Amarabai aldizkaria 1 euskaraz 2014ko uztaila

Page 1

1 amarabaiae@gmail.com uztaila 2014

amarabai-ren aldizkari elektronikoa Aldizkari honen bidez amarabai auzo elkarteak egiten duenaren berri plazaratu nahi dugu, hala nola gure auzoa, Donostia eta auzotarroi eragiten dizkiguten gai orori buruzko ausnarkak. Ez du aldizkakotasun jakin bat izango; hala ere, bi hilabeteetatik behin ale bat argitaratzeko asmoarekin jaio da aldizkari elektroniko hau. Udalari egindako eskaerak, honen erantzunak (aldekoak eta kontrakoak), jorratzen ari garen gaiak (San Bartolome muinoa, Bellas Artes eraikina, Easo Plazaren birmoldaketa...), martxan jarri nahi ditugun ikastaroak (sukaldaritza, objektuen berrerabilpena...); guzti hau azaldu nahi dizuegu era arin batean, baina azalakerian erori gabe. Honekin batera, krisiak gure inguru hurbilean, gure auzokideengan izan dituen eta dituen eragin bortitzak azalari nahi ditugu ez baitira banakako arazoak, denonak baizik, gu ez baikara izan krisi hau sortu dugunak. Hotsandiko asmoak, denon laguntza eta ekarpenak eskatzen dituzten asmoak. Hau dela eta, ezinbestez irekia, anitza, partehartzailea izango da, eta gure errealitate linguistikoa bere gain hartuko du aldizkari honek, beraz, euskaraz eta gazteleraz a r g i t a r a t u ko dugu. Honen konpromiso hartzen dugu.

Bellas Artes

Behin betirako erabakita?

Eusko Jaurlaritzak Bellas Artes eraikinari babesa ematea erabaki du, “onura kultural”-duna deklaratuz, 1990ko Euskal Ondare Kulturalaren legeak dionari lotuz; eraikina eraitsi ezingo delarik eta bertan behera utziz eraikinaren jabe den SADE enpresak bertan, eraikinean alegia, hotel bat egiteko zuen asmoa. Onura kulturalaren deklarazioaz gaia erabakita dagoela ikustarazi nahi digute, hemen ez dela ezer gertatzen. Baina zehazteke dago erikinak izango duen erabilera, eta nork kudeatuko duen bertan eman daitekeen jarduera (ezin dugu ahaztu jabetza pribatua izaten jarraituko duela eta honek ez duela jarduera ekonomiko defizitariorik burutuko). Era berean zehazteke geratzen da administrazio desberdinek (Udala, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) egingo dituzten ekarpen ekonomikoak, hau da, donostiarrok eta enpresa jabeak eraikinaren mententze-lanetan.

Denboraz bideratuko diren gai hauek erreakzio bitxiak sortarazi ditu SADEri, enpresaren nahi eraikitzaileak babestuz, eraikinaren aurrealdea botatzeko eta eraldatzeko baimena eman zioten udal-taldeen aldetik. Horietako batzuk orain diote “aukera berri baten atarian aurkitzen” garela (Gasco jauna, PSOE-PSEren bozeramailea), lehen enpresa-interesekiko makurtzea baina ez zegoen ala?; beste batzuk “arazo” bat iragartzen digute eta Bellas Artesen etorkizunaren erantzukizuna “onura kulturala” bezala katalogatu dutenei luzatzen diete (Gomez jauna, PPren bozeramailea); EAJren bozeramaileak, Goia jaunak, PPrekin bat eginaz dio “erantzukizuna Bellas Artesek zuen babesa aldatu dutenena” dela, eta Bellas Artesen inguruan talde jeltzaleak susperturiko erabakia ezeztatu dituten Eusko Jaurlaritzako alderdikideei erantzukizuna luzatu die. Talde hauek ez dute eraikinaren erabilera eta etorkizuneko jabetzari buruzko adosturiko soluziobiderik proposatzen. Batzuk, ireki egin den ate

1


LA CIUDADANÍA DONOSTIARRA TIENE DERECHO A OPINAR Y A DECIDIR

ERREFERENDUMA! berri hau dela eta, erabilera kulturalaren aldekoak agertzen dira, baina guztion diruen lepotik; beste batzuk, aldiz, ez dute erabilera posibleetaz erabakirik plazaratu, baina interes pribatuen defendatzaile amorratuak direnez ez dute erakinina publikoa izaterik nahi. Bildu ere ez da eztabaida handia sortu duen eraikinaren inguruko gorabeheretatik at gelditu. Nahiz eta orain ‘kudeaketa burutsu’ bat mantendu, ezin dugu ahaztu urtetan mantendu duen isiltasuna ezta ere gaiaren inguruan izan dituen zalantzazko jarrerak. Isiltasun hori hautsi egin dute eraikinaren ‘estetika’ baino ez kontutan hartzen dutenen presioari esker, estetika bakarrik eta ez aspektu ekonomikoak eta erabilerak. Liskarrean izan diren eragile sozial guztiek gauza baten inguruan bat egin dute, Donostiako herritarrei eztabaida ireki eta garbi baten usurpazioan hain zuzen ere. Inork ez du babes desberdinen mugak eta abantailen azalpenik eman, are gutxiago bebes-figuren ondorio sozial eta ekonomikoena. Bestaldetik, eragile sozial hauek, egun, zehaztugabeko jarrera berbera mantentzen ari dira, batak besteari pilota pasaz, ‘markaturiko karta guztiekin’ eztabaida herritarrari bizkarra emanaz. Nahiz eta “Donostiako auzo eta herri guztien partehartzea”, Donostiako herritarren interesen alde” eta antzekoekin ahoa betetzen zaizkien, guztiek, herritarren partehar-

tze aktiboaren atea itxi egin dute. Baina nahasteborraste honetan bada irabazle garbi bat, SADE hain zuzen. Eraikinaren jabe den enpresa urtetan ez du mantendu-lanik egin eraikina honda zedin hondamen-egoeran deklaratu ahal izateko eta honela hotel bat eraiki, baina bere saiakera guztiak ez zaizkio oso ondo atera. Honek ez du esan nahi galtzen atera edo aterako denik. Aitzitik, indar-posizioan jarraitzen du, berea baita eraikina. Beharbada ez du lortu zuen asmoa, baina honek ez du esan nahi jabetzaren truke etekin potoloak ateratzeari uko egin dionik. Ezin dugu ahaztu eragile sozial batzuk eraikinen trukeaz eta antzeko gauzetaz mintzatzen hasiak direla, eta denok dakigu zein ateratzen den onuradun operazio hauetatik, baina insteres nagusia ez da inoiz izaten. Bellas Artes ez da bertan behera geratu. Leloa ez da amaitu.

