Armentiberri19

Page 1

etapa berria 019

LIBURUTEGIA ARRATSALDEKO ZERBITZUA

ARMENTXOko LANTALDEAK

XABIER OLASOREN AZKEN LIBURUAK


aurkezpena Hola a tod@s. Armentiberri incia una etapa nueva este curso. Nos ha costado un poco pero aquí estamos de nuevo dispuestos a contaros todo lo que ocurre en la ikastola y lo que vosotros nos queráis contar, claro. Vuestra ayuda es fundamental y por eso os pedimos que nos enviéis todo lo que os apetezca que salga en la revista. Fotos de una merendola, una actividad que se realice, un chaval o chavala que se ha presentado a un concurso, lo que queráis, Armentiberri es la revista de todos. Os recordamos nuestro correo electrónico para hacernos llegar vuestras sugerencias, fotos, temas, aportaciones. Eskerrik asko Esan dugun bezala, hemen gaude berriro Armentiberriren lagunak!. Aldizkaria zurea da. Horregatik, zer edo zer nahi baduzue agertzea, bidali, mesedez! Oso garrantzitsuak dira guretzat zuen ekarpenak. Zuek gabe oso zaila da aldizkaria egitea. Ziur gaude gauza asko gertatzen direla eta kontatu nahi dugu. Zuen zain geratzen gara!

testuak, argazkiak eta informazioa: berriak@armentiaikastola.org 02


ARMENTIA

IKASTOLA

2015 3


labur ARABA EUSKARAZ, GASTEIZEN Oion-eko ikastolak antolatuko du 2015eko Araba Euskaraz. Hori bai, Gasteizen ospatuko da eta suposatuko duzuenez, jende asko behar izango da dena ondo ateratzeko! Ekainaren 14an izango da. Izan kontuan egun hori ondo pasatzeko eguna dela baina ahal izanez gero baita laguntzeko ere. Oraindik asko geratzen da baina lan asko dago egiteko! Araba euskarazen antolakuntza joango da xehetasunak ematen!

igandeak jai 4


iruditan

bizikletaz Azaroan LH-6. mailakoek Bizikletaz seguru zirkulatzeko ikastaroa egin zuten Primeran pasatu genuen bai txikiak bai gurasoak!

5


liburutegia

arratsaldeko zerbitzua Armentia ikastola acaba de estrenar el servicio de biblioteca por la tarde. Lleva en funcionamiento unas semanas y de momento hay 23 socios. Se puede acudir a la biblioteca de lunes a viernes de 17:00 a 18:30 y los miércoles desde las 15:00 horas. El objetivo es responder a una demanda que existía entre las familias y estudiantes. Poder acudir a la biblioteca a disfrutar de la lectura, pero también para poder buscar información o hacer trabajos. Para hacerse socio hay que pagar una cuota anual de 10 euros, es decir, un euro al mes. Es un pago simbólico y lo que se recaude irá destinado a comprar más libros para la biblioteca. Naiara Oyanguren es la encargada de la biblioteca, allí la encontraréis para cualquier duda que tengáis. Arratsaldeko zerbitzua orain dela 2 aste jarri zen martxan eta dagoeneko 23 bazkide ditugu. Oso pozik gaude kopuruarekin baina gure ideia kopuru hau bikoiztea da.

1.) Nola funtzionatzen du? Nork erabili dezake? Liburutegia astelehenetik ostegunera arratsaldero irekita dago 17:00 etatik 18:30 etara eta asteazkenetan 15:00

retatik 18:30 etara. Zerbitzu hau ikastolako ikasle guztiek erabili dezakete. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBH-ko ikasleek, hain zuzen ere. Etortzen diren lehenengo egunean bazkide txartela egiten zaie eta hortik aurrera nahi duten bakoitzean etortzeko aukera daukate. Ordaindu behar dute? Liburutegia erabili ahal izateko bazkide egin behar dira eta urtean 10 euroko kuota

