntamos a nosotros mismos: « ¿A quién estamos persiguiendo nosotros? ¿A quién estamos excluyendo? ¿A quién no estamos tratando como hermano o hermana? Y ¿quién es mi prójimo?». A algunos sudafricanos les resulta difícil aceptar a nuestros prójimos procedentes del otro lado de nuestras fronteras. Lo llamamos xenofobia, es decir, el miedo e incluso el odio a los extranjeros. Los perseguimos. Tal vez oigamos que Jesús nos dice hoy: «Cuando haces esto, estás persiguiéndome». Pensamos particularmente en millones de personas de Zimbabwe, nuestro país vecino, que están sufriendo y seguirán sufriendo. Son hermanas y hermanos nuestros. No podemos excluirlos de nuestro amor y solicitud, porque entonces se nos acusará de


haber excluido al mismo Jesús: «Todo lo que les hagáis a ellos, a mí me lo hacéis». Este año, el viernes santo cae el 21 de marzo, el Día de los Derechos humanos. La pregunta «Quién es mi prójimo?» se puede plantear también en clave de derechos humanos. Podemos preguntar: «Quién tiene derecho a vivir? ¿Quién tiene derecho a la libertad de asociación, a la libertad de expresión y a la libertad religiosa? ¿Quién tiene derecho a una casa, comida, agua y atención sanitaria? ¿Hay que excluir a alguien?. No. Estos derechos humanos consagrados en nuestra Constitución son para todos, para codas las personas que forman nuestro pueblo. Excluir a algunas de ellas es excluir a Jesús. El día 21 de marzo era conocido antes como el Día de Sharpeville. Recordamos aquel día funesto en que 69 personas fueron asesinadas a tiros, y muchas más resultaron heridas, en una flagrante violación de los derechos humanos, mayor que cualquier otra. Una masacre. Algunos de nosotros podemos recordar las fotografías publicadas en los periódicos aquellos días, las imágenes de cadáveres dispersos por las calles de Sharpeville. Hoy podemos contemplar aquella escena y decir: «Ellos son mis prójimos, todos y cada uno de ellos». Y después, podemos mirar a los que dispararon y decir: «También ellos son mis prójimos». Podemos y debemos deplorar lo que hicieron. Tenemos que odiar su pecado y rechazarlo sin paliativos. Y, no obstante, hemos de recordar que Jesús nos exhorta a odiar el pecado, pero amando al pecador —como hizo él. Seguramente la crucifixión de Jesucristo que conmemoramos el viernes santo fue la mayor violación de derechos humanos cometida en la historia de la humanidad. Jesús fue víctima de un crimen incalificable, pero cuando estaba muriendo fue capaz de orar por sus perseguidores: «Padre, perdónalos, porque no saben lo que hacen». Mi prójimo son todos, todos los seres humanos —sin excepción.

• El texto de este artículo reproduce un sermón pronunciado el 21 de marzo de 2008, en el marco de una celebración ecuménica anterior a la procesión del Viernes Santo por las calles de Durban. • Tomado de NOLAN, Albert: Esperanza en una época de desesperanza, Santander, Sal Térrea, 2010, páginas 149-152