Ba al da inor ulertuko dituenak?

Denborak bakoitza bere tokian jartzen du eta amarru ilun guztiak agerian uzten ditu. Eta hau da hain zuzen udaloposizioarekin gertatu dena. Eraikinaren jabetza pribatuaren eta hotel baten ustiaketari esker etekinak ateratzeko enpresa jabearen zilegitasunaren defendatzaile amorratuak zirenak, egun kulturaren apologista sutsuak dira. Baina ez gaitezen engaina; eraikinak, donostiarron diruen kontura, erabilera kulturalak izatea aldarrikatzeak aldaketa taktiko bat baino ez da SADEren sozialak ez diren nahien lorpenean. Istorio ilun honen asmo kultural handiak kea baino ez dira, bulego desberdinetan ematen diren trapitxeoak ezkutatzen dituen kea. Gai honen inguruan PSOE, EAJ eta PPren argumentu-itzulipurdi guztiak, BILDUrenak ere, gure hiri, honen higiezinak eta bere diruak bere neurrian baloratu eta hauen etorkizunaren inguruko erabakiak hartzeko herritarren ezintasunean oinarritzen dira, beraiek, aldiz, gaitasun osokoak omen dira; eta honengatik ez dute zehazten eraikina erosteak ekarriko diguna edo udal-ondareari trukeak ekarriko diona, ez dute plazaratu nahi bulegoetan eztabaidatzen ari direna. Ez zaie interesatzen. Gaiaren konplexotasuna argudiatzen dute operazioaren zenbatekoarengatik, exenplu ona balira beraiek sortu duten krisi ekonomikoaren kudeaketan.

2


Gaur, San Bartolome proiektua dela kausa Amara Zaharreko garapenerako inbertsio garrantzitsuren lehorteari amaiera teorikoa eman zaio. Udal-talde guztiek, harrigarria bada ere, aho batez, Easo plazaren birmoldaketa integrala onartu dute, baina zehaztu gabe nola eta noiz ekingo dioten birmoldaketari ezta lanak izango dituen diru-mugak.

tik. Harrigarria egiten zaigu aipaturiko adostasuna egun arte udal-talde guztiek gure proposamenak ez dituztelako aintzat hartu. Ez dira akordio abstraktu horretatik kanpo geratu nahi izan, denak hiritarren onuraren ongi egite politikoaren gurpilera igo egin dira; inork ez du aipatu norena zen ideia-proposamena, ideiaren gestorak erdeinatuz, protagonismokeriaren gurpilera igo direlatik.

Harridura ona baina harridura PP-ren eskutik eta berea balitz eman den proposamenaren genesiarengatik; esan behar dugu aipaturiko partidu politikoa amarabai auzo elkartearekin bildu egin zela auzoko egoeraz eta auzoko bizilagunen bizi baldintzak hobetzeko ditugun proposamenetaz hitz egiteko, eta hortik ‘atera’ zuten proposamena.

Akordio abstraktu horrek ez du zehazten birmoldaketa horren eztabaida esparrua, ezta bizilagunok hitza izango dugun edo erabakitzeko eskuduntza aitortzen zaigun. Denborak adieraziko digu adostasun horren gauzatzeaen nondik norakoak eta hiritarren partehartzearen bideari ekiten dioten ala ez. Hamaika ikusteko jaioak gara.

Harridura ona baina harridura guztien adostasunarenga-

Amara Zaharrean, 2014ko ekainak 26

auzoa

Bazen garaia!

Donostiako Partido Popularreko udal-taldeari

amarabai auzo elkartea-k bere txundidura adierazi nahi dizue Donostiako udaletxean zuen udal-taldeak izan duen jarrerarengatik Easo “bi” plazak bateratzeko ideiaren onarpenaren inguruan, aipaturiko ideiaren talde bultzatzailea aipatu gabe. Gogorarazi nahi dizuegu ideiaren jabetze hori Easo plazako topo geltokiko kafetegian 2014ko maiatzaren 22an egindako bileraren ondorio dela. Aipaturiko bileran, alde batetik, zuen hiru udal-taldekide hartu zuten parte eta amarabai auzo elkarte-ko beste hiru kidek; bertan, Bellas Artesen etorkizunaren inguruan hitz egin genuen eta San Bartolome muinoak sortarazten dizkigun kezka eta ziurtagabetasunei buruz ere (emandako informazioa eskertzen dizuegu –aipaturiko proiektuaren planoak dvd-n–), eta testuinguru honetan Easo plazako “bi” zatiak bateratzeko ideia azaldu genizuen eta gure ustetan birmoldaketa honek bete beharko lituzken minimoak: oinezkoentzat izatea, gune irekia eta multifuntzionala, plazan egun diren arbola bat bera ez botatzea...). Elkartze informalaren amaieran bi alderdiek elkartze informalak mantentzeko borondatea azaldu genuen, informazioa eta kezkak elkar trukatzeko. Elkartzeari buruzko balorazioa positiboa izan zen giro lasai batean egin baitzen, bi alderdiok geure iritzi eta kezkak inolako trabarik gabe adierazi baikenituen. Baina denborak bakoitza bere tokian jartzen du, berezkoa duguna lehenago ala beranduago azalarazten baita hamaika zilipurdi egiten baditugu ere. Eta zuek, Donostian, Europarako hauteskundeetan jasan duzuen hauteskunde-hondamenaren ostean ezin izan diozue protagonismoaren beharrari eutsi eta ez duzue zalantzarik izan zuena ez zen ideia bat zuena balitz