6

ordaindu. Urteko kuota hau sinbolikoa da, eta lortzen den diruarekin seguraski liburutegia hornitzeko erabiliko da. Hau da, liburu eta ipuin gehiago erosteko. Dena den, eskertzen dugu etxean dituzuen eta erabiltzen ez dituzuen ipuinak eta liburuak ekartzen baldin badituzue liburutegira. Nor da liburutegiko arduraduna? Naiara Oyanguren da liburu-


irakurri tegiko arduraduna. Hau da bere 4. ikasturtea ikastolan eta liburutegian lan egiteaz gain, 2 urteko gelan egiten du lan. Liburutegian egun batzuk besterik daramatza baina ilusio handiarekin egiten du lan gauzak aurrera atera daitezen. Liburuen mailegua egiten da? Momentuz

eguerditan bakarrik dago aukera liburuen mailegua egiteko baina ez dugu aukera baztertzen eta seguraski hemendik gutxira posible izango da ere arratsaldetan liburuen mailegua egitea. Zergatik jarri da martxan proiektua? Zein helburuarekin? Ikastolako hainbat guraso eta ikastolak ere beharra ikusi zuen arratsaldeko zerbitzua.

etxerako lanak, talde lanak eta kontsultak egiteko gune baten beharra ikusi zelako. Hau guztia, euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin. Kuotaren zergatia Kuota urtean 10 eurokoa da, hilean euro bat. Kuota honekin ez da ordaintzen zerbitzu honen kostoa beraz nahiko sinbolikoa da. Guztiok arduratu gaitzen gure liburutegiaz.

Alde batetik, ikasleen irakurzaletasuna, gozamena eta ohitura sortzeko. Eta beste aldetik, informazioa bilatzeko, ikasteko,

LIBURUTEGIKO BAZKIDE IZATERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!

7


grupos de trabajo de armentxo Aunque pensemos que todos conocemos Armentxo, muchas preguntas y dudas que hemos recibido nos llevan a pensar que no es así. Son muchas las actividades que organiza la Asociación de padres y madres: actividades extraescolares -tarde y mediodía-, charlas y talleres, escuela de padres y madres, celebraciones (Euskararen Eguna, fiesta de la ikastola), campamentos de verano y zaintza de Educación Primaria. Para poder organizar y desarrollar las actividades, Armentxo está formado por grupos de padres y madres organizados en comisiones:

Escuela de padres y madres: ✓ Organizamos charlas para las madres y padres vinculadas a la educación de los niños y niñas. ✓ Talleres familiares: se organizan actividades para que pequeños y mayores disfruten en un espacio lúdico. ✓ Coordinado con el ayuntamiento, un grupo de padres y madres trabaja diferentes temas durante el curso repartido en 12 sesiones.

Euskara: ✓ Organizar el día del euskera. ✓ Charlas y talleres relacionados con el euskera. ✓ Actividades para jugar en euskera.

Deporte:

Comedor y servicios (campamentos de verano y zaintza):

✓ Se hace seguimiento de las actividades deportivas.

✓ Estamos introduciendo productos autóctonos poco a poco.

✓ Estamos desarrollando un proyecto de deporte. para definir que queremos para el años que viene

✓ Hemos organizado la zaintza de Educación Primaria y hemos dado forma al proyecto.

✓ Damos formación a los monitores todos los años con alguna sesión.

✓ Organizar los campamentos de verano desde los 3 a los 8 años.

Actividades puntuales: ✓ fiestas y celebraciones.

Cultura:

✓ ayudar en celebraciones puntuales.

✓ Se organiza el grupo de danzas y se planifican las salidas.

Esas comisiones con el motor y la fuerza de Armentxo, es allí donde se toman las decisiones. Para que nuestros hijos e hijas puedan disfrutar de actividades extraescolares, para que haya servicio de zaintza, para disfrutar de los campamentos, para... necesitamos tu ayuda. En algún grupo ha habido bajas, y quisiéramos reforzarlas.

✓ Nos preocupamos de que los alumnos de trikitixa y pandero puedan realizar sus pequeñas actuaciones. ✓ También de dibujo y cerámica.

Por lo tanto, acercate por la oficina o ponte en contacto con nosotros armentxo@hotmail.com (Telefonoa 688 886828)

8


armentxoko lantaldeak Armentxo denok ezagutzen dugula pentsatzen badugu ere, askotan etortzen zaizkigun galderak eta zalantzak hori ez dela horrela pentsatzera eraman gaitu. Guraso Elkarteak antolatzen dituen jarduerak hainbat dira: eskolaz kanpoko jarduerak -arratsalde nahiz goizekoak-, hitzaldi eta tailerrak, guraso-eskola, ospakizunak (Euskararen Eguna, Ikastolako jaia), udalekuak eta lehen hezkuntzako zaintza. Jarduerak ondo antolatu eta garatu ahal izateko, Armentxo gurasoz osatutako batzordeetan antolatua dago:

Jantokia eta zerbitzuak (udaleku eta zaintza): ✓ Jantokian bertoko produktua sartzen ari gara pixkanaka-pixkanaka. ✓ Lehen Hezkuntzako zaintza antolatu eta proiektuari forma eman diogu. ✓ 3urtetik 8 urtera arteko umeen udalekuak antolatu.