Non dago zure Jainkoa? Par : Albert Nolan

¿Dónde está tu Dios? Pazko Bigiliarako eta pazko domekarako gogoeta. Eta urtean zehar egitekoa ere. Meditación para la Vigilia Pascual y Pascua de Resurreción. También válida para cualquier orto día del año. NON DAGO ZURE JAINKOA? Dena da Jainkoarengan dugun fedearen eta bere egintza miresgarriaren araberakoa. Itxaropenak fedean du oinarri; fedean eta Jainkoarenganako gure konfiantzan. Gure fedea makala bada, gure itxaropena ere hauskorra izango da. Behin esan zuen Jesusek: “Zure fedeak salbatu zaitu” Gaur dugun korapiloa honetan datza: ez da kontu erraza Jainkoarengan sinestea; hobeto esanda, ez da erraza ulertzea zer suposatzen duen Jainkoarengan sinesteak. Dena den, Jainkoari buruzko gauza batzuk gero eta argiagoak dira. Esate baterako, munduko sufrimenduaren inguruko arazo larriari dagokionez, lehenago uste zen Jainkoak sortu zuela sufrimendu hori; gero, berriz, esaten da Jainkoak onartu egiten duela gizakiek sufritzea; gaur egun, gurekin sufritzen duenarengan kontenplatzen dugu. Jainkoa, injustiziaren biktimen artean bilatu behar dugula, bekatuaren ondorioak sufritzen dituztenen artean; hau da, behartsu, baztertu eta gaixoen artean. Hauxe irakatsi zigun Jesusek. Hauxe da bere gurutziltzatzearen esanahia. Jesus gizakien ankerkeriaren eta bihozgabekeriaren biktima izan zen. Baina hau argi utzita, zertarako balio du sufritzen duen Jainko indargabe batek? Nolatan jar genezake gure itxaropen eta konfiantza osoa honelako Jainko batengan?. Bada, bai, egin dezakegu; izan ere, Jainkoa ahalguztiduna da, erabat ahalguztiduna; baina ez indarraren, mehatxuaren eta gogorkeriaren boterearekin; errukiaren eta maitasunaren boterearekin baizik. Indar basatiaren botere menperatzailea sekula ere ez da izango kristauon itxaropenaren oinarria. Ez da hori Jainkoaren boterea, ez da hori bere jokabidea. Lehenago esan bezala, itxaropen guztiaren aurka itxaroten dugu. Eta itxaroten jarraitzen dugu, itxaropen-izpi argirik sumatu ez arren ere. Jabetzen gara gaur eguneko egoeraren iluntasunaz eta ustezko itxaropen-faltaz; baina, hala eta guztiz ere, itxaropen osoa daukagu jarrita Jainkoarengan. Orduan, arian-arian, gure begiak, itxaropen-gabeziaren iluntasunera ohitzen doazen neurrian, Jainkoaren egintza izugarri eta misteriotsuaren itzaletan sortzen ari diren ertzak eta ingurumariak sumatzen edo usnatzen hasten gara. “Jainkoaren hatzamarra”, Jesusek dioen moduan. Hauexek dira “denboraren zeinuak” deiturikoak; zeinu edo ezaugarriok, Jainkoa gure munduan ari dela sinesten dugunean baino ezin ditugu ikusi; bizitzari itxaropenez betetako begiekin begiratzen ikasten dugunean. Hona hemen adibide batzuk.