bezala plazaratzeko eta donostiarron aurrean Easo “bi” plazak bateratzeko ideaiaren sortzaileak bazinate bezala agertzeko. Jakin badakigu ez garela auzokideen bizibaldintzen hobetzea helburutzat duen kolektibo bakarra, era berean aitortzen dugu ez garela Amara Zaharreko auzokideen ordezkari bakarrak, zuek ere ez zareten bezala. Jarrera destainagarriek eta norberaganatzaileek ez gaituzte elkarbizitza harmoniko batera eramango, ezta harremanen normalkuntza batera, ezta ideia eta proiektuen eztabaida ireki eta demokratikora ere; hiritarrek gainditu dituzten antzinako jokabide horiek ezin dute gure ohiko jardueraren parte izan, eta are gutxiago hirritarron ordezkaritzaren parte bat duten pertsonena. Hau dela eta, zuen udal-taldeak 2014ko ekainaren 26ko udalbatzan izan zuen erdenaitze eta zuenganaketarekiko gure harridura eta etsipena adierazi nahiz dizkizuegu. Besterik gabe, elkarrenganako errepetu giroan ideiak eta informazioa elkar trukatzeko gure nahiak adierazi nahi dizkizuegu. Amara Zaharrean, 2014ko uztailak 2

3


auzoa

Bukatzen ez den soka? ‘Circus’ aipatzea nahigabea eragiten duen zerbait aipatzea da; ikarari, amorruari, ezintasunari eta abarrari ateak irekitzea da aipaturiko lokalaren arduradunaren eta bertaratzen diren pertsonen portaera eta jokabidearengatik. amarabai-k hamaika gestio egin ditu Udaltzaingoaren aurrean, Donostiako udal-gobernu talde eta Ertzaintzaren aurrean. Guzti honen ondorioz nabaria da Ertzaintzaren patruilen presentzia lokalaren inguruetan, beno, presentzia agerikoa izan zen lehen egunetan baina orain “ikusi bazaitut ez zaitut ezagutzen”; udal-gobernu taldearen gaiarekin behin betikoz erabakitzeko nahia argia da, hau dela eta esan udalak hainbat espediente bideratu dizkiola onartutako edukiera gainditzeagatik, lokale itxietarako tabakoaren legea ez betetzeagatik... eta itxieraz ohartarazita dagoela. Ezin gara probokazioetan erori ezta kontrolaezinezko ondorioetara eramango gaituzten jokabide partikular edo kolektiboetan. Aipaturiko lokalarekiko eskuduntzarik duten estamentu desberdinen ateak jotzen jarriatuko ditugu. Bizilagunen lasaitusa ekarriko digun soluziobide eraginkor bat eman dadin presionatzen jarraituko dugu. JARRERAK. Ugariak dira jarrerak eta erantzunak ‘circus’en inguruan gertaeraren bat ematen denean; beldurra, amo-

rrua, ezintasuna, erakunde politiko desberdinen pasibotasunari kritikak..., baina bi dira hasunartzera garamatzatenak. Alde batetik ‘circus’-en arduradunaren jarrera ‘arazo’-ren bat ematen denean; bere kezka bakarra ‘arazoa’ kaleratzearena da, eta honetarako eskura dituen bitarteko guztiak erabiltzen ditu, eta ‘arazoa’ kalean denean, pertsiana botatzen du ‘arazoak’ bere ardurapean den lokala zipriztindu ez dezan. Kalean gerta daitekeena berari ez dagokio, asko jota ordenu publikoko arazo bat izango da eta hor konpon arazoa. Bestaldetik, presionatzeko bitartekoak ukan baina hauek erabili nahi ez dituzten pertsonen jarrerekin topo egiten dugu, “nola salatuko dugu gremioko kolega bat” eta antzekoak diotenen jarrerak. Baloiak kanpora botaz, bestaldera begiraz, ez ikusiarena eginaz, bizilagun guztiongan eraginik duten arazoen soluziobideratzearen ardura besteei leporatuz ez dugu aurrera egingo. Bakoitzak berea jarriz, gure eskura ditugun baliabide legalak erabiliz, egindakoaren emaitza partekartuz, handiak zein txikiak izan emaitzak, urratsak berdintasunean emango ditugu auzoan bizi garenok desideratzen dugun gizalegezko bizikidetza eredurantz; eredu horretan ez da inor sobran izango, denok gozatu ahal izango dugu eta arazoei era kolektiboan aurre egingo diegu gure bizilagunaren arazoa gure arazoa izango delako.

amarabai auzo elkartearen aldizkaria zuzenean jaso nahi baduzu amarabaiae@ gmail.com posta elektronikora igorri iezaguzu posta bat ondoren adierazten dizkizuegun datuekin: – Izen-abizenak – Helbidea – Zure posta elektronikoa Honela zure ordenagailuan aldizkaria jasoko duzu besterik gabe. Eta zerbait esan, iradoki, kritikatu... nahi badiguzu amarabaiae@gmail.com posta elektronikora igorri iezaguzu posta bat edo 666 882 346 telefonora deitu.

4


ESKAERA DATA

ERREGISTROA sarrera irteera

2014-01-30

218

2014-02-12

340

2014-02-14

1341

2014-03-26

110

174

769

2014-03-26 110770 2014-03-26 2014-06-02

963

2014-07-04

1108

2014-07-04

1107

2014-07-04

1105

2014-07-04

1106

GAIA

baiezkoa

Auzoko arbolak eta hesiak inaustea, batez ere San Roke eta Easo plazako arbolak eta hesiak.

Eginda.