Kultura: ✓ Dantza taldea antolatu eta irteerak zehazten dira. ✓ Trikitixa eta pandero ikasleen agerraldiez arduratzen gara. ✓ Marrazketa eta zeramika jarduerez ere bai.

Guraso-eskola: ✓ Umeen heziketaren inguruan gune bat sortzeko hitzaldiak prestatzen ditugu gurasoei zuzenduta. ✓ Familia-tailerrak: umeak eta gurasoak gune ludiko batean elkarrengandik disfrutatzeko ekintzak antolatzen ditugu. ✓ Udaletxearekin koordinatuta guraso talde zehatz batek 12 saioetan gai desberdinak jorratzen ditu kurtso osoan zehar.

9

Euskara batzordea: ✓ Euskararen eguna antolatu. ✓ Euskararekin zerikusia duten tailer eta hitzaldiak. ✓ Euskaraz jolasteko jarduerak.

Kirola: ✓ Kirol jardueren jarraipena egiten dugu. ✓ Kirol proiektua garatzen ari gara, datorren urterako zer nahi dugun erabakitzeko. ✓ Begiraleen prestakuntza bermatzen dugu urtero saioren batekin.

Jarduera puntualak: ✓ jai eta ospakizunen ardura. ✓ ez ohikoak diren jardueretan laguntza eskaini. Batzorde horiek dira Armentxoren motorra eta indarra, bertan hartzen dira puntu horien inguruko erabakiak. Eta gure umeek eskolaz kanpoko jardueretara joan ahal izateko, edo goizeko zaintza zerbitzuak izateko, edo udalekuak disfrutatzeko, edo... zure laguntza behar dugu. Batzorde batzuetan bajak izan dira, eta indartu egin nahiko genituzke.

Beraz, hurbildu zaitez gure bulegora edo gurekin harremanetan jarri armentxo@hotmail.com (Telefonoa 688 886828)


ikastolakoak

LANTALDEAK

Gai hauetako batzuk Plan Estrategikoaren lantaldeetan lantzen ari ziren, baina bikoizketak ekidin behar zela eta gaia hortik bultzatu. Adibidez, 0-3 etaparen lanketa pedagogikoa hasita dago, berdin Batxilergoa.

Ekainean egindako Batzar Nagusitik ateratako Artezkaritza Batzordean, gaiek landu eta tratatzeko modua dela ta autokritika egin zen. Hausnarketa egin ondoren eta aurtengo ikasturterako aurreikusten ziren gaiak ikusiz, hoiek lantzeko lantaldeak edo batzordeak osatzea onartu zen. Lantalde horiek artezkaritzakoak ez diren ikastolako kideei zabaltzea ere onartu zen

Nahi ta ez, gai askok oso lotura handia dute gai ekonomikoekin eta eztabaida horren baitan kokatu beharko ziren nagusiki. Adibidez, piszina eta 0-3ren inguruko hartu beharko ziren erabakiak. Eztabaida horiek gai ekonomikoez arduratuko den lantaldearen baitan eman beharko ziren. Eztabaida konkretu horietan taldea zabaltzea komeni dela ikusten zen.

Eta hasteko honako gaiak proposatu ziren lantaldeetan lantzeko:

Lantalde horiek gaiak landu ondoren, Artezkaritzara eramango dituzte beraien hausnarketak, azterketak eta proposamenak. Azken hitza Artezkaritzarena da ta.

0-3 etapa Langileak: bazkidetzeko prozedura eta beste

Gurasoei dagokienez, kurtso hasierako bileretan informazioa eman eta lantaldeetan parte-hartzeko gonbidapena luzatu zitzaien.

Obrak eta Konponketak Gai Ekonomikoak LOMCE

Horrela lantaldeak hasi ziren eratzen eta honela gelditu ziren.