Bakearen aldeko ekintzaile ezagun batek honako hau esan du: Irakeko gerraren inguruan egin den neurri gabeko propagandak eragin duela nabarmen igotzea bakearen aldeko ekintzaileen kopurua. Ez ote dago honen atzean Jainkoaren eskua, txarkeriatik ere ona ateratzen? Gatazka odoltsuek sortzen duten hainbat eta hainbat gizakiren izugarrizko sufrikarioak, lurrikarek, tsunamiek, HIESaren antzeko pandemiek, dudarik gabe, batzuen itxaropena errotik mozten dute; baina, aldi berean, errukizko olatu ikaragarriak ere sortzen dituzte. Ez ote da hau ere Jainkoaren egintza misteriotsua? Aberatsenen diru-gosea egin dute oraintsu gertatu diren hainbat banketxeren hondoratzearen errudun. Duela gutxi arte milioi asko zutenak heroitzat hartzen ziren, arrakastaren gailurra lortu baitzuten. Orain, berriz, ez dira behartsuak aberatsok errudun eta gaizkile modura ikusten dituzten bakarrak. Aurkikuntza berri hau ere, ez ote da Jainkoren probidentzia misteriotsuaren egintza? Sexu-gehiegikerien aurrean hainbat katolikok eman duten erantzunak,alde batetik; eta biktimen aurrean eta Elizako agintari askok erakutsi duten sentiberatasunik ezaren aurrean agertu duten kezkak, bestetik, beste gauza askoren artean, hau ere erakutsi du: Elizan hainbat gauza aldatu behar direlako kontzientzia gero eta handiagoa. Ez ote da izan hau guztia zorioneko errua, bedeinkapen mozorrotua? Barack Obama-k egindako aldaketarako deiak, beharbada, ez zuen izango hain erantzun ikaragarri eta sendoa, aurretik George W. Bush-en eta bere aholkularien neokontserbadorismoaren ergelkeria eta tentelkeria izan ez balitu aurretik. Eta zera galdetzen diot neure buruari, gauza guztien gainetik: ez ote darabil Jainkoak itxaropenik gabeko garai hau guri erronka bat botatzeko, Jainkoa bera benetan hartzeko munduko itxaropenerako oinarri bakar gisa? Ez ote da zuzen idazten ari lerro okertuekin, San Agustinek zioen moduan? Ez ote da hau Jesusen heriotza eta piztueraren esanahia? Jesusen heriotzak, gurutzean jasandako heriotza iraingarriak batez ere, erabat lur jota utzi zituen bere ikasleak eta beste lagun asko. Emauserako bidean zihoazen bi ikasleek zioten: “Guk uste genuen bera izango zela Israel askatuko zuena.� Baina herriko agintariek, apaiz nagusiek eta jendeak arbuiatu egin zuten Jesus eta, honela, bertan behera geratu ziren euren uste eta itxaropen guztiak. Jesusek berak ere, gurutzean, bakarrik ikusi zuen bere burua, Jainko Aitak abandonatu izan balu bezala: “Ene jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu bakarrik?� Baina, gertatuak gertatuta, Jesusek bezala, Jainkoarengan uste osoa izaten jarraitu zutenak, apurka-apurka hasi ziren ikusten Jainkoaren hatzamarra ari zela lanean zoritxar izugarri honen erdian. Jesus bizirik eta eraginkor zegoela, harrigarriro, era guztiz berri batez, hilen artetik piztu zela eta Jesus horren Espiritua euren artean zutela bizirik. Gurutzea ez zen erabateko porrota izan; aitzitik, Jainkoaren egintzaren garaipena izan zen, gure salbamena eta etorkizunerako gure itxaropena.


Horra hor berriro lerro okertuekin zuzen idazten duen Jainkoa. Honexegatik da, hain zuzen, berpizkundea kristauontzat gure itxaropenaren ezaugarri nagusia. Ez da gure itxaropenaren oinarria. Gure itxaropenaren oinarri bakarra Jainkoa da, Jainkoa bakarrik. Berpizkundea, lanean ari den Jainkoaren atzamarra da. Jainko honen egintza ikusten dugu Berarengan jartzen ditugunean gure itxaropen eta konfiantza osoa; iluntasunean, erdizka ikusten eta sumatzen dugunean Jesus oraindik ari dela gure mundu honetan. Dena den, epe luzera garrantzia duen kontu bakarra ez da guk itxaropena izatea; kristau batek itxaropenik gabeko garai honetan egin dezakeen ekarpen nagusia hauxe da: lanean eta ekinean jarraitzea, gure fedean oinarrituta, itxaropenez beterik; eta, honela, bizigarri eta suspergarri izatea itxaropen osoa galdu dutenentzat.

