Arratiako KT 12

Page 1


Arratiako Elizak argitaratutako azken liburutxoa Última publicación del sector pastoral Arratia. Katekesian dabizen gurasoei begiar argitara emon dogu liburutxo hau, euskeraz zein erderaz, eukaristia hobeto ulertu eta bizitzeko. Dana dala, edozien eliztarrak gustora irakurriko dau liburutxo hau: gogoetak, kantak, otoitzak… Eukaristiaren hasieran, abadeak dei egiten deutso gure Herriari, kurutzearen seinalea egin dagian. Kurutzearen seinalea, bateatuen bereizgarria da, Eukaristia, kurutzean hil eta berbiztu zan Jesus dalako. Aitaren izenean, bekokira daroat eskua. Jaungoikoa grabatu gurako neuke nire amets eta ideia guztietan. Jaungoikoaren eskuek nire pentsamendu guztiak ikutzea gurako neuke. Jaungoikoaren irudimena nire garunean loratzea gurako neuke, maitatzeko beste era batzuk asmatu ahal izateko. Semearen izenean, bihotzera daroat eskua. Jaungoikoari berba egin gurako neuskio, Jaungoikoari nire maitasun berba guztiez abestu gurako neuskio. Jaungoikoaren nahia nire bihotzean loratzea gurako neuke, beste zorion iturri batzuk asmatu ahal izateko. Espiritu Santuaren izenean, sorbalda batetik bestera eroango dot nire eskua. Jaungoikoaz jantzi gurako neuke goitik behera, ezkerretik eskumara. Parez pare zabalik dagoan leiho itzela izan gurako neuke; parez pare zabalik mundura, zerura, nire anai-arrebengana, txiroengana, harrizko bihotza dabenengana eta lurreko ahaztu guztiengana.

LA EUCARISTIA NOS CONGREGA

Poco a poco va llegando la gente. Entran personas en la iglesia en pequeños grupos; o solas, una detrás de otra: o en familia. La iglesia se va llenando y, aunque no haya en ella mucha gente, ese pequeño número constituye el Pueblo de Dios. Dios no es un banquero: no hace cálculos con números. Dios no es un comerciante: no anda buscando clientela.

Dios no es la estrella de un espectáculo: no contabiliza el número de espectadores. Para Dios, lo que importa no es la cantidad, sino el corazón.

La iglesia no es un supermercado. Para atraer a la gente, la iglesia no hace rebajas. La eucaristía no tiene precio: no es un producto de consumo, sino un producto de amor.


Partxisean jolastuz biziaz ikasi (Familian jolasteko partxisa) Bizitza bidea da, partxisa bidea da. Gure ahaleginez, tantuz tantu, aurrera egiten ahalegintzen gara. Batzutan bizkor, puntu handiak atarata, besteetan astiro, banan banan. Normalean aurrera, baina batzutan barriro hasi behar: fitxea jan deuskuenean, sei larregi atara dogunean. Bizitzan helburu bat dogu: batzuk arrakasta, dirua… Gure partxisean, KTko partxisean: Jesusengana heltzea. Hantxe dago Jesus, alkartean, bizitza konpartituz. Hara heldu gura dogu. Ama onak lagundu daiskula bide horretan: Kanta bat: Ama ona, lagundu guri seme onak izaten beti. (Juanjo Elezkano) Oharra: “seme” kanta beharrean, “ume” ere kanta leike, neska mutilak kontuan hartuz. Ume umeak umetu egiten ditu, baina aukera da tokian tokikoa. Ebanjelioa: Eta Jesusek: - «Ni naiz bidea, egia eta bizia. Ez doa inor Aitarengana, nire bitartez ez bada. Ni ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutuko zenukete«. Jn 14,6 Testu bat: Erran bat da: bide guziek Erromarat daramatela! Bainan Egiazko Jainkoaren, Bizia daukan Jainkoaren, Jainko Aitaren ezagutzeko ezta bide bat baizik, Berak hartu izan duena: JESUSKRISTO. Ni naiz Bidea, Ni naiz Egia, Ni naiz Bizia... dauku Jesusek erraiten lehen bezain finki. (Manex Erdozaintzi) El curso pasado la dinámica común de la misa familiar en todas las parroquias de Arratia fue construir una casa donde Jesús se sentiría de casa y la casa la alzáramos al estilo de Jesús. Además repartimos unos catetos para jugar y para bendecir la mesa. Este año os proponemos jugar en familia al parchis, un parchis muy nuestro, donde tanto a tanto lleguemos al objetivo final, la casilla central, Jesús con su grupo de amigos. Recorreremos distintos aspectos de nuestra vida y descansaremos en las casillas de las parroquias de Arratia y de las celebraciones de los sacramentos. Tira y el dado… y suerte!