Batxilergoa

Lantaldea

Gurasoak

Langileak

Zereginak

LOMCE

6

4

Legea aztertu eta proposamenak Artezkaritzara eraman.

Obrak eta konponketak

3

2

Proiektu berrietan egin beharko ziren obra berrien azterketa, balorazioa eta proposamenak Artezkaritzara eraman.

Ekonomia

4

5

Zenbaki ekonomikoak, sarrerak eta gastuak aztertu. Piszinaren balorazioa egin. Aurrekontuak prestatu. Proposamenak aurkeztu. Proiektu berrien balorazio ekonomikoa eta bidegarritasuna aztertu eta proposamenak Artezkaritzara eraman.

Langile-kontratuak

1

3

Kontratazio finkoetarako protokoloa landu eta Artezkaritzara proposatu.

0-3 urte

4

Proiektu berrien balorazio ekonomikoa eta bidegarritasuna aztertu. Proposamenak Artezkaritzara eraman.

Batxilergoa

3

Proiektu berrien balorazio ekonomikoa eta bidegarritasuna aztertu. Proposamenak Artezkaritzara eraman.

10


sobre la ikastola

GRUPOS DE TRABAJO

Algunos de estos temas estaban siendo tratando en los grupos de trabajo del Plan Estratégico, por lo que convendría evitar duplicidades. Por ejemplo, ya se ha comenzado el trabajo pedagógico de la etapa 0-3, y también del bachillerato.

En el Consejo Rector surgido de la Asamblea General celebrada en junio se realizó una autocrítica sobre el modo de elaborar y tratar los temas. Tras hacer una reflexión, a la vista de los asuntos previstos para este curso, se acordó formar grupos o comités para tratarlos. También se acordó abrir dichos grupos de trabajo a socios de la ikastola que no perteneciesen al Consejo Rector.

Necesariamente, muchos temas guardan estrecha relación con las cuestiones económicas, por lo que deberían incardinarse principalmente en ese ámbito. Por ejemplo, las decisiones que conciernen a la piscina y a la etapa 0-3 años. Dichos temas deberían de tratarse en el grupo de trabajo encargado de las cuestiones económicas. Se veía conveniente ampliar el grupo para debatir esos temas concretos.

Para empezar, se propusieron los siguientes temas para tratar en los grupos de trabajo:

Tras tratar los temas mencionados, los grupos de trabajo transmitirán sus reflexiones, análisis y propuestas al Consejo Rector, que tiene la última palabra.

Etapa 0-3 años Personal: proceso de admisión de personas socias y otros

Con respecto a los padres, en las reuniones de principio de curso se les facilitó información y se les invitó a participar en los grupos de trabajo.

Obras y reparaciones Temas económicos LOMCE

Se procedió a constituir los grupos de trabajo, que quedaron compuestos de la siguiente forma:

Bachillerato.

Grupo de trabajo

Padres

Trabajadores

Cometido o funciones

LOMCE

6

4

Analizar la ley y trasladar propuestas al Consejo Rector.

Obras y reparaciones

3

2

Análisis y valoración de las obras a llevar a cabo en los nuevos proyectos y trasladarlas propuestas al Consejo Rector.

Economía

4

5

Analizar las cifras económicas, ingresos y gastos. Hacer una valoración sobre la piscina. Preparar los presupuestos. Presentar propuestas. Analizar la valoración económica y la viabilidad de los nuevos proyectos y trasladar las propuestas al Consejo Rector.

Personal laboral contratado

1

3

Trabajar el protocolo para las contrataciones fijas y elevar la propuesta al Consejo Rector.

0-3 años

4

Realizar la valoración económica y el análisis de la viabilidad de los nuevos proyectos. Trasladar las propuestas al Consejo Rector.

Bachillerato

3

Realizar la valoración económica y el análisis de la viabilidad de los nuevos proyectos. Trasladar las propuestas al Consejo Rector.

11


ikasleen lanak Os presentamos a Unai Zugazua González y Gorka Aizpurua Iraola. Son alumnos de cuarto de la ESO en Armentia ikastola. Dentro de los trabajos que ellos realizan está también expresar sus conocimientos, sus opiniones sobre aspectos que nos afectan en el día y día. Los chicos y chicas de DBH han escrito unos artículos fantásticos que os iremos mostrando en cada número de Armentiberri. En este caso, Unai y Gorka nos hablan de la Lomce y el ébola.