¿Dónde está tu Dios? Todo depende, en definitiva, de nuestra fe en Dios y en su obra magnífica. La esperanza se basa en la fe, en la confianza en Dios. Si nuestra fe es débil, nuestra esperanza será también frágil. Jesús dijo una y otra vez: . El problema está hoy en que no es fácil creer en Dios o, mejor dicho, no es fácil entender lo que implica creer en Dios. No obstante, algunas cosas acerca de Dios resultan cada vez más claras. Por ejemplo, por lo que respecta al gran problema del sufrimiento en el mundo, hemos pasado de ver a Dios como la causa de este sufrimiento, a considerarlo como quien permite que los seres humanos sufran, hasta contemplarlo como quien sufre con nosotros. Debemos encontrar a Dios entre las víctimas de la injusticia, entre aquellos contra los que se está pecando, los pobres y los marginados, los enfermos y los excluidos. Esto fue lo que nos enseñó Jesús. Éste es el significado de la crucifixión. Jesús fue víctima de la crueldad humana. Ahora bien. ¿ de qué sirve un Dios impotente que sufre? ¿Cómo podemos poner toda nuestra esperanza y confianza en este Dios? Podemos y debemos hacerlo porque Dios es poderoso, todopoderoso, pero no con el poder de la fuerza o la coacción, sino con el poder de la compasión y el amor. El poder opresivo de la fuerza bruta y la violencia no podrá ser nunca el fundamento de la esperanza cristiana. Éste no es el poder de Dios, ésta no es su manera de actuar. Como afirmé anteriormente, esperamos contra toda esperanza. Seguimos esperando, aun cuando no haya signos visibles de esperanza. Reconocemos la oscuridad y la aparente desesperanza de la situación actual y ponemos toda nuestra confianza en Dios. Entonces, poco a poco, en la medida en que nuestros ojos se adapten a la oscuridad de la desesperanza, empezamos a ver los contornos o perfiles emergentes de la gran y misteriosa obra de Dios -, como dice Jesús-. Éstos son los paradójicos signos de los tiempos, que únicamente se hacen visibles cuando creemos que Dios actúa en nuestro


mundo, cuando aprendemos a contemplar la vida con una actitud de esperanza. Pongamos algunos ejemplos. Un destacado activista a favor de la paz afirma que se ha hecho tanta propaganda de la guerra de Irak, que ello ha producido un incremento exponencial del número de personas implicadas activamente en los movimientos por la paz en todo el mundo. ¿No será obra del dedo de Dios que saca el bien del mal? El terrible sufrimiento de tanta gente por los conflictos violentos, los terremotos, los tsunamis y las pandemias como el VIH/sida, puede provocar desesperanza en algunos, pero también suscita enormes olas de compasión. Lo que el mundo necesita más que cualquier otra cosa es más compasión. ¿No será ésta la obra enigmática de Dios? El hundimiento reciente de muchos bancos y corporaciones ha sido atribuido generalmente a la codicia de los más ricos. Hasta ahora, los multimillonarios eran héroes, habían alcanzado la cumbre del éxito. Pero ahora no son sólo los pobres quienes los ven como culpables y criminales cuya codicia tenemos que pagar todos. Este nuevo descubrimiento ¿no será obra de la providencia misteriosa de Dios? La reacción de muchos católicos frente a los escándalos por los abusos sexuales, y su preocupación por las víctimas y por la insensibilidad de algunos dirigentes de la Iglesia, han contribuido poderosamente a crear una conciencia nueva de que en la Iglesia deben cambiar muchas cosas. ¿No ha sido una vez más esto tal vez una feliz culpa, una bendición disfrazada? El llamamiento al cambio hecho por Barack Obama tal vez no habría recibido una respuesta tan extraordinaria en Estados Unidos y en otras partes, si no hubiese estado precedido por la necedad del neoconservadurismo de George W. Bush y sus asesores. Y, por encima de todo, me pregunto si el momento actual de desesperanza no estará siendo usado por Dios para desafiarnos a tomarlo más en serio como el único fundamento para la esperanza en el mundo. ¿No estará Dios escribiendo derecho con renglones torcidos, como solía decir San Agustín? ¿No es esto lo que significa la muerte y resurrección de Jesús? La muerte de Jesús, especialmente su muerte ignominiosa en la cruz, hundió a sus discípulos y a muchas otras personas en un estado de desesperanza. En el camino hacia Emaús, los dos discípulos comentaban: . Pero el rechazo de Jesús por parte de los jefes, los sumos sacerdotes y la gente, frustró todas sus esperanzas. En la cruz, Jesús mismo se sintió abandonado por Dios: >. Pero quienes siguieron confiando en Dios, a pesar de todo esto, como Jesús mismo había hecho, llegaron poco a poco a ver que era el dedo de Dios el que obraba en esta terrible tragedia. Comenzaron a ver que Jesús estaba vivo y activo de una manera sorprendentemente nueva, que había resucitado de entre los muertos y que su Espíritu habitaba en ellos. Vieron que la cruz no había sido un fracaso total, sino que era, paradójicamente, el triunfo de la acción de Dios en el mundo, que era nuestra salvación y nuestra esperanza de futuro. Tenemos aquí de nuevo al Dios que escribe derecho en renglones torcidos. Ésta es la razón por la que la resurrección es para los cristianos el gran símbolo de nuestra esperanza. No es el fundamento de nuestra esperanza. El fundamento de nuestra esperanza es Dios, sólo Dios. La resurrección es el dedo de Dios que actúa y cuya obra podemos ver cuando ponemos toda nuestra esperanza y confianza en Él, cuando empezamos a entrever vagamente en la oscuridad que Jesús sigue actuando aún en nuestro mundo. No obstante, lo que de verdad importa a largo plazo no es sólo que tengamos esperanza. La aportación más valiosa que un cristiano puede hacer a nuestra época de desesperanza consiste en seguir actuando, en virtud de nuestra fe, con esperanza, y en ser de este


