armentiberri11

Page 1

etapa berria 011

Armentian ere... euskararen alde!!! Hezkuntza Proiektua Nolako ikastola nahi dugu?

Auzolanak Veredas

KOLDO ZUBIZARRETA Mundua Bizikletaz


Hezkuntza proiektu

NOLAKO IKASTOLA NAHI DUGU? Dentro del proceso abierto para la definición y mejora de su Proyecto Educativo, Armentia Ikastola ha recogido a través de una encuesta las opiniones, deseos, aspiraciones y objetivos de quienes formamos parte de ella, tanto de las familias como de la plantilla de trabajadores y trabajadoras. Las respuestas recabadas permiten dibujar qué ikastola queremos, comprometida en la educación pero también en la transmisión de valores; qué alumnado deseamos, formado en lo intelectual y preparado en lo personal para hacer frente a los retos del día a día, y qué hemos de aportar tanto las familias como el personal de la ikastola, compromiso e implicación. Armentia Ikastolak hilabeteak daramatza Hezkuntza Proiektua lantzen eta hobetzen; bertako irakasleen eta familien artean eginiko inkesta batek nolako ikastola nahi dugun zehaztea ahalbidetu du, hori helburuak eta erronkak planteatzeko, eta betetzeko, baliogarria izango delakoan.

Hona hemen inkesta horrek eskaini duen ikuspegi orokorra: Ikastola ez da zerbitzu-gune bat, askoz gehiago baizik. Ikastola errespetuan eta baloreetan oinarrituta egon behar duen hezitzeko gunea da, egungo gizartean bizitzeko ikasle konpetenteak hezi egiten dituena, betiere elkarren

02


Proyecto educativo

arteko errespetua eta gizabaloreak (berdintasuna, aniztasuna, elkartasuna, enpatia‌) aintzat hartuta. Armentia kooperatiba bat izanik, historikoki kooperatibismoari berez atxikita joan ohi diren baloreak jaso behar ditu ikastolak egunerokotasunean, eta horrek, besteak beste, ikastola osatzen dugun guztion parte-hartzea, talde-lana, indartzea eskatzen du, bai eta ausardia ere, proiektu berritzaileei beldurrik gabe, ilusioz, heltzeko orduan. Eta noski, Armentia ikastola da. Euskaraz bizi, hazi eta hezi nahi dugu; euskararen erabilera zaindu eta bultzatzeko konpromisoa dugu, ikastola barruan zein kanpoan. Hezkuntza Proiektuaren erdian, logikoki, ikasleak kokatzen dira. Haiek dira proiektuaren helburu nagusia. Bakarra ia-ia. Inkestak ere argitzen du nolako ikasleak/seme-alabak nahi ditugun, eta agerian uzten du ezagutzak pilatzetik

03

baino haratago joateko gogoa. Noski, xede nagusietariko bat hezkuntza maila ona lortzea da, baina baloreak landu beharrari ere sekulako garrantzia ematen diogu, galdetegiari emandako erantzunen arabera. Ikasle sortzaileak, proaktiboak nahi ditugu, ekimena hartzeko gauza izango direnak, kritikoak eta autonomoak, bizitzari aurre egiteko ahalmena izango dutenak eta, baita ere, asertiboak izango direnak, sentimenduak, ideiak eta iritziak modu aske eta garbian adierazteko gai. Armentiako irakasle eta langileei dagokienez, lanarekiko arduraz, modu parte-hartzailean, jardutea eskatzen zaie, ikastolaren proiektua bera ere bere egin dezatela. Lan baldintza egokiak bermatuz, motibazioa ezinbesteko osagaia da hezkuntza-prozesua arrakastatsua izan dadin. Motibazioa eta profesionaltasuna, etengabeko prestakuntza, bai eta euskal kulturarekin zein euskararekiko maitasuna eta konpromisoa ere. Familiek ere, nola ez, badute/ badugu zer egin. Funtsean, ikastolaren parte garela sentitu eta ikastolarekin batera pentsatu behar dugu, ikastolan lantzen diren baloreekin bat eginez eta eguneroko jardueran, bai ikastolan bertan, bai etxean aktiboki parte hartuz.