Autonomia eta Errondo pasealukua, topoaren trenbidearen gainetik, lotzen duen zaldaina erabat konpontzea. 1 1-2 eta 1-3 TAO sektoreak batzea. Bertakoentzat zonaldeak egitea aipaturiko sektoreetan. Auzoko haurrek euria egiten duen egunetan jolas dezaten zonalderen bat estaltzea.2 San Rokeren bideen saneatzea eta konpontzea (iskailerak, barandak, bideak, eta abar).3 San Rokeko parkingean ispilu bat jartzea, 2 zenbakiaren aurreko aldean, irteera arriskutsua baita. Amara Zahar auzoaren zedarritze-proposamena.4 Bilera-eskaera EAJ-ri Easo plazaren birmoldaketari buruz hitz egiteko. Bilera-eskaera PSOE-ri Easo plazaren birmoldaketari buruz hitz egiteko.

2014-03-12

auzoa

Udalari egindako eskaerak

ERANTZUNA ezezkoa erantzunik gabe

Erantzunik gabe.

Erantzunik gabe. Erantzunik gabe. 09-07-2014 (bilera 2014-07-15ean)

09-07-2014 (bilera 2014-07-17an)

Bilera eskaera hirigintza zinegotziari Easo plazaren birmoldaketari buruz hitz egiteko. Bilera eskaera partehartze zinegotziari Easo plazaren birmoldaketan inguruan bizilagunen partehartzeari buruz hitz egiteko.

Erantzunik gabe 2014-07-15ean Erantzunik gabe 2014-07-15ean

1 Aurten egiteko inbertsioa, beti ere dirurik bada honetarako. 2 Aztertzen. 3 Martxan. 4 Garrantzi biziko proposamena udal-departamentu desberdinen jarduera-esparruak bateratzeko, irizpideak ez baitaude bateratuta kale bat zentrokoa den edo Amara Zaharrekoa den zehazteko garaian, honek dituen ondorio guztiekin. amarabai aldizkariaren hurrengo alean zehaztuko ditugu proposamen hau egiteko izan ditugun arrazoiak; ale honetan planoaren gainean proposamenaren mugak.

eskutitzak Argiteria Atal hau irekia da Amara Zaharreko bizilagunen iradokizunak, kritikak, proposamenak, eta abarrentzako.

Udaberria dela aprobetxatuz, udal zerbitzuei gogoratu nahi diegu San Roke auzoko argiaren aldaketa behar dugula negua berriro iritsi baino lehen. Auzoan, goizeetan, argi gutxi dago, eta gainera argiak goiz itzaltzen dizkigute. Askotan aldapa iluntasunean jaistera behartuta ikusten dugu gure burua, gero Easo aldean argi askorekin topatuz. Gure eskaera zera da, goizez argiak denbora

luzeagoz piztuta mantentzea. Hoberena detektoreak instalatzea izango litzateke, argitasuna edonoiz egokitzeko. Auzoko eskailera nagusietan arazo berberarekin topatzen gara, goizez ez dugula ia ikusten. Orokorrean, argiak sortzen duen kostua murriztu nahi dela ikusten dugu, baina, gure auzoaren kasuan, beharrezkoa den argi minimoa ez dela errespetatzen pentsatzen dugu. B.N.

5


auzoa

Amara Zaharraren

zedarritze proposamena Belizalde kalea

Aldapeta aldapa

S.Roke kalea S.Martin kalea Easo plaza

Parke kalea

Gernikako arbolaren pasealekua amarabai adizkariaren hurrengo alean zedarritze-proposamen hau egitera eraman gaituzten arrazoien berri emango dugu.

6


Hondakin gutxiago sortu

aterako, paperezko ahozapiak edo musuzapiak, plastikozko plater eta mahai tresnak, bizar labanak, pizgailuak…

Ontzi gutxiago:

l Pilak

handiko eta bilgarriak erabili: hondakin gutxiago sortzeaz gainera, dirua aurrezten lagunduko dizute.

oso-oso kutsakorrak dira. Saihestu erabilera bakarrekoak: konektatu gailuak sarera edo erabili berriz kargatzeko moduko pilak.

l Tamaina

l

Erosi produktuak aleka. Geroz eta eskaintza handiagoa dago: lekaleak, zerealak… eta baita garbigarriak ere.

l Aukeratu bildu edo ontziratu gabeko frutak eta barazkiak.

Gainera, tokian tokiko produktuak badira, eta sasoikoak, bilgarrietan eta garraioan aurreztuko duzu. Eta kalitatean eta zaporean irabazi! l Aukeratu ontzi eta bilgarri gutxiago dituzten produktuak.

Produktuak berrerabiltzeko ideiak

Objektu bat bota aurretik, birritan pentsatu. Seguru bigarren aukera bat emateko modua dagoela. Hona hemen zenbait ideia, gauzak errazago egin ahal izateko: Konpondu: n Xehagailua

puskatu zaizu? Edo telebista? Zaharrak bota eta berriak erosi aurretik, eraman konpontzera. Izan ere, ia beti dute konponbidea gailu elektrikoek, etxetresna elektrikoek, altzariek eta bestelako objektuek.

Ez da beharrezkoa galletak hirunakako sortetan egotea! l

Garbiketarako produktuek hondakin ugari sortzen dituzten urtean zehar. Horregatik, aukeratu produktu kontzentratuak eta berriz karga daitezkeenak, edo bestela, ekoitzi zeure garbiketa produktu naturalak, batere osagai kimikorik gabe.

n Zure praka gustukoenetan tarratada egin duzu? Ez bota!

Eraman pasaratzera! Eta zure botin gustukoenek nahikoa izango dute, ziur asko, zorua itsastea edo beste kolore batez tindatzea, erabiltzen jarraitu ahal izateko. Bota eta berriak erosi aurretik, jakizu arropa eta oinetakoak konpondu ditzakezula.