INFERNUA, DEABRUA Orain dela gutxi arte denok bizi izan gara zeruan edo pasadisuan, baina hau aldatu egin da eta infernuko hesteetatik deabrurik krudelena atera da gure paradisua infernu bilakatzeko. Lehenik, orain dela hilabete batzuk besterik ez, hegoaldea ziztatu du eta gainera ziztada sakona izan da. Deabru honek bere burua zatitzeko ahalmena dauka eta beti modu berean egiten du lan. Lehenik eta behin, zure gorputzean sartu eta tenperatura igoaraziz zure barnealdea su-leize bihurtzen du. Horren ostean, zure gorputza, Afrikan gertatu zen bezala, behin eta berriz sastatzen du zu odolustuta hil arte. Esandako bi ahalmenak batuta, milaka aingeru akabatu ditu jada. Iparraldeko jainko eta aingeruek badute deabru hori akabatzeko armak sortzeko materiala eta adimena, baina ustelkeriarengatik nahiago dute hesien bidez deabruak beste aldean nahi duena egiten uztea eta denona den paradisuaren erdia horrela desagertzea; izan ere, nahiago dute milaka pertsona hiltzen ikusi, sosak xahutu baino. Baina orain dela astebete munstro horrek pezoiak suntsitu eta iparraldean sartu da. Aingeruak aurre egiten ari zaizkio ahal duten moduan, baina nahiz eta iparraldeko arman aurreratuago egon, deabrua poliki-poliki Europan sartzen ari da. Inork ez daki ea jende gehiago hilko den edo hegoalderantz berriro kanporatuko duten, baina hildako gehiago inork nahi ez duenez, soldaduak munstroari aurre egiteko prest daude. Protokoloak martxan jarri dira eta herria kontzientziatuta dago. Beharbada biziaren eta heriotzaren arteko gerratearen lekuko eta partaide izango gara, baina benetan egiten dudan galdera ondorengoa da: Utziko al gaituzte berriro ere guda honetan bakarrik? Eta... ez dituzte behingoz gaitz honen aurkako armak sortuko? Afrikari egin dioguna egiten badigute, herrialdeak banaka-banaka odolustuko dira eta gerratea galdu egingo dugu. Ez dut oso argi nor den benetako deabrua... Ebola edo lehenengo munduko herrialdeak?

Gorka Aizpurua

12


LOMCEri ez! Nire herrialdean, Euskadin, ikasleen ikasketa maila Europako bataz bestekoaren gainetik dago. Gasteizko Armentia Ikastolan ikasten dut, eta hemengoa ez da salbuespena, ez. Alde batetik, estatuko bi hizkuntza ofizial erakutsi dizkidate, eta baita atzerriko beste hirugarren hizkuntza bat ere, ingelesa kasu honetan. Honi esker, hainbat hizkuntzatan elkarrizketa bat mantentzeko gai naiz, edota nire ama-hizkuntzan idatzita ez dagoen liburu bat irakurtzeko aukera dut. Bestetik, sexu eta maila ekonomiko ezberdina duten zenbait ikaskiderekin ikasten dut. Bai mutilak eta bai neskak. Aberatsak, pobreak eta ez hain pobreak. Ikaskide izateaz aparte, nire lagunak ere badira. Nire herrialdeko eta Europa osoko historia eta kultura ikasi dut bertan. Nire inguruan dauden oztopoei aurre egiten, erlazionatzen naizen persona guztiekin harreman ona izaten eta haiek errespetatzen erakutsi didate. Zeren hemen koloreak edo jatorriak ez du garrantzirik. Laburbilduz, bizitzan baliagarriak izan daitezkeen eta izango diren irakaspenak eskuratu ditut urte hauetan zehar. Esan dezakegu Euskadin dugun irakaspen maila oso pozik egoteko modukoa dela, estatu eta Europa mailan. Edo horixe islatzen dute jasotako datuek behintzat. Baina, noski, hau politegia da benetakoa izateko. Zeren aurretik azaldutako guzti-guztia momentu batean alda daiteke, besterik gabe, Madrilgo pertsona batek jokuaren arauak aldatzea erabaki duelako. Hemendik aurrera, euskara bigarren mailako hizkuntza izatera pasatuko da. Diskriminazio soziala sustatuko da, maila ekonomiko baxu batean dauden edota baliabideak ez dituzten ikasleak baztertuz. Baina ez hori bakarrik. Honako hau gutxi balitz, sexuen arteko diskriminazio egoerak ere bultzatu egingo dira, mutilak eta neskak elkarrengandik banatzen. Eta azkenik, eskola bakoitzak jarritako azterketez gain, kanpotik ere ebaluazio azterketak jarriko dira. Baina azken hauek gaindituko ez balira, aurreko lan guztiak ez luke ezertarako balio izango. Dagoeneko, uste dut argi dagoela zein den testu honetan zehar irakurritakoaren arabera aipatzen ari naizen gaia. Hala ere, esan beharra daukat: LOMCEri ez!