kafe tertulia

“Maitasunari bide ematen, gure seme-alaben arauak eta mugak” Duela aste batzuk, kafetertulia batean hartu zuten parte sikologoak eta ikastolako aita den GORKA GANDARIASek eta gure seme-alaben garapenerako oso garrantzitsua den gai bat aztertu zuten ikastolako beste gurasoekin batera. “Maitasunari bide ematen, gure seme-alaben arauak eta mugak”, horixe izan zen aztertutako gaia. Armentxo elkartearen ekimenez gauzatu zen hitzaldia. Bertan, gauza interesgarri ugari esan zituen Gorka Gandariasek. Besteak beste hauxe: seme alabei egin diezaiekegun mesederik handiena, hezkuntzaren bitartez mugak jartzea eta aitortzea dela, horrek berak segurtasuna eman eta azken batean arduratsuagoak eta autonomoagoak egiten dituelako. Egun batzuk pasa ondoren, berarekin hitzegin dugu eta gaiarekin zerikusia duten galdera gehiago planteatu dizkiogu, hitzaldian egon ez zinetenok eskura izan ditzazuen.

04

Los niños y niñas necesitan crecer y educarse dentro de unos límites que nos corresponde a los padres y madres establecer en el día a día. ¿Hasta qué punto es importante en el desarrollo de nuestros hijos e hijas que sepan cuáles son límites a los que pueden llegar en su relación con los demás? Los límites hacia los demás se construyen de dos formas. Una hacia dentro: descubriendo las necesidades y deseos personales y dándoles la importancia que merecen, gestionando las frustraciones y haciéndose cargo de las emociones negativas que surgen durante la vida y apoyándose en las positivas para seguir adelante, ensayando y aprendiendo a equivocarse,... Otra hacia afuera, y es ahí donde surgen los limites en relación a los demás. El primer lugar donde se adquieren los límites hacia los demás es en el primer grupo donde crece y se socializa el niño o la niña: la familia. Ahí es donde tiene que explorar y aprender los límites en relación a los demás, y por eso es sumamente importante que se encuentre en una familia que sea capaz de limitar con cariño. Am-


preventivo. Estas dudas vienen normalmente de la angustia de ser un mal padre o mala madre, y esta angustia a la hora de poner límites juega malas pasadas porque a veces no se sabe si se establecen o imponen límites para reafirmar nuestra autoridad. Ésta no se pone en cuestión en los momentos donde hay que contener o educar en una consecuencia, se pone en cuestión, cuando no estamos cerca, no hablamos con ellos o ellas, cuando no hablamos de lo que nos sucede a nosotros y nosotras...

bos ingredientes son esenciales. Si el niño o la niña no aprende a manejar esos límites en la familia, tendrá dificultades en su salida al exterior y su relación con sus iguales. De todas formas los límites son un resultado de una autorregulación personal, donde en cada momento el niño o la niña decide lo que es más adecuado para él o ella. Así, aquellos que no tienen interiorizado, por ejemplo, el autocuidado personal, asumirán muchos más riesgos en su vida. Por un lado están las normas de conducta y por otro los límites personales de cada niño o niña. ¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos a reconocer sus propios límites y de qué les va a servir en un futuro saber hasta dónde son capaces de llegar? Para ayudarles a reconocer sus límites hay que ayudarles en ese proceso de autorregulación del que hablaba. Ayudarles a identificar y manejar sus emociones, a pensar en las opciones de actuación que existen ante una situación y el grado de riesgo personal que asumen en cada una de estas opciones, reflexionar sobre las

consecuencias para ellos y ellas y los demás de sus acciones, alimentar la capacidad para ser empáticos (también Ama y Aita pueden estar tristes y no pasa nada por comentarlos con ellos y ellas), dar posibilidades para expresar lo que les preocupa, les enfada, les da miedo, les alegra, contener sus expresiones inadecuadas... Si aprenden esto sabrán apoyarse en sus fortalezas de forma que llegarán de forma creativa hasta donde deseen llegar, y cuando digo esto, no hablo de un lugar concreto, sino de que hagan lo que hagan, estarán bien en lo que estén viviendo. ¿Cuáles son las dudas y las inquietudes más frecuentes entre los padres y madres a la hora de tener que establecer límites? Las dudas e inquietudes siempre surgen en relación a si están haciendo lo correcto al educar a sus hijos e hijas ( ¿es bueno castigar? ¿es correcto dejarle hasta las 10?...) Se centran exclusivamente en las acciones que tienen que ver con la contención y la administración de consecuencias, olvidándose a menudo de otras de carácter

