G: Gerrea dago orain Kongon? MB: Bai, badago. Bukavun gerrea dago orain. Goma, Bukavu, Ubira, hor alderdian gerrea dago. Jendeak urten egin behar dabe euren etxeetatik eta kanpamentuetan bizi dira sano egoera txarrean.
Gerran gehien sufriduten dabenak andrak eta umeak dira. Gizonak gerrara doaz eta andrak geratzen dira bakarrik. Orduan militarrak andrak hartzen dabez eta danerik egiten deutsie. Horregatik andrak etxetik kanpora joaten dira umeakaz. Nazioarte mailako kontzentrazioa izan zan Congon gerraren bidegabekeriak salatzeko. Eleizeak be asko egin dau bakearen alde. Kinshasan hauteskundeak izan dira. Hauteskundeetan barriro be Kabilak irabazi dau ze tranpak egin dabez berak urtetako. Eleiza katolikoak salatu egin dau hori. Horregatik orain gerrea dago eleizea eta politikoen artean. G: Ze ezbehar gehiago dago han? MB: Nik ospitalean eta anbulatorioan egiten dot neure lana, gaixoakaz, eta danerik ikusi izan dot han, era askotako gaixoak. Problemarik handiena da ume txikiekaz. Familiek ume asko daukiez. Horreek umeak txikiak diranean, urtet’erdikoak edo, euren ama egoten da hurrengoa itxaroten eta ez dauka zer emon jateko. Orduan hasten dira arazoak. Umeak desnutrizinoa daukie, gero eta indar gitxiago, gero eta ahulago. Urtet’erditik bost urtera bitartean izaten da edaderik txarrena. Gaixorik 8