modo un estímulo para quienes han perdido toda esperanza. Tomado de NOLAN, Albert: Esperanza en una época de desesperanza, Santander, Sal Térrea, 2010, páginas 28-31

Cristo Resucitado ilumina nuestras noches; las convierte en Pascua. Kristo Berbiztua, gure gauen Argia, Pazkoa bihurtuz gure negarrak.


Non bilatu bizi dana?

¿DÓNDE BUSCAR AL QUE VIVE?, por José Antonio Pagola. Orain euskeraz gogoeta hau eta beste batzuk. ¿DÓNDE BUSCAR AL QUE VIVE? La fe en Jesús, resucitado por el Padre, no brotó de manera natural y espontánea en el corazón de los discípulos. Antes de encontrarse con él, lleno de vida, los evangelistas hablan de su desorientación, su búsqueda en torno al sepulcro, sus interrogantes e incertidumbres. María de Magdala es el mejor prototipo de lo que acontece probablemente en todos. Según el relato de Juan, busca al crucificado en medio de tinieblas, «cuando aún estaba oscuro». Como es natural, lo busca «en el sepulcro». Todavía no sabe que la muerte ha sido vencida. Por eso, el vacío del sepulcro la deja desconcertada. Sin Jesús, se siente perdida. Los otros evangelistas recogen otra tradición que describe la búsqueda de todo el grupo de mujeres. No pueden olvidar al Maestro que las ha acogido como discípulas: su amor las lleva hasta el sepulcro. No encuentran allí a Jesús, pero escuchan el mensaje que les indica hacia dónde han de orientar su búsqueda: «¿Por qué buscáis entre los muertos al que vive? No está aquí. Ha resucitado». La fe en Cristo resucitado no nace tampoco hoy en nosotros de forma espontánea, sólo porque lo hemos escuchado desde niños a catequistas y predicadores. Para abrirnos a la fe en la resurrección de Jesús, hemos de hacer nuestro propio recorrido. Es decisivo no olvidar a Jesús, amarlo con pasión y buscarlo con todas nuestras fuerzas, pero no en el mundo de los muertos. Al que vive hay que buscarlo donde hay vida. Si queremos encontrarnos con Cristo resucitado, lleno de vida y de fuerza creadora, lo hemos de buscar, no en una religión muerta, reducida al cumplimiento y la observancia externa de leyes y normas, sino allí donde se vive según el Espíritu de Jesús, acogido con fe, con amor y con responsabilidad por sus seguidores. Lo hemos de buscar, no entre cristianos divididos y enfrentados en luchas estériles, vacías de amor a Jesús y de pasión por el Evangelio, sino allí donde vamos construyendo comunidades que ponen a Cristo en su centro porque, saben que «donde están reunidos dos o tres en su nombre, allí está él». Al que vive no lo encontraremos en una fe estancada y rutinaria, gastada por toda clase de tópicos y fórmulas vacías de experiencia, sino buscando una calidad nueva en nuestra relación con él y en nuestra identificación con su proyecto. Un Jesús apagado e inerte, que no enamora ni seduce, que no toca los corazones ni contagia su libertad, es un "Jesús muerto". No es el Cristo vivo, resucitado por el Padre. No es el que vive y hace vivir. José Antonio Pagola


