Amarabai aldizkaria 2 euskara

Page 1

2 amarabaiae@gmail.com

Easo plazaren birmoldaketa

?

uztaila 2014

Hedabideak “Easo plazaren erreforma”, “Easo plazaren erreforma integrala” eta antzekoetaz mintzo ziren. Hona hemen 2014ko ekainaren 26ko udalbatzak onartu zuena. BILDU eta PPren udal-taldeek udalbatzarren gai-zerrendaren laugarren puntuaren inguruan (Hiria antolatzeko Plan Orokorrak San Bartolome CE.05 hirigintza alorrerako agintzen duena aldatzeari hasierako onarpena) aurkezten duten transakzioa. Irizpenari honakoa gaineratzea: “Urbanizazio proiektuak, dokumentu independentean, (San Bartolomeren) eremuan den Easo plazaren barrukaldeko erreforma jasoko du San Bartolome-ren segida emateko; baita ere Amara eta Autonomia kaleetako tarteena Arroka plaza arte, honekin batera doan planoaren arabera. Nolanahi ere, izango duen izaera aldiberekoa izango da Osasuna kalera eta zonaldeko garajeetara heldu ahal izateko. Berariazko urbanizatze-proiektu baten bidez hormari eman beharreko tratamendua jaso eta zehaztuko da horma egokitzeko eta berau balorean jartzeko”. Donostian, 2014ko ekainak 26 Sinadurak: Josu Ruiz Martin (Bildu udal-taldearen bozeramailea) Ramon Gomez Ugalde (PP udal-taldearen bozeramailea)

1


Informazioa ala ... Udalak, ekainaren 26an, ohiko udalbatza egin zuen eta aztertu zituen gaien artean Donostiako Udalaren eta Donostiako Udalak parte duen San Bartolome Muinoa, S.A.ren ekimenez “Donostia Hiria Antolatzeko San Bartolome CE.05 hirigintza alorrerako agintzen duena aldatzeari hasierako onarpena ematea”-ren puntua eztabaidagai izan zuten.

Hau dela eta, Bildu eta PPren udal-taldeek proposamen transakzional bat adostu egin zuten eta udalbatzak onartu, proposamenean Easo plaza aipatzen zen. Proposamenaren testua buletin honetako lehen orrialdean daukazu honela nahi izanez gero. Hedabideek (Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa...) berehala eman zuten proposamen transakzional honen berri eta “Easo plazaren erreforma”-z, “plazaren erreforma integrala”-z hasi ziren hitz egiten, hala nola “aho bateko” erabakia izan zela. Albiste pozgarria. Bazirudien San Bartolome proiektuaren kausaz 25 urteetako lehorte inbertitzaile ostean pairatu dugun bahitu-egoera amaitzear zegoela. “Erreforma”-ren zehaztapenak ezagutzeko irrikitan, amarabai auzo elkarteak EAJ eta PSOE udal-taldeei eta hirigintza eta partehartze zinegotziei hitzordua eskatu zien

? ¿ 2

erregistroz. Lehen hirurei ikusteko zein zen zuten proposamena eta laugarrenari ikusteko nola emango zen bizilagunen partehartzea Easo plazaren birmoldaketa-prozesuan. EAJ eta PSOEk uztailaren 9an erantzun ziguten hitzordua zehazteko; uztailaren 21an hirigintza zinegotziak deitu zigun eguna eta ordua zehazteko. PPri ez diogu hitzordurik eskatu amarabai aldizkari elektronikoaren lehen alean aditzera eman ditugun arrazoiengatik (http:// amarabai.blogspot.com.es). Ez genuen proposamen transakzionalaren berri zehatzik (buletin honetako lehen orrialdean argitaratzen dugu proposamena), eta inozoki ontzat ematen genuen hedabide guztiek honen inguruan ematen zuten berria.