Unai Zugazua

13


Xabier Olaso. azken liburuak Txuntxurrun berdeko animalien kontakizunak eta Iker ikerlaria liburuak berrikitan irten dira plazara. Biak ala biak ipuinak. Neska-mutikoei zuzendurikoak. Berauen idazlea, Xabier Olaso, Armentia ikastolako irakaslea. Hurbildu gaitezen gehixeago liburuotara. Joan gaitezen azalaz beataldera. ¿De qué trata Txunturrunberdeko animalien kontakizunak?

niñas de ocho a doce años.

Es un libro que contiene treinta cuentos contados por treinta animales que viven en Txuntxurrun berde, que es un bosque imaginario donde ocurren cosas fantásticas. Los cuentos se los cuentan a un tal Satur satorra, un viejo topo que es muy querido por todos los animales del bosque. La sombra de un árbol centenario es el lugar de encuentro de todos los animales para contar los cuentos.

SÍ. Los treinta cuentos en cuestión están dispuestos de forma creciente, como la luna. El primero no tiene más de cinco líneas pues lo cuenta un animal muy pequeño. El segundo no tiene más de 8 líneas. El tercero no ocupa más de media página. Y así sucesivamente in crescendo hasta llegar al último de los cuentos que ocupa más de cuatro páginas.

¿A qué público va dirigido tu libro? Al público infantil, a niños y

¿Tiene alguna otra particularidad?

¿Es por tanto una historia formada por pequeñas historias? Así es. Es por tanto un libro donde predominan las piezas

14

pequeñas, los relatos cortos, para degustar como si fueran pinchos literarios que pretenden dejar al lector buen sabor de boca. ¿Cómo se titula el otro cuento que has publicado? Se titula Iker ikerlaria y ha venido de la mano de la editorial Ibaizabal. ¿Qué destacarías de este cuento? Iker Ikerlaria es un cuento breve que, junto con otros dos, Itsasoa edan dut de la escritora Yolanda Bilbao y Maddalenen usaina de Yolanda Arrieta, abre la nueva colección Txirrista que la editorial Ibaizabal ha pues-


literatura Xabier Olasoren azken hiru urteotako haur liburuak: 2014 urtean argitaratuak

-Txuntxurrun berdeko animalien kontakizunak Pamiela argitaletxea/ Ipuina/ 94 orrialde/ 8-12 ute

-Iker ikerlaria Ibaizabal argitaletxea/ Ipuina/ 24 orrialde/ 6-8 urte

2013 urtean argitaratuak

-Auskalo! (igarkizunak eta aho-korapiloak) Pamiela argitaletxea/125 orrialde/6-12 urte

2012

-Izeko Eli eta biok Ibaizabal argitaletxea/ Ipuina/55 orrialde/ 8-12 urte

-Tximeletrak Pamiela argitaletxea/ Haur poemak/104 orrialde/ 8-12 urte

to en marcha para primeros lectores.

en la transición hacia la lectura individual.

para animarle a comprar tus libros?

¿A qué edades va dirigido Iker ikerlaria?

¿Y qué cuentas en la historia de Iker ikerlaria?

Son cuentos expresamente pensados para niños y niñas de 6 años que se inician en la lectoescritura. Son, así mismo, cuentos diseñados para empezar a leer de forma autónoma.

Iker es un niño de cinco años que está descubriendo el mundo y hace mil trastadas, es un pequeño ikerlari. Cuento una historia en la que el humor es pieza fundamental.

