Gorrisu

Page 1

GORRISU


Aperribai Eskolako irakasle bat Txinara joan zen oporretan


Motxila lepoan hartuta, mendi batera igo zen eta han kobazulo bat aurkitu zuen. Kobazuloan hegazti baten habia zirudiena ikusi zuen bazter baten, arkaitzen artean ezkutatuta. Bertara hurbildu eta hiru arraultza handi aurkitu zituen. Harrigarriak ziren. Kontu handiz arraultza bat hartu zuen eskuartean, eta motxilan gorde zuen "hegazti bereziren batena izango da" pentsatuz.


Eta Euskal Herrira itzultzeko bidea hartu zuen, mendebalderantza. Himalaya, Kaukasoa, Balkanak, Alpeak eta Pirinioak zeharkatu ondoren, iritsi zen azkenean mozoiloen herrira, Galdakaora.


Etxera heldu bezain laster tentu handiz pausatu zuen bere bidaia luzean ekarri zuen altxor preziatua: "hegazti berezi baten arraultza" zirudiena. Lasto gainean eta berogailuaren ondoan jarri zuen arraultza hilabete batzuetan, ze hegazti mota jaioko zen itxaroten zuen bitartean.


• Otsaileko gau izoztu batean, mozoiloak entzun zituen etxe inguruan, ezohikoak ziren uluak eginez.


• Esnatu eta arraultza logelatik jirabiraka zebilela konturatu zen. Irrikitan ohetik altxatu eta harrapatzen saiatu zen, bapatean arraultza azala kris-kras apurtzen hasi zen! • Begira-begira geratu zen izaki berezi hura nola jaiotzen zen ikusten hurrengo minutu t'erdian. • Ikaragarria! Herensuge txiki bat zen! Hanka eta buru berdeduna, lepo eta bizkar gorriekin. Irribarrez jaio zen, bere mihingain bifidoa erakutsiz. Bizinahia adierazten zuten bi begi biziekin ingurura begira ari zen!


• Eta lehen ikusi zuen biziduna irakasle hori izan zenez, bere gurasotzat hartu zuen, eta ordutik aurrera herensuge-kumea berarekin bizi izan zen, harik eta ahotik sua botatzen hasi zenarte! Orduan esan zion irakasleak GORRISU deituko dizut


• Egun horretan irakasleak GORRISU herensugekumea eskolara eramateko ordua iritsi zela erabaki zuen. Eta Aratuste eguna une aproposena zela pentsatuz, eskolako jaialdian agertu zen ikasleen artera, umeen atzetik korrika egiteko prest!


Arrakasta itzela izan zuen, umeak aztoratu bait zituen jolastokian zehar bere aurretik eta atzetik korrika bizian. GORRISU jaizalea zen berez, eta eskolako jaietara beti etorriko zela agindu zuen. Eta ordutik aurrera, GORRISU herensuge-kumea, eskolako jaietako ezinbesteko gonbidatua bihurtu zen.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.