Transakzionalaren irakurketa azkar batek garbi eta argi uzten du “(San Barlome proiektuaren) eremuan den Easo plazaren barrukaldeko erreforma” bakarrik aipatzen dela. Ez du birmoldaketarik aipatzen ezta Easo plazaren erreformarik. Putza, gure poza komun-zulotik. Etengabeko lehorte inbertitzaileak ez zuen amaiera-datarik. Hedabideek sorturiko itxaropenak hazie-bolada batez karteekin egindako gaztelu bat bezala birrindu egin ziren. INFORMAZIOA ALA ZER DEMONTRE. Ez da lehenengo aldia hedabideek barreiatzen dituzten berriak ez direla lotzen errealitatearekin. Ez da lehenengo aldia datuak edota jasotzen duten informazioa egiaztatu gabe uzten dutela. Ez da lehenengo aldia agentziek igortzen dizkieten berriak edo jasotzen duten informazio ‘filtratua’ bere horretan barreiatzen dutela, besterik gabe. Ez da lehenengo aldia hedabide batek beste batek ematen duen informazioa plazaratzen duela ezer egiaztatu gabe. Jakin badakigu ez dela lehenengo aldia. Baina oraingo honetan bi elementu biltzen dira.Alde batetik, albisteen segimendua egin behar dutenen ez-ezagutza nabarmena informatu behar dutenarekiko, eta bestaldetik, gauza bat onartu eta hedabideek ez dutela behar bezala jasotzen ikustean adierazten duten utzikeria hedabideek barreiaturiko albisteak zuzentzera ez behartzeagatik, adieraziz ez zaiela gehiegi inporta botua eman dieten pertsonak informatzea, honela arrisku gutxiago izango baitute biztanleen kritikak jasotzeko eta lau urtetik behin programatuta duten norgehiagokara ‘orbangabe’-rik gabe aurkezteko aukera handiagoak izango dituzte. Behin eta berriro esaten digute beraientzat oso garrantzitsua dela hiritarron partehartzea hiriko zereginetan, denok izan behar dugula beraiek hartzen dituzten erabakien berri; hartu diogu eta ez oso bestelakoa den kudeatu, zeren eta gure ustetan kudeaketa hori baieztatutako informazio eta udaletxera eraman dituztenen ondorengo erabakiaren ostean eman beharko litzateke. Hamaika traba eta oztopo jartzen dituzte egiaztaturiko informazioa eman baino lehen, bizilagunen partehartze aktiborako lehen urratserako ezinbestekoa den informazioa.


Easo plazaren ‘birmoldaketa’-ren inguruan hitz egiten Bilera hilaren 15ean egin zen, bertan EAJko bi zinegotzi eta amarabai auzo elkarteko bi kide izan ziren. Giro lasaia. Lehen momentutik garbi eta argi adierazi ziguten hitzordua eskatzeko arrazoiak ez zuela ez hankarik ez bururik, udalbatzak ez baitzuen inolako erabakirik hartu Easo plazaren birmoldaketaren inguruan. Beraiek izan ziren transakzionalaren testu osoa pasa zigutenak, eta aldi berean esan ziguten erabakia ez zela aho batekoa izan, PSOE ez baitzegoen ‘bi’ plazak banatzen duen Amara kalea aldi bereko izaeraduna izatearekin ados. Aitortu zuten aurreko udal-taldeak eta egungoak (krisiarengatik) auzoari ezarri dioten lehorte inbertitzailea, eta bazela garaia pentsatzen hasteko zein esku-hartze eta inbertsio egin behar ziren auzoan. Bi alderdiok kontzienteak gara krisiaz eta honen aurrekontu-ondorioetaz. Hau dela eta, kontutan izan behar dugu San Bartolome proiektua ez dela epe laburruan bukatuko, laupabost urte gehiago beharko dituela, eta badela denok nahi dugun Easo plazaren birmoldaketa baldintzatuko duen beste faktore bat, plazaren azpitik pasa nahi duten metroa hain zuzen ere. Oso bestelakoa da egungo geltokia bertan uztea edo Morlans aldera eramatea, azken aukera honek lur-eremu handiago utziko luke etxebizitzak, parkea, eta abar egin ahal izateko. Egoera berri honen atarian bi aukera ditugu. Alde batetik, itxarotearena litzateke, itxaron metroaren proiektuaren zehaztapen handiagoak izan arte, eta hori dakigunean plazaren etorkizuneko eremua diseinatzen haztea, aukera honek Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren aldaketa bat exijitzen du eta honen finantziazioa ez litzateke Donostiako udalaren diruekin bakarrik egingo; bestaldetik, bigarren aukera, egungoa hobetzen edo aldatzen hastea litzateke. Bigarren aukera honi helduko bagenio hor ditugu oraindik ere lurperatuta dauden gasoldeginko andel zaharrak eta urtetan itxita dauden komunak. Pentsatzen hasi beharko ginateke zer egin komun horiekin, badirudi komunak egokitzea oso garestia ateratzen dela eta udala ez dagoela kostu horri aurre egiteko asmoarekin, beste aukera bat lurraz edo hareaz betetzearena litzateke. Hobetze partzialaren bidea hartuko bagenu, honek gutxieneko baldintza batzuk bete beharko lituzke, besteak beste egun diren arbolak ez botatzearena. Bide honek proiektu bat beharko luke baina ez plan berezi bat eta honen finantziazioa udalaren kargu litzateke. Bulta batzuk eman beharko ditugu erabakirik hartu aurretik.