Primero les recomendaría que cogieran los libros entre las manos, que los ojearan y los hojearan, y que solamente los compraran en caso de estar seguros de que estos libros les van aportar alguna sensación o enseñanza gratificante. Y luego les diría: Gustatuko zaizue gero!

Por lo tanto es un texto sencillo,¿ no? Muy sencillo. Predominan las frases cortas, el tipo de letra clara sobre fondo blanco para evitar cualquier inferencia que pudiera desviar la atención del lector y para que sirva de ayuda

¿Tiene ilustraciones? Sí, tiene ilustraciones muy elaboradas, muy bonitas, hechas por la ilustradora Estibalitz Jalon. Las ilustraciones tienen gran relevancia en el libro, tanto como la propia historia. ¿Qué razón darías a la gente

15

Suerte ona, ba, Xabier, zure liburu berriekin. Harrera ona izango ahal dute! Eta segi, segi istorio berriak asmatzen, poema berriak ontzen, gozatzen eta gozarazten…


ikusi mendizaleak...

Armentia ikastola MENDIZALEA

guztiaz gozatuz, ikasturte luzean behar izaten ditugun pilak ondo kargatzeko irteera aproposa bihurtu zen denon ahotan, eta, ezbairik gabe, errepikatzeko modukoa. Benetan, merezi izan zuen!

Argi dago Armentia Ikastolako familiok mendizaleak garela. Azken hiru irteerak jendetsuak izan dira, hala nola Pirinioetan ia 100 lagun, Urkiolagirren 80 eta Okariz-Muniain aldeko ehun urteko haritzen ibilbidean 125 bildu ginen, mendian ibiltzeko.

Urrian berreskuratu egin genuen ohiko formatua. Horrela, etxetik gertu daukagun Urkiolagirrera jo genuen. Urkiolatik irten eta berehala iritsi ginen tontorrera. Handik hurbil eta ondoan Anboto beti begirale edukita, leku ederra aukeratu genuen hamaiketakoa egiteko. Itzulian, aurtengo udazkeneko eguraldi berotsuaz baliatuta, familia batzuk Urkiolan bertan geratu ziren bazkaltzen.

Irailaren 27 eta 28an, Nafarroa eta Huesca arteko muga egiten duten Pirinioetan izan ginen. Eguraldia lagun, jendearen arteko giroa ezin hobea suertatu zen. Lehenengo egunean, Linzako aterpe ondo-ondoan dagoen Txamantxoia gailurra genuen erronka. Ia 2.000 metrokoa den mendi horretatik bista ikaragarriak antzematen dira. Batzuk azkarrago, beste batzuk lasaiago, baina guztiok elkarrekin igo ginen tontorreraino. Gaua guretzat utzi ziguten Linzako aterpean pasatu ondoren, hurrengo egunean Gamuetako basoan zehar ibilbide erraza bezain polita egin genuen.

Azken irteera, berriz, ez da hain aldapatsua izan; beraz, ume txiki-txikiek ere parte hartu ahal izan zuten Okariz eta Muniain aldeko ehun urteko haritzen ibilbidean. Ikusten duzuenez, denon artean antolatzen dugun “Mendiko Irteera� ekintza libre honetara, gero eta jende gehiago bertaratzen da.

Zerua gardena, tenperatura epela, inguruaren lasaitasuna, giro ona, Pirinioetako paisaia ikaragarriak, eta abar izan genituen. Honetaz

16


...baso eta zelai

Hona hemen ekintza erabat irekia den horren helburuak, gogora ditzagun: • Bizikidetza egoki bat izateaz gozatu. Taldea egin, eta giro hoberenean ondo pasa. • Ingurumenaren balioekin gozatu eta heztea. • Mendizaletasunaren balioak ezagutu eta sustatzea. • Euskararen erabilera piztea. • Euskal Herriko herri eta mendiak ezagutzea. • Trekking-a egitea. Animatuz gero, badakizue hileko hirugarren igandean irteten garela mendira. Animo! (LH2ko ikasleak)