Paper gutxiago: l

Zure fakturak paperean behar al dituzu bai ala bai? Esan zure hornitzaileei posta elektronikoz bidaltzeko.

Eman: Litekeena da zuk dagoeneko behar ez izatea arropa, altzari eta etxetresna elektriko horiek, edo daukazun ordenagailu zaharra… Baina jende askok behar ditu: ez bota, eman behar dituenari (Emaus, Cáritas, etab.)

l

Entitateren baten informazioa jaso nahi baduzu (esaterako, kultur etxeetako egitarauena), eskatu posta elektronikoz bidaltzeko.

n

l

Erosi birziklatutako materialekin ekoitzitako papergintza produktuak (koadernoak, folioak, paper-zorroak…), eta betetzen dituzunean, birziklatu!

Bigarren eskukoak:

Beste batzuk: l

Eraman beti gainean poltsa berrerabilgarriren bat; hartara, erosketa txikiren bat egitea egokitzen bazaizu, plastikozkoak erabiltzea saihestuko duzu. Pisu astuna garraiatu behar baduzu, gogoratu erosketetako orga oso lagungarria izango duzula.

l Arrandegian erosteko, taperra era-

bili. l Ogia

erosteko ere, poltsa eraman.

l Ahal duzun guztietan, saihestu “era-

bili eta bota” erako produktuak; es

amalurra

Erosketak egitean erraza da hondakin gutxiago sortzea, hainbat jokabide kontuan hartzen badira.

n

Egoera onean dauden gauzak dituzu, baina zuk ez dituzu behar? Eraman zure arropa, altzariak edo etxetresna elektrikoak bigarren eskuko produktuen denda batera.

n

Parte hartu bigarren eskuko azoketan; nola aurrez aurrekoetan, hala sarekoetan. Esaterako, Donostitruk eta Merka2sanmarcos.

n

Egin erosketak bigarren eskuko produktuen dendetan (arropak, jaioberrientzako objektuak, autoaren piezak…).

Beste batzuk: n

Xukaderak, izarak edo elastiko zaharrak garbiketarako trapu ezin hobeak izaten dira.

n Berrerabili ontziak bestelako gauza batzuetarako: kontser-

ba ontziak behin baino gehiagotan erabili daitezke, estalkia edo apaindura aldatuta.

7


amalurra

Joko Garbia Txartelaren eskabidea (edukiontzi marroia) Tramite hau egin behar da Joko Garbia Txartela lortzeko. Txartel horrek hondakin organikoak hartzen dituen edukiontzi marroia irekitzeko balio du. Nola egin eskaera: – Internet bidez: http://www.donostia.org/Info/udalinfo/ Tramites.nsf/vTramites/F0B122382D8E1C80C1257C97 0045FDB1?OpenDocument&idioma=eus&id=D&cat=O tros%20documentos\Tarjeta%20Ciudadana&page=2 – Ingentea 1eko bulegoetan. – Telefonoz: 010 (udalinfo), 943481000 edo 943481632. Eskaera egiteko baldintzak: 18 urte baino gehiago izan behar da eta Donostian helbide bat eduki. Txartelaren helbidean erroldatua ez bazaude ura, zaborra edo saneamenduaren errezibuetan zure izena agertu beharko du, bestela, etxebizitzaren alokaera-kontratua edo jabeak sinatutako baimena aurkeztu beharko duzu.

Hondakin izatetik baliabide izatera

Gure zabor poltsen % 40 materia organikoz osatuta dago; batez ere, janari hondarrez. Donostiarrok urtean 19.688 tona materia organiko sortzen ditugu, eta, horiek selektiboki jasoz gero, beren zikloak tratamendu planta batean izango du jarraipena. Han, konpost gisa prozesatzen dira. Konposta bitarteko oso baliotsua da, eta erabilera asko dauzka: lorezaintzan eta nekazaritzan, lurrerako ongarri edo medeagarri gisa erabiltzen da, baita paisajismoan eta obra zibilean ere. Azken finean, gure sukaldeko hondakin organikoak erabiliz konposta sortzea ingurumenerako mesedegarria da, eta diru asko aurrezten du. Zer utzi daiteke edukiontzi marroian? Edukiontzi organikoan txerrijana deitzen den guztia uzten da, hau da, mota guztietako janari hondarrak: n

Beharrezko dokumentazioa: – Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ.

n Animalia-jatorria duten hondakinak:· Haragia, arra-

ina, itsaskiak, hezurrak, arrautzak eta arrautza-azalak, gazta eta esnekiak, txeko abereen ilea.

Txartelaren helbidean ez egotearen kasuetan eta ur, zabor eta saneamendu errezibuak beste baten izenean badaude: n l l

l

alokaeraren kontratua edo zure izenean, energia elektriko edo gasa honiduraren faktura bat, edo etxebizitzaren jabeak sinatutako baimena.

Beste informazio interesgarria: Eskatzaileko txartela bakarra egingo da. Edukiontzi eta poltsa ematen dituen makinetan txartelaren erabilerak eskatzaileak adierazitako etxebizitzarekin lotuko dira.. Pertsona bat baino gehiago lotu ahal izango da etxebizitza batekin. Txartel guztien erabilerak etxebizitza horrekin lotuko dira. Edukiontziak zonaldeka hasiko dira jartzen. Zonalde bakoitzean edukiontzi jarri ondoren zonalde horietako txartelak, ontziak eta poltsak bidaliko dira. + informazioa: http://jokogarbia.donostia.org/eu/

8

Landare-jatorria duten hondakinak:· Frutak, barazkiak, egoskariak, arroza eta pasta, ogia, gailetak eta opilak, fruitu lehorrak, fruta hezurrak baita lore eta landare orriak ere, edota baratzeko hondarrak.

Beste batzuk: Arrastoa daukaten paperezko ahozapiak edo sukaldeko papera, kartoizko arrautza-ontzi zikinak, kafe hondarrak eta iragazkiak, infusioen hondarrak eta poltsatxoak (graparik gabe), madalenen papera, kortxozko tapoiak, txotxak eta egur txirbilak.