Hilak 17an PSOEko bi zinegotzi eta amarabai auzo elkarteko bi kideren arteko bilera elkarrenganako begirune giro batean egin zen. Lehen unetik garbi eta argi adierazi genien Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa-k ekainaren 26ko udalbatzarraren inguruan sortarazi zuten desinformazioa argituta zegoela, beraz, bileraren arrazoia bertan behera erori egin zela, baina hainbeste urtetan elkarrekin egon gabe ostean interesgarria izango zela hitzegitea, gure iritzien berri elarri ematea. Transakzionalaren aldeko botoa ez ematearen arrazoiak argitu ziguten, egun Osasuna kalean eta San Roken bizi den jendearentzako irteteko bide bakarra baita. Lizarra kalea egin osteko egoera oso bestelako litzateke. Easo plazaren birmoldaketa San Bartolome proieketuaren arrakastarekin biltzen zuten, etorkizunean eman daitekeen birmoldaketa hau finantziatzeko bide bezala. Easo plaza oinenkoentzat egin ahal izateko PSOEk behin eta berriz aditzera eman zigun kezka Autonomia eta Osasuna kaleko bizilaguntzako aparkalekuarena izan zen. Hau dela bide, proposatzen zituen altenatibak bi ziren; alde batetik, lur azpiko aparkalekuak egitea Arroka plazan, eta bestaldetik, Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzea topoaren geltoki azpiko aparkalekua bizilagunen aprobetxamendurako. Baina Easo plazaren birmoldaketa ez da epe laburrean egingo den gauza bat, dena San Bartolome proiektuaren baitan eta Eusko Jaurlaritzarekin egin beharerko negoziazioaren baitan baitado; Eusko Jaurlaritzarekin negoziatu beharko da egungo topo geltokia eta Morlans-ko trentunelaren irteeraren arteko lur-eremuaren erabilera. Hainbat ideia mahaigaineratu egin ziren: arestian gasolindegia zegoen tokiko lurren deskutsatzea eta oraindik bertan diren gasolina-tangak kentzea, egun itxita dauden komunetan bizikletentzako parking automatiko bat egitea, kioskoa botatzea edo lekuz aldatzea, Osasuna kaleari irtenbide bat goitik ematea... Guzti hau prozesu partehartzaile batean, eta erreferentzia bezala Groseko Katalunia plazaren inguruan eraman zen prozesua planteatu zuten, non Gresoko bizilagunek erreferendum batean aurkeztutako proiektuen artean bat hautatzeko aukera izan zuten; hala ere aurretiko partehartzeko aukerak zabaltzea beharrezkotzat jotzen zuten.

3


Etxebizitza eta Urbanismo Delegatuarekin egindako bilera hilaren 22an egin genuen. Lehen unetik garbi eta argi adierazi zigun Easo plazari dagokionean, egun, ez dagoela inolako esku-hartze planik eta ekainaren 26an udalbatzarrak onartutakoak ez duela zerikusirik plazaren birmoldaketarekin, etorkizunean San Bartolome proiektuaren inguruko eremuetan jardueraplan baino ez baita. Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa-k argitaratutakoa ikusi ondoren, udalbatzarrak onartutakoa argitzen zuen oharra igorri zieten, baina hedabide horiek ez dute argitaratu izan nahi. Zergatik izango ote da? Zergatik ez dute zuzendu izan nahi? Plazaren birmoldaketa, honetarako aurrekontu-sail izatearekin eta metroaren proiektuaren garapenarekin lotuta dago. Eta une honetan ez dago dirurik ezta EAJ, PSOE eta PPk egin nahi duten metroaren aurretiazko diseinuaren ideia zehatz minimorik. Kontutan hartzen badugu metroaz mintzo garenean 10-15 urteko perspektibarekin ari garela eta aspektu ekonomikoa (krisia) ez dagoela bate-

re argi, hiriko erabakiak baldintzatu, hiria bera gobernatu ez esateagatik, nahi dituzten hedabide hauek sortarazi dituzten itxaropenak erabat zapuztuta gelditu dira. Plaza hobetzeko egitate puntual bat edo beste egiteko aukera baino ez dago. Hau dela eta, eremu estalien eskaera helarazi genion euria egiten duen egunetan haurrak jolas dezaten; prest azaldu zen egiten diogun proposamena aztertzeko. Ezer gutxi gehiago esateko hedabide batzuren informazio-manipulazioaren inguruan sorturiko egoeraz. Auzoa eragin dezakeen jarduera bakarra aurreikusita duten bainu-etxearen lekualdatzearena litzateke, eta berau San Bartolome proiektuaren garapenarekin lotuta dago; lekualdatze honetarako beharrezkoa den plan berezia urte bukaerarako edo datorren urteko lehen egunetarako bukatua izatea espero dute. Udal-gobernuak eraikuntza honi eman nahi dion erabilera auzo-erabilera da; aukera honi dagokionez gure proposamena azpiegitura kulturalentzako azpiegitura bat izatearekin lotuta dago, antzerki-tailerrak egin ahal izateko, euskararen aldeko jarduerak burutzeko...

San Bartolome Muinoa proiektuaren mugak

Easo plaza

AmaraBai Amarako Auzo Elkartea Tel.: 666 882 346 @Amara_Bai http://amarabai.blogspot.com.es amarabaiae@gmail.com

4


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.