05

Un niño o niña educado sin límites, ¿en qué tipo de adulto se puede llegar a convertir? Un niño que no sabe dónde están sus límites es un niño errático. Tiene dificultades en el reconocimiento de su identidad personal, no es creativo en la búsqueda de soluciones a sus problemas, no puede tomar decisiones correctas para sí mismo, vive en el miedo porque tiene una sensación continua de inseguridad y puede desarrollar algún tipo de dificultad o trastorno psicológico. A educar a los hijos no enseña nadie y por eso resulta tan difícil a menudo. ¿Qué pueden hacer unos padres que empiezan a darse cuenta de que su hijo o hija se les está yendo de las manos? Siempre tenemos momentos donde existe la sensación de que no acertamos, y de que lo que hacemos no sirve porque nuestro hijo o hija no realiza ningún cambio, pero cuando esta situación es continuada en el tiempo y tenemos la impresión de que nos hemos quedado sin recursos, probablemente estemos en un momento delicado y estemos perdiendo la perspectiva. Consultar con un profesional para contrastar la situación es una buena opción.


euskaraz errezago... ¿Tienes nivel medio de euskera y una hora libre a la semana? Si es así, ¿has pensado en unirte a Gasteizko Mintzalaguna? Con el objetivo de buscar la normalización del euskera, de tener costumbre de hablar la lengua vasca, de ofrecer una posibilidad para poder hablarlo a quien no tiene ocasión en su entorno, en toda la ciudad se forman grupos de personas que quedan para ello. En el caso concreto de Gurasolaguna, se trata de que padres y madres, en este caso de la ikastola Armentia se puedan reunir una vez a la semana, al lado de la ikastola y charlar tomando un café mientras esperan a sus hijos e hijas. En total forman parte de este proyecto 76 padres y madres, un total de doce grupos. Además de charlar, hay opciones de realizar actividades como salidas al monte, talleres, actividades culturales. Si os apetece, tenéis toda la información en la web:

Hona hemen bi argazki, aurten egindako bi ekintza osagarrienak. Batetik, Artepanera egindako bisita gidatua; eta bestetik, euskara pil-pil erara sukaldaritzaikastaroa.

www.gasteizkomintzalaguna.com Esta es la carta, que a todas las familias de Armentia Ikastola nos han enviado desde Gasteizko mintzalaguna… Anima zaitezte!!

06


gasteizko mintzalaguna

07


jardunaldiak Martxoan Ikastolen Elkarteak Jardunaldi pedagogikoak antolatu ditu, bertan parte hartu zuten Armentia Ikastolako hiru irakaslek, 0-6 etapako gora-beherak aurkezteko. Hona hemen aurkeztutakoaren laburpena: HISTORIA ETA EGOERA Armentia ikastolari Hezkuntza sailak hasiera eman zion 1992/1993 ikasturtean. Ikastolen elkarteko partaide bezala sortu zen hasiera-hasieratik eta bertan zeuden beste ikastola guztien onarpena zeukan, horrexegatik betidanik finkotasun handia izan du eta ez du beste toki batzuetan bizi izan diren eztabaidak jasan. Ikastolak inguruko herri guztietan zeuden eta Gasteizen, hiriburuan, ez, gainera hemen euskararen beharra ikusten zen eta bertako garaian hizkuntzaren ereduaren inguruan edo haur eskolen zerbitzuen inguruan eztabaida puri-purian zegoen eta Armentia hori asetzeko, beste gauzen artean, sortu zen. Hasiera oso zaila izan zen, alde batetik egoera ekonomikoaren ondorioz eta bestetik, oso erreza izan zitekeelako gurasoek amore eman eta etxe ondoko eskolara eramatea haien seme-alabak, baina guregan sinesten zuten gurasoengatik hau aurrera atera zen. 1994ko urtarrilean HH 2.zikloko 3 talde zeuden eta 1995an HHn 2 gela zeuden kurtso bakoitzeko. 1992/1993 ikasturtea 43 ikaslerekin hasi zen Armentia, 2 urteko 10, 3 urteko 7 eta bup (bbb1)eko 12 eta bb2ko 14 ikaslekin. Eta urtez urte beti igo da ikasle kopurua, gaur egun 941 izatera iritsi arte. (adibidez; 1995/96 200 ikasle genituen edota 2006/2007 634 ikasle) Oraingo egoera hauxe da: URTE 1: bi hezitzaile, 3 gela, 15 ume 2 URTE: Hezitzaile 1 eta auxiliar bat gela bakoitzeko, 4 gela, 18 ume (batean, berrian 16 ume) 3- 4- 5 URTE: Irakasle bat 24-26 ume bitarte, 3 gela kurtso bakoitzeko LH: 27-19 ume bitarte, lehenego kurtsoetan kopuru handiak, 19 6.mailan. 3 gela kurtso bakoitzeko DBH: 2 gela kurtso bakoitzeko 26-19 ume gela bakoitzeko. HAUR HEZKUNTZA Armentia ikastola 10 urte hauetan, poliki poliki hazi da baina etengabe. 1992 urtean 2 urteko gela ireki zen, batetik bira, gero hirugarren gela eta azkenik laugarren gela. 2003-2004 an urtebeteko gela ireki zen hurrengo urtean bigarrena eta gaur egun hiru gela daude. Hasieratik hona modu desberdinetan antolatu gara; Hasieran bi