Red evangelizadora BUENAS NOTICIAS. Contribuye a despertar la fe en el Resucitado. Pásalo. 4 de abril de 2010 Domingo de Resurrección (C)

NON IBILI BIZI DENAREN BILA? Aitak piztu zuen Jesusekiko fedea ez zen jaio ikasleen bihotzean berez eta bere kasa. Bizi zen harekin topo egin aurretik, ebanjelariek diotenez, ikasleak noraezean ibili ziren haren bila, hilobi inguruan, galde eta duda asko zutela. Magdalako Maria da prototiporik hobena, guztiei ere zer gertatu zaien jakiteko. Joanen kontakizunean datorrenez, goizean goiz dabil Maria gurutziltzatuaren bila: «artean ilun zela». Jakina, «hilobira» joan da bila. Artean ez daki herioa garaitua izan dela. Horregatik, nahasarazi egin du hilobia hutsik ikusteak. Jesus gabe, galdua ikusi du bere burua. Beste ebanjelariak beste tradizio batez mintzo dira: emakume-talde osoa bila dabilela dioenaz. Ezin ahaztu dira Maisuaz, ikasletzat hartu dituen hartaz, eta harekiko maitasunak hilobira eraman ditu. Han ez dute aurkitu Jesus; alabaina, haren bila nora jo adierazi dien mezua entzun dute: «Zertan zabiltzate hildakoen artean bizi denaren bila? Ez da hemen. Piztu da». Kristo berpiztuarekiko fedea ez da pizten gugan gaur ere berez, haurtzarotik katekistei eta predikariei entzun diegulako soilik. Jesusen piztuerarekiko federa bihotza irekitzeko, nork bere ibilbidea egin behar du. Ezinbestekoa da Jesusez ez ahaztea, hura grinatsuki maitatzea, indar guztiz aren bila ibiltzea, baina ez hildakoen munduan. Bizi den haren bila, bizia den lekuan behar da ibili. Bizi den eta kreatzaile den Kristo berpiztuarekin topo egin nahi badugu, ez dugu bilatu behar hila den erlijio batean, legeak eta arauak betetze hutsera emana den erlijio batean, baizik Jesusen Espirituaren arabera bizi ohi den lekuan, jarraitzaileek Jesus fedez, maitasunez eta erantzukizunez onartzen duten lekuan. Ez dugu ibili behar haren bila borroka agor batek, Jesusekiko maitasunik eta Ebanjelioarekiko gogorik ezak banaturik eta muturka jarriak dituen kristauen artean; baizik eta kristau-elkartea eraikitzen ari garen lekuan ibili behar dugu haren bila, beren erdian Jesus jarria dutenen artean, ezen badakiten «bi edo hiru haren izenean bildu diren lekuan, han dela hura».