Zer ez utzi. Errautsak, lurra, zigarro-puntak, konpostagarria ez den materiala (beira, plastikoa, metala…), pixoihalak, konpresak eta tanpoiak, animalien gorotzak, plastikozko poltsak. Tipo de bolsas. Poltsa konpostagarriak izango dira; ez plastikozkoak, biodegradagarriak baizik. Gainera, transpiragarriak dira, usain txarrik sor ez dezaten. Noiz bota: Materia organikoa asteko edozein egunetan eta ordutan utz daiteke edukiontzian. Edukiontziak astean hirutan hustuko dituzte. Laguntza-gida: http://jokogarbia.donostia.org/wpcontent/uploads/2014/03/Gidaliburua-konposta_eu.pdf


Argi-kontadore adimendun berriak

Kontsumitzaleentzako Argi-kontadore adimendun berriak jartzeko epea 2018ko abenduaren 31an amaitzen da. Argi-konpainiak aurrez jakinarazi behar dizu kontadorea aldatuko dizula. Zenbat balio du aldaketak? Gehienok, argi-kontadorea alokairuan dugu. Kontadore berriaren alokairu-kostua analogikoaren kostua baino %40a garestiago da. Analogikoaren alokairu-kostua 0,54 â‚Ź-koa zen, berriarekin, aldiz, 0,81ekoa izango da. Kontadore berri hauen iraupena analogikoena baino laburragoa da, beraz, hobe alokatzea eta ez erostea. Ba al du onurarik kontsumitzailearentzat? Kontadore berri hauek kontsumoaren irakurketa zehatzago bat ematen dute, eta baliozturiko irakurketaren amaiera ekarriko dute, eta hor bukatzen dira kontsumitzailerentzako onurak. Kontsumitzaileari argia ez zaio merkeago aterako eta ez du jakingo zein den orduz orduko kontsumoa, ez baitago erarik informaziorik ateratzeko kontadoretik, eta argi-konpainiak ematen digun kontsumoaren berri fidatu beharko gara. Zein ateratzen da argi-kontadore berri hauen instalazioen onuradun? Konpainia elektrikoentzako abantailak begi bistakoak dira. Alde batetik kontadorez kontadore kontsumoak neurtzen ibiltzen ziren langileak ez dira beharrekoak izango hemendik aurrera; energia elektrikoa urrutiko kontrolaz moz dezakete; konpainien merkataritza-sailak bizkortu eta sinpifikatu egingo dira, tarifa des-

kontsumoa

negozio penagarria berdinak eskaini dezaketeelarik mugikorrekin gertatzen den moduan; eta iruzurra hobeto kontrolatuko dute, inork kontadorea manipulatzen badu, argi-konpainiak berehala izango du horren berri.

Argi-konpainiek kontsumitzaileen informazio handia eta baliotsua izango dute. Argi-kontadoreak hogei segunduro familiaren informazioa bidaliko dio konpainiari. Kontadore berriarekin argi-konpainiek jakingo dute familia bat zein ordutan oheratzen den, zein ordutan jaikitzen diren, etxean ala kanpoan bazkaltzen duten, zein elektrogailu erabiltzen duten, etxea noiz geratzen hutsik... Hots, kontrolatuta egongo gara.

Datu horiekin (orduak eta une-uneko kontsumoak) epe labur batean argi-konpainiek eskaintza pertsonalizatuak egin ditzakete; egun, lan munduan egiten hasi diren bezala. Hau da, enpresa-esparruan langile berriei eta berriei ez direnei ere baldintza berriak, tamalgarriagoak, eskaintzen zaizkie, baldintza eta soldata-eskala desberdinak sortuz enpresa bertako langileen artean. Gauza bera gerta dakiguke argi-fakturarekin, batek tarifa bat izatea eta bere bizilagunak beste bat oso bestelako bat, desberdintasunak sortuz.

Nola jaitsi argi-potentzia? Potentzia jaisteak argi-faktura eta ingurune-inpaktuaren murrizketa bat ekarriko digu. Hona hemen gauzak ondo egiteko irizpide batzuk:

luen baitan dago erabakia, baita ere nola erabiltzen diren eta familia-unitatean zenbat diren...Argia ez bazaizu inoiz saltatu potentzia tramu batean jaisteko aukera duzu.

1. Familia-unitate baten bataz besteko kontsumoa 3487 kWo-koa da. Tramu bat jaisteak 52,14 euroetako aurreztea dakar; bi tramu 104,29 â‚Ź; hiru tramu 156,43 â‚Ź;... (bataz besteko datuak dira). Informazio gehiagorako http://nergiza.com.

3. Konprobatu zenbat potentzia dugun kontratatuta. Honetarako faktura elektronikoa kontsultatu, titularraren informazioa agertzen den tokian.

2. Behar den potentzia ezagutu. Normalean behar den potentzia baino heren bat gehiago izaten dugu; beraz, aukera dugu potentzia jaisteko eta jaistea erabakiz gero indar-konpainia derrigorrez jaitsi behar dizu. Elektrogai-

4. Eskaera argi-konpainiari egin. Enpresa guztiek bezeroentzako telefono bat dute, hala nola potentzia jaisteko era bat. Normalean N.A.N.-a eskatzen dute eta 11 â‚Ź ordaintzea. http:www.bajatelapotencia.org webgunean formulario bat aurki dezakezu indar-konpainiari zure erabakia jakinarazteko.

9


herrigintza

Zer da partehartzea? Herri mailako garapena eta demokrazia partehartzailea suspertu nahi dituzten ekimenei herritarren partehartzea deitzen zaie, suspertze hau politikaren jardutean komunitatearen integrazioaren bidez ematen da. Bitarteko desberdinetan oinarritzen da biztanleria gobernuaren erabakietara hel dadin era independente batean Administraziokoa edo partidu politiko batekoa izatea behar ez duelarik.