urteko gela bat zegoen hezitzaile batekin. Gero bi urteko bi gela eta bi hezitzaile gela bakoitzean Eta gaur egun lau gela ditugu; hezitzaile batekin eta laguntzaile batekin gela bakoitzean. Ziklo honetan bi persona egotea garrantzitsua iruditzen zaigu eta horren alde apostu egin dugu. Laguntzaileek eta hezitzaileek funtzio berdinak dituzte gelan, desberdintasun bakarra ordu kopurua da. Lan gogorrena behar guztieei aurre egitea aldi berean: 1go zikloak dituen berezitasunak, batez ere urtebeteko gela zeren bi urteko gelen bigarren zikloko geletara parekatzen genituen. Goizeko zerbitzua, sarrerak irteerak, jantokia (tronak), eguerdiko zerbitzua, ‌ 2 urteko gelen ordutegiak 2. zikloko ordutegietara egokituta zeuden hasiera batean baina denborarekin berezko izaera hartu zuen. KOORDINAZIOA HASIERAN Hasierako urteetan koordinazioa nahiko erraza izan zen talde gutxi zegoela baina urteak pasa ahala eta taldeen kopurua hazi ahala konturatu ginen ziklo bakoitzak bere berezitasun eta beharrak zituela eta konturatu gabe, nahiz eta bide bakar bat hartu nahi, bi bilakatu ziren. Horregatik saiatzen ari gara alde teorikotik alde praktikora pasatzen eguneroko funtzionamenduan. Oso garbi izan dugu beti etapa bat garela eta umea osotasunean hartu behar dela. Zikloen desberdintasunak oraindik ez ditugu gainditu baina, agian, helburua ez da gainditzea baizik eta bereiekin bizitzen eta kudeatzen ikastea. Ordutegiaren zailtasuna: 1go zikloan duten ordutegia. Ordu guztiak umeekin egoten dira eta, batez ere, goizez (goizean nahiko goiz eta eguerdirako amaituta). Topatzeko guztiak gauden momentua oso zaila izaten da, baina aurkitu dugu momentu hori, eta poliki poliki zenbait gai jorratzen hasi gara, baina osotasunean, adibidez: guraso bilerak. Lehen ziklo bakoitzak prestatzen zuen bere guraso bilera baina ez zegoen loturarik. Horregatik, guraso bilerak jorratu genituenean urte beteko geletatik 5 urteko geletara bilera horiek noiz egin eta zer landu adosten hasi ginen Modu honetan ikuspegi globala eman diogu. Hau horrela lantzeak