Bizi den hura ez dugu aurkituko fede zurrun eta ohikeriazko batean, topiko-mota guztiek eta esperientziarik gabeko formula hutsalek higatua duten hartan; hura aurkitzeko, beste kalitate bateko harremanak behar ditugu harekin eta haren egitasmoarekin. Itzalia eta zurruna den Jesus bat, maiteminik eta lilurarik eragiten ez duen bat, bihotza hunkitzen ez duen eta bere askatasuna kutsatzen ez duen bat: halako Jesus hura «hila den Jesus» da. Ez da bizi den Kristo, ez da Aitak piztu duen hura. Ez da bizi den eta biziarazten duen hura. Jose Antonio Pagola BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea. Har ezazu parte Berpiztuarekiko fedea iratzartzen. Bidali hau. 2010eko apirilaren 4a Piztuera Igandea (C)

«Ez dago hemen; biztu da». Hauxe esan deusku, Jesusen hilobi gainean, aurkitu dogun aingeruak. Jesus biztu egin dala, Jesus bizirik dagoala! Gaur, gure jaia da, kristauon jai nagusia. Gure Pazkoa! Herri librea gara gaurtik. Herri askatua. Jaunak salbau gaitu. Betiko heriotzatik atera guitu. Hemendik dator gure poza, gure zoriona. Hemendik gure aleluia luze ta durundutsuak: Kristo biztu da eta bere herriagaz dago!. Eta, jaiaren ederrak zorionez bete gaitu. Gauza jakingarri bat esan behar dogu hemen Jesusen biztuera honetan daukala bere etorburua gure fedeak. Hortxe hartzen dau bere egiatasuna, bere oinarria. Hauxe sinistu behar dogu sendo kristauok: Jesus bizirik dagoala!, bestela. Gure fedea hutsa litzake, oinarri bakoa, ez genduke norengan sin¬istu. Honetantxe dago, hain zuzen be, Pazko jaiaren irakatsia: heriotza azpiratuta gelditu dala Jesusen indarrez! Gizona ez, da jaioten hilteko; bizitzeko hilten da. Heriotzaren hazitik bizitza barri bat sortzen da: Betiko bizitza!


Apostoluak Jesus hilda ikusi ebenean, lurra jota gelditu ziran. Euren dolu minean, mundua gainera etorri jaken. Ez ziran gizonak be. Baina, Jesus biztuta ikustean, zeharo aldatu ziran. Jesus aurrean biztuta ikusi ebenean eta Ha, Jesus, Palestinatik zehar eurekaz ibilia zala, itsuak eta gaixoak osatzen zituana, eurekaz jan eta edaten eban Jesus berbera zala ziurtatu ziranean, gizon hareek zeharo aldatu ziran. Mundu osora zabaldu ta Jesus bizirik egoala oihukatu eta iragarri eben mundu guztiaren aurrena euren bizia testigutzat ipinirik Jesusen helburu ta jokabideak, pentsakera eta eritxiak, bere asmo eta gurariak geure egin. Jesusegaz antzerakotu. Jesusen inguruan pilatu gure bizitza guztia. Jesus berbiztuaren testigu izan, Jesus berbiztuari jarraituz. Hau egiten ez badogu, Pazko jai hau guretzat hutsa izango da. Lehengotan itxiko gaitu. Pazko barriz jantzi garan kristauok egin behar dogu mundu barri hori. Eta, mundu barri hori egiten, neugandik hasi behar dot. Neu ezpanaz zuzena, arteza, maitekorra, ongilea; bihotz zabala ez banaz zelan jaso neike mundu barri ori? Beraz, Jesus berbiztuari eskatuko deutsagu, pazko sari lez, indar barri hori. Bere argiz eta dohainez bateatu gaizala Pazko goiz honetan.