Partehartzeak pertsonari bere izaeraren kontzientzia garatzera darama, bere eskubide eta talde edo komunitate batekoa izatearena. Partehartzeak, erabakiak askatasunaz hartzeko ahalmenarekin lotura du. Era berean, Administrazioarentzat ezinbesteko tresna da pertsona eta taldeen behar, iritzi eta ekimenen berri izateko eta helarazteko. Partehartzeak bizilagunei aukera ematen die gai desberdinen inguruko iritziak emateko eta beste uneetan izan dituzten iritziak zuzentzeko, hala nola kargu publikoei ezezagunak ziren edo denborarekin sortu diren egoerei buruz aholkurik emateko. Partehartze publikoa noranzko biko prozesu bat da, informazioa elkarri emateko eta bizilagunen eta Udalaren arteko elkarrekintza suspertzeko. Ahalmen, eskubide eta betebeharrak dituzten subjetuak bezala hartuak diren pertsonek parte hartzen duten eremuari partehartzea deitzen zaio; pertsona hauek erabakien diseinu eta planteamenduen zereginean boluntarioki eta jakitun sartzen dira, zerbitzu eta politika publikoen gardentasuna, efikazia eta eraginkortasuna sendotuz. Partehartze hau indibiduala edo kolektiboa izan daiteke. Noranzko biko gauza da, kasu honetan Udala eta herritarren artekoa, koerantzukizun ariketa bat behar delarik. Udala eta bizilagunen arteko konpromiso-harremana koerantzukizunaz ulertzen da; zerbitzuak eta udal-politika hobetu ahal izateko Udala eta bizilagunen arteko elkarlana ezinbestekoa denaren konbentzimendua da. Udal-gaietan partehartzeak Udalaren deialdiei erantzun ez ezik, hiritarrek beraiek edota kolektiboek auzoaren hobekuntzarako, eta ondorioz, udalaren hobekuntzarako ere udal-erakundeekiko independenteki sorturiko elkarte eta hauen lanei ere erantzuten die. Partehartzea mahai gainean ideiak, proiektuak eta interesak jartzea da, esparru partikularretik esparru orokorrera

10

hedatuz, guztien ongira zuzenduriko eskuzabaltasuna behar du. Ezin dira interes ekonomikoren mende arituko diren taldeak izan, denen onuraren alde arituko direnak baizik. Hautetsiek partehartzea tresnatzat hartu behar dute, laguntza bat bezala eta bi alderdien ariketa demokratiko bat bezala. Ezin dute hartu euren interesen onarpen bat bezala, bilgune eta kontraste bat bezala baizik, non alderdi biak mentalitate irekiaz, harkorraz, garbiaz eta gardentasunaz aritu beharko diren. Bizilagunentzako partehartzeak bulegokeriari amaiera ematen dio, politikoek ateak ireki ala itxi nahi dituzten horri amaiera ematen dio, hala nola ate itxiaz egiten dituzten bulegoetarako bisitaldiei ere. Bulegokeriak adiskidekeria dakar, autokonplazentzia, interes partikularren defentsa. Aitzitik, partehartzeak argia eta gardentasuna dakartza, iritzi eta eztabaiden hartu-eman irekiari bidea ematen dio, eta sarean lanari eta partehartze zuzenari ateak ireki egiten dizkie. Baina partehartzeak erantzunak behar ditu. Partehartzea ezin da kexatzeko eskubidearekin nahastu. Noranzko bikotasunaz hitz egiten denean aldaketak espero dira, erabakien onarpena, hiritarren proposamenak kontutan hartuko direla, ohiko jarduera antolatuak izatea, iritzia osatzeko helburua bete gabe betetzen diren protokoloak ez izatea, proposamenen zuzentzeari eta onartzeari laguntzea.


Zer espero dugu gure politikoengandik?

Zer eskaini diezaiokegu Udalari?

herrigintza

Partehartzeari garrantzi bizia ematen zion EH Bilduk politika egiteko era berria iragarri zuenetik, beraiengandik partehartzearen emaileak izatea espero zen, baita ere jarrera ireki bat, apaltasuna, entzute aktibo bat, moldeak hausteko ahalmena, argitasuna, hurbiltasuna, erabakiak hartu aurretik auzoko bilerak kontsultarakoak izatea, enpatia, pazientzia, jarrera harkorra, entzuteko gaitasuna, bestearen iritziak onartzeko gaitasuna, elkarrenganako konfiantza, zuzentzeko eta aldatzeko gaitasuna, auzoa ezagutzea, auzoetako iritziak globalizatzeko gaitasuna Donostia hobe baterantz.

Partehartzea Donostian

Lana, denbora, gauzak hobetzeko grina, irudimena. Ahalmen sortzailea, irekitasuna, elkarrenganako konfiantza, auzoaren azterketa, auzoan ematen diren sentsibilitate desberdinen ezagutza, obserbazio gaitasuna, pertsona eta elkarteekin harremanak izateko gaitasuna, pazientzia, malgutasuna, globalizatzeko gaitasuna, auzo perspektibatik globalago batera pasatzeko gaitasuna Donostia eta honen herriak deituriko puzzlearen eraikuntzan puzzle pieza bat bezala. Zein izan da gure auzoan partehartze-prozesua?