08


denbora gehiago behar du eta lan handia suposatzen du, banakako lana, eta ostean taldeko lana baina oso garbi dugu nora heldu nahi dugun eta nola egin nahi ditugu gauzak. Lantuko ditugun gaiak osotasunean landu nahi ditugu KOORDINATZAILE OROKORRA DUGU 0-6 (bigarren zikloko irakaslea) Eta 0-3 beste koordinatzaile bat dugu (ziklo honetan irakaslea den bakarra). Zergatik modu honetan? Astean behin etapa osoa biltzen gara, lehenengo elkartzen gara zikloka, hau da, 0-3 alde batetik eta 3-6 beste batetik eta gero etapa osoa elkartzen gara. Zikloko bileretan eguneroko funtzionamendu propioari buruz hitz egiten da eta komunak diren gaiak etapan lantzen dira. Prozesu honek hausnarketara eraman gaitu eta esan ahal dugu oso motibatuta eta inplikatuta gaudela etapa osoan. 2011-2012ko ikasturtean Armentia Ikastolan Plan estrategikoa osatu genuen. Datozen hiru urteetan gai batzuk jorratuko ditugu, hauen artean Haur Hezkuntzako Marko Pedagogikoa dagoelarik. Gidoi bezala mintegian jaso genuen txostena dugu, Ikastolen Haur Hezkuntzako Marko pedagogikoa eta hau oinarrizko diseinu kurrikularrarekin eta Armentiako Hezkuntza proiektuarekin hausnartzen eta uztartzen ari gara. Lan hau egiteko daukagun antolaketa hauxe da; • Talde eragilea; Talde honetan Plan estrategikoan egon ziren partaideak (arduradun pedagogikoa, HH 0-6 ko koordinatzailea eta 0-3ko kordinatzailea) gehi etapako beste bi kide hartzen dute parte. Funtzioak: Informazioa bilatu, irakurketak prestatu, bileretarako lan dinamika ezberdinak prestatu, klaustroko bilerak dinamizatu, ahal dela lana erraztu, klaustrorako etxeko lanak prestatu, ...

• HHko klaustro- talde txikietako lana. 20 pertsona gara guztira. Holako talde handi batean lan egitea ez zela izango eraginkorra ilusita, 4 talde egitea erabaki genuen. Talde bakoitzak, idazkaria izango du eta adin ezberdinetako irakasleaz eta hezitzaileaz osatuta egongo da. Funtzioak: talde eragileak emandako gaiaren hausnarketa prozesua egin eta talde hau aportazioak egiteko cunea izango da. • HHko klaustroa talde handiko lana. Klaustro osoko bilera orokorrak izango dira. Talde txikietan hitz egiten denaren eta lantzen denaren sozializazioa egingo da bertan. Funtzioak: talde txikietako sozializazio gunea eta erabakiak hartuko duen taldea. Lana burutzeko dinamika. Talde eragilea elkartzen da eta adosten du zer da hurrengo saioan landuko duguna. Etapari azaltzen zaio eta denbora ematen zaie irakurtzeko eta bakarkako lana egiteko. Bakarko lana hori HHko klaustro txikietan hitz egiten da eta azaltzen da. Bakoitzak bere aportazioak eginez. Talde horretako idazkariak talde handian elkartzen denean, azalduko du beraien iritzia eta ikuspuntua eta ahal den neurrian erabakiak hartuko dira. Gaur egun Jada erabaki batzuk hartu ditugu, baloreetan oinarrituko garela hain zuzen ere. Norbera, Elkarbizitza eta Ikastola baloreetan oinarrituko gara. Ikasturte honetan saiatuko gara helburuen eta edukien hausnarketa egiten. 3-6 zikloan errazago ikusten dugu lan hori burutzeak, azken finean, Urtxintxak markatzen dituelako helburu horiek, baina 0-3 hausnarketa sakona egin beharko dugula uste dugu. Datorrren ikasturtean Ildo metodologikoari ekingo diogu. Ibilbidea luzea eta gogorra izango da. Egunerokotasunean lana asko suertatzen dira eta Marko pedagogikoa osatzea ez dela lan erraza badakigu, baina lan egiteko prest eta gogotsu gaude. Argi daukagu ere, Markoa ez dela betiko izango, egunerokotasunak zenbait gauza aldatzera behartuko gaituelako.

09


ARMENTIA IKASTOLAKO IRAKASLEA

KOLDO ZUBIZARRETA


elkarrizketa

En bicicleta, recorriendo el mundo. Es el sueño que ha impulsado el viaje de KOLDO ZUBIZARRETA, profesor de educación física en ARMENTIA IKASTOLA. Comenzó su viaje en julio de 2012, en Pakistan. En septiembre se unió a su pareja Ainhoa, en el norte de India y desde entonces llevan miles de kilómetros recorridos. ARMENTIBERRI les ha encontrado en Camboya, a punto de dirigirse a Laos. De estos 8 meses viajando, se quedan con la zona de LADEKH en el norte de India, y con las experiencias vividas en sus paradas. Porque la bicicleta les ha acercado a la gente, han tenido un contacto directo. En este tiempo, Koldo no ha desconectado de su vida y sus amigos de ARMENTIA IKASTOLA. A eso le ayudan los dos objetos que siempre lleva consigo: las gafas obsequio de sus compañeros profesores, “para abrir bien los ojos y no perder nada de lo que está viviendo” y el casco para la bicicleta que le regalaron sus alumnos, “para no perder la cabeza y tener las ideas claras”.