Arratiako Eliza 2012-2015: Ebanjelioa sakondu eta zabaldu “Ebanjelioa sakondu eta zabaldu� hauxe izango da Arratiko Elizaren goiburua hurrengo lau urteetarako. 2012. urtean hasi eta 2015ra arte. Arratiako Pastoral Batzordeak aho batez onartu eban hurrengo lau urteotarako programazioa. Sei lehentasun nagusi izango ditu lau urteko aldi honek. Lehentasun bakoitzak pertsona arduradun bat izango dau lan taldea osatu eta helburua, pausoz pauso, urteotan betetzen ahalegintzeko. Helburu batzuen ardatza ebanjelioa sakontzea da, bertan errotuta gure parrokia eta eskualde, familia eta pertsonen bizitza erlijiosoa eraikiz eta eliz eredua azalduz. Beste helburuak ebanjelioa zabaltzea daukie ardatz moduan. Hona hemen, labur labur, sei lehentasunok: 1.- Elizpetik plazara, hau da, eliza eta Arratiako gizartearen artean hartuemon urrats barriak emon. 2.- Arratiko elizako boluntarioak zaindu eta barriztatu. 3.- Familia mezak bultzatu, prozesu baten barruan. 4.- Ekonomia batzordeak koordinatu. 5.- ADAP edo abade bako domeketako ospakizunak sendotu eta zabaldu. 6.- Caritas Arratia indartu, Arratiako Elizaren esku solidarioa.

Plan hau lan luze eta sakon baten emoitza da. Hainbat batzar eta lan bilera egin dabez Arratiako Pastoral Batzordeko kideek, euren artean eta kanpoko kideen laguntzaz. Batzorde hori osatzen dabe parrokietako ordezkariek, Arratia mailan liturgia, Caritas eta Familia pastoraltzako ordezkariek, Zulaibar Ikastegiko kide batek eta abadeak.


Plan Pastoral 2012-2015 de la Iglesia de Arratia El jueves 26 de enero de 2012 aprobó el Consejo Pastoral de Arratia el plan pastoral para los próximos cuatro años tras varias sesiones de reflexión y trabajo. El plan tiene dos ejes: profundizar en el evangelio de Jesús y extenderlo en Arratia. Convencidos de que no se puede contagiar aquello que no se vive el referente pastoral será el Evangelio de Jesús.

Seis objetivos o prioridades para estos cursos: 1.- Elizpetik plazara, del pórtico a la plaza. Dar pasos nuevos en la relación entre la iglesia y la sociedad de Arratia. 2.- Acompañar y renovar los voluntarios de la Iglesia de Arratia. 3.- Potenciar las misas familiares, dentro de un proceso. 4.- Coordinar las comisiones económicas parroquiales. 5.- Fortalecer y extender la ADAP o asambleas dominicales en ausencia de presbítero. 6.- Fortalecer Caritas Arratia como el brazo solidario de las parroquias de Arratia.

Informazio eguneratua:

www.arratia.tk edo

www.arratia.eu


Familia arteko Gabon Jaia Abenduaren 22an, zapatua, Igorren Aurten gaia izango da: Abendu meza Gandiagaren eskutik. Herri guztietakoak parte hartuko dogu meza honetan.

Errogatibea 2012 Urkiolara Ekainaren 15ean, zapatua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.