EH Bildu Donostia gobernatzen hasi eta berehala ekin zitzaion prozesuari. Bertan, udalgobernuko pertsona batzuk eta Udaleko teknikari batzuk hartu zuten parte. Prozesu bietan, lan eremu desberdinak egitaratu egin dira (mugikortasuna, ingurumena, ongizatea, urbanismoa, kultura, gaztedia...). Aldi berean, bizilagunen taldeak osatu ziren esparru guztietatik pasatzeko eta egungo egoera aztertu ostean alternatibak eta proposamenak egiteko. Parte hartzen zuten pertsoen ideiak plazaratzea zen helburua, ideia bakoitzari erantzuteko; eta bigarren partean, aztertzea aurreko egoeren bilakaera, hobera egin duten ala ez, eta duela hiru urteko egoerarekiko egoera desberdinak eman diren ala ez ikustea. Hasiera batean, gobernu-kide batzuk partehartze teknikari batekin batera agertu ziren; ondorengo bileretara partehartze teknikari baino ez zen agertu. Lan metodologia oso hetsia zen, Udalak ezarriko metodologia zen. Beharbada metodologia hau oso egokia zen auzo guztiek prozesu berbera eraman ahal izateko, hala nola ondorio globalak ateratzeko, baina metodologia honek malgutasun handiago bat beharko luke, bizilagunei hitza ematearen mesedetan. Bestaldetik, alderdi teknikoa alderdi politikorik gabe motz gelditzen da. Paperaren gainean kontraesanik sortzen ez dituzten metodologiak plantea daitezke, perfektuak bere diseinuan, baina ez badute ildo politiko argirik, ez badituzte jarduera-esparru bakoitzeko berezitasun partehartzaileak kontutan hartzen, gure auzokoak gure kasuan, diseinu perfektu horiek porrot egiten dute errealitatearekin kontaktuan sartu bezain pronto. Gobernu-taldeak helburuak zehaztu behar ditu eta teknikariek biderik egokiena aurkitzen saiatu egin behar dira helburu horiek lortzeko, alternatiba sortzaileak, irudimentsuak eta egokiak esparru bakoitzerako eta bizilagunen eskaerekin bat etorriko direnak. Berezitasunak kontutan ez hartzeak egindako bileren deskalabru partehartzailea ekarri dute, prozesuan parte hartu duten bizilagunen kopurua biziki jaitsi egin delarik eraman den metodologiaren erakargarritasun eskasaren adierazgarri. Udal-instituzioarekiko lortu nahi zen hurbiltasuna ezerezean gelditu egin da, parte hartu duten pertsonen aldarrikapenak Udalaren sail desberdinetara eraman direlako baina sail hauetara heltzeko aukerarik gabe bizilagunak utziz, erantzuna ez beteriko desio onaren esparruan geratu delarik, bizilagunen eskaeren segimendurik gabe eta informaziorik gabe. Informazioa, jarrera irekiak bi noranzkakokoak behar dira izan, bestela prozesu ‘partehartzailea’-k porrotaren bidea hartuko du.

11


¡Loiola existe!

elkartasuna

Lanak bukatu! Ezin gara toporen ‘lan’-en egoerari buruzko ausnarketa egin gabe geratu. Auzo honek itxaronaldi luzeetaz bereiztu egin da, itxaronaldiak obren esleipenengatik zein obren egiteengatik. Gauza bera gertatu zen auzoaren berrurbanizazioarekin, eta orain gauza bera gertatzen zaigu, frustrazio handioagorekin Euskotrenek egin behar dituen lanekin.

Auzo bitan banantzen duen horma hori behingoz kentzeak iragazkortasuna eta leku desberdinetara heltzeko erraztasuna ekarriko lizkiguke, hala nola kalitatezko eremu berriak, batez ere Ciudad Jardin bezalako andeaturiko eta zokoraturiko inguru batean. Geltoki berriak, azken esleipena heltzen eta zentzugabekeria guzti hauen hasiera, eremu moderno eta beharrezko honentzako kalitatezko ikutua litzateke. Duela lau urte luze lanei ekin ziotela, geldirik lanean baino denbora luzeago eman dute, inguru guztia egoera penagarri batean utziz eta eragozpenez beterik zeinarekin bizi behar dugun. Bistan da Eusko Jaurlaritzan eman den aldaketak ez digula ezertan lagundu, eta badirudi nahiago dituztela luxuzko beste lan batzuk gurea bezalako auzo koxkor bateko lanen ordez.

tan da biek errua dutela. Baina ez da garaia atzera so egiteko, baizik eta behin betiko erabaki azkarrak hartzekoa.

“Aurrekontuzailtasunak” errepikatzen digute behin eta berriro, gure adimendua a n e s t e s i a t z e ko asmoz eta gutxiesteko ere. Baina Eusko Jaurlatitzak urtero 350 milioi gastatzen ditu Abiadura Handiko Trenean. Biaduktu eta geltokiarentzako aurrekotua 20 milioikoa da bi urtetan, hau da, aipaturiko neurriz kanpoko inbertsioaren %3,5a baino ez. Ez da finantziazio arazo bat, borondate arazo bat baizik. Hau dela eta, auzo honek aski da! aldarrikatzea erabaki egin du. Loiolatorren sentsibilitate froga auzoan egin zen manifestaldi jendetsuan datza, hau dela eta, bizilagun guztiei eskatzen diegu, posible duten neurrian, lagun dezatela hemendik aurrera egingo diren protestaldietan, balkoietan eta leihoetan kartelak jarriz adibidez. Auzo solidario bezala plazaratu behar gara, merezi duen errespetua exigitzen duena, lemak dion bezala LANAK BUKATU! ¡LOIOLA EXISTE! URUMEA IBAIA Loiolako auzo elkartea

Lanak urte hasieran berrekin ziotela uste genuenean, egungo Eusko Jaurlaritzako garraioetarako sailburuordeak, Antonio Aizek, bizilagunekin egindako bilera jendetsu eta gogor batean esan zigun finantziazio bila ari zirela 2015ean lanekin jarraitzeko eta honela 2017an bukatu. Berri hau kolpe latza izan zen denontzat eta protestaldi logikoak eragin zituen, sailburuordeak ez zuen azalpen egokirik ematen jakin. Aurten, politikoek ez dute aukerarik galdu egoera lotsagarri honen inguruko errua bata besteari botatzeko publikoki. Beharbada alderdi biek arrazoirik izango dute, baina bis-

AmaraBai Amarako Auzo Elkartea Tel.: 666 882 346 @Amara_Bai http://amarabai.blogspot.com.es amarabaiae@gmail.com

12


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.