http://munduabizikletaz.blogspot.com.es/ 11


entrevista Non zaudete une honetan? Oraintxe bertan Kanbodia iparraldean gaude, Laoseko mugatik oso gertu, Kanbodia utzi eta Laosera pasatzeko prest. Eta orain arte, nondik egon zarete. Ni (Koldo) Pakistanen hasi nintzen beste lau lagunekin uztailean eta Ainhoarekin irailean elkartu nintzen Delhin. Hortik Indiako iparraldera (Kashmir eta Ladakh) joan ginen eta gero Nepal, Myanmar, Thailandia etorri ziren Kanbodiara pasa aurretik. Zergatik bidai hau? Bidaia honen hazia duela urte asko erein genuen. SHEE-IVEF ikasten nengoela unibertsitateko lagunekin lehen bidaia bizikletaz Kubara egin genuen. Ordutik urtero, udan, munduko herrialde ezberdin batera joan gara gure bizikletak hartuta: Guatemala, Laos, Malawi, Sulawesi (Indonesia), Tanzania, Bolivia, Tadjikistan, Kirgizistan, Mozambike, Zimbabwe, Maroko eta Sri Lanka izan dira bidaia honen aurretik bizikletaz ezagutu ditugun herrialdeak. Gasteizen bizikletaz bidaiatzen duen jende gehiago ezagutzen joan gara eta hauetako batzuk urte bete edo gehiagoko bidaiak egin dituzte. Hori ikusita guk ere horrelako zerbait egin genezakeela bururatu zitzaigun duela hiruzpalau urte eta hasierako ideia ero hura errealitate bihurtzen ari da ikasturte honetan. Zuen asmoa zein da, urte bat oso pasa munduan zehar...

Noraino iritsiko zarete? Etxean, bidaia prestatzen geundenean, ideia asko geneuzkan: Asia, Amerika, Afrika,‌ munduko txoko asko etortzen zitzaizkigun burura. Baina gauzak zehazten joan ginen heinean Asian ezagutu nahi genituen toki asko zeudela konturatu ginen. Gure asmoa, gainera, ez da herrialdeak azkar batean pasatzea. Herrialde bakoitza ongi ezagutu nahi dugu eta horretarako denbora behar da. Bizikletarekin poliki goaz eta denbora nahiko pasatzen dugu herrialde batetik bestera jotzeko. Kanbodiatik Laosera pasatuko gara, bertan hilabete pasa eta gero gure asmoa Laos iparraldetik Txinara joatea da han beste bi hilabete egoteko. Txinatik hegazkina hartuko dugu Filipinetara hegan egiteko eta gure lagunekin elkartuko gara uztailean eta abuztuan beraiekin bidaiatzeko. Pakistanen lagunekin hasi genuen bidaia eta Filipinetan beraiekin bukatuko dugu. Hala ere, ezagutu nahi genituzkeen toki asko geratuko dira bidean: Vietnam, Sumatra, Japon, Zelanda Berria,‌ beste batean izan beharko! Leku zoragarriak ezagutzen ari zarete, orain arte zein da gehien gustatu zaizuena? Ezagutu ditugun toki guztiak asko gustatu zaizkigu, guztiek dauzkate gauza eder asko eta guztiek daukate bere xarma. Baina bat aukeratu beharko bagenu agian India iparraldeko Ladakh ingurua aukeratuko genuke. Guk mendia oso gustuko dugu eta bertako mendiek

12

sekulako paisaia zoragarriak eskaini zizkiguten. Gogorra izan zen Himalayan geundelako eta 5.000 metro inguruko lau mendate zeharkatu genituelako hamar egunean. Horretaz gain gauetan zero azpiko tenperaturak izan genituen, baina egunero zeru urdina lagun izan genuenez asko gozatu genuen. Inguru horretan jende oso gutxi bizi da eta bakardade eta isolamendu sentsazioak ere bizipen bereziak ekarri zizkigun. Nola antolatzen dituzue egunak?...Bizikletaz, autobusez egiten duzue bidaia, ez da?