Homilia urratsak, Ebanjelioaren ildotik Pazko Eguna

2010 Apirilak 4 (C urtea)

Patxi Otamendi


Apostoluen Eginak 10:34, 37-43 I Korintiarrei 5:6b-8 Joan 20:1-9

Arimateako Josek hartua zuen gorpua bere barrutian hilobiratzeko zeregina, Jesusen familiak ez baitzuen Jerusalenen hilobirik. “Magdalako Maria hilobira joan zen goizean goiz, artean ilun zegoela” (20,1). Gauaren iluntasuna ordu haietan bizitzen ari zirenaren drama eta sinesmenaren ilunpea irudi dezake. Igande goizean Maria hilobira joan eta harri lauza kentzean Jaunaren gorpua desagertu egin dela konturatzen da. Ez daki Jaunaren gorpua lapurtu ote duten. Garai haietan hilobiko gorpuak lapurtzea ekintza larria zen. Hala zioen agindu inperial batek. Beste aukeretan pentsatuz, ez daki Jauna beste nonbaiten birkokatu den. Zehazki “ez dakigu” esaten dio Simon Pedrori. Maria gutariko bakoitzaren sinboloa da. Zailtasun eta beheraldietan, jakin ezean iltzatuta geratzen gara. Ziurtasunik gabe. Ezkuta ezineko beldurrean. Kontakizunak urrats bat ematen du: Mariak aurkitutakoa ikasleei jakinarazten die. Hauek arineketan doaz zer gertatu den ikustera. Pedro hilobian sartzen da, nahiz eta lekura Joan bere aurretik heldu. Pedrok elkartearen kemena irudikatzen du. Gero Joan sartu eta lehena bilakatzen da sinesten. Joanek ez du Jauna ikusten, baina sinetsi egiten du. Ikasle honek maitasunaren argia ordezkatzen du. Mariak bezala, maitasun osoa jarria zuen Jaunarengan. Magdalako Mariaz beste ebanjelari batek dio zazpi deabru zituela beragan (Lukas 8:2). Jesus gurutziltzatzen ari zirela hurbiletik begira zegoen taldetxoan ere aipatua da. Beraz egun haietako gertakizun latzak zuzenean bizitakoa zen. Pasarteak azpiko mezu batean diosku fedea maitasunetik hobeto ulertzen dela (Joan Pedro baino arinago heltzen da hilobira). Eta maitasunean dirautenen testigantza entzun egin behar dela. Oraingoan, Joan eta Mariarena. Horregatik pasartean aurrerago elkarteari gertakizunaren berri emateko aukeratutakoa Maria da, ez bi apostoluak: “zoaz nire senideengana eta esaiezu” (20,17). Harrigarri bezain ironikoa Jaunak emakume honi emandako eginkizuna. Pauloren arabera apostolu mailan onar daiteke, Piztueraren lekuko izanik horren berri emateko aukeratua izan delako. Trinkoa izango zen bere testigantza elkartearen aurrean, nahiz eta gero gehiago ez aipatu. Gure garaietara ekarriz, kristau elkarteak gogoan hartu behar ditu zer dioten “fedea maitasun mailan” bizi dutenak. Honek ekumenismo sakon batetara garamatza: nortzuk eman diezagukete Jaunaren berri. Pasartean argi geratzen da Jauna era desberdinean aurkitzen dutela bi ikasleak eta Mariak. Ikasleak handik - hona – hara dabiltza. Maria gutxi mugitzen da, baina Jaunaren hutsunea emozio osoz bizi du. Ikuspuntu desberdinak daude Jaunaren bizi-berria gureganatzeko. Jauna esperientzia desberdinetan aurki baitaiteke. Pedro eta Joan elkartera joan ziren. Zerbait berria hasia zen. Piztuera ez baita une bateko gertakizun soila. Baizik etorkizunerantz zabaltzen den bidea. Eraldatua geratzen da sinestunen ikusmira, espiritu berri bat ematen zaielako. Piztueraren kontakizunak berez ez gaitu federa eramango. Baina bai gugan zerbait piztuko: ulermen berri bat.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.