17


euskarazko astekari berria

Jarri eta jaso zure ALEA! ALEAk azaroan egin zuen bere aurkezpena, euskara hutsezko Araba mailako astekari berria da. GEU Gasteiz Euskalduna elkarteak, Goienak eta Berriak elkarlanean sorturiko proiektu komunikatiboa da, Araban euskarazko tokiko hedabideen hutsuneari aurre egiteko sortua. Lurraldean euskararen erabilera eta presentzia areagotzea eta euskarazko informazioaren bitartez lurraldea kohesionatzea du helburu. Helburu hori lortzeko bitartekoak: 32 orrialde koloretan astero eskura. ALEAren egunerokotasuna lan-talde profesional batek gidatuko badu ere proiektu parte-hartzaile eta irekia da eta kuadrilla guztietako sareek emango diote gatza eta piperra. 0 ALEA azaroaren amaieran aurkeztu zen eta urtarriletik aurrera ALEA asteroastero argitaratuko da. Urteko harpidetzak 50 â‚Źko kostua du. www.arabakoalea.info webgunearen bitartez eman daiteke izena harpidetza egiteko. Aurtengo euskararen eguna ospatzeko aurten arabarrok besteak beste ALEAren banaketa masiboa egingo dugu, eskuratu zurea! eta nahi baduzu lagundu banatzen! Info +: info@arabakoalea.info 625 23 16 03

testuak, argazkiak eta informazioa: berriak@armentiaikastola.org


irakurtzeko gomendioak UR: EURIAREN LIBURUAK (+4) UR: EL LIBRO DE LA LLUVIA Juan Kruz Igerabide & Elena Odriozola (Denonartean) Hona erori nahi ez zuen tantaren historia, poesia, ipuinez eta kantuz emana. Liburuak euri mota -eta bizimodu, jarrera, barre eta beldur- desberdinak dakartza Odriozolaren marrazki minimalistetan, eta CDa ipuin bat bezala entzun daiteke. Libro-disco para disfrutar con l@s más pequeñ@s que cuenta y canta la historia de una gota de lluvia que no quería caer. Un verdadero regalo estético para estas navidades.

LA LADRONA DE SELLOS (+6) Txabi Arnal & Julio Antonio Blasco (Edelvives) Gogorra egin zitzaion Otsoaren heriotza eta protagonistak hamaika eskutitz idatziko dizkio barkamenari buruzko irudi liburu eder honetan. Otro álbum del padre de la ikastola Txabi Arnal en el que, acercándose al tema de la muerte, destaca la importancia del perdón. El libro viene acompañado de postales y, sobre todo, una invitación a la lectura.

NIRE SEKRETUEN ZUHAITZA (+6) MI ÁRBOL DE LOS SECRETOS Olivier Ka & Martine Perrin (Ttartalo) Literatura gure mundu intimoan sartzeko atea baldin bada, sartu eta gozatu hitz gutxirekin baina hamaika zintzilikario eta trokelaturekin osatuta dagoen liburu eder honetan. Un precioso y divertido objeto estético para presentarnos un árbol como un espejo donde descubrir nuestros secretos.

HEROI BAT SORTU DA! (+8) Maeve Friel & Joelle Dreidemy (Itzulpena: Itziar Otegi) (Desclée) Panaman bizi den idazle britaniarren Tiger Lily neskatila topatuko duzu hemen, liburuzale eta liburujale amorratua, hara non heroi izatea bururatu zaion… Baina adi egon, liburuaren kontrazalean ohar hau ageri baita: «Lily, ez irakurri liburu hau». Un libro divertido y lleno de referencias literarias con el que la madre de la ikastola Itziar Otegi ha recibido el premio de Traducción Vitoria-Gasteiz. Si os gusta, también os espera Heroi bat misioan!

MUNDUA BALOI BATEAN (+10) Patxi Zubizarreta & Elena Odriozola (Elkar) Nikolasek gola sartu nahi dio Kepari. Abiada hartu nahian, atzeraka hasiko da, joan, joan, beti joan, munduari itzulia egin arte… Eta bidaian hiru lagun berezi izango ditu, eta munduan jende eta egoera askoren berri izango du. Un cuento que quiere descubrir y resumir el mundo, sobre todo el de las obsesiones, el del balón… También del hasta hace poquito padre de la ikastola, Patxi Zubizarreta.


2015 urtarrila

otsaila

martxoa

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 2 3/30 24/31 25 26 27 28 29

apirila

maiatza

ekaina

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

uztaila

abuztua

iraila

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 2 4/31 25 26 27 28 29 30

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

urria

azaroa

abendua

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 2 3/30 24 25 26 27 28 29

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

www.armentiaikastola.org 945 14 54 45


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.