Ahal dugun gutxien hartzen dugu autobusa. Egia esan, orain arte Myanmarren bakarrik hartu dugu eta Yangon hiriburutik iparraldera joateko izan zen, mendialdera. Indian trena hartu genuen Kolkatara joateko eta Kolkatatik Myanmarrera eta Myanmarretik Bangkokera joateko hegazkina. Myanmarrera turistak gaur egun hegazkinez bakarrik sartu gaitezke, lurretik ezin zara sartu, horregatik hartu genuen hegazkina. Eguna goizeko 7etan esnatuz hasten dugu. Lo egin dugun tokiaren inguruan gosaltzeko

tokiren bat bilatu eta 8:30erako pedalei eragiten gaude. 11:00k inguru hamaiketakoa egiten dugu, nola ez, eta 13:30a inguru bazkaltzeko geratzen gara. Horrek ez du esan nahi gehiago geratzen ez garenik. Argazkiak ateratzeko, zer edo zer polita ikusten badugu, ura edateko.. geldialditxo motz asko egiten ditugu egunean zehar. Egunaren arabera pentsatu dugun tokira ordu desberdinean iristen gara baina normalki 16:00retarako iristea gustatzen zaigu. Gure buruak garbitu, arropa aldatu eta ingurunea ezagutzeko eta afal aurretik mokadutxo

13

hartzeko txangotxo bat egiten dugu. 19:00ak inguru afaldu eta 21:00ak inguru lotara goaz. Hor gure egunerokoan idazteko eta lo aurretik irakurtzeko tartea izaten dugu. Orokorrean horrelaxe antolatzen ditugu egunak baina askotan aldatu egiten da egunero aurkituko duguna ez baitakigu. Non lo egin, non jan, beti ez da hain erraza izaten. Zuen argazkiak ikusita ondorioztatu dezakegu zuen bidaia ez dela joan-etorri hutsa. Herrialde horietatik zer


http://munduabizikletaz.blogspot.com.es/ da zabaldu nahi duzuena? Zuen bizipenak al dira? Zerkontatu handia izango duzue irudiak ikusita pentsa dezakegu, oso gustora daudela herritarrak zuekin... Gure kasuan bidaia berezia egiten duena bizikleta da. Bizikletaz bidaiatzeak jendearengana eta herrialdearengana izugarri hurbiltzen zaitu. Jende asko geratzen ez den tokietan geratzea behartzen zaitu bizikletak poliki baitzoaz. Ohiko turistek egun bakarrean egiten duten bidea guk, agian, lau egunean egin behar dugu. Horrek egunero bertako jendearekin kontaktu oso zuzena edukitzeko aukera eskaintzen dizu. Gure artean askotan hitz egiten dugu horretaz, bidean dago gure benetako bidaia, ez toki konkretuetan. Egunero egiten ditugun geldialditxo horietan milaka istorio txiki gertatzen dira eta horiek dira gure benetako altxorra. Jendeak bizikletaz ikusten zaituenean harrera desberdina dauka zurekiko, hobea esango genuke. Izerditan, zikin,

egarri,‌ gerturatzen zara eta horrek asko irekitzen dizkizu ateak. Oso garrantzitsua da beti errespetuarekin gerturatzea jendearengana. Agian guk ulertzen ez ditugun, edo gure ikuspuntutik ulertzen zailak diren gauzak ikusten ditugu, baina errespetatu egin behar ditugu beraien ohituretara egokituz. Egoera gogor asko ikusten ditugu, jende txiroa, haurrak lanean‌ baina kontuan izan behar da gure ikuspuntutik eginiko balorazioak direla eta askotan ez dutela bat egiten zauden herrialdearen ikuspuntuarekin. Ez zaigu gustatzen jendea juzgatzea eta egoerak asko erlatibizatzen ikasi dugu. Errespetuz jotzen baduzu jendearengana ate asko irekitzen zaizkizu. Bitxikeriak izango zenituen, une zailen bat akaso, ‌ (hagineko minarekin istorio bat irakurri dut zuen blogean) Myanmarren bizikletan gindoazela bitan geratu ziguten.

14

Hasieran harritu egiten zara zure aurrean auto bat geldirik ikusi eta geratzeko esaten dizutenean -zer demontre gertatuko da? -Ba lehenengo aldian mandarina batzuk emateko geratu ziguten eta bigarrenean ur botila bat emateko. Indian ere beste aldi batean geratu ziguten baina orduko hartan ikastetxe bateko irakasleak ziren. Elkarrizketa txiki bat egin ziguten ingelesez eta grabatu egin zuten, horrela beraien ikasleekin ingelesa lantzeko. Toki askotan gu gara argazkiak ateratzen ditugunak baina beste batzuetan guri ateratzen dizkigute. Indian makina bat aldiz geratu ziguten bizikletan gindoazela gurekin argazkiak atera nahi zituztelako. Teknologia berriek ere asko aldatu dute bidaiatzeko modua, erosoagoa da gaur egun. Bi adibide jarriko ditut. Bangkoken hagineko minarekin joan nintzen hortz klinika batetara. Bertan erradiografia bat egin


elkarrizketa zidaten eta diagnosia eman. Erradiografia posta elektronikoz bidali nuen Euskal Herrira eta nire ohiko hortz klinikan baieztatu egin zuten diagnosia. Emaitza orain hagin bat gutxiago daukadala da! Gabonak ere egun bereziak dira. Guretzat lehen aldia izan da Gabon Gaua etxetik kanpo eman dugula eta asko gogoratu ginen etxekoekin. Skyperekin, Whatsapparekin, posta elektronikoz‌ nahiz eta urrun egon maite dituzun pertsonak gertu senti ditzakezu eta harremanak bizirik mantendu.. Bidaia noiz amaituko duzue, ze sentipenarekin gelditu nahiko zenukete? Bidaia bukatzen dugunean bidaia bukatu ez denaren sentimendua izan nahi genuke. Hau da, bidaiatzen jarraitzeko go-

goak izan eta hau ez dela bukatu den zerbait izan, baizik eta egin duguna zerbaiten jarraipena dela sentitu, asko dugula oraindik ikusteko. Halere ez dakigu urte honek zer aldatuko duen gure barruan, zaila egiten zaigu orain, bidaiaren barruan gaudela, hori aurreikustea. Baina ziur gaude bidaia aurretik eta bidaiaren bukaeran pixkatxo bat desberdinak izango garela, aberatsagoak (diru kontutan ez, noski) seguruenik. Bidaia bukatu eta gero, ... ikastolara berriro? Arraroa izango da zuretzat, ezta?... Zure ikasleak zure buruan daude, edo deskonexio totala egiten ari zarete? Irailean berriz era ikastolara! Bai, bai, seguru nago oso arraroa izango dela, baina tira, azkar egokitzen naiz egoeretara, onerako eta txarrerako. Bidaiatzea

zoragarria da baina etxean ere gauza eta pertsona zoragarri asko ditugu. Nahiz eta denbora asko eman etxetik kanpo niretzat ezinezkoa da guztiz deskonektatzea. Gauzak benetan sentitzen dituzunean zurekin daramatzazu zoazen tokira zoazela. Bidaia hasi aurretik, gainera, bi opari jaso nituen ikastolako lagunengandik eta bizikleta hartzen dudan bakoitzean nirekin daramatzat. Irakasleek betaurreko eder batzuk oparitu zizkidaten eta begiak beti ongi irekita, inguruan gertatzen den ezer ez galtzeko primerakoak dira. Ikasleek, berriz, bizikletarako sekulako kaskoa oparitu zidaten eta ongi babesteko, burua ez galtzeko eta ideiak argi edukitzeko ezinbestekoa da niretzat.


auzolana...

Azken ‘Vereda’n egin genituen lan batzuk, ... bai txikiek, .... bai helduek.

16


guztion lana

13


gelatik at

Visita de los niñ@s de segundo de primaria a la fábrica de helados Nestle. Allí pudieron ver su elaboración y probar… ¡más de uno! Lo pasaron fenomenal.

LHko 2. mailako neska eta mutilek Nestle lantegira egin zuten bisitaldia.

18


19


korrika ikastolan bertan

20


txiki-txikiak ere korrikan

21


korrika txikia...

20


...armentian hasi zen

21


korrika txikia...

20


...armentian hasi zen

21


gure kilometroa...

20


...gauean

21


testuak, argazkiak eta informazioa:

berriak@armentiaikastola.org


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.